SlideShare a Scribd company logo
1 of 8
ESKOLAKO LANAK
ESKOLAKO LANAK, ZERTARAKO?
 Ikasteko ohiturak finkatzen laguntzeko.
 Ikasleek eskura dituzten baliabideak erabiltzen ikasteko: hiztegiak, liburuak,
ordenagailuak…
 Autonomia, norberaren ekimena eta interesa bultzatzeko.
 Lana eta denbora behar bezala antolatzeko.
 Familia eskolatze eta ikaste prozesuan inplikatzeko, eta familien eta irakasleen
arteko harremanak eta komunikazioa bultzatzeko.
 Ikasitakoa finkatzeko, praktikan jarrita eta beste egoera batzuetan aplikatuta.
 Erantzukizuna garatzeko.
ESKOLAKO LANEN EZAUGARRIAK
 Irakasle taldeak koordinatu eta antolatuko ditu.
 Ikasle bakoitzaren adinera, ikasmailara eta garapen fasera egokituko dira, bai
zailtasun mailari dagokionez, eta lanok egiteko behar den denborari
dagokionez ere bai.
 Ikasle bakoitzaren premiak kontuan hartuta diseinatuko dira; batez ere,
oinarrizko prozedurak lantzeko izango dira baliagarriak.
 Ikasteko interesa eta zaletasuna bultzatuko dute: ahal den neurrian,
motibagarriak izan behar dute.
 Argi eta garbi adieraziko da zer egin behar duten ikasleek eskolako lan
hauetan, ikasleek eurek eta familiek erraz ulertzeko moduan.
 Irakasleek aztertu eta zuzendu egingo dituzte lanok, eta kontuan hartuko
dituzte ikaste-irakaste prozesuan.
 Ikasgelan landutakoa sakontzeko balioko dute, ez eskoletan eman gabeko
edukiak lantzeko; eta ez dira jarriko zigor modura.
 Ez dute bereizkeriarik sortu behar –haien bolumenagatik, egituragatik edo
formagatik– gizarte egoera ahuleko ikasleengan.
 Ikasleek atsedenaldiak ere behar dituztela –oporraldiak eta jaiegunak–
kontuan hartuta diseinatuko dira.
NOLA LAGUNDU?
 Eskolako lanak haurrek eurek egin behar dituzte, ondo edo txarto: euren
eginbeharra da, eta zuen ardura haurra bideratzea baino ez da. Ez kendu zuen
semeari/alabari eskolako lanak egitearen ardura.
 Eskolako lanak oso baliozkoak direla onartuta, jokatu pazientziaz zuen
semearekin/alabarekin.
 Egin eskolako lanen jarraipena, eta –ahal duzuen neurrian– lagundu umeari,
haren autonomia ahaztu gabe.
 Prestatu dena semeak/alabak eskura izateko materiala (papera, arkatza,
hiztegia…), eta galdetu zerbait berezia beharko ote duen.
 Erabaki egunero zer ordutan eta zer tokitan egin etxeko lanak, eta eskaini
jarraibideak, semeak/alabak ikas dezan nola aprobetxatu hobeto denbora: ezin
ditu lanok egunaren azken ordurako utzi, lo egin behar baitu.
 Nabarmendu iezaiozue zein garrantzitsua den eskolako lanak egitea, beti era
positiboan.
 Eskolako lanak egiten ari den bitartean, bilatu zuek ere zereginen bat.
 Laguntza eskatzen badizue, lagundu eta orienta ezazue.
 Eskolako lanek zuek ere nolabait parte hartzea badakarte, adieraz iezaiozue
laguntzeko prest zaudetela.
 Ahal duzuen guztietan, izan harremana tutorearekin. Horrela, askoz hobeto
jakingo duzue nola lagundu ikasten eta lanak egiten.
 Bereizi, semearekin/alabarekin batera, zeintzuk diren lan zailak eta zeintzuk
errazak: lehenengo, zailak egin ditzala; eta utz ditzala errazenak nekatuta
dagoenerako.
 Saia zaitezte lana eraginkorra izan dadin; semea/alaba ezinean badabil, ez
behartu lanean jarraitzera.
 Adoretu semea/alaba, egiten duen ahaleginagatik eta eginbidea betetzeagatik.
 Bila ezazue beti alderdi positiboa, eta saihestu kritika negatiboak: gaizki edo
ezgai sentitzen bada, umeari gero eta zailagoa egingo zaio lan egitea, eta
interesa eta hobetzeko gogoa galduko du; tortura eramanezina bihurtuko zaio
lan egin beharra.
 Semeak/alabak eskolako lanak errebisatzeko esaten badizue, errebisatu beldur
gabe, adieraziko diozue-eta interesatuta zaudetela jakiteko nola doakion lanen
kontua. Baina ez zuzendu: kontu hartu lana amaituta egon dadila, ez besterik.
Zuen laguntza eta inplikazioa funtsezkoa da semeren/alabaren ikaste prozesua
hobetzeko. Eskolako lanekin laguntzeaz eta edukiak azaltzeaz gain, badaude beste
bide batzuk horretarako:
• Bultzatu semea/alaba eskolara joatera eta orduan iristera.
• Hitz egin berarekin eskolako lanei buruz. Galdetu nola doakion eskolan, zer
arazo dituen…
• Bultzatu eskolako lanak eta bestelako eginkizunak atzerapenik gabe egitera:
ondo antolatzen ikasi behar du.
• Izan harremana tutorearekin. Semearen/alabaren egoeraren berri emango
dizue, eta hobetzeko aholkuak emango dizkizue.
• Joan ikastetxeko bileretara, eta saia zaitezte jakiten zer jarduera antolatzen
ditugun.
• Jakin ezazue semeak/alabak zer duen gogoko, eta hitz egin horretaz
berarekin.
• Piztu iezaiozue irakurtzeko zaletasuna.
ESKOLAKO LANAK. IKASTETXEAK HARTUTAKO ERABAKIAK
Aurrekoagatik guztiagatik, uste osoa dugu eskolako lanak oso garrantzitsuak
direla ikasleen ikasketetarako; hori dela eta, eskolako lanak ematearen alde
gaude, eskola orduz kanpo egin ditzaten.
HAUR HEZKUNTZA
• 5 urtekoen gelan hasiko gara eskolako lanak bidaltzen, urtarriletik aurrera.
Astelehenero, bi fitxa emango dizkiegu, astebetean egin ditzaten. Gogoratu:
funtsezkoa da ikasleek eurek egitea, laguntzarik gabe.
• Gainera, irakurtzeko liburu bat eramango dute astero.
• AGENDA:
Helburuak:
 Ikasleek pixkanaka hartzea beren lanaren erantzukizuna.
 Haien autonomia sustatzea.
 Eskolara etortzeko zer material ekarri behar duten jabetzea.
 Irakurketa-idazketa lantzea.
 Gurasoon inplikazioa bultzatzea.
Ebaluazio adierazleak:
 Behar den moduan ekartzen du agenda?
 Ekartzen du astelehenetan ekarri beharreko material guztia?
 Inplikatzen da familia?
Nola erabili:
Lau eta bost urtekoen geletan erabiliko da agenda. Lau urtekoen gelan
hasiko dira erabiltzen, eurek sortua. Ostiralero eramango dute etxera, eta
gurasoon laguntzarekin prestatuko dute, astelehenean bueltatzeko.
Edukiak:
Lau urtekoen gelan:
- Lehenengo hiruhilekoan: Letra larriak landu, marrazkiak margotu, eta
beren izenak letrakera larriz idatzi.
- Bigarren hiruhilekoan: Hitzak kopiatu, eta beren izenak idatzi.
- Hirugarren hiruhilekoan: Hitz batzuk libreki (eredu bati jarraitu gabe)
idatzi, beren izenak idatzi, eta data kopiatu.
Bost urtekoen gelan:
- Lehenengo hiruhilekoan: Beren izenak idatzi, eta hitz batzuk eta data
kopiatu.
- Bigarren hiruhilekoan: Hitz batzuk letrakera xehez idatzi, eta data
kopiatu.
- Hirugarren hiruhilekoa: Dena libreki idatzi (eredurik gabe).
LEHEN HEZKUNTZAKO 1. ZIKLOA:
Ziklo honetarako, egunero ordu erdiz lan egin dezatela aholkatuko diegu ikasleei.
1. mailan:
• 1. hiruhilekoan, bi fitxa bidaliko dizkiegu astean behin, astebetean
betetzeko.
• 2. hiruhilekotik aurrera, aurreko martxarekin jarraituko dugu, baina fitxa
gehiagorekin.
• 3. hiruhilekoan, bost fitxa izango dira.
2. mailan:
• Lehenengo mailan bezala jarraituko dugu; hau da, ikasleek aste osoko
lana izango dute. Horrez gain, testu liburuetatik egiteko zerbait
proposatuko diegu, hiru egunetan; bakoitzean, arlo bateko lana.
• Egunero irakurtzeko esango diegu. Horretarako, gelako liburutegia
dinamizatuko dugu.
• AGENDA kurtso hasieratik landu eta erabiliko da.
LEHEN HEZKUNTZAKO 2. ZIKLOA:
Normalean, egunero emango zaizkie ikasleei eskolako lanak, hainbat arlotakoak,
hurrengo egunean eginda ekarri beharrekoak. Noizbehinka, epe luzeagoan egin
beharreko lanak ere emango zaizkie (irakasleak zehaztuko ditu epeak).
Lana eta denbora ondo antolatzen ikastea da eskolako lanen helburu behinena.
Agendaren eta ordutegiaren laguntzarekin, ikasleek ikasi behar dute erabakitzen
zeintzuk diren lehentasunak, egunero lan orekatu bat egiteko.
Egunero irakurtzea aholkatuko zaie; horretarako, gelako liburutegia dinamizatuko
dugu, aukera izan dezaten liburuak eramateko.
AGENDA erabiltzea sustatuko dugu, honako hiru helburuak betetzeko:
 Eskolako lanak apuntatzea.
 Oharrak idaztea, zerbait gogorarazteko.
 Familiarekin informazioa trukatzea.
Ziklo honetarako, egunero hiru ordu laurdenez lan egin dezatela aholkatzen diegu
ikasleei.
LEHEN HEZKUNTZAKO 3. ZIKLOA:
Eskolako lanak emango zaizkie ikasleei, batzuetan egun batetik bestera
ekartzekoak eta beste batzuetan epe luzeagoarekin, arloaren arabera.
Agenda erabiltzen jarraituko dute.
Eskolako lanak egiteko, gehienez ere ordu bat emango dute egun bakoitzean;
eskolako lanik izan ezean, denbora hori errepasatzeko edo irakurtzeko erabiliko
dute.
ZIKLO GUZTIETARAKO JARRAIBIDEAK:
• Eskolako lanak arbelean apuntatuko dira, argi azalduta eta ikasle guztien
bistan.
• Ikasleren batek egingo ez balitu, agendaren bidez jakinaraziko diogu familiari.
Informazioa jaso duzuela ziurtatzeko, aitak edo amak sinatu beharko du.
• Eskolako lanak ez egiteak ondorioak ekarriko ditu.

More Related Content

Viewers also liked (9)

Erosketa protokoloa jatorrizkoa
Erosketa protokoloa jatorrizkoaErosketa protokoloa jatorrizkoa
Erosketa protokoloa jatorrizkoa
 
Liburu ibiltaria euskaraz
Liburu ibiltaria euskarazLiburu ibiltaria euskaraz
Liburu ibiltaria euskaraz
 
6gutuna(1)
6gutuna(1)6gutuna(1)
6gutuna(1)
 
Erosteko protokoloa zuzen
Erosteko protokoloa zuzenErosteko protokoloa zuzen
Erosteko protokoloa zuzen
 
Liburu ibiltaria erdaraz eurena
Liburu ibiltaria   erdaraz eurenaLiburu ibiltaria   erdaraz eurena
Liburu ibiltaria erdaraz eurena
 
Kontsulta zerbitzua nola erabili3
Kontsulta zerbitzua nola erabili3Kontsulta zerbitzua nola erabili3
Kontsulta zerbitzua nola erabili3
 
Eskolako lanak (jatorrizkoa euskaraz)
Eskolako lanak (jatorrizkoa euskaraz)Eskolako lanak (jatorrizkoa euskaraz)
Eskolako lanak (jatorrizkoa euskaraz)
 
Ebaluazio irizpideak bateratzen (zuzenduta)
Ebaluazio irizpideak bateratzen (zuzenduta)Ebaluazio irizpideak bateratzen (zuzenduta)
Ebaluazio irizpideak bateratzen (zuzenduta)
 
Ebaluazio irizpideak bateratzen (jatorrizkoa)
Ebaluazio irizpideak bateratzen (jatorrizkoa)Ebaluazio irizpideak bateratzen (jatorrizkoa)
Ebaluazio irizpideak bateratzen (jatorrizkoa)
 

Similar to Eskolako lanak (zuzenketa)

Unitate didaktikoa
Unitate didaktikoaUnitate didaktikoa
Unitate didaktikoaXingola
 
Baila txosten luzea
Baila   txosten luzeaBaila   txosten luzea
Baila txosten luzeaLiiide
 
Sekuentzia didaktikoa
Sekuentzia didaktikoaSekuentzia didaktikoa
Sekuentzia didaktikoajugatx_beitia
 
Gela bilera Larraul 15-16
Gela bilera Larraul 15-16Gela bilera Larraul 15-16
Gela bilera Larraul 15-16LARRAUL
 
Lehen hezkuntzako oroitzapenak
Lehen hezkuntzako oroitzapenakLehen hezkuntzako oroitzapenak
Lehen hezkuntzako oroitzapenaktxinparta1
 
Praktika ona
Praktika onaPraktika ona
Praktika ona77joseba
 
Praktika ona
Praktika onaPraktika ona
Praktika onaenborra
 
Azkeneko hausnarketa
Azkeneko hausnarketaAzkeneko hausnarketa
Azkeneko hausnarketaMaitane
 
Azalpena
AzalpenaAzalpena
AzalpenaAlberto
 
Jolas heuristikoa eta txokoak eta tailerrak
Jolas heuristikoa eta txokoak eta tailerrakJolas heuristikoa eta txokoak eta tailerrak
Jolas heuristikoa eta txokoak eta tailerrakAlaira Maps
 

Similar to Eskolako lanak (zuzenketa) (20)

Unitate didaktikoa
Unitate didaktikoaUnitate didaktikoa
Unitate didaktikoa
 
Aurkezpena
AurkezpenaAurkezpena
Aurkezpena
 
Aurkezpena
AurkezpenaAurkezpena
Aurkezpena
 
Aurkezpena
AurkezpenaAurkezpena
Aurkezpena
 
AURKEZPENA
AURKEZPENAAURKEZPENA
AURKEZPENA
 
Aurkezpena
AurkezpenaAurkezpena
Aurkezpena
 
Blogerako
BlogerakoBlogerako
Blogerako
 
Bidelaguna informazioa gurea
Bidelaguna informazioa gureaBidelaguna informazioa gurea
Bidelaguna informazioa gurea
 
Baila txosten luzea
Baila   txosten luzeaBaila   txosten luzea
Baila txosten luzea
 
Sekuentzia didaktikoa
Sekuentzia didaktikoaSekuentzia didaktikoa
Sekuentzia didaktikoa
 
Bidelaguna informazioa jatorrizkoa
Bidelaguna informazioa jatorrizkoaBidelaguna informazioa jatorrizkoa
Bidelaguna informazioa jatorrizkoa
 
Abe aldizkaria
Abe aldizkariaAbe aldizkaria
Abe aldizkaria
 
Gela bilera Larraul 15-16
Gela bilera Larraul 15-16Gela bilera Larraul 15-16
Gela bilera Larraul 15-16
 
Lehen hezkuntzako oroitzapenak
Lehen hezkuntzako oroitzapenakLehen hezkuntzako oroitzapenak
Lehen hezkuntzako oroitzapenak
 
Tutoretza
TutoretzaTutoretza
Tutoretza
 
Praktika ona
Praktika onaPraktika ona
Praktika ona
 
Praktika ona
Praktika onaPraktika ona
Praktika ona
 
Azkeneko hausnarketa
Azkeneko hausnarketaAzkeneko hausnarketa
Azkeneko hausnarketa
 
Azalpena
AzalpenaAzalpena
Azalpena
 
Jolas heuristikoa eta txokoak eta tailerrak
Jolas heuristikoa eta txokoak eta tailerrakJolas heuristikoa eta txokoak eta tailerrak
Jolas heuristikoa eta txokoak eta tailerrak
 

Eskolako lanak (zuzenketa)

  • 1. ESKOLAKO LANAK ESKOLAKO LANAK, ZERTARAKO?  Ikasteko ohiturak finkatzen laguntzeko.  Ikasleek eskura dituzten baliabideak erabiltzen ikasteko: hiztegiak, liburuak, ordenagailuak…  Autonomia, norberaren ekimena eta interesa bultzatzeko.  Lana eta denbora behar bezala antolatzeko.  Familia eskolatze eta ikaste prozesuan inplikatzeko, eta familien eta irakasleen arteko harremanak eta komunikazioa bultzatzeko.  Ikasitakoa finkatzeko, praktikan jarrita eta beste egoera batzuetan aplikatuta.  Erantzukizuna garatzeko. ESKOLAKO LANEN EZAUGARRIAK  Irakasle taldeak koordinatu eta antolatuko ditu.
  • 2.  Ikasle bakoitzaren adinera, ikasmailara eta garapen fasera egokituko dira, bai zailtasun mailari dagokionez, eta lanok egiteko behar den denborari dagokionez ere bai.  Ikasle bakoitzaren premiak kontuan hartuta diseinatuko dira; batez ere, oinarrizko prozedurak lantzeko izango dira baliagarriak.  Ikasteko interesa eta zaletasuna bultzatuko dute: ahal den neurrian, motibagarriak izan behar dute.  Argi eta garbi adieraziko da zer egin behar duten ikasleek eskolako lan hauetan, ikasleek eurek eta familiek erraz ulertzeko moduan.  Irakasleek aztertu eta zuzendu egingo dituzte lanok, eta kontuan hartuko dituzte ikaste-irakaste prozesuan.  Ikasgelan landutakoa sakontzeko balioko dute, ez eskoletan eman gabeko edukiak lantzeko; eta ez dira jarriko zigor modura.  Ez dute bereizkeriarik sortu behar –haien bolumenagatik, egituragatik edo formagatik– gizarte egoera ahuleko ikasleengan.  Ikasleek atsedenaldiak ere behar dituztela –oporraldiak eta jaiegunak– kontuan hartuta diseinatuko dira. NOLA LAGUNDU?  Eskolako lanak haurrek eurek egin behar dituzte, ondo edo txarto: euren eginbeharra da, eta zuen ardura haurra bideratzea baino ez da. Ez kendu zuen semeari/alabari eskolako lanak egitearen ardura.
  • 3.  Eskolako lanak oso baliozkoak direla onartuta, jokatu pazientziaz zuen semearekin/alabarekin.  Egin eskolako lanen jarraipena, eta –ahal duzuen neurrian– lagundu umeari, haren autonomia ahaztu gabe.  Prestatu dena semeak/alabak eskura izateko materiala (papera, arkatza, hiztegia…), eta galdetu zerbait berezia beharko ote duen.  Erabaki egunero zer ordutan eta zer tokitan egin etxeko lanak, eta eskaini jarraibideak, semeak/alabak ikas dezan nola aprobetxatu hobeto denbora: ezin ditu lanok egunaren azken ordurako utzi, lo egin behar baitu.  Nabarmendu iezaiozue zein garrantzitsua den eskolako lanak egitea, beti era positiboan.  Eskolako lanak egiten ari den bitartean, bilatu zuek ere zereginen bat.  Laguntza eskatzen badizue, lagundu eta orienta ezazue.  Eskolako lanek zuek ere nolabait parte hartzea badakarte, adieraz iezaiozue laguntzeko prest zaudetela.  Ahal duzuen guztietan, izan harremana tutorearekin. Horrela, askoz hobeto jakingo duzue nola lagundu ikasten eta lanak egiten.  Bereizi, semearekin/alabarekin batera, zeintzuk diren lan zailak eta zeintzuk errazak: lehenengo, zailak egin ditzala; eta utz ditzala errazenak nekatuta dagoenerako.  Saia zaitezte lana eraginkorra izan dadin; semea/alaba ezinean badabil, ez behartu lanean jarraitzera.  Adoretu semea/alaba, egiten duen ahaleginagatik eta eginbidea betetzeagatik.  Bila ezazue beti alderdi positiboa, eta saihestu kritika negatiboak: gaizki edo ezgai sentitzen bada, umeari gero eta zailagoa egingo zaio lan egitea, eta interesa eta hobetzeko gogoa galduko du; tortura eramanezina bihurtuko zaio lan egin beharra.
  • 4.  Semeak/alabak eskolako lanak errebisatzeko esaten badizue, errebisatu beldur gabe, adieraziko diozue-eta interesatuta zaudetela jakiteko nola doakion lanen kontua. Baina ez zuzendu: kontu hartu lana amaituta egon dadila, ez besterik. Zuen laguntza eta inplikazioa funtsezkoa da semeren/alabaren ikaste prozesua hobetzeko. Eskolako lanekin laguntzeaz eta edukiak azaltzeaz gain, badaude beste bide batzuk horretarako: • Bultzatu semea/alaba eskolara joatera eta orduan iristera. • Hitz egin berarekin eskolako lanei buruz. Galdetu nola doakion eskolan, zer arazo dituen… • Bultzatu eskolako lanak eta bestelako eginkizunak atzerapenik gabe egitera: ondo antolatzen ikasi behar du. • Izan harremana tutorearekin. Semearen/alabaren egoeraren berri emango dizue, eta hobetzeko aholkuak emango dizkizue. • Joan ikastetxeko bileretara, eta saia zaitezte jakiten zer jarduera antolatzen ditugun. • Jakin ezazue semeak/alabak zer duen gogoko, eta hitz egin horretaz berarekin. • Piztu iezaiozue irakurtzeko zaletasuna. ESKOLAKO LANAK. IKASTETXEAK HARTUTAKO ERABAKIAK
  • 5. Aurrekoagatik guztiagatik, uste osoa dugu eskolako lanak oso garrantzitsuak direla ikasleen ikasketetarako; hori dela eta, eskolako lanak ematearen alde gaude, eskola orduz kanpo egin ditzaten. HAUR HEZKUNTZA • 5 urtekoen gelan hasiko gara eskolako lanak bidaltzen, urtarriletik aurrera. Astelehenero, bi fitxa emango dizkiegu, astebetean egin ditzaten. Gogoratu: funtsezkoa da ikasleek eurek egitea, laguntzarik gabe. • Gainera, irakurtzeko liburu bat eramango dute astero. • AGENDA: Helburuak:  Ikasleek pixkanaka hartzea beren lanaren erantzukizuna.  Haien autonomia sustatzea.  Eskolara etortzeko zer material ekarri behar duten jabetzea.  Irakurketa-idazketa lantzea.  Gurasoon inplikazioa bultzatzea. Ebaluazio adierazleak:  Behar den moduan ekartzen du agenda?  Ekartzen du astelehenetan ekarri beharreko material guztia?  Inplikatzen da familia? Nola erabili: Lau eta bost urtekoen geletan erabiliko da agenda. Lau urtekoen gelan hasiko dira erabiltzen, eurek sortua. Ostiralero eramango dute etxera, eta gurasoon laguntzarekin prestatuko dute, astelehenean bueltatzeko. Edukiak:
  • 6. Lau urtekoen gelan: - Lehenengo hiruhilekoan: Letra larriak landu, marrazkiak margotu, eta beren izenak letrakera larriz idatzi. - Bigarren hiruhilekoan: Hitzak kopiatu, eta beren izenak idatzi. - Hirugarren hiruhilekoan: Hitz batzuk libreki (eredu bati jarraitu gabe) idatzi, beren izenak idatzi, eta data kopiatu. Bost urtekoen gelan: - Lehenengo hiruhilekoan: Beren izenak idatzi, eta hitz batzuk eta data kopiatu. - Bigarren hiruhilekoan: Hitz batzuk letrakera xehez idatzi, eta data kopiatu. - Hirugarren hiruhilekoa: Dena libreki idatzi (eredurik gabe). LEHEN HEZKUNTZAKO 1. ZIKLOA: Ziklo honetarako, egunero ordu erdiz lan egin dezatela aholkatuko diegu ikasleei. 1. mailan: • 1. hiruhilekoan, bi fitxa bidaliko dizkiegu astean behin, astebetean betetzeko. • 2. hiruhilekotik aurrera, aurreko martxarekin jarraituko dugu, baina fitxa gehiagorekin. • 3. hiruhilekoan, bost fitxa izango dira. 2. mailan: • Lehenengo mailan bezala jarraituko dugu; hau da, ikasleek aste osoko lana izango dute. Horrez gain, testu liburuetatik egiteko zerbait proposatuko diegu, hiru egunetan; bakoitzean, arlo bateko lana. • Egunero irakurtzeko esango diegu. Horretarako, gelako liburutegia dinamizatuko dugu.
  • 7. • AGENDA kurtso hasieratik landu eta erabiliko da. LEHEN HEZKUNTZAKO 2. ZIKLOA: Normalean, egunero emango zaizkie ikasleei eskolako lanak, hainbat arlotakoak, hurrengo egunean eginda ekarri beharrekoak. Noizbehinka, epe luzeagoan egin beharreko lanak ere emango zaizkie (irakasleak zehaztuko ditu epeak). Lana eta denbora ondo antolatzen ikastea da eskolako lanen helburu behinena. Agendaren eta ordutegiaren laguntzarekin, ikasleek ikasi behar dute erabakitzen zeintzuk diren lehentasunak, egunero lan orekatu bat egiteko. Egunero irakurtzea aholkatuko zaie; horretarako, gelako liburutegia dinamizatuko dugu, aukera izan dezaten liburuak eramateko. AGENDA erabiltzea sustatuko dugu, honako hiru helburuak betetzeko:  Eskolako lanak apuntatzea.  Oharrak idaztea, zerbait gogorarazteko.  Familiarekin informazioa trukatzea. Ziklo honetarako, egunero hiru ordu laurdenez lan egin dezatela aholkatzen diegu ikasleei. LEHEN HEZKUNTZAKO 3. ZIKLOA: Eskolako lanak emango zaizkie ikasleei, batzuetan egun batetik bestera ekartzekoak eta beste batzuetan epe luzeagoarekin, arloaren arabera. Agenda erabiltzen jarraituko dute. Eskolako lanak egiteko, gehienez ere ordu bat emango dute egun bakoitzean; eskolako lanik izan ezean, denbora hori errepasatzeko edo irakurtzeko erabiliko dute. ZIKLO GUZTIETARAKO JARRAIBIDEAK: • Eskolako lanak arbelean apuntatuko dira, argi azalduta eta ikasle guztien bistan.
  • 8. • Ikasleren batek egingo ez balitu, agendaren bidez jakinaraziko diogu familiari. Informazioa jaso duzuela ziurtatzeko, aitak edo amak sinatu beharko du. • Eskolako lanak ez egiteak ondorioak ekarriko ditu.