SlideShare a Scribd company logo
OINARRIZKO HEZKUNTZARAKO CURRICULUMAREN
                      DEKRETUAK


Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, curriculum hauen bidez, ziurtatu
nahi du curriculum horiek oinarrizko gutxieneko irakaskuntzekin bat etortzea;
horrez gain, elebitasun integratzaile bat erraztu nahi da, beharrezkotzat jotzen
dira bi hizkuntza ofizialak.

Kalitateko irakaskuntzaren alde egiten da, gaur egungo gizartean beharrezkoak
diren ezagutza, abilezia eta balioak eskuratzeko.

      Errealitatea ulertzeko eta eraldatzeko ezagutzak, kultura eta gaitasun
       kritikoa duten herritar bilakatuko dituztenak eta profesional bikainak
       izatea ahalbidetuko dituztenak.
      Mundura ireki eta beste pertsona batzuekin elkarlanean aritzeko
       gaitasunak, informazioaren eta komunikazioaren teknologiek eskaintzen
       dituzten aukerak erabiliz.
      Elkarrekin euskal gizarte demokratiko, tolerante eta solidario bat
       eraikitzeko baloreak.

Curriculumak hau lortu nahi du: bakoitzaren ahalmena eta talentua kontuan
hartuta, gara ditzakeen prestakuntza eta ezagutzak eskuratzea, bere sexua,
sinesmenak, jatorria eta baliabide ekonomikoak edozein direla ere.



XEDAPEN OROKORRAK

1.- Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzako curriculuma ezartzen
du dekretu honek, eta hura ezartzeko modua xedatzen. Hala ere, Lehen
Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gutxieneko irakaskuntzak
ezartzen dituen oinarrizko arau-esparrua bete beharko da.

2.- Pertsonek bizitza osorako eskuratuko duten hezkuntzaren etapa komuna eta
derrigorrezkoa    da    Oinarrizko   Hezkuntza,     eta   Lehen   Hezkuntza   eta
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza hartzen ditu barnean.

Aplikazio-eremua Dekretu hau Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe
guztietan aplikatuko da, Lehen Hezkuntzan.
Oinarrizko Hezkuntzaren xedeak Pertsonek bizitza osorako eskuratuko duten
hezkuntzaren etapa komuna eta derrigorrezkoa da Oinarrizko Hezkuntza, eta
hauek dira haren xedeak, giza nortasunaren garapen osoa lortzeko:

a) Ikasleak prestatzea pertsona helduen bizitzari ekiteko; bizitza oso bat
izateko, gizabanako diren aldetik; gizarteko herritar aktibo izateko; eta izadiaren
zaintzarekiko eta garapen iraunkorrarekiko konpromisoa duten pertsonak
izateko.

b) Ikasleek euskal kulturako eta kultura unibertsaleko oinarrizko elementuak
eskura ditzaten lortzea, eta maila handiagoko ikasketak egiteko nahiz lanean
hasteko prestatzea, berme osoz.

c) Ikasleekin sentsibilizazio-lana egitea eta haiek gaitzea bizitzan zehar
etengabe ikasteko gai izan daitezen.



GAITASUNAK

Oinarrizko Hezkuntzak, batik bat, goi-mailako ikasketak egiteko behar den
prestakuntza emateari eta ikasleei ikasketa horiek egiteko behar diren
ezagutzak emateari eman izan dio garrantzia.

Curriculumaren planteamenduak ikasleek eskuratu beharreko gaitasunak ditu
oinarri. behar bezala landu behar ditu hezkuntzaren gainerako alderdiak,
pertsonak gizaki moduan garatzeko beharrezkoak direnak; curriculumak indartu
egin behar du hezkuntzaren izaera hezitzailea, eta gauzak egiten jakiteko
prestatu behar ditu ikasleak.

Gaitasunak honako hauek lirateke: eskakizun konplexuei erantzuteko eta
askotariko lanak behar bezala egiteko ahalmena. Horrenbestez, gaitasunek
beren barnean hartzen dituzte trebetasun praktikoak, ezagutzak, motibazioa,
balio etikoak, jarrerak, emozioak eta gizarte-arloko nahiz portaerazko
elementuak, eta pertsonek batera erabiltzen dituzte horiek guztiak, lanak modu
eraginkorrean egiteko. Hezkuntza-gaitasun orokor horiek ezin dira zuzenean
ebaluatu; izan ere, hezkuntza-prozesu osoko plangintzaren eta haren
gauzapenaren loturazko eta bitartekaritzako lanak egiten dituzten aldagai
konstanteak dira. Horien bidez, hezkuntza-planteamendu integrala egiten da,
eta askotariko gaitasunak eskuratzeko modua dute ikasleek. Ikuspegi hori
jorratzen du ELGE antolakundeko DeSeCo programaren planteamenduak.

Europar Batasunak egindako proposamenak adierazten du hauek direla
gaitasun giltzarri edo oinarrizkoak: “pertsona guztiek izan behar dituztenak giza
errealizazioa eta garapen pertsonala lortzeko eta herritartasun aktiboa,
laneratzea eta enplegua erdiesteko”. Oinarrizkotzat jotzeko, hiru baldintza
hauek bete behar ditu: balio pertsonal edo sozial handiko emaitzak eskuratzen
lagundu behar du, testuinguru eta esparru adierazgarri ugaritan aplikatzeko
modukoa izan, eta aukera eman behar du pertsonek eskakizun konplexuak
behar bezala bete ditzaten. Gaitasunen bidezko antolakuntza eginda,
curriculumak nabarmendu egiten du garrantzi handikoa dela jakintzak egoera
eta testuinguru zehatzetan erabiltzen jakitea.

Teorian jakin eta egiten jakin behar da, jakintza eta ekintza uztartu behar dira,
eta teoria eta praktika batera landu. Gauzak behar bezala egiteko, batera eta
modu koordinatuan erabili behar dira eginkizunak betetzeko behar diren
kontzeptuzko ezagutzak edo jakintzak, jarduteko prozedurak, arauak edo
jarraibideak eta motibaziozko jarrerak edo prestasunak.

Oinarrizko gaitasunen esparruak berdinak dira leku orotan, baina gaitasun
horiek eskuratzea eta erabiltzea ezberdina da testuinguru zehatz bakoitzean.

Gerora, gaitasun horiek garatu, mantendu eta eguneratu egin behar dira, bizitza
osoko ikaskuntza baten zatitzat jota. Europako Parlamentuak 2006ko irailaren
26an “Derrigorrezko Eskolaldirako Euskal Curriculuma” eta “Euskal Herrirako
Curriculuma” izeneko proposamenak plazaratu ditu. Bertan hezkuntzak
gaitasun orokor batzuk ditu eta baita gaitasun zehatz batzuk ere.
ORDUTEGIA




Hezkuntza arloetan eta ordutegietan banatzeak horiek lantzeko denbora
mugatzea dakar, nahi eta ez duen uzten alde batera hezkuntza-etaparen izaera
orokorra.

Lehen zikloko ordutegia aldatzeko aukera izango du ikastetxeak, betiere
aurrean dugun ordutegia errespetatzen bada eta dekretuan dauden helburuak
betetzen badira.

(*) Hizkuntzari begira, hezkuntza bati komunak egiten zaizkien edukiak batera
irakats daitezke.



ARTE HEZKUNTZA

Musika, arte plastikoak eta ikusizko arteak sartzen dira bertan. Arte-hezkuntza
lantzerakoan, kontuan izan behar dugu arte-adierazpenak beti ditugula
ingurunean eta gure bizitzetan. Mota guztietako erreferentzia estetikoek
iragazten dute gure gizartea, eta erreferentzia horiek daude gizarteratze-
prozesuetan, nortasuna eraikitzeko prozesuetan, bai eta bizi garen munduari
buruz ditugun ideiak egiteko prozesuetan ere
Arte Hezkuntza irakasgaiak alderdi hauek guztiak garatzeko aukera ematen du:
sormena,      irudimena,   autonomia,   pertzepzio-   eta   mugimendugarapena,
sentikortasun estetikoaren garapena, norberaren adierazpenaren garapena,
pentsamendu kualitatiboarena, emoziozko adimenarena, komunikatzeko eta
gizarteratzeko ahalmenarena... Ahalmen horiek guztiek iragazi behar dituzte
ikusizko produktuekin eta musika-produktuekin izaten ditugun topaketa guztiak.
Bertan Lehen Hezkuntzan garatu beharreko arte gaitasunak agerri dira.
Gainera etapa bakoitzean landuko diren edukiak ageri dira eta ebaluazio
irizpideak.



GORPUTZ HEZKUNTZA

Lehen hezkuntzako helburuak garapenean laguntzea da hurrengo faktore
hauekin: mugimenarekin lotutako ahalmen kognitiboen, fisikoen, emozionalen
eta harreman-ahalmenen garapena; mugimenaren gizarte- eta kultura-ereduen
barneratzea; eta balio-hezkuntza eta osasunerako hezkuntza.

Arestian aipatuta helburuei lotuta lau eduki multzoetan banatzen da;

           1. Norberaren ezagutza eta kontrola.

           2. Gorputz adierazpena eta komunikazioa.

           3. Jarduera fisikoa eta osasuna.

           4. Mugimen-kultura: aisialdi eta denbora librerako hezkuntza.




Gorputz-hezkuntzaren ezagutzak antolatzea helburu duten hainbateduki
multzotan (aukeratuak izan direnak), kontzeptuak, prozedurak        eta jarrerak
modu integratuan aurkeztu.

Gorputz-hezkuntzaren eremuak, funtsean, zientzia-, teknologia- eta osasun-
kulturaren gaitasuna garatzen laguntzen du; horretarako, leku jakin batean,
norberaren gorputza (mugimenduan edo egonean dagoena) behar bezala
hauteman behar da, eta, horrez gainera, elkarrekintzan jardun behar du, dituen
mugimen-aukerak hobetuz.
Gorputz-hezkuntzaren helburuetan gaitasun jakin batzuk lortzean datza, bertan,
8 helburu daude, bakoitza helburu desberdinekin eta gorputz-hezkuntza lehen
hezkuntzan bukatzean ikasle guztiek helburu hauek lortu beharko dituzte.

Bestalde, eduki desberdinak azaltzen dira, hauek 3 ziklo desberdinetan
banatuta eta ziklo bakoitzaren barruan sailkatuta daude blokeka, bloke horien
atzetik ziklo bakoitzean ebaluatzeko irizpideak agertzen dira, ziklo bakoitzean
irizpide desberdinak kontuan hartzen direlako.

Arestian aipatu ditudan helburuez banatuta daude blokeak, hau da:

1.multzoa: Norberaren ezagutza eta kontrola.

2.multzoa: Gorputz adierazpena eta komunikazioa.

3.multzoa: Jarduera fisikoa eta osasuna

4.multzoa: Mugimen-kulturala: aisialdi eta denbora librerako hezkuntza.

HIRITARTASUNA

UNESCOren “XXI. menderako ikastea” programak, etorkizuneko hezkuntzaren
lau oinarri finkatzen ditu: ezagutzen ikastea, egiten ikastea, elkarrekin bizitzen
ikastea, izaten ikastea. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta
Ikerketa Sailak, gaitasunak kontuan hartuta, curriculum bat proposatzen du eta
helburuen eta ebaluazio-irizpideen xedea adierazgarria da: irakatsi behar denari
baino areago, ikasi behar denari ematen dio garrantzi handiagoa.

Beste alde batetik, Nazio Batuen Erakundeak Giza Eskubideen hezkuntza
baterako oinarrizko eremua proposatzen du, eta curriculum honek erreferente
gisa hartzen du hori. Giza eskubideei buruzko hezkuntzaren helburua honako
hau ulertaraztea da: Giza Eskubideak komunitate guztietan eta gizartean oro
har bete daitezen lortzea pertsona guztien erantzukizuna da. Ildo horretan, epe
luzera, giza eskubideen urratzeak eta indarkeriazko gatazkak eragozten eta
berdintasuna     eta    garapen     iraunkorra     sustatzen    laguntzen     du.
“Herritartasunerako Hezkuntzaren” eskakizun batzuk: ekonomia- eta kultura-
globalizazioa, ezagutzaren kudeaketa, etengabeko teknologia-aurrerapenak,
etab. Horiek guztiek gizarte-sistema kapitalistaren garapenaren beste etapa bat
osatzen dute; etapa horri “modernitate erreflexibo” deitu zaio. Herritartasuna
gauzatzeko, hau da, herritar gisa jarduteko, gutxienez, hiru alderdi osagarritan
bizikidetza erraztuko duten balioetara eta jokaeretara jo behar da. Alde batetik,
hurbilketa teoriko bat behar da. Bestetik, balioek, beren balio-izaera
mantenduko badute, jokaera baldintzatu behar dute. Azkenik, zera da: herritar-
jokaera gehienak familia-ingurunean eta ingurune sozialean gertatzen dira, eta
horiek hezkuntza-jardueraren testuingurua zehazten dute.

Ikastetxea eta ikastaldea antolatzeko, balio demokratikoak eta Giza Eskubideak
hartuko dira kontuan. Honako hauek dira gizabidezko jokaera horietako batzuk:
elkarrizketan eta arrazoizko eztabaidan jardutea, ikaskideekiko begirunea
izatea, erabakiak hartzen parte hartzea, adostutako jokaera-kodeak betetzea,
etab. Irakasgai bat baino gehiago da; hain zuzen ere, ikastetxeko bizikidetzaren
ardatza da. Ikasleei hitz egiteko aukera emateaz gainera, familiei eta
hezkuntza-komunitateko gainerako estamentuei ere eman beharko zaie aukera
hori. Ekintza horien bidez, honako hauek sustatzen dira: ideiak adieraztea,
entzutea, erabakiak hartzea, ingurunearekin harremanak izatea eta ikastetxeen
artean lankidetzan aritzea.

Giza Eskubide horiek curriculumean sartzeko, informazio-gizartearen iturrietatik
gazteen eguneroko bizitzan etengabe agertzen diren egungo eta premiazko
alderdiak landu behar dira ikasleekin. Era berean, debateetan, ikerketa txikietan
eta banakako zein taldekako gogoetetan kontuan hartu beharreko irizpideak
izango dira.

Pribatutasunaren egungo egoerak ere kontuan hartuko dira; bereziki, teknologia
elektronikoaren eta digitalaren garapenaren ondorioz sortutako egoerak.
Herritartasun kontzeptuak bere barnean hartu behar ditu gainerakoen
pribatutasuna eta horri atxikitako datuen trataera errespetatzea.

Edukiak hiru eduki multzotan banatzen dira. Horietan, kontzeptuak, prozedurak
eta jarrerak ikuspegi integratu batetik jorratuko dira. 1. eduki multzoak,
“Gizabanakoak eta pertsona arteko harremanak eta harreman sozialak”
izenekoak izango lirateke, 2. eduki multzoak, “Komunitatean bizitzea” izenekoak
eta bukatzeko, 3. eduki multzoak, “Gizartean bizitzea” izenekoak. Tutoretza- eta
bilera-espazioak ere nahitaezkoak dira eskolan sortzen diren gai interesgarriak
eta arazo moralak jorratzeko. Hala, lankidetzak hartzen dituen metodologiak
nabarmentzen dira.
EUSKARA ETA LITERATURA, GAZTELANIA ETA LITERATURA,
ATZERRIKO HIZKUNTZA


Helburua pertsona era integralean eta harmoniatsuan garatzea da,alderdi
intelektualean,afektiboan eta sozialean. Horretarako, ezinbestekoa da hizkuntza
eta literatura ikastea; hau da, jarduera sozial eta indibidual bakoitzean
hizkuntza erabiltzeko ahalmena lantzea, eta literatura-testu adierazkorrak
zentzuz irakurtzeko trebetasunak eskuratzea.

Giza garapenaren funtsezko egilea da hizkuntza, bere funtzio bietan:

Indibiduala, pertsona bakoitzari posible egiten diolako pentsatzea, jakintza
egokitzea, jarduteko modua arautzea eta adierazpenak egitea. Soziala,
gizarteak zabaldu eta mantentzen duelako, eta, gainera, giza taldeak eratzeko
eta garatzeko orduan hizkuntza delako ardatz eta euskarri. Hizkuntzari esker
sortu, sendotu eta zabaltzen da kultura. Pertsonen bizitza afektibo eta
kognitiboarekin lotura estua daukanez, hizkuntzak arautzen ditu sentimenduak,
eta haren bitartez ikasi egiten da. Bertan Lehen Hezkuntzan garatu beharreko
hizkuntza gaitasunak agerri dira.     Gainera etapa bakoitzean landuko diren
edukiak ageri dira eta ebaluazio irizpideak.



INGURUNEAREN EZAGUERA

“Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunea” jakintza-arloaren izaera orokorrak are
laguntza handiagoa ematen dio oinarrizko gaitasunak garatzeari.

Gizarterako eta herritartasunerako gaitasunari dagokionez, nork bere burua
gauzatzearekin lotutako alderdi bi dagozkio jakintza-arlo horri.

Batetik, hurbileko harremanei dagokiena (familia, lagunak, kideak eta abar);
horrek besteekiko emozioak eta sentimenduak ezagutzea dakar. Jakintzaarlo
horren helburuen artean, honako hauek ditugu: elkarrizketarako eta gatazkak
konpontzeko jokabideak sortzea, asertibotasuna lantzea, taldearen ongizatea
eta komunikazio egokia bideratzeko gizarte-arauak ezagutzea eta erabiltzea;
horiek bizitzarako trebetasunak garatzea baitakarte.
Arlo honek honako ekarpen hau egiten dio giza eta arte-kulturarako gaitasunari.
Horrez gainera, aitortzen da gure historia gizonek eta emakumeek batera
lortutako aberastasunaren eta hainbat herri eta kulturak mendeetan zehar
egindako ekarpenen emaitza dela.

Alor honek, baita ere, norberaren autonomiarekin eta ekimenarekin zuzenean
lotutako   edukiak   hartzen      ditu   barnean.   Azkenik,   alorrak   elementu
matematikoekin lan egiteko aukera ematen du zenbait testuinguru zehatzetan.

Gai honetan, helburu batzuk ere kokatzen dira, 12 hain zuzen. Bertan, helburu
desberdinak azaltzen dira, denak ikasle bakoitzaren gaitasunak lantzeko.

Edukiei begira, 3 ziklo desberdinetan bananduta daude. Ziklo bakoitzean bloke
desberdinak agertzen dira:

1.multzoa: Ingurunea eta hura iraunaraztea.

2.multzoa: Izaki bizidunen aniztasuna.

3.multzoa: Osasuna eta garapen pertsonala.

4.multzoa: Pertsonak, kulturak eta gizarte-antolakuntza.

5.multzoa: Aldaketak denboran zehar.

6.multzoa: Materia eta energia.

7.multzoa: Objetuak, makinak eta teknologiak.

Ondoren, ebaluatzeko irizpideak azaltzen dira, eta hauetan azaltzen denez
irizpide deberdinak kontuan hartzen dira.




MATEMATIKA

Matematika da kopuruak, espazioa eta formak, aldaketak eta harremanak, baita
ziurgabetasuna ere, deskribatzea eta aztertzea xede duen zientzia.

Matematika, bai historiari bai gizarteari dagokienez, gure kulturaren parte da,
eta gizabanakoek gai izan behar dute hura aintzat hartzeko eta ulertzeko.
Matematika-eremua ez da geometria-formak eta kopuruak erabiltzea dakarten
ideia eta jokabideetara bakarrik mugatzen, baizik eta, batik bat, galderak
sorrarazteko, ereduak lortzeko, eta harremanak eta egiturak identifikatzeko gai
den eremu gisa eratu nahi da.

Matematika unibertsala da: lortzen diren emaitzak nazioarte osoak onartzen
ditu; hala ere, ez du esan nahi metodoak beti berak izan direnik.

Matematika erabilgarria da. Begiratzen dugun tokira begiratzen dugula, han
dugu matematika. Zientzian,teknologian, komunikazioan, ekonomian eta beste
arlo askotan erabiltzen da. Eguneroko bizitzako arazoak hautemateko,
interpretatzeko eta horiei irtenbidea emateko balio baitigu.

Matematika ereduen eta harremanen zientzia da. Eredu horiek ulertzea eta
baliatzea da, neurri handi batean, matematikan trebe edo gai izatea. Ideia
matematikoak eta eguneroko esperientziak zein benetako munduko egoerak
lotzen badira, ohartuko gara ideia horiek benetan erabilgarriak eta boteretsuak
direla.

Matematika     eta    problemak.      Problemak ebaztea         oso     garrantzitsua   da
matematikan aurrera egiteko, ulertzeko zein ikasteko. Problemak ebazteko
gaitasuna ikasleek bizitza osoan izan behar duten oinarrizko trebetasunetako
bat da, eta askotan erabili beharko dute ikasketak bukatu eta gero ere.

Matematika eta informazio- eta komunikazio-teknologiak. Teknologia berriak
erabiltzeak garapen kognitiboa bultzatzen du. Azken finean, irakasteko tresna
erabilgarria da matematika.

Horrezaz     gainera,    pentsamendu        arrazionala      sortzeko    funtsezkoa     da
matematika.    Estrategia orokorrek — ikasteko moduari buruzkoak — bizitza
osoan     ikasten    jarraitzeko    ahalmena       izatea   bermatzen     dute,   jarduera
profesionala aldatu behar denean edo ezaguera berriak barneratu behar
direnean.

Matematikaren zeregina hezitzailea ere bada. ikasleen garapen intelektuala
bultzatzen duelako, eta, besteak beste, honako gaitasun hauek sustatzen
dituelako:    abstrakzioa,         orokortasuna,     gogoeta     egitearekin      lotutako
pentsamendu eta arrazoibide logikoa.
Matematika Lehen Hezkuntzara egokitzeko, komeni da zenbait ezaugarri
interesgarri adieraztea:

l Intuizioa garrantzitsuagoa da abstrakzioa eta formalizazioa baino; estrategia
pertsonalak erabiltzea nagusitzen da.

l Ikasleen esperientziak erabiltzea.

l Manipula daitezkeen materialak eta neurtzeko tresnak erabiltzea.

l Kalkulagailua eta ordenagailua arrazoiz erabiltzea.

l Talde-lanari garrantzia ematea, eta ikaskuntzarako oinarri hartzea.

l Lehen mailan hastea eduki guztiak garatzen, eta Problemak Ebazteari eta,
zentzumenak garatu ahala, geometria-edukiei garrantzi berezia ematea.

l Hizkuntza argia eta egokia erabiltzeko joera eta beharra bultzatzea, ideiak,
arrazoibideak, argudioak eta abar komunikatzeko.

Ezaugarri horiek kontuan hartuta, modu jakin batean multzokatu dira
aukeratutako edukiak, eta eduki multzoak direlakoak sortu ditugu. Ziklo
guztietan erantsi dugu eduki multzo komuna. Gainerako edukiak ere zikloaren
arabera banatu dira, sei eduki multzotan.

Helburua ez da konpartimentu itxiak sortzea: eduki multzo guztietan erabili
behar dira zenbakizko teknikak eta teknika geometrikoak; guztietan izan daiteke
erabilgarria taularen bat osatzea, grafikoren bat sortzea edo ziurgabetasun
egoeraren bat sorraraztea. Eta, benetako ereduak eginez, errazagoa da
kontzeptuak ulertzea.

More Related Content

What's hot

3. dekretuaren galderak
3. dekretuaren galderak3. dekretuaren galderak
3. dekretuaren galderakEquipoa754
 
Curriculumaren dekretua
Curriculumaren dekretuaCurriculumaren dekretua
Curriculumaren dekretuagazgarane
 
Curriculumaren inguruko galderak
Curriculumaren inguruko galderakCurriculumaren inguruko galderak
Curriculumaren inguruko galderakIrune Artola Mateos
 
Hezkuntza, altxor ezkutua
Hezkuntza, altxor ezkutuaHezkuntza, altxor ezkutua
Hezkuntza, altxor ezkutua
ainaraa28
 
Oinarrizko Gaitasunak Open Office Odf Aurkezpena
Oinarrizko Gaitasunak Open Office Odf AurkezpenaOinarrizko Gaitasunak Open Office Odf Aurkezpena
Oinarrizko Gaitasunak Open Office Odf Aurkezpena
gorka azk
 
Oinarrizko Gaitasunen Ppt
Oinarrizko Gaitasunen  PptOinarrizko Gaitasunen  Ppt
Oinarrizko Gaitasunen Pptgorka azk
 
16 galderak dekretun galderak
16 galderak dekretun galderak16 galderak dekretun galderak
16 galderak dekretun galderakXingola
 
Hezkuntza: Altxor Ezkutuaren aurkezpena
Hezkuntza: Altxor Ezkutuaren aurkezpenaHezkuntza: Altxor Ezkutuaren aurkezpena
Hezkuntza: Altxor Ezkutuaren aurkezpena
Laiene Molina
 
Oinarrizko Gaitasunak
Oinarrizko GaitasunakOinarrizko Gaitasunak
Oinarrizko Gaitasunak
musikaz
 
Curriculumaren sintesia
Curriculumaren sintesia Curriculumaren sintesia
Curriculumaren sintesia bashirlazahar
 
Decreto primaria heziberri eusk
Decreto primaria heziberri euskDecreto primaria heziberri eusk
Decreto primaria heziberri eusk
i martinez
 
Dekretuaren inguruko galderak!!!
Dekretuaren inguruko galderak!!!Dekretuaren inguruko galderak!!!
Dekretuaren inguruko galderak!!!hirukiak
 

What's hot (15)

3. dekretuaren galderak
3. dekretuaren galderak3. dekretuaren galderak
3. dekretuaren galderak
 
Curriculumaren dekretua
Curriculumaren dekretuaCurriculumaren dekretua
Curriculumaren dekretua
 
Dekretuaren galderak
Dekretuaren galderakDekretuaren galderak
Dekretuaren galderak
 
Curriculumaren inguruko galderak
Curriculumaren inguruko galderakCurriculumaren inguruko galderak
Curriculumaren inguruko galderak
 
Hezkuntza, altxor ezkutua
Hezkuntza, altxor ezkutuaHezkuntza, altxor ezkutua
Hezkuntza, altxor ezkutua
 
Oinarrizko Gaitasunak Open Office Odf Aurkezpena
Oinarrizko Gaitasunak Open Office Odf AurkezpenaOinarrizko Gaitasunak Open Office Odf Aurkezpena
Oinarrizko Gaitasunak Open Office Odf Aurkezpena
 
Oinarrizko Gaitasunen Ppt
Oinarrizko Gaitasunen  PptOinarrizko Gaitasunen  Ppt
Oinarrizko Gaitasunen Ppt
 
16 galderak dekretun galderak
16 galderak dekretun galderak16 galderak dekretun galderak
16 galderak dekretun galderak
 
Hezkuntza: Altxor Ezkutuaren aurkezpena
Hezkuntza: Altxor Ezkutuaren aurkezpenaHezkuntza: Altxor Ezkutuaren aurkezpena
Hezkuntza: Altxor Ezkutuaren aurkezpena
 
Oinarrizko Gaitasunak
Oinarrizko GaitasunakOinarrizko Gaitasunak
Oinarrizko Gaitasunak
 
Curriculumaren sintesia
Curriculumaren sintesia Curriculumaren sintesia
Curriculumaren sintesia
 
Decreto primaria heziberri eusk
Decreto primaria heziberri euskDecreto primaria heziberri eusk
Decreto primaria heziberri eusk
 
Gaitasunak[1]
Gaitasunak[1]Gaitasunak[1]
Gaitasunak[1]
 
Dekretuaren inguruko galderak!!!
Dekretuaren inguruko galderak!!!Dekretuaren inguruko galderak!!!
Dekretuaren inguruko galderak!!!
 
Dekretuaren sintesia
Dekretuaren sintesiaDekretuaren sintesia
Dekretuaren sintesia
 

Similar to Oinarrizko hezkuntzarako curriculumaren dekretuak

Currriculuma galderak
Currriculuma galderakCurrriculuma galderak
Currriculuma galderakikusi-makusi
 
Hezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutuaHezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutua
andertms
 
4. konpetentziak
4. konpetentziak4. konpetentziak
4. konpetentziakEquipoa754
 
4. konpetentziak
4. konpetentziak4. konpetentziak
4. konpetentziakEquipoa754
 
Eskuhartzea Silvia Ganuza
Eskuhartzea Silvia GanuzaEskuhartzea Silvia Ganuza
Eskuhartzea Silvia Ganuza
Ganuzasil
 
Didaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena iDidaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena i
trutxete
 
Didaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena iDidaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena i
Gorka Roman
 
Didaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena iDidaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena i
trutxete
 
Eskola Inklusiboaren esparruan Aniztasunari erantzuteko Plan Estrategikoa
Eskola Inklusiboaren esparruan Aniztasunari erantzuteko Plan EstrategikoaEskola Inklusiboaren esparruan Aniztasunari erantzuteko Plan Estrategikoa
Eskola Inklusiboaren esparruan Aniztasunari erantzuteko Plan Estrategikoa
maitebenavides
 
Didaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena iDidaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena i
trutxete
 
Komunikazio gaitasunaren garapena_1
Komunikazio gaitasunaren garapena_1Komunikazio gaitasunaren garapena_1
Komunikazio gaitasunaren garapena_1
Asier Romero Andonegi
 
Curriculumaren inguruko galderak power point
Curriculumaren inguruko galderak power pointCurriculumaren inguruko galderak power point
Curriculumaren inguruko galderak power point92939394
 
Xxi
XxiXxi

Similar to Oinarrizko hezkuntzarako curriculumaren dekretuak (19)

Currriculuma galderak
Currriculuma galderakCurrriculuma galderak
Currriculuma galderak
 
Dekretuaren sintesia
Dekretuaren sintesiaDekretuaren sintesia
Dekretuaren sintesia
 
Hezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutuaHezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutua
 
4. konpetentziak
4. konpetentziak4. konpetentziak
4. konpetentziak
 
4. konpetentziak
4. konpetentziak4. konpetentziak
4. konpetentziak
 
Eskuhartzea Silvia Ganuza
Eskuhartzea Silvia GanuzaEskuhartzea Silvia Ganuza
Eskuhartzea Silvia Ganuza
 
Didaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena iDidaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena i
 
Galderak zuzenduta
Galderak zuzendutaGalderak zuzenduta
Galderak zuzenduta
 
Didaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena iDidaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena i
 
Didaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena iDidaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena i
 
Eskola Inklusiboaren esparruan Aniztasunari erantzuteko Plan Estrategikoa
Eskola Inklusiboaren esparruan Aniztasunari erantzuteko Plan EstrategikoaEskola Inklusiboaren esparruan Aniztasunari erantzuteko Plan Estrategikoa
Eskola Inklusiboaren esparruan Aniztasunari erantzuteko Plan Estrategikoa
 
Didaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena iDidaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena i
 
Laburpen guztiak
Laburpen guztiakLaburpen guztiak
Laburpen guztiak
 
Laburpen guztiak
Laburpen guztiakLaburpen guztiak
Laburpen guztiak
 
Komunikazio gaitasunaren garapena_1
Komunikazio gaitasunaren garapena_1Komunikazio gaitasunaren garapena_1
Komunikazio gaitasunaren garapena_1
 
Galderak
Galderak Galderak
Galderak
 
Curriculumaren inguruko galderak power point
Curriculumaren inguruko galderak power pointCurriculumaren inguruko galderak power point
Curriculumaren inguruko galderak power point
 
Xxi
XxiXxi
Xxi
 
Marko legala zuzenketa
Marko legala zuzenketaMarko legala zuzenketa
Marko legala zuzenketa
 

More from Xingola

Rolak eta Estereotipoak
Rolak eta EstereotipoakRolak eta Estereotipoak
Rolak eta EstereotipoakXingola
 
Lan modularra
Lan modularraLan modularra
Lan modularraXingola
 
Unitate didaktikoa
Unitate didaktikoaUnitate didaktikoa
Unitate didaktikoaXingola
 
Aurreiritzik
AurreiritzikAurreiritzik
AurreiritzikXingola
 
Jarduerak
JarduerakJarduerak
JarduerakXingola
 
Unitate didaktikoa
Unitate didaktikoaUnitate didaktikoa
Unitate didaktikoaXingola
 
Sintesie bideona
Sintesie bideonaSintesie bideona
Sintesie bideonaXingola
 
Artikulun sintesie juntauta
Artikulun sintesie juntautaArtikulun sintesie juntauta
Artikulun sintesie juntautaXingola
 
Artikulun sintesie juntauta
Artikulun sintesie juntautaArtikulun sintesie juntauta
Artikulun sintesie juntautaXingola
 
Konpetentziak
KonpetentziakKonpetentziak
KonpetentziakXingola
 
Amaraberri egunkaria
Amaraberri egunkariaAmaraberri egunkaria
Amaraberri egunkariaXingola
 
Investigación e innovación en el proyecto investigando nuestro mundo
Investigación e innovación en el proyecto investigando nuestro mundoInvestigación e innovación en el proyecto investigando nuestro mundo
Investigación e innovación en el proyecto investigando nuestro mundoXingola
 
Berrikuntza
BerrikuntzaBerrikuntza
BerrikuntzaXingola
 
Curriculuma
CurriculumaCurriculuma
CurriculumaXingola
 
Curriculuma(cmap)
Curriculuma(cmap)Curriculuma(cmap)
Curriculuma(cmap)Xingola
 
5 galderak
5 galderak5 galderak
5 galderakXingola
 
Lh alderaketa
Lh alderaketaLh alderaketa
Lh alderaketaXingola
 
Lh alderaketa
Lh alderaketaLh alderaketa
Lh alderaketaXingola
 

More from Xingola (18)

Rolak eta Estereotipoak
Rolak eta EstereotipoakRolak eta Estereotipoak
Rolak eta Estereotipoak
 
Lan modularra
Lan modularraLan modularra
Lan modularra
 
Unitate didaktikoa
Unitate didaktikoaUnitate didaktikoa
Unitate didaktikoa
 
Aurreiritzik
AurreiritzikAurreiritzik
Aurreiritzik
 
Jarduerak
JarduerakJarduerak
Jarduerak
 
Unitate didaktikoa
Unitate didaktikoaUnitate didaktikoa
Unitate didaktikoa
 
Sintesie bideona
Sintesie bideonaSintesie bideona
Sintesie bideona
 
Artikulun sintesie juntauta
Artikulun sintesie juntautaArtikulun sintesie juntauta
Artikulun sintesie juntauta
 
Artikulun sintesie juntauta
Artikulun sintesie juntautaArtikulun sintesie juntauta
Artikulun sintesie juntauta
 
Konpetentziak
KonpetentziakKonpetentziak
Konpetentziak
 
Amaraberri egunkaria
Amaraberri egunkariaAmaraberri egunkaria
Amaraberri egunkaria
 
Investigación e innovación en el proyecto investigando nuestro mundo
Investigación e innovación en el proyecto investigando nuestro mundoInvestigación e innovación en el proyecto investigando nuestro mundo
Investigación e innovación en el proyecto investigando nuestro mundo
 
Berrikuntza
BerrikuntzaBerrikuntza
Berrikuntza
 
Curriculuma
CurriculumaCurriculuma
Curriculuma
 
Curriculuma(cmap)
Curriculuma(cmap)Curriculuma(cmap)
Curriculuma(cmap)
 
5 galderak
5 galderak5 galderak
5 galderak
 
Lh alderaketa
Lh alderaketaLh alderaketa
Lh alderaketa
 
Lh alderaketa
Lh alderaketaLh alderaketa
Lh alderaketa
 

Oinarrizko hezkuntzarako curriculumaren dekretuak

  • 1. OINARRIZKO HEZKUNTZARAKO CURRICULUMAREN DEKRETUAK Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, curriculum hauen bidez, ziurtatu nahi du curriculum horiek oinarrizko gutxieneko irakaskuntzekin bat etortzea; horrez gain, elebitasun integratzaile bat erraztu nahi da, beharrezkotzat jotzen dira bi hizkuntza ofizialak. Kalitateko irakaskuntzaren alde egiten da, gaur egungo gizartean beharrezkoak diren ezagutza, abilezia eta balioak eskuratzeko.  Errealitatea ulertzeko eta eraldatzeko ezagutzak, kultura eta gaitasun kritikoa duten herritar bilakatuko dituztenak eta profesional bikainak izatea ahalbidetuko dituztenak.  Mundura ireki eta beste pertsona batzuekin elkarlanean aritzeko gaitasunak, informazioaren eta komunikazioaren teknologiek eskaintzen dituzten aukerak erabiliz.  Elkarrekin euskal gizarte demokratiko, tolerante eta solidario bat eraikitzeko baloreak. Curriculumak hau lortu nahi du: bakoitzaren ahalmena eta talentua kontuan hartuta, gara ditzakeen prestakuntza eta ezagutzak eskuratzea, bere sexua, sinesmenak, jatorria eta baliabide ekonomikoak edozein direla ere. XEDAPEN OROKORRAK 1.- Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzako curriculuma ezartzen du dekretu honek, eta hura ezartzeko modua xedatzen. Hala ere, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gutxieneko irakaskuntzak ezartzen dituen oinarrizko arau-esparrua bete beharko da. 2.- Pertsonek bizitza osorako eskuratuko duten hezkuntzaren etapa komuna eta derrigorrezkoa da Oinarrizko Hezkuntza, eta Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza hartzen ditu barnean. Aplikazio-eremua Dekretu hau Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztietan aplikatuko da, Lehen Hezkuntzan.
  • 2. Oinarrizko Hezkuntzaren xedeak Pertsonek bizitza osorako eskuratuko duten hezkuntzaren etapa komuna eta derrigorrezkoa da Oinarrizko Hezkuntza, eta hauek dira haren xedeak, giza nortasunaren garapen osoa lortzeko: a) Ikasleak prestatzea pertsona helduen bizitzari ekiteko; bizitza oso bat izateko, gizabanako diren aldetik; gizarteko herritar aktibo izateko; eta izadiaren zaintzarekiko eta garapen iraunkorrarekiko konpromisoa duten pertsonak izateko. b) Ikasleek euskal kulturako eta kultura unibertsaleko oinarrizko elementuak eskura ditzaten lortzea, eta maila handiagoko ikasketak egiteko nahiz lanean hasteko prestatzea, berme osoz. c) Ikasleekin sentsibilizazio-lana egitea eta haiek gaitzea bizitzan zehar etengabe ikasteko gai izan daitezen. GAITASUNAK Oinarrizko Hezkuntzak, batik bat, goi-mailako ikasketak egiteko behar den prestakuntza emateari eta ikasleei ikasketa horiek egiteko behar diren ezagutzak emateari eman izan dio garrantzia. Curriculumaren planteamenduak ikasleek eskuratu beharreko gaitasunak ditu oinarri. behar bezala landu behar ditu hezkuntzaren gainerako alderdiak, pertsonak gizaki moduan garatzeko beharrezkoak direnak; curriculumak indartu egin behar du hezkuntzaren izaera hezitzailea, eta gauzak egiten jakiteko prestatu behar ditu ikasleak. Gaitasunak honako hauek lirateke: eskakizun konplexuei erantzuteko eta askotariko lanak behar bezala egiteko ahalmena. Horrenbestez, gaitasunek beren barnean hartzen dituzte trebetasun praktikoak, ezagutzak, motibazioa, balio etikoak, jarrerak, emozioak eta gizarte-arloko nahiz portaerazko elementuak, eta pertsonek batera erabiltzen dituzte horiek guztiak, lanak modu eraginkorrean egiteko. Hezkuntza-gaitasun orokor horiek ezin dira zuzenean ebaluatu; izan ere, hezkuntza-prozesu osoko plangintzaren eta haren gauzapenaren loturazko eta bitartekaritzako lanak egiten dituzten aldagai konstanteak dira. Horien bidez, hezkuntza-planteamendu integrala egiten da,
  • 3. eta askotariko gaitasunak eskuratzeko modua dute ikasleek. Ikuspegi hori jorratzen du ELGE antolakundeko DeSeCo programaren planteamenduak. Europar Batasunak egindako proposamenak adierazten du hauek direla gaitasun giltzarri edo oinarrizkoak: “pertsona guztiek izan behar dituztenak giza errealizazioa eta garapen pertsonala lortzeko eta herritartasun aktiboa, laneratzea eta enplegua erdiesteko”. Oinarrizkotzat jotzeko, hiru baldintza hauek bete behar ditu: balio pertsonal edo sozial handiko emaitzak eskuratzen lagundu behar du, testuinguru eta esparru adierazgarri ugaritan aplikatzeko modukoa izan, eta aukera eman behar du pertsonek eskakizun konplexuak behar bezala bete ditzaten. Gaitasunen bidezko antolakuntza eginda, curriculumak nabarmendu egiten du garrantzi handikoa dela jakintzak egoera eta testuinguru zehatzetan erabiltzen jakitea. Teorian jakin eta egiten jakin behar da, jakintza eta ekintza uztartu behar dira, eta teoria eta praktika batera landu. Gauzak behar bezala egiteko, batera eta modu koordinatuan erabili behar dira eginkizunak betetzeko behar diren kontzeptuzko ezagutzak edo jakintzak, jarduteko prozedurak, arauak edo jarraibideak eta motibaziozko jarrerak edo prestasunak. Oinarrizko gaitasunen esparruak berdinak dira leku orotan, baina gaitasun horiek eskuratzea eta erabiltzea ezberdina da testuinguru zehatz bakoitzean. Gerora, gaitasun horiek garatu, mantendu eta eguneratu egin behar dira, bizitza osoko ikaskuntza baten zatitzat jota. Europako Parlamentuak 2006ko irailaren 26an “Derrigorrezko Eskolaldirako Euskal Curriculuma” eta “Euskal Herrirako Curriculuma” izeneko proposamenak plazaratu ditu. Bertan hezkuntzak gaitasun orokor batzuk ditu eta baita gaitasun zehatz batzuk ere.
  • 4. ORDUTEGIA Hezkuntza arloetan eta ordutegietan banatzeak horiek lantzeko denbora mugatzea dakar, nahi eta ez duen uzten alde batera hezkuntza-etaparen izaera orokorra. Lehen zikloko ordutegia aldatzeko aukera izango du ikastetxeak, betiere aurrean dugun ordutegia errespetatzen bada eta dekretuan dauden helburuak betetzen badira. (*) Hizkuntzari begira, hezkuntza bati komunak egiten zaizkien edukiak batera irakats daitezke. ARTE HEZKUNTZA Musika, arte plastikoak eta ikusizko arteak sartzen dira bertan. Arte-hezkuntza lantzerakoan, kontuan izan behar dugu arte-adierazpenak beti ditugula ingurunean eta gure bizitzetan. Mota guztietako erreferentzia estetikoek iragazten dute gure gizartea, eta erreferentzia horiek daude gizarteratze- prozesuetan, nortasuna eraikitzeko prozesuetan, bai eta bizi garen munduari buruz ditugun ideiak egiteko prozesuetan ere
  • 5. Arte Hezkuntza irakasgaiak alderdi hauek guztiak garatzeko aukera ematen du: sormena, irudimena, autonomia, pertzepzio- eta mugimendugarapena, sentikortasun estetikoaren garapena, norberaren adierazpenaren garapena, pentsamendu kualitatiboarena, emoziozko adimenarena, komunikatzeko eta gizarteratzeko ahalmenarena... Ahalmen horiek guztiek iragazi behar dituzte ikusizko produktuekin eta musika-produktuekin izaten ditugun topaketa guztiak. Bertan Lehen Hezkuntzan garatu beharreko arte gaitasunak agerri dira. Gainera etapa bakoitzean landuko diren edukiak ageri dira eta ebaluazio irizpideak. GORPUTZ HEZKUNTZA Lehen hezkuntzako helburuak garapenean laguntzea da hurrengo faktore hauekin: mugimenarekin lotutako ahalmen kognitiboen, fisikoen, emozionalen eta harreman-ahalmenen garapena; mugimenaren gizarte- eta kultura-ereduen barneratzea; eta balio-hezkuntza eta osasunerako hezkuntza. Arestian aipatuta helburuei lotuta lau eduki multzoetan banatzen da; 1. Norberaren ezagutza eta kontrola. 2. Gorputz adierazpena eta komunikazioa. 3. Jarduera fisikoa eta osasuna. 4. Mugimen-kultura: aisialdi eta denbora librerako hezkuntza. Gorputz-hezkuntzaren ezagutzak antolatzea helburu duten hainbateduki multzotan (aukeratuak izan direnak), kontzeptuak, prozedurak eta jarrerak modu integratuan aurkeztu. Gorputz-hezkuntzaren eremuak, funtsean, zientzia-, teknologia- eta osasun- kulturaren gaitasuna garatzen laguntzen du; horretarako, leku jakin batean, norberaren gorputza (mugimenduan edo egonean dagoena) behar bezala hauteman behar da, eta, horrez gainera, elkarrekintzan jardun behar du, dituen mugimen-aukerak hobetuz.
  • 6. Gorputz-hezkuntzaren helburuetan gaitasun jakin batzuk lortzean datza, bertan, 8 helburu daude, bakoitza helburu desberdinekin eta gorputz-hezkuntza lehen hezkuntzan bukatzean ikasle guztiek helburu hauek lortu beharko dituzte. Bestalde, eduki desberdinak azaltzen dira, hauek 3 ziklo desberdinetan banatuta eta ziklo bakoitzaren barruan sailkatuta daude blokeka, bloke horien atzetik ziklo bakoitzean ebaluatzeko irizpideak agertzen dira, ziklo bakoitzean irizpide desberdinak kontuan hartzen direlako. Arestian aipatu ditudan helburuez banatuta daude blokeak, hau da: 1.multzoa: Norberaren ezagutza eta kontrola. 2.multzoa: Gorputz adierazpena eta komunikazioa. 3.multzoa: Jarduera fisikoa eta osasuna 4.multzoa: Mugimen-kulturala: aisialdi eta denbora librerako hezkuntza. HIRITARTASUNA UNESCOren “XXI. menderako ikastea” programak, etorkizuneko hezkuntzaren lau oinarri finkatzen ditu: ezagutzen ikastea, egiten ikastea, elkarrekin bizitzen ikastea, izaten ikastea. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, gaitasunak kontuan hartuta, curriculum bat proposatzen du eta helburuen eta ebaluazio-irizpideen xedea adierazgarria da: irakatsi behar denari baino areago, ikasi behar denari ematen dio garrantzi handiagoa. Beste alde batetik, Nazio Batuen Erakundeak Giza Eskubideen hezkuntza baterako oinarrizko eremua proposatzen du, eta curriculum honek erreferente gisa hartzen du hori. Giza eskubideei buruzko hezkuntzaren helburua honako hau ulertaraztea da: Giza Eskubideak komunitate guztietan eta gizartean oro har bete daitezen lortzea pertsona guztien erantzukizuna da. Ildo horretan, epe luzera, giza eskubideen urratzeak eta indarkeriazko gatazkak eragozten eta berdintasuna eta garapen iraunkorra sustatzen laguntzen du. “Herritartasunerako Hezkuntzaren” eskakizun batzuk: ekonomia- eta kultura- globalizazioa, ezagutzaren kudeaketa, etengabeko teknologia-aurrerapenak, etab. Horiek guztiek gizarte-sistema kapitalistaren garapenaren beste etapa bat osatzen dute; etapa horri “modernitate erreflexibo” deitu zaio. Herritartasuna
  • 7. gauzatzeko, hau da, herritar gisa jarduteko, gutxienez, hiru alderdi osagarritan bizikidetza erraztuko duten balioetara eta jokaeretara jo behar da. Alde batetik, hurbilketa teoriko bat behar da. Bestetik, balioek, beren balio-izaera mantenduko badute, jokaera baldintzatu behar dute. Azkenik, zera da: herritar- jokaera gehienak familia-ingurunean eta ingurune sozialean gertatzen dira, eta horiek hezkuntza-jardueraren testuingurua zehazten dute. Ikastetxea eta ikastaldea antolatzeko, balio demokratikoak eta Giza Eskubideak hartuko dira kontuan. Honako hauek dira gizabidezko jokaera horietako batzuk: elkarrizketan eta arrazoizko eztabaidan jardutea, ikaskideekiko begirunea izatea, erabakiak hartzen parte hartzea, adostutako jokaera-kodeak betetzea, etab. Irakasgai bat baino gehiago da; hain zuzen ere, ikastetxeko bizikidetzaren ardatza da. Ikasleei hitz egiteko aukera emateaz gainera, familiei eta hezkuntza-komunitateko gainerako estamentuei ere eman beharko zaie aukera hori. Ekintza horien bidez, honako hauek sustatzen dira: ideiak adieraztea, entzutea, erabakiak hartzea, ingurunearekin harremanak izatea eta ikastetxeen artean lankidetzan aritzea. Giza Eskubide horiek curriculumean sartzeko, informazio-gizartearen iturrietatik gazteen eguneroko bizitzan etengabe agertzen diren egungo eta premiazko alderdiak landu behar dira ikasleekin. Era berean, debateetan, ikerketa txikietan eta banakako zein taldekako gogoetetan kontuan hartu beharreko irizpideak izango dira. Pribatutasunaren egungo egoerak ere kontuan hartuko dira; bereziki, teknologia elektronikoaren eta digitalaren garapenaren ondorioz sortutako egoerak. Herritartasun kontzeptuak bere barnean hartu behar ditu gainerakoen pribatutasuna eta horri atxikitako datuen trataera errespetatzea. Edukiak hiru eduki multzotan banatzen dira. Horietan, kontzeptuak, prozedurak eta jarrerak ikuspegi integratu batetik jorratuko dira. 1. eduki multzoak, “Gizabanakoak eta pertsona arteko harremanak eta harreman sozialak” izenekoak izango lirateke, 2. eduki multzoak, “Komunitatean bizitzea” izenekoak eta bukatzeko, 3. eduki multzoak, “Gizartean bizitzea” izenekoak. Tutoretza- eta bilera-espazioak ere nahitaezkoak dira eskolan sortzen diren gai interesgarriak eta arazo moralak jorratzeko. Hala, lankidetzak hartzen dituen metodologiak nabarmentzen dira.
  • 8. EUSKARA ETA LITERATURA, GAZTELANIA ETA LITERATURA, ATZERRIKO HIZKUNTZA Helburua pertsona era integralean eta harmoniatsuan garatzea da,alderdi intelektualean,afektiboan eta sozialean. Horretarako, ezinbestekoa da hizkuntza eta literatura ikastea; hau da, jarduera sozial eta indibidual bakoitzean hizkuntza erabiltzeko ahalmena lantzea, eta literatura-testu adierazkorrak zentzuz irakurtzeko trebetasunak eskuratzea. Giza garapenaren funtsezko egilea da hizkuntza, bere funtzio bietan: Indibiduala, pertsona bakoitzari posible egiten diolako pentsatzea, jakintza egokitzea, jarduteko modua arautzea eta adierazpenak egitea. Soziala, gizarteak zabaldu eta mantentzen duelako, eta, gainera, giza taldeak eratzeko eta garatzeko orduan hizkuntza delako ardatz eta euskarri. Hizkuntzari esker sortu, sendotu eta zabaltzen da kultura. Pertsonen bizitza afektibo eta kognitiboarekin lotura estua daukanez, hizkuntzak arautzen ditu sentimenduak, eta haren bitartez ikasi egiten da. Bertan Lehen Hezkuntzan garatu beharreko hizkuntza gaitasunak agerri dira. Gainera etapa bakoitzean landuko diren edukiak ageri dira eta ebaluazio irizpideak. INGURUNEAREN EZAGUERA “Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunea” jakintza-arloaren izaera orokorrak are laguntza handiagoa ematen dio oinarrizko gaitasunak garatzeari. Gizarterako eta herritartasunerako gaitasunari dagokionez, nork bere burua gauzatzearekin lotutako alderdi bi dagozkio jakintza-arlo horri. Batetik, hurbileko harremanei dagokiena (familia, lagunak, kideak eta abar); horrek besteekiko emozioak eta sentimenduak ezagutzea dakar. Jakintzaarlo horren helburuen artean, honako hauek ditugu: elkarrizketarako eta gatazkak konpontzeko jokabideak sortzea, asertibotasuna lantzea, taldearen ongizatea eta komunikazio egokia bideratzeko gizarte-arauak ezagutzea eta erabiltzea; horiek bizitzarako trebetasunak garatzea baitakarte.
  • 9. Arlo honek honako ekarpen hau egiten dio giza eta arte-kulturarako gaitasunari. Horrez gainera, aitortzen da gure historia gizonek eta emakumeek batera lortutako aberastasunaren eta hainbat herri eta kulturak mendeetan zehar egindako ekarpenen emaitza dela. Alor honek, baita ere, norberaren autonomiarekin eta ekimenarekin zuzenean lotutako edukiak hartzen ditu barnean. Azkenik, alorrak elementu matematikoekin lan egiteko aukera ematen du zenbait testuinguru zehatzetan. Gai honetan, helburu batzuk ere kokatzen dira, 12 hain zuzen. Bertan, helburu desberdinak azaltzen dira, denak ikasle bakoitzaren gaitasunak lantzeko. Edukiei begira, 3 ziklo desberdinetan bananduta daude. Ziklo bakoitzean bloke desberdinak agertzen dira: 1.multzoa: Ingurunea eta hura iraunaraztea. 2.multzoa: Izaki bizidunen aniztasuna. 3.multzoa: Osasuna eta garapen pertsonala. 4.multzoa: Pertsonak, kulturak eta gizarte-antolakuntza. 5.multzoa: Aldaketak denboran zehar. 6.multzoa: Materia eta energia. 7.multzoa: Objetuak, makinak eta teknologiak. Ondoren, ebaluatzeko irizpideak azaltzen dira, eta hauetan azaltzen denez irizpide deberdinak kontuan hartzen dira. MATEMATIKA Matematika da kopuruak, espazioa eta formak, aldaketak eta harremanak, baita ziurgabetasuna ere, deskribatzea eta aztertzea xede duen zientzia. Matematika, bai historiari bai gizarteari dagokienez, gure kulturaren parte da, eta gizabanakoek gai izan behar dute hura aintzat hartzeko eta ulertzeko. Matematika-eremua ez da geometria-formak eta kopuruak erabiltzea dakarten
  • 10. ideia eta jokabideetara bakarrik mugatzen, baizik eta, batik bat, galderak sorrarazteko, ereduak lortzeko, eta harremanak eta egiturak identifikatzeko gai den eremu gisa eratu nahi da. Matematika unibertsala da: lortzen diren emaitzak nazioarte osoak onartzen ditu; hala ere, ez du esan nahi metodoak beti berak izan direnik. Matematika erabilgarria da. Begiratzen dugun tokira begiratzen dugula, han dugu matematika. Zientzian,teknologian, komunikazioan, ekonomian eta beste arlo askotan erabiltzen da. Eguneroko bizitzako arazoak hautemateko, interpretatzeko eta horiei irtenbidea emateko balio baitigu. Matematika ereduen eta harremanen zientzia da. Eredu horiek ulertzea eta baliatzea da, neurri handi batean, matematikan trebe edo gai izatea. Ideia matematikoak eta eguneroko esperientziak zein benetako munduko egoerak lotzen badira, ohartuko gara ideia horiek benetan erabilgarriak eta boteretsuak direla. Matematika eta problemak. Problemak ebaztea oso garrantzitsua da matematikan aurrera egiteko, ulertzeko zein ikasteko. Problemak ebazteko gaitasuna ikasleek bizitza osoan izan behar duten oinarrizko trebetasunetako bat da, eta askotan erabili beharko dute ikasketak bukatu eta gero ere. Matematika eta informazio- eta komunikazio-teknologiak. Teknologia berriak erabiltzeak garapen kognitiboa bultzatzen du. Azken finean, irakasteko tresna erabilgarria da matematika. Horrezaz gainera, pentsamendu arrazionala sortzeko funtsezkoa da matematika. Estrategia orokorrek — ikasteko moduari buruzkoak — bizitza osoan ikasten jarraitzeko ahalmena izatea bermatzen dute, jarduera profesionala aldatu behar denean edo ezaguera berriak barneratu behar direnean. Matematikaren zeregina hezitzailea ere bada. ikasleen garapen intelektuala bultzatzen duelako, eta, besteak beste, honako gaitasun hauek sustatzen dituelako: abstrakzioa, orokortasuna, gogoeta egitearekin lotutako pentsamendu eta arrazoibide logikoa.
  • 11. Matematika Lehen Hezkuntzara egokitzeko, komeni da zenbait ezaugarri interesgarri adieraztea: l Intuizioa garrantzitsuagoa da abstrakzioa eta formalizazioa baino; estrategia pertsonalak erabiltzea nagusitzen da. l Ikasleen esperientziak erabiltzea. l Manipula daitezkeen materialak eta neurtzeko tresnak erabiltzea. l Kalkulagailua eta ordenagailua arrazoiz erabiltzea. l Talde-lanari garrantzia ematea, eta ikaskuntzarako oinarri hartzea. l Lehen mailan hastea eduki guztiak garatzen, eta Problemak Ebazteari eta, zentzumenak garatu ahala, geometria-edukiei garrantzi berezia ematea. l Hizkuntza argia eta egokia erabiltzeko joera eta beharra bultzatzea, ideiak, arrazoibideak, argudioak eta abar komunikatzeko. Ezaugarri horiek kontuan hartuta, modu jakin batean multzokatu dira aukeratutako edukiak, eta eduki multzoak direlakoak sortu ditugu. Ziklo guztietan erantsi dugu eduki multzo komuna. Gainerako edukiak ere zikloaren arabera banatu dira, sei eduki multzotan. Helburua ez da konpartimentu itxiak sortzea: eduki multzo guztietan erabili behar dira zenbakizko teknikak eta teknika geometrikoak; guztietan izan daiteke erabilgarria taularen bat osatzea, grafikoren bat sortzea edo ziurgabetasun egoeraren bat sorraraztea. Eta, benetako ereduak eginez, errazagoa da kontzeptuak ulertzea.