SlideShare a Scribd company logo
1 of 17
1. ASTEA
Dagoeneko iritsi da eguna, eta
urduritasuna eta egon ezina sartu zait gorputzean
Iraurgi ikastetxera iristean. Bertara heldu
naizenean oso ongi etorri polita egin didatela
esango nuke, bertako zuzendaria eta PTak
ezagutu orduko gelan sartu eta lanari ekin diogu.
Urduritasuna eta egon ezina ordean beti egon
dira presente lehenengo egunean, izan ere ikasle
berriak, zentro berria, lankide berriak … guztia da
ez ezaguna Iraugin niretzat.
Gainera aipatu beharra dago eskola kristaua dela eta honelako eskola
batean praktikak egiten ditudan lehenengo aldia denez jakin mina ere badut
kristautasunaren inguruan egiten dutenaz jakiteko. Beraz, aste honetan lanari
ekiteaz gain berriak egingo zaizkidan hainbat gauzekin egin dezaket topo
batzuk gustuko izango ditudanak eta beste batzuk behar bada ez ditudanak
hain gogoko izango. Beraz goazen esperientzia honetaz disfrutatu eta ahalik
eta gehien ikastera.
Poliki poliki ari naiz eskola eta bertako ikasle
eta irakasleak ezagutzen. Lehengo aste honetan
esan beharra dago nahiko galduta nabilela
ikastetxeko pasilloetan zehar, eskola oso handia ez
den arren baditu pasillo eta pasadizo asko eta ni
bezala berriak direnak galdu xamar ibiltzen omen
gara bertan lehenengo egunetan. Esan beharra
dago Iraurgi ikastetxea nahiko zaharkitua dagoela
izan ere garai batean apaiz eskola izandakoa da eta oraindik
nabarmentzen dira apaizak bizi ziren gelak zein diren.
Gaur egun gela hauek trastez josita daude, jaialdirako materialez,
bagonetako apaingarriz edota PT eta logopedarentzako bereziki prestatutako
gelak daude bertan. Adibidez laguntza
gela bertan dago, oso gela polita eta
erakargarria dela esango nuke, txikia
bai da eta bertan egotean ikasleei
gertutasuna transmititzen zaiela
esango nuke, nire iritziz gela
aproposak dira haur bereziekin lanean
jarduteko, giro beroa eta etxe giroa
sortzen dela esango nuke. Laguntza
gelan 6.mailako ikasleekin aritzeko
aukera izango dut, beraz gelatxo
hauen berri izango dudala iruditzen
zait.
2. ASTEA
Bigarren astea hasi bezain
laster 6.mailako ikasleekin lanean
ari ginela beraietako batek laster
bere urtebetetzea dela aipatu du,
noiz den galdetu diot eta azaroak
25ean dela esan duenean hau da
sorpresa hartu dudana, nire
urtebetetzea ere ala bai da!
Beraz laguntza gelako irakasleak aste honetako ostiralean nolabaiteko
festa bat egingo dugula esan du. Poz handia eman dit ikasle honek nirekin
batera urteak betetzea, izan ere berarekin hainbat ordu bakarka egon behar bai
dut matematika lantzen. Ikasle hau, Pakistandarra da eta oso abila den arren
memoriaz ikasten, logikako ariketak eta zenbakiak dituzten ariketak ez ditu
batere gogoko izan ere ez da matematiketan bezain ona. Beraz biok
urtebetetze eguna berdina dugunez berarekin errazago egingo dudala lana
iruditzen zait, izan ere berak ere sorpresa handia hartu du eta asko gustatu zaio
bere irakasleak berarekin batera egitea urteak. Hau aprobetxatu beharko dut
berarekin lan fin egiteko.
Gainera dagoeneko hobeto ezagutzen ari naiz 6.mailako taldetxoa.
Bakoitzak bere arazo eta berezitasunak ditu eta oso interesgarria izango da
beraiekin lanean jardutea
eta beraien konfiantza
neureganatzea. Beraz,
gogotsu ekingo diot
lanari eta ahalik eta
gehien saiatuko naiz
beraiengana gerturatzen
harreman estu bat
sortzeko asmoz. Beti ere,
honelako taldetxotan
harremanak sustatzea
eta taldea osotasun batean BAT egitea oso garrantzitsua
dela uste dut eta garrantzitsua izateaz gain beharrezkoa
dela esango nuke. Gela arruntean ezberdinak sentitzen bai
dira eta laguntza gelan taldeko bat gehiago direla sentitzen
direla iruditu zait, naiz eta oraindanik gai horren inguruan ez
naizen mintzatu. Badut gogoa beraien pentsaerak eta
sentimenduak ezagutzeko ere.
3. ASTEA
Aste honetan Euskararen
eguna ospatu da eskolan. Hau
aprobetxatuz euskara sustatu eta
kanpotarrak direnei euskara gure
hizkuntzaren garrantzia transmititzeaz
gain, arratsalde batean jolasak egin
ditugu Euskal kulturaren inguruan.
Hau egiteko haurrak zikloka banatu
dira eta eskolako atarian aritu gara
jolasean. Taldeka jarri eta galdera
erantzunen hainbat jolas egin ditugu,
bertsoak osatu behar zituzten, Azpeitiko eta Euskal Herriaren inguruko
galderak, Euskaldunak diren artista eta kulturgileen inguruan …
Honetaz gain aste
honetan pasa den
interesgarriena laguntza gelan
gertatu zait. Bertan ostegun
arratsaldean elkarrizketa
gogorra baina oso interesgarria
izan genuen ikasleekin.
Beraietako gehienak bere
sentimenduan azaleratzen
jardun ziren, tontoak sentitzen
zirela gela arruntean, errepikatzaileak eta bereziak zirela, laguntza behar
zutela... eta honelako gauzak atera ziren. Beraien ahotik atera zen laguntza
gelan askoz ere erosoago sentitzen direla, talde bat direla eta elkarri laguntzeko
daudela bertan. Gainera esan zutenaren arabera elkarren artean konfiantza
handia dute eta nahiz eta sentitzen dutela esatea kostatu laguntza gelan egin
dituzten leunei eta irakasleari kontatzeko arazorik ez dutela. Izan ere, badakite
bertan hitz egiten dena ez dela gelatik aterako beraien ez badute nahi. Honek
galdera asko kari dizkit burura … Zer da benetako inkusioa? Nola sustatu
benetako inklusioa gelan haur batzuk ez badira eroso sentitzen? Gela
arruntean haurrak mantentzea al da iklusioa? Ez dakit nondik jo galdera hauei
erantzuteko, baina gauza bat argi dudala uste dut, haurren arteko harremanak
ezin bestekoak direla eta lanean jarduteko gelan eroso sentitzea oso
garrantzitsua dela. Beraz ez nago horren ziur inklusioa zer den benetan.
4.ASTEA
Aste honetan, zubia zela eta bi egun galdu ditugu, beraz aste oso motxa
izan da. Ez dugu lan asko egin, asteburuan haurrek Gabonetako jaialdia bai
dute eta entseguekin jardun dira. Hala ere 5. mailan dezente egon naiz izan ere
bertako bi haurrekin nabil buru belarri lanean, bata Dominikarra eta bestea
Marokoarra da. Gehienetan nik Dominikarra den ikaslearekin egoten naiz eta
PTak Marokoarrarekin. Poliki poliki ari naiz berarekin konfiantza hartzen eta
naiz eta hasieran ez zuen lanerako gogo handirik agertzen, baina badirudi ni
gazteago ikusten nauela et6a berarekin beste harreman bat sortzen ari naizela.
Izan ere, nik berak arratsaldean egiten dituenak edo zer moduz dagoen edota
zer bazkaldu duen galdetzen diot eta era batean edo bestean laguntzat ere
hartzen nauela iruditzen zait.
Honetaz gain aste
honetan haurrek Gabonetako
jaialdia ospatuko dute Azpeitiko
Izarraitz pilotalekuan, beraz
maila bakoitza lanean ari da
jaialdia prestatzen. Honen
ondorioz haurrek klase asko
galtzen dituzte eta oso gustura
pasatzen dute jaialdia behin
eta berriz entsaiatzen.
Entseguak gora eta bera
ibili ostean larunbatean egiaren ordua iritsi da eta bertara gerturatu naiz
irakasleei laguntzeko asmoz, izan ere egun honetan haur guztiak oso aztoratuta
egoten dira eta hauekin batera gurasoak ere gogotsu egoten dira beraien
haurrak dantzan eta antzerkiak egiten ikusteko. Horregatik lan asko izaten da
Izarraitz pilotalekuan, izan ere bai haurrak eta baita gurasoak ere oso aztoratuta
eta urduri egoten dira. Oso polita izan da jaialdi dantzaldia lan asko eman duen
arren dena ongi atera dela esango nuke.
Nire kasuan PTarekin
batera musika jartzen egon
gara, maila bakoitzeko musika
ezberdinak eta tartean-tartean
girotzeko musika jartzen aritu
gara. Ptak esan didanez,
urtero bere lana musikarekin
aritzea izaten da eta presio
asko jasan izan omen du urteetan zehar. Adibidez urte batean musika aparatua
gaizki funtzionatzen hasi zen eta guztiek berari begiratzen omen zioten zer ari
zen gertatzen galdezka begiradarekin.
5.ASTEA
Dagoeneko ganbonen
aurretik azken astean gaude.
Beraz irakasleak urduri
dabiltza eta haurrak oraindik
eta urduriago. Izan ere
Gabonetan hainbat gauza
ospatzen dituzte,
Olentzeroren etorrera, jaiotza
prestatzea, gabon eskeko
kantak, eta abar. Maila
bakoitzeko talde batek edo
birek jaiotzak prestatzen
dituzte. Batzuenak ikusgarriak dira, beste batzuenak berriz, material
birziklatuekin eginak eta txikienak berriz plastilinaz eginikoak esaterako. Gero
Gabonetan zehar jaiotza hauek Bethar izeneko aretoan jartzen dituzte ikusgai.
Areto hau Iraurgi eskolak duen areto txiki bat da, bertan haurren eskulanak edo
honelakoak jartzeko erabiltzen
dute. Hau da, erakusketak
egiten dira bertan.
Honetaz gain, oporrak
direla eta hiruhilekoaren azken
txanpan gaudenez, ikasleak
kontrolak egiten ari dira eta
irakasleak berriz informeak
prestatu eta gurasoekin bilerak
egiten ari dira. Nire kasuan ez
dut aukerarik izan gurasoekin
bileraren batean parte hartzeko, baina PT ak eta beste tutore batek laguntza
eskatu dit laguntza gelako haurren inguruan edo ni gelara laguntza eskaintzera
sartzen naizen haurren inguruan nire iritzia emateko.
Izan ere, zenbait haurren
informea betetzea ez da hain lan
erraxa. Ikasle askok izaten dituzten
gora bera guztiak kontutan hartzea
eta bere ibilbide guztiarekin
gogoratzea. Beraz hainbat haurren
informea betetzeko oso baliagarria
izan daiteke irakasle bat baino
gehiagoren iritzia jakitea eta
laguntza edukitzea.
6.ASTEA
Azkar pasa diren arren Gabonetako oporrak, berriz ere gogotsu gaude
lanerako. Bai haurrak eta baita ikasleak ere pilak kargatuta gatoz. Aste hau oso
motxa izango da eta berriz ere asteburua etorriko zaigu segituan. Ala ere,
eskola anbientean sartzeko nahikoa izan da. Hau horrela izanda, nire ordutegi
berria finkatu didate eta ondorioz lau gela ezberdinetan arituko naiz. 6.mailako
laguntza gelan, 5.mailan bi ikasleei laguntza eskaintzen, 4.mailan beste bi
ikaslerekin eta 3.mailan klase osoari laguntzen, hau da bertako tutoreari
laguntza eskaintzen.
7.ASTEA
Aste honetan dagoeneko ordutegi berriari eutsi diot. Batez ere 6.mailako
laguntza gelan eta 5.mailan sartuko naiz. Oso eroso sentitzen naiz bi geletan
Gainera uste dut 5.mailako ikasle batekin oso harreman ona sortzen ari naizela
eta lanerako giro ona jartzen dugula bion artean.
Honetaz gain ez dut asko kontatzerik aste honetan, izan ere gaixo pasa
dut ia aste osoa eta ez dut esperientzia asko kontatzerik. Beraz datorren
asterako pilak ondo kargatu eta nire onenak emateko indarrak hartu ditut.
8.ASTEA
Aste honetan 6.mailako
ikasleek matematikako eta
gizarteko kontrolak dituzte, beraz
laguntza gelan lanean aritu gara bi
kontrol hauek prestatzen. Beti ere
kontutan izan behar dugu behar
bereziak dituzten ikasle hauek
zerbaitegatik daudela laguntza
gelan. Batzuek retenitzeko
arazoak dituztelako, beste batzuk hizkuntza dela eta zailtasunak dituztelako eta
beste batzuek ikasteko zailtasunak dituztelako. Beran ni eta PT a beraien
apunteak moldatzen eta ikasterrazago izateko koloreen bidez edota galdera
erantzunen bidez ari gara guztia prestatzen. Gainera laguntza gelako ikasle
hauek azterketak beraien minimoetara egokituta egingo dituzte, hau da, beraiek
arazoak dituztenez, beste ebaluaketa
mota bat egingo zaie nolabait. Hau da,
beraien azterketak ezberdinak izango
dira gainontzeko ikasleekin alderatuta.
Honetarako PTak material mordo
bat prestatzen du urtero ikasleen
beharretara egokitzen dena. Testuak,
ariketak, apunteak … Lan handia
dagoela nabaria da, aldameneko
argazki honetan ikus dezakegunez
urtez-urte pilatu den material guztia ikus
dezakegu. Bertatik ikusta harrigarria eta
ikusgarria dela esango nuke. Baina aldi
berean beharrezkoa ere bai. Asko
gustatu zait txoko hau izan ere bertara
jo daiteke edozein material bilatzeko bai behar bereziko haurrekin erabiltzeko
edota baita gainontzeko ikasleekin erabiltzeko ere, izan ere gainontzeko
ikasleei ere oso ondo etortzen zaie honelako materialekin jardutea ikasi
beharreko errepasatzeko edota lanean jarduteko soilik.
Honetaz gain, aste hau oso berezia izan da Iraugin, izan ere Azpeitian
oso zaleak dira San Sebastianak ospatzen eta danborradarako ohitura handia
dago. Beraz ikastetxean mobida handia egon da danborradarekin. Haurrei ilusio
handia egiten die danborra jotzen ateratzeak eta batez ere neskek gogo handia
izaten dute abanderada eta kantinera bezala ateratzeko. Argazkian ikus
daitekeenez ikastetxeko ataria oso dotore ikusten da konpainia bakoitza bere
lekuak kokatuta. Neskak ere beren tartea izan dute bakoitzak bere taldeko
bandera astindu eta eskolako balkoitik guraso eta ikasle guztien begiradak
jasotzeko.
9.ASTEA
Aste hau, bikoteka
irakurtzen astea zela
zirudien, izan ere sartzen
naizen bi geletan
irakurketako atal hau egokitu
zait aurrera eramatea.
Alde batetik 6.mailako
laguntza gelan jardun naiz,
nahiko testu zaila tokatu dela
esango nuke. Izan ere gela honetan etorri berriak diren ikasleak daude eta
beraien hizkuntza maila dela eta asko kostatu zaie testua irakurtzea. Esan
beharra dago testua gaztelaniaz zela eta Azpeitia oso herri euskalduna den
heinean, bertakoak diren ikasleei ere dezente kosta zaie irakurketa haurrera
eramatea hiztegi arazoak zirela medio. Hau honela izanda, nire laguntza oso
baliagarria izan zaie testua irakurtzeko. Hau egin ostean galderak erantzuteko
tartea etorri da. Gaztelaniaz zenek nahaste handiak egon dira eta batzuk oso
graziosoak ere izan direla esan beharra dago. Izan ere, euskaratik ateratako
hitzekin jardun dira erantzun nahian eta barrez jardun dugu “euskañoletik” atera
dituzten hitzen inguruan.
3.mailari dagokionez,
galderei erantzuteaz gain helburu
garrantzitsuena irakur zaletasuna
sustatzea da eta beraien denbora
librean irakurtzeko ohitura
sustatzea izan da. Beraz , haurrei
berain kasa irakurtzen utzi diegu
inongo beharrik gabe. Batzuek ez
zuten irakurtzeko gogorik baina
lagun guztiak irakurtzen ikustean
beraiek ere irakurtzen jarri dira eta
azkenean gustura jardun direla esango nuke.
Astea amaitzeko
Pakistandarra den
ikaslearekin aritu naiz
matematika egiten.
Zatiketak erakusten nabil,
izan ere oso jarrera ezkorra
zuen zatiketekin eta
matematikekin orokorrean.
Nire laguntzarekin ari da
zatiketen mekanika hartzen
eta berak esan duenez
orain gustuko ditu.
Haur honek lanerako jarrera erakusten du beti eta oso erosoa da
berarekin lanean jardutea, izan ere ikasteko gogoa duela nabaria da. Oraindik,
zatitzaile bakarreko zatiketekin ari garen arren datorren astean gehiagora
joateko prest izango garelakoan nago oso ondo barneratzen ari bai da mutilkoa.
Hau esanda, datorren astea iritsi zain nago, ea gogoratzen den eta haurrera
egiteko modua dugun.
Argazki egunkaria lehengo 9 aste

More Related Content

What's hot (10)

12.astea
12.astea12.astea
12.astea
 
Egunkaria 1. neurketa
Egunkaria 1. neurketaEgunkaria 1. neurketa
Egunkaria 1. neurketa
 
ZIPRIZTIN 5B aldizkaria 1
ZIPRIZTIN 5B aldizkaria 1ZIPRIZTIN 5B aldizkaria 1
ZIPRIZTIN 5B aldizkaria 1
 
E.abendua
E.abenduaE.abendua
E.abendua
 
9.astea
9.astea9.astea
9.astea
 
Nortzuk gara v1
Nortzuk gara v1Nortzuk gara v1
Nortzuk gara v1
 
Eskolako lanak (zuzenketa)
Eskolako lanak (zuzenketa)Eskolako lanak (zuzenketa)
Eskolako lanak (zuzenketa)
 
Eskolako lanak (jatorrizkoa euskaraz)
Eskolako lanak (jatorrizkoa euskaraz)Eskolako lanak (jatorrizkoa euskaraz)
Eskolako lanak (jatorrizkoa euskaraz)
 
8. ASTEA
8. ASTEA 8. ASTEA
8. ASTEA
 
Lehen hezkuntzako oroitzapenak
Lehen hezkuntzako oroitzapenakLehen hezkuntzako oroitzapenak
Lehen hezkuntzako oroitzapenak
 

Similar to Argazki egunkaria lehengo 9 aste

Similar to Argazki egunkaria lehengo 9 aste (20)

10.astea
10.astea10.astea
10.astea
 
10.astea
10.astea10.astea
10.astea
 
Argazki egunkaria 10
Argazki egunkaria 10Argazki egunkaria 10
Argazki egunkaria 10
 
Ae12 13
Ae12 13Ae12 13
Ae12 13
 
6.astea
6.astea 6.astea
6.astea
 
7. astea
7. astea7. astea
7. astea
 
Ibilbide profesionala egunerokoa
Ibilbide profesionala egunerokoaIbilbide profesionala egunerokoa
Ibilbide profesionala egunerokoa
 
EGAPE_TXO 4. 21-22 IKASTURTEA.pdf
EGAPE_TXO 4. 21-22 IKASTURTEA.pdfEGAPE_TXO 4. 21-22 IKASTURTEA.pdf
EGAPE_TXO 4. 21-22 IKASTURTEA.pdf
 
Eskolara buelta - gehigarria
Eskolara buelta - gehigarriaEskolara buelta - gehigarria
Eskolara buelta - gehigarria
 
01.ari(h)itzak
01.ari(h)itzak01.ari(h)itzak
01.ari(h)itzak
 
Bizikidetza Pentacidad Proiektua Zaratamon
Bizikidetza Pentacidad Proiektua ZaratamonBizikidetza Pentacidad Proiektua Zaratamon
Bizikidetza Pentacidad Proiektua Zaratamon
 
Ae8
Ae8Ae8
Ae8
 
Ikasketak antolatzen
Ikasketak antolatzenIkasketak antolatzen
Ikasketak antolatzen
 
2013 2014 ikasturteko guraso batzarra
2013 2014 ikasturteko guraso batzarra2013 2014 ikasturteko guraso batzarra
2013 2014 ikasturteko guraso batzarra
 
Irunabar - Txingudi Ikastolako 50. urteurrena
Irunabar - Txingudi Ikastolako 50. urteurrenaIrunabar - Txingudi Ikastolako 50. urteurrena
Irunabar - Txingudi Ikastolako 50. urteurrena
 
Lekuak sortarazten dituen sentimenduak
Lekuak sortarazten dituen sentimenduakLekuak sortarazten dituen sentimenduak
Lekuak sortarazten dituen sentimenduak
 
Gela bilera Larraul 15-16
Gela bilera Larraul 15-16Gela bilera Larraul 15-16
Gela bilera Larraul 15-16
 
Lh alderaketa
Lh alderaketaLh alderaketa
Lh alderaketa
 
A5
A5A5
A5
 
25 Urteurren(Pati)
25 Urteurren(Pati)25 Urteurren(Pati)
25 Urteurren(Pati)
 

Argazki egunkaria lehengo 9 aste

  • 1. 1. ASTEA Dagoeneko iritsi da eguna, eta urduritasuna eta egon ezina sartu zait gorputzean Iraurgi ikastetxera iristean. Bertara heldu naizenean oso ongi etorri polita egin didatela esango nuke, bertako zuzendaria eta PTak ezagutu orduko gelan sartu eta lanari ekin diogu. Urduritasuna eta egon ezina ordean beti egon dira presente lehenengo egunean, izan ere ikasle berriak, zentro berria, lankide berriak … guztia da ez ezaguna Iraugin niretzat. Gainera aipatu beharra dago eskola kristaua dela eta honelako eskola batean praktikak egiten ditudan lehenengo aldia denez jakin mina ere badut kristautasunaren inguruan egiten dutenaz jakiteko. Beraz, aste honetan lanari ekiteaz gain berriak egingo zaizkidan hainbat gauzekin egin dezaket topo batzuk gustuko izango ditudanak eta beste batzuk behar bada ez ditudanak hain gogoko izango. Beraz goazen esperientzia honetaz disfrutatu eta ahalik eta gehien ikastera. Poliki poliki ari naiz eskola eta bertako ikasle eta irakasleak ezagutzen. Lehengo aste honetan esan beharra dago nahiko galduta nabilela ikastetxeko pasilloetan zehar, eskola oso handia ez den arren baditu pasillo eta pasadizo asko eta ni bezala berriak direnak galdu xamar ibiltzen omen gara bertan lehenengo egunetan. Esan beharra dago Iraurgi ikastetxea nahiko zaharkitua dagoela izan ere garai batean apaiz eskola izandakoa da eta oraindik nabarmentzen dira apaizak bizi ziren gelak zein diren. Gaur egun gela hauek trastez josita daude, jaialdirako materialez, bagonetako apaingarriz edota PT eta logopedarentzako bereziki prestatutako
  • 2. gelak daude bertan. Adibidez laguntza gela bertan dago, oso gela polita eta erakargarria dela esango nuke, txikia bai da eta bertan egotean ikasleei gertutasuna transmititzen zaiela esango nuke, nire iritziz gela aproposak dira haur bereziekin lanean jarduteko, giro beroa eta etxe giroa sortzen dela esango nuke. Laguntza gelan 6.mailako ikasleekin aritzeko aukera izango dut, beraz gelatxo hauen berri izango dudala iruditzen zait.
  • 3. 2. ASTEA Bigarren astea hasi bezain laster 6.mailako ikasleekin lanean ari ginela beraietako batek laster bere urtebetetzea dela aipatu du, noiz den galdetu diot eta azaroak 25ean dela esan duenean hau da sorpresa hartu dudana, nire urtebetetzea ere ala bai da! Beraz laguntza gelako irakasleak aste honetako ostiralean nolabaiteko festa bat egingo dugula esan du. Poz handia eman dit ikasle honek nirekin batera urteak betetzea, izan ere berarekin hainbat ordu bakarka egon behar bai dut matematika lantzen. Ikasle hau, Pakistandarra da eta oso abila den arren memoriaz ikasten, logikako ariketak eta zenbakiak dituzten ariketak ez ditu batere gogoko izan ere ez da matematiketan bezain ona. Beraz biok urtebetetze eguna berdina dugunez berarekin errazago egingo dudala lana iruditzen zait, izan ere berak ere sorpresa handia hartu du eta asko gustatu zaio bere irakasleak berarekin batera egitea urteak. Hau aprobetxatu beharko dut berarekin lan fin egiteko. Gainera dagoeneko hobeto ezagutzen ari naiz 6.mailako taldetxoa. Bakoitzak bere arazo eta berezitasunak ditu eta oso interesgarria izango da beraiekin lanean jardutea eta beraien konfiantza neureganatzea. Beraz, gogotsu ekingo diot lanari eta ahalik eta gehien saiatuko naiz beraiengana gerturatzen harreman estu bat sortzeko asmoz. Beti ere, honelako taldetxotan harremanak sustatzea
  • 4. eta taldea osotasun batean BAT egitea oso garrantzitsua dela uste dut eta garrantzitsua izateaz gain beharrezkoa dela esango nuke. Gela arruntean ezberdinak sentitzen bai dira eta laguntza gelan taldeko bat gehiago direla sentitzen direla iruditu zait, naiz eta oraindanik gai horren inguruan ez naizen mintzatu. Badut gogoa beraien pentsaerak eta sentimenduak ezagutzeko ere.
  • 5. 3. ASTEA Aste honetan Euskararen eguna ospatu da eskolan. Hau aprobetxatuz euskara sustatu eta kanpotarrak direnei euskara gure hizkuntzaren garrantzia transmititzeaz gain, arratsalde batean jolasak egin ditugu Euskal kulturaren inguruan. Hau egiteko haurrak zikloka banatu dira eta eskolako atarian aritu gara jolasean. Taldeka jarri eta galdera erantzunen hainbat jolas egin ditugu, bertsoak osatu behar zituzten, Azpeitiko eta Euskal Herriaren inguruko galderak, Euskaldunak diren artista eta kulturgileen inguruan … Honetaz gain aste honetan pasa den interesgarriena laguntza gelan gertatu zait. Bertan ostegun arratsaldean elkarrizketa gogorra baina oso interesgarria izan genuen ikasleekin. Beraietako gehienak bere sentimenduan azaleratzen jardun ziren, tontoak sentitzen zirela gela arruntean, errepikatzaileak eta bereziak zirela, laguntza behar zutela... eta honelako gauzak atera ziren. Beraien ahotik atera zen laguntza gelan askoz ere erosoago sentitzen direla, talde bat direla eta elkarri laguntzeko daudela bertan. Gainera esan zutenaren arabera elkarren artean konfiantza handia dute eta nahiz eta sentitzen dutela esatea kostatu laguntza gelan egin dituzten leunei eta irakasleari kontatzeko arazorik ez dutela. Izan ere, badakite bertan hitz egiten dena ez dela gelatik aterako beraien ez badute nahi. Honek galdera asko kari dizkit burura … Zer da benetako inkusioa? Nola sustatu
  • 6. benetako inklusioa gelan haur batzuk ez badira eroso sentitzen? Gela arruntean haurrak mantentzea al da iklusioa? Ez dakit nondik jo galdera hauei erantzuteko, baina gauza bat argi dudala uste dut, haurren arteko harremanak ezin bestekoak direla eta lanean jarduteko gelan eroso sentitzea oso garrantzitsua dela. Beraz ez nago horren ziur inklusioa zer den benetan.
  • 7. 4.ASTEA Aste honetan, zubia zela eta bi egun galdu ditugu, beraz aste oso motxa izan da. Ez dugu lan asko egin, asteburuan haurrek Gabonetako jaialdia bai dute eta entseguekin jardun dira. Hala ere 5. mailan dezente egon naiz izan ere bertako bi haurrekin nabil buru belarri lanean, bata Dominikarra eta bestea Marokoarra da. Gehienetan nik Dominikarra den ikaslearekin egoten naiz eta PTak Marokoarrarekin. Poliki poliki ari naiz berarekin konfiantza hartzen eta naiz eta hasieran ez zuen lanerako gogo handirik agertzen, baina badirudi ni gazteago ikusten nauela et6a berarekin beste harreman bat sortzen ari naizela. Izan ere, nik berak arratsaldean egiten dituenak edo zer moduz dagoen edota zer bazkaldu duen galdetzen diot eta era batean edo bestean laguntzat ere hartzen nauela iruditzen zait. Honetaz gain aste honetan haurrek Gabonetako jaialdia ospatuko dute Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan, beraz maila bakoitza lanean ari da jaialdia prestatzen. Honen ondorioz haurrek klase asko galtzen dituzte eta oso gustura pasatzen dute jaialdia behin eta berriz entsaiatzen. Entseguak gora eta bera ibili ostean larunbatean egiaren ordua iritsi da eta bertara gerturatu naiz irakasleei laguntzeko asmoz, izan ere egun honetan haur guztiak oso aztoratuta egoten dira eta hauekin batera gurasoak ere gogotsu egoten dira beraien haurrak dantzan eta antzerkiak egiten ikusteko. Horregatik lan asko izaten da Izarraitz pilotalekuan, izan ere bai haurrak eta baita gurasoak ere oso aztoratuta eta urduri egoten dira. Oso polita izan da jaialdi dantzaldia lan asko eman duen arren dena ongi atera dela esango nuke.
  • 8. Nire kasuan PTarekin batera musika jartzen egon gara, maila bakoitzeko musika ezberdinak eta tartean-tartean girotzeko musika jartzen aritu gara. Ptak esan didanez, urtero bere lana musikarekin aritzea izaten da eta presio asko jasan izan omen du urteetan zehar. Adibidez urte batean musika aparatua gaizki funtzionatzen hasi zen eta guztiek berari begiratzen omen zioten zer ari zen gertatzen galdezka begiradarekin.
  • 9. 5.ASTEA Dagoeneko ganbonen aurretik azken astean gaude. Beraz irakasleak urduri dabiltza eta haurrak oraindik eta urduriago. Izan ere Gabonetan hainbat gauza ospatzen dituzte, Olentzeroren etorrera, jaiotza prestatzea, gabon eskeko kantak, eta abar. Maila bakoitzeko talde batek edo birek jaiotzak prestatzen dituzte. Batzuenak ikusgarriak dira, beste batzuenak berriz, material birziklatuekin eginak eta txikienak berriz plastilinaz eginikoak esaterako. Gero Gabonetan zehar jaiotza hauek Bethar izeneko aretoan jartzen dituzte ikusgai. Areto hau Iraurgi eskolak duen areto txiki bat da, bertan haurren eskulanak edo honelakoak jartzeko erabiltzen dute. Hau da, erakusketak egiten dira bertan. Honetaz gain, oporrak direla eta hiruhilekoaren azken txanpan gaudenez, ikasleak kontrolak egiten ari dira eta irakasleak berriz informeak prestatu eta gurasoekin bilerak egiten ari dira. Nire kasuan ez dut aukerarik izan gurasoekin bileraren batean parte hartzeko, baina PT ak eta beste tutore batek laguntza eskatu dit laguntza gelako haurren inguruan edo ni gelara laguntza eskaintzera sartzen naizen haurren inguruan nire iritzia emateko.
  • 10. Izan ere, zenbait haurren informea betetzea ez da hain lan erraxa. Ikasle askok izaten dituzten gora bera guztiak kontutan hartzea eta bere ibilbide guztiarekin gogoratzea. Beraz hainbat haurren informea betetzeko oso baliagarria izan daiteke irakasle bat baino gehiagoren iritzia jakitea eta laguntza edukitzea.
  • 11. 6.ASTEA Azkar pasa diren arren Gabonetako oporrak, berriz ere gogotsu gaude lanerako. Bai haurrak eta baita ikasleak ere pilak kargatuta gatoz. Aste hau oso motxa izango da eta berriz ere asteburua etorriko zaigu segituan. Ala ere, eskola anbientean sartzeko nahikoa izan da. Hau horrela izanda, nire ordutegi berria finkatu didate eta ondorioz lau gela ezberdinetan arituko naiz. 6.mailako laguntza gelan, 5.mailan bi ikasleei laguntza eskaintzen, 4.mailan beste bi ikaslerekin eta 3.mailan klase osoari laguntzen, hau da bertako tutoreari laguntza eskaintzen.
  • 12. 7.ASTEA Aste honetan dagoeneko ordutegi berriari eutsi diot. Batez ere 6.mailako laguntza gelan eta 5.mailan sartuko naiz. Oso eroso sentitzen naiz bi geletan Gainera uste dut 5.mailako ikasle batekin oso harreman ona sortzen ari naizela eta lanerako giro ona jartzen dugula bion artean. Honetaz gain ez dut asko kontatzerik aste honetan, izan ere gaixo pasa dut ia aste osoa eta ez dut esperientzia asko kontatzerik. Beraz datorren asterako pilak ondo kargatu eta nire onenak emateko indarrak hartu ditut.
  • 13. 8.ASTEA Aste honetan 6.mailako ikasleek matematikako eta gizarteko kontrolak dituzte, beraz laguntza gelan lanean aritu gara bi kontrol hauek prestatzen. Beti ere kontutan izan behar dugu behar bereziak dituzten ikasle hauek zerbaitegatik daudela laguntza gelan. Batzuek retenitzeko arazoak dituztelako, beste batzuk hizkuntza dela eta zailtasunak dituztelako eta beste batzuek ikasteko zailtasunak dituztelako. Beran ni eta PT a beraien apunteak moldatzen eta ikasterrazago izateko koloreen bidez edota galdera erantzunen bidez ari gara guztia prestatzen. Gainera laguntza gelako ikasle hauek azterketak beraien minimoetara egokituta egingo dituzte, hau da, beraiek arazoak dituztenez, beste ebaluaketa mota bat egingo zaie nolabait. Hau da, beraien azterketak ezberdinak izango dira gainontzeko ikasleekin alderatuta. Honetarako PTak material mordo bat prestatzen du urtero ikasleen beharretara egokitzen dena. Testuak, ariketak, apunteak … Lan handia dagoela nabaria da, aldameneko argazki honetan ikus dezakegunez urtez-urte pilatu den material guztia ikus dezakegu. Bertatik ikusta harrigarria eta ikusgarria dela esango nuke. Baina aldi berean beharrezkoa ere bai. Asko gustatu zait txoko hau izan ere bertara jo daiteke edozein material bilatzeko bai behar bereziko haurrekin erabiltzeko edota baita gainontzeko ikasleekin erabiltzeko ere, izan ere gainontzeko
  • 14. ikasleei ere oso ondo etortzen zaie honelako materialekin jardutea ikasi beharreko errepasatzeko edota lanean jarduteko soilik. Honetaz gain, aste hau oso berezia izan da Iraugin, izan ere Azpeitian oso zaleak dira San Sebastianak ospatzen eta danborradarako ohitura handia dago. Beraz ikastetxean mobida handia egon da danborradarekin. Haurrei ilusio handia egiten die danborra jotzen ateratzeak eta batez ere neskek gogo handia izaten dute abanderada eta kantinera bezala ateratzeko. Argazkian ikus daitekeenez ikastetxeko ataria oso dotore ikusten da konpainia bakoitza bere lekuak kokatuta. Neskak ere beren tartea izan dute bakoitzak bere taldeko bandera astindu eta eskolako balkoitik guraso eta ikasle guztien begiradak jasotzeko.
  • 15. 9.ASTEA Aste hau, bikoteka irakurtzen astea zela zirudien, izan ere sartzen naizen bi geletan irakurketako atal hau egokitu zait aurrera eramatea. Alde batetik 6.mailako laguntza gelan jardun naiz, nahiko testu zaila tokatu dela esango nuke. Izan ere gela honetan etorri berriak diren ikasleak daude eta beraien hizkuntza maila dela eta asko kostatu zaie testua irakurtzea. Esan beharra dago testua gaztelaniaz zela eta Azpeitia oso herri euskalduna den heinean, bertakoak diren ikasleei ere dezente kosta zaie irakurketa haurrera eramatea hiztegi arazoak zirela medio. Hau honela izanda, nire laguntza oso baliagarria izan zaie testua irakurtzeko. Hau egin ostean galderak erantzuteko tartea etorri da. Gaztelaniaz zenek nahaste handiak egon dira eta batzuk oso graziosoak ere izan direla esan beharra dago. Izan ere, euskaratik ateratako hitzekin jardun dira erantzun nahian eta barrez jardun dugu “euskañoletik” atera dituzten hitzen inguruan. 3.mailari dagokionez, galderei erantzuteaz gain helburu garrantzitsuena irakur zaletasuna sustatzea da eta beraien denbora librean irakurtzeko ohitura sustatzea izan da. Beraz , haurrei berain kasa irakurtzen utzi diegu inongo beharrik gabe. Batzuek ez zuten irakurtzeko gogorik baina lagun guztiak irakurtzen ikustean beraiek ere irakurtzen jarri dira eta azkenean gustura jardun direla esango nuke.
  • 16. Astea amaitzeko Pakistandarra den ikaslearekin aritu naiz matematika egiten. Zatiketak erakusten nabil, izan ere oso jarrera ezkorra zuen zatiketekin eta matematikekin orokorrean. Nire laguntzarekin ari da zatiketen mekanika hartzen eta berak esan duenez orain gustuko ditu. Haur honek lanerako jarrera erakusten du beti eta oso erosoa da berarekin lanean jardutea, izan ere ikasteko gogoa duela nabaria da. Oraindik, zatitzaile bakarreko zatiketekin ari garen arren datorren astean gehiagora joateko prest izango garelakoan nago oso ondo barneratzen ari bai da mutilkoa. Hau esanda, datorren astea iritsi zain nago, ea gogoratzen den eta haurrera egiteko modua dugun.