SlideShare a Scribd company logo
1 of 11
Download to read offline
KORRONTE
PEDAGOGIKOAK
Mateo Arizaga, Irati
GA2
2019/20 IKASTURTEA
AURKIBIDEA
1. ANTZEKOTASUNAK, EZBERDINTASUNAK ETA GAUR EGUN
a. Alexander Neill eta eskola alternatiboak
b. Celestine Freinete
c. Konduktistak
d. Ovide Decroly
e. Paradigma ekologikoa
f. Pedagogia kritikoa
g. Teoria konstruktibista
h. Emakume pedagogoak
ANTZEKOTASUNAK, EZBERDINTASUNAK ETA GAUR EGUN:
Alexander Neill eta Eskola Alternatiboetako ideia nagusiena askatasuna da, hain
zuzen ere emakume pedagogoak bezala. Baliabide dialogikoa, pentsamendu kritikoa,
gelako klima, umea protagonista, autonmia ziren bere ezaugarri nagusiak. Gelako klima eta
pentsamendu kritikoa paradigma ekologikoarekin bat egiten du. Eta haurra aprendizaiaren
zentroa (paidozentrismoa) dela beste hainbat korronte pedagokikoekin bat egiten du: Ovide
Decroly, Emakume pedagogoak, Konduktistak, Paradigma Ekologikoak eta Pedagogia
kritikoak. Eta berriro ere emakume pedagogoekin bat eginez, zoriontasunean oinarritzen
ziren.
Eskola honek beste hainbat ezaugarritan oinarritzen zen, autonomia (emakume
pedagogoak bezala), autorregulazioa eta autogestioa. Zigorrei dagokienez, alde batera
uzten zituzten eta beste metodo batzuk erabiltzen zituzten hori ekiditeko, baina, Celestine
Freinet eta Konduktistak berriz, hori erabiltzearen alde zeuden. Autogobernua eta haurren
asanbladak ere egiten zituzten, Celestin Freineten antzera.
Irakasleek prozesu biologikoari garrantzia ematen zioten. Metodologia ez
zuzentzailea erabiltzen zuten, eskema tradizionalak hautsiz. Jolasak egitearen aldekoak
ziren emakume pedagogoak eta Ovide Decroly bezala, eta Celestinek berriz, hori ukatzen
du. Horrez gain, berriro ere Ovide Decrolyrekin bat egiten du familia eskolan inplikatzeko
garaian.
Gaur egun, ​metodo hau hainbat ikastoletan aplikatzen da: zingira eskola, tximeleta,
bizilore. Honen helburuak ikas-irakaste prozesua hobetu eta luzarorako ikasketa integrala
bultzatzea dira. Horrez gain, beste hainbat ezaugarri kostata aplikatzen dira:
- Gutxiengoak dira eta familiek kudeatzen dute.
- Eskola publikoan aldaketa superfizialak.
- Haurraren autonomia garapenak mugak ditu.
Guztiz bat nator Alexander Neilen teoriarekin, izan ere, XXI.mendean eskola
tradizionalarekin bukatu behar da eta ikaslea protagonista eta hezkuntzaren eredu jarri
beharko litzateke. Adin hauetan umeak jolastu eta esperimentatu behar du, bere kabuz
ikasiz, akatsak eginez eta horietaz jabetzen hurrengoan hobetzeko asmoz. Horretaz gain,
ikasleak akatsak eginez gero, zigorrak egikiditzea eta bakoitzak bere autoebaluazioa
egiteren alde nago, izan ere, hori baita ikasteko bide zuzena. Bestalde, Ovide Decrolyrek
dioen bezala, ikaslearen ikas prozesuan ezinbestekoa da irakaslea baina baita ere
familiaren laguntza, hau da, bai ikaslea, irakaslea eta familiaren arteko elkar harremana
egon behar du umearen hezkuntza prozesuan, izan ere, umeak ikastolan ikasten duena
etxean egiten duelako eta alderantziz ere.
Celestine Freineteri ​dagokionez, doktrina eta praktika bereizten zirtuen, horrez gain,
haurrak bizitza sozialerako prestatzen zituzten bereziki lanerako. Horretarako, ikasle
bakoitzak konponbideak bilatu behar zituen egoera desberdinen aurrean bere kabuz eta
irakaslearen laguntzaz.
Lehen aipatu dudan bezala, zigorrak eta sariak bereizten zituen Konduktistekin bat
eginez eta Alexander Neillen kontrakoa eginez. Horrez gain, ez zen jolasetan oinarritzen,
emakume pedagogoak, Ovide Decroly eta Neill ez bezala. Eskolan esperimentazioa eta
metodo naturala erabiltzen zuen pedagogoak, Ovide Decroly eta emakume pedagogoen
antzera.
Irakasleen aldetik, 3 printzipio biltzen dituzte irakasteko. Alde batetik, materialismo
pedagogikoa, bestetik, bizitza kooperatiboa eta azkenik, ikaskuntzaren pertsonalizazioa.
Adierazpen askatasuna bultzatzen zuten ikus-entzunen bidez, asalbaldak adibidez, Neill
bezala. Emakume pedagogoak bezala, lanerako maitasuna azpimarratzen zuten.
Gaur egun, ​Freineten zenbait teknika ikastetxe askotan erabiltzen direla esan
daiteke, horretaz oso konszienteak ez badira ere. Hala nola, txokoak, korrespondentzia,
irteerak eta trukeak. Ikaskuntza norberaren esperientziatik hasten da, beste ideia
garrantzitsuetako bat lankidetza da. Euskal Herrian Freineten jarraitzaile bezala ikastetxeren
bat hartzekotan, hori, Hernaniko Langile ikastola izango litzateke. Aipatzekoak dira era
berean Gernika inguruko Eskola Txikiak eta modu pertsonalean teknika eta filosofia horiekin
lana egiten duten irakasleek.
Gaur egungo ikastoletan aplikatzearekin bat nator, esperimentazioa oso
garrantzitsua delako. Irakasleen “txapak” baztertuko nituzke esta esperimentazioaren bidez
irakatsi, modu horretan ikasleen motibazioa eta interesa pizteko aukera gehiago daudelako.
Haurrak ariketetan inplikatu eta beraien parte hartzea bultzatzea garrantziatsua da ikasten
dituzten kontzeptuak barneratu ahal izateko. Gainera gaur egun behar adina baliabide
ditugu hori praktikan jarri ahal izateko.
Korronte Konduktistak, praktikotasunari ematen dio garrantzia. Psikologia landu ahal
izateko, animaliekin laborategietan esperimentatzen zuten, beste pedagogoekin konparatuz,
hau desberdintasun nabarmen bat da horiek ez zituztelako animaliekin esperimentuak
egiten. Eta psikoanalisi horiek, objektiboki egiten zituzten.
Celestinen antzera, sari zigorrak erabiltzen dituzte jokabideak aldatzeko. Neillekin bat
egiten du, zeregin bakarra irakaslea haurraren alboan egotea zela. Irakasleak haurra
bideratzen du, eta erantzun zuzenak eta okerrak desberdintzintzen ditu. Haurra behatzen du
eta haiekin inplikatzen denez, bere akatsak zuentzen ditu. Ikaslea berriz, pasiboa da. Honek
beste teoria guztietatik ezberdintzen du, besteetan ikaslea aktiboa delako. Haurrak entzun
etan emandako informazio hori barneratzen du, horrez gain, irakaslearen pausuak jarraitzen
ditu.
Gaur egun​, metodo hau hainbat eskoletan erabiltzen da. Honen teknikarik nagusiena
zigor eta sarien teknika da, eta honela erabiltzen dira:
- Zigorrak: haurraren jarrera desegokiak diarduen bitartean hari jaramonik ez egitea.
- Saria: jarrera onak zoriontzea, lan ona eginez gero nota onak jartzea, premioren bat
ematea…
Aurretik aipatu dudan bezala, zigorrak eta sariak erabiltzearen teknika ukatzen dut,
ez zait bidezkoa iruditzen umearentzat. Alde batetik, ume batek jarrera txarra edukitzen
badu zigorra jarri beharrean, irakasleak edota familiak egin behar duen lehenengo gauza
jarrera horren zergatia aztertzea izango da, horregatik umearengana hurbildu eta harekin
hitz egitea izango litzateke egokiena zigorra ipini baino lehen. Era berean, zigorraren kontra
nagoela esan dudan moduan, sariaren aurka ere nago, izan ere, jarrera horrekin uste dut
umea aprobetsatu daitekeela bai ikasleataz edo familiako edonoretaz jakitean edozer gauza
lortu dezakeela jarrera ona izanez gero. Nire ustez, horrela, jarrera onaren kontzeptua
galduko du eta beste kontzeptu bat edukiko du horri buruz. Hau da, ikusten badu saria
jasotzen duela ondo portatzen den bakoiteam, soilik ondo portatuko da zerbait lortu nahi
duenean eta ez jarrera ona duelako.
Ovide Decrolyk zioen​, haurra zentroa izan behar duela beraz bat egiten du eskola
alternatiboekin, uneoro haurren beharrak eta interesak protagonista izan behar dute. Bere
metodoa motibazioa da, teoria konstruktibista bezala, horren bidez arreta maila handiagoa
lortzen delako. Celestine, konduktismoa eta emakume pedagogoekin bat eginez, honek ere
esperimentazioaren garrantzia azpimarratzen du. Beste korronte pedagogikoengatik
bereiztu daiteke ez ditulako irakasgairik, ikasleak aukeratutako gaiak lantzen dira. Horrez
gain, adin guztietako haurrak daude. Beste metodo aipagarri bat taldekatzearena da,
paradigma ekologikoarekin bat egiten du hauek ere elkarrekintza sustatzen dutelako.
Honen helburua irakaslea ikasleekin bat egitea da, lehen aipatu dudan bezala,
irakaslea haurraren alboan egon behar du horregatik Alexanderrekin bat egiten du.
Emakume pedagogoak eta Neill bezala, jokoak erabiltzen ditu irakasteko, esperimentazioa
oso garrintzitsua denez, jokuak erabiltzen dira esperimentatu ahal izateko. Irakasleak, haur
gutxirekin talde heterogeneoak izatea nahiago duela argitzen du. Haurrek gizartean bizitzen
ikasten dute eta beren etorkizuna eraiki ahal izaten Neillen antzera, berak zioen bezala,
bizitza sozialerako prestatzen baitzituen. Naturaren behaketa bultzatzen dute, horrela haien
motibazioa areagotuko da eta arreta maila igo egingo da. Haurrek gizartean bizitzen Ikas
dezaten eta beren etorkizuna eraiki ahal izateko, irakasleak, saioak baliagarriak direla
sentitu behar dute eta haurrak haien gaitasunak eta trebetasunak ezagutzeko gai izan behar
dira. Horrez gain, irakasle dekroliarren eginkizuna ez da eskolatze uniforme eta inpertsonala
transmititzea, baizik eta ikasleekin bat egiten saiatzea eta bestetasuna onartzea. Haurrak
antolatzeko eta pedagogia modu arrakastatsu batean egiteko, kontuan hartu, garapen maila,
gaitasun kognitiboa eta ikaskuntza erritmoa. Konduktistak bezala, haur bakoitzak
ikaskuntza-erritmo desberdina du, motibatuta eta interesatzen zaizkien gauzak ikasteko.
Gaur egun, metodo hau hainbat eskoletan ematen da: Colegio Decroly, Chamberi,
Madrid; Colegio Decroly, San Cristóbal de la Laguna, Tenerife; Escola Decroly, en
Barcelona. Eskola hauetan garrantzi handia ematen zaie behaketa eta esperimentazioari,
gainera, irakurtzea eta idaztea sustatzen dute. Amaitzeko, gurasoak inplikatzen dituzte eta
beraien parte hartzea bultzatzen dute.
Gurasoen inplikazioarekin guztiz bat nator, oso garrantzitsua iruditzen zaitelako bien
harteko harreman bat egotea haurra zentroa delako eta bere ingurukoak harremanetan
egotea ezinbestekoa delako. Modu honetan, haurra, gurasoak eta eskola inplikatuta daudela
ikustean, segurtasuna sentituko dute. Esperimentazioa ere aplikatuko nuke hau irakasteko
metodo egoki bat iruditzen zaitelako, izan ere, haurraren interesa eta motibazioa pizten
duelako.Azkenik, irakasleak behatzailearen lana egitearekin ere bat nator, horretaz gain
beste hainbat paper jokatzea ezinbestekoa dela iruditzen zait, hala nola, gidari lanetan aritu
behar du, gertukoa izan behar du, bidelagun, babeslea, besteak beste.
Paradigma ekologikoak, harremana eta elkarlana sustatzen du eta haurraren ingurua
eskolara gerturatzen saiatzen dira, Neillen antzera, bera gurasoak alboan izatearen aldekoa
da. Teoria konstruktibistaren antzera, familia, eskola, herria eta haurraren parte hartzea oso
garrantzitsua da. Natura lantzen dute, Ovide Decroly bezala, ingurunea behatzen dute
haurren jakintasun maila areagotzeko. Errealitateko egoeren jardueretan oinarritzen da eta
beste korronte pedagogikoetatik ezberdintzen da bere pentsamendu etikoarengatik,
ekosistemako elementu guztiak kontuan hartzen dituelako. Horrez gain, pentsamendu
kritikoa dute, erabaki kooperatiboak zein arduren elkarbaanaketa gainontzeko ikasle eta
irakasleekin. Honela, ingurunearekiko kontzientzia eta errespetua sortzen dute.
Irakaslea, teknikoa eta kritikoa izan behar du, expektatibak sortzen dituena. Horrez
gain, konfidantzazko klima sortzeko gai izan behar du haurraren bizitza eta testuingurua
kontutan hartzen duten ikaskuntza ezberdinak garatu eta aurrera eramateko. Gainera,
irakasleak beti arduratu behar du pertsona talde eta inguruaren arteko elkarrekintzaz,
kurrikulumak beti zabala eta malgua, eta ebaluazioak kualitatiboa eta hezigarria izan behar
duela kontutan hartuz, horregatik beste korronteetatik ezberdindu daiteke.
Ovide Decroly, Neill eta konduktibistak bezala, ikaslea aktiboa da, eta honek
Konduktibistak alde batera uzten ditu ikasleak pasiboak direlako. Horregatik, edozein
informazio eta ezagutzak eskuratzeko interesa erakutsiko du. Gainera, haurra motibatua
sentituko da jardueren bidez eskuratutako ezagutzak egokituak eta beraien interesen
araberakoak izango baitira, Ovide Decrolyren antzera. Hauentzat motibazioa oinarrizkoa da
haurren interesa pizteko eta hauek gehiago inplikatzeko. Eta beste hainbat korronte
pedagogiko batzuk bezala (Neill, emakume pedagogoak), askatasuna bultzatzen dute,
ikasleak beraien ideiak adierazteko askatasuna dute. Honez gain, haurrak ere rol soziala du
paradigma hau elkarreragin batean oinarritzen delako. Beraz, paradigma ekologiko honetan,
elkarlana ezinbestekoa da eta familiak haurrei segurtasun hori transmititu behar die, haurra
ere inplikatzeko.
Gaur egun, nahiz eta hainbat eskolek metodo hau aplikagarria ikusi, hainbat
zailtasunekin topo egin dute:
- Eskolaren parte diren kideen sinesmen eza.
- Motibazio falta
- Ingurumena lantzeko jarduera zailtasunak.
- Aplikatzen hasteko zailtasunak, berrantolaketa beharragatik.
Hala ere, beste hainbat alde aprobetsagarriei esker, eskola batzuk metodo hau
praktikan jartzeko gai izan dira nahiz eta ez den bere osotasunean bete:
- Parte hartzea
- Pentsamendu kritikoa
- Familia, herritar, eskola zein haurren inplikazioa.
- Ingurumenaren kontzientzia.
- Edozein eskoletan aplikatzeko malgutasuna.
- Lankidetza
Metodo honekin bat egiten dut, lankidetza sustatzea ezinbestekoa dela esango nuke
beste hainbat balore ikasteko aukerak dituztelako: adiskietasuna, elkarbanaketa… Azken
finean, gizarte bateko partaide gara eta ez gara bakarrik bizi, taldean bizi gara, horregatik,
ezinbestekoa iruditzen zait talde lanetan aritzen jakitea, beharrezkoa da bai ikasle
prozesuan eta bai pertsona bezela etorkizunerako. Paradigmarekin jarraituz, ikaslearen
parte hartzea eta pentsamendu kritikoarekin bat nator, hau da, eskola tradizionaletan
irakasleak esaten duena da existitzen den egia bakarra eta ikasleek irakaslearen
kontzeptuak barneratu eta ez dute arrazoinamenduz jokatzen. Aldiz, pentsamendu
kritikoarekin eta ikaslearen parte hartzearekin pentsamendua martxan jartzen dute eta
bakoitzak duen iritzia plazaratzen du. Metodologia honekin, ikaslearen parte hartzea
sustatzea lortuko da eta arrazoinamendua landuko denez errazago barneratuko dituzte
kontzeptuak eta baita ere hauek ikasi.
Pedagogia kritikoak, teknika ezberdinak erabiltzen ditu, teoria eta praktika uztartuz,
ikaskaskuntza irakaskuntza proposamen ezberdina osatzen du honela, ikasten duen
pertsonek pentsamendu kritikoa garatu dezaten. Hezkuntza sistema tradizionala aldatu nahi
dute, Neill eta Celestine bezala. Korronte honetan oso garrantzitsua da pentsamendu eta
jarrera kritikoa sustatzea, horregatik beste korrenteetatik desberdindu daiteke.
Irakasleak jarrera gogotsua izan behar du, pentsamendu kritiko batekin eta
ikaskuntza proposamen berriei irekita. Beste korronte pedagogiko batzuk bezala (Ovide
Decroly adibidez), ikasleen interesetatik abiatu behar da haien arreta pizteko eta ikasleen
arrazoiketa prozesua eta ulermena bultzatzeko. Gai izan behar da egoerak analizatzeko eta
jarduteko modua moldatzeko zein bere praktika aldatzeko.
Lehen aipatu dudan bezala, Konduktistekin kontrajarriz eta Neill, Konstruktibistak eta
Ovide Decrolyrekin bat eginez, ikaslea aktiboa da. Hausnarketak egiteko gai izan behar du
eta beraz, ikasle kritikoa izan behar du. Hau korronte bakarra da non ikaslearen eta
irakaslearen arteko erlazioa bidirekzionala den.
Eredu hau,​ gaur egungo​ ikastoletara ekarriz, haibat ezaugarri betetzen dituzte:
Pedagogia kritikoak subjektua gizarte-aldaketaren eragile bezala aitortzen du.
● Eremu kontzeptual bat da non arazo indibidual eta kolektiboak bai teorikoki bai
praktikoki analizatzen diren.
● Curriculuma, estatuak eta gizarteak sortu dituzten bizimodua eta bizimodu
akademikoa zalantzan jartzeko diseinatu eta inplementatu da.
● Didaktika, ikasle, irakasle, gizartea eta jakintzaren arteko elkarrizketa bezala
ulertzen da.
● Pedagogia kritikoa, zapalduen auto-askapenerako bidea da.
Nire ustez oso garrantzitsua da haurrengan pentsamendu kritikoa garatzea beraiek
etorkizuna direlako eta ezinbestekoa da hori garatzea, eztabaidetan parte hartzea bultzatuz,
arazo sozialei buruz hitz eginez, hausnarketak eginez…
Teoria Konstruktibista​, ikaskuntza aktiboa bultzatuz giza ezagutzaren izaera azaldu
nahi duen teoria da. Ikaskuntza aktiboa bultzatzen dute. Ikaslea bere ikaskuntza
prozesuaren azken arduraduna da, berak eraikitzen du ezagutza, eta inork ezin du hura
ordezkatu. Neillek ordea, ez du esaten azken arduraduna dela, baizik eta ikasgaiaren
protagonista dela esaten du. Konstruktibismoa ikaskuntza aktiboa bultzatuz giza
ezagutzaren izaera azaldu nahi duen teoria da. Ikuspegi honetan, momentuan lortutako
ikaste berria, aldez aurretik zehazturiko esperientzia eta egitura mentaletan metatzen da.
Prozesu hau guztiz subjektiboa da, pertsona bakoitza bere esperientzien arabera aldatzen
baita.
Irakasleari dagokionez, konduktibistekin bat egiten du irakaslea gidaritzapean egon
behar delako, irakasleak gidatu egin behar du. Neill eta emakume pedagogoak berriz,
askatasuna bultzatzen dute. Jarrera moderatzailea, koordinatzailea, bideratzailea,
bitartekaria eta, aldi berean, parte-hartzailea erakutsi behar dute. Gainera, haurraren eta
hezitzailearen arteko konfiantzazko giro afektibo eta armonikoa sortzeko ardura da. Ovide
Decroly bezala, irakasleak ikasleak animatu, entzun, gidatu eta motibatzen ditu. Irakaslearen
eginkizun nagusienetakoa, ikaslea, edukien harremanak antolatzen eta ezartzen gidatzen
duen dinamizatzailea izatea da, ikasleak behatu eta zuzentzen baitituzte, konduktibistak
egiten duten moduan.
Ikaslea aktiboa da, korronte pedagogiko gehienak bezala Konduktibistak izan ezik.
Bere ikasketa prozesuaren erantzulea da, buruko jarduera iraunkorrean dagoelako, ez
bakarrik deskubritzen eta esperimentatzen dagoenean, baizik eta irakasleari entzuten
dionean ere. Beraz, esperimentazioa erabiltzen dute Celestine, Ovide Decroly eta emakume
pedagogoak bezala. Ikaslea, informazioa eraldatzen du, hipotesiak eraiki eta erabakiak
hartzen, egitura kognitibotik abiatuz.
Gaur egun, irakaskuntza prozesua prozesu dinamiko gisa hautematen eta burutzen
duen paradigma proposatzen duela esan daiteke, non irakasleak baliabideak eskaintzen
dizkion ikasleari arazo egoerak bere kabuz konpontzeko. Metodo hau erabiltzen duten
eskolek haunbat estrategia erabiltzen dituzte. Alde batetik, ikaskuntza esanguratsuaren
teoria, non pertsona/kolektiboak esanahi edo garrantzi garrantzitsu bat eman behar diote
eduki berriei. Bestalde, aurkikuntza bidez ikastea, hau da, ez dago arazoak konpontzeko
modu bakarra. Parte hartzaileei irtenbideak proposatu aurretik, dinamizatzaileek arazo berari
aurre egiteko modu desberdinak aztertu behar dituzte.
Gaur egungo eskoletan ikaskuntza aktiboa bultzatzea garrantzitsua dela iruditzen
zait. Alde batetik klaseak dinamikoagoak egiten direlako eta horrela ikasleen harreta piztea
errazagoa da, hortaz, teoria gehiago barneratuko dute klase aktiboak badira. Bestetik,
ikasleei ideia ezberdinak emateko aukera ematen zaielako eta horreta tertulia dinamiko bat
sortuz. Tertulia hauek oso positiboak dira irakaslearen ahotsa bigarren plano batera
pasatzen delako eta ikasleak protagonista bihurtzen direlako gai bati buruzko haien
pentsamenduak plazaraziz, horrela denen parte hartzea sustatuko da eta ikas prozesurako
lagungarria izango da.
Emakume pegagogoei dagokienez, aurretik esan bezala, askatasuna bultzatzen
zuten Neill bezala. Haien metodoa haurren askatasunean eta berezkotasunean oinarritu
zen. Ezinbestekoa izan zen beraientzat, gizakiaren trataera, maitasuna eta samurtasuna,
hori izan zen ikasteko benetako motorrak, Celestine Freinetekin bat eginez . Osasuna,
higienea, kultura fisikoa eta hizkuntza dira mugimendu honen oinarri. Esperimentazioaren
bidez irakasten dute, beste bi pedagogo bezala, Celestine eta Ovide Decroly. Amaitzeko,
funtzezko arloak, zentzumenen heziketa, instrukzio intelektuala eta sentimenduen hezkuntza
dira.
Gaur egun​, emakume hauei esker, aurrera pauso handi bat eman dugu hezkuntzan,
haiek egindako lanarengatik gaur egungo emaitzak lortu ditugulako. Hala ere, uste dut,
oraindik ikastola/eskola askotan metodologia tradizionala erabiltzen jarraitzen dutela, egia
da teknologia berriak aplikatu direla zentro guztietan eta horrek aurrera pausoak ekartzen
dituela, baina irakasleari dagokionez, oraindik honek du protagonismo osoa ikasleek eduki
beharrean. Horregatik uste dut, aldekat egiten jarraitu behar direla orain arte egin den lanari
etekina ateratzeko asmoz.

More Related Content

Similar to Korronte pedagogikoak

Pedagogia desberdinak
Pedagogia desberdinakPedagogia desberdinak
Pedagogia desberdinaknaiaraZaldua
 
PEDAGOGO LANA
PEDAGOGO LANAPEDAGOGO LANA
PEDAGOGO LANAaeslopez1
 
Pedagogo eta korronte pedagogikoak
Pedagogo eta korronte pedagogikoakPedagogo eta korronte pedagogikoak
Pedagogo eta korronte pedagogikoakNAIARASUESCUNOCHANDO
 
Alexander neill eta eskola alternatiboak
Alexander neill eta eskola alternatiboakAlexander neill eta eskola alternatiboak
Alexander neill eta eskola alternatiboakEuri Etxezarraga
 
Alexander neill eta eskola alternatiboak
Alexander neill eta eskola alternatiboakAlexander neill eta eskola alternatiboak
Alexander neill eta eskola alternatiboakEuri Etxezarraga
 
Pedagogoen arteko konparaketa
Pedagogoen arteko konparaketaPedagogoen arteko konparaketa
Pedagogoen arteko konparaketanaroasegura
 
Pedagogoen alderaketa
Pedagogoen alderaketaPedagogoen alderaketa
Pedagogoen alderaketaJuneMateo
 
Pedagogia ezberdinen arteko antzekotasunak, desberdintasunak, eta gaur egungo...
Pedagogia ezberdinen arteko antzekotasunak, desberdintasunak, eta gaur egungo...Pedagogia ezberdinen arteko antzekotasunak, desberdintasunak, eta gaur egungo...
Pedagogia ezberdinen arteko antzekotasunak, desberdintasunak, eta gaur egungo...HaizeaSoro
 
Pedagogoen alderaketa
Pedagogoen alderaketaPedagogoen alderaketa
Pedagogoen alderaketaIratimartija
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakuzuxunago
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakuzuxunago
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakuzuxunago
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakuzuxunago
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakuzuxunago
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakuzuxunago
 
Korronte pedagogikoen konparaketa
Korronte pedagogikoen konparaketaKorronte pedagogikoen konparaketa
Korronte pedagogikoen konparaketaAlaitzLarraaga
 

Similar to Korronte pedagogikoak (20)

Pedagogia desberdinak
Pedagogia desberdinakPedagogia desberdinak
Pedagogia desberdinak
 
Pedagogoak
PedagogoakPedagogoak
Pedagogoak
 
PEDAGOGO LANA
PEDAGOGO LANAPEDAGOGO LANA
PEDAGOGO LANA
 
Pedagogo eta korronte pedagogikoak
Pedagogo eta korronte pedagogikoakPedagogo eta korronte pedagogikoak
Pedagogo eta korronte pedagogikoak
 
Pedagogoen lana
Pedagogoen lanaPedagogoen lana
Pedagogoen lana
 
Alexander neill eta eskola alternatiboak
Alexander neill eta eskola alternatiboakAlexander neill eta eskola alternatiboak
Alexander neill eta eskola alternatiboak
 
Alexander neill eta eskola alternatiboak
Alexander neill eta eskola alternatiboakAlexander neill eta eskola alternatiboak
Alexander neill eta eskola alternatiboak
 
Pedagogoen arteko konparaketa
Pedagogoen arteko konparaketaPedagogoen arteko konparaketa
Pedagogoen arteko konparaketa
 
Pedagogoen alderaketa
Pedagogoen alderaketaPedagogoen alderaketa
Pedagogoen alderaketa
 
Peagogoen lana
Peagogoen lanaPeagogoen lana
Peagogoen lana
 
Pedagogia ezberdinen arteko antzekotasunak, desberdintasunak, eta gaur egungo...
Pedagogia ezberdinen arteko antzekotasunak, desberdintasunak, eta gaur egungo...Pedagogia ezberdinen arteko antzekotasunak, desberdintasunak, eta gaur egungo...
Pedagogia ezberdinen arteko antzekotasunak, desberdintasunak, eta gaur egungo...
 
Pedagogien konparazioa
Pedagogien konparazioaPedagogien konparazioa
Pedagogien konparazioa
 
Pedagogoen alderaketa
Pedagogoen alderaketaPedagogoen alderaketa
Pedagogoen alderaketa
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointak
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointak
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointak
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointak
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointak
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointak
 
Korronte pedagogikoen konparaketa
Korronte pedagogikoen konparaketaKorronte pedagogikoen konparaketa
Korronte pedagogikoen konparaketa
 

Korronte pedagogikoak

  • 2. AURKIBIDEA 1. ANTZEKOTASUNAK, EZBERDINTASUNAK ETA GAUR EGUN a. Alexander Neill eta eskola alternatiboak b. Celestine Freinete c. Konduktistak d. Ovide Decroly e. Paradigma ekologikoa f. Pedagogia kritikoa g. Teoria konstruktibista h. Emakume pedagogoak
  • 3. ANTZEKOTASUNAK, EZBERDINTASUNAK ETA GAUR EGUN: Alexander Neill eta Eskola Alternatiboetako ideia nagusiena askatasuna da, hain zuzen ere emakume pedagogoak bezala. Baliabide dialogikoa, pentsamendu kritikoa, gelako klima, umea protagonista, autonmia ziren bere ezaugarri nagusiak. Gelako klima eta pentsamendu kritikoa paradigma ekologikoarekin bat egiten du. Eta haurra aprendizaiaren zentroa (paidozentrismoa) dela beste hainbat korronte pedagokikoekin bat egiten du: Ovide Decroly, Emakume pedagogoak, Konduktistak, Paradigma Ekologikoak eta Pedagogia kritikoak. Eta berriro ere emakume pedagogoekin bat eginez, zoriontasunean oinarritzen ziren. Eskola honek beste hainbat ezaugarritan oinarritzen zen, autonomia (emakume pedagogoak bezala), autorregulazioa eta autogestioa. Zigorrei dagokienez, alde batera uzten zituzten eta beste metodo batzuk erabiltzen zituzten hori ekiditeko, baina, Celestine Freinet eta Konduktistak berriz, hori erabiltzearen alde zeuden. Autogobernua eta haurren asanbladak ere egiten zituzten, Celestin Freineten antzera. Irakasleek prozesu biologikoari garrantzia ematen zioten. Metodologia ez zuzentzailea erabiltzen zuten, eskema tradizionalak hautsiz. Jolasak egitearen aldekoak ziren emakume pedagogoak eta Ovide Decroly bezala, eta Celestinek berriz, hori ukatzen du. Horrez gain, berriro ere Ovide Decrolyrekin bat egiten du familia eskolan inplikatzeko garaian. Gaur egun, ​metodo hau hainbat ikastoletan aplikatzen da: zingira eskola, tximeleta, bizilore. Honen helburuak ikas-irakaste prozesua hobetu eta luzarorako ikasketa integrala bultzatzea dira. Horrez gain, beste hainbat ezaugarri kostata aplikatzen dira: - Gutxiengoak dira eta familiek kudeatzen dute. - Eskola publikoan aldaketa superfizialak. - Haurraren autonomia garapenak mugak ditu. Guztiz bat nator Alexander Neilen teoriarekin, izan ere, XXI.mendean eskola tradizionalarekin bukatu behar da eta ikaslea protagonista eta hezkuntzaren eredu jarri beharko litzateke. Adin hauetan umeak jolastu eta esperimentatu behar du, bere kabuz
  • 4. ikasiz, akatsak eginez eta horietaz jabetzen hurrengoan hobetzeko asmoz. Horretaz gain, ikasleak akatsak eginez gero, zigorrak egikiditzea eta bakoitzak bere autoebaluazioa egiteren alde nago, izan ere, hori baita ikasteko bide zuzena. Bestalde, Ovide Decrolyrek dioen bezala, ikaslearen ikas prozesuan ezinbestekoa da irakaslea baina baita ere familiaren laguntza, hau da, bai ikaslea, irakaslea eta familiaren arteko elkar harremana egon behar du umearen hezkuntza prozesuan, izan ere, umeak ikastolan ikasten duena etxean egiten duelako eta alderantziz ere. Celestine Freineteri ​dagokionez, doktrina eta praktika bereizten zirtuen, horrez gain, haurrak bizitza sozialerako prestatzen zituzten bereziki lanerako. Horretarako, ikasle bakoitzak konponbideak bilatu behar zituen egoera desberdinen aurrean bere kabuz eta irakaslearen laguntzaz. Lehen aipatu dudan bezala, zigorrak eta sariak bereizten zituen Konduktistekin bat eginez eta Alexander Neillen kontrakoa eginez. Horrez gain, ez zen jolasetan oinarritzen, emakume pedagogoak, Ovide Decroly eta Neill ez bezala. Eskolan esperimentazioa eta metodo naturala erabiltzen zuen pedagogoak, Ovide Decroly eta emakume pedagogoen antzera. Irakasleen aldetik, 3 printzipio biltzen dituzte irakasteko. Alde batetik, materialismo pedagogikoa, bestetik, bizitza kooperatiboa eta azkenik, ikaskuntzaren pertsonalizazioa. Adierazpen askatasuna bultzatzen zuten ikus-entzunen bidez, asalbaldak adibidez, Neill bezala. Emakume pedagogoak bezala, lanerako maitasuna azpimarratzen zuten. Gaur egun, ​Freineten zenbait teknika ikastetxe askotan erabiltzen direla esan daiteke, horretaz oso konszienteak ez badira ere. Hala nola, txokoak, korrespondentzia, irteerak eta trukeak. Ikaskuntza norberaren esperientziatik hasten da, beste ideia garrantzitsuetako bat lankidetza da. Euskal Herrian Freineten jarraitzaile bezala ikastetxeren bat hartzekotan, hori, Hernaniko Langile ikastola izango litzateke. Aipatzekoak dira era berean Gernika inguruko Eskola Txikiak eta modu pertsonalean teknika eta filosofia horiekin lana egiten duten irakasleek. Gaur egungo ikastoletan aplikatzearekin bat nator, esperimentazioa oso garrantzitsua delako. Irakasleen “txapak” baztertuko nituzke esta esperimentazioaren bidez irakatsi, modu horretan ikasleen motibazioa eta interesa pizteko aukera gehiago daudelako.
  • 5. Haurrak ariketetan inplikatu eta beraien parte hartzea bultzatzea garrantziatsua da ikasten dituzten kontzeptuak barneratu ahal izateko. Gainera gaur egun behar adina baliabide ditugu hori praktikan jarri ahal izateko. Korronte Konduktistak, praktikotasunari ematen dio garrantzia. Psikologia landu ahal izateko, animaliekin laborategietan esperimentatzen zuten, beste pedagogoekin konparatuz, hau desberdintasun nabarmen bat da horiek ez zituztelako animaliekin esperimentuak egiten. Eta psikoanalisi horiek, objektiboki egiten zituzten. Celestinen antzera, sari zigorrak erabiltzen dituzte jokabideak aldatzeko. Neillekin bat egiten du, zeregin bakarra irakaslea haurraren alboan egotea zela. Irakasleak haurra bideratzen du, eta erantzun zuzenak eta okerrak desberdintzintzen ditu. Haurra behatzen du eta haiekin inplikatzen denez, bere akatsak zuentzen ditu. Ikaslea berriz, pasiboa da. Honek beste teoria guztietatik ezberdintzen du, besteetan ikaslea aktiboa delako. Haurrak entzun etan emandako informazio hori barneratzen du, horrez gain, irakaslearen pausuak jarraitzen ditu. Gaur egun​, metodo hau hainbat eskoletan erabiltzen da. Honen teknikarik nagusiena zigor eta sarien teknika da, eta honela erabiltzen dira: - Zigorrak: haurraren jarrera desegokiak diarduen bitartean hari jaramonik ez egitea. - Saria: jarrera onak zoriontzea, lan ona eginez gero nota onak jartzea, premioren bat ematea… Aurretik aipatu dudan bezala, zigorrak eta sariak erabiltzearen teknika ukatzen dut, ez zait bidezkoa iruditzen umearentzat. Alde batetik, ume batek jarrera txarra edukitzen badu zigorra jarri beharrean, irakasleak edota familiak egin behar duen lehenengo gauza jarrera horren zergatia aztertzea izango da, horregatik umearengana hurbildu eta harekin hitz egitea izango litzateke egokiena zigorra ipini baino lehen. Era berean, zigorraren kontra nagoela esan dudan moduan, sariaren aurka ere nago, izan ere, jarrera horrekin uste dut umea aprobetsatu daitekeela bai ikasleataz edo familiako edonoretaz jakitean edozer gauza lortu dezakeela jarrera ona izanez gero. Nire ustez, horrela, jarrera onaren kontzeptua galduko du eta beste kontzeptu bat edukiko du horri buruz. Hau da, ikusten badu saria jasotzen duela ondo portatzen den bakoiteam, soilik ondo portatuko da zerbait lortu nahi duenean eta ez jarrera ona duelako.
  • 6. Ovide Decrolyk zioen​, haurra zentroa izan behar duela beraz bat egiten du eskola alternatiboekin, uneoro haurren beharrak eta interesak protagonista izan behar dute. Bere metodoa motibazioa da, teoria konstruktibista bezala, horren bidez arreta maila handiagoa lortzen delako. Celestine, konduktismoa eta emakume pedagogoekin bat eginez, honek ere esperimentazioaren garrantzia azpimarratzen du. Beste korronte pedagogikoengatik bereiztu daiteke ez ditulako irakasgairik, ikasleak aukeratutako gaiak lantzen dira. Horrez gain, adin guztietako haurrak daude. Beste metodo aipagarri bat taldekatzearena da, paradigma ekologikoarekin bat egiten du hauek ere elkarrekintza sustatzen dutelako. Honen helburua irakaslea ikasleekin bat egitea da, lehen aipatu dudan bezala, irakaslea haurraren alboan egon behar du horregatik Alexanderrekin bat egiten du. Emakume pedagogoak eta Neill bezala, jokoak erabiltzen ditu irakasteko, esperimentazioa oso garrintzitsua denez, jokuak erabiltzen dira esperimentatu ahal izateko. Irakasleak, haur gutxirekin talde heterogeneoak izatea nahiago duela argitzen du. Haurrek gizartean bizitzen ikasten dute eta beren etorkizuna eraiki ahal izaten Neillen antzera, berak zioen bezala, bizitza sozialerako prestatzen baitzituen. Naturaren behaketa bultzatzen dute, horrela haien motibazioa areagotuko da eta arreta maila igo egingo da. Haurrek gizartean bizitzen Ikas dezaten eta beren etorkizuna eraiki ahal izateko, irakasleak, saioak baliagarriak direla sentitu behar dute eta haurrak haien gaitasunak eta trebetasunak ezagutzeko gai izan behar dira. Horrez gain, irakasle dekroliarren eginkizuna ez da eskolatze uniforme eta inpertsonala transmititzea, baizik eta ikasleekin bat egiten saiatzea eta bestetasuna onartzea. Haurrak antolatzeko eta pedagogia modu arrakastatsu batean egiteko, kontuan hartu, garapen maila, gaitasun kognitiboa eta ikaskuntza erritmoa. Konduktistak bezala, haur bakoitzak ikaskuntza-erritmo desberdina du, motibatuta eta interesatzen zaizkien gauzak ikasteko. Gaur egun, metodo hau hainbat eskoletan ematen da: Colegio Decroly, Chamberi, Madrid; Colegio Decroly, San Cristóbal de la Laguna, Tenerife; Escola Decroly, en Barcelona. Eskola hauetan garrantzi handia ematen zaie behaketa eta esperimentazioari, gainera, irakurtzea eta idaztea sustatzen dute. Amaitzeko, gurasoak inplikatzen dituzte eta beraien parte hartzea bultzatzen dute. Gurasoen inplikazioarekin guztiz bat nator, oso garrantzitsua iruditzen zaitelako bien harteko harreman bat egotea haurra zentroa delako eta bere ingurukoak harremanetan egotea ezinbestekoa delako. Modu honetan, haurra, gurasoak eta eskola inplikatuta daudela ikustean, segurtasuna sentituko dute. Esperimentazioa ere aplikatuko nuke hau irakasteko
  • 7. metodo egoki bat iruditzen zaitelako, izan ere, haurraren interesa eta motibazioa pizten duelako.Azkenik, irakasleak behatzailearen lana egitearekin ere bat nator, horretaz gain beste hainbat paper jokatzea ezinbestekoa dela iruditzen zait, hala nola, gidari lanetan aritu behar du, gertukoa izan behar du, bidelagun, babeslea, besteak beste. Paradigma ekologikoak, harremana eta elkarlana sustatzen du eta haurraren ingurua eskolara gerturatzen saiatzen dira, Neillen antzera, bera gurasoak alboan izatearen aldekoa da. Teoria konstruktibistaren antzera, familia, eskola, herria eta haurraren parte hartzea oso garrantzitsua da. Natura lantzen dute, Ovide Decroly bezala, ingurunea behatzen dute haurren jakintasun maila areagotzeko. Errealitateko egoeren jardueretan oinarritzen da eta beste korronte pedagogikoetatik ezberdintzen da bere pentsamendu etikoarengatik, ekosistemako elementu guztiak kontuan hartzen dituelako. Horrez gain, pentsamendu kritikoa dute, erabaki kooperatiboak zein arduren elkarbaanaketa gainontzeko ikasle eta irakasleekin. Honela, ingurunearekiko kontzientzia eta errespetua sortzen dute. Irakaslea, teknikoa eta kritikoa izan behar du, expektatibak sortzen dituena. Horrez gain, konfidantzazko klima sortzeko gai izan behar du haurraren bizitza eta testuingurua kontutan hartzen duten ikaskuntza ezberdinak garatu eta aurrera eramateko. Gainera, irakasleak beti arduratu behar du pertsona talde eta inguruaren arteko elkarrekintzaz, kurrikulumak beti zabala eta malgua, eta ebaluazioak kualitatiboa eta hezigarria izan behar duela kontutan hartuz, horregatik beste korronteetatik ezberdindu daiteke. Ovide Decroly, Neill eta konduktibistak bezala, ikaslea aktiboa da, eta honek Konduktibistak alde batera uzten ditu ikasleak pasiboak direlako. Horregatik, edozein informazio eta ezagutzak eskuratzeko interesa erakutsiko du. Gainera, haurra motibatua sentituko da jardueren bidez eskuratutako ezagutzak egokituak eta beraien interesen araberakoak izango baitira, Ovide Decrolyren antzera. Hauentzat motibazioa oinarrizkoa da haurren interesa pizteko eta hauek gehiago inplikatzeko. Eta beste hainbat korronte pedagogiko batzuk bezala (Neill, emakume pedagogoak), askatasuna bultzatzen dute, ikasleak beraien ideiak adierazteko askatasuna dute. Honez gain, haurrak ere rol soziala du paradigma hau elkarreragin batean oinarritzen delako. Beraz, paradigma ekologiko honetan, elkarlana ezinbestekoa da eta familiak haurrei segurtasun hori transmititu behar die, haurra ere inplikatzeko.
  • 8. Gaur egun, nahiz eta hainbat eskolek metodo hau aplikagarria ikusi, hainbat zailtasunekin topo egin dute: - Eskolaren parte diren kideen sinesmen eza. - Motibazio falta - Ingurumena lantzeko jarduera zailtasunak. - Aplikatzen hasteko zailtasunak, berrantolaketa beharragatik. Hala ere, beste hainbat alde aprobetsagarriei esker, eskola batzuk metodo hau praktikan jartzeko gai izan dira nahiz eta ez den bere osotasunean bete: - Parte hartzea - Pentsamendu kritikoa - Familia, herritar, eskola zein haurren inplikazioa. - Ingurumenaren kontzientzia. - Edozein eskoletan aplikatzeko malgutasuna. - Lankidetza Metodo honekin bat egiten dut, lankidetza sustatzea ezinbestekoa dela esango nuke beste hainbat balore ikasteko aukerak dituztelako: adiskietasuna, elkarbanaketa… Azken finean, gizarte bateko partaide gara eta ez gara bakarrik bizi, taldean bizi gara, horregatik, ezinbestekoa iruditzen zait talde lanetan aritzen jakitea, beharrezkoa da bai ikasle prozesuan eta bai pertsona bezela etorkizunerako. Paradigmarekin jarraituz, ikaslearen parte hartzea eta pentsamendu kritikoarekin bat nator, hau da, eskola tradizionaletan irakasleak esaten duena da existitzen den egia bakarra eta ikasleek irakaslearen kontzeptuak barneratu eta ez dute arrazoinamenduz jokatzen. Aldiz, pentsamendu kritikoarekin eta ikaslearen parte hartzearekin pentsamendua martxan jartzen dute eta bakoitzak duen iritzia plazaratzen du. Metodologia honekin, ikaslearen parte hartzea sustatzea lortuko da eta arrazoinamendua landuko denez errazago barneratuko dituzte kontzeptuak eta baita ere hauek ikasi. Pedagogia kritikoak, teknika ezberdinak erabiltzen ditu, teoria eta praktika uztartuz, ikaskaskuntza irakaskuntza proposamen ezberdina osatzen du honela, ikasten duen pertsonek pentsamendu kritikoa garatu dezaten. Hezkuntza sistema tradizionala aldatu nahi dute, Neill eta Celestine bezala. Korronte honetan oso garrantzitsua da pentsamendu eta jarrera kritikoa sustatzea, horregatik beste korrenteetatik desberdindu daiteke.
  • 9. Irakasleak jarrera gogotsua izan behar du, pentsamendu kritiko batekin eta ikaskuntza proposamen berriei irekita. Beste korronte pedagogiko batzuk bezala (Ovide Decroly adibidez), ikasleen interesetatik abiatu behar da haien arreta pizteko eta ikasleen arrazoiketa prozesua eta ulermena bultzatzeko. Gai izan behar da egoerak analizatzeko eta jarduteko modua moldatzeko zein bere praktika aldatzeko. Lehen aipatu dudan bezala, Konduktistekin kontrajarriz eta Neill, Konstruktibistak eta Ovide Decrolyrekin bat eginez, ikaslea aktiboa da. Hausnarketak egiteko gai izan behar du eta beraz, ikasle kritikoa izan behar du. Hau korronte bakarra da non ikaslearen eta irakaslearen arteko erlazioa bidirekzionala den. Eredu hau,​ gaur egungo​ ikastoletara ekarriz, haibat ezaugarri betetzen dituzte: Pedagogia kritikoak subjektua gizarte-aldaketaren eragile bezala aitortzen du. ● Eremu kontzeptual bat da non arazo indibidual eta kolektiboak bai teorikoki bai praktikoki analizatzen diren. ● Curriculuma, estatuak eta gizarteak sortu dituzten bizimodua eta bizimodu akademikoa zalantzan jartzeko diseinatu eta inplementatu da. ● Didaktika, ikasle, irakasle, gizartea eta jakintzaren arteko elkarrizketa bezala ulertzen da. ● Pedagogia kritikoa, zapalduen auto-askapenerako bidea da. Nire ustez oso garrantzitsua da haurrengan pentsamendu kritikoa garatzea beraiek etorkizuna direlako eta ezinbestekoa da hori garatzea, eztabaidetan parte hartzea bultzatuz, arazo sozialei buruz hitz eginez, hausnarketak eginez… Teoria Konstruktibista​, ikaskuntza aktiboa bultzatuz giza ezagutzaren izaera azaldu nahi duen teoria da. Ikaskuntza aktiboa bultzatzen dute. Ikaslea bere ikaskuntza prozesuaren azken arduraduna da, berak eraikitzen du ezagutza, eta inork ezin du hura ordezkatu. Neillek ordea, ez du esaten azken arduraduna dela, baizik eta ikasgaiaren protagonista dela esaten du. Konstruktibismoa ikaskuntza aktiboa bultzatuz giza ezagutzaren izaera azaldu nahi duen teoria da. Ikuspegi honetan, momentuan lortutako
  • 10. ikaste berria, aldez aurretik zehazturiko esperientzia eta egitura mentaletan metatzen da. Prozesu hau guztiz subjektiboa da, pertsona bakoitza bere esperientzien arabera aldatzen baita. Irakasleari dagokionez, konduktibistekin bat egiten du irakaslea gidaritzapean egon behar delako, irakasleak gidatu egin behar du. Neill eta emakume pedagogoak berriz, askatasuna bultzatzen dute. Jarrera moderatzailea, koordinatzailea, bideratzailea, bitartekaria eta, aldi berean, parte-hartzailea erakutsi behar dute. Gainera, haurraren eta hezitzailearen arteko konfiantzazko giro afektibo eta armonikoa sortzeko ardura da. Ovide Decroly bezala, irakasleak ikasleak animatu, entzun, gidatu eta motibatzen ditu. Irakaslearen eginkizun nagusienetakoa, ikaslea, edukien harremanak antolatzen eta ezartzen gidatzen duen dinamizatzailea izatea da, ikasleak behatu eta zuzentzen baitituzte, konduktibistak egiten duten moduan. Ikaslea aktiboa da, korronte pedagogiko gehienak bezala Konduktibistak izan ezik. Bere ikasketa prozesuaren erantzulea da, buruko jarduera iraunkorrean dagoelako, ez bakarrik deskubritzen eta esperimentatzen dagoenean, baizik eta irakasleari entzuten dionean ere. Beraz, esperimentazioa erabiltzen dute Celestine, Ovide Decroly eta emakume pedagogoak bezala. Ikaslea, informazioa eraldatzen du, hipotesiak eraiki eta erabakiak hartzen, egitura kognitibotik abiatuz. Gaur egun, irakaskuntza prozesua prozesu dinamiko gisa hautematen eta burutzen duen paradigma proposatzen duela esan daiteke, non irakasleak baliabideak eskaintzen dizkion ikasleari arazo egoerak bere kabuz konpontzeko. Metodo hau erabiltzen duten eskolek haunbat estrategia erabiltzen dituzte. Alde batetik, ikaskuntza esanguratsuaren teoria, non pertsona/kolektiboak esanahi edo garrantzi garrantzitsu bat eman behar diote eduki berriei. Bestalde, aurkikuntza bidez ikastea, hau da, ez dago arazoak konpontzeko modu bakarra. Parte hartzaileei irtenbideak proposatu aurretik, dinamizatzaileek arazo berari aurre egiteko modu desberdinak aztertu behar dituzte. Gaur egungo eskoletan ikaskuntza aktiboa bultzatzea garrantzitsua dela iruditzen zait. Alde batetik klaseak dinamikoagoak egiten direlako eta horrela ikasleen harreta piztea errazagoa da, hortaz, teoria gehiago barneratuko dute klase aktiboak badira. Bestetik, ikasleei ideia ezberdinak emateko aukera ematen zaielako eta horreta tertulia dinamiko bat sortuz. Tertulia hauek oso positiboak dira irakaslearen ahotsa bigarren plano batera pasatzen delako eta ikasleak protagonista bihurtzen direlako gai bati buruzko haien
  • 11. pentsamenduak plazaraziz, horrela denen parte hartzea sustatuko da eta ikas prozesurako lagungarria izango da. Emakume pegagogoei dagokienez, aurretik esan bezala, askatasuna bultzatzen zuten Neill bezala. Haien metodoa haurren askatasunean eta berezkotasunean oinarritu zen. Ezinbestekoa izan zen beraientzat, gizakiaren trataera, maitasuna eta samurtasuna, hori izan zen ikasteko benetako motorrak, Celestine Freinetekin bat eginez . Osasuna, higienea, kultura fisikoa eta hizkuntza dira mugimendu honen oinarri. Esperimentazioaren bidez irakasten dute, beste bi pedagogo bezala, Celestine eta Ovide Decroly. Amaitzeko, funtzezko arloak, zentzumenen heziketa, instrukzio intelektuala eta sentimenduen hezkuntza dira. Gaur egun​, emakume hauei esker, aurrera pauso handi bat eman dugu hezkuntzan, haiek egindako lanarengatik gaur egungo emaitzak lortu ditugulako. Hala ere, uste dut, oraindik ikastola/eskola askotan metodologia tradizionala erabiltzen jarraitzen dutela, egia da teknologia berriak aplikatu direla zentro guztietan eta horrek aurrera pausoak ekartzen dituela, baina irakasleari dagokionez, oraindik honek du protagonismo osoa ikasleek eduki beharrean. Horregatik uste dut, aldekat egiten jarraitu behar direla orain arte egin den lanari etekina ateratzeko asmoz.