1. ITURRIAK EuskalCurriculuma Euskal Herrirako Curriculuma Minimoen Dekretuak (2006/1523 eta 2006/1631 E.Dekretuak) LOGSE (Curriculum Garapenerako Dekretua) Europako Erreferentzi Marko Bateratua PISA txostena Beste batzuk... CURRICULUM ERREFERENTEAK
4.
2. CURRICULUMAREN ERREDAKZIOAREN ALDIAK Urtarriletik Martxora : Curriculum proposamenak aztertu eta eztabaidatu ondoren, curriculum ofizialaren lehenengo zirriborroa idatzi zen. Maiatzean : behin-behineko curriculuma jendaurreko kontsultarako aurkeztu zen eta iradokizunak eta proposamenak jasotzeko epea zabaldu. Ekainean : iradokizunak jasotakoan, aztertu eta curriculumean txertatu ziren. Ekainean- Uztailean : behin-betiko dokumentua idatzi eta aurkeztu egin zen. Udan , aldaketak. Urrian : Gobernu Kontseiluan azken zirriborroa onartu zen. Azaroan : 13an argitaratu da EHAAn.
5.
3. LOGSEtik LOEraZER ALDATU DA? SARRERA : azken urteotako aldaketa sozial, kultural eta psikopedagogikoak islatzen ditu. HELBURUAK: gaitasun gisa adieraziak. EDUKIAK : kurtsoz kurtso garatuak. EBALUAZIOA : Ebaluazio-irizpideak: ebaluaziorako adierazleak zehazten dira, hau da, ikasleak burutuko dituen atazak ebaluatzeko itemak. Diagnosi-ebaluazioa: gaitasunen ebaluazioa .
HIZKUNTZEN CURRICULUM BATERATUARENELEMENTUAK HIZKUNTZEN CURRICULUMAREN EGITURA BAT BERA HIZKUNTZA GUZTIETARAKO HIZKUNTZA KOOFIZIALAK ATZERRIKO HIZKUNTZAK Sarrera Hizkuntza kontzeptua Ikuspegi metodologikoa Atalak Elementu guztiak komunak Ezberdina: Mailak eta Helburuak Edukiak Ebaluazio-irizpideak
8.
SARRERA A) OINARRIA Hizkuntzaren kontzeptua Ikuspegi metodologikoa Metodologiari lotutako printzipioak B) HIZKUNTZEN EKARPENA GAITASUNAK GARATZEKO
Nolako metodologia? Komunikazio-proiektuekgidatutako ikas-irakaskuntza prozesua kontuan hartzen du. Hainbat testu tipo eta testu genero. Sekuentzia didaktikoen bidez antolatuta, prozedura-edukiei lehentasuna emango zaie. Hau da, “egiten jakitea” “jakite” hutsari gailenduko zaio.
11.
HIZKUNTZEN IRAKASKUNTZA BATERATUARENOINARRIZKO PRINTZIPIOAK Oinarria i nklusioa da; hau da, ikasle guztiei eleaniztasuna oso-osorik garatzeko aukera eman behar zaie. Irakaskuntza erabileran oinarritu behar da; izan ere, hizkuntzak gizartean erabiliz ikasten dira, eta komunikazio-premia pragmatikoek bideratzen eta laguntzen dute kodea behar bezala ikasten. Komunikazio-ikuspegian oinarritu behar da; hau da, ikasgelak komunikazio-gune pribilegiatu bihurtu behar dira, ikasleek hainbat komunikazio-jardueratan parte-hartze eraginkorra izateko. Hizkuntzekiko eta hiztunekiko jarrera positiboetan oinarritu behar da, eta kontuan izan behar da hizkuntzek gizarte-harremanetan eta pertsonen emozioen garapenean duten garrantzia.
12.
B) HIZKUNTZENEKARPENA OINARRIZKO GAITASUNAK GARATZEKO Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna Ikasten ikasteko gaitasuna Matematikarako gaitasuna Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna Giza eta arte-kulturarako gaitasuna Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna Hizkuntzak OINARRIZKO GAITASUNAK
Hizkuntza-komunikaziorako oinarrizko gaitasunakelkarrekin loturik dauden eta elkarri laguntzen dioten ezagutza, trebetasun eta jarrera multzoa biltzen ditu. Zer da? Hizkuntza erabiltzeko gaitasuna, ahoz, idatziz eta elkarreraginaren bidez, ahal denik eta testuinguru sozial eta kultural gehienetan, errealitatea irudikatu, interpretatu eta ulertzeko; ezagutza eraikitzeko eta komunikatzeko; eta pentsamendua, emozioak eta jokabidea antolatzeko eta autoerregulatzeko. Hizkuntza-komunikaziorako Gaitasuna
15.
HIZKUNTZEN EKARPENA OINARRIZKOGAITASUNAK GARATZEKO I Hizkuntza bat erabiltzeko trebetasunak eta estrategiak nahiz hizkuntzari buruzko hausnarketa prozesuak transferitu daitezkeen ikaskuntzak dira, eta horiek azpian dagoen hizkuntza-gaitasunaren garapenean laguntzen dute. Printzipio hori hizkuntzen curriculum bateratuaren oinarrietako bat da. Hizkuntza-komunikaziorako Gaitasuna Hizkuntza-curriculumaren helburua hizkuntzaren bidez gizarte jarduerako hainbat esparrutan gaitasunez jarduteko ahalmena garatzea da, eta, beraz, modu erabakigarrian eragiten du hizkuntza komunikaziorako gaitasuna osatzen duten alderdi guztietan.
16.
HIZKUNTZEN EKARPENA OINARRIZKOGAITASUNAK GARATZEKO II Ikasten ikasteko Gaitasuna Irakasgai guztiek garrantzi handia dute hizkuntza-trebetasun kognitiboen garapenean, baina hizkuntza-irakasgaiak horiei buruz hausnartzeko gune aproposak dira. Hizkuntzak leku garrantzitsua du ezagutza-eremuan; izan ere, ezagutza sortzen, eratzen, pilatzen eta transmititzen duen bitartekoa da. Hitz egiten, entzuten, irakurtzen eta idazten ikastearen helburua ez da soilik komunikazioan elkarrekintza lortzea, baita ezagutza berriak barneratzea ere.
17.
HIZKUNTZEN EKARPENA OINARRIZKOGAITASUNAK GARATZEKO III Eleaniztasunak gizarteko parte-hartzea bultzatzen du, eta nazioarteko komunikazioari mesede egiten dio, kanpotik informazioa jasotzeko eta pertsonek elkar ezagutzeko, ideiak trukatzeko eta elkar ulertzeko bide bat da. Hizkuntza komunikazio-tresna bat da, eta, beraz, funtsezko elementua sozializazio-prozesuetan, bai eta gizarte- eta hiritargaitasunaren garapenean ere. Hizkuntza erabiltzeak mesede egiten dio norberaren identitatea sortzeari, bai eta hizkuntza- eta kultura-identitate kolektibo batean parte hartzeari ere. Ikasle guztiek Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak ondo jakiteari nahiz bi hizkuntzekiko errespetua eta euskara normalizatzeko jarrera adierazteari esker, integrazio hobea eta gizarte-kohesio handiagoa lortu ahal izango da Gizarterako eta Herritartasunerako Gaitasuna
18.
4.2.HELBURUAK GAITASUN gisaadieraziak Testuinguru jakin batean ATAZA bat ondo burutzeko ahalmena Europako Parlamentuak honela definitzen ditu gaitasunak : “ T estuingurura egokitutako ezagutzen, ahalbideen eta jarreren uztarketa. Funtsezko gaitasunak dira pertsona guztiek norberaren errealizaziorako eta garapenerako nahiz herritartasun aktiborako, gizarteratzeko eta enplegurako behar dituzten haiek.”
19.
GAITASUNAREN BARNE-ATALAK (Jakin)Zer (Jakin) Nola : egiten jakitea Behatu daiteke egintzen eta atazen bidez Zertarako 4.2. HELBURUAK
20.
Euskara eta Literatura,eta Gaztelania eta Literatura irakasgaien helburua honako gaitasun hauek lortzea da: 1.- Hizkuntzaren erabilpen-eremu ezberdinetatik jasotako ahozko eta idatzizko diskurtsoak ulertzea eta jarrera kritikoz interpretatzea , horietan ulertutakoa beste komunikazio-egoera batzuetan aplikatzeko. 4.2. HELBURUAK ZER + NOLA + ZERTARAKO
21.
Etapa honetan, AtzerrikoHizkuntza irakasgaiaren irakaskuntza-helburua honako gaitasun hauek lortzea da: 1.- Ohiko komunikazio-egoeretan sortzen diren diskurtso mintzatu eta idatziak (ikasleen gaitasun-mailaren eta interesen arabera egokituak) ulertzea eta , pertsona bakoitzaren, gizartearen edo eskolaren xedeei erantzuteko , horiek interpretatzea . 4.2. HELBURUAK. ATZERRIKO HIKZUNTZA ZER + NOLA + ZERTARAKO
22.
4.2. HELBURUEN ERREDAKZIOAALDEAK LOE 1. Hizkuntzaren erabilpen-eremu ezberdinetatik jasotako ahozko eta idatzizko diskurtsoak ulertzea eta jarrera kritikoz interpretatzea , horietan ulertutakoa beste komunikazio-egoera batzuetan aplikatzeko . LOGSE 1. A hozko eta idatzizko diskurtsoak ulertzea horien komunikazio helburu ezberdinak eta sortzen diren komunikazio egoera ezberdinak antzemanez.
23.
4.2. HELBURUAK INDARETA PRESENTZIA HANDIAGOA: Hizkuntza aniztasuna Trataera bateratua Autonomia eta ikasteko estrategiak Informazioaren tratamendua eta IKTen erabilera
24.
4.3. EDUKIAK Eduki-multzoenantolaketa berria: Ahozko komunikazioa: entzutea, hitz egitea eta elkarrizketan aritzea Idatzizko komunikazioa: irakurtzea eta idaztea Literatura-hezkuntza Hizkuntzari buruzko hausnarketa Hizkuntzaren dimentsio soziala Antolaketa honen zergatia: Erabili diren curriculum erreferenteen antolaketari eustea Hizkuntza guztietan eduki-multzo berdinak proposatzea. ARDATZA
25.
4.3. EDUKIAK Ardatza:prozedurak. Prozedurak, edukiak eta jarrerak zehazturik, baina esplizituki bereizi gabe. Kurtsoz kurtso sekuentziaturik. Eduki-multzoek hizkuntza- eta literatura-hezkuntzaren edukiak modu analitikoan adierazten dituzte. Ez dute ikasgela barruko ikasketa-jardueren hurrenkera eta antolaera ezartzen. Programazioak taxutzeko eta ikasketa-jarduerak ikasgelara eramateko orduan, beharrezkoa da eduki-multzo ezberdinetako ikasketak integratzea .
26.
4.4. EBALUAZIOA Kurtsozkurtso sekuentziatuak. Estu-estu loturik arloaren gaitasun orokorrei (helburu orokorrak). Ikasgelan burutuko diren ikasketetara hurbiltzeko eta ebaluazio prozesua bideratzeko balio dute. Ebaluazio-irizpideekin batera ebaluazio adierazleak zehazten dira, hau da, behatu eta neurtu daitezkeen jokabideak; ebaluazio irizpidearen lortze maila adierazten dute. Ebaluazio-irizpideak
27.
4.4. EBALUAZIOA 1. Ahozko eta ikus-entzunezko testuak ulertzea, bai ikasle-esperientzietatik hurbil dauden gizarte-eremuei buruzkoak, bai bizitza akademikoari buruzkoak; zehazki, arreta berezia jarriko da narrazio, azalpen labur, jarraibide, argibide eta elkarrizketetan. Horrela, ikaskuntza- zereginak beteko dira, eta, informazio zehatzak hautemateaz gainera, azterketa gidatua egiteko argibideak jarraituko dira. ADIERAZLEAK 1.1. Ea jarraitzen dituen ahozko testuak aztertzeko azaldutako argibideak. 1.2. Ea identifikatzen eta eskuratzen duen informazio egokia, behar bezala entzuteko. 1.3. Ea, entzute-prozesuan, informazioa erregistratzeko hainbat baliabide erabiltzen dituen (apunteak, taulak, grafikoak, eskemak, galdetegiak...). 1.4. Ea igorlearen asmoa zein den antzematen duen, landutako testuetan dauden testuinguru-elementu esplizituak kontuan hartuta. 1.5. Ea landutako ahozko testuen esanahi osoa eta horien atalen lotura logikoak berreraiki eta ahoz adierazten dituen. 1.6. Ea ulertzen dituen edozein eratako bereizketa agerian uzten duten adierazpenak. 1.DBH EBALUAZIO-IRIZPIDEAK
28.
1. Komunikabideetako edoeskola-eremuko ahozko eta ikus-entzunezko testuak (azalpenak, argudioak, elkarrizketak...) ulertzea, eta horietan aurkitu ditzakegun informazio eta datu garrantzitsuenak nahiz tesi eta argumentuak ulertzea. 4.4.EBALUAZIOA ADIERAZLEAK 4.DBH EBALUAZIO-IRIZPIDEAK 1.1. Ea ahozko testuak aztertzeko baliabideak eraginkortasunez erabiltzen dituen. 1.2. Ea informazio egokia identifikatzen eta ondorioztatzen duen, behar bezala entzuteko. 1.3. Ea, entzute-prozesuan, hainbat baliabide erabiltzen dituen informazioa erregistratzeko (apunteak, taulak, grafikoak, eskemak, galdetegiak...). 1.4. Ea parafraseatzen dituen ikus-entzunezko komunikabideetatik jasotako era guztietako testuak; esaterako, irrati edo telebistetako eztabaidak eta entzuleen iritziak. 1.5. Ea igorlearen asmoa zein den antzematen duen, landutako testuetan dauden testuinguru-elementuak (esplizituak eta inplizituak) kontuan hartuta. 1.6. Ea ondorioztatzen dituen konbentzitzeko helburua duten adierazpen publikoen eta eztabaida publiko nahiz eskola-eremuko eztabaidetako parte-hartzaileek egindako adierazpenen asmoak, tesiak eta argumentuak. 1.7. Ea berreraikitzen dituen landutako ahozko testuen esanahi osoa eta horien atalen lotura logikoak. 1.8. Ea bereizten dituen informazioa eta iritzia. 1.9. Ea laburbiltzen dituen informazioa ematen duten ahozko testuen ideia nagusiak eta elkarrizketa edo eztabaida bateko argumentuak eta ondorioak. 1.10 Ea ulertzen dituen edozein eratako bereizketa agerian uzten duten adierazpenak. 1.11. Ea ondorioztatzen dituen mezu batean espliziturik agertzen ez diren elementuak: hiztunaren jarrera, diskurtso-tonua, umore-kutsua duten elementuak, ironia adierazten dutenak, esanahi bikoitzekoak... 1.12. Ea jarrera kritikoa duen konbentzitzea helburu duten mezuei dagokienez; bereziki, gizarte-komunikabideetatik eratorritako mezuei dagokienez.
29.
4.4. EBALUAZIOA. ATZERRIKOHIZKUNTZA 1 . Komunikabideetan edo eskola-eremuan sortutako ahozko testuak eta ikus-entzunezkoak ulertzea, ikaskuntza-zereginak egiteko; horrez gainera, aurrez emandako argibideei jarraituz, informazio zehatzak hautematea. ADIERAZLEAK 1.1.Ea hautematen duen informazio egokia, behar bezala entzuteko. 1.2. Ea ondorioztatzen dituen hiztunaren komunikazio-gaia eta –helburua. 1.3. Ea identifikatzen dituen aurrez aurreko komunikazio-egoeretan sortutako ahozko testu argien eta laburren ideia nagusia nahiz informazio espezifiko eta garrantzitsua. 1.4. Ea identifikatzen dituen komunikabideetan sortzen diren eta gai akademikoekin lotura duten ahozko testu errazen eta laburren (ikus-entzunezkoak nahiz digitalak) gaia eta ideia nagusiak. 1.5. Ea berreraikitzen dituen landutako testuaren egitura osoa eta atalen arteko lotura logikoak, eta, horretarako, ea aplikatzen dituen ideiak antolatzeko teknikak; esaterako, informazioen lotura eta hierarkia adierazten duten eskemak eta grafikoak. 1.6. Ea erabiltzen dituen, besteak beste, eskemak, taulak, hutsune-betetzeak eta informazio-hustuketak, ahozko testuen informazio espezifikoa lortzeko. 1.7. Ea entzuteko jarrera aktiboa duen. 1.DBH EBALUAZIO-IRIZPIDEAK
30.
1. Komunikabideetako edoeskola-eremuko ahozko eta ikus-entzunezko testuak ulertzea, eta horietan aurkitu ditzakegun informazio eta datu garrantzitsuenak nahiz tesi eta argumentuak ulertzea . 4.4.EBALUAZIOA. ATZERRIKO HIZKUNTZA ADIERAZLEAK 4.DBH EBALUAZIO-IRIZPIDEAK 1.1. Ea hautematen eta ondorioztatzen duen informazio egokia, behar bezala entzuteko. 1.2. Ea ondorioztatzen dituen hiztunaren komunikazio-gaia eta –helburua. 1.3. Ea hautematen dituen aurrez aurreko komunikazio-egoeretan sortutako ahozko testu argien ideia nagusia eta informazio espezifiko eta garrantzitsua. 1.4. Ea hautematen dituen komunikabideetan sortzen diren eta gaurkotasunarekin nahiz gai akademikoekin lotura duten ahozko testu argien eta laburren (ikus-entzunezkoak nahiz digitalak) gaia eta ideia nagusiak. 1.5. Ea berreraikitzen dituen landutako ahozko testuen esanahi osoa eta horien atalen lotura logikoak. 1.6. Ea laburtzen dituen ahozko informazio-testu argien ideia garrantzitsuak. 1.7. Ea erabiltzen dituen, besteak beste, eskemak, taulak, hutsune-betetzeak eta informazio-hustuketak, ahozko testuen informazio espezifikoa lortzeko. 1.8. Ea bereizten dituen informazioa eta iritzia. 1.9. Ea bereizten dituen informazio garrantzitsua eta garrantzirik ez duena, dituen zereginak betetzeko. 1.10. Ea entzuteko jarrera aktiboa ageri duen.
31.
Gaitasunak ebaluatuko dituUrtero burutuko da, zentsu izaera izango du. Lehen Hezkuntzako 4. mailako eta DBHko 2. mailako ikasle guztiei egingo zaie. Ikastetxeetarako ORIENTABIDE eta ikasleen PRESTAKUNTZA HOBETZEKO baliagarri; familiei INFORMAZIOA emateko. Azken helburua hobekuntza prozesuak bultzatzea. 4.4. EBALUAZIOA Diagnosi-ebaluazioa
32.
Hizkuntza-komunikaziorako oinarrizko gaitasunakelkarrekin loturik dauden eta elkarri laguntzen dioten ezagutza, trebetasun eta jarrera multzoa biltzen ditu. Hizkuntza erabiltzeko trebetasuna, ahoz, idatziz eta elkarreraginaren bidez, ahal denik eta testuinguru sozial eta kultural gehienetan, errealitatea irudikatu, interpretatu eta ulertzeko; ezagutza eraikitzeko eta komunikatzeko; eta pentsamendua, emozioak eta jokabidea antolatzeko eta autoerregulatzeko. . Hizkuntza-komunikaziorako Gaitasuna
OINARRIZKO PRINTZIPIOAK ETAMATERIAL DIDAKTIKOA LAU OINARRIZKO PRINTZIPIO: Inklusioa Erabilera Komunikazio-ikuspegia Hizkuntzekiko eta hiztunekiko jarrera positiboak KOMUNIKAZIO PROIEKTUEK BIDERATUTAKO IKASKETA PROZESUAK