SlideShare a Scribd company logo
ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 5.astea
Nafarroan, hurrengo ikasturtean
2001eko gela bakoitzeko ikasle
ratioetara bueltatzea espero da
Hauteskunde aurretiko berriak beti deigarriak eta
itxaropentsuak baina askotan hutsalak, erdibidean gelditzen direnak…
izaten direla uste izan dut beti eta itxaropenaren adibide izan da
gaur Diario de Noticias nafar egunkarian irakurritakoa. Begiak ireki
dizkit eta ez da gutxiagorako! Nafarroan 2016an hezkuntzan
750.000€ gehiago bideratuko dira, murriketen aurretiko oinarrietara
bueltatuz.
Baina titularraz haratago eta berria irakurri aurretik burura
hainbat galdera etortzen zaizkit. Noiz argitaratu da berri hau? Nork
hartuko luke konpromiso hau betetzearen ardura? Benetan aurrera
pauso bat suposatzen al du halako inbertsioa egiteak? Nahikoa al da
diru hau? Irakasle gehiagorako aurrekontua bai, baina ikastetxeek gela
bitan zatitzeko espaziorik ez badute?
Noski, galdera hauek ezin ditut objetibotasunez eta
baieztapenez erantzun, baina behintzat Mendozak harturiko
konpromezu honen testuingurua zein den jakitea ezinbestekoa
deritzot.
Lehenik eta behin, esan beharra dago, konpromiso hau atzo,
hilak 16, Nafarroako hezkuntza sailburuak Nafar parlamentuan
harturikoa izan zela eta Mendozak hurrengo ikasturtean (2016-2017)
2011. Urtean zeuden ratioak berreskuratuko zirela baieztatu zuen.
Honen harira parlamentuko alderdi ezberdinek iritzi ezberdinak
plazaratu zituzten eta honen inguruan bustitzeak atzera egin eta
gauzak nola zeuden birgogoratzeko aukera
ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 5.astea
eman dit. Esan beharra dago, Mendozak berri honen berri eman
aurretik, hainbat mugimendu eta hezkuntza sindikatuk atzera egite
honen beharraren eskaera egina zutela aspaldi (ratioa handitu zenean
eta murrizketak egon zirenean). Gainera, ezin dugu ahaztu, atzera
egiteko premia hau, Nafarroako programaketaren barnean EH bildu,
Geroa Bai, Podemos eta Izquierda-Ezkerrak sinatu zutela.
Bestalde, Mendozak esandakoa praktikara eramanez gero,
hurrengo ikasturtean, ratioak bi ikasle gutxiagotan murrizteko
750.000€ gehiago hezkuntzarantz bideratuko dira, hauek, 2016
aurrekontu foralen barnean aldaketa suposatuko dutelarik. Hala ere,
esan beharra dago, aldaketa hauek soilik 2016. Urterako bideraturik
daudela, eta honek esan nahiko lukeena da 2017. Urteko
aurrekontuetan hezkuntzari bideratutako dirua jeisteko aukera
badagoela.
Horrez gain, ¾ milioi euroko inbertsioa nahikoa al da ratioa
jeitsi eta behar izatekotan ikastaldeak bitan banatzeko? Iñigo Aritza
ikastolako adibidea jarriz gero, Nafarroan 50-60 irakasle
gehiagorentzat inbertsioa egiteak gauzak gutxi aldatuko dituelakoan
nago. Izan ere, Altsasuko ikastola geroz eta handiagoa bilakatzen ari
da eta 26 ikasleko taldeak ugaritzen ari dira urtez urte. Hala ere,
kontua da nahiz eta irakasle gehiago jarri (ziurrenik ez dira inondik
inora nahikoak izango) ez litzatekeela aukerarik egongo ikasleak bitan
banatzeko ez baitago leku fisikorik. Argi dago, aurrekontu honek ez
duela espazio gehiagoren beharrari erreparaziorik egin, gela berriak
eraikitzeak aurrekontua askozaz gehiago handitzea eskatzen baitu.
Beraz, nahiz eta ratioak zerbait jeisteko asmoa dagoen
(ikusiko dugu) oraindik ratioa erreala izateko azterketa sendoago bat
egin eta aurrekontuetan, ikastetxe bakoitzak suposatuko lituzkeen
espazio gehiagoren kopuruaren inbertsioak gehitzea beharrezkoa dela
deritzot. Ziur nago, ratioa 25era jeisteak ikastetxe askotan espazio
berriak eraikitzeko diru gehiagoren beharra suposatuko lukeela!
DNko berria:
http://www.noticiasdenavarra.com/2015/12/17/sociedad/navarra/navar
ra-reforzara-las-plantillas-para-recuperar-el-numero-maximo-de-
alumnos-por-aula-previo-a-los-recortes
ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 5.astea
Curriculumetik at baina ikaslearentzat
baliagarri zein motibagarri
16 urteko mutila, mugitua,
ikasketetan inongo interesik jartzen ez duena, alferra, motibaziorik
gabea, jarrera arazo bortitzak dituena, akademikoki emaitza oso
txarrak ateratzen dituena baina inongo HPB ez duena. Halako
perfileko ikaslea dugu Iñigo Aritza ikastolako D gelan (UCE egitura)
eta irakasleei izugarri kostatzen ari zaie ikasle honen ikasteko jarrera
aldatu eta motibazioa piztea. Irakasle ugari izan dira haurraren
irakasle eta askok “kasu galdutzat” hartzen dute, gogorra da hori
esatea baina hala diote batzuek, desesperatuta daude eta halako
ikasleekin ezer ezin dela egin diote. Hala ere, ikasleari gehienetan
jartzen zaizkion jarduerek ez dute haren interesa pizten eta gainera
jakin badaki beratik DBHko titulurik gabe aterako dela, beraz ez du
inongo gogorik jartzen ikasketak aurrera ateratzeko.
Hala ere, egun, D gelan dabilen PTak ikaslea motibatuko duen
zerbaiten bila jardun da azken hilabetetan … Izan ere, zera onartu
zidan behin: “begira Edurne, badakit mutil honi jada 16 urterekin ez
diogula ikasketekiko motibaziorik piztea lortuko, ikastetxeko
derrigorrezko urteak amaitzeko desioan baino ez dago baina tira,
curriculumeko edukiez aparte bere intereseko gaia zein den jakitea
lortu dut eta hortxe dago gakoa, hortik heldu ikaslea motibatu eta
gai dela ikustarazteko”
Kasu honetan, ni praktiketan hasi eta astebetera hasi zen
ikaslea motorreko karneta ateratzeko teorikoa prestatzen. Honek,
beste edukiak barneratzeak baino askoz motibazio handiagoa piztu
dio. Gainera, idazemana eta ulermena lantzearekin batera
etorkizunean baliagarri izango zaion
ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 5.astea
zerbaitetarako prestatzen ari da eta horrela eskolan ikasleari
baliagarria suertatuko zaion zerbaitetan zentratzea lortu da. Pratkika
eredugarria beraz Iñigo Aritzako PTak haur honekin jarritakoa!
Hala ere, motorreko karneta ateratzeak ikasle konkretu
honentzat motibagarria eta interesgarria izan daiteke beste
batzuentzat ordea denbora galtze hutsa. Ildo honetatik, hezitzaileok,
askotan, ez dakigu “motibazioari” eusteko nondik jo, are gehiago
eskola uzteko arrisku handian dauden ikasleak aurrean ditugunean.
Tira, orain arte ikusitakoaren arabera, geroz eta argiago daukat eredu
pedagogiko tradizionalistetan nagusitzen diren baliabideek ez dutela
ikasleria ikastera motibatzen eta ondorioz kasuan kasuko alternatibak
bilatzea ezinbestekoa izango da ikasleak gogoz lanean jardun daitezen.
Kasu honetan adinak zer ikusteko handia duela deritzot. Esaterako,
HH edo LH lehen zikloan darabilen haur bati sari bidezko motibazioa
pizteak lagundu egin dezake ez ordea DBHn dabilen bati. Izan ere,
12-16 urte bitarteko haur bati errealitatera gerturatzen diren gaiak
proposatu behar dizkiogu eta molde konstrukzionista baten bidez
ikaslea azterketara, hausnarketara, kritikotasunera eta bere ezagutza
propioa eraikitzera bideratu behar dugu. Era berean, ezin dugu
ahaztu proposatzen diegun proiektua errealitatean zenbat eta
baliagarriagoa izan zenbat eta motibazio maila altuagoa erakutsiko
dutela. Beraz argi dago ikasleria motibatuta mantentzeko hau
ezagutu eta interesak detekatzeaz gain balibide didaktiko ezberdinak
proposatu eta aurrera eramateko buruari hainbat buela eman behar
dizkiogula baita bilaketa ezberdinak egin ere!
Burua ez kolpatzeagatik loreak saritan
ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 5.astea
Ia egunero, etxean bere burua paretaren aurka jotzen du Petrak
(asmaturiko izena) askotan zauriak sortzeraino. Eskolan ordea, bere
burua jotzeari utzi dio urteetan zehar auto-erregulaziorako garaturiko
hainbat baliabideren barneratzea dela eta. Ildo honetatik, gurasoekin
bilera sakona izan ostean honen esku-hartzea burutzeko eskola-
familiaren arteko programa diseinatzea erabaki da. Eta noski, nire
esku-lanak egitea egokitu zait. Astelehenetik igandera, Petrak bere
burua kontralatze aldera puntu sitema moduko bat izango du eta
jarrera positiboa izanez gero loreak eskuratuko ditu bere panelean
txertatzeko. Horrela, aste amaieran X lore eskuratuz gero familia eta
Petraren artean adosturiko saria izanen du.
Metodo hau ez al zaizue ezaguna egiten? Bai, aztatu duzue!
Orientatzaileak Petren gurasoei proposaturiko esku-hartzea puntu
sistema baten gauzatzea izan da, sari bidezko programa konduktuala
alegia. Konduktisten taktika haurren nahia eta beharrak estimuluen
bidez kontrolatzea da. Haurrak aurretik definitutako bidean zehar
ibiltzen bada oparia ematea proposatzen dute, bidetik aterata, aldiz,
zigorra ezartzea. Opariak eta zigorrak ondo edo gaizki egindako
ekintzarekin erlazioa izan ohi dira eta horregatik klasean giro zehatz
batera moldatzeko teknika honek ez ditu haren xedeak betetzen:
Haurrak ez ditu betebeharrak egiten edo bizikidetza aproposa
eramaten bere beharrak edo nahiak direlako, kanpoko opari bat
lortzeko edo zigor desatzegina saihesteko baizik. Konduktisten
metodoa behin eta berriz aplikatuz kanpoko estimuluen beharra duten
haurrak hezten dira, etorkizunean arauak (arau sozialak, gizalegeak,
trafiko legeak, talde konpromezua etab.) goiko gainbegiratzerik gabe
eta etengabeko estimulatzerik gabe beteko ez dituztenak, arauen
barneraketan alienazio bat egon delako, ekintzak kanpo
estimuluengatik egiten direlako, ez barne behar eta
betebeharrengatik.
Baina, hau al da XXI. Mendeko eskolak jarraitu beharreko
esku-hartze metodologia? Zergatik erabiltzen da hau Iñigo Aritzako
TG gelan eta ez beste zerbait?
Tira erraza da pedagogia konduktualaren alde edo kontra
kokatzea. Honek ez du alderdi emozionala lantzen, jarreran
zentraturiko psikoterapia hutsa da. baina haur bakoitzari metodo
ezberdinak baliagarri zaizkio eta HPB dituzten ikasleengan, halako
metodologiak bere fruituak eman ohi ditu. Gauzak horrela puntu
sistema alboratu eta konduktisomoaren kontra sutsuki azaldu
beharrean, ezinbestekoa deritzot ikaslea bera eta honi baliagarri izan
dakizkiokeen baliabide ezberdinak mahai gaineratu eta hautaketa
egitea.
ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 5.astea
Kasu honetan, Petrari, puntu sistema bezalako baliabideek
asko laguntzen dute. Autismoa duen heinean, haurrak, bere bizitza
antolatzea beharrezkotzat du eta helburu konkretu batzuetarako oso
baliagarria izaten zaio. Honen adibide garbia dugu bere buruaren
kontra jotzearen jokabidea.
Hala ere, esan beharra daukat puntu sistemak psicoterapiaz
horniturik egon beharko litzatekeela uste dudala. Izan ere, horrela
haurraren estimuluak erreprimitu baino ez ditugu egiten eta ez da
haurrak barnean duena askatzen ezta honen inguruko hausnarketa
konstruktiborik egiten ere. Egia esan, ni enaiz batere konduktista
zalea, hare gehiago psikoanalisian sinesten dudala ere esatera
ausartzen naiz baina batzuetan eta beti ere momentu, helburu eta
epe zehatz batzuetarako baliagarria izan daitekeela onartu beharra
daukat.

More Related Content

Viewers also liked

Roseberry%20 topping%20~%20hard%20walk
Roseberry%20 topping%20~%20hard%20walkRoseberry%20 topping%20~%20hard%20walk
Roseberry%20 topping%20~%20hard%20walk
John C
 
Chapter 1- Five Essential Leadership Competencies
Chapter 1- Five Essential Leadership CompetenciesChapter 1- Five Essential Leadership Competencies
Chapter 1- Five Essential Leadership CompetenciesBryant Kuehner
 
Tutorial eclipse
Tutorial eclipse Tutorial eclipse
Tutorial eclipse
Michelle Peña
 
M Ammar Darwish_MBA Certificate
M  Ammar Darwish_MBA CertificateM  Ammar Darwish_MBA Certificate
M Ammar Darwish_MBA CertificateM. Ammar Darwish
 
2015 CMU Trading Summit keynote
2015 CMU Trading Summit keynote2015 CMU Trading Summit keynote
2015 CMU Trading Summit keynote
Clemens Wan
 
Sponsor Social Media Kit
Sponsor Social Media KitSponsor Social Media Kit
Sponsor Social Media KitKarisa Sanders
 
Reality:Автоматизация сервисного центра
Reality:Автоматизация сервисного центраReality:Автоматизация сервисного центра
Reality:Автоматизация сервисного центра
Yaroslav Kulik
 
Meet Florida Institute of Technology
Meet Florida Institute of TechnologyMeet Florida Institute of Technology
Meet Florida Institute of Technology
floridatechmarketing
 
Cynthia Santa Gunawan resume
Cynthia Santa Gunawan resumeCynthia Santa Gunawan resume
Cynthia Santa Gunawan resumeCynthia Gunawan
 
Workshop lab 1 engineering design
Workshop lab 1 engineering design Workshop lab 1 engineering design
Workshop lab 1 engineering design
Abdo Ali Alsharai
 
Reeth – medium walk
Reeth – medium walkReeth – medium walk
Reeth – medium walk
John C
 
Cissp certified information systems security professional - 27 th february ...
Cissp   certified information systems security professional - 27 th february ...Cissp   certified information systems security professional - 27 th february ...
Cissp certified information systems security professional - 27 th february ...
Access Business Management Conferencing International
 

Viewers also liked (18)

Roseberry%20 topping%20~%20hard%20walk
Roseberry%20 topping%20~%20hard%20walkRoseberry%20 topping%20~%20hard%20walk
Roseberry%20 topping%20~%20hard%20walk
 
Jobzella for Businesses
Jobzella for BusinessesJobzella for Businesses
Jobzella for Businesses
 
Chapter 1- Five Essential Leadership Competencies
Chapter 1- Five Essential Leadership CompetenciesChapter 1- Five Essential Leadership Competencies
Chapter 1- Five Essential Leadership Competencies
 
Tutorial eclipse
Tutorial eclipse Tutorial eclipse
Tutorial eclipse
 
S2TS2 Week 1 00 SPACER
S2TS2 Week 1 00 SPACERS2TS2 Week 1 00 SPACER
S2TS2 Week 1 00 SPACER
 
M Ammar Darwish_MBA Certificate
M  Ammar Darwish_MBA CertificateM  Ammar Darwish_MBA Certificate
M Ammar Darwish_MBA Certificate
 
Alu 101
Alu 101Alu 101
Alu 101
 
2015 CMU Trading Summit keynote
2015 CMU Trading Summit keynote2015 CMU Trading Summit keynote
2015 CMU Trading Summit keynote
 
BIODIVERSIDAD
BIODIVERSIDADBIODIVERSIDAD
BIODIVERSIDAD
 
Sponsor Social Media Kit
Sponsor Social Media KitSponsor Social Media Kit
Sponsor Social Media Kit
 
Reality:Автоматизация сервисного центра
Reality:Автоматизация сервисного центраReality:Автоматизация сервисного центра
Reality:Автоматизация сервисного центра
 
Meet Florida Institute of Technology
Meet Florida Institute of TechnologyMeet Florida Institute of Technology
Meet Florida Institute of Technology
 
Cynthia Santa Gunawan resume
Cynthia Santa Gunawan resumeCynthia Santa Gunawan resume
Cynthia Santa Gunawan resume
 
Workshop lab 1 engineering design
Workshop lab 1 engineering design Workshop lab 1 engineering design
Workshop lab 1 engineering design
 
Patson's CV
Patson's CVPatson's CV
Patson's CV
 
Reeth – medium walk
Reeth – medium walkReeth – medium walk
Reeth – medium walk
 
Should Map REDACTED
Should Map REDACTEDShould Map REDACTED
Should Map REDACTED
 
Cissp certified information systems security professional - 27 th february ...
Cissp   certified information systems security professional - 27 th february ...Cissp   certified information systems security professional - 27 th february ...
Cissp certified information systems security professional - 27 th february ...
 

Similar to A5

Ae12 13
Ae12 13Ae12 13
1. foroa
1. foroa1. foroa
1. foroa
Liiide
 
Ikt hezkuntza praktika
Ikt hezkuntza praktikaIkt hezkuntza praktika
Ikt hezkuntza praktika
MaitanePrieto
 
Pedagogien konparazioa
Pedagogien konparazioaPedagogien konparazioa
Pedagogien konparazioa
LeireMuruaIrastorza
 
Practicum-I- EHU 2014
Practicum-I- EHU 2014Practicum-I- EHU 2014
Practicum-I- EHU 2014
marijeuraga
 
Peagogoen lana
Peagogoen lanaPeagogoen lana
Peagogoen lana
AlejandraLopez410
 
Pedagogoen alderaketa
Pedagogoen alderaketaPedagogoen alderaketa
Pedagogoen alderaketa
JuneMateo
 
XXI.mendeko hezkuntza
XXI.mendeko hezkuntzaXXI.mendeko hezkuntza
XXI.mendeko hezkuntza
edurrezurizuri
 
XXI.mendeko hezkuntza
XXI.mendeko hezkuntzaXXI.mendeko hezkuntza
XXI.mendeko hezkuntza
edurrezurizuri
 
Xxi
XxiXxi
Buena praktikan hausnarketa
Buena praktikan hausnarketaBuena praktikan hausnarketa
Buena praktikan hausnarketa
katxiporreta
 
Bideoaren gogoeta, Maialen Ugalde
Bideoaren gogoeta, Maialen UgaldeBideoaren gogoeta, Maialen Ugalde
Bideoaren gogoeta, Maialen Ugaldehirukiak
 
Osteguneko saioa (azken aurreko saioa)
Osteguneko saioa (azken aurreko saioa)Osteguneko saioa (azken aurreko saioa)
Osteguneko saioa (azken aurreko saioa)Maitane
 
10. baliabideen sintesia
10. baliabideen sintesia10. baliabideen sintesia
10. baliabideen sintesiaEquipoa754
 
Pere Pujolas-HIK HASI aldizkarian
Pere Pujolas-HIK HASI aldizkarianPere Pujolas-HIK HASI aldizkarian
Pere Pujolas-HIK HASI aldizkarianjcolaeta
 
Pedagogoen konparaketa (1)
Pedagogoen konparaketa (1)Pedagogoen konparaketa (1)
Pedagogoen konparaketa (1)
UXUEMESA
 
Hezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutuaHezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutua
Kimberly Castro Pereira
 
Hezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutuaHezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutua
Kimberly Castro Pereira
 
Artikulun sintesie juntauta
Artikulun sintesie juntautaArtikulun sintesie juntauta
Artikulun sintesie juntautaXingola
 

Similar to A5 (20)

Ae12 13
Ae12 13Ae12 13
Ae12 13
 
1. foroa
1. foroa1. foroa
1. foroa
 
Ikt hezkuntza praktika
Ikt hezkuntza praktikaIkt hezkuntza praktika
Ikt hezkuntza praktika
 
Pedagogien konparazioa
Pedagogien konparazioaPedagogien konparazioa
Pedagogien konparazioa
 
Practicum-I- EHU 2014
Practicum-I- EHU 2014Practicum-I- EHU 2014
Practicum-I- EHU 2014
 
Peagogoen lana
Peagogoen lanaPeagogoen lana
Peagogoen lana
 
Pedagogoen alderaketa
Pedagogoen alderaketaPedagogoen alderaketa
Pedagogoen alderaketa
 
XXI.mendeko hezkuntza
XXI.mendeko hezkuntzaXXI.mendeko hezkuntza
XXI.mendeko hezkuntza
 
XXI.mendeko hezkuntza
XXI.mendeko hezkuntzaXXI.mendeko hezkuntza
XXI.mendeko hezkuntza
 
Xxi
XxiXxi
Xxi
 
Buena praktikan hausnarketa
Buena praktikan hausnarketaBuena praktikan hausnarketa
Buena praktikan hausnarketa
 
Bideoaren gogoeta, Maialen Ugalde
Bideoaren gogoeta, Maialen UgaldeBideoaren gogoeta, Maialen Ugalde
Bideoaren gogoeta, Maialen Ugalde
 
Osteguneko saioa (azken aurreko saioa)
Osteguneko saioa (azken aurreko saioa)Osteguneko saioa (azken aurreko saioa)
Osteguneko saioa (azken aurreko saioa)
 
10. baliabideen sintesia
10. baliabideen sintesia10. baliabideen sintesia
10. baliabideen sintesia
 
Pere Pujolas-HIK HASI aldizkarian
Pere Pujolas-HIK HASI aldizkarianPere Pujolas-HIK HASI aldizkarian
Pere Pujolas-HIK HASI aldizkarian
 
Pedagogoen konparaketa (1)
Pedagogoen konparaketa (1)Pedagogoen konparaketa (1)
Pedagogoen konparaketa (1)
 
Ae 9
Ae 9Ae 9
Ae 9
 
Hezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutuaHezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutua
 
Hezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutuaHezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutua
 
Artikulun sintesie juntauta
Artikulun sintesie juntautaArtikulun sintesie juntauta
Artikulun sintesie juntauta
 

More from Edurne M. Arrese

Hezkuntza berrikuntzari bidea
Hezkuntza berrikuntzari bideaHezkuntza berrikuntzari bidea
Hezkuntza berrikuntzari bidea
Edurne M. Arrese
 
Egunerokoa.urtarrila
Egunerokoa.urtarrilaEgunerokoa.urtarrila
Egunerokoa.urtarrila
Edurne M. Arrese
 
Ikt interbentzioa
Ikt interbentzioaIkt interbentzioa
Ikt interbentzioa
Edurne M. Arrese
 
Sexismoa eta gaboank
Sexismoa eta gaboankSexismoa eta gaboank
Sexismoa eta gaboank
Edurne M. Arrese
 
E. abendua
E. abenduaE. abendua
E. abendua
Edurne M. Arrese
 
A4
A4A4
A3
A3A3
E.abendua
E.abenduaE.abendua
E.abendua
Edurne M. Arrese
 
Egunerokoa azaroa.practicum iii
Egunerokoa azaroa.practicum iiiEgunerokoa azaroa.practicum iii
Egunerokoa azaroa.practicum iii
Edurne M. Arrese
 
Ae.2
Ae.2Ae.2
La narrativa como texto experiencial
La narrativa como texto experiencialLa narrativa como texto experiencial
La narrativa como texto experiencial
Edurne M. Arrese
 
La narrativa como texto experiencial
La narrativa como texto experiencialLa narrativa como texto experiencial
La narrativa como texto experiencial
Edurne M. Arrese
 
ARGAZKIEGUNEROKOA. 1.ASTEA
ARGAZKIEGUNEROKOA. 1.ASTEAARGAZKIEGUNEROKOA. 1.ASTEA
ARGAZKIEGUNEROKOA. 1.ASTEA
Edurne M. Arrese
 
Egunerokoa.1.astea
Egunerokoa.1.asteaEgunerokoa.1.astea
Egunerokoa.1.astea
Edurne M. Arrese
 

More from Edurne M. Arrese (17)

Hezkuntza berrikuntzari bidea
Hezkuntza berrikuntzari bideaHezkuntza berrikuntzari bidea
Hezkuntza berrikuntzari bidea
 
Ae10
Ae10Ae10
Ae10
 
Egunerokoa.urtarrila
Egunerokoa.urtarrilaEgunerokoa.urtarrila
Egunerokoa.urtarrila
 
Ae8
Ae8Ae8
Ae8
 
Ae7
Ae7Ae7
Ae7
 
Ikt interbentzioa
Ikt interbentzioaIkt interbentzioa
Ikt interbentzioa
 
Sexismoa eta gaboank
Sexismoa eta gaboankSexismoa eta gaboank
Sexismoa eta gaboank
 
E. abendua
E. abenduaE. abendua
E. abendua
 
A4
A4A4
A4
 
A3
A3A3
A3
 
E.abendua
E.abenduaE.abendua
E.abendua
 
Egunerokoa azaroa.practicum iii
Egunerokoa azaroa.practicum iiiEgunerokoa azaroa.practicum iii
Egunerokoa azaroa.practicum iii
 
Ae.2
Ae.2Ae.2
Ae.2
 
La narrativa como texto experiencial
La narrativa como texto experiencialLa narrativa como texto experiencial
La narrativa como texto experiencial
 
La narrativa como texto experiencial
La narrativa como texto experiencialLa narrativa como texto experiencial
La narrativa como texto experiencial
 
ARGAZKIEGUNEROKOA. 1.ASTEA
ARGAZKIEGUNEROKOA. 1.ASTEAARGAZKIEGUNEROKOA. 1.ASTEA
ARGAZKIEGUNEROKOA. 1.ASTEA
 
Egunerokoa.1.astea
Egunerokoa.1.asteaEgunerokoa.1.astea
Egunerokoa.1.astea
 

A5

  • 1. ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 5.astea Nafarroan, hurrengo ikasturtean 2001eko gela bakoitzeko ikasle ratioetara bueltatzea espero da Hauteskunde aurretiko berriak beti deigarriak eta itxaropentsuak baina askotan hutsalak, erdibidean gelditzen direnak… izaten direla uste izan dut beti eta itxaropenaren adibide izan da gaur Diario de Noticias nafar egunkarian irakurritakoa. Begiak ireki dizkit eta ez da gutxiagorako! Nafarroan 2016an hezkuntzan 750.000€ gehiago bideratuko dira, murriketen aurretiko oinarrietara bueltatuz. Baina titularraz haratago eta berria irakurri aurretik burura hainbat galdera etortzen zaizkit. Noiz argitaratu da berri hau? Nork hartuko luke konpromiso hau betetzearen ardura? Benetan aurrera pauso bat suposatzen al du halako inbertsioa egiteak? Nahikoa al da diru hau? Irakasle gehiagorako aurrekontua bai, baina ikastetxeek gela bitan zatitzeko espaziorik ez badute? Noski, galdera hauek ezin ditut objetibotasunez eta baieztapenez erantzun, baina behintzat Mendozak harturiko konpromezu honen testuingurua zein den jakitea ezinbestekoa deritzot. Lehenik eta behin, esan beharra dago, konpromiso hau atzo, hilak 16, Nafarroako hezkuntza sailburuak Nafar parlamentuan harturikoa izan zela eta Mendozak hurrengo ikasturtean (2016-2017) 2011. Urtean zeuden ratioak berreskuratuko zirela baieztatu zuen. Honen harira parlamentuko alderdi ezberdinek iritzi ezberdinak plazaratu zituzten eta honen inguruan bustitzeak atzera egin eta gauzak nola zeuden birgogoratzeko aukera
  • 2. ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 5.astea eman dit. Esan beharra dago, Mendozak berri honen berri eman aurretik, hainbat mugimendu eta hezkuntza sindikatuk atzera egite honen beharraren eskaera egina zutela aspaldi (ratioa handitu zenean eta murrizketak egon zirenean). Gainera, ezin dugu ahaztu, atzera egiteko premia hau, Nafarroako programaketaren barnean EH bildu, Geroa Bai, Podemos eta Izquierda-Ezkerrak sinatu zutela. Bestalde, Mendozak esandakoa praktikara eramanez gero, hurrengo ikasturtean, ratioak bi ikasle gutxiagotan murrizteko 750.000€ gehiago hezkuntzarantz bideratuko dira, hauek, 2016 aurrekontu foralen barnean aldaketa suposatuko dutelarik. Hala ere, esan beharra dago, aldaketa hauek soilik 2016. Urterako bideraturik daudela, eta honek esan nahiko lukeena da 2017. Urteko aurrekontuetan hezkuntzari bideratutako dirua jeisteko aukera badagoela. Horrez gain, ¾ milioi euroko inbertsioa nahikoa al da ratioa jeitsi eta behar izatekotan ikastaldeak bitan banatzeko? Iñigo Aritza ikastolako adibidea jarriz gero, Nafarroan 50-60 irakasle gehiagorentzat inbertsioa egiteak gauzak gutxi aldatuko dituelakoan nago. Izan ere, Altsasuko ikastola geroz eta handiagoa bilakatzen ari da eta 26 ikasleko taldeak ugaritzen ari dira urtez urte. Hala ere, kontua da nahiz eta irakasle gehiago jarri (ziurrenik ez dira inondik inora nahikoak izango) ez litzatekeela aukerarik egongo ikasleak bitan banatzeko ez baitago leku fisikorik. Argi dago, aurrekontu honek ez duela espazio gehiagoren beharrari erreparaziorik egin, gela berriak eraikitzeak aurrekontua askozaz gehiago handitzea eskatzen baitu. Beraz, nahiz eta ratioak zerbait jeisteko asmoa dagoen (ikusiko dugu) oraindik ratioa erreala izateko azterketa sendoago bat egin eta aurrekontuetan, ikastetxe bakoitzak suposatuko lituzkeen espazio gehiagoren kopuruaren inbertsioak gehitzea beharrezkoa dela deritzot. Ziur nago, ratioa 25era jeisteak ikastetxe askotan espazio berriak eraikitzeko diru gehiagoren beharra suposatuko lukeela! DNko berria: http://www.noticiasdenavarra.com/2015/12/17/sociedad/navarra/navar ra-reforzara-las-plantillas-para-recuperar-el-numero-maximo-de- alumnos-por-aula-previo-a-los-recortes
  • 3. ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 5.astea Curriculumetik at baina ikaslearentzat baliagarri zein motibagarri 16 urteko mutila, mugitua, ikasketetan inongo interesik jartzen ez duena, alferra, motibaziorik gabea, jarrera arazo bortitzak dituena, akademikoki emaitza oso txarrak ateratzen dituena baina inongo HPB ez duena. Halako perfileko ikaslea dugu Iñigo Aritza ikastolako D gelan (UCE egitura) eta irakasleei izugarri kostatzen ari zaie ikasle honen ikasteko jarrera aldatu eta motibazioa piztea. Irakasle ugari izan dira haurraren irakasle eta askok “kasu galdutzat” hartzen dute, gogorra da hori esatea baina hala diote batzuek, desesperatuta daude eta halako ikasleekin ezer ezin dela egin diote. Hala ere, ikasleari gehienetan jartzen zaizkion jarduerek ez dute haren interesa pizten eta gainera jakin badaki beratik DBHko titulurik gabe aterako dela, beraz ez du inongo gogorik jartzen ikasketak aurrera ateratzeko. Hala ere, egun, D gelan dabilen PTak ikaslea motibatuko duen zerbaiten bila jardun da azken hilabetetan … Izan ere, zera onartu zidan behin: “begira Edurne, badakit mutil honi jada 16 urterekin ez diogula ikasketekiko motibaziorik piztea lortuko, ikastetxeko derrigorrezko urteak amaitzeko desioan baino ez dago baina tira, curriculumeko edukiez aparte bere intereseko gaia zein den jakitea lortu dut eta hortxe dago gakoa, hortik heldu ikaslea motibatu eta gai dela ikustarazteko” Kasu honetan, ni praktiketan hasi eta astebetera hasi zen ikaslea motorreko karneta ateratzeko teorikoa prestatzen. Honek, beste edukiak barneratzeak baino askoz motibazio handiagoa piztu dio. Gainera, idazemana eta ulermena lantzearekin batera etorkizunean baliagarri izango zaion
  • 4. ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 5.astea zerbaitetarako prestatzen ari da eta horrela eskolan ikasleari baliagarria suertatuko zaion zerbaitetan zentratzea lortu da. Pratkika eredugarria beraz Iñigo Aritzako PTak haur honekin jarritakoa! Hala ere, motorreko karneta ateratzeak ikasle konkretu honentzat motibagarria eta interesgarria izan daiteke beste batzuentzat ordea denbora galtze hutsa. Ildo honetatik, hezitzaileok, askotan, ez dakigu “motibazioari” eusteko nondik jo, are gehiago eskola uzteko arrisku handian dauden ikasleak aurrean ditugunean. Tira, orain arte ikusitakoaren arabera, geroz eta argiago daukat eredu pedagogiko tradizionalistetan nagusitzen diren baliabideek ez dutela ikasleria ikastera motibatzen eta ondorioz kasuan kasuko alternatibak bilatzea ezinbestekoa izango da ikasleak gogoz lanean jardun daitezen. Kasu honetan adinak zer ikusteko handia duela deritzot. Esaterako, HH edo LH lehen zikloan darabilen haur bati sari bidezko motibazioa pizteak lagundu egin dezake ez ordea DBHn dabilen bati. Izan ere, 12-16 urte bitarteko haur bati errealitatera gerturatzen diren gaiak proposatu behar dizkiogu eta molde konstrukzionista baten bidez ikaslea azterketara, hausnarketara, kritikotasunera eta bere ezagutza propioa eraikitzera bideratu behar dugu. Era berean, ezin dugu ahaztu proposatzen diegun proiektua errealitatean zenbat eta baliagarriagoa izan zenbat eta motibazio maila altuagoa erakutsiko dutela. Beraz argi dago ikasleria motibatuta mantentzeko hau ezagutu eta interesak detekatzeaz gain balibide didaktiko ezberdinak proposatu eta aurrera eramateko buruari hainbat buela eman behar dizkiogula baita bilaketa ezberdinak egin ere! Burua ez kolpatzeagatik loreak saritan
  • 5. ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 5.astea Ia egunero, etxean bere burua paretaren aurka jotzen du Petrak (asmaturiko izena) askotan zauriak sortzeraino. Eskolan ordea, bere burua jotzeari utzi dio urteetan zehar auto-erregulaziorako garaturiko hainbat baliabideren barneratzea dela eta. Ildo honetatik, gurasoekin bilera sakona izan ostean honen esku-hartzea burutzeko eskola- familiaren arteko programa diseinatzea erabaki da. Eta noski, nire esku-lanak egitea egokitu zait. Astelehenetik igandera, Petrak bere burua kontralatze aldera puntu sitema moduko bat izango du eta jarrera positiboa izanez gero loreak eskuratuko ditu bere panelean txertatzeko. Horrela, aste amaieran X lore eskuratuz gero familia eta Petraren artean adosturiko saria izanen du. Metodo hau ez al zaizue ezaguna egiten? Bai, aztatu duzue! Orientatzaileak Petren gurasoei proposaturiko esku-hartzea puntu sistema baten gauzatzea izan da, sari bidezko programa konduktuala alegia. Konduktisten taktika haurren nahia eta beharrak estimuluen bidez kontrolatzea da. Haurrak aurretik definitutako bidean zehar ibiltzen bada oparia ematea proposatzen dute, bidetik aterata, aldiz, zigorra ezartzea. Opariak eta zigorrak ondo edo gaizki egindako ekintzarekin erlazioa izan ohi dira eta horregatik klasean giro zehatz batera moldatzeko teknika honek ez ditu haren xedeak betetzen: Haurrak ez ditu betebeharrak egiten edo bizikidetza aproposa eramaten bere beharrak edo nahiak direlako, kanpoko opari bat lortzeko edo zigor desatzegina saihesteko baizik. Konduktisten metodoa behin eta berriz aplikatuz kanpoko estimuluen beharra duten haurrak hezten dira, etorkizunean arauak (arau sozialak, gizalegeak, trafiko legeak, talde konpromezua etab.) goiko gainbegiratzerik gabe eta etengabeko estimulatzerik gabe beteko ez dituztenak, arauen barneraketan alienazio bat egon delako, ekintzak kanpo estimuluengatik egiten direlako, ez barne behar eta betebeharrengatik. Baina, hau al da XXI. Mendeko eskolak jarraitu beharreko esku-hartze metodologia? Zergatik erabiltzen da hau Iñigo Aritzako TG gelan eta ez beste zerbait? Tira erraza da pedagogia konduktualaren alde edo kontra kokatzea. Honek ez du alderdi emozionala lantzen, jarreran zentraturiko psikoterapia hutsa da. baina haur bakoitzari metodo ezberdinak baliagarri zaizkio eta HPB dituzten ikasleengan, halako metodologiak bere fruituak eman ohi ditu. Gauzak horrela puntu sistema alboratu eta konduktisomoaren kontra sutsuki azaldu beharrean, ezinbestekoa deritzot ikaslea bera eta honi baliagarri izan dakizkiokeen baliabide ezberdinak mahai gaineratu eta hautaketa egitea.
  • 6. ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 5.astea Kasu honetan, Petrari, puntu sistema bezalako baliabideek asko laguntzen dute. Autismoa duen heinean, haurrak, bere bizitza antolatzea beharrezkotzat du eta helburu konkretu batzuetarako oso baliagarria izaten zaio. Honen adibide garbia dugu bere buruaren kontra jotzearen jokabidea. Hala ere, esan beharra daukat puntu sistemak psicoterapiaz horniturik egon beharko litzatekeela uste dudala. Izan ere, horrela haurraren estimuluak erreprimitu baino ez ditugu egiten eta ez da haurrak barnean duena askatzen ezta honen inguruko hausnarketa konstruktiborik egiten ere. Egia esan, ni enaiz batere konduktista zalea, hare gehiago psikoanalisian sinesten dudala ere esatera ausartzen naiz baina batzuetan eta beti ere momentu, helburu eta epe zehatz batzuetarako baliagarria izan daitekeela onartu beharra daukat.