ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 13. astea
“Proba pedagogikoak” ikasleak
etorkizunean orientatzeko asmoz
Pasaden astean ikastolako Orientatzailea etorri zitzaidan,
laguntza eske:
“Edurne preziosa, zure laguntza behar dut. Kontua da DBH 3.
Mailakoei froga diagnostikoak pasako dizkiegula eta pentsatu dut
zuk horretan lagundu gaitzakezula. Ziurrenik zuk ere pasako
zenituen, gogoan duzu? Bi egunetako kontua izango da, alde
bateik, gela arruntean frogak pasako dizkiegu ikasleei eta ondoren
lan mekanikoa dator, hauek zuzentzea. Zer deritzozu?”
Nire erantzuna noski, baiezkoa izan zen. Une hartan, niri
egokitzen ez zaidan lan bat egiteko proposamena egin zidaten, bai,
horren kontziente naiz euren lana azkartzeko eskatu zidaten baina
froga honetan parte hartzeko aukera izateak diagnostiko frogen
inguruko formazioan zabaltzeko aukera emango zidalakoan nengoen.
Horrela, astelehenean bertan hasi ginen DBHko ikasleengana joan eta
4 atal ezberdinetan antolatutako froga ezberdinak pasatzen. Batzuk
gaitasunei egiten zieten erreferentzia, beste batek izaerari, besteak
ikas ohiturei eta azkenak orientazio laboralari. Galdera sortaz
osatutako froga pedagogikoak ziren denak, bakoitza erregistro
ezberdinarekin eta noski, galdera ezberdinekin ere.
Lehen bi egunetan beraz, ikasleek erantzuten zituzten galderei
erreparatzea egokitu zitzaidan, Ptarekin eta orientatzailearekin
batera, baita klasean bueltatxo amaigabe horietakoak ematea.
Ondoren, orientatzaileak “matxake” deituriko uneari ekin genion, hau
da, frogen zuzenketari. Boligrafo eta erregela eskuan, plantilla
ezberdinekin froga guztiak zuzentzeari ekin genion
ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 13. astea
eta gutxinaka era automatikoki baina konszientean zer egiten
ohartzen hasi nintzen. Pixkanaka erantzunak ateratzen ari
zitzaizkidan diagrametan eta harrigarria egiten ari zitzaidan nire
burua halako diagnostiko prozesu baten partaide ikustea. Bi egun oso
eman ditugu frogak zuzentzen eta azkenean, behin frogak zuzenduta
(Pteen laguntzaz) orientatzaileak hauek aztertu, ondorioak atera eta
ikasle zein euren familiekin bilera ezberdinak egingo ditu hauei
emaitzen berri emateko.
Oraindik ere gogoan dut nola niri, lan arloan “ekonomista eta
administraria” izateko aukera handiak neuzakal atera zitzaidala,
ordea, egun magisteritzan nabil eta ez dut batere gustoko
ekonomiarekin erlazionatutakoa. Hala ere, emaitzak auzian jarri baino
beste galdera bat datorkit burura. Oraindik, ni gaztea nintzeneko
froga berdinak erabiltzen dituzte? Eguneratuak al daude froga horiek?
XXI. Mendeko gaitasun eta abileziei egokiturik al daude? Benetan,
nire dudak dauzkat hala ote den. Horrez gain, aipatu beharra dago,
askotan halako frogen emaitzak ez direla guztiz errealak, ez baitira
ingurune edo momentu aproposetan egin. Hala ere, jakin badakit
Orientazio departamentua horren jakitun badela eta familia eta
ikasleekin dituen elkarrizketetan argi gelditu ohi da hori. Pertsonalki,
lanbide orientabideari dagokionean, uste dut, orientazioa ezin
daitekeela test huts batera mugatu.
ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 13. astea
Ikasleek gizartean dauden lanbide ezberdinak ezagutu behar dituzte.
Eta ezagutu diodanean euren begien bidez ezagutzeaz ari naiz.
Eskolan, DBH mailan batez ere lanbide orientazioari garrantzia askoz
handiagoa eman beharko litzaiokeela uste dut. Bestela, askotan ez
dakigu nondik jo, ez baitakigulako ezta zer aukera ditugun ere.
Oraindik beraz, ikas orientazioaren arloan informazioa eskaintzeaz
haratago, errealitate eta lanbide ezberdinak ezagutzeko aurrera pauso
izugarria eman beharko genuelakoan nago. Ez duzue uste?
Denok, gaixo egonda ere, hezkuntzarako
eskubidea daukagu
Zer gertatzen da gaixotasun bat dela eta haur batek eskolara
denbora luezez joan ezin duenean? Ospitalean egon behar du
sendatzeko baina eskolara ezin du joan, orduan zer? Hauxe da,
aurreko astean nire lehengusu txikia ospitalera bisitan joan eta burura
etorri zitzaidan afera.
Ildo honetatik gainera, eitb-n erreportai bat ikusteko aukera
izan nuen non Xabier Euskitzek Donostiako Ospitaleko eskola bisitatu
eta honen funtzionamenduaren berri ematen zuen. Hala ere, ez zuen
nire barrena asetu. Ospitalean ingresatuta egon behar izanak ez du
esan
nahi
haurra
bere
eskubidea den hezkuntzatik
aldentzen denik, ezta gutxiago ere, ospitaleko gelak
daudela jakina da baina noiztik? Zein da honen funtzionamendua?
Antza, gela hauek, Espainian 60ko hamarkadan hasi ziren
zabaltzen, baina 1982ko “la ley de la integracion del minusvalido”
legeak eman zion duen garrantzia ospitaleko gelei. Haurrak ospitalean
daudenean ere eskolak jasotzeko aukera dutela esanez eta horrela,
eman daitekeen curriculum desfaserik ez emateko. Honen ildo beretik
1988an “la carta europea de los niños hospitalizados”-k ospitalean
dagoen haur batek dituen 23 eskubide biltzen ditu, hezkuntzarena
horietako bitan garbi agertuz.
Lege edo dekretu hauek ospitaletako gelak defendatzen
dituzte baina zer dira? Gela hauek denbora bat ospitalean ingresatuta
pasatu behar duten haurrentzako daude zuzenduak. Gela hauen
helburu nagusia haurrak
ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 13. astea
bere eguneroko bizitzarekin nolabait jarraitzea da, bakoitzak duen
gaixotasunarekin eta beldurrekin deskonektatzea, gustura sentitzea…
Beraz, eskola honek funtzio akademiko soil bat baino gehiago
normalizazio bat emateko saiakera bat da. Ospitaleko egoera gordinak
ahazten dituzte gela horretara sartzen direnean eta ospitalean
daudela ahazten dute askok.
Gela hauek hiru ildo nagusi izaten dituzte: alderdi akademikoa,
ekintza ludikoak eta orientazio pertsonala. Alderdi akademikoa eskola
guztietan egiten den moduan eman arrez, ekintza ludikoek eremu
honetan garrantzi esanguratsua dute, izan ere, musika edo pailazoen
ikuskizunekin beraien benetako errealitatea momentu batez ezabatu
egiten dute eta beraien haur izaera hori ateratzen dute. Arlo ludiko
hau aurrera eramateko gehienetan bolondresak egoten dira: Gurutze
Gorriak bere arreta eskaintzen die asteburuetan, edota pailazoen
ikustaldik, musika… batez ere musikari garrantzi berezia ematen
diote, izan ere musikaren bidez haurrak hobeto sentitzeko terapiak
egiten dira.
Ospitaletako gela hauetan ikaslearen curriculum-a jarraitzen
da, horretarako eskolako irakasle, familia, mediku… hartu eman estua
izaten dute koordinatuta lan egiteko. Izan ere, ikasleak bere
gelakideen erritmoa errespetatu eta jarraitu behar izaten du. Gaixo
egotea zaila eta gogorra egiten bazaie, kurtsoa errepikatzea oraindik
eta gogorragoa egingo litzaieke dauden egoeran eta horregatik joaten
dira motibatuta. Irakasle batek esaten duen moduan nahiz eta gaizki
egon, haur askorentzat beraien gelakideen gauza berak egitea
beharrezkoa dute eta ahal duten lekutik ateratzen dituzte indarrak.
Bertaratzen diren ikasleen perfila ere guztiz desberdina da, adinaren
arabera taldekatu arren, medikuaren diagnostikoak paper berezia du
eta horrela sortzen dira talde txikiak.
Bertako irakaslegoari dagokionez, bertako profesionalak
irakasleak izaten dira, ez laguntza irakasleak. Bertan lan egiten duten
irakasleek esaten dute beraien lana bokazionala izateaz gain polita
dela. Aurretik esan bezala, irakasle hauen lana guztiz interprofesionala
da, eskolako irakasleekin koordinatzeaz gain, osasun arloko
profesionalekin eta gurasoekin ere harremanak bideratu behar
baitituzte.
Haur baten gaixotasuna luzerako denean eta eskolara joan ezin
duenean ere mota bat baino gehiago daude. Eskolaraketa mota horien
artean aurkituko genituzke hezkuntza zentroak, bestean osasun
mentaleko gaixotasunen bat duten haurrak gerturatzen dira eta
terapiak jasotzen dituzte bertan. Hauetara
ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 13. astea
joaten diren askok beraien eskola arruntetan eskolaratuta jarraitzen
dute, zentro hauetara terapia jasotzera joanez.
Hezkuntza jasotzeko beste era bat eskolara joan ezin duten
haurrei etxean eskaintzen zaien arreta izango litzateke. Haur hauek
ospitaletik ateratzeko baimena jasota izaten dute baian arrazoi
ezberdinengatik oraindik eskolara joateko prest egoten ez direnez
etxera joaten zaie profesional bat klaseak ematera (Nafarroan LH
astean 5 ordu eta DBHn astean 8 ordu).
Nafarroako aurrematrikulazio kanpaina denetan
interesgarriena
Aurten praktiketan egonda gertutik bizitzen ari naiz
aurrematrikulazio kanpaina. Ez soilik Haur Eskolara guraso ezberdinak
bisitan etortzen hasiak direlako, baizik eta herrian zehar kartel
informatibo andana ikusi ditudalako, bai ikastolakoak baina baita
Zelandi eskola eta Sagrado Corazón ikastetxekoak ere. Hala ere, gaur
herriko plazatik pasatzean zerbaitek harritu nau:
Ikastolak gogor ekin
dio aurten aurre matrikulazio kanpainari eta aurten
hare gogorrago bere burua arriskuan ikusi baitu. Hala ere, positiboa
da oso honen arrazoia. Aurten, Nafarroako gobernu aldaketarekin
fruituak nabaritzen hasiak dira eta hezkuntzari eta euskarari
dagokionean esperotako aldaketak ematen hasiak dira. Izan ere,
ikasturte hasieratik, hizkuntzen tratera eta irakasleen lan postuak
eztabaidaren jo puntuan egon dira, honen adibide ditugu PAI
programa, OPEen zerrendak edota D ereduan matrikulatzeko
ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 13. astea
eskubidea.
Eztabaidagai bortitzak dira oso nafar gobernuak aurten mahai
gainean jarritakoak eta tamalez honek jada errebolta handia eragin du
UPN eta euren lagunengan. Izan ere, aurten, Nafarroan urte luzez
Sanzekin indarrean egondako euskararen araberako lurralde zatiketa
desagertu egin da. Jada
Nafarroa ez da hirutan
zatitzen, mapa zatitzaile eta
euskararen zapaltzailea hautsi
eta erretzeko garaia da. Orain,
D ereduarentzat garai berria
dator, nafar eskola publiko eta
euskaldun baten oinarriak
eraikitzera goaz, beti ere
ikastolen euskalduntze lana
gutxietsi gabe.
Orain, Nafar Hegoaldean gure indarrik handienak jartzeko
ordua dugu, ikasleak D ereduan matrikula daitezen herri mailako
lanketa horizontala gauzatzea ezinbestekoa da. Herriz herri joanaz,
euskaraz matrikulatzeko garrantzia argitara emanaz eta
zonalde erdalduna gutxinaka gutxinaka zanpatuz eta deseginez.
Beraz, hemendik gonbitea tafallalde eta lizarraldeko lagunei
batez ere hilabete hauetan D ereduaren garrantziaz jardun, hausnartu
eta eztabaida dezaten! Lege aldeko pausoa emana dago, orain herriak
hau sinistea falta da, eta noski, hauxe ez da lan makala!

Ae12 13

  • 1.
    ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUMIII. 13. astea “Proba pedagogikoak” ikasleak etorkizunean orientatzeko asmoz Pasaden astean ikastolako Orientatzailea etorri zitzaidan, laguntza eske: “Edurne preziosa, zure laguntza behar dut. Kontua da DBH 3. Mailakoei froga diagnostikoak pasako dizkiegula eta pentsatu dut zuk horretan lagundu gaitzakezula. Ziurrenik zuk ere pasako zenituen, gogoan duzu? Bi egunetako kontua izango da, alde bateik, gela arruntean frogak pasako dizkiegu ikasleei eta ondoren lan mekanikoa dator, hauek zuzentzea. Zer deritzozu?” Nire erantzuna noski, baiezkoa izan zen. Une hartan, niri egokitzen ez zaidan lan bat egiteko proposamena egin zidaten, bai, horren kontziente naiz euren lana azkartzeko eskatu zidaten baina froga honetan parte hartzeko aukera izateak diagnostiko frogen inguruko formazioan zabaltzeko aukera emango zidalakoan nengoen. Horrela, astelehenean bertan hasi ginen DBHko ikasleengana joan eta 4 atal ezberdinetan antolatutako froga ezberdinak pasatzen. Batzuk gaitasunei egiten zieten erreferentzia, beste batek izaerari, besteak ikas ohiturei eta azkenak orientazio laboralari. Galdera sortaz osatutako froga pedagogikoak ziren denak, bakoitza erregistro ezberdinarekin eta noski, galdera ezberdinekin ere. Lehen bi egunetan beraz, ikasleek erantzuten zituzten galderei erreparatzea egokitu zitzaidan, Ptarekin eta orientatzailearekin batera, baita klasean bueltatxo amaigabe horietakoak ematea. Ondoren, orientatzaileak “matxake” deituriko uneari ekin genion, hau da, frogen zuzenketari. Boligrafo eta erregela eskuan, plantilla ezberdinekin froga guztiak zuzentzeari ekin genion
  • 2.
    ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUMIII. 13. astea eta gutxinaka era automatikoki baina konszientean zer egiten ohartzen hasi nintzen. Pixkanaka erantzunak ateratzen ari zitzaizkidan diagrametan eta harrigarria egiten ari zitzaidan nire burua halako diagnostiko prozesu baten partaide ikustea. Bi egun oso eman ditugu frogak zuzentzen eta azkenean, behin frogak zuzenduta (Pteen laguntzaz) orientatzaileak hauek aztertu, ondorioak atera eta ikasle zein euren familiekin bilera ezberdinak egingo ditu hauei emaitzen berri emateko. Oraindik ere gogoan dut nola niri, lan arloan “ekonomista eta administraria” izateko aukera handiak neuzakal atera zitzaidala, ordea, egun magisteritzan nabil eta ez dut batere gustoko ekonomiarekin erlazionatutakoa. Hala ere, emaitzak auzian jarri baino beste galdera bat datorkit burura. Oraindik, ni gaztea nintzeneko froga berdinak erabiltzen dituzte? Eguneratuak al daude froga horiek? XXI. Mendeko gaitasun eta abileziei egokiturik al daude? Benetan, nire dudak dauzkat hala ote den. Horrez gain, aipatu beharra dago, askotan halako frogen emaitzak ez direla guztiz errealak, ez baitira ingurune edo momentu aproposetan egin. Hala ere, jakin badakit Orientazio departamentua horren jakitun badela eta familia eta ikasleekin dituen elkarrizketetan argi gelditu ohi da hori. Pertsonalki, lanbide orientabideari dagokionean, uste dut, orientazioa ezin daitekeela test huts batera mugatu.
  • 3.
    ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUMIII. 13. astea Ikasleek gizartean dauden lanbide ezberdinak ezagutu behar dituzte. Eta ezagutu diodanean euren begien bidez ezagutzeaz ari naiz. Eskolan, DBH mailan batez ere lanbide orientazioari garrantzia askoz handiagoa eman beharko litzaiokeela uste dut. Bestela, askotan ez dakigu nondik jo, ez baitakigulako ezta zer aukera ditugun ere. Oraindik beraz, ikas orientazioaren arloan informazioa eskaintzeaz haratago, errealitate eta lanbide ezberdinak ezagutzeko aurrera pauso izugarria eman beharko genuelakoan nago. Ez duzue uste? Denok, gaixo egonda ere, hezkuntzarako eskubidea daukagu Zer gertatzen da gaixotasun bat dela eta haur batek eskolara denbora luezez joan ezin duenean? Ospitalean egon behar du sendatzeko baina eskolara ezin du joan, orduan zer? Hauxe da, aurreko astean nire lehengusu txikia ospitalera bisitan joan eta burura etorri zitzaidan afera. Ildo honetatik gainera, eitb-n erreportai bat ikusteko aukera izan nuen non Xabier Euskitzek Donostiako Ospitaleko eskola bisitatu eta honen funtzionamenduaren berri ematen zuen. Hala ere, ez zuen nire barrena asetu. Ospitalean ingresatuta egon behar izanak ez du esan nahi haurra bere eskubidea den hezkuntzatik aldentzen denik, ezta gutxiago ere, ospitaleko gelak daudela jakina da baina noiztik? Zein da honen funtzionamendua? Antza, gela hauek, Espainian 60ko hamarkadan hasi ziren zabaltzen, baina 1982ko “la ley de la integracion del minusvalido” legeak eman zion duen garrantzia ospitaleko gelei. Haurrak ospitalean daudenean ere eskolak jasotzeko aukera dutela esanez eta horrela, eman daitekeen curriculum desfaserik ez emateko. Honen ildo beretik 1988an “la carta europea de los niños hospitalizados”-k ospitalean dagoen haur batek dituen 23 eskubide biltzen ditu, hezkuntzarena horietako bitan garbi agertuz. Lege edo dekretu hauek ospitaletako gelak defendatzen dituzte baina zer dira? Gela hauek denbora bat ospitalean ingresatuta pasatu behar duten haurrentzako daude zuzenduak. Gela hauen helburu nagusia haurrak
  • 4.
    ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUMIII. 13. astea bere eguneroko bizitzarekin nolabait jarraitzea da, bakoitzak duen gaixotasunarekin eta beldurrekin deskonektatzea, gustura sentitzea… Beraz, eskola honek funtzio akademiko soil bat baino gehiago normalizazio bat emateko saiakera bat da. Ospitaleko egoera gordinak ahazten dituzte gela horretara sartzen direnean eta ospitalean daudela ahazten dute askok. Gela hauek hiru ildo nagusi izaten dituzte: alderdi akademikoa, ekintza ludikoak eta orientazio pertsonala. Alderdi akademikoa eskola guztietan egiten den moduan eman arrez, ekintza ludikoek eremu honetan garrantzi esanguratsua dute, izan ere, musika edo pailazoen ikuskizunekin beraien benetako errealitatea momentu batez ezabatu egiten dute eta beraien haur izaera hori ateratzen dute. Arlo ludiko hau aurrera eramateko gehienetan bolondresak egoten dira: Gurutze Gorriak bere arreta eskaintzen die asteburuetan, edota pailazoen ikustaldik, musika… batez ere musikari garrantzi berezia ematen diote, izan ere musikaren bidez haurrak hobeto sentitzeko terapiak egiten dira. Ospitaletako gela hauetan ikaslearen curriculum-a jarraitzen da, horretarako eskolako irakasle, familia, mediku… hartu eman estua izaten dute koordinatuta lan egiteko. Izan ere, ikasleak bere gelakideen erritmoa errespetatu eta jarraitu behar izaten du. Gaixo egotea zaila eta gogorra egiten bazaie, kurtsoa errepikatzea oraindik eta gogorragoa egingo litzaieke dauden egoeran eta horregatik joaten dira motibatuta. Irakasle batek esaten duen moduan nahiz eta gaizki egon, haur askorentzat beraien gelakideen gauza berak egitea beharrezkoa dute eta ahal duten lekutik ateratzen dituzte indarrak. Bertaratzen diren ikasleen perfila ere guztiz desberdina da, adinaren arabera taldekatu arren, medikuaren diagnostikoak paper berezia du eta horrela sortzen dira talde txikiak. Bertako irakaslegoari dagokionez, bertako profesionalak irakasleak izaten dira, ez laguntza irakasleak. Bertan lan egiten duten irakasleek esaten dute beraien lana bokazionala izateaz gain polita dela. Aurretik esan bezala, irakasle hauen lana guztiz interprofesionala da, eskolako irakasleekin koordinatzeaz gain, osasun arloko profesionalekin eta gurasoekin ere harremanak bideratu behar baitituzte. Haur baten gaixotasuna luzerako denean eta eskolara joan ezin duenean ere mota bat baino gehiago daude. Eskolaraketa mota horien artean aurkituko genituzke hezkuntza zentroak, bestean osasun mentaleko gaixotasunen bat duten haurrak gerturatzen dira eta terapiak jasotzen dituzte bertan. Hauetara
  • 5.
    ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUMIII. 13. astea joaten diren askok beraien eskola arruntetan eskolaratuta jarraitzen dute, zentro hauetara terapia jasotzera joanez. Hezkuntza jasotzeko beste era bat eskolara joan ezin duten haurrei etxean eskaintzen zaien arreta izango litzateke. Haur hauek ospitaletik ateratzeko baimena jasota izaten dute baian arrazoi ezberdinengatik oraindik eskolara joateko prest egoten ez direnez etxera joaten zaie profesional bat klaseak ematera (Nafarroan LH astean 5 ordu eta DBHn astean 8 ordu). Nafarroako aurrematrikulazio kanpaina denetan interesgarriena Aurten praktiketan egonda gertutik bizitzen ari naiz aurrematrikulazio kanpaina. Ez soilik Haur Eskolara guraso ezberdinak bisitan etortzen hasiak direlako, baizik eta herrian zehar kartel informatibo andana ikusi ditudalako, bai ikastolakoak baina baita Zelandi eskola eta Sagrado Corazón ikastetxekoak ere. Hala ere, gaur herriko plazatik pasatzean zerbaitek harritu nau: Ikastolak gogor ekin dio aurten aurre matrikulazio kanpainari eta aurten hare gogorrago bere burua arriskuan ikusi baitu. Hala ere, positiboa da oso honen arrazoia. Aurten, Nafarroako gobernu aldaketarekin fruituak nabaritzen hasiak dira eta hezkuntzari eta euskarari dagokionean esperotako aldaketak ematen hasiak dira. Izan ere, ikasturte hasieratik, hizkuntzen tratera eta irakasleen lan postuak eztabaidaren jo puntuan egon dira, honen adibide ditugu PAI programa, OPEen zerrendak edota D ereduan matrikulatzeko
  • 6.
    ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUMIII. 13. astea eskubidea. Eztabaidagai bortitzak dira oso nafar gobernuak aurten mahai gainean jarritakoak eta tamalez honek jada errebolta handia eragin du UPN eta euren lagunengan. Izan ere, aurten, Nafarroan urte luzez Sanzekin indarrean egondako euskararen araberako lurralde zatiketa desagertu egin da. Jada Nafarroa ez da hirutan zatitzen, mapa zatitzaile eta euskararen zapaltzailea hautsi eta erretzeko garaia da. Orain, D ereduarentzat garai berria dator, nafar eskola publiko eta euskaldun baten oinarriak eraikitzera goaz, beti ere ikastolen euskalduntze lana gutxietsi gabe. Orain, Nafar Hegoaldean gure indarrik handienak jartzeko ordua dugu, ikasleak D ereduan matrikula daitezen herri mailako lanketa horizontala gauzatzea ezinbestekoa da. Herriz herri joanaz, euskaraz matrikulatzeko garrantzia argitara emanaz eta zonalde erdalduna gutxinaka gutxinaka zanpatuz eta deseginez. Beraz, hemendik gonbitea tafallalde eta lizarraldeko lagunei batez ere hilabete hauetan D ereduaren garrantziaz jardun, hausnartu eta eztabaida dezaten! Lege aldeko pausoa emana dago, orain herriak hau sinistea falta da, eta noski, hauxe ez da lan makala!