SlideShare a Scribd company logo
1 of 10
1
XXI. MENDEAN ESKOLAK BETE
BEHARKO LITUZKEEN XEDEAK
2
AURKIBIDEA
Sarrera ………………………………………………………………………………………………………………………. 3
Funtzio asistentziala ala hezitzailea …………………………………………………………………………… 4
Inguruan nagusi den kulturaren transmisio hutsa ala gizartea aldatzea …………………….. 4
Ikasten trabak topatzen dituzten ikasleei berebiziko laguntza ematea ala ikasleen
bikaintasuna garatzea ………………………………………………………………………………………………. 5
Bi hezkuntza ikuspegi ezberdin: educare eta educere ………………………………………………… 6
Hezkuntza eremuak (hezkuntza formala, ez-formala eta informala) ………………………….. 6
Umeen heziketaren ardura nagusia estatuarena ala familiena. Bien papera argitu……… 7
Ondorioak: Zuen ustez, zeintzuk dira XXI mendeko eskolaren xedeak?........................ 8
Bibliografia ………………………………………………………………………………………………………………. 10
3
1970.urtetik aurrera hainbat lege ezarri dira, honako hauek dira lege horiek: Ley
General de Educación (1970), Ley Orgánica General del Sistema Educativo (1990),
Euskal Eskola Publikoaren Legea (1993), Ley Orgánica de la Calidad de la Educación
(LOCE, 2002), Ley Orgánica de Educación (LOE, 2006) eta amaitzeko, 2013.urtean
LOMCE ( Ley Orgánica para la Mejora de la Calidad Educativa) legea ezarri zen.
-Ley General de Educación (1970): lege hau Francoren diktadura bitartean onartu zen
baina ez zen ezarri 1980.urtera arte. Jose Luis Villar Palasik bultzatu zuen lege hau eta
hamalau urtera arteko derrigorrezko hezkuntza ezarri zuen. Lege honek Espainiako
heziketaren estamentuak modernizatzea lortu zuen.
- Ley Orgánica General del sistema educativo (LOGE, 1990): Alde batetik, lege honek
1970eko LGE-ren amaiera suposatu zuen eta bestetik, 16 urtera arteko derrigorrezko
hezkuntza ezarri zuen beste neurri batzuekin batera. Gainera, teknologia gehiago
erailtzen duen hezkuntza bat proposatu eta DBH maila sortu zuen lege honen bitartez.
- Ley Orgánica de la Calidad de la Educación (LOCE, 2002): Jose Maria Aznarren
gobernuaren bitartean proposatu zen 2002.urtean. Lege honen helburua Espainiako
hezkuntza eraldatzea eta hobetzea zen gobernuaren arabera baina oso berandu
proposatu zen eta 2004.urtean Zapatero gobernura iristean geldiarazi egin zen.
- Ley Orgánica de Educación (LOE, 2006): Jose Luis Rodríguez Zapateroren gobernuaren
bitartean landu zen eta 2006 urtean argitaratu zen BOEn eta kongresuan onetsi zen
gehiengoaren aldekoarekin. Lege honek hiritartasunarentzako hezkuntza eta giza
eskubideen derrigorrezko eta ebaluagarri diren ikasgaiak barneratu zituen. Gaztelania
eta literatura 25 ordura murriztu ziren.
- LOMCE ( Ley Orgánica para la Mejora de la Calidad Educativa) : LOEk eta LOGSEK
egindako proposamena da, erlijioari garrantzi akademikoa ematen diona berriz ere,
unibertsitateko bekak murrizten dituena, errebalidak berriz martxan jartzen dituena
eta eskoletan sexuen banaketa ezartzen duena. Lege hau oso kritikatua izan da eta
ondorioz hainbat manifestazio eta greba egin dira.
Gure iritziz, azken lege honek (LOMCE-k) gure generazioari kalte egin diezaioke
etorkizun gertu batean, gure hezkuntzan atzerapena suposatzen du eta.
4
. Funtzio asistentziala ala hezitzailea
Alfredo Hoyuelosek dioen bezala funtzioa asistentziala hau da: “Jaio eta
lehenengo urteetan sortzen eta egituratzen dira gizakiaren nortasunaren, adimenaren
eta emozioen oinarriak eta gizarte jarreren oinarriak. Une horretantxe egituratzen dira
garuneko zelula gehienak eta neuronen arteko konexio gehienak. Eta prozesu hori
guztia behar bezala osatzeko ezinbestekoak dira elikadura eta osasun egokiak
edukitzea. Eta horrez gain, berriki egindako hainbat azterlan garrantzitsuren arabera,
jaio eta lehenengo urteetan oso garrantzitsua da haurrek gizartearekiko elkarreragina
edukitzea eta ikaskuntzarako giro egokia eskuratzea, hartara, jaiotzen garenetik berez
ditugun ahalmen izugarriak garatzen laguntzeko.”
Hau da, funtzio asistentziala izango litzateke haurraren oinarrizko beharrak
asetzea, horien artean: jaten ematea, pardela aldatzea, umearen loaz arduratzea,
haiekin jolas egitea eta abar. Orain dela urte batzuk behar hauek asetzen zituztenak
gehienbat eskolak ziren gurasoek denborarik ez zutelako baina gaur egun hori aldatu
egin da eta familiak inplikazio gehiago dute.
Funtzio hezitzaileaz hitz egiten dugunean, haurra gizarteratzea, bere autonomia
lortzea eta inguruaren bilaketa sustatzea da, pixkanaka ezagutzak barneratzea.
Gure ustez, bi funtzioen arteko oreka bat lortzea da helburua. Alde batetik
haurraren behar fisiologikoak asetzea eta bestetik, umea ongi heztea.
. Inguruan nagusi den kulturaren transmisio hutsa ala gizartea aldatzea
Gure aburuz, herrialde bateko kultura oso garrantzitsua da bertako herritarren
izaeraren zati bat dela eta. Horregatik herri batean integratzeko kultura ezagutu
beharra dago, ezagutza hori gurasoek, irakasleek, lagunek..transmititzen digute gure
egunerokotasunean.
Hezkuntzaren helburua kultura transmititzea da baina gaur egun irakasle
batzuek beren ikusteko moduaren arabera azaltzen dute. Hauen ustez kulturan
hainbat aldaketa eta berrikuntza egin behar dira eta horiek irakasten saiatzen dira.
5
Amaitzeko, pentsatzen dugu egokiena kultura den bezala transmititzea izango
litzatekeela tradizioa ez galtzeko. Horren gain, ikasleek beren ideia pertsonalak izaten
eta sortzen ikasi behar dute, gizartean dauden arazoei beraien kabuz aurre egiteko.
. Ikasten trabak topatzen dituzten ikasleei berebiziko laguntza ematea ala ikasleen
bikaintasuna garatzea.
Gaur egun guztiz ohikoa da edozein eskolatako klaseetan arazoak dituzten
ikasleak aurkitzea, bai atzerritarrak direlako, ezgaitasun fisikoak, arazo mentalak,
dislexia, AFN-H (Deficit de atención),..dutelako.
Ikasle horiek ikasteko oztopoak izan arren, kurtsoa gainditzeko aukera berdina
dute naiz eta horretarako laguntza gehiago izan behar. Arazo hauek dituzten ikasleak
eskoletan edukitzeak alde txarrak eta onak ere baditu. Gauza onen artean atzerriko
pertsona bat edukitzean kultura eta ohitura berriak ezagutzea dakar, errespetua eta
enpatia garatzen dira eta elkarlana sustatzen da. Arazo mentalak dituztenekin, berriz,
behar duten laguntza eskaintzean guk daukaguna baloratzen ikasten dugu. Gauza onak
dauden arren, alde txarrak ere ikusten ditugu: atzerritarrek eta ezgaitasun mentalak
dituztenek klaseko hizkuntza maila eta erritmoa atzeratzen dute, kultur arazoak sor
ditzakete eta oinarrizko gaitasunaren garapena atzeratzen dute.
Gai honekin lotuta, esan beharra dago eskoletan maila ezberdineko ikasleak
daudela: emaitza onak ateratzen dituztenak eta emaitza ez hain onak ateratzen
dituztenak. Egoera honen aurreak irakasleek oreka bat lortzen saiatu behar dira
emaitza ezberdinak dituzten ikasleetan baina egia da askok ez dutela lortzen. Gure
ustez garrantzi gehiago ematen diete bikaintasuna lortzen dutenei eta alde batera
uzten dituzte besteak naiz eta hauek saiakerak egin besteen maila lortu ahal izateko.
Azken finean, eskolaren helburuetako bat haurrak dituzten gaitasunak garatzea
da eta hori ez bada betetzen, haurrak ezingo du bere bizitzan aurrera pauso bat eman.
Horregatik ikasle guztiei berebiziko laguntza eman behar zaiela uste dugu.
6
Maila ezberdinak egon arren pentsatzen dugu beste motatako metodologia bat
erabili daitekeela, adibidez ikasle batek gaia ulertzen badu besteei azal diezaieke eta
horrela aldi berean soziologia garatzen egongo ginateke.
. Bi hezkuntza ikuspegi ezberdin: educare eta educere.
Termino hauek bi eredu ezberdinen berri ematen digute: educare hezkuntza
kanpotik garatzen den prozesua dela jakinarazten digu; hau da, ikaslea elikatuko du.
Beste aldetik, educere hezkuntza prozesuaren egile aktiboa bihurtzen du hezigaia.
Educare kanpotik barruranzko prozesua da, hezitzaileak hezigaia edo ikaslea
elikatzen du eta elikagai hori hezitzaileak soilik dauka. Hezkuntza mota hau eskola
tradizionaletan ematen zen.
Educere hezigaia hezkuntza prozesuaren eragile aktibo bihurtzen du, berak
garatuko du bere ikaskuntza prozesua eta hezitzailearen estimulazioa edo gidaritza
jasoko du. Hezkuntza mota hau gaur egungo eskola gehienetan ematen da.
Gure ustez, eskolek educere sistema erabili beharko lukete hainbat egoeratan
gaur egun ikasleei protagonismoa eman behar zaielako eta irakasleak ikasleei lagundu
behar diete oztopoak gainditzen. Baina honetaz gain uste dugu educare sistemaren
ezaugarri batzuk beharrezkoak direla heziketa on bat izateko.
. Hezkuntza eremuak (hezkuntza formala, ez-formala eta informala)
Etengabeko hezkuntza bizitza osoan garatzen den hezkuntza prozesu jarraitu
bezala definitzeak eskola gunea baino haratago eramaten gaitu, beste gune sozial
batzuetan gara daitekeen zentzu formatiboa ere baloratzera eta hiru arlo nagusi
bereiztera eramaten gaitu.
Hezkuntza formala: guztiz instituzionalizatutako kronologikoki mailakatutako
eta hierarkikoki antolatutako hezkuntza sistema da, hau lehen urteetatik
unibertsitateko azken urteetaraino hedatzen den prozesu intentzionala, antolatua eta
sistematizatua da.
7
Hezkuntza ez formala: sistema formalaren testuingurutik kanpo egiten dena da,
haur eta helduei ikasketa mota zehatza eskaintzeko. Prozesu intentzionala da,
antolatua eta sistematizatua, maila baxuagoan.
Hezkuntza informala: bizitzan zehar garatutako prozesuari deritzo. Prozesu
honetan zehar gizakiak eguneroko esperientzian eta ingurunearekin edukitako
erlazioari esker, ezagutza eta trebetasuna lortuko ditu. Gehienbat intentziorik,
antolakuntzarik eta sistematizaziorik gabekoa da.
. Umeen heziketaren ardura nagusia estatuarena ala familiena. Bien papera argitu.
Nork du ardura nagusia umeen heziketan? Gurasoek ala estatuak (gizarteak)?
Galdera honek hainbat eztabaida sortu izan ditu etxean edo eskolan ikastearen aldeko
eta kontrako pentsaera ezberdinak dituzten pertsonen artean.
Homeschooling bezala ezagutzen den hezkuntza mota hau erlijiosoak eta
ideologikoak Estatu Batuetan sortu zuten eta Europarrak hezkuntza honen alde jarri
ziren. Hasiera batean, hezkuntza mota hau dirudun familietan garatzen zen, eskolen
bitartez pixkanaka planteamendu kolektiboa garatu den arte.
Homeschoolinga umea etxean heztean datza eskola alde batera utziz eta ardura
gurasoen gainean jarriz. Espainian oso kasu gutxi daude praktika hau aurrera eramaten
dutenak eta gainera oso kritikatua da, baina beste herrialde batzuetan (Frantzian,
Estatu Batuetan, …) normalizatuago dago.
Gure taldean gai honi buruzko iritzi berdina daukagu, gure ustez ez da metodo
egokiena haurrak hezteko. Eskolak eta irakasleak hezteko prestakuntza bat jaso dute,
etxean irakats dezaketen hainbat gurasok ez dutena. Horrez gain, gurasoak oso
lanpetuta daude eta agian bere seme alabek dituzten beharrak asetzeko ez dira gai.
Gehitzeko, hezkuntza metodo honek hainbat desabantaila dauzka: gelakideekin
egon behar litzatekeen interakzioa falta da, umeek ez dute talde lana egiten ikasten
eta objektibitate gutxi daukate soilik beren gurasoen iritzia dute eta.
Naiz eta kritika asko jaso dituen gai honek, badago beste pertsona talde bat
pentsatzen duena metodologia honek alde onak dituela. Horien artean; hezkuntza ume
8
bakar bati zuzenduta dagoela, umeek gehiago ikasiko dutela, ikaslearen erritmoa
errespetatzen da eta ez daude erakunde publikoen menpe. Pertsona hauen iritziz ere,
naiz eta kontrako iritzia dutenek pentsatu etxean ikasten duten haurrek ez dutela
beste haurrekin harremana, umeak beste aktibitate mota batzuen bitartez
erlazionatzen dira ( parkera joaten, partikularretan, kirol ekintzetan, …).
Homeschoolingaren alde daudenak aldarrikatu nahi dute etxean ikasten duten
umeek ez dutela lortzen ikastetxe batean ikasten hari direnen titulazio berdina, naiz
eta maila berdina duten.
Amaitzeko, naiz eta gure ustez eskolak beharrezkoak diren, egia da gurasoek
ematen diguten heziketa oso garrantzitsua dela horrekin batera haiek erakusten
dizkiguten baloreak eta besteekiko errespetua.
- Ondorioak: Zuen ustez, zeintzuk dira XXI mendeko eskolaren xedeak?
Historian zehar, eskolak asko aldatu dira eta ondorioz haren xedeak ere
nabarmen aldatu dira. Orain dela zenbait urte hezkuntza gaur egun baino askoz
zorrotzagoa zen eta metodologia aldatzen ari da (teoria gutxiago eta praktika gehiago
erabiltzen da).
XXI. mendeko eskolen xede nagusia ikasleei materialak irakastea eta hauek
ikastea da. Material hauei esker haurrek hobeki ikasten dute eta errazagoa egiten zaie.
Irakasleen funtzioa ikasleen beharrak asetzea da eta hauei erakustea bizitzan zehar
dauden aurre egiten, naiz eta horretarako lan asko egin behar duten eta hainbat modu
izan behar dituzten gauzak azaltzeko eta ikasleei erraztasuna emateko.
Ikasleen iritziak eta nahiak kontuan hartu behar dira, eta beren adinerako
egokiak diren ariketak eta ekintzak egiten badira asko motibatuko dira eta horrek
emaitza onak lortzera eramango ditu.
Irakasleen funtzioa oso garrantzitsua da, beren jarrera eta emozioek kalte egin
diezaieke ikasleei eta horrez gain, gurasoek ere garrantzi handia dute eta beraz
ikasleek hauekin eduki behar duten jarrera egokia izan behar da, egia da eta batzuetan
gurasoak haurrak baino akzio okerragoak izaten dituztela.
9
Bukatzeko, esan behar da gaur egungo eskolaren xedeak askotarikoak direla.
Lehenengo sozializazioa eskolan ematen dute haurrek, denbora asko pasatzen baitute
bertan. Gainera, eskolan balore asko lantzen dituzte: errespetua, taldean lanak egiten
jakitea, … Ez dugu pentsatu behar eskola teoria ikasteko lekua denik, ezagutzak
jasotzearen bitartez prozesu mentalak heltzeko lekua dela esan genezake.
10
- BIBLIOGRAFIA
Camino, I, eta Murua, H. (20/10/15) Hezkuntzaren teoria eta historia liburua.
Argitaletxea. Delta.
Hezkuntzaren teoria eta historiako “homeschooling”-aren bideoa.
Hoyuelos, A. (2003ko urtarrila). 0-3 zentroak: hezkuntza eskaintzea helburutzat eta ez
laguntza eskaintzea. Honako webgune honetatik berreskuratua:
http://www.hikhasi.eus/artikulua/797
Klaseko ariketa fitxa(aldeko eta kontrako argudioak)
López, A. (09/10/2013). De la LGE a la LOMCE: Así son las siete leyes educativas
españolas de la democracia. Honako webgune honetatik berreskuratua:
http://www.teinteresa.es/educa/siete-leyes-educativas-franco-wert-zapatero-
aznar-ucd-psoe-pp_0_1007900025.html
M.,M.(2010-06-16). Haur Hezkuntza hezitzailea ote?. Honako webgune honetatik
berreskuratua;
http://hegoakastinduzetamunduazabalduz.blogspot.com.es/2010/06/haur-
hezkuntza-hezitzailea-ote.html

More Related Content

Viewers also liked

ENSAYO SOBRE LAS REACCIONES QUIMICAS DEL ENAMORAMIENTO
ENSAYO SOBRE LAS REACCIONES QUIMICAS DEL ENAMORAMIENTOENSAYO SOBRE LAS REACCIONES QUIMICAS DEL ENAMORAMIENTO
ENSAYO SOBRE LAS REACCIONES QUIMICAS DEL ENAMORAMIENTOnalaOP
 
Setting up an llp in india by legal raasta
Setting up an llp in india by legal raastaSetting up an llp in india by legal raasta
Setting up an llp in india by legal raastaLegal Raasta
 
5 star hotel desing.compressed
5 star hotel desing.compressed5 star hotel desing.compressed
5 star hotel desing.compressedMehnaj Tabassum
 

Viewers also liked (8)

PTaxEnrollmentCertificate_2015-16
PTaxEnrollmentCertificate_2015-16PTaxEnrollmentCertificate_2015-16
PTaxEnrollmentCertificate_2015-16
 
El universo
El universoEl universo
El universo
 
Rgga bolivia
 Rgga bolivia Rgga bolivia
Rgga bolivia
 
ENSAYO SOBRE LAS REACCIONES QUIMICAS DEL ENAMORAMIENTO
ENSAYO SOBRE LAS REACCIONES QUIMICAS DEL ENAMORAMIENTOENSAYO SOBRE LAS REACCIONES QUIMICAS DEL ENAMORAMIENTO
ENSAYO SOBRE LAS REACCIONES QUIMICAS DEL ENAMORAMIENTO
 
Setting up an llp in india by legal raasta
Setting up an llp in india by legal raastaSetting up an llp in india by legal raasta
Setting up an llp in india by legal raasta
 
5 star hotel desing.compressed
5 star hotel desing.compressed5 star hotel desing.compressed
5 star hotel desing.compressed
 
IDRC 2014 Bukvic presentation
IDRC 2014 Bukvic presentationIDRC 2014 Bukvic presentation
IDRC 2014 Bukvic presentation
 
Rotary Sociala media
Rotary Sociala mediaRotary Sociala media
Rotary Sociala media
 

Similar to Xxi

1. foroa
1. foroa1. foroa
1. foroaLiiide
 
Euskadiko Hezkuntzaren aldeko adkoria. Akordioaren oinarriak
Euskadiko Hezkuntzaren aldeko adkoria. Akordioaren oinarriakEuskadiko Hezkuntzaren aldeko adkoria. Akordioaren oinarriak
Euskadiko Hezkuntzaren aldeko adkoria. Akordioaren oinarriakIrekia - EJGV
 
Curriculumaren sintesia
Curriculumaren sintesia Curriculumaren sintesia
Curriculumaren sintesia bashirlazahar
 
Practicum-I- EHU 2014
Practicum-I- EHU 2014Practicum-I- EHU 2014
Practicum-I- EHU 2014marijeuraga
 
10. baliabideen sintesia
10. baliabideen sintesia10. baliabideen sintesia
10. baliabideen sintesiaEquipoa754
 
10. baliabideen sintesia
10. baliabideen sintesia10. baliabideen sintesia
10. baliabideen sintesiaEquipoa754
 
Unitate didaktikoa
Unitate didaktikoaUnitate didaktikoa
Unitate didaktikoaXingola
 
Eskuhartzea Silvia Ganuza
Eskuhartzea Silvia GanuzaEskuhartzea Silvia Ganuza
Eskuhartzea Silvia GanuzaGanuzasil
 
Galderak
GalderakGalderak
GalderakXingola
 
Eskola Inklusiboaren esparruan Aniztasunari erantzuteko Plan Estrategikoa
Eskola Inklusiboaren esparruan Aniztasunari erantzuteko Plan EstrategikoaEskola Inklusiboaren esparruan Aniztasunari erantzuteko Plan Estrategikoa
Eskola Inklusiboaren esparruan Aniztasunari erantzuteko Plan Estrategikoamaitebenavides
 
Rafael mendia inklusioaz
Rafael mendia inklusioazRafael mendia inklusioaz
Rafael mendia inklusioazunaipic
 
Oinarrizko hezkuntzarako curriculumaren dekretuak
Oinarrizko hezkuntzarako curriculumaren dekretuakOinarrizko hezkuntzarako curriculumaren dekretuak
Oinarrizko hezkuntzarako curriculumaren dekretuakXingola
 

Similar to Xxi (20)

XXI.mendeko hezkuntza
XXI.mendeko hezkuntzaXXI.mendeko hezkuntza
XXI.mendeko hezkuntza
 
1. foroa
1. foroa1. foroa
1. foroa
 
Pedagogien konparazioa
Pedagogien konparazioaPedagogien konparazioa
Pedagogien konparazioa
 
Paulo Freire
Paulo FreirePaulo Freire
Paulo Freire
 
Rafa Mendia
Rafa MendiaRafa Mendia
Rafa Mendia
 
Euskadiko Hezkuntzaren aldeko adkoria. Akordioaren oinarriak
Euskadiko Hezkuntzaren aldeko adkoria. Akordioaren oinarriakEuskadiko Hezkuntzaren aldeko adkoria. Akordioaren oinarriak
Euskadiko Hezkuntzaren aldeko adkoria. Akordioaren oinarriak
 
Curriculumaren sintesia
Curriculumaren sintesia Curriculumaren sintesia
Curriculumaren sintesia
 
Legeen Taula
Legeen TaulaLegeen Taula
Legeen Taula
 
Hezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutuaHezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutua
 
Hezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutuaHezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutua
 
Practicum-I- EHU 2014
Practicum-I- EHU 2014Practicum-I- EHU 2014
Practicum-I- EHU 2014
 
10. baliabideen sintesia
10. baliabideen sintesia10. baliabideen sintesia
10. baliabideen sintesia
 
10. baliabideen sintesia
10. baliabideen sintesia10. baliabideen sintesia
10. baliabideen sintesia
 
Unitate didaktikoa
Unitate didaktikoaUnitate didaktikoa
Unitate didaktikoa
 
Eskuhartzea Silvia Ganuza
Eskuhartzea Silvia GanuzaEskuhartzea Silvia Ganuza
Eskuhartzea Silvia Ganuza
 
Galderak
GalderakGalderak
Galderak
 
Eskola Inklusiboaren esparruan Aniztasunari erantzuteko Plan Estrategikoa
Eskola Inklusiboaren esparruan Aniztasunari erantzuteko Plan EstrategikoaEskola Inklusiboaren esparruan Aniztasunari erantzuteko Plan Estrategikoa
Eskola Inklusiboaren esparruan Aniztasunari erantzuteko Plan Estrategikoa
 
Rafael mendia inklusioaz
Rafael mendia inklusioazRafael mendia inklusioaz
Rafael mendia inklusioaz
 
Oinarrizko hezkuntzarako curriculumaren dekretuak
Oinarrizko hezkuntzarako curriculumaren dekretuakOinarrizko hezkuntzarako curriculumaren dekretuak
Oinarrizko hezkuntzarako curriculumaren dekretuak
 
Peagogoen lana
Peagogoen lanaPeagogoen lana
Peagogoen lana
 

Xxi

  • 1. 1 XXI. MENDEAN ESKOLAK BETE BEHARKO LITUZKEEN XEDEAK
  • 2. 2 AURKIBIDEA Sarrera ………………………………………………………………………………………………………………………. 3 Funtzio asistentziala ala hezitzailea …………………………………………………………………………… 4 Inguruan nagusi den kulturaren transmisio hutsa ala gizartea aldatzea …………………….. 4 Ikasten trabak topatzen dituzten ikasleei berebiziko laguntza ematea ala ikasleen bikaintasuna garatzea ………………………………………………………………………………………………. 5 Bi hezkuntza ikuspegi ezberdin: educare eta educere ………………………………………………… 6 Hezkuntza eremuak (hezkuntza formala, ez-formala eta informala) ………………………….. 6 Umeen heziketaren ardura nagusia estatuarena ala familiena. Bien papera argitu……… 7 Ondorioak: Zuen ustez, zeintzuk dira XXI mendeko eskolaren xedeak?........................ 8 Bibliografia ………………………………………………………………………………………………………………. 10
  • 3. 3 1970.urtetik aurrera hainbat lege ezarri dira, honako hauek dira lege horiek: Ley General de Educación (1970), Ley Orgánica General del Sistema Educativo (1990), Euskal Eskola Publikoaren Legea (1993), Ley Orgánica de la Calidad de la Educación (LOCE, 2002), Ley Orgánica de Educación (LOE, 2006) eta amaitzeko, 2013.urtean LOMCE ( Ley Orgánica para la Mejora de la Calidad Educativa) legea ezarri zen. -Ley General de Educación (1970): lege hau Francoren diktadura bitartean onartu zen baina ez zen ezarri 1980.urtera arte. Jose Luis Villar Palasik bultzatu zuen lege hau eta hamalau urtera arteko derrigorrezko hezkuntza ezarri zuen. Lege honek Espainiako heziketaren estamentuak modernizatzea lortu zuen. - Ley Orgánica General del sistema educativo (LOGE, 1990): Alde batetik, lege honek 1970eko LGE-ren amaiera suposatu zuen eta bestetik, 16 urtera arteko derrigorrezko hezkuntza ezarri zuen beste neurri batzuekin batera. Gainera, teknologia gehiago erailtzen duen hezkuntza bat proposatu eta DBH maila sortu zuen lege honen bitartez. - Ley Orgánica de la Calidad de la Educación (LOCE, 2002): Jose Maria Aznarren gobernuaren bitartean proposatu zen 2002.urtean. Lege honen helburua Espainiako hezkuntza eraldatzea eta hobetzea zen gobernuaren arabera baina oso berandu proposatu zen eta 2004.urtean Zapatero gobernura iristean geldiarazi egin zen. - Ley Orgánica de Educación (LOE, 2006): Jose Luis Rodríguez Zapateroren gobernuaren bitartean landu zen eta 2006 urtean argitaratu zen BOEn eta kongresuan onetsi zen gehiengoaren aldekoarekin. Lege honek hiritartasunarentzako hezkuntza eta giza eskubideen derrigorrezko eta ebaluagarri diren ikasgaiak barneratu zituen. Gaztelania eta literatura 25 ordura murriztu ziren. - LOMCE ( Ley Orgánica para la Mejora de la Calidad Educativa) : LOEk eta LOGSEK egindako proposamena da, erlijioari garrantzi akademikoa ematen diona berriz ere, unibertsitateko bekak murrizten dituena, errebalidak berriz martxan jartzen dituena eta eskoletan sexuen banaketa ezartzen duena. Lege hau oso kritikatua izan da eta ondorioz hainbat manifestazio eta greba egin dira. Gure iritziz, azken lege honek (LOMCE-k) gure generazioari kalte egin diezaioke etorkizun gertu batean, gure hezkuntzan atzerapena suposatzen du eta.
  • 4. 4 . Funtzio asistentziala ala hezitzailea Alfredo Hoyuelosek dioen bezala funtzioa asistentziala hau da: “Jaio eta lehenengo urteetan sortzen eta egituratzen dira gizakiaren nortasunaren, adimenaren eta emozioen oinarriak eta gizarte jarreren oinarriak. Une horretantxe egituratzen dira garuneko zelula gehienak eta neuronen arteko konexio gehienak. Eta prozesu hori guztia behar bezala osatzeko ezinbestekoak dira elikadura eta osasun egokiak edukitzea. Eta horrez gain, berriki egindako hainbat azterlan garrantzitsuren arabera, jaio eta lehenengo urteetan oso garrantzitsua da haurrek gizartearekiko elkarreragina edukitzea eta ikaskuntzarako giro egokia eskuratzea, hartara, jaiotzen garenetik berez ditugun ahalmen izugarriak garatzen laguntzeko.” Hau da, funtzio asistentziala izango litzateke haurraren oinarrizko beharrak asetzea, horien artean: jaten ematea, pardela aldatzea, umearen loaz arduratzea, haiekin jolas egitea eta abar. Orain dela urte batzuk behar hauek asetzen zituztenak gehienbat eskolak ziren gurasoek denborarik ez zutelako baina gaur egun hori aldatu egin da eta familiak inplikazio gehiago dute. Funtzio hezitzaileaz hitz egiten dugunean, haurra gizarteratzea, bere autonomia lortzea eta inguruaren bilaketa sustatzea da, pixkanaka ezagutzak barneratzea. Gure ustez, bi funtzioen arteko oreka bat lortzea da helburua. Alde batetik haurraren behar fisiologikoak asetzea eta bestetik, umea ongi heztea. . Inguruan nagusi den kulturaren transmisio hutsa ala gizartea aldatzea Gure aburuz, herrialde bateko kultura oso garrantzitsua da bertako herritarren izaeraren zati bat dela eta. Horregatik herri batean integratzeko kultura ezagutu beharra dago, ezagutza hori gurasoek, irakasleek, lagunek..transmititzen digute gure egunerokotasunean. Hezkuntzaren helburua kultura transmititzea da baina gaur egun irakasle batzuek beren ikusteko moduaren arabera azaltzen dute. Hauen ustez kulturan hainbat aldaketa eta berrikuntza egin behar dira eta horiek irakasten saiatzen dira.
  • 5. 5 Amaitzeko, pentsatzen dugu egokiena kultura den bezala transmititzea izango litzatekeela tradizioa ez galtzeko. Horren gain, ikasleek beren ideia pertsonalak izaten eta sortzen ikasi behar dute, gizartean dauden arazoei beraien kabuz aurre egiteko. . Ikasten trabak topatzen dituzten ikasleei berebiziko laguntza ematea ala ikasleen bikaintasuna garatzea. Gaur egun guztiz ohikoa da edozein eskolatako klaseetan arazoak dituzten ikasleak aurkitzea, bai atzerritarrak direlako, ezgaitasun fisikoak, arazo mentalak, dislexia, AFN-H (Deficit de atención),..dutelako. Ikasle horiek ikasteko oztopoak izan arren, kurtsoa gainditzeko aukera berdina dute naiz eta horretarako laguntza gehiago izan behar. Arazo hauek dituzten ikasleak eskoletan edukitzeak alde txarrak eta onak ere baditu. Gauza onen artean atzerriko pertsona bat edukitzean kultura eta ohitura berriak ezagutzea dakar, errespetua eta enpatia garatzen dira eta elkarlana sustatzen da. Arazo mentalak dituztenekin, berriz, behar duten laguntza eskaintzean guk daukaguna baloratzen ikasten dugu. Gauza onak dauden arren, alde txarrak ere ikusten ditugu: atzerritarrek eta ezgaitasun mentalak dituztenek klaseko hizkuntza maila eta erritmoa atzeratzen dute, kultur arazoak sor ditzakete eta oinarrizko gaitasunaren garapena atzeratzen dute. Gai honekin lotuta, esan beharra dago eskoletan maila ezberdineko ikasleak daudela: emaitza onak ateratzen dituztenak eta emaitza ez hain onak ateratzen dituztenak. Egoera honen aurreak irakasleek oreka bat lortzen saiatu behar dira emaitza ezberdinak dituzten ikasleetan baina egia da askok ez dutela lortzen. Gure ustez garrantzi gehiago ematen diete bikaintasuna lortzen dutenei eta alde batera uzten dituzte besteak naiz eta hauek saiakerak egin besteen maila lortu ahal izateko. Azken finean, eskolaren helburuetako bat haurrak dituzten gaitasunak garatzea da eta hori ez bada betetzen, haurrak ezingo du bere bizitzan aurrera pauso bat eman. Horregatik ikasle guztiei berebiziko laguntza eman behar zaiela uste dugu.
  • 6. 6 Maila ezberdinak egon arren pentsatzen dugu beste motatako metodologia bat erabili daitekeela, adibidez ikasle batek gaia ulertzen badu besteei azal diezaieke eta horrela aldi berean soziologia garatzen egongo ginateke. . Bi hezkuntza ikuspegi ezberdin: educare eta educere. Termino hauek bi eredu ezberdinen berri ematen digute: educare hezkuntza kanpotik garatzen den prozesua dela jakinarazten digu; hau da, ikaslea elikatuko du. Beste aldetik, educere hezkuntza prozesuaren egile aktiboa bihurtzen du hezigaia. Educare kanpotik barruranzko prozesua da, hezitzaileak hezigaia edo ikaslea elikatzen du eta elikagai hori hezitzaileak soilik dauka. Hezkuntza mota hau eskola tradizionaletan ematen zen. Educere hezigaia hezkuntza prozesuaren eragile aktibo bihurtzen du, berak garatuko du bere ikaskuntza prozesua eta hezitzailearen estimulazioa edo gidaritza jasoko du. Hezkuntza mota hau gaur egungo eskola gehienetan ematen da. Gure ustez, eskolek educere sistema erabili beharko lukete hainbat egoeratan gaur egun ikasleei protagonismoa eman behar zaielako eta irakasleak ikasleei lagundu behar diete oztopoak gainditzen. Baina honetaz gain uste dugu educare sistemaren ezaugarri batzuk beharrezkoak direla heziketa on bat izateko. . Hezkuntza eremuak (hezkuntza formala, ez-formala eta informala) Etengabeko hezkuntza bizitza osoan garatzen den hezkuntza prozesu jarraitu bezala definitzeak eskola gunea baino haratago eramaten gaitu, beste gune sozial batzuetan gara daitekeen zentzu formatiboa ere baloratzera eta hiru arlo nagusi bereiztera eramaten gaitu. Hezkuntza formala: guztiz instituzionalizatutako kronologikoki mailakatutako eta hierarkikoki antolatutako hezkuntza sistema da, hau lehen urteetatik unibertsitateko azken urteetaraino hedatzen den prozesu intentzionala, antolatua eta sistematizatua da.
  • 7. 7 Hezkuntza ez formala: sistema formalaren testuingurutik kanpo egiten dena da, haur eta helduei ikasketa mota zehatza eskaintzeko. Prozesu intentzionala da, antolatua eta sistematizatua, maila baxuagoan. Hezkuntza informala: bizitzan zehar garatutako prozesuari deritzo. Prozesu honetan zehar gizakiak eguneroko esperientzian eta ingurunearekin edukitako erlazioari esker, ezagutza eta trebetasuna lortuko ditu. Gehienbat intentziorik, antolakuntzarik eta sistematizaziorik gabekoa da. . Umeen heziketaren ardura nagusia estatuarena ala familiena. Bien papera argitu. Nork du ardura nagusia umeen heziketan? Gurasoek ala estatuak (gizarteak)? Galdera honek hainbat eztabaida sortu izan ditu etxean edo eskolan ikastearen aldeko eta kontrako pentsaera ezberdinak dituzten pertsonen artean. Homeschooling bezala ezagutzen den hezkuntza mota hau erlijiosoak eta ideologikoak Estatu Batuetan sortu zuten eta Europarrak hezkuntza honen alde jarri ziren. Hasiera batean, hezkuntza mota hau dirudun familietan garatzen zen, eskolen bitartez pixkanaka planteamendu kolektiboa garatu den arte. Homeschoolinga umea etxean heztean datza eskola alde batera utziz eta ardura gurasoen gainean jarriz. Espainian oso kasu gutxi daude praktika hau aurrera eramaten dutenak eta gainera oso kritikatua da, baina beste herrialde batzuetan (Frantzian, Estatu Batuetan, …) normalizatuago dago. Gure taldean gai honi buruzko iritzi berdina daukagu, gure ustez ez da metodo egokiena haurrak hezteko. Eskolak eta irakasleak hezteko prestakuntza bat jaso dute, etxean irakats dezaketen hainbat gurasok ez dutena. Horrez gain, gurasoak oso lanpetuta daude eta agian bere seme alabek dituzten beharrak asetzeko ez dira gai. Gehitzeko, hezkuntza metodo honek hainbat desabantaila dauzka: gelakideekin egon behar litzatekeen interakzioa falta da, umeek ez dute talde lana egiten ikasten eta objektibitate gutxi daukate soilik beren gurasoen iritzia dute eta. Naiz eta kritika asko jaso dituen gai honek, badago beste pertsona talde bat pentsatzen duena metodologia honek alde onak dituela. Horien artean; hezkuntza ume
  • 8. 8 bakar bati zuzenduta dagoela, umeek gehiago ikasiko dutela, ikaslearen erritmoa errespetatzen da eta ez daude erakunde publikoen menpe. Pertsona hauen iritziz ere, naiz eta kontrako iritzia dutenek pentsatu etxean ikasten duten haurrek ez dutela beste haurrekin harremana, umeak beste aktibitate mota batzuen bitartez erlazionatzen dira ( parkera joaten, partikularretan, kirol ekintzetan, …). Homeschoolingaren alde daudenak aldarrikatu nahi dute etxean ikasten duten umeek ez dutela lortzen ikastetxe batean ikasten hari direnen titulazio berdina, naiz eta maila berdina duten. Amaitzeko, naiz eta gure ustez eskolak beharrezkoak diren, egia da gurasoek ematen diguten heziketa oso garrantzitsua dela horrekin batera haiek erakusten dizkiguten baloreak eta besteekiko errespetua. - Ondorioak: Zuen ustez, zeintzuk dira XXI mendeko eskolaren xedeak? Historian zehar, eskolak asko aldatu dira eta ondorioz haren xedeak ere nabarmen aldatu dira. Orain dela zenbait urte hezkuntza gaur egun baino askoz zorrotzagoa zen eta metodologia aldatzen ari da (teoria gutxiago eta praktika gehiago erabiltzen da). XXI. mendeko eskolen xede nagusia ikasleei materialak irakastea eta hauek ikastea da. Material hauei esker haurrek hobeki ikasten dute eta errazagoa egiten zaie. Irakasleen funtzioa ikasleen beharrak asetzea da eta hauei erakustea bizitzan zehar dauden aurre egiten, naiz eta horretarako lan asko egin behar duten eta hainbat modu izan behar dituzten gauzak azaltzeko eta ikasleei erraztasuna emateko. Ikasleen iritziak eta nahiak kontuan hartu behar dira, eta beren adinerako egokiak diren ariketak eta ekintzak egiten badira asko motibatuko dira eta horrek emaitza onak lortzera eramango ditu. Irakasleen funtzioa oso garrantzitsua da, beren jarrera eta emozioek kalte egin diezaieke ikasleei eta horrez gain, gurasoek ere garrantzi handia dute eta beraz ikasleek hauekin eduki behar duten jarrera egokia izan behar da, egia da eta batzuetan gurasoak haurrak baino akzio okerragoak izaten dituztela.
  • 9. 9 Bukatzeko, esan behar da gaur egungo eskolaren xedeak askotarikoak direla. Lehenengo sozializazioa eskolan ematen dute haurrek, denbora asko pasatzen baitute bertan. Gainera, eskolan balore asko lantzen dituzte: errespetua, taldean lanak egiten jakitea, … Ez dugu pentsatu behar eskola teoria ikasteko lekua denik, ezagutzak jasotzearen bitartez prozesu mentalak heltzeko lekua dela esan genezake.
  • 10. 10 - BIBLIOGRAFIA Camino, I, eta Murua, H. (20/10/15) Hezkuntzaren teoria eta historia liburua. Argitaletxea. Delta. Hezkuntzaren teoria eta historiako “homeschooling”-aren bideoa. Hoyuelos, A. (2003ko urtarrila). 0-3 zentroak: hezkuntza eskaintzea helburutzat eta ez laguntza eskaintzea. Honako webgune honetatik berreskuratua: http://www.hikhasi.eus/artikulua/797 Klaseko ariketa fitxa(aldeko eta kontrako argudioak) López, A. (09/10/2013). De la LGE a la LOMCE: Así son las siete leyes educativas españolas de la democracia. Honako webgune honetatik berreskuratua: http://www.teinteresa.es/educa/siete-leyes-educativas-franco-wert-zapatero- aznar-ucd-psoe-pp_0_1007900025.html M.,M.(2010-06-16). Haur Hezkuntza hezitzailea ote?. Honako webgune honetatik berreskuratua; http://hegoakastinduzetamunduazabalduz.blogspot.com.es/2010/06/haur- hezkuntza-hezitzailea-ote.html