SlideShare a Scribd company logo
1 of 7
Download to read offline
ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 9. astea
SOS! Geroz eta haur gehiago ari dira gaixotzen
eta ikastolako zakarrontziak gainezka
dauzkagu!
Zakarrontziak gainezka dauzkagu Txiokako Haur eskolan, baita
Iñigo Aritzan ikastolan ere. Mukizapi erabiliez daude gainezka eta ez
da gutxiagorako, azken asteetan hainbat gelatan ikasleen erdia baino
gehiago gaixo dago eta oraindik batzuk sendatze prozesuan daude,
mukiak gora eta behera. Hala ere, ez zait harritzekoa iruditzen,
daramagun negu exotiko honekin normala da haurrak gaixotzea, baita
helduok ere. Hala ere, honen harira eta irakasle batekin izandako
hizketa batek gidatuta mahai gainean honakoa jarri nahiko nuke:
Zein da gurasoek zein irakasleek adin txikiko haurrak
gaixotzean hartu beharreko neurria? Zer egin haurra ondoezik dagoela
dioenean? Jarabea eman eta eskolara bidali? Medikura eraman eta
etxean geldiarazi sendatu arte? Nola ekidin nire semeak gainontzeko
ikaskideei gaixotasuna kutsatzea?
Lehenik eta behin, jar gaitezen Haur Hezkuntzako
testuinguruan: Umeak, haur eskoletra joaten hasten direnean,
harreman handiagoak eta estuagoak izaten hasten dira eta adin
honetan duten inmunitatearen garapen eskasagatik gaixotasun
kutsagarriak harrapatzeko arriskua handitu egiten da. Ildo honetatik,
haur eskola guztietan higieneari berebiziko garrantzia ematen diote
baina… ikasleetakoren bat gaixo jarriz gero eta behar bezalako
neurriak ez badira hartzen epidemia hutsa bihur daiteke hasieran
ikasle bakarrak zuen gaixotasuna. Irakasleak beraz, gaixotasunak ez
kutsatzeko prebentzio neurri gordinak hartzera behartuak ikusten dira
ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 9. astea
eta honen harira gida hau guztiz baliagarria suerta dakioke bai
irakasleoi baina baita gurasooi ere:
Haur Eskoletan gaixotasun kutsakorrak ekidin eta kontrolatzeko gida:
http://www.educacion.hezkuntza.net/c/document_library/get_file?uuid
=edf63798-ac2c-4937-af03-d7ba7d5fead7&groupId=2201484
Honi begirada bat botaz gero ohartuko gara batzuetan
ezinezkoa dela prebentziozko jarraibide guztiak egokitasunez
gauzatzea. Esaterako, gidak zera dio: “Haurrak ezin dira jostailu
berarekin jolastu. Haurrek ahoan erabiltzen dituzten jostailuak garbitu
eta desinfektatu egin behar dira, beste haur batek erabili baino lehen.
Garbitu eta desinfektatu ezin diren jostailuak ez dira egokiak haur-
eskola baterako.”
Mesedez! Zenbatetan ikusi ditugu haurrak jostailu berdinarekin
jolasean? Batzuetan irakasleok ezin gara guztira egon, 25 ikasle han
hemenka dabiltza eta bi begi baino ez ditugu! Ekidiezina izaten da
beraz ikasleek elkarri hainbat gaixotasun kutsatzea. Hala ere, behin
ikasleren bat gaixo dagoela jakinez gero zeintzuk dira gurasoei eman
beharreko jarraibideak? Ba noski, hartutako gaixotasunaren arabera
esku-hartze bat edo beste eramango da aurrera eta zentzu honetan
oso garrantzitsua da gaixotasunak ezagutu eta kutsagarriak direnen
artean kasuan kasuko gomendioei jaramon egitea:
ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 9. astea
Gipuzkoako Osasun Publikoak agitaraturiko gomendioak
ikastetxeetan ohikoak diren gaixotasunen inguruko prebentzioak dira
eta ohartuko gara gorako edo beherakoek 48h-ko eskola bazterketa
eskatzen dutela edota gripeak sendatu arterikoa. Hala ere, askotan
gauzak ez dira hain errazak. Gurasoek jakin badakite haurrak gaixo
daudela, (gripearekin, katarroarekin, beherakoarekin edo dena
delakoarekin!) baina askok eskolara eramateko beharrean aurkitzen
dira.
Irakasle harekin komentatutakoaren arabera, guraso askok ez
daukate haurrak norekin utzi eta medikura eraman, antibiotiko edo
jaraberen bat errezetatu eta ikastetxera bidaltzen dituzte bueltan.
Sendatu gabe ikasle asko eskolara joaten dira eta ondorioz oso erraza
izaten da kutsatzea. Egia esan, aste hauetan PT gelan zein
Logopedian hainbat ikaslek huts egin dute eta bueltan zer moduz
dauden galdetu eta oraindik gaixo daudela diote baina jarabea goizean
hartu dutela.
Antza guraso askori gelditzen zaien irtenbide bakarra da.
Gurasoek ikasleak ikastolara eraman aurretik jarabea eman eta arropaz
beterik klasera eramatea. Egia esan ez da batere egoera erraza baina
uste dut gurasoek ez dakitela benetan zer suposa dezakeen euren
haurrak ikastolara gaixo eramatea! Ziur nago senideren bat
libre egongo dela bi goizetan haurra zaintzeko...
Komun komunak aniztasun sexualean
hezteko pausoetako bat
ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 9. astea
Komunak, bainugela, pixalekua, konketa, WC edo toiletak …
nahi duzun moduan deitu baina jakin ezazuela gune hauek, etxetik
kanpo (gune publikoan), gure beharrak astetzeko espazio izateaz gain
genero eta sexu aniztasunari dagokionean berebiziko papera ere
badutela.
Izan ere, etxetik kanpo gure beharrak (pixa eta kaka)
astetzea behar dugunean, komunera jo eta komun ateko marrazkiek
argi diote: gizona/emakumea, txapela/zapia, gona/galtza, pipa/zapata,
alua/zakila. Gune publikoan beraz, etxean ez bezala, bi ezparru izaten
ditugu non mutilei zutik pixa egitea egokitzen zaien eta neskei,
halabeharrez eserita. Argi dago beraz, gune hauek GENEROAren
eraikuntzan guztiz esanguratsuak direla. Gauzak horrela, sexu eta
genero askapenari ide hemanaz eta hezkidetza sustatuz hainbat leku
publikotan binarismo honekin amaitzeko beharra suertatu da.
Ildo honetatik, gogora datorkit nola aurten, Donostiako
Magisteritza eskolan 2. Mailako ikasleak binarismo honekin apurtzen
saiatu diren, komun-komunak aldarrikatuz. Hala ere, zeraz ohartu
naiz: Fakultatean urteak daramatzagunok, nahiz eta atean genero
beraizketa egiten duen marrazkirik egon, aurretik egon izanak gure
jarduna baldintzatu du eta neskek eskubiko komunetan eta mutilek
ezkerrekoetan sartzen jarraitzen dute. Ordea, fakultatean urte
bakarra daramatzatenek ez dute bereizketa hori egiten.
Gauzak horrela, argi dago, komunetan genero bereizketa
txikitatik ez bada egiten gerora nork bere genero eta sexua
aldarrikatzeko aukera askoz zabalagoa izango dela, behintzat espacio
honetara askatasun osoz, mutila/neska/transe dota dena delakoan
izateko garaian. Ildo honetatik Barkinek zera dio:
“Komuna oso mugatzailea da, eta jende asko ez da eroso
sentitzen. Komunak bereizita, hara doazenek etengabe sailkatu behar
dute beren burua. Hau da, komunetan ere generoa eraiki egiten da.
Hala da komun publikoetan, behinik behin. Izan ere, etxeko
komunetan gizon zein emakumeek erabiltzen dute toki bera. Horren
desberdinak dira gorputzak, ezen tresnek desberdinak izan behar
duten?”
Ameliaren hitzei jarraiki, argi dago komunetan nork bere
sailkapena egin behar izateak ez duela gizate osoa barne hartzen. Non
sartuko da heteroarauak markaturiko emakume itxura duen zakildun
pertsona? Emakumearen marrazkia duen komunean sartuz gero nola
egingo du pixa? Zer gertatuko da mutilen komunean sartzen bada?
Askotan, persona hauek ez dira
ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 9. astea
batere eroso sentitzen, gainontzekoek arraro/ezberdin gisa begiratzen
diete eta dena ateak markaturiko mutil/neska binomio
nazkagarriagatik.
Gauzak horrela guztiz garrantzitsua deritzot sexu eta genero
aniztasuna sustatuko duten espazioak sortzea eta publikoak diren
komunak berreraikitzea. Eskola askotan ere oraindik binomismo
honekin ez da amaitu baina zorionez, Iñigo Aritza ikastolan behintzat
halako hausnarketa burutua dute eta KOMUNA bakarra eta
denontzakoa da argazkian ageri bezala. Hala eta guztiz ere, jakin
badakit bereizketa hau oraindik ikastetxe askotan ematen dela eta
ildo honetatik guztiz interesgarria iruditu zait Mondragon
Unibertsitateak egindako hausnarketaren harira, komun berrien
diseinua eraikitzeko irizpideak:
1. Haur Hezkuntzako etapan irakasleek ume guztiei irakatsiko
diete eserita pixa egiten. Familiekin partekatuko da irizpide
hori (familia batzuek etxean beste modu batean jokatuko
dutela jakinda ere).
2. Umeak ez du bere burua sailkatu behar komuna
erabiltzerakoan. Beraz, ez du balioespenik jasoko eta inork ez
du handik kanporatuko toki hori ez dagokiola
kontsideratzeagatik.
3. Esan bezala, neskez gain, mutilak ere eseri ahal izango dira
pixa egiteko. Komun horien estalkiak zutik egiten duten
mutilek ez zikintzea ere kontuan hartzekoa da.
4. Zutik egiteko aukera ere egongo da, beraz, eserita egin
nahi ez dutenentzat.
5. Lehen hezkuntzan erabiltzaileak intimitatean aritu ahal
izango dira (kaka zein pixa, zutik zein eserita, generoa
edozein izanik ere).
6. Komun aretoa toki segurua izango da. Jakina denez,
ikasleen arteko erasoak esparru horretan gertatzen dira maiz
(generoko erasoak, bullying homofobikoak eta mota guztietako
erasoak…); diseinuak horrelakorik ez gertatzea erraztuko du.
Hauxe adibide bat baino ez da, ziur asko diseinu honi hainbat
buelta eman dakizkioke eta tokian tokiko errealitatera egokituriko
proposamenak egin baina tira, argi dagoena da gneroa sozialki
eraikitzen dela eta honetan hezitzaileok guztziz eredugarriak izan
daitezke gizarte heteropatriarkatu honekin amaitzeko pausoak
ematen.
ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 9. astea
Gazteen artean beharra identifikatzetik
ahalegina egitera
Asteburu honetan Euskal Herrian Euskaraz eta Sakanako
mankomunitateek Hizkuntza Aktibismo Tailerra antolatu dute
Altsasun eta honen kartelean ageri bezala tailer hau honako perfileko
pertsonei dago zuzenduta: “ Euskaraz bizi nahi, eta ahalegina egiten
dugun herritarroi”
Esango duzue, zer zerikusteko du honek hezkuntza
komunitatearekin eta praktikaldia burutzen ari naizen ikastolarekin?
Ba uste baino gehiago.
Kontua da, Altsasuko herria Euskal Herriko gune euskaldunean
kokaturik dagoen arren, franquismo garaian euskarak pairatutako
zapalkuntza bortitzak eta ondoren eraikitako trenbidearen harira
etorritako atzerritarrek (argi gera dadila ez nagoela honen aurka bai
ordea, hauetako askok hartutako jarrerarekin non euren ikasleak
erdara hutsean matrikulatzeko hautua egin duten euskarari
ofizialtasunaren garrantzia kenduz) herri euskalduna zen hau guztiz
erdaldundu zutela. Honen harira eta geroztik, Altsasun euskara
bultzatu eta sustatzeko ahaleginaren aintzindari Iñigo Aritza ikastola
izan da eta aurrera pauso nabarmenak eman diren arren, egun, geroz
eta gazte gehiagok eskolaz kanpoko testuinguruan erdara hutsa
erabiltzen dute.
Honen aurrean eta honek suposatu dezakeen atzera pauso
bortitza kontutan izanik, aurten, ikastola eta instututuko gazteria
problematika honen garrantziaz ohartu da eta honi buelta emateko
ahalegina erakutsi diote herriari. Ildo honetatik, gazteriak pasaden
hilabetean gazte problematika honen ingurna hausnartzeko batzar
irekia egin zuen eta bertan proposamen ezberdinak azaldu ziren
altsasuarrok euskaraz hitz egitera motibatzeko. Zorionek nik ere
bilkura honetan parte hartzeko aukera izan nuen eta egia esan asko
poztu ninduen ikastolako ikasle
ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 9. astea
andana (14-17 urte) bertan aurkitzeak. Batzarre honen lehen
ebidentzia argazkian ageri den hizkuntza aktibismorako tailerra izan
da.
Izan ere, mahai gainean jarri zen gaietako bat gazteok
euskaraz hitz egiteko baliabideak behar ditugula izan zen eta EHE eta
Mankomunitatera jotzea erabaki zen. Egia esan uste dut nahiz eta
euskalduntze prozesu luze eta konplexua izan daitekeen gazteriaren
artean gai hau mahai gainean jartzeak lehen pauso handi bat eragin
duela. Izan ere, orain arte egin diren euskaldunduntze kanpainak
pertsona helduagoen kontzientzia eta beharretatik etorri dira eta
askotan ez gara Bigarren Hezkuntzako ikasle horiengana iristen.
Amaitzeko eta aste honi amaiera emateko, uste dut asteburu
honetan aurrera eramango den tailerrak baliabide ugari emango
dizkiola “euskaldundutze prozesuetan” esperientziarik ez dugunoi.
Horrela, behin formakuntza izanik gauzak argiago izango ditugu denok,
bai gazte zein heldu eta helburu amankomunek pixkanaka Altsasuko
herria euskalduntzea lortuko dugularen esperantza daukat. Hala ere,
horretarako sentsibilizazioa gakoetako bat dela deritzot, ez duzue
uste?

More Related Content

Viewers also liked

tư vấn làm tvc quảng cáo kiến trúc
tư vấn làm tvc quảng cáo kiến trúctư vấn làm tvc quảng cáo kiến trúc
tư vấn làm tvc quảng cáo kiến trúcjeffry855
 
Ainthorpe to danby castle – medium walk
Ainthorpe to danby castle – medium walkAinthorpe to danby castle – medium walk
Ainthorpe to danby castle – medium walkJohn C
 
Средства личной и интимной гигиены Фаберлик
Средства личной и интимной гигиены ФаберликСредства личной и интимной гигиены Фаберлик
Средства личной и интимной гигиены ФаберликGarik Yenoqyan
 
APLICACION MULTIPLICACION Y DIVISION
APLICACION MULTIPLICACION Y DIVISIONAPLICACION MULTIPLICACION Y DIVISION
APLICACION MULTIPLICACION Y DIVISIONMichelle Peña
 
Pragmatic Presenting pitch for MOUSE HS students.pptx
Pragmatic Presenting pitch for MOUSE HS students.pptxPragmatic Presenting pitch for MOUSE HS students.pptx
Pragmatic Presenting pitch for MOUSE HS students.pptxClemens Wan
 
Ipa kelas 3 bab vi
Ipa kelas 3 bab viIpa kelas 3 bab vi
Ipa kelas 3 bab viFirda_123
 
APLICACIóN MóVIL QUE CALCULE EL SUELDO FINAL DE UN TRABAJADOR
APLICACIóN MóVIL QUE CALCULE EL SUELDO FINAL DE UN TRABAJADORAPLICACIóN MóVIL QUE CALCULE EL SUELDO FINAL DE UN TRABAJADOR
APLICACIóN MóVIL QUE CALCULE EL SUELDO FINAL DE UN TRABAJADORMichelle Peña
 
Middleham Castle
Middleham CastleMiddleham Castle
Middleham CastleJohn C
 
Improve Wet Gas Scrubber Economics with Super DESOX _Catalagram 111 Excerpt_
Improve Wet Gas Scrubber Economics with Super DESOX _Catalagram 111 Excerpt_Improve Wet Gas Scrubber Economics with Super DESOX _Catalagram 111 Excerpt_
Improve Wet Gas Scrubber Economics with Super DESOX _Catalagram 111 Excerpt_Eric F. Griesinger, P.E., CQE
 
2015 CMU Trading Summit keynote
2015 CMU Trading Summit keynote2015 CMU Trading Summit keynote
2015 CMU Trading Summit keynoteClemens Wan
 

Viewers also liked (15)

tư vấn làm tvc quảng cáo kiến trúc
tư vấn làm tvc quảng cáo kiến trúctư vấn làm tvc quảng cáo kiến trúc
tư vấn làm tvc quảng cáo kiến trúc
 
Ainthorpe to danby castle – medium walk
Ainthorpe to danby castle – medium walkAinthorpe to danby castle – medium walk
Ainthorpe to danby castle – medium walk
 
Story board
Story boardStory board
Story board
 
Ae7
Ae7Ae7
Ae7
 
Средства личной и интимной гигиены Фаберлик
Средства личной и интимной гигиены ФаберликСредства личной и интимной гигиены Фаберлик
Средства личной и интимной гигиены Фаберлик
 
APLICACION MULTIPLICACION Y DIVISION
APLICACION MULTIPLICACION Y DIVISIONAPLICACION MULTIPLICACION Y DIVISION
APLICACION MULTIPLICACION Y DIVISION
 
Genius hour
Genius hourGenius hour
Genius hour
 
S2TS2 Week 1 00 SPACER
S2TS2 Week 1 00 SPACERS2TS2 Week 1 00 SPACER
S2TS2 Week 1 00 SPACER
 
Pragmatic Presenting pitch for MOUSE HS students.pptx
Pragmatic Presenting pitch for MOUSE HS students.pptxPragmatic Presenting pitch for MOUSE HS students.pptx
Pragmatic Presenting pitch for MOUSE HS students.pptx
 
Ipa kelas 3 bab vi
Ipa kelas 3 bab viIpa kelas 3 bab vi
Ipa kelas 3 bab vi
 
APLICACIóN MóVIL QUE CALCULE EL SUELDO FINAL DE UN TRABAJADOR
APLICACIóN MóVIL QUE CALCULE EL SUELDO FINAL DE UN TRABAJADORAPLICACIóN MóVIL QUE CALCULE EL SUELDO FINAL DE UN TRABAJADOR
APLICACIóN MóVIL QUE CALCULE EL SUELDO FINAL DE UN TRABAJADOR
 
Middleham Castle
Middleham CastleMiddleham Castle
Middleham Castle
 
IS Map REDACTED
IS Map REDACTEDIS Map REDACTED
IS Map REDACTED
 
Improve Wet Gas Scrubber Economics with Super DESOX _Catalagram 111 Excerpt_
Improve Wet Gas Scrubber Economics with Super DESOX _Catalagram 111 Excerpt_Improve Wet Gas Scrubber Economics with Super DESOX _Catalagram 111 Excerpt_
Improve Wet Gas Scrubber Economics with Super DESOX _Catalagram 111 Excerpt_
 
2015 CMU Trading Summit keynote
2015 CMU Trading Summit keynote2015 CMU Trading Summit keynote
2015 CMU Trading Summit keynote
 

Similar to Ae 9

Similar to Ae 9 (20)

Ae12 13
Ae12 13Ae12 13
Ae12 13
 
Ikt
IktIkt
Ikt
 
Hezkuntza
HezkuntzaHezkuntza
Hezkuntza
 
Iñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Zirrikituak Irekitzen
Iñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Zirrikituak IrekitzenIñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Zirrikituak Irekitzen
Iñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Zirrikituak Irekitzen
 
10 argazkiak
10 argazkiak10 argazkiak
10 argazkiak
 
Eskolara buelta
Eskolara bueltaEskolara buelta
Eskolara buelta
 
Imana taldea egile testua
Imana taldea egile testuaImana taldea egile testua
Imana taldea egile testua
 
A4
A4A4
A4
 
Bideoaren gogoeta, Maialen Ugalde
Bideoaren gogoeta, Maialen UgaldeBideoaren gogoeta, Maialen Ugalde
Bideoaren gogoeta, Maialen Ugalde
 
Bideoak
BideoakBideoak
Bideoak
 
Bideoak
BideoakBideoak
Bideoak
 
Eskolara buelta - gehigarria
Eskolara buelta - gehigarriaEskolara buelta - gehigarria
Eskolara buelta - gehigarria
 
Didaktika eskola alternatiboak
Didaktika eskola alternatiboakDidaktika eskola alternatiboak
Didaktika eskola alternatiboak
 
Hh 3 aurkezpena
Hh 3 aurkezpenaHh 3 aurkezpena
Hh 3 aurkezpena
 
Haur mugimena eta deabrua
Haur mugimena eta deabruaHaur mugimena eta deabrua
Haur mugimena eta deabrua
 
Amaraberri telebista laburpena
Amaraberri telebista laburpenaAmaraberri telebista laburpena
Amaraberri telebista laburpena
 
Berrikuntzak sintesia
Berrikuntzak sintesiaBerrikuntzak sintesia
Berrikuntzak sintesia
 
ARGAZKIEGUNEROKOA. 1.ASTEA
ARGAZKIEGUNEROKOA. 1.ASTEAARGAZKIEGUNEROKOA. 1.ASTEA
ARGAZKIEGUNEROKOA. 1.ASTEA
 
Iritzi artikulua hekuntza sozializazioa
Iritzi artikulua  hekuntza sozializazioaIritzi artikulua  hekuntza sozializazioa
Iritzi artikulua hekuntza sozializazioa
 
Autismoa
AutismoaAutismoa
Autismoa
 

More from Edurne M. Arrese (14)

Hezkuntza berrikuntzari bidea
Hezkuntza berrikuntzari bideaHezkuntza berrikuntzari bidea
Hezkuntza berrikuntzari bidea
 
Ae10
Ae10Ae10
Ae10
 
Egunerokoa.urtarrila
Egunerokoa.urtarrilaEgunerokoa.urtarrila
Egunerokoa.urtarrila
 
Ae8
Ae8Ae8
Ae8
 
Ikt interbentzioa
Ikt interbentzioaIkt interbentzioa
Ikt interbentzioa
 
Sexismoa eta gaboank
Sexismoa eta gaboankSexismoa eta gaboank
Sexismoa eta gaboank
 
E. abendua
E. abenduaE. abendua
E. abendua
 
A3
A3A3
A3
 
ANIZTASUNARI ERANTZUTEN DION IKASTOLA?
ANIZTASUNARI ERANTZUTEN DION IKASTOLA?ANIZTASUNARI ERANTZUTEN DION IKASTOLA?
ANIZTASUNARI ERANTZUTEN DION IKASTOLA?
 
E.abendua
E.abenduaE.abendua
E.abendua
 
Egunerokoa azaroa.practicum iii
Egunerokoa azaroa.practicum iiiEgunerokoa azaroa.practicum iii
Egunerokoa azaroa.practicum iii
 
La narrativa como texto experiencial
La narrativa como texto experiencialLa narrativa como texto experiencial
La narrativa como texto experiencial
 
La narrativa como texto experiencial
La narrativa como texto experiencialLa narrativa como texto experiencial
La narrativa como texto experiencial
 
Egunerokoa.1.astea
Egunerokoa.1.asteaEgunerokoa.1.astea
Egunerokoa.1.astea
 

Ae 9

  • 1. ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 9. astea SOS! Geroz eta haur gehiago ari dira gaixotzen eta ikastolako zakarrontziak gainezka dauzkagu! Zakarrontziak gainezka dauzkagu Txiokako Haur eskolan, baita Iñigo Aritzan ikastolan ere. Mukizapi erabiliez daude gainezka eta ez da gutxiagorako, azken asteetan hainbat gelatan ikasleen erdia baino gehiago gaixo dago eta oraindik batzuk sendatze prozesuan daude, mukiak gora eta behera. Hala ere, ez zait harritzekoa iruditzen, daramagun negu exotiko honekin normala da haurrak gaixotzea, baita helduok ere. Hala ere, honen harira eta irakasle batekin izandako hizketa batek gidatuta mahai gainean honakoa jarri nahiko nuke: Zein da gurasoek zein irakasleek adin txikiko haurrak gaixotzean hartu beharreko neurria? Zer egin haurra ondoezik dagoela dioenean? Jarabea eman eta eskolara bidali? Medikura eraman eta etxean geldiarazi sendatu arte? Nola ekidin nire semeak gainontzeko ikaskideei gaixotasuna kutsatzea? Lehenik eta behin, jar gaitezen Haur Hezkuntzako testuinguruan: Umeak, haur eskoletra joaten hasten direnean, harreman handiagoak eta estuagoak izaten hasten dira eta adin honetan duten inmunitatearen garapen eskasagatik gaixotasun kutsagarriak harrapatzeko arriskua handitu egiten da. Ildo honetatik, haur eskola guztietan higieneari berebiziko garrantzia ematen diote baina… ikasleetakoren bat gaixo jarriz gero eta behar bezalako neurriak ez badira hartzen epidemia hutsa bihur daiteke hasieran ikasle bakarrak zuen gaixotasuna. Irakasleak beraz, gaixotasunak ez kutsatzeko prebentzio neurri gordinak hartzera behartuak ikusten dira
  • 2. ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 9. astea eta honen harira gida hau guztiz baliagarria suerta dakioke bai irakasleoi baina baita gurasooi ere: Haur Eskoletan gaixotasun kutsakorrak ekidin eta kontrolatzeko gida: http://www.educacion.hezkuntza.net/c/document_library/get_file?uuid =edf63798-ac2c-4937-af03-d7ba7d5fead7&groupId=2201484 Honi begirada bat botaz gero ohartuko gara batzuetan ezinezkoa dela prebentziozko jarraibide guztiak egokitasunez gauzatzea. Esaterako, gidak zera dio: “Haurrak ezin dira jostailu berarekin jolastu. Haurrek ahoan erabiltzen dituzten jostailuak garbitu eta desinfektatu egin behar dira, beste haur batek erabili baino lehen. Garbitu eta desinfektatu ezin diren jostailuak ez dira egokiak haur- eskola baterako.” Mesedez! Zenbatetan ikusi ditugu haurrak jostailu berdinarekin jolasean? Batzuetan irakasleok ezin gara guztira egon, 25 ikasle han hemenka dabiltza eta bi begi baino ez ditugu! Ekidiezina izaten da beraz ikasleek elkarri hainbat gaixotasun kutsatzea. Hala ere, behin ikasleren bat gaixo dagoela jakinez gero zeintzuk dira gurasoei eman beharreko jarraibideak? Ba noski, hartutako gaixotasunaren arabera esku-hartze bat edo beste eramango da aurrera eta zentzu honetan oso garrantzitsua da gaixotasunak ezagutu eta kutsagarriak direnen artean kasuan kasuko gomendioei jaramon egitea:
  • 3. ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 9. astea Gipuzkoako Osasun Publikoak agitaraturiko gomendioak ikastetxeetan ohikoak diren gaixotasunen inguruko prebentzioak dira eta ohartuko gara gorako edo beherakoek 48h-ko eskola bazterketa eskatzen dutela edota gripeak sendatu arterikoa. Hala ere, askotan gauzak ez dira hain errazak. Gurasoek jakin badakite haurrak gaixo daudela, (gripearekin, katarroarekin, beherakoarekin edo dena delakoarekin!) baina askok eskolara eramateko beharrean aurkitzen dira. Irakasle harekin komentatutakoaren arabera, guraso askok ez daukate haurrak norekin utzi eta medikura eraman, antibiotiko edo jaraberen bat errezetatu eta ikastetxera bidaltzen dituzte bueltan. Sendatu gabe ikasle asko eskolara joaten dira eta ondorioz oso erraza izaten da kutsatzea. Egia esan, aste hauetan PT gelan zein Logopedian hainbat ikaslek huts egin dute eta bueltan zer moduz dauden galdetu eta oraindik gaixo daudela diote baina jarabea goizean hartu dutela. Antza guraso askori gelditzen zaien irtenbide bakarra da. Gurasoek ikasleak ikastolara eraman aurretik jarabea eman eta arropaz beterik klasera eramatea. Egia esan ez da batere egoera erraza baina uste dut gurasoek ez dakitela benetan zer suposa dezakeen euren haurrak ikastolara gaixo eramatea! Ziur nago senideren bat libre egongo dela bi goizetan haurra zaintzeko... Komun komunak aniztasun sexualean hezteko pausoetako bat
  • 4. ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 9. astea Komunak, bainugela, pixalekua, konketa, WC edo toiletak … nahi duzun moduan deitu baina jakin ezazuela gune hauek, etxetik kanpo (gune publikoan), gure beharrak astetzeko espazio izateaz gain genero eta sexu aniztasunari dagokionean berebiziko papera ere badutela. Izan ere, etxetik kanpo gure beharrak (pixa eta kaka) astetzea behar dugunean, komunera jo eta komun ateko marrazkiek argi diote: gizona/emakumea, txapela/zapia, gona/galtza, pipa/zapata, alua/zakila. Gune publikoan beraz, etxean ez bezala, bi ezparru izaten ditugu non mutilei zutik pixa egitea egokitzen zaien eta neskei, halabeharrez eserita. Argi dago beraz, gune hauek GENEROAren eraikuntzan guztiz esanguratsuak direla. Gauzak horrela, sexu eta genero askapenari ide hemanaz eta hezkidetza sustatuz hainbat leku publikotan binarismo honekin amaitzeko beharra suertatu da. Ildo honetatik, gogora datorkit nola aurten, Donostiako Magisteritza eskolan 2. Mailako ikasleak binarismo honekin apurtzen saiatu diren, komun-komunak aldarrikatuz. Hala ere, zeraz ohartu naiz: Fakultatean urteak daramatzagunok, nahiz eta atean genero beraizketa egiten duen marrazkirik egon, aurretik egon izanak gure jarduna baldintzatu du eta neskek eskubiko komunetan eta mutilek ezkerrekoetan sartzen jarraitzen dute. Ordea, fakultatean urte bakarra daramatzatenek ez dute bereizketa hori egiten. Gauzak horrela, argi dago, komunetan genero bereizketa txikitatik ez bada egiten gerora nork bere genero eta sexua aldarrikatzeko aukera askoz zabalagoa izango dela, behintzat espacio honetara askatasun osoz, mutila/neska/transe dota dena delakoan izateko garaian. Ildo honetatik Barkinek zera dio: “Komuna oso mugatzailea da, eta jende asko ez da eroso sentitzen. Komunak bereizita, hara doazenek etengabe sailkatu behar dute beren burua. Hau da, komunetan ere generoa eraiki egiten da. Hala da komun publikoetan, behinik behin. Izan ere, etxeko komunetan gizon zein emakumeek erabiltzen dute toki bera. Horren desberdinak dira gorputzak, ezen tresnek desberdinak izan behar duten?” Ameliaren hitzei jarraiki, argi dago komunetan nork bere sailkapena egin behar izateak ez duela gizate osoa barne hartzen. Non sartuko da heteroarauak markaturiko emakume itxura duen zakildun pertsona? Emakumearen marrazkia duen komunean sartuz gero nola egingo du pixa? Zer gertatuko da mutilen komunean sartzen bada? Askotan, persona hauek ez dira
  • 5. ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 9. astea batere eroso sentitzen, gainontzekoek arraro/ezberdin gisa begiratzen diete eta dena ateak markaturiko mutil/neska binomio nazkagarriagatik. Gauzak horrela guztiz garrantzitsua deritzot sexu eta genero aniztasuna sustatuko duten espazioak sortzea eta publikoak diren komunak berreraikitzea. Eskola askotan ere oraindik binomismo honekin ez da amaitu baina zorionez, Iñigo Aritza ikastolan behintzat halako hausnarketa burutua dute eta KOMUNA bakarra eta denontzakoa da argazkian ageri bezala. Hala eta guztiz ere, jakin badakit bereizketa hau oraindik ikastetxe askotan ematen dela eta ildo honetatik guztiz interesgarria iruditu zait Mondragon Unibertsitateak egindako hausnarketaren harira, komun berrien diseinua eraikitzeko irizpideak: 1. Haur Hezkuntzako etapan irakasleek ume guztiei irakatsiko diete eserita pixa egiten. Familiekin partekatuko da irizpide hori (familia batzuek etxean beste modu batean jokatuko dutela jakinda ere). 2. Umeak ez du bere burua sailkatu behar komuna erabiltzerakoan. Beraz, ez du balioespenik jasoko eta inork ez du handik kanporatuko toki hori ez dagokiola kontsideratzeagatik. 3. Esan bezala, neskez gain, mutilak ere eseri ahal izango dira pixa egiteko. Komun horien estalkiak zutik egiten duten mutilek ez zikintzea ere kontuan hartzekoa da. 4. Zutik egiteko aukera ere egongo da, beraz, eserita egin nahi ez dutenentzat. 5. Lehen hezkuntzan erabiltzaileak intimitatean aritu ahal izango dira (kaka zein pixa, zutik zein eserita, generoa edozein izanik ere). 6. Komun aretoa toki segurua izango da. Jakina denez, ikasleen arteko erasoak esparru horretan gertatzen dira maiz (generoko erasoak, bullying homofobikoak eta mota guztietako erasoak…); diseinuak horrelakorik ez gertatzea erraztuko du. Hauxe adibide bat baino ez da, ziur asko diseinu honi hainbat buelta eman dakizkioke eta tokian tokiko errealitatera egokituriko proposamenak egin baina tira, argi dagoena da gneroa sozialki eraikitzen dela eta honetan hezitzaileok guztziz eredugarriak izan daitezke gizarte heteropatriarkatu honekin amaitzeko pausoak ematen.
  • 6. ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 9. astea Gazteen artean beharra identifikatzetik ahalegina egitera Asteburu honetan Euskal Herrian Euskaraz eta Sakanako mankomunitateek Hizkuntza Aktibismo Tailerra antolatu dute Altsasun eta honen kartelean ageri bezala tailer hau honako perfileko pertsonei dago zuzenduta: “ Euskaraz bizi nahi, eta ahalegina egiten dugun herritarroi” Esango duzue, zer zerikusteko du honek hezkuntza komunitatearekin eta praktikaldia burutzen ari naizen ikastolarekin? Ba uste baino gehiago. Kontua da, Altsasuko herria Euskal Herriko gune euskaldunean kokaturik dagoen arren, franquismo garaian euskarak pairatutako zapalkuntza bortitzak eta ondoren eraikitako trenbidearen harira etorritako atzerritarrek (argi gera dadila ez nagoela honen aurka bai ordea, hauetako askok hartutako jarrerarekin non euren ikasleak erdara hutsean matrikulatzeko hautua egin duten euskarari ofizialtasunaren garrantzia kenduz) herri euskalduna zen hau guztiz erdaldundu zutela. Honen harira eta geroztik, Altsasun euskara bultzatu eta sustatzeko ahaleginaren aintzindari Iñigo Aritza ikastola izan da eta aurrera pauso nabarmenak eman diren arren, egun, geroz eta gazte gehiagok eskolaz kanpoko testuinguruan erdara hutsa erabiltzen dute. Honen aurrean eta honek suposatu dezakeen atzera pauso bortitza kontutan izanik, aurten, ikastola eta instututuko gazteria problematika honen garrantziaz ohartu da eta honi buelta emateko ahalegina erakutsi diote herriari. Ildo honetatik, gazteriak pasaden hilabetean gazte problematika honen ingurna hausnartzeko batzar irekia egin zuen eta bertan proposamen ezberdinak azaldu ziren altsasuarrok euskaraz hitz egitera motibatzeko. Zorionek nik ere bilkura honetan parte hartzeko aukera izan nuen eta egia esan asko poztu ninduen ikastolako ikasle
  • 7. ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 9. astea andana (14-17 urte) bertan aurkitzeak. Batzarre honen lehen ebidentzia argazkian ageri den hizkuntza aktibismorako tailerra izan da. Izan ere, mahai gainean jarri zen gaietako bat gazteok euskaraz hitz egiteko baliabideak behar ditugula izan zen eta EHE eta Mankomunitatera jotzea erabaki zen. Egia esan uste dut nahiz eta euskalduntze prozesu luze eta konplexua izan daitekeen gazteriaren artean gai hau mahai gainean jartzeak lehen pauso handi bat eragin duela. Izan ere, orain arte egin diren euskaldunduntze kanpainak pertsona helduagoen kontzientzia eta beharretatik etorri dira eta askotan ez gara Bigarren Hezkuntzako ikasle horiengana iristen. Amaitzeko eta aste honi amaiera emateko, uste dut asteburu honetan aurrera eramango den tailerrak baliabide ugari emango dizkiola “euskaldundutze prozesuetan” esperientziarik ez dugunoi. Horrela, behin formakuntza izanik gauzak argiago izango ditugu denok, bai gazte zein heldu eta helburu amankomunek pixkanaka Altsasuko herria euskalduntzea lortuko dugularen esperantza daukat. Hala ere, horretarako sentsibilizazioa gakoetako bat dela deritzot, ez duzue uste?