Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.

Konstruktibismoa

3,328 views

Published on

Hemen duzue konstruktibismoaren eta Vigotskyren teoriaren inguruko informazioa. Espero dugu baliagarria ziatea!

Published in: Education
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

Konstruktibismoa

  1. 1. KONSTRUKTIBISMOA ETA VIGOTSKY
  2. 2. • Ikastearen ideia, buruzko aktibitate konstruktibista eta interakzio sozialarekin lotuta dago. Ikasketa esanguratsuaren bitartez erlazioak sortzen dira ikasi behar den materiala eta jadanik badakigunaren artean.• Testu bat ulertu nahi dugunean, zenbait gauza egiten ditugu: ikasketa esanguratsuaz dakiguna berrikusten dugu, ala gutxi gora-behera erlazionatuta dauden terminoak- ikasketa, esanahia, hezkuntza, irakaskuntza,... eta abar.- Berrikusketa honek, gure aurretiko ezagutzak aukeratzea eta gaurkoratzera eramaten gaitu, garrantzitsuak iruditzen zaizkigun ideiak. Gure subjektu hipotetikoak edukiak berreraikitzen ditu, eta berreraikitze honetan lau faktorek parte hartu dute:
  3. 3. PARTE HERTZEN DUTEN LAU FAKTOREAK• Aurretiazko ezagutza. Ikasten denari esanahia ematea, aurretik ditugun ezagutzen menpe dago hein handi batean. Ondorioz, gure ezagutzen mailak eta konplexutasunak erlazioa izango du ikasten ari garenarekiko esanguran.• Esanguratasun logikoa. Ikastearen objektuaren estrukturazioa eta garrantzia. Ikastean ari garena nahasia edo edonolakoa bada, esanahia ematea asko zailtzen da. Honen aurrean bi jarrera mota hartu daitezke, eginkizuna uztea ala era mekaniko eta errepikakor batean ikastea.
  4. 4. • Bi baldintza hauek ematen ez direnean, eskolaren presioagatik, ikasketa errepikakor bat sortzen da. Esan daiteke ikasketa errepikakorra, esanguratsuaren kontrakoa dela.• Ulermenezko oroimena. Oroimen mekanikoarekin ez du zerikusirik. Prozesu honek esfortzu intelektual handi bat eskaintzen du. Ezinbestekoa da ikasleak jarrera positibo bat izatea ikasketa esanguratsuak burutzerakoan. Ikasketa mota honek, nahiz erabilgarriagoa izan, esfortzu handiago bat eskaintzen du. Horregatik oso erraza da ikasketa errepikagarriaren ohituran erortzea. Errazagoa da gaineko ikasketa bat egitea, froga gainditu eta ondoren ikasitakoa ahaztea.• Ikasle bati eskatzen zaionari zentzua ematea. Pertsona bere osotasunean kontuan hartzen du. Ikaslearen zentzua faktore askok osatzen dute: bere ezaugarriak, autokontzeptuak, sinesmenak,... Motibazioak, dakigunaren eta jakin nahi dugunaren arteko erlazioan garrantzi handia du.
  5. 5. LABURBILDUZ• Laburbilduz, kontzepzio kontruktibistan, ikasleek beren ezagutzak eraikitzen dituzte ezagutza esanguratsuen bitartez; hau da, ikasten den materialari esanahia emanaz. Zenbait baldintza eman behar dira honetarako: ikasleak aurretiazko ezagutzak izatea, materialak esangura logikoa izatea, ikasleek ikasteko jarrera esanguratsua izatea eta ikasketari zentzua ematea
  6. 6. VIGOTSKY• Vigotsky garrantzi handia ematen die inguruko pertsonek garapen bidean aurkitzen den haurrarekin (ikaslearekin) izaten dituzten harremanei, harreman sozialei. Izan ere, gizakiaren garapen psikologikoa ez dago genetikoki aurrez diseinaturik bakoitzak dakarren kode genetikoan. Ikuspuntu honen aburuz, jokabideak sozialak direnez, berauek ulertzeko beharrezkoa da inguru soziala, kulturala eta historikoa ulertzea. Kulturazko harremanen ondorio moduan ulertu behar da giza garapen psikologikoa: gizakien artean burutzen diren elkarrekiko harremanen modura.• Eskolaz kanpo hor daude familia, lagunartea, kultur eta kirol elkarteak eta antzeko beste hainbat, guti hauetan bere ahalmenak eta gaitasunak gara ditzake gizakiak.
  7. 7. VIGOTSKY• Garapen hau eman dadin, beraz, eragin handia izango dute ikaskuntzan bai ikasleen arteko harremanek baita irakasle eta ikasleen arteko harremanek. Harreman hauek eman daitezen, hizkuntza oso instrumentu garrantzitsutzat hartzen du Vigotskyk. Izan ere, hizkuntza-forma ezberdinen bidez erlazionatzen helduak haurrekin eta hauei hainbat jakintza helarazten dizkiete.
  8. 8. HEZKUNTZAKO IKUSPUNTUTIK 3 IDEIA NAGUSI• Eskola curriculumak ikaskuntza-irakaskuntza era ezberdinak eskaintzen ditu. Programa egokiak, heziketa metodo eta jarduera ezberdinak izango dituztelarik. Barietatea oso garrantzitsua da.• Heziketa beharrak ikasleen abileziekin batera joango dira aldatzen, abilezia hori hobetzen dena metodoak aldatuko direlarik. Beraz, heziketa metodo eta ikaskuntza jarduera konbinazio egokiak eskola urte, unitate didaktiko eta gai progresiboekin batera eboluzionatuko dute haurrek.• Curriculumaren edukiak eta jarduerak zailak izan behar dute (erroka suposatuz), heziketak Garapen Hurbileko Eremua oinarritu behar du. Hau da, ikasleak, berak bakarrik lortu ezin dituen
  9. 9. • Garapen Errealeko Eremua bere kabuz umeak egin ahal duena da, Garapen Hobereneko Eremua, berriz, beste pertsona baten laguntzarekin egin ahal ditugun gauzak. Garapen Errealeko Eremuaren eta Garapen Hoberenaren artean garatzen den tarteari Garapen Hurbileko Eremua esaten zaio. Hau indibidualki egin behar da bakoitzaren Garapen erreala kontutan hartuz.
  10. 10. GELA NOLA ERAMAN AURRERA– Gela giro estimulagarria bultzatu behar da (talde atxikitua eta afektuosoa sortuz).– Ikasteko aukera eman behar da (denbora ez galdu, aspertzea eta distrakzioa ekiditu).– Curriculumean koherentzia egotea (edukiak, heziketa metodoak, helburuak, jarduerak, ebaluazio tresna... Guztien arteko koherentzia). Horretarako: • Edukiak baliogarriak, beste edukiekin erlazionatua, eta praktika ipin daitezkeenak • Helburuak bizitzari egokituak, ulermenezkoak eta baliozkoak.– Aurretik antolatu eta ikaskuntza estrategiak ikusi, ikasleek helburuak zein diren jakitea (zer/zertarako ikasiko dute)– Edukiak koherenteak izatea: ikaskuntza esanguratsua bultzatzeko -ez memoristikoa (edukiak argi azaldu, estruktura eta beste edukiekiko harremana ere izatea).
  11. 11. GELA NOLA ERAMAN AURRERA II– Azalpenak eraginkorrak izatea.– Aplikazio praktikoak eta jarduerak egitea (praktikatzeko aukera). Etxeko lanak errealistak izatea (luzera eta zailtasunari dagokionez).– Ikaslearen jardueraren andamiajea (irakaslearen laguntza – birpasatu, lagundu, ariketak zuzendu, zalantzak argitu...)– Estrategiak erabili irakaskuntzan (ikasten irakatsi).– Elkar-ekintzako ikaskuntza bultzatu (eraginkorra da binaka edo taldetxoetan lan egitea, elkarri lagundu abileziak hobetzeko).– Helburuak ebaluatzea (era formal eta informalean).– Garaipeneko itxaropenak sortu: ikasle bakoitzeko itxaropen positibo eta errealistak izan behar ditu irakasleak.

×