SlideShare a Scribd company logo
1 of 9
Download to read offline
EGUNEROKOA. ABENDUA
0
EGUNEROKOA. ABENDUA
0
ABENDUAK 1, Asteartea
Ikastolako pareta guztiak
apainduta zeuden gaur arratsalderako.
Euskarak 365 egun dinamikaren harira
HHtik DBHrainoko ikasleek euskararen
egunerako girotzen hasiak dira.
Arratsalde partean ere, hala jarraitu
dute eta klasean grabazio txiki bat egin
dugu Aberriaren mugak abestiaren
(https://www.youtube.com/watch?v=sP
34ia3ENW0) bideoa grabatzen, hau
beste mailako abestiekin batera editatu
eta dinamikaren zati izango da. Hala
ere, ez noa hortara. Gaur LH6. Mailako
haurrak abesten hasi aurretik haien
ohiukin harrituta utzi naute:
- IN-DE-PEN-DEN-TZI-A! (bis)
Ez dira minutu luuze batean gelditu,
harro, konstienteki oihu egin dutela
iruditu zait. Baina, benetan ba al dakite
zer dioten? Benetan ba al dakite zer
den aldarrikatu dutena? Ba tira, duten
adinagatik ezetz esango nuke, politikaz
haratago beste interesgune batzuk
dituztela baina haiekin 2 aste luze
igarota eta ikastolak sustatzen dituen
baloreak kontutan hartuta batek baino
gehiagokesaten zuena konstienteki zioela
esango nuke.
Nola dakidan hori? Nola baiezta
dezakedan halakorik? Egia esan, aste
honetan txanelan Europaren gaia
egokitu da eta honek ikasleen ideologiak
definitzen lagundu dituela esango nuke.
Orain denek dakite zer den eta zer ez
den Euskal Herria eta ildo honetatik
bakoitzak bere bidea egiten hasia dela
uste dut. Esan bezala, batzuei ez zaie
politika interesatzen, beste batzuek
ordea euren lurra defendatu eta
abertzaletasunaren hainbat zainu agertu
zaizkie. Hala ere, oraindik badaukate
euren norabide politiko-soziala
definitzeko astia.
ABENDUAK 2, Asteazkena
Galduta nabil
GRALarekin, noraezean, ate asko itxi
dizkidate eta jada ez dakit nora jo. Edo
tira baliteke behar bezain beste ez
saiatu izana baina lehen begiradek asko
EGUNEROKOA. ABENDUA
1
esaten dute eta ez dut benetan
interesik edo premiarik ikusten ez duten
lekuan hezkuntza berrikuntzaren
rolloaren txapa eta muturra sartu nahi.
Uda aldean UPNAn egindako robotika eta
programazio ikastaro batek begiak ireki
zizkidan eta hezkuntza berrikuntza
posible zela ikustarazteaz gain honekiko
interesa piztu zitzaidan. Bi astetan ez
nuen robotika hezitzailearen inguruko
mundu guztia ikasi, baina tira, irakasleok
formatzeaz gain ikasleekin ikasitakoa
praktikara eraman eta honen inguruko
hausnarketa egin nahi nuen. Posible zela
izango zen, izan ere, irailean ikastolara
joatean IKT proiektu bat martxan
jartzeko asmoa adierazi nion
zuzendariari. Hala ere, praktika
hasitakoan aurretik baieztautu eta
oniritziz hartutakoa ahaztu egin zaiela
dirudi. Gainera, aurretik Idoia jarri
zidaten tutore, IKTak egunerokotasunean
erabiltzen dituena, orain ordea, Eiderrein
etaHezkuntza berezian nago eta ez dut
nire jarduna nola bideratu ikusten.
Esango didazue, hitz egin ahal duzu
irakasleekin, tutoreekin, zuzendariarekin…
buruhauste horiek argitzeko? Noski,
zuzendariarekin hirutan egon naiz,
tutorearekin eta GRALekoarekin ere hitz
egin dut baino ez dut erantzun zehatzik
jaso. Mesedez ezezkoa bada ere
esaidazue zerbait! Erantzuna behar dut!
Bai ala ez, baina erantzun garbia!
ABENDUAK 3, osteguna
Gaur, euskararen egunarekin batera jai
eguna dugu ikastolan baina ez pentsa
etxean geldituko naizenik, 11etatik
aurrera, hitzordua daukagu euskaldunok
Foruen Plazan, Euskararen garrantziaz
jabetuta Altsasuko herrian euskara kalera
atera eta indarrez ospatu eta
aldarrikatzeko.
Beraz, enaiz etxean
geldituko, euskara sustatzearen beharraz
konztiente bertan parte hartzeko
beharra sentitzen dut eta.
ABENDUAK 4, Ostirala
Aurrekoan ikastolako irakasle ohi
eta egungo idazkari Aitziberrek
proposamen interesgarria egin zidan.
Bere seme Beñat LH2.mailan dago eta
ikaskuntzarako errortzua behar zuela
komentatu zidan. Orain arte berarekin
ibili izan da etxean bidalitako etxeko
lanak eta lan gehigarriak burutzen baina
Aitziberren esanetan bere semeari
hainbeste kostatzen zaionez oso astuna
egiten zaio egunero berarekin etxeko
EGUNEROKOA. ABENDUA
2
lanak egiten aritzea. Esaten zidanaren
arabera, konfiantza egonda ez du inoiz
lanik egitea nahi izaten eta gainera ama
gisa asko presionatzen duela onartzen
zidan, uneoro liskarrak sortuaz. Honen
aurrean, ni Altsasun egonda klase
partikularrak emateko proposatzea
pentsatu eta nigana jo dute. Egia esan,
ez da lehen aldia klase partikularrak
ematen ditudala baina bai hain maila
txikian eta hezkuntza premia berezi
nabarmenekin. Beti LH4tik
DBH4.mailako ikasleekin egon naiz baina
egia esan erronka polita eta aberatsa
izango zela pentsatuta baiezkoa eman
eta gaur bere tutorearekin bildu naiz.
Mendiko ikastolatik atera eta
Txiokara jeitsiko naiz arratsaldean bere
tutorearekin solastera. Izan ere,
ezinbestekoa ikusi dut tutorearekin
elkartzea Beñaten egoera zein den azal
diezadan eta berarekin landu daitekeena
edo komeni dena elkarrekin adosteko.
Askok partikularrak ematea etxeko lanak
egitea dela usteko dute baina benetan
errefortzua eman nahi bada eskola eta
eskolaz kanpoko irakasleon hartu-eman
eta koordinazioa beharrezkoa dela
deritzot.
ABENDUAK 9, asteazkena
Zubia azkar pasatzen da eta gaurkoan
ikastolara bueltatzea baino ez zaigu
gelditu ikasle eta irakasleoi. Egia esan
gaurko eguna ikastetxeko jardunean
baino, onatu beharra daukat beste gauza
batean neukala, arratsaldean irekitzekoak
ginen erakusketan alegia.
Zubia izan badugu ere,
AltsasuMemoriako kideak orduak eta
orduak sartu ditugu erakusketari azken
ukituak ematen eta propagandako azken
faseari ekinez baina tira, arratsaldeko
19:00ak iritsi eta publikoari ateak
zabaldu dizkiogunean denon aurpegietan
irriak azaldu dira. Denbora luzeko lanak,
bigarren fase honetan ere merezi izan
duela esango nuke. Atea zabaldu eta
sarrera hutsik egoteko beldurra bagenuen
ere kontrakoa izan da, jendez beteta
zegoen sarrera eta pixkanaka sartzen
joan dira. Ikusleen aurpegietan emozio,
tristura, harridura… aurpegiak ikusi izan
ditut eta benetan, batzuen eskerrak
barruraino iritsi zaizkit.
EGUNEROKOA. ABENDUA
3
ABENDUAK 11, Osteguna
Azken astea dut D gelan eta ahalik eta
etekinik handiena ateratzen ari nionaren
susmoa daukat. Hala ere, nahiz eta D
gelan ikasleek lantzen dutena
interesgarria, probetxuzkoa eta
baliagarria iruditu integrazio saioak…
Buufff!!! PTaren ordu librea direla
dirudi! Kontxo benetan integrazioa
gauzatu nahi bada nolatan eraman
dezakezu haurra gainotzeko 25 ikasleekin
bere “batuketen fitxa” egitera
inguruneko klase batean? Mesedez! Nola
parte hartuko du haurrak horretan?
Tira, eskerrak orain soilik Jonen plastika
saioko integrazio saioetara noala eta
bertan Jonen aldetik eta ikaskideen
aldetik nolabaiteko ahalegina ikusten
dudala… PTaren aldetik ordea… ez dut
uste bere lana D gelan ematen denera
mugatu beharko litzatekeenik!
ABENDUAK 12, Ostirala
Azkenean! Gauzak lotzen noa, poliki
baina aurrerantz noa. Gaurkoan
arratsaldeko saioak niretzat hartu ditut,
GRAL eta hezkuntza berrikuntzako
proiektua definitzen joateko. Izan ere,
gaur, arratsaldeko ordu terdi luuuze
Lorearekin hizketan egon naiz. Nire
autobiografiaren feedback-a egin dugu
baina horrez gain praktiketan GRALa
bideratzeko izaten ari naizen mugez ere
solastu gara. Egia esan, esan didana
esatea behar nuen! Ziurrenik Makey
Makey xaflaren bat EHUk uzteko aukera
izango dut! Ze
ondo!
Orain, soilik ikastolan hau bideratzen
uztea gelditzen da, eta tira,
astelehenean Manu zuzendari eta IKT
arduradunarekin gelditua naiz honen
inguruan solasteko. Gogoak dauzkat unea
iristeko eta espero dut baiezkoa ematea
ikusi ditudan bideo-tutorial amaigabeak
hutsean ikustea enuke nahi eta!
ABENDUAK 14, Astelehena
Gaurkoa bai egun ezberdina,
interesgarria, baliagarria, begiak
irekitzekoa. Zergatik? Tira, gaur beste
gela berri batean hastekoa nintzen,
ikasle berriak, irakasle berriak, eduki
berriak, metodologia berria… dena berria
izatekoa zen baina gelan sartu aurretik
orientatzailearekin hitz egin nahi nuen,
baina tira ezinezkoa izan zait berarekin
kontaktuan jartzea eta laster jo dute
10ak. Noski, ez nintzen beste ia bi
orduz noraezean ibiliko, Manurekin
gelditua nintzen eta horregatik ez nuen
ezta gela berrian ate joka hasi nahi.
EGUNEROKOA. ABENDUA
4
Manurekin izandako elkarrizketa luzeak
ikastolaren erralitate gazi-gozoaren berri
eman dit. IKTen arduradun, zuzendari
pedagogiko eta DBHko zientzietako
irakasle eta nire irakasle ohi izan den
heinean asko zuen kontatzeko eta nik
galdetzeko ere. Orain enaiz solasaldian
hitz egindakoaz luzatuko baina dena
grabatu eta GRALean, IKTen
errealitatearen isla azalera emateko
guztiz baliagarria izango zait, baita
hausnarketa propiorako ere.
ABENDUAK 15, asteartea
ABENDUAK 16, astezkena
Badirudi azken aste korapilatsu
honetan irakasleak lanpetuta dabiltzala,
notak jartzen, jaialdia prestatzen,
gabonetako azken prestakuntzak egiten,
gurasoekin bilerak adosten… goraino
daude denak! Eta noski testuinguru
honetan estresak jota baja hartu duen
pare bat agertu dira. Gaur beraz,
irakasle batek baja hartu du eta LHko
hiru gela ezberdinetan (4,5 eta 6) klase
emateko prest egongo nintzatekeen
galdetu didate.
Bueno galdetu baino, zuzendaria
lehen orduan etorri zait erdi
desesperatuta laguntza eske. Noski
nirekin kontatzeko esan diot, praktikalari
gisa erronka ederra baita ezagutzen ez
dituzun ikasleen gela batera sartu eta
ordutxo batzuetan irakasle papera
hartzea. Egia esan primeran hartu
naute, LH 4 eta 5. Mailakoek. Ez naiz
aurretik beraiekin egon baina primeran
moltatu gara. Irakurketa saioa zeukaten
baina tira, egia esan ez dugu saio osoa
hortan pasa. Elkar ezagutu dugu lehenik,
asteburuko jaialdian egin dutena gogoz
kontatu didate eta ondoren bai, sintonia
burutu eta lanean jardun gara.
Esperientzia bikaina beraz gaurkoa!
Hala ere jakin badakit halako lana
niri ez dagokidala eta kontratudun
irakasle batek egin beharko lukeela
ordezko lana baina egia esan orduak
berdin berdin sartuko ditut ikastolan eta
ahalik eta esperientzia berri gehiago izan
hare hobeto! Pistinara bota naiz gaur
baina lehor atera naiz bertatik!
ABENDUAK 17, Osteguna
Gaurko egunean goiz osoa
irakaslerik gabe pasa dugu TG gelan
zaintzaileak eta biok. 4 ikasle daude
gelan baina bakoitzak behar ezberdinak
eta atentzio espezializatua behar du. Bi
egun baino ez daramatzat gela honetan
eta egia esan oraindik ez dakit ondo nola
EGUNEROKOA. ABENDUA
5
funtzionatzen duen, errutina ugari
dituzte baina tira, gutxinaka ikasten
joango naiz. Oraindik ez dut
irakaslearekin lasaitasunez hitz egiteko
aukerarik izan, goraino dabil eta tira ez
dut presionatuko baina egia esan
berarekin solasalditxo bat izatea
gustatuko litzaidake gelan nire rola zein
izatea gustatuko litzaiokeen jakiteko.
Badakizu irakasle bakoitza mundu
bat da eta batzuek laguntza ohiuka
eskatzen dituzten arren beste batzuek
zenbat eta isilago eta alboratuago egon
hobeto. Egia esan, askoz gehiago ikasten
da parte hartzen baina batzuetan
klaseak magistralak direnean eta
irakaslearen rolak lehentasuna duenean
isilik egon eta entzutea baino ez da
gelditzen. Hala ere, gela honetan irakasle
mahaia ez da ezertarako erabiltzen,
irakaslea ez da behin ere eseri gelan
naraman bi egun hauetan beraz parte
hratzeko aukera izango dudalakoan nago.
Oraingoz, laguntza eskaten didatenean
baino ez dut esku-hartuko, ez baititut
ikasle bakoitzaren helburuak zein diren
ezagutzen. Hala ere ondo hartu naute,
nire izenez deitzen naute eta ez naiz
klaseko ardi beltza! Gainera
zaintzailearekin denbora ugari pasatzen
dut eta gure ikas-irakas esperientziak
elkarri entzuteak asko laguntzen nau.
ABENDUAK, 17 Ostirala
Gaur ikastola osoa mugituta
dabil, ez da gutxiagorako, bihar
IKASTOLAKO JAIALDIA dugu! A ze
oroitzapenak!!! Txiki txikitatik 16
urteetara gabonak beti ikastolako
jaialdiarekin erlazionatzen ditut eta
aurten jaialdiaren prestaketa beste rol
batetik pairatu izan dut,
praktikalari/irakasle baten aldetik eta ez
ikaslearenetik.
Izan ere, txikitatik beti espero
izandako egun handia zen jaialdia,
jendaurrean lotsa pixka bat pasa baina
hilabete osoan prestatzen joandakoa
taldean erakusteko ordua. Orain ordea,
irakaslearen roletik ez dut berdin
ikusten. Jaialdiak irakasleari kriston lan
karga suposatzen dio gainera tentsioz,
ebaluaketaz, notez… beteriko aste
korapilatsuetan. Gauzak horrela honen
baitan irakasleen aldeko komentarioak
haien iritziak argitara ematen dituzte:
- Eskerrak! Guri aurten ez zaigu
tokatzen jaialdia egitea, marroi
bat da.
- Ene! Buelta ugari eman dizkiot
buruari aurten jaialdian zer
egingo pentsatzen baina beti
ideia berdinak datozkit burura…
- Tira ikasleak berde dabiltza baina
ateratzen dena egin eta listo, ez
diot gehiago eskatuko neure
buruari!
EGUNEROKOA. ABENDUA
6
- Ene! Ez dakizue zenbat ordu
galdi ditugun jaialdi ditxoso hori
prestatzen… ikasgai gehienetan
guztiz atzeratuta gabiltza!
- Sokorro!! Pasa dadila jaialdia ya!
Ikasleak erotuta dauzkat jaialdia
dela eta!
Hala ere, komentario guzti hauen
atzetik ilusioa atzeman dezaket,
bestela argi dago, irakasleengatik
izango ez balitz jaialdia bertan
behera geldituko litzateke duela asko.
Jaialdiak bere xarma ematen dio
Iñigo Aritzako negu hotzari eta
ikasleek ondo pasatzeaz gainera
ikastolaren partaide den komunitate
osoak disfrutatu egiten du!
Abenduak 21, astelehena
Gaurkoan, bi asteren ostean TG
gelako tutorearekin lasai hitz egiteko
aukera izan dut. Aurretik gelako 4
ikasleen heziketa helburuak biltzen
zituen txostenak inprimatu eta begirada
bat botatzeko gonbitea egin bazidan
arren, aste hauek nahiko kaotikoak izan
dira. Jaialdia, notak, ebaluazio saioa,
gabonak… dena pilatzen da azken
asteetan eta praktikalari gisa halako
egunetan hastea irakasleentzat estugarria
izan daiteke. Ildo horretatik, nahiago
izan dut margenean gelditu eta
azalpenak eskatzen ez itotzea. Hala ere,
gaur gelaren antolamendu eta martxaren
inguruan dena azaldu dit baita ikasle
bakoitzarekin lantzen ari direna ere. Egia
esan, hizketa hau beharrezkoa nuen,
batez ere ikasle bakoitza non dagoen eta
zer helburu jarri zizkion jakin eta ildo
honetan nire esku hartzea bideratzeko.
Bestalde, jaialdiaren harira esan
beharra daukat TG gelako ikasleek ez
dutela parte hartu, ezta euren
integrazioko kideekin ere. Egia esan,
honek integrazioaren kontrako aldera
egitea dela deritzot. Ikasle hauei aukera
berdintasuna islatu eta transmititu nahi
badiegu gutxienez jaialdian parte hartzea
ere sustatu beharko litzateke.
Abenduak 22, asteartea
Iritsi da azken eguna! Gizean goiz
esnatu eta armairutik galtza eta
kamiseta bat hartu beharrean gaurkoan
gona janztea egokitu zait. Ez edozien
gona, euskal jantziarena baizik. Gaur,
azken eguna, ikastola osoa kaxeroz
jantzita joan gara, gabonei euskaldun
xarma jartzeko ahaleginaz.
EGUNEROKOA. ABENDUA
7
Nola ez, ikastolako azken egunean
argitxo, olentzero eta Mari Domingi
ikastolara etorri dira eta hauek etorri
aurretik haiendako eskutitzak idazten
jardun dugu goiza. Haurrak urduri egon
dira goiz osoan, Olentzero iritsiko zain
eta hau iristean, Olentzerok oparitutako
mahai-jolasa eta errotulagailuak asko
eskertu dituzte! Ondoren ikastola euskal
musikaz alaitu digute trikitilariek eta
ederki pasa dugu klase orduan dantza
eta abesten!
Ondoren irakasle bazkaria egongo da
baina ni Donosti bidean nago jada,
trenetik egunerokoa idazten eta bazkari
hartara joateko penarekin. Egia esan,
irakasleren baten gonbidapena jaso dut
baina Donostian bildu beharra daukat
gaur eta bi gauza ezin dira batera egin.
Beste batean izan beharko.
ETA GAUR, HURRENGO URTE
ARTE EGUNEROKOA IDAZTEARI
UTZIKO DIOT! NIRE BEHATZEK
OPORRAK BEHAR DITUZTE!

More Related Content

What's hot

1. foroa
1. foroa1. foroa
1. foroaLiiide
 
Lehen hezkuntzako oroitzapenak
Lehen hezkuntzako oroitzapenakLehen hezkuntzako oroitzapenak
Lehen hezkuntzako oroitzapenaktxinparta1
 
IHP Larraul
IHP Larraul IHP Larraul
IHP Larraul LARRAUL
 
Teknologia berrien konparaketako testua
Teknologia berrien konparaketako testuaTeknologia berrien konparaketako testua
Teknologia berrien konparaketako testuagueste3a7bc7
 

What's hot (7)

1. foroa
1. foroa1. foroa
1. foroa
 
Lehen hezkuntzako oroitzapenak
Lehen hezkuntzako oroitzapenakLehen hezkuntzako oroitzapenak
Lehen hezkuntzako oroitzapenak
 
IHP Larraul
IHP Larraul IHP Larraul
IHP Larraul
 
01.ari(h)itzak
01.ari(h)itzak01.ari(h)itzak
01.ari(h)itzak
 
Teknologia berrien konparaketako testua
Teknologia berrien konparaketako testuaTeknologia berrien konparaketako testua
Teknologia berrien konparaketako testua
 
Eskolako lanak (zuzenketa)
Eskolako lanak (zuzenketa)Eskolako lanak (zuzenketa)
Eskolako lanak (zuzenketa)
 
Eskolako lanak (jatorrizkoa euskaraz)
Eskolako lanak (jatorrizkoa euskaraz)Eskolako lanak (jatorrizkoa euskaraz)
Eskolako lanak (jatorrizkoa euskaraz)
 

Viewers also liked

ANIZTASUNARI ERANTZUTEN DION IKASTOLA?
ANIZTASUNARI ERANTZUTEN DION IKASTOLA?ANIZTASUNARI ERANTZUTEN DION IKASTOLA?
ANIZTASUNARI ERANTZUTEN DION IKASTOLA?Edurne M. Arrese
 
Helmsley – easy walk
Helmsley – easy walkHelmsley – easy walk
Helmsley – easy walkJohn C
 
Proposal for Assessment and Feedback
Proposal for Assessment and FeedbackProposal for Assessment and Feedback
Proposal for Assessment and Feedbacksarrrer
 
dịch vụ thiết kế tvc quảng cáo sản phẩm
dịch vụ thiết kế tvc quảng cáo sản phẩmdịch vụ thiết kế tvc quảng cáo sản phẩm
dịch vụ thiết kế tvc quảng cáo sản phẩmclemente624
 
Neeti_Mathur Resume
Neeti_Mathur ResumeNeeti_Mathur Resume
Neeti_Mathur ResumeNeeti Mathur
 
Event assistant performance appraisal
Event assistant performance appraisalEvent assistant performance appraisal
Event assistant performance appraisalpetermiken89
 
1 May THIS IS LONDON LoRes
1 May THIS IS LONDON LoRes1 May THIS IS LONDON LoRes
1 May THIS IS LONDON LoResMaggie Dickman
 
Roseberry%20 topping%20~%20hard%20walk
Roseberry%20 topping%20~%20hard%20walkRoseberry%20 topping%20~%20hard%20walk
Roseberry%20 topping%20~%20hard%20walkJohn C
 
bảng giá làm video quảng cáo nhanh nhất
bảng giá làm video quảng cáo nhanh nhấtbảng giá làm video quảng cáo nhanh nhất
bảng giá làm video quảng cáo nhanh nhấtcyrus781
 
ở đâu thiết kế tvc quảng cáo nhanh nhất
ở đâu thiết kế tvc quảng cáo nhanh nhấtở đâu thiết kế tvc quảng cáo nhanh nhất
ở đâu thiết kế tvc quảng cáo nhanh nhấtlogan671
 
Stid wood to barden tower
Stid wood to barden towerStid wood to barden tower
Stid wood to barden towerJohn C
 
tư vấn làm tvc quảng cáo kiến trúc
tư vấn làm tvc quảng cáo kiến trúctư vấn làm tvc quảng cáo kiến trúc
tư vấn làm tvc quảng cáo kiến trúcjeffry855
 
Reality. Как улучшить работу сервисного центра?
Reality. Как улучшить работу сервисного центра?Reality. Как улучшить работу сервисного центра?
Reality. Как улучшить работу сервисного центра?Yaroslav Kulik
 

Viewers also liked (20)

ANIZTASUNARI ERANTZUTEN DION IKASTOLA?
ANIZTASUNARI ERANTZUTEN DION IKASTOLA?ANIZTASUNARI ERANTZUTEN DION IKASTOLA?
ANIZTASUNARI ERANTZUTEN DION IKASTOLA?
 
Michael Golden
Michael GoldenMichael Golden
Michael Golden
 
Tutorial eclipse
Tutorial eclipse Tutorial eclipse
Tutorial eclipse
 
Helmsley – easy walk
Helmsley – easy walkHelmsley – easy walk
Helmsley – easy walk
 
Proposal for Assessment and Feedback
Proposal for Assessment and FeedbackProposal for Assessment and Feedback
Proposal for Assessment and Feedback
 
dịch vụ thiết kế tvc quảng cáo sản phẩm
dịch vụ thiết kế tvc quảng cáo sản phẩmdịch vụ thiết kế tvc quảng cáo sản phẩm
dịch vụ thiết kế tvc quảng cáo sản phẩm
 
Cеминар по Seo
Cеминар по SeoCеминар по Seo
Cеминар по Seo
 
Install 101
Install 101Install 101
Install 101
 
Neeti_Mathur Resume
Neeti_Mathur ResumeNeeti_Mathur Resume
Neeti_Mathur Resume
 
Event assistant performance appraisal
Event assistant performance appraisalEvent assistant performance appraisal
Event assistant performance appraisal
 
1 May THIS IS LONDON LoRes
1 May THIS IS LONDON LoRes1 May THIS IS LONDON LoRes
1 May THIS IS LONDON LoRes
 
Roseberry%20 topping%20~%20hard%20walk
Roseberry%20 topping%20~%20hard%20walkRoseberry%20 topping%20~%20hard%20walk
Roseberry%20 topping%20~%20hard%20walk
 
Genius hour
Genius hourGenius hour
Genius hour
 
Tutorial eclipse
Tutorial eclipse Tutorial eclipse
Tutorial eclipse
 
bảng giá làm video quảng cáo nhanh nhất
bảng giá làm video quảng cáo nhanh nhấtbảng giá làm video quảng cáo nhanh nhất
bảng giá làm video quảng cáo nhanh nhất
 
ở đâu thiết kế tvc quảng cáo nhanh nhất
ở đâu thiết kế tvc quảng cáo nhanh nhấtở đâu thiết kế tvc quảng cáo nhanh nhất
ở đâu thiết kế tvc quảng cáo nhanh nhất
 
Stid wood to barden tower
Stid wood to barden towerStid wood to barden tower
Stid wood to barden tower
 
tư vấn làm tvc quảng cáo kiến trúc
tư vấn làm tvc quảng cáo kiến trúctư vấn làm tvc quảng cáo kiến trúc
tư vấn làm tvc quảng cáo kiến trúc
 
Print Campaigns
Print CampaignsPrint Campaigns
Print Campaigns
 
Reality. Как улучшить работу сервисного центра?
Reality. Как улучшить работу сервисного центра?Reality. Как улучшить работу сервисного центра?
Reality. Как улучшить работу сервисного центра?
 

Similar to E. abendua (20)

A5
A5A5
A5
 
12.astea
12.astea12.astea
12.astea
 
Ae8
Ae8Ae8
Ae8
 
Bizikidetza Pentacidad Proiektua Zaratamon
Bizikidetza Pentacidad Proiektua ZaratamonBizikidetza Pentacidad Proiektua Zaratamon
Bizikidetza Pentacidad Proiektua Zaratamon
 
8. ASTEA
8. ASTEA 8. ASTEA
8. ASTEA
 
Irakurgaiak
IrakurgaiakIrakurgaiak
Irakurgaiak
 
6.astea
6.astea 6.astea
6.astea
 
9.astea
9.astea9.astea
9.astea
 
12.astea argazki
12.astea argazki12.astea argazki
12.astea argazki
 
Bideoak
BideoakBideoak
Bideoak
 
Bideoak
BideoakBideoak
Bideoak
 
A4
A4A4
A4
 
Ik ki beasain bhi dbh tailerrra
Ik ki beasain bhi dbh tailerrraIk ki beasain bhi dbh tailerrra
Ik ki beasain bhi dbh tailerrra
 
Osteguneko saioa (azken aurreko saioa)
Osteguneko saioa (azken aurreko saioa)Osteguneko saioa (azken aurreko saioa)
Osteguneko saioa (azken aurreko saioa)
 
Baila txosten luzea
Baila   txosten luzeaBaila   txosten luzea
Baila txosten luzea
 
Hausnarketa tekno
Hausnarketa teknoHausnarketa tekno
Hausnarketa tekno
 
Pedagogoen konparaketa (1)
Pedagogoen konparaketa (1)Pedagogoen konparaketa (1)
Pedagogoen konparaketa (1)
 
César Bona - elkarrizketa Argian
César Bona - elkarrizketa ArgianCésar Bona - elkarrizketa Argian
César Bona - elkarrizketa Argian
 
Rafa Mendia
Rafa MendiaRafa Mendia
Rafa Mendia
 
Practicum-I- EHU 2014
Practicum-I- EHU 2014Practicum-I- EHU 2014
Practicum-I- EHU 2014
 

More from Edurne M. Arrese (11)

Hezkuntza berrikuntzari bidea
Hezkuntza berrikuntzari bideaHezkuntza berrikuntzari bidea
Hezkuntza berrikuntzari bidea
 
Ae10
Ae10Ae10
Ae10
 
Ae 9
Ae 9Ae 9
Ae 9
 
Ae7
Ae7Ae7
Ae7
 
Ikt interbentzioa
Ikt interbentzioaIkt interbentzioa
Ikt interbentzioa
 
Sexismoa eta gaboank
Sexismoa eta gaboankSexismoa eta gaboank
Sexismoa eta gaboank
 
A3
A3A3
A3
 
Ae.2
Ae.2Ae.2
Ae.2
 
La narrativa como texto experiencial
La narrativa como texto experiencialLa narrativa como texto experiencial
La narrativa como texto experiencial
 
La narrativa como texto experiencial
La narrativa como texto experiencialLa narrativa como texto experiencial
La narrativa como texto experiencial
 
ARGAZKIEGUNEROKOA. 1.ASTEA
ARGAZKIEGUNEROKOA. 1.ASTEAARGAZKIEGUNEROKOA. 1.ASTEA
ARGAZKIEGUNEROKOA. 1.ASTEA
 

E. abendua

  • 2. EGUNEROKOA. ABENDUA 0 ABENDUAK 1, Asteartea Ikastolako pareta guztiak apainduta zeuden gaur arratsalderako. Euskarak 365 egun dinamikaren harira HHtik DBHrainoko ikasleek euskararen egunerako girotzen hasiak dira. Arratsalde partean ere, hala jarraitu dute eta klasean grabazio txiki bat egin dugu Aberriaren mugak abestiaren (https://www.youtube.com/watch?v=sP 34ia3ENW0) bideoa grabatzen, hau beste mailako abestiekin batera editatu eta dinamikaren zati izango da. Hala ere, ez noa hortara. Gaur LH6. Mailako haurrak abesten hasi aurretik haien ohiukin harrituta utzi naute: - IN-DE-PEN-DEN-TZI-A! (bis) Ez dira minutu luuze batean gelditu, harro, konstienteki oihu egin dutela iruditu zait. Baina, benetan ba al dakite zer dioten? Benetan ba al dakite zer den aldarrikatu dutena? Ba tira, duten adinagatik ezetz esango nuke, politikaz haratago beste interesgune batzuk dituztela baina haiekin 2 aste luze igarota eta ikastolak sustatzen dituen baloreak kontutan hartuta batek baino gehiagokesaten zuena konstienteki zioela esango nuke. Nola dakidan hori? Nola baiezta dezakedan halakorik? Egia esan, aste honetan txanelan Europaren gaia egokitu da eta honek ikasleen ideologiak definitzen lagundu dituela esango nuke. Orain denek dakite zer den eta zer ez den Euskal Herria eta ildo honetatik bakoitzak bere bidea egiten hasia dela uste dut. Esan bezala, batzuei ez zaie politika interesatzen, beste batzuek ordea euren lurra defendatu eta abertzaletasunaren hainbat zainu agertu zaizkie. Hala ere, oraindik badaukate euren norabide politiko-soziala definitzeko astia. ABENDUAK 2, Asteazkena Galduta nabil GRALarekin, noraezean, ate asko itxi dizkidate eta jada ez dakit nora jo. Edo tira baliteke behar bezain beste ez saiatu izana baina lehen begiradek asko
  • 3. EGUNEROKOA. ABENDUA 1 esaten dute eta ez dut benetan interesik edo premiarik ikusten ez duten lekuan hezkuntza berrikuntzaren rolloaren txapa eta muturra sartu nahi. Uda aldean UPNAn egindako robotika eta programazio ikastaro batek begiak ireki zizkidan eta hezkuntza berrikuntza posible zela ikustarazteaz gain honekiko interesa piztu zitzaidan. Bi astetan ez nuen robotika hezitzailearen inguruko mundu guztia ikasi, baina tira, irakasleok formatzeaz gain ikasleekin ikasitakoa praktikara eraman eta honen inguruko hausnarketa egin nahi nuen. Posible zela izango zen, izan ere, irailean ikastolara joatean IKT proiektu bat martxan jartzeko asmoa adierazi nion zuzendariari. Hala ere, praktika hasitakoan aurretik baieztautu eta oniritziz hartutakoa ahaztu egin zaiela dirudi. Gainera, aurretik Idoia jarri zidaten tutore, IKTak egunerokotasunean erabiltzen dituena, orain ordea, Eiderrein etaHezkuntza berezian nago eta ez dut nire jarduna nola bideratu ikusten. Esango didazue, hitz egin ahal duzu irakasleekin, tutoreekin, zuzendariarekin… buruhauste horiek argitzeko? Noski, zuzendariarekin hirutan egon naiz, tutorearekin eta GRALekoarekin ere hitz egin dut baino ez dut erantzun zehatzik jaso. Mesedez ezezkoa bada ere esaidazue zerbait! Erantzuna behar dut! Bai ala ez, baina erantzun garbia! ABENDUAK 3, osteguna Gaur, euskararen egunarekin batera jai eguna dugu ikastolan baina ez pentsa etxean geldituko naizenik, 11etatik aurrera, hitzordua daukagu euskaldunok Foruen Plazan, Euskararen garrantziaz jabetuta Altsasuko herrian euskara kalera atera eta indarrez ospatu eta aldarrikatzeko. Beraz, enaiz etxean geldituko, euskara sustatzearen beharraz konztiente bertan parte hartzeko beharra sentitzen dut eta. ABENDUAK 4, Ostirala Aurrekoan ikastolako irakasle ohi eta egungo idazkari Aitziberrek proposamen interesgarria egin zidan. Bere seme Beñat LH2.mailan dago eta ikaskuntzarako errortzua behar zuela komentatu zidan. Orain arte berarekin ibili izan da etxean bidalitako etxeko lanak eta lan gehigarriak burutzen baina Aitziberren esanetan bere semeari hainbeste kostatzen zaionez oso astuna egiten zaio egunero berarekin etxeko
  • 4. EGUNEROKOA. ABENDUA 2 lanak egiten aritzea. Esaten zidanaren arabera, konfiantza egonda ez du inoiz lanik egitea nahi izaten eta gainera ama gisa asko presionatzen duela onartzen zidan, uneoro liskarrak sortuaz. Honen aurrean, ni Altsasun egonda klase partikularrak emateko proposatzea pentsatu eta nigana jo dute. Egia esan, ez da lehen aldia klase partikularrak ematen ditudala baina bai hain maila txikian eta hezkuntza premia berezi nabarmenekin. Beti LH4tik DBH4.mailako ikasleekin egon naiz baina egia esan erronka polita eta aberatsa izango zela pentsatuta baiezkoa eman eta gaur bere tutorearekin bildu naiz. Mendiko ikastolatik atera eta Txiokara jeitsiko naiz arratsaldean bere tutorearekin solastera. Izan ere, ezinbestekoa ikusi dut tutorearekin elkartzea Beñaten egoera zein den azal diezadan eta berarekin landu daitekeena edo komeni dena elkarrekin adosteko. Askok partikularrak ematea etxeko lanak egitea dela usteko dute baina benetan errefortzua eman nahi bada eskola eta eskolaz kanpoko irakasleon hartu-eman eta koordinazioa beharrezkoa dela deritzot. ABENDUAK 9, asteazkena Zubia azkar pasatzen da eta gaurkoan ikastolara bueltatzea baino ez zaigu gelditu ikasle eta irakasleoi. Egia esan gaurko eguna ikastetxeko jardunean baino, onatu beharra daukat beste gauza batean neukala, arratsaldean irekitzekoak ginen erakusketan alegia. Zubia izan badugu ere, AltsasuMemoriako kideak orduak eta orduak sartu ditugu erakusketari azken ukituak ematen eta propagandako azken faseari ekinez baina tira, arratsaldeko 19:00ak iritsi eta publikoari ateak zabaldu dizkiogunean denon aurpegietan irriak azaldu dira. Denbora luzeko lanak, bigarren fase honetan ere merezi izan duela esango nuke. Atea zabaldu eta sarrera hutsik egoteko beldurra bagenuen ere kontrakoa izan da, jendez beteta zegoen sarrera eta pixkanaka sartzen joan dira. Ikusleen aurpegietan emozio, tristura, harridura… aurpegiak ikusi izan ditut eta benetan, batzuen eskerrak barruraino iritsi zaizkit.
  • 5. EGUNEROKOA. ABENDUA 3 ABENDUAK 11, Osteguna Azken astea dut D gelan eta ahalik eta etekinik handiena ateratzen ari nionaren susmoa daukat. Hala ere, nahiz eta D gelan ikasleek lantzen dutena interesgarria, probetxuzkoa eta baliagarria iruditu integrazio saioak… Buufff!!! PTaren ordu librea direla dirudi! Kontxo benetan integrazioa gauzatu nahi bada nolatan eraman dezakezu haurra gainotzeko 25 ikasleekin bere “batuketen fitxa” egitera inguruneko klase batean? Mesedez! Nola parte hartuko du haurrak horretan? Tira, eskerrak orain soilik Jonen plastika saioko integrazio saioetara noala eta bertan Jonen aldetik eta ikaskideen aldetik nolabaiteko ahalegina ikusten dudala… PTaren aldetik ordea… ez dut uste bere lana D gelan ematen denera mugatu beharko litzatekeenik! ABENDUAK 12, Ostirala Azkenean! Gauzak lotzen noa, poliki baina aurrerantz noa. Gaurkoan arratsaldeko saioak niretzat hartu ditut, GRAL eta hezkuntza berrikuntzako proiektua definitzen joateko. Izan ere, gaur, arratsaldeko ordu terdi luuuze Lorearekin hizketan egon naiz. Nire autobiografiaren feedback-a egin dugu baina horrez gain praktiketan GRALa bideratzeko izaten ari naizen mugez ere solastu gara. Egia esan, esan didana esatea behar nuen! Ziurrenik Makey Makey xaflaren bat EHUk uzteko aukera izango dut! Ze ondo! Orain, soilik ikastolan hau bideratzen uztea gelditzen da, eta tira, astelehenean Manu zuzendari eta IKT arduradunarekin gelditua naiz honen inguruan solasteko. Gogoak dauzkat unea iristeko eta espero dut baiezkoa ematea ikusi ditudan bideo-tutorial amaigabeak hutsean ikustea enuke nahi eta! ABENDUAK 14, Astelehena Gaurkoa bai egun ezberdina, interesgarria, baliagarria, begiak irekitzekoa. Zergatik? Tira, gaur beste gela berri batean hastekoa nintzen, ikasle berriak, irakasle berriak, eduki berriak, metodologia berria… dena berria izatekoa zen baina gelan sartu aurretik orientatzailearekin hitz egin nahi nuen, baina tira ezinezkoa izan zait berarekin kontaktuan jartzea eta laster jo dute 10ak. Noski, ez nintzen beste ia bi orduz noraezean ibiliko, Manurekin gelditua nintzen eta horregatik ez nuen ezta gela berrian ate joka hasi nahi.
  • 6. EGUNEROKOA. ABENDUA 4 Manurekin izandako elkarrizketa luzeak ikastolaren erralitate gazi-gozoaren berri eman dit. IKTen arduradun, zuzendari pedagogiko eta DBHko zientzietako irakasle eta nire irakasle ohi izan den heinean asko zuen kontatzeko eta nik galdetzeko ere. Orain enaiz solasaldian hitz egindakoaz luzatuko baina dena grabatu eta GRALean, IKTen errealitatearen isla azalera emateko guztiz baliagarria izango zait, baita hausnarketa propiorako ere. ABENDUAK 15, asteartea ABENDUAK 16, astezkena Badirudi azken aste korapilatsu honetan irakasleak lanpetuta dabiltzala, notak jartzen, jaialdia prestatzen, gabonetako azken prestakuntzak egiten, gurasoekin bilerak adosten… goraino daude denak! Eta noski testuinguru honetan estresak jota baja hartu duen pare bat agertu dira. Gaur beraz, irakasle batek baja hartu du eta LHko hiru gela ezberdinetan (4,5 eta 6) klase emateko prest egongo nintzatekeen galdetu didate. Bueno galdetu baino, zuzendaria lehen orduan etorri zait erdi desesperatuta laguntza eske. Noski nirekin kontatzeko esan diot, praktikalari gisa erronka ederra baita ezagutzen ez dituzun ikasleen gela batera sartu eta ordutxo batzuetan irakasle papera hartzea. Egia esan primeran hartu naute, LH 4 eta 5. Mailakoek. Ez naiz aurretik beraiekin egon baina primeran moltatu gara. Irakurketa saioa zeukaten baina tira, egia esan ez dugu saio osoa hortan pasa. Elkar ezagutu dugu lehenik, asteburuko jaialdian egin dutena gogoz kontatu didate eta ondoren bai, sintonia burutu eta lanean jardun gara. Esperientzia bikaina beraz gaurkoa! Hala ere jakin badakit halako lana niri ez dagokidala eta kontratudun irakasle batek egin beharko lukeela ordezko lana baina egia esan orduak berdin berdin sartuko ditut ikastolan eta ahalik eta esperientzia berri gehiago izan hare hobeto! Pistinara bota naiz gaur baina lehor atera naiz bertatik! ABENDUAK 17, Osteguna Gaurko egunean goiz osoa irakaslerik gabe pasa dugu TG gelan zaintzaileak eta biok. 4 ikasle daude gelan baina bakoitzak behar ezberdinak eta atentzio espezializatua behar du. Bi egun baino ez daramatzat gela honetan eta egia esan oraindik ez dakit ondo nola
  • 7. EGUNEROKOA. ABENDUA 5 funtzionatzen duen, errutina ugari dituzte baina tira, gutxinaka ikasten joango naiz. Oraindik ez dut irakaslearekin lasaitasunez hitz egiteko aukerarik izan, goraino dabil eta tira ez dut presionatuko baina egia esan berarekin solasalditxo bat izatea gustatuko litzaidake gelan nire rola zein izatea gustatuko litzaiokeen jakiteko. Badakizu irakasle bakoitza mundu bat da eta batzuek laguntza ohiuka eskatzen dituzten arren beste batzuek zenbat eta isilago eta alboratuago egon hobeto. Egia esan, askoz gehiago ikasten da parte hartzen baina batzuetan klaseak magistralak direnean eta irakaslearen rolak lehentasuna duenean isilik egon eta entzutea baino ez da gelditzen. Hala ere, gela honetan irakasle mahaia ez da ezertarako erabiltzen, irakaslea ez da behin ere eseri gelan naraman bi egun hauetan beraz parte hratzeko aukera izango dudalakoan nago. Oraingoz, laguntza eskaten didatenean baino ez dut esku-hartuko, ez baititut ikasle bakoitzaren helburuak zein diren ezagutzen. Hala ere ondo hartu naute, nire izenez deitzen naute eta ez naiz klaseko ardi beltza! Gainera zaintzailearekin denbora ugari pasatzen dut eta gure ikas-irakas esperientziak elkarri entzuteak asko laguntzen nau. ABENDUAK, 17 Ostirala Gaur ikastola osoa mugituta dabil, ez da gutxiagorako, bihar IKASTOLAKO JAIALDIA dugu! A ze oroitzapenak!!! Txiki txikitatik 16 urteetara gabonak beti ikastolako jaialdiarekin erlazionatzen ditut eta aurten jaialdiaren prestaketa beste rol batetik pairatu izan dut, praktikalari/irakasle baten aldetik eta ez ikaslearenetik. Izan ere, txikitatik beti espero izandako egun handia zen jaialdia, jendaurrean lotsa pixka bat pasa baina hilabete osoan prestatzen joandakoa taldean erakusteko ordua. Orain ordea, irakaslearen roletik ez dut berdin ikusten. Jaialdiak irakasleari kriston lan karga suposatzen dio gainera tentsioz, ebaluaketaz, notez… beteriko aste korapilatsuetan. Gauzak horrela honen baitan irakasleen aldeko komentarioak haien iritziak argitara ematen dituzte: - Eskerrak! Guri aurten ez zaigu tokatzen jaialdia egitea, marroi bat da. - Ene! Buelta ugari eman dizkiot buruari aurten jaialdian zer egingo pentsatzen baina beti ideia berdinak datozkit burura… - Tira ikasleak berde dabiltza baina ateratzen dena egin eta listo, ez diot gehiago eskatuko neure buruari!
  • 8. EGUNEROKOA. ABENDUA 6 - Ene! Ez dakizue zenbat ordu galdi ditugun jaialdi ditxoso hori prestatzen… ikasgai gehienetan guztiz atzeratuta gabiltza! - Sokorro!! Pasa dadila jaialdia ya! Ikasleak erotuta dauzkat jaialdia dela eta! Hala ere, komentario guzti hauen atzetik ilusioa atzeman dezaket, bestela argi dago, irakasleengatik izango ez balitz jaialdia bertan behera geldituko litzateke duela asko. Jaialdiak bere xarma ematen dio Iñigo Aritzako negu hotzari eta ikasleek ondo pasatzeaz gainera ikastolaren partaide den komunitate osoak disfrutatu egiten du! Abenduak 21, astelehena Gaurkoan, bi asteren ostean TG gelako tutorearekin lasai hitz egiteko aukera izan dut. Aurretik gelako 4 ikasleen heziketa helburuak biltzen zituen txostenak inprimatu eta begirada bat botatzeko gonbitea egin bazidan arren, aste hauek nahiko kaotikoak izan dira. Jaialdia, notak, ebaluazio saioa, gabonak… dena pilatzen da azken asteetan eta praktikalari gisa halako egunetan hastea irakasleentzat estugarria izan daiteke. Ildo horretatik, nahiago izan dut margenean gelditu eta azalpenak eskatzen ez itotzea. Hala ere, gaur gelaren antolamendu eta martxaren inguruan dena azaldu dit baita ikasle bakoitzarekin lantzen ari direna ere. Egia esan, hizketa hau beharrezkoa nuen, batez ere ikasle bakoitza non dagoen eta zer helburu jarri zizkion jakin eta ildo honetan nire esku hartzea bideratzeko. Bestalde, jaialdiaren harira esan beharra daukat TG gelako ikasleek ez dutela parte hartu, ezta euren integrazioko kideekin ere. Egia esan, honek integrazioaren kontrako aldera egitea dela deritzot. Ikasle hauei aukera berdintasuna islatu eta transmititu nahi badiegu gutxienez jaialdian parte hartzea ere sustatu beharko litzateke. Abenduak 22, asteartea Iritsi da azken eguna! Gizean goiz esnatu eta armairutik galtza eta kamiseta bat hartu beharrean gaurkoan gona janztea egokitu zait. Ez edozien gona, euskal jantziarena baizik. Gaur, azken eguna, ikastola osoa kaxeroz jantzita joan gara, gabonei euskaldun xarma jartzeko ahaleginaz.
  • 9. EGUNEROKOA. ABENDUA 7 Nola ez, ikastolako azken egunean argitxo, olentzero eta Mari Domingi ikastolara etorri dira eta hauek etorri aurretik haiendako eskutitzak idazten jardun dugu goiza. Haurrak urduri egon dira goiz osoan, Olentzero iritsiko zain eta hau iristean, Olentzerok oparitutako mahai-jolasa eta errotulagailuak asko eskertu dituzte! Ondoren ikastola euskal musikaz alaitu digute trikitilariek eta ederki pasa dugu klase orduan dantza eta abesten! Ondoren irakasle bazkaria egongo da baina ni Donosti bidean nago jada, trenetik egunerokoa idazten eta bazkari hartara joateko penarekin. Egia esan, irakasleren baten gonbidapena jaso dut baina Donostian bildu beharra daukat gaur eta bi gauza ezin dira batera egin. Beste batean izan beharko. ETA GAUR, HURRENGO URTE ARTE EGUNEROKOA IDAZTEARI UTZIKO DIOT! NIRE BEHATZEK OPORRAK BEHAR DITUZTE!