E-LEARNING 2.0

Eba Fernández, Aysin Rega, Leire Sanchez, Judit Sancho
Olatz Unda, Aitziber Ureta eta Andoni Vazquez

Lehen Hezkuntza. 2.Maila
32.Taldea

Irakasgaia: IKT
Irakaslea: Alaitz Tresserras Angulo
Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiek, hezkuntza sisteman sartze
ikaragarria izan dute eta horrek hainbat aldaketa ekarri ditu; ez bakarrik ikasleei
informazioa

eskaintzeko

moduan,

baizik

eta

irakaskuntza

prozesuaren

alor

desberdinetan: metodologia, irakaslearen eta ikaslearen rolak, ikaskuntza estrategiak,
ebaluatzeko moduak…
Gugan eragina izan duten teknologien artean nabarienak, testu liburuak eta Internet
izan dira. Interneten kasuan, azpimarratzekoak dira Web 2.0 eta E-Learning.

WEB 2.0
Interneteko plataforma bat da, non erabiltzaileak informazioa jasotzeaz gain, ekoiztu
egiten duen. Horren adibide aipagarrienak, blogak, wikiak eta sare sozialak dira.

Horrez gain, Web 2.0-ak honako ekarpenak egin ditu:
- Elkarrekintza eta parte-hartzea.
- Edukiak nahasteko, trukatzeko, zabaltzeko...aukerak ematen ditu.
- Erraza, erabilgarria eta irekia denez, edukiak azkar eguneratzen dira.
- Erabiltzailea tresnaren parte bilakatzen da, eta etengabe ikasten eta hobetzen du.

E-LEARNING
Ikaste-irakaste prozesu bat da, kurtso bateko diseinuan, aplikazioan eta ebaluazioan
oinarritzen dena. Ordenagailuen bidez egiten denez, leku desberdinetako jendeak
parte hartu dezake eta bakoitzak bere erritmoa eramaten du (Area eta Adell, 2009).
Horren adibide bat, unibertsitateko ikasketak etxean bertan egitea izan daiteke.

Baina E-Learningak akats bat izan zuen: ikaste-irakaste prozesuaren parte dela onartu
beharrean, informazio gailu bat dela pentsatzea izan zen. E-learningaren bitartez,
fotokopiagailutik inprimagailura igaro gara; hau da, lehen apunteak eskuz hartzen
genituen eta fotokopiatzen genituen. Gaur egun berriz, ordenagailuan dagoena
inprimatzen dugu.
Akats horren ondorioz, E-Learningak aldaketa batzuk jasan zituen eta bere eboluzioa
abian jarri zen, E-Learning 2.0 sortu zen arte.
E-LEARNING 2.0
E-Learninga eskolatik kanpo ikasteko modu bat da. Web 2.0-ak Interneteko aplikazio
batzuk eskaintzen ditu; beraz, bi hauen batura hezkuntzan aplikatzeko baliagarria
zenez, E-Learning 2.0 sortu zen.

Ikaslea E-Learning 2.0ren oinarria da eta bere hezkuntza-prozesuaren kontrola dauka.
Beraz, irakaslea gidaria izango da eta ikaslea bere hezkuntza-prozesu horretan
bideratuko du. Horretarako, ikaslearen parte hartze aktiboa beharrezkoa da eta hau da
hain zuzen, E-Learning 2.0-ren helburua: ikaslea bere hezkuntza prozesuaren partaide
aktiboa izateko behar diren baliabide guztiak eskaintzea. Horrela, teknologia
desberdinen jabe bihurtuko da jarduera desberdinak burutzeko: informazioa bilatu
(doodle, delicious…), antolatu (igoogle, delicious…), ekoiztu (google, doc, prezzi…),
argitaratu (blog, wiki, youtube…) eta konpartitu (facebook, twitter…).

Hezkuntzan gehien erabiltzen direnak, blogak, wikiak eta sare sozialak dira. Izan ere,
hezkuntza baliabide ugari eskaintzen dituzten plataformak dira.

Bloga:
Webgune bat da, bertan sartzen den informazioaren arabera kronologikoki
eguneratzen dena. Bertan, bideoak, audioak, irudiak, testuak… sar daitezke eta
Interneteko erabiltzaileek iruzkinak utz ditzakete.
Hezkuntzan,

blogak

oso

baliagarriak

dira;

ikasle

eta

ikasle-irakasle

arteko

komunikazioa bultzatzen dutelako eta informazioaren trukaketa ahalbidetzen dutelako,
besteak beste.

Wikia:
Webeko aplikazio bat da, non bertan sartzen diren eduki guztiak erabiltzaile
desberdinek alda ditzaketen (informazioa gorde, aldatu, ezabatu…).
Wikia hezkuntzan erabiltzeak abantaila asko ditu. Izan ere, talde lana egiteko
baliogarria izateaz gain, ikasleek jarraitu duten prozesua ebaluatzeko oso egokia da
(egin dituzten aldaketak, aldaketak nork egin dituen…)

Sare sozialak:
Interneteko web orrialdeak dira, erabiltzaileek dituzten lagunarteko erlazioen arabera
harremanetan jartzen dituztenak.
Hezkuntzari dagokionez, ikasleak pribatizazioaren garrantziaz jabetzea lortu behar da;
sare sozialen erabilera segurua egin dezaten.

Aipatutako plataformez gain, Komunitate Birtualek hezkuntzan interes handia piztu
dute. Hauek, balore eta interes komun batzuk konpartitzen dituzten pertsonen
komunitateak dira, sareak eskaintzen dituen tresnen bidez komunikatuta daudenak.
Gainera, Komunitate Birtualek ezagupenak lortzea helburu bezala daukatenean,
Komunitate Birtualen Ikaskuntzan bihurtzen dira. Hau da, bertako kideen arteko
interakzioak sarearen bidez burutzen dira. Horrela, pertsonak modu kolaboratzaile
batean, ezagueraren eraikuntzan parte hartzen dute.

Horrez gain, Komunitate Birtualen Ikaskuntzak ezaugarri desberdinak ditu:
- Pertsonen arteko informazio trukean oinarritzen dira; bai auditiboak, bai bisualak eta
bai audiobisualak.
- Norabide askotako komunikazioa sortzen dute; hau da, bi pertsonen arteko
komunikazioa zein taldeen arteko komunikazioa.
- Pertsonen interakzioa, dispositibo desberdinen bidez gauzatzen da azken urteetan;
batez ere telefono mugikorren bidez.

Horrela, Komunitate Birtualen Ikaskuntzak hezkuntzarako aukera desberdinak ematen
ditu; haien artean:
- Ikaslearen motibazioa eta parte hartzea handitzen ditu.
- Inguru desberdinak har ditzakeen komunikazioa da.
- Inguru multikulturalak izan daitezke, testuinguru desberdineko pertsonak parte hartu
dezaketelako.
- Ikasleek euren ikaskuntza prozesuko kontrola izan dezakete.

Aurretik aipatutako guztiak, Inguru Pertsonaleko Ikaskuntzak sortzen laguntzen dute.
Hauek, pertsonek euren kabuz ikasten duten inguruei dagozkie. Hori dela eta, gaur
egun, Internet, dagoen Inguru Pertsonaleko Ikaskuntza mota bakarra dela uste da;
baina ez da horrela. Izan ere, betidanik existitu dira lagun-taldeak edota material
espezifikoak eta hauek ere, Inguru Pertsonaleko Ikaskuntzak dira.
Horrez gain, Inguru Pertsonaleko Ikaskuntza izateak, ikaskuntza auterregulatua dela
esan nahi du. Hau da, ikasle batek, noiz, non eta nola ikasten duen erabakitzeko
askatasuna dauka.

Azkenik, ikasleek Interneten erabileraren inguruan izan ditzaketen arriskuak eta
irakasleek horren inguruan hartu behar dituzten neurriez hitz egingo dugu.
Internetek, ikasleentzat abantaila handiak ditu, sarearen bidez informazio ugari
eskuratu dezaketelako eta aisiarako aukera asko dituztelako. Hala eta guztiz ere, bai
eskolan, bai etxean, arrisku handiak izan ditzakete; hala nola, ziberbullying-a,
pornografia, informazio faltsua jasotzea, ezezagunekin kontaktuan jartzea etab.

Arrisku hauen aurrean, eskolek zeregin aktiboa izan behar dute, ikasleak babesteko
eta sarea segurtasunez erabiltzen dutela ziurtatzeko. Horretarako, irakasleek ekintza
batzuk egin ditzakete ikasleekin:
- Ikasleek sarean egiten dutenari buruz modu irekian eztabaidatu eta Interneteri
buruzko interesa adierazi.
- Interneteko segurtasunaren gaia Curriculumaren barruan sartu.
- Eskolan Internet arduraz erabiltzen irakatsi eta hori gauzatzeko material didaktiko
egokiak erabili.
- Internet segurtasunez erabiltzeko eskola politika (IEP) ikasleek izan ditzaketen
arriskuetatik babestea xede duena prestatu eta ezarri.

Hala ere, irakasleek, modu seguru eta hezigarri batean Internet nola funtzionatzen
duen jakin behar dute erabiltzen hasi aurretik. Baina orokorrean ez dute formakuntza
nahikorik.
BIBLIOGRAFIA

http://www.youtube.com/watch?v=YPc3ghd8Kas
Cabero Almenara, J. (2013). El aprendizaje autorregulado como marco teórico para la
aplicación educativa de las comunidades virtuales y los entornos personales de
aprendizaje. Revista Teoría de la Educación: Educación y Cultura en la sociedad de la
Información.
Llorente Cejudo, María Carmen (2012). El e-learning 2.0: de la tecnología a la
metodología. @tic. revista d’innovació educativa
http://www.hikhasi.com/artikulua/813
http://www.hikhasi.com/artikulua/1375
http://www.youtube.com/watch?v=ZJqYjAlQxBQ
http://ieslluissimarro.org/wp-content/uploads/2011/12/Cuadernos-dePedagog%C3%ADa-418-Monogr%C3%A0fic_tot.pdf

E learning 2.0

  • 1.
    E-LEARNING 2.0 Eba Fernández,Aysin Rega, Leire Sanchez, Judit Sancho Olatz Unda, Aitziber Ureta eta Andoni Vazquez Lehen Hezkuntza. 2.Maila 32.Taldea Irakasgaia: IKT Irakaslea: Alaitz Tresserras Angulo
  • 2.
    Informazioaren eta KomunikazioarenTeknologiek, hezkuntza sisteman sartze ikaragarria izan dute eta horrek hainbat aldaketa ekarri ditu; ez bakarrik ikasleei informazioa eskaintzeko moduan, baizik eta irakaskuntza prozesuaren alor desberdinetan: metodologia, irakaslearen eta ikaslearen rolak, ikaskuntza estrategiak, ebaluatzeko moduak… Gugan eragina izan duten teknologien artean nabarienak, testu liburuak eta Internet izan dira. Interneten kasuan, azpimarratzekoak dira Web 2.0 eta E-Learning. WEB 2.0 Interneteko plataforma bat da, non erabiltzaileak informazioa jasotzeaz gain, ekoiztu egiten duen. Horren adibide aipagarrienak, blogak, wikiak eta sare sozialak dira. Horrez gain, Web 2.0-ak honako ekarpenak egin ditu: - Elkarrekintza eta parte-hartzea. - Edukiak nahasteko, trukatzeko, zabaltzeko...aukerak ematen ditu. - Erraza, erabilgarria eta irekia denez, edukiak azkar eguneratzen dira. - Erabiltzailea tresnaren parte bilakatzen da, eta etengabe ikasten eta hobetzen du. E-LEARNING Ikaste-irakaste prozesu bat da, kurtso bateko diseinuan, aplikazioan eta ebaluazioan oinarritzen dena. Ordenagailuen bidez egiten denez, leku desberdinetako jendeak parte hartu dezake eta bakoitzak bere erritmoa eramaten du (Area eta Adell, 2009). Horren adibide bat, unibertsitateko ikasketak etxean bertan egitea izan daiteke. Baina E-Learningak akats bat izan zuen: ikaste-irakaste prozesuaren parte dela onartu beharrean, informazio gailu bat dela pentsatzea izan zen. E-learningaren bitartez, fotokopiagailutik inprimagailura igaro gara; hau da, lehen apunteak eskuz hartzen genituen eta fotokopiatzen genituen. Gaur egun berriz, ordenagailuan dagoena inprimatzen dugu. Akats horren ondorioz, E-Learningak aldaketa batzuk jasan zituen eta bere eboluzioa abian jarri zen, E-Learning 2.0 sortu zen arte.
  • 3.
    E-LEARNING 2.0 E-Learninga eskolatikkanpo ikasteko modu bat da. Web 2.0-ak Interneteko aplikazio batzuk eskaintzen ditu; beraz, bi hauen batura hezkuntzan aplikatzeko baliagarria zenez, E-Learning 2.0 sortu zen. Ikaslea E-Learning 2.0ren oinarria da eta bere hezkuntza-prozesuaren kontrola dauka. Beraz, irakaslea gidaria izango da eta ikaslea bere hezkuntza-prozesu horretan bideratuko du. Horretarako, ikaslearen parte hartze aktiboa beharrezkoa da eta hau da hain zuzen, E-Learning 2.0-ren helburua: ikaslea bere hezkuntza prozesuaren partaide aktiboa izateko behar diren baliabide guztiak eskaintzea. Horrela, teknologia desberdinen jabe bihurtuko da jarduera desberdinak burutzeko: informazioa bilatu (doodle, delicious…), antolatu (igoogle, delicious…), ekoiztu (google, doc, prezzi…), argitaratu (blog, wiki, youtube…) eta konpartitu (facebook, twitter…). Hezkuntzan gehien erabiltzen direnak, blogak, wikiak eta sare sozialak dira. Izan ere, hezkuntza baliabide ugari eskaintzen dituzten plataformak dira. Bloga: Webgune bat da, bertan sartzen den informazioaren arabera kronologikoki eguneratzen dena. Bertan, bideoak, audioak, irudiak, testuak… sar daitezke eta Interneteko erabiltzaileek iruzkinak utz ditzakete. Hezkuntzan, blogak oso baliagarriak dira; ikasle eta ikasle-irakasle arteko komunikazioa bultzatzen dutelako eta informazioaren trukaketa ahalbidetzen dutelako, besteak beste. Wikia: Webeko aplikazio bat da, non bertan sartzen diren eduki guztiak erabiltzaile desberdinek alda ditzaketen (informazioa gorde, aldatu, ezabatu…). Wikia hezkuntzan erabiltzeak abantaila asko ditu. Izan ere, talde lana egiteko baliogarria izateaz gain, ikasleek jarraitu duten prozesua ebaluatzeko oso egokia da (egin dituzten aldaketak, aldaketak nork egin dituen…) Sare sozialak: Interneteko web orrialdeak dira, erabiltzaileek dituzten lagunarteko erlazioen arabera harremanetan jartzen dituztenak.
  • 4.
    Hezkuntzari dagokionez, ikasleakpribatizazioaren garrantziaz jabetzea lortu behar da; sare sozialen erabilera segurua egin dezaten. Aipatutako plataformez gain, Komunitate Birtualek hezkuntzan interes handia piztu dute. Hauek, balore eta interes komun batzuk konpartitzen dituzten pertsonen komunitateak dira, sareak eskaintzen dituen tresnen bidez komunikatuta daudenak. Gainera, Komunitate Birtualek ezagupenak lortzea helburu bezala daukatenean, Komunitate Birtualen Ikaskuntzan bihurtzen dira. Hau da, bertako kideen arteko interakzioak sarearen bidez burutzen dira. Horrela, pertsonak modu kolaboratzaile batean, ezagueraren eraikuntzan parte hartzen dute. Horrez gain, Komunitate Birtualen Ikaskuntzak ezaugarri desberdinak ditu: - Pertsonen arteko informazio trukean oinarritzen dira; bai auditiboak, bai bisualak eta bai audiobisualak. - Norabide askotako komunikazioa sortzen dute; hau da, bi pertsonen arteko komunikazioa zein taldeen arteko komunikazioa. - Pertsonen interakzioa, dispositibo desberdinen bidez gauzatzen da azken urteetan; batez ere telefono mugikorren bidez. Horrela, Komunitate Birtualen Ikaskuntzak hezkuntzarako aukera desberdinak ematen ditu; haien artean: - Ikaslearen motibazioa eta parte hartzea handitzen ditu. - Inguru desberdinak har ditzakeen komunikazioa da. - Inguru multikulturalak izan daitezke, testuinguru desberdineko pertsonak parte hartu dezaketelako. - Ikasleek euren ikaskuntza prozesuko kontrola izan dezakete. Aurretik aipatutako guztiak, Inguru Pertsonaleko Ikaskuntzak sortzen laguntzen dute. Hauek, pertsonek euren kabuz ikasten duten inguruei dagozkie. Hori dela eta, gaur egun, Internet, dagoen Inguru Pertsonaleko Ikaskuntza mota bakarra dela uste da; baina ez da horrela. Izan ere, betidanik existitu dira lagun-taldeak edota material espezifikoak eta hauek ere, Inguru Pertsonaleko Ikaskuntzak dira.
  • 5.
    Horrez gain, InguruPertsonaleko Ikaskuntza izateak, ikaskuntza auterregulatua dela esan nahi du. Hau da, ikasle batek, noiz, non eta nola ikasten duen erabakitzeko askatasuna dauka. Azkenik, ikasleek Interneten erabileraren inguruan izan ditzaketen arriskuak eta irakasleek horren inguruan hartu behar dituzten neurriez hitz egingo dugu. Internetek, ikasleentzat abantaila handiak ditu, sarearen bidez informazio ugari eskuratu dezaketelako eta aisiarako aukera asko dituztelako. Hala eta guztiz ere, bai eskolan, bai etxean, arrisku handiak izan ditzakete; hala nola, ziberbullying-a, pornografia, informazio faltsua jasotzea, ezezagunekin kontaktuan jartzea etab. Arrisku hauen aurrean, eskolek zeregin aktiboa izan behar dute, ikasleak babesteko eta sarea segurtasunez erabiltzen dutela ziurtatzeko. Horretarako, irakasleek ekintza batzuk egin ditzakete ikasleekin: - Ikasleek sarean egiten dutenari buruz modu irekian eztabaidatu eta Interneteri buruzko interesa adierazi. - Interneteko segurtasunaren gaia Curriculumaren barruan sartu. - Eskolan Internet arduraz erabiltzen irakatsi eta hori gauzatzeko material didaktiko egokiak erabili. - Internet segurtasunez erabiltzeko eskola politika (IEP) ikasleek izan ditzaketen arriskuetatik babestea xede duena prestatu eta ezarri. Hala ere, irakasleek, modu seguru eta hezigarri batean Internet nola funtzionatzen duen jakin behar dute erabiltzen hasi aurretik. Baina orokorrean ez dute formakuntza nahikorik.
  • 6.
    BIBLIOGRAFIA http://www.youtube.com/watch?v=YPc3ghd8Kas Cabero Almenara, J.(2013). El aprendizaje autorregulado como marco teórico para la aplicación educativa de las comunidades virtuales y los entornos personales de aprendizaje. Revista Teoría de la Educación: Educación y Cultura en la sociedad de la Información. Llorente Cejudo, María Carmen (2012). El e-learning 2.0: de la tecnología a la metodología. @tic. revista d’innovació educativa http://www.hikhasi.com/artikulua/813 http://www.hikhasi.com/artikulua/1375 http://www.youtube.com/watch?v=ZJqYjAlQxBQ http://ieslluissimarro.org/wp-content/uploads/2011/12/Cuadernos-dePedagog%C3%ADa-418-Monogr%C3%A0fic_tot.pdf