SlideShare a Scribd company logo
1 of 10
Download to read offline
BERTSO LARI TX APELKETA NAGUSIA 2013 - FINALA
Irailaren 29an hasi zen Bertsolari Txapelketa Nagusiaren XVI. edizioa. 43
bertsolarik hartu dute parte eta kanporaketa eta finalaurrekoetako 13 saiotan
egin dute finalerako bidea.
Abenduaren 15ean zortzi bertsolarik kantatuko dute finalean 13.500
bertsozaleren aurrean. Goiz eta arratsaldeko saioa izango da. Goizean
11:00etan hasiko da saioa eta arratsaldean 16:00etan.
Zortzi finalistak honako hauek dira: Maialen Lujanbio egungo txapelduna, Aitor
Mendiluze, Aitor Sarriegi, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza,
Sustrai Colina eta Unai Iturriaga.
Urtetan egin duen lan etengabe eta isilaren esker onez, Joanito Dorronsorok
jantziko dio txapela Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapeldunari. Ataundarra
sortzez, Zumaian bizi da apalditik Dorronsoro eta, besteak beste, harena da
bertso doinutegia egitasmo erraldoia.

Bertsozale Elkartea. Mintzola Etxea. Kale Nagusia 70. 20150 Villabona
T. (00) (34) 943 69 41 29 / txapelketanagusia@bertsozale.com

www.bertsozale.com

-1-
Bertsolariak

Aitor Mendiluze Gonzalez (Andoain, 1975)
Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko bertsolaritza irakaslea da. Hernaniko
eta Andoaingo bertso-eskoletan aritua da. 1995ean eta 2007an
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen. Bosgarren aldiz parte
hartu du Txapelketa Nagusian.
Aitor Sarriegi Galparsoro (Beasain, 1976)
Informatika Ingeniaritza ikasia da, IKT dinamizatzailea eta irakaslea
da. Goierriko Bertso Eskolako kidea da. Lizardi eta Osinalde sariak
irabazi ditu. Egungo Gipuzkoako txapelduna da, 2011ko txapelketa
irabazi baitzuen. Bosgarren aldiz aritu da Txapelketa Nagusian.
Amets Arzallus Antia (Hendaia, 1983)
Kazetaria da, eta hedabide ugaritan kolaboratzen du. Etxean bertso
giroa zegoen, eta txikitatik hasi zen kantuan. Lau aldiz irabazi du
Nafarroako Bertsolari Txapelketa eta hirutan Xilaba txapelketa.
Laugarrenez parte hartu du Txapelketa Nagusian.
Beñat Gaztelumendi Arandia (Añorga, 1987)
Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi du, eta egun kazetari lanetan
aritzen da. Igeldoko, Hernaniko eta Santutxuko bertso-eskoletan ibilia
da. Bigarren egin zuen 2007ko eta 2011ko Gipuzkoako Txapelketan.
Bigarren aldiz parte hartu du Txapelketa Nagusian.
Igor Elortza Aranoa (Durango, 1975)
Topografia Ingeniaritzako diplomaduna da. Egun, sorkuntza arloari
emana bizi da. Zazpi Eskale eta Gu ta Gutarrak proiektuen
sortzaileetako bat da. Eskolan hasi zen bertsotan, eta Durangoko
Bertso Eskolan jarraitu zuen. Seigarren Txapelketa Nagusia du.

Bertsozale Elkartea. Mintzola Etxea. Kale Nagusia 70. 20150 Villabona
T. (00) (34) 943 69 41 29 / txapelketanagusia@bertsozale.com

www.bertsozale.com

-2-
Maialen Lujanbio Zugasti (Hernani, 1976)
Arte Ederretako lizentziaduna da, eta sorkuntzari emana bizi da.
Ikastolako bertso-eskolan hasi zen bertsotan, eta 15 urterekin ekin
zion plazaz plazako ibiliari. Bertsotik abiatutako zenbait proiektu
egin ditu. 2009ko Txapelketa Nagusiko txapelduna da.
Sustrai Colina Acordarrementeria (Urruña, 1982)
Zuzenbidean lizentziatua da. Kazetaritza lanak egiten ditu.
Hendaiako Bertso Eskolan ibilitakoa da, ikasle hasieran, irakasle
gero. Laugarren aldiz parte hartu du Bertsolari Txapelketa
Nagusian. Aurreko hiruretan ere finalista izan da.
Unai Iturriaga Zugaza-Artaza(Durango, 1974)
13 urterekin hasi zen bertsotan. Garai bertsuan, Durangaldeko
Bertso Eskolako kide egin zen. Bitan irabazi du Bizkaiko Txapelketa.
Seigarren aldiz parte hartu du Txapelketa Nagusian. 1993an
finalerako sailkatu zen, eta hala egin du ondorengo guztietan ere.

Epaileak
Eneko Bidegain, Karlos Ibarguren, Martin Aramendi, Nerea Bruño, Ekaitz
Elorriaga, Mirari Azula eta Josu Telleria
Aurkezleak
Joana Itzaina, Saroi Jauregi, Zuriñe Iarritu eta Alaitz Rekondo

Bertsozale Elkartea. Mintzola Etxea. Kale Nagusia 70. 20150 Villabona
T. (00) (34) 943 69 41 29 / txapelketanagusia@bertsozale.com

www.bertsozale.com

-3-
Egin beharreko lanak
Goizean - (15 bertso puntuagarri)
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
Banaka, lehen puntua emanda, hiru bertso zortziko txikian.
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso sei puntuko motzean.
Kartzelako lana: banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta
neurrian.
Arratsaldean - (10 bertso puntuagarri)
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian.
Binaka, gaia emanda, zortziko txikian puntutan, zortzi bertso osatu arte.
Banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.
Buruz burukoa - (10 bertso puntuagarri)
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso sei puntuko motzean.
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
Kartzelako lana:
Banaka, hitza gaitzat emanda, bertso bat bederatziko txikian.
Banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.

Bertsozale Elkartea. Mintzola Etxea. Kale Nagusia 70. 20150 Villabona
T. (00) (34) 943 69 41 29 / txapelketanagusia@bertsozale.com

www.bertsozale.com

-4-
Txapeldunak Txapelketaren historian
Urtea

Lekua

Txapelduna

1935

Donostia

Iñaki Eizmendi "Basarri"

1936
1960

Donostia
Donostia

Manuel Lujanbio "Txirrita"
Iñaki Eizmendi "Basarri"

1962
1965
1967

Donostia
Donostia
Donostia

Manuel Olaizola "Uztapide"
Manuel Olaizola "Uztapide"
Manuel Olaizola "Uztapide"

1980
1982
1986
1989
1993
1997
2001

Donostia
Donostia
Donostia
Donostia
Donostia
Donostia
Donostia

Xabier Amuriza
Xabier Amuriza
Sebastian Lizaso
Jon Lopategi
Andoni Egaña
Andoni Egaña
Andoni Egaña

2005
2009

Barakaldo Andoni Egaña
Barakaldo Maialen Lujanbio

Bertsozale Elkartea. Mintzola Etxea. Kale Nagusia 70. 20150 Villabona
T. (00) (34) 943 69 41 29 / txapelketanagusia@bertsozale.com

www.bertsozale.com

-5-
Joanito Dorronsoro (Ataun,1936)
Apaiz ikasketak egin zituen Saturraranen eta Donostiako Seminarioan; apaiz
eginik, langintza hori bete zuen Gaintza eta Itziarren eta apaiz izateari utzi egin
zion 1977an.
Torreaga Fundizioan aritu zen lanean lehenik eta Zumaiako Aita Mari Ikastolan
ondoren (1980-1999) aritu zen lanean, bihotzeko gaixotasun batek garaia baino
lehen jubilatzea behartu zuen arte. Apaiz zereginak eta fundiziokoak
bateraturik eraman zituen 1975a arte, apaiz izateari uztea deliberatzen hasi zen
urtea. Libe Senosiainekin ezkondu zen 1977an.
60-70 hamarkadan apaiz-langile bihurtuz, ikastolak sortzen ibili zen, bertsolaritza
irakasten. Bestelako meriturik asko baldin badu ere, ezpairik gabe,
bertsolaritzaren ikerlari eta aztertzaile aintzindari eta garrantzitsu gisara pasako
da bertsolaritzaren historiara.
Bera izan zen Hezkuntzan bertsolaritza txertatzeko ahaleginetan saiatu zen
lehenetakoa; metodologia zehatz batean oinarriturik Bertsolaritzaren Historia
sailkatua osatu eta argitaratu zuen, eta bertsotarako baliagarri diren doinuen
bildumarik zabalena egin du. Azken lan honek badu beste meriturik: doinuen
izendapena. Bertso-Doinutegia egitasmo erraldoiaren aita da. Gaur egun,
Bertsolaritzaren
Datu-basean
kontsulta
daiteke
lan
hori
(http://bdb.bertsozale.com/web/doinutegia/bilaketa)
Ikastolen mugimenduaren sortzaileetakoa izan zen, eta euskara lantzeko
bertsoa baliapide egokia zela iritzita, hezkuntzan bertsolaritza txertatzeko eta
lantzeko material pedagogikoa prestatzen hasi zen. Lan horren fruitu izango
ziren Saioa saileko Hizkuntzako textu liburutan txertatutako bertso ikaskizunak,
Bertso Gida, Bertsotan I eta Bertsotan II.
Zumaiako Aita Mari ikastolaren sortzaileetakoa, borondatez, bertsoak eta
bertso-doinuak irakastera joaten zen, gero, irakasle gisara lanean hasi zenean
Bertso-eskola sortu zuen Zumaiako Ikastolan bertan, eta bertako eragile eta
irakasle izan zen 1999ra arte.
Zumaiako Bertso-Eskolako sortzailea da, eta bere omenez urtero ospatzen da
Gabonetako Bertso-Paper Lehiaketa, Joanito Dorronsoro Saria.

Bertsozale Elkartea. Mintzola Etxea. Kale Nagusia 70. 20150 Villabona
T. (00) (34) 943 69 41 29 / txapelketanagusia@bertsozale.com

www.bertsozale.com

-6-
Joanito Dorronsororen bibliografia














Bapatean 88. Hitzaurrea eta doinu azterketa. EHBE. Donostia (1988)
Bertso Doinutegia, Euskal Herriko Bertsozale Elkartea (1995)
Bertsotan I (1789-1936), Gipuzkoako Ikastolen Elkartea (1981)
Bertsotan II (1936-1980), Gipuzkoako Ikastolen Elkartea (1988)
Bertsotan. Irakaslearentzat Gida-liburua. GIE. Donostia
"Doinuak" Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia 86 -an, Elkar / EHBE
(1987)
"Doinuak" Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia 89 -an, Elkar / EHBE
(1990)
"Doinuak" Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia 93 -an, Elkar / EHBE
(1994)
"Doinuak" Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia 97 -an, EHBE /
Elkarlanean (1998)
"Doinuak" Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 91 -ean , EHBE / Elkar (1992)
"Doinuak" Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 95 -ean , GBE / Euskaldunon
Egunkaria (1996)
Hizkuntza 5, Saioka saila, GIE. (1975)
Hizkuntza 6, Saioka saila, GIE (Boni Urkizurekin lankidetzan) (1976)
Irriaren giltza Mattin 1916-81. (Mattin kantari lantxoa)Mixel Lekuona. EHBE
(1991)

Bertsozale Elkartea. Mintzola Etxea. Kale Nagusia 70. 20150 Villabona
T. (00) (34) 943 69 41 29 / txapelketanagusia@bertsozale.com

www.bertsozale.com

-7-
O rdutegia
9:00 - Bizkaia Arenako ateen irekitzea
11:00 - Goizeko bertso saioaren hasiera
14:00 - Bazkaria. Arratsaldeko saioa hasi arte Bizkaia Arena hustu egingo da
- Bazkari txartela dutenek 6. pabiloian bazkalduko dute
- Etxeko jana ekarri dutenek ere 6. pabiloian izango dituzte mahaiak
eta eserlekuak
16:00 - Arratsaldeko saioaren hasiera
20:00-20:30ak inguru – Sari-emate ekitaldia
20:45 – Parte-hartzaileekin prentsaurrekoa

Autobus zerbitzua
Finalera joateko Euskal Herri osotik autobus zerbitzua prestatu du Bertsozale
Elkarteak. 2.750 bertsozalek baliatuko dute aukera hori BECera hurbiltzeko.
Autobusen geltokiak eta ordutegiak www.bertsozale.com webgunean
argitaratuko dira.
Gainerako bertsozaleei
Bertsozale Elkarteak.

garraio

publikoa

erabiltzeko

gomendatzen

die

Bazkaria
Goizeko saioa amaituta Bizkaia Arena hustuko da guztiz. Bertsozaleek alboko 6.
pabilioian bazkalduko dute. 1.200 lagunek hartu dute bertako bazkarirako
txartela. Etxetik ekarritakoa bazkalduko dutenek ere mahaiak eta eserlekuak
izango dituzte seigarren pabilioian. Taberna egongo da bertan.

Haurtzaindegi zerbitzua
3 eta 9 urte bitarteko haurrentzako haurtzaindegi zerbitzua ere eskainiko da
finalean, betiere gutxieneko eskari kopurua bada. Haurtzaindegia 6. pabiloian
izango da eta saioak irauten duen bitartean egongo da zabalik. Doako
zerbitzua da, baina ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea.

Bertsozale Elkartea. Mintzola Etxea. Kale Nagusia 70. 20150 Villabona
T. (00) (34) 943 69 41 29 / txapelketanagusia@bertsozale.com

www.bertsozale.com

-8-
350 laguneko lantaldea
Bertsozale Elkarteak 350 lagun baino gehiago jarriko ditu lanean final egunean
dena ongi atera dadin. Langileak ongi identifikatuta egongo dira eta entzuleak
lagunduko dituzte, saioa hasieran, bitartean eta amaieran. Bertsozale Elkarteko
langile eta borondatekoen lantalde prestua da eta momentu oro haien
argibideak segitzea eskatzen du antolakuntzak.

Mintzolaren terraza zientifikoa
Azken urteotan munduko gainerako herrialdeetako aditu, ikertzaile eta
inprobisatzaileekin harremanak estutzeko ahalegin berezia egiten ari da
Mintzola Fundazioa. Lotura horiek indartzeko asmoz finalean Terraza Zientifikoa
antolatu du eta atzerriko ordezkaritza zabala izango da bertan, Euskal Herriko
adituekin batera.
Ekimen horren gaineko xehetasun guztiak abenduaren 13an, Villabonan,
Bertsozale Elkartearen egoitzan goizeko 11etan izango den agerraldian jasoko
dituzue.

Finaleko aldizkaria entzule guztientzat
Bertsozale Elkarteak aldizkari berezia argitaratuko du finalerako. Bertsozaleak
aulkian aurkituko du 24 orrialdetako argitalpena. Finalari buruz jakin
beharrekoak, Bertsozale Elkarteari buruzko informazioa eta bertsolaritzarekin
lotutako hainbat proiekturen berri bilduko ditu finaleko aldizkariak.

Finala zuzenean Hitzetik Hortzeran eta Bertsoa.com-en
Abenduaren 15eko finalerako sarrera guztiak agortu ziren orain dela hainbat
aste. Bertatik bertara finala ikusteko aukera izango ez dutenek zuzenean
segitzeko hainbat modu izango dituzte.
ETBk Hitzetik Hortzera saioaren emanaldi berezia egingo du eta oso-osorik
eskainiko du finala zuzenan. Aitzol Barandiaran, Josu Goikoetxea eta Ilaski
Serrano izango dira emaldiko aurkezleak.

Bertsozale Elkartea. Mintzola Etxea. Kale Nagusia 70. 20150 Villabona
T. (00) (34) 943 69 41 29 / txapelketanagusia@bertsozale.com

www.bertsozale.com

-9-
Euskal Herriko hainbat tokitan finala pantaila handien bitartez segitzeko ekimen
bereziak antolatzen ari dira bertsozaleak.
Horrez gain, Txapelketa osoan egin duen bezala, Bertsoa.com interneteko
atariak ere zuzenean eskainiko du finala, www.bertsoa.com webgunean.

Bertsolari Txapelketa Nagusiko babesleak
Bizkaiko Foru Aldundia da Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaren babesle
nagusia. Horrez gain, Txapelketa Nagusiko babesleak honakoak dira: Getariako
txakolina, Eusko Label sagardoa, Hazi Fundazioa eta Ampo.

Ko ntaktuak
Txapelketako Komunikazio Saila
Gontzal Agote Los Santos
Tel: 688 818 852
E-posta: txapelketanagusia@bertsozale.com
Bertsozale Elkarteko Komunikazio Saila
Estibalitz Esteibar Iriondo
Tel: 605 71 74 88
E-posta: komunikazioa@bertsozale.com
Euskal Herriko Bertsozale Elkartea
Kale Nagusia 70, Villabona
Tel.: 943 694 129

Bertsozale Elkartea. Mintzola Etxea. Kale Nagusia 70. 20150 Villabona
T. (00) (34) 943 69 41 29 / txapelketanagusia@bertsozale.com

www.bertsozale.com

- 10 -

More Related Content

Viewers also liked (17)

Eskolara buelta
Eskolara bueltaEskolara buelta
Eskolara buelta
 
Anboto 481
Anboto 481Anboto 481
Anboto 481
 
Anboto 475
Anboto 475Anboto 475
Anboto 475
 
Anboto 401
Anboto 401Anboto 401
Anboto 401
 
Anboto 471
Anboto 471Anboto 471
Anboto 471
 
V. sorginen lasterketa
V. sorginen lasterketaV. sorginen lasterketa
V. sorginen lasterketa
 
San blas
San blasSan blas
San blas
 
Anboto 413
Anboto 413Anboto 413
Anboto 413
 
Anboto 483
Anboto 483Anboto 483
Anboto 483
 
Anboto 388
Anboto 388Anboto 388
Anboto 388
 
Anboto 468
Anboto 468Anboto 468
Anboto 468
 
519 interneterako
519 interneterako519 interneterako
519 interneterako
 
Elorrioko jaien gehigarria
Elorrioko jaien gehigarriaElorrioko jaien gehigarria
Elorrioko jaien gehigarria
 
520 baja
520 baja520 baja
520 baja
 
Anboto 399
Anboto 399Anboto 399
Anboto 399
 
Anboto 463
Anboto 463Anboto 463
Anboto 463
 
2010 jai egitaraue
2010 jai egitaraue2010 jai egitaraue
2010 jai egitaraue
 

Similar to Bertsolari txapelketa

Bertsolaritza gidoia
Bertsolaritza gidoiaBertsolaritza gidoia
Bertsolaritza gidoiajonecn
 
Egape txo 2 (16 17) (sólo lectura)
Egape txo 2 (16  17) (sólo lectura)Egape txo 2 (16  17) (sólo lectura)
Egape txo 2 (16 17) (sólo lectura)beitza
 
Bertsoak
BertsoakBertsoak
Bertsoakalgogo
 
Bertsoak
BertsoakBertsoak
Bertsoakkhgv
 
Imprimitzeko
ImprimitzekoImprimitzeko
Imprimitzekokhgv
 
Egape txo!1 (17 18)
Egape txo!1 (17  18)Egape txo!1 (17  18)
Egape txo!1 (17 18)beitza
 
Egape txo!2 (15 16)
Egape txo!2 (15 16)Egape txo!2 (15 16)
Egape txo!2 (15 16)beitza
 
Laguntasuna 2013
Laguntasuna 2013Laguntasuna 2013
Laguntasuna 2013ekthuhezi
 
June rayan bertsolariak aurkezpena
June rayan bertsolariak aurkezpenaJune rayan bertsolariak aurkezpena
June rayan bertsolariak aurkezpenakesnaola
 
Mikel lore gaur egungo ber ts olariak
Mikel lore gaur egungo ber ts olariakMikel lore gaur egungo ber ts olariak
Mikel lore gaur egungo ber ts olariakkesnaola
 
Larrabetzuko lana blogerako
Larrabetzuko lana blogerakoLarrabetzuko lana blogerako
Larrabetzuko lana blogerakoeskolaikt
 
Abadiñoko San blas jaien gehigarria 2015
Abadiñoko San blas jaien gehigarria 2015Abadiñoko San blas jaien gehigarria 2015
Abadiñoko San blas jaien gehigarria 2015Anboto Komunikabideak
 

Similar to Bertsolari txapelketa (20)

Bertsolaritza gidoia
Bertsolaritza gidoiaBertsolaritza gidoia
Bertsolaritza gidoia
 
Egape txo 2 (16 17) (sólo lectura)
Egape txo 2 (16  17) (sólo lectura)Egape txo 2 (16  17) (sólo lectura)
Egape txo 2 (16 17) (sólo lectura)
 
Famatuak!!ç
Famatuak!!çFamatuak!!ç
Famatuak!!ç
 
Bertsoak
BertsoakBertsoak
Bertsoak
 
Bertsoak
BertsoakBertsoak
Bertsoak
 
Famatuak
FamatuakFamatuak
Famatuak
 
Famatuak
FamatuakFamatuak
Famatuak
 
Oiartzun
OiartzunOiartzun
Oiartzun
 
Martxoak 8 5C
Martxoak 8 5CMartxoak 8 5C
Martxoak 8 5C
 
Imprimitzeko
ImprimitzekoImprimitzeko
Imprimitzeko
 
Egape txo!1 (17 18)
Egape txo!1 (17  18)Egape txo!1 (17  18)
Egape txo!1 (17 18)
 
Egape txo!2 (15 16)
Egape txo!2 (15 16)Egape txo!2 (15 16)
Egape txo!2 (15 16)
 
Agenda cultura febrero y marzo 2017 euskera
Agenda cultura febrero y marzo 2017 euskeraAgenda cultura febrero y marzo 2017 euskera
Agenda cultura febrero y marzo 2017 euskera
 
Laguntasuna 2013
Laguntasuna 2013Laguntasuna 2013
Laguntasuna 2013
 
Nagore
NagoreNagore
Nagore
 
Famatuak
FamatuakFamatuak
Famatuak
 
June rayan bertsolariak aurkezpena
June rayan bertsolariak aurkezpenaJune rayan bertsolariak aurkezpena
June rayan bertsolariak aurkezpena
 
Mikel lore gaur egungo ber ts olariak
Mikel lore gaur egungo ber ts olariakMikel lore gaur egungo ber ts olariak
Mikel lore gaur egungo ber ts olariak
 
Larrabetzuko lana blogerako
Larrabetzuko lana blogerakoLarrabetzuko lana blogerako
Larrabetzuko lana blogerako
 
Abadiñoko San blas jaien gehigarria 2015
Abadiñoko San blas jaien gehigarria 2015Abadiñoko San blas jaien gehigarria 2015
Abadiñoko San blas jaien gehigarria 2015
 

More from Anboto Komunikabideak (20)

Zaldibar kronograma
Zaldibar kronogramaZaldibar kronograma
Zaldibar kronograma
 
Ezkontza gehigarria
Ezkontza gehigarriaEzkontza gehigarria
Ezkontza gehigarria
 
Ingurumen gehigarria
Ingurumen gehigarriaIngurumen gehigarria
Ingurumen gehigarria
 
San Blas jaietako gehigarria
San Blas jaietako gehigarriaSan Blas jaietako gehigarria
San Blas jaietako gehigarria
 
Programa euskaraz sf18
Programa euskaraz sf18Programa euskaraz sf18
Programa euskaraz sf18
 
Zornotzako jaietako gehigarria
Zornotzako jaietako gehigarriaZornotzako jaietako gehigarria
Zornotzako jaietako gehigarria
 
Otxandioko jaietako gehigarria
Otxandioko jaietako gehigarriaOtxandioko jaietako gehigarria
Otxandioko jaietako gehigarria
 
Uda giroko egitaraua 2018
Uda giroko egitaraua 2018Uda giroko egitaraua 2018
Uda giroko egitaraua 2018
 
Udako gehigarria
Udako gehigarriaUdako gehigarria
Udako gehigarria
 
Julene Azpeitia irabazleak 2018
Julene Azpeitia irabazleak 2018 Julene Azpeitia irabazleak 2018
Julene Azpeitia irabazleak 2018
 
Euskal jaiak 2018
Euskal jaiak 2018Euskal jaiak 2018
Euskal jaiak 2018
 
Traña-Matienako jaietako gehigarria
Traña-Matienako jaietako gehigarriaTraña-Matienako jaietako gehigarria
Traña-Matienako jaietako gehigarria
 
Ezkontza gehigarria
Ezkontza gehigarriaEzkontza gehigarria
Ezkontza gehigarria
 
San Blas jaiak 2018
San Blas jaiak 2018San Blas jaiak 2018
San Blas jaiak 2018
 
Gabonetako gehigarria
Gabonetako gehigarriaGabonetako gehigarria
Gabonetako gehigarria
 
Zornotza Azaroak 25eko kartela
Zornotza Azaroak 25eko kartelaZornotza Azaroak 25eko kartela
Zornotza Azaroak 25eko kartela
 
Durangoko jaiak
Durangoko jaiakDurangoko jaiak
Durangoko jaiak
 
Iurretako jaietako gehigarria
Iurretako jaietako gehigarriaIurretako jaietako gehigarria
Iurretako jaietako gehigarria
 
Eskolara buelta 2017
Eskolara buelta 2017Eskolara buelta 2017
Eskolara buelta 2017
 
Zornotzako jaiak
Zornotzako jaiakZornotzako jaiak
Zornotzako jaiak
 

Bertsolari txapelketa

  • 1. BERTSO LARI TX APELKETA NAGUSIA 2013 - FINALA Irailaren 29an hasi zen Bertsolari Txapelketa Nagusiaren XVI. edizioa. 43 bertsolarik hartu dute parte eta kanporaketa eta finalaurrekoetako 13 saiotan egin dute finalerako bidea. Abenduaren 15ean zortzi bertsolarik kantatuko dute finalean 13.500 bertsozaleren aurrean. Goiz eta arratsaldeko saioa izango da. Goizean 11:00etan hasiko da saioa eta arratsaldean 16:00etan. Zortzi finalistak honako hauek dira: Maialen Lujanbio egungo txapelduna, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza, Sustrai Colina eta Unai Iturriaga. Urtetan egin duen lan etengabe eta isilaren esker onez, Joanito Dorronsorok jantziko dio txapela Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapeldunari. Ataundarra sortzez, Zumaian bizi da apalditik Dorronsoro eta, besteak beste, harena da bertso doinutegia egitasmo erraldoia. Bertsozale Elkartea. Mintzola Etxea. Kale Nagusia 70. 20150 Villabona T. (00) (34) 943 69 41 29 / txapelketanagusia@bertsozale.com www.bertsozale.com -1-
  • 2. Bertsolariak Aitor Mendiluze Gonzalez (Andoain, 1975) Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko bertsolaritza irakaslea da. Hernaniko eta Andoaingo bertso-eskoletan aritua da. 1995ean eta 2007an Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen. Bosgarren aldiz parte hartu du Txapelketa Nagusian. Aitor Sarriegi Galparsoro (Beasain, 1976) Informatika Ingeniaritza ikasia da, IKT dinamizatzailea eta irakaslea da. Goierriko Bertso Eskolako kidea da. Lizardi eta Osinalde sariak irabazi ditu. Egungo Gipuzkoako txapelduna da, 2011ko txapelketa irabazi baitzuen. Bosgarren aldiz aritu da Txapelketa Nagusian. Amets Arzallus Antia (Hendaia, 1983) Kazetaria da, eta hedabide ugaritan kolaboratzen du. Etxean bertso giroa zegoen, eta txikitatik hasi zen kantuan. Lau aldiz irabazi du Nafarroako Bertsolari Txapelketa eta hirutan Xilaba txapelketa. Laugarrenez parte hartu du Txapelketa Nagusian. Beñat Gaztelumendi Arandia (Añorga, 1987) Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi du, eta egun kazetari lanetan aritzen da. Igeldoko, Hernaniko eta Santutxuko bertso-eskoletan ibilia da. Bigarren egin zuen 2007ko eta 2011ko Gipuzkoako Txapelketan. Bigarren aldiz parte hartu du Txapelketa Nagusian. Igor Elortza Aranoa (Durango, 1975) Topografia Ingeniaritzako diplomaduna da. Egun, sorkuntza arloari emana bizi da. Zazpi Eskale eta Gu ta Gutarrak proiektuen sortzaileetako bat da. Eskolan hasi zen bertsotan, eta Durangoko Bertso Eskolan jarraitu zuen. Seigarren Txapelketa Nagusia du. Bertsozale Elkartea. Mintzola Etxea. Kale Nagusia 70. 20150 Villabona T. (00) (34) 943 69 41 29 / txapelketanagusia@bertsozale.com www.bertsozale.com -2-
  • 3. Maialen Lujanbio Zugasti (Hernani, 1976) Arte Ederretako lizentziaduna da, eta sorkuntzari emana bizi da. Ikastolako bertso-eskolan hasi zen bertsotan, eta 15 urterekin ekin zion plazaz plazako ibiliari. Bertsotik abiatutako zenbait proiektu egin ditu. 2009ko Txapelketa Nagusiko txapelduna da. Sustrai Colina Acordarrementeria (Urruña, 1982) Zuzenbidean lizentziatua da. Kazetaritza lanak egiten ditu. Hendaiako Bertso Eskolan ibilitakoa da, ikasle hasieran, irakasle gero. Laugarren aldiz parte hartu du Bertsolari Txapelketa Nagusian. Aurreko hiruretan ere finalista izan da. Unai Iturriaga Zugaza-Artaza(Durango, 1974) 13 urterekin hasi zen bertsotan. Garai bertsuan, Durangaldeko Bertso Eskolako kide egin zen. Bitan irabazi du Bizkaiko Txapelketa. Seigarren aldiz parte hartu du Txapelketa Nagusian. 1993an finalerako sailkatu zen, eta hala egin du ondorengo guztietan ere. Epaileak Eneko Bidegain, Karlos Ibarguren, Martin Aramendi, Nerea Bruño, Ekaitz Elorriaga, Mirari Azula eta Josu Telleria Aurkezleak Joana Itzaina, Saroi Jauregi, Zuriñe Iarritu eta Alaitz Rekondo Bertsozale Elkartea. Mintzola Etxea. Kale Nagusia 70. 20150 Villabona T. (00) (34) 943 69 41 29 / txapelketanagusia@bertsozale.com www.bertsozale.com -3-
  • 4. Egin beharreko lanak Goizean - (15 bertso puntuagarri) Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian. Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian. Banaka, lehen puntua emanda, hiru bertso zortziko txikian. Binaka, gaia emanda, hiruna bertso sei puntuko motzean. Kartzelako lana: banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian. Arratsaldean - (10 bertso puntuagarri) Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian. Binaka, gaia emanda, zortziko txikian puntutan, zortzi bertso osatu arte. Banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian. Buruz burukoa - (10 bertso puntuagarri) Binaka, gaia emanda, hiruna bertso sei puntuko motzean. Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian. Kartzelako lana: Banaka, hitza gaitzat emanda, bertso bat bederatziko txikian. Banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian. Bertsozale Elkartea. Mintzola Etxea. Kale Nagusia 70. 20150 Villabona T. (00) (34) 943 69 41 29 / txapelketanagusia@bertsozale.com www.bertsozale.com -4-
  • 5. Txapeldunak Txapelketaren historian Urtea Lekua Txapelduna 1935 Donostia Iñaki Eizmendi "Basarri" 1936 1960 Donostia Donostia Manuel Lujanbio "Txirrita" Iñaki Eizmendi "Basarri" 1962 1965 1967 Donostia Donostia Donostia Manuel Olaizola "Uztapide" Manuel Olaizola "Uztapide" Manuel Olaizola "Uztapide" 1980 1982 1986 1989 1993 1997 2001 Donostia Donostia Donostia Donostia Donostia Donostia Donostia Xabier Amuriza Xabier Amuriza Sebastian Lizaso Jon Lopategi Andoni Egaña Andoni Egaña Andoni Egaña 2005 2009 Barakaldo Andoni Egaña Barakaldo Maialen Lujanbio Bertsozale Elkartea. Mintzola Etxea. Kale Nagusia 70. 20150 Villabona T. (00) (34) 943 69 41 29 / txapelketanagusia@bertsozale.com www.bertsozale.com -5-
  • 6. Joanito Dorronsoro (Ataun,1936) Apaiz ikasketak egin zituen Saturraranen eta Donostiako Seminarioan; apaiz eginik, langintza hori bete zuen Gaintza eta Itziarren eta apaiz izateari utzi egin zion 1977an. Torreaga Fundizioan aritu zen lanean lehenik eta Zumaiako Aita Mari Ikastolan ondoren (1980-1999) aritu zen lanean, bihotzeko gaixotasun batek garaia baino lehen jubilatzea behartu zuen arte. Apaiz zereginak eta fundiziokoak bateraturik eraman zituen 1975a arte, apaiz izateari uztea deliberatzen hasi zen urtea. Libe Senosiainekin ezkondu zen 1977an. 60-70 hamarkadan apaiz-langile bihurtuz, ikastolak sortzen ibili zen, bertsolaritza irakasten. Bestelako meriturik asko baldin badu ere, ezpairik gabe, bertsolaritzaren ikerlari eta aztertzaile aintzindari eta garrantzitsu gisara pasako da bertsolaritzaren historiara. Bera izan zen Hezkuntzan bertsolaritza txertatzeko ahaleginetan saiatu zen lehenetakoa; metodologia zehatz batean oinarriturik Bertsolaritzaren Historia sailkatua osatu eta argitaratu zuen, eta bertsotarako baliagarri diren doinuen bildumarik zabalena egin du. Azken lan honek badu beste meriturik: doinuen izendapena. Bertso-Doinutegia egitasmo erraldoiaren aita da. Gaur egun, Bertsolaritzaren Datu-basean kontsulta daiteke lan hori (http://bdb.bertsozale.com/web/doinutegia/bilaketa) Ikastolen mugimenduaren sortzaileetakoa izan zen, eta euskara lantzeko bertsoa baliapide egokia zela iritzita, hezkuntzan bertsolaritza txertatzeko eta lantzeko material pedagogikoa prestatzen hasi zen. Lan horren fruitu izango ziren Saioa saileko Hizkuntzako textu liburutan txertatutako bertso ikaskizunak, Bertso Gida, Bertsotan I eta Bertsotan II. Zumaiako Aita Mari ikastolaren sortzaileetakoa, borondatez, bertsoak eta bertso-doinuak irakastera joaten zen, gero, irakasle gisara lanean hasi zenean Bertso-eskola sortu zuen Zumaiako Ikastolan bertan, eta bertako eragile eta irakasle izan zen 1999ra arte. Zumaiako Bertso-Eskolako sortzailea da, eta bere omenez urtero ospatzen da Gabonetako Bertso-Paper Lehiaketa, Joanito Dorronsoro Saria. Bertsozale Elkartea. Mintzola Etxea. Kale Nagusia 70. 20150 Villabona T. (00) (34) 943 69 41 29 / txapelketanagusia@bertsozale.com www.bertsozale.com -6-
  • 7. Joanito Dorronsororen bibliografia              Bapatean 88. Hitzaurrea eta doinu azterketa. EHBE. Donostia (1988) Bertso Doinutegia, Euskal Herriko Bertsozale Elkartea (1995) Bertsotan I (1789-1936), Gipuzkoako Ikastolen Elkartea (1981) Bertsotan II (1936-1980), Gipuzkoako Ikastolen Elkartea (1988) Bertsotan. Irakaslearentzat Gida-liburua. GIE. Donostia "Doinuak" Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia 86 -an, Elkar / EHBE (1987) "Doinuak" Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia 89 -an, Elkar / EHBE (1990) "Doinuak" Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia 93 -an, Elkar / EHBE (1994) "Doinuak" Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia 97 -an, EHBE / Elkarlanean (1998) "Doinuak" Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 91 -ean , EHBE / Elkar (1992) "Doinuak" Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 95 -ean , GBE / Euskaldunon Egunkaria (1996) Hizkuntza 5, Saioka saila, GIE. (1975) Hizkuntza 6, Saioka saila, GIE (Boni Urkizurekin lankidetzan) (1976) Irriaren giltza Mattin 1916-81. (Mattin kantari lantxoa)Mixel Lekuona. EHBE (1991) Bertsozale Elkartea. Mintzola Etxea. Kale Nagusia 70. 20150 Villabona T. (00) (34) 943 69 41 29 / txapelketanagusia@bertsozale.com www.bertsozale.com -7-
  • 8. O rdutegia 9:00 - Bizkaia Arenako ateen irekitzea 11:00 - Goizeko bertso saioaren hasiera 14:00 - Bazkaria. Arratsaldeko saioa hasi arte Bizkaia Arena hustu egingo da - Bazkari txartela dutenek 6. pabiloian bazkalduko dute - Etxeko jana ekarri dutenek ere 6. pabiloian izango dituzte mahaiak eta eserlekuak 16:00 - Arratsaldeko saioaren hasiera 20:00-20:30ak inguru – Sari-emate ekitaldia 20:45 – Parte-hartzaileekin prentsaurrekoa Autobus zerbitzua Finalera joateko Euskal Herri osotik autobus zerbitzua prestatu du Bertsozale Elkarteak. 2.750 bertsozalek baliatuko dute aukera hori BECera hurbiltzeko. Autobusen geltokiak eta ordutegiak www.bertsozale.com webgunean argitaratuko dira. Gainerako bertsozaleei Bertsozale Elkarteak. garraio publikoa erabiltzeko gomendatzen die Bazkaria Goizeko saioa amaituta Bizkaia Arena hustuko da guztiz. Bertsozaleek alboko 6. pabilioian bazkalduko dute. 1.200 lagunek hartu dute bertako bazkarirako txartela. Etxetik ekarritakoa bazkalduko dutenek ere mahaiak eta eserlekuak izango dituzte seigarren pabilioian. Taberna egongo da bertan. Haurtzaindegi zerbitzua 3 eta 9 urte bitarteko haurrentzako haurtzaindegi zerbitzua ere eskainiko da finalean, betiere gutxieneko eskari kopurua bada. Haurtzaindegia 6. pabiloian izango da eta saioak irauten duen bitartean egongo da zabalik. Doako zerbitzua da, baina ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. Bertsozale Elkartea. Mintzola Etxea. Kale Nagusia 70. 20150 Villabona T. (00) (34) 943 69 41 29 / txapelketanagusia@bertsozale.com www.bertsozale.com -8-
  • 9. 350 laguneko lantaldea Bertsozale Elkarteak 350 lagun baino gehiago jarriko ditu lanean final egunean dena ongi atera dadin. Langileak ongi identifikatuta egongo dira eta entzuleak lagunduko dituzte, saioa hasieran, bitartean eta amaieran. Bertsozale Elkarteko langile eta borondatekoen lantalde prestua da eta momentu oro haien argibideak segitzea eskatzen du antolakuntzak. Mintzolaren terraza zientifikoa Azken urteotan munduko gainerako herrialdeetako aditu, ikertzaile eta inprobisatzaileekin harremanak estutzeko ahalegin berezia egiten ari da Mintzola Fundazioa. Lotura horiek indartzeko asmoz finalean Terraza Zientifikoa antolatu du eta atzerriko ordezkaritza zabala izango da bertan, Euskal Herriko adituekin batera. Ekimen horren gaineko xehetasun guztiak abenduaren 13an, Villabonan, Bertsozale Elkartearen egoitzan goizeko 11etan izango den agerraldian jasoko dituzue. Finaleko aldizkaria entzule guztientzat Bertsozale Elkarteak aldizkari berezia argitaratuko du finalerako. Bertsozaleak aulkian aurkituko du 24 orrialdetako argitalpena. Finalari buruz jakin beharrekoak, Bertsozale Elkarteari buruzko informazioa eta bertsolaritzarekin lotutako hainbat proiekturen berri bilduko ditu finaleko aldizkariak. Finala zuzenean Hitzetik Hortzeran eta Bertsoa.com-en Abenduaren 15eko finalerako sarrera guztiak agortu ziren orain dela hainbat aste. Bertatik bertara finala ikusteko aukera izango ez dutenek zuzenean segitzeko hainbat modu izango dituzte. ETBk Hitzetik Hortzera saioaren emanaldi berezia egingo du eta oso-osorik eskainiko du finala zuzenan. Aitzol Barandiaran, Josu Goikoetxea eta Ilaski Serrano izango dira emaldiko aurkezleak. Bertsozale Elkartea. Mintzola Etxea. Kale Nagusia 70. 20150 Villabona T. (00) (34) 943 69 41 29 / txapelketanagusia@bertsozale.com www.bertsozale.com -9-
  • 10. Euskal Herriko hainbat tokitan finala pantaila handien bitartez segitzeko ekimen bereziak antolatzen ari dira bertsozaleak. Horrez gain, Txapelketa osoan egin duen bezala, Bertsoa.com interneteko atariak ere zuzenean eskainiko du finala, www.bertsoa.com webgunean. Bertsolari Txapelketa Nagusiko babesleak Bizkaiko Foru Aldundia da Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaren babesle nagusia. Horrez gain, Txapelketa Nagusiko babesleak honakoak dira: Getariako txakolina, Eusko Label sagardoa, Hazi Fundazioa eta Ampo. Ko ntaktuak Txapelketako Komunikazio Saila Gontzal Agote Los Santos Tel: 688 818 852 E-posta: txapelketanagusia@bertsozale.com Bertsozale Elkarteko Komunikazio Saila Estibalitz Esteibar Iriondo Tel: 605 71 74 88 E-posta: komunikazioa@bertsozale.com Euskal Herriko Bertsozale Elkartea Kale Nagusia 70, Villabona Tel.: 943 694 129 Bertsozale Elkartea. Mintzola Etxea. Kale Nagusia 70. 20150 Villabona T. (00) (34) 943 69 41 29 / txapelketanagusia@bertsozale.com www.bertsozale.com - 10 -