SlideShare a Scribd company logo
1 of 11
Honako irudi honetan, irakasle bat bere ikasleei ikasgaia azaltzen agertzen da eta
jarraian, haur bat galdera bat egiten. Galdera honi erreparatzen badiogu “ Profe. ¿
como quiere que nos guste su asignatura si a usted no le gustamos nosotros?” dio.
Argazki honek adierazi nahi duena da, gaur egungo irakasle ugarik beraien lana gogorik
gabe praktikatzen dutela eta modu honetan ezin dietela ezer ere ez exijitu beraien
ikasleei. Ikasleek, irakaslearen desmotibazioa eta gogo eza antzematen dute. Beraz,
ikusi daiteken bezala curriculum ezkutuaren bitartez haurrei transmititzen zaien
motibazioa ez da teorian izan beharko lukeena.
Argazki honek mezu argi bat du; “el ordenador electrónico es muy útil
para la enseñanza”. Nire ustez honen bidez adierazi nahi dena da; gaur egun
teknologiek geroz eta garrantzia handiagoa dutela. Eta beraz, hezkuntza arloan ere
eragin handia dutela. Egungo haurrak teknologiaz inguratuta bizi dira eta honen
ondorioz, denbora gutxiago ematen dute beste haurrekin erlazionatzen eta
teknologia berriekin igarotzen dute denbora ugari. Argazki honetan garrantzi hori
azpimarratzen du irakasleak, baina errealitatean berak ez du erabiltzen eta metodo
zaharrekin dihardu. Beraz, curriculum formalaren arabera aurrerapenetara ohitu
behar badugu ere, errealitate gehienetan ez da halakorik ematen.
Argazki honetan irakasle bat ikusten dugu gurutzedun gela batean. Bere
esanetan, eskolak hartu dituen erabakiak, hau da, ikastetxeko curriculum formalak
dioenez, eskola horretan erabaki konprometitu eta eskuzabalak hartu dira erlijio kontuei
dagokienez. Beraz, curriculum formalaren arabera, guztien onurarako izango den erabakiak
hartzen dira eskolan. Baina, jarraian irakasleak bere diskurtsoarekin jarraituz eta erabakien
eskuzabaltasun horretan oinarrituz, geletako horma batean gurutzea egongo dela eta
gainontzeko hiru ormetan ez dela egongo adierazten digu, batetik fededunen eta bestetik
laikoen onurarako. Baina guztiok dakigu, errealitatean ez dela guztien onuraren alde
egiten. Nahiz eta horma ezberdinez aritu, guztiek gela bat osatzen dutelako. Beraz, nahiz
eta curriculum formalean erabakien eskuzabaltasun eta konpromisoaz hitz egin, ikusten
dugu errealitatean (curriculum errealean) ez dela hori betetzen eta ofizialki adierazten ez
diren ideien transmisioa eta manipulazioa bultzatzen dela.
Argazki honetan, arreba jipoitzeagatik aitak semeari sermoia botatzen diola
ikusten dugu. Ea zergatik egin duen galdetzerakoan, semeak aita-ametara jolasten ari zirela
erantzuten dio ordea. Orduan ikusten dugu bigarren planoan dagoen ama jipoitua sofan
eserita. Honen arabera uler dezakegu, aitak ama jipoitzen duela eta horregatik aita-
ametara jolastean euren seme-alabek gurasoen portaera imitatzen dutela, jarrera hori
normaltzat hartuz. Ikusten dugun bezala, askotan helduok haurrei zenbait jarrera ez
dituztela hartu behar adierazten diegu, ekintza berberak gauzatzen ditugunean. Haurrek
imitatuz gauza ugari ikasten baitituzte. Beraz, nahiz eta zenbait ikaskuntza ez sartu gure
irakaste planetan, modu ezkutu batean transmititzen diegu haurrei. Hortaz, curriculum
formalean agertzen ez diren arren, curriculum ezkutuaren bitartez zenbait ikaskuntza
transmititzen diegu haurrei.
Argazki honek sexuarekin erlazionaturiko rolei buruz hitz egiten digu. Emakumea
irudi polit moduan azaltzen dute haur hauek, baina betiere etxeko lanak egiten dituelarik.
Gizonezkoa aldiz, langile gisa ageri da. Gizarteak aldarrikatutako estereotipoen ondorioz,
haurrrek horrela irudikatzen dituzte bere gurasoak. Baina era berean ez al duzue uste
benetan euren etxeetan bizitzen den egoera erreala irudikatzen ari direla? Emakumea polita
dela eta gizona aldiz bizkorra, bai izan daiteke gizartearen erruz. Baina ama etxeko lanetan
aritzea aita lanean ari den bitartean, egoera erreala izan daiteke. Historian zehar
emakumeak etxekoandre izatera mugatu izan dira. Eta gizona lanetik etxera itzuli eta dena
egina izan behar zuen. Gaur egun emakumeak etxetik kanpo lan egiten du, baina zenbait
familietan, oraindik etxera iritsi eta bertako lanak emakumeak egiten ditu, hala behar duela
usten dutelako. Hau guztia haurrei ezkutuan edo nahigabe transmititzen zaie eta beraiek
jokaera horiek normaltzat hartzen dituztelarik. Beraz, komenigarria litzateke umeek
berdintasuna ikus dezaten, etxeko lan hauek bi gurasoen artean banatuta egotea, sexu
arteko desberdintasunik egin gabe.
Ondorengo argazki honek, ez digu ezer berririk erakusten. Denok pasatu gara
lehen hezkuntzatik, institututik… baina zenbat emakume ospetsuren izen geratu zaizkigu
gure buruan? Oso gutxi, bat ere ez ez esateagatik. Gure gizarteak betidanik izan du
matxismo puntu bat eta horrek gaur egun ere indarrean diraudi. Egoera hori alde batera
uzbeko lanean ari badira ere, lana asko dago egiteko. Esaterako, gure eskoletako
testuliburuek, gizon famatuei egiten diete erreferentzia batez ere. Emakume ospetsurik
egon ez delako izango ote? Erantzuna garbia da, ez. Noski izan direla, eta asko gainera.
Arazoa da, gure gizarteak sekula ez diela behar adina garrantzi eman. Besteak beste, Emilia
Pardo Bazan, Maria Curie… dira hauetako adibide garbi. Ume bati Einstein nor den galdetu
ezkero segituan esango digu zerbait, baina, zer gertatuko litzateke ume horri Frida Kahlo nor
den galdetuz gero? Gure esku dago umeen hezkuntzan esku hartu eta hau aldatzea.
Curriculum formalean berdintasuna sustatzearen alde egiten bada ere errealitatean ez baita
hori gauzatzen.
Jarraian ikusten dugun irudia, iragarki bat da. Bertan, argi eta garbi ikusten
dugu nola gizon talde baten (batek bereziki) emakumea menpean hartua duen. Gizon
kopuruak, hauen jarrerak... adierazten digute faktore hau.
Ez gara konturatzen baina gure egunerokotasunean, behar baina gehiago ikusten ditugu
horrelako irudiak. Ohituragatik ote? Ez al da izango oraindik gizarte matxista batean bizi
garela? Irudi honetan behintzat ezkutuan transmititzen zaigu erropa saltzeaz gain
emakumea mendean hartzeko ideia zabaldu nahi dela.
Gainera eskoletan, sexuen arteko berdintasuna sustatzen saiatzen gara, bai eta familia
gehienetan ere. Baina zertarako balio du eskolek egiten duten lana ondoren umeak
etxera joan, telebista piztueta horrelako iragarkiak ikusten badituzte? Onartezina da! Eta
gogoratu, gizarte “on” bat izateko, denok elkarlanean aritu behar gara, baloreak
trasmititzerako orduan esaterako.
Argazki publizitario honek zenbait mezu sexista eta matxista transmititzen
dizkigu; alde batetik, emakume bati bitxi bat eskainiz gero, gizonek berarekin nahi
dutena egin dezaketela transmititzea da ; bestetik, zenbait gizonen ustetan, behin
ezkondu eta gero emakumea, beraiek dominatu beharreko zerbait dela,
emakumeari aukeratzeko askatasunik utzi gabe; eta azkenik, emakumeak oso
materialistak direlaren topikoa islatzen da, badutena ez dutela baloratzen eta beti
gehiago nahi dutela. Beraz, nahiz eta bitxiak saltzeko kartel publizitario xume bat
iruditu, ezkutuan aipaturiko mezu diskriminatzaileak transmititzen dira.
Argazki honetan irakasleak, haurrak jolasera atera daitezela adierazten du
gaztelaniaz: “salgan todos a recreo!”; Baina, neskatila batek ea neskak ere aterako
diren galdetzen dio. Izan ere, gaztelaniaz eta baita beste hizkuntza askotan ere
generalizaziorako termino maskulinoak erabiltzen dira. Horren ondorioz, gizonezkoen
sexuak hartzen du protagonismo gehien eta termino femeninoen gainetik geratzen da.
Honekin, gizonezkoak ateratzen dira irabazten gehienetan eta hauei egiten zaie
erreferentzia orokorrean hitz egiten ari garenean: todos, alumnos… bezalako
terminoekin. Eskolan beraz, nahiz eta curriculum formalaren arabera berdintasunean
jardun, curriculum errealean ikusten dugu berdintasun hori ez dela errespetatzen
(batez ere hizkuntza aldetik) eta gainera, curriculum ezkutuaren bitartez haurrei genero
maskulinoaren garrantzia eta erabilera orokorragoa transmititzen zaie.
Oso esanguratxoa da irudia hau, bertan haur bat zigortuta dago arbelean
idazten “ No debo ser violento en la escuela” eta bitartean irakaslea pistola batekin
buruan apuntatzen. Argazki honek kritika egiten dio gaur egungo hezkuntzaren
egoerari, izan ere, irakasle askok beraien ikasleei gauza ugari exijitzen dizkiete eta
ondoren beraiek berdina egiten dute. Kasu honetan ikaslea zigortua dago zerbait gaizki
egin omen duelako eta zigorra jartzeaz gain irakaslea gainean dago pistola batekin.
Ikasleek horrela ez dute inoiz ikasiko, izan ere, beraien irakasleek berbera egiten dute .
Beraz, curriculum ezkutuaren bitartez, irakaslearen jarrera desegokia transmititu zaio
haurrari ere, haurrak imitatuz jarrera hori barneratu baitu. Azken finean, zer erdu
transmititzen ari gara haurrei?

More Related Content

Similar to 10 argazkiak

Similar to 10 argazkiak (20)

Irudien mezua1
Irudien mezua1Irudien mezua1
Irudien mezua1
 
Ae.2
Ae.2Ae.2
Ae.2
 
Ae 9
Ae 9Ae 9
Ae 9
 
Hezkuntza
HezkuntzaHezkuntza
Hezkuntza
 
Ae7
Ae7Ae7
Ae7
 
A5
A5A5
A5
 
August
AugustAugust
August
 
Bideoaren gogoeta, Maialen Ugalde
Bideoaren gogoeta, Maialen UgaldeBideoaren gogoeta, Maialen Ugalde
Bideoaren gogoeta, Maialen Ugalde
 
Ikt
IktIkt
Ikt
 
Ae12 13
Ae12 13Ae12 13
Ae12 13
 
ARGAZKIEGUNEROKOA. 1.ASTEA
ARGAZKIEGUNEROKOA. 1.ASTEAARGAZKIEGUNEROKOA. 1.ASTEA
ARGAZKIEGUNEROKOA. 1.ASTEA
 
Osteguneko saioa (azken aurreko saioa)
Osteguneko saioa (azken aurreko saioa)Osteguneko saioa (azken aurreko saioa)
Osteguneko saioa (azken aurreko saioa)
 
ANIZTASUNARI ERANTZUTEN DION IKASTOLA?
ANIZTASUNARI ERANTZUTEN DION IKASTOLA?ANIZTASUNARI ERANTZUTEN DION IKASTOLA?
ANIZTASUNARI ERANTZUTEN DION IKASTOLA?
 
Eskolara buelta - gehigarria
Eskolara buelta - gehigarriaEskolara buelta - gehigarria
Eskolara buelta - gehigarria
 
Maiatzak 17 proposamena doc
Maiatzak 17 proposamena  docMaiatzak 17 proposamena  doc
Maiatzak 17 proposamena doc
 
Rafa Mendia
Rafa MendiaRafa Mendia
Rafa Mendia
 
Metodologiaz Eta Filosofiaz (HIKHASI 2006)
Metodologiaz Eta Filosofiaz (HIKHASI 2006)Metodologiaz Eta Filosofiaz (HIKHASI 2006)
Metodologiaz Eta Filosofiaz (HIKHASI 2006)
 
César Bona - elkarrizketa Argian
César Bona - elkarrizketa ArgianCésar Bona - elkarrizketa Argian
César Bona - elkarrizketa Argian
 
Xxi
XxiXxi
Xxi
 
1. foroa
1. foroa1. foroa
1. foroa
 

More from kafetegikoatsuak

Primer escenario power point
Primer escenario power pointPrimer escenario power point
Primer escenario power pointkafetegikoatsuak
 
Competencia digital 2. articulo teorico
Competencia digital 2. articulo teoricoCompetencia digital 2. articulo teorico
Competencia digital 2. articulo teoricokafetegikoatsuak
 
1. escenario escuela y ti cs analisis (1)
1. escenario  escuela y ti cs analisis (1)1. escenario  escuela y ti cs analisis (1)
1. escenario escuela y ti cs analisis (1)kafetegikoatsuak
 
1. escenario escuela y ti cs analisis (1)
1. escenario  escuela y ti cs analisis (1)1. escenario  escuela y ti cs analisis (1)
1. escenario escuela y ti cs analisis (1)kafetegikoatsuak
 
Políticas educativas y prácticas escolares de integración de las tecnologías ...
Políticas educativas y prácticas escolares de integración de las tecnologías ...Políticas educativas y prácticas escolares de integración de las tecnologías ...
Políticas educativas y prácticas escolares de integración de las tecnologías ...kafetegikoatsuak
 

More from kafetegikoatsuak (6)

Primer escenario power point
Primer escenario power pointPrimer escenario power point
Primer escenario power point
 
Competencia digital 2. articulo teorico
Competencia digital 2. articulo teoricoCompetencia digital 2. articulo teorico
Competencia digital 2. articulo teorico
 
1. escenario escuela y ti cs analisis (1)
1. escenario  escuela y ti cs analisis (1)1. escenario  escuela y ti cs analisis (1)
1. escenario escuela y ti cs analisis (1)
 
1. escenario escuela y ti cs analisis (1)
1. escenario  escuela y ti cs analisis (1)1. escenario  escuela y ti cs analisis (1)
1. escenario escuela y ti cs analisis (1)
 
Golden 5
Golden 5Golden 5
Golden 5
 
Políticas educativas y prácticas escolares de integración de las tecnologías ...
Políticas educativas y prácticas escolares de integración de las tecnologías ...Políticas educativas y prácticas escolares de integración de las tecnologías ...
Políticas educativas y prácticas escolares de integración de las tecnologías ...
 

10 argazkiak

  • 1.
  • 2. Honako irudi honetan, irakasle bat bere ikasleei ikasgaia azaltzen agertzen da eta jarraian, haur bat galdera bat egiten. Galdera honi erreparatzen badiogu “ Profe. ¿ como quiere que nos guste su asignatura si a usted no le gustamos nosotros?” dio. Argazki honek adierazi nahi duena da, gaur egungo irakasle ugarik beraien lana gogorik gabe praktikatzen dutela eta modu honetan ezin dietela ezer ere ez exijitu beraien ikasleei. Ikasleek, irakaslearen desmotibazioa eta gogo eza antzematen dute. Beraz, ikusi daiteken bezala curriculum ezkutuaren bitartez haurrei transmititzen zaien motibazioa ez da teorian izan beharko lukeena.
  • 3. Argazki honek mezu argi bat du; “el ordenador electrónico es muy útil para la enseñanza”. Nire ustez honen bidez adierazi nahi dena da; gaur egun teknologiek geroz eta garrantzia handiagoa dutela. Eta beraz, hezkuntza arloan ere eragin handia dutela. Egungo haurrak teknologiaz inguratuta bizi dira eta honen ondorioz, denbora gutxiago ematen dute beste haurrekin erlazionatzen eta teknologia berriekin igarotzen dute denbora ugari. Argazki honetan garrantzi hori azpimarratzen du irakasleak, baina errealitatean berak ez du erabiltzen eta metodo zaharrekin dihardu. Beraz, curriculum formalaren arabera aurrerapenetara ohitu behar badugu ere, errealitate gehienetan ez da halakorik ematen.
  • 4. Argazki honetan irakasle bat ikusten dugu gurutzedun gela batean. Bere esanetan, eskolak hartu dituen erabakiak, hau da, ikastetxeko curriculum formalak dioenez, eskola horretan erabaki konprometitu eta eskuzabalak hartu dira erlijio kontuei dagokienez. Beraz, curriculum formalaren arabera, guztien onurarako izango den erabakiak hartzen dira eskolan. Baina, jarraian irakasleak bere diskurtsoarekin jarraituz eta erabakien eskuzabaltasun horretan oinarrituz, geletako horma batean gurutzea egongo dela eta gainontzeko hiru ormetan ez dela egongo adierazten digu, batetik fededunen eta bestetik laikoen onurarako. Baina guztiok dakigu, errealitatean ez dela guztien onuraren alde egiten. Nahiz eta horma ezberdinez aritu, guztiek gela bat osatzen dutelako. Beraz, nahiz eta curriculum formalean erabakien eskuzabaltasun eta konpromisoaz hitz egin, ikusten dugu errealitatean (curriculum errealean) ez dela hori betetzen eta ofizialki adierazten ez diren ideien transmisioa eta manipulazioa bultzatzen dela.
  • 5. Argazki honetan, arreba jipoitzeagatik aitak semeari sermoia botatzen diola ikusten dugu. Ea zergatik egin duen galdetzerakoan, semeak aita-ametara jolasten ari zirela erantzuten dio ordea. Orduan ikusten dugu bigarren planoan dagoen ama jipoitua sofan eserita. Honen arabera uler dezakegu, aitak ama jipoitzen duela eta horregatik aita- ametara jolastean euren seme-alabek gurasoen portaera imitatzen dutela, jarrera hori normaltzat hartuz. Ikusten dugun bezala, askotan helduok haurrei zenbait jarrera ez dituztela hartu behar adierazten diegu, ekintza berberak gauzatzen ditugunean. Haurrek imitatuz gauza ugari ikasten baitituzte. Beraz, nahiz eta zenbait ikaskuntza ez sartu gure irakaste planetan, modu ezkutu batean transmititzen diegu haurrei. Hortaz, curriculum formalean agertzen ez diren arren, curriculum ezkutuaren bitartez zenbait ikaskuntza transmititzen diegu haurrei.
  • 6. Argazki honek sexuarekin erlazionaturiko rolei buruz hitz egiten digu. Emakumea irudi polit moduan azaltzen dute haur hauek, baina betiere etxeko lanak egiten dituelarik. Gizonezkoa aldiz, langile gisa ageri da. Gizarteak aldarrikatutako estereotipoen ondorioz, haurrrek horrela irudikatzen dituzte bere gurasoak. Baina era berean ez al duzue uste benetan euren etxeetan bizitzen den egoera erreala irudikatzen ari direla? Emakumea polita dela eta gizona aldiz bizkorra, bai izan daiteke gizartearen erruz. Baina ama etxeko lanetan aritzea aita lanean ari den bitartean, egoera erreala izan daiteke. Historian zehar emakumeak etxekoandre izatera mugatu izan dira. Eta gizona lanetik etxera itzuli eta dena egina izan behar zuen. Gaur egun emakumeak etxetik kanpo lan egiten du, baina zenbait familietan, oraindik etxera iritsi eta bertako lanak emakumeak egiten ditu, hala behar duela usten dutelako. Hau guztia haurrei ezkutuan edo nahigabe transmititzen zaie eta beraiek jokaera horiek normaltzat hartzen dituztelarik. Beraz, komenigarria litzateke umeek berdintasuna ikus dezaten, etxeko lan hauek bi gurasoen artean banatuta egotea, sexu arteko desberdintasunik egin gabe.
  • 7. Ondorengo argazki honek, ez digu ezer berririk erakusten. Denok pasatu gara lehen hezkuntzatik, institututik… baina zenbat emakume ospetsuren izen geratu zaizkigu gure buruan? Oso gutxi, bat ere ez ez esateagatik. Gure gizarteak betidanik izan du matxismo puntu bat eta horrek gaur egun ere indarrean diraudi. Egoera hori alde batera uzbeko lanean ari badira ere, lana asko dago egiteko. Esaterako, gure eskoletako testuliburuek, gizon famatuei egiten diete erreferentzia batez ere. Emakume ospetsurik egon ez delako izango ote? Erantzuna garbia da, ez. Noski izan direla, eta asko gainera. Arazoa da, gure gizarteak sekula ez diela behar adina garrantzi eman. Besteak beste, Emilia Pardo Bazan, Maria Curie… dira hauetako adibide garbi. Ume bati Einstein nor den galdetu ezkero segituan esango digu zerbait, baina, zer gertatuko litzateke ume horri Frida Kahlo nor den galdetuz gero? Gure esku dago umeen hezkuntzan esku hartu eta hau aldatzea. Curriculum formalean berdintasuna sustatzearen alde egiten bada ere errealitatean ez baita hori gauzatzen.
  • 8. Jarraian ikusten dugun irudia, iragarki bat da. Bertan, argi eta garbi ikusten dugu nola gizon talde baten (batek bereziki) emakumea menpean hartua duen. Gizon kopuruak, hauen jarrerak... adierazten digute faktore hau. Ez gara konturatzen baina gure egunerokotasunean, behar baina gehiago ikusten ditugu horrelako irudiak. Ohituragatik ote? Ez al da izango oraindik gizarte matxista batean bizi garela? Irudi honetan behintzat ezkutuan transmititzen zaigu erropa saltzeaz gain emakumea mendean hartzeko ideia zabaldu nahi dela. Gainera eskoletan, sexuen arteko berdintasuna sustatzen saiatzen gara, bai eta familia gehienetan ere. Baina zertarako balio du eskolek egiten duten lana ondoren umeak etxera joan, telebista piztueta horrelako iragarkiak ikusten badituzte? Onartezina da! Eta gogoratu, gizarte “on” bat izateko, denok elkarlanean aritu behar gara, baloreak trasmititzerako orduan esaterako.
  • 9. Argazki publizitario honek zenbait mezu sexista eta matxista transmititzen dizkigu; alde batetik, emakume bati bitxi bat eskainiz gero, gizonek berarekin nahi dutena egin dezaketela transmititzea da ; bestetik, zenbait gizonen ustetan, behin ezkondu eta gero emakumea, beraiek dominatu beharreko zerbait dela, emakumeari aukeratzeko askatasunik utzi gabe; eta azkenik, emakumeak oso materialistak direlaren topikoa islatzen da, badutena ez dutela baloratzen eta beti gehiago nahi dutela. Beraz, nahiz eta bitxiak saltzeko kartel publizitario xume bat iruditu, ezkutuan aipaturiko mezu diskriminatzaileak transmititzen dira.
  • 10. Argazki honetan irakasleak, haurrak jolasera atera daitezela adierazten du gaztelaniaz: “salgan todos a recreo!”; Baina, neskatila batek ea neskak ere aterako diren galdetzen dio. Izan ere, gaztelaniaz eta baita beste hizkuntza askotan ere generalizaziorako termino maskulinoak erabiltzen dira. Horren ondorioz, gizonezkoen sexuak hartzen du protagonismo gehien eta termino femeninoen gainetik geratzen da. Honekin, gizonezkoak ateratzen dira irabazten gehienetan eta hauei egiten zaie erreferentzia orokorrean hitz egiten ari garenean: todos, alumnos… bezalako terminoekin. Eskolan beraz, nahiz eta curriculum formalaren arabera berdintasunean jardun, curriculum errealean ikusten dugu berdintasun hori ez dela errespetatzen (batez ere hizkuntza aldetik) eta gainera, curriculum ezkutuaren bitartez haurrei genero maskulinoaren garrantzia eta erabilera orokorragoa transmititzen zaie.
  • 11. Oso esanguratxoa da irudia hau, bertan haur bat zigortuta dago arbelean idazten “ No debo ser violento en la escuela” eta bitartean irakaslea pistola batekin buruan apuntatzen. Argazki honek kritika egiten dio gaur egungo hezkuntzaren egoerari, izan ere, irakasle askok beraien ikasleei gauza ugari exijitzen dizkiete eta ondoren beraiek berdina egiten dute. Kasu honetan ikaslea zigortua dago zerbait gaizki egin omen duelako eta zigorra jartzeaz gain irakaslea gainean dago pistola batekin. Ikasleek horrela ez dute inoiz ikasiko, izan ere, beraien irakasleek berbera egiten dute . Beraz, curriculum ezkutuaren bitartez, irakaslearen jarrera desegokia transmititu zaio haurrari ere, haurrak imitatuz jarrera hori barneratu baitu. Azken finean, zer erdu transmititzen ari gara haurrei?