EGUNEROKOA. AZAROA
0
EGUNEROKOA. AZAROA
0
AZAROAK 16, Astelehena
Sei urteren ostean ikastolara
bueltatu naiz; oraingoan ordea, beste
paper batekin, ikasle izatetik irakasle
izatera pasa bainaiz. Lehen hanka
ikastolaren langatik pasa orduko, eraikina
berriro ikusi eta oroitzapen ugari etorri
zaizkit burura: gaztaroko lagunak eta
haiekin igarotako momentu ahaztezinak,
irakasle ezberdinekin bizi eta ikasitakoa,
argitxo, jaialdia, ikasbidaia, Jul kanpaina,
atsedenaldiak, jantokia, herri kirolak,
pilota txapelketak, ikastolaren eguna…
Sentsazio eta oroitzapen ugari sartu eta
atera dira nire gorputzetik langa pasa
eta eraikinera sartu naizen denbora
laburrean.
Behin barrura sartu eta pasillotik
hainbat irakasle ohirekin elkartu naiz,
batzuek bazekiten etortzekoa nintzela
eta nire presentzia ez zaie arraroa egin.
Beste batzuek ordea “galduta” neukaten
jada eta harridura aurpegi positiboak
ikusi ditut euren aurpegietan. Aurpegi
berriak ere ikusi ditut baita hauek
ezagutzeko aukera izan ere. Hala ere,
nire tutorea aski ezaguna dut, ikastolan
lanean hasi berri den altsasuarra da,
irakaskuntzan esperientzia handirik ez
duena baina tira, gogoz heldu dio kurtso
berri honi eta berarekin zein ikastolako
gainontzeko irakasleekin ahalik eta gehien
ikasi eta hausnartuko dudalakoan nago.
Lehen eguna izan da gaurkoa eta
ez naiz asko bustiko, gauza batzuk
aldatu direla dirudi, beste batzuk berdin
jarraitzen dutenaren sentsazioa
daukat baina tira, aurre-ideiak, bizipenak
eta emozioak kontrolatzea zaila egingo
bazait ere hilabeteetan zehar joango naiz
lehen eta oraingo eskolaren
ezberdintasunak aztertzen, hausnartzen
eta baloratzen. Hori bai, gaurko eguna
itxi aurretik, testuinguruan kokatzeko
egokituriko rolaren deskribapen labur eta
ahalik eta objektiboena egingo dut,
oraindik honek buelta asko eman
baititzake. Orokorrean eta
zuzendariarekin adostutakoaren arabera,
Eider izango da nire tutorea eta beraren
klaseetan igaroko ditut ordu gehienak.
Nire gela beraz, LH 6. Maila izango da
nahiz eta astean bi egunetan mendiko
ikastolatik herriko haur hezkuntzako
eraikinera jaitsi eta ingelerako saioetan
parte hartuko dudan. Horrez gain,
Heziketa Berezian nire formakuntza
zabaltze aldera ikastolako
Orientatzailearekin igaroko ditut asteko
ordu batzuk (ordaindik zehazteke)baita
trantsizio gela ezagutzeko aukera izan
ere. Hala eta guztiz ere, nire interes
eta GRALaren norabidearen arabera, nire
praktikaldietan interes eta garrantzi
berezia izango dute IKTen erabilerak eta
HPB dituzten haurren erantzunak.
EGUNEROKOA. AZAROA
1
AZAROAK 17, Asteartea
Gaurkoan, praktikaldiaren bigarren
egunean atzo deskribatu ez nuen taldeaz
arituko naiz. 6 mailako neska-mutilez
alegia. Batzuk bistaz ezagutzen nituen,
beste batzuen aurpegiak ordea berriak
ziren baina beno, bi egunetan gehienen
izenekin gelditu naiz (eskerrak agenda
mahai gainean izaten duten eta izenak
bertan agertzen diren). 26 haurrez
osaturiko taldea da, irakasleen arabera
nahiko mugitua dena baina orokorrean
giro polita daukate. Hizlari xamarrak dira
eta Altsasuko herrian bizitzeko nahiko
euskaldunak direla esango nuke. Hala
ere, honen atzetik ikastolak ikasle
euskaldunak hezteko egiten duen papera
dagoela esango nuke, euskara kanpainak
egiten dira eta euskararen erabileraren
inguruko erregistro eta ebaluazioa
burutzen dute egunero.
Bi egun hauetan, begirada
objetkibo eta kanpoko bat egitetik
haratago haurrekin hitz egin, lan egin
eta hainbat hizketa elkarbanatzeko
aukera izan dut. Interes handia piztu
dute nirekiko eta galderaz josi naute
baita komentarioez ere. Gainera,
Pentazitate proiektuaren baitan
(aurrerago jardungo naiz proiektu honen
inguruan) identitatearen eraikuntzari
ematen zaion garrantziari jarraiki ariketa
oso interesgarri bat egin dute. Honen
helburua bakoitzak bere autoerretratua
egitea zen eta horretarako, kolax,
marrazki eta hitzen bidez euren gustu
eta interesak islatu behar zituzten. Lan
oso txukun eta sortzaileak aurkitu ditut,
elementu guztien arteko harreman garbi
eta originala erakusten zutenak baina
baita gogo handirik gabe euren erretratu
soila jarri dutenak. Ildo honetatik,
tutoreak argi esan die batzuen lanak ez
zuela balio, ez gaizki marraztuta
zeudelako edota argazkiek ez zutelako
balio baizik eta euren burua osotasunean
islatzen ez dutelako. Horrela, batzuei
etxeko lan gisa erretratua hobetzeko
eskatu zaie, ikus dezagun zer ekartzen
duten hurrengoan! Amaitzeko, hona
hemen egindako pare bat adibide original:
EGUNEROKOA. AZAROA
2
AZAROAK 18, Asteazkena
Gaurkoan ordubete baino ez dugu
igaro ikasgelan IKASPILOTA izan
baitugu. Baina, zer da ikaspilota
delako hori? Bada Iñigo Aritza
ikastolak 15 urte daramatza (nik
ere parte hartu nuen nire garaian)
Etxarri-Aranatz eta Irurtzungo
ikastetxeekin elkarlanean eta ikasleen
arteko harremana sustatuz. Ildo
horretatik urtero, 6. Mailako ikasleek
Heziketa Fisikoan euskal pilota lantzen
dute eta abendu aldera herri
ezberdinetako ikasleak batu eta pilota
jolas gisa izanik elkar ezagutu eta
elkarrekin jolasten dute.
Bertan txoko ezberdinak
egiten dituzte eta haurrek, herri
ezberdinetakoekin nahastuta, txoko
ezberdinetan jolasten dira (puntua,
goitik behera, elkarrekin jolastuz, zesta
punta). Honek, zalantzarik gabe haurren
osasuna eta euskal kulturarekiko
atxikimendua sustatzeaz gainera
harreman berriak egiteko aukera ematen
die.
Gaur beraz, denek primeran pasa
dutela esango nuke, nahiz eta batzuei
pilota gustatu ez arren, lagun berriak
egin dituzte eta irakasleen arabera,
aurten (beste urteren batean istiluak
sortu dira ikastetxeen artean) giro oso
polita egon da eta aniztasunez bete
dugu Altsasuko Burunda pilotalekua zein
ikastolakoa. Gainera, aipatzekoa da gaur
LH 6. Mailako Aimarrek (autismoduna)
jarduera guztietan parte hartu duela eta
orokorrean gela arruntean egoten ez den
arren gaur primeran moldatu da
gainontzeko kideekin. Bere zaintzailea
guztiz harrituta zegoen izandako
jarrerarekin! Agian ordu gehiago pasa
beharko lituzke gainontzekoekin, ikusita
gaur gertatutakoa… baina tira, oraindik
ez dut haurra ondo ezagutzen eta
integrazio minimoa duela esango nuke.
Ea aukera dudan Aimar hobeto ezagutu
eta bere egunerokotasunaz hausnartzeko!
EGUNEROKOA. AZAROA
3
AZAROAK 19, Osteguna
Gaur bigarren eguna izan da
Txiokako haur eskolara jeitsi naizena.
Izan ere, ikastola bi eraikinetan banatuta
dago (herrian eta mendialdean) eta nire
tutoreak HHko hiru mailatan ingelerako
saioak ematen ditu.
Aukera paregabea
iruditu zitzaidan HHn ingelera nola
lantzen duten ikustea eta bertara joan
nintzen asteartean eta baita gaur ere.
Egia esan, lehen egunean guztiz
harrituta gelditu nintzen aurrera
eramandako dinamikarekin. Ondoren
Eiderrekin ingelerako saioen antolaketaz…
hitz egiteko astia izan dut eta egia esan
erronka handia iruditzen zait 3
urteetatik ingelera ematen hastea.
Antza ikastola Eleanitz deituriko
proiektuan murgilduta dago eta honen
inguruan informatu eta klasean
ikusitakoaren justifikazioa topatu dut.
Bertan ere Eiderrek istorioak kontatu
eta dinamika parte hartzaile horiek
aurrera eramateko materiala topatu dut
baita honen nondik norakoak azaltzen
dituzten zenbait artikulu interesgarri
ere:
 http://www.eleanitz.org/public/Prim
ary2_SP/stories
 http://jakintza.net/wp-
content/uploads/2009/01/aurkezpen
a.pdf
Egia esan, klase hauetara joateak
ikastolen elkarteak martxan jarritako
Eleanitz proiektuaren nondik norakoak
testuinguruan bistaratzeko aukera eman
dit eta harrituta gelditu naiz ikasleek
emandako erantzunaz. Lehen egunean
ezin nuen sinetsi haurrek nola imitatzen
zuten Eiderrek zioen guztia eta nola
ulertu eta primeran ahoskatzen zuten.
Gainera, erabilitako istorioak guztiz
egokiak iruditu zitzaizkidan, ikasle-
irakasleen arteko uneoroko elkartrukea
eskatzen baitzuen. Ikustekoa izan zen
haurrek nola zeukaten barneratuta
ingeleraz hitz egitearena eta nola
sartzen ziren istorioetako paperetan,
txikienetatik hasi eta nagusienetaraino.
EGUNEROKOA. AZAROA
4
AZAROAK 20, ostirala
Ikastolako egunaz idazten hasi
banaiz ere, dena ezabatu eta
arratsaldean egondako “monologo” batez
jardungo naiz, hein handi batean
ikasleekin eta egungo botere
harremanekin izugarrizko zerikusia baitu.
Gaur arratsaldean, Altsasuko
Bilgune Feministak antolaturiko “no solo
duelen los golpes” monologora joateko
aukera izan dut eta bi ordu luzeetan
gauza asko pasa dira nire barrentik.
Esango nuke hainbeste sentiarazi didan
antzezlana izan dela eta ez naiz bakarra
izan, ikusleon gehiengo bat emozionatu
eta guzti egin gara eta benetan, ezin
nuen gaurko eguna honen inguruko
hausnarketa bat egin gabe amaitu.
Baina, zer
kontatu digu Pamela Palencianok bere
hizketa hortan? Bada Pamelak bere
monologoaren bidez maitasun
erromantikoaren gezurra argitara atera
digu baita zeinu matxisten lehen
adibideak detektatzeko laguntza eman
ere. Hau guztia bere esperientzia
propioa kontatzen, bere haurtzaroan 12-
18 urte bitartean bere mutilaren aldeko
erasoak antzeztuz eta egungo errealitate
heteropatriarkatuaren zainuak mahai
gainean jarriz. Adibide oso errealak jarri
ditu, asko guztiz gertukoak egin zaizkit
baina ez soilik neri, bertan geunden
neska-mutil guztioi baizik. Gogorra izan
da esan duen guztia, botere harreman
sexistez egituraturiko gizartean
emakumeok zapalduak jarraitzen dugu
baina Pamelak eginiko salaketak
hausnarketara eraman nau.
Salaketaren bidez bertan
geundenoi barruak astindu dizkigu eta
halako antzezlanak ikastetxe
ezberdinetan egiten 11 urte daramatzala
esan digu. Txalotzekoa benetan egiten
ari den lana!
Mugimendu feministak egindako
lanaren bidez genero ezberdintasunak
gutxitzen doaz baina oraindik estereotipo
feminino eta maskulinoak guztiz
erroturik daude bai ikastetxean eta baita
gizartean ere. Beraz halako formakuntza
informal edo erakargarriak hezkuntza
arlora eramatea beharrezkoa dela
deritzot. Altsasuko Gure Etxean
geundenoi iritsi zaigun bezala
ikastetxeetako gazte eta nerabeei
iritsiko zaielakoan nago eta honek euren
gaztaroko jarrera eta pentsamenduetan
eragin zuzen eta positiboa izan dezakeela
uste dut.
https://www.youtube.com/watch
?v=6y4UJDyegfU
https://www.youtube.com/watch
?v=H4GHocbPVkQ

Egunerokoa.1.astea

  • 1.
  • 2.
    EGUNEROKOA. AZAROA 0 AZAROAK 16,Astelehena Sei urteren ostean ikastolara bueltatu naiz; oraingoan ordea, beste paper batekin, ikasle izatetik irakasle izatera pasa bainaiz. Lehen hanka ikastolaren langatik pasa orduko, eraikina berriro ikusi eta oroitzapen ugari etorri zaizkit burura: gaztaroko lagunak eta haiekin igarotako momentu ahaztezinak, irakasle ezberdinekin bizi eta ikasitakoa, argitxo, jaialdia, ikasbidaia, Jul kanpaina, atsedenaldiak, jantokia, herri kirolak, pilota txapelketak, ikastolaren eguna… Sentsazio eta oroitzapen ugari sartu eta atera dira nire gorputzetik langa pasa eta eraikinera sartu naizen denbora laburrean. Behin barrura sartu eta pasillotik hainbat irakasle ohirekin elkartu naiz, batzuek bazekiten etortzekoa nintzela eta nire presentzia ez zaie arraroa egin. Beste batzuek ordea “galduta” neukaten jada eta harridura aurpegi positiboak ikusi ditut euren aurpegietan. Aurpegi berriak ere ikusi ditut baita hauek ezagutzeko aukera izan ere. Hala ere, nire tutorea aski ezaguna dut, ikastolan lanean hasi berri den altsasuarra da, irakaskuntzan esperientzia handirik ez duena baina tira, gogoz heldu dio kurtso berri honi eta berarekin zein ikastolako gainontzeko irakasleekin ahalik eta gehien ikasi eta hausnartuko dudalakoan nago. Lehen eguna izan da gaurkoa eta ez naiz asko bustiko, gauza batzuk aldatu direla dirudi, beste batzuk berdin jarraitzen dutenaren sentsazioa daukat baina tira, aurre-ideiak, bizipenak eta emozioak kontrolatzea zaila egingo bazait ere hilabeteetan zehar joango naiz lehen eta oraingo eskolaren ezberdintasunak aztertzen, hausnartzen eta baloratzen. Hori bai, gaurko eguna itxi aurretik, testuinguruan kokatzeko egokituriko rolaren deskribapen labur eta ahalik eta objektiboena egingo dut, oraindik honek buelta asko eman baititzake. Orokorrean eta zuzendariarekin adostutakoaren arabera, Eider izango da nire tutorea eta beraren klaseetan igaroko ditut ordu gehienak. Nire gela beraz, LH 6. Maila izango da nahiz eta astean bi egunetan mendiko ikastolatik herriko haur hezkuntzako eraikinera jaitsi eta ingelerako saioetan parte hartuko dudan. Horrez gain, Heziketa Berezian nire formakuntza zabaltze aldera ikastolako Orientatzailearekin igaroko ditut asteko ordu batzuk (ordaindik zehazteke)baita trantsizio gela ezagutzeko aukera izan ere. Hala eta guztiz ere, nire interes eta GRALaren norabidearen arabera, nire praktikaldietan interes eta garrantzi berezia izango dute IKTen erabilerak eta HPB dituzten haurren erantzunak.
  • 3.
    EGUNEROKOA. AZAROA 1 AZAROAK 17,Asteartea Gaurkoan, praktikaldiaren bigarren egunean atzo deskribatu ez nuen taldeaz arituko naiz. 6 mailako neska-mutilez alegia. Batzuk bistaz ezagutzen nituen, beste batzuen aurpegiak ordea berriak ziren baina beno, bi egunetan gehienen izenekin gelditu naiz (eskerrak agenda mahai gainean izaten duten eta izenak bertan agertzen diren). 26 haurrez osaturiko taldea da, irakasleen arabera nahiko mugitua dena baina orokorrean giro polita daukate. Hizlari xamarrak dira eta Altsasuko herrian bizitzeko nahiko euskaldunak direla esango nuke. Hala ere, honen atzetik ikastolak ikasle euskaldunak hezteko egiten duen papera dagoela esango nuke, euskara kanpainak egiten dira eta euskararen erabileraren inguruko erregistro eta ebaluazioa burutzen dute egunero. Bi egun hauetan, begirada objetkibo eta kanpoko bat egitetik haratago haurrekin hitz egin, lan egin eta hainbat hizketa elkarbanatzeko aukera izan dut. Interes handia piztu dute nirekiko eta galderaz josi naute baita komentarioez ere. Gainera, Pentazitate proiektuaren baitan (aurrerago jardungo naiz proiektu honen inguruan) identitatearen eraikuntzari ematen zaion garrantziari jarraiki ariketa oso interesgarri bat egin dute. Honen helburua bakoitzak bere autoerretratua egitea zen eta horretarako, kolax, marrazki eta hitzen bidez euren gustu eta interesak islatu behar zituzten. Lan oso txukun eta sortzaileak aurkitu ditut, elementu guztien arteko harreman garbi eta originala erakusten zutenak baina baita gogo handirik gabe euren erretratu soila jarri dutenak. Ildo honetatik, tutoreak argi esan die batzuen lanak ez zuela balio, ez gaizki marraztuta zeudelako edota argazkiek ez zutelako balio baizik eta euren burua osotasunean islatzen ez dutelako. Horrela, batzuei etxeko lan gisa erretratua hobetzeko eskatu zaie, ikus dezagun zer ekartzen duten hurrengoan! Amaitzeko, hona hemen egindako pare bat adibide original:
  • 4.
    EGUNEROKOA. AZAROA 2 AZAROAK 18,Asteazkena Gaurkoan ordubete baino ez dugu igaro ikasgelan IKASPILOTA izan baitugu. Baina, zer da ikaspilota delako hori? Bada Iñigo Aritza ikastolak 15 urte daramatza (nik ere parte hartu nuen nire garaian) Etxarri-Aranatz eta Irurtzungo ikastetxeekin elkarlanean eta ikasleen arteko harremana sustatuz. Ildo horretatik urtero, 6. Mailako ikasleek Heziketa Fisikoan euskal pilota lantzen dute eta abendu aldera herri ezberdinetako ikasleak batu eta pilota jolas gisa izanik elkar ezagutu eta elkarrekin jolasten dute. Bertan txoko ezberdinak egiten dituzte eta haurrek, herri ezberdinetakoekin nahastuta, txoko ezberdinetan jolasten dira (puntua, goitik behera, elkarrekin jolastuz, zesta punta). Honek, zalantzarik gabe haurren osasuna eta euskal kulturarekiko atxikimendua sustatzeaz gainera harreman berriak egiteko aukera ematen die. Gaur beraz, denek primeran pasa dutela esango nuke, nahiz eta batzuei pilota gustatu ez arren, lagun berriak egin dituzte eta irakasleen arabera, aurten (beste urteren batean istiluak sortu dira ikastetxeen artean) giro oso polita egon da eta aniztasunez bete dugu Altsasuko Burunda pilotalekua zein ikastolakoa. Gainera, aipatzekoa da gaur LH 6. Mailako Aimarrek (autismoduna) jarduera guztietan parte hartu duela eta orokorrean gela arruntean egoten ez den arren gaur primeran moldatu da gainontzeko kideekin. Bere zaintzailea guztiz harrituta zegoen izandako jarrerarekin! Agian ordu gehiago pasa beharko lituzke gainontzekoekin, ikusita gaur gertatutakoa… baina tira, oraindik ez dut haurra ondo ezagutzen eta integrazio minimoa duela esango nuke. Ea aukera dudan Aimar hobeto ezagutu eta bere egunerokotasunaz hausnartzeko!
  • 5.
    EGUNEROKOA. AZAROA 3 AZAROAK 19,Osteguna Gaur bigarren eguna izan da Txiokako haur eskolara jeitsi naizena. Izan ere, ikastola bi eraikinetan banatuta dago (herrian eta mendialdean) eta nire tutoreak HHko hiru mailatan ingelerako saioak ematen ditu. Aukera paregabea iruditu zitzaidan HHn ingelera nola lantzen duten ikustea eta bertara joan nintzen asteartean eta baita gaur ere. Egia esan, lehen egunean guztiz harrituta gelditu nintzen aurrera eramandako dinamikarekin. Ondoren Eiderrekin ingelerako saioen antolaketaz… hitz egiteko astia izan dut eta egia esan erronka handia iruditzen zait 3 urteetatik ingelera ematen hastea. Antza ikastola Eleanitz deituriko proiektuan murgilduta dago eta honen inguruan informatu eta klasean ikusitakoaren justifikazioa topatu dut. Bertan ere Eiderrek istorioak kontatu eta dinamika parte hartzaile horiek aurrera eramateko materiala topatu dut baita honen nondik norakoak azaltzen dituzten zenbait artikulu interesgarri ere:  http://www.eleanitz.org/public/Prim ary2_SP/stories  http://jakintza.net/wp- content/uploads/2009/01/aurkezpen a.pdf Egia esan, klase hauetara joateak ikastolen elkarteak martxan jarritako Eleanitz proiektuaren nondik norakoak testuinguruan bistaratzeko aukera eman dit eta harrituta gelditu naiz ikasleek emandako erantzunaz. Lehen egunean ezin nuen sinetsi haurrek nola imitatzen zuten Eiderrek zioen guztia eta nola ulertu eta primeran ahoskatzen zuten. Gainera, erabilitako istorioak guztiz egokiak iruditu zitzaizkidan, ikasle- irakasleen arteko uneoroko elkartrukea eskatzen baitzuen. Ikustekoa izan zen haurrek nola zeukaten barneratuta ingeleraz hitz egitearena eta nola sartzen ziren istorioetako paperetan, txikienetatik hasi eta nagusienetaraino.
  • 6.
    EGUNEROKOA. AZAROA 4 AZAROAK 20,ostirala Ikastolako egunaz idazten hasi banaiz ere, dena ezabatu eta arratsaldean egondako “monologo” batez jardungo naiz, hein handi batean ikasleekin eta egungo botere harremanekin izugarrizko zerikusia baitu. Gaur arratsaldean, Altsasuko Bilgune Feministak antolaturiko “no solo duelen los golpes” monologora joateko aukera izan dut eta bi ordu luzeetan gauza asko pasa dira nire barrentik. Esango nuke hainbeste sentiarazi didan antzezlana izan dela eta ez naiz bakarra izan, ikusleon gehiengo bat emozionatu eta guzti egin gara eta benetan, ezin nuen gaurko eguna honen inguruko hausnarketa bat egin gabe amaitu. Baina, zer kontatu digu Pamela Palencianok bere hizketa hortan? Bada Pamelak bere monologoaren bidez maitasun erromantikoaren gezurra argitara atera digu baita zeinu matxisten lehen adibideak detektatzeko laguntza eman ere. Hau guztia bere esperientzia propioa kontatzen, bere haurtzaroan 12- 18 urte bitartean bere mutilaren aldeko erasoak antzeztuz eta egungo errealitate heteropatriarkatuaren zainuak mahai gainean jarriz. Adibide oso errealak jarri ditu, asko guztiz gertukoak egin zaizkit baina ez soilik neri, bertan geunden neska-mutil guztioi baizik. Gogorra izan da esan duen guztia, botere harreman sexistez egituraturiko gizartean emakumeok zapalduak jarraitzen dugu baina Pamelak eginiko salaketak hausnarketara eraman nau. Salaketaren bidez bertan geundenoi barruak astindu dizkigu eta halako antzezlanak ikastetxe ezberdinetan egiten 11 urte daramatzala esan digu. Txalotzekoa benetan egiten ari den lana! Mugimendu feministak egindako lanaren bidez genero ezberdintasunak gutxitzen doaz baina oraindik estereotipo feminino eta maskulinoak guztiz erroturik daude bai ikastetxean eta baita gizartean ere. Beraz halako formakuntza informal edo erakargarriak hezkuntza arlora eramatea beharrezkoa dela deritzot. Altsasuko Gure Etxean geundenoi iritsi zaigun bezala ikastetxeetako gazte eta nerabeei iritsiko zaielakoan nago eta honek euren gaztaroko jarrera eta pentsamenduetan eragin zuzen eta positiboa izan dezakeela uste dut. https://www.youtube.com/watch ?v=6y4UJDyegfU https://www.youtube.com/watch ?v=H4GHocbPVkQ