EGUNEROKOA. URTARRILA
0
EGUNEROKOA. URTARRILA
0
URTARRIALK, 11 astelehena
Azkar pasa dira gabonak,
konturatzerako egin nahi nituen
hainbeste gauza alde batera utzi eta
ikastolara bueltau behar izan gara denok.
Egia esan, gaurko eguna nahiko arraroa
izan da. Alde batetik, Olentzeroren
opariak, oporraldian egindako jarduerak
eta orokorrean gabonak ziren hizketagai.
Betetik ordea, gabonetan bidalitako lanak
biltzea, zuzentzea eta feedbacka ematea
zegoen. Gainera ikasleak urduri zeuden,
ez zeuden lanerako prestutasunez,
mugituak zeuden batzuk, “euren
munduan” beste batzuk. Tira, esaten
den bezala “aterrizaje forzoso”-aren
eguna delako izango da. Ea biharkoa ez
den hain egun arraroa, istilutsua eta
mugitua izaten.
URTARRILAK 12, asteartea
Gaurko egunean ez naiz ikastolara
joan. PRACTICUMeko zein GRALeko
tutoreekin bilera izan dut eta egia esan
nituen buru hauste dexente argitu ditut
baita nire esperientzia konpartitzeko
aukera izan ere.
GRALeko bilerari dagokionean,
esango nuke guztiz aberasgarria izan dela
gure esperientziak elkar trukatzea baita
honen inguruko sentimenak ere. Izan ere,
ikastetxe bakoitza mundu bat da eta
irakasle bakoitza ere, beraz, ikasle
bakoitzak esperientzia eta sentimen
ezberdinak partekatu ditugu. Gainera,
gainontzeko ikasleak berriro ikusteak
poztasun handia eman dit.
Bestalde, ondoren, Lorearekin
elkartu naiz eta GRALeko oinarri izango
den IKT esperientziarako prestaturiko
materialaren oniritzia eman dit. Horrez
gain, txostenaren nolakotasunaz eta
orain arte egindakoaz ere jardun gara.
Egia esan, Lorearekin oso eroso
sentitzen naiz hizketan, ulertu egiten
nau, nire lekuan jartzen da eta gainera
aportazio ezberdinak ere egin dizkit.
Okerrena, haurdun dagoela! Asko pozten
naiz beragatik baina tira, orain tutore
berria egokituko zait.
Hala ere, ezin naiz kexatu! Jada
Aingeru nire proiektuan interesatuta
dago eta bera izango da nire tutore.
Gainera, hau pertsonalki ezagutzeko
aukera izan dut eta nire proiektuaren
berri eman diogu Lorea eta biok. Uste
dut, nahiz eta Loreak aurki baja hartuko
duen ez nauela esku txarretan utziko
ezta galduta ere. Egia esan, proiektu
honetan murgiltzeko gogo handiak
EGUNEROKOA. URTARRILA
1
dauzkat eta ez nuke nahi tutore
aldaketagatik nire motibazioa galdetzerik!
Gainera, hurrengo astean hasiko naiz
O.G.-rekin proiektua gauzatzen! Irrikitan
nago!
URTARRILAK 13-14, asteazken-osteguna
Egun hauetan ez dut ezer idatzi,
ez dut ordenagailua piztu ere egin. Hiru
egun pasa ditut etxean, gripeak jota
ohetik ezin jaiki. Burutik gauza dexente
pasa zaizkit baina asteburua
aprobetxatuko dut argazki-egunkarian
dena jasotzeko. Irakasleen ondoeza,
ordezkapenak, hainbat berri…
URTARRILAK 15, Ostirala
Zelako pazientzia izan behar
dugun irakasleok! Gaur, TG gelako ikasle
batekin joan naiz LOGOPEDArekin lehen
aldiz (hurrengo astean berarekin hasiko
naiz eta ezagutze aldera) eta benetan
harritzekoa iruditu zait Amaiak duen
pazientzia. Gaur, goiz goizetik A.O.
ikaslea aztoratuta ibili da, ez dio
hitz egiteari utzi eta lana ere
kostata egin du. LOGOPEDArekin
izandako saioa ere halakoa izan da. Ez
dakizue zenbat aldiz errepikatu dizkion
gauzak Amaiak ikasleari. Besteak,
kasurik ez, bere esaldiak errepikatzen
ziharduen. Gainera, lanean hasi eta
erantzun okerra emandakoan arkatza
gorantza bota, garraxi egin eta gelan
bueltaka hasi da. Egia esan, egoera
ezhoikoa izan da logopedarena. Hala ere,
Amaiak bere pazientzia osoarekin ez da
bere onetik atera. Saio amaieran,
azkenik, errepikapenaren bidez eta
insitentzia handiarekin lanean jardutea
lortu du.
URTARRILAK 18, Astelehena
Gaur, praktiketan berriro hasi
naizela esango nuke. Amaia
LOGOPEDArekin pasako dut aste hau
eta egia esan gaur gauza berri ugari ikusi
eta ikasi ditut. Lehen orduak Txioka
eraikinean pasa ditugu eta bertan lehen
ordutik gela egonkorrera lau ikasle etorri
dira, haietako bat nire lehengusu Ibai!
Egia esan izugarrizko gogoa neukan bere
hezkuntza garapena nola gauzatzen
duten ikusteko eta tira ez dut batere
gaizki ikusi! Emozioz beteriko saioa izan
da niretzat, duela urte batzuk mugitu
ere ezin zitekeen lehengusua pixkanaka
aurrera doala
ikustea oso pozgarria izan da.
Lehen ordua izan da, Amaia eta
biok gelan geunden eta Oihanek atea jo
EGUNEROKOA. URTARRILA
2
du, hau ireki eta Ibai ikusi dut, bere
“kotxean” – ibiltzea ahalbidetzen dion
ibilgailua – poz pozik. Ni ikustean,
harrituta, irribarre batez agurtu nau.
Amaia eta bien artean zer lantzen ari
den azaldu didate eta asko saiatu da
hitzen bidez ahoskapenak egiten.
Egia esan, Ibairekin eta
ikastolan, gelatik at bada ere behar
bezalako esfortzua egiten dutela honen
garapena emate aldera.
URTARRILAK 19, Asteartea
Gaurko egunean Izaro ezagutu
dut eta aurretik teustuinguru ez
formalean bistaz ezaguna banuen ere oso
interesgarria izan da haur honekin
hizkuntza nola lantzen duten ikustea.
Izan ere, ikasle honek ahozko
komunikaziorako zailtasunak erakusten
ditu, ez da haur gorra baina ezin du
apenas hitz egiten. Gauzak horrela,
logopedarekin zeinu hizkunta ikasten ari
da. Logopedarekin ikasitako zeinuak
ordea ez dira gelaeta saio horietara
muGatzen. Izaro bere gainontzeko
kideekin hala komunikatzen da. Aste
astero, Izarok ikasten dituen zeinu
berriak bere gelara eraman eta
gainontzekoek ere ikasten dituzte. Hau
ikastolan, HPB dituzten ikasleekin bizitak
esperientzia guztiz inklusibo bakarra dela
esango nuke. Eredugarria guztiz!
URTARRILAK 20, Asteazkena
Gaurko egunean Amaiak hizkuntza
froga ezberdinak erakutsi dizkit, HHn
zein LH erabiltzen dituztenak. Honen
harira, froga bakoitza noiz eta nola
erabiltzen den, bakoitza zer iruditzen
zaion… solasten egon gara. Solasean egon
garen ordu luzea (libre geneukan) guztiz
interesgarria izan da baita niretzat
baliagarria ere- Egia esan, aste honetan
ikusle gisa baino ez banago ere, izugarri
ikasten ari naizela iruditzen zait. Orain
arte hizkunza eta mintzirareiko ez dut
inongo interesik izan baina saio hauetara
joateko aukera izateak nire motibazioa
eta interesa asko sustatu dute.
http://web.teaediciones.com/plon
-r-prueba-de-lenguaje-oral-navarra-
revisada.aspx
EGUNEROKOA. URTARRILA
3
URTARRILAK 21, Osteguna
Gaur bertan hasi gara! Azkenean!
Irri handi batekin hartu nau ikasleak
ikasgelan. Sartu bezain laster bertan zer
egiten nuen galdetu dit baita eskuan
neraman kaxa zer zen galdetu ere.
Gaurtik aurrera proiektu interesgarri bat
sortuko genuela esan diot eta
horretarako ekarri dudala kutxa. Kutxa
zabaldu aurretik musika intrumentu bat
egingo genuela azaldu diot baina
horretarako dakizkien gauzak gogoratu
behar zituela. Jarraian aurre-ezagutzak
lantzeko fitxa banatu diot eta bertako
elementu guztiak, hitzez primeran esan
ditu, letra zopa egitea ordea izugarri
kostatu zaio (urduri jarri da eta hiru
hitz aurkitu dituenean nahikoa zela
ondorioztatu dugu). Beraz, letra zopa
erdizka utzi eta elementu bakoitzarekin
erlazio ezberdinak egin ditugu (janaria,
informatika, musika…). Erlazioak
primeran egin ditu eta orduan material
eroaleen inguruko azalpena emateko
“elektrizitatea-kablea-argia-piztu/itzali-
indarra” hitzak ulertu nahiean aritu
gara. Horretarako, ezinbestekoa izan da
errealitatearekin erlazionatutako
adibideak erabiltzea. Jarraian, kutxa
zabaldu eta bertan zeuden
elementuetatik elektrizitatea pasako ote
zen galdetu zaio eta soilik kabletik eta
MM xaflatik pasa zitekeela esan du.
Ondoren, bertan zeuden gailu batzuekin
musika instrumentu bat sortuko zuela
esan zaio eta horretarako ordenagailura
jo dugu adibide bila. MM xaflaren
hainbat bideo ikusi ostean motibazio
handia erakutsi du eta batez ere
plastilina eta fruta/barazkiei arreta
berezia ipini die. Material guztiak
eskuekin manipulatu ditu eta gutxi bada
ere MM xafla gainetik aztertzen jardun
gara. Amaitzeko, gauzak ez ahazteko
egunerokoan egindakoa, sentitutakoa,
ikasitakoa… idazteko proposatu zaio eta
kostata baina proiektuaren helburua
modu gidatuan idaztea lortu du honakoa
ipiniz: “Plastilinarekin, kableekin,
frutekin eta xaflarekin musika
instrumentua sortuko dugu.”
EGUNEROKOA. URTARRILA
4
URTARRILAK 22, Ostirala
Gaur amaitu dut Amaia
logopedarekin. Egia esan behar badut,
berarekin igarotako saioen %90 ikusten
begiratu dut baina benetan, izugarri ikasi
dudala sentitzen dut. Logopediako
teknika ezberdinak ikusi ditut, zeinu
hizkuntzaren hastapenetan hasi, ikasle
baoitzaren lanketa pertsonalizatuak bizi
eta hare garrantzitsuagoa dena,
berarekin saiotik saiora eta une libreetan
hitzegindakoak izugarri balio izan dit.
Ikasle bakoitzaz ez gara apenas aritu,
aste batean ezagutzen joan naiz bakoitza
eta Amaiak ahozkotasunean zeuzkaten
zailtasunen berri eman dit ere,
bakoitzarekin bertan zer lantzen zuten
azalduaz.
Hala ere, saioetatik haratago
gehien harekin izandako solasaldiek balio
izan didatelakoan nago. Maila
instituzionalean HPB dituzten ikasleen
gaineko protokoloak zein diren azaldu
dizkit, ikasle bakoitzari pasa beharreko
frogen inguruan ere aritu gara, HPBen
munduko alderdi profesionalaz ere aritu
gara. Konfintzaz kontatu dizkit gauzak
eta gogotsu ikusi dut nirekin, horrek
eman dit poztasun gehien!
URTARRILAK 25, Astelehena
Berriro ere ikasgelaz, ikaslez eta
irakaslez aldatzea egokitu zait! Gaur
Arraterekin hasi naiz, ikastolako ikasle
ohia eta egungo PT. Neska gaztea da
eta laguntza gelan ikasleei gauza
ezberdinak, motibagarri zein
interesgarriak eskaintzen saiatzen
delakoan nago. Gaurko egunean ikasle
berriak ezagutu ditut eta Arratek zera
proposatu dit, begira Edurne ikasleak
taldeka, banaka etab. pasatzen dira
hemendik eta ea saio bakoitzean ikasle
bakoitzarekin lantzen dugunaren arabera
haien zailtasunak zeintzuk diren
detektatzeko gai zaren. Erronka polita
izan da, saioetan erne egon naiz, ikasleen
erantzunetara, ikasleen mugimenduetara,
Arrateren galderetara… Horrela, saio
bakoitzaren ondoren nire usteak
plazaratu dizkiot eta ateratako ondorio
guztiak zuzenak izan dira. Hala ere,
ondoren berarekin komentatzeko aukerak
ikasleak modu zabalago batean
ezagutzeko aukera eman dit. Uste dut
aste polita pasako dudala!
URTARRILAK 26, Asteartea
Gaur Oierrekin bigarren saioa
neukan baina gaurkoa ezberdina izan da,
ez naiz bakarrik egon, Joxemi ere bertan
egon da IKT interbentzioa behatzen.
Honen inguruan denbora luzez hitz
egiteko aukera izan dugu eta proiektu
honekin aurrera egiteko aukeren inguruan
aritu gara. Begiak zabaldu dizkit, baita
gogoak ere! Gainera, proiektuarekiko
EGUNEROKOA. URTARRILA
5
erakutsi duen interesak honekin aurrera
egiteko motibazioa areagotu dit. Egia
esan, ikastetxean muga dexente izan
baditut ere proiektu interesgarria
gauzatzen ari naizelakoan nago eta
praktika huts batean gelditzeak pena
emango lidake. Ea UPV edo Hezkuntza
Berrikuntzaren programaren bati heldu
naitekeen! Agian nire lehen ikertzaile
pausoak izan daitezke! Nork daki!
Amaitzeko, hona hemen saioaren
garapena:
Aurreko saioan egindakoa
birgogoratuz, ikasleari material eroaleak
(elektrizitatea pasako ote da?)
identifikatu behar genituela azaldu zaio
eta horretarako MM xafla lagungarria
izango zela. Gauzak horrela, lehenik, MM
xaflaren ezaguera sakona egiteari ekin
zaio (soilik gaineko aldea;
gezia,xagua,tartea,”lurra” ).
Horretarako, 1.txantiloiaren laguntza
ezinbestekoa izan da, hauen
azalpenarekin zein laguntzailearenarekin,
ikasleak ordenagailu-xaflaren arteko
erlazioak egiteko gai izan delarik. Kasu
honetan, xaflaren ezagupena bermatzeko
forma geometrikoak (gezia, borobilak,
laukia, zuloak…) landu dira baita eskuin-
ezker kontzeptuak ere. Behin xaflaren
elementuak ezagututa, honen konexioa
gauzatzeko kableak ezagutzeari ekin zaio
(kokodrilo kableak eta USB kablea). Era
berean, MM xaflak funtziona dezan
1.txantiloiaren webgunera jo dugu eta
“Bongos”
(http://makeymakey.com/bongos/)
aplikazioa zabalduz (modu autonomoan
nabigatzailera jo du baita webgunean
aritu ere). Esperimentazioan hasi
aurretik, aurreko saioko “elektrizitatea”
kontzeptua sakondu da, material
eroalearen kontzeptura iristeraino (argia,
kablea, indarra, elektrizitatea, eroalea)
eta jarraian ikasleari esperimentatzera
bideratu zaio. Horretarako ondorengo
galdera bota zaio: Kutxako material
guztietatik elektrizitatea pasako ote da?
MM xaflarekin frogatzea posible al da?
Gauzak horrela, bidean gidatuz
eta hainbat unetan MM xafla
konketatzeko zein sarean nabigatzeko
laguntza eskainiz ordenagailua kutxako
material guztiekin konektatzea lortu da
hasierako galderei esperimentazio bidezko
erantzuna emanaz. Guztiz aipatzekoa da
ere ikaslea modu guztiz autonomoan
orokortzeak egitera ere iritsi dela,
esaterako, fruta guztiak eroaleak direla
ondorioztatzera iritsi da edota
plastikodun materialetatik elektrizitatea
EGUNEROKOA. URTARRILA
6
ez dela pasatzen baieztatzera ere.
Honen ebidentzia 3.txantiloian jaso da,
non ikasleak elementu eroale guztiak
arazorik gabe identifikatu dituen. Saioa
amaitzeko, berriro ere egunerokoan
idazteko gonbitea egin zaio eta saioan
eduki/kontzeptu berri ugari landu
baditugu ere laburki egindakoa idazteko
gai izan da:
“Esperimentua egin dugu elektrizitatea
pasatzen den ikusteko”
URTARRILAK 27, Asteazkena
Gaur Oierrekin 3. Saioa izan dut.
Oso pozik nago, esperotakoa baino askoz
gehiago barneratzen ari ditu kontzeptuak
eta ez zaio inongo momentuan
motibaziorik falta! Gainera, nahiz eta
berarengan oso ohikoa izan, ez da
blokeatu, bapateko erantzuna eman du
eta hitzezko zein idatzizko
komunikazioan biziki saiatu da. Gaur
beraz, saioaren garapena elkarbanatu
nahiko nuke:
Saioari hasiera emanaz, lehenik
aurreko saioan egindakoa birgogoratu
dugu ikasleari gogoratzen zuenaz
galdetuz. Segidan, ikasleari gaurko
egunean, musika instrumentu ezberdinak
frogatuko dituela esan zaio, bere
proiekturako ideiak har ditzan. Gauzak
horrela, lehenik eta behin, MM webgune
ofizialeko software ezberdinak ezagutzera
jo dugu ikaslea gidatuz (webgunea
ingeleraz zegoen arren aurreko saioan
nabigatutakoaz oso ondo oroitzen zen).
Behin bertan, aplikazio ezberdinak erabili
ditugu piano sinpletik hasi eta logika
jolasetara iristeraino. Erabilitako
softwarearen arabera material ezberdinak
erabili ditugu, esaterako musika
intrumentuak jotzeko fruta eta barazki
ezberdinak erabili dira (plakaren aurreko
aldeko konexio guztiak) eta jolasetarako
plastilina. Saio honetan, eroaletasun
kontzeptua guztiz barneratu duela
ondoriozta daiteke baita gizakiok
eroaleak garela ondorioztatu ere.
Ezagutza hau esperimentazioaren bidez
gertatu da, izan ere, bere kabuz
konturatu da zirkuitua isten duen
persona izango dela soinuak sortzeko gai
den bakarra baina era berean, ondoan
dagoen kideak zirkuitua ikututako
persona ikutuz gero posible izango da
soinuak sortzea. Bestalde, interesgarria
izan da ikasleak ateratako ondorioa eta
arazo horri erantzuteko erakutsitako
premia: jolasten hasi garenean ikasleak
modu horizontalean jarritako frutekin
ezin zuen efektibotasunez geziekin
solastu eta horretarako gezi forman jarri
behar genituela esan du. Gauzak horrela,
frutekin gezi bat egin behar zuela esan
du, bera ez liatzeko. Horren harira eta
galdera gidatzaileen bidez plastilina bidez
joystick bat sortu du.
EGUNEROKOA. URTARRILA
7
URTARRILAK 28, Osteguna
Gaur bi ikasle falta dira (badirudi
HHn ikaslegoaren erdia gripeak hartuta
edo eskusitisak jota etxean gelditu direla
azken aste honetan!) eta hau
aprobetxatuz Arraterekin denbora luzez
solasteko aukera izan dut. Jorratutako
gaien artean aipatzekoa iruditu zait
irakasleen formakuntzaren harira
solastutakoa.
Haren esanetan, formakuntza
etengabekoa izan behar da baina
formakuntza asko oso gainetikoak direla
dio. Esaterako, adibide bat jartzearren
aurreko hilabetean parte harturiko
bullying ikastaro batez jardun gara. Aste
osoz, arratsaldez 3 orduz, hau da 15
ordutan ezer berririk ikasi izana
onartzen zuen. Bullyingaren oinarriez
aritu ziren, zer den eta zer ez den, nola
ekidin baina dena modu orokorretan eta
esku-hartzeko metodologia edo
estrategietan gehiegi zentratu gabe.
Arrateren esanetan irakasleen
formakuntzak haien beharretara
egokituak egon behar dira eta haien
egunerokotasunean praktikan jartzeko
baliagarritasuna bermatu beharra dago.
Guztiz ados horrekin, askotan ikastaro
batzuetara jo eta espektatiba guztiak
zapuztu egiten dira aurrea egin ahala
oraindik ere gauza orokorrak baina
azaltzen ez direnean eta noski,
elkartrukeari garrantzirik ematen ez
zaionean.
http://eibz.educacion.navarra.es/
web/index.php?option=com_user&view=log
in&return=aHR0cDovL2VpYnouZWR1Y2F
jaW9uLm5hdmFycmEuZXMvd2ViL2luZG
V4LnBocC9pa2FzdGFyb2FrLmh0bWw=
URTARRILAK 29, Ostirala
Egia esan gaur oso lasai ibili gara,
hiru ikaslek ondoezik jarraitzen dute eta
gainera gaur Orientazio departamentuko
bilera atzeratu egin da. Gauzak horrela
gaur saio gutxi izan ditugu haurrekin.
Hala ere, Orientazio departamentuko
bilerei helduaz, pena handiarekin baina ez
naute bertan parte hartzera gonbidatu.
Beti kanpo gelditu naiz. Hala ere badakit
Isabel orientatzaileak egun hauetakoren
batean gonbidatzeko intentzioa duela
baina oraindik zain nago. Egia esan, nahiz
eta saio horiek libre izaten ditudan uste
dut bertan asko ikasi dezakeedala
koordinazioa nola gauzatzen den, ikasleen
ebaluazioa nola egiten den… ikusi ahal
izango nukeelako baina tira, ni ez naiz
eskola honetan erabakiak hartzen dituela
eta haien esku utziko dut.

Egunerokoa.urtarrila

  • 1.
  • 2.
    EGUNEROKOA. URTARRILA 0 URTARRIALK, 11astelehena Azkar pasa dira gabonak, konturatzerako egin nahi nituen hainbeste gauza alde batera utzi eta ikastolara bueltau behar izan gara denok. Egia esan, gaurko eguna nahiko arraroa izan da. Alde batetik, Olentzeroren opariak, oporraldian egindako jarduerak eta orokorrean gabonak ziren hizketagai. Betetik ordea, gabonetan bidalitako lanak biltzea, zuzentzea eta feedbacka ematea zegoen. Gainera ikasleak urduri zeuden, ez zeuden lanerako prestutasunez, mugituak zeuden batzuk, “euren munduan” beste batzuk. Tira, esaten den bezala “aterrizaje forzoso”-aren eguna delako izango da. Ea biharkoa ez den hain egun arraroa, istilutsua eta mugitua izaten. URTARRILAK 12, asteartea Gaurko egunean ez naiz ikastolara joan. PRACTICUMeko zein GRALeko tutoreekin bilera izan dut eta egia esan nituen buru hauste dexente argitu ditut baita nire esperientzia konpartitzeko aukera izan ere. GRALeko bilerari dagokionean, esango nuke guztiz aberasgarria izan dela gure esperientziak elkar trukatzea baita honen inguruko sentimenak ere. Izan ere, ikastetxe bakoitza mundu bat da eta irakasle bakoitza ere, beraz, ikasle bakoitzak esperientzia eta sentimen ezberdinak partekatu ditugu. Gainera, gainontzeko ikasleak berriro ikusteak poztasun handia eman dit. Bestalde, ondoren, Lorearekin elkartu naiz eta GRALeko oinarri izango den IKT esperientziarako prestaturiko materialaren oniritzia eman dit. Horrez gain, txostenaren nolakotasunaz eta orain arte egindakoaz ere jardun gara. Egia esan, Lorearekin oso eroso sentitzen naiz hizketan, ulertu egiten nau, nire lekuan jartzen da eta gainera aportazio ezberdinak ere egin dizkit. Okerrena, haurdun dagoela! Asko pozten naiz beragatik baina tira, orain tutore berria egokituko zait. Hala ere, ezin naiz kexatu! Jada Aingeru nire proiektuan interesatuta dago eta bera izango da nire tutore. Gainera, hau pertsonalki ezagutzeko aukera izan dut eta nire proiektuaren berri eman diogu Lorea eta biok. Uste dut, nahiz eta Loreak aurki baja hartuko duen ez nauela esku txarretan utziko ezta galduta ere. Egia esan, proiektu honetan murgiltzeko gogo handiak
  • 3.
    EGUNEROKOA. URTARRILA 1 dauzkat etaez nuke nahi tutore aldaketagatik nire motibazioa galdetzerik! Gainera, hurrengo astean hasiko naiz O.G.-rekin proiektua gauzatzen! Irrikitan nago! URTARRILAK 13-14, asteazken-osteguna Egun hauetan ez dut ezer idatzi, ez dut ordenagailua piztu ere egin. Hiru egun pasa ditut etxean, gripeak jota ohetik ezin jaiki. Burutik gauza dexente pasa zaizkit baina asteburua aprobetxatuko dut argazki-egunkarian dena jasotzeko. Irakasleen ondoeza, ordezkapenak, hainbat berri… URTARRILAK 15, Ostirala Zelako pazientzia izan behar dugun irakasleok! Gaur, TG gelako ikasle batekin joan naiz LOGOPEDArekin lehen aldiz (hurrengo astean berarekin hasiko naiz eta ezagutze aldera) eta benetan harritzekoa iruditu zait Amaiak duen pazientzia. Gaur, goiz goizetik A.O. ikaslea aztoratuta ibili da, ez dio hitz egiteari utzi eta lana ere kostata egin du. LOGOPEDArekin izandako saioa ere halakoa izan da. Ez dakizue zenbat aldiz errepikatu dizkion gauzak Amaiak ikasleari. Besteak, kasurik ez, bere esaldiak errepikatzen ziharduen. Gainera, lanean hasi eta erantzun okerra emandakoan arkatza gorantza bota, garraxi egin eta gelan bueltaka hasi da. Egia esan, egoera ezhoikoa izan da logopedarena. Hala ere, Amaiak bere pazientzia osoarekin ez da bere onetik atera. Saio amaieran, azkenik, errepikapenaren bidez eta insitentzia handiarekin lanean jardutea lortu du. URTARRILAK 18, Astelehena Gaur, praktiketan berriro hasi naizela esango nuke. Amaia LOGOPEDArekin pasako dut aste hau eta egia esan gaur gauza berri ugari ikusi eta ikasi ditut. Lehen orduak Txioka eraikinean pasa ditugu eta bertan lehen ordutik gela egonkorrera lau ikasle etorri dira, haietako bat nire lehengusu Ibai! Egia esan izugarrizko gogoa neukan bere hezkuntza garapena nola gauzatzen duten ikusteko eta tira ez dut batere gaizki ikusi! Emozioz beteriko saioa izan da niretzat, duela urte batzuk mugitu ere ezin zitekeen lehengusua pixkanaka aurrera doala ikustea oso pozgarria izan da. Lehen ordua izan da, Amaia eta biok gelan geunden eta Oihanek atea jo
  • 4.
    EGUNEROKOA. URTARRILA 2 du, hauireki eta Ibai ikusi dut, bere “kotxean” – ibiltzea ahalbidetzen dion ibilgailua – poz pozik. Ni ikustean, harrituta, irribarre batez agurtu nau. Amaia eta bien artean zer lantzen ari den azaldu didate eta asko saiatu da hitzen bidez ahoskapenak egiten. Egia esan, Ibairekin eta ikastolan, gelatik at bada ere behar bezalako esfortzua egiten dutela honen garapena emate aldera. URTARRILAK 19, Asteartea Gaurko egunean Izaro ezagutu dut eta aurretik teustuinguru ez formalean bistaz ezaguna banuen ere oso interesgarria izan da haur honekin hizkuntza nola lantzen duten ikustea. Izan ere, ikasle honek ahozko komunikaziorako zailtasunak erakusten ditu, ez da haur gorra baina ezin du apenas hitz egiten. Gauzak horrela, logopedarekin zeinu hizkunta ikasten ari da. Logopedarekin ikasitako zeinuak ordea ez dira gelaeta saio horietara muGatzen. Izaro bere gainontzeko kideekin hala komunikatzen da. Aste astero, Izarok ikasten dituen zeinu berriak bere gelara eraman eta gainontzekoek ere ikasten dituzte. Hau ikastolan, HPB dituzten ikasleekin bizitak esperientzia guztiz inklusibo bakarra dela esango nuke. Eredugarria guztiz! URTARRILAK 20, Asteazkena Gaurko egunean Amaiak hizkuntza froga ezberdinak erakutsi dizkit, HHn zein LH erabiltzen dituztenak. Honen harira, froga bakoitza noiz eta nola erabiltzen den, bakoitza zer iruditzen zaion… solasten egon gara. Solasean egon garen ordu luzea (libre geneukan) guztiz interesgarria izan da baita niretzat baliagarria ere- Egia esan, aste honetan ikusle gisa baino ez banago ere, izugarri ikasten ari naizela iruditzen zait. Orain arte hizkunza eta mintzirareiko ez dut inongo interesik izan baina saio hauetara joateko aukera izateak nire motibazioa eta interesa asko sustatu dute. http://web.teaediciones.com/plon -r-prueba-de-lenguaje-oral-navarra- revisada.aspx
  • 5.
    EGUNEROKOA. URTARRILA 3 URTARRILAK 21,Osteguna Gaur bertan hasi gara! Azkenean! Irri handi batekin hartu nau ikasleak ikasgelan. Sartu bezain laster bertan zer egiten nuen galdetu dit baita eskuan neraman kaxa zer zen galdetu ere. Gaurtik aurrera proiektu interesgarri bat sortuko genuela esan diot eta horretarako ekarri dudala kutxa. Kutxa zabaldu aurretik musika intrumentu bat egingo genuela azaldu diot baina horretarako dakizkien gauzak gogoratu behar zituela. Jarraian aurre-ezagutzak lantzeko fitxa banatu diot eta bertako elementu guztiak, hitzez primeran esan ditu, letra zopa egitea ordea izugarri kostatu zaio (urduri jarri da eta hiru hitz aurkitu dituenean nahikoa zela ondorioztatu dugu). Beraz, letra zopa erdizka utzi eta elementu bakoitzarekin erlazio ezberdinak egin ditugu (janaria, informatika, musika…). Erlazioak primeran egin ditu eta orduan material eroaleen inguruko azalpena emateko “elektrizitatea-kablea-argia-piztu/itzali- indarra” hitzak ulertu nahiean aritu gara. Horretarako, ezinbestekoa izan da errealitatearekin erlazionatutako adibideak erabiltzea. Jarraian, kutxa zabaldu eta bertan zeuden elementuetatik elektrizitatea pasako ote zen galdetu zaio eta soilik kabletik eta MM xaflatik pasa zitekeela esan du. Ondoren, bertan zeuden gailu batzuekin musika instrumentu bat sortuko zuela esan zaio eta horretarako ordenagailura jo dugu adibide bila. MM xaflaren hainbat bideo ikusi ostean motibazio handia erakutsi du eta batez ere plastilina eta fruta/barazkiei arreta berezia ipini die. Material guztiak eskuekin manipulatu ditu eta gutxi bada ere MM xafla gainetik aztertzen jardun gara. Amaitzeko, gauzak ez ahazteko egunerokoan egindakoa, sentitutakoa, ikasitakoa… idazteko proposatu zaio eta kostata baina proiektuaren helburua modu gidatuan idaztea lortu du honakoa ipiniz: “Plastilinarekin, kableekin, frutekin eta xaflarekin musika instrumentua sortuko dugu.”
  • 6.
    EGUNEROKOA. URTARRILA 4 URTARRILAK 22,Ostirala Gaur amaitu dut Amaia logopedarekin. Egia esan behar badut, berarekin igarotako saioen %90 ikusten begiratu dut baina benetan, izugarri ikasi dudala sentitzen dut. Logopediako teknika ezberdinak ikusi ditut, zeinu hizkuntzaren hastapenetan hasi, ikasle baoitzaren lanketa pertsonalizatuak bizi eta hare garrantzitsuagoa dena, berarekin saiotik saiora eta une libreetan hitzegindakoak izugarri balio izan dit. Ikasle bakoitzaz ez gara apenas aritu, aste batean ezagutzen joan naiz bakoitza eta Amaiak ahozkotasunean zeuzkaten zailtasunen berri eman dit ere, bakoitzarekin bertan zer lantzen zuten azalduaz. Hala ere, saioetatik haratago gehien harekin izandako solasaldiek balio izan didatelakoan nago. Maila instituzionalean HPB dituzten ikasleen gaineko protokoloak zein diren azaldu dizkit, ikasle bakoitzari pasa beharreko frogen inguruan ere aritu gara, HPBen munduko alderdi profesionalaz ere aritu gara. Konfintzaz kontatu dizkit gauzak eta gogotsu ikusi dut nirekin, horrek eman dit poztasun gehien! URTARRILAK 25, Astelehena Berriro ere ikasgelaz, ikaslez eta irakaslez aldatzea egokitu zait! Gaur Arraterekin hasi naiz, ikastolako ikasle ohia eta egungo PT. Neska gaztea da eta laguntza gelan ikasleei gauza ezberdinak, motibagarri zein interesgarriak eskaintzen saiatzen delakoan nago. Gaurko egunean ikasle berriak ezagutu ditut eta Arratek zera proposatu dit, begira Edurne ikasleak taldeka, banaka etab. pasatzen dira hemendik eta ea saio bakoitzean ikasle bakoitzarekin lantzen dugunaren arabera haien zailtasunak zeintzuk diren detektatzeko gai zaren. Erronka polita izan da, saioetan erne egon naiz, ikasleen erantzunetara, ikasleen mugimenduetara, Arrateren galderetara… Horrela, saio bakoitzaren ondoren nire usteak plazaratu dizkiot eta ateratako ondorio guztiak zuzenak izan dira. Hala ere, ondoren berarekin komentatzeko aukerak ikasleak modu zabalago batean ezagutzeko aukera eman dit. Uste dut aste polita pasako dudala! URTARRILAK 26, Asteartea Gaur Oierrekin bigarren saioa neukan baina gaurkoa ezberdina izan da, ez naiz bakarrik egon, Joxemi ere bertan egon da IKT interbentzioa behatzen. Honen inguruan denbora luzez hitz egiteko aukera izan dugu eta proiektu honekin aurrera egiteko aukeren inguruan aritu gara. Begiak zabaldu dizkit, baita gogoak ere! Gainera, proiektuarekiko
  • 7.
    EGUNEROKOA. URTARRILA 5 erakutsi dueninteresak honekin aurrera egiteko motibazioa areagotu dit. Egia esan, ikastetxean muga dexente izan baditut ere proiektu interesgarria gauzatzen ari naizelakoan nago eta praktika huts batean gelditzeak pena emango lidake. Ea UPV edo Hezkuntza Berrikuntzaren programaren bati heldu naitekeen! Agian nire lehen ikertzaile pausoak izan daitezke! Nork daki! Amaitzeko, hona hemen saioaren garapena: Aurreko saioan egindakoa birgogoratuz, ikasleari material eroaleak (elektrizitatea pasako ote da?) identifikatu behar genituela azaldu zaio eta horretarako MM xafla lagungarria izango zela. Gauzak horrela, lehenik, MM xaflaren ezaguera sakona egiteari ekin zaio (soilik gaineko aldea; gezia,xagua,tartea,”lurra” ). Horretarako, 1.txantiloiaren laguntza ezinbestekoa izan da, hauen azalpenarekin zein laguntzailearenarekin, ikasleak ordenagailu-xaflaren arteko erlazioak egiteko gai izan delarik. Kasu honetan, xaflaren ezagupena bermatzeko forma geometrikoak (gezia, borobilak, laukia, zuloak…) landu dira baita eskuin- ezker kontzeptuak ere. Behin xaflaren elementuak ezagututa, honen konexioa gauzatzeko kableak ezagutzeari ekin zaio (kokodrilo kableak eta USB kablea). Era berean, MM xaflak funtziona dezan 1.txantiloiaren webgunera jo dugu eta “Bongos” (http://makeymakey.com/bongos/) aplikazioa zabalduz (modu autonomoan nabigatzailera jo du baita webgunean aritu ere). Esperimentazioan hasi aurretik, aurreko saioko “elektrizitatea” kontzeptua sakondu da, material eroalearen kontzeptura iristeraino (argia, kablea, indarra, elektrizitatea, eroalea) eta jarraian ikasleari esperimentatzera bideratu zaio. Horretarako ondorengo galdera bota zaio: Kutxako material guztietatik elektrizitatea pasako ote da? MM xaflarekin frogatzea posible al da? Gauzak horrela, bidean gidatuz eta hainbat unetan MM xafla konketatzeko zein sarean nabigatzeko laguntza eskainiz ordenagailua kutxako material guztiekin konektatzea lortu da hasierako galderei esperimentazio bidezko erantzuna emanaz. Guztiz aipatzekoa da ere ikaslea modu guztiz autonomoan orokortzeak egitera ere iritsi dela, esaterako, fruta guztiak eroaleak direla ondorioztatzera iritsi da edota plastikodun materialetatik elektrizitatea
  • 8.
    EGUNEROKOA. URTARRILA 6 ez delapasatzen baieztatzera ere. Honen ebidentzia 3.txantiloian jaso da, non ikasleak elementu eroale guztiak arazorik gabe identifikatu dituen. Saioa amaitzeko, berriro ere egunerokoan idazteko gonbitea egin zaio eta saioan eduki/kontzeptu berri ugari landu baditugu ere laburki egindakoa idazteko gai izan da: “Esperimentua egin dugu elektrizitatea pasatzen den ikusteko” URTARRILAK 27, Asteazkena Gaur Oierrekin 3. Saioa izan dut. Oso pozik nago, esperotakoa baino askoz gehiago barneratzen ari ditu kontzeptuak eta ez zaio inongo momentuan motibaziorik falta! Gainera, nahiz eta berarengan oso ohikoa izan, ez da blokeatu, bapateko erantzuna eman du eta hitzezko zein idatzizko komunikazioan biziki saiatu da. Gaur beraz, saioaren garapena elkarbanatu nahiko nuke: Saioari hasiera emanaz, lehenik aurreko saioan egindakoa birgogoratu dugu ikasleari gogoratzen zuenaz galdetuz. Segidan, ikasleari gaurko egunean, musika instrumentu ezberdinak frogatuko dituela esan zaio, bere proiekturako ideiak har ditzan. Gauzak horrela, lehenik eta behin, MM webgune ofizialeko software ezberdinak ezagutzera jo dugu ikaslea gidatuz (webgunea ingeleraz zegoen arren aurreko saioan nabigatutakoaz oso ondo oroitzen zen). Behin bertan, aplikazio ezberdinak erabili ditugu piano sinpletik hasi eta logika jolasetara iristeraino. Erabilitako softwarearen arabera material ezberdinak erabili ditugu, esaterako musika intrumentuak jotzeko fruta eta barazki ezberdinak erabili dira (plakaren aurreko aldeko konexio guztiak) eta jolasetarako plastilina. Saio honetan, eroaletasun kontzeptua guztiz barneratu duela ondoriozta daiteke baita gizakiok eroaleak garela ondorioztatu ere. Ezagutza hau esperimentazioaren bidez gertatu da, izan ere, bere kabuz konturatu da zirkuitua isten duen persona izango dela soinuak sortzeko gai den bakarra baina era berean, ondoan dagoen kideak zirkuitua ikututako persona ikutuz gero posible izango da soinuak sortzea. Bestalde, interesgarria izan da ikasleak ateratako ondorioa eta arazo horri erantzuteko erakutsitako premia: jolasten hasi garenean ikasleak modu horizontalean jarritako frutekin ezin zuen efektibotasunez geziekin solastu eta horretarako gezi forman jarri behar genituela esan du. Gauzak horrela, frutekin gezi bat egin behar zuela esan du, bera ez liatzeko. Horren harira eta galdera gidatzaileen bidez plastilina bidez joystick bat sortu du.
  • 9.
    EGUNEROKOA. URTARRILA 7 URTARRILAK 28,Osteguna Gaur bi ikasle falta dira (badirudi HHn ikaslegoaren erdia gripeak hartuta edo eskusitisak jota etxean gelditu direla azken aste honetan!) eta hau aprobetxatuz Arraterekin denbora luzez solasteko aukera izan dut. Jorratutako gaien artean aipatzekoa iruditu zait irakasleen formakuntzaren harira solastutakoa. Haren esanetan, formakuntza etengabekoa izan behar da baina formakuntza asko oso gainetikoak direla dio. Esaterako, adibide bat jartzearren aurreko hilabetean parte harturiko bullying ikastaro batez jardun gara. Aste osoz, arratsaldez 3 orduz, hau da 15 ordutan ezer berririk ikasi izana onartzen zuen. Bullyingaren oinarriez aritu ziren, zer den eta zer ez den, nola ekidin baina dena modu orokorretan eta esku-hartzeko metodologia edo estrategietan gehiegi zentratu gabe. Arrateren esanetan irakasleen formakuntzak haien beharretara egokituak egon behar dira eta haien egunerokotasunean praktikan jartzeko baliagarritasuna bermatu beharra dago. Guztiz ados horrekin, askotan ikastaro batzuetara jo eta espektatiba guztiak zapuztu egiten dira aurrea egin ahala oraindik ere gauza orokorrak baina azaltzen ez direnean eta noski, elkartrukeari garrantzirik ematen ez zaionean. http://eibz.educacion.navarra.es/ web/index.php?option=com_user&view=log in&return=aHR0cDovL2VpYnouZWR1Y2F jaW9uLm5hdmFycmEuZXMvd2ViL2luZG V4LnBocC9pa2FzdGFyb2FrLmh0bWw= URTARRILAK 29, Ostirala Egia esan gaur oso lasai ibili gara, hiru ikaslek ondoezik jarraitzen dute eta gainera gaur Orientazio departamentuko bilera atzeratu egin da. Gauzak horrela gaur saio gutxi izan ditugu haurrekin. Hala ere, Orientazio departamentuko bilerei helduaz, pena handiarekin baina ez naute bertan parte hartzera gonbidatu. Beti kanpo gelditu naiz. Hala ere badakit Isabel orientatzaileak egun hauetakoren batean gonbidatzeko intentzioa duela baina oraindik zain nago. Egia esan, nahiz eta saio horiek libre izaten ditudan uste dut bertan asko ikasi dezakeedala koordinazioa nola gauzatzen den, ikasleen ebaluazioa nola egiten den… ikusi ahal izango nukeelako baina tira, ni ez naiz eskola honetan erabakiak hartzen dituela eta haien esku utziko dut.