1. Zein da Oinarrizko Hezkuntzako Curriculumaren aplikazio eremua?

       Dekretu hau Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztietan aplikatuko
da, baldin eta Lehen Hezkuntza eta/edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
irakasten badute.


2. Zeintzuk dira Oinarrizko Hezkuntza osatzen duten ETAPAK?

     6 urtetik 16 urte bitartera doazen Lehen Hezkuntza (6-12) eta Bigarren
Hezkuntza (12-16).

3. Nolakoa da Oinarrizko Hezkuntzaren izaera?Hautazkoa al da?

       Oinarrizko hezkuntza derrigorrezkoa den hezkuntza da, pertsona guztiek
derrigorrean beren haurtzaroan jasoko duten hezkuntza adostua eta komuna.


4. LH etapak zenbat urte hartzen ditu?Zenbat ZIKLOTAN banaturik
dago?

       Lehen hezkuntzak 6 urtetatik 12 urterako haurrak jasotzen ditu. Bi urte
irauten duten 3 ziklotan banatua dago:

             Lehen zikloa, 1. eta 2. mailek osatua
             Bigarren zikloa, 3.eta 4. mailekosatua
             Hirugarren zikloa, 5. eta 6. mailek osatua




5. Zer jotzen du EAEko Oinarrizko Curriculum Diseinuak oinarrizko
GAITASUNTZAT?

       EAEko Oinarrizko Curriculum Diseinuaren arabera gaitasunak
hezkuntzaren izaera hezitzailea indartzen dutenak, ikasleak gauzak egiten
jakiteko prestatzen dituztenak eta pertsonak gizaki moduan garatzen laguntzen
dutenak dira. Hezkuntzaren ikuspegi horren ildotik jaso dira curriculumean
hezkuntza-gaitasun orokorrak eta oinarrizko gaitasunak. Hauek joko lirateke
oinarrizko gaitasuntzat: jakintzen, trebetasunen, jarreren eta balioen
elkarrekintza bateratua eta testuinguru bakoitzera egokitua, Oinarrizko
Hezkuntzak ikasle guztiek xedetzat izan eta lortu beharrekotzat dituztenak,
pertsonaren errealizazioa eta garapena lantzeko eta herritartasun aktiboa eta
gizarte-integrazioa lortzeko.
6. Zein proiektutan eman zen Gaitasunen definizioa eta hautaketa?

       Gaitasunen Definizioa eta Hautaketa (DeSeCo) izeneko proiektuan,
gaitasun kontzeptuaren definizioa ematen du Ekonomia Lankidetza eta
Garapenerako Antolakundeak (ELGE).



7. Zeintzuk dira EAEren OINARRIZKO GAITASUNAK?

      Zientzia-, teknologia eta osasun-kulturarako gaitasuna
      Ikasten ikasteko gaitasuna
      Matematikarako gaitasuna
      Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna
      Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna
      Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna
      Giza eta arte-kulturarako gaitasuna
      Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna



8. Zeintzuk dira Oinarrizko Hezkuntzako gaitasunak? Aipatu bakarrik.

      Arduraz bizitzen ikastea
      Ikasten eta pentsatzen ikastea
      Komunikatzen ikastea
      Elkarrekin bizitzen ikastea
      Ikaslearen giza alderdiak garatzen ikastea
      Egiten eta ekiten ikastea



9. Nola ulertzen du EAEko Curriculum dekretuak CURRICULUM
terminoa?

       Dekretu honen araubide-esparruan, hau izango da curriculuma:
Oinarrizko Hezkuntzako jakintza-arloen eta irakasgaien gidaritzako oinarrizko
gaitasunen, helburuen, edukien, pedagogia-metodoen eta ebaluazio-irizpideen
multzoa.




10. Zeintzuk dira Ikastetxe bakoitzak kontutan izan beharreko
pedagogia printzipioak?
Pedagogia-proposamenak egiteko, hezkuntza-proiektuan jasotako
printzipioez gain, honako pedagogia-printzipio hauek hartuko dituzte kontuan
ikastetxeek:

1.- Hezkuntza-gaitasun orokorrak jaso behar ditu irakaskuntza eta ikaskuntzako
prozesuak, eta kontzeptuzko, prozedurazko eta jarrerazko edukiak biltzen
dituzten oinarrizko gaitasunak lortzea izan behar du prozesu horren xedea.

2.- Lana proiektu osoen bidez eginez gero, erraztu egiten da oinarrizko
gaitasunak ikasleei helarazteko bidea eta jakintza-arloen eta irakasgaien arteko
diziplinartekotasuna.

3.- Ikastetxe-eredua hezkuntza-komunitatera eta, oro har, gizartera irekitzen ari
dela, beharrezkoa da ebaluazioaren parte hartzea handitzea.

4.- Familiek eta irakasleriak parte-hartze eta inplikazio handia izan behar dute
eskola-antolamenduan, eta indartu egin behar da irakasleen hezitzaile-izaera.
Hala, bermatu egin behar da Haur Hezkuntzaren, Lehen Hezkuntzaren eta
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren arteko koordinazioa.

5.- Irakurketa ezinbesteko faktorea da oinarrizko gaitasunak garatzeko eta
komunikaziorako gaitasuna sendotzeko. Lehen Hezkuntza ematen duten
ikastetxeek, hezkuntza-jarduera antolatzeko orduan, egunean gutxienez hogeita
hamar minutuko irakurketa-denbora sartu beharko dute, etapako maila
guztietan.



11. Zeintzuk dira LHko jakintza arloak?

   Jakintza-arlo hauek landuko dira Lehen Hezkuntzako ziklo guztietan:

      Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezaguera
      Arte Hezkuntza
      Gorputz Hezkuntza
      Gaztelania eta Literatura
      Euskara eta Literatura
      Atzerriko Hizkuntza
      Matematika

        Hezkuntza-etapa honetako hirugarren zikloan, ikastetxeek bigarren
atzerri-hizkuntza bat jaso dezakete curriculumean. Hirugarren zikloko azken
mailan, Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntzaren arloa
gehituko da, eta jakintza-arlo horrek bereziki landuko du gizonen eta
emakumeen arteko berdintasuna.

12. Zein Hizkuntza eredu bilatzen da Oinarrizko Hezkuntzarako?


      Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak hezkuntza-sistema elebiduna
sendotuz, ikasleek Oinarrizko Hezkuntza amaitzean Euskal Autonomia
Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan komunikatzeko gaitasuna eskuratuko dutela
bermatzen du. Hau da, hizkuntza eredu elebiduna bilatzen da.



13. Zein da aniztasunaren trataerako neurrien xedea?

       Ikasleen berariazko hezkuntza-premiei erantzutea eta ikasleek
curriculumean jasotako oinarrizko gaitasunen gutxieneko mailak eskuratzea.



14. Zein da LHn ikasleen ratioa?

       Lehen Hezkuntzan, 25 ikaslek osatuko dute, gehienez, unitate bakoitza.
Mailaz igaro gabeko ikasleak edo hezkuntza-sistemara berandu sartu diren
ikasleak izateagatik, talderen batek gehienezko ratioa gainditu ahal izango du,
baina taldeak ezingo du ehuneko hamarrean baino handiagoan gainditu
adierazitako ratioa. Irakasle/ikasgela erlazioa handitu ahal izango da, ikasleen
ezaugarriei erreparatuta eta ikastetxearen programa eta proiektu baimenduei
erreparatuta.



15. Nolakoak dira ebaluazioaren printzipioak LHn?

       Lehen Hezkuntzan, ikasleen gaitasunen ebaluazioa banakatua, jarraitua
eta orokorra izango da, eta ikasleak curriculumeko arlo guztietan egindako
aurrerapenari erreparatuko dio, oinarrizko gaitasunak kontuan hartuta.



16. zeintzuk dira ARLO bakoitzaren atal nagusiak?

Natura, gizarte eta kultura ingurunearen ezaguera

      Ingurunea eta hura zainaraztea; izaki bizidunen aniztasuna; osasuna eta
garapen pertsonala; pertsonak, kulturak eta gizarte-antolakuntza; aldaketak
denboran zehar; materia eta energia; objektuak, makinak eta teknologiak.
Arte Hezkuntza

        Musika entzumen bidez hautematea eta ulertzea; musika-adierazpena,       -
interpretazioa eta -sorkuntza; erreferente plastikoen eta ikusizko erreferenteen
ulermena, pertzepzioa eta interpretazioa; eta, arte plastikoen eta ikusizko arteen
ekoizpena, adierazpena eta sorkuntza.

Hizkuntzak (Gaztelania eta Literatura; Euskara eta Literatura; eta, Atzerriko
Hizkuntza)

       Ahozko komunikazioa (entzutea, hitz egitea eta elkarrizketan aritzea);
komunikazioa idatzia (irakurtzea eta idaztea); literatura-hezkuntza; hizkuntzari
eta haren erabilerei buruzko hausnarketa; eta, hizkuntzaren dimentsio soziala.

Gorputz Hezkuntza

      Norberaren     ezagutza    eta    kontrola;  gorputz-adierazpena      eta
komunikazioa; jarduera fisikoa eta osasuna; eta, mugimen-kultura (aisialdia eta
denbora librerako hezkuntza).

Matematika

      Zenbakiak eta eragiketak; neurketa (magnitudeak kalkulatzea eta
estimatzea); geometria; informazioa tratatu, zoria eta probabilitatea; eta,
problemak ebaztea.

Dekretuaren galderak

  • 1.
    1. Zein daOinarrizko Hezkuntzako Curriculumaren aplikazio eremua? Dekretu hau Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztietan aplikatuko da, baldin eta Lehen Hezkuntza eta/edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza irakasten badute. 2. Zeintzuk dira Oinarrizko Hezkuntza osatzen duten ETAPAK? 6 urtetik 16 urte bitartera doazen Lehen Hezkuntza (6-12) eta Bigarren Hezkuntza (12-16). 3. Nolakoa da Oinarrizko Hezkuntzaren izaera?Hautazkoa al da? Oinarrizko hezkuntza derrigorrezkoa den hezkuntza da, pertsona guztiek derrigorrean beren haurtzaroan jasoko duten hezkuntza adostua eta komuna. 4. LH etapak zenbat urte hartzen ditu?Zenbat ZIKLOTAN banaturik dago? Lehen hezkuntzak 6 urtetatik 12 urterako haurrak jasotzen ditu. Bi urte irauten duten 3 ziklotan banatua dago: Lehen zikloa, 1. eta 2. mailek osatua Bigarren zikloa, 3.eta 4. mailekosatua Hirugarren zikloa, 5. eta 6. mailek osatua 5. Zer jotzen du EAEko Oinarrizko Curriculum Diseinuak oinarrizko GAITASUNTZAT? EAEko Oinarrizko Curriculum Diseinuaren arabera gaitasunak hezkuntzaren izaera hezitzailea indartzen dutenak, ikasleak gauzak egiten jakiteko prestatzen dituztenak eta pertsonak gizaki moduan garatzen laguntzen dutenak dira. Hezkuntzaren ikuspegi horren ildotik jaso dira curriculumean hezkuntza-gaitasun orokorrak eta oinarrizko gaitasunak. Hauek joko lirateke oinarrizko gaitasuntzat: jakintzen, trebetasunen, jarreren eta balioen elkarrekintza bateratua eta testuinguru bakoitzera egokitua, Oinarrizko Hezkuntzak ikasle guztiek xedetzat izan eta lortu beharrekotzat dituztenak, pertsonaren errealizazioa eta garapena lantzeko eta herritartasun aktiboa eta gizarte-integrazioa lortzeko.
  • 2.
    6. Zein proiektutaneman zen Gaitasunen definizioa eta hautaketa? Gaitasunen Definizioa eta Hautaketa (DeSeCo) izeneko proiektuan, gaitasun kontzeptuaren definizioa ematen du Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak (ELGE). 7. Zeintzuk dira EAEren OINARRIZKO GAITASUNAK? Zientzia-, teknologia eta osasun-kulturarako gaitasuna Ikasten ikasteko gaitasuna Matematikarako gaitasuna Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna Giza eta arte-kulturarako gaitasuna Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna 8. Zeintzuk dira Oinarrizko Hezkuntzako gaitasunak? Aipatu bakarrik. Arduraz bizitzen ikastea Ikasten eta pentsatzen ikastea Komunikatzen ikastea Elkarrekin bizitzen ikastea Ikaslearen giza alderdiak garatzen ikastea Egiten eta ekiten ikastea 9. Nola ulertzen du EAEko Curriculum dekretuak CURRICULUM terminoa? Dekretu honen araubide-esparruan, hau izango da curriculuma: Oinarrizko Hezkuntzako jakintza-arloen eta irakasgaien gidaritzako oinarrizko gaitasunen, helburuen, edukien, pedagogia-metodoen eta ebaluazio-irizpideen multzoa. 10. Zeintzuk dira Ikastetxe bakoitzak kontutan izan beharreko pedagogia printzipioak?
  • 3.
    Pedagogia-proposamenak egiteko, hezkuntza-proiektuanjasotako printzipioez gain, honako pedagogia-printzipio hauek hartuko dituzte kontuan ikastetxeek: 1.- Hezkuntza-gaitasun orokorrak jaso behar ditu irakaskuntza eta ikaskuntzako prozesuak, eta kontzeptuzko, prozedurazko eta jarrerazko edukiak biltzen dituzten oinarrizko gaitasunak lortzea izan behar du prozesu horren xedea. 2.- Lana proiektu osoen bidez eginez gero, erraztu egiten da oinarrizko gaitasunak ikasleei helarazteko bidea eta jakintza-arloen eta irakasgaien arteko diziplinartekotasuna. 3.- Ikastetxe-eredua hezkuntza-komunitatera eta, oro har, gizartera irekitzen ari dela, beharrezkoa da ebaluazioaren parte hartzea handitzea. 4.- Familiek eta irakasleriak parte-hartze eta inplikazio handia izan behar dute eskola-antolamenduan, eta indartu egin behar da irakasleen hezitzaile-izaera. Hala, bermatu egin behar da Haur Hezkuntzaren, Lehen Hezkuntzaren eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren arteko koordinazioa. 5.- Irakurketa ezinbesteko faktorea da oinarrizko gaitasunak garatzeko eta komunikaziorako gaitasuna sendotzeko. Lehen Hezkuntza ematen duten ikastetxeek, hezkuntza-jarduera antolatzeko orduan, egunean gutxienez hogeita hamar minutuko irakurketa-denbora sartu beharko dute, etapako maila guztietan. 11. Zeintzuk dira LHko jakintza arloak? Jakintza-arlo hauek landuko dira Lehen Hezkuntzako ziklo guztietan: Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezaguera Arte Hezkuntza Gorputz Hezkuntza Gaztelania eta Literatura Euskara eta Literatura Atzerriko Hizkuntza Matematika Hezkuntza-etapa honetako hirugarren zikloan, ikastetxeek bigarren atzerri-hizkuntza bat jaso dezakete curriculumean. Hirugarren zikloko azken mailan, Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntzaren arloa
  • 4.
    gehituko da, etajakintza-arlo horrek bereziki landuko du gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna. 12. Zein Hizkuntza eredu bilatzen da Oinarrizko Hezkuntzarako? Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak hezkuntza-sistema elebiduna sendotuz, ikasleek Oinarrizko Hezkuntza amaitzean Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan komunikatzeko gaitasuna eskuratuko dutela bermatzen du. Hau da, hizkuntza eredu elebiduna bilatzen da. 13. Zein da aniztasunaren trataerako neurrien xedea? Ikasleen berariazko hezkuntza-premiei erantzutea eta ikasleek curriculumean jasotako oinarrizko gaitasunen gutxieneko mailak eskuratzea. 14. Zein da LHn ikasleen ratioa? Lehen Hezkuntzan, 25 ikaslek osatuko dute, gehienez, unitate bakoitza. Mailaz igaro gabeko ikasleak edo hezkuntza-sistemara berandu sartu diren ikasleak izateagatik, talderen batek gehienezko ratioa gainditu ahal izango du, baina taldeak ezingo du ehuneko hamarrean baino handiagoan gainditu adierazitako ratioa. Irakasle/ikasgela erlazioa handitu ahal izango da, ikasleen ezaugarriei erreparatuta eta ikastetxearen programa eta proiektu baimenduei erreparatuta. 15. Nolakoak dira ebaluazioaren printzipioak LHn? Lehen Hezkuntzan, ikasleen gaitasunen ebaluazioa banakatua, jarraitua eta orokorra izango da, eta ikasleak curriculumeko arlo guztietan egindako aurrerapenari erreparatuko dio, oinarrizko gaitasunak kontuan hartuta. 16. zeintzuk dira ARLO bakoitzaren atal nagusiak? Natura, gizarte eta kultura ingurunearen ezaguera Ingurunea eta hura zainaraztea; izaki bizidunen aniztasuna; osasuna eta garapen pertsonala; pertsonak, kulturak eta gizarte-antolakuntza; aldaketak denboran zehar; materia eta energia; objektuak, makinak eta teknologiak.
  • 5.
    Arte Hezkuntza Musika entzumen bidez hautematea eta ulertzea; musika-adierazpena, - interpretazioa eta -sorkuntza; erreferente plastikoen eta ikusizko erreferenteen ulermena, pertzepzioa eta interpretazioa; eta, arte plastikoen eta ikusizko arteen ekoizpena, adierazpena eta sorkuntza. Hizkuntzak (Gaztelania eta Literatura; Euskara eta Literatura; eta, Atzerriko Hizkuntza) Ahozko komunikazioa (entzutea, hitz egitea eta elkarrizketan aritzea); komunikazioa idatzia (irakurtzea eta idaztea); literatura-hezkuntza; hizkuntzari eta haren erabilerei buruzko hausnarketa; eta, hizkuntzaren dimentsio soziala. Gorputz Hezkuntza Norberaren ezagutza eta kontrola; gorputz-adierazpena eta komunikazioa; jarduera fisikoa eta osasuna; eta, mugimen-kultura (aisialdia eta denbora librerako hezkuntza). Matematika Zenbakiak eta eragiketak; neurketa (magnitudeak kalkulatzea eta estimatzea); geometria; informazioa tratatu, zoria eta probabilitatea; eta, problemak ebaztea.