Aldizkaria

722 views

Published on

Published in: Education, Spiritual, Technology
0 Comments
1 Like
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

No Downloads
Views
Total views
722
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
3
Actions
Shares
0
Downloads
3
Comments
0
Likes
1
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Aldizkaria

  1. 1. IKT ak ETAHEZKUNTZAHezkuntzari aplikaturiko teknologia berriakEGILEAK: - Oihana Irusta, Edu Balzategi, Iraide Torrealday etaOlatz PagaldaiHeziketa berezia 3. maila2011ko maitzaren 27an
  2. 2. AURKIBIDEA 0.- SARRERA………………………………………………………………….2 1.- HEZKUNTZA ETA IKT ak ……………………………………………...2 - IKT aren ibilbidea hezkuntzan………………………………………4 - Europan - Espainian -Zertan lagun dezakete IKT ak hezkuntzan…………………………..5 - Irakasleen prestakuntza………………………………………………6 2- IKT ETA HEZKUNTZA BEHAR BEREZIAK………………………….7 3.- WEB 2.0……………………………………………………………………..8 - Blogak……………………………………………………………….10 - Wiki…………………………………………………………………11 - Social book marking…………………………………………………11 - Folksonomy…………………………………………………………..12 - Multimedia sharing………………………………………………….12 - Audioblogging eta podcasting…………………………………….…12 - Rss eta syndicati……………………………………………………...12 - Azken zerbitzuak eta aplikazioak web 2.0………………………....12 4.- ESCOLA 2.0……………………………………………………………….13 - Erabilera……………………………………………………………...13 - Sarrera gelan…………………………………………………………13 - Wifi eztabaida………………………………………………………..14 - Ikasmaterial digitala…………………………………………………14 5.- IKASYS…………………………………………………………………….14 - Ikasys proiektua…………………………………………………...…15 - Abiapuntua………………………………………………………..…15 - Zer da………………………………………………………………...16 - Zein Helburu da……………………………………………………..16 - Hausnarketa…………………………………………………………16 6.- IKT IKASTETXEKO EREDUA (Diagnostikoa eskolan)……………..17 - Ikastetxeko IKT arduradunari eginiko elkarrizketa…………..…17 2
  3. 3. 0.- SARRERA Aldizkari honen xedea, hezkuntza eta IKT ei buruzko informazioa ematea da.Azken urteetan, teknologiei dagokienez izugarrizko aldaketa eman da gizartean etaaldaketa hori hezkuntzara ere heldu da. Teknologia berriak sartu dira ikastetxeetanhorrek, irakaslegoaren formakuntza eta zentroen funtzionamenduan eragin zuzena izanduelarik. Ondorengo orrietan aldaketa horren eragin, ondorio eta funtzionamenduarenberri emango da. Ain zuzen ere, teknologia berriak hezkuntzan izan duten eraginarenberri.1.- HEZKUNTZA ETA IKT ak XX. mendearen azkenengo erdian ordenagailuak komunikaziora zabaldu zireneta bide honek izugarrizko aldaketa ekarri zuen. Gaur egun, izugarria da internetek etaordenagailuek daukaten garrantzia, gizartea teknologia digitalean guztiz murgildutabaitago. Gizakiaren jarduerak beharrezkoa du informazioa eta informazio hori IKT enbitartez . komunikatzeko balio lezake. 3
  4. 4. IKT ak informazioa ematen digute eta era berean informazio horretaz baliatzekotresnak eskaintzen dizkigute. Informazioa gordetzeko, berreskuratzeko eta formadesberdinetan aurkezteko aukera ematen dute, era berean, komunikatzeko era berriakeskura jartzen dizkigutela esan dezakegu. Izan ere, egunerokoan haiekin entzun egindaiteke, ikusi egin daiteke, aritzeko aukera ematen dute, ikastekoa…IKT EN IBILBIDEA HEZKUNTZAN ● EUROPA IKTen parte hartzea hezkuntzan Bangemann informearen eskutik etorri zen etahorrekin batera 1994an urteko “informazioaren gizarteratzeko Europa” zeritzanagiriarekin. 1996 urtean “ Europa informazioaren gizartearen abangoardian” izenekoekintza planean mendebaldeko gizartean hezkuntzak duen garrantzia nabarmendu zen. Europa mailan 1999 urtean Lisboako itunean “ eEurope” ekimena aurkitzendugu. Plan honek, bi helburu zituen: - Azpiegiturak eraikitzea - Herritarrak teknologietan heztea Itun honetan, hezkuntza mailan, ikastetxe guztiek interneterako sarrera edukibeharko luketela onartu zen eta bestetik, irakasle eta hezkuntza erakundeei laguntzaeman eta baliabidez hornitzearen garrantzia azpimarratu zen. Hezkuntza eta prestakuntza programa ezberdinak topatzen dira bertan, horienartean, eLearning: ikasketa elektronikoa, hiru helbururekin: - Azpiegiturak - Populazioaren ezagutza maila - Ezagutzaren gizarterako hezkuntza eta formazioarako egokitzapena 4
  5. 5. Azkenik 2010an, “ 2010 informazioaren Europa” sortzen da. Plan honek,herrialde bakoitzak bere gizartean, IKT en ezarketa eta sustapen arduratsu etabateratzaile helburua izango duelarik. ●ESPAINIA Espainiak Europara egokitzeko modua Gasteizen hasi zuen “ Info XXI lasociedad de la inform@cion para todos” diseinatuta. Honetarako, baliabideteknologikoak, interneterako konexioa eta irakasle eta ikasleak heztea habian jarri ziren. Honela sortzen da “ internet en la escuela” plana beste batzuen artean eta hauaurrera ateratzeko, zentroen azpiegituraren hobekuntza, hezkuntza edukien,softwarearen garapena eta irakasleen formazioa bultzatzen da. Gaur egun, Europan jarritako 2010 plana jarraitzen da zenbait programatanbanaturik.ZERTAN LAGUN DEZAKETE IKT AK HEZKUNTZA? IKT ak hamaika modutan erabiltzeko aukera dago,maiz, ikasteko helburuarekin.Hezkuntzan, IKT ak irakasgaiak irakasteko gero eta gehiago erabiltzen dira, irakatsinahi dena modu erakargarriagoan azaltzeko edo irakasgaiaren osagai gisa. Horretarakotresna ezberdinak erabil daitezke: gardenkiak, powert pointak, arbel digitalak edobideoak besteak beste. Era berean, gauza asko lantzeko erabili daitezke: - Ikasleen sormena bultzateko - Iritzi kritikoa garatzeko - Jakin mina pizteko - Elkartasuna sustatzeko - Autonomia nahiz elkarlana indartzeko - … 5
  6. 6. IRAKASLEEN PRESTAKUNTZA Irakasleen prestakuntza garrantzizkoa da IKT etan. Horretarako goian aipatutakozenbait plan eta programetan garrantzia hartzen duen kontua da. Hezkuntza baliabideak modu egokian erabili ahal izateko, ezinbesteko izango dairakasleak behar bezala trebatzea. Gaur egun, euskal autonomia erkidegoan zenbait plandaude martxan: - GARATU PLANA: Ezagutzarekin erlazionatutako prestakuntza ekintzak dira. Era ezberdinetan banatzen direnak, kasu batzuetan ikastetxean bertan eta beste batzuetan ikastetxetik kanpo. Zentro bakoitzaren beharrei erantzuten die, beti ere berritzeguneak baiezkoa ematen badu. Prestakuntza hau, berritzeguneetan jasotzen da eta alderdi teknologikoaz gain, alderdi metodologikoa kontutan hartzen da. - LOE 175/2007 dekretua: Teknologia berrien inguruko ezagutzaren gaitasuna euskal herritarrarentzako oinarrizko gaitasuna bihurtuko zuen. Ondorioz, arduradun teknikoaren figura sortuko da eta IKT dinamizatzailearena. Dinamizatzailea, ikastetxean dauden azpiegitura teknologikoen optimizazioaz arduratu dira eta IKT ekiko sentsibilizazio burutu beharko dute. Irakasleen prestakuntza antolatzeko orduan, hiru talde ezberdin antolatzen dira: - Ezagupen urria daukaten taldeak. Oinarrizko IKT en gaitasuna erakusten da bertan. Kasu hauetan, IKT ak ikasgelan gutxitan erabiltzen dira. - Nork berak bere gauzetarako ordenagailua erabiltzen duenean. Kasu hauetan, oso tarteka erabiltzen direnean IKT ak ikasgelan. - IKT en erabiltzaile handiak. Irakasgaiak emateko erabiltzen dira gehien bat. 6
  7. 7. 2.- IKT eta HEZKUNTZA BEHARBEREZIAK Gaur egungo gizartea informazioaren gizartea dela esandezakegu, informazio eta teknologia ugari baititugu, informazioaformatu digitalean gordetzeko aukera anitzak, bideo eta doinuagordetzeko aukera zabala, eta garrantzitsuenetakoa etainformazioaren mundua erreboluzionatu duena, sare mundiala;internet deritzoguna … Guzti honek eraldaketa izugarriak eta onurak ekarri ditu hezkuntzan eta aregehiago hezkuntza berezian. Esan dezakegu IKT-ek hezkuntza behar bereziak dituztenpertsonen integrazioa erraztu edo ahalbidetu duela. Hori dela eta hezkuntza berezia etateknologia berriak erabat loturik daude gure ustetan. Ikaslearen egoera sozial, kultural, emozional, kognitibo, fisiko zein psikologikoaedozein delarik ere ikaslea ikas giro birtual batean integratzea ahalbidetzen dute IKT-ek.Hezkuntza behar bereziak dituzten hainbat ikasle edota edozein motatako behar bereziedo urritasuna duten hainbat pertsonentzako IKT-ek gizarteratzeko eta besteak bezalagizartearen parte sentitzeko atea zabaldu die; harremanak egiteko, komunikatzeko,beraien nahiak adierazteko, ikas prozesuak erraztu eta motibagarriagoak egiteko etaabar luze bat. Guzti honek hezkuntzarako eta hezkuntza behar bereziak dituzten ikasleentzakoonura izugarriak dakartza, berauen artean batzuk aipatzearren honako hauek aipatukogenituzke:Orokorrean  Ikasketa ez prezentziala ahalbidetzen du.  Interaktiboa izatea. 7
  8. 8.  Globaltasuna.  Transbertzala izatea.Birtuala izatearen abantailak  Irakasle-ikasle harremanak errazten ditu.  Elkarrizketak izatea.  Interaktiboa izatea.  Ikaste sareak sortzea.Ikas prozesua errazten du  Ailegaerraztasuna.  Ikas eredu berri eta ugariak.  Aniztasuna.  Kultura ezberdinen arteko elkartrukea eta erlazioa.Elkarlana ahalbidetzen du  Informazioaren zabaltzea: liburu elektronikoan bitartez, liburutegi birtualak e.a  Beste pertsonekin harremana izatea: emailez, foroen bidez, web cam-en bidez…3.- WEB 2.0 Web 2.0 Tim O´Reilly Irlandarrak erabiltzaileen partehartzean eta informazio trukaketan oinarritzen diren Interneteko web-zerbitzuak definitzeko sortutako terminoa da. Termino honenerabilerarekin, interneten bigarren generazioa dela esan nahi da. 8
  9. 9. Web 2.0 kontzeptua Internetetik dator, 0’Reilly-k Web 2.0 edo Internet 2.0definitu zuen 2005ean. Internet 1991ean sortu zenetik jasandako aldaketa dela etadatorren kontzeptu berria da hau. Hasieran internet informazio iturria zen soilik. Egunparte hartzea eta elkarlana ahalbidetzen duen tresna bilakatu da. Web 2.0 erabiltzaileak sarearen eraikuntzan inplikatzen dituen fenomenoa da,hasieran interneteko web-guneak estatikoak ziren, hau da, hartu eta irakurri egiten zirensoilik. erabiltzaileak ez zuen ezer sortzeko aukerarik. Gaur egun ostera hori guztizaldatu da, erabiltzaileak edukiak modu azkar eta errazean sortzeko tresna bihurtu dainternet, nahiz eta informatikaz ezer gutxi jakin, interneten parte hartzaile aktiboak izangaitezke. Argitu behar dena da, Wikipediaren arabera internet eta Web terminoa ez direlasinonimoak, Wikipediaren arabera internet elkarkonektaturik dauden konputadoren saremultzoa da, berauek kable, fibra optika, konekzio inalanbrikoaen…bitartez elkarkonektaturik daudenak. Ostera web-a elkar konektaturik dagoen multzo bat da bainahiperbinkulo, (URLs) helbideen, dukumentuen eta beste errekurtso batzuen bitartezkonektaturik dagoena. Internetek ahalbidetzen du zerbitzu batzuetarako sarbidea,esaterako korreo elektronikoa, artxiboen transferentzia, web-a e.a. Horrez gain Web 2.0-ren ezaugarri garrantzitsu bat da elkarrizketa ahalbidetzenduen teknologia dela. Blog batean idatzitakoari erantzun egin diezaiokegu, gure iritziaeman e.a elkarlanean edukiak sortuz … Mugimendu guzti honen barnean hainbat web aplikazio berri agertu dira zeinek;gauza sinpleak egiten dituzte, parte hartzea bultzatzen dute eta errazak dira erabiltzeko. Erraza izateak duen abantaila da erabilgarriagoak direla eta parte hartzeahandiagoa dela, honek emankortasuna dakarrelarik. Web 2.0 erako web aplikazioeiburuz hainbat adibide daude, hona hemen batzuk: 9
  10. 10.  Irudien Partekatzea: Irudiak sortu eta igotzen dira beste guztiek erabili edo ikusteko Flickr. Kalkulu orria NumSum. PDF formatura pasatzeko rss2pdf. Markatzaile Sozialak: Hauen helburua informazioa sailkatzea da. del.icio.us, blinklist... Berrien sailkapena: Jendea albiste bakoitzari puntuaketa bat ematen dio eta era horretan sailkatu egiten dira digg ... Testu edizioa Writely Tokiak Mapetan kokatzea: Bakoitzak gustoko dituen tokiak mapa batean markatzen ditu Google Maps, Tagzania... Blog eta berrien agregatzailea: Nahiago dituzun blog-ak eta berriemaileak sailkatzeko Bloglines Musika gordailuak: Irratia eta musika desberdinen sailkapena last.fm Bideoen Partekatzea: Zure bideoak igo eta besteek ikusi ahal ditzakete YouTube Bilerak online: Nahi duzun jendearen bilera egiteko Vyew Mezuak soinu bidez: Telefono edo web bidez webgune batean mezuak lagatzeko zure ahotsarekin barradevocesEta abar luze bat.BlogakWe-log terminoa Jorn Barger-ek eman zuen 97an, egutegi pertsonal bati aipamenaegiteko, egutegi pertsonal hau bere egileak etengabe eguneratzen duena. Beranduago“Web” eta “log” hitzak elkartu ziren “weblog” hitza sortuz eta ondoren hitz hau “Blog”hitzean geratu zen. Blog bat idazteari “blogging” deitzen zaio eta Blog bat idazten duenpertsonari “Bloger” deitzen zaio.Blog bat web gune bat da zeinek uneko sarrerak (posts) argitaratzea ahalbidetzen duena,era sinplean sor daitezkeen webguneak dira, bertan nahi dugun edozer jar dezakegu,artikuluak, hausnarketak … Horrez gain irakurleek idazleari erantzuteko aukera daukateiruzkinen bidez. Sarrerak kronologikoki antolaturik gelditzen dira hasieran sarreraberriena kokatzen delarik.Blogak sortzeko euskarazko tresna bat: http://www.blogari.net da. 10
  11. 11. Wiki Wiki bat Web orrialde bat da edo web orrialdeen multzo bat, zeinetan sarbideaematen zaion edozein pertsonak munduko edozein tokitatik editatu dezakeena, hau da,eraikuntzan dagoen web gune kolektibo bat litzateke. Hezkuntzan wiki-ak ahalbidetzen dute irakasle eta ikasle taldeek … glosategikolektiboak eraikitzea irakasgai ezberdinetan, gaiak bilduz, konpartituz, ekoiztuz e.a.wiki zerbitzu batzuetan pasahitzak erabili daitezke erabiltzaileen ziurtasunerako. Wiki aplikazio honen adibide arrakastatsu bat Wikipedia litzateke. Wikiorrialdeak pantailan botoi bat izaten dute editatu ahal izateko, honen gainean klikatuzerabiltzaileak erraz erabil daiteken edizio tresna bat erabil dezake eta horrekin edukieraaldatu edo ezabatu e.a egin dezake. Wiki-ak, blog-ak ez daukaten funtzio bat daukate ere, hau da , historial batdaukate non begira dezakezun azken bertsioak zeintzuk izan diren eta “rollback”(desegin) funtzioa erabiltzeko aukera ematen du arinagoko bertsioak berriztatzeko.Wiki adibideak: • Wikipedia • AulaWiki21 • WikiTaller • Wikicolombia • Wiki Economía • Filo-TIC • Wikis en Educación • Socio-Natural (grado 4°) • WikiHow (cómo funcionan las cosas – Inglés) • FluWiki (sobre Influenza – Inglés) • Wiki In Education (InglésSocial bookmarking Ingeleses (tag etiketa) bat, hitz klabe bat da, objetu digital bateri gaineratzenzaiona, esate baterako web gune bateri, argazki bati, bideoklip bati, … baina ez 11
  12. 12. klasifikatzeko helburuarekin baizik eta edozein pertsonak informazioa lortu ahal izatekohelburuarekin. Honen bidez erabiltzaileak bere intereseko web guneak biltegiratu,antolatu, konpartitu eta aurkitzen dituzte.folksonomy Hitz hau Thomas Vander Wal-en hezkutik datorkigu, edozein eduki digitalarenetiketa individual eta librea da Del.icio.us, BlinkList o Furl.Multimedia sharing Web gunearen hazkunde gune handienetarikoa da, eduki multimedia erabiltzenduten serbitzuak bidu eta konpartitzeko erabiltzen da esaterako; YouTube(bideoak);Flickr (argazkiak) eta Odeo (podcasts).Audioblogging eta podcasting: Podcast bat ahots grabadora digital baten bidez, MP3audio artxibo baten bidezegiten da, PC baten edo beste hainbat aparailutan berregin daitekeena ( teléfonomugikorra, ipod, USB memoria …).Rss eta Syndicati RSS (Really Simple Sindication) Sindikazio standar bati dagokio, datu ezagunenformatoen familia da, esaterako “feed” “Web feed” edo “Chanel”, erabiltzailearietengabe berriztatzen den edukierari buruz informazioa ematen dio, esaterako “blog”edo “podcasts-ei” buruz. Syndicati-k web guneen edukien sindikazioari egiten dio so.Azken zerbitzuak eta aplikazioak Web 2.0 Azkenaldian zerbitzuei buruz eskaintza ugari eta berriak egin izan dirazerbitzuak zabaltzeari ekiten dioten enpresa ezberdinetatik, ziurrenik batzuk aurreraegingo dutela eta beste batzuk bidean galduko direla, gauza da izugarrizko eskaintzadagoela eta horrek zail egiten duela guztien berri edo ezagutza izatea. 12
  13. 13. 4.- ESKOLA 2.0Eskola 2.0-ren erabilera: Eskola 2.0 programak, Lehen Hezkuntzako gelen digitalizazioa dakar.Horretarako, ikasle bakoitzak “miniordenagailu” bat izango du eta gelan arbela digitalaizango da, bideo proiektorearekin eta bozgoragailuekin. Aldaketa honek, eskolako eta ikasleekiko aldaketa kultural bat ekarri nahi du. Erahonetan, ate asko irekiko dira gela barruan ikasleekin: - Lan egiteko era ezberdina bat - Informazioa lortzeko erraztasun handiagoak - Teknologia berriak erabiltzeko aukera gehiago - E.a. Gela tradizional batean, informatika gela, gela berezi bat da, ikasleak erabileramugatua duena, ordutegi eta egutegi zehatz batekin. Programa honekin, ohiko gelainformatizatzea lortzen da. Hala eta guztiz ere, kontuan izan behar da, internetek edo teknologiak ez duelaezagutza sortzen, bitartekariak bakarrik direla. Hauek egoki erabiltzen jakitea ere osogarrantzitsua izango da, bai irakasle eta baita ikasleentzat ere. Gaur egungo gizartean, ordenagailuak oso presente dago edonorenegunerokotasunean, eta teknologia asko ari da aurreratzen egunetik egunera. Gureikasleei teknologia honetan lehen bait lehen trebatzea izango da helburuetako bat.Teknologia berrien sarrera gelan: Teknologia berriak zatika joan dira sartzen eskola ezberdinetako 5. mailan.Horretarako aurretik irakasle ezberdinak formakuntza jaso dute. 13
  14. 14. Teknologia berrien sarrera tartekatuak, bertan agertzen joan daitezkeen arazoakkonpontzeko joatzeko aukera eman dezake.Wifi eztabaida: Teknologia berri honek dakarren eztabaidetako bat, wifi sistemaren eskoletanezartzeari dagokio. Sistema honek, eskolako puntu ezberdinetatik interneterako sarreraahalbidetzen du eta gelako arduradunak kontrolatu dezake hau. Baina wifi-k izan ditzakeen arriskuak dela eta, sistema hau ezartzearen aurkahainbat talde altxa dira. Wifi sistemak uhin elektromagnetikoak isurtzen ditu eta taldebatzuren arabera, uhin hauek osasunarentzat izan daitezke. Are gehiago inguruanhazten ari diren haurrak baldin badaude. Hezkuntza zailak, eskoletan uhin elektromagnetikoen irakurketa egin du, legeakesaten duenaren azpitik dauden ziurtatzeko (5.000.000 micro watio/m2). Ikerketahonetan ikusi da, 100 aldiz legearen azpitik daudela eginiko irakurketak. Kezka ordea,wifi-ren aurkako plataformak dioenez, ea legean ezarrita dagoen eremuelketromagnetikoaren dentsitatea, benetan osazunarentzat kaltegarria ez denarenazterketa zehatza eginda ez dagoela da.Ikasmaterial digitala: Ordenagailuekin erabili daitekeen ikasmaterial gutxi dago euskeraz. Beraz,dagoena eskuragarri izateko,ikasmaterialen zerrenda bat egin da. Honez gain, “ad hoc”bat landuko da, eta honekin Eskola 2.0-rako ikasmaterial digital berria sortuko da.5.- IKASYSIkasys proiektua: Informazio eta Komunikazio Teknologia (IKT) planak bi helburu orokordefinituak ditu; 14
  15. 15. • Lehenengoa, derrigorrezko irakaskuntza amaitzerakoan, ikasleek, garatu beharreko gaitasunen artean oinarrizko IKT konpetentziak barneratuak izatea eta IKTen erabilpenaren bitartez, beste arlo edo ikasgaien aprendizaia hobetzea lortzea. • Bigarrena, IKTak txertatuz, ikastolen antolaketa eta kudeaketa eredu egokiak arakatu eta proposatzea. Lehenengo helburuarekin lotuta eta ekoizpenarekiko ardura edozein IKTplanaren zutabe nagusia izanik, irakaskuntza-hezkuntza prozesuan lagunduko duten etaIkasmaterialgintza Proiektuarekin bat datozen baliabide kurrikularrak sortzen ari dira.Marko honetan koka dezakegu IKASYS Proiektua.Abiapuntua: Gela batean, haur kopuru beste ikasteko erritmo dago. Irakasleak nola erantzun25 haur dauden gela batean? Oso zaila izan daiteke haur bakoitzak behar duen erritmoramoldatzea. Eskolan, arlo eta eduki batzuetan, errepikapen eta memorizazio ariketa bitartezbarneratzen dira. Baina denek ez dute errepikapen kopuru berdina behar eta eztaariketak egiteko erritmo berdina. Bakoitzaren berezitasun horri irtenbidea eman nahianeta ikasle eta irakasleengana modu pertsonazilatuan iritsi ahal izateko, IKASYSproiektua jarri da martxan.Zer da IKASYS: IKASYS tipologia zabaleko aktibitate didaktikoen bidez ikasleak oinarrizkokonpetentziak lortzeko behar dituen baliabideak garatzeko balio duen hezkuntzaikerketa alorreko sistema berriztatzailea da. IKASYS proiektua, norberak ordenagailubidez ikasteko sistema da eta tresna informatikoak (hardware), aplikazio informatikoak(software) eta , estrategia kurrikularrak (edukiak) uztartzen dituen multzoa da. Hiruzeregin ditu: • Trebatzeko: Ikaskuntzaren hainbat prozeduratan trebatzeari zuzentzen zaizkion jarduera sistematiko eta progresiboen bilduma da. Besteak beste, kalkulua, ortografia, problemen ebazpena, fisikaren algoritmoak, kimikaren formulazioa, … 15
  16. 16. • Memorizatzeko: Ikaskuntzaren hainbat eduki memorizatzea lagundu dezakeen jarduera sistematikoen bilduma da. Besteak beste, datu eta gertaera historikoak, geografia-toponimia, literatur obrak eta autoreak, hizkuntza-lexikoa, formulazioa, … • Nork berea egiteko: Ikaskuntzaren maila eta erritmoa ikasleak berak, era autonomoan eta indibidualean, dituen ahalmenen baitan, bere buruari ezartzeko eta jarduerak egiteko eskaintzen duen prozesua da.Zein helburu du? Egoera sinpleetatik abiatuz (aprendizaia puntualak), ikasgelan eta egunerokobizitzan sortzen zaizkion egoera-problemak ulertzeko eta egoera hauei aurre egiteko,ikasleari bere beharrei egokitutako tresna sendoak ematea da proiektuaren helburunagusia. IKASYS proiektuko jardueren bidez ikasleak konpetentzia desberdinak lortzenlagunduko dien eta helburu espezifiko moduan definitutako aprendizaia puntualetantrebatuko dira. Beraz, jarduera hauen bidez konpetentzien garapenera bideratutakohezkuntza aprendizaia puntualen sistematizazioa lortu nahi da.Hausnarketa: Proiektu honen bitartez ikasleak bere ordenagailuarekin arituko dira lanean etahaur bakoitzari, dagokion jarduerak eskaintzeko aukera emango digu, bere ezaugarri etaerritmora egokituta. Irakasleak, ikaslearen eta gelaren jardueren jarraipen zuzena eginahal izango du bere ordenagailutik.Era honetan lan eginez, asko erraztu dezake haur bakoitzak daraman prozesuarenjarraipena eta balorazioa egitea. Hau da, denek helburu berdina lortzeak gelan, honakoarazoa izan dezake; • Aurreratuago daudenak lasaitu egingo dira eta ez dute aurreratu dezaketena aurreratuko. • Atzerago daudenak berriz, aurrerapen handiagoa egiten badute ere esfortzu handiz, ez da behar den bezela baloratzen. Sistema berri honekin, aukera gehiago dago haur bakoitzaren prozesuabaloratzeko. Beste alde batetik ordea, Lehen Hezkuntzan oso garrantzitsua dairakaslearekin izan dezaketen harremana, ikasle irakasleen arteko gertutasun etaafektibitatea. Beraz kontuz ibili beharko da era honetan lan egitearen gehiegizko 16
  17. 17. erabilpena. Garrantzitsua izango da zein edukitan erabiliko den eta erabilera kopuruaondo zehaztea. Horrez gain, lan indibiduala egitea garrantzitsua bada ere, talde lanaegitea ere oso garrantzitsua da.6.- IKT: IKASTETXE EREDUA(DIAGNOSTIKOA ESKOLAN) IKT ikastetxe eredua, 2007 urtean Tontxu Campos Hezkuntza arduradunizanik, martxan jarri zeneko hiru urtetarako proiektua da. “IKT ikastetxe ereduaren” nondik norakoak ezagutu eta gero,errealitatean 2007ko maiatzan, Hezkuntza sailak ikastetxeekin izandako hartu emanenprozedura plazaratuko dugu. Horretarako, ikastetxeari inkesta bat betearazten dio.Inkesta honetan, ikastetxeak bere egoeraren berri ematen du eta informazio honenarabera, hezkuntza sailak inkesta guztien artean entresaka bat egin eta ikastetxe batzukaukeratu zituen hiru urterako proiektu honetan parte hartzeko. Behin ikastetxeak proiektuan onartuta zegoenaren erantzuna jaso etagero, hiru urterako plana diseinatu behar zuen eta urtero-urtero, ebaluazio bat burutueta memoria bat entregatzearen ardura zeukan. . IKASTETXEKO IKT ARDURADUNARI EGINIKOELKARRIZKETA 2007 urtean kokatzen gara. Zein izan zen “IKT ikastetxe eredua”proiektuaren aurrean eskolak izan zuen interesa? Nola hasi zineten lehen urratsakematen? 17
  18. 18. Garai haietaz oroimen onak datozkit bapatean. Gogoan dut eskolakozuzendaritza taldeak beraien bilera batera gonbidatu ninduela eta bertan eman zidatenproiektuaren berri. Honekin batera, ikastetxeko arduraduna izateko proposamena luzatuzidaten eta guztioan artean baiezkoa erabaki eta ikastetxeko sustatzailea naiz garaihaietatik gaur egunerarte. Lehen urratsak interesgarriak izan ziren oso, baina berehalakonturatu ginen proiektuak hutsune nabarmenak zituela. Denborak baieztapen hauekindartzera bultzatu gaitu; gobernu aldaketak politikari desberdinak ekarri ditu etaTontxu Camposen garaiko proiektua ez dute uztartu agintari berriek eta honekdesorekak sortu ditu ikastetxetako egunerokotasunean. Hasieratik zuk eraman al duzu proiektuaren ardura eskolan? Gustokoardura al duzu? Pertsonalki, oso proiektu interesgarria dela iruditzen zait, bai lehen eta baitaorain ere; izan ere, teknologia berriek hezkuntza arloan aurrerapauso eta aukerahaundiak eskeini dezaketela uste dut. IKT mundua betidanik gustatu izan zaitpertsonalki eta horrek bultzatu ninduen bere garaian arduradun izateari baietza ematera.Eguneroko lanean gorabeherak izaten dira; berritzegunetako arduradunekin, ikastetxekoarduradunekin…, dena den, eskola mailan, irakasleak motibatzea ez da erreza izaten,estrategia egoki batekin asmatzean datza proiektu honek eskolan arrrakasta izatea ala ez. Zein izan zen irakaslegoaren jarrera hasieran eta zer nolako bilakaera izandu? Hasieran jarrera gaur egungoa baino hobea zelakoan nago. Irakaslegoa faktoredesberdinengatik baldintzatua dago; soldata eta pertsonal baliabide murrizketak,IKTrekiko beldurra…, zehazki ezin dut adierazi zein den arrazoia baina motibazio faltaikusten dut askorengan. Adibidez eta aurreko galderarekin loturik, gure ikastetxeanikasturte honetan irakasle orok derrigorrez egin behar izan du IKT ikastaro amankomunbat. Esperientzia hau ez batere positiboa izan eta datorren ikasturterako planak aldatubehar ditugu. Nere ustez, borondatezkoa izan behar du eta formakuntza mota hau ezindaiteko derrigortu. Formakuntza orokorrean bai beharrezkoa eta derrigorrezkoa behardu izan baina norberak aukeratutakoa. Horregatik diot, estrategia egoki bat martxanjartzeak berebiziko garrantzia duela. 18
  19. 19. Pozik al zaude berritzegune, hezkuntza saila… , jaso duzuen laguntzarekin? Zoritxarrez lehen aipatu ditudan gobernu aldaketak, eragin zuzena dute proiektuberritzaile hauen aurrean. Nere ustez desberdindu egin behar da berritzegune etagobernuak emandako tratuetan. Urte batzuk pasa dira berritzeguneko IKTarduradunekin harremanak ditugula eta hauekiko kexarik ezin dut adierazi; zoritxarrez,galtzak bete lan dituzte gure eskaerak erantzuten eta lanez gainezka momentu oro.Gobernuak aldiz, egoera hau ondo ezagutzen du eta egoera ez da aldatzen; baliabideakez ditu haunditzen baina bere proiektu erreferentea bolo-bolo eta ahoz-aho daramabatetik bestera, dominak bai leku batean eta bestean jartzen. Egunerokotasunean sortzendiren trabak eta kezkak konpontzeko baliabiderik ez da gehitzen eta horrek eraginzuzena dauka gure hezkuntza komunitateetan. Zeintzuk dira proiektu honen ahuleziak eta indarguneak? Ahuleziak: Gobernu aldaketak sorturiko desorekak. Irakasle batzuren jarrera eskasa. Ikastetxetako IKT arduradunen arteko lan talde harrernanik ez dago. Beriitzegunetan pertsonal balibide gutxi eta egun ESKOLA 2.0 proiektuarekingainezka. Egunerokotasuneko arazo txikiak: koneksio arazoak, arbela digitalk oso berandueskoletara… . Indarguneak: Irakasle batzuren jarrera arduratsua eta profesionala eta honekin loturik 10 urteatzera eginenz irakaslegoak orokorrean emandakoa aurrerapausoa IKTrekiko. Eskoletako geletan baliabideak izatekoa aukera eta honek eman dezakenaurrerapausoa. Ikastetxe eta guraso artean ON LINE harreman izateko aukera. 19
  20. 20. 20

×