SlideShare a Scribd company logo
1 of 7
Xedapen orokorrak:
SARRERA

- 2009/2010 ikasturtearen hasieran Dekretuaren aldaketa.

- Beharrezkoa bi hizkuntza ofizialak ikastea.

- Egin diren curriculumak giza eskubideen balioak aldarrikatzen dituzte.

- Curriculumek alderdi hauek barne hartzen dituzte:

          - Errealitatea ulertzeko ezagutzak

          - Pertsonekin elkarlanean aritzea.

          - Euskal gizarte demokratikoa eraikitzeko baloreak.

DEKRETUAREN ATALAK

I. KAPITULUA. Xedapen orokorra

1. artikulua.- Xedeak

- Euskal Autonomia Erkidegoko oinarrizko hezkuntzako curriculuma ezartzen du
dekretu honek.

- Pertsonek bizitza osorako eskuratuko duten hezkuntzaren etapa komuna eta
derrigorrezkoa da.

2. artikulua.- Aplikazio eremua

- Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztietan aplikatuko da-

3. artikulua.- Printzipio orokorrak

- Oinarrizko hezkuntzaren xedea gizakien ahalmena osorik garatzea da: ahalmen
fisikoa

- Oinarrizko hezkuntzaren azken xedea ikasleen potentzialtasun osoa garatzen
laguntzea da: garapen soziokulturala

- Oinarrizko hezkuntza jakintza arloek zein ikasgaiak ikuspegi guztietatik landuko
dituzte oinarrizko gaitasunak

- Irakasle guztiak dira hezitzaile, batera eta modu koordinatuan esku hartu behar dute.
- Oinarrizko hezkuntzan aukera berdintasuna eta elkartasuna ehenetsiko ditu

- Ikastetxeak bizikidetza heziketa eman behar dute

4. artikulua.- Antolamendu-printzipioa

- Oinarrizko hezkuntza derrigorrezkoa eta doakoa da

- Lehen hezkuntza bi urteko zikloetan banatuta dago eta zenbait jakintza arlo ditu,
izaera osoa eta integratzailea dutenak.

- Hezkuntza sistema titulaziorik eskuratu gabe utzi duten gazte eta helduei
irakaskuntza modu malguagoan baliatuko ditu.

5. artikulua.- Oinarrizko hezkuntzaren xedeak

- Hiru xede lortzen dira giza nortasun garapen osoa lortzeko

6. artikulua.- Hezkuntza gaitasun orokorrak:

- Hezkuntza-gaitasun orokorrak ardatz erreferentzialak dira: maila pertsonlean,
familiarrean, soziokulturalean, akademikoan eta profesionalean.

7. artikulua.- Oinarrizko gaitasunak

1.- Testuinguru edo egoera askotarikoek eskatutako jakintza, trebetasunak,
jarrerak eta balioak konbinatzean datza oinarrizko gaitasunen funtsa.

2.- Gaitasunak:
       a) Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna.
Gaitasun honek askotariko trebetasunak izatea eskatzen du,
egokitasunez, autonomiaz eta ekimenez jarduteko bizitzako eta jakintzako
askotariko eremutan (osasuna, ekoizpen-jarduera, kontsumoa, zientzia,
teknologia-prozesuak, etab.), eta mundua interpretatzeko.


       b) Ikasten ikasteko gaitasuna
Ikasleak pentsamendu estrategikoa izan behar du, lankidetzan jarduteko ahalmena eta
bere burua ebaluatzekoa; eta lan intelektuala egiteko teknikak eskuratu behar ditu.
Hori guztia ikasketa-esperientzia kontziente eta atseginen bidez garatzen da, bai
banaka, bai taldean.
c) Matematikarako gaitasuna
Matematikaren bidez arrazoitzeko, arrazoibide matematikoak ulertzeko eta
matematika-hizkuntzan adierazteko eta komunikatzeko trebetasunak eta jarrerak
aplikatzea da matematikarako gaitasuna izatea, betiere, laguntza-tresna egokiak
erabiltzen badira, eta matematika-jakintza beste jakintza mota batzuekin batera
erabiltzen bada, eguneroko bizitzan ager daitezkeen askotariko egoera konplexuei
irtenbide egokia emateko.

          d) Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna
Derrigorrezko eskolaldiaren amaieran hizkuntzarako gaitasuna behar bezala eskuratua
izateko, ahozko eta idatzizko hizkuntza menderatu behar da era bateko eta besteko
testuinguruetan, eta atzerriko, gutxienez, hizkuntza baten erabilera funtzionala izan.


          e) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna
Teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna eta informazio tratatzeko gaitasuna
eskuratzeko, baldintza hauek bete behar ditu ikasleak: autonomiaz, eraginkortasunez,
arduraz, ikuspegi kritikoz eta zuhurtasunez hautatu, tratatu eta erabili behar ditu
informazioa, informazio-iturriak eta baliabide teknologikoak; eskura duen informazioa
jarrera kritikoz eta zuhurtasunez baloratu behar du, eta, beharrezkoa bada, egiaztatu
egin behar du informazio hori; eta, halaber, bete egin behar ditu gizarteak informazioko
eta informazio-iturrietako euskarrien erabilerarako adostu dituen jokabide-arauak.


          f) Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna
Gizarterako eta herritartasunerako gaitasunaren ezaugarri nagusiak hauek dira :
gizarte-errealitatea ulertzea; balio eta jardunbide demokratikoetan oinarritutako irizpide
etikoak erabiltzea bizikidetzari eta gatazkei aurre egiteko; eta herritartasunaren
jarduera-esparrua irizpide propioz erabiltzea, hala, bakea eta demokrazia eraikitzen
laguntzeko,      eta   herritarren   eskubide    eta    betebeharrak       jarrera   eraikitzailez,
elkartasunez eta arduraz erabiltzeko eta betetzeko


          g) Giza eta arte-kulturarako gaitasuna
Gaitasun honek trebetasun multzo bat izatea eskatzen du, eta, trebetasun horien
artean daude artea eta bestelako kultura-adierazpenak balioetsi eta horiez gozatzeko
trebetasunak, eta, arte-adierazpeneko zenbait baliabide erabilita, arte-sorkuntza
propioak egitekoa. Baita ere, kultura- eta arte-adierazpenen oinarrizko ezagutza izan
behar da, pentsamendu dibergenteko eta elkarlaneko trebetasunak aplikatu behar dira,
jarrera    irekia,   begirunezkoa    eta   kritikoa    izan   behar   da    arte-    eta   kultura-
adierazpenekiko, norberaren ahalmen estetiko eta sortzailea lantzeko gogoa eta
borondatea izan, eta interesa adierazi bizitza kulturalean parte hartzeko eta norberaren
komunitateko    nahiz    beste    komunitate   batzuetako   kultura-   eta   arte-ondarea
kontserbatzen laguntzeko.

       h) Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.

Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna izateko, ikasleak sormenez,
konfiantzaz, arduraz eta sen kritikoz sortu, abian jarri, garatu eta ebaluatu behar ditu
ekintza edo proiektu indibidualak nahiz kolektiboak.

3.- Jakintza-arloak eta irakasgaiak landuz eskuratzen dira oinarrizko gaitasunak.
4.- Ikasleek gaitasunak eskuratzea izango da dekretu honek araututako curriculumen
eta ikastetxeek heziketa proiektuetan curriculum horiei egindako zehaztapenen xedea.




8. artikulua.- Oinarrizko Hezkuntzaren helburuak


Helburuak:
1.- Arduraz bizitzen ikastea
2.- Ikasten eta pentsatzen ikastea
3.- Komunikatzen ikastea
4.- Elkarrekin bizitzen ikastea
5.- Ikaslearen giza alderdiak garatzen ikastea
6.- Egiten eta ekiten ikastea


II. KAPITULUA: CURRICULUMAREN ANTOLAMENDUA


9. artikulua.- Curriculuma


1.- Oinarrizko Hezkuntzako jakintza-arloen eta irakasgaien gidaritzako
oinarrizko gaitasunen, helburuen, edukien, pedagogia-metodoen
eta ebaluazio-irizpideen multzoa.


10. artikulua.- Pedagogia-printzipioak


Pedagogia-proposamenak egiteko, pedagogia-printzipioak hartuko dira kontuan
11. artikulua.- Lehen Hezkuntzako jakintza-arloak


1.- Jakintza-arlo hauek landuko dira Lehen Hezkuntzako ziklo guztietan:
Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutza
Arte Hezkuntza
Gorputz Hezkuntza
Gaztelania eta Literatura
Euskara eta Literatura
Atzerriko Hizkuntza
Matematika
2.- Hirugarren zikloan, ikastetxeek bigarren atzerri-hizkuntza bat jaso dezakete
curriculumean.
3.- Arreta berezia eskainiko zaie beste jakintza-arloei.
4.- Ikasleen bizipenei eta ikasitakoa integratzeko premiari erreparatu.




Ordutegia:
Lehen hezkuntzan 875 orduko ordutegia bete behar da. Ikastetxeak
erreferentziazko ordutegia izan ez gero ordutegi hori aldatu dezakete gai
bakoitzaren ordutegiak errespetatuz.


Matematika:
Gure kulturaren parte da eta edozein gauzetarako beharrezkoak dira, bai lan
baterako eta baita gure eguneroko bizitzarako ere. Arlo garrantzitsu bat da
matematikaren edukiak interpretatzen jakin behar ditugula. Adibidez, erosketak
egiterakoan batuketak eta kenketak egiten jakitea garrantzitsua da.


Ingurunearen ezaguera:
Ingurunea     oso     orokorra    da.   Curriculumak       arreta   bereziki   kontzeptu
interesgarriei jartzen die arreta.       Ingurunea ezagutza-objektu izateaz gain,
elementu motibatzailea, jardute-esparrua eta irakaskuntzarako baliabide
indartzaile eta integratzailea ere bada.
Gorputz hezkuntza:
Gorputz-hezkuntzaren eremuak, funtsean, zientzia-teknologia- eta osasun-
kulturaren gaitasuna garatzen laguntzen du; horretarako, leku jaki batean,
norberaren gorputza(mugimenduan edo egonean dagoena) behar bezala
hauteman behar da.
Gorputz-hezkuntzak, hain zuzen, osasun-kultura bultzatzen du; hau da,
gorputz-teknikak irakastean (osasungarriak iruditzen zaizkio), gorputzean epe
laburrera nahiz luzera lesio larriak sor ditzaketen jarrera eta ekintza guztiak
saihesten ditu. Gainera, mugimen-jarduerak ahalmen fisikoetan eta motorretan
nahiz harreman-ahalmenetan dituen ondorioak egiaztatuta daude zientziari
buruz indarrean dagoen literaturan. Bestalde, gorputz-hezkuntzak objektuak
erabiltzen dituen heinean, kontsumo-gizartean sartzen ari dela jakin behar du.




Hiritartasuna:

“Herritartasunerako Hezkuntzak” gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna
lortzen laguntzen du. Garrantzi handia ematen die pertsonen nortasunari eta,
bizikidetza positibo bat eta auto-estima lantzeko, beste pertsona batzuekin
ezarritako harremanei. Hezkuntza horrek berdintasunezko genero harremanen
eta parte-hartzearen alde egiten du; aniztasuna baliotzat hartzen du, eta
eskubideak eta betebeharrak eta Giza Eskubideak azpimarratzen ditu.
lankidetzak ikasten ikasteko gaitasuna garatzen laguntzen dio ikasleari, honako
hauekin batera eginez gero: zalantzetatik abiatutako gogoeta eta balioespen
pertsonalarekin, gertaeren azterketa eta analisiarekin, rol jokoekin eta
argudiatze-arauen menpeko aukerekin.


Arte hezkuntza:

Une honetan, arte-hezkuntzak garrantzi berezia du; izan ere, eguneroko
bizitzan ikusizko informazioak eta musika informazioak jasaten duten
manipulazioak (arte-xedearekin edo xede hori gabe) arteak eskatzen duen
pentsamendu ahalmenaren parekoa izateko beharra sortzen eta eskatzen du.
Arte Hezkuntza irakasgaiak alderdi hauek guztiak garatzeko aukera ematen du:
sormena,     irudimena,      autonomia,        pertzepzio-   eta   mugimendugarapena,
sentikortasun estetikoaren garapena, norberaren adierazpenaren garapena,
pentsamendu kualitatiboarena, emoziozko adimenarena, komunikatzeko eta
gizarteratzeko ahalmenarena...
Hortaz, artearen alorra transdiziplinarietaterako, curriculumeko beste irakasgai
batzuekin lotura naturala egiteko, toki ezin hobea da, eta errealitatea hobeto
ulertzen eta gozatzen laguntzen du. Halaber, besteen begiradetara, mundua
sentitzeko beste modu batzuetara hurbiltzeko aukera ematen du. Modu horiek
agerian geratu izan dira eta agerian geratzen dira musika-kulturaren eta
ikusizko kulturaren produktuetan.
Etapa honetan, ikasleek aldaketa handiak izaten dituzte, bai irudien,
marrazkien, musikaren... sortzaile gisa, bai irudi, marrazki, musika... hartzaile
eta erabiltzaile gisa ere.

Hizkuntza:

Giza garapenaren funtsezko eragilea da hizkuntza, bere funtzio bietan:
indibiduala eta soziala. Indibiduala, pertsona bakoitzari posible egiten diolako
pentsatzea, jakintza egokitzea, jarduteko modua arautzea eta adierazpenak
egitea. Soziala, gizarteak zabaldu eta mantentzen duelako, eta, gainera, giza
taldeak eratzeko eta garatzeko orduan hizkuntza delako ardatz eta euskarri.
Hizkuntzari esker sortu, sendotu eta zabaltzen da kultura.
Gizakiaren hitz egiteko gaitasuna hizkuntza jakinetan gorpuzten da. Euskal
Autonomia Erkidegoan bi hizkuntza ofizial daude –euskara eta gaztelania-, eta
eskolaren helburu nagusia da ikasle guztiek bi hizkuntzak jakitea, eta, beraz,
euskara    erabiltzeari      eta   ikasteari    lehentasuna    ematea,   era   horretan
konpentsatzeko gizartean daukan presentzia urriagoa, eta normalkuntza
bultzatzeko. Hizkuntzak erabiltzeak esan nahi du hizkuntza ofizial biak egoki eta
eraginkortasunez erabiltzea makina bat komunikazio-egoeratan, testuinguru
desberdinetan, gero eta maila formalagoan eta konplexuagoan.

More Related Content

What's hot

Lehen hezkuntzako curriculuma
Lehen hezkuntzako curriculumaLehen hezkuntzako curriculuma
Lehen hezkuntzako curriculumaolaiagastiain
 
Curriculuma laburpena
Curriculuma laburpenaCurriculuma laburpena
Curriculuma laburpenaikusi-makusi
 
3. dekretuaren galderak
3. dekretuaren galderak3. dekretuaren galderak
3. dekretuaren galderakEquipoa754
 
2,ingurune unitateak
2,ingurune unitateak2,ingurune unitateak
2,ingurune unitateakcarmenpueyo1
 
Galderak
GalderakGalderak
GalderakXingola
 
Curriculumaren inguruko galderak
Curriculumaren inguruko galderakCurriculumaren inguruko galderak
Curriculumaren inguruko galderakIrune Artola Mateos
 
Curriculumeko galderak
Curriculumeko galderakCurriculumeko galderak
Curriculumeko galderakbashirlazahar
 
Dekretu galderak[1]
Dekretu galderak[1]Dekretu galderak[1]
Dekretu galderak[1]txinparta1
 
Dekretuari buruzko galderak
Dekretuari buruzko galderakDekretuari buruzko galderak
Dekretuari buruzko galderakmagisteritza
 
Graffitia webquestaren programazioa
Graffitia webquestaren programazioaGraffitia webquestaren programazioa
Graffitia webquestaren programazioa4superneskak
 

What's hot (16)

Lehen hezkuntzako curriculuma
Lehen hezkuntzako curriculumaLehen hezkuntzako curriculuma
Lehen hezkuntzako curriculuma
 
Curriculuma laburpena
Curriculuma laburpenaCurriculuma laburpena
Curriculuma laburpena
 
didaktika-sintesia
didaktika-sintesiadidaktika-sintesia
didaktika-sintesia
 
Gaitasunak[1]
Gaitasunak[1]Gaitasunak[1]
Gaitasunak[1]
 
3. dekretuaren galderak
3. dekretuaren galderak3. dekretuaren galderak
3. dekretuaren galderak
 
2,ingurune unitateak
2,ingurune unitateak2,ingurune unitateak
2,ingurune unitateak
 
Konpetentziak
KonpetentziakKonpetentziak
Konpetentziak
 
Galderak
GalderakGalderak
Galderak
 
Konpetentziak
KonpetentziakKonpetentziak
Konpetentziak
 
Curriculumaren inguruko galderak
Curriculumaren inguruko galderakCurriculumaren inguruko galderak
Curriculumaren inguruko galderak
 
Curriculumeko galderak
Curriculumeko galderakCurriculumeko galderak
Curriculumeko galderak
 
Dekretu galderak[1]
Dekretu galderak[1]Dekretu galderak[1]
Dekretu galderak[1]
 
Dekretuaren galderak
Dekretuaren galderakDekretuaren galderak
Dekretuaren galderak
 
Ed10 Euskadi Herritartasuna Dbh2
Ed10 Euskadi Herritartasuna Dbh2Ed10 Euskadi Herritartasuna Dbh2
Ed10 Euskadi Herritartasuna Dbh2
 
Dekretuari buruzko galderak
Dekretuari buruzko galderakDekretuari buruzko galderak
Dekretuari buruzko galderak
 
Graffitia webquestaren programazioa
Graffitia webquestaren programazioaGraffitia webquestaren programazioa
Graffitia webquestaren programazioa
 

Viewers also liked

Elementi specialnoi teorii vidnosnosti
Elementi specialnoi teorii vidnosnosti Elementi specialnoi teorii vidnosnosti
Elementi specialnoi teorii vidnosnosti Ilona Bacurovska
 
World without alzheimer
World without alzheimerWorld without alzheimer
World without alzheimerqt866
 
The Importance of Building Sidewalks & Bike Lanes in Hawaii
The Importance of Building Sidewalks & Bike Lanes in HawaiiThe Importance of Building Sidewalks & Bike Lanes in Hawaii
The Importance of Building Sidewalks & Bike Lanes in HawaiiStone Soup Leadership Institute
 
παρουσίαση1
παρουσίαση1παρουσίαση1
παρουσίαση1kstaik
 
Practica final de power point
Practica final de power pointPractica final de power point
Practica final de power pointplatanito89
 
παρουσίαση1
παρουσίαση1παρουσίαση1
παρουσίαση1kstaik
 
проектування колективної монографії та подальша робота
проектування колективної монографії та подальша роботапроектування колективної монографії та подальша робота
проектування колективної монографії та подальша роботаIlona Bacurovska
 
παρουσίαση1
παρουσίαση1παρουσίαση1
παρουσίαση1kstaik
 
Probability in action
Probability in actionProbability in action
Probability in actionin_sandeep
 
Kvantova priroda viprominyuvannya 2 god.
Kvantova priroda viprominyuvannya  2 god.Kvantova priroda viprominyuvannya  2 god.
Kvantova priroda viprominyuvannya 2 god.Ilona Bacurovska
 

Viewers also liked (20)

Elementi specialnoi teorii vidnosnosti
Elementi specialnoi teorii vidnosnosti Elementi specialnoi teorii vidnosnosti
Elementi specialnoi teorii vidnosnosti
 
Rus lift catalog_2012_2013
Rus lift catalog_2012_2013Rus lift catalog_2012_2013
Rus lift catalog_2012_2013
 
World without alzheimer
World without alzheimerWorld without alzheimer
World without alzheimer
 
The Importance of Building Sidewalks & Bike Lanes in Hawaii
The Importance of Building Sidewalks & Bike Lanes in HawaiiThe Importance of Building Sidewalks & Bike Lanes in Hawaii
The Importance of Building Sidewalks & Bike Lanes in Hawaii
 
Supernatural activity of nature by tanbircox
Supernatural activity of nature by tanbircoxSupernatural activity of nature by tanbircox
Supernatural activity of nature by tanbircox
 
Week 1
Week 1Week 1
Week 1
 
παρουσίαση1
παρουσίαση1παρουσίαση1
παρουσίαση1
 
Hack system by tanbircox
Hack system by tanbircoxHack system by tanbircox
Hack system by tanbircox
 
Browser (mozila&chrome) tips by tanbircox
Browser (mozila&chrome) tips by tanbircoxBrowser (mozila&chrome) tips by tanbircox
Browser (mozila&chrome) tips by tanbircox
 
Sustainable Education
Sustainable EducationSustainable Education
Sustainable Education
 
семерфельд
семерфельдсемерфельд
семерфельд
 
Practica final de power point
Practica final de power pointPractica final de power point
Practica final de power point
 
Output b 2
Output b 2Output b 2
Output b 2
 
παρουσίαση1
παρουσίαση1παρουσίαση1
παρουσίαση1
 
проектування колективної монографії та подальша робота
проектування колективної монографії та подальша роботапроектування колективної монографії та подальша робота
проектування колективної монографії та подальша робота
 
παρουσίαση1
παρουσίαση1παρουσίαση1
παρουσίαση1
 
Probability in action
Probability in actionProbability in action
Probability in action
 
Kvantova priroda viprominyuvannya 2 god.
Kvantova priroda viprominyuvannya  2 god.Kvantova priroda viprominyuvannya  2 god.
Kvantova priroda viprominyuvannya 2 god.
 
Youth Empowerment
Youth EmpowermentYouth Empowerment
Youth Empowerment
 
Computer hardware dictionary by tanbircox
Computer hardware dictionary  by tanbircoxComputer hardware dictionary  by tanbircox
Computer hardware dictionary by tanbircox
 

Similar to Curriculuma

Didaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena iDidaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena itrutxete
 
Hezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutuaHezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutuaandertms
 
4. konpetentziak
4. konpetentziak4. konpetentziak
4. konpetentziakEquipoa754
 
4. konpetentziak
4. konpetentziak4. konpetentziak
4. konpetentziakEquipoa754
 
Didaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena iDidaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena itrutxete
 
Didaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena iDidaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena iGorka Roman
 
Didaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena iDidaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena itrutxete
 
Currriculuma galderak
Currriculuma galderakCurrriculuma galderak
Currriculuma galderakikusi-makusi
 
Aurkezpena Competencias3(Eusk)
Aurkezpena   Competencias3(Eusk)Aurkezpena   Competencias3(Eusk)
Aurkezpena Competencias3(Eusk)jirigoie
 
Txostena ikt (1)
Txostena ikt (1)Txostena ikt (1)
Txostena ikt (1)erikaewan
 
Hezkuntza, altxor ezkutua
Hezkuntza, altxor ezkutuaHezkuntza, altxor ezkutua
Hezkuntza, altxor ezkutuaainaraa28
 
Hezkuntza Lege Berria Eta Gizarte Zientziak
Hezkuntza Lege Berria Eta Gizarte ZientziakHezkuntza Lege Berria Eta Gizarte Zientziak
Hezkuntza Lege Berria Eta Gizarte ZientziakAitor Pagalday
 
Oinarrizko Gaitasunen Ppt
Oinarrizko Gaitasunen  PptOinarrizko Gaitasunen  Ppt
Oinarrizko Gaitasunen Pptgorka azk
 
Oinarrizko Gaitasunak Open Office Odf Aurkezpena
Oinarrizko Gaitasunak Open Office Odf AurkezpenaOinarrizko Gaitasunak Open Office Odf Aurkezpena
Oinarrizko Gaitasunak Open Office Odf Aurkezpenagorka azk
 
Hezkuntza, altxor ezkutua
Hezkuntza, altxor ezkutuaHezkuntza, altxor ezkutua
Hezkuntza, altxor ezkutuaBea Agudo
 
Filosofia eta herritartasuna: programazioa (luzea)
Filosofia eta herritartasuna: programazioa (luzea)Filosofia eta herritartasuna: programazioa (luzea)
Filosofia eta herritartasuna: programazioa (luzea)Andeka
 

Similar to Curriculuma (20)

Laburpen guztiak
Laburpen guztiakLaburpen guztiak
Laburpen guztiak
 
Didaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena iDidaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena i
 
Hezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutuaHezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutua
 
4. konpetentziak
4. konpetentziak4. konpetentziak
4. konpetentziak
 
4. konpetentziak
4. konpetentziak4. konpetentziak
4. konpetentziak
 
Dekretuaren sintesia
Dekretuaren sintesiaDekretuaren sintesia
Dekretuaren sintesia
 
Didaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena iDidaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena i
 
Didaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena iDidaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena i
 
Didaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena iDidaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena i
 
Currriculuma galderak
Currriculuma galderakCurrriculuma galderak
Currriculuma galderak
 
TXOSTENA
TXOSTENATXOSTENA
TXOSTENA
 
Komunikazio gaitasunaren garapena_1
Komunikazio gaitasunaren garapena_1Komunikazio gaitasunaren garapena_1
Komunikazio gaitasunaren garapena_1
 
Aurkezpena Competencias3(Eusk)
Aurkezpena   Competencias3(Eusk)Aurkezpena   Competencias3(Eusk)
Aurkezpena Competencias3(Eusk)
 
Txostena ikt (1)
Txostena ikt (1)Txostena ikt (1)
Txostena ikt (1)
 
Hezkuntza, altxor ezkutua
Hezkuntza, altxor ezkutuaHezkuntza, altxor ezkutua
Hezkuntza, altxor ezkutua
 
Hezkuntza Lege Berria Eta Gizarte Zientziak
Hezkuntza Lege Berria Eta Gizarte ZientziakHezkuntza Lege Berria Eta Gizarte Zientziak
Hezkuntza Lege Berria Eta Gizarte Zientziak
 
Oinarrizko Gaitasunen Ppt
Oinarrizko Gaitasunen  PptOinarrizko Gaitasunen  Ppt
Oinarrizko Gaitasunen Ppt
 
Oinarrizko Gaitasunak Open Office Odf Aurkezpena
Oinarrizko Gaitasunak Open Office Odf AurkezpenaOinarrizko Gaitasunak Open Office Odf Aurkezpena
Oinarrizko Gaitasunak Open Office Odf Aurkezpena
 
Hezkuntza, altxor ezkutua
Hezkuntza, altxor ezkutuaHezkuntza, altxor ezkutua
Hezkuntza, altxor ezkutua
 
Filosofia eta herritartasuna: programazioa (luzea)
Filosofia eta herritartasuna: programazioa (luzea)Filosofia eta herritartasuna: programazioa (luzea)
Filosofia eta herritartasuna: programazioa (luzea)
 

More from lanmodularra

unitate didaktikoa eta ariketak
unitate didaktikoa eta ariketakunitate didaktikoa eta ariketak
unitate didaktikoa eta ariketaklanmodularra
 
Unitate didaktikoa
Unitate didaktikoaUnitate didaktikoa
Unitate didaktikoalanmodularra
 
Laburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebistaLaburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebistalanmodularra
 
Curriculumari eta teknografiari buruzko teknografia
Curriculumari eta teknografiari buruzko teknografiaCurriculumari eta teknografiari buruzko teknografia
Curriculumari eta teknografiari buruzko teknografialanmodularra
 
Zer da berrikuntza hezkuntza esparruan
Zer da berrikuntza hezkuntza esparruanZer da berrikuntza hezkuntza esparruan
Zer da berrikuntza hezkuntza esparruanlanmodularra
 
Laburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebistaLaburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebistalanmodularra
 
Konpetentzia galderen laburpena
Konpetentzia galderen laburpenaKonpetentzia galderen laburpena
Konpetentzia galderen laburpenalanmodularra
 
Hezkuntza estatu mailako legeak
Hezkuntza estatu mailako legeakHezkuntza estatu mailako legeak
Hezkuntza estatu mailako legeaklanmodularra
 
Zehaztapen mailak ariketa_
Zehaztapen mailak ariketa_Zehaztapen mailak ariketa_
Zehaztapen mailak ariketa_lanmodularra
 

More from lanmodularra (13)

unitate didaktikoa eta ariketak
unitate didaktikoa eta ariketakunitate didaktikoa eta ariketak
unitate didaktikoa eta ariketak
 
Posterra
PosterraPosterra
Posterra
 
Unitate didaktikoa
Unitate didaktikoaUnitate didaktikoa
Unitate didaktikoa
 
Aurreiritziak
AurreiritziakAurreiritziak
Aurreiritziak
 
Laburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebistaLaburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebista
 
Curriculumari eta teknografiari buruzko teknografia
Curriculumari eta teknografiari buruzko teknografiaCurriculumari eta teknografiari buruzko teknografia
Curriculumari eta teknografiari buruzko teknografia
 
Zer da berrikuntza hezkuntza esparruan
Zer da berrikuntza hezkuntza esparruanZer da berrikuntza hezkuntza esparruan
Zer da berrikuntza hezkuntza esparruan
 
Laburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebistaLaburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebista
 
Konpetentzia galderen laburpena
Konpetentzia galderen laburpenaKonpetentzia galderen laburpena
Konpetentzia galderen laburpena
 
Hezkuntza estatu mailako legeak
Hezkuntza estatu mailako legeakHezkuntza estatu mailako legeak
Hezkuntza estatu mailako legeak
 
Zehaztapen mailak ariketa_
Zehaztapen mailak ariketa_Zehaztapen mailak ariketa_
Zehaztapen mailak ariketa_
 
Galderak
Galderak Galderak
Galderak
 
Lehengo lana
Lehengo lanaLehengo lana
Lehengo lana
 

Curriculuma

  • 1. Xedapen orokorrak: SARRERA - 2009/2010 ikasturtearen hasieran Dekretuaren aldaketa. - Beharrezkoa bi hizkuntza ofizialak ikastea. - Egin diren curriculumak giza eskubideen balioak aldarrikatzen dituzte. - Curriculumek alderdi hauek barne hartzen dituzte: - Errealitatea ulertzeko ezagutzak - Pertsonekin elkarlanean aritzea. - Euskal gizarte demokratikoa eraikitzeko baloreak. DEKRETUAREN ATALAK I. KAPITULUA. Xedapen orokorra 1. artikulua.- Xedeak - Euskal Autonomia Erkidegoko oinarrizko hezkuntzako curriculuma ezartzen du dekretu honek. - Pertsonek bizitza osorako eskuratuko duten hezkuntzaren etapa komuna eta derrigorrezkoa da. 2. artikulua.- Aplikazio eremua - Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztietan aplikatuko da- 3. artikulua.- Printzipio orokorrak - Oinarrizko hezkuntzaren xedea gizakien ahalmena osorik garatzea da: ahalmen fisikoa - Oinarrizko hezkuntzaren azken xedea ikasleen potentzialtasun osoa garatzen laguntzea da: garapen soziokulturala - Oinarrizko hezkuntza jakintza arloek zein ikasgaiak ikuspegi guztietatik landuko dituzte oinarrizko gaitasunak - Irakasle guztiak dira hezitzaile, batera eta modu koordinatuan esku hartu behar dute.
  • 2. - Oinarrizko hezkuntzan aukera berdintasuna eta elkartasuna ehenetsiko ditu - Ikastetxeak bizikidetza heziketa eman behar dute 4. artikulua.- Antolamendu-printzipioa - Oinarrizko hezkuntza derrigorrezkoa eta doakoa da - Lehen hezkuntza bi urteko zikloetan banatuta dago eta zenbait jakintza arlo ditu, izaera osoa eta integratzailea dutenak. - Hezkuntza sistema titulaziorik eskuratu gabe utzi duten gazte eta helduei irakaskuntza modu malguagoan baliatuko ditu. 5. artikulua.- Oinarrizko hezkuntzaren xedeak - Hiru xede lortzen dira giza nortasun garapen osoa lortzeko 6. artikulua.- Hezkuntza gaitasun orokorrak: - Hezkuntza-gaitasun orokorrak ardatz erreferentzialak dira: maila pertsonlean, familiarrean, soziokulturalean, akademikoan eta profesionalean. 7. artikulua.- Oinarrizko gaitasunak 1.- Testuinguru edo egoera askotarikoek eskatutako jakintza, trebetasunak, jarrerak eta balioak konbinatzean datza oinarrizko gaitasunen funtsa. 2.- Gaitasunak: a) Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna. Gaitasun honek askotariko trebetasunak izatea eskatzen du, egokitasunez, autonomiaz eta ekimenez jarduteko bizitzako eta jakintzako askotariko eremutan (osasuna, ekoizpen-jarduera, kontsumoa, zientzia, teknologia-prozesuak, etab.), eta mundua interpretatzeko. b) Ikasten ikasteko gaitasuna Ikasleak pentsamendu estrategikoa izan behar du, lankidetzan jarduteko ahalmena eta bere burua ebaluatzekoa; eta lan intelektuala egiteko teknikak eskuratu behar ditu. Hori guztia ikasketa-esperientzia kontziente eta atseginen bidez garatzen da, bai banaka, bai taldean.
  • 3. c) Matematikarako gaitasuna Matematikaren bidez arrazoitzeko, arrazoibide matematikoak ulertzeko eta matematika-hizkuntzan adierazteko eta komunikatzeko trebetasunak eta jarrerak aplikatzea da matematikarako gaitasuna izatea, betiere, laguntza-tresna egokiak erabiltzen badira, eta matematika-jakintza beste jakintza mota batzuekin batera erabiltzen bada, eguneroko bizitzan ager daitezkeen askotariko egoera konplexuei irtenbide egokia emateko. d) Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna Derrigorrezko eskolaldiaren amaieran hizkuntzarako gaitasuna behar bezala eskuratua izateko, ahozko eta idatzizko hizkuntza menderatu behar da era bateko eta besteko testuinguruetan, eta atzerriko, gutxienez, hizkuntza baten erabilera funtzionala izan. e) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna Teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna eta informazio tratatzeko gaitasuna eskuratzeko, baldintza hauek bete behar ditu ikasleak: autonomiaz, eraginkortasunez, arduraz, ikuspegi kritikoz eta zuhurtasunez hautatu, tratatu eta erabili behar ditu informazioa, informazio-iturriak eta baliabide teknologikoak; eskura duen informazioa jarrera kritikoz eta zuhurtasunez baloratu behar du, eta, beharrezkoa bada, egiaztatu egin behar du informazio hori; eta, halaber, bete egin behar ditu gizarteak informazioko eta informazio-iturrietako euskarrien erabilerarako adostu dituen jokabide-arauak. f) Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna Gizarterako eta herritartasunerako gaitasunaren ezaugarri nagusiak hauek dira : gizarte-errealitatea ulertzea; balio eta jardunbide demokratikoetan oinarritutako irizpide etikoak erabiltzea bizikidetzari eta gatazkei aurre egiteko; eta herritartasunaren jarduera-esparrua irizpide propioz erabiltzea, hala, bakea eta demokrazia eraikitzen laguntzeko, eta herritarren eskubide eta betebeharrak jarrera eraikitzailez, elkartasunez eta arduraz erabiltzeko eta betetzeko g) Giza eta arte-kulturarako gaitasuna Gaitasun honek trebetasun multzo bat izatea eskatzen du, eta, trebetasun horien artean daude artea eta bestelako kultura-adierazpenak balioetsi eta horiez gozatzeko trebetasunak, eta, arte-adierazpeneko zenbait baliabide erabilita, arte-sorkuntza propioak egitekoa. Baita ere, kultura- eta arte-adierazpenen oinarrizko ezagutza izan behar da, pentsamendu dibergenteko eta elkarlaneko trebetasunak aplikatu behar dira, jarrera irekia, begirunezkoa eta kritikoa izan behar da arte- eta kultura-
  • 4. adierazpenekiko, norberaren ahalmen estetiko eta sortzailea lantzeko gogoa eta borondatea izan, eta interesa adierazi bizitza kulturalean parte hartzeko eta norberaren komunitateko nahiz beste komunitate batzuetako kultura- eta arte-ondarea kontserbatzen laguntzeko. h) Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna izateko, ikasleak sormenez, konfiantzaz, arduraz eta sen kritikoz sortu, abian jarri, garatu eta ebaluatu behar ditu ekintza edo proiektu indibidualak nahiz kolektiboak. 3.- Jakintza-arloak eta irakasgaiak landuz eskuratzen dira oinarrizko gaitasunak. 4.- Ikasleek gaitasunak eskuratzea izango da dekretu honek araututako curriculumen eta ikastetxeek heziketa proiektuetan curriculum horiei egindako zehaztapenen xedea. 8. artikulua.- Oinarrizko Hezkuntzaren helburuak Helburuak: 1.- Arduraz bizitzen ikastea 2.- Ikasten eta pentsatzen ikastea 3.- Komunikatzen ikastea 4.- Elkarrekin bizitzen ikastea 5.- Ikaslearen giza alderdiak garatzen ikastea 6.- Egiten eta ekiten ikastea II. KAPITULUA: CURRICULUMAREN ANTOLAMENDUA 9. artikulua.- Curriculuma 1.- Oinarrizko Hezkuntzako jakintza-arloen eta irakasgaien gidaritzako oinarrizko gaitasunen, helburuen, edukien, pedagogia-metodoen eta ebaluazio-irizpideen multzoa. 10. artikulua.- Pedagogia-printzipioak Pedagogia-proposamenak egiteko, pedagogia-printzipioak hartuko dira kontuan
  • 5. 11. artikulua.- Lehen Hezkuntzako jakintza-arloak 1.- Jakintza-arlo hauek landuko dira Lehen Hezkuntzako ziklo guztietan: Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutza Arte Hezkuntza Gorputz Hezkuntza Gaztelania eta Literatura Euskara eta Literatura Atzerriko Hizkuntza Matematika 2.- Hirugarren zikloan, ikastetxeek bigarren atzerri-hizkuntza bat jaso dezakete curriculumean. 3.- Arreta berezia eskainiko zaie beste jakintza-arloei. 4.- Ikasleen bizipenei eta ikasitakoa integratzeko premiari erreparatu. Ordutegia: Lehen hezkuntzan 875 orduko ordutegia bete behar da. Ikastetxeak erreferentziazko ordutegia izan ez gero ordutegi hori aldatu dezakete gai bakoitzaren ordutegiak errespetatuz. Matematika: Gure kulturaren parte da eta edozein gauzetarako beharrezkoak dira, bai lan baterako eta baita gure eguneroko bizitzarako ere. Arlo garrantzitsu bat da matematikaren edukiak interpretatzen jakin behar ditugula. Adibidez, erosketak egiterakoan batuketak eta kenketak egiten jakitea garrantzitsua da. Ingurunearen ezaguera: Ingurunea oso orokorra da. Curriculumak arreta bereziki kontzeptu interesgarriei jartzen die arreta. Ingurunea ezagutza-objektu izateaz gain, elementu motibatzailea, jardute-esparrua eta irakaskuntzarako baliabide indartzaile eta integratzailea ere bada.
  • 6. Gorputz hezkuntza: Gorputz-hezkuntzaren eremuak, funtsean, zientzia-teknologia- eta osasun- kulturaren gaitasuna garatzen laguntzen du; horretarako, leku jaki batean, norberaren gorputza(mugimenduan edo egonean dagoena) behar bezala hauteman behar da. Gorputz-hezkuntzak, hain zuzen, osasun-kultura bultzatzen du; hau da, gorputz-teknikak irakastean (osasungarriak iruditzen zaizkio), gorputzean epe laburrera nahiz luzera lesio larriak sor ditzaketen jarrera eta ekintza guztiak saihesten ditu. Gainera, mugimen-jarduerak ahalmen fisikoetan eta motorretan nahiz harreman-ahalmenetan dituen ondorioak egiaztatuta daude zientziari buruz indarrean dagoen literaturan. Bestalde, gorputz-hezkuntzak objektuak erabiltzen dituen heinean, kontsumo-gizartean sartzen ari dela jakin behar du. Hiritartasuna: “Herritartasunerako Hezkuntzak” gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna lortzen laguntzen du. Garrantzi handia ematen die pertsonen nortasunari eta, bizikidetza positibo bat eta auto-estima lantzeko, beste pertsona batzuekin ezarritako harremanei. Hezkuntza horrek berdintasunezko genero harremanen eta parte-hartzearen alde egiten du; aniztasuna baliotzat hartzen du, eta eskubideak eta betebeharrak eta Giza Eskubideak azpimarratzen ditu. lankidetzak ikasten ikasteko gaitasuna garatzen laguntzen dio ikasleari, honako hauekin batera eginez gero: zalantzetatik abiatutako gogoeta eta balioespen pertsonalarekin, gertaeren azterketa eta analisiarekin, rol jokoekin eta argudiatze-arauen menpeko aukerekin. Arte hezkuntza: Une honetan, arte-hezkuntzak garrantzi berezia du; izan ere, eguneroko bizitzan ikusizko informazioak eta musika informazioak jasaten duten manipulazioak (arte-xedearekin edo xede hori gabe) arteak eskatzen duen
  • 7. pentsamendu ahalmenaren parekoa izateko beharra sortzen eta eskatzen du. Arte Hezkuntza irakasgaiak alderdi hauek guztiak garatzeko aukera ematen du: sormena, irudimena, autonomia, pertzepzio- eta mugimendugarapena, sentikortasun estetikoaren garapena, norberaren adierazpenaren garapena, pentsamendu kualitatiboarena, emoziozko adimenarena, komunikatzeko eta gizarteratzeko ahalmenarena... Hortaz, artearen alorra transdiziplinarietaterako, curriculumeko beste irakasgai batzuekin lotura naturala egiteko, toki ezin hobea da, eta errealitatea hobeto ulertzen eta gozatzen laguntzen du. Halaber, besteen begiradetara, mundua sentitzeko beste modu batzuetara hurbiltzeko aukera ematen du. Modu horiek agerian geratu izan dira eta agerian geratzen dira musika-kulturaren eta ikusizko kulturaren produktuetan. Etapa honetan, ikasleek aldaketa handiak izaten dituzte, bai irudien, marrazkien, musikaren... sortzaile gisa, bai irudi, marrazki, musika... hartzaile eta erabiltzaile gisa ere. Hizkuntza: Giza garapenaren funtsezko eragilea da hizkuntza, bere funtzio bietan: indibiduala eta soziala. Indibiduala, pertsona bakoitzari posible egiten diolako pentsatzea, jakintza egokitzea, jarduteko modua arautzea eta adierazpenak egitea. Soziala, gizarteak zabaldu eta mantentzen duelako, eta, gainera, giza taldeak eratzeko eta garatzeko orduan hizkuntza delako ardatz eta euskarri. Hizkuntzari esker sortu, sendotu eta zabaltzen da kultura. Gizakiaren hitz egiteko gaitasuna hizkuntza jakinetan gorpuzten da. Euskal Autonomia Erkidegoan bi hizkuntza ofizial daude –euskara eta gaztelania-, eta eskolaren helburu nagusia da ikasle guztiek bi hizkuntzak jakitea, eta, beraz, euskara erabiltzeari eta ikasteari lehentasuna ematea, era horretan konpentsatzeko gizartean daukan presentzia urriagoa, eta normalkuntza bultzatzeko. Hizkuntzak erabiltzeak esan nahi du hizkuntza ofizial biak egoki eta eraginkortasunez erabiltzea makina bat komunikazio-egoeratan, testuinguru desberdinetan, gero eta maila formalagoan eta konplexuagoan.