SlideShare a Scribd company logo
1 of 6
Download to read offline
ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 1.astea
IKTak vs errealitatea
Begirada bakar batean zera ikus genezake argazki honetan:
portatil bat eta atzean haurrak nork bere portatilarekin lanean,
eskolan IKTeak erabiltzen direnaren seinale garbi, ezta?. Hala ere,
errepara dezagun bigarrenez argazkia, atentzio handiagoarekin. Zer
gehiago ikusten da? Eta zein testuingurutan ematen da?
Bada argazkian ondo erreparatu eta testuinguruan bertan
kokatuz gero ondorio ugari atera daitezke bertatik:
Alde batetik, ordenagailu bat dugu lehen planoan baina hau
itzalita dago, ez ordenagailuak soberan daudelako baizik eta hondatuta
dagoelako, gainera hainbat pieza ere falta zaizkiola ikus daiteke.
Tamalez ez da hondatuta dagoen ordenagailu bakarra, bertan ikusi
ezin badaiteke ere, gelako ordenagailuetatik 6 hondatuta daude.
Hala ere ez zait harritzekoa iruditzen, “ordenagailu bat haur
bat” printzipioa oso urrun gelditzen da Iñigo Aritza ikastolan.
Ikastetxe osoan 26 ordenagailu daude LH guztiko ikasle guztientzat,
hau da, 26 ordenagailu 180 ikasle ingururentzat. Beraz, ordenagailu
horiek dituzten bost urteetan behatz eta esku ezberdin ugaritatik
pasa direla ondoriozta dezakegu. Noski, teknologia berriak behar
bezala zaindu eta mantenimendu egoki eta konstante bat eskainiko
balitzaie baliteke hauek gehiago irautea baina errealitatea oso
bestelakoa delakoan nago. Ordenagailu askori piezak falta zaizkie,
askotan bateria gabe aurkitzen dira, guztiek ez dituzte beharrezko
programa instalatuta eta hori gutxi balitz, ikasleek izugarrizko
arazoak izaten dituzte interneten sartu eta ordenagailua blokeatu
gabe IKASYS-en lanean jarduteko.
ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 1.astea
Honen aurrean irakasle askok IKTak ahalik eta gutxien
erabiltzen saiatzen dira, eta Eiderrek dioen moduan “ordenagailu
hauekin ezin da lan egin, arazoak baino ez dituzte ekartzen eta
ikaskuntzaren erritmoa mantsotu eta eten egiten dute. Gainera,
Nekane da mantentzearen arduradun baina ez dago ezer
sistematizatuta eta berak ez du ardura bere gain hartzen, askotan
Manuri pasatzen dizkiot ordenagailuak, badakizu Manuri asko
gustatzen zaizkio kontu hauek”.
Eiderrekin guztiz ados, eskolan konpetentzia digitala garatzeke
daukate ikasleek baina baldintzek (gaurkoan ez naiz IKASYS
proiektuarekin sartuko, hurrengo baterako utziko dut) ez dute
ikaskuntza sutatzen alderantziz baizik. Zein da ordea Iñigo Aritzak
konpetentzia digitala bere osotasunean ez lantzearen arrazoia? Non
dago arazoaren muina? Arazoaren iturburua zein da baliabide
materialen falta, erabilera desegokia, mantenimendu falta edota
ardura eta kontzientzia falta? Argi dago denek bat egiten dutela eta
ondorioz irakasleei atzera botatzen die ordenagailuekin lan egiteak.
Baina kontxo, ezin ahal dira neurriak hartu? Ikastetxeak egun
dituen baliabide teknologikoetara mugatzen bagara ere, egoera irauli
daitekeelakoan nago. Lehenik eta behin, irakasle oro, LHtik hasi eta
DBHraino informatika mantenimenduaren oinarrizko nozioak jaso
beharko lituzketelakoan nago. Eta noski, zentzu honetan garrantzia
berezia eman beharko litzaioke interneten eta software ezberdinek
izan ditzaketen arazoei irtenbidea emateko baliabideak eskaintzeari.
Bestalde, IKTen ardura duten irakasleek honen mantenua eta
erabilera egokia bermatu behar dute eta ez ikasolan gertatzen den
moduan irakasleek ez dakitela norengana jo laguntza eske. Askok
zuzendari pedagogikoari eskatzen diote ordenagailuak begira ditzan
(kontrolatzen duelako) baina bidezkoa ote da pertsona honi halako
marroia pasatzea? Ez al du nahikoa izango bere egunerokotasuneko
lanarekin? Zuzendaritzaren lana ildo honetatik ikastetxeko espezialista
erreferente bat ezartzea litzateke eta IKTeekiko pertsona honek
izango lituzkeen ardurak ikastetxe osoko kideei zabaldu.
Pertsonalki, bi aldaketa hauek eskolan IKTen integrazioan
aurera pauso handia emango zutelakoan nago. Izan ere, horrela
irakasleek baldintza fisiko egokiak izango lituzkete ordenagailuak
erabiltzerako garaian eta euren motibazioa eta gogoa asko hobetuko
litzateke. Noski, hau hasiera baino ez da hasiera beti garrantzitsua da
aurrera egiten jarraitzeko.
ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 1.astea
Sintonia:
autoerregulaziorako bidea
Masaje tailerra? Erlajazio Saioa? Zer da argazki honetan ikusten
dena? Masajeak ematen ari dizkiote elkarri bai eta entzuten ez bada
ere Donostiako orquesta sinfonikoa dago entzungai. Ikasleek 3 minutu
inguru jaso eta eman dituzte masaiak. Denetariko teknikak erabili
dituzte eta gustoko ala ez jasotzen zegoenak ez du tutik ere esan,
begiak itxita dago eta erlaxatuta dirudi. Baina orain galdetuko
duzue, noiz eta zertarako ari dira dinamika hau burutzen?
Sintonia da hau, Pentazitate proiektuaren
(http://www.pentacidad.com/) dinamiketako bat eta egunero
egunero ikastolara sartu orduko eta atsedenaldi ordutik
bueltatutakoan sintonía burutzen dute. Momenu honetan masajeak
ematen ari dizkiote elkarri baina beste teknika batzuk ere burutzen
dituzte. Eta guzti hau zertarako?
Hasteko, jarri irakaslearen paperean eta pentsatu: zenbat
abisu, zenbat garrasi ikasleak euren lekuetan eseri, materiala atera
eta lanean hasteko? Zenbat denbora galtzen da horretan egunero?
Bada kontzentrazio hori lotzeko sintonía erabiltzen da ikastolan.
Lehen ordutan ikasleak erdi lo daude, ez dakite zer daukaten edota
berritsu dabiltza asteburuko istorioak kontatu nahian, atsedenalditik
bueltan ordea oso mugituak egoten dira. Sintoniaren bidez ordea
aurrekoa alde batera uztea lortzen dute, erlaxatu egiten dira eta
amaitutakoan jardun berriari ekiteko prest egoten dira.
Autoerregulaziorako bide ederra dela esaten dute.
ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 1.astea
Hala eta guztiz ere, aipatu bezala, sintonia, Pentazitatea
proiektuaren dinamika bat besterik ez da eta jada ikastolak 7 urte
daramatza proiektu honetan murgildurik. Ondorioz, nik ere ikasle
nintzela berdina bizitzeko aukera izan nuen. Hala ere ezin dut
berdintzat hartu. Izan ere, Pentazitatea txertatzean gu DBH
2.mailan geunden eta dena egun batetik bestera jarri nahi izan
ziguten. Noski, nerabezaro gordinean geunden denok eta sintonía
denbora galtze galantatzat hartzen genuen. Txorrada bat iruditzen
zitzaigun, ez genion zentzu handirik ematen eta orokorrean ez
genuen serioski hartzen.
Hala eta guztiz ere, 6 urteren ostean ikastolara bueltatzean
harriturik gelditu naiz. Ikasleek sintonía guztiz barneratuta daukate,
serioski hartzen dute eta gainera ondorio positiboak dituela esatera
ausartuko nintzateke. Ikusgarria da benetan atsedenalditik bueltan
zein mugituak etortzen diren eta masaje labur baten ostean zeinen
erlaxatuak eta martxan jartzeko prest egoten diren.
Beraz, esango nuke gutxi arte pentazitate proiektuarekin bat
ez banentorren ere gutxinaka honen alderdi positiboak nire begiekin
bizitzen ari naizela. Hala eta guztiz ere, sintonia proiektuaren zati
txiki bat baino ez da eta ondorioz beste baterako utziko dut
gainontzeko dinamiken inguruko hausnarketa. Ea praktikaldia
burutzean proiektu honen inguruko iritzi kritiko zabal eta justifikatu
bat izatera iristen naizen!
Atsedenaldiak eta
rol estereotipatuak
ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 1.astea
Haurrak futbolean ari dira atsedenaldi orduan. Eguneko 30 minutu
preziatu horietan disfrutatu egiten dutela dirudi eta argazkiak ere
horixe islatzen du. Gorkaren aurpegia ikusi besterik ez dago lagunekin
kirolean aritzeak asetasuna eta poza dakarzkiola. Gorkaren atzekaldean
dauden haurrak ere, nahiz eta ez atzeman irribarrea dute euren
aurpegietan, denak primeran pasatzen ari dira ikastolako zelai
handienean! Baina itxaron, zer gertatzen da? Hauek al dira Gorkaren
ikaskide guztiak? Denak mutilak al dira? Non gelditu dira gelako
neskak? Argazkitik ezkutatu ahal dira?
Ez dira ezkutatu ez, bazter batean daude eserita, hizketan
eta mutilek futbolera nola jolasten duten begira. Mutilek garraxi eta
handikotasunezko zeinuak nola egiten dituzten begira daude eta
nesken hizketa nahiko mugatua dela dirudi. Denak partiduari begira
daude, noizean behin batek beste bati zerbait esaten dio baino
orokorrean giro isila da.
---------stop!-------------
Geldi gaitezen eta azter dezagun egoera mesedez! Atsedenaldiak
gizarte heteropatriarkatuak bideratutako botere harreman eta
estereotipoen adibide garbia dira! Kasu bat baino ez dut jarri baina
milaka dira jolastorduetan ikus daitezkeen sexismoaren zeinuak. Hauek
hainbat alderdietan detekta daitezke:
- Espazioa: Adibidean garbi ikus daitezkeen bezala, orokorrean
genero maskulinoak patioaren espazio nagusi eta handienak
bere gain hartzen ditu, pilotalekua edota futbol/eskubaloi
pistak. Neskek ordea, eremu periferikoak nahiago izaten
dituzte eta ez dute leku konkretua izaten, aldatzen joan ohi
dira.
- Jarduerak: Orokorrean mutilek kirolean jardutea atsegin dute
eta batez ere futbolean aritzea, gizartean baloraturik dauden
jarduerak burutzea alegia. Nesken kasuan ordea, denbora-
pasatzat hartuta dauden jarduerak nahiago izaten dituzte,
esaterako: soka saltoan aritzea, hitz egitea, dantzatzea,
margotzea, brile edota gomarekin jolastea…
Beraz, atsedenaldiko azterketa xume honekin ondorio garbietara
iritsi gaitezke. Espazio banaketak eta rol estereotipatuek gizarteko
sexu ezberdintasuna ikustarazi, errepikarazi eta areagotu baino ez
dute egiten. Izan ere, patioaren antolaketak honen erabilera
baldintzatzen du kasu honetan, LH6. Mailako neskak baztertu eta
mutilei garrantzia eta progatonismoa emanaz.
ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 1.astea
Horrenbestez nahiz eta eskola gehiengoa egun mistoa den ez da
parekidea. Ildo horretatik hezkidetza sustatu beharreko alderdia dugu
eta ikastolan hezkidetza Pentaziatea proiektuarekin lantzen dela
esate bada ere, atsedenaldiek aldaketa behar dutelakoan nago. Baina
kontua da, nola hasi espazioen antolaketa eta jarduerak aldatzen?
Zein izango litzateke jokaera estereotipatuak alde batera utzi eta
espazioaren erabilera ez sexista bultzatuko lukeen alternatiba? Nola
aldatu atsedenaldiak? Nondik hasi bereizketa horiek hausten? Ildo
horretatik irakasleok har genezakeen ardura zein litzateke?
Beno, oraingoan ez naiz hasiko atsedenaldiak nola aldatu
hausnartzen baina hori bai aipatu nahiko nuke aurrekoan Marian
Morenok hezkidetzaren inguruan emandako hitzaldi batean parte
hartu nuela eta bertan baliabide ugari plazaratu zizkigun hezitzaileok
hezkidetzari heltzeko. Ildo honetatik beraz, hitzaldi hartan
gomendaturiko liburua gogorarazi nahiko nuke, Marina Subirats eta
Amaro Tomék idatzirikoa:
“Balones fuera. Reconstruir los espacios desde la coeducación”
http://www.octaedro.com/pdf/10104.pdf
Egia esan behar badut oraindik ez dut irakurri baina,
irakurtzeko liburuen zerrendan lehenengoetarikoa dago eta ziur nago
hastia dudanean irakurtzeari helduko diodala. Eta ez hori bakarrik,
ahal dudan heinean hezkuntzaren munduan darabiltzanei honen berri
emango diet honen inguruan elkar hausnartu eta alternatiba errealak,
lekuan lekukoak, eraiki ahal izateko.

More Related Content

Viewers also liked

Reeth – medium walk
Reeth – medium walkReeth – medium walk
Reeth – medium walkJohn C
 
La calavera
La calaveraLa calavera
La calaverapruhrdz
 
Middleham Castle
Middleham CastleMiddleham Castle
Middleham CastleJohn C
 
Chapter 1- Five Essential Leadership Competencies
Chapter 1- Five Essential Leadership CompetenciesChapter 1- Five Essential Leadership Competencies
Chapter 1- Five Essential Leadership CompetenciesBryant Kuehner
 
Top 14 test interview tips
Top 14 test interview tipsTop 14 test interview tips
Top 14 test interview tipstestcareer
 
Operaciones aritmeticas utilizando checkbox
Operaciones aritmeticas utilizando checkboxOperaciones aritmeticas utilizando checkbox
Operaciones aritmeticas utilizando checkboxMichelle Peña
 
APLICACIóN MóVIL QUE CALCULE EL SUELDO FINAL DE UN TRABAJADOR
APLICACIóN MóVIL QUE CALCULE EL SUELDO FINAL DE UN TRABAJADORAPLICACIóN MóVIL QUE CALCULE EL SUELDO FINAL DE UN TRABAJADOR
APLICACIóN MóVIL QUE CALCULE EL SUELDO FINAL DE UN TRABAJADORMichelle Peña
 
Stid wood to barden tower
Stid wood to barden towerStid wood to barden tower
Stid wood to barden towerJohn C
 
как правильно оформить презентацию
как правильно оформить презентациюкак правильно оформить презентацию
как правильно оформить презентациюKay_Kay_Kay
 

Viewers also liked (19)

Reeth – medium walk
Reeth – medium walkReeth – medium walk
Reeth – medium walk
 
La calavera
La calaveraLa calavera
La calavera
 
Cissp certified information systems security professional - 27 th february ...
Cissp   certified information systems security professional - 27 th february ...Cissp   certified information systems security professional - 27 th february ...
Cissp certified information systems security professional - 27 th february ...
 
Dispositivos moviles
Dispositivos movilesDispositivos moviles
Dispositivos moviles
 
eTwinning
eTwinningeTwinning
eTwinning
 
Middleham Castle
Middleham CastleMiddleham Castle
Middleham Castle
 
Chapter 1- Five Essential Leadership Competencies
Chapter 1- Five Essential Leadership CompetenciesChapter 1- Five Essential Leadership Competencies
Chapter 1- Five Essential Leadership Competencies
 
Ae8
Ae8Ae8
Ae8
 
Top 14 test interview tips
Top 14 test interview tipsTop 14 test interview tips
Top 14 test interview tips
 
Operaciones aritmeticas utilizando checkbox
Operaciones aritmeticas utilizando checkboxOperaciones aritmeticas utilizando checkbox
Operaciones aritmeticas utilizando checkbox
 
Cеминар по Seo
Cеминар по SeoCеминар по Seo
Cеминар по Seo
 
APLICACIóN MóVIL QUE CALCULE EL SUELDO FINAL DE UN TRABAJADOR
APLICACIóN MóVIL QUE CALCULE EL SUELDO FINAL DE UN TRABAJADORAPLICACIóN MóVIL QUE CALCULE EL SUELDO FINAL DE UN TRABAJADOR
APLICACIóN MóVIL QUE CALCULE EL SUELDO FINAL DE UN TRABAJADOR
 
Install 101
Install 101Install 101
Install 101
 
Tutorial eclipse
Tutorial eclipse Tutorial eclipse
Tutorial eclipse
 
Stid wood to barden tower
Stid wood to barden towerStid wood to barden tower
Stid wood to barden tower
 
Story board
Story boardStory board
Story board
 
BIODIVERSIDAD
BIODIVERSIDADBIODIVERSIDAD
BIODIVERSIDAD
 
S2TS2 Week 2 00 SPACER
S2TS2 Week 2 00 SPACERS2TS2 Week 2 00 SPACER
S2TS2 Week 2 00 SPACER
 
как правильно оформить презентацию
как правильно оформить презентациюкак правильно оформить презентацию
как правильно оформить презентацию
 

Similar to ARGAZKIEGUNEROKOA. 1.ASTEA

Ii praktikaldiko teknologia_berrien_
Ii praktikaldiko teknologia_berrien_Ii praktikaldiko teknologia_berrien_
Ii praktikaldiko teknologia_berrien_guestc322f9
 
Ii praktikaldiko teknologia_berrien_
Ii praktikaldiko teknologia_berrien_Ii praktikaldiko teknologia_berrien_
Ii praktikaldiko teknologia_berrien_guest55a8b883
 
Ii praktikaldiko teknologia_berrien_
Ii praktikaldiko teknologia_berrien_Ii praktikaldiko teknologia_berrien_
Ii praktikaldiko teknologia_berrien_guestd8db94
 
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezkMetodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezkguest484cc11
 
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezkMetodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezkguestd8db94
 
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezkMetodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezkoaiaramajo
 
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezkMetodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezkguest0140b1
 
C:\documents and settings\docencia\escritorio\metodologia integratzeko teknol...
C:\documents and settings\docencia\escritorio\metodologia integratzeko teknol...C:\documents and settings\docencia\escritorio\metodologia integratzeko teknol...
C:\documents and settings\docencia\escritorio\metodologia integratzeko teknol...Martaeraso
 
C:\documents and settings\docencia\escritorio\metodologia integratzeko teknol...
C:\documents and settings\docencia\escritorio\metodologia integratzeko teknol...C:\documents and settings\docencia\escritorio\metodologia integratzeko teknol...
C:\documents and settings\docencia\escritorio\metodologia integratzeko teknol...oaiaramajo
 
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezkMetodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezkMartaeraso
 
Ikt laburpenak
Ikt laburpenakIkt laburpenak
Ikt laburpenaksaba5
 
Ikt hezkuntza praktika
Ikt hezkuntza praktikaIkt hezkuntza praktika
Ikt hezkuntza praktikaMaitanePrieto
 
Buena praktikan hausnarketa
Buena praktikan hausnarketaBuena praktikan hausnarketa
Buena praktikan hausnarketakatxiporreta
 
Buena practica
Buena practicaBuena practica
Buena practicaanetxu8
 
LANAREN TXOSTENA
LANAREN TXOSTENALANAREN TXOSTENA
LANAREN TXOSTENAtcastro005
 

Similar to ARGAZKIEGUNEROKOA. 1.ASTEA (20)

Ii praktikaldiko teknologia_berrien_
Ii praktikaldiko teknologia_berrien_Ii praktikaldiko teknologia_berrien_
Ii praktikaldiko teknologia_berrien_
 
Ii praktikaldiko teknologia_berrien_
Ii praktikaldiko teknologia_berrien_Ii praktikaldiko teknologia_berrien_
Ii praktikaldiko teknologia_berrien_
 
Ii praktikaldiko teknologia_berrien_
Ii praktikaldiko teknologia_berrien_Ii praktikaldiko teknologia_berrien_
Ii praktikaldiko teknologia_berrien_
 
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezkMetodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk
 
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezkMetodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk
 
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezkMetodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk
 
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezkMetodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk
 
C:\documents and settings\docencia\escritorio\metodologia integratzeko teknol...
C:\documents and settings\docencia\escritorio\metodologia integratzeko teknol...C:\documents and settings\docencia\escritorio\metodologia integratzeko teknol...
C:\documents and settings\docencia\escritorio\metodologia integratzeko teknol...
 
C:\documents and settings\docencia\escritorio\metodologia integratzeko teknol...
C:\documents and settings\docencia\escritorio\metodologia integratzeko teknol...C:\documents and settings\docencia\escritorio\metodologia integratzeko teknol...
C:\documents and settings\docencia\escritorio\metodologia integratzeko teknol...
 
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezkMetodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk
 
Ikt laburpenak
Ikt laburpenakIkt laburpenak
Ikt laburpenak
 
Ikt hezkuntza praktika
Ikt hezkuntza praktikaIkt hezkuntza praktika
Ikt hezkuntza praktika
 
Bideoak
BideoakBideoak
Bideoak
 
Bideoak
BideoakBideoak
Bideoak
 
Ae 9
Ae 9Ae 9
Ae 9
 
Buena praktikan hausnarketa
Buena praktikan hausnarketaBuena praktikan hausnarketa
Buena praktikan hausnarketa
 
Buena practica
Buena practicaBuena practica
Buena practica
 
10 argazkiak
10 argazkiak10 argazkiak
10 argazkiak
 
Semealabak 2018 iraila
Semealabak 2018 irailaSemealabak 2018 iraila
Semealabak 2018 iraila
 
LANAREN TXOSTENA
LANAREN TXOSTENALANAREN TXOSTENA
LANAREN TXOSTENA
 

More from Edurne M. Arrese (18)

Hezkuntza berrikuntzari bidea
Hezkuntza berrikuntzari bideaHezkuntza berrikuntzari bidea
Hezkuntza berrikuntzari bidea
 
Ae12 13
Ae12 13Ae12 13
Ae12 13
 
Ae10
Ae10Ae10
Ae10
 
Egunerokoa.urtarrila
Egunerokoa.urtarrilaEgunerokoa.urtarrila
Egunerokoa.urtarrila
 
Ae7
Ae7Ae7
Ae7
 
Ikt interbentzioa
Ikt interbentzioaIkt interbentzioa
Ikt interbentzioa
 
Sexismoa eta gaboank
Sexismoa eta gaboankSexismoa eta gaboank
Sexismoa eta gaboank
 
E. abendua
E. abenduaE. abendua
E. abendua
 
A5
A5A5
A5
 
A4
A4A4
A4
 
A3
A3A3
A3
 
ANIZTASUNARI ERANTZUTEN DION IKASTOLA?
ANIZTASUNARI ERANTZUTEN DION IKASTOLA?ANIZTASUNARI ERANTZUTEN DION IKASTOLA?
ANIZTASUNARI ERANTZUTEN DION IKASTOLA?
 
E.abendua
E.abenduaE.abendua
E.abendua
 
Egunerokoa azaroa.practicum iii
Egunerokoa azaroa.practicum iiiEgunerokoa azaroa.practicum iii
Egunerokoa azaroa.practicum iii
 
Ae.2
Ae.2Ae.2
Ae.2
 
La narrativa como texto experiencial
La narrativa como texto experiencialLa narrativa como texto experiencial
La narrativa como texto experiencial
 
La narrativa como texto experiencial
La narrativa como texto experiencialLa narrativa como texto experiencial
La narrativa como texto experiencial
 
Egunerokoa.1.astea
Egunerokoa.1.asteaEgunerokoa.1.astea
Egunerokoa.1.astea
 

ARGAZKIEGUNEROKOA. 1.ASTEA

  • 1. ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 1.astea IKTak vs errealitatea Begirada bakar batean zera ikus genezake argazki honetan: portatil bat eta atzean haurrak nork bere portatilarekin lanean, eskolan IKTeak erabiltzen direnaren seinale garbi, ezta?. Hala ere, errepara dezagun bigarrenez argazkia, atentzio handiagoarekin. Zer gehiago ikusten da? Eta zein testuingurutan ematen da? Bada argazkian ondo erreparatu eta testuinguruan bertan kokatuz gero ondorio ugari atera daitezke bertatik: Alde batetik, ordenagailu bat dugu lehen planoan baina hau itzalita dago, ez ordenagailuak soberan daudelako baizik eta hondatuta dagoelako, gainera hainbat pieza ere falta zaizkiola ikus daiteke. Tamalez ez da hondatuta dagoen ordenagailu bakarra, bertan ikusi ezin badaiteke ere, gelako ordenagailuetatik 6 hondatuta daude. Hala ere ez zait harritzekoa iruditzen, “ordenagailu bat haur bat” printzipioa oso urrun gelditzen da Iñigo Aritza ikastolan. Ikastetxe osoan 26 ordenagailu daude LH guztiko ikasle guztientzat, hau da, 26 ordenagailu 180 ikasle ingururentzat. Beraz, ordenagailu horiek dituzten bost urteetan behatz eta esku ezberdin ugaritatik pasa direla ondoriozta dezakegu. Noski, teknologia berriak behar bezala zaindu eta mantenimendu egoki eta konstante bat eskainiko balitzaie baliteke hauek gehiago irautea baina errealitatea oso bestelakoa delakoan nago. Ordenagailu askori piezak falta zaizkie, askotan bateria gabe aurkitzen dira, guztiek ez dituzte beharrezko programa instalatuta eta hori gutxi balitz, ikasleek izugarrizko arazoak izaten dituzte interneten sartu eta ordenagailua blokeatu gabe IKASYS-en lanean jarduteko.
  • 2. ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 1.astea Honen aurrean irakasle askok IKTak ahalik eta gutxien erabiltzen saiatzen dira, eta Eiderrek dioen moduan “ordenagailu hauekin ezin da lan egin, arazoak baino ez dituzte ekartzen eta ikaskuntzaren erritmoa mantsotu eta eten egiten dute. Gainera, Nekane da mantentzearen arduradun baina ez dago ezer sistematizatuta eta berak ez du ardura bere gain hartzen, askotan Manuri pasatzen dizkiot ordenagailuak, badakizu Manuri asko gustatzen zaizkio kontu hauek”. Eiderrekin guztiz ados, eskolan konpetentzia digitala garatzeke daukate ikasleek baina baldintzek (gaurkoan ez naiz IKASYS proiektuarekin sartuko, hurrengo baterako utziko dut) ez dute ikaskuntza sutatzen alderantziz baizik. Zein da ordea Iñigo Aritzak konpetentzia digitala bere osotasunean ez lantzearen arrazoia? Non dago arazoaren muina? Arazoaren iturburua zein da baliabide materialen falta, erabilera desegokia, mantenimendu falta edota ardura eta kontzientzia falta? Argi dago denek bat egiten dutela eta ondorioz irakasleei atzera botatzen die ordenagailuekin lan egiteak. Baina kontxo, ezin ahal dira neurriak hartu? Ikastetxeak egun dituen baliabide teknologikoetara mugatzen bagara ere, egoera irauli daitekeelakoan nago. Lehenik eta behin, irakasle oro, LHtik hasi eta DBHraino informatika mantenimenduaren oinarrizko nozioak jaso beharko lituzketelakoan nago. Eta noski, zentzu honetan garrantzia berezia eman beharko litzaioke interneten eta software ezberdinek izan ditzaketen arazoei irtenbidea emateko baliabideak eskaintzeari. Bestalde, IKTen ardura duten irakasleek honen mantenua eta erabilera egokia bermatu behar dute eta ez ikasolan gertatzen den moduan irakasleek ez dakitela norengana jo laguntza eske. Askok zuzendari pedagogikoari eskatzen diote ordenagailuak begira ditzan (kontrolatzen duelako) baina bidezkoa ote da pertsona honi halako marroia pasatzea? Ez al du nahikoa izango bere egunerokotasuneko lanarekin? Zuzendaritzaren lana ildo honetatik ikastetxeko espezialista erreferente bat ezartzea litzateke eta IKTeekiko pertsona honek izango lituzkeen ardurak ikastetxe osoko kideei zabaldu. Pertsonalki, bi aldaketa hauek eskolan IKTen integrazioan aurera pauso handia emango zutelakoan nago. Izan ere, horrela irakasleek baldintza fisiko egokiak izango lituzkete ordenagailuak erabiltzerako garaian eta euren motibazioa eta gogoa asko hobetuko litzateke. Noski, hau hasiera baino ez da hasiera beti garrantzitsua da aurrera egiten jarraitzeko.
  • 3. ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 1.astea Sintonia: autoerregulaziorako bidea Masaje tailerra? Erlajazio Saioa? Zer da argazki honetan ikusten dena? Masajeak ematen ari dizkiote elkarri bai eta entzuten ez bada ere Donostiako orquesta sinfonikoa dago entzungai. Ikasleek 3 minutu inguru jaso eta eman dituzte masaiak. Denetariko teknikak erabili dituzte eta gustoko ala ez jasotzen zegoenak ez du tutik ere esan, begiak itxita dago eta erlaxatuta dirudi. Baina orain galdetuko duzue, noiz eta zertarako ari dira dinamika hau burutzen? Sintonia da hau, Pentazitate proiektuaren (http://www.pentacidad.com/) dinamiketako bat eta egunero egunero ikastolara sartu orduko eta atsedenaldi ordutik bueltatutakoan sintonía burutzen dute. Momenu honetan masajeak ematen ari dizkiote elkarri baina beste teknika batzuk ere burutzen dituzte. Eta guzti hau zertarako? Hasteko, jarri irakaslearen paperean eta pentsatu: zenbat abisu, zenbat garrasi ikasleak euren lekuetan eseri, materiala atera eta lanean hasteko? Zenbat denbora galtzen da horretan egunero? Bada kontzentrazio hori lotzeko sintonía erabiltzen da ikastolan. Lehen ordutan ikasleak erdi lo daude, ez dakite zer daukaten edota berritsu dabiltza asteburuko istorioak kontatu nahian, atsedenalditik bueltan ordea oso mugituak egoten dira. Sintoniaren bidez ordea aurrekoa alde batera uztea lortzen dute, erlaxatu egiten dira eta amaitutakoan jardun berriari ekiteko prest egoten dira. Autoerregulaziorako bide ederra dela esaten dute.
  • 4. ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 1.astea Hala eta guztiz ere, aipatu bezala, sintonia, Pentazitatea proiektuaren dinamika bat besterik ez da eta jada ikastolak 7 urte daramatza proiektu honetan murgildurik. Ondorioz, nik ere ikasle nintzela berdina bizitzeko aukera izan nuen. Hala ere ezin dut berdintzat hartu. Izan ere, Pentazitatea txertatzean gu DBH 2.mailan geunden eta dena egun batetik bestera jarri nahi izan ziguten. Noski, nerabezaro gordinean geunden denok eta sintonía denbora galtze galantatzat hartzen genuen. Txorrada bat iruditzen zitzaigun, ez genion zentzu handirik ematen eta orokorrean ez genuen serioski hartzen. Hala eta guztiz ere, 6 urteren ostean ikastolara bueltatzean harriturik gelditu naiz. Ikasleek sintonía guztiz barneratuta daukate, serioski hartzen dute eta gainera ondorio positiboak dituela esatera ausartuko nintzateke. Ikusgarria da benetan atsedenalditik bueltan zein mugituak etortzen diren eta masaje labur baten ostean zeinen erlaxatuak eta martxan jartzeko prest egoten diren. Beraz, esango nuke gutxi arte pentazitate proiektuarekin bat ez banentorren ere gutxinaka honen alderdi positiboak nire begiekin bizitzen ari naizela. Hala eta guztiz ere, sintonia proiektuaren zati txiki bat baino ez da eta ondorioz beste baterako utziko dut gainontzeko dinamiken inguruko hausnarketa. Ea praktikaldia burutzean proiektu honen inguruko iritzi kritiko zabal eta justifikatu bat izatera iristen naizen! Atsedenaldiak eta rol estereotipatuak
  • 5. ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 1.astea Haurrak futbolean ari dira atsedenaldi orduan. Eguneko 30 minutu preziatu horietan disfrutatu egiten dutela dirudi eta argazkiak ere horixe islatzen du. Gorkaren aurpegia ikusi besterik ez dago lagunekin kirolean aritzeak asetasuna eta poza dakarzkiola. Gorkaren atzekaldean dauden haurrak ere, nahiz eta ez atzeman irribarrea dute euren aurpegietan, denak primeran pasatzen ari dira ikastolako zelai handienean! Baina itxaron, zer gertatzen da? Hauek al dira Gorkaren ikaskide guztiak? Denak mutilak al dira? Non gelditu dira gelako neskak? Argazkitik ezkutatu ahal dira? Ez dira ezkutatu ez, bazter batean daude eserita, hizketan eta mutilek futbolera nola jolasten duten begira. Mutilek garraxi eta handikotasunezko zeinuak nola egiten dituzten begira daude eta nesken hizketa nahiko mugatua dela dirudi. Denak partiduari begira daude, noizean behin batek beste bati zerbait esaten dio baino orokorrean giro isila da. ---------stop!------------- Geldi gaitezen eta azter dezagun egoera mesedez! Atsedenaldiak gizarte heteropatriarkatuak bideratutako botere harreman eta estereotipoen adibide garbia dira! Kasu bat baino ez dut jarri baina milaka dira jolastorduetan ikus daitezkeen sexismoaren zeinuak. Hauek hainbat alderdietan detekta daitezke: - Espazioa: Adibidean garbi ikus daitezkeen bezala, orokorrean genero maskulinoak patioaren espazio nagusi eta handienak bere gain hartzen ditu, pilotalekua edota futbol/eskubaloi pistak. Neskek ordea, eremu periferikoak nahiago izaten dituzte eta ez dute leku konkretua izaten, aldatzen joan ohi dira. - Jarduerak: Orokorrean mutilek kirolean jardutea atsegin dute eta batez ere futbolean aritzea, gizartean baloraturik dauden jarduerak burutzea alegia. Nesken kasuan ordea, denbora- pasatzat hartuta dauden jarduerak nahiago izaten dituzte, esaterako: soka saltoan aritzea, hitz egitea, dantzatzea, margotzea, brile edota gomarekin jolastea… Beraz, atsedenaldiko azterketa xume honekin ondorio garbietara iritsi gaitezke. Espazio banaketak eta rol estereotipatuek gizarteko sexu ezberdintasuna ikustarazi, errepikarazi eta areagotu baino ez dute egiten. Izan ere, patioaren antolaketak honen erabilera baldintzatzen du kasu honetan, LH6. Mailako neskak baztertu eta mutilei garrantzia eta progatonismoa emanaz.
  • 6. ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 1.astea Horrenbestez nahiz eta eskola gehiengoa egun mistoa den ez da parekidea. Ildo horretatik hezkidetza sustatu beharreko alderdia dugu eta ikastolan hezkidetza Pentaziatea proiektuarekin lantzen dela esate bada ere, atsedenaldiek aldaketa behar dutelakoan nago. Baina kontua da, nola hasi espazioen antolaketa eta jarduerak aldatzen? Zein izango litzateke jokaera estereotipatuak alde batera utzi eta espazioaren erabilera ez sexista bultzatuko lukeen alternatiba? Nola aldatu atsedenaldiak? Nondik hasi bereizketa horiek hausten? Ildo horretatik irakasleok har genezakeen ardura zein litzateke? Beno, oraingoan ez naiz hasiko atsedenaldiak nola aldatu hausnartzen baina hori bai aipatu nahiko nuke aurrekoan Marian Morenok hezkidetzaren inguruan emandako hitzaldi batean parte hartu nuela eta bertan baliabide ugari plazaratu zizkigun hezitzaileok hezkidetzari heltzeko. Ildo honetatik beraz, hitzaldi hartan gomendaturiko liburua gogorarazi nahiko nuke, Marina Subirats eta Amaro Tomék idatzirikoa: “Balones fuera. Reconstruir los espacios desde la coeducación” http://www.octaedro.com/pdf/10104.pdf Egia esan behar badut oraindik ez dut irakurri baina, irakurtzeko liburuen zerrendan lehenengoetarikoa dago eta ziur nago hastia dudanean irakurtzeari helduko diodala. Eta ez hori bakarrik, ahal dudan heinean hezkuntzaren munduan darabiltzanei honen berri emango diet honen inguruan elkar hausnartu eta alternatiba errealak, lekuan lekukoak, eraiki ahal izateko.