SlideShare a Scribd company logo
1 of 28
Download to read offline
ari(H)itzak
Orereta Ikastolako ikasleen aldizkaria
1.alea
2021eko abendua
Ez izan beldur, izan hiztun. Hitza da gure giltza!
Aldizkaria bertsio digitalean:
Olo pastela osasungarria
antzerkiaren algara,
dantza moderno garaikidea,
emakumeak plazara.
Zer kontatua daukagu eta
gu ere norbait bagara.
Ongi etorri ikastolako
lerro idatzietara.




Jare Antzizar
Eskuartean duzuen aldizkaria “ari(H)itzak”
aldizkari berria da, Orereta Ikastolako DBHko
ikasleon aldizkaria.


Bertan, ikastolan azken hilabeteetan egin diren
ekimen eta proiektuen berri izango duzue. Baina ez
hori bakarrik; aldizkari partehartzailea eta
dinamikoa izango da, eta horretarako, guk, ikasleok,
gure txokoa izango dugu. Urrutira joan gabe,
Ikastolan, zer kontatu asko dugulako.


Urtean hiru aldizkari argitaratuko ditugu,
hiruhileko bakoitzeko bat. Ongi etorri, beraz,
guztion plaza izango denaren
lehen ale honetara.
Euskaraz
bizi taldea
Z E R B E R R I D B H n ?
0 1
Expectations, Asun Casasola, Hnuy Illa, Lotsagabe
AURKIBIDEA
E R R E P O R T A J E A
0 3
Euskararen eguna
K U X K U X E R O A K
0 4
Irakasleei elkarrizketak: Enara Alfonso, Ane Badiola,
Unai Briñas eta Ekaitz Etxeberria
K O M I K I A
1 0
S U K A L D E A N G O X O
1 2
Gabonetako errezetak
1 4
1 6
1 8
2 3
P R O P O S A M E N A K
I I I . B E L D U R R E Z K O I P U I N L E H I A K E T A
L E H I A K E T A
Sare sozialak, telesailak, musika, podcastak...
Saritutako lanak
Aldizkarirako logoa aukeratuko dugu!
D E N B O R A - P A S A K
Hizki-zopa, gurutzegrama, asmakizunak...
Gure ikastolan hainbat ekintza berezi
egiten ditugu ikasturtean zehar,
ikastolatik kanpo zein ikastolan bertan.
Hiruhileko honetan ere burutu ditugu
horrelakoak eta beraz, hemen duzue egin
dugunaren laburpen txiki bat:
Expectations will not kill you
OSA+MUJIKA dantza taldeak eskainitako
ikuskizuna da. Dantza eta solasaldiaren
arteko elkarketa egiten dute. Bi taldekide
etorri ziren eta lau saiotan, gutxi
gorabehera, beraiek erabiltzen dituzten
teknikak ikasten aritu ziren DBH3. mailako
ikasleak. Gainera, Euskararen egunean,
aipatutako ikuskizuna egin zuten
dantzariek, ikasleek ikasitakoa praktikan
ikus zezaten.
Bestalde, azaroaren 25aren harira, Asun
Casasola etorri zen bere esperientzian
oinarritutako hitzaldia ematera. Euskarako
bi saiotan ikasleek Nagore Laffageri
buruzko dokumentala ikusi zuten eta horri
buruz hitz egitera eta ikasleek proposatu
zizkioten galdera batzuk erantzutera
etorri zen Asun. Dokumentalak bere alaba
Nagoreri gertatu zitzaiona kontatzen du.
Nagore Laffage hogei urteko neska
irundarra zen, 2008ko uztailaren 7an San
Ferminetara joan zen parrandan. Bertan,
Diego Yllanes izeneko mutil batekin
elkartu zen eta hark Nagore hil zuen gau
hartan bertan neskak ez zuelako harekin
harremanik izan nahi izan.
Asun nahiko ohituta dago ikastetxeetan
horrelako hitzaldiak egitera, emakume atsegina
eta gertukoa da, baina oraindik gogorra egiten
zaio galdera batzuk erantzutea. Hala ere, egin
zizkioten galdera guztiei erantzun zien,
indarrez eta oso modu zuzenean. Oso
esperientzia aberasgarria izan zen, irakaspen
handiak jaso zituzten DBH3ko gazteek
Asunengandik.
ZER BERRI DBHn?
S a i o a A i e r b e , U x u e B e n g o e t x e a , I k e r B r i t , U x u e O l a i z o l a
ari(H)itzak 01
HNUY ILLA ikuskizuna
Ikuskizun hau Kukai dantza taldeak
sortutako obra bat da, Joseba
Sarrionandiak idatzitako poema liburuan
oinarrituta dagoena. Obra duela urte
batzuk sortu eta leku askotan dantzatu
zuten, baina aurten, obraren izen bera
daraman poema-liburuaren 25. urteurrena
ospatzeko, sortutako dantza ikuskizuna
berriro plazaratzea erabaki dute aldaketa
txiki batzuk egin ondoren. Dantza saio
hori ikustera DBH4. mailako ikasleak joan
ziren azaro hasieran. Gainera, joan baino
aste bat lehenago, hari buruzko lanketatxo
bat egin zuten gelan ikuskizuna hobeto
ulertzeko.
Horretarako, Kukai taldeko dantzariak
etorri ziren ikastolara dantzatuko zituzten
poema batzuen interpretazioa ikasleekin
lantzera eta dantza emanaldiaren
sorkuntzaz hitz egitera. Azkenean,
emanaldia ikustera Lekuonara joan
zirenean, batzuentzat aspergarria izan zen
bitartean beste batzuentzat oso
interesgarria izan zen. Eszenografia oso
ondo zainduta zegoen eta dantzariek
maila ikaragarria erakutsi zuten. Gainera,
aipatu behar da, bai Kukaikoentzat bai
ikasleentzat emanaldi berezia izan zela,
larunbat horretan jende aurrean lehen
aldiz dantzatu aurretik egin zutelako.
LOTSAGABE antzerkia
DBH 3 eta 4. mailako ikasleak Lotsagabe
antzezlana ikustera joan ziren Niessen aretora.
Antzezlan horrekin ondo pasatzeko eta gauza
berriak ikasteko aukera izan zuten; izan ere,
umoretik landuta, sexuari buruz izaten diren
zalantzak argitzeko antzezlan bat izan zen.
Horrez gain, egia da gai serioagoak ere landu
zituztela, adibidez, gizartearen erruz sortzen
diren konplexuak eta horiek ekartzen dituzten
gaixotasun mentalak. Gainera, antzezlana
amaitzerakoan, ikasleei ginekologo batek
hitzaldi labur bat eman zien ikusitako
antzerkian gertatutako gauzak azaltzeko eta
ikusleek izan zuten erreakzioa jakitera emateko.
ari(H)itzak 02
PÁGINA 8
Kaixo, gure aldizkaria egiteko, pentsatu dugu irakasle batzuei
elkarrizketa bat egitea, horietako bat zu zara. Galderak
erantzutean busti egin beharko zara. Hasteko prest?
Gogotsu etorri dira ikastolara DBHko ikasleak
abenduaren 3an, aurten ere eguna modu berezian
ospatu dugu, egitarau oparoa genuen prest.
Lehen hiru orduetan saio arruntak izan ostean, jolas
garai luzea izan dute eta ikasle asko goiko futbol
zelaira gerturatu dira DBH3. eta 4. mailakoen arteko
norgehiagoka ikustera. Beste asko, berriz, DBHko
eraikinaren inguruan geratu dira jolasean edota
dantzan, irakasleek jarritako musika belarrietan.
NEURRIRA EGINDAKO EGITARAUA
Atsedenaldiaren ostean, prestatutako ekintzei ekin
diete. DBH1. eta 2. mailakoek Astrolabium Teatroa
konpainiak eskainitako Butterfly effect antzezlanaz
gozatu ahal izan dute. Bertan, bi bidaiarik historian
zehar garrantzitsuak izan diren gertakarien berri
ematen diete modu atsegin eta entretenigarrian.
DBH3ko ikasleek aurreko asteetan hasitako
ibilbidea itxi dute eta haiek landutako Expectations
will not kill you ikuskizuna dantzari profesionalek
nola gauzatzen zuten ikusi ahal izan dute. Gainera,
amaitzean, dantzariekin haiekin hitz egiteko tartea
izan dute eta gai interesgarriak jorratu dituzte.
Ikastolako helduenak LHra igo dira eta bertako
aretoan Oihan Vega Gaztea irratiko DJarekin izan
dute hitzordua. Vegak irratiaren sekretuak kontatu
dizkie, baita euskarak komunikabideetan duen
egoera azaleratu eta gazteek etorkizunerako duten
erronka ikusarazi ere. Horrez gain, hainbat ikaslek
irratiak barrutik nola funtzionatzen duen ere
probatu ahal izan dute gainerakoen animoen eta
barreen artean.
Egunari amaiera emateko, talde bakoitzak bere
gelan, euskal abestiz osatutako bingo musikatura
jolastu du. Ikasle bakoitzak bere kartoia prestatu
eta euskal musikaren inguruan duen ezagutza
frogatu ahal izan du; egia esan, nahiko ongi
moldatu dira denak. Ikasle nahi irakasleek
primeran pasa dute abestu, dantzatu eta elkar
zirikatzen. Egun aparta izan da, datorren urtean
gehiago, eta bitartean, ez dezagun ahaztu, urteko
365 egunak direla euskararen egun, bizi gaitezen
euskaraz.
EUSKARAREN EGUNA
Urtero legez, abenduaren 3an, Euskararen Eguna ospatu dugu Orereta ikastolan. Bizi dugun egoera nahasia
dela medio, ezin izan dugu aurreko urteetan bezala lau mailek elkarrekin ezer egin, baina hainbat ekintza
antolatu ditugu DBHko ikasleentzat.
ari(H)itzak 03
D B H k o E u s k a r a z B i z i t a l d e a
PÁGINA 8
EKAITZ ETXEBERRIA
Ikastolara iritsi zinenean, zein zen beldur
handiena ematen zizun lankidea?
Hasi nintzenean, beldurra ez, baina errespetu
handiena ematen zidaten irakasleak ni baino
dezente helduagoak zirenak eta esperientzia
handia zutenak ziren. Seguruenik, zuen gurasoei
galdetu ezkero, izen antzekoak esango lituzkete.
Nire kasuan, Marirro, Martin Otazo, Mari Carmen
edo orain oso gertuko lankidea dudan Fatima.
Zein izan da azterketa batean jarri dizuten
erantzunik arraroena edo xelebreena?
Asko, pentsatu beharko nuke. Egia esan mateko
azterketetan astakeria handiak ikusten dira, baina
orain ez nuke jakingo erantzuten.
Zenbat zero jarri dituzu?
Zerorik inoiz ez. Gutxienez, izena eta abizena ondo
jartzeagatik 0,1 ematen dut, oso eskuzabala naiz.
Noizbait harrapatu al duzu norbait txuletarekin?
Zenbat txuleta? Eta zein izan da harrapatutako
txuletarik onena?
Egia esan, ez dut inoiz inor harrapatu; izan ere,
matematikako arloan txuletak egiteak ez du
zentzurik, baina egia da entzun ditudala anekdota
on batzuk. Adibidez, ikasle batek txuleta eskotean
itsatsita ekarri zuenekoa. Azterketa guztia titietara
begira pasa omen zuen, eta noski, irakaslea,
azkenean, konturatu egin zen...
Zein izan da eduki duzun gelarik onena? Eta
txarrena?
Egia esan, normalean gustura egoten naiz ditudan
gelekin, ez nuke bat bakarrik aukeratuko oso
oroitzapen onak ditudalako guztiekin. Hala ere,
aitortu beharra daukat hasi nintzeneko lehenengo
tutoretzapeko belaunaldiari "kariño" berezia
diodala. Izan ere, DBH1etik DBH4ra bitarte
elkarrekin egon ginen, elkarrekin eboluzionatuz;
batzuek lau urtetan sufritu ninduten mateko eta
teknoko irakasle bezala. Zerbait ikasiko al zuten?
Zein izan da klaseak ematerako garaian
gertatutako gauzarik xelebreena?
Xelebreena ez dakit, baina gogoan dut duela urte
batzuk, ikasle batek goiko atakaraino, LHraino,
korrika eskapo egin zuela eskola agendan ohar
gorria idatzi niolako. Gelatik haserre eta ziztu
bizian alde egin zuen, eta bere atzetik korrika
joan behar izan nuen etxerantz zihoalako.
Ondorioz, gela bakarrik utzi behar izan nuen.
Zein izan da ikasleek egindako bihurrikeriarik
handirena?
Hori ez zait inoiz ahaztuko. Duela urte gutxi, nire
tutoretzapeko ikasleek irakasle bati adarra jo
nahian, gelako proiektorearen mandoa hartu eta
saioan zehar proiektorea pizten eta itzaltzen ibili
ziren. Irakaslea, harrituta eta izututa, niregana
etorri zen IKTekin ez zelako oso trebea, eta zera
esan zidan: “Ekaitz gauza arraroak gertatzen ari
dira zure gelan, proiektorea piztu eta itzali egiten
da, erotu egin da”. Gelara joan nintzenean,
mandoa falta zela ikusi nuen, eta usain txarra
hartu nion kontuari, beraz, ikasleei esan nien
eskolak amaitzen zirenerako mandoa mahai
gainean ikusi nahi nuela eta ez bazen agertzen
neurriak hartu beharko nituela.
Kaixo, gure aldizkaria egiteko, pentsatu dugu irakasle batzuei
elkarrizketa bat egitea, horietako bat zu zara. Galderak
erantzutean busti egin beharko zara. Hasteko prest?
KUXKUXEROAK
I r u n e I b a r g u r e n , A i o r a T o l a r e t x i p i , I n t z a U r i a , I r a i d e Z u r u t u z a
Kaixo, gure aldizkaria egiteko, pentsatu dugu irakasle
batzuei elkarrizketa bat egitea, horietako bat zu zara.
Galderak erantzutean busti egin beharko zara.
Hasteko prest?
ari(H)itzak 04
PÁGINA 8
Beraz, klaseak amaitu zirenean, mandoa berriro
mahai gainean agertu zen, baina nik adarra jo
nahi nienez, bromarekin jarraitu nuen: mandoa
hartu eta irakasle gelan ezkutatu nuen. Hurrengo
egunean, ikasleak bueltatu zirenean, "haserre"
joan nintzen gelara, antzerki pixka bat eginez eta
mandoa non zegoen galdetu nien. Ikasleak,
noski, harrituta zeuden, mandoa eskatutako
lekuan utzi zutelako, baina nik bromarekin
jarraitu nuen, beraz, zigortu egin nituen hiru
egunez jolasgarairik gabe. Amaitzeko, azken
egunean, irakasle berarekin zeudela, ni hasi
nintzen kanpotik proiektorearekin jolasean,
pizten eta itzaltzen, baina kasu horretan
irakaslearekin hitz egina nuen lehenagotik
bromarekin jarraitzeko. Beraz, irakasleak
antzerkia egin zuen haserretuko balitz bezala.
Ikasleek "flipatu" egin zuten. Ez zait sekula
ahaztuko, eta ziur nago ikasle horiei ere ezetz,
oso ona izan zen.
Ikasleren batek noizbait gelaren aurrean
lotsarazi al zaitu?
Bai, askotan, baina nik neuk ere neure burua
lotsarazten dut oso despistatua naizelako.
Ikaslea zinenean, zein izan zen egin zenuen
bihurrikeriarik handiena?
Istorio on bat dut gogoan. Batxilerren nintzela,
oso heldua zen irakasle bat izan genuen,
jubilatzear zegoena. Gertutik ongi ikusten ez
zuenez, ebaluazioko nota kalkulatzeko banan-
bana deitzen gintuen datuak kalkulagailuan
sartzen laguntzeko. Irakasleak notak ahoz esan
zizkidan nik kalkulagailuan sartzeko eta batez-
bestekoa kalkulatzeko. Baina nik datuak
kalkulagailuan sartzerakoan, nota altuagoak
jartzen nituen, eta ondorioz, batez-bestekoa
merezi nuena baino dezente altuagoa atera
zitzaidan. Hau da, nire batez-bestekoa zazpikoa
bazen, ia bederatzira iritsi zen. Orduan, irakaslea
harritu egin zen, eta kasua gela guztiaren
aurrean azaldu ostean, berriz ere kalkulagailuan
datuak sartzen jarri ninduen. Bigarren aldian
notak ez nituen horrenbeste puztu, eta ez
ninduen harrapatu, baina gelako guztiek merezi
genuen kalifikazioa baino altuagoa eskuratu
genuen... Irakasle naizenetik, batez-bestekoak
nik kalkutzen ditut, ikasleen laguntzarik gabe,
badaezpada.
Norbait ezagutu al duzu ikastolan gaur egun
zure bizitzan garrantzitsua dena?
Nahi baduzue zuek erantzun... Bai, noski, eta ez
pertsona bakarra.
Eduki al duzu noizbait gurasoren batekin liskar
handirik?
Nire ustez, gure lanean deserosoak diren bi gauza
daude: batetik, azterketen zuzenketa, bestetik,
gurasoekin mantentzen ditugun harremanetan
suerta litezkeen liskarrak. Ez askotan, baina
tarteka, berri txarrak eman behar izaten
ditugunean, edota ikuspuntu berbera ez badugu,
gatazkak sortzen dira eta ez dira oso erosoak
izaten. Ez da ongi pasatzen.
Enparejatzen al dituzue ikasleak?
Esan dizuedan moduan, oso despistatua naiz, eta
normalean azkenetarikoa izaten naiz enteratzen,
baina gustatzen zaizkit ikasleen arteko txutxu-
mutxuak.
Eta gainontzeko irakasleenak?
Hor nahiago dut muturra ez sartu, gero bueltan
datorkidalako bestela.
Zer gertatzen da kafe gelan? Ikasleotaz hitz
egiten al duzue?
Ezetz erantzungo banu gezurra esango nizueke.
Kafe gelan kafea hartzeaz gain, gure gauzez eta
ikastolakoez hitz egiten dugu. Saioetako
gorabeherak, azken uneko albisteak, asteburuko
partiduen emaitzak... Zuek bezala, guk ere jolas
garaia atseden hartu eta apur bat aireztatzeko
baliatzen dugu.
Eta gure arteko kotilleoak kontatzen edo
komentatzen al dituzue?
Kafe gelako paretek hitz egingo balute... Ofizialki,
agian, ezetz esan beharko nizueke, baina
errealitatean erantzuna baiezkoa da. Bikote baten
berri dugunean, komentatzen dugu, baina ez
pentsa "Telecinco"n agertzen diren debate kutre
horien antzera aritzen garenik. Kuriositate
moduan komentatzen dugu, eta tarteka, sorpresa
handiak hartzen ditugu!
ari(H)itzak 05
Zein izan da klaseak ematerako garaian
gertatutako gauzarik xelebreena?
Gutxi daramat, baina egun batean gauza
garrantzitsu bat ari nintzen azaltzen hogei
minutuz-edo eta pertsona batek galdera bat zuen:
“Enara, asteburuan ikusi zintudanean, nora
zindoazen?". Harritu egin ninduen; izan ere, nahiz
eta beste momentu batean nahi bazuen erantzun,
ez zen momentu aproposa, gauza garrantzitsu bat
ari nintzelako azaltzen eta ez dakidalako kasurik
egin ote zidan hogei minutu haietan.
Zein izan da ikasleek egindako bihurrikeriarik
handiena?
Ba ez nuke esango bihurrikeria handirik egin
didatenik oraingoz. Nire kasuan, gehiago izan da
gelan ezer ez egitea, beno, eta egia da hegazkinak
bota zizkidatela behin...
Ikaslea zinenean, zein izan zen egin zenuen
bihurrikeriarik handiena?
Ni oso txintxoa nintzen, ez nuke esango
bihurrikeria handirik egin nuenik. Egia da
teknologiako ikasgaian eduki genuela zerbait,
baina hortxe utziko dut, badaezpada.
Beste irakasle edo ikasleren baten hankasartzea
ezkutatu al duzu noizbait?
Ikasleren batena bai, saiatu bada eta hanka sartu
badu, ez lotsarazteko saiatu izan naiz makillatzen
gaia berriro bideratuz. Irakasleen kasuan, berriz,
ez dut inoiz horrelakorik bizi izan.
Norbait ezagutu al duzu ikastolan gaur egun zure
bizitzan garrantzitsua dena?
Irakasle batzuekin oso harreman ona egin dut;
berria naizenez, asko lagundu didate eta babestua
sentitu naiz.
Enparejatzen al dituzue ikasleak? Eta
gainontzeko irakasleak?
Gustatzen zaizkit horrelako "rollitoak", baina
oraindik ez naiz hasi, nahiz eta irakasle gelan
batzuk komentatzen diren. Eta irakasleen aldetik,
berriz, ez dira komentatzen.
Zer gertatzen da kafe gelan? Ikasleotaz hitz
egiten al duzue? Eta gure arteko kotilleoak
kontatzen edo komentatzen al dituzue?
Denetik hitz egiten da kafe gelan, nahi badugu
denataz enteratu gaitezke. Ikasleen arteko
kotilleoak ere bai, batzuetan komentatzen dira.
PÁGINA 8
ENARA ALFONSO
Noizbait norbaiti gainditu al diozu pena eman
dizulako? Eta maniagatik suspenditu?
Beno, hasi berria naiz, beraz, ez zait inoiz
gertatu, eta batekin egiten badut, besteekin
ere egin beharko dut, bestela aurpegiratu
egingo didalako, beraz, ez. Baina egia da
batzuetan pena handia ematen didala.
Maniagatik suspenditu ere ez, baina egia da,
ez badu ezer egiten eta azterketaren bat
suspenditu badu, poztu izan naizela.
Azterketak azkar zuzentzea gustatzen zaizu
edo zure denbora behar duzu?
Denbora asko eskaintzen diot; behin baino
gehiagotan begiratzen ditut, baina azkar
zuzentzea gustatuko litzaidake.
Zein izan da azterketa batean jarri dizuten
erantzunik arraroena edo xelebreena?
Pila bat izan ditut, eta hori denbora gutxi
daramadala. Adibidez, hirugarren mailako
teknologiako ikasgaian klasean inoiz aipatu ez
genuen kontzeptu bat jarri zidaten, inongo
zentzurik ez zuena.
Zenbat zero jarri dituzu?
Egia esan, ez dut zerorik jarri; zero zero jarri
ditut. Zero koma piko, bai, eta horrekin ez
nintzen poztu; izan ere, ikasleak ez zuen ezer
egin, beraz, zero koma piko atera zuen.
Zein izan da eduki duzun gelarik onena? Eta
txarrena?
Gelarik onena 4C, noski, 4A eta 4Bko
batzuekin, nahiz eta asko hitz egin, ikasle onak
eta txintxoak dira. Okerrena-edo, lan gutxi
egiten duen hirugarren mailako gela bat...
ari(H)itzak 06
PÁGINA 8
UNAI BRIÑAS
Ikastolara iritsi zinenean, zein zen beldur
handiena ematen zizun lankidea?
Agian, Marirro. Nire irakasle eta tutorea izan
zelako, eta bat-batean, berarekin lan egiteak
errespetu handia ematen zidalako.
Noizbait norbaiti gainditu al diozu pena eman
dizulako?
Bai, baina ez pena pertsona bezala, baizik eta
gerora nota behar duelako-edo.
Eta maniagatik suspenditu?
Ez, suspenditu ez, baina nota jaitsi merezi
zuelako, bai. Gainera, nik ez dut normalean
inor suspenditzen, noizbait bai, baina hori
etortzen ez zelako izan zen.
Zein izan zen ikasle zinela azterketa batean
jarri zenuen erantzunik arraroena edo
xelebreena?
Xelebereena buruz ez dut gogoratzen, baina
batez ere asmatzea, bereziki matematiketan,
ez nintzen ezertaz enteratzen-eta. Fatimari
galde diezaiokezue, bera zein nire irakaslea.
Auskalo zer erantzungo nion.
Zenbat zero lortu zenituen?
Zerorik ez. Matematiketan beti suspentsoak,
nota oso baxuak ateratzen nituen, bi eta hiru
inguruan, baina zerorik ez.
Zein izan da eduki duzun gelarik onena? Eta
txarrena?
Momentu honetan dudan onena argi dago 4C
dela. Mugituena, berriz, bigarren mailako
hautazkoko nire taldea dela esango nuke...
Harrapatu al duzu noizbait txuletarik? Zenbat?
Eta zein izan da harrapatutako onena?
Bai, hiru edo lau aurkitu ditut. Guztietatik
landuena ikasle batek txuleta mp3 formatuan
zuela, unitate didaktikoak entzuten ari zen
kaskoekin belarria estaliz. Guk, susmoa genuenez,
eskua belarritik kentzeko eskatu genion, eta ez
zuen mugitu. Horrela deskubritu genuen, orain
dela bost edo sei urte izan zen.
Zein izan da ikasleek egindako bihurrikeriarik
handiena?
Bihurrikeriarik handiena boleiboleko materiala
beste leku batean ezkutatu zidatenean izan zen.
Bi saio jarraian nituenez, baloiak ez nituen jaso
eta ikasleek, nahita, irekita zegoen gela batean
gorde zituzten. Hurrengo klasekoek ez zekiten
non zeuden, ezta nik ere, eta saio osoa pasa
genuen erotuta bila; baloi berriak puzten ere aritu
nintzen. Baina, modu onean izan zen, oso jator.
Beste irakasle edo ikasleren baten hankasartzea
ezkutatu al duzu noizbait?
Bai, noski, inoiz irakasle bat kubritu izan dut.
Ikasleen kasuan ere, elkarren artean erantzun
txarren bat edo noizbait mugikorra erabiltzen
ikusterakoan ezikusiarena egin dut...
Norbait ezagutu al duzu ikastolan gaur egun zure
bizitzan garrantzitsua dena?
Bai, harreman asko ditut eta agian gertukoenak
Unai Esnal eta Susana dira; bi horiek izango
lirateke gertuen izan ditudanak.
Enparejatzen al dituzue ikasleak? Eta
gainontzeko irakasleak?
Zuetaz hitz egiten dugu, bai. Asko kexak izaten
dira eta ebaluazio bileretan gauza onetaz eta
zoriontzekoetaz ere hitz egiten dugu, noski.
Enparejamenduez tarteka, zerbait ikusi dugulako
edo argi dagoelako bikote direla, baina nahita
ibili bata bestea lotzen ez.
Zer gertatzen da kafe gelan? Ikasleotaz hitz
egiten al duzue? Eta gure arteko kotilleoak
kontatzen edo komentatzen al dituzue?
Kafe gela pixka bat libreagoa da, kontatzen dira
gauzak, klaseetan gertatzen diren historia
barregarriak, zuen emanaldiak, tertuliak, lanak
eta horrelakoak. Hala ere, ez da barre modu
negatiboan egiten, badira egoera oso
barregarriak, segun eta zer erantzuten duzuen,
liburu bat egiteko adina ematen du.
ari(H)itzak 07
PÁGINA 8
Zenbat zero jarri dituzu?
Azterketaren batean jarri ditut zeroak azterketa
hutsik entregatzeagatik, baina globalean inoiz ez;
izan ere, beti dago ondo egin duen zerbait.
Noizbait harrapatu al duzu norbait txuletarekin?
Zenbat txuleta? Eta zein izan da harrapatutako
txuletarik onena?
Ez, baina ez naizelako polizia lanetan ibiltzen, ez
egiten ez dituztelako, hori oso argi dut. Egia da
askotan topatu ditudala elkarren artean
kopiatzen, baina txuletekin sekula ez.
Zein izan da eduki duzun gelarik onena? Eta
txarrena?
Egia esan, oso gela onak izan ditut, batzuk
parrandarako hobeak eta besteak, berriz,
lanerako, baina, nire ustez, beti gordetzen zaio
maitasun handia zure lehenengo tutoretzapeko
gelari, niri hala gertatu zait behintzat. Txarrena
berriz, egia esan behar badut, lehengo urteko
DBH1eko talde txikia, desesperantea zen.
Zein izan da klaseak ematerako garaian
gertatutako gauzarik xelebreena?
Denetik egia esan. Egun batean, ikasle bat
mareatu, sekulako zartakoa hartu eta dardaraka
hasi zen, nik uste hori dela dudan oroitzapenik
okerrena. Beste gauza asko ere gertatu zaizkit,
puzkerretatik hasita, norbaitek sekulako astakeria
esateagatik barreari ezin eutsi egotera. Istorio on
bat, adibidez, Marirrorekin praktiketan ibili
nintzenean, apala desordenatua zuten ikasleen
mahaiak bolkatzen zituen barruan zutena
txukuntzeko, nik ezin izaten nion barreari eutsi.
Zein izan da ikasleek egindako bihurrikeriarik
handiena?
Duela urte batzuk DBH2n zeuden ikasleek
egindakoa. Kontua da, panpin telegidatu bat
zutela eta saioa ematen ari nintzen bitartean,
soinutxo bat nabaritzen nuela, beraz, gelan sagu
bat zegoela pentsatu nuen. Azkenean, barrez ari
zirela ikusita, beraien kontua zela jakin nuen.
Bestalde, gogoratzen naiz duela bi urte ikasle bat
apal edo gortina atzean ezkutatu zela saio osoan
zehar eta ni ez nintzen konturatu. Beraz, falta
zela apuntatu nuen eta saio amaieran agertu zen
ezkutatua zegoen lekutik.
ANE BADIOLA
Ikastolara iritsi zinenean, zein zen beldur
handiena ematen zizun lankidea?
Beldurra-beldurra, ez zidan inork ematen,
errespetua bai. Adibidez, lehenengo egunean
Marirrok errespetu handia ematen zidan, zuei
errieta egiten zizuen bezala guri ere egiten
zigulako. Bestalde, egia da Miren Usabiagak ere
lehenengo urteetan errespetua ematen zidala;
zuzendaritzako kidea zen, oso zuzena da...
Baina beldurra ez, errespetua.
Noizbait norbaiti gainditu al diozu pena eman
dizulako? Eta maniagatik suspenditu?
Maniagatik suspenditzea, nire ustez, mito bat
da; izan ere, batez-bestekoak ematen badu,
ezin duzu ezer egin, baina egia da bronkaren
bat edo beste bota dudala maniagatik. Maniaz
hitz eginda, esan behar da bakoitzarentzat
desberdina dela, nire kasuan, muga pertsona
baten lana egiteko joeran dago, hau da, lana
egiten duen ala ez. Bestalde, egia da penagatik
gainditzea errazagoa dela; nik gainditu dut
norbait, baina penagatik baino gehiago zuen
egoera pertsonala ulertzen nuelako eta bere
garapen pertsonalerako gainditzea egokiagoa
zelako; penagatik baino gehiago enpatiagatik.
Azterketak azkar zuzentzea gustatzen zaizu
edo zure denbora behar duzu?
Hasieran oso azkar zuzentzen nituen. Ikasleek
beti esaten zidaten azterketa egin eta hurrengo
egunerako zuzenduta izaten nituela. Baina
zuzendaritzan nagoenetik desastre bat naiz, eta
urteekin ez dakit nolakoa izango naizen.
Zein izan da azterketa batean jarri dizuten
erantzunik arraroena edo xelebreena?
Asko, adibidez, lehengo urtean DBH1en
“sentimenduen inbentarioa” egin genuen eta
ikasle batek “koaderno sedimentarioa” jarri
zidan. Barregarria izan zen, baina konturatu
nintzen hiruhileko amaieran geundela eta ez
zela ezertaz enteratu.
ari(H)itzak 08
PÁGINA 8
Ikasleren batek noizbait gelaren aurrean
lotsarazi al zaitu?
Lotsarazi ez nuke esango, baina haserretuarazi
eta nire burua eutsi behar izatea bai. Horrez
gain, egun txarra izanda zergatik den asmatzea
eta "fibra sensible" hori ukitzea ere gertatu zait.
Ikaslea zinenean, zein izan zen egin zenuen
bihurrikeriarik handiena?
Ez nuke esan beharko; izan ere, gure gela oso
gaiztoa zen, eta nahiz eta nik zuzenean parte
ez hartu, ez nuen onerako ezer egiten, eta barre
egiten nuen. Adibidez, arbelean idazteko
permanente bat jartzea klasiko bat zen.
Askotan jarri genituen irakaslearen eserlekuan
txintxetak, olioa, tinta gorria zikintzeko eta
horrelako gauza asko. Bestalde, guk ere askotan
utzi izan genituen irakasle berriak edo
praktiketakoak negarrez adarra jotzeagatik...
Bai, oso gaiztoak ginen.
Beste irakasle edo ikasleren baten
hankasartzea ezkutatu al duzu noizbait?
Bai, askotan. Niri ikasleek lasai parte hartzea
gustatzen zait, baina batzuetan barbaridade
handiak esaten dituzuenez, gaia aldatu izan
dut ikaslea ez lotsarazteko eta ez ebidentzian
uzteko. Beste irakasleren batena ere bai, beno,
nik ez dut arazo handirik izaten hanka sartzean
esateko, baina batzuetan, disimuluan pasa
badaiteke, segun eta zer, ba bai, baina nik uste
nahiko gardena naizela gehienetan.
Eduki al duzu noizbait gurasoren batekin
liskar handirik?
Egia esan bai. Ikasleak bezala, guraso pila bat
daude eta asko oso jatorrak dira, baina gu ere
pertsonak garenez, batzuetan talka egiten
dugu eta nahiz eta gehienak bideratuak izan
diren, gertatu zait bideratu ez izana eta
ondorioz, sentsazio txarrarekin geratu izana.
Gustatu al zaizu ikasleren bat noizbait?
Pertsonalki bai, bai neska eta bai mutil asko,
baina ez bikote bezala. Egia esan, askori hartu
diet maitasun handia, “ze xalau edo xalada”
esaten duzunean bezala. Gainera, ni ere
zahartzen ari naiz eta gero eta distantzia
handiagoa dago gure artean.
Norbait ezagutu al duzu ikastolan gaur egun
zure bizitzan garrantzitsua dena?
Zorionez, jende asko. Nik lagun handiak egin
ditut ikastolan, bai ikasleak bai irakasleak.
Enparejatzen al dituzue ikasleak? Eta
gainontzeko irakasleak?
Enteratzen garenean egia da kotillak garela
eta komentatzen ditugula, baina normalean
guk ez ditugu enparejatzen txutxumutxua iritsi
baino lehen. Irakasleen artean, berriz, ez dugu
ezer komentatzen; izan ere, nahikoa ezagutzen
dugu elkar eta ez dago kotilleorik gure artean.
Zer gertatzen da kafe gelan? Ikasleotaz hitz
egiten al duzue? Eta gure arteko kotilleoak
kontatzen edo komentatzen al dituzue?
Kafe gelan denetik gertatzen da, momentu
barregarriak gertatzen dira, bronka handiak,
nekatuta gaudenean elkarri aurpegiratu izan
dizkiogu gauzak… Horrez gain, egia da bai kafe
gelan bai irakasle gelan zuetaz asko hitz
egiten dugula, gelan gertatutako gauzez edo
zuei pertsona gisa eragiten dizuela uste dugun
gauzez enteratzean. Gainera, kafe gelan
zuetaz hitz egiten dugunean, anekdota
barregarriak edo zuek azterketetan jarritako
erantzun xelebreak komentatzen ditugu.
ari(H)itzak 09
KOMIKIA
A n e A l e j o s e t a N a r o a V a l l e j o
ari(H)itzak 10
ari(H)itzak 11
300g gurin
200g azukre
2 arrautza
500g Bizkotxorako irin
Banilla goilarakada bat
Txokolatezko pipitak nahi izan ezkero
Ontzi handi bat
Goilara txiki bat
Osagaiak pisatzeko pisua
Nahasteko gailuren bat
Film gardena
Irudiak egiteko tresnak (bestela eskuz eman diezaiekegu forma).
Laberako erretilua.
Gabonetako gailetak
OSAGAIAK:
BEHARREZKO MATERIALA:
PRESTAKETA:
1) Osagai guztiak pisatu eta gurina mikrouhin labean urtu.
2) Gurina eta azukrea ontzi batean bota eta irabiatu.
3) Nahasketari arrautzak eta banilla gehitu (txokolatezko pipitak bota nahi ezkero, orain da
unea).
4) Irabiatu bitartean 250g irin txertatu.
5) Gainerako irina gehitu eta eskuekin masa ondo nahastu.
6) Oreak bola baten itxura hartu duenean, ontzian jalkitzen utzi ordu betez.
7) Ordua pasatzean labea berotzen hasi, 180ºCra iritsi arte
8) Orea puskaka bi filmen artean oratu eta nahikoa fin dagoenean, irudiak egiteko tresna
erabilita forma eman eta laberako erretiluan jarri (ez baduzue tresnarik, eskuekin nahi
dituzuen irudiak egin). Prozesu hori errepikatu orea bukatu arte.
9) Erretilua gailetaz beteta dagoenean, labean sartu 10-15 minutuz.
10) Gaileta guztiak eginda daudenean, hozten utzi goxoagoak egoteko.
SUKALDEAN GOXO
I r u n e I b a r g u r e n e t a I r a i d e Z u r u t u z a
ari(H)itzak 12
Edalontzi eta erdi esne
Edalontzi erdi ekilore olio
Hiru arrautza
Bi azukre edalontzi
Bi edalontzi gari irin
Edalontzi bat olo
Zorro bat olo legami
Sagar handi bat
Goilaratxo bat hauts kanela
Oloz, kanelaz eta sagarrez egindako bizkotxoa
OSAGAIAK:
(glutenik gabekoa egin nahi bada,
arto irina erabili)
PRESTAKETA:
1) Hasteko, sagarra moztu eta birrindu egingo dugu.
2) Ondoren, ontzi batean bota eta arrautzak, esnea, olioa eta azukrea gehituko dizkiogu eta
hagaxka batekin dena ondo nahastuko dugu.
3) Dena ondo nahastuta dagoenean, oloa, irina, legamia eta kanela gehituko dizkiogu gure
nahasketari eta berriro ere dena ondo nahastuko dugu. Bitartean, labea berotzen jarriko dugu
180ºan.
4) Orea molde olioztatu batean sartuko du eta labean sartuko dugu 45 minutuz.
M a r a M i t x e l e n a e t a O l a i a S a n c h e z
ari(H)itzak 13
Hamaika anaia ditut, bigarren jaio
nintzen eta txikiena naiz, nor naiz?
Bi anaia lotsati gara eta askotan
elkarrekin gaude, zer gara?
Nola zulatu daiteke globo bat,
bertatik haizerik atera gabe eta
zaratarik egin gabea?
ASMAKIZUNAK
HIZKI-ZOPA
Abendua
Abestu
Astoa
Desioak
Elurra
Familia
Gabon-gaua
Gabonzaharra
Gorostia
Hamabi mahatsak
Hontza
Hotza
Izeia
Maridomingi
Mazapana
Mihura
Olentzero
Opariak
Polboroia
Urte berria
Zuhaitza
Hitz ezkutu batzuk ere badaude,
aurkitzeko gai zara?
DENBORA-PASAK
A r o a C a r r e r a , U x u e G a r c i a , S a i o a G u r p e g u i , U x u e L i z a r r a g a ,
I n g e M u j i k a , N o r a O t e r o , M a i d e r U s a b i a g a
ari(H)itzak 14
Zenbat karratu?


Alboko 4x4-ko sarean ikusten diren
puntuetan erpinak dituzten bi lauki
marraztu dira. Horrelako zenbat
karratu desberdin marraztu
daitezke, erpinak beti ere sareko
puntuak direlarik?
GURUTZEGRAMA
7 DESBERDINTASUNAK
M a r a A l b i s t u r , I l a r g i A r o t z e n a , L o r e B e n g o e t x e a , G a r a z i
E t x e b e s t e , I r a t i I r a s u e g i , U d a n e Z u r i a r r a i n
ari(H)itzak 15
Ezagutzen, ahalmenen eta tekniken multzoa da.
Europako hizkuntzarik zaharrena da.
Zoritxarrez, nahiz euskaraz dakiten pertsonek, egunean
zehar erabiltzen duten hizkuntza da.
Munduan gehien hitz egiten den hizkuntza da.
Gure bizitzan gehien lagunduko diguten kalkuluak dira.
Gizartea, gizakiak eta gizadiaren aspektuak aztertzen
dituzten zientziak dira.
Izerdi patsetan bukatzen dugun klasea da.
Izadia aztertzen duen zientzia da.
Bizitza eta lurra aztertzen dituzten zientziak dira.
Bertso baterako egokiak izango lirateken errimak dira.
Guk aukeratzen dugun gaia da.
Zuzena denaren oinarriak aztertzen dituen
1.
2.
3.
4.
5.
6.
7.
8.
9.
10.
11.
12.
filosofiaren adarra da.
13. Komunikatzeko modu bat da.
14. Arazoak konpontzeko, berriak emateko eta gure
inguruko gaiez hitz egiteko momentua da.
15. Gure sormena lantzeko ordua da.
Euskal kulturaz hitz egiten hasi eta askori burura
etorriko zaizkizue Mikel Laboa, Mikel Urdangarin,
Benito Lertxundi, Xalbador eta antzerako
abeslariak. Horregatik, zuetako askorentzat
aspergarria izango da orokorrean euskal kultura,
gurasoen garaiko abeslariak besterik ez daudela
uste duzuelako. Baina, badakizue euskal musika
talde berri pila bat daudela eta gazteontzako
euskal kultura oso anitza dagoela?
Oso gertukoak ditugun sare sozialetan ere bada
euskaraz aritzeko aukera eta interesgarriak diren
Instagram kontuak. Gainera, telebista saioak zein
ikuskizun batzuk gomendatuko dizkizuegu atal
honetan eta azkenik, gabonetan ikusteko
kontzertu ikaragarri bat.
Hona hemen aldizkari honetako euskal
gazteontzako hainbat proposamen:
SARE SOZIALAK:
@egin_klak → Gazteen ahotsa da egin_klak
Instagram kontua eta bertan gai askori buruzko
elkarrizketak, podcastak, bideoak... egiten
dituzte. Aldi berean, gai polemikoei eta salatu
beharreko gauzei buruz hitz egiten dute.
@baskbrand → Euskal komertzio txiki bat da,
moda jasangarriaren alde borroka egiten duena,
bezeroekiko gardentasuna da inporta zaiona eta
kontsumo arduratsua bultzatzen du. Gainera,
planeta zaintzeko material egokienak erabiltzen
dituzte beraien arropak egiteko eta hainbat zabor
bilketa ere egin dituzte.
Maren - “Aurpegixek”
Nera taldea - “Itsasoari Begira”
J-tiro taldea - “Bizi-bizi”
Merina Gris - “Ez geratu azalean”
Idoia - “Hitzetan”
Mugan - “Pangea”
Kai Nakai - “Ipuinik ederrena”
Chill Mafia - “Gazte arruntaren koplak”
Tatxers - “Goizean oskorri”
TELEBISTA SAIOAK:
Baserria → Lehiaketa honetan baserriko lanak egin
behar izaten dituzte irabazteko eta horretarako
baserritar bakoitza, kaletar batekin elkartzen da
jokatzeko bikote bat osatuz. Gainera, bikoteekin bi
talde sortzen dira, Goienetxeatarrak eta
Bengoetxeatarrak, hauek elkarren aurka jokatzen
dute irabazi ahal izateko.
Zurekin bat → Ainhoa Etxebarriak aurkeztutako
lehiaketa astelehenetik ostegunera dago ikusgai,
21:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en. Euskal
Telebistak udazkeneko denboraldi berri
honetarako duen apustu garrantzitsuenetako bat
da eta publiko gazteari eta familiei zuzenduta
dago. Lau kideko bi talde arituko dira lehian nor
bere ametsa betetzeko asmoz. Bi taldeak aurrez
aurre arituko dira astean zehar; helburu nagusia
egunero jokoan dauden 800 euroak irabazi eta
programaren zaku potoloa eramatea izango da.
ABESLARI ETA ABESTIAK:
PROPOSAMENAK
S a i o a A i e r b e , U d a n e A i e r b e
ari(H)itzak 16
Ahotsenea, musikarien eta musikazaleen plaza → abenduko zubian egiten den Durangoko Azokaz hitz
egiten dute.
Bertsioak, alde ala kontra? → euskal abestien bertsioetaz hitz egiten dute.
Butterfly Effect, Astrolabium Teatroa (abenduaren 29an, Imanol Larzabal aretoan, Donostian)
Lehendakari gaia, Txalo Produkzioak (urtarrilaren 27tik 30era Antzoki Zaharrean, Donostian)
Erakusketa (2022/01/02 arte Kapitain-etxean, Errenterian)
IDOIAREN KONTZERTUA (urtarrilaren 4an Victoria Eugenia antzokian, Donostian)
PODCAST GOMENDAGARRIAK:
podcastak.eus webgunean hainbat euskal podcast aurkituko dituzu, honek podcastak biltzen dituelako
eta hauek dira bi aipagarri:
IKUSKIZUNAK:
Protagonistak herriz herri film bat grabatzera joaten dira, baina, kamera apurtzen zaie. Beraz, maletan
dakarten elementu sinpleenekin historian zehar garrantzitsuak izan diren gertakariak kontatuko dituzte.
Aldi berean, gizakiak historian zehar irabazi dituen eskubideen inguruko hausnarketara salto egingo dute
beti tximeleta efektuak izan duen garrantzia kontuan izanik.
Lehendakari hautatu berria inbestidura-ekitaldirako hitzaldia prestatzen ari da; azken orduan, ordea,
arazo larri bat sortuko zaio. Izan ere, ekitaldia eta hitzaldia eman beharrak aurpegian tik arraro,
barregarri eta aguanta ezina eragin dio hautetsiari. Kendu ezina. ekitaldi nagusia izorratzeko arriskua
dago. Antzerki umoretsu bat da, genero honetan oso ezagunak diren Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga
aktoreek antzeztua.
Gure arbasoek janzten zuten baserritar jantzia ezagutzeko erakusketa da eta jatorrizko jantzi eta
argazkien kopiak dira oinarria.
GABONETAKO KONTZERTUA
ari(H)itzak 17
DENA JAN EZAZU
Pontikan hasi da guztia. Lagunekin zaude, 18:12ak dira, baina gaua dirudi. Bat-
batean, tiro batzuk entzun dituzu, beldurra duzu. Frontoi ilun eta zaharretik joatea
da ideia onena, zure gauzak hartu dituzu, lagunak itxaron dituzu, eta larritzen hasi
zara. Ez dakizu zer egingo duzun, ezta nora joango zaren ere. Jada bi pertsona hil
ditu. Korrika joan zarete, Musika plazatik Biteri kalera. Lagun batek etxera sartu
nahi du, baina ez da segurua. Biteri txikitik hasi zarete berriz korrika, Goxotxiki
eta Xenpelar ikusi dituzu. Alameda ez duzu ezta begiratu ere. Fanderiara zoaz
arrapaladan, lagun baten etxera, urrunen bizi denaren etxera. Touringera iritsi
zarete, halako batean, denok gelditu zarete. Bat hil dute. Gero bestea eta, hori
gutxi balitz, horko hori ere bai. Azkenik, bi bakarrik zaudete bizirik. Ez duzu ezer
ikusten, ezta usaintzen ere. Ezer ez duzu entzuten.
Baina istorio hau ez da horrela hasten, goazen egun honen hasierara. Igande
goiza da, bizilagunaren zakurraren zaunkak jaiki zaitu, egunero bezala. Aita agurtu
duzu, ama ohean dago. Gosaria prestatzen hasi zara. Gosaldu eta gero, zure gelara
zoaz. Musikarekin ohea egin duzu, eta ondoren, etxeko lanak bukatu dituzu.
Arratsaldean lagunekin geldituko zara, gurasoak konbentzitzea zaila izan da, baina
lortu duzu. Platereko dilista guztiak jan eta gero utzi dizute, beti bezala. 16:30ak
dira eta beti bezala berandu zoaz. Etxeko giltzak, mobila eta dirua hartu eta
etxetik atera zara. Korrika iritsi zara zure lagun minaren etxera, bera han dago zu
itxaroten. Pontikara zoazte biak, barrezka, pipak jaten, beti bezala.
Besteak dauden lekura iristean, banaka besarkatu dituzu eta pipa pakete osoa
jan dizute, hau ere beti bezala. Arratsaldea bukatzear dago. Eta, orain bai, tiro
batzuk entzun dituzu. Frontoi ilun eta zaharretik joatea da ideia onena, zure
gauzak hartu dituzu, lagunak itxaron dituzu, eta oinez hasi zara. Ez dakizu zer
egingo duzun, ezta nora joango zaren. Jada bi pertsona hil ditu. Fanderian bikote
bakarra zaudete bizirik. Zuk konortea galdu duzu. Ez duzu ezer ikusten, ezta
usaintzen ere. Ezer ez duzu entzuten.
III. BELDURREZKO IPUIN LEHIAKETA
A k a t e g o r i a k o i r a b a z l e a ( D B H 1 - 2 ) : A i x a V i l a s M o r e n o
ari(H)itzak 18
Begiak ireki dituzu pixakana, gela ilun batean zaude, zure parean
hautsontzi bat dago, paper zati batekin. Papera irakurri duzu: dena jan
ezazu. Begira gaude. Zerbait arraroa egiten baduzu, zure laguna hilko dugu.
Ez duzu jan nahi. Asko kostatu zaizu lehenengo zigarro-punta hartzea.
Txikiena ahora eraman duzu nazka keinua eginez, latza dago. Errautsa zure
mingainarekin igurtzi duzu. Higuin hutsa ematen dizu, baina jaten jarraitu
duzu. Denak jan dituzu jada. Mingainean gorrotatzeko moduko zapore bat
duzu, botaka egiteko gogoa sartu zaizu. Komunera joan nahi zenuke korrika,
baina lurrean egin duzu botaka. Errauts batzuk geratu dira. Hatzamarra
hautsontzira eraman duzu, errautsa hartu eta ahora eraman duzu. Berriz
ere gustu nazkagarri hori, baina jada ez duzu ia sentitzen.
Atea jo dute, susto handi xamarra hartu duzu, aulkian salto egin duzu.
Atzeraka buelta eman eta bera dela ikusi duzu: zure laguna. Libre zaudete.
Eskerrak. Eskerrak dena jan duzun, beti bezala.
Duela hamar urte gertatu zen hori, Errenteria herri lasai bat da berriz.
Poliziak ez dizu inoiz sinetsi, eta orain, gertakizun horretaz oroitzen
zareten bakarrak zuek zarete. Beldurra ere irentsi egiten da.
ari(H)itzak 19
ILUNTASUNA ETA BELDURRA


Amak gauero ipuina kontatu ondoren nire gelako argitxoa itzaltzen
duenean, ez egiteko eskatzen diot, bera gelatik badoalako eta iluntasunean
bakarrik egoteak beldurra ematen didalako. Edo hori uste nuen nik
behintzat garai hartan... Ez dut iluntasunean bakarrik egoteko beldurrik,
iluntasunean norbaitekin egoteko beldurra baizik. Pentsatu al duzu noizbait
horretan?
Korrika noa, noraezean, galduta nago, beldurtuta, zakarrontzi hauen
ondoan dauden kartoiekin estali dut neure burua eta negar malkoak
masailetatik erortzen hasi zaizkit, negarrez hasi naiz, Jon goizero
ikastolara sartu behar dugunean bezalaxe, negar zotinka.
Gaur abenduaren 24a da, nire gurasoek Bilbora joango garela adierazi
didate, Olentzero kaleetan zehar aterako dela esan dute eta gure gutunak
emango dizkiogula. Nik ikastolan idatzi dut gutuna, andereño Milaren
laguntzarekin; oraindik letra asko jaten ditut idaztean, laster ikasiko dut
handiek bezala idazten! Nire gutunean belarri berriak eskatu dizkiot
Olentzerori, nireek ez dute ondo “funtzionatzen” eta. Nire izena letra
larriz jarri dut, badaezpada ere, belarri berriak LUKArentzat. Bilbo ez da
nire herria bezalakoa, hemen dena oso handia da, kale guztiak gabonetako
argiz josita daude, balkoi askotan Olentzeroren panpinak daude
zintzilikaturik, gabonetako zuhaitz erraldoiak... Baina nahiz eta hori asko
gustatu, nik Olentzero ikusi nahi dut, hori da nire ametsa, egunero amak
ipuina kontatu ondoren horrekin amesten dut, Olentzero etorri eta belarri
berriekin jendeak ahoa mugitzean zer esan nahi duen ulertzen dudala
amesten dut.
Arratsaldeko zazpiak dira eta gu Olentzero ikusteko prest gaude
espaloian. Nire gurasoek keinu bidez esan didate aurreratzeko, bestela ez
baitut ezer ikusiko; aitaren eskua askatu eta aurrera joan naiz.
III. BELDURREZKO IPUIN LEHIAKETA
B K A T E G O R I A K O I R A B A Z L E A ( D B H 3 - 4 ) : A i o r a T o l a r e t x i p i G a r c i a
ari(H)itzak 20
Bat-batean, denak alde batera begiratzen hasi dira, eta denek ahoa dantzan
dute, ez dakit zergatik, ez diet ulertzen. Segidan, ardiak hasi dira nire
aurretik pasatzen, Joxeren baserrikoak bezalakoak dira. Ondoren zaldiak,
gero astoak, baita ni bezalako ume txikiak ere, baserritarrez jantzita. Albo
batera begiratu eta argi asko ikusi dut. Ez dakit Olentzero den ala ez, baina
nire sabeleko txingurriek ez didate itxaroten uzten eta pixka bat
aurreratzea erabaki dut. Karroza handi bat da, gizon bat dagoelarik karroza
gainean, ez dut ondo ikusten eta errepidera joan naiz. Baina Olentzeroren
laguntzaile batek atzera joateko keinua egin dit, beraz, espaloi gainera igo
naiz besteak bezalaxe. Nire atzeko gizona atzeraka bultzaka hasi zait. Ez dut
ulertzen zergatik egiten duen hori, baina niri sekulako beldurra eman dit eta
atzera korrika hasi naiz, gurasoengana. Gora begiratu dut, baina ez ditut
gurasoak ikusten, korrika jarraitu dut alde batetik bestera, jendeak batera
eta bestera bultzatzen nau, oihuka hasi naiz, baina gurasoak ez dira etorri,
ez dakit non nagoen. Oso galduta eta bakarrik sentitzen naiz, ez dakit zer
egin. Gurasoen bila nabil eta konturatu gabe jende gutxiago dagoen kaleetan
sartu naiz, hemen kaleak ilun daude, ez dago argirik, badirudi kale honetan
gabonetako argiak jartzea ahaztu zaiela. Itzal handi bat dago nire atzean,
beldurra dut, beldur ikaragarria. Buelta eman dut eta itzala desagertu dela
esango nuke. Korrika noa, noraezean, galduta nago, beldurtuta, zakarrontzi
hauen ondoan dauden kartoiekin estali dut neure burua eta negar malkoak
masailetatik erortzen hasi zaizkit, negarrez hasi naiz, Jon goizero ikastolara
sartu behar dugunean bezalaxe, negar zotinka.
Kanpoko haizea nabaritzen dut, ez zait Bilbo gustatzen, kanpoan itzal bat
dabilela esango nuke, baina ez dut burua kanpora atera. Bat-batean, buru
gaineko kartoia altxa da, ia ez dago argirik eta ez dut ondo ikusten, gizon
baten silueta ikusi dut, aita izango al da? Ziur baietz, irribarre egin dut.
Burua luzatu dut aita ikusteko asmoz, baina ez da aita, gizon bat da eta
irribarre zabal-zabala du ahoan, irribarrea egiten badit ona izango da, seguru
nire aitak bidali duela nire bila. Eskua luzatu dit eta nirea eman diot.
Ahoa mugitzen du, baina ez daki keinu bidez hitz egiten, beraz, ez dakit zer
esaten duen, aitari esan beharko diot hurrengoan nirekin hitz egin dezakeen
norbait bidaltzeko. Argi urdinak dituzten kotxeak pasa dira ondoko kalean
zehar, Olentzeroren karrozarekin doaz? Olentzero ikustera joango naiz aita
eta amarekin, gizona korrika hasi da eta ni berarekin. Gizonak bere
furgonetara eraman nau, baina atzeko eserlekuan eseri beharrean
furgonetaren atzeko atea ireki eta barrura bultzatu nau. Ez al da aitaren
laguna? Nora noa? Berriz ere... iluntasuna eta beldurra.
ari(H)itzak 21
IPUINAREN ORDUA
Kontakizuna hasi orduko, begietara beldurrez begiratzen didate 6 eta
8 urteko bi alabek. Haizearen laguntzaz, zuhaitz konkortuaren adaxkek
logelako leihoko kristala astintzen dute, sartzeko baimena eskatuko
balu bezala.
Sarri, ipuin beldurgarrienak bizitzan gertatzen direla esan nahian dabil
natura.
Jaio zirenetik izan dira beldurtiak biak, baina ilargirik gabeko gau
honetan, egurrek intzirika darraiten baserri zaharrean, normala da
mundutik isolaturik aurkitzen den gure bizileku honi beldurra izatea.
Aitaren babesa ere, urruti somatzen dute nonbait; ukuiluan ari delako
hura behiak jezten.
- Lasai, neskak, zuekin dago ama – lasaitu nahian hitz egin diet, bi
aupegitxoak laztantzen dizkiedan bitartean.
Garrasika hasi dira biak, ia burua galtzear.
Haurrak. Zer esker txarrekoak! Inoiz ere ez dute ama baten
maitasunaren handitasuna ulertzen jakingo.
Nire umeek ere ez dute nik diedan maitasunik ulertzen, antza.
Eta hori, mesanotxean gu laurok ageri garen argazkian, "betirako
eramango zaitugu bihotzean, ama" irakur litekeela.
III. BELDURREZKO IPUIN LEHIAKETA
M I K R O I P U I N I R A B A Z L E A : I ñ i g o L e g o r b u r u A r r e g i
ari(H)itzak 22
Kontuan hartu aldizkariaren izena
“ari(H)itzak” dela eta gure helburua,
gazteak izanda, euskara eta euskal
kultura gazteengana hurbiltzea dela.
Beraz, logoak hori guztia islatu
beharko du.
Irudia ordenagailuz diseinatua izan
behar da.
2022ko martxoaren 4a baino lehen
entregatu behar da.
Lana saramendi@oreretaikastola.eus
helbidera bidali behar da, gaian “Logo
lehiaketa” jarriz eta irudia emailean
bertan txertatuz.
Diseinua jatorrizkoa eta inon
argitaratu gabea izan behar da.
Ikusten duzuen bezala, aldizkariaren
ale honetan ez dago logorik, baina
zergatik? Logoa zuek diseinatzea nahi
dugulako eta horretarako lehiaketa bat
jarriko dugu martxan, horrela, hurrengo
aleetan irabazlearen logoa egongo da.
Parte hartu nahi duzu?
PARTE HARTZEKO BALDINTZAK:
LEHIAKETA
a r i ( H ) i t z a k a l d i z k a r i r a k o l o g o a s o r t u n a h i d u g u !
ari(H)itzak
ANIMATU ETA
PARTE HARTU!
23
ari(H)itzak

More Related Content

What's hot

What's hot (7)

Hizkuntza irizpideak gurasoekin
Hizkuntza irizpideak gurasoekinHizkuntza irizpideak gurasoekin
Hizkuntza irizpideak gurasoekin
 
Gela bilera Larraul 15-16
Gela bilera Larraul 15-16Gela bilera Larraul 15-16
Gela bilera Larraul 15-16
 
Abendua 2013
Abendua 2013Abendua 2013
Abendua 2013
 
EGUNEROKOA_ASTEKARIA
EGUNEROKOA_ASTEKARIAEGUNEROKOA_ASTEKARIA
EGUNEROKOA_ASTEKARIA
 
Moduloko lana
Moduloko lanaModuloko lana
Moduloko lana
 
Urtebetetze eguna
Urtebetetze egunaUrtebetetze eguna
Urtebetetze eguna
 
E.abendua
E.abenduaE.abendua
E.abendua
 

Similar to 01.ari(h)itzak

Badator olentzero powerpoint
Badator olentzero powerpointBadator olentzero powerpoint
Badator olentzero powerpointEidertxu4
 
2013 2014 ikasturteko guraso batzarra
2013 2014 ikasturteko guraso batzarra2013 2014 ikasturteko guraso batzarra
2013 2014 ikasturteko guraso batzarraMarisol Atxurra
 
Lh alderaketa
Lh alderaketaLh alderaketa
Lh alderaketaXingola
 
Guraso batzar zihortza 2015 16
Guraso batzar zihortza 2015 16Guraso batzar zihortza 2015 16
Guraso batzar zihortza 2015 16eskolaikt
 
Egape txo!1 (17 18)
Egape txo!1 (17  18)Egape txo!1 (17  18)
Egape txo!1 (17 18)beitza
 
LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017
LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017
LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017Otsolar
 
Lizartzako ihauteriak 2016
Lizartzako ihauteriak 2016Lizartzako ihauteriak 2016
Lizartzako ihauteriak 2016Otsolar
 
Txutxumutxuka 6 2013 abendua
Txutxumutxuka 6 2013 abenduaTxutxumutxuka 6 2013 abendua
Txutxumutxuka 6 2013 abenduamegakotilak6a
 
Txutxumutxuka 6 2013 abendua
Txutxumutxuka 6 2013 abenduaTxutxumutxuka 6 2013 abendua
Txutxumutxuka 6 2013 abenduaolatzariztegi3
 
Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida
Idazleen elkartea eskola antzerkirako gidaIdazleen elkartea eskola antzerkirako gida
Idazleen elkartea eskola antzerkirako gidaDUNBOA
 
Rosariokaria Apirila 2014
Rosariokaria Apirila 2014Rosariokaria Apirila 2014
Rosariokaria Apirila 2014Andere Garcia
 
Egunkaria 1. neurketa
Egunkaria 1. neurketaEgunkaria 1. neurketa
Egunkaria 1. neurketazipriztin5b
 
1. ixilka mixilka 2014 2015
1. ixilka mixilka 2014 20151. ixilka mixilka 2014 2015
1. ixilka mixilka 2014 2015sanmigelhh
 
Irunabar - Txingudi Ikastolako 50. urteurrena
Irunabar - Txingudi Ikastolako 50. urteurrenaIrunabar - Txingudi Ikastolako 50. urteurrena
Irunabar - Txingudi Ikastolako 50. urteurrenaaitor_errazkin
 

Similar to 01.ari(h)itzak (20)

Argazki egunkaria 10
Argazki egunkaria 10Argazki egunkaria 10
Argazki egunkaria 10
 
Badator olentzero powerpoint
Badator olentzero powerpointBadator olentzero powerpoint
Badator olentzero powerpoint
 
TXO 1
TXO 1TXO 1
TXO 1
 
Ae10
Ae10Ae10
Ae10
 
2013 2014 ikasturteko guraso batzarra
2013 2014 ikasturteko guraso batzarra2013 2014 ikasturteko guraso batzarra
2013 2014 ikasturteko guraso batzarra
 
Kontu kontari 37
Kontu kontari 37Kontu kontari 37
Kontu kontari 37
 
Abestiak: Haur Hezkuntza
Abestiak: Haur HezkuntzaAbestiak: Haur Hezkuntza
Abestiak: Haur Hezkuntza
 
Lh alderaketa
Lh alderaketaLh alderaketa
Lh alderaketa
 
Guraso batzar zihortza 2015 16
Guraso batzar zihortza 2015 16Guraso batzar zihortza 2015 16
Guraso batzar zihortza 2015 16
 
Egape txo!1 (17 18)
Egape txo!1 (17  18)Egape txo!1 (17  18)
Egape txo!1 (17 18)
 
LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017
LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017
LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017
 
Lizartzako ihauteriak 2016
Lizartzako ihauteriak 2016Lizartzako ihauteriak 2016
Lizartzako ihauteriak 2016
 
Txutxumutxuka 6 2013 abendua
Txutxumutxuka 6 2013 abenduaTxutxumutxuka 6 2013 abendua
Txutxumutxuka 6 2013 abendua
 
Txutxumutxuka 6 2013 abendua
Txutxumutxuka 6 2013 abenduaTxutxumutxuka 6 2013 abendua
Txutxumutxuka 6 2013 abendua
 
Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida
Idazleen elkartea eskola antzerkirako gidaIdazleen elkartea eskola antzerkirako gida
Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida
 
Rosariokaria Apirila 2014
Rosariokaria Apirila 2014Rosariokaria Apirila 2014
Rosariokaria Apirila 2014
 
Agenda cultura febrero y marzo 2017 euskera
Agenda cultura febrero y marzo 2017 euskeraAgenda cultura febrero y marzo 2017 euskera
Agenda cultura febrero y marzo 2017 euskera
 
Egunkaria 1. neurketa
Egunkaria 1. neurketaEgunkaria 1. neurketa
Egunkaria 1. neurketa
 
1. ixilka mixilka 2014 2015
1. ixilka mixilka 2014 20151. ixilka mixilka 2014 2015
1. ixilka mixilka 2014 2015
 
Irunabar - Txingudi Ikastolako 50. urteurrena
Irunabar - Txingudi Ikastolako 50. urteurrenaIrunabar - Txingudi Ikastolako 50. urteurrena
Irunabar - Txingudi Ikastolako 50. urteurrena
 

01.ari(h)itzak

  • 1. ari(H)itzak Orereta Ikastolako ikasleen aldizkaria 1.alea 2021eko abendua Ez izan beldur, izan hiztun. Hitza da gure giltza!
  • 2. Aldizkaria bertsio digitalean: Olo pastela osasungarria antzerkiaren algara, dantza moderno garaikidea, emakumeak plazara. Zer kontatua daukagu eta gu ere norbait bagara. Ongi etorri ikastolako lerro idatzietara. Jare Antzizar
  • 3. Eskuartean duzuen aldizkaria “ari(H)itzak” aldizkari berria da, Orereta Ikastolako DBHko ikasleon aldizkaria. Bertan, ikastolan azken hilabeteetan egin diren ekimen eta proiektuen berri izango duzue. Baina ez hori bakarrik; aldizkari partehartzailea eta dinamikoa izango da, eta horretarako, guk, ikasleok, gure txokoa izango dugu. Urrutira joan gabe, Ikastolan, zer kontatu asko dugulako. Urtean hiru aldizkari argitaratuko ditugu, hiruhileko bakoitzeko bat. Ongi etorri, beraz, guztion plaza izango denaren lehen ale honetara. Euskaraz bizi taldea
  • 4. Z E R B E R R I D B H n ? 0 1 Expectations, Asun Casasola, Hnuy Illa, Lotsagabe AURKIBIDEA E R R E P O R T A J E A 0 3 Euskararen eguna K U X K U X E R O A K 0 4 Irakasleei elkarrizketak: Enara Alfonso, Ane Badiola, Unai Briñas eta Ekaitz Etxeberria K O M I K I A 1 0 S U K A L D E A N G O X O 1 2 Gabonetako errezetak 1 4 1 6 1 8 2 3 P R O P O S A M E N A K I I I . B E L D U R R E Z K O I P U I N L E H I A K E T A L E H I A K E T A Sare sozialak, telesailak, musika, podcastak... Saritutako lanak Aldizkarirako logoa aukeratuko dugu! D E N B O R A - P A S A K Hizki-zopa, gurutzegrama, asmakizunak...
  • 5. Gure ikastolan hainbat ekintza berezi egiten ditugu ikasturtean zehar, ikastolatik kanpo zein ikastolan bertan. Hiruhileko honetan ere burutu ditugu horrelakoak eta beraz, hemen duzue egin dugunaren laburpen txiki bat: Expectations will not kill you OSA+MUJIKA dantza taldeak eskainitako ikuskizuna da. Dantza eta solasaldiaren arteko elkarketa egiten dute. Bi taldekide etorri ziren eta lau saiotan, gutxi gorabehera, beraiek erabiltzen dituzten teknikak ikasten aritu ziren DBH3. mailako ikasleak. Gainera, Euskararen egunean, aipatutako ikuskizuna egin zuten dantzariek, ikasleek ikasitakoa praktikan ikus zezaten. Bestalde, azaroaren 25aren harira, Asun Casasola etorri zen bere esperientzian oinarritutako hitzaldia ematera. Euskarako bi saiotan ikasleek Nagore Laffageri buruzko dokumentala ikusi zuten eta horri buruz hitz egitera eta ikasleek proposatu zizkioten galdera batzuk erantzutera etorri zen Asun. Dokumentalak bere alaba Nagoreri gertatu zitzaiona kontatzen du. Nagore Laffage hogei urteko neska irundarra zen, 2008ko uztailaren 7an San Ferminetara joan zen parrandan. Bertan, Diego Yllanes izeneko mutil batekin elkartu zen eta hark Nagore hil zuen gau hartan bertan neskak ez zuelako harekin harremanik izan nahi izan. Asun nahiko ohituta dago ikastetxeetan horrelako hitzaldiak egitera, emakume atsegina eta gertukoa da, baina oraindik gogorra egiten zaio galdera batzuk erantzutea. Hala ere, egin zizkioten galdera guztiei erantzun zien, indarrez eta oso modu zuzenean. Oso esperientzia aberasgarria izan zen, irakaspen handiak jaso zituzten DBH3ko gazteek Asunengandik. ZER BERRI DBHn? S a i o a A i e r b e , U x u e B e n g o e t x e a , I k e r B r i t , U x u e O l a i z o l a ari(H)itzak 01
  • 6. HNUY ILLA ikuskizuna Ikuskizun hau Kukai dantza taldeak sortutako obra bat da, Joseba Sarrionandiak idatzitako poema liburuan oinarrituta dagoena. Obra duela urte batzuk sortu eta leku askotan dantzatu zuten, baina aurten, obraren izen bera daraman poema-liburuaren 25. urteurrena ospatzeko, sortutako dantza ikuskizuna berriro plazaratzea erabaki dute aldaketa txiki batzuk egin ondoren. Dantza saio hori ikustera DBH4. mailako ikasleak joan ziren azaro hasieran. Gainera, joan baino aste bat lehenago, hari buruzko lanketatxo bat egin zuten gelan ikuskizuna hobeto ulertzeko. Horretarako, Kukai taldeko dantzariak etorri ziren ikastolara dantzatuko zituzten poema batzuen interpretazioa ikasleekin lantzera eta dantza emanaldiaren sorkuntzaz hitz egitera. Azkenean, emanaldia ikustera Lekuonara joan zirenean, batzuentzat aspergarria izan zen bitartean beste batzuentzat oso interesgarria izan zen. Eszenografia oso ondo zainduta zegoen eta dantzariek maila ikaragarria erakutsi zuten. Gainera, aipatu behar da, bai Kukaikoentzat bai ikasleentzat emanaldi berezia izan zela, larunbat horretan jende aurrean lehen aldiz dantzatu aurretik egin zutelako. LOTSAGABE antzerkia DBH 3 eta 4. mailako ikasleak Lotsagabe antzezlana ikustera joan ziren Niessen aretora. Antzezlan horrekin ondo pasatzeko eta gauza berriak ikasteko aukera izan zuten; izan ere, umoretik landuta, sexuari buruz izaten diren zalantzak argitzeko antzezlan bat izan zen. Horrez gain, egia da gai serioagoak ere landu zituztela, adibidez, gizartearen erruz sortzen diren konplexuak eta horiek ekartzen dituzten gaixotasun mentalak. Gainera, antzezlana amaitzerakoan, ikasleei ginekologo batek hitzaldi labur bat eman zien ikusitako antzerkian gertatutako gauzak azaltzeko eta ikusleek izan zuten erreakzioa jakitera emateko. ari(H)itzak 02
  • 7. PÁGINA 8 Kaixo, gure aldizkaria egiteko, pentsatu dugu irakasle batzuei elkarrizketa bat egitea, horietako bat zu zara. Galderak erantzutean busti egin beharko zara. Hasteko prest? Gogotsu etorri dira ikastolara DBHko ikasleak abenduaren 3an, aurten ere eguna modu berezian ospatu dugu, egitarau oparoa genuen prest. Lehen hiru orduetan saio arruntak izan ostean, jolas garai luzea izan dute eta ikasle asko goiko futbol zelaira gerturatu dira DBH3. eta 4. mailakoen arteko norgehiagoka ikustera. Beste asko, berriz, DBHko eraikinaren inguruan geratu dira jolasean edota dantzan, irakasleek jarritako musika belarrietan. NEURRIRA EGINDAKO EGITARAUA Atsedenaldiaren ostean, prestatutako ekintzei ekin diete. DBH1. eta 2. mailakoek Astrolabium Teatroa konpainiak eskainitako Butterfly effect antzezlanaz gozatu ahal izan dute. Bertan, bi bidaiarik historian zehar garrantzitsuak izan diren gertakarien berri ematen diete modu atsegin eta entretenigarrian. DBH3ko ikasleek aurreko asteetan hasitako ibilbidea itxi dute eta haiek landutako Expectations will not kill you ikuskizuna dantzari profesionalek nola gauzatzen zuten ikusi ahal izan dute. Gainera, amaitzean, dantzariekin haiekin hitz egiteko tartea izan dute eta gai interesgarriak jorratu dituzte. Ikastolako helduenak LHra igo dira eta bertako aretoan Oihan Vega Gaztea irratiko DJarekin izan dute hitzordua. Vegak irratiaren sekretuak kontatu dizkie, baita euskarak komunikabideetan duen egoera azaleratu eta gazteek etorkizunerako duten erronka ikusarazi ere. Horrez gain, hainbat ikaslek irratiak barrutik nola funtzionatzen duen ere probatu ahal izan dute gainerakoen animoen eta barreen artean. Egunari amaiera emateko, talde bakoitzak bere gelan, euskal abestiz osatutako bingo musikatura jolastu du. Ikasle bakoitzak bere kartoia prestatu eta euskal musikaren inguruan duen ezagutza frogatu ahal izan du; egia esan, nahiko ongi moldatu dira denak. Ikasle nahi irakasleek primeran pasa dute abestu, dantzatu eta elkar zirikatzen. Egun aparta izan da, datorren urtean gehiago, eta bitartean, ez dezagun ahaztu, urteko 365 egunak direla euskararen egun, bizi gaitezen euskaraz. EUSKARAREN EGUNA Urtero legez, abenduaren 3an, Euskararen Eguna ospatu dugu Orereta ikastolan. Bizi dugun egoera nahasia dela medio, ezin izan dugu aurreko urteetan bezala lau mailek elkarrekin ezer egin, baina hainbat ekintza antolatu ditugu DBHko ikasleentzat. ari(H)itzak 03 D B H k o E u s k a r a z B i z i t a l d e a
  • 8. PÁGINA 8 EKAITZ ETXEBERRIA Ikastolara iritsi zinenean, zein zen beldur handiena ematen zizun lankidea? Hasi nintzenean, beldurra ez, baina errespetu handiena ematen zidaten irakasleak ni baino dezente helduagoak zirenak eta esperientzia handia zutenak ziren. Seguruenik, zuen gurasoei galdetu ezkero, izen antzekoak esango lituzkete. Nire kasuan, Marirro, Martin Otazo, Mari Carmen edo orain oso gertuko lankidea dudan Fatima. Zein izan da azterketa batean jarri dizuten erantzunik arraroena edo xelebreena? Asko, pentsatu beharko nuke. Egia esan mateko azterketetan astakeria handiak ikusten dira, baina orain ez nuke jakingo erantzuten. Zenbat zero jarri dituzu? Zerorik inoiz ez. Gutxienez, izena eta abizena ondo jartzeagatik 0,1 ematen dut, oso eskuzabala naiz. Noizbait harrapatu al duzu norbait txuletarekin? Zenbat txuleta? Eta zein izan da harrapatutako txuletarik onena? Egia esan, ez dut inoiz inor harrapatu; izan ere, matematikako arloan txuletak egiteak ez du zentzurik, baina egia da entzun ditudala anekdota on batzuk. Adibidez, ikasle batek txuleta eskotean itsatsita ekarri zuenekoa. Azterketa guztia titietara begira pasa omen zuen, eta noski, irakaslea, azkenean, konturatu egin zen... Zein izan da eduki duzun gelarik onena? Eta txarrena? Egia esan, normalean gustura egoten naiz ditudan gelekin, ez nuke bat bakarrik aukeratuko oso oroitzapen onak ditudalako guztiekin. Hala ere, aitortu beharra daukat hasi nintzeneko lehenengo tutoretzapeko belaunaldiari "kariño" berezia diodala. Izan ere, DBH1etik DBH4ra bitarte elkarrekin egon ginen, elkarrekin eboluzionatuz; batzuek lau urtetan sufritu ninduten mateko eta teknoko irakasle bezala. Zerbait ikasiko al zuten? Zein izan da klaseak ematerako garaian gertatutako gauzarik xelebreena? Xelebreena ez dakit, baina gogoan dut duela urte batzuk, ikasle batek goiko atakaraino, LHraino, korrika eskapo egin zuela eskola agendan ohar gorria idatzi niolako. Gelatik haserre eta ziztu bizian alde egin zuen, eta bere atzetik korrika joan behar izan nuen etxerantz zihoalako. Ondorioz, gela bakarrik utzi behar izan nuen. Zein izan da ikasleek egindako bihurrikeriarik handirena? Hori ez zait inoiz ahaztuko. Duela urte gutxi, nire tutoretzapeko ikasleek irakasle bati adarra jo nahian, gelako proiektorearen mandoa hartu eta saioan zehar proiektorea pizten eta itzaltzen ibili ziren. Irakaslea, harrituta eta izututa, niregana etorri zen IKTekin ez zelako oso trebea, eta zera esan zidan: “Ekaitz gauza arraroak gertatzen ari dira zure gelan, proiektorea piztu eta itzali egiten da, erotu egin da”. Gelara joan nintzenean, mandoa falta zela ikusi nuen, eta usain txarra hartu nion kontuari, beraz, ikasleei esan nien eskolak amaitzen zirenerako mandoa mahai gainean ikusi nahi nuela eta ez bazen agertzen neurriak hartu beharko nituela. Kaixo, gure aldizkaria egiteko, pentsatu dugu irakasle batzuei elkarrizketa bat egitea, horietako bat zu zara. Galderak erantzutean busti egin beharko zara. Hasteko prest? KUXKUXEROAK I r u n e I b a r g u r e n , A i o r a T o l a r e t x i p i , I n t z a U r i a , I r a i d e Z u r u t u z a Kaixo, gure aldizkaria egiteko, pentsatu dugu irakasle batzuei elkarrizketa bat egitea, horietako bat zu zara. Galderak erantzutean busti egin beharko zara. Hasteko prest? ari(H)itzak 04
  • 9. PÁGINA 8 Beraz, klaseak amaitu zirenean, mandoa berriro mahai gainean agertu zen, baina nik adarra jo nahi nienez, bromarekin jarraitu nuen: mandoa hartu eta irakasle gelan ezkutatu nuen. Hurrengo egunean, ikasleak bueltatu zirenean, "haserre" joan nintzen gelara, antzerki pixka bat eginez eta mandoa non zegoen galdetu nien. Ikasleak, noski, harrituta zeuden, mandoa eskatutako lekuan utzi zutelako, baina nik bromarekin jarraitu nuen, beraz, zigortu egin nituen hiru egunez jolasgarairik gabe. Amaitzeko, azken egunean, irakasle berarekin zeudela, ni hasi nintzen kanpotik proiektorearekin jolasean, pizten eta itzaltzen, baina kasu horretan irakaslearekin hitz egina nuen lehenagotik bromarekin jarraitzeko. Beraz, irakasleak antzerkia egin zuen haserretuko balitz bezala. Ikasleek "flipatu" egin zuten. Ez zait sekula ahaztuko, eta ziur nago ikasle horiei ere ezetz, oso ona izan zen. Ikasleren batek noizbait gelaren aurrean lotsarazi al zaitu? Bai, askotan, baina nik neuk ere neure burua lotsarazten dut oso despistatua naizelako. Ikaslea zinenean, zein izan zen egin zenuen bihurrikeriarik handiena? Istorio on bat dut gogoan. Batxilerren nintzela, oso heldua zen irakasle bat izan genuen, jubilatzear zegoena. Gertutik ongi ikusten ez zuenez, ebaluazioko nota kalkulatzeko banan- bana deitzen gintuen datuak kalkulagailuan sartzen laguntzeko. Irakasleak notak ahoz esan zizkidan nik kalkulagailuan sartzeko eta batez- bestekoa kalkulatzeko. Baina nik datuak kalkulagailuan sartzerakoan, nota altuagoak jartzen nituen, eta ondorioz, batez-bestekoa merezi nuena baino dezente altuagoa atera zitzaidan. Hau da, nire batez-bestekoa zazpikoa bazen, ia bederatzira iritsi zen. Orduan, irakaslea harritu egin zen, eta kasua gela guztiaren aurrean azaldu ostean, berriz ere kalkulagailuan datuak sartzen jarri ninduen. Bigarren aldian notak ez nituen horrenbeste puztu, eta ez ninduen harrapatu, baina gelako guztiek merezi genuen kalifikazioa baino altuagoa eskuratu genuen... Irakasle naizenetik, batez-bestekoak nik kalkutzen ditut, ikasleen laguntzarik gabe, badaezpada. Norbait ezagutu al duzu ikastolan gaur egun zure bizitzan garrantzitsua dena? Nahi baduzue zuek erantzun... Bai, noski, eta ez pertsona bakarra. Eduki al duzu noizbait gurasoren batekin liskar handirik? Nire ustez, gure lanean deserosoak diren bi gauza daude: batetik, azterketen zuzenketa, bestetik, gurasoekin mantentzen ditugun harremanetan suerta litezkeen liskarrak. Ez askotan, baina tarteka, berri txarrak eman behar izaten ditugunean, edota ikuspuntu berbera ez badugu, gatazkak sortzen dira eta ez dira oso erosoak izaten. Ez da ongi pasatzen. Enparejatzen al dituzue ikasleak? Esan dizuedan moduan, oso despistatua naiz, eta normalean azkenetarikoa izaten naiz enteratzen, baina gustatzen zaizkit ikasleen arteko txutxu- mutxuak. Eta gainontzeko irakasleenak? Hor nahiago dut muturra ez sartu, gero bueltan datorkidalako bestela. Zer gertatzen da kafe gelan? Ikasleotaz hitz egiten al duzue? Ezetz erantzungo banu gezurra esango nizueke. Kafe gelan kafea hartzeaz gain, gure gauzez eta ikastolakoez hitz egiten dugu. Saioetako gorabeherak, azken uneko albisteak, asteburuko partiduen emaitzak... Zuek bezala, guk ere jolas garaia atseden hartu eta apur bat aireztatzeko baliatzen dugu. Eta gure arteko kotilleoak kontatzen edo komentatzen al dituzue? Kafe gelako paretek hitz egingo balute... Ofizialki, agian, ezetz esan beharko nizueke, baina errealitatean erantzuna baiezkoa da. Bikote baten berri dugunean, komentatzen dugu, baina ez pentsa "Telecinco"n agertzen diren debate kutre horien antzera aritzen garenik. Kuriositate moduan komentatzen dugu, eta tarteka, sorpresa handiak hartzen ditugu! ari(H)itzak 05
  • 10. Zein izan da klaseak ematerako garaian gertatutako gauzarik xelebreena? Gutxi daramat, baina egun batean gauza garrantzitsu bat ari nintzen azaltzen hogei minutuz-edo eta pertsona batek galdera bat zuen: “Enara, asteburuan ikusi zintudanean, nora zindoazen?". Harritu egin ninduen; izan ere, nahiz eta beste momentu batean nahi bazuen erantzun, ez zen momentu aproposa, gauza garrantzitsu bat ari nintzelako azaltzen eta ez dakidalako kasurik egin ote zidan hogei minutu haietan. Zein izan da ikasleek egindako bihurrikeriarik handiena? Ba ez nuke esango bihurrikeria handirik egin didatenik oraingoz. Nire kasuan, gehiago izan da gelan ezer ez egitea, beno, eta egia da hegazkinak bota zizkidatela behin... Ikaslea zinenean, zein izan zen egin zenuen bihurrikeriarik handiena? Ni oso txintxoa nintzen, ez nuke esango bihurrikeria handirik egin nuenik. Egia da teknologiako ikasgaian eduki genuela zerbait, baina hortxe utziko dut, badaezpada. Beste irakasle edo ikasleren baten hankasartzea ezkutatu al duzu noizbait? Ikasleren batena bai, saiatu bada eta hanka sartu badu, ez lotsarazteko saiatu izan naiz makillatzen gaia berriro bideratuz. Irakasleen kasuan, berriz, ez dut inoiz horrelakorik bizi izan. Norbait ezagutu al duzu ikastolan gaur egun zure bizitzan garrantzitsua dena? Irakasle batzuekin oso harreman ona egin dut; berria naizenez, asko lagundu didate eta babestua sentitu naiz. Enparejatzen al dituzue ikasleak? Eta gainontzeko irakasleak? Gustatzen zaizkit horrelako "rollitoak", baina oraindik ez naiz hasi, nahiz eta irakasle gelan batzuk komentatzen diren. Eta irakasleen aldetik, berriz, ez dira komentatzen. Zer gertatzen da kafe gelan? Ikasleotaz hitz egiten al duzue? Eta gure arteko kotilleoak kontatzen edo komentatzen al dituzue? Denetik hitz egiten da kafe gelan, nahi badugu denataz enteratu gaitezke. Ikasleen arteko kotilleoak ere bai, batzuetan komentatzen dira. PÁGINA 8 ENARA ALFONSO Noizbait norbaiti gainditu al diozu pena eman dizulako? Eta maniagatik suspenditu? Beno, hasi berria naiz, beraz, ez zait inoiz gertatu, eta batekin egiten badut, besteekin ere egin beharko dut, bestela aurpegiratu egingo didalako, beraz, ez. Baina egia da batzuetan pena handia ematen didala. Maniagatik suspenditu ere ez, baina egia da, ez badu ezer egiten eta azterketaren bat suspenditu badu, poztu izan naizela. Azterketak azkar zuzentzea gustatzen zaizu edo zure denbora behar duzu? Denbora asko eskaintzen diot; behin baino gehiagotan begiratzen ditut, baina azkar zuzentzea gustatuko litzaidake. Zein izan da azterketa batean jarri dizuten erantzunik arraroena edo xelebreena? Pila bat izan ditut, eta hori denbora gutxi daramadala. Adibidez, hirugarren mailako teknologiako ikasgaian klasean inoiz aipatu ez genuen kontzeptu bat jarri zidaten, inongo zentzurik ez zuena. Zenbat zero jarri dituzu? Egia esan, ez dut zerorik jarri; zero zero jarri ditut. Zero koma piko, bai, eta horrekin ez nintzen poztu; izan ere, ikasleak ez zuen ezer egin, beraz, zero koma piko atera zuen. Zein izan da eduki duzun gelarik onena? Eta txarrena? Gelarik onena 4C, noski, 4A eta 4Bko batzuekin, nahiz eta asko hitz egin, ikasle onak eta txintxoak dira. Okerrena-edo, lan gutxi egiten duen hirugarren mailako gela bat... ari(H)itzak 06
  • 11. PÁGINA 8 UNAI BRIÑAS Ikastolara iritsi zinenean, zein zen beldur handiena ematen zizun lankidea? Agian, Marirro. Nire irakasle eta tutorea izan zelako, eta bat-batean, berarekin lan egiteak errespetu handia ematen zidalako. Noizbait norbaiti gainditu al diozu pena eman dizulako? Bai, baina ez pena pertsona bezala, baizik eta gerora nota behar duelako-edo. Eta maniagatik suspenditu? Ez, suspenditu ez, baina nota jaitsi merezi zuelako, bai. Gainera, nik ez dut normalean inor suspenditzen, noizbait bai, baina hori etortzen ez zelako izan zen. Zein izan zen ikasle zinela azterketa batean jarri zenuen erantzunik arraroena edo xelebreena? Xelebereena buruz ez dut gogoratzen, baina batez ere asmatzea, bereziki matematiketan, ez nintzen ezertaz enteratzen-eta. Fatimari galde diezaiokezue, bera zein nire irakaslea. Auskalo zer erantzungo nion. Zenbat zero lortu zenituen? Zerorik ez. Matematiketan beti suspentsoak, nota oso baxuak ateratzen nituen, bi eta hiru inguruan, baina zerorik ez. Zein izan da eduki duzun gelarik onena? Eta txarrena? Momentu honetan dudan onena argi dago 4C dela. Mugituena, berriz, bigarren mailako hautazkoko nire taldea dela esango nuke... Harrapatu al duzu noizbait txuletarik? Zenbat? Eta zein izan da harrapatutako onena? Bai, hiru edo lau aurkitu ditut. Guztietatik landuena ikasle batek txuleta mp3 formatuan zuela, unitate didaktikoak entzuten ari zen kaskoekin belarria estaliz. Guk, susmoa genuenez, eskua belarritik kentzeko eskatu genion, eta ez zuen mugitu. Horrela deskubritu genuen, orain dela bost edo sei urte izan zen. Zein izan da ikasleek egindako bihurrikeriarik handiena? Bihurrikeriarik handiena boleiboleko materiala beste leku batean ezkutatu zidatenean izan zen. Bi saio jarraian nituenez, baloiak ez nituen jaso eta ikasleek, nahita, irekita zegoen gela batean gorde zituzten. Hurrengo klasekoek ez zekiten non zeuden, ezta nik ere, eta saio osoa pasa genuen erotuta bila; baloi berriak puzten ere aritu nintzen. Baina, modu onean izan zen, oso jator. Beste irakasle edo ikasleren baten hankasartzea ezkutatu al duzu noizbait? Bai, noski, inoiz irakasle bat kubritu izan dut. Ikasleen kasuan ere, elkarren artean erantzun txarren bat edo noizbait mugikorra erabiltzen ikusterakoan ezikusiarena egin dut... Norbait ezagutu al duzu ikastolan gaur egun zure bizitzan garrantzitsua dena? Bai, harreman asko ditut eta agian gertukoenak Unai Esnal eta Susana dira; bi horiek izango lirateke gertuen izan ditudanak. Enparejatzen al dituzue ikasleak? Eta gainontzeko irakasleak? Zuetaz hitz egiten dugu, bai. Asko kexak izaten dira eta ebaluazio bileretan gauza onetaz eta zoriontzekoetaz ere hitz egiten dugu, noski. Enparejamenduez tarteka, zerbait ikusi dugulako edo argi dagoelako bikote direla, baina nahita ibili bata bestea lotzen ez. Zer gertatzen da kafe gelan? Ikasleotaz hitz egiten al duzue? Eta gure arteko kotilleoak kontatzen edo komentatzen al dituzue? Kafe gela pixka bat libreagoa da, kontatzen dira gauzak, klaseetan gertatzen diren historia barregarriak, zuen emanaldiak, tertuliak, lanak eta horrelakoak. Hala ere, ez da barre modu negatiboan egiten, badira egoera oso barregarriak, segun eta zer erantzuten duzuen, liburu bat egiteko adina ematen du. ari(H)itzak 07
  • 12. PÁGINA 8 Zenbat zero jarri dituzu? Azterketaren batean jarri ditut zeroak azterketa hutsik entregatzeagatik, baina globalean inoiz ez; izan ere, beti dago ondo egin duen zerbait. Noizbait harrapatu al duzu norbait txuletarekin? Zenbat txuleta? Eta zein izan da harrapatutako txuletarik onena? Ez, baina ez naizelako polizia lanetan ibiltzen, ez egiten ez dituztelako, hori oso argi dut. Egia da askotan topatu ditudala elkarren artean kopiatzen, baina txuletekin sekula ez. Zein izan da eduki duzun gelarik onena? Eta txarrena? Egia esan, oso gela onak izan ditut, batzuk parrandarako hobeak eta besteak, berriz, lanerako, baina, nire ustez, beti gordetzen zaio maitasun handia zure lehenengo tutoretzapeko gelari, niri hala gertatu zait behintzat. Txarrena berriz, egia esan behar badut, lehengo urteko DBH1eko talde txikia, desesperantea zen. Zein izan da klaseak ematerako garaian gertatutako gauzarik xelebreena? Denetik egia esan. Egun batean, ikasle bat mareatu, sekulako zartakoa hartu eta dardaraka hasi zen, nik uste hori dela dudan oroitzapenik okerrena. Beste gauza asko ere gertatu zaizkit, puzkerretatik hasita, norbaitek sekulako astakeria esateagatik barreari ezin eutsi egotera. Istorio on bat, adibidez, Marirrorekin praktiketan ibili nintzenean, apala desordenatua zuten ikasleen mahaiak bolkatzen zituen barruan zutena txukuntzeko, nik ezin izaten nion barreari eutsi. Zein izan da ikasleek egindako bihurrikeriarik handiena? Duela urte batzuk DBH2n zeuden ikasleek egindakoa. Kontua da, panpin telegidatu bat zutela eta saioa ematen ari nintzen bitartean, soinutxo bat nabaritzen nuela, beraz, gelan sagu bat zegoela pentsatu nuen. Azkenean, barrez ari zirela ikusita, beraien kontua zela jakin nuen. Bestalde, gogoratzen naiz duela bi urte ikasle bat apal edo gortina atzean ezkutatu zela saio osoan zehar eta ni ez nintzen konturatu. Beraz, falta zela apuntatu nuen eta saio amaieran agertu zen ezkutatua zegoen lekutik. ANE BADIOLA Ikastolara iritsi zinenean, zein zen beldur handiena ematen zizun lankidea? Beldurra-beldurra, ez zidan inork ematen, errespetua bai. Adibidez, lehenengo egunean Marirrok errespetu handia ematen zidan, zuei errieta egiten zizuen bezala guri ere egiten zigulako. Bestalde, egia da Miren Usabiagak ere lehenengo urteetan errespetua ematen zidala; zuzendaritzako kidea zen, oso zuzena da... Baina beldurra ez, errespetua. Noizbait norbaiti gainditu al diozu pena eman dizulako? Eta maniagatik suspenditu? Maniagatik suspenditzea, nire ustez, mito bat da; izan ere, batez-bestekoak ematen badu, ezin duzu ezer egin, baina egia da bronkaren bat edo beste bota dudala maniagatik. Maniaz hitz eginda, esan behar da bakoitzarentzat desberdina dela, nire kasuan, muga pertsona baten lana egiteko joeran dago, hau da, lana egiten duen ala ez. Bestalde, egia da penagatik gainditzea errazagoa dela; nik gainditu dut norbait, baina penagatik baino gehiago zuen egoera pertsonala ulertzen nuelako eta bere garapen pertsonalerako gainditzea egokiagoa zelako; penagatik baino gehiago enpatiagatik. Azterketak azkar zuzentzea gustatzen zaizu edo zure denbora behar duzu? Hasieran oso azkar zuzentzen nituen. Ikasleek beti esaten zidaten azterketa egin eta hurrengo egunerako zuzenduta izaten nituela. Baina zuzendaritzan nagoenetik desastre bat naiz, eta urteekin ez dakit nolakoa izango naizen. Zein izan da azterketa batean jarri dizuten erantzunik arraroena edo xelebreena? Asko, adibidez, lehengo urtean DBH1en “sentimenduen inbentarioa” egin genuen eta ikasle batek “koaderno sedimentarioa” jarri zidan. Barregarria izan zen, baina konturatu nintzen hiruhileko amaieran geundela eta ez zela ezertaz enteratu. ari(H)itzak 08
  • 13. PÁGINA 8 Ikasleren batek noizbait gelaren aurrean lotsarazi al zaitu? Lotsarazi ez nuke esango, baina haserretuarazi eta nire burua eutsi behar izatea bai. Horrez gain, egun txarra izanda zergatik den asmatzea eta "fibra sensible" hori ukitzea ere gertatu zait. Ikaslea zinenean, zein izan zen egin zenuen bihurrikeriarik handiena? Ez nuke esan beharko; izan ere, gure gela oso gaiztoa zen, eta nahiz eta nik zuzenean parte ez hartu, ez nuen onerako ezer egiten, eta barre egiten nuen. Adibidez, arbelean idazteko permanente bat jartzea klasiko bat zen. Askotan jarri genituen irakaslearen eserlekuan txintxetak, olioa, tinta gorria zikintzeko eta horrelako gauza asko. Bestalde, guk ere askotan utzi izan genituen irakasle berriak edo praktiketakoak negarrez adarra jotzeagatik... Bai, oso gaiztoak ginen. Beste irakasle edo ikasleren baten hankasartzea ezkutatu al duzu noizbait? Bai, askotan. Niri ikasleek lasai parte hartzea gustatzen zait, baina batzuetan barbaridade handiak esaten dituzuenez, gaia aldatu izan dut ikaslea ez lotsarazteko eta ez ebidentzian uzteko. Beste irakasleren batena ere bai, beno, nik ez dut arazo handirik izaten hanka sartzean esateko, baina batzuetan, disimuluan pasa badaiteke, segun eta zer, ba bai, baina nik uste nahiko gardena naizela gehienetan. Eduki al duzu noizbait gurasoren batekin liskar handirik? Egia esan bai. Ikasleak bezala, guraso pila bat daude eta asko oso jatorrak dira, baina gu ere pertsonak garenez, batzuetan talka egiten dugu eta nahiz eta gehienak bideratuak izan diren, gertatu zait bideratu ez izana eta ondorioz, sentsazio txarrarekin geratu izana. Gustatu al zaizu ikasleren bat noizbait? Pertsonalki bai, bai neska eta bai mutil asko, baina ez bikote bezala. Egia esan, askori hartu diet maitasun handia, “ze xalau edo xalada” esaten duzunean bezala. Gainera, ni ere zahartzen ari naiz eta gero eta distantzia handiagoa dago gure artean. Norbait ezagutu al duzu ikastolan gaur egun zure bizitzan garrantzitsua dena? Zorionez, jende asko. Nik lagun handiak egin ditut ikastolan, bai ikasleak bai irakasleak. Enparejatzen al dituzue ikasleak? Eta gainontzeko irakasleak? Enteratzen garenean egia da kotillak garela eta komentatzen ditugula, baina normalean guk ez ditugu enparejatzen txutxumutxua iritsi baino lehen. Irakasleen artean, berriz, ez dugu ezer komentatzen; izan ere, nahikoa ezagutzen dugu elkar eta ez dago kotilleorik gure artean. Zer gertatzen da kafe gelan? Ikasleotaz hitz egiten al duzue? Eta gure arteko kotilleoak kontatzen edo komentatzen al dituzue? Kafe gelan denetik gertatzen da, momentu barregarriak gertatzen dira, bronka handiak, nekatuta gaudenean elkarri aurpegiratu izan dizkiogu gauzak… Horrez gain, egia da bai kafe gelan bai irakasle gelan zuetaz asko hitz egiten dugula, gelan gertatutako gauzez edo zuei pertsona gisa eragiten dizuela uste dugun gauzez enteratzean. Gainera, kafe gelan zuetaz hitz egiten dugunean, anekdota barregarriak edo zuek azterketetan jarritako erantzun xelebreak komentatzen ditugu. ari(H)itzak 09
  • 14. KOMIKIA A n e A l e j o s e t a N a r o a V a l l e j o ari(H)itzak 10
  • 16. 300g gurin 200g azukre 2 arrautza 500g Bizkotxorako irin Banilla goilarakada bat Txokolatezko pipitak nahi izan ezkero Ontzi handi bat Goilara txiki bat Osagaiak pisatzeko pisua Nahasteko gailuren bat Film gardena Irudiak egiteko tresnak (bestela eskuz eman diezaiekegu forma). Laberako erretilua. Gabonetako gailetak OSAGAIAK: BEHARREZKO MATERIALA: PRESTAKETA: 1) Osagai guztiak pisatu eta gurina mikrouhin labean urtu. 2) Gurina eta azukrea ontzi batean bota eta irabiatu. 3) Nahasketari arrautzak eta banilla gehitu (txokolatezko pipitak bota nahi ezkero, orain da unea). 4) Irabiatu bitartean 250g irin txertatu. 5) Gainerako irina gehitu eta eskuekin masa ondo nahastu. 6) Oreak bola baten itxura hartu duenean, ontzian jalkitzen utzi ordu betez. 7) Ordua pasatzean labea berotzen hasi, 180ºCra iritsi arte 8) Orea puskaka bi filmen artean oratu eta nahikoa fin dagoenean, irudiak egiteko tresna erabilita forma eman eta laberako erretiluan jarri (ez baduzue tresnarik, eskuekin nahi dituzuen irudiak egin). Prozesu hori errepikatu orea bukatu arte. 9) Erretilua gailetaz beteta dagoenean, labean sartu 10-15 minutuz. 10) Gaileta guztiak eginda daudenean, hozten utzi goxoagoak egoteko. SUKALDEAN GOXO I r u n e I b a r g u r e n e t a I r a i d e Z u r u t u z a ari(H)itzak 12
  • 17. Edalontzi eta erdi esne Edalontzi erdi ekilore olio Hiru arrautza Bi azukre edalontzi Bi edalontzi gari irin Edalontzi bat olo Zorro bat olo legami Sagar handi bat Goilaratxo bat hauts kanela Oloz, kanelaz eta sagarrez egindako bizkotxoa OSAGAIAK: (glutenik gabekoa egin nahi bada, arto irina erabili) PRESTAKETA: 1) Hasteko, sagarra moztu eta birrindu egingo dugu. 2) Ondoren, ontzi batean bota eta arrautzak, esnea, olioa eta azukrea gehituko dizkiogu eta hagaxka batekin dena ondo nahastuko dugu. 3) Dena ondo nahastuta dagoenean, oloa, irina, legamia eta kanela gehituko dizkiogu gure nahasketari eta berriro ere dena ondo nahastuko dugu. Bitartean, labea berotzen jarriko dugu 180ºan. 4) Orea molde olioztatu batean sartuko du eta labean sartuko dugu 45 minutuz. M a r a M i t x e l e n a e t a O l a i a S a n c h e z ari(H)itzak 13
  • 18. Hamaika anaia ditut, bigarren jaio nintzen eta txikiena naiz, nor naiz? Bi anaia lotsati gara eta askotan elkarrekin gaude, zer gara? Nola zulatu daiteke globo bat, bertatik haizerik atera gabe eta zaratarik egin gabea? ASMAKIZUNAK HIZKI-ZOPA Abendua Abestu Astoa Desioak Elurra Familia Gabon-gaua Gabonzaharra Gorostia Hamabi mahatsak Hontza Hotza Izeia Maridomingi Mazapana Mihura Olentzero Opariak Polboroia Urte berria Zuhaitza Hitz ezkutu batzuk ere badaude, aurkitzeko gai zara? DENBORA-PASAK A r o a C a r r e r a , U x u e G a r c i a , S a i o a G u r p e g u i , U x u e L i z a r r a g a , I n g e M u j i k a , N o r a O t e r o , M a i d e r U s a b i a g a ari(H)itzak 14 Zenbat karratu? Alboko 4x4-ko sarean ikusten diren puntuetan erpinak dituzten bi lauki marraztu dira. Horrelako zenbat karratu desberdin marraztu daitezke, erpinak beti ere sareko puntuak direlarik?
  • 19. GURUTZEGRAMA 7 DESBERDINTASUNAK M a r a A l b i s t u r , I l a r g i A r o t z e n a , L o r e B e n g o e t x e a , G a r a z i E t x e b e s t e , I r a t i I r a s u e g i , U d a n e Z u r i a r r a i n ari(H)itzak 15 Ezagutzen, ahalmenen eta tekniken multzoa da. Europako hizkuntzarik zaharrena da. Zoritxarrez, nahiz euskaraz dakiten pertsonek, egunean zehar erabiltzen duten hizkuntza da. Munduan gehien hitz egiten den hizkuntza da. Gure bizitzan gehien lagunduko diguten kalkuluak dira. Gizartea, gizakiak eta gizadiaren aspektuak aztertzen dituzten zientziak dira. Izerdi patsetan bukatzen dugun klasea da. Izadia aztertzen duen zientzia da. Bizitza eta lurra aztertzen dituzten zientziak dira. Bertso baterako egokiak izango lirateken errimak dira. Guk aukeratzen dugun gaia da. Zuzena denaren oinarriak aztertzen dituen 1. 2. 3. 4. 5. 6. 7. 8. 9. 10. 11. 12. filosofiaren adarra da. 13. Komunikatzeko modu bat da. 14. Arazoak konpontzeko, berriak emateko eta gure inguruko gaiez hitz egiteko momentua da. 15. Gure sormena lantzeko ordua da.
  • 20. Euskal kulturaz hitz egiten hasi eta askori burura etorriko zaizkizue Mikel Laboa, Mikel Urdangarin, Benito Lertxundi, Xalbador eta antzerako abeslariak. Horregatik, zuetako askorentzat aspergarria izango da orokorrean euskal kultura, gurasoen garaiko abeslariak besterik ez daudela uste duzuelako. Baina, badakizue euskal musika talde berri pila bat daudela eta gazteontzako euskal kultura oso anitza dagoela? Oso gertukoak ditugun sare sozialetan ere bada euskaraz aritzeko aukera eta interesgarriak diren Instagram kontuak. Gainera, telebista saioak zein ikuskizun batzuk gomendatuko dizkizuegu atal honetan eta azkenik, gabonetan ikusteko kontzertu ikaragarri bat. Hona hemen aldizkari honetako euskal gazteontzako hainbat proposamen: SARE SOZIALAK: @egin_klak → Gazteen ahotsa da egin_klak Instagram kontua eta bertan gai askori buruzko elkarrizketak, podcastak, bideoak... egiten dituzte. Aldi berean, gai polemikoei eta salatu beharreko gauzei buruz hitz egiten dute. @baskbrand → Euskal komertzio txiki bat da, moda jasangarriaren alde borroka egiten duena, bezeroekiko gardentasuna da inporta zaiona eta kontsumo arduratsua bultzatzen du. Gainera, planeta zaintzeko material egokienak erabiltzen dituzte beraien arropak egiteko eta hainbat zabor bilketa ere egin dituzte. Maren - “Aurpegixek” Nera taldea - “Itsasoari Begira” J-tiro taldea - “Bizi-bizi” Merina Gris - “Ez geratu azalean” Idoia - “Hitzetan” Mugan - “Pangea” Kai Nakai - “Ipuinik ederrena” Chill Mafia - “Gazte arruntaren koplak” Tatxers - “Goizean oskorri” TELEBISTA SAIOAK: Baserria → Lehiaketa honetan baserriko lanak egin behar izaten dituzte irabazteko eta horretarako baserritar bakoitza, kaletar batekin elkartzen da jokatzeko bikote bat osatuz. Gainera, bikoteekin bi talde sortzen dira, Goienetxeatarrak eta Bengoetxeatarrak, hauek elkarren aurka jokatzen dute irabazi ahal izateko. Zurekin bat → Ainhoa Etxebarriak aurkeztutako lehiaketa astelehenetik ostegunera dago ikusgai, 21:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en. Euskal Telebistak udazkeneko denboraldi berri honetarako duen apustu garrantzitsuenetako bat da eta publiko gazteari eta familiei zuzenduta dago. Lau kideko bi talde arituko dira lehian nor bere ametsa betetzeko asmoz. Bi taldeak aurrez aurre arituko dira astean zehar; helburu nagusia egunero jokoan dauden 800 euroak irabazi eta programaren zaku potoloa eramatea izango da. ABESLARI ETA ABESTIAK: PROPOSAMENAK S a i o a A i e r b e , U d a n e A i e r b e ari(H)itzak 16
  • 21. Ahotsenea, musikarien eta musikazaleen plaza → abenduko zubian egiten den Durangoko Azokaz hitz egiten dute. Bertsioak, alde ala kontra? → euskal abestien bertsioetaz hitz egiten dute. Butterfly Effect, Astrolabium Teatroa (abenduaren 29an, Imanol Larzabal aretoan, Donostian) Lehendakari gaia, Txalo Produkzioak (urtarrilaren 27tik 30era Antzoki Zaharrean, Donostian) Erakusketa (2022/01/02 arte Kapitain-etxean, Errenterian) IDOIAREN KONTZERTUA (urtarrilaren 4an Victoria Eugenia antzokian, Donostian) PODCAST GOMENDAGARRIAK: podcastak.eus webgunean hainbat euskal podcast aurkituko dituzu, honek podcastak biltzen dituelako eta hauek dira bi aipagarri: IKUSKIZUNAK: Protagonistak herriz herri film bat grabatzera joaten dira, baina, kamera apurtzen zaie. Beraz, maletan dakarten elementu sinpleenekin historian zehar garrantzitsuak izan diren gertakariak kontatuko dituzte. Aldi berean, gizakiak historian zehar irabazi dituen eskubideen inguruko hausnarketara salto egingo dute beti tximeleta efektuak izan duen garrantzia kontuan izanik. Lehendakari hautatu berria inbestidura-ekitaldirako hitzaldia prestatzen ari da; azken orduan, ordea, arazo larri bat sortuko zaio. Izan ere, ekitaldia eta hitzaldia eman beharrak aurpegian tik arraro, barregarri eta aguanta ezina eragin dio hautetsiari. Kendu ezina. ekitaldi nagusia izorratzeko arriskua dago. Antzerki umoretsu bat da, genero honetan oso ezagunak diren Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga aktoreek antzeztua. Gure arbasoek janzten zuten baserritar jantzia ezagutzeko erakusketa da eta jatorrizko jantzi eta argazkien kopiak dira oinarria. GABONETAKO KONTZERTUA ari(H)itzak 17
  • 22. DENA JAN EZAZU Pontikan hasi da guztia. Lagunekin zaude, 18:12ak dira, baina gaua dirudi. Bat- batean, tiro batzuk entzun dituzu, beldurra duzu. Frontoi ilun eta zaharretik joatea da ideia onena, zure gauzak hartu dituzu, lagunak itxaron dituzu, eta larritzen hasi zara. Ez dakizu zer egingo duzun, ezta nora joango zaren ere. Jada bi pertsona hil ditu. Korrika joan zarete, Musika plazatik Biteri kalera. Lagun batek etxera sartu nahi du, baina ez da segurua. Biteri txikitik hasi zarete berriz korrika, Goxotxiki eta Xenpelar ikusi dituzu. Alameda ez duzu ezta begiratu ere. Fanderiara zoaz arrapaladan, lagun baten etxera, urrunen bizi denaren etxera. Touringera iritsi zarete, halako batean, denok gelditu zarete. Bat hil dute. Gero bestea eta, hori gutxi balitz, horko hori ere bai. Azkenik, bi bakarrik zaudete bizirik. Ez duzu ezer ikusten, ezta usaintzen ere. Ezer ez duzu entzuten. Baina istorio hau ez da horrela hasten, goazen egun honen hasierara. Igande goiza da, bizilagunaren zakurraren zaunkak jaiki zaitu, egunero bezala. Aita agurtu duzu, ama ohean dago. Gosaria prestatzen hasi zara. Gosaldu eta gero, zure gelara zoaz. Musikarekin ohea egin duzu, eta ondoren, etxeko lanak bukatu dituzu. Arratsaldean lagunekin geldituko zara, gurasoak konbentzitzea zaila izan da, baina lortu duzu. Platereko dilista guztiak jan eta gero utzi dizute, beti bezala. 16:30ak dira eta beti bezala berandu zoaz. Etxeko giltzak, mobila eta dirua hartu eta etxetik atera zara. Korrika iritsi zara zure lagun minaren etxera, bera han dago zu itxaroten. Pontikara zoazte biak, barrezka, pipak jaten, beti bezala. Besteak dauden lekura iristean, banaka besarkatu dituzu eta pipa pakete osoa jan dizute, hau ere beti bezala. Arratsaldea bukatzear dago. Eta, orain bai, tiro batzuk entzun dituzu. Frontoi ilun eta zaharretik joatea da ideia onena, zure gauzak hartu dituzu, lagunak itxaron dituzu, eta oinez hasi zara. Ez dakizu zer egingo duzun, ezta nora joango zaren. Jada bi pertsona hil ditu. Fanderian bikote bakarra zaudete bizirik. Zuk konortea galdu duzu. Ez duzu ezer ikusten, ezta usaintzen ere. Ezer ez duzu entzuten. III. BELDURREZKO IPUIN LEHIAKETA A k a t e g o r i a k o i r a b a z l e a ( D B H 1 - 2 ) : A i x a V i l a s M o r e n o ari(H)itzak 18
  • 23. Begiak ireki dituzu pixakana, gela ilun batean zaude, zure parean hautsontzi bat dago, paper zati batekin. Papera irakurri duzu: dena jan ezazu. Begira gaude. Zerbait arraroa egiten baduzu, zure laguna hilko dugu. Ez duzu jan nahi. Asko kostatu zaizu lehenengo zigarro-punta hartzea. Txikiena ahora eraman duzu nazka keinua eginez, latza dago. Errautsa zure mingainarekin igurtzi duzu. Higuin hutsa ematen dizu, baina jaten jarraitu duzu. Denak jan dituzu jada. Mingainean gorrotatzeko moduko zapore bat duzu, botaka egiteko gogoa sartu zaizu. Komunera joan nahi zenuke korrika, baina lurrean egin duzu botaka. Errauts batzuk geratu dira. Hatzamarra hautsontzira eraman duzu, errautsa hartu eta ahora eraman duzu. Berriz ere gustu nazkagarri hori, baina jada ez duzu ia sentitzen. Atea jo dute, susto handi xamarra hartu duzu, aulkian salto egin duzu. Atzeraka buelta eman eta bera dela ikusi duzu: zure laguna. Libre zaudete. Eskerrak. Eskerrak dena jan duzun, beti bezala. Duela hamar urte gertatu zen hori, Errenteria herri lasai bat da berriz. Poliziak ez dizu inoiz sinetsi, eta orain, gertakizun horretaz oroitzen zareten bakarrak zuek zarete. Beldurra ere irentsi egiten da. ari(H)itzak 19
  • 24. ILUNTASUNA ETA BELDURRA Amak gauero ipuina kontatu ondoren nire gelako argitxoa itzaltzen duenean, ez egiteko eskatzen diot, bera gelatik badoalako eta iluntasunean bakarrik egoteak beldurra ematen didalako. Edo hori uste nuen nik behintzat garai hartan... Ez dut iluntasunean bakarrik egoteko beldurrik, iluntasunean norbaitekin egoteko beldurra baizik. Pentsatu al duzu noizbait horretan? Korrika noa, noraezean, galduta nago, beldurtuta, zakarrontzi hauen ondoan dauden kartoiekin estali dut neure burua eta negar malkoak masailetatik erortzen hasi zaizkit, negarrez hasi naiz, Jon goizero ikastolara sartu behar dugunean bezalaxe, negar zotinka. Gaur abenduaren 24a da, nire gurasoek Bilbora joango garela adierazi didate, Olentzero kaleetan zehar aterako dela esan dute eta gure gutunak emango dizkiogula. Nik ikastolan idatzi dut gutuna, andereño Milaren laguntzarekin; oraindik letra asko jaten ditut idaztean, laster ikasiko dut handiek bezala idazten! Nire gutunean belarri berriak eskatu dizkiot Olentzerori, nireek ez dute ondo “funtzionatzen” eta. Nire izena letra larriz jarri dut, badaezpada ere, belarri berriak LUKArentzat. Bilbo ez da nire herria bezalakoa, hemen dena oso handia da, kale guztiak gabonetako argiz josita daude, balkoi askotan Olentzeroren panpinak daude zintzilikaturik, gabonetako zuhaitz erraldoiak... Baina nahiz eta hori asko gustatu, nik Olentzero ikusi nahi dut, hori da nire ametsa, egunero amak ipuina kontatu ondoren horrekin amesten dut, Olentzero etorri eta belarri berriekin jendeak ahoa mugitzean zer esan nahi duen ulertzen dudala amesten dut. Arratsaldeko zazpiak dira eta gu Olentzero ikusteko prest gaude espaloian. Nire gurasoek keinu bidez esan didate aurreratzeko, bestela ez baitut ezer ikusiko; aitaren eskua askatu eta aurrera joan naiz. III. BELDURREZKO IPUIN LEHIAKETA B K A T E G O R I A K O I R A B A Z L E A ( D B H 3 - 4 ) : A i o r a T o l a r e t x i p i G a r c i a ari(H)itzak 20
  • 25. Bat-batean, denak alde batera begiratzen hasi dira, eta denek ahoa dantzan dute, ez dakit zergatik, ez diet ulertzen. Segidan, ardiak hasi dira nire aurretik pasatzen, Joxeren baserrikoak bezalakoak dira. Ondoren zaldiak, gero astoak, baita ni bezalako ume txikiak ere, baserritarrez jantzita. Albo batera begiratu eta argi asko ikusi dut. Ez dakit Olentzero den ala ez, baina nire sabeleko txingurriek ez didate itxaroten uzten eta pixka bat aurreratzea erabaki dut. Karroza handi bat da, gizon bat dagoelarik karroza gainean, ez dut ondo ikusten eta errepidera joan naiz. Baina Olentzeroren laguntzaile batek atzera joateko keinua egin dit, beraz, espaloi gainera igo naiz besteak bezalaxe. Nire atzeko gizona atzeraka bultzaka hasi zait. Ez dut ulertzen zergatik egiten duen hori, baina niri sekulako beldurra eman dit eta atzera korrika hasi naiz, gurasoengana. Gora begiratu dut, baina ez ditut gurasoak ikusten, korrika jarraitu dut alde batetik bestera, jendeak batera eta bestera bultzatzen nau, oihuka hasi naiz, baina gurasoak ez dira etorri, ez dakit non nagoen. Oso galduta eta bakarrik sentitzen naiz, ez dakit zer egin. Gurasoen bila nabil eta konturatu gabe jende gutxiago dagoen kaleetan sartu naiz, hemen kaleak ilun daude, ez dago argirik, badirudi kale honetan gabonetako argiak jartzea ahaztu zaiela. Itzal handi bat dago nire atzean, beldurra dut, beldur ikaragarria. Buelta eman dut eta itzala desagertu dela esango nuke. Korrika noa, noraezean, galduta nago, beldurtuta, zakarrontzi hauen ondoan dauden kartoiekin estali dut neure burua eta negar malkoak masailetatik erortzen hasi zaizkit, negarrez hasi naiz, Jon goizero ikastolara sartu behar dugunean bezalaxe, negar zotinka. Kanpoko haizea nabaritzen dut, ez zait Bilbo gustatzen, kanpoan itzal bat dabilela esango nuke, baina ez dut burua kanpora atera. Bat-batean, buru gaineko kartoia altxa da, ia ez dago argirik eta ez dut ondo ikusten, gizon baten silueta ikusi dut, aita izango al da? Ziur baietz, irribarre egin dut. Burua luzatu dut aita ikusteko asmoz, baina ez da aita, gizon bat da eta irribarre zabal-zabala du ahoan, irribarrea egiten badit ona izango da, seguru nire aitak bidali duela nire bila. Eskua luzatu dit eta nirea eman diot. Ahoa mugitzen du, baina ez daki keinu bidez hitz egiten, beraz, ez dakit zer esaten duen, aitari esan beharko diot hurrengoan nirekin hitz egin dezakeen norbait bidaltzeko. Argi urdinak dituzten kotxeak pasa dira ondoko kalean zehar, Olentzeroren karrozarekin doaz? Olentzero ikustera joango naiz aita eta amarekin, gizona korrika hasi da eta ni berarekin. Gizonak bere furgonetara eraman nau, baina atzeko eserlekuan eseri beharrean furgonetaren atzeko atea ireki eta barrura bultzatu nau. Ez al da aitaren laguna? Nora noa? Berriz ere... iluntasuna eta beldurra. ari(H)itzak 21
  • 26. IPUINAREN ORDUA Kontakizuna hasi orduko, begietara beldurrez begiratzen didate 6 eta 8 urteko bi alabek. Haizearen laguntzaz, zuhaitz konkortuaren adaxkek logelako leihoko kristala astintzen dute, sartzeko baimena eskatuko balu bezala. Sarri, ipuin beldurgarrienak bizitzan gertatzen direla esan nahian dabil natura. Jaio zirenetik izan dira beldurtiak biak, baina ilargirik gabeko gau honetan, egurrek intzirika darraiten baserri zaharrean, normala da mundutik isolaturik aurkitzen den gure bizileku honi beldurra izatea. Aitaren babesa ere, urruti somatzen dute nonbait; ukuiluan ari delako hura behiak jezten. - Lasai, neskak, zuekin dago ama – lasaitu nahian hitz egin diet, bi aupegitxoak laztantzen dizkiedan bitartean. Garrasika hasi dira biak, ia burua galtzear. Haurrak. Zer esker txarrekoak! Inoiz ere ez dute ama baten maitasunaren handitasuna ulertzen jakingo. Nire umeek ere ez dute nik diedan maitasunik ulertzen, antza. Eta hori, mesanotxean gu laurok ageri garen argazkian, "betirako eramango zaitugu bihotzean, ama" irakur litekeela. III. BELDURREZKO IPUIN LEHIAKETA M I K R O I P U I N I R A B A Z L E A : I ñ i g o L e g o r b u r u A r r e g i ari(H)itzak 22
  • 27. Kontuan hartu aldizkariaren izena “ari(H)itzak” dela eta gure helburua, gazteak izanda, euskara eta euskal kultura gazteengana hurbiltzea dela. Beraz, logoak hori guztia islatu beharko du. Irudia ordenagailuz diseinatua izan behar da. 2022ko martxoaren 4a baino lehen entregatu behar da. Lana saramendi@oreretaikastola.eus helbidera bidali behar da, gaian “Logo lehiaketa” jarriz eta irudia emailean bertan txertatuz. Diseinua jatorrizkoa eta inon argitaratu gabea izan behar da. Ikusten duzuen bezala, aldizkariaren ale honetan ez dago logorik, baina zergatik? Logoa zuek diseinatzea nahi dugulako eta horretarako lehiaketa bat jarriko dugu martxan, horrela, hurrengo aleetan irabazlearen logoa egongo da. Parte hartu nahi duzu? PARTE HARTZEKO BALDINTZAK: LEHIAKETA a r i ( H ) i t z a k a l d i z k a r i r a k o l o g o a s o r t u n a h i d u g u ! ari(H)itzak ANIMATU ETA PARTE HARTU! 23