3. • XXI. Mendean informazioa transmititzeko baliabide berriak
egongo dira.
• Hezkuntzak ezagutza teoriko eta tekniko-ebolutiboak
transmitituko ditu.
• Etengabe aldatzen dagoen mundura egokitzeko baliabideak
eman behar ditu eta horretarako oinarrizko lau ikasketetan
oinarritzen da, pertsona bakoitzarentzat ezagutzaren
zutabeak izango direnak.
4. Hezkuntzak 4 ikasketetan oinarritu:
• Ezagutzen ikastea
• Egiten ikastea
• Elkarrekin bizitzen ikastea
• Izaten ikastea
5. • Eskolako irakaskuntza, batez ere “ezagutzen ikastean” eta “egiten
ikastean” oinarritzen da.
• Aldiz, Batzordearen ustez, gizarte bakoitzak Hezkuntza Curriculumean lau
gaitasun hauek sartu behar ditu.
• XXI. Mendeko erronkei aurre egiteko, hezkuntzari, helburu berriak eman
behar zitzaizkion, horregatik, beharrezkoa zen lau zutabe horiekin
jardutea.
• Beraz, hezkuntzaren bitartez, pertsona bakoitzak bere sormen ahalmenak
garatu behar ditu.
• Hau da, hezkuntza ez dela bideratuta egon behar helburu jakin bat
lortzeko, baizik eta pertsonaren errealizaziora bideratuta egon behar da.
6. EZAGUTZEN IKASTEA
• Munduaren ulermena
• Duintasunezko bizitza
• Gaitasun profesionala
• Komunikazioa
Inteligentzia intelektuala
Kultura orokorra
7. • Pertsonak mundua ulertzeko, duintasunez bizitzeko, gaitasun
profesionalak garatzeko eta besteekin komunikatzeko gaitasuna
emango du.
• Inguratzen gaituen guztia hobeto ulertzeko, jakinduria handitu behar
da, alderdi intelektuala garatu behar dugu.
• Aitzitik, ezagutza oso zabala denez, ezinezkoa da guzti-guztia
ezagutzea.
• Hori dela eta, kultura orokorra irakastea erabaki zuten, alderdi
guztietako ezagutzak izateko, beste jakinduria batzuk ikasteko aukera
ematen duelako.
8. • Ezagutzen ikasteko, ikasten ikasi eta ulertzen ikasi behar da
lehenengoz, oroimena eta pentsamenduaren bitartez.
• Txikitatik, umeak arreta jarri behar du eta ondoren,
oroimenaren bidez, informazioa barneratu behar du.
Horregatik, eskolan zenbait gauzaki buruz ikastea nahitaezkoa
da.
• Bestetik, pentsamendua garatzeko, gurasoekin hasten da eta
ondoren irakasleekin.
9. EGITEN IKASTEA
• Lanbiderako teknika
• Kalifikazio profesionala
• Elkarlanean aritu
10. • Ezagutzen ikastearekin lotuta dago, baina lotura handiago
bat du lanbidearekin.
• Lan merkatuan, XX.mendean, makinek langileak ordezkatzen
zituztenez, lanbideak “ezagutzarekin” erlazioa zuten.
Lanbideak intelektualagoak ziren.
• Orain, lanbidean aritzeko teknikak irakatsi beharko dira.
• Orokorrean, kalifikazio profesionala lortzeko, elkarlanean
aritzeko eta egoera ugariri aurre egiteko balioko du, ikasitako
kontzeptuak praktikan jartzearen bitartez.
12. • Gizakiek, bakoitzaren eta haien taldeen kualitateak gehiegi
baloratzeko joera dute eta gainerakoenak aldiz gutxiesteko.
• Taldeen arteko tentsioek, nazioak eta mundua zatitzen dute
eta hezkuntza egoera hobetzen saiatu behar da, harmonia
lortu behar du.
• Horretarako, hezkuntzari bi orientazio eman behar zaizkio.
Batetik, talde desberdinetako kideak elkartzea eta ezagutzea eta
bestetik, proiektu komunetan parte hartzea.
13. • Bestea ezagutzeko, lehenik eta behin, bakoitzak bere burua
ezagutu behar du eta ondoren, besteak ezagutzeko aukera
izango du.
• Gainerakoen lekuan jartzeko gai izango da, enpatia garatuko
duelako.
• Beraz, txikitatik gainerakoak errespetatzen ikasi behar dute.
• Horretaz gain, proiektu komunetan aritu behar dira,
berdintasun soziala lortzeko eta elkarrekiko errespetua
garatzeko.
14. IZATEN IKASTEA
• Pentsamendua
• Iritzia
• Autonomia
• Ahalmenak
• Sormena
15. • Gizaki guztiek pentsamendu eta iritzi autonomoa izan behar dute,
bizitzako zirkunstantzietan haiek bakarrik erabakiak har ditzaten.
• Bakoitzak bere ahalmenak garatu behar ditu eta bere patua aukeratu
behar du.
• Hezkuntza beraz, gizakiaren SORMENA pizten ahalegindu behar da,
eremu guztiak kontuan izanda.
-Artistikoa
-Estetikoa
-Kiroletakoa
-Zientzietakoa
-Kulturala
-Soziala