UNITATE DIDAKTIKOA
IZENBURUA
Euskararen aldeko festa bat izan da, eta zikloa bigarrena.
JUSTIFIKAZIOA
Gai honekin ikasleen interesa piztea, lortu nahi da. Behin interesa pizturik
hauen arreta handiagoa izango da. Interesa sortzean eta arreta bereganatzean
festaren inguruan hainbat ekimen egingo dira, modu honetan ordura arte
ikasitako guztia erabiltzeko eta errepasatzeko aukera izango dute ikasleek. Hau
da, unitate didaktiko hau beste unitate didaktiko guztien errepaso bat izango da.
Aurreko unitate didaktikoan landuriko edukiren batean zalantzaren bat geratu
bazaie, unitate didaktiko honetan zalantza hori argitzeko aukera izango dute.
Modu honetan Gadnerren adimen anitzak landuko dituzte. Jarduera guztietan
haurrek ebatzi beharreko matematikako buruketa bat aurkituko dute, beraz
gehien landuko den adimena matematikoa izango da. Hala eta guztiz ere,
jarduera horietan adimen interpertsonala, kinestesikoa, ikusmenezkoa
espaziala, hitzezkoa, musikala eta naturista ere landuko dituzte.
Jarduera horiek aurrera eramateko unean prozeduran, ikasleek autonomia,
erantzukizuna eta talde lana jorratuko dituzte. Izan ere ikasgelako metodologia
arlo hauei garrantzia ematen saiatuko baita.
Bestalde aipatu kasu honetan euskara eta euskal kulturaren inguruan izango
dela festa, hau komenigarria iruditu zaigu, euskararen erabilera sustatzen
saiatzeko eta haurrak txikitatik jabetzen joan daitezen hizkuntza desberdinak
ditugula inguruan eta beraien egoera ez dela berdina. Euskararen erabilerak
duen garrantzia barnera dezaten eta hizkuntza egunerokotasunean erabiltzeko
ohitura har dezaten. Bere herrialdearen kulturara gerturatzeko aitzakia izango
da euskal festa.
2
KOKAPENA
Bigarren zikloaren amaieran kokatzen da (4. mailan), ziklo honetan oinarrizko
trebetasunak finkatzen dira eta, ikaskuntza berrien esperientziak eta motiboak
eskuratzeko toki gisa, ingurunerako hurbilketa areagotzen da. Ikasgelan guztira,
24 ikasle ditugu, eta talde-lanari garrantzi handiagoa ematen zaio eta ikasleek
irakaslearekiko duten autonomia sustatzen da. 24 ikasle horietatik, batek
ezintasuna dauka ezkerreko besoan, baina horrek ez du baldintzatuko ariketak
egiterako garaian; eta ariketaren bat ezingo balu egin, taldekideek lagunduko
liokete. Ikasle honetaz gain, badugu beste bat behar bereziak dituena. Honek,
Dawn Sindromea daukan neska bat. Ariketetan bere gelakideekin batera parte
hartuko luke, baina psikomotrizitate eta kognitibo arloak aztertuz, beste maila
bat dauka. Beraz, ariketa batzuk moldatu egin beharko genituzke.
Aipatzekoa da, ikasgelan ez dagoela arazo esanguratsurik. Denak prest daude
ikaskideei laguntza eskaintzeko eta beraien artean lan egiteko. Noski, ikasgelan
noizbehinka liskarren bat edo beste sortzen dira, baina garrantzi handirik izan
gabe, izan ere, gerora beraien artean konpontzeko gaitasuna daukate.
Gure eskola herri handi batean kokaturik egongo da, eta horregatik ematen
diogu hainbesteko garrantzia animaliak erabiltzea, ikasle-naturaren arteko
erlazioak garatzeko eta hobetzeko. Bestalde, herri honetan ez denez euskara
hainbeste erabiltzen, komenigarria iruditu zaigu Euskal Festak antolatzea, haur
eta gurasoak euskararengana hurbiltzeko eta interesa pizteko.
Festak egun bat iraungo luke baina unitate didaktikoak aste bat, gehiago behar
ezkero ez zen arazorik egongo. Hala ere aipatu beharra daukagu, jarritako
hainbat ariketa festa baino lehenago burutuko direla, festa prestatzeko
beharrezkoak izango delako jada eginik izatea. Aurretikako ariketa hauek,
matematikako klaseetan burutuko dira, bai eta soinketakoan ere.
3
METODOLOGIA:
Espazioari dagokionez, eskolako hainbat gune erabiliko ditugu. Lehenik hainbat
buruketa ebazteko, 4.mailakoen ikasgela erabiliko dugu. Ondoren, hainbat
ariketek espazio ezberdinak behar dituztenez, horietara egokituko ditugu
hauek; horien artean: pastela egiteko sukaldea, lokotsak biltzeko patioa, etab.
Aipatzekoa da, mahaien erabilera, ariketaren araberakoa izango dela, hau da,
taldekako lana denean mahaiak elkartuko ditugu, eta banakakoak direnean U
forman egongo dira.
Lehen aipatutako talde-lan horietan, taldeak ez dira beti berberak izango.
Batzuetan beraiek egingo dituzte taldeak, besteetan irakasleak, zozketa bidez
ere eratuko dira, etab.
Denboraren antolaketari buruz esateko dugu, jardueretan azaltzen direla baina
horiekin malguak izango garela, umeen beharretara egokituz.
Giza baliabideei dagokienez, Dawn Sindromea daukan umearentzako laguntza
irakasle bat beharko genuke.
Materialak berriz anitzak izango dira eta hauek jarduera bakoitzean zehazturik
agertzen dira. Baita, inguruneko baliabideak ere.
GAITASUNAK
- Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna
- Matematikarako gaitasuna
- Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna
- Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna
- Ikasten ikasteko gaitasuna
- Gizarterako eta hiritartasunerako gaitasuna
- Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna
- Kultura humanistiko eta artistikorako gaitasuna
4
HELBURUAK
Mintzamena, irakurmena eta idazmena hobetzea hizkuntza guztietan.
Ideiak beren hitzetan azaltzea.
Arazoak konpontzeko gaitasuna hobetzea, egoera arazotsuak identifikatzeari,
ezaguerak aplikatzeari, estrategiak erabiltzeari, argudioak eta justifikazioa
emateari dagokienez.
Espazioarekiko elkarrekintzarako jarrerak eta balioak garatzea, zentzuz,
elkartasunez eta era osasuntsuan.
Erkidegoaren ezaguera hobetzea.
Erkidegoen dibertsitate natural historiko, kultural eta artistikoari buruzko jarrera
irekia sustatzea.
Informazio iturrien erabilera hobetzea mota guztietako euskarrietan.
Askotariko estrategiak erabiltzea problemak ebazteko.
Estimazioak egitea.
Matematika hizkuntza erabiltzea.
Arrazoiketa matematikoa garatzea.
Gertaerak analizatzea.
Gatazkak konpontzen ahalegintzea.
Giza trebetasunak garatzea.
Ingurunearekin elkar eragitea.
Pentsamendu kritikoa garatzea.
Erabakiak hartzea.
Talde lanean aritzea.
5
Helburu orokorrak
a) Gaitasunaren pausoak adierazten dituzten eta ekintzetan ikaslearen parte-
hartzea bultzatzen duten diagramak erabiltzea.
b) Egituratutako galderak egitea ikasleari hainbat gauza pentsarazteko: nola
burutzen ari den lana, zer zailtasun dituen, zer lortu duen eta abar.
c) Aktibitate bakoitzean hizkuntzaren lau modalitateak erabiltzea: hitz egin,
entzun, idatzi eta irakurri. Ulermen adierazgarria, hausnarketa eta norberaren
lanaren balorazioa laguntzen ditu.
d) Langai den edukiarekin erlazionatutako objektuak manipulatzen uztea.
Ikasgai den gaiari buruzko kuriositatea pizten du, detaile esanguratsuak ikusten
dituzte eta harreman interpertsonalak sortzen dira talde txikitan lan eginez.
e) Ikasleek aurretik dituzten ezagutzak eta esperientziak identifikatzea
informazio berriarekin lotzeko, oroimena lantzeko eta akats kontzeptual
posibleak gainditzeko.
f) Binaka, talde txikitan eta talde handitan lan egitea. Ikasleek beraien artean
ikasten ari direna eta nola ari diren aztertzen dutenean, ideiak argitzen dituzte,
ezagutza zabaltzen dute, sortzaileagoak dira eta hobeto baloratzen dituzte
lagunen ekarpenak.
6
EDUKIAK
Kontzeptuzkoak (jakitea):
Eragiketa matematikoak, horien artean: batuketa, kenketa, zatiketa,
biderketa…
Euskal kultura.
Euskara hizkuntza.
Animalien bizimoduari buruzko ezaugarriak.
Prozedurazkoak (egiten jakitea):
Festen informazio-bilketa galderak egin eta ahozko komunikazio bidez.
Gorputz mugimenduak kontrolatzea eta hobetzea.
Ahozko diskurtsoa kudeatzeko prozedurak.
Elkarreraginean aritzeko zenbait prozedura.
Jarrera (izaten jakitea):
Elkarrizketaren garrantziaren balioespena denek elkarrekin ikastea.
Hizkuntza hainbat egoeratan zuzen erabiltzeko interesa.
Laguntzazko eta errespetuzko jarrera.
Esparru guztietan euskara erabiltzeko interesa.
Elkarrizketa hasteko, mantentzeko eta amaitzeko komunikazio-
estrategien erabilera.
Komunikazio-harremanetan, lankidetzarako eta errespetuzko jarrera.
Ahozko elkarrizketetan euskara erabiltzeari dagokionez, jarrera
positiboa.
.
7
Eduki kurrikularrak
Gardnerren arabera, bai irakasleek eta bai ikasleek beharrezkoak dituzten
edukiak sailkatzen jakin behar dute, informazio gehiegi jasotzen baitute eta
inork ezin baititu ezagutzaren alderdi guztiak jakin. Beraz, nahitaezkoa da
aukeratzea, eta aniztasunez egin behar da. Adibidez, aholkatzen du Lehen
Hezkuntzan hiru eduki akademiko soilik ikastea (matematika, hizkuntza eta
gizarte edo natur zientziak), aktibitate fisiko bat eta arte adierazpena. Edukiak
aurkezterakoan, irakasleek eta ikasleek edukien eta adimen desberdinen arteko
harremanak ezarri behar dituzte.
Autore honentzat garrantzitsua da metakurrikulu deritzonarekin lan egitea, hots,
eduki kurrikularren eta ikaslearen alderdi kognitiboen eta afektibo sozialen
garapenaren arteko lotura bezala balio duten gaitasun multzoekin.
Metakurrikulua batez ere gaitasun metakognitiboek eta ikaskuntzaren
autoerregulazioak osatzen dute. Ikasleari lagundu egiten dio eskolako lanak
zergatik egin behar dituen ulertzen, gai desberdinen arteko erlazioak eta
transferentziak errazten ditu, zehar lerroei erantzuten die eta adimen
intrapertsonalarekin lotutako alderdiak indartzen ditu modu berezi batez. Azken
kasu honetan automonitorizazioa bultzatzea komeni da, arazoak konpontzeko
nork bere ezagutza erabiltzea, bizitza emozionala kontrolatzea -pertsonala eta
besteena- norberaren alderdi indartsuak eta ahulak ezagutzea, baita norberari
gehien interesatzen zaiona, eta norberaren garaipen eta akatsetatik ikastea
(Gardner, 1993)
8
EBALUAZIOA
Adierazleak:
Ea buruketak estrategia egokiak erabiliz ebatzi dituen.
Ea gero eta hobeto ezagutzen eta zuzentzen dituen normalean egiten
dituen akatsetako zenbait.
Ea idatzitakoa berrikusi eta zuzendu duen.
Ea laguntzarik eta azalpenik eskatu duen.
Ea taldea ondo antolatu den.
Ea koebaluazioan gogotsu parte hartu duen.
Ea euskaraz hitz egiteko eta idazteko interesa erakutsi duen.
Tresnak:
Hasierako ebaluazioa
Prozesuaren ebaluazioa
Amaierako ebaluazioa
Irakaslearen behaketa ere erabiliko da.
Irakaslearen eta bere irakasteko metodologia ebaluatzeko, ikasleei test bat
banatuko zaie beraien iritzia bertan islatzeko. Modu honetan aurrera begira,
irakasleak hobetzeko aukera izango du.
Irakasleak, hurrengo esaldietan
oinarriturik ebaluatuko ditu ikasleak:
Gainera ez ditu zenbaki bidez
ebaluatuko, eta horren ordez: egokia,
hobetu beharra… erabiliko ditu.
9
Ebaluazioa
Gardnerrek adimen guztien eskolan ebaluazioak anitza izan behar duela esaten
du. Ez arkatza eta paperezko galdetegiei dagokienean soilik. Proposatzen du
garapen akademikoa baloratzea ikaskuntza prozesuan erabilitako tresnekin, eta
ikasle bakoitza aurretik zuen esperientziarekin konparatzea. Erabil daitezkeen
tresnen artean hauek aipatzen ditu: paper zorroa, pasadizoen bilduma, lan
berezien adibideak, grabaketak, elkarrizketak, test kualitatiboak, eskolako
aldizkaria, galdeketak eta abar. Ikasleek klaseko eguneroko ekintzetan ematen
dituzten erantzunak ere adimen anitzen adierazgarri dira.
Ebaluazioa ikaskuntzan barneratutako prozesu jarraia izan daiteke, eta
ikasturtean zehar ikasleak hainbat lanetan nola jarduten duten beha daiteke.
Horrela, gaitasun baten lagin asko lortuko dira, eta gauzatze bakoitzaren
aldakortasuna eta dinamismoa ikusiko dira. Informazio horrekin guztiarekin
ikaslearen profil zehatzagoa lortuko da. Modu horretara, ikasleak heziketaren
planifikazioaren norabidea zehaztuko du, eta norabide horrek ebaluazioa.
Hezitzaileak eta ikasleak
Irakasteak, beste gauza batzuen artean, honako gaitasunak izatea eskatzen dio
hezitzaileari:
Ondo antolatutako eta osatutako ezagutzen oinarria izatea printzipio
zientifikoen kontzeptuak ongi ulertzeko, eta kontzeptu horiek irakasten dituen
diziplinekin dituzten erlazio esanguratsuenak jakiteko.
Oinarrizko gaitasun multzo bat edukitzea eguneroko lanak umorez,
eraginkortasunez eta aparteko esfortzurik gabe bete ahal izateko.
Ezagutza estrategiko zabala edukitzea nola irakatsi behar duen jakin dezan eta
planifikazio, interbentzio eta ebaluazio egokia berma diezazkion.
Pertsona orekatua izatea afektiboki eta moldatua sozialki.
Adimen anitzen garapenari buruzko ahalik eta informazio osatuena edukitzea.
Irakasten duenaren alderdi praktikoa azpimarratzeko kezka izatea, hots,
bizitzeko heztea.
Ikasleak etengabe motibatzen jakiteko ahalmena izatea.

Unitate didaktikoa

  • 1.
    UNITATE DIDAKTIKOA IZENBURUA Euskararen aldekofesta bat izan da, eta zikloa bigarrena. JUSTIFIKAZIOA Gai honekin ikasleen interesa piztea, lortu nahi da. Behin interesa pizturik hauen arreta handiagoa izango da. Interesa sortzean eta arreta bereganatzean festaren inguruan hainbat ekimen egingo dira, modu honetan ordura arte ikasitako guztia erabiltzeko eta errepasatzeko aukera izango dute ikasleek. Hau da, unitate didaktiko hau beste unitate didaktiko guztien errepaso bat izango da. Aurreko unitate didaktikoan landuriko edukiren batean zalantzaren bat geratu bazaie, unitate didaktiko honetan zalantza hori argitzeko aukera izango dute. Modu honetan Gadnerren adimen anitzak landuko dituzte. Jarduera guztietan haurrek ebatzi beharreko matematikako buruketa bat aurkituko dute, beraz gehien landuko den adimena matematikoa izango da. Hala eta guztiz ere, jarduera horietan adimen interpertsonala, kinestesikoa, ikusmenezkoa espaziala, hitzezkoa, musikala eta naturista ere landuko dituzte. Jarduera horiek aurrera eramateko unean prozeduran, ikasleek autonomia, erantzukizuna eta talde lana jorratuko dituzte. Izan ere ikasgelako metodologia arlo hauei garrantzia ematen saiatuko baita. Bestalde aipatu kasu honetan euskara eta euskal kulturaren inguruan izango dela festa, hau komenigarria iruditu zaigu, euskararen erabilera sustatzen saiatzeko eta haurrak txikitatik jabetzen joan daitezen hizkuntza desberdinak ditugula inguruan eta beraien egoera ez dela berdina. Euskararen erabilerak duen garrantzia barnera dezaten eta hizkuntza egunerokotasunean erabiltzeko ohitura har dezaten. Bere herrialdearen kulturara gerturatzeko aitzakia izango da euskal festa.
  • 2.
    2 KOKAPENA Bigarren zikloaren amaierankokatzen da (4. mailan), ziklo honetan oinarrizko trebetasunak finkatzen dira eta, ikaskuntza berrien esperientziak eta motiboak eskuratzeko toki gisa, ingurunerako hurbilketa areagotzen da. Ikasgelan guztira, 24 ikasle ditugu, eta talde-lanari garrantzi handiagoa ematen zaio eta ikasleek irakaslearekiko duten autonomia sustatzen da. 24 ikasle horietatik, batek ezintasuna dauka ezkerreko besoan, baina horrek ez du baldintzatuko ariketak egiterako garaian; eta ariketaren bat ezingo balu egin, taldekideek lagunduko liokete. Ikasle honetaz gain, badugu beste bat behar bereziak dituena. Honek, Dawn Sindromea daukan neska bat. Ariketetan bere gelakideekin batera parte hartuko luke, baina psikomotrizitate eta kognitibo arloak aztertuz, beste maila bat dauka. Beraz, ariketa batzuk moldatu egin beharko genituzke. Aipatzekoa da, ikasgelan ez dagoela arazo esanguratsurik. Denak prest daude ikaskideei laguntza eskaintzeko eta beraien artean lan egiteko. Noski, ikasgelan noizbehinka liskarren bat edo beste sortzen dira, baina garrantzi handirik izan gabe, izan ere, gerora beraien artean konpontzeko gaitasuna daukate. Gure eskola herri handi batean kokaturik egongo da, eta horregatik ematen diogu hainbesteko garrantzia animaliak erabiltzea, ikasle-naturaren arteko erlazioak garatzeko eta hobetzeko. Bestalde, herri honetan ez denez euskara hainbeste erabiltzen, komenigarria iruditu zaigu Euskal Festak antolatzea, haur eta gurasoak euskararengana hurbiltzeko eta interesa pizteko. Festak egun bat iraungo luke baina unitate didaktikoak aste bat, gehiago behar ezkero ez zen arazorik egongo. Hala ere aipatu beharra daukagu, jarritako hainbat ariketa festa baino lehenago burutuko direla, festa prestatzeko beharrezkoak izango delako jada eginik izatea. Aurretikako ariketa hauek, matematikako klaseetan burutuko dira, bai eta soinketakoan ere.
  • 3.
    3 METODOLOGIA: Espazioari dagokionez, eskolakohainbat gune erabiliko ditugu. Lehenik hainbat buruketa ebazteko, 4.mailakoen ikasgela erabiliko dugu. Ondoren, hainbat ariketek espazio ezberdinak behar dituztenez, horietara egokituko ditugu hauek; horien artean: pastela egiteko sukaldea, lokotsak biltzeko patioa, etab. Aipatzekoa da, mahaien erabilera, ariketaren araberakoa izango dela, hau da, taldekako lana denean mahaiak elkartuko ditugu, eta banakakoak direnean U forman egongo dira. Lehen aipatutako talde-lan horietan, taldeak ez dira beti berberak izango. Batzuetan beraiek egingo dituzte taldeak, besteetan irakasleak, zozketa bidez ere eratuko dira, etab. Denboraren antolaketari buruz esateko dugu, jardueretan azaltzen direla baina horiekin malguak izango garela, umeen beharretara egokituz. Giza baliabideei dagokienez, Dawn Sindromea daukan umearentzako laguntza irakasle bat beharko genuke. Materialak berriz anitzak izango dira eta hauek jarduera bakoitzean zehazturik agertzen dira. Baita, inguruneko baliabideak ere. GAITASUNAK - Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna - Matematikarako gaitasuna - Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna - Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna - Ikasten ikasteko gaitasuna - Gizarterako eta hiritartasunerako gaitasuna - Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna - Kultura humanistiko eta artistikorako gaitasuna
  • 4.
    4 HELBURUAK Mintzamena, irakurmena etaidazmena hobetzea hizkuntza guztietan. Ideiak beren hitzetan azaltzea. Arazoak konpontzeko gaitasuna hobetzea, egoera arazotsuak identifikatzeari, ezaguerak aplikatzeari, estrategiak erabiltzeari, argudioak eta justifikazioa emateari dagokienez. Espazioarekiko elkarrekintzarako jarrerak eta balioak garatzea, zentzuz, elkartasunez eta era osasuntsuan. Erkidegoaren ezaguera hobetzea. Erkidegoen dibertsitate natural historiko, kultural eta artistikoari buruzko jarrera irekia sustatzea. Informazio iturrien erabilera hobetzea mota guztietako euskarrietan. Askotariko estrategiak erabiltzea problemak ebazteko. Estimazioak egitea. Matematika hizkuntza erabiltzea. Arrazoiketa matematikoa garatzea. Gertaerak analizatzea. Gatazkak konpontzen ahalegintzea. Giza trebetasunak garatzea. Ingurunearekin elkar eragitea. Pentsamendu kritikoa garatzea. Erabakiak hartzea. Talde lanean aritzea.
  • 5.
    5 Helburu orokorrak a) Gaitasunarenpausoak adierazten dituzten eta ekintzetan ikaslearen parte- hartzea bultzatzen duten diagramak erabiltzea. b) Egituratutako galderak egitea ikasleari hainbat gauza pentsarazteko: nola burutzen ari den lana, zer zailtasun dituen, zer lortu duen eta abar. c) Aktibitate bakoitzean hizkuntzaren lau modalitateak erabiltzea: hitz egin, entzun, idatzi eta irakurri. Ulermen adierazgarria, hausnarketa eta norberaren lanaren balorazioa laguntzen ditu. d) Langai den edukiarekin erlazionatutako objektuak manipulatzen uztea. Ikasgai den gaiari buruzko kuriositatea pizten du, detaile esanguratsuak ikusten dituzte eta harreman interpertsonalak sortzen dira talde txikitan lan eginez. e) Ikasleek aurretik dituzten ezagutzak eta esperientziak identifikatzea informazio berriarekin lotzeko, oroimena lantzeko eta akats kontzeptual posibleak gainditzeko. f) Binaka, talde txikitan eta talde handitan lan egitea. Ikasleek beraien artean ikasten ari direna eta nola ari diren aztertzen dutenean, ideiak argitzen dituzte, ezagutza zabaltzen dute, sortzaileagoak dira eta hobeto baloratzen dituzte lagunen ekarpenak.
  • 6.
    6 EDUKIAK Kontzeptuzkoak (jakitea): Eragiketa matematikoak,horien artean: batuketa, kenketa, zatiketa, biderketa… Euskal kultura. Euskara hizkuntza. Animalien bizimoduari buruzko ezaugarriak. Prozedurazkoak (egiten jakitea): Festen informazio-bilketa galderak egin eta ahozko komunikazio bidez. Gorputz mugimenduak kontrolatzea eta hobetzea. Ahozko diskurtsoa kudeatzeko prozedurak. Elkarreraginean aritzeko zenbait prozedura. Jarrera (izaten jakitea): Elkarrizketaren garrantziaren balioespena denek elkarrekin ikastea. Hizkuntza hainbat egoeratan zuzen erabiltzeko interesa. Laguntzazko eta errespetuzko jarrera. Esparru guztietan euskara erabiltzeko interesa. Elkarrizketa hasteko, mantentzeko eta amaitzeko komunikazio- estrategien erabilera. Komunikazio-harremanetan, lankidetzarako eta errespetuzko jarrera. Ahozko elkarrizketetan euskara erabiltzeari dagokionez, jarrera positiboa. .
  • 7.
    7 Eduki kurrikularrak Gardnerren arabera,bai irakasleek eta bai ikasleek beharrezkoak dituzten edukiak sailkatzen jakin behar dute, informazio gehiegi jasotzen baitute eta inork ezin baititu ezagutzaren alderdi guztiak jakin. Beraz, nahitaezkoa da aukeratzea, eta aniztasunez egin behar da. Adibidez, aholkatzen du Lehen Hezkuntzan hiru eduki akademiko soilik ikastea (matematika, hizkuntza eta gizarte edo natur zientziak), aktibitate fisiko bat eta arte adierazpena. Edukiak aurkezterakoan, irakasleek eta ikasleek edukien eta adimen desberdinen arteko harremanak ezarri behar dituzte. Autore honentzat garrantzitsua da metakurrikulu deritzonarekin lan egitea, hots, eduki kurrikularren eta ikaslearen alderdi kognitiboen eta afektibo sozialen garapenaren arteko lotura bezala balio duten gaitasun multzoekin. Metakurrikulua batez ere gaitasun metakognitiboek eta ikaskuntzaren autoerregulazioak osatzen dute. Ikasleari lagundu egiten dio eskolako lanak zergatik egin behar dituen ulertzen, gai desberdinen arteko erlazioak eta transferentziak errazten ditu, zehar lerroei erantzuten die eta adimen intrapertsonalarekin lotutako alderdiak indartzen ditu modu berezi batez. Azken kasu honetan automonitorizazioa bultzatzea komeni da, arazoak konpontzeko nork bere ezagutza erabiltzea, bizitza emozionala kontrolatzea -pertsonala eta besteena- norberaren alderdi indartsuak eta ahulak ezagutzea, baita norberari gehien interesatzen zaiona, eta norberaren garaipen eta akatsetatik ikastea (Gardner, 1993)
  • 8.
    8 EBALUAZIOA Adierazleak: Ea buruketak estrategiaegokiak erabiliz ebatzi dituen. Ea gero eta hobeto ezagutzen eta zuzentzen dituen normalean egiten dituen akatsetako zenbait. Ea idatzitakoa berrikusi eta zuzendu duen. Ea laguntzarik eta azalpenik eskatu duen. Ea taldea ondo antolatu den. Ea koebaluazioan gogotsu parte hartu duen. Ea euskaraz hitz egiteko eta idazteko interesa erakutsi duen. Tresnak: Hasierako ebaluazioa Prozesuaren ebaluazioa Amaierako ebaluazioa Irakaslearen behaketa ere erabiliko da. Irakaslearen eta bere irakasteko metodologia ebaluatzeko, ikasleei test bat banatuko zaie beraien iritzia bertan islatzeko. Modu honetan aurrera begira, irakasleak hobetzeko aukera izango du. Irakasleak, hurrengo esaldietan oinarriturik ebaluatuko ditu ikasleak: Gainera ez ditu zenbaki bidez ebaluatuko, eta horren ordez: egokia, hobetu beharra… erabiliko ditu.
  • 9.
    9 Ebaluazioa Gardnerrek adimen guztieneskolan ebaluazioak anitza izan behar duela esaten du. Ez arkatza eta paperezko galdetegiei dagokienean soilik. Proposatzen du garapen akademikoa baloratzea ikaskuntza prozesuan erabilitako tresnekin, eta ikasle bakoitza aurretik zuen esperientziarekin konparatzea. Erabil daitezkeen tresnen artean hauek aipatzen ditu: paper zorroa, pasadizoen bilduma, lan berezien adibideak, grabaketak, elkarrizketak, test kualitatiboak, eskolako aldizkaria, galdeketak eta abar. Ikasleek klaseko eguneroko ekintzetan ematen dituzten erantzunak ere adimen anitzen adierazgarri dira. Ebaluazioa ikaskuntzan barneratutako prozesu jarraia izan daiteke, eta ikasturtean zehar ikasleak hainbat lanetan nola jarduten duten beha daiteke. Horrela, gaitasun baten lagin asko lortuko dira, eta gauzatze bakoitzaren aldakortasuna eta dinamismoa ikusiko dira. Informazio horrekin guztiarekin ikaslearen profil zehatzagoa lortuko da. Modu horretara, ikasleak heziketaren planifikazioaren norabidea zehaztuko du, eta norabide horrek ebaluazioa. Hezitzaileak eta ikasleak Irakasteak, beste gauza batzuen artean, honako gaitasunak izatea eskatzen dio hezitzaileari: Ondo antolatutako eta osatutako ezagutzen oinarria izatea printzipio zientifikoen kontzeptuak ongi ulertzeko, eta kontzeptu horiek irakasten dituen diziplinekin dituzten erlazio esanguratsuenak jakiteko. Oinarrizko gaitasun multzo bat edukitzea eguneroko lanak umorez, eraginkortasunez eta aparteko esfortzurik gabe bete ahal izateko. Ezagutza estrategiko zabala edukitzea nola irakatsi behar duen jakin dezan eta planifikazio, interbentzio eta ebaluazio egokia berma diezazkion. Pertsona orekatua izatea afektiboki eta moldatua sozialki. Adimen anitzen garapenari buruzko ahalik eta informazio osatuena edukitzea. Irakasten duenaren alderdi praktikoa azpimarratzeko kezka izatea, hots, bizitzeko heztea. Ikasleak etengabe motibatzen jakiteko ahalmena izatea.