SlideShare a Scribd company logo
1 of 12
Download to read offline
DIDAKTIKA OROKORRA
PARADIGMA EKOLOGIKOA
Haur hezkuntzako gradua
1. maila - GA2
2019-2020 ikasturtea
Haiko Maiko taldea
Irati Martija, Uxue Mesa, Leire Murua, Haizea Salegi eta Naiara
Zaldua
AURKIBIDEA
Paradigma ekologikoaren ideia nagusiak 2
Teoria honen bultzatzaileak 3
Nola ikusten duten ikaslea eta nola irakaslea 7
Sustatzen duten jarduera eta antolaketa mota 8
Gaur egun gure ikastetxeetara ekarriz 9
1
● Paradigma ekologikoaren ideia nagusiak
Dakigunez hezkuntzak bilakaera desberdinak jasan ditu azken urte hauetan
teknologia berrien, gizartearen aldaketen eta kultura desberdinen ondorioz.
Hezkuntzako aldaketekin batera, ​Haeckelek 1869an hainbat ideia helarazi zituen
paradigma ekologikoa sortuz. Hainbat autore desberdinen iritziak eragina izan zuten
bere ideietan eta oraindela urte batzuk jarri zen praktikan. Paradigma ekologikoa
azaldu baino lehen, paradigma zein ekologiaren esanahia azalduko dugu.
Zer da paradigma? Munduari begiratzeko dugun marko bat da non bertatik,
mundua ulertu, interpretatu eta esku hartzen dugun. Beraz esan dezakegu mundua
ulertu, azaldu eta gauzak nola funzionatzen duten ulertzeko modua dela, alegia,
mundua hautemateko modu bat.
Zer da ekologikoa? Hitz hau, biologiako ekarpenetan eta E.Haeckelék
egindako teorian oinarritzen da. Teoria honetan, izaki bizidunen existentzia
baldintzatzen duten ekintzak eta gizaki guztien arteko erlazioak aztertzen dira.
Beraz, zer da paradigma ekologikoa? Pedagogia barruko hezkuntza egoera
errealen zein fenomeno ezberdinen egoera azaltzen du. Hori horrela, paradigma
ekologikoa hezkuntzaren alderdi teorikoa eta praktikoa biltzen dituen ekintza
pedagogikoaren eredu bihurtu da. Mugimendu honek naturaren, gizakion
harremanen eta elkarlanetan ardura hartzen du.
Paradigma​ (mundua ulertzeko modua) ​+ Ekologikoa​ (Biologia+ pertsonen
esistentzia eta harremanen baldintza) = ​Paradigma ekologikoa
2
Behin aurreko kontzeptuak garbi izanda hauek dira paradigma ekologikoaren
ezaugarriak:
- Pedagogia zientifikoa da eta metodologiari dagokionez ikerketa prozesuan
datza.
- Disziplinartekoa eta jarrera baterakoia du.
- Sistema integral bati erantzuten dio, independientea da eta irizpide kolektiboa
du.
- Errealitateko egoeren jardueretan oinarritzen da.
- Pentsamendu etikoa du, ekosistemako elementu guztiak kontuan hartzen
dituelarik.
- Pentsamendu kritikoa, erabaki kooperatiboak zein arduren elkarbaanaketa
gainontzeko ikasle eta irakasleekin. Honela, ingurunearekiko kontzientzia eta
errespetua sortuz.
- Ikaskuntza haurren beharrak kontuan hartzeaz gain, ingurunearen beharrak
ere kontuan hartu behar dira, edukiak antolatu eta hauen artean harremana
sortzeko.
3
● Teoria honen bultzatzaileak:
Asko dira Paradigma Ekologikoaren teoria osatu duten adituak. Hori dela eta,
garrantzitsuenak iruditu zaizkigunak azaldu ditugu teoria honen nondik norakoa
ulertzeko.
1. Bronfenbrenner:
XX. mendeko aditu errusiar honen ustetan, garapena gizakiaren eta haren
testuinguru ekologikoaren arteko eragin-trukearen
emaitza da. Testuinguru ekologikoari dagokionez,
Bronfenbrenner-ek bost maila proposatu zituen:
1.- ​Mikrosistema​: Pertsonarengandik gertu dauden testuinguruak dira
mikrosistemak; esate baterako, familia, berdinkideak eta eskola.
2.- ​Mesosistema​: Pertsonaren mikrosistema guztien artean sortzen diren
eragin-trukeek osatzen dute. Garapenean dagoen pertsonak zuzenean parte
hartzen duen mikrosistemek osatzen dute. Adibidez, mesosistema da eskola
eta familia mikrosistemen artean izaten den erlazioa.
3.- ​Exosistema: Ingurune batek edo gehiagok osatzen dute. Horietan,
garapenean dagoen pertsonak ez du aktiboki esku hartzen, baina
mesosistemaren bidez zeharka eragiten dioten ekintzak gertatzen dira.
Adibidez, presente ez dagoen familia, gurasoen lagunak eta lanbidea...
4.- ​Makrosistema​: Ingurunearen eragin-maila urrunenekoa, urrutien dagoen
ingurunea. Hemen sartzen dira adibidez alderdi ekonomikoak, ideologikoak,
moralak, kulturalak eta teknologikoak.
5.- ​Kronosistema: Denborazko
dimentsioari deritzo, denborak aurrera
egin ahala pertsonarengan aipaturiko
lau testuinguru-mailetan gerta
daitezkeen aldaketei dagokie.
4
2. Vygotski:
Egile errusiar honek giza garapena bere testuinguru sozialaren barruan
kokatzen du, eta testuinguruarekin lotutako ikuspegia planteatu zuen lehen aldiz.
Haren interes nagusia kulturak garapenean duen
eragina aztertzea zen.
Vygotskiren teoria sozio-kulturala prozesu kognitiboei
buruzkoa da, eta horretan, umearen izaera aktiboa
aldarrikatzen du, baita testuinguru sozialak eta
historikoak umearengan eragiten dutela. Haren ustez,
prozesu kognitiboen jatorria soziala da, hau da,
elkarrekintza sozialean eratzen dira eta gero
barneratzen ditu gizabanakoak.
Vigotskik formazio bikoitzaren legea sortu zuen, honako hau zioena: Prozesu
psikologiko gorenak gizakien arteko harreman bezala sortzen dira (maila sozialean)
eta gero, maila indibidualean agertzen dira. Lehengoari maila interpsikologikoa deitu
zion, bertan sartzen da haurrak inoren laguntzarik gabe egiten duena, eta
bigarrenari, berriz, maila intrapsikologikoa da, haurrak gaitasun handiagoa duen
kide baten laguntzaz egin dezakeen sartzen da bertan.
Bi mailen arteko distantziari, ​berehalako garapen esparrua deitu zion,
umeak dakienaren eta egin dezakeenaren artean egin beharreko distantziari alegia.
5
3. Tikunoff:
Tikunoffen ustetan ikaskuntza aldagai independienteen egitura
konplexu batekin dago lotua, zehazki, hiru aldagai ezberdinetzen
ditu:
1. Egoera aldagarriak (Variables situacionales): Aldagai
honek elkarreraginak gertatzen diren klima fisiko eta
psikosozialari egiten dio erreferentzia. Alde batetik, bertan
sartzen dira irakasle zein ikaslearen objektiboak zein diren
elkarreragin honen aurrean eta beste aldetik, elkarreragin hau ematen den
eremua.
2. Esperientzia aldagarriak (Variables experienciales): Erreferentzia egiten dio
partehartzaileak gertaera instruktiboetan duten esanahiari. Beste era batean
esanda, instrukzio egoera baten esanahia partehartzaileek dakitenaren
araberakoa izango da.
3. Komunikazio aldagarriak (Variables comunicativas): Bertan esanahia hiru
norabide ezberdinetan komunikatzen da, norabide intrapertsonala,
interpertsonala eta taldekoa.
Argi dago eskola inguruko paradigma ekologikoa neurtzeko garaian ikasgela
eta norbanakoaren jarrera aztertzeaz eta eskola komunitateko giroa aztertu behar
dela. Hori horrela eskola inguruko paradigma ekologikoa aztertzeko garaian bi
autore hauek honako hau aztertu behar dela diote:
6
4. Hamilton: ​1788 Ingalaterran jaiotako filosofo idealista da, eta honek
eskoletan topatzen den paragdima ekologikoaren inguruan
garrantzia ondorengo puntu hauei ematen die:
- Pertsonen zein inguruaren arteko interakzioaz
arduratzen da, bien arteko elkarreragina bilatuz.
- Ikaskuntza irakaskuntza kontzeptua elkarreraginaren
bidez burutzen da
- Ikasgela bakoitzaren kontextua aztertzen du,
ingurukoen eragina aztertuz.
- Barne gaitasunak aztertzen ditu.
5. Lee S. Shulman (1986): ​Psikologo amerikarra da,
eta berak hezkuntzaren inguruko ekarpen zabalak
egin ditu. Guk paradigma ekologikoan berak
garrantzia ematen dioten puntuak azpimarratu
ditugu:
- Haur bakoitzaren ekologiari.
- Irakasle, ikasle eta ikasleen arteko harremanari.
- Inguruko komunitateari.
- Eskola motari.
7
● Nola ikusten duten ikaslea eta nola irakaslea
1.- Irakaslea:
Irakasleak alde batetik, teknikoa eta kritikoa izan behar du, interakzioak
bultzatzen dituen pertsona, “expektatibak” sortzen dituena, ikaskuntzaren eta kultura
sozial eta instituzionalaren bitartekaria. Bestetik, irakasleak konfidantzazko klima
bat sortu behar du haurraren bizitza eta testuingurua kontutan hartzen duten
ikaskuntza ezberdinak garatu eta aurrera eramateko. Gainera, irakasleak beti
arduratu behar du pertsona talde eta inguruaren arteko elkarrekintzaz, curriculumak
beti zabala eta malgua, eta ebaluazioak kualitatiboa eta hezigarria izan behar duela
kontutan hartuz.
Horrez gain, haurra garatzeko, irakasleak eremu natural batean murgilduko
du eta haurrarentzat irakaslea eredu zein orientabide izango da. Irakasle formatua
egon behar du honen inguruko jarduerak sortzeko eta kontuan izan behar du
edukiak haurraren adinaren arabera egokituko dituela. Irakaslearen ezagutzak eta
segurtasunak haurraren rola zein ezagutza aberastuko ditu.
Azkenik, kontutan hartu behar da hezitzaileak ikuspuntu kritiko batetik esku
hartu behar duela, haurra sozializatu eta kulturan barneratu dadin, oinarrizko
gaitasun eta baloreak garatuz.
2.- Ikaslea:
Haurrak rol aktiboa izango du metodologia honetan eta beraz, edozein
informazio eta ezagutzak eskuratzeko interesa erakutsiko du. Gainera, haurra
motibatua sentituko da jardueren bidez eskuratutako ezagutzak egokituak eta
beraien interesen araberakoak izango baitira. Haurrak egunerokotasunean parte
hartzailea izango da eta beraien ideiak adierazteko askatasuna izango du. Honez
gain, haurrak rol soziala ere izango du elkarreragin batean oinarritzen baita
paradigma hau. Bertan lantzen diren jardueren bidez, haurrak kritikotasun bat
sortuko du bere baitan, pentsamendua garatzen joango den heinean. Hori dela eta,
haurrak seguru sentitu behar du jardueran haurrera eramateko eta gaitasunak
8
garatzeko. Beraz, lehen esandako moduan elkarlana ezinbestekoa da eta familiak
haurrei segurtasun hori transmititu behar die, haurra ere inplikatzeko.
● Sustatzen duten jarduera eta antolaketa mota
Paradigma ekologia aurrera ematen duten ikastetxeetan hainbat ekintza egin
daitezke pedagogia hau lantzeko. Natura zein harremanak lantzen dituzte, haurraren
ingurunea eskolara eramanez. Paradigma hau auzolan batean oinarritzen denez,
jarduerak antolatu eta aurrera eramateko garaian, eskolaren, familaren, haurren zein
herritarren parte hartzea ezinbestekoa da. Hona hemen paradigma ekologikoa
sustatzen duten hainbat jarduera:
- Garbiketa kanpainak: Eskola inguruak zein herriko eremu publikoak zaintzean
datza. Haurrek honela, garbiketaren garrantzia zein ondorioak barneratzen
dituzte.
- Ingurumena jasotzen ari den inpaktuaren ezagutza eta honen ondorioak zein
kausak azaltzen diren jarduerak egin daitezke, haurra kontzientziatzeko.
- Naturarekin jolasean: Baratzarekin elikagaien zainketa zein sorkuntza ikus
dezakete haurrek. Gainera material naturalekin eskulanak egitea ere egokia
da.
- Osasunaren garrantzia azaltzen duten jarduerak: Inguruneak ekar ditzazkeen
gaixotasunak eta animalien desagertzea.
- Auzolana: Elkarlana zein harreman mota desberdinak lantzen eta sustatzen
dituzten
- Kultura desberdinen ezagutza: Haurrek ikasgela barruan zein beraien
inguruan dauden kultura desberdinak ezagutzeko aukera ematen dien
jarduerak.
- Ingurunearen ezagutza: Inguruko espazio desberdinak ezagutu eta
esperimentatzeko aukera edukiko dute haurrek txango desberdinen bidez, eta
honela paradigma ekologikoa lantzeko aukera izango dute.
- Trukeak: Truke bidez haurrek hainbat objektu elkarbanatzeko aukera izango
dute eta honela, partekatzearen garrantzia lantzen dute.
9
● Gaur egun gure ikastetxeetara ekarriz
Argi dugu, paradigma ekologikoa edozein eskolako eguneroko bizitzan
lantzen den arlo bat dela, izan ere, haur bakoitza bere kultura, ingurukoekiko
interakzioa zein inguruak baldintzatzen du.
Ala eta guztiz ere, argi dugu metodologia batzuetan zuzenean ematen den
gai arlo dela, izan ere, beraien metodologiaren oinarri sendoetako bat delakoan
gaude.
Hona hemen gure ustetan zein pedagogietan lantzen den:
Konfiantzaren pedagogian: Haurra ikaskuntzaren oinarri hartzen da, bere
kritikotasuna eta esperientzietatik ikastera bultzatzen dute, konfiantzazko giro bat
sustatuz. Horrez gain, eskola, familia eta komunitatearen elkarreragina bilatzen dute.
Hori guztiaren helburua haurraren garapen osoa bermatzea da. Euskal Herrian
honako eskoletan topa dezakegu metodologia honen aplikazioa: Arrasateko
Arizmendi ikastolan, Ordiziako Jakintza Ikastolan, Tolosako Laskurain ikastolan…
Ikas komunitate metodología: Haurra irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan
erdigunea izango da metodologia honetan. Familia, haurra, eskolako partaideak eta
herritarren parte hartzea eta harremana sustatzen dute. Honez gain, auzolana
lantzen dute haurraren ingurua ezagutu eta zaintzeko. Euskal Herrian honako
eskoletan topa dezakegu metodologia honen aplikazioa: Zizurkilko Pedro Maria
Otaño ikastetxea, Zarautzeko Orokieta ikastetxea...
Amara berri metodologia: Inguruko errealitatea jolas simbolikoen bidez
eskolara sartzen dute, honen helburua haurrak bizitza errealerako prestatzea izanez.
Horregatik metodologia honi esker ikastetxean haurrak bere inguruko errealitatean
elkarreragina bilatzen du. Euskal Herrian honako eskoletan topa dezakegu
metodologia honen aplikazioa: Donostiako Amara berri eskolan, Ordiziako Urdaneta
eskolan, Beasaingo Murumendi eskolan…
10
Esan bezala, eguneroko bizitzan edozein eskoletan lantzen den paradigma
izanagatik ekologikoa, alde onak moduan txarrak ere badituela kontutan izan behar
dugu. Alde batetik, paradigma onek edozein eskoletan aplikatzeko malgutasuna
baliatzen digu, baina aldi berean, ez da hain erraza aplikatzen hastea,
berrantolaketa baten beharra eskatzen baitu. Eskolaren, familiaren eta herritarren
inplikazioa izanagatik ere, ez dute pedagogian sinesmen osoa bermatzen.
Ingurumenaren inguruko kontzientziazioan arreta jartzeagatik ere, gero arlo hori
lantzerako orduan, zailtasunekin topatzen diren jarduerak burutzerakoan.
Pentsamendu kritikoa izanagatik, lankidetza sustzeagatik, eta parte hartzaileak
izanagatik ere, motibazio eza nabarmentzen da pedagogia honetan.
11

More Related Content

What's hot

What's hot (11)

KOGNITIBISMOA ETA PIAGET
KOGNITIBISMOA ETA PIAGETKOGNITIBISMOA ETA PIAGET
KOGNITIBISMOA ETA PIAGET
 
Pedagogoen arteko konparaketa
Pedagogoen arteko konparaketaPedagogoen arteko konparaketa
Pedagogoen arteko konparaketa
 
Pedagogoen lana
Pedagogoen lanaPedagogoen lana
Pedagogoen lana
 
Peagogoen lana
Peagogoen lanaPeagogoen lana
Peagogoen lana
 
Kognitibismoa
KognitibismoaKognitibismoa
Kognitibismoa
 
Pedagogoen lana
Pedagogoen lanaPedagogoen lana
Pedagogoen lana
 
Paradigma ekologikoa (2)
Paradigma ekologikoa (2)Paradigma ekologikoa (2)
Paradigma ekologikoa (2)
 
Paradigma ekologikoa
Paradigma ekologikoaParadigma ekologikoa
Paradigma ekologikoa
 
Paradigma ekologikoa
Paradigma ekologikoaParadigma ekologikoa
Paradigma ekologikoa
 
Psikologia kognitiboa
Psikologia kognitiboaPsikologia kognitiboa
Psikologia kognitiboa
 
Korronte pedagogikoak
Korronte pedagogikoakKorronte pedagogikoak
Korronte pedagogikoak
 

Similar to Paradigma Ekologikoa

Paradigma ekologikoaa power
Paradigma ekologikoaa powerParadigma ekologikoaa power
Paradigma ekologikoaa powernaiaraZaldua
 
XX. mendeko Korronte Pedagogikoen lan bilduma
XX. mendeko Korronte Pedagogikoen lan bildumaXX. mendeko Korronte Pedagogikoen lan bilduma
XX. mendeko Korronte Pedagogikoen lan bildumaNaiaraPrezGuereta
 
Curriculumaren sintesia
Curriculumaren sintesia Curriculumaren sintesia
Curriculumaren sintesia bashirlazahar
 
Filosofia eta herritartasuna: programazioa (luzea)
Filosofia eta herritartasuna: programazioa (luzea)Filosofia eta herritartasuna: programazioa (luzea)
Filosofia eta herritartasuna: programazioa (luzea)Andeka
 
Hazitegiren aurkezpena
Hazitegiren aurkezpenaHazitegiren aurkezpena
Hazitegiren aurkezpenahazitegi
 
Pedagogoen alderaketa
Pedagogoen alderaketaPedagogoen alderaketa
Pedagogoen alderaketaIratimartija
 
10. baliabideen sintesia
10. baliabideen sintesia10. baliabideen sintesia
10. baliabideen sintesiaEquipoa754
 
Problema egoerak ppt bloom taxonomiarekin
Problema egoerak ppt bloom taxonomiarekinProblema egoerak ppt bloom taxonomiarekin
Problema egoerak ppt bloom taxonomiarekinprofestrinitarias
 
Alexander neill eta eskola alternatiboak
Alexander neill eta eskola alternatiboakAlexander neill eta eskola alternatiboak
Alexander neill eta eskola alternatiboakEuri Etxezarraga
 
Pedagogo eta korronte pedagogikoak
Pedagogo eta korronte pedagogikoakPedagogo eta korronte pedagogikoak
Pedagogo eta korronte pedagogikoakNAIARASUESCUNOCHANDO
 
10. baliabideen sintesia
10. baliabideen sintesia10. baliabideen sintesia
10. baliabideen sintesiaEquipoa754
 

Similar to Paradigma Ekologikoa (20)

Paradigma ekologikoaa power
Paradigma ekologikoaa powerParadigma ekologikoaa power
Paradigma ekologikoaa power
 
PARADIGMA EKOLOGIKOA ESKEMA
PARADIGMA EKOLOGIKOA ESKEMAPARADIGMA EKOLOGIKOA ESKEMA
PARADIGMA EKOLOGIKOA ESKEMA
 
XX. mendeko Korronte Pedagogikoen lan bilduma
XX. mendeko Korronte Pedagogikoen lan bildumaXX. mendeko Korronte Pedagogikoen lan bilduma
XX. mendeko Korronte Pedagogikoen lan bilduma
 
Paulo Freire
Paulo FreirePaulo Freire
Paulo Freire
 
Curriculumaren sintesia
Curriculumaren sintesia Curriculumaren sintesia
Curriculumaren sintesia
 
Filosofia eta herritartasuna: programazioa (luzea)
Filosofia eta herritartasuna: programazioa (luzea)Filosofia eta herritartasuna: programazioa (luzea)
Filosofia eta herritartasuna: programazioa (luzea)
 
Ovide Decroly
Ovide Decroly Ovide Decroly
Ovide Decroly
 
Ovide decroly lana
Ovide decroly lanaOvide decroly lana
Ovide decroly lana
 
Hazitegiren aurkezpena
Hazitegiren aurkezpenaHazitegiren aurkezpena
Hazitegiren aurkezpena
 
Pedagogoen lana
Pedagogoen lanaPedagogoen lana
Pedagogoen lana
 
Pedagogoen lana
Pedagogoen lanaPedagogoen lana
Pedagogoen lana
 
Pedagogoen alderaketa
Pedagogoen alderaketaPedagogoen alderaketa
Pedagogoen alderaketa
 
Laburpen guztiak
Laburpen guztiakLaburpen guztiak
Laburpen guztiak
 
Laburpen guztiak
Laburpen guztiakLaburpen guztiak
Laburpen guztiak
 
10. baliabideen sintesia
10. baliabideen sintesia10. baliabideen sintesia
10. baliabideen sintesia
 
Problema egoerak ppt bloom taxonomiarekin
Problema egoerak ppt bloom taxonomiarekinProblema egoerak ppt bloom taxonomiarekin
Problema egoerak ppt bloom taxonomiarekin
 
Alexander neill eta eskola alternatiboak
Alexander neill eta eskola alternatiboakAlexander neill eta eskola alternatiboak
Alexander neill eta eskola alternatiboak
 
Pedagogo eta korronte pedagogikoak
Pedagogo eta korronte pedagogikoakPedagogo eta korronte pedagogikoak
Pedagogo eta korronte pedagogikoak
 
10. baliabideen sintesia
10. baliabideen sintesia10. baliabideen sintesia
10. baliabideen sintesia
 
Pedagogien konparazioa
Pedagogien konparazioaPedagogien konparazioa
Pedagogien konparazioa
 

Paradigma Ekologikoa

  • 1. DIDAKTIKA OROKORRA PARADIGMA EKOLOGIKOA Haur hezkuntzako gradua 1. maila - GA2 2019-2020 ikasturtea Haiko Maiko taldea Irati Martija, Uxue Mesa, Leire Murua, Haizea Salegi eta Naiara Zaldua
  • 2. AURKIBIDEA Paradigma ekologikoaren ideia nagusiak 2 Teoria honen bultzatzaileak 3 Nola ikusten duten ikaslea eta nola irakaslea 7 Sustatzen duten jarduera eta antolaketa mota 8 Gaur egun gure ikastetxeetara ekarriz 9 1
  • 3. ● Paradigma ekologikoaren ideia nagusiak Dakigunez hezkuntzak bilakaera desberdinak jasan ditu azken urte hauetan teknologia berrien, gizartearen aldaketen eta kultura desberdinen ondorioz. Hezkuntzako aldaketekin batera, ​Haeckelek 1869an hainbat ideia helarazi zituen paradigma ekologikoa sortuz. Hainbat autore desberdinen iritziak eragina izan zuten bere ideietan eta oraindela urte batzuk jarri zen praktikan. Paradigma ekologikoa azaldu baino lehen, paradigma zein ekologiaren esanahia azalduko dugu. Zer da paradigma? Munduari begiratzeko dugun marko bat da non bertatik, mundua ulertu, interpretatu eta esku hartzen dugun. Beraz esan dezakegu mundua ulertu, azaldu eta gauzak nola funzionatzen duten ulertzeko modua dela, alegia, mundua hautemateko modu bat. Zer da ekologikoa? Hitz hau, biologiako ekarpenetan eta E.Haeckelék egindako teorian oinarritzen da. Teoria honetan, izaki bizidunen existentzia baldintzatzen duten ekintzak eta gizaki guztien arteko erlazioak aztertzen dira. Beraz, zer da paradigma ekologikoa? Pedagogia barruko hezkuntza egoera errealen zein fenomeno ezberdinen egoera azaltzen du. Hori horrela, paradigma ekologikoa hezkuntzaren alderdi teorikoa eta praktikoa biltzen dituen ekintza pedagogikoaren eredu bihurtu da. Mugimendu honek naturaren, gizakion harremanen eta elkarlanetan ardura hartzen du. Paradigma​ (mundua ulertzeko modua) ​+ Ekologikoa​ (Biologia+ pertsonen esistentzia eta harremanen baldintza) = ​Paradigma ekologikoa 2
  • 4. Behin aurreko kontzeptuak garbi izanda hauek dira paradigma ekologikoaren ezaugarriak: - Pedagogia zientifikoa da eta metodologiari dagokionez ikerketa prozesuan datza. - Disziplinartekoa eta jarrera baterakoia du. - Sistema integral bati erantzuten dio, independientea da eta irizpide kolektiboa du. - Errealitateko egoeren jardueretan oinarritzen da. - Pentsamendu etikoa du, ekosistemako elementu guztiak kontuan hartzen dituelarik. - Pentsamendu kritikoa, erabaki kooperatiboak zein arduren elkarbaanaketa gainontzeko ikasle eta irakasleekin. Honela, ingurunearekiko kontzientzia eta errespetua sortuz. - Ikaskuntza haurren beharrak kontuan hartzeaz gain, ingurunearen beharrak ere kontuan hartu behar dira, edukiak antolatu eta hauen artean harremana sortzeko. 3
  • 5. ● Teoria honen bultzatzaileak: Asko dira Paradigma Ekologikoaren teoria osatu duten adituak. Hori dela eta, garrantzitsuenak iruditu zaizkigunak azaldu ditugu teoria honen nondik norakoa ulertzeko. 1. Bronfenbrenner: XX. mendeko aditu errusiar honen ustetan, garapena gizakiaren eta haren testuinguru ekologikoaren arteko eragin-trukearen emaitza da. Testuinguru ekologikoari dagokionez, Bronfenbrenner-ek bost maila proposatu zituen: 1.- ​Mikrosistema​: Pertsonarengandik gertu dauden testuinguruak dira mikrosistemak; esate baterako, familia, berdinkideak eta eskola. 2.- ​Mesosistema​: Pertsonaren mikrosistema guztien artean sortzen diren eragin-trukeek osatzen dute. Garapenean dagoen pertsonak zuzenean parte hartzen duen mikrosistemek osatzen dute. Adibidez, mesosistema da eskola eta familia mikrosistemen artean izaten den erlazioa. 3.- ​Exosistema: Ingurune batek edo gehiagok osatzen dute. Horietan, garapenean dagoen pertsonak ez du aktiboki esku hartzen, baina mesosistemaren bidez zeharka eragiten dioten ekintzak gertatzen dira. Adibidez, presente ez dagoen familia, gurasoen lagunak eta lanbidea... 4.- ​Makrosistema​: Ingurunearen eragin-maila urrunenekoa, urrutien dagoen ingurunea. Hemen sartzen dira adibidez alderdi ekonomikoak, ideologikoak, moralak, kulturalak eta teknologikoak. 5.- ​Kronosistema: Denborazko dimentsioari deritzo, denborak aurrera egin ahala pertsonarengan aipaturiko lau testuinguru-mailetan gerta daitezkeen aldaketei dagokie. 4
  • 6. 2. Vygotski: Egile errusiar honek giza garapena bere testuinguru sozialaren barruan kokatzen du, eta testuinguruarekin lotutako ikuspegia planteatu zuen lehen aldiz. Haren interes nagusia kulturak garapenean duen eragina aztertzea zen. Vygotskiren teoria sozio-kulturala prozesu kognitiboei buruzkoa da, eta horretan, umearen izaera aktiboa aldarrikatzen du, baita testuinguru sozialak eta historikoak umearengan eragiten dutela. Haren ustez, prozesu kognitiboen jatorria soziala da, hau da, elkarrekintza sozialean eratzen dira eta gero barneratzen ditu gizabanakoak. Vigotskik formazio bikoitzaren legea sortu zuen, honako hau zioena: Prozesu psikologiko gorenak gizakien arteko harreman bezala sortzen dira (maila sozialean) eta gero, maila indibidualean agertzen dira. Lehengoari maila interpsikologikoa deitu zion, bertan sartzen da haurrak inoren laguntzarik gabe egiten duena, eta bigarrenari, berriz, maila intrapsikologikoa da, haurrak gaitasun handiagoa duen kide baten laguntzaz egin dezakeen sartzen da bertan. Bi mailen arteko distantziari, ​berehalako garapen esparrua deitu zion, umeak dakienaren eta egin dezakeenaren artean egin beharreko distantziari alegia. 5
  • 7. 3. Tikunoff: Tikunoffen ustetan ikaskuntza aldagai independienteen egitura konplexu batekin dago lotua, zehazki, hiru aldagai ezberdinetzen ditu: 1. Egoera aldagarriak (Variables situacionales): Aldagai honek elkarreraginak gertatzen diren klima fisiko eta psikosozialari egiten dio erreferentzia. Alde batetik, bertan sartzen dira irakasle zein ikaslearen objektiboak zein diren elkarreragin honen aurrean eta beste aldetik, elkarreragin hau ematen den eremua. 2. Esperientzia aldagarriak (Variables experienciales): Erreferentzia egiten dio partehartzaileak gertaera instruktiboetan duten esanahiari. Beste era batean esanda, instrukzio egoera baten esanahia partehartzaileek dakitenaren araberakoa izango da. 3. Komunikazio aldagarriak (Variables comunicativas): Bertan esanahia hiru norabide ezberdinetan komunikatzen da, norabide intrapertsonala, interpertsonala eta taldekoa. Argi dago eskola inguruko paradigma ekologikoa neurtzeko garaian ikasgela eta norbanakoaren jarrera aztertzeaz eta eskola komunitateko giroa aztertu behar dela. Hori horrela eskola inguruko paradigma ekologikoa aztertzeko garaian bi autore hauek honako hau aztertu behar dela diote: 6
  • 8. 4. Hamilton: ​1788 Ingalaterran jaiotako filosofo idealista da, eta honek eskoletan topatzen den paragdima ekologikoaren inguruan garrantzia ondorengo puntu hauei ematen die: - Pertsonen zein inguruaren arteko interakzioaz arduratzen da, bien arteko elkarreragina bilatuz. - Ikaskuntza irakaskuntza kontzeptua elkarreraginaren bidez burutzen da - Ikasgela bakoitzaren kontextua aztertzen du, ingurukoen eragina aztertuz. - Barne gaitasunak aztertzen ditu. 5. Lee S. Shulman (1986): ​Psikologo amerikarra da, eta berak hezkuntzaren inguruko ekarpen zabalak egin ditu. Guk paradigma ekologikoan berak garrantzia ematen dioten puntuak azpimarratu ditugu: - Haur bakoitzaren ekologiari. - Irakasle, ikasle eta ikasleen arteko harremanari. - Inguruko komunitateari. - Eskola motari. 7
  • 9. ● Nola ikusten duten ikaslea eta nola irakaslea 1.- Irakaslea: Irakasleak alde batetik, teknikoa eta kritikoa izan behar du, interakzioak bultzatzen dituen pertsona, “expektatibak” sortzen dituena, ikaskuntzaren eta kultura sozial eta instituzionalaren bitartekaria. Bestetik, irakasleak konfidantzazko klima bat sortu behar du haurraren bizitza eta testuingurua kontutan hartzen duten ikaskuntza ezberdinak garatu eta aurrera eramateko. Gainera, irakasleak beti arduratu behar du pertsona talde eta inguruaren arteko elkarrekintzaz, curriculumak beti zabala eta malgua, eta ebaluazioak kualitatiboa eta hezigarria izan behar duela kontutan hartuz. Horrez gain, haurra garatzeko, irakasleak eremu natural batean murgilduko du eta haurrarentzat irakaslea eredu zein orientabide izango da. Irakasle formatua egon behar du honen inguruko jarduerak sortzeko eta kontuan izan behar du edukiak haurraren adinaren arabera egokituko dituela. Irakaslearen ezagutzak eta segurtasunak haurraren rola zein ezagutza aberastuko ditu. Azkenik, kontutan hartu behar da hezitzaileak ikuspuntu kritiko batetik esku hartu behar duela, haurra sozializatu eta kulturan barneratu dadin, oinarrizko gaitasun eta baloreak garatuz. 2.- Ikaslea: Haurrak rol aktiboa izango du metodologia honetan eta beraz, edozein informazio eta ezagutzak eskuratzeko interesa erakutsiko du. Gainera, haurra motibatua sentituko da jardueren bidez eskuratutako ezagutzak egokituak eta beraien interesen araberakoak izango baitira. Haurrak egunerokotasunean parte hartzailea izango da eta beraien ideiak adierazteko askatasuna izango du. Honez gain, haurrak rol soziala ere izango du elkarreragin batean oinarritzen baita paradigma hau. Bertan lantzen diren jardueren bidez, haurrak kritikotasun bat sortuko du bere baitan, pentsamendua garatzen joango den heinean. Hori dela eta, haurrak seguru sentitu behar du jardueran haurrera eramateko eta gaitasunak 8
  • 10. garatzeko. Beraz, lehen esandako moduan elkarlana ezinbestekoa da eta familiak haurrei segurtasun hori transmititu behar die, haurra ere inplikatzeko. ● Sustatzen duten jarduera eta antolaketa mota Paradigma ekologia aurrera ematen duten ikastetxeetan hainbat ekintza egin daitezke pedagogia hau lantzeko. Natura zein harremanak lantzen dituzte, haurraren ingurunea eskolara eramanez. Paradigma hau auzolan batean oinarritzen denez, jarduerak antolatu eta aurrera eramateko garaian, eskolaren, familaren, haurren zein herritarren parte hartzea ezinbestekoa da. Hona hemen paradigma ekologikoa sustatzen duten hainbat jarduera: - Garbiketa kanpainak: Eskola inguruak zein herriko eremu publikoak zaintzean datza. Haurrek honela, garbiketaren garrantzia zein ondorioak barneratzen dituzte. - Ingurumena jasotzen ari den inpaktuaren ezagutza eta honen ondorioak zein kausak azaltzen diren jarduerak egin daitezke, haurra kontzientziatzeko. - Naturarekin jolasean: Baratzarekin elikagaien zainketa zein sorkuntza ikus dezakete haurrek. Gainera material naturalekin eskulanak egitea ere egokia da. - Osasunaren garrantzia azaltzen duten jarduerak: Inguruneak ekar ditzazkeen gaixotasunak eta animalien desagertzea. - Auzolana: Elkarlana zein harreman mota desberdinak lantzen eta sustatzen dituzten - Kultura desberdinen ezagutza: Haurrek ikasgela barruan zein beraien inguruan dauden kultura desberdinak ezagutzeko aukera ematen dien jarduerak. - Ingurunearen ezagutza: Inguruko espazio desberdinak ezagutu eta esperimentatzeko aukera edukiko dute haurrek txango desberdinen bidez, eta honela paradigma ekologikoa lantzeko aukera izango dute. - Trukeak: Truke bidez haurrek hainbat objektu elkarbanatzeko aukera izango dute eta honela, partekatzearen garrantzia lantzen dute. 9
  • 11. ● Gaur egun gure ikastetxeetara ekarriz Argi dugu, paradigma ekologikoa edozein eskolako eguneroko bizitzan lantzen den arlo bat dela, izan ere, haur bakoitza bere kultura, ingurukoekiko interakzioa zein inguruak baldintzatzen du. Ala eta guztiz ere, argi dugu metodologia batzuetan zuzenean ematen den gai arlo dela, izan ere, beraien metodologiaren oinarri sendoetako bat delakoan gaude. Hona hemen gure ustetan zein pedagogietan lantzen den: Konfiantzaren pedagogian: Haurra ikaskuntzaren oinarri hartzen da, bere kritikotasuna eta esperientzietatik ikastera bultzatzen dute, konfiantzazko giro bat sustatuz. Horrez gain, eskola, familia eta komunitatearen elkarreragina bilatzen dute. Hori guztiaren helburua haurraren garapen osoa bermatzea da. Euskal Herrian honako eskoletan topa dezakegu metodologia honen aplikazioa: Arrasateko Arizmendi ikastolan, Ordiziako Jakintza Ikastolan, Tolosako Laskurain ikastolan… Ikas komunitate metodología: Haurra irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan erdigunea izango da metodologia honetan. Familia, haurra, eskolako partaideak eta herritarren parte hartzea eta harremana sustatzen dute. Honez gain, auzolana lantzen dute haurraren ingurua ezagutu eta zaintzeko. Euskal Herrian honako eskoletan topa dezakegu metodologia honen aplikazioa: Zizurkilko Pedro Maria Otaño ikastetxea, Zarautzeko Orokieta ikastetxea... Amara berri metodologia: Inguruko errealitatea jolas simbolikoen bidez eskolara sartzen dute, honen helburua haurrak bizitza errealerako prestatzea izanez. Horregatik metodologia honi esker ikastetxean haurrak bere inguruko errealitatean elkarreragina bilatzen du. Euskal Herrian honako eskoletan topa dezakegu metodologia honen aplikazioa: Donostiako Amara berri eskolan, Ordiziako Urdaneta eskolan, Beasaingo Murumendi eskolan… 10
  • 12. Esan bezala, eguneroko bizitzan edozein eskoletan lantzen den paradigma izanagatik ekologikoa, alde onak moduan txarrak ere badituela kontutan izan behar dugu. Alde batetik, paradigma onek edozein eskoletan aplikatzeko malgutasuna baliatzen digu, baina aldi berean, ez da hain erraza aplikatzen hastea, berrantolaketa baten beharra eskatzen baitu. Eskolaren, familiaren eta herritarren inplikazioa izanagatik ere, ez dute pedagogian sinesmen osoa bermatzen. Ingurumenaren inguruko kontzientziazioan arreta jartzeagatik ere, gero arlo hori lantzerako orduan, zailtasunekin topatzen diren jarduerak burutzerakoan. Pentsamendu kritikoa izanagatik, lankidetza sustzeagatik, eta parte hartzaileak izanagatik ere, motibazio eza nabarmentzen da pedagogia honetan. 11