SlideShare a Scribd company logo
1
PRAKTIKA ONA
Testuingurua
Gure eskola Gipuzkoako herri txiki batean kokatuta dago, eta Eskola Txikien
elkarteko bat da. Eskola Txikia denez, Lehen Hezkuntzako ikasleak zikloka banatuta
daude, hau da, lehenengo eta bigarren mailako ikasleek lehenengo zikloa osatzen
dute, hirugarren eta laugarrengoen bigarren zikloa eta bosgarren eta seigarren
mailakoek aldiz hirugarrena.
Proiektu hau, hirugarren zikloko ikasleekin landuko dugu, baina proiektuaren
amaieran ikasleen elkarlana bultzatzeko bigarren ziklokoei azalduko die eurek
egindako lana.
-Gaia: Lehen sorospenak
-Maila: Lehen Hezkuntzako 3.zikloa (5-6.mailak)
-Iraupena: 3 aste
-Gertakizun esanguratsua: Ostegun batean, ikasle bateri atake epileptikoak eman
dio bat batean ikasgelan, eskerrak irakasleak sorospen ikastaro bat jasoa zeukan,
eta egoera kontrolatu ahal izan du anbulantzia etorri aurretik.
Gertakizun hau igaro ondoren ikasleak pentsakor geratu dira eta gai hau landu
beharrekoa dela pentsatu dute. Hori dela eta proiektu bat abian jartzea pentsatu
dugu.
-Gertakizunaren inguruan hitz egin: Lehenik eta behin gelako tutoreak tarte bat
hartuko du ikasleekin gertakizunari buruz hitz egiteko, tutoretza ordua izango da
ordu hori. Hartutako tarte horretan, irakasleak ikasleei galdera batzuk egingo dizkie.
Hala nola:
- Norbaitek konta dezake atzo gertatu zena?
- Nola sentitu zineten une horretan?
- Ikasgelan irakaslea egongo ez balitz zer egingo zenukete?
-Gai ikusten al zarete horrelako egoera bati inoren laguntza gabe aurre
egiteko?
2
Galderak egin ostean, irakasleak gertatutakoa sakonki kontatu die ikasleei.
Elkarrizketa horretan irakasleak galdera multzoaren bidez, ikasleek gai honi buruz
dituzten aurre ezagutzak biltzeko aukera izan du. Ezagutza urriak direla eta zerbait
egin behar dela pentsatu dute denen artean. Eta sorospenen inguruko proiektu bat
abian jartzea adostu dute. Horretarako, astelehenean “txoko zuria” sortzea pentsatu
dute, non, horrelako gertakizunekin zerikusia duten gauza zein esperientzia
pertsonal partekatuko dituzten.
-Proiektuaren helburua: Ikasleek lehen sorospenen inguruan informazioa jasotzea
eta horrelako egoeren aurrean nola jokatu behar duten ikastea. Horrez gain, IKT en
erabilpenaz baliatuko dira eskolako ikasle, guraso eta irakasle guztiek aste horietan
ikasleek lehen sorospenen inguruan jasotako informazio guztia partekatzeko.
Nora eta TXOKO TXURIA ERE BAI ETA ANTSIETATE ATAKEA
-Irakasgaietan landuko dena:
● Natura: Gorputzaren atalak, funtzionamendua… anatomia landu.
● Plastika: Badakigunez proiektua egiterako garaian IKT-en lanketa
ziurtatuta egongo dela, proiektua azaltzerako garaian Power Point edo
horren estiloko baliabideak erabili ordez, erakusketa moduko bat
egitea proposatuko zaie, plastikan ikasitako teknikak erabiliz.
● Soinketa: Prebentzioa landu. Lehen sorospenetan azaldutakoa
praktikan jarri.
● Euskera: Hiztegia landu gorputzaren inguruan eta liburuxka bat egin.
● Ikt: Proiektua azaltzeko aurkezpenerako hainbat baliabide erabiliko
dituzte:
○ https://classroom.google.com/h
Irakasleak material erabilgarria zintzilikatuko du eta
proiektuan zehar ikasitakoa zintzilikatzen joango dira eta azken
aurkezpena bertan zintzilikatuko dute ikaskideek ikusi ahal
izateko).
● Bestelakoak: Irteera bat egitea DYA edo gurutze gorrira.
METODOLOGIA ARDATZAK
Proiektua aurrera eramateko orduan, ondorengo metodologia ardatz hauetan
oinarrituko gara;
● Ikasketa esanguratsua, iraunkorra eta funtzionala izan dadin bideratuko
ditugu gure jarduerak, ikasleek bizi duten errealitatearekin lotura bilatuz.
Helburua, ikasleak ikasten duena egoera desberdinetan aplikatzen jakitea
izango da.
Esan bezala, proiektuari hasiera arrazoi konkretu bati esker eman diogu, eta
hau, gelan ezustean gertatutako “atake epileptikoa” litzateke. Beraz, proektua esan
3
daiteke errealitatearekin erabat lotuta dagoela. Gainera, euren esperientziatik abiatu
nahiean Txoko zurira euren familietan edo inguruan gertatutako gertaerak kontatzea
eskatuko diegu, nolabait gaia gertukoa eta errealitatearekin zerikusia duena izan
dadin.
● Ikaskuntza bermatzeko, ikasleen interesgune orokorretatik abiatuko gara, beti
ere teoria modu praktikoan landuz eta biak uztartuz. Bakoitzaren
esperientziak eta bizipenak kontuan hartuz.
Lehenik eta behin, proiektua modu teorikoan landuko da, irakasleak proiektua
aurkeztuko die eta ondoren aurkezpenekin hasiko dira. Behin hau eginda praktikari
ekingo diogu, batetik Dya-ko zentro batera joango gara, eta bestetik, espezialistak
gure eskolara etorriko dira modu teorikoan ikasitakoa tailerren bidez praktikara
eraman ahal izateko.
● Berdinen arteko elkarreragina ikaskuntza-estrategia gisa bultzatzen dugu
gure proiektuaren bidez, banakako zein talde lana ahaztu gabe.
Esan bezala, proiektuari amaiera emateko, eskolako ikasle zaharrenek
gazteagoei “Videoscribe” bidez egindako bideoa aurkeztuko die, eta proiektua
lantzean egindakoaz hausnarketa bat. Beraz, aukera bikaina izango da, berdinen
artean, hau da, ikasleen artean ikasi ahal izateko. Honez gain, aurkezpenen garaian
ere landuko da metodologia ardatz hau, talde bakoitzak gai ezberdina izango
duenez, bakoitzak berea azaldu beharko baitie beste ikasgelako kideei.
● Hezitzailea ikaslearen bidelagun izango da ikaskuntza-irakaskuntza
prozesuan, unean uneko papera betez: dinamizatzaile, aholkulari, gidari …
Irakaslearen papera proiektuan aholkulariarena edo laguntzailearena izango
da, ikasleek euren artean egin beharko dute lana informazioa bilatzetik hasi eta gaia
aurkezteko gai izatera arte. Eta prozesu honetan, irakasleak zalantzak argitu,
lagundu, bideratu… egingo du.
● Askotariko baliabide didaktikoak erabiltzen ditugu ingurunean ditugun aukerak
aprobetxatuz: gurasoak, lagunak, pertsonaia ospetsuak, gai konkretuei
lotutako ekintzak eta irteerak …
Proiektua irekia izango da, batetik, ikasleek txoko zurira euren familiako
anekdota, gertaera, objektu, joko, liburu… ekarriko dituzte. Hala, familien parte
hartzea bultzatzen delako, aurrez etxean klasera ekarri beharrekoa nolabait landu
beharko dutelako. Honez gain, ikasleek irteera bat egingo dute Dya-ko zentrora,
beraz eskolaz kanpoko jarduera bat izango da eta eskola kanpoarekin lotzeko
baliagarria izango da. Gainera, ikasleek proiektua amaitzean beste ikasgeletako
euren kideei azalduko die eta, honek lagunen artean informazioa trukatzeko balio
izango die.
4
● IKT-ak eguneroko jardunean tresna teknologiko eta baliabide digitalen
bitartez landuko ditugu.
Proiektuaren ardatzetako bat, aurkezpena prestatzea izango denez, ikasleek
IKT-ak erabili beharko dituzte, honetarako programa berri bat aurkeztuk diegu, hau
da, “VIdeoScribe”, euren IKT baliabideak anitzagoak izan daitezen, baliabide
ezberdin eta berriak ezagutzeko.
-Proiektuaren planteamendua (asteka):
-1.Astea:
● Astelehena: Txoko zuria (gela barnean mahai batean kokatuta)
egongo da eta astelehen goizean lehenengo ordua horren inguruan
igaroko dugu. Txoko zuriko objektu zein esperientziak partekatu eta
aztertu ondoren, ikasleei gai hauen inguruko jakin-mina eta ezagutza
areagotuko zaie. Bigarren orduan, haurrak taldeka banatuko dira.
Kontutan izanik 20 ikasleko taldea dela, haurrak 4ko taldetan banatuko
dira eta talde bakoitzari gai bat ezarriko zaio: atake epileptikoa,
zauriak, antsietatea, bihotzekoa eta itotzea. Taldeka jarri ostean,
irakasleak proiektuaren nondik norakoa azalduko die ikasleei.
● Asteazkena eta ostirala: Bi egun hauetan, ikasleei euren
aurkezpenak prestatzeko denbora utziko zaie, lau saio izango dituzte.
Honetarako, ikastetxeak eskuragarri dituen ordenagailu eramangarriak
erabiltzeko aukera izango dute, bertako baliabideak erabiliz, esaterako,
irakasleak Classroom bidez, materiala eskainiko die.
ASTELEHENA ASTEARTEA ASTEAZKENA OSTEGUNA OSTIRALA
9:00-10:00 Euskera Ingurumena Matematika Ingelesa Musika
10:00-11:00 Matematika Gaztelania IKT Gaztelania Euskera
11:00-11:30 JOLAS DENBORA
5
11:30-12:30 Ingurumena Ingelesa Euskera Ingurumena Matematika
12:30- 14:00 BAZKALORDUA
14:00-15:00 Ingelesa Matematika Gaztelania Soinketa Tutoretza
15:00-16:00 Plastika IKT Musika Soinketa Plastika
-2.Astea:
● Astelehena:Aurkezpenekin jarraitu.
● Asteartea: Ikasleek aurreko klaseetan prestatutako aurkezpenak
klasedieei aurkezteko erabiliko dira astearteko saioak.
● Osteguna: Ostegunean, proiektua borobiltzeko irteera bat egingo dugu
alboko herrian dagoen Dya-ko zentru batera. Irteera honek egun osoko
iraupena izango du. Goizean 9:00tan eskolatik irtengo gara, eta
autobusez joango gara. Goiza esandako zentruan pasako dugu, eta
gero herrian bertan bazkaldu eta arratsaldeko saioak bertan igaro
ondoren, berriro ere autobusez bueltatuko gara eskolara.
ASTELEHENA ASTEARTEA ASTEAZKENA OSTEGUNA OSTIRALA
9:00-10:00 Euskera Ingurumena Matematika Ingelesa Musika
10:00-11:00 Matematika Gaztelania IKT Gaztelania Euskera
11:00-11:30 JOLAS DENBORA
11:30-12:30 Ingurumena Ingelesa Euskera Ingurumena Matematika
12:30- 14:00 BAZKALORDUA
14:00-15:00 Ingelesa Matematika Gaztelania Soinketa Tutoretza
15:00-16:00 Plastika IKT Musika Soinketa Plastika
-Hirugarren astea:
● Astelehena:Dya tailerrak
● Asteazkena: Eskolako ikaskideei tailerretan ikasitakoa era praktikoan
azalduko die 3.zikloko ikasleek.
6
Honetarako talde berdinetan banatuko dira (aurkezpenak egin dituzten
taldeetan), eta lehenengo ordua ikasi dutena antzezpen txikien bidez
aurkezteko prestatzen arituko dira. Ondoren, bigarren zikloko
ikasgelara joango dira eta ikaskideei teknika ezberdinak nola erabili
erakutsiko die esandako aurkezpen bidez.
● Ostirala: Bi aste hauetan ikasi dutenari buruz hausnarketa bat egingo
dute, eta izan dituzten sentsazioei buruz galde egingo diegu. Hala
nola, honako galdera hauetatik abiatuta:
○ Zer ikasi duzue? Baliagarria dela iruditzen zaizue?
○ Etorkizunean formakuntza gehiago jasoko zenukete?
○ Gai ikusten zarete egoera baten aurrean zirutasunez
laguntzeko?
○ Nola sentitu zarete aste hauetan zehar? Nolako sentsazioak
izan dituzue?
ASTELEHENA ASTEARTEA ASTEAZKENA OSTEGUNA OSTIRALA
9:00-10:00 Euskera Ingurumena Matematika Ingelesa Musika
10:00-11:00 Matematika Gaztelania IKT Gaztelania Euskera
11:00-11:30 JOLAS DENBORA
11:30-12:30 Ingurumena Ingelesa Euskera Ingurumena Matematika
12:30- 14:00 BAZKALORDUA
14:00-15:00 Ingelesa Matematika Gaztelania Soinketa Tutoretza
15:00-16:00 Plastika IKT Musika Soinketa Plastika
DYA, biziak salbatzen dituen abestia
https://www.youtube.com/watch?v=WHwQldhC9qs
Guk, adibide moduan, lehen sorospenetako gai bat aukeratu dugu: Itotzea.
Orain, lana aurrera eramateko eman ditugun urratsak azaltzera pasatuko gara, eta
ondoren emaitza jarriko dizuegu
7
Hemen ikusi daitekeenez, aukera asko eskaintzen ditu Videoscribe-ek. Aldiz,
gu oinarrizko gauzetan soilik zentratuko gara. Ikusi daitekeen bezala, programa
honetan Power Pint-aren antzera diapositibetan banatzen da. Orain, diapositiba
bakoitzean dauden aukerak azalduko dizkizuegu:
-Lehenik, testua gehitzeko “T”-ari emango diogu, eta honako hau azalduko
zaigu (adibide bat):
-Testu hau ez da zuzenean agertzen, baizik eta bideo bat egiten ari garenez,
modu dinamiko batean agertzen da idatzita. Izan ere, guk hautatu dezakegun beso
baten bidez aurrez idatzitako testu guztia idazten du. Horretarako, goian dagoen
eskuan klikatuko dugu eta hau azalduko zaigu:
Esku mota aukeratu dezakegu, edo eskua ordez linterna, pintzela...aukera
gehiago daude baina guk behar dugunerako nahikoa da.
-Iada testua idatzita, fondoa aldatzeko aukera ematen du. Horretarako, goiko
pintzelean klikatuko dugu, eta honako hau azalduko zaigu, non hainbat kolore
ditugun eskuragai:
8
-Hau egin ondoren, argazkirenbat jartzeko aukera izango dugu. Honetarako,
“T”aren ezkerrean klikatuko dugu, eta honako hau azalduko zaigu:
Hemen, hainbat aukera ditugu:
-Bertan dauden irudiak jartzea (gaika antolatuta ezkerrean)
-Beheko munduko bolari emanda interneteko esteka idatzi.
-Munduko bolaren ezkerrean dagoen laukiaren bidez ordenagailuan
lehenago gorde dugun argazkia igo dezakegu.
Gure kasuan, adibidean ikusten den bezala, internet bidez
ordenagailuan gorde dugun argazki bat erabili dugu, programa berak ez baitzuen
guk nahi genuena.
-Behin diapositiba guztiak eginak ditugunean, eskuinean dauden bi lupa
topatuko ditugu. Lupa hauen bidez gerturatu ala urrundu egingo dugu gure lana,
kasu honetan urrundu egin dugu lana osoki nola geratu zaigun ikusi ahal izateko:
-Dena amaitutakoan ondo dagoela ikusteko, goian dagoen geziari
(marrarekin) emango diogu, eta gure lana bideo moduan azalduko zaigu. Pausu
honetara iristean, kontuan izan behar dugu diapositiba batetik bestera igarotzen den
denbora, izan ere, programak berak oso denbora gutxi uzten du batetik bestera eta
9
testua luzea bada, ez du denbora ematen dena irakurtzeko. Beraz, denbora hau
luzatzeko,
-Hemen, “Caracterisitcas del texto”-ri emango diogu eta hau azalduko zaigu:
-Hemen, “Opciones de dibujo” klikatu eta hau azalduko zaigu:
-Azkenik, bekaldean “Pausa”topatu eta segunduak gehituko dizkiogu.
-Azkenik, lana amaitutzat emateko, Videoscribe-ek aukera ematen du bideoa audio
bidez azaltzeko. Honetarako, goian dagoen mikrofonoaren ikurrean klikatuko dugu, eta hau
azaltzean soilik botoi gorriari eman eta goiko pantailan azaltzen dena ahoz esan beharko
duzu. Horrela bideoa aurrera doan einean audio bidez azaltzeko aukera dago.
10
-Lana gordetzeko goiko disketeari emango diogu.
Adibidea:
-Videoscribe: Itotzea:
https://www.youtube.com/watch?v=5ZZLi-ImWMU
-Heimlich maniobraren antzezlana:
https://www.youtube.com/watch?v=VqSh8RN4GVk

More Related Content

Similar to Praktika ona

Azken Hausnarketa Taldeannnn
Azken Hausnarketa TaldeannnnAzken Hausnarketa Taldeannnn
Azken Hausnarketa Taldeannnn
nereaelkoroiribe
 
Zientzia hezkuntza orientabide metodologikoak 2014-2015
Zientzia hezkuntza orientabide metodologikoak 2014-2015Zientzia hezkuntza orientabide metodologikoak 2014-2015
Zientzia hezkuntza orientabide metodologikoak 2014-2015
beanton
 
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriakHezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriakMattin7
 
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriakHezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriakMattin7
 
Ikt 1. lana
Ikt 1. lanaIkt 1. lana
Ikt 1. lanagorritxo
 
B06 jardunaldiak Arrigorriaga LHI
B06 jardunaldiak Arrigorriaga LHIB06 jardunaldiak Arrigorriaga LHI
B06 jardunaldiak Arrigorriaga LHI
marivisu
 
Ondorioak
Ondorioak Ondorioak
Ondorioak xabi
 
Ondorioak
Ondorioak Ondorioak
Ondorioak xabi
 
Ikasleentzako informazioa durangaldea
Ikasleentzako informazioa durangaldeaIkasleentzako informazioa durangaldea
Ikasleentzako informazioa durangaldeaAnboto Komunikabideak
 
Teknologia berrien konparaketako testua
Teknologia berrien konparaketako testuaTeknologia berrien konparaketako testua
Teknologia berrien konparaketako testuaguest55a8b883
 
Teknologia berrien konparaketako testua
Teknologia berrien konparaketako testuaTeknologia berrien konparaketako testua
Teknologia berrien konparaketako testuaguest49443f
 
Ikt haur hezkuntzan
Ikt haur hezkuntzanIkt haur hezkuntzan
Ikt haur hezkuntzangorritxo
 
Bloga
BlogaBloga
Proiektuaren planifikazioa[1]
Proiektuaren planifikazioa[1]Proiektuaren planifikazioa[1]
Proiektuaren planifikazioa[1]guest55a8b883
 
HEZTEKO OBJEKTU DIGITALA
HEZTEKO OBJEKTU DIGITALAHEZTEKO OBJEKTU DIGITALA
HEZTEKO OBJEKTU DIGITALAmagisdonosti
 
HEZTEKO OBJEKTU DIGITALA
HEZTEKO OBJEKTU DIGITALAHEZTEKO OBJEKTU DIGITALA
HEZTEKO OBJEKTU DIGITALAmagisdonosti
 
Unitate didaktikoa
Unitate didaktikoaUnitate didaktikoa
Unitate didaktikoaXingola
 

Similar to Praktika ona (20)

Azken Hausnarketa Taldeannnn
Azken Hausnarketa TaldeannnnAzken Hausnarketa Taldeannnn
Azken Hausnarketa Taldeannnn
 
Zientzia hezkuntza orientabide metodologikoak 2014-2015
Zientzia hezkuntza orientabide metodologikoak 2014-2015Zientzia hezkuntza orientabide metodologikoak 2014-2015
Zientzia hezkuntza orientabide metodologikoak 2014-2015
 
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriakHezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
 
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriakHezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
 
Ikt 1. lana
Ikt 1. lanaIkt 1. lana
Ikt 1. lana
 
Ikt 1. lana
Ikt 1. lanaIkt 1. lana
Ikt 1. lana
 
B06 jardunaldiak Arrigorriaga LHI
B06 jardunaldiak Arrigorriaga LHIB06 jardunaldiak Arrigorriaga LHI
B06 jardunaldiak Arrigorriaga LHI
 
Ondorioak
Ondorioak Ondorioak
Ondorioak
 
Ondorioak
Ondorioak Ondorioak
Ondorioak
 
Ikasleentzako informazioa durangaldea
Ikasleentzako informazioa durangaldeaIkasleentzako informazioa durangaldea
Ikasleentzako informazioa durangaldea
 
Teknologia berrien konparaketako testua
Teknologia berrien konparaketako testuaTeknologia berrien konparaketako testua
Teknologia berrien konparaketako testua
 
Teknologia berrien konparaketako testua
Teknologia berrien konparaketako testuaTeknologia berrien konparaketako testua
Teknologia berrien konparaketako testua
 
Ikt haur hezkuntzan
Ikt haur hezkuntzanIkt haur hezkuntzan
Ikt haur hezkuntzan
 
Bloga
BlogaBloga
Bloga
 
Proiektuaren planifikazioa[1]
Proiektuaren planifikazioa[1]Proiektuaren planifikazioa[1]
Proiektuaren planifikazioa[1]
 
HEZTEKO OBJEKTU DIGITALA
HEZTEKO OBJEKTU DIGITALAHEZTEKO OBJEKTU DIGITALA
HEZTEKO OBJEKTU DIGITALA
 
HEZTEKO OBJEKTU DIGITALA
HEZTEKO OBJEKTU DIGITALAHEZTEKO OBJEKTU DIGITALA
HEZTEKO OBJEKTU DIGITALA
 
Unitate didaktikoa
Unitate didaktikoaUnitate didaktikoa
Unitate didaktikoa
 
Sintesia
SintesiaSintesia
Sintesia
 
Mate Lana
Mate LanaMate Lana
Mate Lana
 

Praktika ona

  • 1. 1 PRAKTIKA ONA Testuingurua Gure eskola Gipuzkoako herri txiki batean kokatuta dago, eta Eskola Txikien elkarteko bat da. Eskola Txikia denez, Lehen Hezkuntzako ikasleak zikloka banatuta daude, hau da, lehenengo eta bigarren mailako ikasleek lehenengo zikloa osatzen dute, hirugarren eta laugarrengoen bigarren zikloa eta bosgarren eta seigarren mailakoek aldiz hirugarrena. Proiektu hau, hirugarren zikloko ikasleekin landuko dugu, baina proiektuaren amaieran ikasleen elkarlana bultzatzeko bigarren ziklokoei azalduko die eurek egindako lana. -Gaia: Lehen sorospenak -Maila: Lehen Hezkuntzako 3.zikloa (5-6.mailak) -Iraupena: 3 aste -Gertakizun esanguratsua: Ostegun batean, ikasle bateri atake epileptikoak eman dio bat batean ikasgelan, eskerrak irakasleak sorospen ikastaro bat jasoa zeukan, eta egoera kontrolatu ahal izan du anbulantzia etorri aurretik. Gertakizun hau igaro ondoren ikasleak pentsakor geratu dira eta gai hau landu beharrekoa dela pentsatu dute. Hori dela eta proiektu bat abian jartzea pentsatu dugu. -Gertakizunaren inguruan hitz egin: Lehenik eta behin gelako tutoreak tarte bat hartuko du ikasleekin gertakizunari buruz hitz egiteko, tutoretza ordua izango da ordu hori. Hartutako tarte horretan, irakasleak ikasleei galdera batzuk egingo dizkie. Hala nola: - Norbaitek konta dezake atzo gertatu zena? - Nola sentitu zineten une horretan? - Ikasgelan irakaslea egongo ez balitz zer egingo zenukete? -Gai ikusten al zarete horrelako egoera bati inoren laguntza gabe aurre egiteko?
  • 2. 2 Galderak egin ostean, irakasleak gertatutakoa sakonki kontatu die ikasleei. Elkarrizketa horretan irakasleak galdera multzoaren bidez, ikasleek gai honi buruz dituzten aurre ezagutzak biltzeko aukera izan du. Ezagutza urriak direla eta zerbait egin behar dela pentsatu dute denen artean. Eta sorospenen inguruko proiektu bat abian jartzea adostu dute. Horretarako, astelehenean “txoko zuria” sortzea pentsatu dute, non, horrelako gertakizunekin zerikusia duten gauza zein esperientzia pertsonal partekatuko dituzten. -Proiektuaren helburua: Ikasleek lehen sorospenen inguruan informazioa jasotzea eta horrelako egoeren aurrean nola jokatu behar duten ikastea. Horrez gain, IKT en erabilpenaz baliatuko dira eskolako ikasle, guraso eta irakasle guztiek aste horietan ikasleek lehen sorospenen inguruan jasotako informazio guztia partekatzeko. Nora eta TXOKO TXURIA ERE BAI ETA ANTSIETATE ATAKEA -Irakasgaietan landuko dena: ● Natura: Gorputzaren atalak, funtzionamendua… anatomia landu. ● Plastika: Badakigunez proiektua egiterako garaian IKT-en lanketa ziurtatuta egongo dela, proiektua azaltzerako garaian Power Point edo horren estiloko baliabideak erabili ordez, erakusketa moduko bat egitea proposatuko zaie, plastikan ikasitako teknikak erabiliz. ● Soinketa: Prebentzioa landu. Lehen sorospenetan azaldutakoa praktikan jarri. ● Euskera: Hiztegia landu gorputzaren inguruan eta liburuxka bat egin. ● Ikt: Proiektua azaltzeko aurkezpenerako hainbat baliabide erabiliko dituzte: ○ https://classroom.google.com/h Irakasleak material erabilgarria zintzilikatuko du eta proiektuan zehar ikasitakoa zintzilikatzen joango dira eta azken aurkezpena bertan zintzilikatuko dute ikaskideek ikusi ahal izateko). ● Bestelakoak: Irteera bat egitea DYA edo gurutze gorrira. METODOLOGIA ARDATZAK Proiektua aurrera eramateko orduan, ondorengo metodologia ardatz hauetan oinarrituko gara; ● Ikasketa esanguratsua, iraunkorra eta funtzionala izan dadin bideratuko ditugu gure jarduerak, ikasleek bizi duten errealitatearekin lotura bilatuz. Helburua, ikasleak ikasten duena egoera desberdinetan aplikatzen jakitea izango da. Esan bezala, proiektuari hasiera arrazoi konkretu bati esker eman diogu, eta hau, gelan ezustean gertatutako “atake epileptikoa” litzateke. Beraz, proektua esan
  • 3. 3 daiteke errealitatearekin erabat lotuta dagoela. Gainera, euren esperientziatik abiatu nahiean Txoko zurira euren familietan edo inguruan gertatutako gertaerak kontatzea eskatuko diegu, nolabait gaia gertukoa eta errealitatearekin zerikusia duena izan dadin. ● Ikaskuntza bermatzeko, ikasleen interesgune orokorretatik abiatuko gara, beti ere teoria modu praktikoan landuz eta biak uztartuz. Bakoitzaren esperientziak eta bizipenak kontuan hartuz. Lehenik eta behin, proiektua modu teorikoan landuko da, irakasleak proiektua aurkeztuko die eta ondoren aurkezpenekin hasiko dira. Behin hau eginda praktikari ekingo diogu, batetik Dya-ko zentro batera joango gara, eta bestetik, espezialistak gure eskolara etorriko dira modu teorikoan ikasitakoa tailerren bidez praktikara eraman ahal izateko. ● Berdinen arteko elkarreragina ikaskuntza-estrategia gisa bultzatzen dugu gure proiektuaren bidez, banakako zein talde lana ahaztu gabe. Esan bezala, proiektuari amaiera emateko, eskolako ikasle zaharrenek gazteagoei “Videoscribe” bidez egindako bideoa aurkeztuko die, eta proiektua lantzean egindakoaz hausnarketa bat. Beraz, aukera bikaina izango da, berdinen artean, hau da, ikasleen artean ikasi ahal izateko. Honez gain, aurkezpenen garaian ere landuko da metodologia ardatz hau, talde bakoitzak gai ezberdina izango duenez, bakoitzak berea azaldu beharko baitie beste ikasgelako kideei. ● Hezitzailea ikaslearen bidelagun izango da ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan, unean uneko papera betez: dinamizatzaile, aholkulari, gidari … Irakaslearen papera proiektuan aholkulariarena edo laguntzailearena izango da, ikasleek euren artean egin beharko dute lana informazioa bilatzetik hasi eta gaia aurkezteko gai izatera arte. Eta prozesu honetan, irakasleak zalantzak argitu, lagundu, bideratu… egingo du. ● Askotariko baliabide didaktikoak erabiltzen ditugu ingurunean ditugun aukerak aprobetxatuz: gurasoak, lagunak, pertsonaia ospetsuak, gai konkretuei lotutako ekintzak eta irteerak … Proiektua irekia izango da, batetik, ikasleek txoko zurira euren familiako anekdota, gertaera, objektu, joko, liburu… ekarriko dituzte. Hala, familien parte hartzea bultzatzen delako, aurrez etxean klasera ekarri beharrekoa nolabait landu beharko dutelako. Honez gain, ikasleek irteera bat egingo dute Dya-ko zentrora, beraz eskolaz kanpoko jarduera bat izango da eta eskola kanpoarekin lotzeko baliagarria izango da. Gainera, ikasleek proiektua amaitzean beste ikasgeletako euren kideei azalduko die eta, honek lagunen artean informazioa trukatzeko balio izango die.
  • 4. 4 ● IKT-ak eguneroko jardunean tresna teknologiko eta baliabide digitalen bitartez landuko ditugu. Proiektuaren ardatzetako bat, aurkezpena prestatzea izango denez, ikasleek IKT-ak erabili beharko dituzte, honetarako programa berri bat aurkeztuk diegu, hau da, “VIdeoScribe”, euren IKT baliabideak anitzagoak izan daitezen, baliabide ezberdin eta berriak ezagutzeko. -Proiektuaren planteamendua (asteka): -1.Astea: ● Astelehena: Txoko zuria (gela barnean mahai batean kokatuta) egongo da eta astelehen goizean lehenengo ordua horren inguruan igaroko dugu. Txoko zuriko objektu zein esperientziak partekatu eta aztertu ondoren, ikasleei gai hauen inguruko jakin-mina eta ezagutza areagotuko zaie. Bigarren orduan, haurrak taldeka banatuko dira. Kontutan izanik 20 ikasleko taldea dela, haurrak 4ko taldetan banatuko dira eta talde bakoitzari gai bat ezarriko zaio: atake epileptikoa, zauriak, antsietatea, bihotzekoa eta itotzea. Taldeka jarri ostean, irakasleak proiektuaren nondik norakoa azalduko die ikasleei. ● Asteazkena eta ostirala: Bi egun hauetan, ikasleei euren aurkezpenak prestatzeko denbora utziko zaie, lau saio izango dituzte. Honetarako, ikastetxeak eskuragarri dituen ordenagailu eramangarriak erabiltzeko aukera izango dute, bertako baliabideak erabiliz, esaterako, irakasleak Classroom bidez, materiala eskainiko die. ASTELEHENA ASTEARTEA ASTEAZKENA OSTEGUNA OSTIRALA 9:00-10:00 Euskera Ingurumena Matematika Ingelesa Musika 10:00-11:00 Matematika Gaztelania IKT Gaztelania Euskera 11:00-11:30 JOLAS DENBORA
  • 5. 5 11:30-12:30 Ingurumena Ingelesa Euskera Ingurumena Matematika 12:30- 14:00 BAZKALORDUA 14:00-15:00 Ingelesa Matematika Gaztelania Soinketa Tutoretza 15:00-16:00 Plastika IKT Musika Soinketa Plastika -2.Astea: ● Astelehena:Aurkezpenekin jarraitu. ● Asteartea: Ikasleek aurreko klaseetan prestatutako aurkezpenak klasedieei aurkezteko erabiliko dira astearteko saioak. ● Osteguna: Ostegunean, proiektua borobiltzeko irteera bat egingo dugu alboko herrian dagoen Dya-ko zentru batera. Irteera honek egun osoko iraupena izango du. Goizean 9:00tan eskolatik irtengo gara, eta autobusez joango gara. Goiza esandako zentruan pasako dugu, eta gero herrian bertan bazkaldu eta arratsaldeko saioak bertan igaro ondoren, berriro ere autobusez bueltatuko gara eskolara. ASTELEHENA ASTEARTEA ASTEAZKENA OSTEGUNA OSTIRALA 9:00-10:00 Euskera Ingurumena Matematika Ingelesa Musika 10:00-11:00 Matematika Gaztelania IKT Gaztelania Euskera 11:00-11:30 JOLAS DENBORA 11:30-12:30 Ingurumena Ingelesa Euskera Ingurumena Matematika 12:30- 14:00 BAZKALORDUA 14:00-15:00 Ingelesa Matematika Gaztelania Soinketa Tutoretza 15:00-16:00 Plastika IKT Musika Soinketa Plastika -Hirugarren astea: ● Astelehena:Dya tailerrak ● Asteazkena: Eskolako ikaskideei tailerretan ikasitakoa era praktikoan azalduko die 3.zikloko ikasleek.
  • 6. 6 Honetarako talde berdinetan banatuko dira (aurkezpenak egin dituzten taldeetan), eta lehenengo ordua ikasi dutena antzezpen txikien bidez aurkezteko prestatzen arituko dira. Ondoren, bigarren zikloko ikasgelara joango dira eta ikaskideei teknika ezberdinak nola erabili erakutsiko die esandako aurkezpen bidez. ● Ostirala: Bi aste hauetan ikasi dutenari buruz hausnarketa bat egingo dute, eta izan dituzten sentsazioei buruz galde egingo diegu. Hala nola, honako galdera hauetatik abiatuta: ○ Zer ikasi duzue? Baliagarria dela iruditzen zaizue? ○ Etorkizunean formakuntza gehiago jasoko zenukete? ○ Gai ikusten zarete egoera baten aurrean zirutasunez laguntzeko? ○ Nola sentitu zarete aste hauetan zehar? Nolako sentsazioak izan dituzue? ASTELEHENA ASTEARTEA ASTEAZKENA OSTEGUNA OSTIRALA 9:00-10:00 Euskera Ingurumena Matematika Ingelesa Musika 10:00-11:00 Matematika Gaztelania IKT Gaztelania Euskera 11:00-11:30 JOLAS DENBORA 11:30-12:30 Ingurumena Ingelesa Euskera Ingurumena Matematika 12:30- 14:00 BAZKALORDUA 14:00-15:00 Ingelesa Matematika Gaztelania Soinketa Tutoretza 15:00-16:00 Plastika IKT Musika Soinketa Plastika DYA, biziak salbatzen dituen abestia https://www.youtube.com/watch?v=WHwQldhC9qs Guk, adibide moduan, lehen sorospenetako gai bat aukeratu dugu: Itotzea. Orain, lana aurrera eramateko eman ditugun urratsak azaltzera pasatuko gara, eta ondoren emaitza jarriko dizuegu
  • 7. 7 Hemen ikusi daitekeenez, aukera asko eskaintzen ditu Videoscribe-ek. Aldiz, gu oinarrizko gauzetan soilik zentratuko gara. Ikusi daitekeen bezala, programa honetan Power Pint-aren antzera diapositibetan banatzen da. Orain, diapositiba bakoitzean dauden aukerak azalduko dizkizuegu: -Lehenik, testua gehitzeko “T”-ari emango diogu, eta honako hau azalduko zaigu (adibide bat): -Testu hau ez da zuzenean agertzen, baizik eta bideo bat egiten ari garenez, modu dinamiko batean agertzen da idatzita. Izan ere, guk hautatu dezakegun beso baten bidez aurrez idatzitako testu guztia idazten du. Horretarako, goian dagoen eskuan klikatuko dugu eta hau azalduko zaigu: Esku mota aukeratu dezakegu, edo eskua ordez linterna, pintzela...aukera gehiago daude baina guk behar dugunerako nahikoa da. -Iada testua idatzita, fondoa aldatzeko aukera ematen du. Horretarako, goiko pintzelean klikatuko dugu, eta honako hau azalduko zaigu, non hainbat kolore ditugun eskuragai:
  • 8. 8 -Hau egin ondoren, argazkirenbat jartzeko aukera izango dugu. Honetarako, “T”aren ezkerrean klikatuko dugu, eta honako hau azalduko zaigu: Hemen, hainbat aukera ditugu: -Bertan dauden irudiak jartzea (gaika antolatuta ezkerrean) -Beheko munduko bolari emanda interneteko esteka idatzi. -Munduko bolaren ezkerrean dagoen laukiaren bidez ordenagailuan lehenago gorde dugun argazkia igo dezakegu. Gure kasuan, adibidean ikusten den bezala, internet bidez ordenagailuan gorde dugun argazki bat erabili dugu, programa berak ez baitzuen guk nahi genuena. -Behin diapositiba guztiak eginak ditugunean, eskuinean dauden bi lupa topatuko ditugu. Lupa hauen bidez gerturatu ala urrundu egingo dugu gure lana, kasu honetan urrundu egin dugu lana osoki nola geratu zaigun ikusi ahal izateko: -Dena amaitutakoan ondo dagoela ikusteko, goian dagoen geziari (marrarekin) emango diogu, eta gure lana bideo moduan azalduko zaigu. Pausu honetara iristean, kontuan izan behar dugu diapositiba batetik bestera igarotzen den denbora, izan ere, programak berak oso denbora gutxi uzten du batetik bestera eta
  • 9. 9 testua luzea bada, ez du denbora ematen dena irakurtzeko. Beraz, denbora hau luzatzeko, -Hemen, “Caracterisitcas del texto”-ri emango diogu eta hau azalduko zaigu: -Hemen, “Opciones de dibujo” klikatu eta hau azalduko zaigu: -Azkenik, bekaldean “Pausa”topatu eta segunduak gehituko dizkiogu. -Azkenik, lana amaitutzat emateko, Videoscribe-ek aukera ematen du bideoa audio bidez azaltzeko. Honetarako, goian dagoen mikrofonoaren ikurrean klikatuko dugu, eta hau azaltzean soilik botoi gorriari eman eta goiko pantailan azaltzen dena ahoz esan beharko duzu. Horrela bideoa aurrera doan einean audio bidez azaltzeko aukera dago.
  • 10. 10 -Lana gordetzeko goiko disketeari emango diogu. Adibidea: -Videoscribe: Itotzea: https://www.youtube.com/watch?v=5ZZLi-ImWMU -Heimlich maniobraren antzezlana: https://www.youtube.com/watch?v=VqSh8RN4GVk