SlideShare a Scribd company logo
1 of 15
Download to read offline
MARTINEZ ARRESE, EDURNE
PRACTICUM III. IKT INTERBENTZIO PROIEKTUA.
Hezkuntza berrikuntzari bidea, RH-ren praktika sortzaile eta askea sustatuaz.
Errealitatearen
identifikazio eta
azalpena
Berrikuntza
proiektuaren
planifikazio eta
antolaketa
Berrikuntza
proiektu/tailerra
ren diseinua
Tailerraren
garapena
Ebaluazio eta
sozializazioa
HEZKUNTZA BERRIKUNTZARI BIDEA, ROBOTIKA
HEZITZAILEAREN PRAKTIKA SORTZAILE ETA ASKEA
SUSTATUZ
“Gazte garaiko une gazi-gogozoen narrazioek eta honen inguruko feed-back saioek nire
proiektuaren norabidea baldintzatu eta guztiz gidatu dute. Bizitako eskola esperientziak
hausnarketara bideratu nau, baita nire kontzientzia piztu ere. Orain, mundu profesionalean
nondik jo argi ez badaukat ere, oso garbi dudan zerbait badago: ez ditut hezkuntza molde
tradizionalak gutxietsiko, baina ez ditut praktikara eramango ere. Ez naiz irakasle orojakile,
autoritario eta disziplinarra izango, bai ordea hezkuntza eraldatze aldera lanean sutsuki
diharduen neskatoa. Era berean, argi daukat hezkuntzak paradigma aldaketa behar duela,
eta ildo honetatik norabide bakarreko irakaskuntza etetea beharrezkoa izango da. Nola
ordea hau errealitate bihurtu? Tira, aukerak badaude eta zenbat eta lehenago hasi hauekin
esperimentatzen orduan eta aukera gehiago hezkuntza berrikuntzako praktika
esanguratsuak aurrera eramateko. Beraz, dakidanetik eta interesa dudanetik hasiko naiz,
hau da, Teknologia eta Hezkuntza Berezitik.” .
Narrazio hau da IKT interbentzio proiektuaren nolakotasuna eta norabidea uneoro
zehazten lagundu duena. Bizitako ikas esperientziak abiapuntu izanik eta hezkuntza
berrikuntzarako nahia kontutan hartuta, praktika esanguratsu honen helburuak anitzak
dira, baina nagusiki ikas komunitatea eta ni neu, hezkuntza berrikuntzaren garrantziaz
eta konkretuki robotika hezitzaileak dakartzan onurez ohartaraztea izango da.
Horretarako, interbentzioa RHren hastapenetarako praktika izango da eta kasu
honetan, GIRA-UPTC1
-k proposaturiko antolaketa sistemikoan oinarrituko gara, baita
GRAO (2015) aldizkari pedagogikoko Makey Makey esperientzia didaktikoan ere, non
robotika hezitzailearen ikaskuntza giro aproposa sortzeko honako etapak bereiziko
diren:
1
Grupo de Investigación y Automatización Industrial de Colombia (2013, ISSN: 1692-7257)
MARTINEZ ARRESE, EDURNE
PRACTICUM III. IKT INTERBENTZIO PROIEKTUA.
Hezkuntza berrikuntzari bidea, RH-ren praktika sortzaile eta askea sustatuaz.
1. Errealitatearen identifikazio eta azalpena
Eskola eta testuingurua
Iñigo Aritza ikastola Nafar ipar mendebaldeko Altsasu herrian kokaturiko guraso
kooperatiba da, 1968tik ikastolen elkartearen partaide aktibo dena eta egun 356 ikasle
(HHtik DBHra bitarte) biltzen dituena. Bere burua euskaldun, anitz, ez diskriminatzaile
eta akonfesionaltzat definitzen du etra xede nagusitzat ikasleak osotasunean heztea
du. Ikastolako heziketak, gizartearen etengabeko aldaketek sortzen dituzten eskakizun
eta premia berriei, eta ikasleen aniztasunari era egokian erantzun diezaion, bertako
profesional guztien formazio eta eguneratze egitasmoak sustatzen ditu. Ildo horretatik,
ikastetxea hezkuntza proiektu anitz eta aktiboetan murgildurik dago, besteak beste:
Pentatasuna, Eleanitz, Txanela, Ikasys, EKI, KEI zein Hizkuntza/Bizkidetza proiektuak.
2
Eguneratzen doazen proiektu hauez gain, ikastolak IKTekiko jarrera aktiboa du
eta azken urteetan azpiegitura, baliabide teknologikoetan baita langileen prestakuntzan
aurrerapen nabarmenak eman ditu. Hala eta guztiz ere, oraindik, teknologiak eskolan
integratzea, prozesuan aurkitzen den erronka da eta oraingoz espezialista bakoitzaren
esku gelditzen da IKTen gaineko erabilera.3
Bestalde, anizatasunari erantzuteko plan
sendoa du eta HPB dituzten ikasle anitzei hezkuntza integrala eskaintzeko lanean
gogor dihardu. Gauzak horrela, azken hamarkadan TG gela eta D gela sortu dira,
Nafar Gobernuaren laguntzaz, HPB nabarmen eta espezifikoak dituzten haurrak euren
bizilekutuik at eta erdara hutsean dauden zentro espezifikoetara bidaltzeko beharra
ekidinez.
Curriculum Espezifikoko Unitateko ikaslea protagonista
Praktikan protagonista izango den ikaslea Iñigo Aritzako UCE4
egiturako gelan
matrikulaturiko 14 urteko ikaslea da, azken balorazio psikopedagogikoaren emaitzek
(WISC-R (CIT:44, CIV:57 CIM: 44) zein testuinguru anitzetan – eskola, familia,
soziala- egindako zehaztapenek, Adimen Urritasun nabarmena (F71.9 (DSM – IV-
2
Sakana ikastolak aurrera eramaten dituen proiektuen gaineko zehaztasunak:
http://www.inigoaritza.eus/eu/inigo_aritza.asp?IdSeccion=3
3
1.txantiloia
4
Unidad de Curriculum Específico (Nafarroan), EAEko ZIG unitatearen baliokidea. Ikas egitura honen
informazio osagarria hemen:
http://creena.educacion.navarra.es/equipos/psiquicos/pdfs/uce_cuadro.pdf
MARTINEZ ARRESE, EDURNE
PRACTICUM III. IKT INTERBENTZIO PROIEKTUA.
Hezkuntza berrikuntzari bidea, RH-ren praktika sortzaile eta askea sustatuaz.
TR)) zein urritasun motore larria duela argitara ematen dutena. Ildo honetatik, ikasleari
hezkuntza erantzun egokiena emateko asmoz atentzio espezializatua eta LH 2.mailara
egokituriko programazioa egokitu zaio. Horrez gain, ikasleak gaitasunen araberako
helburu espezifikoak ditu alor ezberdinetara zabaltzen direnak.
2. Proiektuaren planifikazio eta antolaketa
Magisteritzako graduko Practicum III.aren baitan eta honek barne hartzen dituen
helburuei jarraiki - eskolan parte hartze aktiboa izatea eta IKT interbentzioa gauzatzea
-, Altsasuko Iñigo Aritza Ikastolan hezkuntza berrikuntzaren IKT interbentzioa
gauzatuko da. Hau aurrera eramateko oinarriak hauexek izango dira:
Praktika: Elektronika sortzailea hezkuntza berezian, musika
instrumentua.
Testuingurua Iñigo Aritza Ikastolako D gela (UCE egitura) eta bertan
AU nabarmena
duen ikaslea.
Iraupena 50 minutuko 6 saio, asteko bi saio (astearte eta
ostiraletan, 11:35 – 12:30)
Baliabide
materialak
ordenagailua internet konexioarekin (Scratch softwarea
eta
Youtube), Makey Makey plaka elektronikoa, proiektua
gauzatzeko materialak
(kartulinak, material eroaleak…).
Baliabide
didaktikoak
programazioa, euskaratutako eta ikasleari egokitutako
material
didaktikoa –egunerokoaren txantiloia,
3. Berrikuntza proiektuaren diseinua
AU nabarmena duen ikaslea protagonista izanik, honen erritmora egokituriko
tailerra garatzea ezinbestekoa izan da, ikaslearen gaitasun kognitibo, memoria
gaitasun zein komunikaziorako mugak zeintzuk diren kontutan hartuz5
.Gauzak horrela,
lehenik ikaslearen aurreideiak martxan jarri, hauek antolatu eta helburu nagusi edo
5
Saio progresiboen diseinua gauzatzeko ikaslearen informea (2.txantiloia) zein curriculumeko gaitasun
espezifikoen helburuak (3.txantiloia) kontutan hartu dira.
MARTINEZ ARRESE, EDURNE
PRACTICUM III. IKT INTERBENTZIO PROIEKTUA.
Hezkuntza berrikuntzari bidea, RH-ren praktika sortzaile eta askea sustatuaz.
erronka gisa “musika instrumentua” sortzeko proposamena egingo zaio. Horrela,
proiektu nagusi bat izanik hau burutzeko beharrezkoak diren pausoak ematen joango
gara, unean uneko arazoei irtenbidea emateko jakintzak gehituz.
1S: Aurreideien lanketa eta hauek informatika sortzailera hurbiltzea
2S: Makey makey xaflaren ezaguera eta material eroaleekin esperimentazioa
3S: MM musika instrumentu sinple ezberdinen sorrera
4S: Musika instrumentuaren diseinua eta eraikuntza
5S: Musika instrumentuaren aukerak Scratch bidez
4. Tailerraren garapena
Behin oinarriak finkaturik, 6 saiotan antolaturiko tailerrak ondorengo garapena izatea
aurreikusten da:
1. S: Aurreideiak eta hauen loturak Informatika sortzailera hurbilduz
 Saioaren helburuak: Ikasleari zopa letra baten bidez elementu ezberdinak
aurkeztuko zaizkio eta bakoitzaren inguruko ezagutzak islatzea izango da
helburua. Ondoren, hauen artean loturak egiten saiatuko gara –
ordenagailua/musika tresna/material eroalea-. Azkenik lotura hauek posible
direla egiaztatzeko Makey-Makey bideoak aurkeztuko dira eta ikasleari
hurrengo saioetan musika tresna bat sortzeko proposamena egingo zaio.
 Materiala: 1.txantiloia, 2. Txantiloia, ordenagailua (Youtube:
http://www.makeymakey.com/ ), Materialen kutxa (plastilina, frutak, barazkiak,
plastikoa, egurra, boligrafoa…)
 Saioaren garapena: Irri handi batekin hartu ikasleak. Sartu bezain laster bertan
zer egiten nuen galdetu dit baita eskuan neraman kaxa zer zen galdetu ere.
Gaurtik aurrera proiektu interesgarri bat sortuko genuela esan diot eta
horretarako ekarri dudala kutxa. Kutxa zabaldu aurretik musika intrumentu bat
egingo genuela azaldu diot baina horretarako dakizkien gauzak gogoratu behar
zituela. Jarraian aurre-ezagutzak lantzeko fitxa banatu diot eta bertako
elementu guztiak, hitzez primeran esan ditu, letra zopa egitea ordea izugarri
kostatu zaio (urduri jarri da eta hiru hitz aurkitu dituenean nahikoa zela
ondorioztatu dugu). Beraz, letra zopa erdizka utzi eta elementu bakoitzarekin
MARTINEZ ARRESE, EDURNE
PRACTICUM III. IKT INTERBENTZIO PROIEKTUA.
Hezkuntza berrikuntzari bidea, RH-ren praktika sortzaile eta askea sustatuaz.
erlazio ezberdinak egin ditugu (janaria, informatika, musika…). Erlazioak
primeran egin ditu eta orduan material eroaleen inguruko azalpena emateko
“elektrizitatea-kablea-argia-piztu/itzali-indarra” hitzak ulertu nahiean aritu gara.
Horretarako, ezinbestekoa izan da errealitatearekin erlazionatutako adibideak
erabiltzea. Jarraian, kutxa zabaldu eta bertan zeuden elementuetatik
elektrizitatea pasako ote zen galdetu zaio eta soilik kabletik eta MM xaflatik
pasa zitekeela esan du.
Ondoren, bertan zeuden gailu
batzuekin musika instrumentu
bat sortuko zuela esan zaio eta
horretarako ordenagailura jo
dugu adibide bila. MM xaflaren
hainbat bideo ikusi ostean
motibazio handia erakutsi du eta
batez ere plastilina eta
fruta/barazkiei arreta berezia
ipini die. Material guztiak eskuekin
manipulatu ditu eta gutxi bada ere MM xafla gainetik aztertzen jardun gara.
Amaitzeko, gauzak ez ahazteko egunerokoan egindakoa, sentitutakoa,
ikasitakoa… idazteko proposatu zaio eta kostata baina proiektuaren helburua
modu gidatuan idaztea lortu du honakoa ipiniz: “Plastilinarekin, kableekin,
frutekin eta xaflarekin musika instrumentua sortuko dugu.”
2S: MM xaflaren ezaguera eta material ezberdinen esperimentazioa
 Materiala: 1.txantiloia, 3. Txantiloia, materialen kutxa, MM xafla, USB kablea, 2
kokodrilo kable, ordenagailua.
MARTINEZ ARRESE, EDURNE
PRACTICUM III. IKT INTERBENTZIO PROIEKTUA.
Hezkuntza berrikuntzari bidea, RH-ren praktika sortzaile eta askea sustatuaz.
 Saioaren garapena: Aurreko saioan
egindakoa birgogoratuz, ikasleari
material eroaleak (elektrizitatea pasako
ote da?) identifikatu behar genituela
azaldu diot eta horretarako MM xafla
lagungarria izango zela. Gauzak horrela,
lehenik, MM xaflaren ezaguera sakona
egiteari ekin dio (soilik gaineko aldea;
gezia,xagua,tartea,”lurra” ). Horretarako,
2.txantiloiaren laguntza ezinbestekoa izan
da, hauen azalpenarekin zein laguntzailearenarekin, ikasleak ordenagailu-
xaflaren arteko erlazioak egiteko gai izan delarik. Kasu honetan, xaflaren
ezagupena bermatzeko forma geometrikoak (gezia, borobilak, laukia, zuloak…)
landu dira baita eskuin-ezker kontzeptuak ere. Behin xaflaren elementuak
ezagututa, honen konexioa gauzatzeko kableak ezagutzeari ekin diogu
(kokodrilo kableak eta USB kablea). Era berean, MM xaflak funtziona dezan
2.txantiloiaren webgunera jo dugu eta “Bongos”
(http://makeymakey.com/bongos/) aplikazioa zabalduz (modu autonomoan
nabigatzailera jo du baita webgunean aritu ere). Esperimentazioan hasi
aurretik, aurreko saioko “elektrizitatea” kontzeptua sakondu da, material
eroalearen kontzeptura iristeraino (argia, kablea, indarra, elektrizitatea, eroalea)
eta jarraian ikasleari esperimentatzera bideratu zaio. Horretarako ondorengo
galdera bota zaio: Kutxako material guztietatik elektrizitatea pasako ote da?
MM xaflarekin frogatzea posible al da?
Gauzak horrela, bidean gidatuz eta hainbat unetan MM xafla konketatzeko6
zein
sarean nabigatzeko laguntza eskainiz ordenagailua kutxako material guztiekin
konektatzea lortu da hasierako galderei esperimentazio bidezko erantzuna
emanaz. Guztiz aipatzekoa da ere ikaslea modu guztiz autonomoan orokortzeak
egitera ere iritsi dela, esaterako, fruta guztiak eroaleak direla ondorioztatzera iritsi
da edota plastikodun materialetatik elektrizitatea ez dela pasatzen baieztatzera ere.
Honen ebidentzia 3.txantiloian jaso dugu, non ikasleak elementu eroale guztiak
arazorik gabe identifikatu dituen. Saioa amaitzeko, berriro ere egunerokoan
idazteko gonbitea egin diot eta saioan eduki/kontzeptu berri ugari landu baditugu
6
pintzak irekitzea kostatu egiten zaio, motrizitate fina landu duen arren oraindik tamaina txikiko
elementuak maneiatzeko zailtasunak aurkezten ditu.
MARTINEZ ARRESE, EDURNE
PRACTICUM III. IKT INTERBENTZIO PROIEKTUA.
Hezkuntza berrikuntzari bidea, RH-ren praktika sortzaile eta askea sustatuaz.
ere laburki egindakoa idazteko gai izan da: “Esperimentua egin dugu elektrizitatea
pasatzen den ikusteko”.
3S: Musika intrumentu sinple ezberdinen sorrera
 Saioaren helburua: Aurreko saioan landutakoa birgogoratu eta sakontzeko
asmoz, ikasleak musika instrumentu sinpleak modu autonomoan eta MM
xaflaren erabilera egokia bermatuz sortzea espero da. Horretarako, kokodrilo
kableak gehitzen joango gara baita material eroale eta aplikazio musikal
ezberdinak ere (MM webgune ofizialetik). Era berean, sortu nahi den musika
instrumentuan ideiak biltzen joatea espero da, gerora ikasleak erabakiko duen
tresna sortuz.
 Materialak: Materialen kutxa, ordenagailua, MM xafla eta kable guztiak
 Saioaren garapena: Saioari hasiera emanaz, lehenik aurreko saioan egindakoa
birgogoratu dugu ikasleari gogoratzen zuenaz galdetuz. Segidan, ikasleari
gaurko egunean, musika instrumentu ezberdinak frogatuko dituela esan zaio,
bere proiekturako ideiak har ditzan. Gauzak horrela, lehenik eta behin, MM
webgune ofizialeko software ezberdinak (http://www.makeymakey.com/)
ezagutzera jo dugu ikaslea gidatuz (webgunea ingeleraz zegoen arren aurreko
saioan nabigatutakoaz oso ondo oroitzen zen). Behin bertan, aplikazio
ezberdinak erabili ditugu piano sinpletik hasi eta logika jolasetara iristeraino.7
Erabilitako softwarearen arabera material ezberdinak erabili ditugu, esaterako
musika intrumentuak jotzeko fruta eta barazki ezberdinak erabili dira (plakaren
aurreko aldeko konexio guztiak) eta
jolasetarako plastilina. Saio honetan,
eroaletasun kontzeptua guztiz barneratu
duela ondoriozta daiteke baita gizakiok
eroaleak garela ondorioztatu ere.
Ezagutza hau esperimentazioaren bidez
gertatu da, izan ere, bere kabuz konturatu
da zirkuitua isten duen persona izango
dela soinuak sortzeko gai den bakarra
baina era berean, ondoan dagoen kideak
7
Hona hemen saioan erabilitako softwareak: http://makeymakey.com/howto.php#software
MARTINEZ ARRESE, EDURNE
PRACTICUM III. IKT INTERBENTZIO PROIEKTUA.
Hezkuntza berrikuntzari bidea, RH-ren praktika sortzaile eta askea sustatuaz.
zirkuitua ikututako persona ikutuz gero posible izango da soinuak sortzea.
Bestalde, interesgarria izan da ikasleak ateratako ondorioa eta arazo horri
erantzuteko erakutsitako premia: jolasten hasi garenean ikasleak modu
horizontalean jarritako frutekin ezin zuen efektibotasunez geziekin solastu eta
horretarako gezi forman jarri behar genituela esan du. Gauzak horrela, frutekin
gezi bat egin behar zuela esan du, bera ez liatzeko. Horren harira eta galdera
gidatzaileen bidez plastilina bidez joystick bat sortu du.
4S: Musika instrumentuaren diseinua
 Helburua: Orain arte ikusi, manipulatu eta ikasitakoarekin musika instrumentu
propioa sortzeko ideiak garatu eta gauzatzea. Horretarako, aurreko saioen
ebaluazioa egingo da eta ikasleari instrumentua sortzen utziko zaio, beregandik
ateratako ideiak kontutan hartu eta hauek gauzatzea posible egiteko laguntza
eta baliabideak esakiniaz.
 Saioaren garapena: Saioa aurrekoan egindakoa birgogoratuz hasi dugu,
horretarako ikasleari hainbat galdera zuzen egin zaizkio eta erantzun motzez
agerian gelditu da ikasleak orain arte landutakoa barneratuta zeukala. Gauzak
horrela,orain arte erabilitako materialekin musika instrumentua zerekin egin
nahi zuen galdetu zaio. Aho batez, plastilina erabili nahi zuela esan du eta ildo
horretatik instrumentua bere plastilinazko piano bat izatea eskatu du. Zer/ nola
diseinatu hausnartzera pasa gara eta ikasleak bere izena idatzi eta hitz
bakoitzari nota bat jarriko ziola esan du. Ondoren, beregandik etorritako
proiektua martxan jartzeko ideiak eta materiala luzatu zaizkio eta
manipulazioaren bitartez honakoa lortu du:
MM1 softwarearen bidez pianoa
sortu dugu eta ideia ikasleak
bere soinuak grabatzea bazen
ere, netbookak ez duen
microfonorako sarrerarik eta
azken 20 minutuetan beste
zerbait egitea proposatu zaio.
Azken 20 minutuetan beraz
arkatzarekin piano ederra sortu dugu Sonia, ikaslearen irakasleetako bat
zoriontzeko sinfonía sortuaz. Azken jarduera honetan aipatzekoa da
MARTINEZ ARRESE, EDURNE
PRACTICUM III. IKT INTERBENTZIO PROIEKTUA.
Hezkuntza berrikuntzari bidea, RH-ren praktika sortzaile eta askea sustatuaz.
arkatzarekin lerro sendo eta
lodiak egitea kosta egin zaiola
baina xafla konektatu eta hauek
ez zihoazela ohartzean akatsa
non zegoen ohartu eta hainbat
lerro sendotu ditu. Saioa isteko
egunerokoan zera idatzi du:
“Plastilinazko pianoa sortu dut
eta sonia zoriontzeko abestia
egin dut” .
S5-6: Musika intrumentuaren sorrera eta Scratch
 Saioaren helburua: Azken proiektuko musika instrumentua orain arte ikusitako
edukiak erabiliz sortzea, musika notak gehitzeko Makey Makey xaflaren atzeko
Arduino plaka ezagutzea eta Scratch bidez musika nota ezberdinak
programatzea.
 Materiala: 4. Txantiloia, kartulinak, arkatzak, Makey Makey xafla eta honen
elementuak, ordenagailua (Scratch sotwarea, MakeyMakey webgunea).
 Saioaren garapena: Azken bi saioan bata bestearen jarraian egin dira, denbora
aprobetxatu eta azken proiektua guztiz osatzeko. Gauzak horrela, ikasleari
azken praktika zela modu inplizituan azaldu ez bazaio ere, “azken pianoa”
diseinatu eta sortzeko eguna zela esan zaio. Horretarako, berriro ere aurreko
saioetan erabilitako materialetatik interesgarriena iruditu zaiona zein den
galdetu eta azkenean, ikasleak, pianoa arkatza eta kartulina bidez eraiki nahi
zuela esan du, aurreko saiokoa hobetuz.
Honi hasiera emanaz, lehenik, musika
notak birgogoratu ditugu, ahoz zein idatziz.
Bertatik, ikasleak 8 nota eraikitzeko, 8 lerro
sortu behar zituela ondorioztatu du eta
kartulinan, inongo laguntzari gabe, pianoa
marrazteari ekin dio. Behin pianoa eraikita,
kokodrilo kableen bidez nota bakoitza
MARTINEZ ARRESE, EDURNE
PRACTICUM III. IKT INTERBENTZIO PROIEKTUA.
Hezkuntza berrikuntzari bidea, RH-ren praktika sortzaile eta askea sustatuaz.
programatzeari ekin zaio. Hala ere, ikaslea bere kabuz konturatu da bost nota
baino ezin genituela programatu eta gehiago ba ote zeuden galdetu du. Honek,
xaflaren atzealdeko aldea ezagutzeko aukera ireki digu.
Kasu honetan, xaflaren atzeko aldeko zuloen azalpena eman zaio eta
ikasleari utzi zaio hauen konexioa egiten. Kable hauek pintzarik ez izateak bere
kabuz eta guztiz modu autonomoan kable bakoitza bere zuloan txertatzea
ahalbidetu dio, nahiz eta horretarako nik xafla heldu behar izan diodan.
5. Ebaluazio eta sozializazioa
6. ERANSKINAK
MARTINEZ ARRESE, EDURNE
PRACTICUM III. IKT INTERBENTZIO PROIEKTUA.
Hezkuntza berrikuntzari bidea, RH-ren praktika sortzaile eta askea sustatuaz.
MARTINEZ ARRESE, EDURNE
PRACTICUM III. IKT INTERBENTZIO PROIEKTUA.
Hezkuntza berrikuntzari bidea, RH-ren praktika sortzaile eta askea sustatuaz.
MARTINEZ ARRESE, EDURNE
PRACTICUM III. IKT INTERBENTZIO PROIEKTUA.
Hezkuntza berrikuntzari bidea, RH-ren praktika sortzaile eta askea sustatuaz.
MARTINEZ ARRESE, EDURNE
PRACTICUM III. IKT INTERBENTZIO PROIEKTUA.
Hezkuntza berrikuntzari bidea, RH-ren praktika sortzaile eta askea sustatuaz.
MARTINEZ ARRESE, EDURNE
PRACTICUM III. IKT INTERBENTZIO PROIEKTUA.
Hezkuntza berrikuntzari bidea, RH-ren praktika sortzaile eta askea sustatuaz.

More Related Content

Viewers also liked

2015 CMU trading summit session 5 networking meaningfully
2015 CMU trading summit session 5 networking meaningfully2015 CMU trading summit session 5 networking meaningfully
2015 CMU trading summit session 5 networking meaningfullyClemens Wan
 
Meet Florida Institute of Technology
Meet Florida Institute of TechnologyMeet Florida Institute of Technology
Meet Florida Institute of Technologyfloridatechmarketing
 
Defensive philosophy
Defensive philosophyDefensive philosophy
Defensive philosophyRonald Sen
 
2015-MHI-Sales-Best-Practices-Study
2015-MHI-Sales-Best-Practices-Study2015-MHI-Sales-Best-Practices-Study
2015-MHI-Sales-Best-Practices-StudyDana Bakos
 
chỗ nào thiết kế phim quảng cáo độc đáo
chỗ nào thiết kế phim quảng cáo độc đáochỗ nào thiết kế phim quảng cáo độc đáo
chỗ nào thiết kế phim quảng cáo độc đáoramon728
 
Leo Ylanan_Resume
Leo Ylanan_ResumeLeo Ylanan_Resume
Leo Ylanan_ResumeLeo Ylanan
 
Roseberry%20 topping%20~%20hard%20walk
Roseberry%20 topping%20~%20hard%20walkRoseberry%20 topping%20~%20hard%20walk
Roseberry%20 topping%20~%20hard%20walkJohn C
 
yamanashi
yamanashiyamanashi
yamanashidelsun
 
The Global Risks Report 2016
The Global Risks Report 2016The Global Risks Report 2016
The Global Risks Report 2016Peter Gold
 
Proposal for Assessment and Feedback
Proposal for Assessment and FeedbackProposal for Assessment and Feedback
Proposal for Assessment and Feedbacksarrrer
 
Средства личной и интимной гигиены Фаберлик
Средства личной и интимной гигиены ФаберликСредства личной и интимной гигиены Фаберлик
Средства личной и интимной гигиены ФаберликGarik Yenoqyan
 
dịch vụ thiết kế tvc quảng cáo sản phẩm
dịch vụ thiết kế tvc quảng cáo sản phẩmdịch vụ thiết kế tvc quảng cáo sản phẩm
dịch vụ thiết kế tvc quảng cáo sản phẩmclemente624
 

Viewers also liked (20)

Install 101
Install 101Install 101
Install 101
 
Prabhakaran_cv.PDF
Prabhakaran_cv.PDFPrabhakaran_cv.PDF
Prabhakaran_cv.PDF
 
Jobzella for Businesses
Jobzella for BusinessesJobzella for Businesses
Jobzella for Businesses
 
2015 CMU trading summit session 5 networking meaningfully
2015 CMU trading summit session 5 networking meaningfully2015 CMU trading summit session 5 networking meaningfully
2015 CMU trading summit session 5 networking meaningfully
 
Meet Florida Institute of Technology
Meet Florida Institute of TechnologyMeet Florida Institute of Technology
Meet Florida Institute of Technology
 
Defensive philosophy
Defensive philosophyDefensive philosophy
Defensive philosophy
 
Evaluation Q2
Evaluation Q2Evaluation Q2
Evaluation Q2
 
Story board
Story boardStory board
Story board
 
2015-MHI-Sales-Best-Practices-Study
2015-MHI-Sales-Best-Practices-Study2015-MHI-Sales-Best-Practices-Study
2015-MHI-Sales-Best-Practices-Study
 
chỗ nào thiết kế phim quảng cáo độc đáo
chỗ nào thiết kế phim quảng cáo độc đáochỗ nào thiết kế phim quảng cáo độc đáo
chỗ nào thiết kế phim quảng cáo độc đáo
 
S2TS2 Week 2 00 SPACER
S2TS2 Week 2 00 SPACERS2TS2 Week 2 00 SPACER
S2TS2 Week 2 00 SPACER
 
Leo Ylanan_Resume
Leo Ylanan_ResumeLeo Ylanan_Resume
Leo Ylanan_Resume
 
Roseberry%20 topping%20~%20hard%20walk
Roseberry%20 topping%20~%20hard%20walkRoseberry%20 topping%20~%20hard%20walk
Roseberry%20 topping%20~%20hard%20walk
 
yamanashi
yamanashiyamanashi
yamanashi
 
The Global Risks Report 2016
The Global Risks Report 2016The Global Risks Report 2016
The Global Risks Report 2016
 
Proposal for Assessment and Feedback
Proposal for Assessment and FeedbackProposal for Assessment and Feedback
Proposal for Assessment and Feedback
 
Средства личной и интимной гигиены Фаберлик
Средства личной и интимной гигиены ФаберликСредства личной и интимной гигиены Фаберлик
Средства личной и интимной гигиены Фаберлик
 
dịch vụ thiết kế tvc quảng cáo sản phẩm
dịch vụ thiết kế tvc quảng cáo sản phẩmdịch vụ thiết kế tvc quảng cáo sản phẩm
dịch vụ thiết kế tvc quảng cáo sản phẩm
 
Kamal FATEMI
Kamal FATEMIKamal FATEMI
Kamal FATEMI
 
Practica 2
Practica 2Practica 2
Practica 2
 

Similar to Hezkuntza berrikuntzari bidea

Ikt haur hezkuntzan
Ikt haur hezkuntzanIkt haur hezkuntzan
Ikt haur hezkuntzangorritxo
 
Ikt 1. lana
Ikt 1. lanaIkt 1. lana
Ikt 1. lanagorritxo
 
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriakHezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriakMattin7
 
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriakHezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriakMattin7
 
Iktak blogera bidaltzeko pdf
Iktak blogera bidaltzeko pdfIktak blogera bidaltzeko pdf
Iktak blogera bidaltzeko pdfniinbee
 
Ik tak, eskuntza aireberritzeko aitzakia
Ik tak, eskuntza aireberritzeko aitzakiaIk tak, eskuntza aireberritzeko aitzakia
Ik tak, eskuntza aireberritzeko aitzakiaanetxu8
 
Ikt-ak hezkuntza aireberritzeko aitzakia
Ikt-ak hezkuntza aireberritzeko aitzakiaIkt-ak hezkuntza aireberritzeko aitzakia
Ikt-ak hezkuntza aireberritzeko aitzakiaepalomino001
 
Siiintesia
SiiintesiaSiiintesia
Siiintesialauburu4
 
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketa
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketaIk tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketa
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketaJanireRaya
 
Laskorain Ikastolako IKTak
Laskorain Ikastolako IKTakLaskorain Ikastolako IKTak
Laskorain Ikastolako IKTakpelikanoa
 
IKTen eragina gaur egungo EAEn
IKTen eragina gaur egungo EAEnIKTen eragina gaur egungo EAEn
IKTen eragina gaur egungo EAEnoseco
 
Eztabaidaren iruzkina
Eztabaidaren iruzkinaEztabaidaren iruzkina
Eztabaidaren iruzkinauxuepalacios5
 
Gizartea, Hezkuntza eta IKT-ak
Gizartea, Hezkuntza eta IKT-akGizartea, Hezkuntza eta IKT-ak
Gizartea, Hezkuntza eta IKT-akAnerodriguezkikt
 
Gaur egungo gizartea
Gaur egungo gizarteaGaur egungo gizartea
Gaur egungo gizarteakatxiporreta
 

Similar to Hezkuntza berrikuntzari bidea (20)

Ikt haur hezkuntzan
Ikt haur hezkuntzanIkt haur hezkuntzan
Ikt haur hezkuntzan
 
Ikt 1. lana
Ikt 1. lanaIkt 1. lana
Ikt 1. lana
 
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriakHezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
 
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriakHezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
 
Sintesia(2)
Sintesia(2)Sintesia(2)
Sintesia(2)
 
Iktak blogera bidaltzeko pdf
Iktak blogera bidaltzeko pdfIktak blogera bidaltzeko pdf
Iktak blogera bidaltzeko pdf
 
Ik tak, eskuntza aireberritzeko aitzakia
Ik tak, eskuntza aireberritzeko aitzakiaIk tak, eskuntza aireberritzeko aitzakia
Ik tak, eskuntza aireberritzeko aitzakia
 
Ikt-ak hezkuntza aireberritzeko aitzakia
Ikt-ak hezkuntza aireberritzeko aitzakiaIkt-ak hezkuntza aireberritzeko aitzakia
Ikt-ak hezkuntza aireberritzeko aitzakia
 
Berrikuntza
BerrikuntzaBerrikuntza
Berrikuntza
 
Siiintesia
SiiintesiaSiiintesia
Siiintesia
 
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketa
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketaIk tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketa
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketa
 
Laskorain Ikastolako IKTak
Laskorain Ikastolako IKTakLaskorain Ikastolako IKTak
Laskorain Ikastolako IKTak
 
IKTak
IKTakIKTak
IKTak
 
E learning 2.0
E learning 2.0E learning 2.0
E learning 2.0
 
IKTen eragina gaur egungo EAEn
IKTen eragina gaur egungo EAEnIKTen eragina gaur egungo EAEn
IKTen eragina gaur egungo EAEn
 
Eztabaidaren iruzkina
Eztabaidaren iruzkinaEztabaidaren iruzkina
Eztabaidaren iruzkina
 
IKT- ak PDF
IKT- ak PDFIKT- ak PDF
IKT- ak PDF
 
Gizartea, Hezkuntza eta IKT-ak
Gizartea, Hezkuntza eta IKT-akGizartea, Hezkuntza eta IKT-ak
Gizartea, Hezkuntza eta IKT-ak
 
Gaur egungo gizartea
Gaur egungo gizarteaGaur egungo gizartea
Gaur egungo gizartea
 
Txostenaaaaaaa
TxostenaaaaaaaTxostenaaaaaaa
Txostenaaaaaaa
 

More from Edurne M. Arrese (20)

Ae12 13
Ae12 13Ae12 13
Ae12 13
 
Ae10
Ae10Ae10
Ae10
 
Egunerokoa.urtarrila
Egunerokoa.urtarrilaEgunerokoa.urtarrila
Egunerokoa.urtarrila
 
Ae 9
Ae 9Ae 9
Ae 9
 
Ae8
Ae8Ae8
Ae8
 
Ae7
Ae7Ae7
Ae7
 
Ikt interbentzioa
Ikt interbentzioaIkt interbentzioa
Ikt interbentzioa
 
Sexismoa eta gaboank
Sexismoa eta gaboankSexismoa eta gaboank
Sexismoa eta gaboank
 
E. abendua
E. abenduaE. abendua
E. abendua
 
A5
A5A5
A5
 
A4
A4A4
A4
 
A3
A3A3
A3
 
ANIZTASUNARI ERANTZUTEN DION IKASTOLA?
ANIZTASUNARI ERANTZUTEN DION IKASTOLA?ANIZTASUNARI ERANTZUTEN DION IKASTOLA?
ANIZTASUNARI ERANTZUTEN DION IKASTOLA?
 
E.abendua
E.abenduaE.abendua
E.abendua
 
Egunerokoa azaroa.practicum iii
Egunerokoa azaroa.practicum iiiEgunerokoa azaroa.practicum iii
Egunerokoa azaroa.practicum iii
 
Ae.2
Ae.2Ae.2
Ae.2
 
La narrativa como texto experiencial
La narrativa como texto experiencialLa narrativa como texto experiencial
La narrativa como texto experiencial
 
La narrativa como texto experiencial
La narrativa como texto experiencialLa narrativa como texto experiencial
La narrativa como texto experiencial
 
ARGAZKIEGUNEROKOA. 1.ASTEA
ARGAZKIEGUNEROKOA. 1.ASTEAARGAZKIEGUNEROKOA. 1.ASTEA
ARGAZKIEGUNEROKOA. 1.ASTEA
 
Egunerokoa.1.astea
Egunerokoa.1.asteaEgunerokoa.1.astea
Egunerokoa.1.astea
 

Hezkuntza berrikuntzari bidea

  • 1. MARTINEZ ARRESE, EDURNE PRACTICUM III. IKT INTERBENTZIO PROIEKTUA. Hezkuntza berrikuntzari bidea, RH-ren praktika sortzaile eta askea sustatuaz. Errealitatearen identifikazio eta azalpena Berrikuntza proiektuaren planifikazio eta antolaketa Berrikuntza proiektu/tailerra ren diseinua Tailerraren garapena Ebaluazio eta sozializazioa HEZKUNTZA BERRIKUNTZARI BIDEA, ROBOTIKA HEZITZAILEAREN PRAKTIKA SORTZAILE ETA ASKEA SUSTATUZ “Gazte garaiko une gazi-gogozoen narrazioek eta honen inguruko feed-back saioek nire proiektuaren norabidea baldintzatu eta guztiz gidatu dute. Bizitako eskola esperientziak hausnarketara bideratu nau, baita nire kontzientzia piztu ere. Orain, mundu profesionalean nondik jo argi ez badaukat ere, oso garbi dudan zerbait badago: ez ditut hezkuntza molde tradizionalak gutxietsiko, baina ez ditut praktikara eramango ere. Ez naiz irakasle orojakile, autoritario eta disziplinarra izango, bai ordea hezkuntza eraldatze aldera lanean sutsuki diharduen neskatoa. Era berean, argi daukat hezkuntzak paradigma aldaketa behar duela, eta ildo honetatik norabide bakarreko irakaskuntza etetea beharrezkoa izango da. Nola ordea hau errealitate bihurtu? Tira, aukerak badaude eta zenbat eta lehenago hasi hauekin esperimentatzen orduan eta aukera gehiago hezkuntza berrikuntzako praktika esanguratsuak aurrera eramateko. Beraz, dakidanetik eta interesa dudanetik hasiko naiz, hau da, Teknologia eta Hezkuntza Berezitik.” . Narrazio hau da IKT interbentzio proiektuaren nolakotasuna eta norabidea uneoro zehazten lagundu duena. Bizitako ikas esperientziak abiapuntu izanik eta hezkuntza berrikuntzarako nahia kontutan hartuta, praktika esanguratsu honen helburuak anitzak dira, baina nagusiki ikas komunitatea eta ni neu, hezkuntza berrikuntzaren garrantziaz eta konkretuki robotika hezitzaileak dakartzan onurez ohartaraztea izango da. Horretarako, interbentzioa RHren hastapenetarako praktika izango da eta kasu honetan, GIRA-UPTC1 -k proposaturiko antolaketa sistemikoan oinarrituko gara, baita GRAO (2015) aldizkari pedagogikoko Makey Makey esperientzia didaktikoan ere, non robotika hezitzailearen ikaskuntza giro aproposa sortzeko honako etapak bereiziko diren: 1 Grupo de Investigación y Automatización Industrial de Colombia (2013, ISSN: 1692-7257)
  • 2. MARTINEZ ARRESE, EDURNE PRACTICUM III. IKT INTERBENTZIO PROIEKTUA. Hezkuntza berrikuntzari bidea, RH-ren praktika sortzaile eta askea sustatuaz. 1. Errealitatearen identifikazio eta azalpena Eskola eta testuingurua Iñigo Aritza ikastola Nafar ipar mendebaldeko Altsasu herrian kokaturiko guraso kooperatiba da, 1968tik ikastolen elkartearen partaide aktibo dena eta egun 356 ikasle (HHtik DBHra bitarte) biltzen dituena. Bere burua euskaldun, anitz, ez diskriminatzaile eta akonfesionaltzat definitzen du etra xede nagusitzat ikasleak osotasunean heztea du. Ikastolako heziketak, gizartearen etengabeko aldaketek sortzen dituzten eskakizun eta premia berriei, eta ikasleen aniztasunari era egokian erantzun diezaion, bertako profesional guztien formazio eta eguneratze egitasmoak sustatzen ditu. Ildo horretatik, ikastetxea hezkuntza proiektu anitz eta aktiboetan murgildurik dago, besteak beste: Pentatasuna, Eleanitz, Txanela, Ikasys, EKI, KEI zein Hizkuntza/Bizkidetza proiektuak. 2 Eguneratzen doazen proiektu hauez gain, ikastolak IKTekiko jarrera aktiboa du eta azken urteetan azpiegitura, baliabide teknologikoetan baita langileen prestakuntzan aurrerapen nabarmenak eman ditu. Hala eta guztiz ere, oraindik, teknologiak eskolan integratzea, prozesuan aurkitzen den erronka da eta oraingoz espezialista bakoitzaren esku gelditzen da IKTen gaineko erabilera.3 Bestalde, anizatasunari erantzuteko plan sendoa du eta HPB dituzten ikasle anitzei hezkuntza integrala eskaintzeko lanean gogor dihardu. Gauzak horrela, azken hamarkadan TG gela eta D gela sortu dira, Nafar Gobernuaren laguntzaz, HPB nabarmen eta espezifikoak dituzten haurrak euren bizilekutuik at eta erdara hutsean dauden zentro espezifikoetara bidaltzeko beharra ekidinez. Curriculum Espezifikoko Unitateko ikaslea protagonista Praktikan protagonista izango den ikaslea Iñigo Aritzako UCE4 egiturako gelan matrikulaturiko 14 urteko ikaslea da, azken balorazio psikopedagogikoaren emaitzek (WISC-R (CIT:44, CIV:57 CIM: 44) zein testuinguru anitzetan – eskola, familia, soziala- egindako zehaztapenek, Adimen Urritasun nabarmena (F71.9 (DSM – IV- 2 Sakana ikastolak aurrera eramaten dituen proiektuen gaineko zehaztasunak: http://www.inigoaritza.eus/eu/inigo_aritza.asp?IdSeccion=3 3 1.txantiloia 4 Unidad de Curriculum Específico (Nafarroan), EAEko ZIG unitatearen baliokidea. Ikas egitura honen informazio osagarria hemen: http://creena.educacion.navarra.es/equipos/psiquicos/pdfs/uce_cuadro.pdf
  • 3. MARTINEZ ARRESE, EDURNE PRACTICUM III. IKT INTERBENTZIO PROIEKTUA. Hezkuntza berrikuntzari bidea, RH-ren praktika sortzaile eta askea sustatuaz. TR)) zein urritasun motore larria duela argitara ematen dutena. Ildo honetatik, ikasleari hezkuntza erantzun egokiena emateko asmoz atentzio espezializatua eta LH 2.mailara egokituriko programazioa egokitu zaio. Horrez gain, ikasleak gaitasunen araberako helburu espezifikoak ditu alor ezberdinetara zabaltzen direnak. 2. Proiektuaren planifikazio eta antolaketa Magisteritzako graduko Practicum III.aren baitan eta honek barne hartzen dituen helburuei jarraiki - eskolan parte hartze aktiboa izatea eta IKT interbentzioa gauzatzea -, Altsasuko Iñigo Aritza Ikastolan hezkuntza berrikuntzaren IKT interbentzioa gauzatuko da. Hau aurrera eramateko oinarriak hauexek izango dira: Praktika: Elektronika sortzailea hezkuntza berezian, musika instrumentua. Testuingurua Iñigo Aritza Ikastolako D gela (UCE egitura) eta bertan AU nabarmena duen ikaslea. Iraupena 50 minutuko 6 saio, asteko bi saio (astearte eta ostiraletan, 11:35 – 12:30) Baliabide materialak ordenagailua internet konexioarekin (Scratch softwarea eta Youtube), Makey Makey plaka elektronikoa, proiektua gauzatzeko materialak (kartulinak, material eroaleak…). Baliabide didaktikoak programazioa, euskaratutako eta ikasleari egokitutako material didaktikoa –egunerokoaren txantiloia, 3. Berrikuntza proiektuaren diseinua AU nabarmena duen ikaslea protagonista izanik, honen erritmora egokituriko tailerra garatzea ezinbestekoa izan da, ikaslearen gaitasun kognitibo, memoria gaitasun zein komunikaziorako mugak zeintzuk diren kontutan hartuz5 .Gauzak horrela, lehenik ikaslearen aurreideiak martxan jarri, hauek antolatu eta helburu nagusi edo 5 Saio progresiboen diseinua gauzatzeko ikaslearen informea (2.txantiloia) zein curriculumeko gaitasun espezifikoen helburuak (3.txantiloia) kontutan hartu dira.
  • 4. MARTINEZ ARRESE, EDURNE PRACTICUM III. IKT INTERBENTZIO PROIEKTUA. Hezkuntza berrikuntzari bidea, RH-ren praktika sortzaile eta askea sustatuaz. erronka gisa “musika instrumentua” sortzeko proposamena egingo zaio. Horrela, proiektu nagusi bat izanik hau burutzeko beharrezkoak diren pausoak ematen joango gara, unean uneko arazoei irtenbidea emateko jakintzak gehituz. 1S: Aurreideien lanketa eta hauek informatika sortzailera hurbiltzea 2S: Makey makey xaflaren ezaguera eta material eroaleekin esperimentazioa 3S: MM musika instrumentu sinple ezberdinen sorrera 4S: Musika instrumentuaren diseinua eta eraikuntza 5S: Musika instrumentuaren aukerak Scratch bidez 4. Tailerraren garapena Behin oinarriak finkaturik, 6 saiotan antolaturiko tailerrak ondorengo garapena izatea aurreikusten da: 1. S: Aurreideiak eta hauen loturak Informatika sortzailera hurbilduz  Saioaren helburuak: Ikasleari zopa letra baten bidez elementu ezberdinak aurkeztuko zaizkio eta bakoitzaren inguruko ezagutzak islatzea izango da helburua. Ondoren, hauen artean loturak egiten saiatuko gara – ordenagailua/musika tresna/material eroalea-. Azkenik lotura hauek posible direla egiaztatzeko Makey-Makey bideoak aurkeztuko dira eta ikasleari hurrengo saioetan musika tresna bat sortzeko proposamena egingo zaio.  Materiala: 1.txantiloia, 2. Txantiloia, ordenagailua (Youtube: http://www.makeymakey.com/ ), Materialen kutxa (plastilina, frutak, barazkiak, plastikoa, egurra, boligrafoa…)  Saioaren garapena: Irri handi batekin hartu ikasleak. Sartu bezain laster bertan zer egiten nuen galdetu dit baita eskuan neraman kaxa zer zen galdetu ere. Gaurtik aurrera proiektu interesgarri bat sortuko genuela esan diot eta horretarako ekarri dudala kutxa. Kutxa zabaldu aurretik musika intrumentu bat egingo genuela azaldu diot baina horretarako dakizkien gauzak gogoratu behar zituela. Jarraian aurre-ezagutzak lantzeko fitxa banatu diot eta bertako elementu guztiak, hitzez primeran esan ditu, letra zopa egitea ordea izugarri kostatu zaio (urduri jarri da eta hiru hitz aurkitu dituenean nahikoa zela ondorioztatu dugu). Beraz, letra zopa erdizka utzi eta elementu bakoitzarekin
  • 5. MARTINEZ ARRESE, EDURNE PRACTICUM III. IKT INTERBENTZIO PROIEKTUA. Hezkuntza berrikuntzari bidea, RH-ren praktika sortzaile eta askea sustatuaz. erlazio ezberdinak egin ditugu (janaria, informatika, musika…). Erlazioak primeran egin ditu eta orduan material eroaleen inguruko azalpena emateko “elektrizitatea-kablea-argia-piztu/itzali-indarra” hitzak ulertu nahiean aritu gara. Horretarako, ezinbestekoa izan da errealitatearekin erlazionatutako adibideak erabiltzea. Jarraian, kutxa zabaldu eta bertan zeuden elementuetatik elektrizitatea pasako ote zen galdetu zaio eta soilik kabletik eta MM xaflatik pasa zitekeela esan du. Ondoren, bertan zeuden gailu batzuekin musika instrumentu bat sortuko zuela esan zaio eta horretarako ordenagailura jo dugu adibide bila. MM xaflaren hainbat bideo ikusi ostean motibazio handia erakutsi du eta batez ere plastilina eta fruta/barazkiei arreta berezia ipini die. Material guztiak eskuekin manipulatu ditu eta gutxi bada ere MM xafla gainetik aztertzen jardun gara. Amaitzeko, gauzak ez ahazteko egunerokoan egindakoa, sentitutakoa, ikasitakoa… idazteko proposatu zaio eta kostata baina proiektuaren helburua modu gidatuan idaztea lortu du honakoa ipiniz: “Plastilinarekin, kableekin, frutekin eta xaflarekin musika instrumentua sortuko dugu.” 2S: MM xaflaren ezaguera eta material ezberdinen esperimentazioa  Materiala: 1.txantiloia, 3. Txantiloia, materialen kutxa, MM xafla, USB kablea, 2 kokodrilo kable, ordenagailua.
  • 6. MARTINEZ ARRESE, EDURNE PRACTICUM III. IKT INTERBENTZIO PROIEKTUA. Hezkuntza berrikuntzari bidea, RH-ren praktika sortzaile eta askea sustatuaz.  Saioaren garapena: Aurreko saioan egindakoa birgogoratuz, ikasleari material eroaleak (elektrizitatea pasako ote da?) identifikatu behar genituela azaldu diot eta horretarako MM xafla lagungarria izango zela. Gauzak horrela, lehenik, MM xaflaren ezaguera sakona egiteari ekin dio (soilik gaineko aldea; gezia,xagua,tartea,”lurra” ). Horretarako, 2.txantiloiaren laguntza ezinbestekoa izan da, hauen azalpenarekin zein laguntzailearenarekin, ikasleak ordenagailu- xaflaren arteko erlazioak egiteko gai izan delarik. Kasu honetan, xaflaren ezagupena bermatzeko forma geometrikoak (gezia, borobilak, laukia, zuloak…) landu dira baita eskuin-ezker kontzeptuak ere. Behin xaflaren elementuak ezagututa, honen konexioa gauzatzeko kableak ezagutzeari ekin diogu (kokodrilo kableak eta USB kablea). Era berean, MM xaflak funtziona dezan 2.txantiloiaren webgunera jo dugu eta “Bongos” (http://makeymakey.com/bongos/) aplikazioa zabalduz (modu autonomoan nabigatzailera jo du baita webgunean aritu ere). Esperimentazioan hasi aurretik, aurreko saioko “elektrizitatea” kontzeptua sakondu da, material eroalearen kontzeptura iristeraino (argia, kablea, indarra, elektrizitatea, eroalea) eta jarraian ikasleari esperimentatzera bideratu zaio. Horretarako ondorengo galdera bota zaio: Kutxako material guztietatik elektrizitatea pasako ote da? MM xaflarekin frogatzea posible al da? Gauzak horrela, bidean gidatuz eta hainbat unetan MM xafla konketatzeko6 zein sarean nabigatzeko laguntza eskainiz ordenagailua kutxako material guztiekin konektatzea lortu da hasierako galderei esperimentazio bidezko erantzuna emanaz. Guztiz aipatzekoa da ere ikaslea modu guztiz autonomoan orokortzeak egitera ere iritsi dela, esaterako, fruta guztiak eroaleak direla ondorioztatzera iritsi da edota plastikodun materialetatik elektrizitatea ez dela pasatzen baieztatzera ere. Honen ebidentzia 3.txantiloian jaso dugu, non ikasleak elementu eroale guztiak arazorik gabe identifikatu dituen. Saioa amaitzeko, berriro ere egunerokoan idazteko gonbitea egin diot eta saioan eduki/kontzeptu berri ugari landu baditugu 6 pintzak irekitzea kostatu egiten zaio, motrizitate fina landu duen arren oraindik tamaina txikiko elementuak maneiatzeko zailtasunak aurkezten ditu.
  • 7. MARTINEZ ARRESE, EDURNE PRACTICUM III. IKT INTERBENTZIO PROIEKTUA. Hezkuntza berrikuntzari bidea, RH-ren praktika sortzaile eta askea sustatuaz. ere laburki egindakoa idazteko gai izan da: “Esperimentua egin dugu elektrizitatea pasatzen den ikusteko”. 3S: Musika intrumentu sinple ezberdinen sorrera  Saioaren helburua: Aurreko saioan landutakoa birgogoratu eta sakontzeko asmoz, ikasleak musika instrumentu sinpleak modu autonomoan eta MM xaflaren erabilera egokia bermatuz sortzea espero da. Horretarako, kokodrilo kableak gehitzen joango gara baita material eroale eta aplikazio musikal ezberdinak ere (MM webgune ofizialetik). Era berean, sortu nahi den musika instrumentuan ideiak biltzen joatea espero da, gerora ikasleak erabakiko duen tresna sortuz.  Materialak: Materialen kutxa, ordenagailua, MM xafla eta kable guztiak  Saioaren garapena: Saioari hasiera emanaz, lehenik aurreko saioan egindakoa birgogoratu dugu ikasleari gogoratzen zuenaz galdetuz. Segidan, ikasleari gaurko egunean, musika instrumentu ezberdinak frogatuko dituela esan zaio, bere proiekturako ideiak har ditzan. Gauzak horrela, lehenik eta behin, MM webgune ofizialeko software ezberdinak (http://www.makeymakey.com/) ezagutzera jo dugu ikaslea gidatuz (webgunea ingeleraz zegoen arren aurreko saioan nabigatutakoaz oso ondo oroitzen zen). Behin bertan, aplikazio ezberdinak erabili ditugu piano sinpletik hasi eta logika jolasetara iristeraino.7 Erabilitako softwarearen arabera material ezberdinak erabili ditugu, esaterako musika intrumentuak jotzeko fruta eta barazki ezberdinak erabili dira (plakaren aurreko aldeko konexio guztiak) eta jolasetarako plastilina. Saio honetan, eroaletasun kontzeptua guztiz barneratu duela ondoriozta daiteke baita gizakiok eroaleak garela ondorioztatu ere. Ezagutza hau esperimentazioaren bidez gertatu da, izan ere, bere kabuz konturatu da zirkuitua isten duen persona izango dela soinuak sortzeko gai den bakarra baina era berean, ondoan dagoen kideak 7 Hona hemen saioan erabilitako softwareak: http://makeymakey.com/howto.php#software
  • 8. MARTINEZ ARRESE, EDURNE PRACTICUM III. IKT INTERBENTZIO PROIEKTUA. Hezkuntza berrikuntzari bidea, RH-ren praktika sortzaile eta askea sustatuaz. zirkuitua ikututako persona ikutuz gero posible izango da soinuak sortzea. Bestalde, interesgarria izan da ikasleak ateratako ondorioa eta arazo horri erantzuteko erakutsitako premia: jolasten hasi garenean ikasleak modu horizontalean jarritako frutekin ezin zuen efektibotasunez geziekin solastu eta horretarako gezi forman jarri behar genituela esan du. Gauzak horrela, frutekin gezi bat egin behar zuela esan du, bera ez liatzeko. Horren harira eta galdera gidatzaileen bidez plastilina bidez joystick bat sortu du. 4S: Musika instrumentuaren diseinua  Helburua: Orain arte ikusi, manipulatu eta ikasitakoarekin musika instrumentu propioa sortzeko ideiak garatu eta gauzatzea. Horretarako, aurreko saioen ebaluazioa egingo da eta ikasleari instrumentua sortzen utziko zaio, beregandik ateratako ideiak kontutan hartu eta hauek gauzatzea posible egiteko laguntza eta baliabideak esakiniaz.  Saioaren garapena: Saioa aurrekoan egindakoa birgogoratuz hasi dugu, horretarako ikasleari hainbat galdera zuzen egin zaizkio eta erantzun motzez agerian gelditu da ikasleak orain arte landutakoa barneratuta zeukala. Gauzak horrela,orain arte erabilitako materialekin musika instrumentua zerekin egin nahi zuen galdetu zaio. Aho batez, plastilina erabili nahi zuela esan du eta ildo horretatik instrumentua bere plastilinazko piano bat izatea eskatu du. Zer/ nola diseinatu hausnartzera pasa gara eta ikasleak bere izena idatzi eta hitz bakoitzari nota bat jarriko ziola esan du. Ondoren, beregandik etorritako proiektua martxan jartzeko ideiak eta materiala luzatu zaizkio eta manipulazioaren bitartez honakoa lortu du: MM1 softwarearen bidez pianoa sortu dugu eta ideia ikasleak bere soinuak grabatzea bazen ere, netbookak ez duen microfonorako sarrerarik eta azken 20 minutuetan beste zerbait egitea proposatu zaio. Azken 20 minutuetan beraz arkatzarekin piano ederra sortu dugu Sonia, ikaslearen irakasleetako bat zoriontzeko sinfonía sortuaz. Azken jarduera honetan aipatzekoa da
  • 9. MARTINEZ ARRESE, EDURNE PRACTICUM III. IKT INTERBENTZIO PROIEKTUA. Hezkuntza berrikuntzari bidea, RH-ren praktika sortzaile eta askea sustatuaz. arkatzarekin lerro sendo eta lodiak egitea kosta egin zaiola baina xafla konektatu eta hauek ez zihoazela ohartzean akatsa non zegoen ohartu eta hainbat lerro sendotu ditu. Saioa isteko egunerokoan zera idatzi du: “Plastilinazko pianoa sortu dut eta sonia zoriontzeko abestia egin dut” . S5-6: Musika intrumentuaren sorrera eta Scratch  Saioaren helburua: Azken proiektuko musika instrumentua orain arte ikusitako edukiak erabiliz sortzea, musika notak gehitzeko Makey Makey xaflaren atzeko Arduino plaka ezagutzea eta Scratch bidez musika nota ezberdinak programatzea.  Materiala: 4. Txantiloia, kartulinak, arkatzak, Makey Makey xafla eta honen elementuak, ordenagailua (Scratch sotwarea, MakeyMakey webgunea).  Saioaren garapena: Azken bi saioan bata bestearen jarraian egin dira, denbora aprobetxatu eta azken proiektua guztiz osatzeko. Gauzak horrela, ikasleari azken praktika zela modu inplizituan azaldu ez bazaio ere, “azken pianoa” diseinatu eta sortzeko eguna zela esan zaio. Horretarako, berriro ere aurreko saioetan erabilitako materialetatik interesgarriena iruditu zaiona zein den galdetu eta azkenean, ikasleak, pianoa arkatza eta kartulina bidez eraiki nahi zuela esan du, aurreko saiokoa hobetuz. Honi hasiera emanaz, lehenik, musika notak birgogoratu ditugu, ahoz zein idatziz. Bertatik, ikasleak 8 nota eraikitzeko, 8 lerro sortu behar zituela ondorioztatu du eta kartulinan, inongo laguntzari gabe, pianoa marrazteari ekin dio. Behin pianoa eraikita, kokodrilo kableen bidez nota bakoitza
  • 10. MARTINEZ ARRESE, EDURNE PRACTICUM III. IKT INTERBENTZIO PROIEKTUA. Hezkuntza berrikuntzari bidea, RH-ren praktika sortzaile eta askea sustatuaz. programatzeari ekin zaio. Hala ere, ikaslea bere kabuz konturatu da bost nota baino ezin genituela programatu eta gehiago ba ote zeuden galdetu du. Honek, xaflaren atzealdeko aldea ezagutzeko aukera ireki digu. Kasu honetan, xaflaren atzeko aldeko zuloen azalpena eman zaio eta ikasleari utzi zaio hauen konexioa egiten. Kable hauek pintzarik ez izateak bere kabuz eta guztiz modu autonomoan kable bakoitza bere zuloan txertatzea ahalbidetu dio, nahiz eta horretarako nik xafla heldu behar izan diodan. 5. Ebaluazio eta sozializazioa 6. ERANSKINAK
  • 11. MARTINEZ ARRESE, EDURNE PRACTICUM III. IKT INTERBENTZIO PROIEKTUA. Hezkuntza berrikuntzari bidea, RH-ren praktika sortzaile eta askea sustatuaz.
  • 12. MARTINEZ ARRESE, EDURNE PRACTICUM III. IKT INTERBENTZIO PROIEKTUA. Hezkuntza berrikuntzari bidea, RH-ren praktika sortzaile eta askea sustatuaz.
  • 13. MARTINEZ ARRESE, EDURNE PRACTICUM III. IKT INTERBENTZIO PROIEKTUA. Hezkuntza berrikuntzari bidea, RH-ren praktika sortzaile eta askea sustatuaz.
  • 14. MARTINEZ ARRESE, EDURNE PRACTICUM III. IKT INTERBENTZIO PROIEKTUA. Hezkuntza berrikuntzari bidea, RH-ren praktika sortzaile eta askea sustatuaz.
  • 15. MARTINEZ ARRESE, EDURNE PRACTICUM III. IKT INTERBENTZIO PROIEKTUA. Hezkuntza berrikuntzari bidea, RH-ren praktika sortzaile eta askea sustatuaz.