SlideShare a Scribd company logo
1 of 10
Download to read offline
1
AURKIBIDEA
1. SARRERA .............................................................................................. 2
2. BIOGRAFIA ........................................................................................... 3
3. PLANTEAMENDU PEDAGOGIKOA......................................................... 4
3.1 PRAKTIKAN JARTZEA ...................................................................... 7
4. NOLA APLIKATU GAUR EGUN HAUR HEZKUNTZAN .............................. 8
5. BIBLIOGRAFIA....................................................................................... 9
2
1. SARRERA
Lan honetan, Paulo Freire pedagogoaren ideiak bilduko ditugu. Lehenik eta
behin, bere bibliografia azalduko dugu haren ideiak hobeto ulertzeko asmoz. Honekin
batera, bere garaiko, kokapen historiko, kultural eta ekonomikoa aztertuko dugu,
eragin handia izan zuelako bere pentsamenduaren garapenean. Lan honen funtsa,
Freirek planteatutako metodologia aztertzeaz gain, gaur egun haur hezkuntzako
etapan zein aplikazio praktiko izan ditzakeen izango da.
3
2. BIOGRAFIA
Paulo Freire Recifen (Pernambunco) jaio zen 1921ean eta Sao Paulon (Brasil) hil
zen. Bere jaioterrian zuzenbidea ikasi zuen. Bere lanak ulertu ahal izateko,
ezinbestekoa da bere bizilekuaren testuingurua ezagutzea: Brasileko garapen
ekonomiko eta sozialaren prozesua. “Kultura isildua” bizi zuen herrialdea zen eta
gizarte “itxiaren” (hierarkizatua) eta gizarte demokratikoaren (herria da protagonista)
arteko trantsizioa egon zen. 1944an Lehen Hezkuntzako irakaslea zen Elza Maia Costa
de Oliveirarekin ezkondu zen eta honek, hezkuntza eta kulturarekiko interesa
piztuarazi zion.
1963. urtean, Brasilgo Joao Presidenteak helduentzako alfabetizazio programak
herrialdean zehar garatzeko gonbidapena egin zion eta baita Oinarrizko Hezkuntzaren
Mugimenduan lan egiteko. Baina 1964. urtean egon zen militar estatu kolpearen
ondorioz, hezkuntza esperientzia hau eten eta Txilera erbesteratua izan zen. Txilen
egon zen urteetan (1964-1969) bere doktore tesia egin eta argitaratu zuen: “La
educación como práctica de la libertad”.
1969an, Unesco erakundeak hezkuntzan aditu izendatu zuen. 70. hamarkadan
zehar, Afrikako hainbat herrialdeetan aholkulari bezala aritu zen herrialde hauek
berreraikitzeko alfabetizazio programen bitartez. Garai honetan, hainbat argitalpen
garrantzitsu egin zituen.
1989.urtean Sao Pauloko udal-hauteskundeak irabazi zituen. Horregatik,
hezkuntzako udal-idazkari izendatu zuten. Kargu hau 1991. urtera arte betetzen du eta
denboraldi horretan, eskoletako gestio demokratikoari, curriculumaren erreformari eta
gazte zein helduen alfabetizazioari arreta berezia eskaintzen dio. Hezkuntzaren
politikari eta udal esperientzien buruzko hainbat lan argitaratzen ditu.
4
3. PLANTEAMENDU PEDAGOGIKOA
Freireren obra, hezkuntza popularreko eta liberaleko esanguratsuenetako bat da.
Freireren planteamendu pedagogikoak nahiz eta izaera politikoa eduki, ez zen
dogmatikoa, hortaz, ez da egokitzeko pedagogia bat, eraldatzekoa baizik.
Nahiz eta Freire, lehen aipatutako testuinguru zailean bizi zen, bere
pentsamenduak aldaketarako eta transformaziorako perspektiba berriak eskaintzen
zituen.
Bere lehenengo obrak, “La Educación como Práctica de la Libertad (1969)”,
ondorengo ideia hau azpimarratu nahi zuen: izakia bukatugabea dela, hau da, ez
dagoela munduan objektu soil bat bezala, baizik eta bere testuinguruan integratu,
esku-hartu eta mundua eraldatzeko gai den subjektutzat hartzen du. Beraz,
eraldatzeko gai den izakiak garelarik, hezkuntza-prozesuak ezin du ezagutza jakin
batzuk soilik irakastera mugatu. Honi aurre egiteko, Freirek hezkuntza liberadorea
proposatu zuen. Hortaz, mundua eraldatzeko ezinbestekoa da norbere burua eta
ingurua ezagutzea eta horren kontzientzia hartzea.
Hezkuntzaren arazo nagusiak, bereziki, ez dira pedagogiari dagozkionak, politikari
baizik. Bere kritika pedagogikoa, praxis politiko eta kultural bezala azaleratzen da.
Lehen aipaturiko hezkuntza liberadore honen praktika, problematizazioaren
metodoan oinarritzen da. Hau da, hezitzaileak ezin du jakinduria guztia duen jarrera
bat eduki, ezta ezer ez dakien pertsonarena ere. Baizik eta errealistagoa eta xumeagoa
duen jarrera hartu behar du.
Analfabetoa (haurra zein heldua) ez da subjektu ezjakina, izan ere, bere
esperientzia edozein izanda ere, bere jakinduria propioa eta errealitatea ulertzeko
modua pilatzen joan da (“nadie ignora todo, nadie sabe todo”).
5
Freirek ikaskuntza dialogikoa bultzatzen zuen, norbere buruaz eta inguruko
moduaz jabetzeko. Ezagutza dialogiko hau, Freirek, alfabetizazioaren metodoaren
bidez eraman zuen praktikara gazte zein helduekin egindako ekintzen bidez, bai
Brasilen, eta baita beste hainbat herrialdetan ere. Metodo honen etapa ezberdinen
helburua, subjektu bakoitzaren errealitate kulturala kontuan hartuz, baldintza sozial,
politiko eta ekonomikoekin erlazionatzea da, analfabetoen testuingurua ulertu ahal
izateko.
Freirek dioen bezala, politika hezkuntzaren parte da eta ezinezkoa da politikarik
gabeko hezkuntza bat existitzea. Horrek ez du esan nahi, hezitzaileak bere
pentsamendu propioa inposatu behar dienik ikasleei; hori, jarrera autoritarioa izango
litzatekeelako. Bai hezitzaileak, bai ikasleak beren pentsamendu zein amets propioak
izateko eskubidea dutela aldarrikatzen du.
Freirek esaten zuenez, hezkuntzak oso beharrezkoak ditu bai formazio tekniko eta
zientifikoak, bai ametsak eta utopiak.
 Mundua eraldatzeko tresnak / PRAKTIKA
Freireren praktika pedagogikoa bi testuingurutan garatzen da:
Lehenengo testuingurua bere jaioterriarekiko (Refice, Brasil) duen konpromiso
politiko-sozialean, eta bere metodoa erabiliz lehen alfabetizazio kanpainak egiten
dituenean ematen da.
Bigarren testuingurua berriz, Sao Paulo udalerrian idazkari kargua hartzen duenean
ematen da, hiria eraldatzeko zereginarekin topatzen denean. Praktika horretan, eduki
politikoa izango da nagusi.
Freireren metodoak munduarekiko ikuspegi berri bat “ikastea” du helburu. Metodo
honen abiapuntua, kultura zirkuluak dira, non probatutako praxisetan oinarritzen den
eta herriak eztabaida-taldeetan parte hartzen duen.
6
 Norantz bideratu praktika?
Freireren praxisa eskola modelo esplizitu batean dago ezarrita (eskola publiko
popularrean) eta oinarriko hiru helburu asetzen saiatzen da:
1. Lehenengo helburua, alderdi popularrekoei (maila sozio-ekonomiko baxuko
langileak: nekazariak, baserritarrak…) eskola sarbidea eta iraunkortasuna
erraztea da.
2. Bigarren helburua, eskola popularrak pedagogiako demokratizazioa eskatzea
da, horretarako, beharrezkoa da alderdi popularraren parte-hartze politikoa
egotea eskola ezberdin bat sortzeko.
3. Hirugarren helburua, administrazio politikoentzat erronka bat den
hezkuntzaren kalitatea bermatzea da. Erronka hau oinarrizko bi esku-
hartzerekin eramaten da aurrera: curriculum interdiziplinala eta irakasleen
formazio etengabea. Material berrien sorkuntza eta batez ere lan kolektibo eta
solidarioa dira hezkuntza ezberdin baten tresnak.
Hezkuntzarekiko bere pentsamenduak politikaren bi alderdiak ezeztatzen ditu.
Alde batetik, eskuin alderdia, parte-hartzea baztertzen duelako eta injustiziak, gabeziak
eta alderdi popularreko eskolen abandonuak gainditzen ahalegintzen ez delako. Eta
beste aldetik, ezker alderdia, autoritarioa, pedagogia kritikoaren lana gutxiesten
duelako, idealista eta popularra dela esanez.
Freirek, 1991n idazkari-lanak erdibidean uzten ditu gizarte zintzoago, inklusiboago
eta feministago baten alde lan egiteko ilusioz. Freirek baieztatzen du, zapalduta
dagoen errealitate guztien askatasuna dela hezkuntzaren helburua. Baina, politiko
errealista bezala, badaki hezkuntza munduaren eraldakuntzen giltza dela. Era berean,
badakigu munduaren aldaketak hezkuntzaren zereginak direla.
Behin zeregin politikoa alde batera utzita, Freirek lanean jarraituko du gizarte
irekiago baten alde eta alderdi popularreko interesen alde.
7
3.1 PRAKTIKAN JARTZEA
Freire kalera ateratzen zen jendea elkarrizketatzera, komunitateko pertsonekin
modu ireki eta intimo batean hitz egiteko. Hau zen erabiltzen zuen metodoa eta
munduaren hitzak, esaldiak, adierazteko moduak… ulertzeko metodoa.
Bere asmoa, batez ere jendearekin dialogatzea zen. Pertsonen arazoetara
hurbiltzea, baita munduarekiko zuten ikuspegi propioak zeintzuk ziren. Horrela sortu
zen alfabetizazio-metodoa.
 Eskola-gizartearen interakzioa
Hezkuntza berritzailearen lehenengo bulkadak guraso eta irakasle zirkuluak izan
ziren. Honen helburua, eskola eta gizartearen arteko interakzioa egotea zen, hau da,
eskolako eta gizarteko bizitzen artekoa. Zirkulu hauen helburua ez da teorikoki ez
akademikoki formatzea, gurasoen eta irakasleen arteko eztabaiden bidez eskolako zein
gizarteko arazoak analizatzea baizik.
Eskola komunikazioaren eta akzio sozialaren espazio ireki bat da eta zirkuluak
komunitatearen eta parte-hartzearen tresnak dira. Guraso eta irakasle zirkuluak
kultura zirkuluetara zabaltzen dira. Zirkulu hauek, herri guztiarentzat irekiak dira,
alfabeto izan ala ez. Zirkulu hauen oinarria eztabaida da. Hauetan, irakaslea
ordezkatzen duen koordinatzaile bat dago eta dialogoak klase magistralak eta
eztabaidak, ikasgaiak ordezkatzen ditu. Hortaz, existitzen da ikasteko beste modu bat
eta komunitarioagoa den eskola bat, adin eta maila guztiak onartzen dituena.
1964. urterako 2.000 kultura zirkulu inauguratuko zirela aurreikusi zen, bi milioi
alfabetizaturi kasu egiteko asmoz. Hau zen hezkuntza akzioaren itxaropena eta
etorkizuna. Baina, diktadura berriari ez zitzaionez komeni, Freire erbesteratua izan zen.
8
Azkenik, Freirek honela laburbiltzen du eskola: ez da espazio fisiko bat, lanerako
giro, postura eta izateko era baizik. Guraso eta irakasle zirkuluak eta kultura zirkuluak
tresna aktiboak dira elkarrekin jakituria eraikitzeko.
4. NOLA APLIKATU GAUR EGUN HAUR HEZKUNTZAN
Freire-ren planteamendu pedagogikoak eragin handia izan du eskolaren
garapenean. Bere pentsamendua praktikara eraman ahal izateko honako ideia hauek
hartu ditugu kontuan: lehenik eta behin, hezitzailearen jarreran zentratu gara. Aipatu
bezala, honek izango duen rola ez da autoritarioa izango eta ez du jakinduria guztia
duela erakutsiko. Jarrera xumeago bat izango du. Adibidez, haurrak galdera edo
zerbaiten inguruko jakin-mina duenean, irakasleak ez dio zuzenean erantzuna emango,
aldiz, galderen edo esperimentazioaren bidez planteatuko du erantzuna, haurrak
subjektu aktibo izanik. “Por eso la alfabetización no puede hacerse desde arriba hacia
abajo, como una donación o una imposición, sino desde dentro hacia fuera, por el
propio analfabeto y con la simple colaboración del educador”.
Bestetik, ikaskuntza dialogikoa azpimarratu nahiko genuke. Hau, barne nahiz
kanpoko ezagutzak garatzea du helburu, horretarako funtsezkoa da haurraren
esperientzietatik abiatzea. Adibide bezala balio dezakeen jarduera bat hurrengo hau
izango litzateke; taldean, gurasoen edo ingurukoen lanbide baten inguruan aztertzeko
eskatuko zaie. Egun batzuen buruan, ikaskideekin partekatuko dute. Modu horretan,
haiek aztertutakoari zentzua emango diote eta gainontzekoen esperientzietatik ikasiko
dute.
Esanguratsua iruditzen zaigun beste ideietako bat, hezitzaileak eta ikasleak beren
pentsamendu eta amets propioak izateko eta adierazteko eskubidea aldarrikatzen dela
da. Ideia hau, aniztasunaren onarpenean oinarritzen da. Hau da haur bakoitza den
bezalakoa izatea bultzatzen da eta bere behar indibidualei erantzuten saiatzen da
hezitzailea, bere pentsamenduaren eraikuntzan gehiegi esku-hartu gabe. “La
educación, en verdad, necesita tanto de formación técnica, científica y profesional
como de sueños y utopías”.
9
5. BIBLIOGRAFIA
Freire, M., y Requejo, A. (2005). Paulo Freire: entre la opresión y la esperanza. En Ciss
Praxis (Ed.), Pedagogías del siglo XX (pp.131-142). España: Wolters kluwer
educacion.

More Related Content

Similar to Paulo Freire

Paulo freire (1)
Paulo freire (1)Paulo freire (1)
Paulo freire (1)uzuxunago
 
Paulo freire (1)
Paulo freire (1)Paulo freire (1)
Paulo freire (1)uzuxunago
 
Didaktika eskola alternatiboak
Didaktika eskola alternatiboakDidaktika eskola alternatiboak
Didaktika eskola alternatiboakAne Porras
 
Alexander neill eta eskola alternatiboak
Alexander neill eta eskola alternatiboakAlexander neill eta eskola alternatiboak
Alexander neill eta eskola alternatiboakEuri Etxezarraga
 
Alexander neill eta eskola alternatiboak
Alexander neill eta eskola alternatiboakAlexander neill eta eskola alternatiboak
Alexander neill eta eskola alternatiboakEuri Etxezarraga
 
10. baliabideen sintesia
10. baliabideen sintesia10. baliabideen sintesia
10. baliabideen sintesiaEquipoa754
 
Hezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutuaHezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutuaandertms
 
10. baliabideen sintesia
10. baliabideen sintesia10. baliabideen sintesia
10. baliabideen sintesiaEquipoa754
 
Problema egoerak ppt bloom taxonomiarekin
Problema egoerak ppt bloom taxonomiarekinProblema egoerak ppt bloom taxonomiarekin
Problema egoerak ppt bloom taxonomiarekinprofestrinitarias
 
Pedagogoen alderaketa
Pedagogoen alderaketaPedagogoen alderaketa
Pedagogoen alderaketaJuneMateo
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakuzuxunago
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakuzuxunago
 

Similar to Paulo Freire (20)

Paulo freire (1)
Paulo freire (1)Paulo freire (1)
Paulo freire (1)
 
Paulo freire (1)
Paulo freire (1)Paulo freire (1)
Paulo freire (1)
 
Didaktika eskola alternatiboak
Didaktika eskola alternatiboakDidaktika eskola alternatiboak
Didaktika eskola alternatiboak
 
TXOSTENA
TXOSTENATXOSTENA
TXOSTENA
 
Freire aurkezpena
Freire aurkezpenaFreire aurkezpena
Freire aurkezpena
 
Alexander neill eta eskola alternatiboak
Alexander neill eta eskola alternatiboakAlexander neill eta eskola alternatiboak
Alexander neill eta eskola alternatiboak
 
Alexander neill eta eskola alternatiboak
Alexander neill eta eskola alternatiboakAlexander neill eta eskola alternatiboak
Alexander neill eta eskola alternatiboak
 
Peagogoen lana
Peagogoen lanaPeagogoen lana
Peagogoen lana
 
TXOSTENA
TXOSTENATXOSTENA
TXOSTENA
 
10. baliabideen sintesia
10. baliabideen sintesia10. baliabideen sintesia
10. baliabideen sintesia
 
Gaitasunak[1]
Gaitasunak[1]Gaitasunak[1]
Gaitasunak[1]
 
Hezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutuaHezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutua
 
10. baliabideen sintesia
10. baliabideen sintesia10. baliabideen sintesia
10. baliabideen sintesia
 
Ovide Decroly
Ovide Decroly Ovide Decroly
Ovide Decroly
 
Ovide decroly lana
Ovide decroly lanaOvide decroly lana
Ovide decroly lana
 
Ikt txostena
Ikt txostenaIkt txostena
Ikt txostena
 
Problema egoerak ppt bloom taxonomiarekin
Problema egoerak ppt bloom taxonomiarekinProblema egoerak ppt bloom taxonomiarekin
Problema egoerak ppt bloom taxonomiarekin
 
Pedagogoen alderaketa
Pedagogoen alderaketaPedagogoen alderaketa
Pedagogoen alderaketa
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointak
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointak
 

Paulo Freire

  • 1.
  • 2. 1 AURKIBIDEA 1. SARRERA .............................................................................................. 2 2. BIOGRAFIA ........................................................................................... 3 3. PLANTEAMENDU PEDAGOGIKOA......................................................... 4 3.1 PRAKTIKAN JARTZEA ...................................................................... 7 4. NOLA APLIKATU GAUR EGUN HAUR HEZKUNTZAN .............................. 8 5. BIBLIOGRAFIA....................................................................................... 9
  • 3. 2 1. SARRERA Lan honetan, Paulo Freire pedagogoaren ideiak bilduko ditugu. Lehenik eta behin, bere bibliografia azalduko dugu haren ideiak hobeto ulertzeko asmoz. Honekin batera, bere garaiko, kokapen historiko, kultural eta ekonomikoa aztertuko dugu, eragin handia izan zuelako bere pentsamenduaren garapenean. Lan honen funtsa, Freirek planteatutako metodologia aztertzeaz gain, gaur egun haur hezkuntzako etapan zein aplikazio praktiko izan ditzakeen izango da.
  • 4. 3 2. BIOGRAFIA Paulo Freire Recifen (Pernambunco) jaio zen 1921ean eta Sao Paulon (Brasil) hil zen. Bere jaioterrian zuzenbidea ikasi zuen. Bere lanak ulertu ahal izateko, ezinbestekoa da bere bizilekuaren testuingurua ezagutzea: Brasileko garapen ekonomiko eta sozialaren prozesua. “Kultura isildua” bizi zuen herrialdea zen eta gizarte “itxiaren” (hierarkizatua) eta gizarte demokratikoaren (herria da protagonista) arteko trantsizioa egon zen. 1944an Lehen Hezkuntzako irakaslea zen Elza Maia Costa de Oliveirarekin ezkondu zen eta honek, hezkuntza eta kulturarekiko interesa piztuarazi zion. 1963. urtean, Brasilgo Joao Presidenteak helduentzako alfabetizazio programak herrialdean zehar garatzeko gonbidapena egin zion eta baita Oinarrizko Hezkuntzaren Mugimenduan lan egiteko. Baina 1964. urtean egon zen militar estatu kolpearen ondorioz, hezkuntza esperientzia hau eten eta Txilera erbesteratua izan zen. Txilen egon zen urteetan (1964-1969) bere doktore tesia egin eta argitaratu zuen: “La educación como práctica de la libertad”. 1969an, Unesco erakundeak hezkuntzan aditu izendatu zuen. 70. hamarkadan zehar, Afrikako hainbat herrialdeetan aholkulari bezala aritu zen herrialde hauek berreraikitzeko alfabetizazio programen bitartez. Garai honetan, hainbat argitalpen garrantzitsu egin zituen. 1989.urtean Sao Pauloko udal-hauteskundeak irabazi zituen. Horregatik, hezkuntzako udal-idazkari izendatu zuten. Kargu hau 1991. urtera arte betetzen du eta denboraldi horretan, eskoletako gestio demokratikoari, curriculumaren erreformari eta gazte zein helduen alfabetizazioari arreta berezia eskaintzen dio. Hezkuntzaren politikari eta udal esperientzien buruzko hainbat lan argitaratzen ditu.
  • 5. 4 3. PLANTEAMENDU PEDAGOGIKOA Freireren obra, hezkuntza popularreko eta liberaleko esanguratsuenetako bat da. Freireren planteamendu pedagogikoak nahiz eta izaera politikoa eduki, ez zen dogmatikoa, hortaz, ez da egokitzeko pedagogia bat, eraldatzekoa baizik. Nahiz eta Freire, lehen aipatutako testuinguru zailean bizi zen, bere pentsamenduak aldaketarako eta transformaziorako perspektiba berriak eskaintzen zituen. Bere lehenengo obrak, “La Educación como Práctica de la Libertad (1969)”, ondorengo ideia hau azpimarratu nahi zuen: izakia bukatugabea dela, hau da, ez dagoela munduan objektu soil bat bezala, baizik eta bere testuinguruan integratu, esku-hartu eta mundua eraldatzeko gai den subjektutzat hartzen du. Beraz, eraldatzeko gai den izakiak garelarik, hezkuntza-prozesuak ezin du ezagutza jakin batzuk soilik irakastera mugatu. Honi aurre egiteko, Freirek hezkuntza liberadorea proposatu zuen. Hortaz, mundua eraldatzeko ezinbestekoa da norbere burua eta ingurua ezagutzea eta horren kontzientzia hartzea. Hezkuntzaren arazo nagusiak, bereziki, ez dira pedagogiari dagozkionak, politikari baizik. Bere kritika pedagogikoa, praxis politiko eta kultural bezala azaleratzen da. Lehen aipaturiko hezkuntza liberadore honen praktika, problematizazioaren metodoan oinarritzen da. Hau da, hezitzaileak ezin du jakinduria guztia duen jarrera bat eduki, ezta ezer ez dakien pertsonarena ere. Baizik eta errealistagoa eta xumeagoa duen jarrera hartu behar du. Analfabetoa (haurra zein heldua) ez da subjektu ezjakina, izan ere, bere esperientzia edozein izanda ere, bere jakinduria propioa eta errealitatea ulertzeko modua pilatzen joan da (“nadie ignora todo, nadie sabe todo”).
  • 6. 5 Freirek ikaskuntza dialogikoa bultzatzen zuen, norbere buruaz eta inguruko moduaz jabetzeko. Ezagutza dialogiko hau, Freirek, alfabetizazioaren metodoaren bidez eraman zuen praktikara gazte zein helduekin egindako ekintzen bidez, bai Brasilen, eta baita beste hainbat herrialdetan ere. Metodo honen etapa ezberdinen helburua, subjektu bakoitzaren errealitate kulturala kontuan hartuz, baldintza sozial, politiko eta ekonomikoekin erlazionatzea da, analfabetoen testuingurua ulertu ahal izateko. Freirek dioen bezala, politika hezkuntzaren parte da eta ezinezkoa da politikarik gabeko hezkuntza bat existitzea. Horrek ez du esan nahi, hezitzaileak bere pentsamendu propioa inposatu behar dienik ikasleei; hori, jarrera autoritarioa izango litzatekeelako. Bai hezitzaileak, bai ikasleak beren pentsamendu zein amets propioak izateko eskubidea dutela aldarrikatzen du. Freirek esaten zuenez, hezkuntzak oso beharrezkoak ditu bai formazio tekniko eta zientifikoak, bai ametsak eta utopiak.  Mundua eraldatzeko tresnak / PRAKTIKA Freireren praktika pedagogikoa bi testuingurutan garatzen da: Lehenengo testuingurua bere jaioterriarekiko (Refice, Brasil) duen konpromiso politiko-sozialean, eta bere metodoa erabiliz lehen alfabetizazio kanpainak egiten dituenean ematen da. Bigarren testuingurua berriz, Sao Paulo udalerrian idazkari kargua hartzen duenean ematen da, hiria eraldatzeko zereginarekin topatzen denean. Praktika horretan, eduki politikoa izango da nagusi. Freireren metodoak munduarekiko ikuspegi berri bat “ikastea” du helburu. Metodo honen abiapuntua, kultura zirkuluak dira, non probatutako praxisetan oinarritzen den eta herriak eztabaida-taldeetan parte hartzen duen.
  • 7. 6  Norantz bideratu praktika? Freireren praxisa eskola modelo esplizitu batean dago ezarrita (eskola publiko popularrean) eta oinarriko hiru helburu asetzen saiatzen da: 1. Lehenengo helburua, alderdi popularrekoei (maila sozio-ekonomiko baxuko langileak: nekazariak, baserritarrak…) eskola sarbidea eta iraunkortasuna erraztea da. 2. Bigarren helburua, eskola popularrak pedagogiako demokratizazioa eskatzea da, horretarako, beharrezkoa da alderdi popularraren parte-hartze politikoa egotea eskola ezberdin bat sortzeko. 3. Hirugarren helburua, administrazio politikoentzat erronka bat den hezkuntzaren kalitatea bermatzea da. Erronka hau oinarrizko bi esku- hartzerekin eramaten da aurrera: curriculum interdiziplinala eta irakasleen formazio etengabea. Material berrien sorkuntza eta batez ere lan kolektibo eta solidarioa dira hezkuntza ezberdin baten tresnak. Hezkuntzarekiko bere pentsamenduak politikaren bi alderdiak ezeztatzen ditu. Alde batetik, eskuin alderdia, parte-hartzea baztertzen duelako eta injustiziak, gabeziak eta alderdi popularreko eskolen abandonuak gainditzen ahalegintzen ez delako. Eta beste aldetik, ezker alderdia, autoritarioa, pedagogia kritikoaren lana gutxiesten duelako, idealista eta popularra dela esanez. Freirek, 1991n idazkari-lanak erdibidean uzten ditu gizarte zintzoago, inklusiboago eta feministago baten alde lan egiteko ilusioz. Freirek baieztatzen du, zapalduta dagoen errealitate guztien askatasuna dela hezkuntzaren helburua. Baina, politiko errealista bezala, badaki hezkuntza munduaren eraldakuntzen giltza dela. Era berean, badakigu munduaren aldaketak hezkuntzaren zereginak direla. Behin zeregin politikoa alde batera utzita, Freirek lanean jarraituko du gizarte irekiago baten alde eta alderdi popularreko interesen alde.
  • 8. 7 3.1 PRAKTIKAN JARTZEA Freire kalera ateratzen zen jendea elkarrizketatzera, komunitateko pertsonekin modu ireki eta intimo batean hitz egiteko. Hau zen erabiltzen zuen metodoa eta munduaren hitzak, esaldiak, adierazteko moduak… ulertzeko metodoa. Bere asmoa, batez ere jendearekin dialogatzea zen. Pertsonen arazoetara hurbiltzea, baita munduarekiko zuten ikuspegi propioak zeintzuk ziren. Horrela sortu zen alfabetizazio-metodoa.  Eskola-gizartearen interakzioa Hezkuntza berritzailearen lehenengo bulkadak guraso eta irakasle zirkuluak izan ziren. Honen helburua, eskola eta gizartearen arteko interakzioa egotea zen, hau da, eskolako eta gizarteko bizitzen artekoa. Zirkulu hauen helburua ez da teorikoki ez akademikoki formatzea, gurasoen eta irakasleen arteko eztabaiden bidez eskolako zein gizarteko arazoak analizatzea baizik. Eskola komunikazioaren eta akzio sozialaren espazio ireki bat da eta zirkuluak komunitatearen eta parte-hartzearen tresnak dira. Guraso eta irakasle zirkuluak kultura zirkuluetara zabaltzen dira. Zirkulu hauek, herri guztiarentzat irekiak dira, alfabeto izan ala ez. Zirkulu hauen oinarria eztabaida da. Hauetan, irakaslea ordezkatzen duen koordinatzaile bat dago eta dialogoak klase magistralak eta eztabaidak, ikasgaiak ordezkatzen ditu. Hortaz, existitzen da ikasteko beste modu bat eta komunitarioagoa den eskola bat, adin eta maila guztiak onartzen dituena. 1964. urterako 2.000 kultura zirkulu inauguratuko zirela aurreikusi zen, bi milioi alfabetizaturi kasu egiteko asmoz. Hau zen hezkuntza akzioaren itxaropena eta etorkizuna. Baina, diktadura berriari ez zitzaionez komeni, Freire erbesteratua izan zen.
  • 9. 8 Azkenik, Freirek honela laburbiltzen du eskola: ez da espazio fisiko bat, lanerako giro, postura eta izateko era baizik. Guraso eta irakasle zirkuluak eta kultura zirkuluak tresna aktiboak dira elkarrekin jakituria eraikitzeko. 4. NOLA APLIKATU GAUR EGUN HAUR HEZKUNTZAN Freire-ren planteamendu pedagogikoak eragin handia izan du eskolaren garapenean. Bere pentsamendua praktikara eraman ahal izateko honako ideia hauek hartu ditugu kontuan: lehenik eta behin, hezitzailearen jarreran zentratu gara. Aipatu bezala, honek izango duen rola ez da autoritarioa izango eta ez du jakinduria guztia duela erakutsiko. Jarrera xumeago bat izango du. Adibidez, haurrak galdera edo zerbaiten inguruko jakin-mina duenean, irakasleak ez dio zuzenean erantzuna emango, aldiz, galderen edo esperimentazioaren bidez planteatuko du erantzuna, haurrak subjektu aktibo izanik. “Por eso la alfabetización no puede hacerse desde arriba hacia abajo, como una donación o una imposición, sino desde dentro hacia fuera, por el propio analfabeto y con la simple colaboración del educador”. Bestetik, ikaskuntza dialogikoa azpimarratu nahiko genuke. Hau, barne nahiz kanpoko ezagutzak garatzea du helburu, horretarako funtsezkoa da haurraren esperientzietatik abiatzea. Adibide bezala balio dezakeen jarduera bat hurrengo hau izango litzateke; taldean, gurasoen edo ingurukoen lanbide baten inguruan aztertzeko eskatuko zaie. Egun batzuen buruan, ikaskideekin partekatuko dute. Modu horretan, haiek aztertutakoari zentzua emango diote eta gainontzekoen esperientzietatik ikasiko dute. Esanguratsua iruditzen zaigun beste ideietako bat, hezitzaileak eta ikasleak beren pentsamendu eta amets propioak izateko eta adierazteko eskubidea aldarrikatzen dela da. Ideia hau, aniztasunaren onarpenean oinarritzen da. Hau da haur bakoitza den bezalakoa izatea bultzatzen da eta bere behar indibidualei erantzuten saiatzen da hezitzailea, bere pentsamenduaren eraikuntzan gehiegi esku-hartu gabe. “La educación, en verdad, necesita tanto de formación técnica, científica y profesional como de sueños y utopías”.
  • 10. 9 5. BIBLIOGRAFIA Freire, M., y Requejo, A. (2005). Paulo Freire: entre la opresión y la esperanza. En Ciss Praxis (Ed.), Pedagogías del siglo XX (pp.131-142). España: Wolters kluwer educacion.