Curriculumeko galderak:
1. Zeinda Oinarrizko Hezkuntzako Curriculumaren aplikazio eremua?
Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeak ditu eremutzat Oinarrizko
Hezkuntzako Curriculumak. Beti ere Lehen Hezkuntzan edo Derrigorrezko
Bigarren Hezkuntzan diharbadute.
2. Zeintzuk dira Oinarrizko Hezkuntza osatzen dituzten ETAPAK?
Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.
3. Nolakoa da Oinarrizko Hezkuntzaren izaera?Hautazkoa al da?
Gure Oinarrizko hezkuntza doakoa eta derrigorrezkoa da, izaera osoko eta
integratzailea.
4. LH etapak zenbat urte hartzen ditu?Zenbat ZIKLOTAN banaturik dago?
6 urte hartzen ditu 6-12 urte bitarteko haurrak. 3 Ziklotan banaturik dago. 1.
zikloa: 1. eta 2. mailak , 2. zikloa : 3. eta 4 mailak eta 3. zikloa: 5. eta 6
mailak.
5. Zerk jotzen du EAEko Oinarrizko Curriculum Diseinuak oinarrizko
GAITASUNTZAT?
Eskakizun konplexuei erantzuteko eta askotariko lanak behar bezala
egiteko ahalmen bezala ulertzen da oinarrizko gaitasuna. Gaitasunek
trebetasun praktikoa, ezagutzak, motibazioa, balio etikoak, jarrerak,
emozioak eta gizarte arloko nahiz portaerazko elementuak bere gain
hartzen dituzte, eta pertsonek batera erabiltzen dituzte guztiak, lana modu
eraginkorrean egiteko.
6. Zein proiektutan eman zen Gaitasunen definizioa eta hautaketa?
Gaitasunen Definizioa eta Hautaketa (DeSeCo) izeneko proiektuan ematen du.
Ekonomia Lankidetza eta garapenerako erakundeak (ELGE)
2.
7. Zeintzuk diraEAEren OINARRIZKO GAITASUNAK?
a) Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna.
b) Ikasten ikasteko gaitasuna
c) Matematikarako gaitasuna
d) Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna
e) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna
f) Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna
g) Giza eta arte-kulturarako gaitasuna
h) Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna
8. Zeintzuk dira Oinarrizko Hezkuntzako helburuak? Aipatu bakarrik.
Pertsonek bizitza osorako eskuratuko duten hezkuntzaren etapa komuna
eta derrigorrezkoa da Oinarrizko Hezkuntza, eta hauek dira haren xedeak,
giza nortasunaren garapen osoa lortzeko:
a) Ikasleak prestatzea pertsona helduen bizitzari ekiteko; bizitza oso
bat izateko, gizabanako diren aldetik; gizarteko herritar aktibo izateko; eta
izadiaren zaintzarekiko eta garapen iraunkorrarekiko konpromisoa duten
pertsonak izateko.
b) Ikasleek euskal kulturako eta kultura unibertsaleko oinarrizko
elementuak eskura ditzaten lortzea, eta maila handiagoko ikasketak
egiteko nahiz lanean hasteko prestatzea, berme osoz.
c) Ikasleekin sentsibilizazio-lana egitea eta haiek gaitzea bizitzan zehar
etengabe ikasteko gai izan daitezen.
9. Nola ulertzen du EAEko Curriculum dekretuak CURRICULUM terminoa?
Dekretu honen araubide-esparruan, hau izango da curriculuma:
Oinarrizko Hezkuntzako jakintza-arloen eta irakasgaien gidaritzako oinarrizko
gaitasunen, helburuen, edukien, pedagogia-metodoen eta ebaluazio-
irizpideen multzoa.
3.
10. Zeintzuk diraIkastetxe bakoitzak kontutan izan beharreko pedagogia
printzipioak?
1.-Hezkuntza-gaitasun orokorrak jaso behar ditu irakaskuntza eta ikaskuntzako
prozesuak, eta kontzeptuzko, prozedurazko eta jarrerazko edukiak biltzen
dituzten oinarrizko gaitasunak lortzea izan behar du prozesu horren xedea.
2.-Lana proiektu osoen bidez eginez gero, erraztu egiten da oinarrizko
gaitasunak ikasleei helarazteko bidea eta jakintza-arloen eta irakasgaien arteko
diziplinartekotasuna.
3.-Ikastetxe-ereduahezkuntza komunitateraeta, orohar, gizartera irekitzen ari
dela, beharrezkoa da ebaluazioaren parte hartzea handitzea.
4.-Familiek eta irakasleriak parte-hartze eta inplikazio handia izan behar dute
eskola-antolamenduan, eta indartu egin behar da irakasleen hezitzaile-izaera.
Hala, bermatu egin behar da Haur Hezkuntzaren, Lehen Hezkuntzaren eta
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren arteko koordinazioa.
5.-Irakurketa ezinbesteko faktorea da oinarrizko gaitasunak garatzeko eta
komunikaziorako gaitasuna sendotzeko. Lehen Hezkuntzaematen duten
ikastetxeek, hezkuntza-jarduera antolatzeko orduan, egunean gutxienez
hogeita hamar minutuko irakurketa-denbora sartu beharko dute, etapako maila
guztietan.
11. Zeintzuk dira LHko jakintza arloak?
Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezaguera
Arte Hezkuntza
Gorputz Hezkuntza
Gaztelania eta Literatura
Euskara eta Literatura
Atzerriko Hizkuntza
Matematika
4.
12. Zein Hizkuntzaeredua bilatzen da
Oinarrizko Hezkuntzarako?
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak neurriak hartuko ditu
hezkuntza-sistema elebiduna sendotzeko eta ikasleek, Oinarrizko
Hezkuntza amaitzean, Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza
ofizialetan komunikatzeko gaitasuna eskuratuko dutela bermatzeko.
Xede hori lortzeko, ikastetxeek euskara eta gaztelania landuko dituzte
Oinarrizko Hezkuntzan, ikasleek eskura ditzaten bi hizkuntza horiek
ulertzeko eta ahoz eta idatziz adierazteko trebetasunak. Xedea da bi
hizkuntza horiek harremanetarako eta erabilerako hizkuntzak izatea eta
eremu pertsonalean, sozialean eta akademikoan erabiltzea.
13. Zein da aniztasunaren trataerako
neurrien xedea?
Aniztasunaren trataerarako neurriek xede hauek dituzte: ikasleen
berariazko hezkuntza-premiei erantzutea eta ikasleek curriculumean
jasotako oinarrizko gaitasunen gutxieneko mailak eskuratzea. Neurri
horiek bide bat ireki behar dute, adierazitako helburuak eta xedeko
titulazioak lor ditzaten ikasleek.
14. Zein da LHn ikasleen ratioa?
Lehen Hezkuntzan, 25 ikaslek osatuko dute, gehienez ikasgela bakoitza. Mailaz
igaro gabeko ikasleak edo hezkuntza-sistemara berandu sartu
diren ikasleak izateagatik, talderen batek gehienezko ratioa gainditu ahal izango
du, baina taldeak ezingo du ehuneko hamarrean baino handiagoan gainditu
adierazitako ratioa.
5.
15. Nolakoak diraebaluazioaren
printzipioak LHn?
Lehen Hezkuntzan, ikasleen gaitasunen ebaluazioa banakatua, jarraitua eta
orokorra izango da, eta ikasleak curriculumeko arlo guztietan egindako
aurrerapenari erreparatuko dio, oinarrizko gaitasunak kontuan hartuta.
16. Zeintzuk dira ARLO bakoitzaren atal
nagusiak?
Sarrera
Oinarrizko gaiatsunak garatzeko alor honek egindako ekarpenak.
Helburuak
Lehen zikloa: edukiak eta ebaluazio irizpidea.
Bigarren zikloa: edukiak eta ebaluazio irizpidea.
Hirugarren zikloa: edukiak eta ebaluazio irizpidea.