SlideShare a Scribd company logo
1 of 10
Download to read offline
OVIDE DECROLY
DIDAKTIKA OROKORRA
Lakuntza Guereño, Ainhoa
Muñoz Martinez, Patxi
Otegui Otaño, Goizane
Sanchez Iglesias, Nora
Valderrama Amondarain, Paula
| 2019-2020 | 2020-02-21
PÁGINA 1
AURKIBIDEA
1. BIOGRAFIA......................................................................................................... 2
1.2. KORRONTE PEDAGOGIKOA ................................................................... 2
2.IDEIA NAGUSIAK............................................................................................... 2
3.NOLA IKASTEN DU IKASLEA ETA IRAKASLEA ............................................ 4
4.SUSTATZEN DUTEN JARDUERA ETA ANTOLAKETA MOTA ..................... 5
5.GAUR EGUN GURE IKASTETXERA EKARRIZ............................................... 7
6.BIBLIOGRAFIA................................................................................................... 8
PÁGINA 2
1. BIOGRAFIA
Jean-Ovide Decroly (1871-1932) belgikar mediku, pedagogo eta
hezitzailea izan zen. Hezkuntza eta pedagogia arloetan aritu baino lehen,
adimen urriko haurrekin aritu zen psikologo gisa. Haur horiekin izandako
esperientzietan oinarriturik bere korronte pedagogikoa eratu zuen.
Eskola, ezaguerak jasotzeaz gain, haurra gizartean bizitzen ikasteko leku gisa
definitzen zuen.
1.2. KORRONTE PEDAGOGIKOA
Hezkuntza Berria XIX.mendearen amaieran garatu zen korronte
pedagogiko berritzailea da. Haurra modu egokian hezteko ikaskuntza aktiboa,
ikaslearen autonomia, ulermena eta ekimena, ikasleen arteko harremanak eta
zeharkako kurikulumak sustatzen ditu. Korronte pedagogiko honen
ordezkarietako batzuk Ovide Decroly, Célestin Freinet, Paul Robin, Francesc
Ferrer, Rudolf Steiner eta Maria Montessori izan ziren.
2.IDEIA NAGUSIAK
Ovide Decrolyri buruz hitz egitean, batzuentzat “interesgune”
deritzonaren sinonimoa dela esaten da; hala ere, gune horiek ideia sendo bat
dute, ikasleei ematen zaien arreta hezkuntzaren lanaren ardatz nagusi gisa
hartuta, eta hortik abiatuta ezartzen da teoria globalaren ideia. Haurrak
ikaskuntzaren protagonistak izanik, motibatuak sentitzen dira eta horrela
beraien arreta maila handiagoa da, ezagutzak bilakatzeko gai bilakatuz.
Haurren interesguneetaz gain ondorengo beste ideia hauek aintzat hartzen ditu
bere teoriak:
PÁGINA 3
• Ez dago irakasgairik.
• Gai bakoitzak ikasteko modu bat du.
• Haurren behaketa metodologia nola gidatuko duten jakiteko modua da.
• Esperimentazioa garrantzi handia dauka.
• Haren metodologiak adin guztietako ikasleak har ditzake.
• Haurrak ikaskuntzaren protagonistak dira.
• Ikasteko motibazioa da garrantzitsuena.
• Haurren taldekatzea.
Decrolyren jakintza multzo honek (pedagogia, medikuntza eta
psikologia) aukera eman zion ekarpen pedagogiko nahiko osatu bat
eraikitzeko, eta hemendik abiatuta, eskola berria ulertzen lagunduko zioten
zenbait elementu landu ziren. “Eskola berria” izeneko mugimenduak, hain
zuzen, eskola egokitua, pertsonalizatua eta ikasleen garapenarekin lotura
handia duena defendatu zuen. Dekroly-ren garaiko pentsalari garrantzitsuek
eta gaur egungo pentsalariek, eskolan aldaketak bultzatu zituzten, ikaslea bere
ikaskuntzaren protagonista izan zedin, ez irakaslea.
Decrolyk azaldutako teoria globalaren garapena, ideia jakin bat
pertzepzio errazetatik eratzen den puntutik abiatzen da, kontzeptu gero eta
konplexuagoak sortuz. Hori guztia interesguneetatik sortzen da, ikasleen arreta
erakartzen duten eta eguneroko erabilerarako beharrezkoak diren gaiak baino
ez baitira. Beraz, ez dira irakasleak ezarritako gaiak, baizik eta, ikasleak
aukeratutako gaiak.
Eskolako jarduera guztiak biltzen dituen Dekrolyren proposamena
oinarrizko hiru printzipioetan biltzen da:
1. Behaketa, zentzumenekin elkarreraginean aritzeko aukera gisa.
2. Elkartzea, ikasleen ideietatik eta, maila mentalean, kontzeptuen eta
aurretiazko jakintzen artean harremanak eta arrazonamenduak sortzen
direla ikusita.
PÁGINA 4
3. Adierazpena, bai zehatza (ikaslearen behaketaren gauzatzea), eta bai
abstraktua (sinboloak sortuz edo identifikatuz pentsamendua
gauzatzea; eskulanak, besteak beste).
3.NOLA IKASTEN DU IKASLEA ETA IRAKASLEA
Ovide Decroly-rentzako hezkuntza bitarteko bat izango da haurrek
gizartean bizitzen ikas dezaten eta beren etorkizuna eraiki ahal izan dezaten.
Hori aurrera eramateko, alde batetik, irakasleak, saioak baliagarriak
direla sentiarazteko eta, gainera, haurrak beren gaitasunak eta trebetasunak
ezagutzeko, gai izan daitezen eragin behar dute. Horren helburu nagusia,
eskolak haurren hezkuntza iragazkorra izatea ahalbidetzea da, ideiak eta
kontzeptuak lotzen dituen bitartean. Horrela, irakasle dekroliarren eginkizuna
ez da eskolatze uniforme eta inpertsonala transmititzea, baizik eta ikasleekin
bat egiten saiatzea eta bestetasuna onartzea. Ideologia horren ardatz gisa
praktika eta esperimentazioa sustatzea da, ikasleak esperimentatuz ikas
dezaten, eta dagoeneko aipatu den bezala, jokoari aukera pribilegiatua
emanez egoera didaktikoen barruan. Hori gutxi balitz, irakasleak talde
homogeneoak sortzetik ihes egiten du, eta haur gutxirekin talde heterogeneoak
izatea nahiago du, bakoitzari behar bezala erantzun ahal izateko, motibazioa
eta ikaskuntzaren haria galdu gabe.
Bestetik, ikasleen kasuan, haurrek gai izan behar dute ahaleginaren
balioa eta ondo egindako lanaren gogobetetasuna aurkitzeko. Horrela, haurra
bere ingurunera egokitu ahal izango da, eta bere beharrak identifikatzeko gai
izango da, haiek asetzeko eta gizartean integratzeko.
PÁGINA 5
Gainera, funtsezkoa da uneoro haurren beharrak eta interesak
protagonista izatea eta haiek izatea irakaskuntzaren planteamendua bultzatzen
dutenak.
4.SUSTATZEN DUTEN JARDUERA ETA ANTOLAKETA
MOTA
Ovide Decrolyren metodoan, ez daude ikasgaiak, ahatik, gai bakoitzak
ikasteko modu bat du, esperimentazioak garrantzi handia du eta haurrak modu
zehatz batean antolatzen dituzte.
Aurreko ideia horiek garatzeko, Ovide Decroly-k bitarteko hauek erabili zituen:
1. Natura behatzea, ikasleen interesa pizteko estrategia gisa.
2. Lehenik osorik ikasten duen ikasleak eta gero bere atalak. Hau da,
ikaskuntza globala.
3. Ikaslea hezkuntza-jarduera guztiaren zentroa da, hau da,
paidozentrismoa.
4. Errealitateak ikasleei ere irakatsi behar die, hau da, ikasleen benetako
testuingurua.
5. Jolasak bizitzarako ezagutzak eskuratzeko aukera ematen die ikasleei.
6. Funtsezko behar jakin batzuetatik mugitzen dira ikasleak, hala nola,
jatea, lo egitea, arnasa hartzea, higienea…
Aurretik aipatutako guztia, Decrolyren ideologia pedagogikoa
sintetizatzea ahalbidetzen du. Izan ere, hezkuntza-egintza praktikatzera eta
esperimentatzera bideratu behar da, ikasleei esperimentatuz ikasteko aukera
emanez, hauen interesei garrantzia emanez, kontuan hartuta eskola
testuinguruan tresna garrantzitsu gisa.
PÁGINA 6
Haurrak antolatzeko eta pedagogia modu arrakastatsu batean egiteko,
haurren adina ez ezik, garrantzitsua izango da kontuan hartzea, garapen maila,
gaitasun kognitiboa eta ikaskuntza erritmoa. Haur bakoitzak ikaskuntza-erritmo
desberdina du, eta hori errespetatu egin behar da, motibatuta eta interesatzen
zaizkien gauzak ikasteko gai senti daitezen.
Ikaskuntzaren dagokionez, egoera berriak eskatzen ditu eta esperientzia
pertsonala izan behar da. Ikaskuntza aurkikuntzaren bidez egin behar da,
dogmatismo guztiak eta errealitatetik kanporako irteerak erraztuko dituen
irakaskuntza librearen bidez baino gehiago.
Hiru ikasketa mota proposatu zituen: intelektuala, sentsoriala eta
morala; eta ikasketa integrala egitea proposatu zuen. Eskolak ikaskuntzaren
alde egin behar zuen, haurra oinarrizko beharren konponbidean hasteko. Baina
ziurtatzen zuen ikaskuntza modu eraginkorrean egokitu ezean, hori ez zela
haurraren bizitzan islatuko.
Hezkuntza-jardueren antolaketari dagokionez, honako hau adierazi du:
"Gaiek bi ariketa-talde desberdin parte hartzeko moduan jokatzen da,funtsezko
prozesu psikikoen bi taldeak kontuan hartuta:
A) Inpresioa eta pertzepzioa.
B) Elkartzea eta orokortzea; gogoeta eta epaiketa.
Decrolyren iritziz, programak honako arau hauek izan behar ditu oinarri:
A) Unitatea tenkatzea.
B) Ahalik eta pentsamolde gehien hitzartzea.
C) Nahitaezko gutxieneko ezagutza-kopuru bat eskuratzeko aukera
ematea.
D) Haurrek izan behar dituzten ahalmen guztien garapen integrala eta
ingurune natural eta sozialera egokitzen laguntzea.
Jarduerak eta materialak: Decrolyk garatu zituen jarduerak, hezkuntza-
jolasak izeneko materialetan oinarrituta zeuden eta honela sailkatuta zeuden:
PÁGINA 7
• ikus-jolas motorrak
• Jolas bisualak
• Jolas motorrak eta audiomotorrak.
• Aritmetikako hastapen-jolasak.
• Denboraren nozioari buruzko jolasak.
• Hasierako irakurketa-jolasak.
• Gramatikako eta hizkuntza ulertzeko jolasak.
• Beste jarduera batzuk: kantua, erritmikoak, lorezaintza, baratzezaintza,
animaliak zaintzea …
5.GAUR EGUN GURE IKASTETXERA EKARRIZ
Gaur egun, Ovide Decrolyren kontzeptu eta jarduera batzuk antzeman
daitezke, horien artean, garaian garaiko gazteriaren arabera hezkuntza
egokitua izan behar duenarena. Decroly-k pedagogia eta metodologia berrien
beharra azpimarratzen zuen. Horretaz gain, bere beste zenbait ideia ere
azpimarratu daitezke gaur egun bizirik dirau dutenak.
• Bizia hezkuntzaren ardatz: Gaur egun bizirik jarraitzen dute eskola
dinamikoaren jarduerek eta bizitzaren dialektikak.
• Globalizazioa hezkuntzako ikaskuntza oinarritzat: Garrantzi handia
ematen zaio motibazioari eta baita ikasleen interes gaurkotuei. Zenbait
eskolek, haurren interesa pizten duten gaien inguruko lanak
proposatzen dituzte, horien artean Decrolyren jokuak, asoziaziozkoak,
identifikaziozkoak, diskriminaziozkoak eta arretazkoak.
• Obserbazioa eta esperimentazioa eskolaren parte izatea: Ohikoa izaten
da garai hauetan ikasleak irteera batera edota laborategietara eramatea,
errealitatea zein den erakusteko.
• Irakurketaren eta idatziaren garrantzia aldatzea: Beraien lorpena
garrantzitsua da gaur egun, baina beste zenbait prioritate ere badaude.
PÁGINA 8
• Kontzeptuekiko foku berria
Hori guztia gutxi balitz, Decroly-k garrantzia handia ematen zien gurasoei eta
beraien parteartzeari beraien seme-alaben heziketan. Ovideren ustez,
gurasoek beraiek beraien haurrek aurrera eramango duten pedagogia
aukeratzeko eskubidea dute eta hori gaur egun begibistakoa da. Orain,
ikasleek ezin dituzte proiektu berriak indarrean jarri aurrez gurasoekin bilera
bat eduki gabe. Beste era batera esanda, gaur egun gurasoekin bilera egitea
ezinbestekoa da eta irakasleak horretara behartuta daude.
Amaitze aldera, Espainia mailan badira zenbait Ovide Decrolyren metodoa
jarraitzen dutenak:
• Colegio Decroly, Chamberi, Madrid.
• Colegio Decroly, San Cristóbal de la Laguna, Tenerife.
• Escola Decroly, en Barcelona.
6.BIBLIOGRAFIA
Roldán, M.J. (2018-06-25). Qué es el método Decroly. Etapa infantil.
https://www.etapainfantil.com/metodo-decroly- tik hartua.
Toledo, G.E. (2018-11-29). Ovide Decroly y su teoría global sobre el
aprendizaje. Universidad Isabel I. https://www.ui1.es/blog-ui1/ovide-decroly-y-
su-teoria-global-sobre-el-aprendizaje-tik hartua.
X, X. (2019) Ovide Decroly. Wikipedia Entziklopedia Askea (sarean). X:
X, https://eu.wikipedia.org/wiki/Ovide_Decroly
X, X. (2020) Hezkuntza Berria. Wikipedia Entziklopedia Askea (sarean). X: X,
PÁGINA 9
https://eu.wikipedia.org/wiki/Hezkuntza_Berria
X, X. (X) Estrategia de aprendizaje y modelos pedagógicos en la primera
infancia 5. Los modelos pedagógicos de la eduacación infanitl desde una
perspectiva histórica. WAECE Enciclopedia (sarean). X: X,
https://html.rincondelvago.com/ovide-decroly_teoria-y-politica-de-la-
educacion.html
Evolución histórica 5. (2012ko abenduaren 15a). Decroly en la actualidad
(blogeko mezua).

More Related Content

Similar to Ovide decroly lana

Similar to Ovide decroly lana (20)

Curriculumaren sintesia
Curriculumaren sintesia Curriculumaren sintesia
Curriculumaren sintesia
 
Paradigma Ekologikoa
Paradigma EkologikoaParadigma Ekologikoa
Paradigma Ekologikoa
 
Paradigma ekologikoa
Paradigma ekologikoaParadigma ekologikoa
Paradigma ekologikoa
 
Paradigma ekologikoa
Paradigma ekologikoaParadigma ekologikoa
Paradigma ekologikoa
 
Webquest a
Webquest aWebquest a
Webquest a
 
Mate Lana
Mate LanaMate Lana
Mate Lana
 
Hezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutuaHezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutua
 
Webquest a
Webquest aWebquest a
Webquest a
 
Webquest a
Webquest aWebquest a
Webquest a
 
Webquest a
Webquest aWebquest a
Webquest a
 
Webquest a
Webquest aWebquest a
Webquest a
 
Problema egoerak ppt bloom taxonomiarekin
Problema egoerak ppt bloom taxonomiarekinProblema egoerak ppt bloom taxonomiarekin
Problema egoerak ppt bloom taxonomiarekin
 
10. unitate didaktikoa (1)
10. unitate didaktikoa (1)10. unitate didaktikoa (1)
10. unitate didaktikoa (1)
 
10. unitate didaktikoa (1)
10. unitate didaktikoa (1)10. unitate didaktikoa (1)
10. unitate didaktikoa (1)
 
Laburpen guztiak
Laburpen guztiakLaburpen guztiak
Laburpen guztiak
 
Laburpen guztiak
Laburpen guztiakLaburpen guztiak
Laburpen guztiak
 
Altxorraren bila
Altxorraren bilaAltxorraren bila
Altxorraren bila
 
Globalizazioa
GlobalizazioaGlobalizazioa
Globalizazioa
 
Inguru lehenengo proiektua
Inguru lehenengo proiektua Inguru lehenengo proiektua
Inguru lehenengo proiektua
 
Pedagogoen lana
Pedagogoen lanaPedagogoen lana
Pedagogoen lana
 

Ovide decroly lana

  • 1. OVIDE DECROLY DIDAKTIKA OROKORRA Lakuntza Guereño, Ainhoa Muñoz Martinez, Patxi Otegui Otaño, Goizane Sanchez Iglesias, Nora Valderrama Amondarain, Paula | 2019-2020 | 2020-02-21
  • 2. PÁGINA 1 AURKIBIDEA 1. BIOGRAFIA......................................................................................................... 2 1.2. KORRONTE PEDAGOGIKOA ................................................................... 2 2.IDEIA NAGUSIAK............................................................................................... 2 3.NOLA IKASTEN DU IKASLEA ETA IRAKASLEA ............................................ 4 4.SUSTATZEN DUTEN JARDUERA ETA ANTOLAKETA MOTA ..................... 5 5.GAUR EGUN GURE IKASTETXERA EKARRIZ............................................... 7 6.BIBLIOGRAFIA................................................................................................... 8
  • 3. PÁGINA 2 1. BIOGRAFIA Jean-Ovide Decroly (1871-1932) belgikar mediku, pedagogo eta hezitzailea izan zen. Hezkuntza eta pedagogia arloetan aritu baino lehen, adimen urriko haurrekin aritu zen psikologo gisa. Haur horiekin izandako esperientzietan oinarriturik bere korronte pedagogikoa eratu zuen. Eskola, ezaguerak jasotzeaz gain, haurra gizartean bizitzen ikasteko leku gisa definitzen zuen. 1.2. KORRONTE PEDAGOGIKOA Hezkuntza Berria XIX.mendearen amaieran garatu zen korronte pedagogiko berritzailea da. Haurra modu egokian hezteko ikaskuntza aktiboa, ikaslearen autonomia, ulermena eta ekimena, ikasleen arteko harremanak eta zeharkako kurikulumak sustatzen ditu. Korronte pedagogiko honen ordezkarietako batzuk Ovide Decroly, Célestin Freinet, Paul Robin, Francesc Ferrer, Rudolf Steiner eta Maria Montessori izan ziren. 2.IDEIA NAGUSIAK Ovide Decrolyri buruz hitz egitean, batzuentzat “interesgune” deritzonaren sinonimoa dela esaten da; hala ere, gune horiek ideia sendo bat dute, ikasleei ematen zaien arreta hezkuntzaren lanaren ardatz nagusi gisa hartuta, eta hortik abiatuta ezartzen da teoria globalaren ideia. Haurrak ikaskuntzaren protagonistak izanik, motibatuak sentitzen dira eta horrela beraien arreta maila handiagoa da, ezagutzak bilakatzeko gai bilakatuz. Haurren interesguneetaz gain ondorengo beste ideia hauek aintzat hartzen ditu bere teoriak:
  • 4. PÁGINA 3 • Ez dago irakasgairik. • Gai bakoitzak ikasteko modu bat du. • Haurren behaketa metodologia nola gidatuko duten jakiteko modua da. • Esperimentazioa garrantzi handia dauka. • Haren metodologiak adin guztietako ikasleak har ditzake. • Haurrak ikaskuntzaren protagonistak dira. • Ikasteko motibazioa da garrantzitsuena. • Haurren taldekatzea. Decrolyren jakintza multzo honek (pedagogia, medikuntza eta psikologia) aukera eman zion ekarpen pedagogiko nahiko osatu bat eraikitzeko, eta hemendik abiatuta, eskola berria ulertzen lagunduko zioten zenbait elementu landu ziren. “Eskola berria” izeneko mugimenduak, hain zuzen, eskola egokitua, pertsonalizatua eta ikasleen garapenarekin lotura handia duena defendatu zuen. Dekroly-ren garaiko pentsalari garrantzitsuek eta gaur egungo pentsalariek, eskolan aldaketak bultzatu zituzten, ikaslea bere ikaskuntzaren protagonista izan zedin, ez irakaslea. Decrolyk azaldutako teoria globalaren garapena, ideia jakin bat pertzepzio errazetatik eratzen den puntutik abiatzen da, kontzeptu gero eta konplexuagoak sortuz. Hori guztia interesguneetatik sortzen da, ikasleen arreta erakartzen duten eta eguneroko erabilerarako beharrezkoak diren gaiak baino ez baitira. Beraz, ez dira irakasleak ezarritako gaiak, baizik eta, ikasleak aukeratutako gaiak. Eskolako jarduera guztiak biltzen dituen Dekrolyren proposamena oinarrizko hiru printzipioetan biltzen da: 1. Behaketa, zentzumenekin elkarreraginean aritzeko aukera gisa. 2. Elkartzea, ikasleen ideietatik eta, maila mentalean, kontzeptuen eta aurretiazko jakintzen artean harremanak eta arrazonamenduak sortzen direla ikusita.
  • 5. PÁGINA 4 3. Adierazpena, bai zehatza (ikaslearen behaketaren gauzatzea), eta bai abstraktua (sinboloak sortuz edo identifikatuz pentsamendua gauzatzea; eskulanak, besteak beste). 3.NOLA IKASTEN DU IKASLEA ETA IRAKASLEA Ovide Decroly-rentzako hezkuntza bitarteko bat izango da haurrek gizartean bizitzen ikas dezaten eta beren etorkizuna eraiki ahal izan dezaten. Hori aurrera eramateko, alde batetik, irakasleak, saioak baliagarriak direla sentiarazteko eta, gainera, haurrak beren gaitasunak eta trebetasunak ezagutzeko, gai izan daitezen eragin behar dute. Horren helburu nagusia, eskolak haurren hezkuntza iragazkorra izatea ahalbidetzea da, ideiak eta kontzeptuak lotzen dituen bitartean. Horrela, irakasle dekroliarren eginkizuna ez da eskolatze uniforme eta inpertsonala transmititzea, baizik eta ikasleekin bat egiten saiatzea eta bestetasuna onartzea. Ideologia horren ardatz gisa praktika eta esperimentazioa sustatzea da, ikasleak esperimentatuz ikas dezaten, eta dagoeneko aipatu den bezala, jokoari aukera pribilegiatua emanez egoera didaktikoen barruan. Hori gutxi balitz, irakasleak talde homogeneoak sortzetik ihes egiten du, eta haur gutxirekin talde heterogeneoak izatea nahiago du, bakoitzari behar bezala erantzun ahal izateko, motibazioa eta ikaskuntzaren haria galdu gabe. Bestetik, ikasleen kasuan, haurrek gai izan behar dute ahaleginaren balioa eta ondo egindako lanaren gogobetetasuna aurkitzeko. Horrela, haurra bere ingurunera egokitu ahal izango da, eta bere beharrak identifikatzeko gai izango da, haiek asetzeko eta gizartean integratzeko.
  • 6. PÁGINA 5 Gainera, funtsezkoa da uneoro haurren beharrak eta interesak protagonista izatea eta haiek izatea irakaskuntzaren planteamendua bultzatzen dutenak. 4.SUSTATZEN DUTEN JARDUERA ETA ANTOLAKETA MOTA Ovide Decrolyren metodoan, ez daude ikasgaiak, ahatik, gai bakoitzak ikasteko modu bat du, esperimentazioak garrantzi handia du eta haurrak modu zehatz batean antolatzen dituzte. Aurreko ideia horiek garatzeko, Ovide Decroly-k bitarteko hauek erabili zituen: 1. Natura behatzea, ikasleen interesa pizteko estrategia gisa. 2. Lehenik osorik ikasten duen ikasleak eta gero bere atalak. Hau da, ikaskuntza globala. 3. Ikaslea hezkuntza-jarduera guztiaren zentroa da, hau da, paidozentrismoa. 4. Errealitateak ikasleei ere irakatsi behar die, hau da, ikasleen benetako testuingurua. 5. Jolasak bizitzarako ezagutzak eskuratzeko aukera ematen die ikasleei. 6. Funtsezko behar jakin batzuetatik mugitzen dira ikasleak, hala nola, jatea, lo egitea, arnasa hartzea, higienea… Aurretik aipatutako guztia, Decrolyren ideologia pedagogikoa sintetizatzea ahalbidetzen du. Izan ere, hezkuntza-egintza praktikatzera eta esperimentatzera bideratu behar da, ikasleei esperimentatuz ikasteko aukera emanez, hauen interesei garrantzia emanez, kontuan hartuta eskola testuinguruan tresna garrantzitsu gisa.
  • 7. PÁGINA 6 Haurrak antolatzeko eta pedagogia modu arrakastatsu batean egiteko, haurren adina ez ezik, garrantzitsua izango da kontuan hartzea, garapen maila, gaitasun kognitiboa eta ikaskuntza erritmoa. Haur bakoitzak ikaskuntza-erritmo desberdina du, eta hori errespetatu egin behar da, motibatuta eta interesatzen zaizkien gauzak ikasteko gai senti daitezen. Ikaskuntzaren dagokionez, egoera berriak eskatzen ditu eta esperientzia pertsonala izan behar da. Ikaskuntza aurkikuntzaren bidez egin behar da, dogmatismo guztiak eta errealitatetik kanporako irteerak erraztuko dituen irakaskuntza librearen bidez baino gehiago. Hiru ikasketa mota proposatu zituen: intelektuala, sentsoriala eta morala; eta ikasketa integrala egitea proposatu zuen. Eskolak ikaskuntzaren alde egin behar zuen, haurra oinarrizko beharren konponbidean hasteko. Baina ziurtatzen zuen ikaskuntza modu eraginkorrean egokitu ezean, hori ez zela haurraren bizitzan islatuko. Hezkuntza-jardueren antolaketari dagokionez, honako hau adierazi du: "Gaiek bi ariketa-talde desberdin parte hartzeko moduan jokatzen da,funtsezko prozesu psikikoen bi taldeak kontuan hartuta: A) Inpresioa eta pertzepzioa. B) Elkartzea eta orokortzea; gogoeta eta epaiketa. Decrolyren iritziz, programak honako arau hauek izan behar ditu oinarri: A) Unitatea tenkatzea. B) Ahalik eta pentsamolde gehien hitzartzea. C) Nahitaezko gutxieneko ezagutza-kopuru bat eskuratzeko aukera ematea. D) Haurrek izan behar dituzten ahalmen guztien garapen integrala eta ingurune natural eta sozialera egokitzen laguntzea. Jarduerak eta materialak: Decrolyk garatu zituen jarduerak, hezkuntza- jolasak izeneko materialetan oinarrituta zeuden eta honela sailkatuta zeuden:
  • 8. PÁGINA 7 • ikus-jolas motorrak • Jolas bisualak • Jolas motorrak eta audiomotorrak. • Aritmetikako hastapen-jolasak. • Denboraren nozioari buruzko jolasak. • Hasierako irakurketa-jolasak. • Gramatikako eta hizkuntza ulertzeko jolasak. • Beste jarduera batzuk: kantua, erritmikoak, lorezaintza, baratzezaintza, animaliak zaintzea … 5.GAUR EGUN GURE IKASTETXERA EKARRIZ Gaur egun, Ovide Decrolyren kontzeptu eta jarduera batzuk antzeman daitezke, horien artean, garaian garaiko gazteriaren arabera hezkuntza egokitua izan behar duenarena. Decroly-k pedagogia eta metodologia berrien beharra azpimarratzen zuen. Horretaz gain, bere beste zenbait ideia ere azpimarratu daitezke gaur egun bizirik dirau dutenak. • Bizia hezkuntzaren ardatz: Gaur egun bizirik jarraitzen dute eskola dinamikoaren jarduerek eta bizitzaren dialektikak. • Globalizazioa hezkuntzako ikaskuntza oinarritzat: Garrantzi handia ematen zaio motibazioari eta baita ikasleen interes gaurkotuei. Zenbait eskolek, haurren interesa pizten duten gaien inguruko lanak proposatzen dituzte, horien artean Decrolyren jokuak, asoziaziozkoak, identifikaziozkoak, diskriminaziozkoak eta arretazkoak. • Obserbazioa eta esperimentazioa eskolaren parte izatea: Ohikoa izaten da garai hauetan ikasleak irteera batera edota laborategietara eramatea, errealitatea zein den erakusteko. • Irakurketaren eta idatziaren garrantzia aldatzea: Beraien lorpena garrantzitsua da gaur egun, baina beste zenbait prioritate ere badaude.
  • 9. PÁGINA 8 • Kontzeptuekiko foku berria Hori guztia gutxi balitz, Decroly-k garrantzia handia ematen zien gurasoei eta beraien parteartzeari beraien seme-alaben heziketan. Ovideren ustez, gurasoek beraiek beraien haurrek aurrera eramango duten pedagogia aukeratzeko eskubidea dute eta hori gaur egun begibistakoa da. Orain, ikasleek ezin dituzte proiektu berriak indarrean jarri aurrez gurasoekin bilera bat eduki gabe. Beste era batera esanda, gaur egun gurasoekin bilera egitea ezinbestekoa da eta irakasleak horretara behartuta daude. Amaitze aldera, Espainia mailan badira zenbait Ovide Decrolyren metodoa jarraitzen dutenak: • Colegio Decroly, Chamberi, Madrid. • Colegio Decroly, San Cristóbal de la Laguna, Tenerife. • Escola Decroly, en Barcelona. 6.BIBLIOGRAFIA Roldán, M.J. (2018-06-25). Qué es el método Decroly. Etapa infantil. https://www.etapainfantil.com/metodo-decroly- tik hartua. Toledo, G.E. (2018-11-29). Ovide Decroly y su teoría global sobre el aprendizaje. Universidad Isabel I. https://www.ui1.es/blog-ui1/ovide-decroly-y- su-teoria-global-sobre-el-aprendizaje-tik hartua. X, X. (2019) Ovide Decroly. Wikipedia Entziklopedia Askea (sarean). X: X, https://eu.wikipedia.org/wiki/Ovide_Decroly X, X. (2020) Hezkuntza Berria. Wikipedia Entziklopedia Askea (sarean). X: X,
  • 10. PÁGINA 9 https://eu.wikipedia.org/wiki/Hezkuntza_Berria X, X. (X) Estrategia de aprendizaje y modelos pedagógicos en la primera infancia 5. Los modelos pedagógicos de la eduacación infanitl desde una perspectiva histórica. WAECE Enciclopedia (sarean). X: X, https://html.rincondelvago.com/ovide-decroly_teoria-y-politica-de-la- educacion.html Evolución histórica 5. (2012ko abenduaren 15a). Decroly en la actualidad (blogeko mezua).