SlideShare a Scribd company logo
1 of 10
Download to read offline
DIDAKTIKA OROKORRA I 2020-04-18
PEDAGOGOEN LANA EGILEA: OTEGUI OTAÑO, GOIZANE
0
PEDAGOGOAK
DIDAKTIKA OROKORRA I
Otegui Otaño, Goizane
| 2019-2020 |
2020-04-20
PÁGINA 1
1. SARRERA
Lan honetan, hezkuntzan eragina izan duten zenbait pedagogoen ideia ezagutzera
emango dira. Zehazki, eskola alternatiboa, eskola modernoa, paradigma ekologikoa,
konstruktibismoa, pedagogia kritikoa, konduktista eta emakume pedagogoen korronte
pedagogikoen ideiak. Era berean, ideia horien arteko berdintasunak eta
desberdintasunak eginez. Bestalde, lanari amaiera emateko, gaur egungo hezkuntzara
zein ideia eta nola sartuko nitukeen emango dut aditzera. Hona hemen zenbati
pedagogoen aurpegiak eta beraien esaldi nagusiak:
“Cuando más se dividen los obstáculos
son más faciles de vencer” (C.Arenal)
“La infancia es el reinado de los instintos y no de la
razón, sustituye las verdades promulgadas
infringidas a modo de castigo por hábitos que se
adquieren mediante el ejercicio y que
paulatinamente suplantan a la misma naturaleza”
(C. Agazzi & R. Agazzi)
PÁGINA 2
“Norberaren askatasuna ondokoarena
hasten den lekuan amaitzen da” (A.Neill)
“Los niños y niñas aprenden trabajando. De
esta forma construyen su propio aprendizaje.
La vía natural y universal del aprendizaje es
el tanteo experimental” (C. Freinet)
“Cuando le enseñas a un niño algo, le
quitas para siempre su oportunidad de
descubrirlo por sí mismo” (J. Piaget)
“El maestro debe adoptar el papel de facilitador,
no provedor de contenido” (L.Vygotski)
PÁGINA 3
“Nadie tiene libertad para ser libre, sino que al no
ser libre lucha para conseguir su libertad”(P.Freire)
“El sentido del conocimiento, y, por tanto, también la
medida de su autonomía, no se puede explicar de
ningún modo si no es mediante el recurso a su relación
con el interés” (J.Habermas)
“La libertad colectiva es un desprovisto de ataduras
materiales y que apoya las instituciones necesarias
para la democracia” (H.Giroux)
“Pero preocuparse por las complicaciones antes de
eliminar la posibilidad de que la respuesta fuera
sencilla era una completa tontería” (J.Watson)
“Nunca pienses que lo sabes todo. Por muy alto que te
valores, ten siempre el coraje de decirte a ti mismo: soy
un ignorante” (I.Pavlov)
“Nadie pregunta cómo motivar a un bebé. Un bebé
de forma natural explora todo lo que puede, a
menos que se lo impidan. Y aun así, esta tendendcia
no muere sola, es aniquilada” (B.F Skinner)
U. Bronfenbrenner
PÁGINA 4
2. ANTZEKOTASUNAK
Antzekostasunei hasiera emateko, korronte pedadogiko askoren ideia
nagusietako bat, askatasuna da, nahiz eta bakoitzak, horren inguruan alderdi
desberdinak landu edota zehaztu. Ondorengo hauek dira askatasunaren aldeko
pedagogo batzuk: Alexander Neill, Celestine Freinet, Concepcion Arenal, Rosa eta
Carolina Agazzi…
Hori gutxi balitz, eskola alternatiboen eta pedagogia kritikoaren kasuan,
hezkuntza sistema tradizionalaren beharrezko aldakuntza zela eta sortu ziren.
Horretaz gain, Neill eta Freinet-ek diote, haurra helduaren pareko dela eta beraz,
beraien hitzek eta adierazpenek balio berdina dutela. Horretarako, Neillek eskola
alternatiboan egiten ziren asambleadetako bozketetan, haur eta helduen botoak berdin
balio zuten.
Gainera, korronte pedagogiko askoren kasuan, ikasleek pentsamendu kritikoa
garatu behar dute, izan ere, korronte batzuen helburuetako bat mundua edota gizartea
aldatuko duen pertsona bat heztea baita.
Irakasleen rolari dagokionez bestalde, paradigma ekologikoa (Lee S. Shulman),
kontsukribismoa eta emakume pedagogikoen (Rosa y Carolina Agazzi) korronteak bat
datoz ondorengo ideiekin: irakasleak konfiantza eman behar die ikasleei klima
armonikoa eta konfiantzazkoa sortuz eta haurrentzat orientabide zein eredu izango
dira.
Ikasleen rolari dagokionez, ikaslearen rola aktiboa izan behar dela esaten dute,
konduktistek izan ezin. Ikaslea aktiboa izateko, haurrek motibatuta egon behar dute eta
era berean gelako jardueretan parte-hartze handia eduki.
Zigorrei edota sariei dagokienez, korronte pedagogiko gehienek baztertu egiten
dituzte konduktistek eta Freinetek izan ezik. Hauek esaten dute, haurrek ikasteko
zigorrak eta sariak ezinbestekoak direla, ongia eta gaizkia desberdintzeko batez ere.
Aurreko guztiaz gain, bada Decroly eta Neillen artean antzekotasun bat: umea
ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren protagonista da. Bi pedagogo hauek diote, edukiei
edota konpetentziei garrantzia eman beharrean, hezkuntzaren zentrotzat haurra hartu
behar dela eta beraz, beste korronte batzuk esaten dutenaren antzera, haurren arteko
PÁGINA 5
desberdintasunak errespetatu eta kontuan hartu behar direla, horrela ikaskuntza-
irakaskuntza prozesua beraiengana egokitzeko. Hori hala izan dadin, ikasle bakoitzaren
testuingurua eta gelako klima ere kontuan hartu behar direla esaten dute.
Gainera, pedagogia kritikoak eta eskola alternatiboan haurraren autonomia
lantzen da eta horren garrantzia ere azpimarratzen dute.
Pedagogiaren metodologiari dagokionez, bai paradigma ekologikoek eta bai
konduktistek, pedagogia zientifikoa defendatzen dute. Baina bakoitzak era desberdin
batean landuz.
3.DESBERDINTASUNAK
Nahiz eta, beraien artean antzekotasunak egon badauden, desberdintasunak ere
asko dira, izan ere, korronte bakoitzak bere ezaugarri bereziak dituzte.
Askatasunari dagokionez, lehen esan bezala, bakoitzak bere matizeak ditu.
Neillen kasuan, pedagogo honek libertinajearen eta askatasunaren arteko
desberdintasuna egin zuen eta hortik dator hain ezaguna den bere esaldietako bat:
“Norberaren askatasuna ondokoarena hasten den lekuan amaitzen da”. Gainera, beste
eskoletan ez bezala, zoriontasuna ere lantzen da, haurrak beraien beldurretatik askatuz.
Hori gutxi balitz, bada bere beste esaldi ezagun bat, inork lehenago esan ez zuena:
“Corazones, no sólo cabezas”. Horrez gain, bere eskolan besteetan zehaztu ez bezala,
haurrek autogestioa eta autogobernua lantzen dute asanbladetan elkartzen eta arauak
sortzen ingurukoak ez kaltetzeko. Eta mota horretako arauak bakarrik egongo dira
eskola alternatiboetan. Konduktistek ez bezala, Neillek, zigorra guztiz baztertu egiten
du, izan ere, zigorrek beldurra sortzen dute, beldurrak erruduntasuna eta
erruduntasunak neurosia. Beraz, berak dio katearen lehena desagertuta kate hori ez dela
aurrera emango. Hori gutxi balitz, Neillek, bere eskoletan, sexualitatea era natural
batean lantzen zuen, inork landu ez zuen moduan eta hori dela eta, bere eskolak askotan
izan ziren inspekzionatuak.
Celestine Freineten kasuan, askatasuna beste era batera lantzen du. Bera
adierazpen askatasunean murgildu zen, haurrek beraien emozioak, pentsamenduak
sentimenduak e.a. adierazteko askatasunean alegia. Gainera, pedagogo honek haurrak
PÁGINA 6
lanerako prestatuko ditu, jolasa ukatuz, Neillek ez bezala. Neillek esaten zuen haurrak
nahikoa jolastu duenean hasiko dela jolasten. Antzekotasunen atalean esan bezala,
pedagogo honek, zigorren eta sarien erabilpena onartzen zuen, beste askok
(konduktistek izan ezik) ukatzen zuten bitartean.
Paradigma ekologikoari dagokionez, beste korronteek ez bezala inguru
naturalarekin erlazio handiagoa du. Hori gutxi balitz, pentsamendu etikoa ere lantzen
da, ekosistemako elementu guztiak kontuan hartuz. Korrontea osatzen duten
pedagogoak 5 dira: Bronfenbrenner, Vygotski, Tikunoff, Hamilton eta Lee S. Shulman.
Bakoitzak bere ekarpenak egin dizkio korronteari. Bronfenbrennerek, hain ezaguna den
5 maila desberdintzen ditu, testuinguruarekin lotuak, Vygotskiren interes nagusia,
kulturaren eragina zein den jakitea da. Tikunoffek berriz 3 aldagai desberdintzen ditu.
Hamiltonek ordea, konduktistek ez bezala, ikaslearen barne gaitasunak aztertzea
azpimarratzen du eta amaitzeko Shulman-ek, besteek ez bezala, haur bakoitzaren
ekologiari ematen dio garrantzia, hots, biologiaren ekarpenari eta Haeckelenen teoriari.
Konstruktibismoaren korronteari dagokionez, ez dute askatasuna
kontzeptuaren inguruko argibiderik edo azalpenik ematen. Piaget da, korronte honen
pedagogo ezagunena eta berak adimen mentalaren, asimilazioaren eta moldatzearen
teoria sortzen du, non, esperientziek, adimen eskemak sortzera eraman eta asimilazioa
eta moldatzeari esker gure adimenean gordeta geratzen diren. Gainera, beste korronteek
ez bezala, ikaslearen jarduera mental eraikitzailea, maila sozialeko eraikuntza prozesua
da, non ikaslea bere ikasketa prozesuaren erantzulea den. Irakasleari dagokionez,
korronte honen aburuz, irakasleak estimuluaren eta autoritatearen arteko oreka eskaini
behar du.
Pedagogia kritikoan bestalde, askatasunaren alorrean Paulo Freire pedagogoak
jarduten du eta honen arabera heziketa da askatasunaren praktika. Aurrekoaz gain,
korronte pedagogiko bakarra da zeinak oinarritzat galderaren pedagogia duen eta non
irakasleak haurrek egiten ez dituzten galderei erantzuna ematen dien. Irakaslearen
rolari dagokionez, zehazten du, irakasleak beraren lanaren inguruan hausnarketa bat
egin behar duela eta mentalki irekia izan behar duela, bere metodologia aldatzeko
(beharrezkoa bada). Horrez gain, Habermasek garrantzia ematen dio norberak bere
kabuz pentsatzeari. Korronte honekin amaitze aldera, Girouxek, korronte honetako
PÁGINA 7
beste pedagogo batek dio, inork lehenik esan ez zuena: hezkuntza ez da soilik eskoletan
ematen.
Konduktismoari dagokionez, ez Watson, ez Pavlov eta ez Skinnerrek ez dute
askatasuna kontzeptuaren inguruko aipamenik egiten. Beraien teoriaren arabera
gizakiaren ekintza, pentsamendua edota egoera psikologiko oro portaeratzat hartu
behar da. Beraz, behaketaren bidez ezagutu daitezke haurrak eta albo batera uzten
dituzte, haurren instintua e.a. Beraiek ikaskuntza asoziatiboaren teoria sortu zuten,
non, estimulu bat erantzun batekin lotzen den. Hori horrela izanik, beste korronte
guztietan ez bezala, irakaslea ezagutza iturri nagusi bat besterik ez da eta ikaslea aldiz,
pasiboa, hots, informazio hartzailea.
Desberdintasunen atalari amaiera emateko, emakume pedagogikoen kasuan,
Concepción Arenal izan zen emakumeak hezkuntzara sartzeko askatasuna defendatzen
hasi zen lehen emakumeetako bat. Gainera, Rosa eta Carolina Agazzi italiarrek,
materialak berrerabili egiten zituzten eta ondorengo funtsezko arloak garatu zituzten:
zentzumenen heziketa, instrukzio intelektuala eta sentimenduen hezkuntza.
4.HEZKUNTZAN ERABILIKO NITUZKEEN IDEIAK
Ideia zaparradekin hasteko, askatasuna kontzeptua gaur egungo hezkuntzan
aplikatuko nuke. Onartu beharra dago kontzeptu honek bere baitan esanahi eta
interpretazio ugari eduki ditzakeela eta bera arautzea ezinbestekoa suertatzen da.
Pertsonalki adierazpen askatasuna eta mugimenduaren askatasuna sustatuko nituzke
haurrengan. “Askatasuna” kontzeptua arautzerako orduan hain ospetsua den Alexander
Neillen esaldiarekin arautuko nuke: “Norberaren askatasuna, ondokoarena hasten den
lekuan amaitzen da”.
Bestalde, hezkuntza haurraren garapenaren inguruan denez, zer
gutxiago haurra protagonista izatea. Horretarako, lehen urratsa, haurren hitzak eta
adierazpenak kontuan hartzea eta helduen pareko garrantzia izatea da. Gainera, haurra
hitzezko eta gorputzezko adierazpenak egiteko ezinbestekoa da haurra eroso eta
konfiantzan sentitzea. Azken ideia honetaz, irakasleak arduratu beharko luke eta baita
PÁGINA 8
beraren heziketaren bide lagun izatea, eta ez informazio transmititzailea bakarrik. Hori
gutxi balitz, lehen esan bezala, haurrak adierazpenak egiten ditu, bai hitzez eta bai
gorputzez eta horretarako ezinbestekoa da haurraren autonomiari garrantzia ematea,
bera den bezala ezagutzeko eta bide batez, berak bere kabuz ingurua eta baita bere
burua ere ezagutzeko. Beste era batera adierazita, autonomia garatu behar da, haurrak
bere ideia eta kontzeptuak garatzeko eta aditzera emateko. Ideiak eta kontzeptuak
bereganatzeko momentuan, haurrari gauza asko ikasteko aukera ematen zaio.
Irakaslea informazio transmititzailea bakarrik ez den heinean, ikasleak ez luke
pasiboa izan behar, aktiboa baizik. Horrek, haurrengan motibazioa bat eta parte-hartze
maila bat eskatzen du. Hori hala izan dadin, irakasleak haurren interes puntuak ezagutu
eta landu beharko lituzke klima egokia sortuz.
Lanaren atal honekin amaitze aldera, zigorrei eta sariei dagokionez, beste era
batera bideratuko nituzke hain bortitzak izan ez daitezen eta beraz, haurrengan
beldurra ez sorrarazteko. Baina, ekintzek beraien ondorioak edukitzea, positiboak edo
negatiboak ekintzaren arabera, funtsezkoa da, norberaren ekintzek nolako eta
zenbaterainoko eragina duten ikasteko.
5.BIBLIOGRAFIA
Cajal, A. (X). Las 50 mejores frases de Piaget. Lifeder.com, (X).
https://www.lifeder.com/frases-de-piaget/ - tik hartuta.
Anonimoa (2018ko maiatzak 3a). La pedagogia Freinet en 5 citas [Blog bateko mezua].
https://pedagogia350.blogspot.com/2017/03/la-pedagogia-freinet-en-5-
citas.html -tik hartua.
Corbin, J. A. (X). Las 45 mejores frases de Lev Vygotsky. Psicología y mente, (X)
https://psicologiaymente.com/reflexiones/frases-lev-vygotsky -tik hartua.
Molina, X. (X). Las 45 mejores frases de Paulo Freire. Psicología y mente (X)
https://psicologiaymente.com/reflexiones/frases-paulo-freire -tik hartua.
Juarez, C. (X). Las 80 mejores frases de Jürgen Habermas. Psicología y mente, (X)
https://psicologiaymente.com/reflexiones/frases-jurgen-habermas -tik hartua.
PÁGINA 9
( ez dakit nola idatzi): https://www.frasesgo.com/autores/frases-de-henry_giroux.html
( ez dakit nola idatzi): https://citas.in/autores/james-d-watson/
Corbin, J.A. (X). Las 45 mejores frases de Ivan Pavlov. Psicología y mente, (X)
https://psicologiaymente.com/reflexiones/frases-ivan-pavlov -tik hartua
Corbin, J.A. (X). Las 55 mejores frases de B.F Skinner y el conductismo. Psicología y
mente, (X) https://psicologiaymente.com/reflexiones/frases-bf-skinner-
conductismo -tik hartua
(ez dakit nola idatzi): https://proverbia.net/autor/frases-de-concepcion-arenal
(hemendik hartua informazio, baina errorea ematen du)
https://eligeeducar.cl/hermanas-agazzi-2

More Related Content

What's hot

Pedagogoen arteko konparaketa
Pedagogoen arteko konparaketaPedagogoen arteko konparaketa
Pedagogoen arteko konparaketanaroasegura
 
Pedagogoen konparaketa
Pedagogoen konparaketaPedagogoen konparaketa
Pedagogoen konparaketaHaizeaSalegi
 
Pedagogoen alderaketa
Pedagogoen alderaketaPedagogoen alderaketa
Pedagogoen alderaketaJuneMateo
 
Pedagogoen alderaketa
Pedagogoen alderaketaPedagogoen alderaketa
Pedagogoen alderaketaIratimartija
 
Pedagogia ezberdinen arteko antzekotasunak, desberdintasunak, eta gaur egungo...
Pedagogia ezberdinen arteko antzekotasunak, desberdintasunak, eta gaur egungo...Pedagogia ezberdinen arteko antzekotasunak, desberdintasunak, eta gaur egungo...
Pedagogia ezberdinen arteko antzekotasunak, desberdintasunak, eta gaur egungo...HaizeaSoro
 
Pedagogo eta korronte pedagogikoak
Pedagogo eta korronte pedagogikoakPedagogo eta korronte pedagogikoak
Pedagogo eta korronte pedagogikoakNAIARASUESCUNOCHANDO
 
Pedagogoen konparaketa (1)
Pedagogoen konparaketa (1)Pedagogoen konparaketa (1)
Pedagogoen konparaketa (1)UXUEMESA
 
Korronte pedagogikoen konparaketa
Korronte pedagogikoen konparaketaKorronte pedagogikoen konparaketa
Korronte pedagogikoen konparaketaAlaitzLarraaga
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakuzuxunago
 
Pere Pujolas-HIK HASI aldizkarian
Pere Pujolas-HIK HASI aldizkarianPere Pujolas-HIK HASI aldizkarian
Pere Pujolas-HIK HASI aldizkarianjcolaeta
 

What's hot (10)

Pedagogoen arteko konparaketa
Pedagogoen arteko konparaketaPedagogoen arteko konparaketa
Pedagogoen arteko konparaketa
 
Pedagogoen konparaketa
Pedagogoen konparaketaPedagogoen konparaketa
Pedagogoen konparaketa
 
Pedagogoen alderaketa
Pedagogoen alderaketaPedagogoen alderaketa
Pedagogoen alderaketa
 
Pedagogoen alderaketa
Pedagogoen alderaketaPedagogoen alderaketa
Pedagogoen alderaketa
 
Pedagogia ezberdinen arteko antzekotasunak, desberdintasunak, eta gaur egungo...
Pedagogia ezberdinen arteko antzekotasunak, desberdintasunak, eta gaur egungo...Pedagogia ezberdinen arteko antzekotasunak, desberdintasunak, eta gaur egungo...
Pedagogia ezberdinen arteko antzekotasunak, desberdintasunak, eta gaur egungo...
 
Pedagogo eta korronte pedagogikoak
Pedagogo eta korronte pedagogikoakPedagogo eta korronte pedagogikoak
Pedagogo eta korronte pedagogikoak
 
Pedagogoen konparaketa (1)
Pedagogoen konparaketa (1)Pedagogoen konparaketa (1)
Pedagogoen konparaketa (1)
 
Korronte pedagogikoen konparaketa
Korronte pedagogikoen konparaketaKorronte pedagogikoen konparaketa
Korronte pedagogikoen konparaketa
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointak
 
Pere Pujolas-HIK HASI aldizkarian
Pere Pujolas-HIK HASI aldizkarianPere Pujolas-HIK HASI aldizkarian
Pere Pujolas-HIK HASI aldizkarian
 

Similar to Pedagogoak

Alexander neill eta eskola alternatiboak
Alexander neill eta eskola alternatiboakAlexander neill eta eskola alternatiboak
Alexander neill eta eskola alternatiboakEuri Etxezarraga
 
Didaktika eskola alternatiboak
Didaktika eskola alternatiboakDidaktika eskola alternatiboak
Didaktika eskola alternatiboakAne Porras
 
Blogera igotzeko
Blogera igotzekoBlogera igotzeko
Blogera igotzekouzuxunago
 
WALDORF PEDAGOGIA
WALDORF PEDAGOGIAWALDORF PEDAGOGIA
WALDORF PEDAGOGIAuzuxunago
 
Waldorf pedagogia
Waldorf pedagogiaWaldorf pedagogia
Waldorf pedagogiauzuxunago
 
WALDORF PEDAGOGIA
WALDORF PEDAGOGIAWALDORF PEDAGOGIA
WALDORF PEDAGOGIAuzuxunago
 
Blogera igotzeko
Blogera igotzekoBlogera igotzeko
Blogera igotzekouzuxunago
 
Blogera igotzeko
Blogera igotzekoBlogera igotzeko
Blogera igotzekouzuxunago
 
Paulo freire (1)
Paulo freire (1)Paulo freire (1)
Paulo freire (1)uzuxunago
 
Paulo freire (1)
Paulo freire (1)Paulo freire (1)
Paulo freire (1)uzuxunago
 
Paulo freire (1)
Paulo freire (1)Paulo freire (1)
Paulo freire (1)uzuxunago
 
Paradigma Ekologikoa
Paradigma EkologikoaParadigma Ekologikoa
Paradigma EkologikoaHaizeaSalegi
 
Paradigma ekologikoa
Paradigma ekologikoaParadigma ekologikoa
Paradigma ekologikoanaiaraZaldua
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakuzuxunago
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakuzuxunago
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakuzuxunago
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakuzuxunago
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakuzuxunago
 

Similar to Pedagogoak (20)

Alexander neill eta eskola alternatiboak
Alexander neill eta eskola alternatiboakAlexander neill eta eskola alternatiboak
Alexander neill eta eskola alternatiboak
 
Didaktika eskola alternatiboak
Didaktika eskola alternatiboakDidaktika eskola alternatiboak
Didaktika eskola alternatiboak
 
Peagogoen lana
Peagogoen lanaPeagogoen lana
Peagogoen lana
 
Blogera igotzeko
Blogera igotzekoBlogera igotzeko
Blogera igotzeko
 
WALDORF PEDAGOGIA
WALDORF PEDAGOGIAWALDORF PEDAGOGIA
WALDORF PEDAGOGIA
 
Waldorf pedagogia
Waldorf pedagogiaWaldorf pedagogia
Waldorf pedagogia
 
WALDORF PEDAGOGIA
WALDORF PEDAGOGIAWALDORF PEDAGOGIA
WALDORF PEDAGOGIA
 
Blogera igotzeko
Blogera igotzekoBlogera igotzeko
Blogera igotzeko
 
Blogera igotzeko
Blogera igotzekoBlogera igotzeko
Blogera igotzeko
 
Paulo freire (1)
Paulo freire (1)Paulo freire (1)
Paulo freire (1)
 
Paulo freire (1)
Paulo freire (1)Paulo freire (1)
Paulo freire (1)
 
Paulo freire (1)
Paulo freire (1)Paulo freire (1)
Paulo freire (1)
 
Paradigma ekologikoa
Paradigma ekologikoaParadigma ekologikoa
Paradigma ekologikoa
 
Paradigma Ekologikoa
Paradigma EkologikoaParadigma Ekologikoa
Paradigma Ekologikoa
 
Paradigma ekologikoa
Paradigma ekologikoaParadigma ekologikoa
Paradigma ekologikoa
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointak
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointak
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointak
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointak
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointak
 

Pedagogoak

  • 1. DIDAKTIKA OROKORRA I 2020-04-18 PEDAGOGOEN LANA EGILEA: OTEGUI OTAÑO, GOIZANE 0 PEDAGOGOAK DIDAKTIKA OROKORRA I Otegui Otaño, Goizane | 2019-2020 | 2020-04-20
  • 2. PÁGINA 1 1. SARRERA Lan honetan, hezkuntzan eragina izan duten zenbait pedagogoen ideia ezagutzera emango dira. Zehazki, eskola alternatiboa, eskola modernoa, paradigma ekologikoa, konstruktibismoa, pedagogia kritikoa, konduktista eta emakume pedagogoen korronte pedagogikoen ideiak. Era berean, ideia horien arteko berdintasunak eta desberdintasunak eginez. Bestalde, lanari amaiera emateko, gaur egungo hezkuntzara zein ideia eta nola sartuko nitukeen emango dut aditzera. Hona hemen zenbati pedagogoen aurpegiak eta beraien esaldi nagusiak: “Cuando más se dividen los obstáculos son más faciles de vencer” (C.Arenal) “La infancia es el reinado de los instintos y no de la razón, sustituye las verdades promulgadas infringidas a modo de castigo por hábitos que se adquieren mediante el ejercicio y que paulatinamente suplantan a la misma naturaleza” (C. Agazzi & R. Agazzi)
  • 3. PÁGINA 2 “Norberaren askatasuna ondokoarena hasten den lekuan amaitzen da” (A.Neill) “Los niños y niñas aprenden trabajando. De esta forma construyen su propio aprendizaje. La vía natural y universal del aprendizaje es el tanteo experimental” (C. Freinet) “Cuando le enseñas a un niño algo, le quitas para siempre su oportunidad de descubrirlo por sí mismo” (J. Piaget) “El maestro debe adoptar el papel de facilitador, no provedor de contenido” (L.Vygotski)
  • 4. PÁGINA 3 “Nadie tiene libertad para ser libre, sino que al no ser libre lucha para conseguir su libertad”(P.Freire) “El sentido del conocimiento, y, por tanto, también la medida de su autonomía, no se puede explicar de ningún modo si no es mediante el recurso a su relación con el interés” (J.Habermas) “La libertad colectiva es un desprovisto de ataduras materiales y que apoya las instituciones necesarias para la democracia” (H.Giroux) “Pero preocuparse por las complicaciones antes de eliminar la posibilidad de que la respuesta fuera sencilla era una completa tontería” (J.Watson) “Nunca pienses que lo sabes todo. Por muy alto que te valores, ten siempre el coraje de decirte a ti mismo: soy un ignorante” (I.Pavlov) “Nadie pregunta cómo motivar a un bebé. Un bebé de forma natural explora todo lo que puede, a menos que se lo impidan. Y aun así, esta tendendcia no muere sola, es aniquilada” (B.F Skinner) U. Bronfenbrenner
  • 5. PÁGINA 4 2. ANTZEKOTASUNAK Antzekostasunei hasiera emateko, korronte pedadogiko askoren ideia nagusietako bat, askatasuna da, nahiz eta bakoitzak, horren inguruan alderdi desberdinak landu edota zehaztu. Ondorengo hauek dira askatasunaren aldeko pedagogo batzuk: Alexander Neill, Celestine Freinet, Concepcion Arenal, Rosa eta Carolina Agazzi… Hori gutxi balitz, eskola alternatiboen eta pedagogia kritikoaren kasuan, hezkuntza sistema tradizionalaren beharrezko aldakuntza zela eta sortu ziren. Horretaz gain, Neill eta Freinet-ek diote, haurra helduaren pareko dela eta beraz, beraien hitzek eta adierazpenek balio berdina dutela. Horretarako, Neillek eskola alternatiboan egiten ziren asambleadetako bozketetan, haur eta helduen botoak berdin balio zuten. Gainera, korronte pedagogiko askoren kasuan, ikasleek pentsamendu kritikoa garatu behar dute, izan ere, korronte batzuen helburuetako bat mundua edota gizartea aldatuko duen pertsona bat heztea baita. Irakasleen rolari dagokionez bestalde, paradigma ekologikoa (Lee S. Shulman), kontsukribismoa eta emakume pedagogikoen (Rosa y Carolina Agazzi) korronteak bat datoz ondorengo ideiekin: irakasleak konfiantza eman behar die ikasleei klima armonikoa eta konfiantzazkoa sortuz eta haurrentzat orientabide zein eredu izango dira. Ikasleen rolari dagokionez, ikaslearen rola aktiboa izan behar dela esaten dute, konduktistek izan ezin. Ikaslea aktiboa izateko, haurrek motibatuta egon behar dute eta era berean gelako jardueretan parte-hartze handia eduki. Zigorrei edota sariei dagokienez, korronte pedagogiko gehienek baztertu egiten dituzte konduktistek eta Freinetek izan ezik. Hauek esaten dute, haurrek ikasteko zigorrak eta sariak ezinbestekoak direla, ongia eta gaizkia desberdintzeko batez ere. Aurreko guztiaz gain, bada Decroly eta Neillen artean antzekotasun bat: umea ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren protagonista da. Bi pedagogo hauek diote, edukiei edota konpetentziei garrantzia eman beharrean, hezkuntzaren zentrotzat haurra hartu behar dela eta beraz, beste korronte batzuk esaten dutenaren antzera, haurren arteko
  • 6. PÁGINA 5 desberdintasunak errespetatu eta kontuan hartu behar direla, horrela ikaskuntza- irakaskuntza prozesua beraiengana egokitzeko. Hori hala izan dadin, ikasle bakoitzaren testuingurua eta gelako klima ere kontuan hartu behar direla esaten dute. Gainera, pedagogia kritikoak eta eskola alternatiboan haurraren autonomia lantzen da eta horren garrantzia ere azpimarratzen dute. Pedagogiaren metodologiari dagokionez, bai paradigma ekologikoek eta bai konduktistek, pedagogia zientifikoa defendatzen dute. Baina bakoitzak era desberdin batean landuz. 3.DESBERDINTASUNAK Nahiz eta, beraien artean antzekotasunak egon badauden, desberdintasunak ere asko dira, izan ere, korronte bakoitzak bere ezaugarri bereziak dituzte. Askatasunari dagokionez, lehen esan bezala, bakoitzak bere matizeak ditu. Neillen kasuan, pedagogo honek libertinajearen eta askatasunaren arteko desberdintasuna egin zuen eta hortik dator hain ezaguna den bere esaldietako bat: “Norberaren askatasuna ondokoarena hasten den lekuan amaitzen da”. Gainera, beste eskoletan ez bezala, zoriontasuna ere lantzen da, haurrak beraien beldurretatik askatuz. Hori gutxi balitz, bada bere beste esaldi ezagun bat, inork lehenago esan ez zuena: “Corazones, no sólo cabezas”. Horrez gain, bere eskolan besteetan zehaztu ez bezala, haurrek autogestioa eta autogobernua lantzen dute asanbladetan elkartzen eta arauak sortzen ingurukoak ez kaltetzeko. Eta mota horretako arauak bakarrik egongo dira eskola alternatiboetan. Konduktistek ez bezala, Neillek, zigorra guztiz baztertu egiten du, izan ere, zigorrek beldurra sortzen dute, beldurrak erruduntasuna eta erruduntasunak neurosia. Beraz, berak dio katearen lehena desagertuta kate hori ez dela aurrera emango. Hori gutxi balitz, Neillek, bere eskoletan, sexualitatea era natural batean lantzen zuen, inork landu ez zuen moduan eta hori dela eta, bere eskolak askotan izan ziren inspekzionatuak. Celestine Freineten kasuan, askatasuna beste era batera lantzen du. Bera adierazpen askatasunean murgildu zen, haurrek beraien emozioak, pentsamenduak sentimenduak e.a. adierazteko askatasunean alegia. Gainera, pedagogo honek haurrak
  • 7. PÁGINA 6 lanerako prestatuko ditu, jolasa ukatuz, Neillek ez bezala. Neillek esaten zuen haurrak nahikoa jolastu duenean hasiko dela jolasten. Antzekotasunen atalean esan bezala, pedagogo honek, zigorren eta sarien erabilpena onartzen zuen, beste askok (konduktistek izan ezik) ukatzen zuten bitartean. Paradigma ekologikoari dagokionez, beste korronteek ez bezala inguru naturalarekin erlazio handiagoa du. Hori gutxi balitz, pentsamendu etikoa ere lantzen da, ekosistemako elementu guztiak kontuan hartuz. Korrontea osatzen duten pedagogoak 5 dira: Bronfenbrenner, Vygotski, Tikunoff, Hamilton eta Lee S. Shulman. Bakoitzak bere ekarpenak egin dizkio korronteari. Bronfenbrennerek, hain ezaguna den 5 maila desberdintzen ditu, testuinguruarekin lotuak, Vygotskiren interes nagusia, kulturaren eragina zein den jakitea da. Tikunoffek berriz 3 aldagai desberdintzen ditu. Hamiltonek ordea, konduktistek ez bezala, ikaslearen barne gaitasunak aztertzea azpimarratzen du eta amaitzeko Shulman-ek, besteek ez bezala, haur bakoitzaren ekologiari ematen dio garrantzia, hots, biologiaren ekarpenari eta Haeckelenen teoriari. Konstruktibismoaren korronteari dagokionez, ez dute askatasuna kontzeptuaren inguruko argibiderik edo azalpenik ematen. Piaget da, korronte honen pedagogo ezagunena eta berak adimen mentalaren, asimilazioaren eta moldatzearen teoria sortzen du, non, esperientziek, adimen eskemak sortzera eraman eta asimilazioa eta moldatzeari esker gure adimenean gordeta geratzen diren. Gainera, beste korronteek ez bezala, ikaslearen jarduera mental eraikitzailea, maila sozialeko eraikuntza prozesua da, non ikaslea bere ikasketa prozesuaren erantzulea den. Irakasleari dagokionez, korronte honen aburuz, irakasleak estimuluaren eta autoritatearen arteko oreka eskaini behar du. Pedagogia kritikoan bestalde, askatasunaren alorrean Paulo Freire pedagogoak jarduten du eta honen arabera heziketa da askatasunaren praktika. Aurrekoaz gain, korronte pedagogiko bakarra da zeinak oinarritzat galderaren pedagogia duen eta non irakasleak haurrek egiten ez dituzten galderei erantzuna ematen dien. Irakaslearen rolari dagokionez, zehazten du, irakasleak beraren lanaren inguruan hausnarketa bat egin behar duela eta mentalki irekia izan behar duela, bere metodologia aldatzeko (beharrezkoa bada). Horrez gain, Habermasek garrantzia ematen dio norberak bere kabuz pentsatzeari. Korronte honekin amaitze aldera, Girouxek, korronte honetako
  • 8. PÁGINA 7 beste pedagogo batek dio, inork lehenik esan ez zuena: hezkuntza ez da soilik eskoletan ematen. Konduktismoari dagokionez, ez Watson, ez Pavlov eta ez Skinnerrek ez dute askatasuna kontzeptuaren inguruko aipamenik egiten. Beraien teoriaren arabera gizakiaren ekintza, pentsamendua edota egoera psikologiko oro portaeratzat hartu behar da. Beraz, behaketaren bidez ezagutu daitezke haurrak eta albo batera uzten dituzte, haurren instintua e.a. Beraiek ikaskuntza asoziatiboaren teoria sortu zuten, non, estimulu bat erantzun batekin lotzen den. Hori horrela izanik, beste korronte guztietan ez bezala, irakaslea ezagutza iturri nagusi bat besterik ez da eta ikaslea aldiz, pasiboa, hots, informazio hartzailea. Desberdintasunen atalari amaiera emateko, emakume pedagogikoen kasuan, Concepción Arenal izan zen emakumeak hezkuntzara sartzeko askatasuna defendatzen hasi zen lehen emakumeetako bat. Gainera, Rosa eta Carolina Agazzi italiarrek, materialak berrerabili egiten zituzten eta ondorengo funtsezko arloak garatu zituzten: zentzumenen heziketa, instrukzio intelektuala eta sentimenduen hezkuntza. 4.HEZKUNTZAN ERABILIKO NITUZKEEN IDEIAK Ideia zaparradekin hasteko, askatasuna kontzeptua gaur egungo hezkuntzan aplikatuko nuke. Onartu beharra dago kontzeptu honek bere baitan esanahi eta interpretazio ugari eduki ditzakeela eta bera arautzea ezinbestekoa suertatzen da. Pertsonalki adierazpen askatasuna eta mugimenduaren askatasuna sustatuko nituzke haurrengan. “Askatasuna” kontzeptua arautzerako orduan hain ospetsua den Alexander Neillen esaldiarekin arautuko nuke: “Norberaren askatasuna, ondokoarena hasten den lekuan amaitzen da”. Bestalde, hezkuntza haurraren garapenaren inguruan denez, zer gutxiago haurra protagonista izatea. Horretarako, lehen urratsa, haurren hitzak eta adierazpenak kontuan hartzea eta helduen pareko garrantzia izatea da. Gainera, haurra hitzezko eta gorputzezko adierazpenak egiteko ezinbestekoa da haurra eroso eta konfiantzan sentitzea. Azken ideia honetaz, irakasleak arduratu beharko luke eta baita
  • 9. PÁGINA 8 beraren heziketaren bide lagun izatea, eta ez informazio transmititzailea bakarrik. Hori gutxi balitz, lehen esan bezala, haurrak adierazpenak egiten ditu, bai hitzez eta bai gorputzez eta horretarako ezinbestekoa da haurraren autonomiari garrantzia ematea, bera den bezala ezagutzeko eta bide batez, berak bere kabuz ingurua eta baita bere burua ere ezagutzeko. Beste era batera adierazita, autonomia garatu behar da, haurrak bere ideia eta kontzeptuak garatzeko eta aditzera emateko. Ideiak eta kontzeptuak bereganatzeko momentuan, haurrari gauza asko ikasteko aukera ematen zaio. Irakaslea informazio transmititzailea bakarrik ez den heinean, ikasleak ez luke pasiboa izan behar, aktiboa baizik. Horrek, haurrengan motibazioa bat eta parte-hartze maila bat eskatzen du. Hori hala izan dadin, irakasleak haurren interes puntuak ezagutu eta landu beharko lituzke klima egokia sortuz. Lanaren atal honekin amaitze aldera, zigorrei eta sariei dagokionez, beste era batera bideratuko nituzke hain bortitzak izan ez daitezen eta beraz, haurrengan beldurra ez sorrarazteko. Baina, ekintzek beraien ondorioak edukitzea, positiboak edo negatiboak ekintzaren arabera, funtsezkoa da, norberaren ekintzek nolako eta zenbaterainoko eragina duten ikasteko. 5.BIBLIOGRAFIA Cajal, A. (X). Las 50 mejores frases de Piaget. Lifeder.com, (X). https://www.lifeder.com/frases-de-piaget/ - tik hartuta. Anonimoa (2018ko maiatzak 3a). La pedagogia Freinet en 5 citas [Blog bateko mezua]. https://pedagogia350.blogspot.com/2017/03/la-pedagogia-freinet-en-5- citas.html -tik hartua. Corbin, J. A. (X). Las 45 mejores frases de Lev Vygotsky. Psicología y mente, (X) https://psicologiaymente.com/reflexiones/frases-lev-vygotsky -tik hartua. Molina, X. (X). Las 45 mejores frases de Paulo Freire. Psicología y mente (X) https://psicologiaymente.com/reflexiones/frases-paulo-freire -tik hartua. Juarez, C. (X). Las 80 mejores frases de Jürgen Habermas. Psicología y mente, (X) https://psicologiaymente.com/reflexiones/frases-jurgen-habermas -tik hartua.
  • 10. PÁGINA 9 ( ez dakit nola idatzi): https://www.frasesgo.com/autores/frases-de-henry_giroux.html ( ez dakit nola idatzi): https://citas.in/autores/james-d-watson/ Corbin, J.A. (X). Las 45 mejores frases de Ivan Pavlov. Psicología y mente, (X) https://psicologiaymente.com/reflexiones/frases-ivan-pavlov -tik hartua Corbin, J.A. (X). Las 55 mejores frases de B.F Skinner y el conductismo. Psicología y mente, (X) https://psicologiaymente.com/reflexiones/frases-bf-skinner- conductismo -tik hartua (ez dakit nola idatzi): https://proverbia.net/autor/frases-de-concepcion-arenal (hemendik hartua informazio, baina errorea ematen du) https://eligeeducar.cl/hermanas-agazzi-2