1. LEHEN HEZKUNTZAN…
Lehen hezkuntzan jasotako irakaskuntza motak ez dauka ondorengo derrigorrezko
bigarren hezkuntzarekin eta batxilergoarekin zer ikusirik. Lehen Hezkuntzako irakasle guztien
helburua gugan jakin mina eta jarrera ikertzailea sustatzea zen. Klaseak ikasgelaren erritmora
moldatzen ziren eta irakasteko modua gure gustuetara. Bigarren hezkuntzan berriz, gure
nahiak, gustuak eta motibazioak ez zeukan protagonismorik .Esaldi batean esan daiteke, Lehen
Hezkuntzako irakaskuntzan neska mutilen motibazioa kontuan hartzen dela eta ondorengo
irakaskuntzan kontzeptu teorikoen eta kulturaren irakaskuntzak hartzen dutela leku
garrantzitsua. Klaseko metodologiak guztiz desberdinak ziren eta kasu askotan, abestien,
jolasen eta marrazkien bidez ikasten genuen. Aipagarria da gure taldeko kide batek aipatutako
metodologia: Amara Berri eskolan klaseak bi kurtsoetako ikasleez osatuta zeuden. Modu
honetan, txikienek zaharrenetatik ikasten zuten eta hurrengo urtean, urtebete gazteago
zirenak laguntzen zituzten.
Orokorrean klaseak dinamikoak zirela gogoratzen dugu, gauza desberdinak egiten genituelako
egunero. Monotonia haustea gehiago ematen zen ondorengo zikloetan baino. Gure taldekide
baten hitzetan “ irakasleek gero eta ariketa ludiko gutxiago prestatzen dituzte kurtsoz
aurreratu ahala, eta liburuan gero eta gehiago zentratzen dira”.
Ebaluazioari dagokionez, lortutako azterketa emaitzak ez zeukan horrenbesteko
garrantzirik, garrantzitsuena erakutsitako jarrera, motibazio maila, parte hartzea eta
ikasgelakoekin edukitako erlazio maila ziren. Azterketak oso urriak izaten ziren eta eskola
gehienetan soilik matematika eta naturakoak. Gainontzeko klaseen kalifikazioa talde lanetan
eta jarreran oinarritzen zen. Bi galdera berezituko genituzke Lehen Hezkuntzako eta Bigarren
Hezkuntzako ebaluazioan. Lehenengoak ondorengo galdera planteatzen du: Nolako ikaslea da?
Zer egiten du ondo eta zer dauka hobetzeko? Bere eboluzioa egokia ahal da? Bigarren
Hezkuntzako irakasleek berriz, ondorengo galdera planteatzen dute: lan egin du? Zein da
azterketan lortutako emaitza?
Jasotzen genituen noten formatua edo antolaketa ere desberdina zen. Hauetan ikasleak
aurrerapen egokia izan zuen ala ez aipatzen zen eta eskola gehienetako notetan ikaslearen
tutoreak ikaslearen jarrerak, hobetzeko gauzak eta ezaugarri positiboak gurasoei
transmititzeko aukera zuen notetan.
Erabilitako materialetan ere desberdintasun handiak ikusi ditugu. Ondorengoa zuen
gogoan txinparta hegalarien taldekide batek: “ nik ikasi nuen garaian, ez genuen estutxerik
eramaten klasera. Izan ere, gelan borragoma, boligrafo eta arkatzak genituen guztientzat
kutxatxoetan gordeta”. Orokorrean ikusi dugu, zentro guztietan matematikako nahiz
hizkuntzalaritzako materialetan kolorea, marrazkia eta alaitasuna direla ikusgai. Zopa letrak,
dominoak, koloretako marrazkiak, laberintoak… daude ikasteko materiak eta baliabideetan.
Hitz gutxitan esanda, baliabideak neska mutilen adineko gustuetara moldatzen dira. Aldi
berean, klasean era askotako apaingarriak daude urtaro, jai edo ikasgaiei erreferentzia eginez.
Baliabide teknologikoei dagokienez, gure garaian ez genituen gehiegi erabiltzen baina suposatu
dugu gaur egun hauen erabilerak gora egin duela lehen hezkuntzan.
2. Orduz orduko banaketa eta klase orduen luzera ere desberdina da ziklo batetik
bestera. Klase eguna goizeko bederatzietan hasten zen, goiz erdian jolaserako atsedena
zegoen eta klasea berriz hasten zen eguerdi-arte. Etxean edo jangelan bazkaldu ostean,
arratsaldeko klaseak hasten ziren erdian patioa zutelarik, arratsaldeko lau eta erdiak arte.
Lau ikastetxe ezberdinetan ikasitakoak gara gure taldeko lau kideak baina horietako guztietan
Lehen Hezkuntzako ikastetxeek jolas eta kirol espazioak zituztela, adineko haurrei egokituta.
Orduro asignatura bat eman behar genuela du gogoan taldekide batek, baina izandako
irakasleak ez zuen ordutegia gehiegi errespetatzen eta jarduera osagarri asko txertatzen
zituen. Modu berean, hau dio beste batek: “txangoak egiten genituen Donostiatik eta
Donostiatik kanpo eta ikastetxea mendian zegoenez, baratzetatik eta menditik bueltatxoak
ematen genituen”.
Lehen Hezkuntzan asko ikasi dugula uste dugu, beharbada kontzeptu gehiegi gainera,
gaur egun ahaztu egin ditugunak. Zerrenda moduko bat egin dugu ikasitako gauzak islatuz:
idazten, irakurtzen, zenbakiak zenbatzen, zenbakiak batu, kendu, zatitu eta biderkatzen,
hizkuntza era egokiak erabiltzen, jarrera egokia garatzen, zenbaki erromatarrak, gorputz zatiak,
gorputzeko hezurrak, digestio aparatua, ingurune motak, mendiak, ibaiak, animali motak eta
bakoitzaren elikadura, gaztelerazko hitzen azentuazioa….
Beste motako irakaskuntzari dagokionez, Ikaskideekin erlazionatzen eta urkoa errespetatzen
ikasi genuen.