SlideShare a Scribd company logo
1 of 6
Download to read offline
DIDAKTIKA OROKORRA
KORRONTE PEDAGOGIKO ETA
PEDAGOGOEN ARTEKO ANTZEKOTASUN
ETA DESBERDINTASUNAK
NAIARA SUESCUN OCHANDORENA
2019-2020 Ikasturtea
1. MAILA – GA2
Didaktika orokorreko ikasgaia burutzerako orduan hainbat jarduera egin ditugu
eta horietako bat pedagogoen lana izan da, talde bakoitzak pedagogo edo korronte
pedagogiko baten inguruan burutu genuen lana. Behin hori eginda talde guztiek
egindako lanak aman komunean jarri eta bakarkako lan bat burutu behar dugu,
hurrengo lerroetan horri buruz jardungo dudana. Lan honen helburua, landutako
korronte pedagogiko eta pedagogoen arteko antzekotasun eta desberdintasun
orokorrak aipatzea da eta behin hori azalduta, bukatzeko, aipatutako antzekotasunen
artean zer proposamen ekarriko nituzkeen gaur egun ikastetxetara azalduko ditut.
Lan hau burutzeko honako pedagogo eta korronte pedagogikoei buruz arituko
naiz hitz egiten, korronte pedagogikoei dagokienez: eskola alternatiboak,
konduktismoa, konstruktibismoa, paradigma ekologikoa eta pedagogia kritikoa eta
pedagogoei dagokienez: Alexander Neill, Celestine Freinet, Ovide Decroly eta
emakume pedagogo batzuk, batik bat, Concepción Arenal, Rosa eta Carolina Agazzi
ahizpak, Rosa Sensat eta Maria de Maeztu.
Beraien artean antzekotasun handiak bilatu ditut, desberdintasunekin
alderatuz, hori dela eta lehenik antzekotasunekin hasiko naiz eta gero labur beraien
arteko desberdintasunak aipatuko ditut.
Hasteko ikasleari buruz hitz egiten hasiko naiz, ikasleei dagokienez askok bat
egiten dute haurra irakaskuntza-ikaskuntzaren erdigune izan behar dela, hau da,
hain ezaguna den “paidozentrismo” terminoa, horiek, Alexander Neill, eskola
alternatiboak, Celestine Freinet, Agazzi ahizpak, Ovide Decroly Rosa Sensat eta
paradigma ekologikoak dira.
Honekin lotura handia duen ikasle aktiboaren terminoa ere askok jorratzen
dute, hau da, ikasleak ez du irakasleak esandakoa kopiatu eta ikasten modu
eskematikoan, ikaslea beren interesetatik abiatuz jorratutako irakaskuntza eta
irakaslea bere bidelagun izatearen defendatzaileak dira, Celestine Freinet, Ovide
Decroly, Maria de Maeztu, Paradigma ekologikoa… dira ideal horrekin bat egiten
dituzten batzuk.
Horietako batzuk ikaskuntza prozesua esperimentazioarekin eta beste
batzuk esperientzien bitartez bermatzen dela diote, esperimentazioan oinarritzen
diren batzuk Ovide Decroly, Celestine Freinet eta emakume pedagogo batzuk dira
eta bizitako esperientzietan berriz, paradigma konstruktibista eta Ovide Decroly
oinarritzen dira.
Irakasleari dagokionez, lehen esan bezala askok bat egiten dute ikaslea
pasibo izatetik aktibo izatera pasatzekoa, hori horrela izan dadin irakasleak modu
pasibora igaro behar du, hau da, ikaslearen beharretara moldatzen jakin behar du
eta beraien interesetik oinarritutakok ikaskuntza batean oinarrituz, ikaslearen
bidelagun izanik, honekin Celestine Freinet, Ovide Decroly, Agazzi ahizpak,
konstruktibismoa eta paradigma ekologikoa datoz.
Bestalde Alexander Neill, Celestine Freinet, Rosa Sensat eta paradigma
ekologikoak gelako espazio eta giroari garrantzi handia ematen die. Eta aipatzekoa
da ere nola Ovide Decroly, paradigma ekologikoak eta zenbait emakume pedagogok
naturari eta jokoari ematen dien garrantzia, ikaslearen interesa pizteko batez ere eta
baliabide desberdinak erabiliz ikasteko modu desberdinak jasotzeko.
Aman komunean jarritako antzekotasunei bukaera emateko Alexander Neill,
eskola alternatiboak, Celestine Freinet, Rosa Sensat, Ovide Decroly, pedagogia
kritikoak… behaketan eta askatasunean oinarritzen dira. Hau da, irakaslea,
ikasgelako giroan eta beharretan oinarritzen da ikasleei zuzentzerako orduan,
behaketaren bidez.
Behin antzekotasun batzuk aman komunean jarrita, desberdintasunak ez dira
oso garbi ikusten baina honako hauek izan daitezke beraien artean ematen direnak:
Desberdintasunik nabarmenena pedagogia konduktistak dituena dira,
besteekin alderatuz, gehienek bat egiten dute ikaslea dela paper aktibo izan behar
duena eta irakasleak berriz pasiboa, konduktistek aldiz irakasleak izan behar duela
paper aktiboa defendatzen dute, hots, irakaslea ezagutza iturri da eta ikasleak
prozesu gidatu batez ikasten du, eta baita ere jarrera aldatzeko edo ezagutzak
barneratu al izateko sari eta zigorretan oinarritzen dira.
Konduktismoa alde batera utzita, eskola alternatiboek eta baita Ovide Decroly-
ren metodologiak adin desberdinen arteko hezkuntza sustatzen dute, ala, batak
besteari bere ezagutzak transmititu ahal izateko
Paradigma ekologikoari dagokionez garrantzi handia ematen dio
egunerokotasun batean bizi diren gauzei, errealitateko egoeretan oinarritzen baita
metodologia hau praktikan jartzen dutenak.
Desberdintasunekin bukatzeko, lehen esan bezala zenbait pedagogo eta
pedagogia behaketan oinarritzen dira, Ovide Decroly, behaketan ez ezik, elkartzean,
hau da ikasleek ikasten dituzten gauzekin loturak egitean eta adierazpenean ere
oinarritzen da.
Behin pedagogo eta korronte pedagogikoen antzekotasun eta berdintasunak
aman komunean jarrita gaur egungo ikastetxeetan aplikatuko nituzkeen proposamen
batzuk esango ditut.
Hasteko, askok bat egiten zuten ikasleak izan behar duela pertsona aktiboa
eta irakasleak paper pasiboa hartu behar duena, hau gaur egunera ekarrita
errealitatea aspektu askotan horrela ez dela ikusi dezakegu; idealena hau izan arren.
Irakaslea da jakintza iturri eta ikaslea informazio horren hartzaile eta prozesatzailea,
egia da informazio hori prozesatzerako orduan aurrerapen handiak egin direla, geroz
eta garrantzi ematen baitzaio, horregatik nire ustez irakaslea ikasleen behar eta
interesetara moldatu beharko litzateke eta irakasleak bidelagun papera hartu
ikaslearen ikaskuntza etapan zehar. Honekin bat esan beharra dago etapa batetik
bestera desberdina dela, oso argi ikusten da adibidez Haur Hezkuntzan ikasleari
garrantzi handiagoa ematen zaiola irakasleari baino, hau da, ikaslearengan denbora
guztian dependentzia handiagoa eduki behar denez, ikasleak ikasgelaren ardatz
bilakatzen dira, baina urteak aurrera joan ahala, Lehen Hezkuntzan, Bigarren
Hezkuntzan… ikaslearen presentzia bigarren maila batean geratzen da eta
garrantzitsuagoa da irakasleak esaten duena eta bera da ikasgelaren ardatza.
Bestalde, behaketari dagokionez, geroz eta gehiago dira ikaskuntza behaketa
metodoan oinarritzen duten ikastetxeak. Lehen esan bezala oso garrantzitsua da
behaketan oinarritzea, honek ikasleen eta ikasgelaren beharretara eta haiek dituzten
interesetan zentratutako ikaskuntza emateak baliatzen baitu. Hori dela eta gaur
egungo ikastetxe guztietan behaketa aplikatzea oso garrantzitsua iruditzen zait
Esperimentazioa bitarteko ikaskuntzari dagokionez, beste ikasteko modu
baliagarri bat iruditzen zait, gaur egungo bizitzan, esperimentazioa burutzeko behar
adina baliabide ditugu eta horiei noizean behin aukera bat ematea ez dator gaizki,
ikasleentzako gauza berri eta praktikoak ikastea baina gauza hoberik ez baitago.
Esan beharra dago esperimentazioa oso lotua ikusten dudala ikasleen parte hartze
eta motibazioarekin, hau da horrelako jarduerak egin ahal izateko ikasleak interesa
eduki behar du, ikaslea baita ekintza hau egingo duena eta ez irakaslea.
Bukatzeko, espazioa eta giroari dagokionez oso garrantzitsua iruditzen zait
hau, oso desberdina delako toki arrotz edo hotz edo erakargarria den toki batean
egotea, ikasleak gustura sentitu behar du ikasten dagoen bitartean. Eta atzean utzi
gabe jolasa eta natura, askotan ez gara ohartzen baina jolasaren bitartez gauza asko
ikas daitezke dinamika desberdin anitz erabili daitezkeelako eta askotan konturatu
gabe azpi gaitasun asko jorratzen dira bertan, horietako batzuk, elkarlana, bata
bestearekiko errespetua, esperientzia berriak, gauzak ikasteko modu berriak…
honek ikasleen ikasteko motibazioa sustatzea ere dakar. Bestalde, natura beste
baliabide baliotsu bat bezala ikusi beharra dugu, bertan aurki ditzakegun baliabideak
aprobetxatu al izateko eta etekin onak ateratzeko.

More Related Content

What's hot

Pedagogoen alderaketa
Pedagogoen alderaketaPedagogoen alderaketa
Pedagogoen alderaketaIratimartija
 
Korronte pedagogikoen konparaketa
Korronte pedagogikoen konparaketaKorronte pedagogikoen konparaketa
Korronte pedagogikoen konparaketaAlaitzLarraaga
 
Pedagogoen konparaketa (1)
Pedagogoen konparaketa (1)Pedagogoen konparaketa (1)
Pedagogoen konparaketa (1)UXUEMESA
 
Pedagogia ezberdinen arteko antzekotasunak, desberdintasunak, eta gaur egungo...
Pedagogia ezberdinen arteko antzekotasunak, desberdintasunak, eta gaur egungo...Pedagogia ezberdinen arteko antzekotasunak, desberdintasunak, eta gaur egungo...
Pedagogia ezberdinen arteko antzekotasunak, desberdintasunak, eta gaur egungo...HaizeaSoro
 
PEDAGOGO LANA
PEDAGOGO LANAPEDAGOGO LANA
PEDAGOGO LANAaeslopez1
 
Pedagogoen konparaketa
Pedagogoen konparaketaPedagogoen konparaketa
Pedagogoen konparaketaHaizeaSalegi
 
Pedagogia desberdinak
Pedagogia desberdinakPedagogia desberdinak
Pedagogia desberdinaknaiaraZaldua
 
XX. mendeko Korronte Pedagogikoen lan bilduma
XX. mendeko Korronte Pedagogikoen lan bildumaXX. mendeko Korronte Pedagogikoen lan bilduma
XX. mendeko Korronte Pedagogikoen lan bildumaNaiaraPrezGuereta
 

What's hot (11)

Peagogoen lana
Peagogoen lanaPeagogoen lana
Peagogoen lana
 
Pedagogoen alderaketa
Pedagogoen alderaketaPedagogoen alderaketa
Pedagogoen alderaketa
 
Korronte pedagogikoen konparaketa
Korronte pedagogikoen konparaketaKorronte pedagogikoen konparaketa
Korronte pedagogikoen konparaketa
 
Pedagogoen konparaketa (1)
Pedagogoen konparaketa (1)Pedagogoen konparaketa (1)
Pedagogoen konparaketa (1)
 
Pedagogia ezberdinen arteko antzekotasunak, desberdintasunak, eta gaur egungo...
Pedagogia ezberdinen arteko antzekotasunak, desberdintasunak, eta gaur egungo...Pedagogia ezberdinen arteko antzekotasunak, desberdintasunak, eta gaur egungo...
Pedagogia ezberdinen arteko antzekotasunak, desberdintasunak, eta gaur egungo...
 
PEDAGOGO LANA
PEDAGOGO LANAPEDAGOGO LANA
PEDAGOGO LANA
 
Pedagogoen konparaketa
Pedagogoen konparaketaPedagogoen konparaketa
Pedagogoen konparaketa
 
Pedagogoak
PedagogoakPedagogoak
Pedagogoak
 
Pedagogia desberdinak
Pedagogia desberdinakPedagogia desberdinak
Pedagogia desberdinak
 
Eskolara buelta
Eskolara bueltaEskolara buelta
Eskolara buelta
 
XX. mendeko Korronte Pedagogikoen lan bilduma
XX. mendeko Korronte Pedagogikoen lan bildumaXX. mendeko Korronte Pedagogikoen lan bilduma
XX. mendeko Korronte Pedagogikoen lan bilduma
 

Similar to Pedagogo eta korronte pedagogikoak

1. foroa
1. foroa1. foroa
1. foroaLiiide
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakuzuxunago
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakuzuxunago
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakuzuxunago
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakuzuxunago
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakuzuxunago
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakuzuxunago
 
10. baliabideen sintesia
10. baliabideen sintesia10. baliabideen sintesia
10. baliabideen sintesiaEquipoa754
 
10. baliabideen sintesia
10. baliabideen sintesia10. baliabideen sintesia
10. baliabideen sintesiaEquipoa754
 
Paradigma Ekologikoa
Paradigma EkologikoaParadigma Ekologikoa
Paradigma EkologikoaHaizeaSalegi
 
Paradigma ekologikoa
Paradigma ekologikoaParadigma ekologikoa
Paradigma ekologikoanaiaraZaldua
 
Blogera igotzeko
Blogera igotzekoBlogera igotzeko
Blogera igotzekouzuxunago
 
Waldorf pedagogia
Waldorf pedagogiaWaldorf pedagogia
Waldorf pedagogiauzuxunago
 
WALDORF PEDAGOGIA
WALDORF PEDAGOGIAWALDORF PEDAGOGIA
WALDORF PEDAGOGIAuzuxunago
 
Blogera igotzeko
Blogera igotzekoBlogera igotzeko
Blogera igotzekouzuxunago
 
Blogera igotzeko
Blogera igotzekoBlogera igotzeko
Blogera igotzekouzuxunago
 
WALDORF PEDAGOGIA
WALDORF PEDAGOGIAWALDORF PEDAGOGIA
WALDORF PEDAGOGIAuzuxunago
 
Artikulun sintesie juntauta
Artikulun sintesie juntautaArtikulun sintesie juntauta
Artikulun sintesie juntautaXingola
 

Similar to Pedagogo eta korronte pedagogikoak (20)

Pedagogien konparazioa
Pedagogien konparazioaPedagogien konparazioa
Pedagogien konparazioa
 
1. foroa
1. foroa1. foroa
1. foroa
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointak
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointak
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointak
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointak
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointak
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointak
 
10. baliabideen sintesia
10. baliabideen sintesia10. baliabideen sintesia
10. baliabideen sintesia
 
10. baliabideen sintesia
10. baliabideen sintesia10. baliabideen sintesia
10. baliabideen sintesia
 
Paradigma Ekologikoa
Paradigma EkologikoaParadigma Ekologikoa
Paradigma Ekologikoa
 
Paradigma ekologikoa
Paradigma ekologikoaParadigma ekologikoa
Paradigma ekologikoa
 
Paradigma ekologikoa
Paradigma ekologikoaParadigma ekologikoa
Paradigma ekologikoa
 
Blogera igotzeko
Blogera igotzekoBlogera igotzeko
Blogera igotzeko
 
Waldorf pedagogia
Waldorf pedagogiaWaldorf pedagogia
Waldorf pedagogia
 
WALDORF PEDAGOGIA
WALDORF PEDAGOGIAWALDORF PEDAGOGIA
WALDORF PEDAGOGIA
 
Blogera igotzeko
Blogera igotzekoBlogera igotzeko
Blogera igotzeko
 
Blogera igotzeko
Blogera igotzekoBlogera igotzeko
Blogera igotzeko
 
WALDORF PEDAGOGIA
WALDORF PEDAGOGIAWALDORF PEDAGOGIA
WALDORF PEDAGOGIA
 
Artikulun sintesie juntauta
Artikulun sintesie juntautaArtikulun sintesie juntauta
Artikulun sintesie juntauta
 

Pedagogo eta korronte pedagogikoak

  • 1. DIDAKTIKA OROKORRA KORRONTE PEDAGOGIKO ETA PEDAGOGOEN ARTEKO ANTZEKOTASUN ETA DESBERDINTASUNAK NAIARA SUESCUN OCHANDORENA 2019-2020 Ikasturtea 1. MAILA – GA2
  • 2. Didaktika orokorreko ikasgaia burutzerako orduan hainbat jarduera egin ditugu eta horietako bat pedagogoen lana izan da, talde bakoitzak pedagogo edo korronte pedagogiko baten inguruan burutu genuen lana. Behin hori eginda talde guztiek egindako lanak aman komunean jarri eta bakarkako lan bat burutu behar dugu, hurrengo lerroetan horri buruz jardungo dudana. Lan honen helburua, landutako korronte pedagogiko eta pedagogoen arteko antzekotasun eta desberdintasun orokorrak aipatzea da eta behin hori azalduta, bukatzeko, aipatutako antzekotasunen artean zer proposamen ekarriko nituzkeen gaur egun ikastetxetara azalduko ditut. Lan hau burutzeko honako pedagogo eta korronte pedagogikoei buruz arituko naiz hitz egiten, korronte pedagogikoei dagokienez: eskola alternatiboak, konduktismoa, konstruktibismoa, paradigma ekologikoa eta pedagogia kritikoa eta pedagogoei dagokienez: Alexander Neill, Celestine Freinet, Ovide Decroly eta emakume pedagogo batzuk, batik bat, Concepción Arenal, Rosa eta Carolina Agazzi ahizpak, Rosa Sensat eta Maria de Maeztu. Beraien artean antzekotasun handiak bilatu ditut, desberdintasunekin alderatuz, hori dela eta lehenik antzekotasunekin hasiko naiz eta gero labur beraien arteko desberdintasunak aipatuko ditut. Hasteko ikasleari buruz hitz egiten hasiko naiz, ikasleei dagokienez askok bat egiten dute haurra irakaskuntza-ikaskuntzaren erdigune izan behar dela, hau da, hain ezaguna den “paidozentrismo” terminoa, horiek, Alexander Neill, eskola alternatiboak, Celestine Freinet, Agazzi ahizpak, Ovide Decroly Rosa Sensat eta paradigma ekologikoak dira. Honekin lotura handia duen ikasle aktiboaren terminoa ere askok jorratzen dute, hau da, ikasleak ez du irakasleak esandakoa kopiatu eta ikasten modu eskematikoan, ikaslea beren interesetatik abiatuz jorratutako irakaskuntza eta irakaslea bere bidelagun izatearen defendatzaileak dira, Celestine Freinet, Ovide
  • 3. Decroly, Maria de Maeztu, Paradigma ekologikoa… dira ideal horrekin bat egiten dituzten batzuk. Horietako batzuk ikaskuntza prozesua esperimentazioarekin eta beste batzuk esperientzien bitartez bermatzen dela diote, esperimentazioan oinarritzen diren batzuk Ovide Decroly, Celestine Freinet eta emakume pedagogo batzuk dira eta bizitako esperientzietan berriz, paradigma konstruktibista eta Ovide Decroly oinarritzen dira. Irakasleari dagokionez, lehen esan bezala askok bat egiten dute ikaslea pasibo izatetik aktibo izatera pasatzekoa, hori horrela izan dadin irakasleak modu pasibora igaro behar du, hau da, ikaslearen beharretara moldatzen jakin behar du eta beraien interesetik oinarritutakok ikaskuntza batean oinarrituz, ikaslearen bidelagun izanik, honekin Celestine Freinet, Ovide Decroly, Agazzi ahizpak, konstruktibismoa eta paradigma ekologikoa datoz. Bestalde Alexander Neill, Celestine Freinet, Rosa Sensat eta paradigma ekologikoak gelako espazio eta giroari garrantzi handia ematen die. Eta aipatzekoa da ere nola Ovide Decroly, paradigma ekologikoak eta zenbait emakume pedagogok naturari eta jokoari ematen dien garrantzia, ikaslearen interesa pizteko batez ere eta baliabide desberdinak erabiliz ikasteko modu desberdinak jasotzeko. Aman komunean jarritako antzekotasunei bukaera emateko Alexander Neill, eskola alternatiboak, Celestine Freinet, Rosa Sensat, Ovide Decroly, pedagogia kritikoak… behaketan eta askatasunean oinarritzen dira. Hau da, irakaslea, ikasgelako giroan eta beharretan oinarritzen da ikasleei zuzentzerako orduan, behaketaren bidez.
  • 4. Behin antzekotasun batzuk aman komunean jarrita, desberdintasunak ez dira oso garbi ikusten baina honako hauek izan daitezke beraien artean ematen direnak: Desberdintasunik nabarmenena pedagogia konduktistak dituena dira, besteekin alderatuz, gehienek bat egiten dute ikaslea dela paper aktibo izan behar duena eta irakasleak berriz pasiboa, konduktistek aldiz irakasleak izan behar duela paper aktiboa defendatzen dute, hots, irakaslea ezagutza iturri da eta ikasleak prozesu gidatu batez ikasten du, eta baita ere jarrera aldatzeko edo ezagutzak barneratu al izateko sari eta zigorretan oinarritzen dira. Konduktismoa alde batera utzita, eskola alternatiboek eta baita Ovide Decroly- ren metodologiak adin desberdinen arteko hezkuntza sustatzen dute, ala, batak besteari bere ezagutzak transmititu ahal izateko Paradigma ekologikoari dagokionez garrantzi handia ematen dio egunerokotasun batean bizi diren gauzei, errealitateko egoeretan oinarritzen baita metodologia hau praktikan jartzen dutenak. Desberdintasunekin bukatzeko, lehen esan bezala zenbait pedagogo eta pedagogia behaketan oinarritzen dira, Ovide Decroly, behaketan ez ezik, elkartzean, hau da ikasleek ikasten dituzten gauzekin loturak egitean eta adierazpenean ere oinarritzen da.
  • 5. Behin pedagogo eta korronte pedagogikoen antzekotasun eta berdintasunak aman komunean jarrita gaur egungo ikastetxeetan aplikatuko nituzkeen proposamen batzuk esango ditut. Hasteko, askok bat egiten zuten ikasleak izan behar duela pertsona aktiboa eta irakasleak paper pasiboa hartu behar duena, hau gaur egunera ekarrita errealitatea aspektu askotan horrela ez dela ikusi dezakegu; idealena hau izan arren. Irakaslea da jakintza iturri eta ikaslea informazio horren hartzaile eta prozesatzailea, egia da informazio hori prozesatzerako orduan aurrerapen handiak egin direla, geroz eta garrantzi ematen baitzaio, horregatik nire ustez irakaslea ikasleen behar eta interesetara moldatu beharko litzateke eta irakasleak bidelagun papera hartu ikaslearen ikaskuntza etapan zehar. Honekin bat esan beharra dago etapa batetik bestera desberdina dela, oso argi ikusten da adibidez Haur Hezkuntzan ikasleari garrantzi handiagoa ematen zaiola irakasleari baino, hau da, ikaslearengan denbora guztian dependentzia handiagoa eduki behar denez, ikasleak ikasgelaren ardatz bilakatzen dira, baina urteak aurrera joan ahala, Lehen Hezkuntzan, Bigarren Hezkuntzan… ikaslearen presentzia bigarren maila batean geratzen da eta garrantzitsuagoa da irakasleak esaten duena eta bera da ikasgelaren ardatza. Bestalde, behaketari dagokionez, geroz eta gehiago dira ikaskuntza behaketa metodoan oinarritzen duten ikastetxeak. Lehen esan bezala oso garrantzitsua da behaketan oinarritzea, honek ikasleen eta ikasgelaren beharretara eta haiek dituzten interesetan zentratutako ikaskuntza emateak baliatzen baitu. Hori dela eta gaur egungo ikastetxe guztietan behaketa aplikatzea oso garrantzitsua iruditzen zait Esperimentazioa bitarteko ikaskuntzari dagokionez, beste ikasteko modu baliagarri bat iruditzen zait, gaur egungo bizitzan, esperimentazioa burutzeko behar adina baliabide ditugu eta horiei noizean behin aukera bat ematea ez dator gaizki, ikasleentzako gauza berri eta praktikoak ikastea baina gauza hoberik ez baitago. Esan beharra dago esperimentazioa oso lotua ikusten dudala ikasleen parte hartze
  • 6. eta motibazioarekin, hau da horrelako jarduerak egin ahal izateko ikasleak interesa eduki behar du, ikaslea baita ekintza hau egingo duena eta ez irakaslea. Bukatzeko, espazioa eta giroari dagokionez oso garrantzitsua iruditzen zait hau, oso desberdina delako toki arrotz edo hotz edo erakargarria den toki batean egotea, ikasleak gustura sentitu behar du ikasten dagoen bitartean. Eta atzean utzi gabe jolasa eta natura, askotan ez gara ohartzen baina jolasaren bitartez gauza asko ikas daitezke dinamika desberdin anitz erabili daitezkeelako eta askotan konturatu gabe azpi gaitasun asko jorratzen dira bertan, horietako batzuk, elkarlana, bata bestearekiko errespetua, esperientzia berriak, gauzak ikasteko modu berriak… honek ikasleen ikasteko motibazioa sustatzea ere dakar. Bestalde, natura beste baliabide baliotsu bat bezala ikusi beharra dugu, bertan aurki ditzakegun baliabideak aprobetxatu al izateko eta etekin onak ateratzeko.