12.ASTEA. OTSAILAK 15/19
Hasi da azken astea, nire Iraurgi eskolako
azken astea. Oso aste lasaia izan da hau, ez dugu
gora bera handirik izan.
Zerbait aipatzekotan 6.mailako laguntza
gelako pare bat pasadizo izan dira. Hasteko nire IKT
ko proiektua gauzatu dut aste honetan, baina
honetaz beste batean hitz egingo dut sakonago.
Bestalde haur hauekin elkarrizketa interesgarri bat
izan dugula esango nuke. Neskato batek, hilerokoa
jaitsi zaiola aipatu du klasean eta honekin mutilak
diren haurrak urduri edo lotsatuta jarri dira bat
batean, honen harira PTak eta nik aprobetxatu egin
dugu sexuaz, haurrak nondik datozen, hilekoaz … Hitz
egiteko haurrekin. 6.mailan daudela kontutan hartuta
eta beraietako gehienak DBHn egon behar zutela
kontutan izanda, gai hauek puri-purian egoten direla
jakinekoa da. Beraz haur hauekin hitz egiten hasi gara
ea beraiek gai hauen inguruan dakitenaz jakiteko. Egia
esan batzuen bazekiten zerbait sexuaren inguruan edo
hilekoaren inguruan, baina musulmanak diren haurrak
oso itxiak egon dira eta ez zekiten haurrak nondik
zetozen esaten . Honek zer esan asko eman digu
PTari eta niri, beraz etxean galdetzeko agindua eman
die PTak. Eta datorren astean guztiaz hitz egingo
dutela esan die haurrei.
Honetaz gain, aipatzekoa da haurrak galdezka
jardun zaizkidala ea nora noan? zer egin behar dudan
orain? nori lagundu behar diodan Donostian?...
Honelako hainbat galdera egin dizkidate. Nire
erantzuna unibertsitatera joan behar dudala esatean,
aurpegi arraroarekin begiratu didate. Irakasleek ere
jardun dute gai horren inguruan hizketan eta PTak
esan dit asko botako duela nire laguntza faltan, izan
ere, haur bat baino gehiagok aurrerapen handia egin
omen du nire laguntza dela eta. Neuri ere pentsa
arazi dit azken aste honetan haur batzuekin hitz
egiten jardun naizenean, ea nola egingo duten lan
aurrerantzean aurrek eta ea ni egon naizen denboran
bezala aurrera egiteko gai izango ote diren beraien
kabuz edo behintzat nire laguntzarik gabe.
Honi lotuta, ostirala oso egun berezia izan
da. Izan ere, ikasle guztiak ni agurtzen jardun dira.
Hasteko 5.mailako Dominikarra den ikasleak, marrazki
bat eman dit, eskerrak emanez berarekin izan dudan
pazientzia eta berari lagundu izanagatik. Asko
gustatu zait berak eskerrak ematea eta nirekin ondo
sentitu den sentsazio hori transmititzea.
Honen ondoren, arratsaldeko lehenengo
orduan, 6. mailako ikasleek eta PT eta tutoreak
agurra egin didate guztiok berriketan egon gara eta
amaitzean eskerrak emanez gaztetxo guztiak gainera
etorri zaizkit besarkada handi bat ematera oso polita
izan da 6.mailako ikasleen agurra.
Azkenik 3. mailako haurrek beraien klasera
joateko esan zidaten arratsaldeko azken orduan.
Bertara iritsi naizenean guztiak gelan ezkutatuak
zeuden argiak itzalita, sartu naizenean guztiak
saltoka eta besarkatzera etorri zaizkit. Ondoren
dantzan eta jolasean ibili gara guztiok merienda bat
zela medio.
Hau guztiari gehitzeko, neure eskerrak
emateko tartea ere izan dut irakasleei eman didaten
tratuagatik. Izan ere ekipoko bat gehiago bezala
sentiarazi didate bertan. Oso esperientzia ona eta 12
aste oso interesgarri eta intentsuak bizi izan ditudala
esango dut amaitzeko.

12.astea

  • 1.
    12.ASTEA. OTSAILAK 15/19 Hasida azken astea, nire Iraurgi eskolako azken astea. Oso aste lasaia izan da hau, ez dugu gora bera handirik izan. Zerbait aipatzekotan 6.mailako laguntza gelako pare bat pasadizo izan dira. Hasteko nire IKT ko proiektua gauzatu dut aste honetan, baina honetaz beste batean hitz egingo dut sakonago. Bestalde haur hauekin elkarrizketa interesgarri bat izan dugula esango nuke. Neskato batek, hilerokoa jaitsi zaiola aipatu du klasean eta honekin mutilak diren haurrak urduri edo lotsatuta jarri dira bat batean, honen harira PTak eta nik aprobetxatu egin dugu sexuaz, haurrak nondik datozen, hilekoaz … Hitz egiteko haurrekin. 6.mailan daudela kontutan hartuta eta beraietako gehienak DBHn egon behar zutela kontutan izanda, gai hauek puri-purian egoten direla jakinekoa da. Beraz haur hauekin hitz egiten hasi gara ea beraiek gai hauen inguruan dakitenaz jakiteko. Egia esan batzuen bazekiten zerbait sexuaren inguruan edo hilekoaren inguruan, baina musulmanak diren haurrak oso itxiak egon dira eta ez zekiten haurrak nondik zetozen esaten . Honek zer esan asko eman digu PTari eta niri, beraz etxean galdetzeko agindua eman die PTak. Eta datorren astean guztiaz hitz egingo dutela esan die haurrei.
  • 2.
    Honetaz gain, aipatzekoada haurrak galdezka jardun zaizkidala ea nora noan? zer egin behar dudan orain? nori lagundu behar diodan Donostian?... Honelako hainbat galdera egin dizkidate. Nire erantzuna unibertsitatera joan behar dudala esatean, aurpegi arraroarekin begiratu didate. Irakasleek ere jardun dute gai horren inguruan hizketan eta PTak esan dit asko botako duela nire laguntza faltan, izan ere, haur bat baino gehiagok aurrerapen handia egin omen du nire laguntza dela eta. Neuri ere pentsa arazi dit azken aste honetan haur batzuekin hitz egiten jardun naizenean, ea nola egingo duten lan aurrerantzean aurrek eta ea ni egon naizen denboran bezala aurrera egiteko gai izango ote diren beraien kabuz edo behintzat nire laguntzarik gabe. Honi lotuta, ostirala oso egun berezia izan da. Izan ere, ikasle guztiak ni agurtzen jardun dira. Hasteko 5.mailako Dominikarra den ikasleak, marrazki bat eman dit, eskerrak emanez berarekin izan dudan pazientzia eta berari lagundu izanagatik. Asko gustatu zait berak eskerrak ematea eta nirekin ondo sentitu den sentsazio hori transmititzea. Honen ondoren, arratsaldeko lehenengo orduan, 6. mailako ikasleek eta PT eta tutoreak agurra egin didate guztiok berriketan egon gara eta amaitzean eskerrak emanez gaztetxo guztiak gainera
  • 3.
    etorri zaizkit besarkadahandi bat ematera oso polita izan da 6.mailako ikasleen agurra. Azkenik 3. mailako haurrek beraien klasera joateko esan zidaten arratsaldeko azken orduan. Bertara iritsi naizenean guztiak gelan ezkutatuak zeuden argiak itzalita, sartu naizenean guztiak saltoka eta besarkatzera etorri zaizkit. Ondoren dantzan eta jolasean ibili gara guztiok merienda bat zela medio. Hau guztiari gehitzeko, neure eskerrak emateko tartea ere izan dut irakasleei eman didaten tratuagatik. Izan ere ekipoko bat gehiago bezala sentiarazi didate bertan. Oso esperientzia ona eta 12 aste oso interesgarri eta intentsuak bizi izan ditudala esango dut amaitzeko.