OINARRIZKO HEZKUNTZARAKO CURRICULUM
                               DEKRETUA


XEDAPEN OROKORRAK


      2009/10eko dekretu honek Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko
Hezkuntzarako curriculuma ezartzen du, hori ezartzeko modua ere xedatzen da
bertan.


      Oinarrizko Hezkuntzako jakintza-arloen eta irakasgaien gidaritzako
oinarrizko gaitasunen, helburuen, edukien, pedagogia-metodoen eta ebaluazio-
irizpideen multzoa da curriculuma. Pertsonek bizitza osorako eskuratuko duten
hezkuntzaren etapa komuna eta derrigorrezkoa da Oinarrizko Hezkuntza, eta
Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza hartzen ditu barnean.


      Hiru xede ditu curriculumak:
             Ikasleak prestatzea pertsona helduen bizitzari ekiteko; bizitza oso
             bat izateko, gizabanako diren aldetik; gizarteko herritar aktibo
             izateko; eta izadiaren zaintzarekiko eta garapen iraunkorrarekiko
             konpromisoa duten pertsonak izateko.
             Ikasleek euskal kulturako eta kultura unibertsaleko oinarrizko
             elementuak eskura ditzaten lortzea, eta maila handiagoko
             ikasketak egiteko nahiz lanean hasteko prestatzea, berme osoz.
             Ikasleekin sentsibilizazio-lana egitea eta haiek gaitzea bizitzan
             zehar etengabe ikasteko gai izan daitezen.


      Dekretu hau Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztietan aplikatuko
da baldin eta Lehen Hezkuntza eta/edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
irakasten badute.


GAITASUNAK
Curriculumaren planteamenduak ikasleek eskuratu beharreko gaitasunak
ditu oinarri. Definizioz, hauxe litzateke gaitasuna: eskakizun konplexuei
erantzuteko eta askotariko lanak behar bezala egiteko ahalmena.


      Heziketa oso baterako erreferentziazko ardatzak dira hezkuntza-gaitasun
orokorrak, bai oinarrizko hezkuntzarako, bai bizitza osoan zehar ikasteko
prozesurako. Hezkuntza-testuinguru guztietan ikasten dira, formaletan nahiz ez-
formaletan eta ezin izango dira zuzenean ebaluatu.


Gaitasun orokorrak
      Arduraz    bizitzen     ikastea.   Giza   gorputzaren    eta   sexualitatearen
      funtzionamenduaren alderdiak ezagutzea; ingurune naturala balioestea
      eta; eta, kosmoseko eta lurreko partaidetzat identifikatzea.
      Ikasten eta pentsatzen ikastea. Modu koherentean eta kritikoan
      pentsatzen      ikastea;     problema     zientifikoak   eta    matematikoak
      identifikatzea eta ebaztea; eta, zientziaren eta teknologiaren garapenak
      inguruan zer eragin duten jakitea eta balioestea.
      Komunikatzen ikastea. Zuzen, autonomiaz ulertzea eta adieraztea
      euskarazko eta gaztelaniazko testuak; baita atzerri-hizkuntza bateko edo
      gehiagokoak ere.
      Elkarrekin bizitzen ikastea. Talde-jarduerak planifikatzen eta egiten
      laguntzea;     auziak      prebenitzeko   eta   konpontzeko      trebetasunak
      eskuratzea; eta, ikasleak arduraz onartzea
      Ikaslearen giza alderdiak garatzen ikastea. Bizi-ibilbidea gainerako
      pertsonekin batera eraikitzen duen subjektu autonomotzat ikustea
      norberaren burua eta auto-estima eta gaitasun emozionalak lantzea
      Egiten eta ekiten ikastea. Izaera ekintzailea garatzea eta norberaren
      jarrerak identifikatzea



Oinarrizko gaitasunak

      Zientzia-, teknologia eta osasun-kulturarako gaitasuna
Ikasten ikasteko gaitasuna
      Matematikarako gaitasuna
      Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna
      Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna
      Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna
      Giza eta arte-kulturarako gaitasuna
      Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna




LEHEN HEZKUNTZAKO ORDUTEGIA


      Hezkuntza-etapa arloetan banatuta dagoenez, horiek lantzeko behar den
denbora mugatu behar da hezkuntza- etapako ordutegia jarraituz.




      Lehen zikloko ordutegia egokitzeko aukera dute ikastetxeek; beti ere,
hezkuntza-etapako ordutegia errespetatzen bada eta helburuak betetzen
badira.
Ordu kopurua ziklo bakoitzean ez da izango area bakoitzarentzat aurreko
taulan adierazitakoa baino txikiagoa, eta Euskara eta Literatura, Gaztelania eta
Literatura eta Atzerriko Hizkuntza irakaspenak jaso behar izango dituzte
ikasleek gutxieneko ordu kopuru batez.



   Jakintza-arlo hauek landuko dira Lehen Hezkuntzako ziklo guztietan:

      Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezaguera
      Arte Hezkuntza
      Gorputz Hezkuntza
      Gaztelania eta Literatura
      Euskara eta Literatura
      Atzerriko Hizkuntza
      Matematika



INGURUNEAREN EZAGUERA


      Ingurune kontzeptuak, giza existentziaren testuingurua osatzen duten
fenomeno multzoa ez ezik, gizakiek fenomeno-multzo horrekin duten
harremana ere adierazten du.



   Honen helburuen artean, berezko ezaugarriak dituzten gizarte- eta kultura-
taldeetako kide-izatea onartzea eta aintzat hartzea; talde-jardueretan parte
hartzea, betiere erantzukizunaz eta era konstruktiboan jokatuz; eta, natura-,
gizarte- eta kultura-ingurunearen elementu nagusiak identifikatzea daude.

      Edukiak multzokatuak daude: ingurunea eta hura iraunaraztea, izaki
bizidunen aniztasuna; osasuna eta garapen pertsonala, pertsonak, kulturak eta
gizarte-antolakuntza; aldaketak denboran zehar, materia eta energia eta
objektuak, makinak eta teknologiak


      Ebaluazio irizpide nagusienak, besteen artean, inguru fisikoko oinarrizko
elementu eta baliabideen adibideak jartzea; oinarrizko irizpideak erabiliz,
norberaren inguruko animalia eta landaregarrantzitsuenak ezagutu eta
sailkatzea;    eta,   higienearekin,   elikadurarekin,   jarduera   fisikoarekin,
atsedenarekin eta norberaren emozio eta sentimenduak kontrolatzearekin
zerikusia duten praktika mesedegarrien adibideak jartzea daude.


ARTE HEZKUNTZA

Musika, arte plastikoak eta ikusizko arteak sartzen dira Arte hezkuntza
irakasgaian.

      Honen helburuak, besteak beste, ikusizko- eta musika-kulturako
sentimenak adierazteko moduak ulertzea eta arte-hizkuntzaren teknika
baliabideak garatzea dira.

      Hirugarren zikloko edukiak , besteen artean, artearen ulertzea eta
hautematea; musika adierazpenaren interpretazioa eta sorkuntza; erreferente
plastikoen ikusizko ulermen pertzepzioa eta interpretazioa eta artearen
ekoizpena, adierazpena eta sorkuntza dira.

      Erabiltzen diren ebaluazio irizpideak ideiak, sentimenduak… sormenez
eta modu originalean irudikatzea , teknikak oinarrizko prozeduren jakinaren
gainean erabiliz; arte gertaerak kultura ezberdinen adierazpen modutzat
hartzea; ikusizko zein soinuzkoirudienesanahiakidentifikatzea.




GORPUTZ HEZKUNTZA

      Gorputz eta giza mugimenean oinarriturik mugimen jarduerarekin eta
gorputz kulturako elementuak barneratzearekin lotutako ahalmena garatzea
helburu duen irakasgaia.

      Irakasgai honen helburuak, norbere gorputzaren hautemate eta mugimen
aukerak aztertzea eta gauzatzea; jarduera fisikoren balorazio positiboa egitea;
Trebetasun eta ahalmen fisikoak garatzea.

      Gorputz hezkuntzako ikasgaian ebaluatzeko erabiltzen diren ebaluazio
irizpideen artean honako hauek dira garrantzitsuenak: ikusmen, entzumen eta
ukimen estimuluen aurrean gorputzarekin erreakzionatzea; hainbat modutan
mugitzea eta salto egitea eta jaurtiketak eta harrerak egitea.

       Irakasgai honen edukiak lau multzotan banatzen da: norberaren
ezagutza eta kontrola,; gorputz-adierazpena eta komunikazioa; jarduera fisikoa
eta osasuna eta mugimen kultura.




HIZKUNTZAK


       Derrigorrezko Hezkuntzaren helburua pertsona era integralean eta
harmoniatsuan garatzea da, alderdi intelektualean, afektiboan eta sozialean.
Horretarako, ezinbestekoa da hizkuntza eta literatura ikastea; hau da, jarduera
sozial eta indibidual bakoitzean hizkuntza erabiltzeko ahalmena lantzea, eta
literatura-testu adierazkorrak zentzuz irakurtzeko trebetasunak eskuratzea. Sail
honetan Euskara eta literatura, gaztelania eta literatura eta atzerriko hizkuntza
sartzen dira, hauen guztien irakaskuntza garratzi berdina izanik.


       Irakasgai hauen helburu nagusia, ikasleen komunikatzeko gaitasuna
garatzea da. Modu bateko edo besteko ahozko diskurtsoak edo idatziak
ulertzea   eta   interpretatzea.   Hizkuntza   egokitasunez,     koherentziaz   eta
zuzentasunez, era egokian elkarrizketan aritzea eta askotako gizarte-helbideak,
informazio- eta komunikazio- beste iturri batzuk erabiliz harremantzea.

       Irakasgai hauek irizpide hauen arabera ebaluatzen dira: ahozko
diskurtsoen esanahia ulertzea, haurren bizitzarekin loturako testu idatzi errazak
ulertzea, informazio zehatza aurkitzea eta hautatzea, hitzez adieraztea
gertaerak, ikastetxeko harreman-egoeretan parte hartzea...

       Azkenik, irakasgai hauen edukiak bost multzotan banatzen dira:
Entzutea, hitz egitea eta elkarrizketan aritzea, komunikazio idatzia: irakurtzea
eta   idaztea,   literatura-hezkuntza,   hizkuntzari   buruzko   hausnarketa    eta
hizkuntzaren dimentsio soziala
HIRITARTASUNA

         Ezagutzen ikasteaz, egiten ikasteaz, elkarrekin bizitzen ikasteaz eta
izaten    ikasteaz arduratzen        da    ikasgai   hau.     Hezkuntza   herriarentzako
zerbitzutzat jotzen da, ikuspegi berritzaile eta eguneratu batekin.

         Edukiak hiru multzotan banatzen dira irakasgai honetan: “gizabanakoak
eta pertsona arteko harremanak eta harreman sozialak”; “komunitatean bizitza”
eta “gizartean bizitzea”.

         Irakasgai    honetan      ondorengo     irizpideak     hartzen   dira    kontuan
ebaluatzerakoan:        norberak     eta   kideen    desberdintasun       eta    ezaugarri
pertsonalak errespetatzea; eguneroko bizitzan eta taldeko harremanetan
autonomiaz eta erantzukizunez komunikatzea, adieraztea eta jokatzea;
bizikidetza-arauak proposatzea, ezartzea eta betetzea…

         Ikasgaiaren helburu garrantzitsuenen artean: norberaren nortasuna eta
ezaugarriak eta esperientzia pertsonalak ezagutu eta onartzea; afektibitatea
lantzea eta sentimenduak eta emozioak adieraztea, arauak proposatzea,
ezartzea daude, besteak beste.




MATEMATIKA

Kopuruak,      espazioak     eta     formak    aldaketak      eta   harremanak,      baita
ziurgabetasuna ere deskribatzea eta aztertzea xede duen zientzia

         Honen helburuak, besteak beste, egunerokotik, gainerako zientziak eta
matematikatik        ateratako     problemak    ebaztea;      ezaguera     matematikoak
egunerokoan erabiltzea; kalkuluak eta estimazioak egitea, forma geometrikoak
identifikatzea.

         Edukiak 5 taldetan banatzen dira: zenbakiak eta eragiketak, neurketa
(magnitudeak eta estimazioa); geometria; informazioa tratatzea, zoria eta
probabilitatea eta problemak ebaztea.
Erabiltzen diren ebaluazio irizpideak zenbait motatako zenbakiak
irakurtzen eta idazten jakitea; problemak ebazteko gai izatea; neurriarekin
zerikusia duten testuak interpretatzea dira, besteak beste.

Dekretuaren sintesia

  • 1.
    OINARRIZKO HEZKUNTZARAKO CURRICULUM DEKRETUA XEDAPEN OROKORRAK 2009/10eko dekretu honek Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzarako curriculuma ezartzen du, hori ezartzeko modua ere xedatzen da bertan. Oinarrizko Hezkuntzako jakintza-arloen eta irakasgaien gidaritzako oinarrizko gaitasunen, helburuen, edukien, pedagogia-metodoen eta ebaluazio- irizpideen multzoa da curriculuma. Pertsonek bizitza osorako eskuratuko duten hezkuntzaren etapa komuna eta derrigorrezkoa da Oinarrizko Hezkuntza, eta Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza hartzen ditu barnean. Hiru xede ditu curriculumak: Ikasleak prestatzea pertsona helduen bizitzari ekiteko; bizitza oso bat izateko, gizabanako diren aldetik; gizarteko herritar aktibo izateko; eta izadiaren zaintzarekiko eta garapen iraunkorrarekiko konpromisoa duten pertsonak izateko. Ikasleek euskal kulturako eta kultura unibertsaleko oinarrizko elementuak eskura ditzaten lortzea, eta maila handiagoko ikasketak egiteko nahiz lanean hasteko prestatzea, berme osoz. Ikasleekin sentsibilizazio-lana egitea eta haiek gaitzea bizitzan zehar etengabe ikasteko gai izan daitezen. Dekretu hau Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztietan aplikatuko da baldin eta Lehen Hezkuntza eta/edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza irakasten badute. GAITASUNAK
  • 2.
    Curriculumaren planteamenduak ikasleekeskuratu beharreko gaitasunak ditu oinarri. Definizioz, hauxe litzateke gaitasuna: eskakizun konplexuei erantzuteko eta askotariko lanak behar bezala egiteko ahalmena. Heziketa oso baterako erreferentziazko ardatzak dira hezkuntza-gaitasun orokorrak, bai oinarrizko hezkuntzarako, bai bizitza osoan zehar ikasteko prozesurako. Hezkuntza-testuinguru guztietan ikasten dira, formaletan nahiz ez- formaletan eta ezin izango dira zuzenean ebaluatu. Gaitasun orokorrak Arduraz bizitzen ikastea. Giza gorputzaren eta sexualitatearen funtzionamenduaren alderdiak ezagutzea; ingurune naturala balioestea eta; eta, kosmoseko eta lurreko partaidetzat identifikatzea. Ikasten eta pentsatzen ikastea. Modu koherentean eta kritikoan pentsatzen ikastea; problema zientifikoak eta matematikoak identifikatzea eta ebaztea; eta, zientziaren eta teknologiaren garapenak inguruan zer eragin duten jakitea eta balioestea. Komunikatzen ikastea. Zuzen, autonomiaz ulertzea eta adieraztea euskarazko eta gaztelaniazko testuak; baita atzerri-hizkuntza bateko edo gehiagokoak ere. Elkarrekin bizitzen ikastea. Talde-jarduerak planifikatzen eta egiten laguntzea; auziak prebenitzeko eta konpontzeko trebetasunak eskuratzea; eta, ikasleak arduraz onartzea Ikaslearen giza alderdiak garatzen ikastea. Bizi-ibilbidea gainerako pertsonekin batera eraikitzen duen subjektu autonomotzat ikustea norberaren burua eta auto-estima eta gaitasun emozionalak lantzea Egiten eta ekiten ikastea. Izaera ekintzailea garatzea eta norberaren jarrerak identifikatzea Oinarrizko gaitasunak Zientzia-, teknologia eta osasun-kulturarako gaitasuna
  • 3.
    Ikasten ikasteko gaitasuna Matematikarako gaitasuna Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna Giza eta arte-kulturarako gaitasuna Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna LEHEN HEZKUNTZAKO ORDUTEGIA Hezkuntza-etapa arloetan banatuta dagoenez, horiek lantzeko behar den denbora mugatu behar da hezkuntza- etapako ordutegia jarraituz. Lehen zikloko ordutegia egokitzeko aukera dute ikastetxeek; beti ere, hezkuntza-etapako ordutegia errespetatzen bada eta helburuak betetzen badira.
  • 4.
    Ordu kopurua ziklobakoitzean ez da izango area bakoitzarentzat aurreko taulan adierazitakoa baino txikiagoa, eta Euskara eta Literatura, Gaztelania eta Literatura eta Atzerriko Hizkuntza irakaspenak jaso behar izango dituzte ikasleek gutxieneko ordu kopuru batez. Jakintza-arlo hauek landuko dira Lehen Hezkuntzako ziklo guztietan: Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezaguera Arte Hezkuntza Gorputz Hezkuntza Gaztelania eta Literatura Euskara eta Literatura Atzerriko Hizkuntza Matematika INGURUNEAREN EZAGUERA Ingurune kontzeptuak, giza existentziaren testuingurua osatzen duten fenomeno multzoa ez ezik, gizakiek fenomeno-multzo horrekin duten harremana ere adierazten du. Honen helburuen artean, berezko ezaugarriak dituzten gizarte- eta kultura- taldeetako kide-izatea onartzea eta aintzat hartzea; talde-jardueretan parte hartzea, betiere erantzukizunaz eta era konstruktiboan jokatuz; eta, natura-, gizarte- eta kultura-ingurunearen elementu nagusiak identifikatzea daude. Edukiak multzokatuak daude: ingurunea eta hura iraunaraztea, izaki bizidunen aniztasuna; osasuna eta garapen pertsonala, pertsonak, kulturak eta gizarte-antolakuntza; aldaketak denboran zehar, materia eta energia eta objektuak, makinak eta teknologiak Ebaluazio irizpide nagusienak, besteen artean, inguru fisikoko oinarrizko elementu eta baliabideen adibideak jartzea; oinarrizko irizpideak erabiliz,
  • 5.
    norberaren inguruko animaliaeta landaregarrantzitsuenak ezagutu eta sailkatzea; eta, higienearekin, elikadurarekin, jarduera fisikoarekin, atsedenarekin eta norberaren emozio eta sentimenduak kontrolatzearekin zerikusia duten praktika mesedegarrien adibideak jartzea daude. ARTE HEZKUNTZA Musika, arte plastikoak eta ikusizko arteak sartzen dira Arte hezkuntza irakasgaian. Honen helburuak, besteak beste, ikusizko- eta musika-kulturako sentimenak adierazteko moduak ulertzea eta arte-hizkuntzaren teknika baliabideak garatzea dira. Hirugarren zikloko edukiak , besteen artean, artearen ulertzea eta hautematea; musika adierazpenaren interpretazioa eta sorkuntza; erreferente plastikoen ikusizko ulermen pertzepzioa eta interpretazioa eta artearen ekoizpena, adierazpena eta sorkuntza dira. Erabiltzen diren ebaluazio irizpideak ideiak, sentimenduak… sormenez eta modu originalean irudikatzea , teknikak oinarrizko prozeduren jakinaren gainean erabiliz; arte gertaerak kultura ezberdinen adierazpen modutzat hartzea; ikusizko zein soinuzkoirudienesanahiakidentifikatzea. GORPUTZ HEZKUNTZA Gorputz eta giza mugimenean oinarriturik mugimen jarduerarekin eta gorputz kulturako elementuak barneratzearekin lotutako ahalmena garatzea helburu duen irakasgaia. Irakasgai honen helburuak, norbere gorputzaren hautemate eta mugimen aukerak aztertzea eta gauzatzea; jarduera fisikoren balorazio positiboa egitea; Trebetasun eta ahalmen fisikoak garatzea. Gorputz hezkuntzako ikasgaian ebaluatzeko erabiltzen diren ebaluazio irizpideen artean honako hauek dira garrantzitsuenak: ikusmen, entzumen eta
  • 6.
    ukimen estimuluen aurreangorputzarekin erreakzionatzea; hainbat modutan mugitzea eta salto egitea eta jaurtiketak eta harrerak egitea. Irakasgai honen edukiak lau multzotan banatzen da: norberaren ezagutza eta kontrola,; gorputz-adierazpena eta komunikazioa; jarduera fisikoa eta osasuna eta mugimen kultura. HIZKUNTZAK Derrigorrezko Hezkuntzaren helburua pertsona era integralean eta harmoniatsuan garatzea da, alderdi intelektualean, afektiboan eta sozialean. Horretarako, ezinbestekoa da hizkuntza eta literatura ikastea; hau da, jarduera sozial eta indibidual bakoitzean hizkuntza erabiltzeko ahalmena lantzea, eta literatura-testu adierazkorrak zentzuz irakurtzeko trebetasunak eskuratzea. Sail honetan Euskara eta literatura, gaztelania eta literatura eta atzerriko hizkuntza sartzen dira, hauen guztien irakaskuntza garratzi berdina izanik. Irakasgai hauen helburu nagusia, ikasleen komunikatzeko gaitasuna garatzea da. Modu bateko edo besteko ahozko diskurtsoak edo idatziak ulertzea eta interpretatzea. Hizkuntza egokitasunez, koherentziaz eta zuzentasunez, era egokian elkarrizketan aritzea eta askotako gizarte-helbideak, informazio- eta komunikazio- beste iturri batzuk erabiliz harremantzea. Irakasgai hauek irizpide hauen arabera ebaluatzen dira: ahozko diskurtsoen esanahia ulertzea, haurren bizitzarekin loturako testu idatzi errazak ulertzea, informazio zehatza aurkitzea eta hautatzea, hitzez adieraztea gertaerak, ikastetxeko harreman-egoeretan parte hartzea... Azkenik, irakasgai hauen edukiak bost multzotan banatzen dira: Entzutea, hitz egitea eta elkarrizketan aritzea, komunikazio idatzia: irakurtzea eta idaztea, literatura-hezkuntza, hizkuntzari buruzko hausnarketa eta hizkuntzaren dimentsio soziala
  • 7.
    HIRITARTASUNA Ezagutzen ikasteaz, egiten ikasteaz, elkarrekin bizitzen ikasteaz eta izaten ikasteaz arduratzen da ikasgai hau. Hezkuntza herriarentzako zerbitzutzat jotzen da, ikuspegi berritzaile eta eguneratu batekin. Edukiak hiru multzotan banatzen dira irakasgai honetan: “gizabanakoak eta pertsona arteko harremanak eta harreman sozialak”; “komunitatean bizitza” eta “gizartean bizitzea”. Irakasgai honetan ondorengo irizpideak hartzen dira kontuan ebaluatzerakoan: norberak eta kideen desberdintasun eta ezaugarri pertsonalak errespetatzea; eguneroko bizitzan eta taldeko harremanetan autonomiaz eta erantzukizunez komunikatzea, adieraztea eta jokatzea; bizikidetza-arauak proposatzea, ezartzea eta betetzea… Ikasgaiaren helburu garrantzitsuenen artean: norberaren nortasuna eta ezaugarriak eta esperientzia pertsonalak ezagutu eta onartzea; afektibitatea lantzea eta sentimenduak eta emozioak adieraztea, arauak proposatzea, ezartzea daude, besteak beste. MATEMATIKA Kopuruak, espazioak eta formak aldaketak eta harremanak, baita ziurgabetasuna ere deskribatzea eta aztertzea xede duen zientzia Honen helburuak, besteak beste, egunerokotik, gainerako zientziak eta matematikatik ateratako problemak ebaztea; ezaguera matematikoak egunerokoan erabiltzea; kalkuluak eta estimazioak egitea, forma geometrikoak identifikatzea. Edukiak 5 taldetan banatzen dira: zenbakiak eta eragiketak, neurketa (magnitudeak eta estimazioa); geometria; informazioa tratatzea, zoria eta probabilitatea eta problemak ebaztea.
  • 8.
    Erabiltzen diren ebaluazioirizpideak zenbait motatako zenbakiak irakurtzen eta idazten jakitea; problemak ebazteko gai izatea; neurriarekin zerikusia duten testuak interpretatzea dira, besteak beste.