SlideShare a Scribd company logo
1 of 6
Download to read offline
12. ASTEA. OTSAILAK 15/19
Dakigun bezala azken astean murgildu gara, eta esan bezala nahiko aste lasaia izan da, azken bi
egunak iritsi diren arte.
Asteko egunerokoan komentatu dudan
bezala 6.mailako laguntza gelako
taldetxoarekin sexuaz eta bakoitzaren
gorputzak izaten dituen aldaketez jardun gara
hizketan. Ez dut aukera izan hizketa aldi
honetan asko sakontzeko izan ere osteguneko
arratsaldeko klasetan atera zen gaia gelako
neskato batek konfiantza osoz hilekoa jaitsi
zitzaiola esan zuenean gelakide guztientzat.
Momentu horretan mutikoak oso aurpegi arraroak jartzen hasi ziren eta gainera deseroso edo lekuz
kanpo sentitzen zirela esan zuten.
Gai honi helduz, haurrak nondik datozen galdezka hasi ginen haurrei eta marokoarra eta
pakistandarrak diren haurrek ez zekiten nondik zetozen. Beraietako batek kontatzen zuenaren arabera,
behin amari galdetu omen zion bera nondik etorri zen eta amak honakoa kontatu zion; bera
medikuarengana joan zela haurrak eduki nahi zituela esanez, orduan medikuak medikamentu bat eman
ziola eta orduan ama haurdun geratu zela. Hau entzutean, ni eta PT-a harrituta geratu ginen eta
orduan sexologia klase bat eman behar zuela pentsatu zuen PT-ak. beraz datorren astean sexuari buruz,
gorputzaren aldaketei buruz eta haurren jatorriaren inguruan mintzatuko zirela esan zidan.
Honetaz gain dakigun bezala hau izan da gure praktika aldiko azken astea, beraz ostirala iristean
tristura handiaz agurtu behar izan ditut nire ikasleak.
Lehenik eta behin dominikarra den ikaslearekin
egon naiz, zur eta lur geratu da nire laguntza gehiago
ez duela izango esatean. Aurpegia aldatu zaio bat
batean eta zergaitia galdezka eta mesedez laguntzera
etortzeko eskean hasi da mutikoa. Izan ere, bere
tutoreak ere esan didanez, oso gustura egiten omen
du nirekin lan eta gainera aurrera pauso ikaragarria
egin omen du azken 12 aste hauetan. Neu ere oso
gustura jardun naiz berarekin lanean eta aurrerago esan
dudan bezala, neuri ere iruditu zitzaidan elkarrekin
lanean oso ondo jarduten ginela eta beraren partetik ere jarrera aldaketa izan duela ikasketen inguruan ni
bere alboan egon naizenetik.
Neuri ere tristura sartu zait bera agurtu behar izanagatik. izan ere burura galera batzuk etorri
zaizkit haur honen inguruan; lanean jarraituko ote du ni ez banago? Aurrera pausoak egin baditu, berdin
jarraituko al du? Kurtsoa amaitzerako hurrengo urtean mailaz pasako alda?... Neu berarekin hizketan
egon naiz eta lanean jarraitzeko eta ahal duen neurrian handik edo hemendik gauzak ez dituenean
ulertzen klase kideei galdetzeko edo tutoreari nahi adina laguntza eskatzeko esan diot. Berak buruarekin
baietz esan du eta espero dut hala izatea izan ere pena handia emango zidan ni aldegitearekin batera
bere laneko jarrera aldatuko balu.
Honen ondoren 6.mailako laguntza gelako ikasleek eta PT eta auxiliarrak agurtu naute. guztiak
besarkada handi bat eta eskerrak emanez oparitxo bat ere egin didate. Neu ere beraiei eskerrak eman
beharrean nago profesional taldeko bat gehiago sentiarazi nautelako eta ikasle hauekin lanean aritzeko
aukera paregabeak eman dizkidatelako. Oso arro sentitze naiz taldetxo honetako bat gehiago izateaz 12
aste hauetan.
Azkenik, 3.mailako ikasle eta tutoreak
arratsaldeko azken orduan beraien klasera
joateko eskatu zidaten. Bertara joan
naizenean, ikaragarrizko sorpresa eman
didate guztiak nire zain zeuden eta ikasleak
zoratzen agurtu naute, denak gainera etorri
zaizkit marrazkiak eta agurtzeko karta
mordo batekin. Arbelean ere niretzat agurra
eta marrazkiak zituzten eginak. Arratsaldean
borobiltzeko merienda bat prestatu dute eta guztiok jolasean, dantzan eta kontuak kontatzen ibili gara.
Amaitzeko esan oso ondo sentitu naizela praktika aldi honetan eta asko gustatu zaidala PTaren
lana, askotan konprometitua eta oso gertukoa den arren, asko bete dezaken lana izan dela iruditu zait.
Honi gehitzeko, praktika aldi hau oso aberasgarria izan dela esango dut. Eta gainera Iraurgi eskolan oso
ondo sentiarazi naute, beti profesional bat gehiago bezala sentitu bai naiz eta ez praktiketan dagoen
ikasle bat bezala. Asko gustatu zait izan dudan esperientzia hau bizi izatea.

More Related Content

Similar to 12.astea argazki (20)

Argazki egunkaria lehengo 9 aste
Argazki egunkaria lehengo 9 asteArgazki egunkaria lehengo 9 aste
Argazki egunkaria lehengo 9 aste
 
EGUNEROKOA_ASTEKARIA
EGUNEROKOA_ASTEKARIAEGUNEROKOA_ASTEKARIA
EGUNEROKOA_ASTEKARIA
 
Ibilbide profesionala egunerokoa
Ibilbide profesionala egunerokoaIbilbide profesionala egunerokoa
Ibilbide profesionala egunerokoa
 
Aitormen eskutuak
Aitormen eskutuakAitormen eskutuak
Aitormen eskutuak
 
Egunerokoa.urtarrila
Egunerokoa.urtarrilaEgunerokoa.urtarrila
Egunerokoa.urtarrila
 
Ae12 13
Ae12 13Ae12 13
Ae12 13
 
Egunerokoa.1.astea
Egunerokoa.1.asteaEgunerokoa.1.astea
Egunerokoa.1.astea
 
Egunerokoa azaroa.practicum iii
Egunerokoa azaroa.practicum iiiEgunerokoa azaroa.practicum iii
Egunerokoa azaroa.practicum iii
 
Arriskua!.pdf
Arriskua!.pdfArriskua!.pdf
Arriskua!.pdf
 
E. abendua
E. abenduaE. abendua
E. abendua
 
Lehen hezkuntzako oroitzapenak
Lehen hezkuntzako oroitzapenakLehen hezkuntzako oroitzapenak
Lehen hezkuntzako oroitzapenak
 
ZIPRIZTIN 5B aldizkaria 1
ZIPRIZTIN 5B aldizkaria 1ZIPRIZTIN 5B aldizkaria 1
ZIPRIZTIN 5B aldizkaria 1
 
MODULARRA 2015
MODULARRA 2015MODULARRA 2015
MODULARRA 2015
 
Egunkaria 1. neurketa
Egunkaria 1. neurketaEgunkaria 1. neurketa
Egunkaria 1. neurketa
 
August
AugustAugust
August
 
Eskolara buelta - gehigarria
Eskolara buelta - gehigarriaEskolara buelta - gehigarria
Eskolara buelta - gehigarria
 
Desbardintasunak
DesbardintasunakDesbardintasunak
Desbardintasunak
 
7. astea
7. astea7. astea
7. astea
 
Moñin.pdf
Moñin.pdfMoñin.pdf
Moñin.pdf
 
César Bona - elkarrizketa Argian
César Bona - elkarrizketa ArgianCésar Bona - elkarrizketa Argian
César Bona - elkarrizketa Argian
 

12.astea argazki

  • 1. 12. ASTEA. OTSAILAK 15/19 Dakigun bezala azken astean murgildu gara, eta esan bezala nahiko aste lasaia izan da, azken bi egunak iritsi diren arte. Asteko egunerokoan komentatu dudan bezala 6.mailako laguntza gelako taldetxoarekin sexuaz eta bakoitzaren gorputzak izaten dituen aldaketez jardun gara hizketan. Ez dut aukera izan hizketa aldi honetan asko sakontzeko izan ere osteguneko arratsaldeko klasetan atera zen gaia gelako neskato batek konfiantza osoz hilekoa jaitsi zitzaiola esan zuenean gelakide guztientzat.
  • 2. Momentu horretan mutikoak oso aurpegi arraroak jartzen hasi ziren eta gainera deseroso edo lekuz kanpo sentitzen zirela esan zuten. Gai honi helduz, haurrak nondik datozen galdezka hasi ginen haurrei eta marokoarra eta pakistandarrak diren haurrek ez zekiten nondik zetozen. Beraietako batek kontatzen zuenaren arabera, behin amari galdetu omen zion bera nondik etorri zen eta amak honakoa kontatu zion; bera medikuarengana joan zela haurrak eduki nahi zituela esanez, orduan medikuak medikamentu bat eman ziola eta orduan ama haurdun geratu zela. Hau entzutean, ni eta PT-a harrituta geratu ginen eta orduan sexologia klase bat eman behar zuela pentsatu zuen PT-ak. beraz datorren astean sexuari buruz, gorputzaren aldaketei buruz eta haurren jatorriaren inguruan mintzatuko zirela esan zidan. Honetaz gain dakigun bezala hau izan da gure praktika aldiko azken astea, beraz ostirala iristean tristura handiaz agurtu behar izan ditut nire ikasleak.
  • 3. Lehenik eta behin dominikarra den ikaslearekin egon naiz, zur eta lur geratu da nire laguntza gehiago ez duela izango esatean. Aurpegia aldatu zaio bat batean eta zergaitia galdezka eta mesedez laguntzera etortzeko eskean hasi da mutikoa. Izan ere, bere tutoreak ere esan didanez, oso gustura egiten omen du nirekin lan eta gainera aurrera pauso ikaragarria egin omen du azken 12 aste hauetan. Neu ere oso gustura jardun naiz berarekin lanean eta aurrerago esan dudan bezala, neuri ere iruditu zitzaidan elkarrekin lanean oso ondo jarduten ginela eta beraren partetik ere jarrera aldaketa izan duela ikasketen inguruan ni bere alboan egon naizenetik.
  • 4. Neuri ere tristura sartu zait bera agurtu behar izanagatik. izan ere burura galera batzuk etorri zaizkit haur honen inguruan; lanean jarraituko ote du ni ez banago? Aurrera pausoak egin baditu, berdin jarraituko al du? Kurtsoa amaitzerako hurrengo urtean mailaz pasako alda?... Neu berarekin hizketan egon naiz eta lanean jarraitzeko eta ahal duen neurrian handik edo hemendik gauzak ez dituenean ulertzen klase kideei galdetzeko edo tutoreari nahi adina laguntza eskatzeko esan diot. Berak buruarekin baietz esan du eta espero dut hala izatea izan ere pena handia emango zidan ni aldegitearekin batera bere laneko jarrera aldatuko balu. Honen ondoren 6.mailako laguntza gelako ikasleek eta PT eta auxiliarrak agurtu naute. guztiak besarkada handi bat eta eskerrak emanez oparitxo bat ere egin didate. Neu ere beraiei eskerrak eman beharrean nago profesional taldeko bat gehiago sentiarazi nautelako eta ikasle hauekin lanean aritzeko aukera paregabeak eman dizkidatelako. Oso arro sentitze naiz taldetxo honetako bat gehiago izateaz 12 aste hauetan.
  • 5. Azkenik, 3.mailako ikasle eta tutoreak arratsaldeko azken orduan beraien klasera joateko eskatu zidaten. Bertara joan naizenean, ikaragarrizko sorpresa eman didate guztiak nire zain zeuden eta ikasleak zoratzen agurtu naute, denak gainera etorri zaizkit marrazkiak eta agurtzeko karta mordo batekin. Arbelean ere niretzat agurra eta marrazkiak zituzten eginak. Arratsaldean borobiltzeko merienda bat prestatu dute eta guztiok jolasean, dantzan eta kontuak kontatzen ibili gara.
  • 6. Amaitzeko esan oso ondo sentitu naizela praktika aldi honetan eta asko gustatu zaidala PTaren lana, askotan konprometitua eta oso gertukoa den arren, asko bete dezaken lana izan dela iruditu zait. Honi gehitzeko, praktika aldi hau oso aberasgarria izan dela esango dut. Eta gainera Iraurgi eskolan oso ondo sentiarazi naute, beti profesional bat gehiago bezala sentitu bai naiz eta ez praktiketan dagoen ikasle bat bezala. Asko gustatu zait izan dudan esperientzia hau bizi izatea.