SlideShare a Scribd company logo
1 of 9
HAUR HEZKUNTZAKO GRADUA
DIDAKTIKA OROKORRA
“KORRONTE PEDAGOGIKOEN LANA”
Lakuntza Guereñu, Ainhoa (Ga2)
1. Ovide Decroly eta Alexander Neill eta Eskola Alternatiboa
Ovide Decroly-ren eta Alexander Neill eta Eskola Alternatiboaren artean
badaude antzekotasun eta desberditasun anitzak. Nahiz eta bi metodoak
garai ezberdinekoak izan bien artean hainbat antzekotasun zeuden.
Metodologia honek Decroly-ren metodologiaren arabera haurra da
aprendizaiaren protagonista nagusia; metodologia honekin lan egiten
duten eskolek umeen arteko adin aniztasuna izan dute. Gainera, umeak
berak erabakitzen du zer egin, hala nola, ikasleek erabakitzen zuten ze
gai eman. Metodo mota hau metodologia ez zuzentzailea zen, eta honekin
haurraren autonomia pertsonala sustatzen da. Horretarako erabiltzen den
tresnetako bat jolasa da. Decroly-ren eta Eskola Alternatiboek ere
antzekotasuna dute summerhilleko helburuarekin, hain zuzen ere,
metodologia hauek zoriontasunerako eta bizitzarako prestatzen dute
haurra. Familiak ere garrantzi handia du, hau da, familiak kudeatu eta
antolatu egiten du.
Ovide Decroly-ren metodologian haurrak derrigorrez joan beharra
ziren nahiz eta ikasle bakoitzeko ikaste bat egokitu. Alexander
Neill-en kasuan Eskola alternatiboak sustatzen zituen eta haurrak
eskolara joateko beharra ez zuten, hau da, era librean bizi ziren.
2. Ovide Decroly eta Celestine Freinet
Ovide Decroly-ren metodoaren eta Celestine Freinet-ren metodoaren artean
badaude antzekotasun eta desberdintasun anitzak. Metodologia honek Decroly-
ren metodoaren antzera ez da teorikoan bakarrik zentratzen, hau da, hainbat
teknika eta tresnak erabiltzen ditu baita analisiak, hipotesiak eta egiaztapenak;
Honela ikasleek konponbideak bilatu beharko dituzte. Gainera haurrak ezagutza
esperientzien bitartez lor dezake. Metodologia honek antzekotasunak ditu ere
bizitza kooperatiboarekin, hala nola, lanaren antolaketaren inguruan, jarraipena,
egiaztapena eta batez ere taldean lan egitea. Metodologiaren irakaskuntzari
dagokionez, behaketen, esperimentazioen eta akzioen bidezkoa da.
Decroly-k esperimentazio eta jokoaren bidezko heziketa proposatzen
zuen, baina Celestine Freirek, berriz, zioen heziketa ez dela jokoa eta lanerako
maitasuna izan beharra zutela haurrek. Freirek Decroly-k ez bezala sariaren eta
zigorraren teknika ere erabiltzen zituen. Gainera, lana indibidualki egiten zen eta
ondoren taldearekin egiaztatu eta elkarbanatzen zen.
3. Ovide Decroly eta Konduktismoa
Ovide Decroly-ren eta Konduktismoaren artean badaude antzekotasun eta
desberditasun anitzak. Nahiz eta bi metodoak garai ezberdinekoak izan bien
artean hainbat antzekotasun zeuden. Metodologia honek Decroly-ren
metodologiaren arabera haurrek beraien ondorioak ateratzen dituzte teknika
ezberdinak erabiliz. Irakasleari dagokionez, bera da ikaste prozesua gidatu behar
duen pertsona, eta ikasleek berriz, behatu eta zuzendu egin beharra dute.
Decroly-k esperimentazioaren bidezko heziketa defendatzen zuen baita
konduktismoak ere, baina bai metodo hauek zuen desberdintasuna zen
konduktismoak egiten zituen esperimentazioak gehienbat animaliekin izaten
ziren. Konduktismoaren metodologiaren ikasleak Decroly metodologiaren
ikasleak ez bezala hauek hartzaile hutsak ziren. Konduktismoak sari eta zigorren
teknika erabiltzen zuen haurrak hezi ahala izateko.
4. Ovide Decroly eta Paradigma Ekologikoa
Ovide Decroly-ren eta Paradigma Ekologikoaren artean badaude antzekotasun
eta desberditasun anitzak. Bi metodoen artean hainbat antzekotasun zeuden.
Teknologia berrien gizartearen aldaketan kultura desberdinen eraginez
hezkuntzak bilakaera desberdinak jasaten dituzte. Paradigma ekologikoaren
metodoak hezkuntzaren alderdi teorikoa eta praktikoa biltzen ditu eta gizakion
harremanetaz eta elkarlanetaz arduratzen da. Bai Decroly-ren metodoak eta bai
paradigma ekologikoak sistema integrala dute, non errealitatean oinarritzen den.
Garrantzia ematen die inguruko interakzioari, elkarreraginari, inguruko eraginari
eta harremanei. Metodo hau duten eskolen ikaskuntzari dagokionean, inguruaren
beharrak kontuan hartzen dituzte, hala nola, ikastetxeetan natura zein
harremanak lantzen dituzte, haurraren ingurunea eskolara emanez, baita
naturarekin jolasean; honek ere elkarlana sustatzen du. Bai Decroly-ren eta bai
paradigma ekologikoaren metodologian ikaslea motibatua egoten da. Gainera
familiaren, eskolaren eta haurraren parte hartzea ezinbestekoa da. Metodologia
hauek beste batzuekiko ere antzekotasunak dituzte, hala nola, konfiantzaren
pedagogia (Haurra ikaskuntzaren muina eta konfiantzazko giroa oinarri;
kritikotasuna sustatu eta esperientziatik ikasi), Ikas komunitatea (Haurra
irakaskuntza ikaskuntza prozesuaren erdigune; familia, haurra, eskola parte
hartzaile aktiboa) baita Amara Berri sistema ( Jolas sinbolikoarekin errealitatea
esperimentatu; haurra bizitza errealerako prestatu).
Decroly-ren eta paradigma ekologikoaren artean ez dago desberdintasun
handirik, baina nabarmenena landuko diren gaien inguruan da, hau da,
Decroly-ren metodologian ikasleak berak dira ikasiko duten gaiak aukeratzen
dituztenak eta paradigma ekologikoan berriz, irakaslea da gaiak aukeratzen
dituen pertsona.
5. Ovide Decroly eta Pedagogia kritikoa
Ovide Decroly-ren eta Pedagogia kritikoaren metodologiaren artean badaude
antzekotasun eta desberditasun anitzak. Pedagogia kritikoaren helburua
ikasleen arrazoiketa prozesua eta ulermena bultzatzea da. Pedagogia kritikoa
lantzen duten irakasleak haurraren interesetatik abiatuta ematen dituzte klaseak.
Gainera, gai izan beharra da egoerak analizatzeko eta jarduteko modua
moldatzeko zein bere praktika aldatzeko. Bertako ikasleak ikasle kritikoak izan
behar dute hausnarketak egin beharra baitute. Pedagogia kritikoan bi pedagogo
nabarmentzen ziren Decroly-ren metodoarekin antzekotasunak dituztenak. Alde
batetik, Paulo Freire dago; berak “autonomiaren pedagogia” deritzon lana burutu
zuen eta bertan zioen lehenengo urratsa errealitatea ezagutzea zela. Beste
aldetik, Jürgen Habermas zegoen; berak zioen gure kabuz pentsatzeak duen
garrantzia indartzera bideratuta dagoela planteamendua.
Decroly-ren metodologiaren eta pedagogia kritikoaren artean ez dago
desberdintasun handirik. Hala ere, Decroly-ren pentsaeraren arabera
irakaslearen helburu nagusia ikaslearekin moldatzea eta ikasleen ikaskuntza
osotasuna lortzea zen, baina pedagogia kritikoan irakaslearen papera ikaslee n
arrazoiketa prozesua eta ulermena bultzatzea da.
6. Ovide Decroly eta Teoria Konstruktibista
Ovide Decroly-ren eta Teoria Konstruktibistaren metodologiaren artean badaude
antzekotasun eta desberditasun anitzak. Konstruktibismoa ikaskuntza aktiboa
bultzatuz giza ezagutzaren izaera azaldu nahi duen teoria da eta momentuan
lortutako ikaste berria, aldez aurretik zehazturiko esperientzia eta egitura
mentaletan oinarritzen da. Teoria konstruktibista 3 ideietan oinarrituta zegoen,
hala nola, ikasleak bere ikasketa prozesuaren arduraduna; ikaslearen jarduera
mentala, eraikuntza prozesu baten emaitza da; irakaslearen eginkizun
nagusietako bat, ikasleei baldintza egokiak eskaintzea. Bertako ikasleak bere
ikaskuntza prozesuaren arduradunak dira, ezagutzak eraikitzen dituen subjektu
aktiboak. Nahiz eta ikaskuntza prozesuak zalantzak, arazoak eta zailtasunak
sortzen dituen; ikasleak bere ikaskideeneta irakasleen laguntzarekin bere kabuz
konpontzen ikasi beharra dute. Irakaslea jarrera moderatzailea, koordinatzailea,
bideratzailea eta bitartekaria duen pertsona da; bere papera, ikaskuntza
prozesuan ikasleak animatzea, entzutea, gidatzea eta motibatzea da ikasle
bakoitzaren interesetatik abiatuta. Decroly-rekin bat datozen ideia hauez gain bat
dator ere Brunnerren teoriarekin, hau da, aurkikuntza bidezko teoria bat da,
ikaslea zientzialaria eta esperimentatzaile aktiboa da, irakaslea bialiabide eta
esperientzien administratzailea, behatzailea eta gidaria da eta irakaskuntza
induktiboa erabiltzen da, konkretuki, esperimentazio gidatua.
Pedagogia konstruktibistaren eta Ovide Decroly-ren pedagogiaren arte
desberdintasun nagusietako bat irakasleen rola da. Decroly-k zioenaren arabera
irakaslearen rola ikaslearekin bat egitea eta ikasteko motibazioa piztea da.
Paradigma konstruktibistan berriz, ikaskuntza koordinatzea eta bideratzea.
Konstruktibismoarekin jarraitzeko esperientziek adimen eskemak sortzen
zituzten eta hauek gure adimenetan gordetzen dira adimen konplexuak bihurtuz
bi prozesuen bitartez, hala nola, asimilazioa eta moldatzea, non Decroly-k bi
prozesu horiek ez zituen bereizten.
7. Ovide Decroly eta Emakume Pedagogoak
7.1 Ovide decroly eta Aggazzi ahizpak
Ovide Decroly-ren eta Aggazzi ahizpen metodologiaren artean badaude
antzekotasun eta desberditasun anitzak. Aggazzi ahizpen metodologiaren
funtsezko printzipioak gauzen erabilera adimentsua eta bizia izatea,
esperientzien errendimenduan eta behaketan oinarrituta izatea eta haurraren
askatasuna eta berezkotasuna errespetatzea dira. Honez gain hainabt
proposamen zituzten, hala nola, haurra kontuan hartzea ingurunetik hartuta ildo
horretatik, txikiei beren ingurunearekin zer erakutsi eta haien beharrei
erantzutearen garrantzia ( Jolasekin zentzumenak suspertzeko jardueretan
erbiltzea)
Decroly-ren metodologian ez zegoen inongo irakasgaiarik, baina Aggazzi
ahizpen metodoa berriz, hizkuntzaren heziketan oinarritzen da, kantua eta
gorputzaren erritmoa landuz, baita musika eta arte plastikoak lantzen zituzten
baita eguneroko bizitzan barneratutako etxeko lanak.
7.2 Ovide Decroly eta Rosa Sensat
Ovide Decroly-ren eta Rosa Sensaten metodologiaren artean badaude
antzekotasun eta desberditasun anitzak. Sensatek haurrak libre uztea, beraiek
izatea arauak jartzen dituztenak konturatzeko egindako gauzak ondorioak
dituztela proposatzen zuen. Sensatek eskolaren errendimendu eta
funtzionamendu egoki baterako, baita ikasleen funtzionamendu egoki baterako
proposatzen du haurra eskola prozesuaren zentroa izatea eta naturak osos
faktore garrantzitsua da haurraren heziketan. Horregatik, naturan egiten diren
aktibitateak ondo espresatzeko gaitasunean laguntzen dute, baita autonomian.
Irakasleak askatasunari garrantzia ematen dio eta bera da ikasletara moldatzen
dena. Irakaslearen papera haurren kuriositatea, interesa eta laguntzeko gogoa
piztu beharra die (Motibazioa). Gainera umeei esperimentatzen irakatsi behar
zaie ikasten ari direnaren eta bere bizitza errealaren arteko erlazioak erakutsi
beharra die.
Decroly-ren metodologia jarraitzen duten eskolek ez zuten irakasgai
konkreturik eta lehen esan bezala, haurrak ziren erabakitzen zutenak zer ikasi.
Nahiz eta sensat emakumeen hezkuntza hobetzera zentratu arren haurren alde
ere zegoen, hala nola, garrantzitsua zen berarentzat haurrak desberdintzen
jakitea jolasa eta lanaren artean. Sensaten metodoan Decroly-ren metodoan ez
bezala, ikasleek irakasgaiak dituzte eta irakasgai jakin batzuk gainditu beharra
zituzten, hala nola, Erlijioa, Moralitatea, Eskubideak, Hizkuntza, Zenbakiak eta
formak, Geografia eta historia, Natur zientziak eta amaitzeko Fisika eta kimika.
7.3 Ovide Decroly eta Maria de Maeztu
Ovide Decroly-ren eta Maria de Maezturen metodologiaren artean badaude
antzekotasun eta desberditasun anitzak. Maria de Maeztu ikaskuntza aktiboaren
aldekoa zen, haurrari bere kabuz pentsatzen uztea defendatzen zuen eta
irakaslearen papera ikaslearen ekintza bultzatzea da. Bigarren Hezkuntzako
Ikastetxeetan ere oinarriak umeetan gauzei buruzko jakin-mina piztea da. Gaur
egun ere badaude ikastetxeak txangoak egiten dituztenak, baita esperimentuak
klasean esperientzietatik ikasi ahal izateko nahiz eta askotan irakasleak
erakutsitako ikastearen eta errepikatzearen metodologia iraun oraindik.
Maria de Maeztuk 1918an Bigarren Hezkuntzako Ikastetxean zuzendari
gisa aritu zen eta ikastetxek horrek desberdintasun nabarmenak zituen, hala
nola, Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetan klaseetan ez zeuden testuliburuak
baizik eta koaderno bat zuten eta bertan idazten zuten irakasleak ematen zituen
azalpen guztiak. Decroly-k naturari garrantzi handia ematen zion, baina honek ez
zituen inongo klaserik ematen aire zabalean eta honek aldiz klaseak aire
zabalean ematen zituen.
8. Gaur egungo hezkuntzara ekartzeko proposamenak
Aurreko antzekotasunak eta desberdintasunak konparatzen amaitu ondoren,
gaur egun hezkuntzan nola islatu daitekeen aipatuko dut.
Lehendabizi esan dezakeguna da korronte pedagogiko askok behaketa
bidezko hezkuntza defendatzen dutela. Ideia hau gaur egunera ekarriz gero eta
hezkuntzan aplikatuz gero, irakasleak ikasleari gehien interesatzen zaizkion
gaiak landu beharko lituzke modu honetan irakasleak haurrarekiko motibazioa
piztu beharko luke horrela ikaslearen arreta maila handiago izango da.
Horrez gain, beste hainbeste korronte pedagogikoak esperimentazioaren
bidezko ikaskuntza defendatzen du. Mota honi dagokionez, haurrak era libreago
batean ikasiko du eta gai izango da pixkanaka-pixkanaka egindako ekintza
horien ondorioak ateratzeko. Horretarako, irakaslea ez da uneoro ikaslearen
gainean egongo, lehen esan dudan bezala, baizik eta haurraren bidelagun
izango da.

More Related Content

What's hot

Pedagogoak eta korronte pedagogikoak
Pedagogoak eta korronte pedagogikoakPedagogoak eta korronte pedagogikoak
Pedagogoak eta korronte pedagogikoakPaulaValderrama7
 
PEDAGOGO LANA
PEDAGOGO LANAPEDAGOGO LANA
PEDAGOGO LANAaeslopez1
 
Alexander neill eta eskola alternatiboak
Alexander neill eta eskola alternatiboakAlexander neill eta eskola alternatiboak
Alexander neill eta eskola alternatiboakEuri Etxezarraga
 
Pedagogia desberdinak
Pedagogia desberdinakPedagogia desberdinak
Pedagogia desberdinaknaiaraZaldua
 
Korronte pedagogikoen konparaketa
Korronte pedagogikoen konparaketaKorronte pedagogikoen konparaketa
Korronte pedagogikoen konparaketaAlaitzLarraaga
 
Pedagogia ezberdinen arteko antzekotasunak, desberdintasunak, eta gaur egungo...
Pedagogia ezberdinen arteko antzekotasunak, desberdintasunak, eta gaur egungo...Pedagogia ezberdinen arteko antzekotasunak, desberdintasunak, eta gaur egungo...
Pedagogia ezberdinen arteko antzekotasunak, desberdintasunak, eta gaur egungo...HaizeaSoro
 
Pedagogoen alderaketa
Pedagogoen alderaketaPedagogoen alderaketa
Pedagogoen alderaketaIratimartija
 
Paradigma ekologikoa
Paradigma ekologikoaParadigma ekologikoa
Paradigma ekologikoanaiaraZaldua
 
Paradigma Ekologikoa
Paradigma EkologikoaParadigma Ekologikoa
Paradigma EkologikoaHaizeaSalegi
 
Pedagogoen konparaketa
Pedagogoen konparaketaPedagogoen konparaketa
Pedagogoen konparaketaHaizeaSalegi
 

What's hot (12)

Pedagogoak eta korronte pedagogikoak
Pedagogoak eta korronte pedagogikoakPedagogoak eta korronte pedagogikoak
Pedagogoak eta korronte pedagogikoak
 
PEDAGOGO LANA
PEDAGOGO LANAPEDAGOGO LANA
PEDAGOGO LANA
 
Alexander neill eta eskola alternatiboak
Alexander neill eta eskola alternatiboakAlexander neill eta eskola alternatiboak
Alexander neill eta eskola alternatiboak
 
Pedagogia desberdinak
Pedagogia desberdinakPedagogia desberdinak
Pedagogia desberdinak
 
Korronte pedagogikoen konparaketa
Korronte pedagogikoen konparaketaKorronte pedagogikoen konparaketa
Korronte pedagogikoen konparaketa
 
Peagogoen lana
Peagogoen lanaPeagogoen lana
Peagogoen lana
 
Pedagogia ezberdinen arteko antzekotasunak, desberdintasunak, eta gaur egungo...
Pedagogia ezberdinen arteko antzekotasunak, desberdintasunak, eta gaur egungo...Pedagogia ezberdinen arteko antzekotasunak, desberdintasunak, eta gaur egungo...
Pedagogia ezberdinen arteko antzekotasunak, desberdintasunak, eta gaur egungo...
 
Pedagogoen alderaketa
Pedagogoen alderaketaPedagogoen alderaketa
Pedagogoen alderaketa
 
Paradigma ekologikoa
Paradigma ekologikoaParadigma ekologikoa
Paradigma ekologikoa
 
Paradigma Ekologikoa
Paradigma EkologikoaParadigma Ekologikoa
Paradigma Ekologikoa
 
Paradigma ekologikoa
Paradigma ekologikoaParadigma ekologikoa
Paradigma ekologikoa
 
Pedagogoen konparaketa
Pedagogoen konparaketaPedagogoen konparaketa
Pedagogoen konparaketa
 

Similar to Pedagogoen lana

Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakuzuxunago
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakuzuxunago
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakuzuxunago
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakuzuxunago
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakuzuxunago
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakuzuxunago
 
Blogera igotzeko
Blogera igotzekoBlogera igotzeko
Blogera igotzekouzuxunago
 
WALDORF PEDAGOGIA
WALDORF PEDAGOGIAWALDORF PEDAGOGIA
WALDORF PEDAGOGIAuzuxunago
 
Waldorf pedagogia
Waldorf pedagogiaWaldorf pedagogia
Waldorf pedagogiauzuxunago
 
WALDORF PEDAGOGIA
WALDORF PEDAGOGIAWALDORF PEDAGOGIA
WALDORF PEDAGOGIAuzuxunago
 
Blogera igotzeko
Blogera igotzekoBlogera igotzeko
Blogera igotzekouzuxunago
 
Blogera igotzeko
Blogera igotzekoBlogera igotzeko
Blogera igotzekouzuxunago
 
Alexander neill eta eskola alternatiboak
Alexander neill eta eskola alternatiboakAlexander neill eta eskola alternatiboak
Alexander neill eta eskola alternatiboakEuri Etxezarraga
 
Paradigma ekologikoa
Paradigma ekologikoaParadigma ekologikoa
Paradigma ekologikoaIratimartija
 
Aurkezpena -Paradigma Ekologikoa-
Aurkezpena  -Paradigma Ekologikoa-Aurkezpena  -Paradigma Ekologikoa-
Aurkezpena -Paradigma Ekologikoa-HaizeaSalegi
 
Paradigma ekologikoaa power
Paradigma ekologikoaa powerParadigma ekologikoaa power
Paradigma ekologikoaa powernaiaraZaldua
 

Similar to Pedagogoen lana (20)

Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointak
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointak
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointak
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointak
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointak
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointak
 
Bi irakasle gelan
Bi irakasle gelanBi irakasle gelan
Bi irakasle gelan
 
Blogera igotzeko
Blogera igotzekoBlogera igotzeko
Blogera igotzeko
 
WALDORF PEDAGOGIA
WALDORF PEDAGOGIAWALDORF PEDAGOGIA
WALDORF PEDAGOGIA
 
Waldorf pedagogia
Waldorf pedagogiaWaldorf pedagogia
Waldorf pedagogia
 
WALDORF PEDAGOGIA
WALDORF PEDAGOGIAWALDORF PEDAGOGIA
WALDORF PEDAGOGIA
 
Blogera igotzeko
Blogera igotzekoBlogera igotzeko
Blogera igotzeko
 
Blogera igotzeko
Blogera igotzekoBlogera igotzeko
Blogera igotzeko
 
Ovide Decroly
Ovide Decroly Ovide Decroly
Ovide Decroly
 
Ovide decroly lana
Ovide decroly lanaOvide decroly lana
Ovide decroly lana
 
Alexander neill eta eskola alternatiboak
Alexander neill eta eskola alternatiboakAlexander neill eta eskola alternatiboak
Alexander neill eta eskola alternatiboak
 
Paradigma ekologikoa
Paradigma ekologikoaParadigma ekologikoa
Paradigma ekologikoa
 
PARAGDIMA EKOLOGIKOA
PARAGDIMA EKOLOGIKOAPARAGDIMA EKOLOGIKOA
PARAGDIMA EKOLOGIKOA
 
Aurkezpena -Paradigma Ekologikoa-
Aurkezpena  -Paradigma Ekologikoa-Aurkezpena  -Paradigma Ekologikoa-
Aurkezpena -Paradigma Ekologikoa-
 
Paradigma ekologikoaa power
Paradigma ekologikoaa powerParadigma ekologikoaa power
Paradigma ekologikoaa power
 

Pedagogoen lana

  • 1. HAUR HEZKUNTZAKO GRADUA DIDAKTIKA OROKORRA “KORRONTE PEDAGOGIKOEN LANA” Lakuntza Guereñu, Ainhoa (Ga2)
  • 2. 1. Ovide Decroly eta Alexander Neill eta Eskola Alternatiboa Ovide Decroly-ren eta Alexander Neill eta Eskola Alternatiboaren artean badaude antzekotasun eta desberditasun anitzak. Nahiz eta bi metodoak garai ezberdinekoak izan bien artean hainbat antzekotasun zeuden. Metodologia honek Decroly-ren metodologiaren arabera haurra da aprendizaiaren protagonista nagusia; metodologia honekin lan egiten duten eskolek umeen arteko adin aniztasuna izan dute. Gainera, umeak berak erabakitzen du zer egin, hala nola, ikasleek erabakitzen zuten ze gai eman. Metodo mota hau metodologia ez zuzentzailea zen, eta honekin haurraren autonomia pertsonala sustatzen da. Horretarako erabiltzen den tresnetako bat jolasa da. Decroly-ren eta Eskola Alternatiboek ere antzekotasuna dute summerhilleko helburuarekin, hain zuzen ere, metodologia hauek zoriontasunerako eta bizitzarako prestatzen dute haurra. Familiak ere garrantzi handia du, hau da, familiak kudeatu eta antolatu egiten du. Ovide Decroly-ren metodologian haurrak derrigorrez joan beharra ziren nahiz eta ikasle bakoitzeko ikaste bat egokitu. Alexander Neill-en kasuan Eskola alternatiboak sustatzen zituen eta haurrak eskolara joateko beharra ez zuten, hau da, era librean bizi ziren.
  • 3. 2. Ovide Decroly eta Celestine Freinet Ovide Decroly-ren metodoaren eta Celestine Freinet-ren metodoaren artean badaude antzekotasun eta desberdintasun anitzak. Metodologia honek Decroly- ren metodoaren antzera ez da teorikoan bakarrik zentratzen, hau da, hainbat teknika eta tresnak erabiltzen ditu baita analisiak, hipotesiak eta egiaztapenak; Honela ikasleek konponbideak bilatu beharko dituzte. Gainera haurrak ezagutza esperientzien bitartez lor dezake. Metodologia honek antzekotasunak ditu ere bizitza kooperatiboarekin, hala nola, lanaren antolaketaren inguruan, jarraipena, egiaztapena eta batez ere taldean lan egitea. Metodologiaren irakaskuntzari dagokionez, behaketen, esperimentazioen eta akzioen bidezkoa da. Decroly-k esperimentazio eta jokoaren bidezko heziketa proposatzen zuen, baina Celestine Freirek, berriz, zioen heziketa ez dela jokoa eta lanerako maitasuna izan beharra zutela haurrek. Freirek Decroly-k ez bezala sariaren eta zigorraren teknika ere erabiltzen zituen. Gainera, lana indibidualki egiten zen eta ondoren taldearekin egiaztatu eta elkarbanatzen zen. 3. Ovide Decroly eta Konduktismoa Ovide Decroly-ren eta Konduktismoaren artean badaude antzekotasun eta desberditasun anitzak. Nahiz eta bi metodoak garai ezberdinekoak izan bien artean hainbat antzekotasun zeuden. Metodologia honek Decroly-ren metodologiaren arabera haurrek beraien ondorioak ateratzen dituzte teknika ezberdinak erabiliz. Irakasleari dagokionez, bera da ikaste prozesua gidatu behar duen pertsona, eta ikasleek berriz, behatu eta zuzendu egin beharra dute. Decroly-k esperimentazioaren bidezko heziketa defendatzen zuen baita konduktismoak ere, baina bai metodo hauek zuen desberdintasuna zen konduktismoak egiten zituen esperimentazioak gehienbat animaliekin izaten ziren. Konduktismoaren metodologiaren ikasleak Decroly metodologiaren ikasleak ez bezala hauek hartzaile hutsak ziren. Konduktismoak sari eta zigorren teknika erabiltzen zuen haurrak hezi ahala izateko.
  • 4. 4. Ovide Decroly eta Paradigma Ekologikoa Ovide Decroly-ren eta Paradigma Ekologikoaren artean badaude antzekotasun eta desberditasun anitzak. Bi metodoen artean hainbat antzekotasun zeuden. Teknologia berrien gizartearen aldaketan kultura desberdinen eraginez hezkuntzak bilakaera desberdinak jasaten dituzte. Paradigma ekologikoaren metodoak hezkuntzaren alderdi teorikoa eta praktikoa biltzen ditu eta gizakion harremanetaz eta elkarlanetaz arduratzen da. Bai Decroly-ren metodoak eta bai paradigma ekologikoak sistema integrala dute, non errealitatean oinarritzen den. Garrantzia ematen die inguruko interakzioari, elkarreraginari, inguruko eraginari eta harremanei. Metodo hau duten eskolen ikaskuntzari dagokionean, inguruaren beharrak kontuan hartzen dituzte, hala nola, ikastetxeetan natura zein harremanak lantzen dituzte, haurraren ingurunea eskolara emanez, baita naturarekin jolasean; honek ere elkarlana sustatzen du. Bai Decroly-ren eta bai paradigma ekologikoaren metodologian ikaslea motibatua egoten da. Gainera familiaren, eskolaren eta haurraren parte hartzea ezinbestekoa da. Metodologia hauek beste batzuekiko ere antzekotasunak dituzte, hala nola, konfiantzaren pedagogia (Haurra ikaskuntzaren muina eta konfiantzazko giroa oinarri; kritikotasuna sustatu eta esperientziatik ikasi), Ikas komunitatea (Haurra irakaskuntza ikaskuntza prozesuaren erdigune; familia, haurra, eskola parte hartzaile aktiboa) baita Amara Berri sistema ( Jolas sinbolikoarekin errealitatea esperimentatu; haurra bizitza errealerako prestatu). Decroly-ren eta paradigma ekologikoaren artean ez dago desberdintasun handirik, baina nabarmenena landuko diren gaien inguruan da, hau da, Decroly-ren metodologian ikasleak berak dira ikasiko duten gaiak aukeratzen dituztenak eta paradigma ekologikoan berriz, irakaslea da gaiak aukeratzen dituen pertsona.
  • 5. 5. Ovide Decroly eta Pedagogia kritikoa Ovide Decroly-ren eta Pedagogia kritikoaren metodologiaren artean badaude antzekotasun eta desberditasun anitzak. Pedagogia kritikoaren helburua ikasleen arrazoiketa prozesua eta ulermena bultzatzea da. Pedagogia kritikoa lantzen duten irakasleak haurraren interesetatik abiatuta ematen dituzte klaseak. Gainera, gai izan beharra da egoerak analizatzeko eta jarduteko modua moldatzeko zein bere praktika aldatzeko. Bertako ikasleak ikasle kritikoak izan behar dute hausnarketak egin beharra baitute. Pedagogia kritikoan bi pedagogo nabarmentzen ziren Decroly-ren metodoarekin antzekotasunak dituztenak. Alde batetik, Paulo Freire dago; berak “autonomiaren pedagogia” deritzon lana burutu zuen eta bertan zioen lehenengo urratsa errealitatea ezagutzea zela. Beste aldetik, Jürgen Habermas zegoen; berak zioen gure kabuz pentsatzeak duen garrantzia indartzera bideratuta dagoela planteamendua. Decroly-ren metodologiaren eta pedagogia kritikoaren artean ez dago desberdintasun handirik. Hala ere, Decroly-ren pentsaeraren arabera irakaslearen helburu nagusia ikaslearekin moldatzea eta ikasleen ikaskuntza osotasuna lortzea zen, baina pedagogia kritikoan irakaslearen papera ikaslee n arrazoiketa prozesua eta ulermena bultzatzea da.
  • 6. 6. Ovide Decroly eta Teoria Konstruktibista Ovide Decroly-ren eta Teoria Konstruktibistaren metodologiaren artean badaude antzekotasun eta desberditasun anitzak. Konstruktibismoa ikaskuntza aktiboa bultzatuz giza ezagutzaren izaera azaldu nahi duen teoria da eta momentuan lortutako ikaste berria, aldez aurretik zehazturiko esperientzia eta egitura mentaletan oinarritzen da. Teoria konstruktibista 3 ideietan oinarrituta zegoen, hala nola, ikasleak bere ikasketa prozesuaren arduraduna; ikaslearen jarduera mentala, eraikuntza prozesu baten emaitza da; irakaslearen eginkizun nagusietako bat, ikasleei baldintza egokiak eskaintzea. Bertako ikasleak bere ikaskuntza prozesuaren arduradunak dira, ezagutzak eraikitzen dituen subjektu aktiboak. Nahiz eta ikaskuntza prozesuak zalantzak, arazoak eta zailtasunak sortzen dituen; ikasleak bere ikaskideeneta irakasleen laguntzarekin bere kabuz konpontzen ikasi beharra dute. Irakaslea jarrera moderatzailea, koordinatzailea, bideratzailea eta bitartekaria duen pertsona da; bere papera, ikaskuntza prozesuan ikasleak animatzea, entzutea, gidatzea eta motibatzea da ikasle bakoitzaren interesetatik abiatuta. Decroly-rekin bat datozen ideia hauez gain bat dator ere Brunnerren teoriarekin, hau da, aurkikuntza bidezko teoria bat da, ikaslea zientzialaria eta esperimentatzaile aktiboa da, irakaslea bialiabide eta esperientzien administratzailea, behatzailea eta gidaria da eta irakaskuntza induktiboa erabiltzen da, konkretuki, esperimentazio gidatua. Pedagogia konstruktibistaren eta Ovide Decroly-ren pedagogiaren arte desberdintasun nagusietako bat irakasleen rola da. Decroly-k zioenaren arabera irakaslearen rola ikaslearekin bat egitea eta ikasteko motibazioa piztea da. Paradigma konstruktibistan berriz, ikaskuntza koordinatzea eta bideratzea. Konstruktibismoarekin jarraitzeko esperientziek adimen eskemak sortzen zituzten eta hauek gure adimenetan gordetzen dira adimen konplexuak bihurtuz bi prozesuen bitartez, hala nola, asimilazioa eta moldatzea, non Decroly-k bi prozesu horiek ez zituen bereizten.
  • 7. 7. Ovide Decroly eta Emakume Pedagogoak 7.1 Ovide decroly eta Aggazzi ahizpak Ovide Decroly-ren eta Aggazzi ahizpen metodologiaren artean badaude antzekotasun eta desberditasun anitzak. Aggazzi ahizpen metodologiaren funtsezko printzipioak gauzen erabilera adimentsua eta bizia izatea, esperientzien errendimenduan eta behaketan oinarrituta izatea eta haurraren askatasuna eta berezkotasuna errespetatzea dira. Honez gain hainabt proposamen zituzten, hala nola, haurra kontuan hartzea ingurunetik hartuta ildo horretatik, txikiei beren ingurunearekin zer erakutsi eta haien beharrei erantzutearen garrantzia ( Jolasekin zentzumenak suspertzeko jardueretan erbiltzea) Decroly-ren metodologian ez zegoen inongo irakasgaiarik, baina Aggazzi ahizpen metodoa berriz, hizkuntzaren heziketan oinarritzen da, kantua eta gorputzaren erritmoa landuz, baita musika eta arte plastikoak lantzen zituzten baita eguneroko bizitzan barneratutako etxeko lanak. 7.2 Ovide Decroly eta Rosa Sensat Ovide Decroly-ren eta Rosa Sensaten metodologiaren artean badaude antzekotasun eta desberditasun anitzak. Sensatek haurrak libre uztea, beraiek izatea arauak jartzen dituztenak konturatzeko egindako gauzak ondorioak dituztela proposatzen zuen. Sensatek eskolaren errendimendu eta funtzionamendu egoki baterako, baita ikasleen funtzionamendu egoki baterako proposatzen du haurra eskola prozesuaren zentroa izatea eta naturak osos faktore garrantzitsua da haurraren heziketan. Horregatik, naturan egiten diren aktibitateak ondo espresatzeko gaitasunean laguntzen dute, baita autonomian. Irakasleak askatasunari garrantzia ematen dio eta bera da ikasletara moldatzen dena. Irakaslearen papera haurren kuriositatea, interesa eta laguntzeko gogoa piztu beharra die (Motibazioa). Gainera umeei esperimentatzen irakatsi behar zaie ikasten ari direnaren eta bere bizitza errealaren arteko erlazioak erakutsi beharra die. Decroly-ren metodologia jarraitzen duten eskolek ez zuten irakasgai konkreturik eta lehen esan bezala, haurrak ziren erabakitzen zutenak zer ikasi.
  • 8. Nahiz eta sensat emakumeen hezkuntza hobetzera zentratu arren haurren alde ere zegoen, hala nola, garrantzitsua zen berarentzat haurrak desberdintzen jakitea jolasa eta lanaren artean. Sensaten metodoan Decroly-ren metodoan ez bezala, ikasleek irakasgaiak dituzte eta irakasgai jakin batzuk gainditu beharra zituzten, hala nola, Erlijioa, Moralitatea, Eskubideak, Hizkuntza, Zenbakiak eta formak, Geografia eta historia, Natur zientziak eta amaitzeko Fisika eta kimika. 7.3 Ovide Decroly eta Maria de Maeztu Ovide Decroly-ren eta Maria de Maezturen metodologiaren artean badaude antzekotasun eta desberditasun anitzak. Maria de Maeztu ikaskuntza aktiboaren aldekoa zen, haurrari bere kabuz pentsatzen uztea defendatzen zuen eta irakaslearen papera ikaslearen ekintza bultzatzea da. Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetan ere oinarriak umeetan gauzei buruzko jakin-mina piztea da. Gaur egun ere badaude ikastetxeak txangoak egiten dituztenak, baita esperimentuak klasean esperientzietatik ikasi ahal izateko nahiz eta askotan irakasleak erakutsitako ikastearen eta errepikatzearen metodologia iraun oraindik. Maria de Maeztuk 1918an Bigarren Hezkuntzako Ikastetxean zuzendari gisa aritu zen eta ikastetxek horrek desberdintasun nabarmenak zituen, hala nola, Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetan klaseetan ez zeuden testuliburuak baizik eta koaderno bat zuten eta bertan idazten zuten irakasleak ematen zituen azalpen guztiak. Decroly-k naturari garrantzi handia ematen zion, baina honek ez zituen inongo klaserik ematen aire zabalean eta honek aldiz klaseak aire zabalean ematen zituen.
  • 9. 8. Gaur egungo hezkuntzara ekartzeko proposamenak Aurreko antzekotasunak eta desberdintasunak konparatzen amaitu ondoren, gaur egun hezkuntzan nola islatu daitekeen aipatuko dut. Lehendabizi esan dezakeguna da korronte pedagogiko askok behaketa bidezko hezkuntza defendatzen dutela. Ideia hau gaur egunera ekarriz gero eta hezkuntzan aplikatuz gero, irakasleak ikasleari gehien interesatzen zaizkion gaiak landu beharko lituzke modu honetan irakasleak haurrarekiko motibazioa piztu beharko luke horrela ikaslearen arreta maila handiago izango da. Horrez gain, beste hainbeste korronte pedagogikoak esperimentazioaren bidezko ikaskuntza defendatzen du. Mota honi dagokionez, haurrak era libreago batean ikasiko du eta gai izango da pixkanaka-pixkanaka egindako ekintza horien ondorioak ateratzeko. Horretarako, irakaslea ez da uneoro ikaslearen gainean egongo, lehen esan dudan bezala, baizik eta haurraren bidelagun izango da.