SlideShare a Scribd company logo
1 of 12
Download to read offline
INGURUNEAREN EZAGUERA

Eskolan ikasleekiko helburu desberdinak finkatzen dira, eta haurrak zein inguru bizi duen
bere esperientzian (bai formalean, baita informalean ere) eragin zuzena izango duenez,
ikasle taldeak bizi duen egoera aztertzea ezinbestekoa da, ondoren ingurunearen parte
diren elementu desberdinak eskolak dauzkan helburu horiek lortzera bideratu daitezen.


Helburuak asko dira, autonomia-pertsonala lantzea edota ingurunea ezagutzeaz gainera,
horrekiko iritzi bat garatzea, eta jarrera kritiko eta independientea izatea.. Horrela,
erabakiak hartzeko gaitasuna izatea eta arazoeri aurre egiteko ahalmena izatea lortu nahi
da. Hau lortzeko, hainbat balio eta jarrera trasmititzeaz gain, informazioa biltzea eta
antolatzea, baita bilatzea ere, ingurua behatzea eta ikaskuntza-prozeduraren inguruko
hausnarketa egitea proposatzen direlarik, besteak-beste. Ondorioz, lortu nahi dena da,
ikasleek dauzkaten ahalmenak,ezagutzak, jarrerak eta trebetasunak garatzearen ondorioz,
gizartean erantzunkizunez aritzea, beste gizarte batzuk ezagutzea, herritarrak diren
moduan, parte-hartze demokratikora bultzatzea, baita ingurumena babestu.


Horrela, jarduera desberdinak bideratzen dira: gaia eta helburu desberdinak dituzten
edukiak lantzen dira. Eduki hauek, neskek eta baita mutilek ere modu berean landuko
dituzte, eta gaiak jorratzerako orduan, jarduera desberdinak egingo dira. Gainera,
indibiduala kontuan hartuko bada ere, talde-lana ere, sustatuko den beste alderdietako bat
izango da.


Ikasleak ebaluatzerako orduan kontutan hartuko diren irizpideak ere aldakorrak izango
dira, izan ere, ziklo bakoitzean gaitasn desberdinak lantzen direlako eta beraz, ikasleak
eskuratu beharko lituzkeen jarrerak, baita ezagutzak ere, desberdinak direlako. Hala ere,
ondorengo 7 edukiak ziklo guztietan lantzen diren edukiak dira:


-Ingurunea eta hura zainaraztea.
-Izaki bizidunen aniztasuna.
-Osasuna eta garapen pertsonala.
-Pertsonak, kulturak eta gizarte-antolakuntza.
-Aldaketak denboran zehar.
-Materia eta energia.

                                             1
-Objetuak, makinak eta teknologiak.


                                          GAITASUNAK


Oinarrizko gaitasuna jakintzen, trebetasunen, jarreren eta balioen elkarrekintza bateratua
da, testuinguru bakoitzera egokitzen dena. Ikasle guztiek lortu behar dituzte gaitasun
hauek pertsonen garapena lantzeko, herritartasun aktiboa lantzeko eta gizarte-integrazioa
lortzeko.


Hauek dira hezkuntza gaitasun orokorrak:
-Nork bere burua ezagutu eta zaintzea. Izadiaz eta naturaz gozatzen ikastea.
-Ikasten eta pentsatzen ikastea. Informazioa interpretatzea, sortzea eta ebaluatzea.
Erabakiak hartu eta arazoak konpontzea.
- Hizkuntza ofizialak eta atzerriko hizkuntza 1 ikastea:
-Elkarrekin eta harreman positiboak izaten bizitzen ikastea. Gatazketan, negoziaziora/
elkarrizketara jotzea. Taldean lan egitea. Aniztasuna erreparatzea.
-Pertsona gisa garatzea. Pertsona autonomoa izatea. Printzipio etikoak jarraitzea. Nork
bere burua balioestea.
-Egiten eta ekiten ikastea. Bizitzaren arlo guztiekin ekintzailea izatea.


Hauek dira oinarrizko gaitasunak:


1.- Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna.
Ingurune fisikoarekiko harremanei erreparatzen die. Helburua hau da: bizitzaren eta giza
jardueren euskarri den espazio fisikoa behar bezala hautematea. Gaitasunaren funtsezko
alderdiak: pentsamendu zientifikoa eta teknikoa garatzea eta hura erabiltzea jasotzen den
informazioa interpretatzeko, aurreikuspenak egiteko eta erabakiak ekimenez eta
autonomia       pertsonalez   hartzeko;   izan   ere,   eremu   zientifiko   eta   teknologikoko
aurrerapenek eragin erabakigarria dute pertsonen, gizarteen eta naturaren bizi-
baldintzetan.


2.- Ikasten ikasteko gaitasuna.
Ikasten ikasteak esan nahi du norberak eskuratuak dituela jada zenbait trebetasun,
ikasteari ekiteko eta gero eta eraginkortasun eta autonomia handiagoz ikasten jarraitzeko,
betiere, ikaste-jarduera hori norberaren helburuei eta premiei egokitzen bada.
                                              2
Ikasleak ikasten ikas dezan, norberaren gaitasunen eta jakintzen jabetza, kudeaketa eta
kontrola izan behar du, bere burua pertsona trebe eta eraginkortzat hartuz. Bestalde,
ikasleak pentsamendu estrategikoa izan behar du, eta lan intelektuala egiteko teknikak
eskuratu behar ditu. Hori guztia ikasketa-esperientzia kontziente eta atseginen bidez
garatzen da, bai banaka, bai taldean.


3.-Matematikarako gaitasuna.
Gaitasun hau zenbakiak, horien oinarrizko eragiketak, matematika sinboloak eta
matematikako adierazpen eta arrazoitze moduak erabiltzeko eta lotzeko trebetasuna da.
Horrez gain, gizartean parte-hartze eraginkorra izateko aukerak bultzatzen ditu.
Matematikaren bidez arrazoitzeko, arrazoibide matematikoak ulertzeko eta matematika-
hizkuntzan adierazteko eta komunikatzeko trebetasunak eta jarrerak aplikatzea da
matematikarako gaitasuna izatea.


4.- Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.
Gaitasun honen helburua hizkuntza erabiltzea da, ahozkoa zein idatzizkoa. Errealitatea
adierazi, interpretatu eta hura ulertzeko egindakoa da, bai jakintza eraikitzeko eta
komunikatzeko egindakoa, baita pentsamoldea, emozioak eta jarrerak antolatu eta
norberak erregulatzeko egindakoa ere.
Gaitasun honi dagozkion jakintzek, trebetasunek eta jarrerek aukera ematen dute
pentsamenduak, emozioak, bizipenak eta iritziak adierazteko, elkarrizketan aritzeko eta
iritzi kritikoak sortzeko.


5-. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.
Informazioa bilatzean, lortzean, prozesatzean, komunikatzean eta informazio hori jakintza
bilakatzean datza gaitasun hau. Gaitasun honek eskatutako trebetasunak hauek dira:
informazioa eskuratzea, hura tratatu eta informazio-euskarrietara transmititzekoa, eta
informazioaren      eta      komunikazioaren   teknologiak   informatzeko,   ikasteko   eta
komunikatzeko erabiltzekoa.




                                               3
6-. Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna.
Gaitasun honek aukera emango dio ikasleari zer gizarte-errealitate bizi duen ulertzeko,
lankidetza-jarduerak egiteko, bizikidetza lantzeko, eta herritartasun demokratikoa gizarte
plural batean erabiltzeko. Gaitasun honek askotariko jakintzak eta trebetasunak biltzen
ditu, beharrezkoak direnak ikasleak gizartean parte har dezan, erabakiak har ditzan,
egoera jakinetan nola jokatu hauta dezan eta egindako hautuen ardura har dezan.


7.- Giza eta arte-kulturarako gaitasuna.
Gaitasun honek trebetasun multzo bat izatea eskatzen du, eta, trebetasun horien artean
daude artea eta bestelako kultura-adierazpenak balioetsi eta horiez gozatzeko
trebetasunak, eta, arte-adierazpeneko zenbait baliabide erabilita, arte-sorkuntza propioak
egitekoa.


8.- Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.
Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna izateko, ikasleak sormenez,
konfiantzaz, arduraz eta sen kritikoz sortu, abian jarri, garatu eta ebaluatu behar ditu
ekintza edo proiektu indibidualak nahiz kolektiboak.




                                 GORPUTZ HEZKUNTZA


Gorputz hezkuntzan, ikasleen adimen motorra, komunikatzeko eta harremanak egiteko
ahalmena, emozioak adierazi eta kontrolatzeko ahalmena eta norbanakoaren ekintzak
zuzentazunez adierazteko gaitasunak garatzen dira. Honez gain, landu beharreko
gaitasunak, lau eduki multzoetan banatzen dira:
1.Eduki multzoa: Norberaren ezagutza eta kontrola hautemate eta mugimen-ahalmenak
eta mugimen-trebetasunak garatzeko edukiak.
2.Eduki multzoa: Gorputz adierazpena eta komunikazioa.
3.Eduki multzoa: Jarduera fisikoa eta osasuna.
4.Eduki multzoa: Mugimen-kulturala, hala nola, aisialdia eta denbora librerako hezkuntza.

Eduki multzo hauetako ziklo bakoitzean, aspektu ezberdinak lantzen dira. Gainera, eduki
multzo hauetan lantzen diren arloak egoki ebaluatu ahal izateko ebaluazio irizpide batzuk
daude.
Prozesu sekuentziak antolatzerako garaian, edonolako diskriminazioak sahiestu behar

                                             4
dira, indarrean dauden gizarte estereotipoak eta jarrera xenofoboak hautsiz. Jolasaren
testuingurua izan behar du ikaskuntza osatzen duten eremuak.


Gorputz hezkuntzan eginiko oinarrizko gaitasunei esker, osasuna ikuspegi zabal batetik
ulertzeko aukera ematen du, askotan oso partziala izaten baita ikuspegi hau. Era berean,
gizarte kontsumistan sartzen da objetuen erabilpena dela medio.


Gainera, burutzen diren jolas/ariketen bitartez, norberaren gaitasunak eta trebetasunak
garatzen laguntzen dio ikasle bakoitzari.


Amaitzeko, lehen hezkuntzan, gorputz hezkuntzak helburu nagusi hauek ditu: norberaren
burua hauteman bere gorputzarekiko arreta jarriz eta konfidantza hartzeko, trebetasun eta
ahalmen fisikoak garatzea, sormena, Euskal Herriko zein beste kulturetako tradizioak
aintzat hartu eta jarduera fisikoaren anistazuna aintzat hartuta.


              GIZARTERAKO ETA HERRITARTASUNERAKO GAITASUNA


Gaitasun honen     funtsa hau da: gizartean parte hartzea, eta, horretarako, gizarteen
antolaketari eta bilakaerari buruzko ezagutzak erabiltzea eta sistema demokratikoaren
ezaugarriei eta balioei buruzko jakintzez baliatzea. Aldi berean, ikasleek judizio moralak
erabili behar dituzte aukeraketak egiteko eta erabakiak hartzeko, eta gogoz eta arduraz
erabili eta bete behar dituzte herritartasunari dagozkion eskubideak eta betebeharrak.


Beste alde batetik, 1.eranskinean Lehen Hezkuntzako ordutegiari buruzko argibideak aurki
ditzakegu. Bertan zehazten da Lehen Hezkuntzako arlo bakoitzak aste batean bete behar
dituen ordu kopuruak. Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntzari,
gutxienez, ordu bat eskaini behar zaio astean bigarren zikloko 6.mailan.


Curriculumeko       4.eranskineko     azken    arloa   da   Herritartasunerako   eta     Giza
Eskubideetarako Hezkuntza. Lehen Hezkuntzako beste arlo guztiek duten atal berdinez
dago osatuta hau ere, hala ere, badu berezitasunik besteekin alderatuta. Beste arloekin
gertatzen ez den moduan, Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntzaren
arloan aurki ditzakegun Edukiak eta Ebaluazio Irizpideak ez daude hiru ziklotan banatuta.
Izan ere, Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntzaren arloa Hirugarren
Zikloko 6.mailan baino ez da ematen.
                                              5
Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako arloak hamar helburu ezartzen ditu
Curriculumean. Jarraian, edukiak hiru eduki multzotan banatzen dira;
   1. eduki multzoak, gizabanakoak eta pertsonen arteko harremanak eta harreman
          sozialak biltzen ditu.
   2. Komunitatean bizitzearen nondik norakoak ezartzen ditu.
   3. eduki multzoak Gizartean bizitzearen garrantzia adierazten du.


Amaitzeko, ebaluazio irizpideak, hamar zehaztapen maila ditu. Zehaztapen maila bakoitza
hainbat adierazlez osatuta dago, ikasle bakoitzaren eta taldearen ebaluazioa aurrera
eramateko.


                                         MATEMATIKA


Matematika da kopuruak, espazioa eta formak, aldaketak eta harremanak, baita
ziurgabetasuna ere, deskribatzea eta zuzentzea helburu duen duen zientzia.


Erabakiak hartzeko, ezinbestekoa da mota guztietako mezuak ulertzea, aldatzea eta
ekoiztea; erabiltzen dugun informazioan, gero eta gehiago agertzen dira taulak, grafikoak
eta formulak. Eta horiek zuzenean interpretatzeko beharrezkoa da matematika-ezaguerak
izatea.


Matematikaren zeregina ez da soilik instrumentala, hezitzaile ere bada. Instrumentala da
gainerako diziplinekin duen harremanagatik. Izan ere, diziplina horiek aztergai dituzten
fenomenoei        buruzko    azalpen   ereduak   sortzeko,   interpretatzeko   edo   aztertzeko
matematikaren beharra daukagu. Bestalde, hezitzailea da, ikasleen garapen intelektuala
bultzatzen duelako eta besteak beste, honako gaitasun hauek sustatzen dituelako;
abstrakzioa, orokortasuna, gogoeta egitearekin lotutako pentsamendu eta arrazoibide
logikoa.


Matematikaren arloa garatzeko, modu jakin batean aukeratuko dira edukiak eta eduki
multzoak sortuko dira. Ziklo guztietan eduki-multzo komuna erantziko da eta beste edukiak
zikloaren arabera banatuak izango dira. Hain zuen ere, 6 eduki multzotan; zenbakiak eta
eragiketak; neurketa; geometria; informazioa tratatzea, zoria eta probabilitatea; problemak
ebaztea. Eta eduki komunak. Matematika irakastean kontuan hartu behar da edukien ziklo
                                          6
banaketa, beren artean lotura izan dezaten eta bata bestearekin osagarria izatea.


Hauek dira matematika gaitasunaren helburuak:


1.Eguneroko bizitzatik, beste zientzietatik eta matematikatik ateratako problemak,
proposatzea eta ebaztea.
2.Ezaguera matematikoak erabiltzea eguneroko egoera eta gertaeretako mezuak
ulertzeko.
3.Natura eta kultura inguruneko forma geometrikoak identifikatzea.
4.Kalkuluak segurtasunez eta konfiantzaz egitea, egoera bakoitzaren prozedura erabiliz.
5.Ikasleen adinaren araberako hizkuntza naturalaren eta matematika-hizkuntzaren
elementuak erabiltzea arrazoitzeko eta argudioak emateko.
6.Informazio- eta tresna- teknologikoak zuzen erabiltzea.
7.Matematikak eguneroko bizitzan duen garrantziaz ohartzea
8Matematika gure kulturaren partetzat hartzea, historian izan duen eta egungo gizartean
duen egitekoa kontuan hartzea.


Azkenik ebaluazio irizpideaz esan daiteke ziklo bakoitzean ebaluatzerako orduan pasu
jakin batzuei edo ikaslearen gaitasunen garapen zehatz batzuri erreparatu behar zaiela.
Hiru zikloetan, ebaluazio irizpide antzekoak ematen dira eta atal berdinen inguruko
azterketa egin behar du irakasleak ebaluatzerakoan.


                                      ARTE HEZKUNTZA


Arte-hezkuntza lantzekoan, kontuan izan behar dugu arte-adierazpenak beti ditugula
ingurunean eta gure bizitzetan. Mota guztietako erreferentzia estetikoek iragazten dute
gure   gizartea,eta   erreferentzia    horiek   daude   gizarteratze-prozesuetan,nortasuna
eraikitzeko prozesuetan, bai eta bizi garen munduari buruz ditugun ideiak egiteko
prozesuetan ere.


Arte Hezkuntza irakasgaiak alderdi hauek guztiak garatzeko aukera ematen du: sormena,
irudimena, autonomia, pertzepzio eta mugimendu garapena, sentikortasun estetikoaren
garapena,    norberaren    adierazpenaren       garapena,   pentsamendu   kualitatiboarena,
emoziozko adimenarena, komunikatzeko eta gizarteratzeko ahalmenarena...
Eskolako erreferenteek irakatsi behar diete ikasleei berak bizi diren kultura ulertzen,
                                          7
harekin elkarrizketan arituz, irizpide baliagarriak egin ditzaten eta ikuspegi kritikoa gara
dezaten.


Arte-hezkuntzaren bidez hobeto ezagutzen da mundu fisikoa, eta harreman handiagoa
sortzen da mundu horrekin. Hori guztia ez du egiten pertzepzio-prozesuen bidez soilik,
metodo zientifikoarekin lotutako prozedurak ere erabiltzen ditu musikaren eremuan eta
sorkuntza plastikoan; besteak beste, behaketa, esperimentazioa, aurkikuntza, azterketa,
gogoeta.


Bestalde, haurrak sentsibilizatu egin behar dira, bizi-kalitatea hondatzen duten erasoez
jabetzeko; besteak beste, kutsadura akustikoa eta ikusmen kutsadura gero eta handiagoa
dela konturatzeko. Horretarako, ingurune fisiko atsegina eta osasungarria izatea pertsona
guztientzat garrantzitsua dela ulertzen lagundu behar zaie. Azken finean, ingurumenarekin
lotura duten arazo guztiak adierazteko eta arazo horiei erantzuteko tresna izan daiteke
artea.


Ikasten ikasteko gaitasuna.
Prozesuak ikertzeko protokoloak ematen dizkio emozioen eta zentzumenen eremuetan
adibidez, protokolo horiek beste ikaskuntza batzuetan ere erabil daitezkeelarik. Horrela,
gogoeta bultzatzen da alor hauetan: gizarteko arte gertaeretan, objektuen manipulazioko
prozesuetan, tekniken eta materialen bidez egindako esperimentuetan eta soinuen,
egituren, formen edo espazioen zentzumen bidezko azterketetan.


Matematikarako gaitasuna.
Arte-proiektu askok problema teknikoak ebazteko premia izaten dute, eta, horretarako,
matematikaren pentsamendu-tresnak eta baliabideak erabili behar izaten dira: forma
geometrikoen trazatua, mota guztietako objektuen diseinua, formen eta pertsonen eta
objektuen kokapenaren arteko erlazioak ulertzeko neurrien eta kokapenen erabilera.


Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.
Kontuan hartu behar da gaur egungo batek eta inguruneko produktu estetiko gehienek
(publizitateak, bideojokoek, mota guztietako irudiek) testuak izaten dituztela. Mezu horiek
koloreen, formen, soinuen eta mugimenduen erregistroz ez ezik, mezu horietan guztiz
integratuta dauden ahozko eta idatzizko hizkuntzaz osatuta daude. Artean hizkuntza
poesia egiteko, emozioak adierazteko... erabiltzea proposatzen da. Abestiak bide egokiak
                                            8
dira bigarren eta hirugarren hizkuntzen ikasketa indartzeko edo hizkuntzak ikasten
laguntzeko. Gainera, ahots-prestakuntza egokiaren bitartez, besteak beste, arnasketa,
ahoskera eta artikulazioa hobetzen dira.




Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.
Teknologia musikarekin eta ikusizko arteekin lotutako prozesuak erakusteko tresna izan
daiteke. Horrez gainera, ikasleak bere sorkuntzak egiteko edo lanetarako informazio
erabilgarria bilatzeko balio du. Arte-ekoizpenak euskarri teknologikoa erabiltzen du gero
eta gehiagotan.


Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna.
Haurrak artearen gizarte-erabilerez jabetzea haurrak beren erantzunak, beren begiratuak,
sortzera bultzatzea bezain garrantzitsua da. Besteen proposamenen errespetua eta arte-
erantzunen aniztasunaren ulermena inplizituak izan behar dute alor horretan. Bestalde, ez
dugu ahaztu behar artea dela eta izan dela iraganeko bizimoduak ezagutzeko lekuko
garrantzitsuenetako bat. Arte Hezkuntzaren eremuko interpretazioak eta sorkuntzak
sozializazioa bultzatzen dute. Hori dela eta, beharrezkoa da lankidetza sustatzea, ardurak
hartzea, arauak eta argibideak betetzea, materialak eta tresnak zaintzea, teknika jakin
batzuk ezartzea eta eremuak behar bezala erabiltzea.


Giza eta arte-kulturarako gaitasuna.
Haurra jabetzen da bere errealitate soziokulturaleko musika eta arteak erabiliz adierazteko
eta komunikatzeko beharra dagoela. Horrez gainera, ulertzen eta ikasten du arte-
gertaerek erabilera eta funtzio ugari izan dituztela eta izan ditzaketela hainbat kulturatan.
Alorrari esker, hainbat kultura- eta arte-adierazpenetara hurbiltzeko aukera dago. Hori dela
eta, ikasleak adierazpen horiek balioesteko eta ezagueran eta gogoetan oinarritutako
iritziak sortzeko tresnak eskuratzen ditu.


Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.
Arte-adierazpena erantzun irekiak emateko modutzat hartzen da. Hori dela eta, auto-
estimua eta norberaren nortasuna sendotzen du. Arte hezkuntzaren alor guztietan dago
sormena, eta sormenak autonomiaz jokatzea, ekimenak abian jartzea eta hainbat aukera
eta konponbide kontuan hartzea eskatzen du.
LEHEN ZIKLOA
                                             9
Edukiak
-Musika entzumenen bidez hautematea eta ulertzea: musika lanen errepikapena, eskolako
musika tresnen erabilera, inguruneko soinuen ezaugarriak bereiztea, isiltasunak duen
garrantzia ulertzea, musika emanaldien aurrean eduki beharreko errespetuzko jarrerak
barneratzea…
-Musika-adierazpena, -interpretazioa eta –sorkuntza: abestiak buruz ikastea, ahotsa
zaintzearen garrantzia, mugimenduen oinarrizko teknikak praktikatzea, inprobisazioa
lantzea,
-Erreferente plastikoen eta ikusizko erreferenteen ulermena, pertzepzioa eta interpretazioa:
norberaren esperientzia abiapuntu izatea artean emozioak eta sentimenduak adierazteko,
arte ekoizpenen errespetua, espazioa irudikatzeko moduen behaketa, sentsazioen ahozko
deskribapena…
-Arte plastikoen eta ikusizko arteen ekoizpena, adierazpena eta sorkuntza: marrazkiak,
collageak egitea, objetuak manipulatzea, birziklapen-irizpideak kontutan hartzea…


Ebaluazio irizpideak
Lehen zikloan artearenganako duen interesa eta ematen dion erabilera aztertuko da
gehienbat ebaluazio irizpide moduan. Musikaren alderdian, musika-hizkuntza deszifratzen
ikasi duen hartuko da kontutan eta artearenean ea arte-hizkuntzaren oinarrizko hiztegia
barneratu duen. Probak egiten dituen ere ebaluatuko da, bertan umearen interesa ere
bistaratu baitezakegu. Konponbideak bilatzeko biderik bilatzen duen, antolatua den,
gizarte-funtzioak ezagutzen dituen, iritzirik ematen duen, kritikoa den, interesik baduen,
laguntza eskaintzen duen…horiek guztiak ere alderdi garrantzitsuak dira umearen
prozesua kontutan hartzeko.


BIGARREN ZIKLOA
Edukiak
-Musika entzumenen bidez hautematea eta ulertzea:kultura desberdinetako musika
ezagutzea, musika emanaldiei buruzko iritzia, soinu-ezaugarriak identifikatzea eta elkarren
artean lotzea..
-Musika-adierazpena, -interpretazioa eta –sorkuntza: ahotsa, gorputza eta tresnak
zaintzeko ohiturak, abesti errazak irakurtzea eta interpretatzea, koreografiak asmatzea…
-Erreferente plastikoen eta ikusizko erreferenteen ulermena, pertzepzioa eta interpretazioa:
lan batek sortzen digun esperientzia kontatzea eta idaztea, besteen lanagatik tolerantzia
eta errespetua, norberaren gustuak zabaltzea, publizitateen irudien balorazio kritikoa…
                                           10
-Arte plastikoen eta ikusizko arteen ekoizpena, adierazpena eta sorkuntza: 3D formak
egitea, bolumen-egitura errazak egitea, irudiak manipulatzea eta sortzea, lerroen
adierazpen aukerak probatzea, artelanetan ikusitako alderdian norberaren lanetan
isladatzea…


Ebaluazio irizpideak
Kalitatezko lana egin nahi izaten duen, ea interesik jartzen duen musika edo ikusizko
arteaz ari garenean, artelan jakin batek egiten dion ekarpena adierazterik baduen…dira
ebaluatzeko erabiliko diren irizpide batzuk. Maila honetan iada, lanetatik ateratako
oinarrizko ideiak eskatuko zaizkio ikasleari besteak beste. Irudimenaren garrantzia,
artelana egiteko urratsak errespetuz jarraitzea eta jarrera kritiko eta eraikitzailea izatea
garrantzia duten beste faktoreetako batzuk izango lirateke. Ardura maila ere altuagoa
eskatuko zaio ziklo honetan ikaslegoari.


HIRUGARREN ZIKLOA
Edukiak
-Musika entzumenen bidez hautematea eta ulertzea:tinbre bereizketak, musika-formak,
hainbat estilo desberdin eta konpositore ezagutzea eta haien lanak entzunaz gozatzea,
musikari buruzko hainbat informazio biltzea…
-Musika-adierazpena, -interpretazioa eta –sorkuntza: musika-tresna desberdinen aukerak
aztertzea, estilo desberdinetako musika-bildumak osatu eta koreografiak asmatzea, geroz
eta pieza instrumental zailagoak irakurtzea, hobetzeko gogoa izatea…
-Erreferente plastikoen eta ikusizko erreferenteen ulermena, pertzepzioa eta interpretazioa:
kultura desberdinen arteko harremanak aztertzea, artea adibidez ingurumeneko
arazoetarako hausnartzeko tresna paregabea dela ulertzea, artearen inguruko albisteak
irakurtzea eta eztabaidatzea…
-Arte plastikoen eta ikusizko arteen ekoizpena, adierazpena eta sorkuntza: sentimenduak
adierazteko lanak egitea, materialak eta teknikak manipulatzea, bolumenen eta espazioen
aldaketak aztertzea, orijinaltasunerako eta naturaltasunerako jarrera…


Ebaluazio irizpideak
Azken ziklo honetan ikusizko artearen, dantzaren, musikaren, idatzizkoaren…artean
loturak finkatzea izango da helburuetako bat. Autonomia maila altuagoa eskatzen da
hemen eta gelan aztertzen ari diren artelana bere gaitasunetatik abiatuta egitea bultzatuko
da. Koherentziaz hitz egitea eskatuko zaio. Ziklo honetan inoiz baino gehiago eskatuko
                                          11
zaio ikasleriari jarrera kritiko eta berritzailea izatea. Estilo jakin bateko lanen ezaugarri
komunak identifikatzea ere garrantzitsua da. Urte hauetan, ikasleak bere lana aztertu eta
hobetzeko jarrera hartu beharko luke; kritikoagoa izaten ikasiko du bai arte munduarekiko
orokorrean eta baita bere buruarekiko ere.


                                       ORDUTEGIA


Curriculumak dioenez, gutxieneko ordu batzuk daude irakasgaiko, asteko orduetan
banatuta. Erreferentziako ordu-banaketa bat ere proposatzen du, baina azken hitza
ikastetxearena izango da.


Hezkuntza-etapa arloetan banatzeak eta ordutegia arlo horietara moldatzeak arlo horiek
lantzeko behar den denbora mugatzea dakar.


Lehen zikloko ordutegia moldatzeko aukera izango dute ikastetxeek; beti ere, hezkuntza-
etapako ordutegia errespetatzen bada eta dekretuan jasotzen diren helburuak betetzen
badira. Hizkuntza bati baino gehiagori komunak zaizkien edukiak batera irakats daitezke.




                                             12

More Related Content

What's hot

What's hot (6)

Dekretuaren sintesia
Dekretuaren sintesiaDekretuaren sintesia
Dekretuaren sintesia
 
2. dekretuaren sintesia
2. dekretuaren sintesia2. dekretuaren sintesia
2. dekretuaren sintesia
 
25 gaiak euskaraz
25 gaiak euskaraz25 gaiak euskaraz
25 gaiak euskaraz
 
Gaitasunak[1]
Gaitasunak[1]Gaitasunak[1]
Gaitasunak[1]
 
didaktika-sintesia
didaktika-sintesiadidaktika-sintesia
didaktika-sintesia
 
Komunikazio gaitasunaren garapena_1
Komunikazio gaitasunaren garapena_1Komunikazio gaitasunaren garapena_1
Komunikazio gaitasunaren garapena_1
 

Viewers also liked

Confidentiality minor-children
Confidentiality minor-childrenConfidentiality minor-children
Confidentiality minor-childrenmarion1947
 
Actividad de Evaluación Curso FTV 2.0
Actividad de Evaluación Curso FTV 2.0Actividad de Evaluación Curso FTV 2.0
Actividad de Evaluación Curso FTV 2.0Rina Familia
 
Tarea 4. HISTORIA DE LA COMPUTACIÓN
Tarea 4.   HISTORIA DE LA COMPUTACIÓNTarea 4.   HISTORIA DE LA COMPUTACIÓN
Tarea 4. HISTORIA DE LA COMPUTACIÓN10MONCHIS
 
Estrategia de marketing en la empresa
Estrategia de marketing en la empresaEstrategia de marketing en la empresa
Estrategia de marketing en la empresaplnvidela
 
The Mesothelioma Center's August Support Group - Minimizing Your Pain From Me...
The Mesothelioma Center's August Support Group - Minimizing Your Pain From Me...The Mesothelioma Center's August Support Group - Minimizing Your Pain From Me...
The Mesothelioma Center's August Support Group - Minimizing Your Pain From Me...The Mesothelioma Center at Asbestos.com
 
Apadrinamientos reflexión secundaria
Apadrinamientos reflexión secundariaApadrinamientos reflexión secundaria
Apadrinamientos reflexión secundariaherenciana1
 
Monuments de catalunya
Monuments de catalunyaMonuments de catalunya
Monuments de catalunyaivanjariod
 
Faty Presentacon Wakeos
Faty Presentacon WakeosFaty Presentacon Wakeos
Faty Presentacon Wakeosciudadania0910
 
Competencia digital en el curriculum
Competencia digital en el curriculumCompetencia digital en el curriculum
Competencia digital en el curriculumMarrero
 
Circunstancias y valores en la educación de hoy
Circunstancias y valores en la educación de hoyCircunstancias y valores en la educación de hoy
Circunstancias y valores en la educación de hoyFrancisco Barea Durán
 
Seguridad publica
Seguridad publicaSeguridad publica
Seguridad publicaJose Vm
 
Vocabulary
VocabularyVocabulary
Vocabularymarukkka
 

Viewers also liked (18)

Confidentiality minor-children
Confidentiality minor-childrenConfidentiality minor-children
Confidentiality minor-children
 
Actividad de Evaluación Curso FTV 2.0
Actividad de Evaluación Curso FTV 2.0Actividad de Evaluación Curso FTV 2.0
Actividad de Evaluación Curso FTV 2.0
 
La entrevista
La entrevistaLa entrevista
La entrevista
 
Tarea 4. HISTORIA DE LA COMPUTACIÓN
Tarea 4.   HISTORIA DE LA COMPUTACIÓNTarea 4.   HISTORIA DE LA COMPUTACIÓN
Tarea 4. HISTORIA DE LA COMPUTACIÓN
 
Estrategia de marketing en la empresa
Estrategia de marketing en la empresaEstrategia de marketing en la empresa
Estrategia de marketing en la empresa
 
Paz
PazPaz
Paz
 
Dientes
DientesDientes
Dientes
 
The Mesothelioma Center's August Support Group - Minimizing Your Pain From Me...
The Mesothelioma Center's August Support Group - Minimizing Your Pain From Me...The Mesothelioma Center's August Support Group - Minimizing Your Pain From Me...
The Mesothelioma Center's August Support Group - Minimizing Your Pain From Me...
 
áLbum de fotografías
áLbum de fotografíasáLbum de fotografías
áLbum de fotografías
 
Apadrinamientos reflexión secundaria
Apadrinamientos reflexión secundariaApadrinamientos reflexión secundaria
Apadrinamientos reflexión secundaria
 
Los objetivos educativos2
Los objetivos educativos2Los objetivos educativos2
Los objetivos educativos2
 
Monuments de catalunya
Monuments de catalunyaMonuments de catalunya
Monuments de catalunya
 
Faty Presentacon Wakeos
Faty Presentacon WakeosFaty Presentacon Wakeos
Faty Presentacon Wakeos
 
Waste cycle
Waste cycleWaste cycle
Waste cycle
 
Competencia digital en el curriculum
Competencia digital en el curriculumCompetencia digital en el curriculum
Competencia digital en el curriculum
 
Circunstancias y valores en la educación de hoy
Circunstancias y valores en la educación de hoyCircunstancias y valores en la educación de hoy
Circunstancias y valores en la educación de hoy
 
Seguridad publica
Seguridad publicaSeguridad publica
Seguridad publica
 
Vocabulary
VocabularyVocabulary
Vocabulary
 

Similar to Laburpen guztiak

Didaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena iDidaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena itrutxete
 
Didaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena iDidaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena itrutxete
 
Didaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena iDidaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena iGorka Roman
 
Didaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena iDidaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena itrutxete
 
Hezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutuaHezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutuaandertms
 
Filosofia eta herritartasuna: programazioa (luzea)
Filosofia eta herritartasuna: programazioa (luzea)Filosofia eta herritartasuna: programazioa (luzea)
Filosofia eta herritartasuna: programazioa (luzea)Andeka
 
Eskuhartzea Silvia Ganuza
Eskuhartzea Silvia GanuzaEskuhartzea Silvia Ganuza
Eskuhartzea Silvia GanuzaGanuzasil
 
Curriculumaren inguruko galderak
Curriculumaren inguruko galderakCurriculumaren inguruko galderak
Curriculumaren inguruko galderakIrune Artola Mateos
 
Metodologia eta ebaluazioa konpetentziei begira
Metodologia eta ebaluazioa konpetentziei begiraMetodologia eta ebaluazioa konpetentziei begira
Metodologia eta ebaluazioa konpetentziei begiraAna Basterra
 
4. konpetentziak
4. konpetentziak4. konpetentziak
4. konpetentziakEquipoa754
 
4. konpetentziak
4. konpetentziak4. konpetentziak
4. konpetentziakEquipoa754
 
Irakasle funtzioa altxor ezkutua
Irakasle funtzioa altxor ezkutuaIrakasle funtzioa altxor ezkutua
Irakasle funtzioa altxor ezkutuaEder95
 
Irakasle funtzioa altxor ezkutua
Irakasle funtzioa altxor ezkutuaIrakasle funtzioa altxor ezkutua
Irakasle funtzioa altxor ezkutuaEder95
 
Hezkuntza, altxor ezkutua
Hezkuntza, altxor ezkutuaHezkuntza, altxor ezkutua
Hezkuntza, altxor ezkutuaainaraa28
 

Similar to Laburpen guztiak (20)

Didaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena iDidaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena i
 
Didaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena iDidaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena i
 
Didaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena iDidaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena i
 
Didaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena iDidaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena i
 
Hezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutuaHezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutua
 
Dekretuaren sintesia
Dekretuaren sintesiaDekretuaren sintesia
Dekretuaren sintesia
 
Filosofia eta herritartasuna: programazioa (luzea)
Filosofia eta herritartasuna: programazioa (luzea)Filosofia eta herritartasuna: programazioa (luzea)
Filosofia eta herritartasuna: programazioa (luzea)
 
Eskuhartzea Silvia Ganuza
Eskuhartzea Silvia GanuzaEskuhartzea Silvia Ganuza
Eskuhartzea Silvia Ganuza
 
Altxorraren bila
Altxorraren bilaAltxorraren bila
Altxorraren bila
 
TXOSTENA
TXOSTENATXOSTENA
TXOSTENA
 
Curriculumaren inguruko galderak
Curriculumaren inguruko galderakCurriculumaren inguruko galderak
Curriculumaren inguruko galderak
 
Metodologia eta ebaluazioa konpetentziei begira
Metodologia eta ebaluazioa konpetentziei begiraMetodologia eta ebaluazioa konpetentziei begira
Metodologia eta ebaluazioa konpetentziei begira
 
4. konpetentziak
4. konpetentziak4. konpetentziak
4. konpetentziak
 
4. konpetentziak
4. konpetentziak4. konpetentziak
4. konpetentziak
 
ALTXOR EZKUTUA
ALTXOR EZKUTUAALTXOR EZKUTUA
ALTXOR EZKUTUA
 
Irakasle funtzioa altxor ezkutua
Irakasle funtzioa altxor ezkutuaIrakasle funtzioa altxor ezkutua
Irakasle funtzioa altxor ezkutua
 
Irakasle funtzioa altxor ezkutua
Irakasle funtzioa altxor ezkutuaIrakasle funtzioa altxor ezkutua
Irakasle funtzioa altxor ezkutua
 
Hezkuntza, altxor ezkutua
Hezkuntza, altxor ezkutuaHezkuntza, altxor ezkutua
Hezkuntza, altxor ezkutua
 
Hezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutuaHezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutua
 
Konpetentzia Digitalak
Konpetentzia DigitalakKonpetentzia Digitalak
Konpetentzia Digitalak
 

More from EtiopiaUtopia

Berrikuntza terminoaren gure definizioa
Berrikuntza terminoaren gure definizioaBerrikuntza terminoaren gure definizioa
Berrikuntza terminoaren gure definizioaEtiopiaUtopia
 
Unitatea didaktikoa+eranskinak 2
Unitatea didaktikoa+eranskinak 2Unitatea didaktikoa+eranskinak 2
Unitatea didaktikoa+eranskinak 2EtiopiaUtopia
 
Galderak (didaktika orokorra) igo
Galderak (didaktika orokorra) igoGalderak (didaktika orokorra) igo
Galderak (didaktika orokorra) igoEtiopiaUtopia
 
Galderak (didaktika orokorra) igo
Galderak (didaktika orokorra) igoGalderak (didaktika orokorra) igo
Galderak (didaktika orokorra) igoEtiopiaUtopia
 
Zehaztapen mailak galderak
Zehaztapen mailak galderakZehaztapen mailak galderak
Zehaztapen mailak galderakEtiopiaUtopia
 
Banakako kontakizuna
Banakako kontakizunaBanakako kontakizuna
Banakako kontakizunaEtiopiaUtopia
 

More from EtiopiaUtopia (13)

Berrikuntza terminoaren gure definizioa
Berrikuntza terminoaren gure definizioaBerrikuntza terminoaren gure definizioa
Berrikuntza terminoaren gure definizioa
 
Unitatea didaktikoa+eranskinak 2
Unitatea didaktikoa+eranskinak 2Unitatea didaktikoa+eranskinak 2
Unitatea didaktikoa+eranskinak 2
 
Ordezko irakaslea
Ordezko irakasleaOrdezko irakaslea
Ordezko irakaslea
 
Erreformak
ErreformakErreformak
Erreformak
 
Sintesia(2)
Sintesia(2)Sintesia(2)
Sintesia(2)
 
Sintesia(2)
Sintesia(2)Sintesia(2)
Sintesia(2)
 
Sintesia
SintesiaSintesia
Sintesia
 
Konpetentziak
KonpetentziakKonpetentziak
Konpetentziak
 
Galderak (didaktika orokorra) igo
Galderak (didaktika orokorra) igoGalderak (didaktika orokorra) igo
Galderak (didaktika orokorra) igo
 
Galderak (didaktika orokorra) igo
Galderak (didaktika orokorra) igoGalderak (didaktika orokorra) igo
Galderak (didaktika orokorra) igo
 
Zehaztapen mailak galderak
Zehaztapen mailak galderakZehaztapen mailak galderak
Zehaztapen mailak galderak
 
Banakako kontakizuna
Banakako kontakizunaBanakako kontakizuna
Banakako kontakizuna
 
Laburpen guztiak
Laburpen guztiakLaburpen guztiak
Laburpen guztiak
 

Laburpen guztiak

  • 1. INGURUNEAREN EZAGUERA Eskolan ikasleekiko helburu desberdinak finkatzen dira, eta haurrak zein inguru bizi duen bere esperientzian (bai formalean, baita informalean ere) eragin zuzena izango duenez, ikasle taldeak bizi duen egoera aztertzea ezinbestekoa da, ondoren ingurunearen parte diren elementu desberdinak eskolak dauzkan helburu horiek lortzera bideratu daitezen. Helburuak asko dira, autonomia-pertsonala lantzea edota ingurunea ezagutzeaz gainera, horrekiko iritzi bat garatzea, eta jarrera kritiko eta independientea izatea.. Horrela, erabakiak hartzeko gaitasuna izatea eta arazoeri aurre egiteko ahalmena izatea lortu nahi da. Hau lortzeko, hainbat balio eta jarrera trasmititzeaz gain, informazioa biltzea eta antolatzea, baita bilatzea ere, ingurua behatzea eta ikaskuntza-prozeduraren inguruko hausnarketa egitea proposatzen direlarik, besteak-beste. Ondorioz, lortu nahi dena da, ikasleek dauzkaten ahalmenak,ezagutzak, jarrerak eta trebetasunak garatzearen ondorioz, gizartean erantzunkizunez aritzea, beste gizarte batzuk ezagutzea, herritarrak diren moduan, parte-hartze demokratikora bultzatzea, baita ingurumena babestu. Horrela, jarduera desberdinak bideratzen dira: gaia eta helburu desberdinak dituzten edukiak lantzen dira. Eduki hauek, neskek eta baita mutilek ere modu berean landuko dituzte, eta gaiak jorratzerako orduan, jarduera desberdinak egingo dira. Gainera, indibiduala kontuan hartuko bada ere, talde-lana ere, sustatuko den beste alderdietako bat izango da. Ikasleak ebaluatzerako orduan kontutan hartuko diren irizpideak ere aldakorrak izango dira, izan ere, ziklo bakoitzean gaitasn desberdinak lantzen direlako eta beraz, ikasleak eskuratu beharko lituzkeen jarrerak, baita ezagutzak ere, desberdinak direlako. Hala ere, ondorengo 7 edukiak ziklo guztietan lantzen diren edukiak dira: -Ingurunea eta hura zainaraztea. -Izaki bizidunen aniztasuna. -Osasuna eta garapen pertsonala. -Pertsonak, kulturak eta gizarte-antolakuntza. -Aldaketak denboran zehar. -Materia eta energia. 1
  • 2. -Objetuak, makinak eta teknologiak. GAITASUNAK Oinarrizko gaitasuna jakintzen, trebetasunen, jarreren eta balioen elkarrekintza bateratua da, testuinguru bakoitzera egokitzen dena. Ikasle guztiek lortu behar dituzte gaitasun hauek pertsonen garapena lantzeko, herritartasun aktiboa lantzeko eta gizarte-integrazioa lortzeko. Hauek dira hezkuntza gaitasun orokorrak: -Nork bere burua ezagutu eta zaintzea. Izadiaz eta naturaz gozatzen ikastea. -Ikasten eta pentsatzen ikastea. Informazioa interpretatzea, sortzea eta ebaluatzea. Erabakiak hartu eta arazoak konpontzea. - Hizkuntza ofizialak eta atzerriko hizkuntza 1 ikastea: -Elkarrekin eta harreman positiboak izaten bizitzen ikastea. Gatazketan, negoziaziora/ elkarrizketara jotzea. Taldean lan egitea. Aniztasuna erreparatzea. -Pertsona gisa garatzea. Pertsona autonomoa izatea. Printzipio etikoak jarraitzea. Nork bere burua balioestea. -Egiten eta ekiten ikastea. Bizitzaren arlo guztiekin ekintzailea izatea. Hauek dira oinarrizko gaitasunak: 1.- Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna. Ingurune fisikoarekiko harremanei erreparatzen die. Helburua hau da: bizitzaren eta giza jardueren euskarri den espazio fisikoa behar bezala hautematea. Gaitasunaren funtsezko alderdiak: pentsamendu zientifikoa eta teknikoa garatzea eta hura erabiltzea jasotzen den informazioa interpretatzeko, aurreikuspenak egiteko eta erabakiak ekimenez eta autonomia pertsonalez hartzeko; izan ere, eremu zientifiko eta teknologikoko aurrerapenek eragin erabakigarria dute pertsonen, gizarteen eta naturaren bizi- baldintzetan. 2.- Ikasten ikasteko gaitasuna. Ikasten ikasteak esan nahi du norberak eskuratuak dituela jada zenbait trebetasun, ikasteari ekiteko eta gero eta eraginkortasun eta autonomia handiagoz ikasten jarraitzeko, betiere, ikaste-jarduera hori norberaren helburuei eta premiei egokitzen bada. 2
  • 3. Ikasleak ikasten ikas dezan, norberaren gaitasunen eta jakintzen jabetza, kudeaketa eta kontrola izan behar du, bere burua pertsona trebe eta eraginkortzat hartuz. Bestalde, ikasleak pentsamendu estrategikoa izan behar du, eta lan intelektuala egiteko teknikak eskuratu behar ditu. Hori guztia ikasketa-esperientzia kontziente eta atseginen bidez garatzen da, bai banaka, bai taldean. 3.-Matematikarako gaitasuna. Gaitasun hau zenbakiak, horien oinarrizko eragiketak, matematika sinboloak eta matematikako adierazpen eta arrazoitze moduak erabiltzeko eta lotzeko trebetasuna da. Horrez gain, gizartean parte-hartze eraginkorra izateko aukerak bultzatzen ditu. Matematikaren bidez arrazoitzeko, arrazoibide matematikoak ulertzeko eta matematika- hizkuntzan adierazteko eta komunikatzeko trebetasunak eta jarrerak aplikatzea da matematikarako gaitasuna izatea. 4.- Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna. Gaitasun honen helburua hizkuntza erabiltzea da, ahozkoa zein idatzizkoa. Errealitatea adierazi, interpretatu eta hura ulertzeko egindakoa da, bai jakintza eraikitzeko eta komunikatzeko egindakoa, baita pentsamoldea, emozioak eta jarrerak antolatu eta norberak erregulatzeko egindakoa ere. Gaitasun honi dagozkion jakintzek, trebetasunek eta jarrerek aukera ematen dute pentsamenduak, emozioak, bizipenak eta iritziak adierazteko, elkarrizketan aritzeko eta iritzi kritikoak sortzeko. 5-. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna. Informazioa bilatzean, lortzean, prozesatzean, komunikatzean eta informazio hori jakintza bilakatzean datza gaitasun hau. Gaitasun honek eskatutako trebetasunak hauek dira: informazioa eskuratzea, hura tratatu eta informazio-euskarrietara transmititzekoa, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak informatzeko, ikasteko eta komunikatzeko erabiltzekoa. 3
  • 4. 6-. Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna. Gaitasun honek aukera emango dio ikasleari zer gizarte-errealitate bizi duen ulertzeko, lankidetza-jarduerak egiteko, bizikidetza lantzeko, eta herritartasun demokratikoa gizarte plural batean erabiltzeko. Gaitasun honek askotariko jakintzak eta trebetasunak biltzen ditu, beharrezkoak direnak ikasleak gizartean parte har dezan, erabakiak har ditzan, egoera jakinetan nola jokatu hauta dezan eta egindako hautuen ardura har dezan. 7.- Giza eta arte-kulturarako gaitasuna. Gaitasun honek trebetasun multzo bat izatea eskatzen du, eta, trebetasun horien artean daude artea eta bestelako kultura-adierazpenak balioetsi eta horiez gozatzeko trebetasunak, eta, arte-adierazpeneko zenbait baliabide erabilita, arte-sorkuntza propioak egitekoa. 8.- Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna izateko, ikasleak sormenez, konfiantzaz, arduraz eta sen kritikoz sortu, abian jarri, garatu eta ebaluatu behar ditu ekintza edo proiektu indibidualak nahiz kolektiboak. GORPUTZ HEZKUNTZA Gorputz hezkuntzan, ikasleen adimen motorra, komunikatzeko eta harremanak egiteko ahalmena, emozioak adierazi eta kontrolatzeko ahalmena eta norbanakoaren ekintzak zuzentazunez adierazteko gaitasunak garatzen dira. Honez gain, landu beharreko gaitasunak, lau eduki multzoetan banatzen dira: 1.Eduki multzoa: Norberaren ezagutza eta kontrola hautemate eta mugimen-ahalmenak eta mugimen-trebetasunak garatzeko edukiak. 2.Eduki multzoa: Gorputz adierazpena eta komunikazioa. 3.Eduki multzoa: Jarduera fisikoa eta osasuna. 4.Eduki multzoa: Mugimen-kulturala, hala nola, aisialdia eta denbora librerako hezkuntza. Eduki multzo hauetako ziklo bakoitzean, aspektu ezberdinak lantzen dira. Gainera, eduki multzo hauetan lantzen diren arloak egoki ebaluatu ahal izateko ebaluazio irizpide batzuk daude. Prozesu sekuentziak antolatzerako garaian, edonolako diskriminazioak sahiestu behar 4
  • 5. dira, indarrean dauden gizarte estereotipoak eta jarrera xenofoboak hautsiz. Jolasaren testuingurua izan behar du ikaskuntza osatzen duten eremuak. Gorputz hezkuntzan eginiko oinarrizko gaitasunei esker, osasuna ikuspegi zabal batetik ulertzeko aukera ematen du, askotan oso partziala izaten baita ikuspegi hau. Era berean, gizarte kontsumistan sartzen da objetuen erabilpena dela medio. Gainera, burutzen diren jolas/ariketen bitartez, norberaren gaitasunak eta trebetasunak garatzen laguntzen dio ikasle bakoitzari. Amaitzeko, lehen hezkuntzan, gorputz hezkuntzak helburu nagusi hauek ditu: norberaren burua hauteman bere gorputzarekiko arreta jarriz eta konfidantza hartzeko, trebetasun eta ahalmen fisikoak garatzea, sormena, Euskal Herriko zein beste kulturetako tradizioak aintzat hartu eta jarduera fisikoaren anistazuna aintzat hartuta. GIZARTERAKO ETA HERRITARTASUNERAKO GAITASUNA Gaitasun honen funtsa hau da: gizartean parte hartzea, eta, horretarako, gizarteen antolaketari eta bilakaerari buruzko ezagutzak erabiltzea eta sistema demokratikoaren ezaugarriei eta balioei buruzko jakintzez baliatzea. Aldi berean, ikasleek judizio moralak erabili behar dituzte aukeraketak egiteko eta erabakiak hartzeko, eta gogoz eta arduraz erabili eta bete behar dituzte herritartasunari dagozkion eskubideak eta betebeharrak. Beste alde batetik, 1.eranskinean Lehen Hezkuntzako ordutegiari buruzko argibideak aurki ditzakegu. Bertan zehazten da Lehen Hezkuntzako arlo bakoitzak aste batean bete behar dituen ordu kopuruak. Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntzari, gutxienez, ordu bat eskaini behar zaio astean bigarren zikloko 6.mailan. Curriculumeko 4.eranskineko azken arloa da Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntza. Lehen Hezkuntzako beste arlo guztiek duten atal berdinez dago osatuta hau ere, hala ere, badu berezitasunik besteekin alderatuta. Beste arloekin gertatzen ez den moduan, Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntzaren arloan aurki ditzakegun Edukiak eta Ebaluazio Irizpideak ez daude hiru ziklotan banatuta. Izan ere, Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntzaren arloa Hirugarren Zikloko 6.mailan baino ez da ematen. 5
  • 6. Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako arloak hamar helburu ezartzen ditu Curriculumean. Jarraian, edukiak hiru eduki multzotan banatzen dira; 1. eduki multzoak, gizabanakoak eta pertsonen arteko harremanak eta harreman sozialak biltzen ditu. 2. Komunitatean bizitzearen nondik norakoak ezartzen ditu. 3. eduki multzoak Gizartean bizitzearen garrantzia adierazten du. Amaitzeko, ebaluazio irizpideak, hamar zehaztapen maila ditu. Zehaztapen maila bakoitza hainbat adierazlez osatuta dago, ikasle bakoitzaren eta taldearen ebaluazioa aurrera eramateko. MATEMATIKA Matematika da kopuruak, espazioa eta formak, aldaketak eta harremanak, baita ziurgabetasuna ere, deskribatzea eta zuzentzea helburu duen duen zientzia. Erabakiak hartzeko, ezinbestekoa da mota guztietako mezuak ulertzea, aldatzea eta ekoiztea; erabiltzen dugun informazioan, gero eta gehiago agertzen dira taulak, grafikoak eta formulak. Eta horiek zuzenean interpretatzeko beharrezkoa da matematika-ezaguerak izatea. Matematikaren zeregina ez da soilik instrumentala, hezitzaile ere bada. Instrumentala da gainerako diziplinekin duen harremanagatik. Izan ere, diziplina horiek aztergai dituzten fenomenoei buruzko azalpen ereduak sortzeko, interpretatzeko edo aztertzeko matematikaren beharra daukagu. Bestalde, hezitzailea da, ikasleen garapen intelektuala bultzatzen duelako eta besteak beste, honako gaitasun hauek sustatzen dituelako; abstrakzioa, orokortasuna, gogoeta egitearekin lotutako pentsamendu eta arrazoibide logikoa. Matematikaren arloa garatzeko, modu jakin batean aukeratuko dira edukiak eta eduki multzoak sortuko dira. Ziklo guztietan eduki-multzo komuna erantziko da eta beste edukiak zikloaren arabera banatuak izango dira. Hain zuen ere, 6 eduki multzotan; zenbakiak eta eragiketak; neurketa; geometria; informazioa tratatzea, zoria eta probabilitatea; problemak ebaztea. Eta eduki komunak. Matematika irakastean kontuan hartu behar da edukien ziklo 6
  • 7. banaketa, beren artean lotura izan dezaten eta bata bestearekin osagarria izatea. Hauek dira matematika gaitasunaren helburuak: 1.Eguneroko bizitzatik, beste zientzietatik eta matematikatik ateratako problemak, proposatzea eta ebaztea. 2.Ezaguera matematikoak erabiltzea eguneroko egoera eta gertaeretako mezuak ulertzeko. 3.Natura eta kultura inguruneko forma geometrikoak identifikatzea. 4.Kalkuluak segurtasunez eta konfiantzaz egitea, egoera bakoitzaren prozedura erabiliz. 5.Ikasleen adinaren araberako hizkuntza naturalaren eta matematika-hizkuntzaren elementuak erabiltzea arrazoitzeko eta argudioak emateko. 6.Informazio- eta tresna- teknologikoak zuzen erabiltzea. 7.Matematikak eguneroko bizitzan duen garrantziaz ohartzea 8Matematika gure kulturaren partetzat hartzea, historian izan duen eta egungo gizartean duen egitekoa kontuan hartzea. Azkenik ebaluazio irizpideaz esan daiteke ziklo bakoitzean ebaluatzerako orduan pasu jakin batzuei edo ikaslearen gaitasunen garapen zehatz batzuri erreparatu behar zaiela. Hiru zikloetan, ebaluazio irizpide antzekoak ematen dira eta atal berdinen inguruko azterketa egin behar du irakasleak ebaluatzerakoan. ARTE HEZKUNTZA Arte-hezkuntza lantzekoan, kontuan izan behar dugu arte-adierazpenak beti ditugula ingurunean eta gure bizitzetan. Mota guztietako erreferentzia estetikoek iragazten dute gure gizartea,eta erreferentzia horiek daude gizarteratze-prozesuetan,nortasuna eraikitzeko prozesuetan, bai eta bizi garen munduari buruz ditugun ideiak egiteko prozesuetan ere. Arte Hezkuntza irakasgaiak alderdi hauek guztiak garatzeko aukera ematen du: sormena, irudimena, autonomia, pertzepzio eta mugimendu garapena, sentikortasun estetikoaren garapena, norberaren adierazpenaren garapena, pentsamendu kualitatiboarena, emoziozko adimenarena, komunikatzeko eta gizarteratzeko ahalmenarena... Eskolako erreferenteek irakatsi behar diete ikasleei berak bizi diren kultura ulertzen, 7
  • 8. harekin elkarrizketan arituz, irizpide baliagarriak egin ditzaten eta ikuspegi kritikoa gara dezaten. Arte-hezkuntzaren bidez hobeto ezagutzen da mundu fisikoa, eta harreman handiagoa sortzen da mundu horrekin. Hori guztia ez du egiten pertzepzio-prozesuen bidez soilik, metodo zientifikoarekin lotutako prozedurak ere erabiltzen ditu musikaren eremuan eta sorkuntza plastikoan; besteak beste, behaketa, esperimentazioa, aurkikuntza, azterketa, gogoeta. Bestalde, haurrak sentsibilizatu egin behar dira, bizi-kalitatea hondatzen duten erasoez jabetzeko; besteak beste, kutsadura akustikoa eta ikusmen kutsadura gero eta handiagoa dela konturatzeko. Horretarako, ingurune fisiko atsegina eta osasungarria izatea pertsona guztientzat garrantzitsua dela ulertzen lagundu behar zaie. Azken finean, ingurumenarekin lotura duten arazo guztiak adierazteko eta arazo horiei erantzuteko tresna izan daiteke artea. Ikasten ikasteko gaitasuna. Prozesuak ikertzeko protokoloak ematen dizkio emozioen eta zentzumenen eremuetan adibidez, protokolo horiek beste ikaskuntza batzuetan ere erabil daitezkeelarik. Horrela, gogoeta bultzatzen da alor hauetan: gizarteko arte gertaeretan, objektuen manipulazioko prozesuetan, tekniken eta materialen bidez egindako esperimentuetan eta soinuen, egituren, formen edo espazioen zentzumen bidezko azterketetan. Matematikarako gaitasuna. Arte-proiektu askok problema teknikoak ebazteko premia izaten dute, eta, horretarako, matematikaren pentsamendu-tresnak eta baliabideak erabili behar izaten dira: forma geometrikoen trazatua, mota guztietako objektuen diseinua, formen eta pertsonen eta objektuen kokapenaren arteko erlazioak ulertzeko neurrien eta kokapenen erabilera. Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna. Kontuan hartu behar da gaur egungo batek eta inguruneko produktu estetiko gehienek (publizitateak, bideojokoek, mota guztietako irudiek) testuak izaten dituztela. Mezu horiek koloreen, formen, soinuen eta mugimenduen erregistroz ez ezik, mezu horietan guztiz integratuta dauden ahozko eta idatzizko hizkuntzaz osatuta daude. Artean hizkuntza poesia egiteko, emozioak adierazteko... erabiltzea proposatzen da. Abestiak bide egokiak 8
  • 9. dira bigarren eta hirugarren hizkuntzen ikasketa indartzeko edo hizkuntzak ikasten laguntzeko. Gainera, ahots-prestakuntza egokiaren bitartez, besteak beste, arnasketa, ahoskera eta artikulazioa hobetzen dira. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna. Teknologia musikarekin eta ikusizko arteekin lotutako prozesuak erakusteko tresna izan daiteke. Horrez gainera, ikasleak bere sorkuntzak egiteko edo lanetarako informazio erabilgarria bilatzeko balio du. Arte-ekoizpenak euskarri teknologikoa erabiltzen du gero eta gehiagotan. Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna. Haurrak artearen gizarte-erabilerez jabetzea haurrak beren erantzunak, beren begiratuak, sortzera bultzatzea bezain garrantzitsua da. Besteen proposamenen errespetua eta arte- erantzunen aniztasunaren ulermena inplizituak izan behar dute alor horretan. Bestalde, ez dugu ahaztu behar artea dela eta izan dela iraganeko bizimoduak ezagutzeko lekuko garrantzitsuenetako bat. Arte Hezkuntzaren eremuko interpretazioak eta sorkuntzak sozializazioa bultzatzen dute. Hori dela eta, beharrezkoa da lankidetza sustatzea, ardurak hartzea, arauak eta argibideak betetzea, materialak eta tresnak zaintzea, teknika jakin batzuk ezartzea eta eremuak behar bezala erabiltzea. Giza eta arte-kulturarako gaitasuna. Haurra jabetzen da bere errealitate soziokulturaleko musika eta arteak erabiliz adierazteko eta komunikatzeko beharra dagoela. Horrez gainera, ulertzen eta ikasten du arte- gertaerek erabilera eta funtzio ugari izan dituztela eta izan ditzaketela hainbat kulturatan. Alorrari esker, hainbat kultura- eta arte-adierazpenetara hurbiltzeko aukera dago. Hori dela eta, ikasleak adierazpen horiek balioesteko eta ezagueran eta gogoetan oinarritutako iritziak sortzeko tresnak eskuratzen ditu. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna. Arte-adierazpena erantzun irekiak emateko modutzat hartzen da. Hori dela eta, auto- estimua eta norberaren nortasuna sendotzen du. Arte hezkuntzaren alor guztietan dago sormena, eta sormenak autonomiaz jokatzea, ekimenak abian jartzea eta hainbat aukera eta konponbide kontuan hartzea eskatzen du. LEHEN ZIKLOA 9
  • 10. Edukiak -Musika entzumenen bidez hautematea eta ulertzea: musika lanen errepikapena, eskolako musika tresnen erabilera, inguruneko soinuen ezaugarriak bereiztea, isiltasunak duen garrantzia ulertzea, musika emanaldien aurrean eduki beharreko errespetuzko jarrerak barneratzea… -Musika-adierazpena, -interpretazioa eta –sorkuntza: abestiak buruz ikastea, ahotsa zaintzearen garrantzia, mugimenduen oinarrizko teknikak praktikatzea, inprobisazioa lantzea, -Erreferente plastikoen eta ikusizko erreferenteen ulermena, pertzepzioa eta interpretazioa: norberaren esperientzia abiapuntu izatea artean emozioak eta sentimenduak adierazteko, arte ekoizpenen errespetua, espazioa irudikatzeko moduen behaketa, sentsazioen ahozko deskribapena… -Arte plastikoen eta ikusizko arteen ekoizpena, adierazpena eta sorkuntza: marrazkiak, collageak egitea, objetuak manipulatzea, birziklapen-irizpideak kontutan hartzea… Ebaluazio irizpideak Lehen zikloan artearenganako duen interesa eta ematen dion erabilera aztertuko da gehienbat ebaluazio irizpide moduan. Musikaren alderdian, musika-hizkuntza deszifratzen ikasi duen hartuko da kontutan eta artearenean ea arte-hizkuntzaren oinarrizko hiztegia barneratu duen. Probak egiten dituen ere ebaluatuko da, bertan umearen interesa ere bistaratu baitezakegu. Konponbideak bilatzeko biderik bilatzen duen, antolatua den, gizarte-funtzioak ezagutzen dituen, iritzirik ematen duen, kritikoa den, interesik baduen, laguntza eskaintzen duen…horiek guztiak ere alderdi garrantzitsuak dira umearen prozesua kontutan hartzeko. BIGARREN ZIKLOA Edukiak -Musika entzumenen bidez hautematea eta ulertzea:kultura desberdinetako musika ezagutzea, musika emanaldiei buruzko iritzia, soinu-ezaugarriak identifikatzea eta elkarren artean lotzea.. -Musika-adierazpena, -interpretazioa eta –sorkuntza: ahotsa, gorputza eta tresnak zaintzeko ohiturak, abesti errazak irakurtzea eta interpretatzea, koreografiak asmatzea… -Erreferente plastikoen eta ikusizko erreferenteen ulermena, pertzepzioa eta interpretazioa: lan batek sortzen digun esperientzia kontatzea eta idaztea, besteen lanagatik tolerantzia eta errespetua, norberaren gustuak zabaltzea, publizitateen irudien balorazio kritikoa… 10
  • 11. -Arte plastikoen eta ikusizko arteen ekoizpena, adierazpena eta sorkuntza: 3D formak egitea, bolumen-egitura errazak egitea, irudiak manipulatzea eta sortzea, lerroen adierazpen aukerak probatzea, artelanetan ikusitako alderdian norberaren lanetan isladatzea… Ebaluazio irizpideak Kalitatezko lana egin nahi izaten duen, ea interesik jartzen duen musika edo ikusizko arteaz ari garenean, artelan jakin batek egiten dion ekarpena adierazterik baduen…dira ebaluatzeko erabiliko diren irizpide batzuk. Maila honetan iada, lanetatik ateratako oinarrizko ideiak eskatuko zaizkio ikasleari besteak beste. Irudimenaren garrantzia, artelana egiteko urratsak errespetuz jarraitzea eta jarrera kritiko eta eraikitzailea izatea garrantzia duten beste faktoreetako batzuk izango lirateke. Ardura maila ere altuagoa eskatuko zaio ziklo honetan ikaslegoari. HIRUGARREN ZIKLOA Edukiak -Musika entzumenen bidez hautematea eta ulertzea:tinbre bereizketak, musika-formak, hainbat estilo desberdin eta konpositore ezagutzea eta haien lanak entzunaz gozatzea, musikari buruzko hainbat informazio biltzea… -Musika-adierazpena, -interpretazioa eta –sorkuntza: musika-tresna desberdinen aukerak aztertzea, estilo desberdinetako musika-bildumak osatu eta koreografiak asmatzea, geroz eta pieza instrumental zailagoak irakurtzea, hobetzeko gogoa izatea… -Erreferente plastikoen eta ikusizko erreferenteen ulermena, pertzepzioa eta interpretazioa: kultura desberdinen arteko harremanak aztertzea, artea adibidez ingurumeneko arazoetarako hausnartzeko tresna paregabea dela ulertzea, artearen inguruko albisteak irakurtzea eta eztabaidatzea… -Arte plastikoen eta ikusizko arteen ekoizpena, adierazpena eta sorkuntza: sentimenduak adierazteko lanak egitea, materialak eta teknikak manipulatzea, bolumenen eta espazioen aldaketak aztertzea, orijinaltasunerako eta naturaltasunerako jarrera… Ebaluazio irizpideak Azken ziklo honetan ikusizko artearen, dantzaren, musikaren, idatzizkoaren…artean loturak finkatzea izango da helburuetako bat. Autonomia maila altuagoa eskatzen da hemen eta gelan aztertzen ari diren artelana bere gaitasunetatik abiatuta egitea bultzatuko da. Koherentziaz hitz egitea eskatuko zaio. Ziklo honetan inoiz baino gehiago eskatuko 11
  • 12. zaio ikasleriari jarrera kritiko eta berritzailea izatea. Estilo jakin bateko lanen ezaugarri komunak identifikatzea ere garrantzitsua da. Urte hauetan, ikasleak bere lana aztertu eta hobetzeko jarrera hartu beharko luke; kritikoagoa izaten ikasiko du bai arte munduarekiko orokorrean eta baita bere buruarekiko ere. ORDUTEGIA Curriculumak dioenez, gutxieneko ordu batzuk daude irakasgaiko, asteko orduetan banatuta. Erreferentziako ordu-banaketa bat ere proposatzen du, baina azken hitza ikastetxearena izango da. Hezkuntza-etapa arloetan banatzeak eta ordutegia arlo horietara moldatzeak arlo horiek lantzeko behar den denbora mugatzea dakar. Lehen zikloko ordutegia moldatzeko aukera izango dute ikastetxeek; beti ere, hezkuntza- etapako ordutegia errespetatzen bada eta dekretuan jasotzen diren helburuak betetzen badira. Hizkuntza bati baino gehiagori komunak zaizkien edukiak batera irakats daitezke. 12