SlideShare a Scribd company logo
1 of 26
Download to read offline
HAUR HEZKUNTZAKO GRADUA
DIDAKTIKA OROKORRA
UNITATE DIDAKTIKOA
EGILEAK:
Lakuntza Guereñu, Ainhoa
Muñoz Martinez, Patxi
Otegui Otaño,Goizane
Sanchez Iglesias, Nora
Valderrama Amondarain, Paula
GA2
UNITATE DIDAKTIKOA
GAIA:​ ​Baserriko animaliak lantzen.
MAILA: ​Haur Hezkuntzako bigarren zikloa (4 urteko haurrak).
DENBORALIZAZIOA:
Planteatutako jarduerak 4 aste iraungo dute, hau da, hilabete bat.
Ikasturtearen azkenengo hiruilekoan egingo da.
PROPOSAMENAREN JUSTIFIKAZIOA:
Haur Hezkuntzako Dekretua lantzeko Unitate Didaktiko bat egingo dugu arazo
egoera batetik abiatuta. Horretarako, 4 urteko gela batean gertatutako egoera
bat erabiliko dugu. 4 urteko talde honek 18 haurrek osatzen dute eta zehazki,
esan dezakegu 10 mutil eta 8 neska daudela. Klaseari dagokionez, klase
anitza da, hau da, etnia desberdineko haurrak daude.
Haurrak klasean modu aktibo batean parte hartzen dute, ikasteko interesa
erakusten baitute. Behar berezietako haurrik ez dagoela esan dezakegu. Gela
honetan dauden haur gehienak oso mugituak dira, baina badaude gutxi batzuk
nahiko lasaiak direnak.
Testuinguruari dagokionez, hiri handi batean kokatzen den eskola handi bat
da. Gelari begira zabala dela esan daiteke, beraz, lana egiteko nahiko lekua
dute. Gainera, mahaiak zabalak dira, taldean lan egiteko aproposak eta
materiala apaletan ondo sailkatuta eta antolatuta daude, beraz, haurrentzat
eskuragarri daude.
ARAZO EGOERA:
Haur bati animaliei buruzko liburu bat oparitu diote, eta liburu hori gelara
eraman du bere gelakideekin partekatzeko. Horrek beste umeengan interesa
piztu duenez, gu, irakasle gisa, horren inguruan hainbat gai desberdin lantzea
erabaki dugu; hala nola, animalia bakoitzaren tamaina, elikagaiak, habitata,
koloreak, gorputzeko atalak…
1
ZEREGINA EDO AURREIKUSTEN DEN AMAIERAKO “PRODUKTUA”:
Gai desberdinak landu ostean, praktikan jarri ahal izateko baserri batera joatea
bururatu zaigu. Bertan, baserriko hainbat animalia ikusteko aukera izango dute
eta baita ere, haurrak gelan ikasitako elementuak eta ezagutzak aplikatzeko
aukera izango dute. Guri iruditzen zaigu, modu ezin hobea dela animalien
errealitatea eta ingurua ezagutzeko.
Irteerara joan aurretik, baserrian ikusiko dutenari buruzko informazioa emango
zaie eta kontzeptu horiek landuko dituzte, adibidez: habitata, elikagaiak,
tamaina…
Irteera egin ondoren, haurrei ipuin bat irakurtzea eta baita ere galdetegi bat
egitea pentsatu dugu. Alde batetik, ipuinari dagokionez, irakasleak Ahuntza eta
zazpi antxumeen ipuina irakurtzea erabaki dugu. Beste alde batetik,
galdeketari dagokionez, 6 galdera egingo zaizkie.
Adibidez:
1- Irteeran ondo pasatu duzue ala ez? Zergatik?
2- Zein animalia gustatu zaizue gehien? eta zein gutxien?
3- Zuen ustez zein da animali handiena? eta txikiena?
4- Zer gauza berri ikasi dituzue?
5- Zuek baserria baduzue? (erantzuna baiezkoa bada, galdetzea ea zein
animali dituzten).
6- Landutako animalien zein soinu entzun dituzue?
OINARRIZKO GAITASUNAK
A. Zeharkakoak:
- Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako eta komunikazio
digitalerako konpetentzia.
-​Hainbat hizkuntzatako ahozko testuak sormenez, eraginkortasunez eta
autonomiaz ulertu eta erabili. Baita askotariko kodeak dituzten mezuak
sortu eta ulertu.
-Pentsamendua eraiki.
- Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia.
-Ikaskuntza prozesua era autonomoan antolatzeko gaitasuna.
2
-Ikasteko eta lan egiteko ohitura eraginkorrak garatzea.
-Ikasitakoa beste zenbait testuinguru eta egoeretara transferitzea.
- ​Elkarbizitzarako konpetentzia.
​-Harremanetan eta komunikazioan asertibitatea eta enpatia erakustea.
-Talde-lanetan laguntzeko eta elkarlanean aritzeko gaitasuna (arauak,
konpromisoa, ardurak…).
-Gatazkak kudeatzeko gaitasuna.
- Ekimen eta espiritu ekintzailerako konpetentzia.
​-Arrakasta eta esfortzua lotzea.
-Lana eraginkortasunez antolatzea.
-Ekintzen ondorioak onartzea.
- Norbera izaten ikasteko konpetentzia.
-Sentimenduen, ekintzen eta pentsamenduen gaineko gogoeta egitea.
B. Diziplinari dagozkionak:
- Hizkuntza- eta literatura- komunikaziorako konpetentzia
-Sentimenduak, emozioak eta bizipenak adieraztea.
-Beste pertsona batzuekin eta ingurunearekin, entzuteko, azalpenak
emateko eta elkarrizketan aritzeko ahalmenak landu.
-Komunikazio-trukerako arau eta gizarte-ohiturak betetzen ikasi.
- Matematikarako konpetentzia
-​Errealitatea ulertu eta interpretatzeko tresnak eskuratu.
- Zientziarako eta teknologiarako konpetentzia
-​Pertsonen hartu emanak landu.
-Eskuz erabili objektuak eta materialak.
3
- Konpetentzia sozial eta zibikoa
-​Norberaren inguruko esparru guztietan gogoz eta arduraz parte hartu.
-Jokabide egokiak eta desegokiak bereizi.
-Gatazkak bide baketsuetatik konpondu.
-Norberaren iritzia adierazi eta defendatu.
-Gainerako pertsonen iritziak errespetatzea.
- Arterako konpetentzia
-​Arteaz gozatzeko trebetasunak eskuratu.
-Irudimena elikatzeko, abestiak, dantzak, mugimenduak eta
adierazpenak interpretatzeko jarrera landu.
- Konpetentzia motorra
-​Bere nortasun propioa eraiki.
-Bere gorputza ezagutu.
-Adierazpen-bitarteko moduan erabili (keinuak, aurpegierak,
mugimenduak, gorputz-jarrerak, ukimena…), ideiak eta emozioak
adierazteko.
HELBURUAK:
1. NORTASUNAREN ERAIKUNTZAREN ETA INGURUNE FISIKO ETA
SOZIALAREN EZAGUERAREN EREMUA.
- Ongizate emozionalari eta fisikoari dagozkion jarrerak lantzea (erritmo
biologikoak, mugimenduak, jolasa, arakatze-jarduna, elikadura,
garbitasuna eta segurtasuna erregulatzea), segurtasun afektiboa finkatu
eta eguneroko bizitzako egoerez gozatzeko.
- Ekimenak abiatzea eta norberaren ekintzak planifikatzea eta
sekuentziatzea, egiteko errazak edo arazo-egoerak ebazteko eta nork
bere buruaren gaineko konfiantza-sentimendua handitzeko; frustrazio
txikiak onartzea, sortzen zaizkion zailtasunak gaintzeko jarrera
adieraztea eta gainerako pertsonengandik behar den laguntza bilatzea.
4
- Errespetu, laguntza eta lankidetzako jarrerak eta ohiturak lantzea,
norberaren jokabidea erregulatu eta norberaren eta gainerako
pertsonen beharrizanetara egokitzeko, eta sumisio nahiz
nagusitasuneko jarrerak baztertzea.
- Elementu eta bildumek zer ezaugarri dituzten jakitea; multzokatzeko,
sailkatzeko, ordenatzeko eta zenbatzeko erlazioak ezartzea,
pentsamendu zientifikoa lantzeko.
- Gailu teknologikoak erabiltzen hastea eta haien komunikazio-ahalmena
balioestea, eta, arian-arian, haiek informazioa eskuratzeko, ikasteko eta
plazera lortzeko erabiltzea.
- Gorputza kontrolatzeko bidea urratzea, zentzumen-pertzepzioa lantzea
eta testuinguruaren ezaugarrietara doitzea mugimenduaren tonua,
oreka eta koordinazioa, ekintzetan dituen ahalmenak eta mugak
deskubritzeko.
- Ingurune fisikoa arakatzea eta esperimentatzea eta haren
elementuetako batzuen ezaugarriak ezagutzea, elementu horien
gainean eragin eta haiek eraldatzeko gaitasuna lantzeko, eta interes eta
errespetuzko jarrerak lantzea.
2. NORTASUNAREN ERAIKUNTZAREN ETA KOMUNIKAZIOAREN ETA
ADIERAZPENAREN EREMUA.
- Ahozko hizkuntza arian-arian erabiltzea eta balioestea norberaren
portaera eta elkarbizitza erregulatzeko.
- Gainerako haurren eta helduen mezuak ulertzea eguneroko bizitzako
egoeretan, eta hartu-eman horietako arauak ikastea, komunikatu nahi
dena interpretatzeko.
- Askotariko testuingurutan erabiltzea matematika-adierazpenak,
objektuen ezaugarriak deskribatzeko eta inguruneko egoerak
interpretatu eta ulertzeko.
- Arte-produkzioetan (ikus-entzunezkoen, teknologiaren, antzerkiaren,
musikaren eta, besteak beste, gorputzaren bidez sortutako
5
produkzioetan) parte hartzea, askotariko teknikak
erabilita,komunikazio-aukerak arakatu eta kultura bera ulertzen hasteko.
HELBURU DIDAKTIKOAK:
- Animalien inguruko hiztegia barneratzea (elikagaiak, ezaugarria eta
habitata)
- Baserriko animalien inguruko ezaugarriak ikastea (animalien elikagaia,
soinuak, tamaina, jatorria, habitata, koloreak, gorputzeko atalak...).
- Gai desberdinak trebatzen joatea
- Naturarekin bat egitea.
- Bizi garen ingurunea hobeto ezagutzea.
- Matematika lantzea.
- Zentzumenen garapena
EDUKIAK:
- Eduki orokorrak:
- Informazioa identifikatu, lortu eta berreskuratzea.
- Informazioa ulertzea (konparatzea, sailkatzea, sekuentziatzea eta
ztertzea), buruz ikastea eta adieraztea (deskribatzea, zehaztea,
azaltzea, etab).
- Ideiak sortu eta adieraztea.
- Zereginak eta proiektuak planifikatzea eta aztertzea.
- Lortutako emaitza komunikatzea.
- Pertsonen arteko harremanak eta komunikazioa lantzea.
- Elkarlana eta lankidetza taldean ikasteko zereginetan.
1. NORTASUNAREN ERAIKUNTZAREN ETA INGURUNE FISIKO ETA
SOZIALAREN EZAGUERAREN EREMUA.
- Bigarren zikloko edukiak:
6
Nortasuna eraikitzea.
- Lanak egitean, ekintzen sekuentzia planifikatzea; eta antolatzeko,
konstantea izateko, arreta jartzeko, ekimena izateko eta ahalegintzeko
ohiturak hartzea.
- Norberaren lana balioestea eta akatsak ekintza hobetzeko bidea direla
aitortzea.
- Laguntza eskatu eta onartzea hura premiazkoa duenean. Gainerako
pertsonen laguntza-jarrerak balioestea.
- Konfianzta izatea norbearen ekintza-ahalmenean eta jolasetan parte
hartzea eta saiatzea.
- Zereginak betetzeko moduak aurkitzeko interesa izatea eta gelakideek
egindako proposamenak balioestea.
- Antoltzeko, konstantea izateko, arreta jartzeko, ekimena hartzeko eta
ahalegintzeko ohiturak eta jarrerak lantzen hastea.
Hartu-harremanak gizarte-ingurunean.
- Afektu eta enpatiko harremanak sortzeko jarrera positiboa izatea eta
talde-lanetan laguntzea.
- Gainerako pertsonen nortasuna eta ezaugarriak onarztea, diferentziak
errespetatzea eta diskriminazio-jarrerak baztertzea.
- Gogoz bereganatzea, arian-arian, elkarbizitzaren oinarrizko arauak.
Gatazkak elkarrizketaren bidez konpontzen hastea.
Hartu-emanak ingurune fisiko eta naturalarekin
- Izaki bizidunen portaera, funtzio, ezaugarri eta aldaketa batzuk
ezaguztea. Jaiotzaren eta heriotzaren bitarteko bizi-ziklora hurbiltzea.
Izaki bizidunen gaineko aireu edo konjeturak egitea.
- Arian-arian ohartzea teknologiak doitasunez eta beharrezkoa denean
erabili behar direla, bai iraksteko, bai jakintza eskuratzeko.
7
2. NORTASUNAREN ERAIKUNTZAREN ETA KOMUNIKAZIOAREN ETA
ADIERAZPENAREN EREMUA.
- Bigarren zikloko edukiak:
Hitzezko eta idatzizko komunikazioa.
- Ahoz adierazitako testu errazak ulertzea: deskribapenak, kontakizunak,
ipuinak, abestiak, errimak, esaera zaharrak, asmakizunak, etab.
- Ahozko adierazpenetan, gero eta egokitasun handiagoz erabiltzea
lexikoa, sintaxi-egiturak, intonazioa, keinuak eta ahoskatzea.
- Testu idatzien ondoan dauden irudiak eskuez erabiltzea eta
interpretatzea, eta irudien eta testuaren arteko loturak egitea.
- Idatziak eta adierazpen grafikoari dagozkion bestelako
adierazpen-formak (marrazkiak, irudiak, zenbakiak, etab.) bereiztea.
Matematika-hizkuntza.
- Objektuen eta materialen ezaugarri batzuk (kolorea, forma, horien
egitekoa, etab.) ezagutzea eta bereiztea. Objektuen arteko
antzekotasunak eta diferentziak hautematea.
- Multzoak zenbakitu gabe kuantifikatzea (asko, gutxi, etab.).
- Objektu multzoen kantitateak konparatzea.
- Berdintasun eta desberdintasuneko loturak egitea (berdinak dira,
gehiago dira, gutxiago dira...).
- Doitasunez zenbatzea multzo batean dauden elementuen kantitateak.
Zenbaki kardinalak erabiltzea. Zenbaki-segidak adieraztea.
- Eragiketa errazak egitea (kentzea, gehitzea, banatzea, etab.)
arazo-egoerak ebazteko.
- Neurketak egiteko premia dakarten egoerak identifikatzea.
- Neurtzeko unitate arautu eta arautu gabe batzuk eta neurtzeko.
8
Arte-komunikazioko beste modu batzuk.
- Proiektu kolektiboak egiten parte hartzea eta inguruneko
arte-ekoizpenen gaineko interesa izatea.
- Arteko trebetasun eta teknika oinarrizkoak erabiltzen hastea.
- Hizkuntza plastikoaren zenbait elementu deskubritzea eta probatzea
(linea, forma, kolorea, egitura, espazioa, etab.).
- Inguruko soinuak eta haien ezaugarri eta kontraste oinarrizkoak
(zarata-isiltasuna, luzea-laburra, ozena-eztia) bereiztea.
MATERIALAK:
- Animalia ezberdinak dituzten liburuak.
- Irakasleak animaliak ezagutzeko erabilitako power point-a.
- Haurrak, irakaslearen laguntzaz, egindako animalien txartelak.
- Txartelak egiteko erabilitako materialak: papela, kartulinak, guraizeak,
zeloa, kola, animalien marrazkiak, margoak...
- Haurrek animalien soinuak ezagutzeko irakasleak erabiltzen duen
bideoa.
- Animalia ezberdinen abestiak.
JARDUEREN SEKUENTZIA
A. Lehen fasea:
- Haurrak ekarritako liburua irakasleak irakurriko du, haurrak lurrean
borobilean eserita dauden bitartean beraien ekarpenak edota bizipenak
elkarbanatzeko aukera emanez, irakaslearen gidaritzapean. Irakasleak
liburua irakurtzen duen bitartean haurrek isiltasuna mantendu beharko
dute eta baita hitz egiteko txanda errespetatu ere.
- Irakasleak, “Aurkitu animaliak baserrian” liburua eskuratuko du
liburutegitik eta klasera ekarriko du. Ondoren, lehenengo orrialdean
dauden animalien ezaugarriak altuan irakurriko ditu irakasleak eta
animalia bakoitzaren kopurua esan ondoren, haurrak taldean hasiko
dira bilatzen (liburua formatu digitalean ez badago, fotokopiak atera
9
litezke). Jarduera hau aurrera eramateko, haurrak mahai borobiletan
eseriko dira taldeka eta irakasleak, haurrak animaliak bilatu bitartean,
behatzaile gisa arituko da. Gainera, giroa hobetzeko, irakasleak abesti
bat jarri dezake.
B. Garapen-fasea:
- Ezertan hasi aurretik haurrei ondorengo power pointak erakutsiko
lizkioke irakasleak, animalien irudi edo ideia orokor bat izan dezaten:
https://www.slideshare.net/hhescolapias/baserriko-animaliak .
Horretarako, ikasleak arbelari begira jarriko dira lurrean eserita eta
irakaslearen azalpenak entzun bitartean isiltasuna mantentzen eta
geldirik egoten saiatu behar dira. Irakasleak egoera honetan,
informazioa transferitzearen rola hartuko du eta haurrak berriz, ikasle
pasiboaren rola.
- Animalien txartelak egin aurretik, irakasleak ezaugarri fisikoen inguruan
hitz egingo die ikasleei (kolore desberdinak, gogorra/biguna/leuna,
txikia/handia, baxua/altua, zabala/estua). Azalpen horiek xamurragoak
suertatzeko irakasleak horien adibideak emango dizkie, hots, ezaugarri
horiek dituzten materialak eskainiko dizkie. Esate baterako gogorraren
kasuan harri bat eskuetan ibiltzen utziko die. Kasu honetan, haurrak
aktiboagoak izango dira eta irakasleak ikasketa prozesua gertatzeko
egoerak sortuko ditu, adibideen kasuan.
- Animalien ezaugarri desberdinak ikasteko haurrak klase orduetan
irakaslearen laguntzaz txartelak egin ditzazkete, ondoren, haien bitartez
jolastu dezaten (animaliak, elikagaiak, habitata, ...). Beraz ezinbestekoa
da haurra jarduera honetan aktiboa izatea eta jarrera ekintzailea izatea.
Irakasleari dagokionez, bera eredu eta bide lagun izango da. Gelaren
banaketari dagokionez, haurrak berriro ere mahai borobiletan arituko
10
dira lanean. Jarduera honetan ere, irakasleak musika baxua jarriko du
giro armoniotsuago bat sortzeko eta baita ere, haurrak motibatzeko.
- Behin txartelak eginda, haurrak talde txikietan banatuko dira eta talde
bakoitza txoko batean antolatuko da eta 3-4 animalia desberdin
aukeratuko dituzte. Irakasleak talde bakoitzak aukeratutako animaliei
dagozkien txartelak banatuko dizkie. Ondoren, haurrak animalia
bakoitzari dagozkion ezaugarrien txartelak lotuko dituzte. Irakaslea
jarduera honetan, behatzaile moduan arituko da lanean eta haurrak
hausnartzeko eta beraien ideiak plazaratzeko aukerak edukiko dituzte.
- Txartelak (animaliak, elikagaiak eta habitata) erlazionatu ondoren,
irakasleak animalia bakoitzen soinuak erreproduzitzen dituen bideo bat
erakutsiko die: ​https://www.youtube.com/watch?v=x3ojnsN8_3U
Aurreko jardueran taldeetan banatuta zeuden bezala jarriko dira
arbelera begira. Kasu honetan, haurrek arreta eta isiltasuna landuko
dute eta irakaslea haurren antzera, ikusle bezala egongo da.
- Ondoren, talde bakoitzak, aukeratutako animalia bakoitza deskribatu eta
haren soinua egingo du gelakide guztien aurrean, eta gainerakoek
asmatu beharko dute zein animalia den. Irakaslea jarduera honetan
ikaslearen rola beteko du eta gainontzeko haurrek beste gelakideen
azalpenak adi entzun beharko dituzte.
- Behin taldeka soinuak erreproduzitu ondoren, orain talde handian
ondorengo bideo hau jarriko die irakasleak, denen artean zein
animaliaren soinua den asmatzen saiatuko dira.
https://www.youtube.com/watch?v=sjrbpvq7dS4 . Hemen beste zenbait
jardueretan bezalaxe, haurren parte hartzea ezinbestekoa izango da eta
irakaslearen kasuan, gidariaren rola beteko du, nahasmena sor ez
dadin.
11
- Aurreko ariketa gehienak, eserita edo mugimendu gutxikoak izan
direnez, denak zutik jartzeko, dantzatzeko eta abesteko unea heldu da
eta ondorengo abestien bideoa arbelean jarriz, eramango da aurrera.
Jarduera honetan ezinbestekoa da denen zutikako parte-hartzea, baita
irakaslearena ere. Mugimendurari dagokionez, gela osoan zehar
mugitzeko aukera egongo da eta beraz, haurrak autonomia landuko
dute. Honekin batera, giro egokia sortzea eta haurren motibazioa
sustatzea da irakaslearen nahia eta zeregina.
Abestiak:
https://www.youtube.com/watch?v=0GXlAhG3-8Q
https://www.youtube.com/watch?v=fYbD35LO_9o
https://www.youtube.com/watch?v=qhD7kgmt4qQ
C. Aplikazio- eta komunikazio-fasea:
- Ikastetxetik gertuen dagoen eta bisitak egiteko aukera ematen duen
baserri batera egingo da txangoa, egun pasa gisa. Horretarako, haurrei
hamaiketakoa eta bazkari txiki bat etxetik ekartzeko eskatuko genieke.
Oinezko ibilbide horretan, haurrek irakasleen esanak (banaka edo
binaka joatea errepidearen bazterretik…) betetzea ezinbestekoa izango
da beraien segurtasuna bermatzeko. Behin baserrira heltzean, bertako
jabeak edo arduradunak artatuko gintuke eta bera txango-buru dela
beraien baserria eta animaliak erakutsiko genizkiguke. Bertan haurrek
gelako saioetan ikasitako elementuak eta ezagutzak aplikatzeko aukera
edukiko lukete. Era ezin hobea da animalien errealitatea eta ingurua
ezagutzeko.
*Oharra: Eguraldi onarekin eguzkitako krema ekartzea eskatu litzaieke
eta baita arropa erosoa ekartzea ere. Eguraldi txarra eginez gero bisita
atzeratuko litzateke.
12
D. Orokortzea eta transferentzia:
- Txangoa egin ondoren, haurrei ahozko galdeketa bat egingo zaie
jakiteko zein izan den haien esperientzia eta jakiteko ea zer ikasi duten.
Galdeketa motza eta erraza izango da, 6 galderekin, haurrak eroso
sentitu daitezen. Horretarako haurrak zein irakaslea borobilean eseriko
dira eta galderak egingo zaizkie haurrek beraien ideiak adierazteko.
Beraz, haurren parte hartzea ezinbestekoa izango da eta kasu honetan,
irakaslea entzulea izango da. Egingo zaizkien galderak honako hauek
izango dira:
- Irteeran ondo pasatu duzue ala ez? Zergatik?
- Zein animalia gustatu zaizue gehien? eta zein gutxien?
- Zuen ustez zein da animali handiena? eta txikiena?
- Zer gauza berri ikasi dituzue?
- Zuek baserria baduzue? (erantzuna baiezkoa bada, galdetzea ea
zein animali dituzten).
- Landutako animalien zein soinu entzun dituzue?
- Azkenik, haurrei, irakasleak “Ahuntza eta zazpi antxumeak” ipuina
irakurriko die. Irakaslea narraitzailea izango da eta haurrak berriz
entzuleak. Lasaitasuna lantzeko, haurrak lurrean eseriko dira eta begiak
itxita eduki beharko dituzte irakasleak ipuina kontatzen dien bitartean.
https://es.slideshare.net/ignacioaldekoa1/ahuntza-eta-zazpi-antxumeak
​*OHARRA: Unitate didaktiko honetan proposatzen diren jarduera
guztietan haur bakoitzaren denborak errespetatuko dira eta denek
jarduera bukatu arte irakaslea ez da hurrengo jarduerara igaroko.
Gainera, irakasleak haurrak gurasoen eskuetara joaterako garaian,
gurasoren batekin hitz egiteko aukera izango du, haurraren inguruan
informazioa elkarbanatzeko edota elkarri galderak egiteko.
13
METODOLOGIA:
Zenbait estrategia metodologiko biltzen dituen proposamena:
1. Giro egokia sortzea (lan egiteko giro aproposa; ikaskuntza sustatzeko
espektatiba positiboak; parte-hartze aktiboa, ikasgelaren
antolamendua,baloreak lantzea...).
2. Ikaskuntza aktiboa bultzatzea ​(parte-hartzea bultzatzen duten
metodologiak erabiltzea, zalantzak, problemak, arazoak, galderak,
iradokizunak,proposamenak.... aurkeztea; talde-lana bultzatzea;
ikaskuntza funtzionalak: zerbait egin zerbaiterako, zentzua duten
ikaskuntzak sustatzea; egiten irakastea; buruz ikastea, helbururik gabe,
saihestea).
3. Ikaskuntzaren helburua lortzeko motibazioa bultzatzea ​(galderekin
hastea; aurretiazko ezagupenen inguruko jarduerak planteatzea; lana
burutzeko negoziazio jarduerak proposatzea; ikasleei hitz ematea...).
4. Ikaskuntza autonomoa bultzatzea ​(talde-lana sustatzea; dedukzioari
garrantzia ematea; transmisio hutsezko ikaskuntza baztertzea;
autoerregulazioa bultzatzea; auto-ebaluaziorako eta ko-ebaluaziorako
baliabideak erabiltzea; irakasleen eta ikasleen eginkizunak aldatzea...).
5. Askotariko informazio iturriak erabiltzea era askotako euskarrietan
(informazio hautaketaren prozesua gidatzea; testu liburua soilik,
informazio iturri bakartzat ez erabiltzea...).
6. Ebaluazio hezitzailea, formatiboa, sustatzea (aurre-ebaluaziotik
abiatzea ikasleen maila erreala zein den jakiteko; behaketa
ebaluaziorako informazio baliabide gisa erabiltzea; prozesua, hala
behar balitz, berregokitzea; auto-ebaluazio zein ko-ebaluazio…
estrategia, eta jarduera anitzak erabiltzea...).
7. Tokiaren eta denboraren antolaketa desberdinak faboratzea ​(burutu
beharreko lanaren arabera ikasgelako antolaketa aldatzea; eskola
saioen iraupena malgutzea, beharrizanak kontuan harturik; ikasleei
ikaskuntza esanguratsua lortzeko behar duten denborarik nahikoa
ematea…).
14
8. Ikasitakoaren funtzionaltasuna eskolatik kanpo bultzatzea
(metodologia globalak erabiltzea, aktiboak, ikasleen egunerokotasunari
lotutakoak erabiltzea...).
ANIZTASUNAREN ZAINTZA
Hezkuntzak pertsona guztiak aukera berdinak izatea bermatu behar du.
Pertsona guztiok ditugu ezaugarri komunak, baina antzekotasun horiek ditugun
arren, alde asko izaten dira gizakitik gizakira. Pertsona guztiek ez dute
komunikatzeko, mugitzeko, ikasteko, harremanak lantzeko, jarduteko edo
pentsatzeko modu bera izaten, desberdinak baitira pertsonen ezaugarri
fisikoak, psikologikoak eta sozialak. Aniztasuna zaintzeko, modu inklusiboan
ezagutu, errespetatu, onartu, balioetsi eta landu behar dira desberdintasun edo
diferentzia indibidual eta kultural horiek guztiak. Horretarako beharrezkoa da
familiek eta eskolak lankidetza estuan jardutea.
Haur Hezkuntzarako proposatzen den hezkuntza-estiloa aniztasuna
errespetatu eta haren hezkuntza-tratamendu aktiboa egitea da, izan ere,
anitzak dira garapen-mailak, erritmo biologikoak, familia-kulturak, ikasteko
estiloak, beharrizanak, interesak… Beraz, metodologia-irizpideek ez dute
zurrunak izan behar, ez zaie xehetasun txikienei oinarrizko interbentzio-ildoei
adinako garrantzia eman behar; izan ere, horrelako metodologiak ez dira
egokitzen testuinguruen errealitatera eta haurren ezaugarri eta
beharrizanetara.
EBALUAZIOA:
A. Adierazleak:
1. NORTASUNAREN ERAIKUNTZAREN ETA INGURUNE FISIKO ETA
SOZIALAREN EZAGUERAREN EREMUA.
- Jolasetan parte hartzea, eta, parte-hartze horretan, gero eta
gehiago erregulatzea sentimenduen eta emozioen adierazpena.
- Jolasetan eta taldearen proposamenetan gogoz parte hartzen eta
laguntzen du.
- Jolas sinple batzuen arauak onartzen eta betetzen ditu.
15
- Sentikorra da gainerako pertsonen aldartearekin, interesekin eta
gogoarekin.
- Arian-arian, sumisio eta nagusikeriazko jarrerak baztertzen ditu.
- Ingurunea haren elementuen behaketaren, eskuzko erabileraren
eta esplorazioaren bidez deskubritzeko jakin-mina adieraztea.
- Inguruko animalien propietate eta ezaugarri batzuk ezagutzen
eta bereizten ditu.
- Zentzumenak erabiltzen ditu ingurune fisikoa eta bertako
objektuak ezagutzeko.
2. NORTASUNAREN ERAIKUNTZAREN ETA KOMUNIKAZIOAREN ETA
ADIERAZPENAREN EREMUA.
- Ahozko hizkuntza erabiltzea bere adinekoekin eta pertsona
helduekin harremanak dituenean, komunikazio-xedeak aintzat
hartuta eta entzuteko jarrera arretatsua eta errespetuzkoa izanda.
- Ahozko hizkuntza erabiltzen du egoera askotan eta solaskide
ugarirekin komunikatzeko, gizarte-arau batzuk betez (besteari
entzunez, solaskideari begiratuz, hitz egiteko txanda betez,
etab.).
- Animalien ezaugarriekin (fisikoak, elikagaia eta habitata) lotutako
hiztegia barneratu du.
- Gogoz entzuten ahozko testu askotarikoak (mezuak,
kontakizunak, literatura-ekoizpenak, deskribapenak, azalpenak,
informazioak, etab.), eta ulertu egiten ditu.
- Ahozko hizkuntza darabilten jardueretan parte hartzen du:
asmakizunak asmatzen, olerkiak ozen irakurtzen, hitz-segidak
errepikatzen, ipuinen amaierak aurreratzen, eta antzekoak
egiten.
- Galderak egiten ditu gauzak hobetzeko ulertzeko.
16
- Eguneroko bizitzako gertakariak eta bizipenak gero eta ordena
egokiagoan azaltzen ditu.
- Elkarrizketen bidez edo txandaka parte hartzea
komunikazio-egoeretan eta gizarte-harremaneko jolasetan.
- Gero eta denbora-epe luzeagoetan eusten dio arretari
komunikazio-egoeretan.
- Gero eta adierazpen agerikoagoak eta egokiagoak egiten ditu
hartu-emaneko komunikazio-egoeretan.
- Jolasetan, pertsona helduen eta/edo kideen komunikazio-xedeak
ulertzen ditu.
- Irakurtzeko eta idazteko jardueretan parte hartzea eta haiekiko
interesa adieraztea, idatzizko testuak erabiltzen eta haien
helburuak ulertzen hastea eta idazte-sistemaren ezaugarri batzuk
ezagutzea.
- Arian-arian, idatzizko hizkuntzaren euskarriak erabiltzen ditu
(liburuak, aldizkariak, egunkariak, ordenagailuak, kartelak, etab.),
komunikatzeko, informatzeko eta gozatzeko.
- Idatziak eta adierazpen grafikoari dagozkion bestelako
adierazpen-formak (sinboloak, irudiak, zenbakiak, etab.)
bereizten ditu.
- Matematika-estrategia zenbait erabiltzea bizi duen mundua
ulertzeko.
- Materia jarraituei dagozkien zenbatzaileak (asko, gutxi, nahiko,
etab.) erabiltzen ditu.
- Zenbakien segida erabiltzen du elementuak zenbatzeko.
- Jolasetan eta eguneroko bizitzako egoeretan modu funtzionalean
erabiltzen ditu zenbaki ordinalak eta kardinalak.
17
- Artearen, teknologiaren eta ikus-entzunezkoen bitartekoak,
materialak eta teknikak erabiliz adieraztea eta komunikatzea, eta
haien aukerak arakatzeko interesa adieraztea, haiekin egiten
direnak gozatzeko eta gainerako pertsonekin bizipen estetikoak eta
komunikazioak konpartitzeko.
- Gorputzaren, musikaren, teknologiaren eta ikus-entzunezkoen
hizkuntzak eta plastikaren material, tresna eta tekniken
adierazpen-ahalmenak probatzen eta esploratzen ditu.
- Musikako, gorputz-adierazpeneko eta/edo adierazpen plastikoko
jardueretan parte hartzen du, banaka nahiz taldean.
B. Tresnak:
Ebaluazioren tresnari dagokionez, ebaluazioa txantiloi baten bitartez egitea
erabaki dugu. Lau zutabez osaturikoa, lehenengo zutabean kontuan hartu
beharreko adierazleak agertzen dira, haurrak ebaluatzeko garaian eta beste
hiru zutabeetan, haurrei ebaluatzeko emotikonoak agertzen dira ( gaizki,ondo
edo oso ondo egin duten adierazten dutenak).
Ebaluatzeko modu hori erabaki dugu, horrela ariketak bere horretan puntuatu
beharrean, jarrera ebaluatzeko aukera ematen duelako.
Horretaz gain, 3 emotikonoak ez ditugu hausaz jarri, apropos baizik. Izan ere,
zenbat eta emotikono gehiago jarri, errealitatera gehiago hurbiltzeko aukera
ematen du eta era berean, haurren aniztasuna kognitiboa errespetatzekoa.
Adierazleak
(1º eremua).
Gaizki Ondo Oso ondo
Jolasetan eta taldearen
proposamenetan
18
gogoz parte hartzen
eta laguntzen du.
Jolas sinple batzuen
arauak onartzen eta
betetzen ditu.
Sentikorra da
gainerako pertsonen
aldartearekin,
interesekin eta
gogoarekin.
Arian-arian, sumisio
eta nagusikeriazko
jarrerak baztertzen
ditu.
Inguruko animalien
propietate eta
ezaugarri batzuk
ezagutzen eta
bereizten ditu.
Zentzumenak
erabiltzen ditu ingurune
fisikoa eta bertako
objektuak ezagutzeko.
19
Adierazleak
(2º eremua).
Gaizki Ondo Oso ondo
Ahozko hizkuntza
erabiltzen du
egoera askotan
eta solaskide
ugarirekin
komunikatzeko,
gizarte-arau
batzuk betez
(besteari
entzunez,
solaskideari
begiratuz, hitz
egiteko txanda
betez, etab.).
Animalien
ezaugarriekin
(fisikoak,
elikagaia eta
habitata) lotutako
hiztegia
barneratu du.
Gogoz entzuten
ahozko testu
askotarikoak
20
(mezuak,kontakiz
unak,
literatura-ekoizpe
nak,
deskribapenak,
azalpenak,
informazioak,
etab.), eta ulertu
egiten ditu.
Ahozko hizkuntza
darabilten
jardueretan parte
hartzen du:
asmakizunak
asmatzen,
olerkiak ozen
irakurtzen,
hitz-segidak
errepikatzen,
ipuinen amaierak
aurreratzen, eta
antzekoak egiten.
Galderak egiten
ditu gauzak
hobetzeko
ulertzeko
Eguneroko
bizitzako
gertakariak eta
21
bizipenak
geroeta ordena
egokiagoan
azaltzen ditu.
Gero eta
denbora-epe
luzeagoetan
eusten dio
arretari
komunikazio-
egoeretan.
Gero eta
adierazpen
agerikoagoak eta
egokiagoak
egiten ditu
hartu-emaneko
komunikazio-
egoeretan.
Jolasetan,
pertsona helduen
eta/edo kideen
komunikazio-
xedeak ulertzen
ditu.
Arian-arian,
idatzizko
hizkuntzaren
euskarriak
22
erabiltzen
ditu(liburuak,
aldizkariak,
egunkariak,
ordenagailuak,
kartelak, etab.),
komunikatzeko,
informatzeko eta
gozatzeko.
Idatziak eta
adierazpen
grafikoari
dagozkion
bestelako
adierazpen-
formak
(sinboloak,
irudiak,
zenbakiak, etab.)
bereizten ditu.
Materia jarraituei
dagozkien
zenbatzaileak
(asko, gutxi,
nahiko, etab.)
erabiltzen ditu.
Zenbakien
segida erabiltzen
du elementuak
zenbatzeko.
23
Jolasetan eta
eguneroko
bizitzako
egoeretan modu
funtzionalean
erabiltzen ditu
zenbaki ordinalak
eta kardinalak.
Gorputzaren,
musikaren,
teknologiaren eta
ikus-entzunezkoe
n hizkuntzak eta
plastikaren
material, tresna
eta tekniken
adierazpen-ahal
menak probatzen
eta esploratzen
ditu.
Musikako,
gorputz-adierazp
eneko eta/edo
adierazpen
plastikoko
jardueretan parte
hartzen du,
banaka nahiz
taldean.
24
C. Ebaluazioren ondorengoak:
Lan honen helburuak ikusita, haur gehienak landutako kontzeptuak barneratu
dituzte. Gure ustetan, programatutakoarekin nahiko ondo asmatu dugu, betiere
dago haurren bat kontzeptuak barneratzeko denbora gehiago behar duena,
baina hala ere ondo asmatu dugula esan genezake.
Beti dago zer edo zer hobetzeko, kasu honetan, irakasleari dagokionez
egokiagoa iruditzen zaigu denbora guztian haurren gainean ez egotea, ez
klasean eta ezta irteeran ere, modu honetan haurrak modu askeago batean
sentituko dira. Baina bai irakasleak baserrira iritsi baino lehenagoko bidean
beraien gainean egon beharko dela, haurren segurtasunarengatik. Bestalde,
irakasleak azalpenak ematen dituen bitartean, haurrak adi entzun behar diote,
ixiltasuna eta atentzioa bermatuz. Baita ere, irakasleak azalpenak ematean,
haurrak geldirik egotea.
BIBLIOGRAFÍA.
Eusko Jaurlaritza, Hezkuntza Saila (2015). 237/2015 Dekretua, abenduaren 22koa,
Haur Hezkuntzako curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan
ezartzekoa. Helbide honetan aurkitua
http://www.euskadi.eus/bopv2/datos/2016/01/1600142e.pdf (data honetan
kontsultatua: 2020-04-03)
25

More Related Content

What's hot

Ikas unitatea- Elikadura proiektua
Ikas unitatea-  Elikadura proiektuaIkas unitatea-  Elikadura proiektua
Ikas unitatea- Elikadura proiektuaEnara Perez
 
Albistea egitura ereduak
Albistea egitura  ereduakAlbistea egitura  ereduak
Albistea egitura ereduakidoialariz
 
ZATIKIEN TEORIA .pdf
ZATIKIEN TEORIA .pdfZATIKIEN TEORIA .pdf
ZATIKIEN TEORIA .pdfMaite R. M.
 
Izaki bizidunak
Izaki bizidunakIzaki bizidunak
Izaki bizidunaksonri15
 
5 maila - 8 ENERGIA eta ALDAKETAK Anaya
5 maila - 8 ENERGIA eta ALDAKETAK Anaya 5 maila - 8 ENERGIA eta ALDAKETAK Anaya
5 maila - 8 ENERGIA eta ALDAKETAK Anaya idoialariz
 
Uraren zikloa
Uraren zikloaUraren zikloa
Uraren zikloaibai98
 
Izaki bizidunak / galdera batzuekin
Izaki bizidunak / galdera batzuekinIzaki bizidunak / galdera batzuekin
Izaki bizidunak / galdera batzuekinApuntes300
 
Asmakizunak
AsmakizunakAsmakizunak
Asmakizunakgabitxu
 
11 gaia tom margolari lanetan euskara 4 santillana
11 gaia  tom margolari lanetan  euskara 4 santillana11 gaia  tom margolari lanetan  euskara 4 santillana
11 gaia tom margolari lanetan euskara 4 santillanaidoialariz
 
MATEMATIKA 5 SANTILLANA
MATEMATIKA 5  SANTILLANAMATEMATIKA 5  SANTILLANA
MATEMATIKA 5 SANTILLANAM M
 
7 LUR PLANETA Zubia Santillana
7  LUR PLANETA  Zubia Santillana7  LUR PLANETA  Zubia Santillana
7 LUR PLANETA Zubia Santillanaidoialariz
 
Buruketak lehen biderketak
Buruketak lehen biderketak Buruketak lehen biderketak
Buruketak lehen biderketak idoialariz
 
Atzizkiak -ti -tsu - kor - zale
Atzizkiak -ti -tsu - kor - zaleAtzizkiak -ti -tsu - kor - zale
Atzizkiak -ti -tsu - kor - zaleMargaGutierrez
 
Eta aitona non dago
Eta aitona non dagoEta aitona non dago
Eta aitona non dagoidoialariz
 
Lh4 a marrazki bizidunetako pertsonaien deskribapenak
Lh4 a marrazki bizidunetako pertsonaien deskribapenakLh4 a marrazki bizidunetako pertsonaien deskribapenak
Lh4 a marrazki bizidunetako pertsonaien deskribapenakberastegi
 
Buruketak 2. maila egokitzapena
Buruketak 2. maila  egokitzapenaBuruketak 2. maila  egokitzapena
Buruketak 2. maila egokitzapenaidoialariz
 
7 INDARRAK eta ENERGIA Zubia Santillana LH 4
7  INDARRAK eta ENERGIA  Zubia Santillana LH 4 7  INDARRAK eta ENERGIA  Zubia Santillana LH 4
7 INDARRAK eta ENERGIA Zubia Santillana LH 4 idoialariz
 

What's hot (20)

Ikas unitatea- Elikadura proiektua
Ikas unitatea-  Elikadura proiektuaIkas unitatea-  Elikadura proiektua
Ikas unitatea- Elikadura proiektua
 
Albistea egitura ereduak
Albistea egitura  ereduakAlbistea egitura  ereduak
Albistea egitura ereduak
 
Indarrak eta energia
Indarrak eta energiaIndarrak eta energia
Indarrak eta energia
 
asmakizunak
asmakizunakasmakizunak
asmakizunak
 
ZATIKIEN TEORIA .pdf
ZATIKIEN TEORIA .pdfZATIKIEN TEORIA .pdf
ZATIKIEN TEORIA .pdf
 
Izaki bizidunak
Izaki bizidunakIzaki bizidunak
Izaki bizidunak
 
5 maila - 8 ENERGIA eta ALDAKETAK Anaya
5 maila - 8 ENERGIA eta ALDAKETAK Anaya 5 maila - 8 ENERGIA eta ALDAKETAK Anaya
5 maila - 8 ENERGIA eta ALDAKETAK Anaya
 
Uraren zikloa
Uraren zikloaUraren zikloa
Uraren zikloa
 
Izaki bizidunak / galdera batzuekin
Izaki bizidunak / galdera batzuekinIzaki bizidunak / galdera batzuekin
Izaki bizidunak / galdera batzuekin
 
Asmakizunak
AsmakizunakAsmakizunak
Asmakizunak
 
Asmakizunak
Asmakizunak Asmakizunak
Asmakizunak
 
11 gaia tom margolari lanetan euskara 4 santillana
11 gaia  tom margolari lanetan  euskara 4 santillana11 gaia  tom margolari lanetan  euskara 4 santillana
11 gaia tom margolari lanetan euskara 4 santillana
 
MATEMATIKA 5 SANTILLANA
MATEMATIKA 5  SANTILLANAMATEMATIKA 5  SANTILLANA
MATEMATIKA 5 SANTILLANA
 
7 LUR PLANETA Zubia Santillana
7  LUR PLANETA  Zubia Santillana7  LUR PLANETA  Zubia Santillana
7 LUR PLANETA Zubia Santillana
 
Buruketak lehen biderketak
Buruketak lehen biderketak Buruketak lehen biderketak
Buruketak lehen biderketak
 
Atzizkiak -ti -tsu - kor - zale
Atzizkiak -ti -tsu - kor - zaleAtzizkiak -ti -tsu - kor - zale
Atzizkiak -ti -tsu - kor - zale
 
Eta aitona non dago
Eta aitona non dagoEta aitona non dago
Eta aitona non dago
 
Lh4 a marrazki bizidunetako pertsonaien deskribapenak
Lh4 a marrazki bizidunetako pertsonaien deskribapenakLh4 a marrazki bizidunetako pertsonaien deskribapenak
Lh4 a marrazki bizidunetako pertsonaien deskribapenak
 
Buruketak 2. maila egokitzapena
Buruketak 2. maila  egokitzapenaBuruketak 2. maila  egokitzapena
Buruketak 2. maila egokitzapena
 
7 INDARRAK eta ENERGIA Zubia Santillana LH 4
7  INDARRAK eta ENERGIA  Zubia Santillana LH 4 7  INDARRAK eta ENERGIA  Zubia Santillana LH 4
7 INDARRAK eta ENERGIA Zubia Santillana LH 4
 

Similar to Unitate didaktikoa/ Didaktika orokorra

Similar to Unitate didaktikoa/ Didaktika orokorra (20)

didaktika-sintesia
didaktika-sintesiadidaktika-sintesia
didaktika-sintesia
 
Lehenengo bilera gurasoekin
Lehenengo bilera gurasoekinLehenengo bilera gurasoekin
Lehenengo bilera gurasoekin
 
Herri kirolak unitate_didaktikoaaaaa
Herri kirolak unitate_didaktikoaaaaaHerri kirolak unitate_didaktikoaaaaa
Herri kirolak unitate_didaktikoaaaaa
 
Curriculumaren sintesia
Curriculumaren sintesia Curriculumaren sintesia
Curriculumaren sintesia
 
Gaitasunak[1]
Gaitasunak[1]Gaitasunak[1]
Gaitasunak[1]
 
Gida digitala
Gida digitalaGida digitala
Gida digitala
 
Zientziak hh hasiera
Zientziak hh hasieraZientziak hh hasiera
Zientziak hh hasiera
 
Dekretuaren sintesia
Dekretuaren sintesiaDekretuaren sintesia
Dekretuaren sintesia
 
Dekretuaren sintesia
Dekretuaren sintesiaDekretuaren sintesia
Dekretuaren sintesia
 
Unitate didaktikoa
Unitate didaktikoaUnitate didaktikoa
Unitate didaktikoa
 
2,ingurune unitateak
2,ingurune unitateak2,ingurune unitateak
2,ingurune unitateak
 
Dekretu galderak[1]
Dekretu galderak[1]Dekretu galderak[1]
Dekretu galderak[1]
 
Esku hartzea
Esku hartzeaEsku hartzea
Esku hartzea
 
Guion
GuionGuion
Guion
 
Guraso batzar iratxe 2018 19
Guraso batzar iratxe 2018 19Guraso batzar iratxe 2018 19
Guraso batzar iratxe 2018 19
 
Curriculuma laburpena
Curriculuma laburpenaCurriculuma laburpena
Curriculuma laburpena
 
Zirkua unitate didaktikoa
Zirkua unitate didaktikoaZirkua unitate didaktikoa
Zirkua unitate didaktikoa
 
M emoria lana perfecto.pdf
M emoria lana perfecto.pdfM emoria lana perfecto.pdf
M emoria lana perfecto.pdf
 
Hh 3 aurkezpena
Hh 3 aurkezpenaHh 3 aurkezpena
Hh 3 aurkezpena
 
Ez hitzezko komunikazioa
Ez hitzezko komunikazioaEz hitzezko komunikazioa
Ez hitzezko komunikazioa
 

Unitate didaktikoa/ Didaktika orokorra

  • 1. HAUR HEZKUNTZAKO GRADUA DIDAKTIKA OROKORRA UNITATE DIDAKTIKOA EGILEAK: Lakuntza Guereñu, Ainhoa Muñoz Martinez, Patxi Otegui Otaño,Goizane Sanchez Iglesias, Nora Valderrama Amondarain, Paula GA2
  • 2. UNITATE DIDAKTIKOA GAIA:​ ​Baserriko animaliak lantzen. MAILA: ​Haur Hezkuntzako bigarren zikloa (4 urteko haurrak). DENBORALIZAZIOA: Planteatutako jarduerak 4 aste iraungo dute, hau da, hilabete bat. Ikasturtearen azkenengo hiruilekoan egingo da. PROPOSAMENAREN JUSTIFIKAZIOA: Haur Hezkuntzako Dekretua lantzeko Unitate Didaktiko bat egingo dugu arazo egoera batetik abiatuta. Horretarako, 4 urteko gela batean gertatutako egoera bat erabiliko dugu. 4 urteko talde honek 18 haurrek osatzen dute eta zehazki, esan dezakegu 10 mutil eta 8 neska daudela. Klaseari dagokionez, klase anitza da, hau da, etnia desberdineko haurrak daude. Haurrak klasean modu aktibo batean parte hartzen dute, ikasteko interesa erakusten baitute. Behar berezietako haurrik ez dagoela esan dezakegu. Gela honetan dauden haur gehienak oso mugituak dira, baina badaude gutxi batzuk nahiko lasaiak direnak. Testuinguruari dagokionez, hiri handi batean kokatzen den eskola handi bat da. Gelari begira zabala dela esan daiteke, beraz, lana egiteko nahiko lekua dute. Gainera, mahaiak zabalak dira, taldean lan egiteko aproposak eta materiala apaletan ondo sailkatuta eta antolatuta daude, beraz, haurrentzat eskuragarri daude. ARAZO EGOERA: Haur bati animaliei buruzko liburu bat oparitu diote, eta liburu hori gelara eraman du bere gelakideekin partekatzeko. Horrek beste umeengan interesa piztu duenez, gu, irakasle gisa, horren inguruan hainbat gai desberdin lantzea erabaki dugu; hala nola, animalia bakoitzaren tamaina, elikagaiak, habitata, koloreak, gorputzeko atalak… 1
  • 3. ZEREGINA EDO AURREIKUSTEN DEN AMAIERAKO “PRODUKTUA”: Gai desberdinak landu ostean, praktikan jarri ahal izateko baserri batera joatea bururatu zaigu. Bertan, baserriko hainbat animalia ikusteko aukera izango dute eta baita ere, haurrak gelan ikasitako elementuak eta ezagutzak aplikatzeko aukera izango dute. Guri iruditzen zaigu, modu ezin hobea dela animalien errealitatea eta ingurua ezagutzeko. Irteerara joan aurretik, baserrian ikusiko dutenari buruzko informazioa emango zaie eta kontzeptu horiek landuko dituzte, adibidez: habitata, elikagaiak, tamaina… Irteera egin ondoren, haurrei ipuin bat irakurtzea eta baita ere galdetegi bat egitea pentsatu dugu. Alde batetik, ipuinari dagokionez, irakasleak Ahuntza eta zazpi antxumeen ipuina irakurtzea erabaki dugu. Beste alde batetik, galdeketari dagokionez, 6 galdera egingo zaizkie. Adibidez: 1- Irteeran ondo pasatu duzue ala ez? Zergatik? 2- Zein animalia gustatu zaizue gehien? eta zein gutxien? 3- Zuen ustez zein da animali handiena? eta txikiena? 4- Zer gauza berri ikasi dituzue? 5- Zuek baserria baduzue? (erantzuna baiezkoa bada, galdetzea ea zein animali dituzten). 6- Landutako animalien zein soinu entzun dituzue? OINARRIZKO GAITASUNAK A. Zeharkakoak: - Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako konpetentzia. -​Hainbat hizkuntzatako ahozko testuak sormenez, eraginkortasunez eta autonomiaz ulertu eta erabili. Baita askotariko kodeak dituzten mezuak sortu eta ulertu. -Pentsamendua eraiki. - Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia. -Ikaskuntza prozesua era autonomoan antolatzeko gaitasuna. 2
  • 4. -Ikasteko eta lan egiteko ohitura eraginkorrak garatzea. -Ikasitakoa beste zenbait testuinguru eta egoeretara transferitzea. - ​Elkarbizitzarako konpetentzia. ​-Harremanetan eta komunikazioan asertibitatea eta enpatia erakustea. -Talde-lanetan laguntzeko eta elkarlanean aritzeko gaitasuna (arauak, konpromisoa, ardurak…). -Gatazkak kudeatzeko gaitasuna. - Ekimen eta espiritu ekintzailerako konpetentzia. ​-Arrakasta eta esfortzua lotzea. -Lana eraginkortasunez antolatzea. -Ekintzen ondorioak onartzea. - Norbera izaten ikasteko konpetentzia. -Sentimenduen, ekintzen eta pentsamenduen gaineko gogoeta egitea. B. Diziplinari dagozkionak: - Hizkuntza- eta literatura- komunikaziorako konpetentzia -Sentimenduak, emozioak eta bizipenak adieraztea. -Beste pertsona batzuekin eta ingurunearekin, entzuteko, azalpenak emateko eta elkarrizketan aritzeko ahalmenak landu. -Komunikazio-trukerako arau eta gizarte-ohiturak betetzen ikasi. - Matematikarako konpetentzia -​Errealitatea ulertu eta interpretatzeko tresnak eskuratu. - Zientziarako eta teknologiarako konpetentzia -​Pertsonen hartu emanak landu. -Eskuz erabili objektuak eta materialak. 3
  • 5. - Konpetentzia sozial eta zibikoa -​Norberaren inguruko esparru guztietan gogoz eta arduraz parte hartu. -Jokabide egokiak eta desegokiak bereizi. -Gatazkak bide baketsuetatik konpondu. -Norberaren iritzia adierazi eta defendatu. -Gainerako pertsonen iritziak errespetatzea. - Arterako konpetentzia -​Arteaz gozatzeko trebetasunak eskuratu. -Irudimena elikatzeko, abestiak, dantzak, mugimenduak eta adierazpenak interpretatzeko jarrera landu. - Konpetentzia motorra -​Bere nortasun propioa eraiki. -Bere gorputza ezagutu. -Adierazpen-bitarteko moduan erabili (keinuak, aurpegierak, mugimenduak, gorputz-jarrerak, ukimena…), ideiak eta emozioak adierazteko. HELBURUAK: 1. NORTASUNAREN ERAIKUNTZAREN ETA INGURUNE FISIKO ETA SOZIALAREN EZAGUERAREN EREMUA. - Ongizate emozionalari eta fisikoari dagozkion jarrerak lantzea (erritmo biologikoak, mugimenduak, jolasa, arakatze-jarduna, elikadura, garbitasuna eta segurtasuna erregulatzea), segurtasun afektiboa finkatu eta eguneroko bizitzako egoerez gozatzeko. - Ekimenak abiatzea eta norberaren ekintzak planifikatzea eta sekuentziatzea, egiteko errazak edo arazo-egoerak ebazteko eta nork bere buruaren gaineko konfiantza-sentimendua handitzeko; frustrazio txikiak onartzea, sortzen zaizkion zailtasunak gaintzeko jarrera adieraztea eta gainerako pertsonengandik behar den laguntza bilatzea. 4
  • 6. - Errespetu, laguntza eta lankidetzako jarrerak eta ohiturak lantzea, norberaren jokabidea erregulatu eta norberaren eta gainerako pertsonen beharrizanetara egokitzeko, eta sumisio nahiz nagusitasuneko jarrerak baztertzea. - Elementu eta bildumek zer ezaugarri dituzten jakitea; multzokatzeko, sailkatzeko, ordenatzeko eta zenbatzeko erlazioak ezartzea, pentsamendu zientifikoa lantzeko. - Gailu teknologikoak erabiltzen hastea eta haien komunikazio-ahalmena balioestea, eta, arian-arian, haiek informazioa eskuratzeko, ikasteko eta plazera lortzeko erabiltzea. - Gorputza kontrolatzeko bidea urratzea, zentzumen-pertzepzioa lantzea eta testuinguruaren ezaugarrietara doitzea mugimenduaren tonua, oreka eta koordinazioa, ekintzetan dituen ahalmenak eta mugak deskubritzeko. - Ingurune fisikoa arakatzea eta esperimentatzea eta haren elementuetako batzuen ezaugarriak ezagutzea, elementu horien gainean eragin eta haiek eraldatzeko gaitasuna lantzeko, eta interes eta errespetuzko jarrerak lantzea. 2. NORTASUNAREN ERAIKUNTZAREN ETA KOMUNIKAZIOAREN ETA ADIERAZPENAREN EREMUA. - Ahozko hizkuntza arian-arian erabiltzea eta balioestea norberaren portaera eta elkarbizitza erregulatzeko. - Gainerako haurren eta helduen mezuak ulertzea eguneroko bizitzako egoeretan, eta hartu-eman horietako arauak ikastea, komunikatu nahi dena interpretatzeko. - Askotariko testuingurutan erabiltzea matematika-adierazpenak, objektuen ezaugarriak deskribatzeko eta inguruneko egoerak interpretatu eta ulertzeko. - Arte-produkzioetan (ikus-entzunezkoen, teknologiaren, antzerkiaren, musikaren eta, besteak beste, gorputzaren bidez sortutako 5
  • 7. produkzioetan) parte hartzea, askotariko teknikak erabilita,komunikazio-aukerak arakatu eta kultura bera ulertzen hasteko. HELBURU DIDAKTIKOAK: - Animalien inguruko hiztegia barneratzea (elikagaiak, ezaugarria eta habitata) - Baserriko animalien inguruko ezaugarriak ikastea (animalien elikagaia, soinuak, tamaina, jatorria, habitata, koloreak, gorputzeko atalak...). - Gai desberdinak trebatzen joatea - Naturarekin bat egitea. - Bizi garen ingurunea hobeto ezagutzea. - Matematika lantzea. - Zentzumenen garapena EDUKIAK: - Eduki orokorrak: - Informazioa identifikatu, lortu eta berreskuratzea. - Informazioa ulertzea (konparatzea, sailkatzea, sekuentziatzea eta ztertzea), buruz ikastea eta adieraztea (deskribatzea, zehaztea, azaltzea, etab). - Ideiak sortu eta adieraztea. - Zereginak eta proiektuak planifikatzea eta aztertzea. - Lortutako emaitza komunikatzea. - Pertsonen arteko harremanak eta komunikazioa lantzea. - Elkarlana eta lankidetza taldean ikasteko zereginetan. 1. NORTASUNAREN ERAIKUNTZAREN ETA INGURUNE FISIKO ETA SOZIALAREN EZAGUERAREN EREMUA. - Bigarren zikloko edukiak: 6
  • 8. Nortasuna eraikitzea. - Lanak egitean, ekintzen sekuentzia planifikatzea; eta antolatzeko, konstantea izateko, arreta jartzeko, ekimena izateko eta ahalegintzeko ohiturak hartzea. - Norberaren lana balioestea eta akatsak ekintza hobetzeko bidea direla aitortzea. - Laguntza eskatu eta onartzea hura premiazkoa duenean. Gainerako pertsonen laguntza-jarrerak balioestea. - Konfianzta izatea norbearen ekintza-ahalmenean eta jolasetan parte hartzea eta saiatzea. - Zereginak betetzeko moduak aurkitzeko interesa izatea eta gelakideek egindako proposamenak balioestea. - Antoltzeko, konstantea izateko, arreta jartzeko, ekimena hartzeko eta ahalegintzeko ohiturak eta jarrerak lantzen hastea. Hartu-harremanak gizarte-ingurunean. - Afektu eta enpatiko harremanak sortzeko jarrera positiboa izatea eta talde-lanetan laguntzea. - Gainerako pertsonen nortasuna eta ezaugarriak onarztea, diferentziak errespetatzea eta diskriminazio-jarrerak baztertzea. - Gogoz bereganatzea, arian-arian, elkarbizitzaren oinarrizko arauak. Gatazkak elkarrizketaren bidez konpontzen hastea. Hartu-emanak ingurune fisiko eta naturalarekin - Izaki bizidunen portaera, funtzio, ezaugarri eta aldaketa batzuk ezaguztea. Jaiotzaren eta heriotzaren bitarteko bizi-ziklora hurbiltzea. Izaki bizidunen gaineko aireu edo konjeturak egitea. - Arian-arian ohartzea teknologiak doitasunez eta beharrezkoa denean erabili behar direla, bai iraksteko, bai jakintza eskuratzeko. 7
  • 9. 2. NORTASUNAREN ERAIKUNTZAREN ETA KOMUNIKAZIOAREN ETA ADIERAZPENAREN EREMUA. - Bigarren zikloko edukiak: Hitzezko eta idatzizko komunikazioa. - Ahoz adierazitako testu errazak ulertzea: deskribapenak, kontakizunak, ipuinak, abestiak, errimak, esaera zaharrak, asmakizunak, etab. - Ahozko adierazpenetan, gero eta egokitasun handiagoz erabiltzea lexikoa, sintaxi-egiturak, intonazioa, keinuak eta ahoskatzea. - Testu idatzien ondoan dauden irudiak eskuez erabiltzea eta interpretatzea, eta irudien eta testuaren arteko loturak egitea. - Idatziak eta adierazpen grafikoari dagozkion bestelako adierazpen-formak (marrazkiak, irudiak, zenbakiak, etab.) bereiztea. Matematika-hizkuntza. - Objektuen eta materialen ezaugarri batzuk (kolorea, forma, horien egitekoa, etab.) ezagutzea eta bereiztea. Objektuen arteko antzekotasunak eta diferentziak hautematea. - Multzoak zenbakitu gabe kuantifikatzea (asko, gutxi, etab.). - Objektu multzoen kantitateak konparatzea. - Berdintasun eta desberdintasuneko loturak egitea (berdinak dira, gehiago dira, gutxiago dira...). - Doitasunez zenbatzea multzo batean dauden elementuen kantitateak. Zenbaki kardinalak erabiltzea. Zenbaki-segidak adieraztea. - Eragiketa errazak egitea (kentzea, gehitzea, banatzea, etab.) arazo-egoerak ebazteko. - Neurketak egiteko premia dakarten egoerak identifikatzea. - Neurtzeko unitate arautu eta arautu gabe batzuk eta neurtzeko. 8
  • 10. Arte-komunikazioko beste modu batzuk. - Proiektu kolektiboak egiten parte hartzea eta inguruneko arte-ekoizpenen gaineko interesa izatea. - Arteko trebetasun eta teknika oinarrizkoak erabiltzen hastea. - Hizkuntza plastikoaren zenbait elementu deskubritzea eta probatzea (linea, forma, kolorea, egitura, espazioa, etab.). - Inguruko soinuak eta haien ezaugarri eta kontraste oinarrizkoak (zarata-isiltasuna, luzea-laburra, ozena-eztia) bereiztea. MATERIALAK: - Animalia ezberdinak dituzten liburuak. - Irakasleak animaliak ezagutzeko erabilitako power point-a. - Haurrak, irakaslearen laguntzaz, egindako animalien txartelak. - Txartelak egiteko erabilitako materialak: papela, kartulinak, guraizeak, zeloa, kola, animalien marrazkiak, margoak... - Haurrek animalien soinuak ezagutzeko irakasleak erabiltzen duen bideoa. - Animalia ezberdinen abestiak. JARDUEREN SEKUENTZIA A. Lehen fasea: - Haurrak ekarritako liburua irakasleak irakurriko du, haurrak lurrean borobilean eserita dauden bitartean beraien ekarpenak edota bizipenak elkarbanatzeko aukera emanez, irakaslearen gidaritzapean. Irakasleak liburua irakurtzen duen bitartean haurrek isiltasuna mantendu beharko dute eta baita hitz egiteko txanda errespetatu ere. - Irakasleak, “Aurkitu animaliak baserrian” liburua eskuratuko du liburutegitik eta klasera ekarriko du. Ondoren, lehenengo orrialdean dauden animalien ezaugarriak altuan irakurriko ditu irakasleak eta animalia bakoitzaren kopurua esan ondoren, haurrak taldean hasiko dira bilatzen (liburua formatu digitalean ez badago, fotokopiak atera 9
  • 11. litezke). Jarduera hau aurrera eramateko, haurrak mahai borobiletan eseriko dira taldeka eta irakasleak, haurrak animaliak bilatu bitartean, behatzaile gisa arituko da. Gainera, giroa hobetzeko, irakasleak abesti bat jarri dezake. B. Garapen-fasea: - Ezertan hasi aurretik haurrei ondorengo power pointak erakutsiko lizkioke irakasleak, animalien irudi edo ideia orokor bat izan dezaten: https://www.slideshare.net/hhescolapias/baserriko-animaliak . Horretarako, ikasleak arbelari begira jarriko dira lurrean eserita eta irakaslearen azalpenak entzun bitartean isiltasuna mantentzen eta geldirik egoten saiatu behar dira. Irakasleak egoera honetan, informazioa transferitzearen rola hartuko du eta haurrak berriz, ikasle pasiboaren rola. - Animalien txartelak egin aurretik, irakasleak ezaugarri fisikoen inguruan hitz egingo die ikasleei (kolore desberdinak, gogorra/biguna/leuna, txikia/handia, baxua/altua, zabala/estua). Azalpen horiek xamurragoak suertatzeko irakasleak horien adibideak emango dizkie, hots, ezaugarri horiek dituzten materialak eskainiko dizkie. Esate baterako gogorraren kasuan harri bat eskuetan ibiltzen utziko die. Kasu honetan, haurrak aktiboagoak izango dira eta irakasleak ikasketa prozesua gertatzeko egoerak sortuko ditu, adibideen kasuan. - Animalien ezaugarri desberdinak ikasteko haurrak klase orduetan irakaslearen laguntzaz txartelak egin ditzazkete, ondoren, haien bitartez jolastu dezaten (animaliak, elikagaiak, habitata, ...). Beraz ezinbestekoa da haurra jarduera honetan aktiboa izatea eta jarrera ekintzailea izatea. Irakasleari dagokionez, bera eredu eta bide lagun izango da. Gelaren banaketari dagokionez, haurrak berriro ere mahai borobiletan arituko 10
  • 12. dira lanean. Jarduera honetan ere, irakasleak musika baxua jarriko du giro armoniotsuago bat sortzeko eta baita ere, haurrak motibatzeko. - Behin txartelak eginda, haurrak talde txikietan banatuko dira eta talde bakoitza txoko batean antolatuko da eta 3-4 animalia desberdin aukeratuko dituzte. Irakasleak talde bakoitzak aukeratutako animaliei dagozkien txartelak banatuko dizkie. Ondoren, haurrak animalia bakoitzari dagozkion ezaugarrien txartelak lotuko dituzte. Irakaslea jarduera honetan, behatzaile moduan arituko da lanean eta haurrak hausnartzeko eta beraien ideiak plazaratzeko aukerak edukiko dituzte. - Txartelak (animaliak, elikagaiak eta habitata) erlazionatu ondoren, irakasleak animalia bakoitzen soinuak erreproduzitzen dituen bideo bat erakutsiko die: ​https://www.youtube.com/watch?v=x3ojnsN8_3U Aurreko jardueran taldeetan banatuta zeuden bezala jarriko dira arbelera begira. Kasu honetan, haurrek arreta eta isiltasuna landuko dute eta irakaslea haurren antzera, ikusle bezala egongo da. - Ondoren, talde bakoitzak, aukeratutako animalia bakoitza deskribatu eta haren soinua egingo du gelakide guztien aurrean, eta gainerakoek asmatu beharko dute zein animalia den. Irakaslea jarduera honetan ikaslearen rola beteko du eta gainontzeko haurrek beste gelakideen azalpenak adi entzun beharko dituzte. - Behin taldeka soinuak erreproduzitu ondoren, orain talde handian ondorengo bideo hau jarriko die irakasleak, denen artean zein animaliaren soinua den asmatzen saiatuko dira. https://www.youtube.com/watch?v=sjrbpvq7dS4 . Hemen beste zenbait jardueretan bezalaxe, haurren parte hartzea ezinbestekoa izango da eta irakaslearen kasuan, gidariaren rola beteko du, nahasmena sor ez dadin. 11
  • 13. - Aurreko ariketa gehienak, eserita edo mugimendu gutxikoak izan direnez, denak zutik jartzeko, dantzatzeko eta abesteko unea heldu da eta ondorengo abestien bideoa arbelean jarriz, eramango da aurrera. Jarduera honetan ezinbestekoa da denen zutikako parte-hartzea, baita irakaslearena ere. Mugimendurari dagokionez, gela osoan zehar mugitzeko aukera egongo da eta beraz, haurrak autonomia landuko dute. Honekin batera, giro egokia sortzea eta haurren motibazioa sustatzea da irakaslearen nahia eta zeregina. Abestiak: https://www.youtube.com/watch?v=0GXlAhG3-8Q https://www.youtube.com/watch?v=fYbD35LO_9o https://www.youtube.com/watch?v=qhD7kgmt4qQ C. Aplikazio- eta komunikazio-fasea: - Ikastetxetik gertuen dagoen eta bisitak egiteko aukera ematen duen baserri batera egingo da txangoa, egun pasa gisa. Horretarako, haurrei hamaiketakoa eta bazkari txiki bat etxetik ekartzeko eskatuko genieke. Oinezko ibilbide horretan, haurrek irakasleen esanak (banaka edo binaka joatea errepidearen bazterretik…) betetzea ezinbestekoa izango da beraien segurtasuna bermatzeko. Behin baserrira heltzean, bertako jabeak edo arduradunak artatuko gintuke eta bera txango-buru dela beraien baserria eta animaliak erakutsiko genizkiguke. Bertan haurrek gelako saioetan ikasitako elementuak eta ezagutzak aplikatzeko aukera edukiko lukete. Era ezin hobea da animalien errealitatea eta ingurua ezagutzeko. *Oharra: Eguraldi onarekin eguzkitako krema ekartzea eskatu litzaieke eta baita arropa erosoa ekartzea ere. Eguraldi txarra eginez gero bisita atzeratuko litzateke. 12
  • 14. D. Orokortzea eta transferentzia: - Txangoa egin ondoren, haurrei ahozko galdeketa bat egingo zaie jakiteko zein izan den haien esperientzia eta jakiteko ea zer ikasi duten. Galdeketa motza eta erraza izango da, 6 galderekin, haurrak eroso sentitu daitezen. Horretarako haurrak zein irakaslea borobilean eseriko dira eta galderak egingo zaizkie haurrek beraien ideiak adierazteko. Beraz, haurren parte hartzea ezinbestekoa izango da eta kasu honetan, irakaslea entzulea izango da. Egingo zaizkien galderak honako hauek izango dira: - Irteeran ondo pasatu duzue ala ez? Zergatik? - Zein animalia gustatu zaizue gehien? eta zein gutxien? - Zuen ustez zein da animali handiena? eta txikiena? - Zer gauza berri ikasi dituzue? - Zuek baserria baduzue? (erantzuna baiezkoa bada, galdetzea ea zein animali dituzten). - Landutako animalien zein soinu entzun dituzue? - Azkenik, haurrei, irakasleak “Ahuntza eta zazpi antxumeak” ipuina irakurriko die. Irakaslea narraitzailea izango da eta haurrak berriz entzuleak. Lasaitasuna lantzeko, haurrak lurrean eseriko dira eta begiak itxita eduki beharko dituzte irakasleak ipuina kontatzen dien bitartean. https://es.slideshare.net/ignacioaldekoa1/ahuntza-eta-zazpi-antxumeak ​*OHARRA: Unitate didaktiko honetan proposatzen diren jarduera guztietan haur bakoitzaren denborak errespetatuko dira eta denek jarduera bukatu arte irakaslea ez da hurrengo jarduerara igaroko. Gainera, irakasleak haurrak gurasoen eskuetara joaterako garaian, gurasoren batekin hitz egiteko aukera izango du, haurraren inguruan informazioa elkarbanatzeko edota elkarri galderak egiteko. 13
  • 15. METODOLOGIA: Zenbait estrategia metodologiko biltzen dituen proposamena: 1. Giro egokia sortzea (lan egiteko giro aproposa; ikaskuntza sustatzeko espektatiba positiboak; parte-hartze aktiboa, ikasgelaren antolamendua,baloreak lantzea...). 2. Ikaskuntza aktiboa bultzatzea ​(parte-hartzea bultzatzen duten metodologiak erabiltzea, zalantzak, problemak, arazoak, galderak, iradokizunak,proposamenak.... aurkeztea; talde-lana bultzatzea; ikaskuntza funtzionalak: zerbait egin zerbaiterako, zentzua duten ikaskuntzak sustatzea; egiten irakastea; buruz ikastea, helbururik gabe, saihestea). 3. Ikaskuntzaren helburua lortzeko motibazioa bultzatzea ​(galderekin hastea; aurretiazko ezagupenen inguruko jarduerak planteatzea; lana burutzeko negoziazio jarduerak proposatzea; ikasleei hitz ematea...). 4. Ikaskuntza autonomoa bultzatzea ​(talde-lana sustatzea; dedukzioari garrantzia ematea; transmisio hutsezko ikaskuntza baztertzea; autoerregulazioa bultzatzea; auto-ebaluaziorako eta ko-ebaluaziorako baliabideak erabiltzea; irakasleen eta ikasleen eginkizunak aldatzea...). 5. Askotariko informazio iturriak erabiltzea era askotako euskarrietan (informazio hautaketaren prozesua gidatzea; testu liburua soilik, informazio iturri bakartzat ez erabiltzea...). 6. Ebaluazio hezitzailea, formatiboa, sustatzea (aurre-ebaluaziotik abiatzea ikasleen maila erreala zein den jakiteko; behaketa ebaluaziorako informazio baliabide gisa erabiltzea; prozesua, hala behar balitz, berregokitzea; auto-ebaluazio zein ko-ebaluazio… estrategia, eta jarduera anitzak erabiltzea...). 7. Tokiaren eta denboraren antolaketa desberdinak faboratzea ​(burutu beharreko lanaren arabera ikasgelako antolaketa aldatzea; eskola saioen iraupena malgutzea, beharrizanak kontuan harturik; ikasleei ikaskuntza esanguratsua lortzeko behar duten denborarik nahikoa ematea…). 14
  • 16. 8. Ikasitakoaren funtzionaltasuna eskolatik kanpo bultzatzea (metodologia globalak erabiltzea, aktiboak, ikasleen egunerokotasunari lotutakoak erabiltzea...). ANIZTASUNAREN ZAINTZA Hezkuntzak pertsona guztiak aukera berdinak izatea bermatu behar du. Pertsona guztiok ditugu ezaugarri komunak, baina antzekotasun horiek ditugun arren, alde asko izaten dira gizakitik gizakira. Pertsona guztiek ez dute komunikatzeko, mugitzeko, ikasteko, harremanak lantzeko, jarduteko edo pentsatzeko modu bera izaten, desberdinak baitira pertsonen ezaugarri fisikoak, psikologikoak eta sozialak. Aniztasuna zaintzeko, modu inklusiboan ezagutu, errespetatu, onartu, balioetsi eta landu behar dira desberdintasun edo diferentzia indibidual eta kultural horiek guztiak. Horretarako beharrezkoa da familiek eta eskolak lankidetza estuan jardutea. Haur Hezkuntzarako proposatzen den hezkuntza-estiloa aniztasuna errespetatu eta haren hezkuntza-tratamendu aktiboa egitea da, izan ere, anitzak dira garapen-mailak, erritmo biologikoak, familia-kulturak, ikasteko estiloak, beharrizanak, interesak… Beraz, metodologia-irizpideek ez dute zurrunak izan behar, ez zaie xehetasun txikienei oinarrizko interbentzio-ildoei adinako garrantzia eman behar; izan ere, horrelako metodologiak ez dira egokitzen testuinguruen errealitatera eta haurren ezaugarri eta beharrizanetara. EBALUAZIOA: A. Adierazleak: 1. NORTASUNAREN ERAIKUNTZAREN ETA INGURUNE FISIKO ETA SOZIALAREN EZAGUERAREN EREMUA. - Jolasetan parte hartzea, eta, parte-hartze horretan, gero eta gehiago erregulatzea sentimenduen eta emozioen adierazpena. - Jolasetan eta taldearen proposamenetan gogoz parte hartzen eta laguntzen du. - Jolas sinple batzuen arauak onartzen eta betetzen ditu. 15
  • 17. - Sentikorra da gainerako pertsonen aldartearekin, interesekin eta gogoarekin. - Arian-arian, sumisio eta nagusikeriazko jarrerak baztertzen ditu. - Ingurunea haren elementuen behaketaren, eskuzko erabileraren eta esplorazioaren bidez deskubritzeko jakin-mina adieraztea. - Inguruko animalien propietate eta ezaugarri batzuk ezagutzen eta bereizten ditu. - Zentzumenak erabiltzen ditu ingurune fisikoa eta bertako objektuak ezagutzeko. 2. NORTASUNAREN ERAIKUNTZAREN ETA KOMUNIKAZIOAREN ETA ADIERAZPENAREN EREMUA. - Ahozko hizkuntza erabiltzea bere adinekoekin eta pertsona helduekin harremanak dituenean, komunikazio-xedeak aintzat hartuta eta entzuteko jarrera arretatsua eta errespetuzkoa izanda. - Ahozko hizkuntza erabiltzen du egoera askotan eta solaskide ugarirekin komunikatzeko, gizarte-arau batzuk betez (besteari entzunez, solaskideari begiratuz, hitz egiteko txanda betez, etab.). - Animalien ezaugarriekin (fisikoak, elikagaia eta habitata) lotutako hiztegia barneratu du. - Gogoz entzuten ahozko testu askotarikoak (mezuak, kontakizunak, literatura-ekoizpenak, deskribapenak, azalpenak, informazioak, etab.), eta ulertu egiten ditu. - Ahozko hizkuntza darabilten jardueretan parte hartzen du: asmakizunak asmatzen, olerkiak ozen irakurtzen, hitz-segidak errepikatzen, ipuinen amaierak aurreratzen, eta antzekoak egiten. - Galderak egiten ditu gauzak hobetzeko ulertzeko. 16
  • 18. - Eguneroko bizitzako gertakariak eta bizipenak gero eta ordena egokiagoan azaltzen ditu. - Elkarrizketen bidez edo txandaka parte hartzea komunikazio-egoeretan eta gizarte-harremaneko jolasetan. - Gero eta denbora-epe luzeagoetan eusten dio arretari komunikazio-egoeretan. - Gero eta adierazpen agerikoagoak eta egokiagoak egiten ditu hartu-emaneko komunikazio-egoeretan. - Jolasetan, pertsona helduen eta/edo kideen komunikazio-xedeak ulertzen ditu. - Irakurtzeko eta idazteko jardueretan parte hartzea eta haiekiko interesa adieraztea, idatzizko testuak erabiltzen eta haien helburuak ulertzen hastea eta idazte-sistemaren ezaugarri batzuk ezagutzea. - Arian-arian, idatzizko hizkuntzaren euskarriak erabiltzen ditu (liburuak, aldizkariak, egunkariak, ordenagailuak, kartelak, etab.), komunikatzeko, informatzeko eta gozatzeko. - Idatziak eta adierazpen grafikoari dagozkion bestelako adierazpen-formak (sinboloak, irudiak, zenbakiak, etab.) bereizten ditu. - Matematika-estrategia zenbait erabiltzea bizi duen mundua ulertzeko. - Materia jarraituei dagozkien zenbatzaileak (asko, gutxi, nahiko, etab.) erabiltzen ditu. - Zenbakien segida erabiltzen du elementuak zenbatzeko. - Jolasetan eta eguneroko bizitzako egoeretan modu funtzionalean erabiltzen ditu zenbaki ordinalak eta kardinalak. 17
  • 19. - Artearen, teknologiaren eta ikus-entzunezkoen bitartekoak, materialak eta teknikak erabiliz adieraztea eta komunikatzea, eta haien aukerak arakatzeko interesa adieraztea, haiekin egiten direnak gozatzeko eta gainerako pertsonekin bizipen estetikoak eta komunikazioak konpartitzeko. - Gorputzaren, musikaren, teknologiaren eta ikus-entzunezkoen hizkuntzak eta plastikaren material, tresna eta tekniken adierazpen-ahalmenak probatzen eta esploratzen ditu. - Musikako, gorputz-adierazpeneko eta/edo adierazpen plastikoko jardueretan parte hartzen du, banaka nahiz taldean. B. Tresnak: Ebaluazioren tresnari dagokionez, ebaluazioa txantiloi baten bitartez egitea erabaki dugu. Lau zutabez osaturikoa, lehenengo zutabean kontuan hartu beharreko adierazleak agertzen dira, haurrak ebaluatzeko garaian eta beste hiru zutabeetan, haurrei ebaluatzeko emotikonoak agertzen dira ( gaizki,ondo edo oso ondo egin duten adierazten dutenak). Ebaluatzeko modu hori erabaki dugu, horrela ariketak bere horretan puntuatu beharrean, jarrera ebaluatzeko aukera ematen duelako. Horretaz gain, 3 emotikonoak ez ditugu hausaz jarri, apropos baizik. Izan ere, zenbat eta emotikono gehiago jarri, errealitatera gehiago hurbiltzeko aukera ematen du eta era berean, haurren aniztasuna kognitiboa errespetatzekoa. Adierazleak (1º eremua). Gaizki Ondo Oso ondo Jolasetan eta taldearen proposamenetan 18
  • 20. gogoz parte hartzen eta laguntzen du. Jolas sinple batzuen arauak onartzen eta betetzen ditu. Sentikorra da gainerako pertsonen aldartearekin, interesekin eta gogoarekin. Arian-arian, sumisio eta nagusikeriazko jarrerak baztertzen ditu. Inguruko animalien propietate eta ezaugarri batzuk ezagutzen eta bereizten ditu. Zentzumenak erabiltzen ditu ingurune fisikoa eta bertako objektuak ezagutzeko. 19
  • 21. Adierazleak (2º eremua). Gaizki Ondo Oso ondo Ahozko hizkuntza erabiltzen du egoera askotan eta solaskide ugarirekin komunikatzeko, gizarte-arau batzuk betez (besteari entzunez, solaskideari begiratuz, hitz egiteko txanda betez, etab.). Animalien ezaugarriekin (fisikoak, elikagaia eta habitata) lotutako hiztegia barneratu du. Gogoz entzuten ahozko testu askotarikoak 20
  • 22. (mezuak,kontakiz unak, literatura-ekoizpe nak, deskribapenak, azalpenak, informazioak, etab.), eta ulertu egiten ditu. Ahozko hizkuntza darabilten jardueretan parte hartzen du: asmakizunak asmatzen, olerkiak ozen irakurtzen, hitz-segidak errepikatzen, ipuinen amaierak aurreratzen, eta antzekoak egiten. Galderak egiten ditu gauzak hobetzeko ulertzeko Eguneroko bizitzako gertakariak eta 21
  • 23. bizipenak geroeta ordena egokiagoan azaltzen ditu. Gero eta denbora-epe luzeagoetan eusten dio arretari komunikazio- egoeretan. Gero eta adierazpen agerikoagoak eta egokiagoak egiten ditu hartu-emaneko komunikazio- egoeretan. Jolasetan, pertsona helduen eta/edo kideen komunikazio- xedeak ulertzen ditu. Arian-arian, idatzizko hizkuntzaren euskarriak 22
  • 24. erabiltzen ditu(liburuak, aldizkariak, egunkariak, ordenagailuak, kartelak, etab.), komunikatzeko, informatzeko eta gozatzeko. Idatziak eta adierazpen grafikoari dagozkion bestelako adierazpen- formak (sinboloak, irudiak, zenbakiak, etab.) bereizten ditu. Materia jarraituei dagozkien zenbatzaileak (asko, gutxi, nahiko, etab.) erabiltzen ditu. Zenbakien segida erabiltzen du elementuak zenbatzeko. 23
  • 25. Jolasetan eta eguneroko bizitzako egoeretan modu funtzionalean erabiltzen ditu zenbaki ordinalak eta kardinalak. Gorputzaren, musikaren, teknologiaren eta ikus-entzunezkoe n hizkuntzak eta plastikaren material, tresna eta tekniken adierazpen-ahal menak probatzen eta esploratzen ditu. Musikako, gorputz-adierazp eneko eta/edo adierazpen plastikoko jardueretan parte hartzen du, banaka nahiz taldean. 24
  • 26. C. Ebaluazioren ondorengoak: Lan honen helburuak ikusita, haur gehienak landutako kontzeptuak barneratu dituzte. Gure ustetan, programatutakoarekin nahiko ondo asmatu dugu, betiere dago haurren bat kontzeptuak barneratzeko denbora gehiago behar duena, baina hala ere ondo asmatu dugula esan genezake. Beti dago zer edo zer hobetzeko, kasu honetan, irakasleari dagokionez egokiagoa iruditzen zaigu denbora guztian haurren gainean ez egotea, ez klasean eta ezta irteeran ere, modu honetan haurrak modu askeago batean sentituko dira. Baina bai irakasleak baserrira iritsi baino lehenagoko bidean beraien gainean egon beharko dela, haurren segurtasunarengatik. Bestalde, irakasleak azalpenak ematen dituen bitartean, haurrak adi entzun behar diote, ixiltasuna eta atentzioa bermatuz. Baita ere, irakasleak azalpenak ematean, haurrak geldirik egotea. BIBLIOGRAFÍA. Eusko Jaurlaritza, Hezkuntza Saila (2015). 237/2015 Dekretua, abenduaren 22koa, Haur Hezkuntzako curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa. Helbide honetan aurkitua http://www.euskadi.eus/bopv2/datos/2016/01/1600142e.pdf (data honetan kontsultatua: 2020-04-03) 25