SlideShare a Scribd company logo
OINARRIZKO CURRICULUM DEKRETUA

XEDAPEN OROKORRAK

  1. XEDEA: Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzako curriculuma ezartzen du
     dekretu honek, eta hura ezartzeko modua xedatzen.
  2. APLIKAZIO EREMUA: Dekretu hau Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztietan
     aplikatuko da, baldin eta Lehen Hezkuntzako eta/edo Derrigorrezko Bigarren
     Hezkuntza irakasten badute.
  3. PRINTZIPIO OROKORRAK:
             Pertsona guztiek izan beharreko oinarrizko gaitasunak lantzeko xedea du,
             norberaren errealizazioa eta garapena lortzeko, herritar aktiboak izateko,
             gizarteratzeko eta enplegua lortzeko.
             Oinarrizko Hezkuntzako jakintza-arloek eta irakasgaiek beren barnean hartuko
             dituzte hezkuntza-gaitasun orokorrak.
             Irakasle guztiak batera eta modu koordinatuan esku hartu behar dute
             dagokien hezkuntza-etapan eta curriculum-arloan. Horrez gain, familiekin eta
             gizarteko beste eragile batzuekin lan egin beharko dute.
             Ikastetxeetako bizikidetza egokia izan dadin, bake positiborako, giza
             eskubideetarako, justiziarako, elkartasunerako eta inklusiorako heziketa eman
             behar dute ikastetxeek.
  4. ANTOLAMENDU-PRINTZIPIOAK:
             Oinarrizko Hezkuntza derrigorrezkoa eta doakoa da.
             Lehen Hezkuntza bi urteko ziklotan dago egituratuta. Derrigorrezko Bigarren
             Hezkuntza ikasturtetan eta irakasgaitan.
             Oinarrizko Hezkuntzarako bidea erraztuko zaie hezkuntza-sistema titulaziorik
             eskuratu gabe utzi duten gazte eta helduei.
  5. OINARRIZKO HEZKUNTZAREN XEDEAK
             Ikasleak prestatzea pertsona helduen bizitzari ekiteko
             Ikasleek kulturizatzea eta maila handiagoko ikasketak egiteko nahiz lanean
             hasteko prestatzea
             Ikasleak gaitzea bizitzan zehar etengabe ikasteko gai izan daitezen.
  6. OINARRIZKO GAITASUNAK
     a) Zientzia-, teknologia-, eta osasun-kulturarako gaitasuna
     b) Ikasten ikasteko gaitasuna
     c) Matematikarako gaitasuna
     d) Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna
     e) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna
     f) Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna
     g) Giza eta arte-kulturarako gaitasuna
     h) Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna
  7. OINARRIZKO HEZKUNTZAREN HELBURUAK
             Arduraz bizitzen ikastea
             Ikasten eta pentsatzen ikastea
             Komunikatzen ikastea
Elkarrekin bizitzen ikastea
                Ikaslearen giza alderdiak garatzen ikastea
                Egiten eta ekiten ikastea

LEHEN HEZKUNTZAKO ORDUTEGIA

Hezkuntza-etapaarloetanbanatzeaketaordutegiaarlohorietaramoldatzeakarlo horiek lantzeko
behar den denbora mugatzea dakar, eta ez du aldebatera utzi nahi hezkuntza-etaparen izaera
orokorra eta integratzailea.

Lehen zikloko ordutegia egokitzeko aukera izango dute ikastetxeek; betiere,hezkuntza-etapako
ordutegia errespetatzen bada eta dekretu honetako IV.eranskinean jasotako helburuak
betetzen badira.

LEHEN HEZKUNTZAKO ARLOAK

NATURA, GIZARTE ETA KULTURA INGURUNEAREN EZAGUERA

Arlo honek darabilen ingurune kontzeptuak, giza existentziaren testuingurua osatzen duten
fenomeno multzoa ez ezik, gizakiek fenomeno-multzo horrekin duten harremana ere
adierazten du.

Curriculumaren marko honetan, ingurunea ezagutza-objektu izateaz gain, elementu
motibatzailea, jardute-esparrua eta ikaskuntzarako baliabide indartzaile eta integratzailea ere
bada.

Arlo honetako curriculumaren izaera diziplinartekoa da nabarmen; ikaskuntzek elkarri lagundu
diezaiotela lortu nahi duten loturak ezartzen ditu, eta ikaskuntza adierazgarriaren alde egiten
du.

Arlo honetan, bereziki aztertu behar da haurrek, egunero, bai teknologiazko zein ikus-
entzunezko baliabideen eskutik, bai eta bestelako gizarte eragileetatik ere jasotzen duten
informazioak zer-nolako garrantzia duen.

Edukiak hautatzeko , hortaz, hainbat irizpide du kontuan. Hasteko, Lehen Hezkuntzaren
helburu orokorrak lortzeko eta oinarrizko gaitasunak garatzeko lagungarriak diren edukiei
eman zaie lehentasuna. Bigarrenik, munduari buruzko informazio askotarikoa sortzeaz gain,
jakintza-arlo honek informazio horiek ulertzeko eta interpretatzeko gai izateko tresnak eman
nahi dizkie haurrei. Edukiak eduki multzotan antolatu dira eta honako hau dute helburu: beren
hurbileko inguruarekin harremanean aritzeko gai diren eta, halaber, kontzientzia kritikoz
jardungo duten pertsonak heztea. Ondorengoak dira eduki multzoak:

    1.   Ingurunea eta hura iraunaraztea
    2.   Izaki bizidunen aniztasuna
    3.   Osasuna eta garapen pertsonala
    4.   Pertsonak, kulturak eta gizarte-antolakuntza
    5.   Denboran zehar izandako aldaketak
    6.   Materia eta energia
    7.   Objektuak, makinak eta teknologia
Dagokigun arlo honetan esperimentazioaren, ikerketaren, landa-lanen, irteeren, bisiten,
behaketa zuzenaren eta abarren inguruko edukiak integratu beharko dira, bai eta informazio-
eta komunikazio-teknologien erabilera ere. Hortaz gain, komeni da ikasgelak lan-taldetan
antolatzea.

ARTE HEZKUNTZA

        Etapa honetan, musika, arte plastikoak eta ikusizko arteak sartzen dira. Mota
guztietako erreferentzia estetikoek iragazten dute gure gizartea,eta erreferentzia horiek
daudegizarteratze-prozesuetan, nortasuna eraikitzeko prozesuetan, bai eta bizi garen
munduari buruz ditugun ideiak egiteko prozesuetan ere.

Arte Hezkuntza irakasgaiak alderdi hauek guztiak garatzeko aukera ematen du: sormena,
irudimena, autonomia, pertzepzio- eta mugimendu garapena, sentikortasun estetikoaren
garapena, norberaren adierazpenaren garapena, pentsamendu kualitatiboarena, emoziozko
adimenarena, komunikatzeko eta gizarteratzeko ahalmenarena...

Arte mota guztiak ideien, sentimenduen, sinesmenen eta pertsonen jarreren adierazpenak
direla jabetu behar dute ikasleek, eta, horrez gainera, pertsonen edo taldeen nortasunaren
adierazgarri ez ezik, nortasunaren eratzaile ere badirela ohartu behar dute.

Beste zenbait irakasgaik ez bezala, irudiek eta musikak ikasleen bizitzako alderdi guztietan dute
eragina, baita oso alderdi garrantzitsuetan ere; besteak beste, emozioetan, nortasunean eta
sozializazioan.

Arte Hezkuntzaren azterketa-gaia:

        -   Kultura-ondare tradizionalaren eta garaikidearen musika eta ikusizko arteak.
        -   Ikusizko kultura-ekoizpena eta musika-ekoizpena, herri-artea eta musika, diseinua,
            komunikabideen eta informazio bitartekoen ikusizko erreferente estetikoak eta
            musikaerreferenteak, moda...
        -   Ekoizpen-alderdia: irudien, musikaren, mugimenduaren... bitartez, adieraztea,
            sortzea, komunikatzea...
        -   -Alderdi erreflexiboa edo kritikoa, produktu estetikoen erabiltzaile garenez:
            artearen eremutzat hartzen den inguruneko edo ingurune horretatik kanpoko
            ikusizko kulturaren eta musika-kulturaren produktuak ikustea, entzutea, aztertzea,
            interpretatzea, probatzea, gozatzea, sentitzea, ulertzea...

Alor horretan garatuko diren edukien helburua eremu hauei erantzutea izango da:

        -   Arteen, ikusizko kulturaren eta musika-kulturaren adierazpen-, komunikazio- eta
            narrazio-erabileren edukiak.
        -   Musika-hizkuntzaren, hizkuntza plastikoaren eta ikusizko hizkuntzaren baliabideei
            eta arauei buruzko edukiak.
        -   Artearen,ikusizkokulturarenetamusika-kulturarensorkuntza-prozedurak           eta
            teknikak aztertzen dituzten edukiak.
-   Arteak, ikusizko kultura eta musika-kultura sortzen dituen gizartean arteek,
            ikusizko kulturak eta musika-kulturak dituzten funtzioen eta artikulazioaren
            edukiak.
        -   Gertuko eta urrutiko eremuetako ikusizko arte-sorkuntzen eta musikasorkuntzen
            edukiak, ekoizpen-testuinguruak kontuan hartuta.

Hala ere, Musikarekin eta Ikusizkoen Hezkuntzarekin lanean gabiltzanez, edukiak
eraginkortasunez antolatu behar ditugu, eta, antolaketa horren bitartez, irakasgai bakoitzaren
nortasuna eta biek dituzten toki komunak islatzeko aukera izan behar dugu. Horretarako,
pertsonek arte-gertaerei heltzeko ditugun bi moduak erabiliko ditugu, bai erabileraren, bai
ekoizpenaren eremuan ere, eta alor bakoitzaren eduki-multzoak egituratzeko ardatz gisa
hartuko ditugu.

Horrela, eduki multzo hauek ezartzen dira Lehen Hezkuntzarako:

    1. Musika entzumen bidez hautematea eta ulertzea.
    2. Musika-adierazpena, -interpretazioa eta –sorkuntza.
    3. Erreferente plastikoen eta ikusizko erreferenteen ulermena, pertzepzioa eta
       interpretazioa.
    4. Arte plastikoen eta ikusizko arteen ekoizpena, adierazpena eta sorkuntza.



Arte Hezkuntzak esperimentazioari eta praktikari tarte zabala utziko dioten metodologia-
proposamenak irakatsi behar ditu, eta arte-hizkuntzen baliabide teknikoak eta adierazpen-
baliabideak erabili.

GORPUTZ HEZKUNTZA

Eremu honetako hezkuntza-ekintzaren oinarrizko elementuak gorputza eta giza mugimena
dira, eta mugimen-jarduerarekin eta gorputz-kulturako elementuak barneratzearekin lotutako
ahalmenak garatzea du helburu nagusi.

Gorputz hezkuntza pertsona bakoitzaren garapena lortzen eta bizi-kalitatea hobetzen
laguntzen du. Horrez gain, mugimen-jarrerak eskuratzea eta perfekzionatzea , norberaren
ongizatea lortzera bideratzen duten eta bizitza osasungarri bat sustatzen duten premiei
egunerokotasunera transferitzeko baliagarria izatea da asmoa.

Hori guztia gorputzaren portaera motorraren eta jolasen bitartez garatzen da. Horrela, ikasleen
adimen motorra, komunikatzeko eta harremanak egiteko ahalmena, emozioak adierazteko eta
kontrolatzeko ahalmena, eta norberaren ekintzak behar bezala bideratzeko gaitasunak
garatzen dira. Gainera, jarduera fisikoaren inguruan sortzen diren pertsonen arteko
harremanek hainbat balio barneratzen eragiten dute; besteak beste, errespetua, onarpena edo
lankidetza, eta ondorioz, berdintasuna sustatu eta beste pertsonekin harreman eraikitzaileak
sortu.
Era berean, gorputzak eta mugimen-jarduerek dituzten adierazpen-aukerek gorputz-
hizkuntzen sormena eta erabilera indartzen dute; zehazki, pertsonen arteko harremanak
leuntzen dituzten sentimenduak eta emozioak transmititzeko.

Edukiak egituratzeak agerian uzten du Lehen Hezkuntzako gorputz-hezkuntzari zentzua
ematen dioten ardatzetako bakoitza: mugimenarekin lotutako ahalmen kognitiboen, fisikoen,
emozionalen eta harreman ahalmenen garapena; mugimenaren gizarte eta kultura-ereduen
barneratzea; eta balio-hezkuntza eta osasunerako hezkuntza. Proposamen hori oinarri hartuta,
eremu hau lau eduki multzotan banatu da:

1. eduki multzoan norberaren ezagutza eta kontrola lantzen da, 2. eduki multzoan Gorputz-
adierazpena eta komunikazioa, 3. eduki multzoan Jarduera fisikoa eta osasuna, eta azkenik,
4. eduki-multzoan mugimen-kultura: aisialdia eta denbora librerako hezkuntzan zentratzen
dena.

Horrez gain, gorputz-hezkuntzako edukietan lehentasuna ezartzeko, prozedura edukien eta
jarrera-edukien arteko polarizazio bikoitza errespetatu behar dela azpimarratu behar da.
Lehenengoen bidez, haurrek aukera izango dute sistema motorraren arloan gai sentitzeko.
Bigarrenek, berriz, etikaren ikuspegitik jarduera fisikoaren eta kirol-jardueraren inguruan
dauden hainbat egoera konplexuri aurre egiten lagunduko diete, bai eta gorputz-kulturari
dagozkion egoerei ere.

Prozesu horretan, edonolako diskriminazioak saihestu behar dira (hau da, sexuaren, gizarte-
mailaren, arrazaren, pertsonen arteko desberdintasunen edo gaitasunen araberakoak), eta,
horretarako, indarrean dauden gizarte-estereotipoak eta jarrera xenofoboak hautsi behar dira.
Etapa honetako metodologia-ikuspegia ludikoa da. Garapen motorraren eta kognitiboaren
arteko lotura garrantzitsua da; izan ere, espazioari, denborari eta gorputzari buruzko
lehenengo nozioak hainbat mugimendu-egoeratan gertatzen diren harreman logikoei esker
ezartzen dira. Etapa hau luzea eta era askotakoa denez, beharrezkoa da aldiak bereiztea.
Lehenengo aldia, 6-8 urte bitartean, haurrak arreta galtzearen eta, pixkanaka, nia
baieztatzearen fasean sartzen hasten dira. Beraz, gorputz-hezkuntzak lagundu egin behar die,
beren izate orokorra errespetatuz eta mugimen-premiak asez. Adin eta 8tik 12 urtera arte,
haurrek bilakaerarekin jarraituko dute, osotasunetik aniztasunera. Gorputz-hezkuntzak
aktiboki lagundu beharko luke niaren pixkanakako baieztatze-prozesu horretan. Era berean,
esparru egoki bat eskaini beharko luke norberaren ikuspuntuan arreta galduz joateko; horrela,
batez ere jolasetan eta kiroletan oinarrituz, aurrera egingo du beste pertsonak edo taldeak
ulertzeko prozesuan.

HIZKUNTZAK

Pertsona era integralean eta harmoniatsuan garatzeko, bai alderdi intelektualean eta bai
afektiboan eta sozialean, ezinbestekoa da jarduera sozial eta indibidual bakoitzean hizkuntza
erabiltzeko ahalmena lantzea, eta literatura-testu adierazkorrak zentzuz irakurtzeko
trebetasunak eskuratzea.
Giza garapenerako funtsezko eragilea da hizkuntza, bai indibidualki (pentsatzeko, jakintzak
egokitzeko…), bai eta sozialki (giza taldeak eratzeko eta garatzeko…). Hau da, hizkuntzari
eskera sortu, sendotu eta zabaltzen da kultura.

Oinarrizko Hezkuntzan arlo hauek irakastearen helburua bi hizkuntza ofizialetan eta gutxienez
hizkuntza batean komunikatzeko gaitasuna garatzea da. Literatura-hezkuntza, etapa honetan,
adierazpen xumeenetara hurbiltzen da, eta esperientzia atseginak sustatzen dira, literatura-
testuak irakurriz eta birsortuz.

Euskal Autonomia Erkidegoan bi hizkuntza ofizial daude –euskara eta gaztelania-, eta eskolaren
helburu nagusia da ikasle guztiek bi hizkuntza jakitea, eta, beraz, euskara erabiltzeari eta
ikasteari lehentasuna ematea. Hizkuntzak erabiltzeak esan nahi du hizkuntza ofizial biak egoki
eta eraginkortasunez erabiltzea makina bat komunikazio-egoeratan, testuinguru
desberdinetan, gero eta maila formalagoan eta konplexuagoan.

Bestalde, mundu honetan, nahitaezkoa da hizkuntza ofizialez gainera hizkuntza global esaten
zaienetako bat edo batzuk ikastea, era horretan errazagoa izan dadinjendeak elkar ezagutzea,
ideiak trukatzea eta kulturek elkar ulertzea.

Hizkuntzak ikastearen ardura ez dagokie hizkuntzen irakasleei soilik: eskola oso dago inplikatua
prozesu horretan.

Lehen Hezkuntzaren zeregina hitz egiteko eta komunikatzeko gaitasun hori zabaltzea da,
Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan moldatu ahal izan daitezen biziko diren esparru sozial
guztietan.

Gizarteko jardueren esparru esanguratsutan hitz egin, idatzi, entzun eta irakurri ahal izateko
trebetasunak eta estrategiak dira curriculumaren ardatza. Trebetasun horiek hiru multzotan
ikasten dira: 1. “Ahozko komunikazioa: hitz egitea, entzutea eta elkarrizketan aritzea”; 2.
“Komunikazio idatzia: irakurtzea eta idaztea”; eta 3. “Literatura-hezkuntza”. Multzo horiekin
lotuta, 4. Multzoak (“Hizkuntzari eta haren erabilerei buruzko hausnarketa”) eta 5. Multzoak
(“Hizkuntzaren dimentsio soziala”) hizkuntzek sistema gisa duten funtzionamendua,
hizkuntzen erabilera-arauak, hizkuntzen arteko erlazioak eta hizkuntzen eta hiztunen artekoak
aztertzen dituzte.Eduki multzoetan era analitikoan azaltzen dira hizkuntza eta literatura
irakasteko edukiak, eta ziklo bakoitzean zer mailatara iritsi behar den agertzen da.

Nabarmendu behar da hizkuntza hitz egitea, entzutea, irakurtzea eta idaztea elkarri loturiko
jarduerak direla, eta, beraz, komeni dela hizkuntzak ikasteko ariketen artean sartzea hizkuntza-
erabilpenaren bi alderdiak: hizkuntzaren ulermena eta sormena.

Hizkuntzen curriculuma integraturik egoteko, eta ikasleak bi hizkuntza ofizialetan eta gutxienez
atzerriko batean komunikatu ahal izateko, ildo hauei jarraitu behar zaie:

        Hizkuntzen irakaskuntzak inklusiboa izan behar du
        Hizkuntzen irakaskuntzak erabileran oinarritu behar du
        Hizkuntzen irakaskuntzak alderdi komunikatiboa izan behar du oinarrian
        Hizkuntzen irakaskuntzak hizkuntzekiko eta hiztunekiko jarrera ona lantzen lagundu
        behar du
MATEMATIKA

Matematika jakitea ezinbestekoa da gure kulturaren parte baita.Erabilgarria ere bada.

Honetaz gain, pentsamendu arrazionala sortzeko funtsezkoa da, izan eren, arrazoibideak
garatzeko aukera onenak dituen ezagutza arloa da.

Bestalde, matematikaren zeregina ez da bakarrik instrumentala edo aplikatzekoa, baizik eta
hezitzailea ere bada.

Matematika Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzara egokitzeko komenigarria da zenbait ezaugarri
interesgarri adieraztea:

        Matematika-jarduera guztietan, eduki berri bat agertzean egin beharreko lehen
        urratsa abstrakzio- eta formalizazio-prozesuak abian jartzea da,baina intuizioari ere
        eutsiz, matematika-zehaztasunera iritsi gabe.
        Ikasleen esperientziak erabiltzea.
        l Kalkulagailu zientifikoa eta berariazko softwarea (matematika-morroiak)
        arrazoiz erabiltzea.
        l Talde-lanarekin jarraitzea, ikaskuntzarako oinarri hartuta.
        l Problemen ebazpenak areagotzea, hizkuntza aljebraikoa erabiliz.
        l Hizkuntza argia eta egokia erabiltzeko beharra bultzatzea, ideiak,
        arrazoibideak, argudioak... komunikatzeko.
        l Lehenengo mailatik garatzea eduki multzo guztiak.

Puntu horiez gain, aldagaien arteko erlazioak zein diren ikastea eta haiek taulen,grafikoen eta
eredu matematikoen bitartez adieraztea oso baliagarria da ikasleentzat, izan ere hala
ekonomiaren      ,gizartearekin     edo     naturarekin     zerikusia    duten     fenomenoak
deskribatu,interpretatu,aurreikusi eta azaldu ahal izango dituzte.

Irakasgaiaren ekarpenak, oinarrizko gaitasunak eskuratzeko

Pentsamendu matematikoa garatzeak zientzia,teknologia eta osasun kulturarako gaitasuna
lantzen laguntzen du.

Bestalde, bisualizazioa garatuta,planoan zein espazioan irudiak mentalki eraikitzeko eta haiek
erabiltzeko ahalmena hobetuko dute eta ahalmen hori erabilgarri egingo zaie mapak
erabiltzeko, ibilbideak planifikatzeko, planoak diseinatzeko,marrazkiak egiteko…

Azkenik, neurrien bidez, errealitatea hobeto hautematea lortzen da.

HERRITARTASUNERAKO ETA GIZA ESKUBIDEETARAKO HEZKUNTZA

“Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntzari” dagokionez, gaitasun orokorrak
zehaztasunez islatzea da helburuen eta ebaluazio-irizpideen xedea. Aldaketa adierazgarria da
hori: irakatsi behar denari baino areago, ikasi behar denari ematen dio garrantzi handiagoa
Hala, “Herritartasunerako Hezkuntzaren” garrantzia nabarmendu egiten da, bere gain hartzen
baitu gizarte-garapen konplexu baten eskakizunei aurre egingo dieten herritarrak trebatzeko
ardura

Herritartasuna gauzatzeko, gutxienez, hiru alderdi osagarritan bizikidetza erraztuko duten
balioetara eta jokaeretara jo behar da. Alde batetik, hurbilketa teoriko bat behar da, ikasleei
pentsamendu zorrotz bat izateko nahitaezkoak diren elementuak menderatzeko trebetasuna
emango diena. Beste alde batetik, , beharrezkoa da horiek ingurune hurbilean gauzatzea
gizabidezko ekintzetan, hau da, ikastetxean. Eta azkenik, herritar-ekintzei lehentasuna eman
behar zaie ikastetxearen ingurunean. Izan ere herritar-jokaera gehienak familia-ingurunean eta
ingurune sozialean gertatzen dira, eta horiek hezkuntza-jardueraren testuingurua zehazten
dute, horren eskura ez badaude ere.

Honako hauek dira gizabidezko jokaera horietako batzuk: elkarrizketan eta arrazoizko
eztabaidan jardutea, ikaskideekiko begirunea izatea, erabakiak hartzen parte hartzea,
adostutako jokaera-kodeak betetzea, etab.

“Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntza”; ikastetxeko bizikidetzaren ardatza
da. Bizikidetza horrek gizabidezko gaitasunak dituzten herritarrak prestatzea du helburu, bai
eta gizarte demokratikoan parte hartzetik sortzen diren erantzukizunak hartzeko prest dauden
herritarrak sortzea ere. Ekintza horietan, arauak eta protokoloak lantzen dira, eta bizikidetza
edo garapen iraunkorrari buruzko erabakiak hartzen. Horien bidez, honako hauek sustatzen
dira: ideiak adieraztea, entzutea, erabakiak hartzea kontseilua edo ikastetxeko kontseilua, edo
Agenda 21eko batzordeak …

 ikasleei hitz egiteko aukera emateaz gainera, familiei eta hezkuntza-komunitateko gainerako
estamentuei ere eman beharko zaie aukera hori. Horretarako, ikastetxe osoan, segurtasun eta
maitasun-giroa sortu behar da, eta egitura demokratikoez eta parte hartzeko bideez baliatu.
Legeak ezarritakoez gainera -Eskola Kontseilua, esaterako-, badaude beste aukera batzuk ere;
adibidez, ikaslez osatutako gelako Parte hartzeko aukera ematen duen eta, halaber,
justiziarekin, solidaritatearekin eta desberdintasunak gainditzearekin konprometituta dagoen
demokrazia bat eraikitzeko, nahitaezkoa da pertsonaren alderdi soziala errespetuan eta Giza
Eskubideetan oinarrituta garatzea.

Eremu pribatuaren eta publikoaren arteko oreka egokia izango da herritartasuna
interpretatzeko gakoetako bat.

Batzuetan, Giza Eskubideak abstrakzio handiz lantzen dira. Hori ekiditeko, kasu konkretu eta
egiazkoetatik aritzea da asmoa. Beraz, arreta berezia jarri beharko da ikasketa-egoera
aproposak sortzeko orduan, metodologia eta teknika egokiak erabiliz, pertsona orok honako
hauek egin ahal ditzan: bere nortasuna edo nortasun askotarikoak aukeratu eta eraiki eta
lotura sozialak jorratu; gizarte demokratikoetan elkarrekin bizitzen ikasi, elkarrizketan
jarduten, gainerako pertsonekin egoten …

Herritartasuna gauzatzea honela ulertzen da :gizartea osatzen duten gizarte-, kultura-,
ekonomia-, politika eta bizikidetza-eremuen inguruko gaietan era aktiboan parte hartzea,
gizartea inklusio-eremutzat hartuz.
Helburuek, edukiek eta ebaluazio-irizpideek herritartasun-proiektu hau zenbait gizarte-
eremutara zabaltzen dute: bizikidetza, parte-hartzea, aniztasuna, generoa, demokrazia.

Edukiak hiru eduki multzotan banatzen dira ( horietan, kontzeptuak, prozedurak eta jarrerak
ikuspegi integratu batetik jorratuko dira):

   1. “Gizabanakoak eta pertsona arteko harremanak eta harreman sozialak” .Honako
      alderdi pertsonal hauek lantzen ditu: autonomia, pribatutasuna eta nortasuna, eta
      norberaren eta gainerako pertsonen emozioak onartzea.
   2. “Komunitatean bizitzea” : ingurunearekiko harremanetan elkarrekin bizitzea; gizarte
      demokratikoaren oinarri diren gizabidezko balioak (errespetua, tolerantzia,
      solidaritatea … ) lantzen ditu, besteak beste.
   3. “Gizartean bizitzea” : herritarren gizabideari buruzko planteamendu bat proposatzen
      du, eta eremu publikoan elkarrekin bizitzea ahalbidetzen duen guztia barnean hartzen
      du.

Ikasleei, beren kideekin elkarreraginean ari direla, beren aukera berezi eta pertsonalak
sortzeko ahalmena ematen dien metodologia oso baliagarria da; baina, ezinbestekoa da,
halaber, jarduera komun hori arrazoizko debate eta eztabaiden bidez gogoeta pertsonalarekin
osatzea eta ikuspuntuak trukatzea.

Irakasgai horretan ere, ebaluazioak garrantzizko papera hartzen du, curriculumeko gainerako
osagaietatik bereizi ezin dena.

More Related Content

What's hot

Curriculumaren dekretua
Curriculumaren dekretuaCurriculumaren dekretua
Curriculumaren dekretuagazgarane
 
Dekretuaren sintesia xingola.
Dekretuaren sintesia xingola.Dekretuaren sintesia xingola.
Dekretuaren sintesia xingola.Xingola
 
Curriculumaren sintesia
Curriculumaren sintesia Curriculumaren sintesia
Curriculumaren sintesia bashirlazahar
 
Dekretu galderak[1]
Dekretu galderak[1]Dekretu galderak[1]
Dekretu galderak[1]txinparta1
 
Oinarrizko hezkuntzarako curriculumaren dekretuak
Oinarrizko hezkuntzarako curriculumaren dekretuakOinarrizko hezkuntzarako curriculumaren dekretuak
Oinarrizko hezkuntzarako curriculumaren dekretuakXingola
 
Oinarrizko Gaitasunak
Oinarrizko GaitasunakOinarrizko Gaitasunak
Oinarrizko Gaitasunak
musikaz
 
Haur hezkuntzako curriculuma (2)
Haur hezkuntzako curriculuma (2)Haur hezkuntzako curriculuma (2)
Haur hezkuntzako curriculuma (2)
anesimon
 
Curriculumeko galderak
Curriculumeko galderakCurriculumeko galderak
Curriculumeko galderakbashirlazahar
 
Galderak
GalderakGalderak
GalderakXingola
 
Dekretuari buruzko galderak
Dekretuari buruzko galderakDekretuari buruzko galderak
Dekretuari buruzko galderakmagisteritza
 
Curriculumaren inguruko galderak
Curriculumaren inguruko galderakCurriculumaren inguruko galderak
Curriculumaren inguruko galderakIrune Artola Mateos
 
Arte-Hezkuntza curriculuma-Lehen Hezkuntza
Arte-Hezkuntza curriculuma-Lehen HezkuntzaArte-Hezkuntza curriculuma-Lehen Hezkuntza
Arte-Hezkuntza curriculuma-Lehen Hezkuntza
musikaz
 
Dk010302%20 orientazio%20saioak%20dbh[1]
Dk010302%20 orientazio%20saioak%20dbh[1]Dk010302%20 orientazio%20saioak%20dbh[1]
Dk010302%20 orientazio%20saioak%20dbh[1]aalbisug
 
Curriculum Musika DBH
Curriculum Musika DBHCurriculum Musika DBH
Curriculum Musika DBH
musikaz
 

What's hot (19)

Curriculumaren dekretua
Curriculumaren dekretuaCurriculumaren dekretua
Curriculumaren dekretua
 
Dekretuaren sintesia xingola.
Dekretuaren sintesia xingola.Dekretuaren sintesia xingola.
Dekretuaren sintesia xingola.
 
Dekretuaren galderak
Dekretuaren galderakDekretuaren galderak
Dekretuaren galderak
 
Curriculuma
CurriculumaCurriculuma
Curriculuma
 
Curriculumaren sintesia
Curriculumaren sintesia Curriculumaren sintesia
Curriculumaren sintesia
 
Konpetentziak
KonpetentziakKonpetentziak
Konpetentziak
 
Dekretu galderak[1]
Dekretu galderak[1]Dekretu galderak[1]
Dekretu galderak[1]
 
Konpetentziak
KonpetentziakKonpetentziak
Konpetentziak
 
Oinarrizko hezkuntzarako curriculumaren dekretuak
Oinarrizko hezkuntzarako curriculumaren dekretuakOinarrizko hezkuntzarako curriculumaren dekretuak
Oinarrizko hezkuntzarako curriculumaren dekretuak
 
Oinarrizko Gaitasunak
Oinarrizko GaitasunakOinarrizko Gaitasunak
Oinarrizko Gaitasunak
 
Haur hezkuntzako curriculuma (2)
Haur hezkuntzako curriculuma (2)Haur hezkuntzako curriculuma (2)
Haur hezkuntzako curriculuma (2)
 
Curriculumeko galderak
Curriculumeko galderakCurriculumeko galderak
Curriculumeko galderak
 
Galderak
GalderakGalderak
Galderak
 
Dekretuari buruzko galderak
Dekretuari buruzko galderakDekretuari buruzko galderak
Dekretuari buruzko galderak
 
Curriculumaren inguruko galderak
Curriculumaren inguruko galderakCurriculumaren inguruko galderak
Curriculumaren inguruko galderak
 
Arte-Hezkuntza curriculuma-Lehen Hezkuntza
Arte-Hezkuntza curriculuma-Lehen HezkuntzaArte-Hezkuntza curriculuma-Lehen Hezkuntza
Arte-Hezkuntza curriculuma-Lehen Hezkuntza
 
Dk010302%20 orientazio%20saioak%20dbh[1]
Dk010302%20 orientazio%20saioak%20dbh[1]Dk010302%20 orientazio%20saioak%20dbh[1]
Dk010302%20 orientazio%20saioak%20dbh[1]
 
Curriculum Musika DBH
Curriculum Musika DBHCurriculum Musika DBH
Curriculum Musika DBH
 
Galderak
Galderak Galderak
Galderak
 

Similar to 2. dekretuaren sintesia

Hezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutuaHezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutua
andertms
 
Currriculuma galderak
Currriculuma galderakCurrriculuma galderak
Currriculuma galderakikusi-makusi
 
Dekretuari buruzko galderak
Dekretuari buruzko galderakDekretuari buruzko galderak
Dekretuari buruzko galderakmagisteritza
 
IHP Larraul
IHP Larraul IHP Larraul
IHP Larraul
LARRAUL
 
Eskuhartzea Silvia Ganuza
Eskuhartzea Silvia GanuzaEskuhartzea Silvia Ganuza
Eskuhartzea Silvia Ganuza
Ganuzasil
 
Txostena ikt (1)
Txostena ikt (1)Txostena ikt (1)
Txostena ikt (1)erikaewan
 
Curriculumaren inguruko galderak power point
Curriculumaren inguruko galderak power pointCurriculumaren inguruko galderak power point
Curriculumaren inguruko galderak power point92939394
 
Unitate didaktikoa
Unitate didaktikoaUnitate didaktikoa
Unitate didaktikoaXingola
 
Dekretuaren inguruko galderak!!!
Dekretuaren inguruko galderak!!!Dekretuaren inguruko galderak!!!
Dekretuaren inguruko galderak!!!hirukiak
 
Komunikazio gaitasunaren garapena_1
Komunikazio gaitasunaren garapena_1Komunikazio gaitasunaren garapena_1
Komunikazio gaitasunaren garapena_1
Asier Romero Andonegi
 
Euskara Hizkuntza Nagusia Jon[1]
Euskara Hizkuntza Nagusia Jon[1]Euskara Hizkuntza Nagusia Jon[1]
Euskara Hizkuntza Nagusia Jon[1]IreneGM
 
Eskola Inklusiboaren esparruan Aniztasunari erantzuteko Plan Estrategikoa
Eskola Inklusiboaren esparruan Aniztasunari erantzuteko Plan EstrategikoaEskola Inklusiboaren esparruan Aniztasunari erantzuteko Plan Estrategikoa
Eskola Inklusiboaren esparruan Aniztasunari erantzuteko Plan Estrategikoa
maitebenavides
 

Similar to 2. dekretuaren sintesia (17)

Dekretuaren sintesia
Dekretuaren sintesiaDekretuaren sintesia
Dekretuaren sintesia
 
Hezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutuaHezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutua
 
Currriculuma galderak
Currriculuma galderakCurrriculuma galderak
Currriculuma galderak
 
Dekretuari buruzko galderak
Dekretuari buruzko galderakDekretuari buruzko galderak
Dekretuari buruzko galderak
 
IHP Larraul
IHP Larraul IHP Larraul
IHP Larraul
 
Eskuhartzea Silvia Ganuza
Eskuhartzea Silvia GanuzaEskuhartzea Silvia Ganuza
Eskuhartzea Silvia Ganuza
 
Laburpen guztiak
Laburpen guztiakLaburpen guztiak
Laburpen guztiak
 
Laburpen guztiak
Laburpen guztiakLaburpen guztiak
Laburpen guztiak
 
Txostena ikt (1)
Txostena ikt (1)Txostena ikt (1)
Txostena ikt (1)
 
Curriculumaren inguruko galderak power point
Curriculumaren inguruko galderak power pointCurriculumaren inguruko galderak power point
Curriculumaren inguruko galderak power point
 
Galderak zuzenduta
Galderak zuzendutaGalderak zuzenduta
Galderak zuzenduta
 
Unitate didaktikoa
Unitate didaktikoaUnitate didaktikoa
Unitate didaktikoa
 
Dekretuaren inguruko galderak!!!
Dekretuaren inguruko galderak!!!Dekretuaren inguruko galderak!!!
Dekretuaren inguruko galderak!!!
 
Komunikazio gaitasunaren garapena_1
Komunikazio gaitasunaren garapena_1Komunikazio gaitasunaren garapena_1
Komunikazio gaitasunaren garapena_1
 
Euskara Hizkuntza Nagusia Jon[1]
Euskara Hizkuntza Nagusia Jon[1]Euskara Hizkuntza Nagusia Jon[1]
Euskara Hizkuntza Nagusia Jon[1]
 
Eskola Inklusiboaren esparruan Aniztasunari erantzuteko Plan Estrategikoa
Eskola Inklusiboaren esparruan Aniztasunari erantzuteko Plan EstrategikoaEskola Inklusiboaren esparruan Aniztasunari erantzuteko Plan Estrategikoa
Eskola Inklusiboaren esparruan Aniztasunari erantzuteko Plan Estrategikoa
 
Hezkuntza proiektua
Hezkuntza proiektuaHezkuntza proiektua
Hezkuntza proiektua
 

More from Equipoa754

HOD - Gida didaktikoa
HOD - Gida didaktikoa HOD - Gida didaktikoa
HOD - Gida didaktikoa Equipoa754
 
Unitate didaktikoa (ona)
Unitate didaktikoa (ona)Unitate didaktikoa (ona)
Unitate didaktikoa (ona)Equipoa754
 
10. unitate didaktikoa
10. unitate didaktikoa10. unitate didaktikoa
10. unitate didaktikoaEquipoa754
 
10. unitate didaktikoa (1)
10. unitate didaktikoa (1)10. unitate didaktikoa (1)
10. unitate didaktikoa (1)Equipoa754
 
10. unitate didaktikoa (1)
10. unitate didaktikoa (1)10. unitate didaktikoa (1)
10. unitate didaktikoa (1)Equipoa754
 
11. zer da berrikuntza hezkuntza esparruan
11. zer da berrikuntza hezkuntza esparruan11. zer da berrikuntza hezkuntza esparruan
11. zer da berrikuntza hezkuntza esparruanEquipoa754
 
11. zer da berrikuntza hezkuntza esparruan
11. zer da berrikuntza hezkuntza esparruan11. zer da berrikuntza hezkuntza esparruan
11. zer da berrikuntza hezkuntza esparruanEquipoa754
 
10. baliabideen sintesia
10. baliabideen sintesia10. baliabideen sintesia
10. baliabideen sintesiaEquipoa754
 
10. baliabideen sintesia
10. baliabideen sintesia10. baliabideen sintesia
10. baliabideen sintesiaEquipoa754
 
Baliabideen sintesia
Baliabideen sintesiaBaliabideen sintesia
Baliabideen sintesiaEquipoa754
 
4. konpetentziak
4. konpetentziak4. konpetentziak
4. konpetentziakEquipoa754
 
4. konpetentziak
4. konpetentziak4. konpetentziak
4. konpetentziakEquipoa754
 
1. lehen hezkuntza garaiko oroitzapenak ii
1. lehen hezkuntza garaiko oroitzapenak ii1. lehen hezkuntza garaiko oroitzapenak ii
1. lehen hezkuntza garaiko oroitzapenak iiEquipoa754
 
1. lehen hezkuntza garaiko oroitzapenak ii
1. lehen hezkuntza garaiko oroitzapenak ii1. lehen hezkuntza garaiko oroitzapenak ii
1. lehen hezkuntza garaiko oroitzapenak iiEquipoa754
 
1. lehen hezkuntza garaiko oroitzapenak ii
1. lehen hezkuntza garaiko oroitzapenak ii1. lehen hezkuntza garaiko oroitzapenak ii
1. lehen hezkuntza garaiko oroitzapenak iiEquipoa754
 

More from Equipoa754 (17)

PORFOLIOA
PORFOLIOAPORFOLIOA
PORFOLIOA
 
HOD - Gida didaktikoa
HOD - Gida didaktikoa HOD - Gida didaktikoa
HOD - Gida didaktikoa
 
Unitate didaktikoa (ona)
Unitate didaktikoa (ona)Unitate didaktikoa (ona)
Unitate didaktikoa (ona)
 
10. unitate didaktikoa
10. unitate didaktikoa10. unitate didaktikoa
10. unitate didaktikoa
 
10. unitate didaktikoa (1)
10. unitate didaktikoa (1)10. unitate didaktikoa (1)
10. unitate didaktikoa (1)
 
10. unitate didaktikoa (1)
10. unitate didaktikoa (1)10. unitate didaktikoa (1)
10. unitate didaktikoa (1)
 
5. erreformak
5. erreformak5. erreformak
5. erreformak
 
11. zer da berrikuntza hezkuntza esparruan
11. zer da berrikuntza hezkuntza esparruan11. zer da berrikuntza hezkuntza esparruan
11. zer da berrikuntza hezkuntza esparruan
 
11. zer da berrikuntza hezkuntza esparruan
11. zer da berrikuntza hezkuntza esparruan11. zer da berrikuntza hezkuntza esparruan
11. zer da berrikuntza hezkuntza esparruan
 
10. baliabideen sintesia
10. baliabideen sintesia10. baliabideen sintesia
10. baliabideen sintesia
 
10. baliabideen sintesia
10. baliabideen sintesia10. baliabideen sintesia
10. baliabideen sintesia
 
Baliabideen sintesia
Baliabideen sintesiaBaliabideen sintesia
Baliabideen sintesia
 
4. konpetentziak
4. konpetentziak4. konpetentziak
4. konpetentziak
 
4. konpetentziak
4. konpetentziak4. konpetentziak
4. konpetentziak
 
1. lehen hezkuntza garaiko oroitzapenak ii
1. lehen hezkuntza garaiko oroitzapenak ii1. lehen hezkuntza garaiko oroitzapenak ii
1. lehen hezkuntza garaiko oroitzapenak ii
 
1. lehen hezkuntza garaiko oroitzapenak ii
1. lehen hezkuntza garaiko oroitzapenak ii1. lehen hezkuntza garaiko oroitzapenak ii
1. lehen hezkuntza garaiko oroitzapenak ii
 
1. lehen hezkuntza garaiko oroitzapenak ii
1. lehen hezkuntza garaiko oroitzapenak ii1. lehen hezkuntza garaiko oroitzapenak ii
1. lehen hezkuntza garaiko oroitzapenak ii
 

2. dekretuaren sintesia

  • 1. OINARRIZKO CURRICULUM DEKRETUA XEDAPEN OROKORRAK 1. XEDEA: Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzako curriculuma ezartzen du dekretu honek, eta hura ezartzeko modua xedatzen. 2. APLIKAZIO EREMUA: Dekretu hau Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztietan aplikatuko da, baldin eta Lehen Hezkuntzako eta/edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza irakasten badute. 3. PRINTZIPIO OROKORRAK: Pertsona guztiek izan beharreko oinarrizko gaitasunak lantzeko xedea du, norberaren errealizazioa eta garapena lortzeko, herritar aktiboak izateko, gizarteratzeko eta enplegua lortzeko. Oinarrizko Hezkuntzako jakintza-arloek eta irakasgaiek beren barnean hartuko dituzte hezkuntza-gaitasun orokorrak. Irakasle guztiak batera eta modu koordinatuan esku hartu behar dute dagokien hezkuntza-etapan eta curriculum-arloan. Horrez gain, familiekin eta gizarteko beste eragile batzuekin lan egin beharko dute. Ikastetxeetako bizikidetza egokia izan dadin, bake positiborako, giza eskubideetarako, justiziarako, elkartasunerako eta inklusiorako heziketa eman behar dute ikastetxeek. 4. ANTOLAMENDU-PRINTZIPIOAK: Oinarrizko Hezkuntza derrigorrezkoa eta doakoa da. Lehen Hezkuntza bi urteko ziklotan dago egituratuta. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ikasturtetan eta irakasgaitan. Oinarrizko Hezkuntzarako bidea erraztuko zaie hezkuntza-sistema titulaziorik eskuratu gabe utzi duten gazte eta helduei. 5. OINARRIZKO HEZKUNTZAREN XEDEAK Ikasleak prestatzea pertsona helduen bizitzari ekiteko Ikasleek kulturizatzea eta maila handiagoko ikasketak egiteko nahiz lanean hasteko prestatzea Ikasleak gaitzea bizitzan zehar etengabe ikasteko gai izan daitezen. 6. OINARRIZKO GAITASUNAK a) Zientzia-, teknologia-, eta osasun-kulturarako gaitasuna b) Ikasten ikasteko gaitasuna c) Matematikarako gaitasuna d) Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna e) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna f) Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna g) Giza eta arte-kulturarako gaitasuna h) Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna 7. OINARRIZKO HEZKUNTZAREN HELBURUAK Arduraz bizitzen ikastea Ikasten eta pentsatzen ikastea Komunikatzen ikastea
  • 2. Elkarrekin bizitzen ikastea Ikaslearen giza alderdiak garatzen ikastea Egiten eta ekiten ikastea LEHEN HEZKUNTZAKO ORDUTEGIA Hezkuntza-etapaarloetanbanatzeaketaordutegiaarlohorietaramoldatzeakarlo horiek lantzeko behar den denbora mugatzea dakar, eta ez du aldebatera utzi nahi hezkuntza-etaparen izaera orokorra eta integratzailea. Lehen zikloko ordutegia egokitzeko aukera izango dute ikastetxeek; betiere,hezkuntza-etapako ordutegia errespetatzen bada eta dekretu honetako IV.eranskinean jasotako helburuak betetzen badira. LEHEN HEZKUNTZAKO ARLOAK NATURA, GIZARTE ETA KULTURA INGURUNEAREN EZAGUERA Arlo honek darabilen ingurune kontzeptuak, giza existentziaren testuingurua osatzen duten fenomeno multzoa ez ezik, gizakiek fenomeno-multzo horrekin duten harremana ere adierazten du. Curriculumaren marko honetan, ingurunea ezagutza-objektu izateaz gain, elementu motibatzailea, jardute-esparrua eta ikaskuntzarako baliabide indartzaile eta integratzailea ere bada. Arlo honetako curriculumaren izaera diziplinartekoa da nabarmen; ikaskuntzek elkarri lagundu diezaiotela lortu nahi duten loturak ezartzen ditu, eta ikaskuntza adierazgarriaren alde egiten du. Arlo honetan, bereziki aztertu behar da haurrek, egunero, bai teknologiazko zein ikus- entzunezko baliabideen eskutik, bai eta bestelako gizarte eragileetatik ere jasotzen duten informazioak zer-nolako garrantzia duen. Edukiak hautatzeko , hortaz, hainbat irizpide du kontuan. Hasteko, Lehen Hezkuntzaren helburu orokorrak lortzeko eta oinarrizko gaitasunak garatzeko lagungarriak diren edukiei eman zaie lehentasuna. Bigarrenik, munduari buruzko informazio askotarikoa sortzeaz gain, jakintza-arlo honek informazio horiek ulertzeko eta interpretatzeko gai izateko tresnak eman nahi dizkie haurrei. Edukiak eduki multzotan antolatu dira eta honako hau dute helburu: beren hurbileko inguruarekin harremanean aritzeko gai diren eta, halaber, kontzientzia kritikoz jardungo duten pertsonak heztea. Ondorengoak dira eduki multzoak: 1. Ingurunea eta hura iraunaraztea 2. Izaki bizidunen aniztasuna 3. Osasuna eta garapen pertsonala 4. Pertsonak, kulturak eta gizarte-antolakuntza 5. Denboran zehar izandako aldaketak 6. Materia eta energia 7. Objektuak, makinak eta teknologia
  • 3. Dagokigun arlo honetan esperimentazioaren, ikerketaren, landa-lanen, irteeren, bisiten, behaketa zuzenaren eta abarren inguruko edukiak integratu beharko dira, bai eta informazio- eta komunikazio-teknologien erabilera ere. Hortaz gain, komeni da ikasgelak lan-taldetan antolatzea. ARTE HEZKUNTZA Etapa honetan, musika, arte plastikoak eta ikusizko arteak sartzen dira. Mota guztietako erreferentzia estetikoek iragazten dute gure gizartea,eta erreferentzia horiek daudegizarteratze-prozesuetan, nortasuna eraikitzeko prozesuetan, bai eta bizi garen munduari buruz ditugun ideiak egiteko prozesuetan ere. Arte Hezkuntza irakasgaiak alderdi hauek guztiak garatzeko aukera ematen du: sormena, irudimena, autonomia, pertzepzio- eta mugimendu garapena, sentikortasun estetikoaren garapena, norberaren adierazpenaren garapena, pentsamendu kualitatiboarena, emoziozko adimenarena, komunikatzeko eta gizarteratzeko ahalmenarena... Arte mota guztiak ideien, sentimenduen, sinesmenen eta pertsonen jarreren adierazpenak direla jabetu behar dute ikasleek, eta, horrez gainera, pertsonen edo taldeen nortasunaren adierazgarri ez ezik, nortasunaren eratzaile ere badirela ohartu behar dute. Beste zenbait irakasgaik ez bezala, irudiek eta musikak ikasleen bizitzako alderdi guztietan dute eragina, baita oso alderdi garrantzitsuetan ere; besteak beste, emozioetan, nortasunean eta sozializazioan. Arte Hezkuntzaren azterketa-gaia: - Kultura-ondare tradizionalaren eta garaikidearen musika eta ikusizko arteak. - Ikusizko kultura-ekoizpena eta musika-ekoizpena, herri-artea eta musika, diseinua, komunikabideen eta informazio bitartekoen ikusizko erreferente estetikoak eta musikaerreferenteak, moda... - Ekoizpen-alderdia: irudien, musikaren, mugimenduaren... bitartez, adieraztea, sortzea, komunikatzea... - -Alderdi erreflexiboa edo kritikoa, produktu estetikoen erabiltzaile garenez: artearen eremutzat hartzen den inguruneko edo ingurune horretatik kanpoko ikusizko kulturaren eta musika-kulturaren produktuak ikustea, entzutea, aztertzea, interpretatzea, probatzea, gozatzea, sentitzea, ulertzea... Alor horretan garatuko diren edukien helburua eremu hauei erantzutea izango da: - Arteen, ikusizko kulturaren eta musika-kulturaren adierazpen-, komunikazio- eta narrazio-erabileren edukiak. - Musika-hizkuntzaren, hizkuntza plastikoaren eta ikusizko hizkuntzaren baliabideei eta arauei buruzko edukiak. - Artearen,ikusizkokulturarenetamusika-kulturarensorkuntza-prozedurak eta teknikak aztertzen dituzten edukiak.
  • 4. - Arteak, ikusizko kultura eta musika-kultura sortzen dituen gizartean arteek, ikusizko kulturak eta musika-kulturak dituzten funtzioen eta artikulazioaren edukiak. - Gertuko eta urrutiko eremuetako ikusizko arte-sorkuntzen eta musikasorkuntzen edukiak, ekoizpen-testuinguruak kontuan hartuta. Hala ere, Musikarekin eta Ikusizkoen Hezkuntzarekin lanean gabiltzanez, edukiak eraginkortasunez antolatu behar ditugu, eta, antolaketa horren bitartez, irakasgai bakoitzaren nortasuna eta biek dituzten toki komunak islatzeko aukera izan behar dugu. Horretarako, pertsonek arte-gertaerei heltzeko ditugun bi moduak erabiliko ditugu, bai erabileraren, bai ekoizpenaren eremuan ere, eta alor bakoitzaren eduki-multzoak egituratzeko ardatz gisa hartuko ditugu. Horrela, eduki multzo hauek ezartzen dira Lehen Hezkuntzarako: 1. Musika entzumen bidez hautematea eta ulertzea. 2. Musika-adierazpena, -interpretazioa eta –sorkuntza. 3. Erreferente plastikoen eta ikusizko erreferenteen ulermena, pertzepzioa eta interpretazioa. 4. Arte plastikoen eta ikusizko arteen ekoizpena, adierazpena eta sorkuntza. Arte Hezkuntzak esperimentazioari eta praktikari tarte zabala utziko dioten metodologia- proposamenak irakatsi behar ditu, eta arte-hizkuntzen baliabide teknikoak eta adierazpen- baliabideak erabili. GORPUTZ HEZKUNTZA Eremu honetako hezkuntza-ekintzaren oinarrizko elementuak gorputza eta giza mugimena dira, eta mugimen-jarduerarekin eta gorputz-kulturako elementuak barneratzearekin lotutako ahalmenak garatzea du helburu nagusi. Gorputz hezkuntza pertsona bakoitzaren garapena lortzen eta bizi-kalitatea hobetzen laguntzen du. Horrez gain, mugimen-jarrerak eskuratzea eta perfekzionatzea , norberaren ongizatea lortzera bideratzen duten eta bizitza osasungarri bat sustatzen duten premiei egunerokotasunera transferitzeko baliagarria izatea da asmoa. Hori guztia gorputzaren portaera motorraren eta jolasen bitartez garatzen da. Horrela, ikasleen adimen motorra, komunikatzeko eta harremanak egiteko ahalmena, emozioak adierazteko eta kontrolatzeko ahalmena, eta norberaren ekintzak behar bezala bideratzeko gaitasunak garatzen dira. Gainera, jarduera fisikoaren inguruan sortzen diren pertsonen arteko harremanek hainbat balio barneratzen eragiten dute; besteak beste, errespetua, onarpena edo lankidetza, eta ondorioz, berdintasuna sustatu eta beste pertsonekin harreman eraikitzaileak sortu.
  • 5. Era berean, gorputzak eta mugimen-jarduerek dituzten adierazpen-aukerek gorputz- hizkuntzen sormena eta erabilera indartzen dute; zehazki, pertsonen arteko harremanak leuntzen dituzten sentimenduak eta emozioak transmititzeko. Edukiak egituratzeak agerian uzten du Lehen Hezkuntzako gorputz-hezkuntzari zentzua ematen dioten ardatzetako bakoitza: mugimenarekin lotutako ahalmen kognitiboen, fisikoen, emozionalen eta harreman ahalmenen garapena; mugimenaren gizarte eta kultura-ereduen barneratzea; eta balio-hezkuntza eta osasunerako hezkuntza. Proposamen hori oinarri hartuta, eremu hau lau eduki multzotan banatu da: 1. eduki multzoan norberaren ezagutza eta kontrola lantzen da, 2. eduki multzoan Gorputz- adierazpena eta komunikazioa, 3. eduki multzoan Jarduera fisikoa eta osasuna, eta azkenik, 4. eduki-multzoan mugimen-kultura: aisialdia eta denbora librerako hezkuntzan zentratzen dena. Horrez gain, gorputz-hezkuntzako edukietan lehentasuna ezartzeko, prozedura edukien eta jarrera-edukien arteko polarizazio bikoitza errespetatu behar dela azpimarratu behar da. Lehenengoen bidez, haurrek aukera izango dute sistema motorraren arloan gai sentitzeko. Bigarrenek, berriz, etikaren ikuspegitik jarduera fisikoaren eta kirol-jardueraren inguruan dauden hainbat egoera konplexuri aurre egiten lagunduko diete, bai eta gorputz-kulturari dagozkion egoerei ere. Prozesu horretan, edonolako diskriminazioak saihestu behar dira (hau da, sexuaren, gizarte- mailaren, arrazaren, pertsonen arteko desberdintasunen edo gaitasunen araberakoak), eta, horretarako, indarrean dauden gizarte-estereotipoak eta jarrera xenofoboak hautsi behar dira. Etapa honetako metodologia-ikuspegia ludikoa da. Garapen motorraren eta kognitiboaren arteko lotura garrantzitsua da; izan ere, espazioari, denborari eta gorputzari buruzko lehenengo nozioak hainbat mugimendu-egoeratan gertatzen diren harreman logikoei esker ezartzen dira. Etapa hau luzea eta era askotakoa denez, beharrezkoa da aldiak bereiztea. Lehenengo aldia, 6-8 urte bitartean, haurrak arreta galtzearen eta, pixkanaka, nia baieztatzearen fasean sartzen hasten dira. Beraz, gorputz-hezkuntzak lagundu egin behar die, beren izate orokorra errespetatuz eta mugimen-premiak asez. Adin eta 8tik 12 urtera arte, haurrek bilakaerarekin jarraituko dute, osotasunetik aniztasunera. Gorputz-hezkuntzak aktiboki lagundu beharko luke niaren pixkanakako baieztatze-prozesu horretan. Era berean, esparru egoki bat eskaini beharko luke norberaren ikuspuntuan arreta galduz joateko; horrela, batez ere jolasetan eta kiroletan oinarrituz, aurrera egingo du beste pertsonak edo taldeak ulertzeko prozesuan. HIZKUNTZAK Pertsona era integralean eta harmoniatsuan garatzeko, bai alderdi intelektualean eta bai afektiboan eta sozialean, ezinbestekoa da jarduera sozial eta indibidual bakoitzean hizkuntza erabiltzeko ahalmena lantzea, eta literatura-testu adierazkorrak zentzuz irakurtzeko trebetasunak eskuratzea.
  • 6. Giza garapenerako funtsezko eragilea da hizkuntza, bai indibidualki (pentsatzeko, jakintzak egokitzeko…), bai eta sozialki (giza taldeak eratzeko eta garatzeko…). Hau da, hizkuntzari eskera sortu, sendotu eta zabaltzen da kultura. Oinarrizko Hezkuntzan arlo hauek irakastearen helburua bi hizkuntza ofizialetan eta gutxienez hizkuntza batean komunikatzeko gaitasuna garatzea da. Literatura-hezkuntza, etapa honetan, adierazpen xumeenetara hurbiltzen da, eta esperientzia atseginak sustatzen dira, literatura- testuak irakurriz eta birsortuz. Euskal Autonomia Erkidegoan bi hizkuntza ofizial daude –euskara eta gaztelania-, eta eskolaren helburu nagusia da ikasle guztiek bi hizkuntza jakitea, eta, beraz, euskara erabiltzeari eta ikasteari lehentasuna ematea. Hizkuntzak erabiltzeak esan nahi du hizkuntza ofizial biak egoki eta eraginkortasunez erabiltzea makina bat komunikazio-egoeratan, testuinguru desberdinetan, gero eta maila formalagoan eta konplexuagoan. Bestalde, mundu honetan, nahitaezkoa da hizkuntza ofizialez gainera hizkuntza global esaten zaienetako bat edo batzuk ikastea, era horretan errazagoa izan dadinjendeak elkar ezagutzea, ideiak trukatzea eta kulturek elkar ulertzea. Hizkuntzak ikastearen ardura ez dagokie hizkuntzen irakasleei soilik: eskola oso dago inplikatua prozesu horretan. Lehen Hezkuntzaren zeregina hitz egiteko eta komunikatzeko gaitasun hori zabaltzea da, Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan moldatu ahal izan daitezen biziko diren esparru sozial guztietan. Gizarteko jardueren esparru esanguratsutan hitz egin, idatzi, entzun eta irakurri ahal izateko trebetasunak eta estrategiak dira curriculumaren ardatza. Trebetasun horiek hiru multzotan ikasten dira: 1. “Ahozko komunikazioa: hitz egitea, entzutea eta elkarrizketan aritzea”; 2. “Komunikazio idatzia: irakurtzea eta idaztea”; eta 3. “Literatura-hezkuntza”. Multzo horiekin lotuta, 4. Multzoak (“Hizkuntzari eta haren erabilerei buruzko hausnarketa”) eta 5. Multzoak (“Hizkuntzaren dimentsio soziala”) hizkuntzek sistema gisa duten funtzionamendua, hizkuntzen erabilera-arauak, hizkuntzen arteko erlazioak eta hizkuntzen eta hiztunen artekoak aztertzen dituzte.Eduki multzoetan era analitikoan azaltzen dira hizkuntza eta literatura irakasteko edukiak, eta ziklo bakoitzean zer mailatara iritsi behar den agertzen da. Nabarmendu behar da hizkuntza hitz egitea, entzutea, irakurtzea eta idaztea elkarri loturiko jarduerak direla, eta, beraz, komeni dela hizkuntzak ikasteko ariketen artean sartzea hizkuntza- erabilpenaren bi alderdiak: hizkuntzaren ulermena eta sormena. Hizkuntzen curriculuma integraturik egoteko, eta ikasleak bi hizkuntza ofizialetan eta gutxienez atzerriko batean komunikatu ahal izateko, ildo hauei jarraitu behar zaie: Hizkuntzen irakaskuntzak inklusiboa izan behar du Hizkuntzen irakaskuntzak erabileran oinarritu behar du Hizkuntzen irakaskuntzak alderdi komunikatiboa izan behar du oinarrian Hizkuntzen irakaskuntzak hizkuntzekiko eta hiztunekiko jarrera ona lantzen lagundu behar du
  • 7. MATEMATIKA Matematika jakitea ezinbestekoa da gure kulturaren parte baita.Erabilgarria ere bada. Honetaz gain, pentsamendu arrazionala sortzeko funtsezkoa da, izan eren, arrazoibideak garatzeko aukera onenak dituen ezagutza arloa da. Bestalde, matematikaren zeregina ez da bakarrik instrumentala edo aplikatzekoa, baizik eta hezitzailea ere bada. Matematika Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzara egokitzeko komenigarria da zenbait ezaugarri interesgarri adieraztea: Matematika-jarduera guztietan, eduki berri bat agertzean egin beharreko lehen urratsa abstrakzio- eta formalizazio-prozesuak abian jartzea da,baina intuizioari ere eutsiz, matematika-zehaztasunera iritsi gabe. Ikasleen esperientziak erabiltzea. l Kalkulagailu zientifikoa eta berariazko softwarea (matematika-morroiak) arrazoiz erabiltzea. l Talde-lanarekin jarraitzea, ikaskuntzarako oinarri hartuta. l Problemen ebazpenak areagotzea, hizkuntza aljebraikoa erabiliz. l Hizkuntza argia eta egokia erabiltzeko beharra bultzatzea, ideiak, arrazoibideak, argudioak... komunikatzeko. l Lehenengo mailatik garatzea eduki multzo guztiak. Puntu horiez gain, aldagaien arteko erlazioak zein diren ikastea eta haiek taulen,grafikoen eta eredu matematikoen bitartez adieraztea oso baliagarria da ikasleentzat, izan ere hala ekonomiaren ,gizartearekin edo naturarekin zerikusia duten fenomenoak deskribatu,interpretatu,aurreikusi eta azaldu ahal izango dituzte. Irakasgaiaren ekarpenak, oinarrizko gaitasunak eskuratzeko Pentsamendu matematikoa garatzeak zientzia,teknologia eta osasun kulturarako gaitasuna lantzen laguntzen du. Bestalde, bisualizazioa garatuta,planoan zein espazioan irudiak mentalki eraikitzeko eta haiek erabiltzeko ahalmena hobetuko dute eta ahalmen hori erabilgarri egingo zaie mapak erabiltzeko, ibilbideak planifikatzeko, planoak diseinatzeko,marrazkiak egiteko… Azkenik, neurrien bidez, errealitatea hobeto hautematea lortzen da. HERRITARTASUNERAKO ETA GIZA ESKUBIDEETARAKO HEZKUNTZA “Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntzari” dagokionez, gaitasun orokorrak zehaztasunez islatzea da helburuen eta ebaluazio-irizpideen xedea. Aldaketa adierazgarria da hori: irakatsi behar denari baino areago, ikasi behar denari ematen dio garrantzi handiagoa
  • 8. Hala, “Herritartasunerako Hezkuntzaren” garrantzia nabarmendu egiten da, bere gain hartzen baitu gizarte-garapen konplexu baten eskakizunei aurre egingo dieten herritarrak trebatzeko ardura Herritartasuna gauzatzeko, gutxienez, hiru alderdi osagarritan bizikidetza erraztuko duten balioetara eta jokaeretara jo behar da. Alde batetik, hurbilketa teoriko bat behar da, ikasleei pentsamendu zorrotz bat izateko nahitaezkoak diren elementuak menderatzeko trebetasuna emango diena. Beste alde batetik, , beharrezkoa da horiek ingurune hurbilean gauzatzea gizabidezko ekintzetan, hau da, ikastetxean. Eta azkenik, herritar-ekintzei lehentasuna eman behar zaie ikastetxearen ingurunean. Izan ere herritar-jokaera gehienak familia-ingurunean eta ingurune sozialean gertatzen dira, eta horiek hezkuntza-jardueraren testuingurua zehazten dute, horren eskura ez badaude ere. Honako hauek dira gizabidezko jokaera horietako batzuk: elkarrizketan eta arrazoizko eztabaidan jardutea, ikaskideekiko begirunea izatea, erabakiak hartzen parte hartzea, adostutako jokaera-kodeak betetzea, etab. “Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntza”; ikastetxeko bizikidetzaren ardatza da. Bizikidetza horrek gizabidezko gaitasunak dituzten herritarrak prestatzea du helburu, bai eta gizarte demokratikoan parte hartzetik sortzen diren erantzukizunak hartzeko prest dauden herritarrak sortzea ere. Ekintza horietan, arauak eta protokoloak lantzen dira, eta bizikidetza edo garapen iraunkorrari buruzko erabakiak hartzen. Horien bidez, honako hauek sustatzen dira: ideiak adieraztea, entzutea, erabakiak hartzea kontseilua edo ikastetxeko kontseilua, edo Agenda 21eko batzordeak … ikasleei hitz egiteko aukera emateaz gainera, familiei eta hezkuntza-komunitateko gainerako estamentuei ere eman beharko zaie aukera hori. Horretarako, ikastetxe osoan, segurtasun eta maitasun-giroa sortu behar da, eta egitura demokratikoez eta parte hartzeko bideez baliatu. Legeak ezarritakoez gainera -Eskola Kontseilua, esaterako-, badaude beste aukera batzuk ere; adibidez, ikaslez osatutako gelako Parte hartzeko aukera ematen duen eta, halaber, justiziarekin, solidaritatearekin eta desberdintasunak gainditzearekin konprometituta dagoen demokrazia bat eraikitzeko, nahitaezkoa da pertsonaren alderdi soziala errespetuan eta Giza Eskubideetan oinarrituta garatzea. Eremu pribatuaren eta publikoaren arteko oreka egokia izango da herritartasuna interpretatzeko gakoetako bat. Batzuetan, Giza Eskubideak abstrakzio handiz lantzen dira. Hori ekiditeko, kasu konkretu eta egiazkoetatik aritzea da asmoa. Beraz, arreta berezia jarri beharko da ikasketa-egoera aproposak sortzeko orduan, metodologia eta teknika egokiak erabiliz, pertsona orok honako hauek egin ahal ditzan: bere nortasuna edo nortasun askotarikoak aukeratu eta eraiki eta lotura sozialak jorratu; gizarte demokratikoetan elkarrekin bizitzen ikasi, elkarrizketan jarduten, gainerako pertsonekin egoten … Herritartasuna gauzatzea honela ulertzen da :gizartea osatzen duten gizarte-, kultura-, ekonomia-, politika eta bizikidetza-eremuen inguruko gaietan era aktiboan parte hartzea, gizartea inklusio-eremutzat hartuz.
  • 9. Helburuek, edukiek eta ebaluazio-irizpideek herritartasun-proiektu hau zenbait gizarte- eremutara zabaltzen dute: bizikidetza, parte-hartzea, aniztasuna, generoa, demokrazia. Edukiak hiru eduki multzotan banatzen dira ( horietan, kontzeptuak, prozedurak eta jarrerak ikuspegi integratu batetik jorratuko dira): 1. “Gizabanakoak eta pertsona arteko harremanak eta harreman sozialak” .Honako alderdi pertsonal hauek lantzen ditu: autonomia, pribatutasuna eta nortasuna, eta norberaren eta gainerako pertsonen emozioak onartzea. 2. “Komunitatean bizitzea” : ingurunearekiko harremanetan elkarrekin bizitzea; gizarte demokratikoaren oinarri diren gizabidezko balioak (errespetua, tolerantzia, solidaritatea … ) lantzen ditu, besteak beste. 3. “Gizartean bizitzea” : herritarren gizabideari buruzko planteamendu bat proposatzen du, eta eremu publikoan elkarrekin bizitzea ahalbidetzen duen guztia barnean hartzen du. Ikasleei, beren kideekin elkarreraginean ari direla, beren aukera berezi eta pertsonalak sortzeko ahalmena ematen dien metodologia oso baliagarria da; baina, ezinbestekoa da, halaber, jarduera komun hori arrazoizko debate eta eztabaiden bidez gogoeta pertsonalarekin osatzea eta ikuspuntuak trukatzea. Irakasgai horretan ere, ebaluazioak garrantzizko papera hartzen du, curriculumeko gainerako osagaietatik bereizi ezin dena.