3. IKASTETXEAREN DESKRIBAPENA
Lardizabal herri eskola Aian kokatuta dago. Aia, nekazal giroko 2000 biztanle inguru
dituen Gipuzkoako herri euskalduna da, ikasle gehienen ama hizkuntza euskara delarik.
Eskola inguruan herriak eskaintzen dituen zerbitzuak ondorengo hauek dira: ludoteka,
haur txokoa, frontoia, parkea, kazeta-gunea, kirol anitzetako espazioa eta goizeko
zaintza( eskola sartu bitartean haurrei egiten zaiena). Herrian haurtzaindegi bat eta D
ereduko eskola bakarra dago. Eskolak, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza baino ez
du eskaintzen, Bigarren Hezkuntza burutzera Zarautzera edo Oriora joaten direlarik.
Gaur egun, eskola honetan linea bakarra dago eta 4 eta 5 urtekoak; 2. eta 3. mailakoak;
eta 4. eta 5. mailakoak gela berean daude. Taldekatze honen arrazoia ikasle kopurua da.
Guztira 100 ikasle daude bi eraikinetan eta 7 geletan banaturik.
IKASTETXEAREN BALIABIDE TEKNOLOGIKOAK
Eskolan, betidanik egon izan da, IKT-en gela, nahiz eta lehen ordenagailu gela deitu.
Bertan informatika klaseak ematen ziren eta zenbait ikasgaitan, eta baliagarri zenean,
bertara joaten ginen lan digitalak egitera. Internet-a ere, eskuragarri egon izan da,
hezkuntzan erabilera duenetik, hasiera batean, erabilera egokia ematea zaila izan zen
arren. Gaur egun, gela hau, hamabi ordenagailuz, inprimagailu/eskaner bat eta kanoi
batez ornitua dago.
Bestalde, eskola orain dela bi urte inguru, “eskola 2.0” programa hastapenak egiten hasi
zen. Ondorioz, gela batean, 5. eta 6. mailakoen gelan, arbel digitala eta ikasle
bakoitzarentzako ordenagailu eramangarri bana jarri zituzten. Programa honen
abantailak eta ikasleen aurrerapen egoki eta jarrera ona ikusirik, beste gela batean ere
gauza bera egitea erabaki zuen eskola kontseiluak. Honela, 3. eta 4. mailakoen gelan
ere, arbel digital bat eta ikasle bakoitzarentzat ordenagailu eramangarri bana jarri zuten,
beraien beharrezko gailu eta programa guztiekin.
4. IRAKASLEEN JARRERA IKT-EN INGURUAN
Informatikako klaseak emateko irakasle bat egoteaz gain, tutore guztiak Ikt-ak
erabiltzen saiatzen dira baliagarri egiten baitzaie. Bestalde, irakasle guztiak IKT-en
inguruko etengabeko prestakuntzan dihardute astean bi orduz izaten dituzten klaseen
bidez.
Beraien gelan, eskola 2.0 duten irakasleak ere oso gustura daude programa honek
ematen dizkien abantailekin. Baina, badute, kritika bat ere. Beraien ustez, baliabide hau
oso egokia izan arren, hezkuntzan erabilgarriago izan dadin, material didaktikoa falta
da. Hau da, ez dago digitalizatutako irakasgaietako eduki jarraiturik. Eta irakasleek
beraiek bilatu eta egokitu behar dute, sarean han-hemenka dagoen informazioa, ondoren
ikasleei behar den moduan helarazteko. Hauen proposamena, irakasleriaren zati bat,
jada hezkuntzan esperientzia duena, eta noski IKT-ak menperatzen dituena,
digitalizatutako material didaktikoen sorrerara dedikatzea da.
HOBEKUNTZARAKO PROPOSAMENAK
1- Etxerako lanak moodle bezalako plataformen bidez kudeatu.
2- Blogak ezagutu, sortu eta mantentzen irakatsi.
3- Power-point programaren erabilera eta baliabideak ezagutu eta erabiltzen
ikasi, beste irakasgaiekin uztartuz.
4- Posta elektronikoaren ezagutza eta erabilera irakatsi.
5- Interneten dagoen informazioaren trataera eta jarrera kritikoa bultzatu,
hautespen egokiak egite aldera.
6- Irakasleei beraien irakasgaiak ematerako orduan baliagarri zaizkien programa
edo software informatikoen ezaguera ahalbidetu eta erabiltzea bultzatu.
5. 7- Arlo ezberdinetarako baliagarriak diren software edo programa informatikoak
ikasleei irakatsi, baliagarriak diren neurrian.
PROPOSAMEN BATEN AZALPENA
2-Blogak ezagutu, sortu eta mantentzen irakatsi.
Zergatik erabili blogak:
Ikasleek nahi dutenean nahi duten guztia idazteko erabil dezakete, sormena
bultzatuz.
Blogaren izaera publikoak (doakoa da) ikastarotik kanpoko beste pertsonekin
komunikatzea ahalbidetzen du (gurasoak, beste ikasleak... esaterako), baita ere
nola ez, ikasgelako beste ikasleekin ere (elkarlana eta talde-lana ahalbidetuz edo
erraztuz) . Ildo beretik, ikasleak egindako sarreren inguruan, kanpokoek
iruzkinak egin ditzakete, honela ideiak partekatuz eta eztabaidak sortuz
(kritikotasuna bultzatuz). Horrela elkarreragina ere sortzen da.
Bloga ikaslearena da eta irakasleak kudeatutako bestelako aktibitateen aldean
askoz motibagarriagoa izan daiteke. Gainera, oso erreza da eraikitzeko eta
erabiltzeko, dinamikoa baita.
Ikasleari ingurune publiko batean edukiak sortzeko aukera ematen dio blogak,
beste ikasleekin elkarlana eta koordinazioa bultzatuz.
Zertarako erabili blogak:
Unitate didaktiko baten amaieran erabil daiteke ikasleek ikasitakoa nahiz
lortutako aurrerapen pertsonala erakutsi eta irakasleak ebalua dezan. Horretaz
gain, irakasleak gai ezberdinak koordinatu, kudeatu eta hornitzeko erabil dezake.
Tutoretza lanetarako ere baliagarria da. Bestalde, jarduera gida bezala ere
abantaila atera dakioke.
Ikastaroaren edukiekin lotu ez arren, bloga espazio egokia izan daiteke ikasleen
interes pertsonaleko edukiak konpartitzeko eta informazio iturri gisa.
6. Iradokizunak:
Ikasleak bloga labur baina maiz erabiltzera eta beste ikasleen blogak bisitatzera
adoretu.
Testuaz gain, irudiak nahiz bideoak (elementu multimediak) erabiltzera adoretu.
Ikasturte osoko eguneroko bezala erabiltzea proposatu daiteke (ikastetxeko
zereginen inguruan), sartutako informazioa data eta orduaren arabera kokatzen
baitira.
Ikastetxeko beste eremuetara zabaltzeko proposamena egin, hala nola irratia,
aldizkaria, ikastetxeko ikasgelaz kanpoko aisialdi jarduerak...
Ariketa:
· Lehenik eta behin, irakasleak blogen inguruko azalpen bat emango du eta ikasleen
aurre ezagutzak detektatuko ditu, gero hortik abiatzeko.
· Behin sarrera hori eginda, ostiraletako azkeneko ordua erabiliko dute, asteburuan eta
aste guztian zehar egindako lanak eta material interesgarriak blogera igotzeko, horien
artean noski, material multimediak.
· Ikasleek asteburuetan, gurasoei astean zehar egindako lana erakutsiko diete.
· Ebaluazio eta kurtso amaieran, blogera igotako materiala errepasatuko dute ikasturteko
garapena ikus dezaten (ikasi dutenaren baliagarritasunaz ohar daitezen).