SlideShare a Scribd company logo
1 of 7
Download to read offline
ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 2.astea
Begiak ireki eta egin salto
elkartasunetik konpromisora!
Atsaldean kafea hartzera irten eta beti bezala egunkariari begirada
bat ematen nenbilela… aiba! Nor dugu hemen! Aurreko ostiralean
Pamelaz jardun nintzen eta gaurkoan GARA egunkarian bi orrialde oso
eskaini dizkiote! Hori eta gehiago merezi du emakume honek, bai
jauna! Baina tira, nor da Pamela delako hau eta zer erlazio du
ipinitako izenburu zein berriaren izenburuarekin?
Has gaitezen bada pausoz pauso. Zer dira bi argazki horiek?
Ezkerrekoa Pamelaren esperientzia eta jardunaz darabilen artikulua
dugu; ezkerrekoa ordea, Emakundek egindako ikerketa baten datu
gordinak. Kontrakoak bi titularrak, ezta? Izan ere, Pamelak gizartean
biolentzia matxistatzat hartzen dena, gehienbat kolpeak, birplanteatu
eta zera dio, “biolentzia matxistak kolpeek baino askoz min
handiagoa eragiten du!”
Antzezle jaendar honek, maitasun erromantikoaren
gezurra monologoaren bidez argitara ematen du baita zeinu
matxisten lehen adibideak detektatzeko laguntza eman ere.
Hau guztia bere esperientzia propioa kontatzen, bere
haurtzaroan 12-18 urte bitartean bere mutilaren aldeko erasoak
antzeztuz eta egungo errealitate heteropatriarkatuaren zeinuak
mahai gainean jarriz. Biolentziaren lehen adibideak aipatzen dizkigu
bai, eta ziurrenik haren monologoa entzuteko aukera izanez gero
denok, haur, nerabe zein heldu identifikatuak sentituko gara,
momentu ugaritan gainera! Izan ere, egunerokotasuneko adibideak
ematen ditu, botere harremanen lagun arteko zein bikoteen
adibideak.
ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 2.astea
Errealitatearen pertzepzioa ordea oso bestelakoa da,
Emakundek emandako datuen arabera behintzat. Kolpeak larritzat
hartzen diren bitartean; kontrola, anulazioa, menpekotasuna,
ignoratzea… ez dira biolentziatzat hartzen, ez behintzat larritasunez.
Ildo honetatik, gizartearen sentsibilizazio prozesua martxan jarri
beharko genuke, ez duzue uste?
Baina nola aportatu dezakegu hezitzaileok genero berdintasuna
sustatzearen alor honetan? Nondik hasi gaitezke ikasleria
heteropatriarkatuak inposaturiko rol eta estereotipo sexistak
barneratuta dituztela ohartarazten? Ikasle guztiek gure bikotea
jotzea larritzat eta erasotzat hartuko dutela argi daukat, baina
egunerokotasuneko mikromatxismoaz kontziente al dira? Erantzuna
ezezkoa izanez gero, nola hausnarrarazi eta sentsibilizatu ditzakegu
ikasleak?
Ez dira erantzuteko galdera errazak eta hezkidetzan
oinarritutako hezkuntza proiektu eta gida ezberdinak ezagutu eta
barneratzea garrantzitsua bada ere, egunerokotasunean aplikagarriak
diren jarduera/dinamiken berri izatea premiazkoa dela deritzot.
Praktikalari gisa beraz, nire asmoa egunerokotasunean Iñigo Aritzan
hezkidetza lantzeko burutzen diren jarduera, jarrera, proiektuak…
identifikatu eta baloratzea izango da. Ildo honetatik, azaroaren
25ean, emakumeen biolentziaren aurkako egun internazionalean,
Altsasun, ikastetxe ezberdinen elkarlanaz aurrera eramandako ekitaldia
nabarmendu nahiko nuke. Asteazkenean, Altsasuko hiru ikastetxeetako
DBHko ikasleak herriko kultur-etxean elkartu ziren Biolentzia
sexistaren aurka azaldu eta euren konpromezuak argitara emateko.
Kasu honetan, sentsibilizazio kanpaina batetik haratago
ikasleek erakutsitako aldaketarako asmoak eta konpromezuak guztiz
garrantzitsuak suertatzen dira, indibidualismotik hasita emango baita
genero berdintasunerako aldaketa. Ekitaldian azaldu zuten bezala,
beste pauso bat emateko garaia da eta horretarako,
emakumeenganako indarkerian rol ezberdinak ditugula kontutan
hartuta, neska zein mutilek ondorengo konpromezuak hartu zituzten,
Sakanako astekarian ikusgai jarritakoak:
http://guaixe.eus/altsasu/1448464428855
Gauzak horrela, hartutako konpromisoen bidez nork bere
identitatearen rolak eta estereotipo sexistak deuseztatzea litzateke
gakoa. Hala ere, hain ditugu barneratuta hainbat jokaera, uste, rol…
zaila egiten dela aldaketa egun batetik bestera ematea. Noski, ildo
honetatik hezitzaileon ardura izango da haurrak txikitatik hezidetzan
heztea eta horrela aldaketa emateko premiarik ez izatea.
ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 2.astea
Neronekin egoteko unea da hau…
Iñigo Aritzako HHko gela guztietako txoko batean ispilu bat aurkituko
duzu. Ispiluaz gain, hau guztiz tapatzen duen kortina mugikor bat
ere, txoko itxi bat sotzen duena. HHko ikasgeletara joan nintzenean
ez nekien zer zen hura, eta gauza asko pasa zitzaizkidan burutik
baina lehen egunean bertan honen erabilgarritasuna nire begiekin
ikusteko aukera izan nuen.
Hala ere, lehenik jar gaitezen testuinguran! Praktikalari gisa
ikastolako gela ezberdinak ezagutzeko aukera izan dut, horien artean,
HHko hiru mailetako ingelera saioak. Ez dakizue zeinen ondo
moldatzen diren 3-5 urteko haurrak ingeleran, harrigarria benetan!
Lehen egunean ezin nuen sinetsi haurrek nola imitatzen zuten
Eiderrek zioen guztia eta nola ulertu eta primeran ahoskatzen zuten.
Eleanitz proiektuaren baitan istorio ezberdinak barneratzen zituzten
eta pixkanaka ingeleraz hitz egitearena barneratzen joan dira.
Hala ere, Eiderrentzat sekulako erronka da ordubetez haurrak
istorioa entzuten egon eta aktiboki parte hartzea. Noski, 30
ikasleetatik denak ez ziren egunero ondo portatzen, normala den
bezala. Eta ildo honetatik Eiderrek konduktismoarekin frogatzea
erabaki zuen, klase bakoitzaren amaieran ondo portatutako haur
bakoitzari pegatinatxo xume bat oparituaz. Denek ez zuten pegatina
egunero lortzen baina tira, hurrengo egunean lortzeko irrikak ondo
portatzeko ahalegina egitea zekarren.
ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 2.astea
Saio batean, pegatina ez zuten hiruzpa lauk lortu eta
horietako bat oso minduta ikusi nuen pegatina lortu ez zuelako, erdi
negarrez zegoen. Bat-batean lurretik altxatu eta hasieran aipatutako
ispilura joan zen. Ispiluaren ezkerraldeko aurpegi tristea hartu,
kortinaren kanpoaldean txertatu eta kortina itxi zuen. Ni oso
harrituta gelditu nintzen baina gainontzeko kideek ez zioten ezta
begiratu ere egin. Ondoren Eiderrek emandako azalpenengatik eta
Pentazitatea proiektua gehiago barneratuta zentzua ematea lortu
nuen.
Txoko hori “neronekin egoteko txokoa” zen, ikasleei,
gatazkak, ezinegonak, urdurita-sunak… sortzen direnetan norberarekin
sintonizatu eta hausnarketarako gune edo txokoa dena. Bertan
sintonía ariketak, hausnarketak eta konpromezuak hartzen dira eta
honako hauek lirateke erreminta honen bidez lor daitezkeen
gaitasunak:
- Erlaxatu eta gatazkak konpontzen ikastea.
- Norberarekin bat egin eta tentsioak baretzea.
- Egindakoaren ondoriak onartu eta aldatzeko konpromisoa
hartzea.
- Autonomia pertsonala berreskuratzea.
- Jarrera ezkorrak berziklatzea.
Hauek aztertuz gero, txoko hau ikaskidea gaizki portatu
izanagatik kanporatzea baino askoz zentzudunagoa da. Gainera,
txokora joan ala ez ikasleak berak aukeratzen du eta bertan
egingo den hausnarketa ere ikaslearen esku geldituko da. Ondoren,
irakaslearen papera ere honen inguruko hausnarketa eta jarrera
ezkor hori birzkiklatzeko laguntza eta baliabideak eskaintzea
izango da. Hala ere, esan beharra dauka egun hartan ez nuela
ondoren inongo feedback-ik ikusi. Honek noski hainbat gauza
pentsatzera narama. Izan ere, halako txoko baten aplikagarritasun
positiboa bermatzeko ezinbestekoa izango da ikasleak txokoan
daudenean autoerregulatzen ari direla eta ez denbora galtzen.
Horrenbestez, ezbinbestekoa jotzen dut klasearen amaieran txokoa
sartu den ikaslearekin hitz egin eta hatutako konpromezuez edota
jarrerak birtziklatzeaz solastea.
ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 2.astea
Denona eta denentzako ikastola!
“Gurasoen hitzaldia: Teknologia berrien erablera osasuntsua eta
arrkisku gabekoa” dio haurrek etxera eraman behar duten paper
batek. Mezua elebiduna, argia eta zehatza da. Sare sozialen inguruan
aritzeko aukera izango dute haurrak Iñigo Aritzan matrikulatuta
dituzten gurasoek, Pantallas Amigaseko teknikaria etorriko baita
honen inguruan solastera.
Hala ere, esplizitasunetik haratgo, paper honek ikastolaren
filosofiaz eta harremanez asko esaten digu. Izan ere, eskola eta
familien harremana mahai gainean jartzen digu eta mezua irakurriz
gero, nahiz eta testuingurua ez ezagutu, zera esan dezakegu:
ikastetxe honetan eskola eta familiaren harremana sustatzeko
ahalegina egiten da.
Baina tira, ez da nire kasua, ikastola txikitatik ezagutzen dut
eta jakin badakit hitzaldiak eskaintzea familien partaidetzaren zati
txiki bat baino ez dela eta guraso kooperatiba izanik gurasoek badute
zeresana. Izan ere, ikastola osatzen duten kideen organigrama
behatuz gero familiek organigramaren ia erdia (zati horia) hartzen
dutela ikus daiteke (osorik ikusteko klikatu hemen:
http://www.inigoaritza.eus/Argazkiak/Multimedia/ORGANIGRAMA_EU
SKARAZ.pdf)
ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 2.astea
Beraz, ikastolako gurasoa izateak kooperatiba horren barnean egotea
suposatzen du eta ondorioz erabakiak hartzea gurasoei ere dagokie.
Baina, nola eta zertan hartzen dute parte gurasoek ikastolan?
Urrunegi joateko beharrik gabe, aitari galdetzea erabaki dut eta hauxe
da kontatutakoaren laburpena:
Altsasuko ikastola 71. Urtean klandestinitatean sortu zen,
frankismoak zapaldutako herri erdaldunean euren seme alabak euskaraz
bizi, hezi eta hazi nahi zituen guraso talde baten bidez. Egun ere
guraso kooperatiba izaten jarraitzen du eta ondorioz, haurrak bertan
matrikulatzen dituztenek erabaki aktiboak hartzeko aukera eta
beharra izango dute. Izan ere, ikastola guraso, ikasle zein irakasleen
batzordeek kudeatzen dute eta gurasoen partaidetza nahitaezkoa da.
Familien partaidetza hau bermatzeko Gurasoen Batzordea edo
junta dago eta 4 urtetik behin aldatu egiten da. Aldatzeak esan
nahiko du guraso oro juntatik pasako dela euren haurrak LHra iristen
zozketa poltsan sartu eta juntako kide izatea egokitu dakiekeela.
Beraz, parte hartzea nolabait nahitaezkoa dela esan genezake.
Gurasoen batzorde honek pentsatzen nuena baino erabakitzeko
indar handiagoa du, eta honako eginkizunak bere gain hartzen ditu:
eskolako plangintzaren antolaketa eta funtzionamendua, kudeaketa
ekonomikoa eta eginkizun administratibo zein legala. Horrez gain,
ospakizunak, mantenimendua, kirolak, kontratazioak, murrizketak…
antolatzea dagokio.
Beraz, gurasoen esku egongo da ikastolako langileek zenbat
kobratuko duten, nor izango den zuzendari/irakasle/PT, zer
berrikuntza emango diren, ikasleak noiz eta nora joango diren
txangoetan… Horrez gain, auzolan ezberdinak egingo dituzte
ikastolaren mantenimendu egokia bermatzeko eta ospakizunetan,
orokorrean infraestrukturez arduratuko dira.
ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 2.astea
Ez da lan makala beraz juntari dagokiona! Gogoan dut ni
txikia nintzela, aita juntan zegoenean ikastolan ordu ugari pasatzen
zituela baina lan karga handia bazen ere gogoz ibiltzen zen.
Auzolanean batzuetan, infraestruktura lanetan beste batzuetan,
berak gustoko zuen alorrean murgilduta! Eta zeresanik ez Nafarroa
Oineza 1993an zein 2005ean Altsasun ospatu zenean! Hura bai izan
zela elkarlanean eta auzolanean lan egitea!
Izan ere, ikastolek beste ikastetxee askorekiko ezberdina duten
zerbait badute ikastola gurasoena, langileena (profesional zein
laguntzaile) eta ikasleena dela da eta bertan denek izango dute
aurrera egite aldera erabakiak hartzeko beharra!

More Related Content

Viewers also liked (11)

Bolton abbey~ hard walk
Bolton abbey~ hard walkBolton abbey~ hard walk
Bolton abbey~ hard walk
 
CV- CA SUJIT KUMAR DASH
CV- CA SUJIT KUMAR DASHCV- CA SUJIT KUMAR DASH
CV- CA SUJIT KUMAR DASH
 
Middleham Castle
Middleham CastleMiddleham Castle
Middleham Castle
 
Neeti_Mathur Resume
Neeti_Mathur ResumeNeeti_Mathur Resume
Neeti_Mathur Resume
 
bảng giá làm video quảng cáo nhanh nhất
bảng giá làm video quảng cáo nhanh nhấtbảng giá làm video quảng cáo nhanh nhất
bảng giá làm video quảng cáo nhanh nhất
 
Presentation1000
Presentation1000Presentation1000
Presentation1000
 
ARGAZKIEGUNEROKOA. 1.ASTEA
ARGAZKIEGUNEROKOA. 1.ASTEAARGAZKIEGUNEROKOA. 1.ASTEA
ARGAZKIEGUNEROKOA. 1.ASTEA
 
Reeth – medium walk
Reeth – medium walkReeth – medium walk
Reeth – medium walk
 
Quy tac phat_am
Quy tac phat_amQuy tac phat_am
Quy tac phat_am
 
Genius hour
Genius hourGenius hour
Genius hour
 
nhận làm clip quảng cáo công ty
nhận làm clip quảng cáo công tynhận làm clip quảng cáo công ty
nhận làm clip quảng cáo công ty
 

Similar to Ae.2 (20)

César Bona - elkarrizketa Argian
César Bona - elkarrizketa ArgianCésar Bona - elkarrizketa Argian
César Bona - elkarrizketa Argian
 
August
AugustAugust
August
 
A3
A3A3
A3
 
Rafa Mendia
Rafa MendiaRafa Mendia
Rafa Mendia
 
Ae12 13
Ae12 13Ae12 13
Ae12 13
 
Alexander neill eta eskola alternatiboak
Alexander neill eta eskola alternatiboakAlexander neill eta eskola alternatiboak
Alexander neill eta eskola alternatiboak
 
Alexander neill eta eskola alternatiboak
Alexander neill eta eskola alternatiboakAlexander neill eta eskola alternatiboak
Alexander neill eta eskola alternatiboak
 
Eskuhartzea Silvia Ganuza
Eskuhartzea Silvia GanuzaEskuhartzea Silvia Ganuza
Eskuhartzea Silvia Ganuza
 
10 argazkiak
10 argazkiak10 argazkiak
10 argazkiak
 
Korronte pedagogikoak
Korronte pedagogikoakKorronte pedagogikoak
Korronte pedagogikoak
 
Pedagogien konparazioa
Pedagogien konparazioaPedagogien konparazioa
Pedagogien konparazioa
 
Musika Haurren Garapenean
Musika Haurren GarapeneanMusika Haurren Garapenean
Musika Haurren Garapenean
 
Musika Haurren Garapenean
Musika Haurren GarapeneanMusika Haurren Garapenean
Musika Haurren Garapenean
 
Hezkuntza
HezkuntzaHezkuntza
Hezkuntza
 
Ae7
Ae7Ae7
Ae7
 
Pedagogia desberdinak
Pedagogia desberdinakPedagogia desberdinak
Pedagogia desberdinak
 
Pedagogoak
PedagogoakPedagogoak
Pedagogoak
 
Hezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutuaHezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutua
 
Haur mugimena eta deabrua
Haur mugimena eta deabruaHaur mugimena eta deabrua
Haur mugimena eta deabrua
 
Hh 3 aurkezpena
Hh 3 aurkezpenaHh 3 aurkezpena
Hh 3 aurkezpena
 

More from Edurne M. Arrese (14)

Hezkuntza berrikuntzari bidea
Hezkuntza berrikuntzari bideaHezkuntza berrikuntzari bidea
Hezkuntza berrikuntzari bidea
 
Ae10
Ae10Ae10
Ae10
 
Egunerokoa.urtarrila
Egunerokoa.urtarrilaEgunerokoa.urtarrila
Egunerokoa.urtarrila
 
Ae8
Ae8Ae8
Ae8
 
Ikt interbentzioa
Ikt interbentzioaIkt interbentzioa
Ikt interbentzioa
 
Sexismoa eta gaboank
Sexismoa eta gaboankSexismoa eta gaboank
Sexismoa eta gaboank
 
E. abendua
E. abenduaE. abendua
E. abendua
 
A5
A5A5
A5
 
A4
A4A4
A4
 
E.abendua
E.abenduaE.abendua
E.abendua
 
Egunerokoa azaroa.practicum iii
Egunerokoa azaroa.practicum iiiEgunerokoa azaroa.practicum iii
Egunerokoa azaroa.practicum iii
 
La narrativa como texto experiencial
La narrativa como texto experiencialLa narrativa como texto experiencial
La narrativa como texto experiencial
 
La narrativa como texto experiencial
La narrativa como texto experiencialLa narrativa como texto experiencial
La narrativa como texto experiencial
 
Egunerokoa.1.astea
Egunerokoa.1.asteaEgunerokoa.1.astea
Egunerokoa.1.astea
 

Ae.2

  • 1. ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 2.astea Begiak ireki eta egin salto elkartasunetik konpromisora! Atsaldean kafea hartzera irten eta beti bezala egunkariari begirada bat ematen nenbilela… aiba! Nor dugu hemen! Aurreko ostiralean Pamelaz jardun nintzen eta gaurkoan GARA egunkarian bi orrialde oso eskaini dizkiote! Hori eta gehiago merezi du emakume honek, bai jauna! Baina tira, nor da Pamela delako hau eta zer erlazio du ipinitako izenburu zein berriaren izenburuarekin? Has gaitezen bada pausoz pauso. Zer dira bi argazki horiek? Ezkerrekoa Pamelaren esperientzia eta jardunaz darabilen artikulua dugu; ezkerrekoa ordea, Emakundek egindako ikerketa baten datu gordinak. Kontrakoak bi titularrak, ezta? Izan ere, Pamelak gizartean biolentzia matxistatzat hartzen dena, gehienbat kolpeak, birplanteatu eta zera dio, “biolentzia matxistak kolpeek baino askoz min handiagoa eragiten du!” Antzezle jaendar honek, maitasun erromantikoaren gezurra monologoaren bidez argitara ematen du baita zeinu matxisten lehen adibideak detektatzeko laguntza eman ere. Hau guztia bere esperientzia propioa kontatzen, bere haurtzaroan 12-18 urte bitartean bere mutilaren aldeko erasoak antzeztuz eta egungo errealitate heteropatriarkatuaren zeinuak mahai gainean jarriz. Biolentziaren lehen adibideak aipatzen dizkigu bai, eta ziurrenik haren monologoa entzuteko aukera izanez gero denok, haur, nerabe zein heldu identifikatuak sentituko gara, momentu ugaritan gainera! Izan ere, egunerokotasuneko adibideak ematen ditu, botere harremanen lagun arteko zein bikoteen adibideak.
  • 2. ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 2.astea Errealitatearen pertzepzioa ordea oso bestelakoa da, Emakundek emandako datuen arabera behintzat. Kolpeak larritzat hartzen diren bitartean; kontrola, anulazioa, menpekotasuna, ignoratzea… ez dira biolentziatzat hartzen, ez behintzat larritasunez. Ildo honetatik, gizartearen sentsibilizazio prozesua martxan jarri beharko genuke, ez duzue uste? Baina nola aportatu dezakegu hezitzaileok genero berdintasuna sustatzearen alor honetan? Nondik hasi gaitezke ikasleria heteropatriarkatuak inposaturiko rol eta estereotipo sexistak barneratuta dituztela ohartarazten? Ikasle guztiek gure bikotea jotzea larritzat eta erasotzat hartuko dutela argi daukat, baina egunerokotasuneko mikromatxismoaz kontziente al dira? Erantzuna ezezkoa izanez gero, nola hausnarrarazi eta sentsibilizatu ditzakegu ikasleak? Ez dira erantzuteko galdera errazak eta hezkidetzan oinarritutako hezkuntza proiektu eta gida ezberdinak ezagutu eta barneratzea garrantzitsua bada ere, egunerokotasunean aplikagarriak diren jarduera/dinamiken berri izatea premiazkoa dela deritzot. Praktikalari gisa beraz, nire asmoa egunerokotasunean Iñigo Aritzan hezkidetza lantzeko burutzen diren jarduera, jarrera, proiektuak… identifikatu eta baloratzea izango da. Ildo honetatik, azaroaren 25ean, emakumeen biolentziaren aurkako egun internazionalean, Altsasun, ikastetxe ezberdinen elkarlanaz aurrera eramandako ekitaldia nabarmendu nahiko nuke. Asteazkenean, Altsasuko hiru ikastetxeetako DBHko ikasleak herriko kultur-etxean elkartu ziren Biolentzia sexistaren aurka azaldu eta euren konpromezuak argitara emateko. Kasu honetan, sentsibilizazio kanpaina batetik haratago ikasleek erakutsitako aldaketarako asmoak eta konpromezuak guztiz garrantzitsuak suertatzen dira, indibidualismotik hasita emango baita genero berdintasunerako aldaketa. Ekitaldian azaldu zuten bezala, beste pauso bat emateko garaia da eta horretarako, emakumeenganako indarkerian rol ezberdinak ditugula kontutan hartuta, neska zein mutilek ondorengo konpromezuak hartu zituzten, Sakanako astekarian ikusgai jarritakoak: http://guaixe.eus/altsasu/1448464428855 Gauzak horrela, hartutako konpromisoen bidez nork bere identitatearen rolak eta estereotipo sexistak deuseztatzea litzateke gakoa. Hala ere, hain ditugu barneratuta hainbat jokaera, uste, rol… zaila egiten dela aldaketa egun batetik bestera ematea. Noski, ildo honetatik hezitzaileon ardura izango da haurrak txikitatik hezidetzan heztea eta horrela aldaketa emateko premiarik ez izatea.
  • 3. ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 2.astea Neronekin egoteko unea da hau… Iñigo Aritzako HHko gela guztietako txoko batean ispilu bat aurkituko duzu. Ispiluaz gain, hau guztiz tapatzen duen kortina mugikor bat ere, txoko itxi bat sotzen duena. HHko ikasgeletara joan nintzenean ez nekien zer zen hura, eta gauza asko pasa zitzaizkidan burutik baina lehen egunean bertan honen erabilgarritasuna nire begiekin ikusteko aukera izan nuen. Hala ere, lehenik jar gaitezen testuinguran! Praktikalari gisa ikastolako gela ezberdinak ezagutzeko aukera izan dut, horien artean, HHko hiru mailetako ingelera saioak. Ez dakizue zeinen ondo moldatzen diren 3-5 urteko haurrak ingeleran, harrigarria benetan! Lehen egunean ezin nuen sinetsi haurrek nola imitatzen zuten Eiderrek zioen guztia eta nola ulertu eta primeran ahoskatzen zuten. Eleanitz proiektuaren baitan istorio ezberdinak barneratzen zituzten eta pixkanaka ingeleraz hitz egitearena barneratzen joan dira. Hala ere, Eiderrentzat sekulako erronka da ordubetez haurrak istorioa entzuten egon eta aktiboki parte hartzea. Noski, 30 ikasleetatik denak ez ziren egunero ondo portatzen, normala den bezala. Eta ildo honetatik Eiderrek konduktismoarekin frogatzea erabaki zuen, klase bakoitzaren amaieran ondo portatutako haur bakoitzari pegatinatxo xume bat oparituaz. Denek ez zuten pegatina egunero lortzen baina tira, hurrengo egunean lortzeko irrikak ondo portatzeko ahalegina egitea zekarren.
  • 4. ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 2.astea Saio batean, pegatina ez zuten hiruzpa lauk lortu eta horietako bat oso minduta ikusi nuen pegatina lortu ez zuelako, erdi negarrez zegoen. Bat-batean lurretik altxatu eta hasieran aipatutako ispilura joan zen. Ispiluaren ezkerraldeko aurpegi tristea hartu, kortinaren kanpoaldean txertatu eta kortina itxi zuen. Ni oso harrituta gelditu nintzen baina gainontzeko kideek ez zioten ezta begiratu ere egin. Ondoren Eiderrek emandako azalpenengatik eta Pentazitatea proiektua gehiago barneratuta zentzua ematea lortu nuen. Txoko hori “neronekin egoteko txokoa” zen, ikasleei, gatazkak, ezinegonak, urdurita-sunak… sortzen direnetan norberarekin sintonizatu eta hausnarketarako gune edo txokoa dena. Bertan sintonía ariketak, hausnarketak eta konpromezuak hartzen dira eta honako hauek lirateke erreminta honen bidez lor daitezkeen gaitasunak: - Erlaxatu eta gatazkak konpontzen ikastea. - Norberarekin bat egin eta tentsioak baretzea. - Egindakoaren ondoriak onartu eta aldatzeko konpromisoa hartzea. - Autonomia pertsonala berreskuratzea. - Jarrera ezkorrak berziklatzea. Hauek aztertuz gero, txoko hau ikaskidea gaizki portatu izanagatik kanporatzea baino askoz zentzudunagoa da. Gainera, txokora joan ala ez ikasleak berak aukeratzen du eta bertan egingo den hausnarketa ere ikaslearen esku geldituko da. Ondoren, irakaslearen papera ere honen inguruko hausnarketa eta jarrera ezkor hori birzkiklatzeko laguntza eta baliabideak eskaintzea izango da. Hala ere, esan beharra dauka egun hartan ez nuela ondoren inongo feedback-ik ikusi. Honek noski hainbat gauza pentsatzera narama. Izan ere, halako txoko baten aplikagarritasun positiboa bermatzeko ezinbestekoa izango da ikasleak txokoan daudenean autoerregulatzen ari direla eta ez denbora galtzen. Horrenbestez, ezbinbestekoa jotzen dut klasearen amaieran txokoa sartu den ikaslearekin hitz egin eta hatutako konpromezuez edota jarrerak birtziklatzeaz solastea.
  • 5. ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 2.astea Denona eta denentzako ikastola! “Gurasoen hitzaldia: Teknologia berrien erablera osasuntsua eta arrkisku gabekoa” dio haurrek etxera eraman behar duten paper batek. Mezua elebiduna, argia eta zehatza da. Sare sozialen inguruan aritzeko aukera izango dute haurrak Iñigo Aritzan matrikulatuta dituzten gurasoek, Pantallas Amigaseko teknikaria etorriko baita honen inguruan solastera. Hala ere, esplizitasunetik haratgo, paper honek ikastolaren filosofiaz eta harremanez asko esaten digu. Izan ere, eskola eta familien harremana mahai gainean jartzen digu eta mezua irakurriz gero, nahiz eta testuingurua ez ezagutu, zera esan dezakegu: ikastetxe honetan eskola eta familiaren harremana sustatzeko ahalegina egiten da. Baina tira, ez da nire kasua, ikastola txikitatik ezagutzen dut eta jakin badakit hitzaldiak eskaintzea familien partaidetzaren zati txiki bat baino ez dela eta guraso kooperatiba izanik gurasoek badute zeresana. Izan ere, ikastola osatzen duten kideen organigrama behatuz gero familiek organigramaren ia erdia (zati horia) hartzen dutela ikus daiteke (osorik ikusteko klikatu hemen: http://www.inigoaritza.eus/Argazkiak/Multimedia/ORGANIGRAMA_EU SKARAZ.pdf)
  • 6. ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 2.astea Beraz, ikastolako gurasoa izateak kooperatiba horren barnean egotea suposatzen du eta ondorioz erabakiak hartzea gurasoei ere dagokie. Baina, nola eta zertan hartzen dute parte gurasoek ikastolan? Urrunegi joateko beharrik gabe, aitari galdetzea erabaki dut eta hauxe da kontatutakoaren laburpena: Altsasuko ikastola 71. Urtean klandestinitatean sortu zen, frankismoak zapaldutako herri erdaldunean euren seme alabak euskaraz bizi, hezi eta hazi nahi zituen guraso talde baten bidez. Egun ere guraso kooperatiba izaten jarraitzen du eta ondorioz, haurrak bertan matrikulatzen dituztenek erabaki aktiboak hartzeko aukera eta beharra izango dute. Izan ere, ikastola guraso, ikasle zein irakasleen batzordeek kudeatzen dute eta gurasoen partaidetza nahitaezkoa da. Familien partaidetza hau bermatzeko Gurasoen Batzordea edo junta dago eta 4 urtetik behin aldatu egiten da. Aldatzeak esan nahiko du guraso oro juntatik pasako dela euren haurrak LHra iristen zozketa poltsan sartu eta juntako kide izatea egokitu dakiekeela. Beraz, parte hartzea nolabait nahitaezkoa dela esan genezake. Gurasoen batzorde honek pentsatzen nuena baino erabakitzeko indar handiagoa du, eta honako eginkizunak bere gain hartzen ditu: eskolako plangintzaren antolaketa eta funtzionamendua, kudeaketa ekonomikoa eta eginkizun administratibo zein legala. Horrez gain, ospakizunak, mantenimendua, kirolak, kontratazioak, murrizketak… antolatzea dagokio. Beraz, gurasoen esku egongo da ikastolako langileek zenbat kobratuko duten, nor izango den zuzendari/irakasle/PT, zer berrikuntza emango diren, ikasleak noiz eta nora joango diren txangoetan… Horrez gain, auzolan ezberdinak egingo dituzte ikastolaren mantenimendu egokia bermatzeko eta ospakizunetan, orokorrean infraestrukturez arduratuko dira.
  • 7. ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 2.astea Ez da lan makala beraz juntari dagokiona! Gogoan dut ni txikia nintzela, aita juntan zegoenean ikastolan ordu ugari pasatzen zituela baina lan karga handia bazen ere gogoz ibiltzen zen. Auzolanean batzuetan, infraestruktura lanetan beste batzuetan, berak gustoko zuen alorrean murgilduta! Eta zeresanik ez Nafarroa Oineza 1993an zein 2005ean Altsasun ospatu zenean! Hura bai izan zela elkarlanean eta auzolanean lan egitea! Izan ere, ikastolek beste ikastetxee askorekiko ezberdina duten zerbait badute ikastola gurasoena, langileena (profesional zein laguntzaile) eta ikasleena dela da eta bertan denek izango dute aurrera egite aldera erabakiak hartzeko beharra!