SlideShare a Scribd company logo
1 of 6
Download to read offline
ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 8. astea
Mingainak dantzan jartzeko geroz eta behar
gehiago, baina baita baliabide gehiago ere!
Nire praktikaldia zeharo aldatu da astebetez. Gela txiki bat,
irakasle bat, ikasle bat eta ni. Ispilura begiratuz baino ez dira
kopuruak bikoizten eta halabeharrez irakaslearekin hitz egitea
egokitzen zait klasetik klasera edota atseden ordutan. Hala eta
guztiz ere, gogoz hartzen ditut Amaiarekin izaten ditudan solasaldiak,
logopedia gelaren funtzionamendutik hasi eta ikasleen beharrak
zeintzuk diren ezagutzeraino solasten gara uneoro.
Antza, azken urteotan geroz eta ikasle gehiagok behar dute
logopediako saioetara etortzea. Baina nola ematen da HPB horren
detekzio hori? Nola lortzen da ikasleei mintzaira eta lengoaia lantzeko
aukera pertsonalizatu hori ematea? Gela arruntean ez al dira behar
bezala lantzen? Lanketa pertsonalizatua eskaintzeko zer jarraibide
eman beharko dira?
Espontaneoki hasi gara honen inguruan solasean. Geroz eta
ikasle gehiagok logopediaren premia dutela eta ez dutela, detekzioa
goiz egiten den arren HHn HPB dituzten geroz eta ikasle gehiago
daudela… Horren harira Nafar Gobernuko hezkuntza departamentuak
ikastolari urtero geroz eta logopedia ordu gehiago eskaintzeko aukera
omen du Iñigo Aritzak.
Baina, zer gertatzen da? Zergatik eta nolatan eman dizkio
Nafar gobernuak logopediarako ordu gehiago?
Zergatia ez da argia (zergatik daude geroz eta kasu gehiago?
Irakasleek orain geroz eta lehenago egiten dituzte detekzioak?)
ebidentzia ordea bai. Amaiaren esanetan, nire
ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 8. astea
ikastaldearekin esaterako, gela arruntean ikasleak bi taldetan banatu
eta lengoaia eta mintzaira espresuki lantzeko denbora handia zuten.
Orain ordea, honetan zailtasunak dituzten ikasleak askoz
nabarmenagoak dira eta ezinbestekoa egiten da erantzun
indibidualizatu eta pertsonalizatua eskaintzea gela arruntean ematen
den lanketa baino askoz sakonagoa behar baitute.
Hala ere, askotan ikasle asko eskola kanpoko orduetan
logopedara joan eta mintzaira lantzeko beharrean ikusten dira maiz.
Izan ere, Hezkuntza sailak X ordu eskaintzen dizkio eskolari eta
hainbat ikasleri logopeda saioak ikas orduetan eman ditzaten. Hau
sustatzeko bada, Iñigo Aritza ikastolan lan sendoa egiten ari dira eta
horren emaitzak (azken urteetan geroz eta ordu gehiago eskaintzen
ari dizkiote) ebidentzia hutsa dira.
Amaiak kontatutakoaren arabera, detekzio goiztiarra Haur
Hezkuntzako tutore edo irakasle batengatik iristen da, nolabait
ikasleren bati bere adinerako izan beharko lituzkeen zailtasun edo
lengoai/mintzaira arazo gehiago dituenean. Orduan, orientazio eta
Hezkuntza Bereziko departamentutik ikasle honen azterketa egiten
da. Horretarako, froga ezberdinak pasatzen dituzte. Hauetako bat
honakoa da:
Ikasleek ordenagailuan ikusitako irudien izenak esan beharko
dituzte eta guztia erregistratu eta diagnostiko orokorra egiten da.
Behin froga ezberdinak pasata eta HPB dituela ondorioztatuta,
Orientazio zein Logopediatik diagnostiko zabal bana gauzatzen dira.
Behin txosten hauek beteta, ikastetxe kontzertatuen kasuan, apirila-
maiatza aldera, Nafar Gobernura bidaltzen dira eta ondoren, urteko
aurrekontuen arabera eta diagnostiko horien arabera orduak
kendu/mantendu/gehitu egiten dira.
Zorionez, hemen, urte batetik bestera ordu gehiago eman ari
ditu gobernuak eta hori HPB dituzten ikasleentzat egundoko luxua
dela esan daiteke. Amaiaren iritziz, diagnostikoa egiteko hartzen
duten ardura eta konpromisoak bere saria dakar baina nork daki,
haren esanetan gauzak urte batetik bestera alda daitezke.
ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 8. astea
Horrez gain, egun Logopedia saioak jasotzen dituzten ikasleen
inguran ere solastu gara. Zenbat urtez daukate saio indibidualizatu
hauek jasotzeko aukera? Tira, ez dira urteak, beharrak baizik. Urte
batetik bestera ikasleen jarraipena egiten da eta emandako
aurrerapenen arabera orduan murriztu edo gehitu egiten zaizkie.
Horrez, gain Amaiak esandakoaren arabera, ikastolako kasuak oso
potenteak dira eta saio hauez gain CREENAn ere eskolaz kanpoko
laguntza ere jasotzen dute.
Niri ordea hainbat galdera datozkitu burura? Zenbat denbora
eskainiko zaio HHn mintzaira eta lengoaiaren lanketari? Nola lantzen
dira? Gaizki esaten dituen ikasleari errepikatzeko eskatzen al zaio?
Galdera hauek idazten suertatu zaizkit baina hauen erantzuna orain
ez daukadanez HHn irakasle ditudan hainbat lagunekin hitz egingo
dut. Ea zer kontatzen didaten!
Azkenik! Hezkuntza berezian ahalegin
inklusibo bat! Goazen denok zeinu hizkuntza
ikastera!
Orain arte, Iñigo Aritzan aniztasunaren plan estrategikoa,
orokorrean, gelaz kanpoko errefortzu indibidualizatuan mugatu den
arren, Haur Hezkuntzan guztiz interesgarria den praktika inklusiboa
ezagutzeko aukera izan dut:
ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 8. astea
Rupertak (asmaturikoa) jaiotzetik hizkuntza komunikaziorako
zailtasun nabarmenak erakutsi ditu eta ondorioz, HHko lehen mailatik
PT zein logopedarekin hainbat saio igarotzen ditu. Saio hauek gelatik
at ematen diren arren, honi jarduera inklusibo bat atxikitzen zaio
guztiz esanguratsua iruditzen zaidana. Kontua da, Izarok bere
hitzezko komunikazio arazoak ganditzeko asmoz zeinu hizkuntza
ikasten darabilela baina ez luke zentzu handirik izango hau
logopedarekin soilik erabili ahal badu. Gauzak horrela, orientazio
departamenduaren ahaleginen bidez eta Izaroren tutore zein
ikaskideen laguntzaz, Izaroren inguruko guztiak zeinu hizkuntza
ikasten darabilte!
Eta nola sustatu duten hau? Ba tira, Logopedarekin hizketan,
bere esanetan eta honekin guztiz ados, Izaro komunikatu ahal izateko
ahozkotasunetik aldendu beharrean zeuden eta horretarako baliabideak
egonda zergatik ez aprobetxatu? Ikasle eleanitzak geroz eta gehiago
dira, ikasleak txikitatik hasten dira euskara, erdara eta ingelerarekin
interakzioan. Zergatik ez zeinu hizkuntzan? Honek, ikasleei eta
Izarori berdinen arteko harreman parekide bat izatea ahalbidetuko
die.
Ba tira honen harira proiektu polita gauzatu dute Orientazio
departamentutik. Badira bi urte Haur Hezkuntzako Izarorekin
ikaskideek honek Logopedian landuriko hiztegi bimodala (zeinu
hizkuntza, piktoak) gelan ere lantzen dutela. Horrela, astetik astera,
Rupertak logopedian ikasten dituen hitzak gainontzeko kideei
erakusten dizkie baita gurasoei ere eta horrela, pixkanaka pixkanaka
bere inguruko guztiek Zeinu Hizkuntza ikasten ari dira. Ikustekoa da
benetan nola HHko ikasle guztiak Izarori zeinu hizkuntzaren bidez
zuzentzen zaizkion! Eredugarria beraz Iñigo Aritzan martxan jarritako
iniziatiba. Hala ere, Zeinu Hizkuntzaren harira eta nire formakuntza
pertsonalari dagokionean hainbat traba ikusten ditut.
Lehenik eta behin, esan beharra dago argi dagoela haurtzaroan
lengoaia ezberdinak ikasteko ahalmena altuagoa dela, esponjabatzuk
gara txikitan. Beraz, askotan esango nuke orain zeinu hizkuntza
ikasten hastea asko kostatuko litzaidakeela, behintzat oinarrizkoak
diren hitzez gain komunikazio esanguratsu eta dezente bat izateko
beharrezko zeinuak ikasteko. Hala eta guztiz ere, hizkuntza berriak
ikastea posible da, helduak garenean ere beraz zentzu horretan ez
daukat eskusarik. Eskusa ordea penagarriagoa da, eskusa edo
ezintasuna ekonomikoa da. Noizbait Zeinu Hizkuntza ikastaro sakon
eta osatu baten prezioak begiratu ahal dituzue? Pasaden urtean hau
ikasteko motibazioz begira hasi nintzen eta benetan, prezioek gogoa
kendu zidaten. Denok ezin ditugu 1000€ gastatu ikastaro batean!
ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 8. astea
Argi dago beraz, edo alderdi publikotik honen ikastaroei
sustapen prozesu bat eman beharko litzatekeela edota Iñigo Aritzan
sustatzen ari den praktika, HPB dituen ikaslea egon ala ez, Zeinu
Hizkuntza curriculumeko hizkuntza gisa hartzen hasten garela.
Bestela, soilik pribilegiatuek Zeinu Hizkuntza izateko aukera izanez
gero gizarte inklusiboagoa lortzeko bide honetan atzera pausoak baino
ez ditugu emango.
Materiala prestatzeko beti estu eta larri
Pedagogo terapeutikoaren erronketako bat, orain arte
ezagututakoaren arabera, ikasle bakoitzaren behar eta gaitasunetara
guztiz egokitzea da. Azkar eta aho betez esan ohi dugu eskola
inklusiboari begira, ikasle bakoitzak bere erritmoa duela eta irakasleok
hauetara egokituriko materiala eskaini beharko geniekeela. Hala ere,
hitzak handi egiten zaizkigu maiz. Hau kasu argietako bat da.
Iñigo Aritzako TG gelan esaterako lau ikasle baino ez daude
eta Pta beti gainezka eta iritsi ezinean dabil ikasle bakoitzaren
materiala prestatzeko. Izan ere, kasu honetan egokitzapen
kurrikularrak egiteaz gain material hautaketa egin behar da.
Horretarako, denbora behar da. Gida-liburu bat hartu, X
ikaslearentzat egokiak izan daitezkeen bi kopia atera, beste bat
hartu, beste bi kopia atera… jardun hau amaigabea izan daiteke.
Gogoan dut, aurrekoan EHUko liburutegian egon nintzela laguntza
eskolarra ematen diodan ikaslearentzat material interesgarria bilatzen.
Ba tira exageratu gabe hiru ordu inguru pasa nituen eta pare bat
dozena ariketa inprimatu nituen. Imaginatu beraz, kurtso batean, eta
ikasle bakoitzarentzat materiala prestatu behar badugu.
Momentu hartan ulertu nuen Iñigo Aritzako PTak ikasle
hauekiko egunero duen erronka. Bakoitzarentzat, arlo eta diziplina
ezberdinetako materiala aurkitzea edota zeinbait
ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 8. astea
kasutan sortzea. Hala ere, gelara sartu eta argazkian ageri den apal
hauek fitxa banarekin aurkitzea egundoko satisfazioa da. Hala eta
guztiz ere, ni etorkizuneko irakasle izango naizen heinean, zera
pentsatu dut. Zergatik ez lana aurreratzen joan? Zergatik ez
material didaktiko interesgarria eskaintzen duten baliabideak bilatu
eta zerrendatu? Ba noski, zergatik ez! Hauxe da aste honetan
aurkitutako webgune interesgarrien zerrenda:
 Albor:http://www.educa2.madrid.org/web/albor?p_l_id=120.1&cme
 Aplikazioak: http://www.aplicaciones.info/
 Aula PT: http://www.aulapt.org/
 Comunica, Komunikaziorako zailtasunak gainditzeko baliabideak:
http://dihana.cps.unizar.es/~alborada/descarga.html
 CREENA TIC: http://creenatic.blogspot.com.es/
https://mintzaira.wordpress.com/category/unitate-
didaktikoak/page/2/
 La casa de hablar: http://laclasedehablar.blogspot.com.es/
2012/09/aplicaciones-para-la-educacion-especial.html
 La mirada especial:
http://lamiradaespecial.blogspot.com.es/p/educacion-especial.html v
 La Pirindola, Recursos educacion especial:
http://www.edicioneslolapirindola.com/cuentos_personalizados/ipn_micr
osite_especial.asp
 LHrako hainbat baliabide:
http://baliabidedidaktikoaklehenhezkuntzan.blogspot.com.es/
 Mi clase, Lehen hezkuntzarako baliabide anitzak:
https://miclase.wordpress.com/category/educacion-especial/
 ScholarTIC: http://scolartic.com/es/web/

More Related Content

Viewers also liked

bảng giá làm video quảng cáo kiến trúc
bảng giá làm video quảng cáo kiến trúcbảng giá làm video quảng cáo kiến trúc
bảng giá làm video quảng cáo kiến trúcmilo307
 
chỗ nào thiết kế phim quảng cáo độc đáo
chỗ nào thiết kế phim quảng cáo độc đáochỗ nào thiết kế phim quảng cáo độc đáo
chỗ nào thiết kế phim quảng cáo độc đáoramon728
 
tendencias ambientales anyi
tendencias ambientales anyitendencias ambientales anyi
tendencias ambientales anyianyilopezz
 
Ribblehead viaduct ~ medium walk
Ribblehead viaduct ~ medium walkRibblehead viaduct ~ medium walk
Ribblehead viaduct ~ medium walkJohn C
 
St gregorys minster medium walk
St gregorys minster  medium walkSt gregorys minster  medium walk
St gregorys minster medium walkJohn C
 
dịch vụ làm phim quảng cáo chuyên nghiệp
dịch vụ làm phim quảng cáo chuyên nghiệpdịch vụ làm phim quảng cáo chuyên nghiệp
dịch vụ làm phim quảng cáo chuyên nghiệpamalia816
 
The Global Risks Report 2016
The Global Risks Report 2016The Global Risks Report 2016
The Global Risks Report 2016Peter Gold
 
Roseberry%20 topping%20~%20hard%20walk
Roseberry%20 topping%20~%20hard%20walkRoseberry%20 topping%20~%20hard%20walk
Roseberry%20 topping%20~%20hard%20walkJohn C
 

Viewers also liked (12)

bảng giá làm video quảng cáo kiến trúc
bảng giá làm video quảng cáo kiến trúcbảng giá làm video quảng cáo kiến trúc
bảng giá làm video quảng cáo kiến trúc
 
chỗ nào thiết kế phim quảng cáo độc đáo
chỗ nào thiết kế phim quảng cáo độc đáochỗ nào thiết kế phim quảng cáo độc đáo
chỗ nào thiết kế phim quảng cáo độc đáo
 
tendencias ambientales anyi
tendencias ambientales anyitendencias ambientales anyi
tendencias ambientales anyi
 
Ribblehead viaduct ~ medium walk
Ribblehead viaduct ~ medium walkRibblehead viaduct ~ medium walk
Ribblehead viaduct ~ medium walk
 
Dispositivos moviles
Dispositivos movilesDispositivos moviles
Dispositivos moviles
 
Prabhakaran_cv.PDF
Prabhakaran_cv.PDFPrabhakaran_cv.PDF
Prabhakaran_cv.PDF
 
St gregorys minster medium walk
St gregorys minster  medium walkSt gregorys minster  medium walk
St gregorys minster medium walk
 
Making Convergence Pay - Tellabs v1.2
Making Convergence Pay - Tellabs v1.2Making Convergence Pay - Tellabs v1.2
Making Convergence Pay - Tellabs v1.2
 
dịch vụ làm phim quảng cáo chuyên nghiệp
dịch vụ làm phim quảng cáo chuyên nghiệpdịch vụ làm phim quảng cáo chuyên nghiệp
dịch vụ làm phim quảng cáo chuyên nghiệp
 
The Global Risks Report 2016
The Global Risks Report 2016The Global Risks Report 2016
The Global Risks Report 2016
 
IS Map REDACTED
IS Map REDACTEDIS Map REDACTED
IS Map REDACTED
 
Roseberry%20 topping%20~%20hard%20walk
Roseberry%20 topping%20~%20hard%20walkRoseberry%20 topping%20~%20hard%20walk
Roseberry%20 topping%20~%20hard%20walk
 

Similar to Ae8

Talde Elkarreragileak
Talde ElkarreragileakTalde Elkarreragileak
Talde ElkarreragileakIreneGM
 
1. foroa
1. foroa1. foroa
1. foroaLiiide
 
Haurrekin lanean proiektu_eleanitzen_bitartez-1
Haurrekin lanean proiektu_eleanitzen_bitartez-1Haurrekin lanean proiektu_eleanitzen_bitartez-1
Haurrekin lanean proiektu_eleanitzen_bitartez-1Bego Iturgaitz
 
ANIZTASUNARI ERANTZUTEN DION IKASTOLA?
ANIZTASUNARI ERANTZUTEN DION IKASTOLA?ANIZTASUNARI ERANTZUTEN DION IKASTOLA?
ANIZTASUNARI ERANTZUTEN DION IKASTOLA?Edurne M. Arrese
 
planteamendu pedagogikoa
planteamendu pedagogikoaplanteamendu pedagogikoa
planteamendu pedagogikoahaizea28
 
Aldaketen aurrean zuzendaritza taldea elementu garrantzitsua
Aldaketen aurrean zuzendaritza taldea elementu garrantzitsuaAldaketen aurrean zuzendaritza taldea elementu garrantzitsua
Aldaketen aurrean zuzendaritza taldea elementu garrantzitsuaAna Basterra
 
Bizikidetza Pentacidad Proiektua Zaratamon
Bizikidetza Pentacidad Proiektua ZaratamonBizikidetza Pentacidad Proiektua Zaratamon
Bizikidetza Pentacidad Proiektua ZaratamonIreneGM
 
Europako Hizkuntzen Portfolioa Lemoizko eskolan
Europako Hizkuntzen Portfolioa Lemoizko eskolanEuropako Hizkuntzen Portfolioa Lemoizko eskolan
Europako Hizkuntzen Portfolioa Lemoizko eskolanBego Iturgaitz
 
Baila txosten luzea
Baila   txosten luzeaBaila   txosten luzea
Baila txosten luzeaLiiide
 
Lemoiz Portfolioren erabilera HHn. Ikasten ikasi
Lemoiz Portfolioren erabilera HHn. Ikasten ikasiLemoiz Portfolioren erabilera HHn. Ikasten ikasi
Lemoiz Portfolioren erabilera HHn. Ikasten ikasiIrene Gonzalez
 
Ik ki beasain bhi dbh tailerrra
Ik ki beasain bhi dbh tailerrraIk ki beasain bhi dbh tailerrra
Ik ki beasain bhi dbh tailerrraXabier Lakunza
 
Lehen hezkuntzako oroitzapenak
Lehen hezkuntzako oroitzapenakLehen hezkuntzako oroitzapenak
Lehen hezkuntzako oroitzapenaktxinparta1
 

Similar to Ae8 (20)

Talde Elkarreragileak
Talde ElkarreragileakTalde Elkarreragileak
Talde Elkarreragileak
 
1. foroa
1. foroa1. foroa
1. foroa
 
Haurrekin lanean proiektu_eleanitzen_bitartez-1
Haurrekin lanean proiektu_eleanitzen_bitartez-1Haurrekin lanean proiektu_eleanitzen_bitartez-1
Haurrekin lanean proiektu_eleanitzen_bitartez-1
 
EGUNEROKOA_ASTEKARIA
EGUNEROKOA_ASTEKARIAEGUNEROKOA_ASTEKARIA
EGUNEROKOA_ASTEKARIA
 
ANIZTASUNARI ERANTZUTEN DION IKASTOLA?
ANIZTASUNARI ERANTZUTEN DION IKASTOLA?ANIZTASUNARI ERANTZUTEN DION IKASTOLA?
ANIZTASUNARI ERANTZUTEN DION IKASTOLA?
 
planteamendu pedagogikoa
planteamendu pedagogikoaplanteamendu pedagogikoa
planteamendu pedagogikoa
 
Haur Hizkera
Haur HizkeraHaur Hizkera
Haur Hizkera
 
Aldaketen aurrean zuzendaritza taldea elementu garrantzitsua
Aldaketen aurrean zuzendaritza taldea elementu garrantzitsuaAldaketen aurrean zuzendaritza taldea elementu garrantzitsua
Aldaketen aurrean zuzendaritza taldea elementu garrantzitsua
 
Bizikidetza Pentacidad Proiektua Zaratamon
Bizikidetza Pentacidad Proiektua ZaratamonBizikidetza Pentacidad Proiektua Zaratamon
Bizikidetza Pentacidad Proiektua Zaratamon
 
Europako Hizkuntzen Portfolioa Lemoizko eskolan
Europako Hizkuntzen Portfolioa Lemoizko eskolanEuropako Hizkuntzen Portfolioa Lemoizko eskolan
Europako Hizkuntzen Portfolioa Lemoizko eskolan
 
Baila txosten luzea
Baila   txosten luzeaBaila   txosten luzea
Baila txosten luzea
 
Guion
GuionGuion
Guion
 
Lemoiz Portfolioren erabilera HHn. Ikasten ikasi
Lemoiz Portfolioren erabilera HHn. Ikasten ikasiLemoiz Portfolioren erabilera HHn. Ikasten ikasi
Lemoiz Portfolioren erabilera HHn. Ikasten ikasi
 
Bideoak
BideoakBideoak
Bideoak
 
Bideoak
BideoakBideoak
Bideoak
 
Ik ki beasain bhi dbh tailerrra
Ik ki beasain bhi dbh tailerrraIk ki beasain bhi dbh tailerrra
Ik ki beasain bhi dbh tailerrra
 
Irakurgaiak
IrakurgaiakIrakurgaiak
Irakurgaiak
 
Egunerokoa.urtarrila
Egunerokoa.urtarrilaEgunerokoa.urtarrila
Egunerokoa.urtarrila
 
Behaketa
BehaketaBehaketa
Behaketa
 
Lehen hezkuntzako oroitzapenak
Lehen hezkuntzako oroitzapenakLehen hezkuntzako oroitzapenak
Lehen hezkuntzako oroitzapenak
 

More from Edurne M. Arrese (17)

Hezkuntza berrikuntzari bidea
Hezkuntza berrikuntzari bideaHezkuntza berrikuntzari bidea
Hezkuntza berrikuntzari bidea
 
Ae10
Ae10Ae10
Ae10
 
Ae 9
Ae 9Ae 9
Ae 9
 
Ae7
Ae7Ae7
Ae7
 
Ikt interbentzioa
Ikt interbentzioaIkt interbentzioa
Ikt interbentzioa
 
Sexismoa eta gaboank
Sexismoa eta gaboankSexismoa eta gaboank
Sexismoa eta gaboank
 
E. abendua
E. abenduaE. abendua
E. abendua
 
A5
A5A5
A5
 
A4
A4A4
A4
 
A3
A3A3
A3
 
E.abendua
E.abenduaE.abendua
E.abendua
 
Egunerokoa azaroa.practicum iii
Egunerokoa azaroa.practicum iiiEgunerokoa azaroa.practicum iii
Egunerokoa azaroa.practicum iii
 
Ae.2
Ae.2Ae.2
Ae.2
 
La narrativa como texto experiencial
La narrativa como texto experiencialLa narrativa como texto experiencial
La narrativa como texto experiencial
 
La narrativa como texto experiencial
La narrativa como texto experiencialLa narrativa como texto experiencial
La narrativa como texto experiencial
 
ARGAZKIEGUNEROKOA. 1.ASTEA
ARGAZKIEGUNEROKOA. 1.ASTEAARGAZKIEGUNEROKOA. 1.ASTEA
ARGAZKIEGUNEROKOA. 1.ASTEA
 
Egunerokoa.1.astea
Egunerokoa.1.asteaEgunerokoa.1.astea
Egunerokoa.1.astea
 

Ae8

  • 1. ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 8. astea Mingainak dantzan jartzeko geroz eta behar gehiago, baina baita baliabide gehiago ere! Nire praktikaldia zeharo aldatu da astebetez. Gela txiki bat, irakasle bat, ikasle bat eta ni. Ispilura begiratuz baino ez dira kopuruak bikoizten eta halabeharrez irakaslearekin hitz egitea egokitzen zait klasetik klasera edota atseden ordutan. Hala eta guztiz ere, gogoz hartzen ditut Amaiarekin izaten ditudan solasaldiak, logopedia gelaren funtzionamendutik hasi eta ikasleen beharrak zeintzuk diren ezagutzeraino solasten gara uneoro. Antza, azken urteotan geroz eta ikasle gehiagok behar dute logopediako saioetara etortzea. Baina nola ematen da HPB horren detekzio hori? Nola lortzen da ikasleei mintzaira eta lengoaia lantzeko aukera pertsonalizatu hori ematea? Gela arruntean ez al dira behar bezala lantzen? Lanketa pertsonalizatua eskaintzeko zer jarraibide eman beharko dira? Espontaneoki hasi gara honen inguruan solasean. Geroz eta ikasle gehiagok logopediaren premia dutela eta ez dutela, detekzioa goiz egiten den arren HHn HPB dituzten geroz eta ikasle gehiago daudela… Horren harira Nafar Gobernuko hezkuntza departamentuak ikastolari urtero geroz eta logopedia ordu gehiago eskaintzeko aukera omen du Iñigo Aritzak. Baina, zer gertatzen da? Zergatik eta nolatan eman dizkio Nafar gobernuak logopediarako ordu gehiago? Zergatia ez da argia (zergatik daude geroz eta kasu gehiago? Irakasleek orain geroz eta lehenago egiten dituzte detekzioak?) ebidentzia ordea bai. Amaiaren esanetan, nire
  • 2. ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 8. astea ikastaldearekin esaterako, gela arruntean ikasleak bi taldetan banatu eta lengoaia eta mintzaira espresuki lantzeko denbora handia zuten. Orain ordea, honetan zailtasunak dituzten ikasleak askoz nabarmenagoak dira eta ezinbestekoa egiten da erantzun indibidualizatu eta pertsonalizatua eskaintzea gela arruntean ematen den lanketa baino askoz sakonagoa behar baitute. Hala ere, askotan ikasle asko eskola kanpoko orduetan logopedara joan eta mintzaira lantzeko beharrean ikusten dira maiz. Izan ere, Hezkuntza sailak X ordu eskaintzen dizkio eskolari eta hainbat ikasleri logopeda saioak ikas orduetan eman ditzaten. Hau sustatzeko bada, Iñigo Aritza ikastolan lan sendoa egiten ari dira eta horren emaitzak (azken urteetan geroz eta ordu gehiago eskaintzen ari dizkiote) ebidentzia hutsa dira. Amaiak kontatutakoaren arabera, detekzio goiztiarra Haur Hezkuntzako tutore edo irakasle batengatik iristen da, nolabait ikasleren bati bere adinerako izan beharko lituzkeen zailtasun edo lengoai/mintzaira arazo gehiago dituenean. Orduan, orientazio eta Hezkuntza Bereziko departamentutik ikasle honen azterketa egiten da. Horretarako, froga ezberdinak pasatzen dituzte. Hauetako bat honakoa da: Ikasleek ordenagailuan ikusitako irudien izenak esan beharko dituzte eta guztia erregistratu eta diagnostiko orokorra egiten da. Behin froga ezberdinak pasata eta HPB dituela ondorioztatuta, Orientazio zein Logopediatik diagnostiko zabal bana gauzatzen dira. Behin txosten hauek beteta, ikastetxe kontzertatuen kasuan, apirila- maiatza aldera, Nafar Gobernura bidaltzen dira eta ondoren, urteko aurrekontuen arabera eta diagnostiko horien arabera orduak kendu/mantendu/gehitu egiten dira. Zorionez, hemen, urte batetik bestera ordu gehiago eman ari ditu gobernuak eta hori HPB dituzten ikasleentzat egundoko luxua dela esan daiteke. Amaiaren iritziz, diagnostikoa egiteko hartzen duten ardura eta konpromisoak bere saria dakar baina nork daki, haren esanetan gauzak urte batetik bestera alda daitezke.
  • 3. ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 8. astea Horrez gain, egun Logopedia saioak jasotzen dituzten ikasleen inguran ere solastu gara. Zenbat urtez daukate saio indibidualizatu hauek jasotzeko aukera? Tira, ez dira urteak, beharrak baizik. Urte batetik bestera ikasleen jarraipena egiten da eta emandako aurrerapenen arabera orduan murriztu edo gehitu egiten zaizkie. Horrez, gain Amaiak esandakoaren arabera, ikastolako kasuak oso potenteak dira eta saio hauez gain CREENAn ere eskolaz kanpoko laguntza ere jasotzen dute. Niri ordea hainbat galdera datozkitu burura? Zenbat denbora eskainiko zaio HHn mintzaira eta lengoaiaren lanketari? Nola lantzen dira? Gaizki esaten dituen ikasleari errepikatzeko eskatzen al zaio? Galdera hauek idazten suertatu zaizkit baina hauen erantzuna orain ez daukadanez HHn irakasle ditudan hainbat lagunekin hitz egingo dut. Ea zer kontatzen didaten! Azkenik! Hezkuntza berezian ahalegin inklusibo bat! Goazen denok zeinu hizkuntza ikastera! Orain arte, Iñigo Aritzan aniztasunaren plan estrategikoa, orokorrean, gelaz kanpoko errefortzu indibidualizatuan mugatu den arren, Haur Hezkuntzan guztiz interesgarria den praktika inklusiboa ezagutzeko aukera izan dut:
  • 4. ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 8. astea Rupertak (asmaturikoa) jaiotzetik hizkuntza komunikaziorako zailtasun nabarmenak erakutsi ditu eta ondorioz, HHko lehen mailatik PT zein logopedarekin hainbat saio igarotzen ditu. Saio hauek gelatik at ematen diren arren, honi jarduera inklusibo bat atxikitzen zaio guztiz esanguratsua iruditzen zaidana. Kontua da, Izarok bere hitzezko komunikazio arazoak ganditzeko asmoz zeinu hizkuntza ikasten darabilela baina ez luke zentzu handirik izango hau logopedarekin soilik erabili ahal badu. Gauzak horrela, orientazio departamenduaren ahaleginen bidez eta Izaroren tutore zein ikaskideen laguntzaz, Izaroren inguruko guztiak zeinu hizkuntza ikasten darabilte! Eta nola sustatu duten hau? Ba tira, Logopedarekin hizketan, bere esanetan eta honekin guztiz ados, Izaro komunikatu ahal izateko ahozkotasunetik aldendu beharrean zeuden eta horretarako baliabideak egonda zergatik ez aprobetxatu? Ikasle eleanitzak geroz eta gehiago dira, ikasleak txikitatik hasten dira euskara, erdara eta ingelerarekin interakzioan. Zergatik ez zeinu hizkuntzan? Honek, ikasleei eta Izarori berdinen arteko harreman parekide bat izatea ahalbidetuko die. Ba tira honen harira proiektu polita gauzatu dute Orientazio departamentutik. Badira bi urte Haur Hezkuntzako Izarorekin ikaskideek honek Logopedian landuriko hiztegi bimodala (zeinu hizkuntza, piktoak) gelan ere lantzen dutela. Horrela, astetik astera, Rupertak logopedian ikasten dituen hitzak gainontzeko kideei erakusten dizkie baita gurasoei ere eta horrela, pixkanaka pixkanaka bere inguruko guztiek Zeinu Hizkuntza ikasten ari dira. Ikustekoa da benetan nola HHko ikasle guztiak Izarori zeinu hizkuntzaren bidez zuzentzen zaizkion! Eredugarria beraz Iñigo Aritzan martxan jarritako iniziatiba. Hala ere, Zeinu Hizkuntzaren harira eta nire formakuntza pertsonalari dagokionean hainbat traba ikusten ditut. Lehenik eta behin, esan beharra dago argi dagoela haurtzaroan lengoaia ezberdinak ikasteko ahalmena altuagoa dela, esponjabatzuk gara txikitan. Beraz, askotan esango nuke orain zeinu hizkuntza ikasten hastea asko kostatuko litzaidakeela, behintzat oinarrizkoak diren hitzez gain komunikazio esanguratsu eta dezente bat izateko beharrezko zeinuak ikasteko. Hala eta guztiz ere, hizkuntza berriak ikastea posible da, helduak garenean ere beraz zentzu horretan ez daukat eskusarik. Eskusa ordea penagarriagoa da, eskusa edo ezintasuna ekonomikoa da. Noizbait Zeinu Hizkuntza ikastaro sakon eta osatu baten prezioak begiratu ahal dituzue? Pasaden urtean hau ikasteko motibazioz begira hasi nintzen eta benetan, prezioek gogoa kendu zidaten. Denok ezin ditugu 1000€ gastatu ikastaro batean!
  • 5. ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 8. astea Argi dago beraz, edo alderdi publikotik honen ikastaroei sustapen prozesu bat eman beharko litzatekeela edota Iñigo Aritzan sustatzen ari den praktika, HPB dituen ikaslea egon ala ez, Zeinu Hizkuntza curriculumeko hizkuntza gisa hartzen hasten garela. Bestela, soilik pribilegiatuek Zeinu Hizkuntza izateko aukera izanez gero gizarte inklusiboagoa lortzeko bide honetan atzera pausoak baino ez ditugu emango. Materiala prestatzeko beti estu eta larri Pedagogo terapeutikoaren erronketako bat, orain arte ezagututakoaren arabera, ikasle bakoitzaren behar eta gaitasunetara guztiz egokitzea da. Azkar eta aho betez esan ohi dugu eskola inklusiboari begira, ikasle bakoitzak bere erritmoa duela eta irakasleok hauetara egokituriko materiala eskaini beharko geniekeela. Hala ere, hitzak handi egiten zaizkigu maiz. Hau kasu argietako bat da. Iñigo Aritzako TG gelan esaterako lau ikasle baino ez daude eta Pta beti gainezka eta iritsi ezinean dabil ikasle bakoitzaren materiala prestatzeko. Izan ere, kasu honetan egokitzapen kurrikularrak egiteaz gain material hautaketa egin behar da. Horretarako, denbora behar da. Gida-liburu bat hartu, X ikaslearentzat egokiak izan daitezkeen bi kopia atera, beste bat hartu, beste bi kopia atera… jardun hau amaigabea izan daiteke. Gogoan dut, aurrekoan EHUko liburutegian egon nintzela laguntza eskolarra ematen diodan ikaslearentzat material interesgarria bilatzen. Ba tira exageratu gabe hiru ordu inguru pasa nituen eta pare bat dozena ariketa inprimatu nituen. Imaginatu beraz, kurtso batean, eta ikasle bakoitzarentzat materiala prestatu behar badugu. Momentu hartan ulertu nuen Iñigo Aritzako PTak ikasle hauekiko egunero duen erronka. Bakoitzarentzat, arlo eta diziplina ezberdinetako materiala aurkitzea edota zeinbait
  • 6. ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 8. astea kasutan sortzea. Hala ere, gelara sartu eta argazkian ageri den apal hauek fitxa banarekin aurkitzea egundoko satisfazioa da. Hala eta guztiz ere, ni etorkizuneko irakasle izango naizen heinean, zera pentsatu dut. Zergatik ez lana aurreratzen joan? Zergatik ez material didaktiko interesgarria eskaintzen duten baliabideak bilatu eta zerrendatu? Ba noski, zergatik ez! Hauxe da aste honetan aurkitutako webgune interesgarrien zerrenda:  Albor:http://www.educa2.madrid.org/web/albor?p_l_id=120.1&cme  Aplikazioak: http://www.aplicaciones.info/  Aula PT: http://www.aulapt.org/  Comunica, Komunikaziorako zailtasunak gainditzeko baliabideak: http://dihana.cps.unizar.es/~alborada/descarga.html  CREENA TIC: http://creenatic.blogspot.com.es/ https://mintzaira.wordpress.com/category/unitate- didaktikoak/page/2/  La casa de hablar: http://laclasedehablar.blogspot.com.es/ 2012/09/aplicaciones-para-la-educacion-especial.html  La mirada especial: http://lamiradaespecial.blogspot.com.es/p/educacion-especial.html v  La Pirindola, Recursos educacion especial: http://www.edicioneslolapirindola.com/cuentos_personalizados/ipn_micr osite_especial.asp  LHrako hainbat baliabide: http://baliabidedidaktikoaklehenhezkuntzan.blogspot.com.es/  Mi clase, Lehen hezkuntzarako baliabide anitzak: https://miclase.wordpress.com/category/educacion-especial/  ScholarTIC: http://scolartic.com/es/web/