SlideShare a Scribd company logo
1 of 24
Download to read offline
DURANGALDEKO
ASTEKARIA
2013ko urriaren 24a
11. urtea

519. alea

www.anboto.org

Kultura

Ordu
aldaketa

Ara Malikianek zabalduko du Musika
Hamabostaldiaren egitaraua Durangon 13

Urriaren 27an,
03:00etan 02:00ak

Al-Anon, alkoholikoen
senideen helduleku
Eguenetan batzen dira Durangon. Eurak ere
gaixorik daudela eta laguntza behar dutela
azaldu dute elkarteko kideek 3

Burger Kingek
hanburgesategia
zabalduko du
Abadiñon 15

Burger King janari lasterreko enpresak hanburgesategia zabaldu gura du gabonetarako
Abadiñoko Hiper Eroskin. Autoak konpontzeko garaje bat zegoen lokalean zabalduko dute
egoitza berria. Hanburgesategiaz gainera, eskaerak kotxez jasotzeko Auto King zerbitzua
ere jarriko dute martxan. Lanaldi finko eta aldi baterakoen artean, guztira 27 lanpostu inguru sortuko direla-eta, pozik agertu da Jose Luis
Navarro Abadiñoko alkatea.

Durango 4

Ekaitz 5 urteko umearentzako
hezur-muin emaile bila dabiltza

Durangaldea 2
Berbalagunek hamarkada bat
bete du Durangon eta Berrizen
Izurtza 7
Udala Aldundiagaz batzartu da
biribilguneari buruz hitz egiteko
Mallabia 6
Mapa toponimikoa jendaurrean
erakutsiko dute Urriko jaietan
2

	

Anboto Komunikabideak

2013ko urriaren 24a, eguena | anboto

Herririk herri
DURANGALDEA

Berbalagunek hamarkada bat
bete du Durangon eta Berrizen
Herri bietan Berbagalun martxan ipini zenetik hamar urte joan direla
ospatzeko jaialdia antolatu dute urriaren 30erako, Plateruenean

Ekimeneko kudeatzaile eta laguntzaileak martitzenean eskainitako prentsaurrekoan.

ELORRIO

berriek euskara praktikatzeko
aukera izaten dute. Elorrio,
Durango eta Berrizen ez ezik,
Zaldibar, Abadiño eta Iurretan
ere sortzen dira berbalagun taldeak. Iaz 218 berbalagunek parte
hartu zuten 30 berbataldetan.
Izena eman gura dutenek
Durangaldeko AEK euskaltegietan (durangaldea@aek.
org), Durangoko Udal Euskaltegian, Hizkuntza Eskolan, kultur
etxeetan eta udaletako euskara
zerbitzuetan dute horretarako
aukera. Blog bat ere badute:
www.durangaldea.blogspot.com.
Gurasolagun egitasmoaren
kanpaina ere abiatu dute eskualdeko ikastetxe guztietan. Euskararen transmisioan eragitea da
helburua; gurasoak euskaraz
dabiltzala, seme-alabengan euskaraz egiteko ohiturak sortzea.

ZALDIBAR

Ikuskaritzak arrazoia eman
die Nanukeko langileei
MARKEL ONAINDIA
Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzak arrazoia eman die Nanukeko grebalariei. Eroskiko
zentralean sartu ahal izango dira. Berez, bulegoa beste leku batean daukate, baina jardunaren
gehiengoa Eroskirentzat egiten
dute. Horregatik, Lan Ikuskaritzak adierazi du langileak
Eroskin sartu ahal direla. Orain
arte ez diete utzi sartzen. Legearen arabera, greba egiten duten
langileek euren lana bete barik
dagoela ziurtatzeko eskubidea
daukate. Nanukeko grebalariek
uste dute Eroskik beste langile

JOSEBA DERTEANO
Berbalagun egitasmoa martxan
da aurten ere. Elorrion orain 13
urte hasi ziren, eta Berrizen eta
Durangon hamarkada bat beteko du egitasmoak. Urteurren
berezi hori ospatzeko jaialdia
antolatu dute urriaren 30erako,
19:30etik aurrera, Plateruenean.
Lehenengo Mikel Martinez aktoreak Denboraren korapiloak
izeneko bakarrizketa eskainiko
du. Ondoren, Berbalagun egitasmoaren aurkezpena egingo dute, eta amaitzeko, luntxa egongo
da bertaratzen direnentzako.
Ekimena Esne Beltza taldeko Zigor DZ DJak girotuko du.
Berbalagun egitasmoak euskaraz hitz egiteko ohitura duten
lagunak euskaraz hitz egiteko
ohiturarik ez dutenekin elkartzen ditu. Horrela, euskaldun

batzuekin bete duela eurek utzitako hutsunea, eta, beraz, euren
greba eskubidea urratu dela.

Bulegoa beste leku
batean daukate, baina
jardunaren gehiengoa
Eroskirentzat egiten dute

Orain arteko debekuengatik,
Eroski ekonomikoki zigortu
dezakete. Isuna 6.250 eurokoa
izatera hel daiteke.

Emakume Eskola
martxan egongo
da bihartik
aurrera
M.O.
Emakume Eskolak sei ikastaro
eskainiko ditu. Bihar hasiko
dena Pepa Bojók emango du,
Trabajando nuestras emociones.
17:30etik 20:30era bitartean egingo dute saioa, eta ikastaroak
guztira 24 orduko iraupena edukiko du. Gainerako bost ikastaroak hauek dira: zaintzaileentzako ikastaroa, enplegurako
motibazio tailerra, emakume
identitatea lantzeko ikastaroa,
tupper sex pedagogikoa eta bizikleta mantentzeko tailerra.

Igerilekuen erabiltzaileei
zuzenduriko diru-laguntza
Urriaren 31ra arte, diru-laguntza eska dezakete
inguruko herrietako igerilekuen erabiltzaileek
I.E.
Abadiño, Berriz, Eibar, Elorrio,
Ermua eta Durangoko kiroldegietako igerilekuak erabiltzen dituzten zaldibartarrek
urriaren 31ra arte eska dezakete
udalak ematen duen diru-laguntza. Hil guzti honetan egon da
eskariak aurkezteko epea, eta,
esan bezala, datorren eguenean
amaituko da aukera hori.
Diru-laguntza eskabidea,
NANaren fotokopia, eta aipatu-

riko herri horietako bateko kiroldegian igerilekua erabiltzeko
egindako ordainketen agiria
aurkeztu beharko du diru-laguntzaren eskatzaileak.
Baldintza horiek betetzeaz
gainera, eskabideak erreferentzia egiten dion denboran Zaldibarren erroldatuta egotea da
inguruko herrietako kiroldegietako igerilekuen erabiltzaileek
diru-laguntza jaso ahal izateko
betekizun nagusia.

BERRIZ

Autozainketa ikastaroa
zaintzaileei zuzenduta
Zaintzaren antolaketa eta zaintzailearen osasun
fisikoa eta emozionala edukiko dute berbagai
AMAIA UGALDE
Mendekotasuna daukaten pertsonen senideei zuzendutako
autozainketa ikastaroa hasiko
dute laster, Berrizen. Azaroaren
11n egingo dute lehen saioa, eta
sei astelehenetan, zaintza lanek
norberarengan duten eragina
landuko dute.
Zaintzaren antolaketari buruz jardungo dute ikastaroan,
eta zaintzaileen osasun fisikoa,
mentala eta emozionala zain-

tzeko zer egin aztertuko dute.
Zaintzaile lanak eskatzen duen
esfortzua eta denbora dela eta,
osasun sozialari buruz ere egingo dute berba.
Ikastaroa Berrizko Kultur
Etxean emango dute, astelehenetan, 16:30etik 18:30era. Doako
ikastaroa da, eta izena emateko
udaleko gizarte zerbitzuetara jo
behar da. Informazio gehiagorako 946 824 525 telefonora deitu
daiteke.

Domekan Markesaren jauregia eta
Legañoko ikerketa bisitatuko dituzte
Goizean, herritik egingo da bisita gidatua; Legañokoa arratsaldean izango da
A.U.
Europako Ondare Jardunaldien
harira, bisita gidatu bi egingo
dituzte domeka honetan, Berrizen. Goizean, herriko hainbat
eraikuntza eta paisaia zelan
aldatu diren ikusteko ibilaldia
egingo dute, eta arratsaldean,
Legañon izango da bisita, bertan egindako indusketen berri
emateko.
Goizeko bisita, 11:30ean hasiko dute, euskaraz, eta ordu
erdi arinago gaztelaniaz. Elizan
elkartuko dira, eta bertatik,

Kultur Etxera joko dute. Gero,
Berrizbeiti baserritik Berrizburura joango dira, eta handik
udaletxera, Markesaren jauregira bajatuko dira. Herriko leku
horiek urteotan zelan aldatu
diren eta lehengo zer arrasto

Arkeologoek Legañoko
indusketetan zer aurkitu
duten azalduko dute
domeka arratsaldean

dauden erakutsiko dute ordu bi
inguruko bisita gidatuan .

Legañora bisita
Arratsaldean, 16:30ean Kultur
Etxean elkartu, eta Legañora
joango dira, bertan bisita gidatua egiteko. Gaztelaniaz emango
dituzte azalpenak. Arkeologoek
bertan egindako lanetan Erdi
Aroko aztarnak topatu dituzte.
Orain arte egindako indusketetan zer aurkitu duten azalduko
dute Jose Luis Ibarra Alvarez
eta Roman Rodriguez Callejak.
2013ko urriaren 24a, eguena | anboto 	

Herririk herri 3

DURANGO

Bildu koalizioko
Arrate Elkorok
zinegotzi kargua
utzi du asteon

Al-Anon elkarteko kideak Landakoko kiroldegiko gelan. Anonimoak dira taldeko kideak.

Alkoholikoen senideak elkartzen hasi
dira, argi printza baten esperantzan
Otsailean hasi ziren batzen alkoholikoen senideak Al-Anon taldean, eurak ere gaixorik daudela ohartuta
MARKEL ONAINDIA
Eskutik helduta hasten dituzte
batzarrak Al-Anon elkarteko
kideek. Alkoholikoen senideak
dira, eta babesa ematen diote
elkarri. Gehienak, hasieran,
gaixoarentzako soluzio bila joan
ziren, baina taldea ez da horretarako. Lehenengo bileraren
ostean, ohartzen joan dira eurak
ere gaixorik daudela, etxean sortutako egoera dramatikoaren
erruz. Lotsak, eztabaidak, gorrotoak... Alkoholismoak familia osoari eragiten dio. Otsailean
hasi ziren batzen Durangon.
“Trenbide berean, paraleloan
goazen tren bi gara alkoholikoa
eta gu”. Elkartean urte dezente daroazen emakume baten
berbak dira –batzuk, aurretik,
beste herri batzuetan egon dira
Al-Anon elkartean–. Euren arazo pertsonala gainditzen ahalegintzen dira, autoestimua landuz, esaterako. Eurek hobetuta,

alkoholikoa sendatzeko bidean
eragin ahal dutela uste dute.
Baita etxeko giroan ere. “Niri
hemen ez zidaten arraina eman,
arrantzatzeko kanabera baizik”,
esan du metafora bidez. Gogoan
dauka zelan konturatu zen senarraren gaixotasunaz eta etxeko
arazoaren tamainaz. Semea psikologoarenera eroan, eta maite
zituenekin mailak egitea eskatu
zion. Semeak ez zuen aita inon
ipini. Bere kabuz hainbat saiakera egin ostean, Al-Anonera
batu zen: “Orduan hasi nintzen
bizitzen”.
Batzarretan, bakoitzaren sentipenez eta momentuko arazoez
jarduten dute. Lasaitasuna eta
sosegua dituzte helburu. Taldeari buruz hunkituta egin dute
berba. “
Al-Anon argi printza bat
da tunel ilun eta luze batean”,
dio beste emakume batek.
Duela 60 urte AEBetan sortutako elkartea da Al-Anon.

Alkoholiko Anonimoen elkartetik independentea da. Elkarte
horretan egon zein ez, Al-Anon
elkartean egon ahal dira senideak. Elkartean ez dute politikaz edota erlijioaz berba egiten.
Era askotako jende anonimoa
batzen da, interes komun beragaz. Eta, euren bizi egoerak ere
askotarikoak dira. Badira elkartera batu berri direnak, baita
arazoa gainditu eta oraindik
batzarretara joaten direnak ere.
Kide batek, adibidez, senarra hil
ostean ere jarraitu du joaten. Elkartetik jaso duena bueltatu gura du: “ Anonengatik ez balitz,
Al
ez dakit non nengokeen”. Familia bat dela diote, babesgune bat.
Eguenetan batzen dira Landako kiroldegiaren beheko geletan, 19:00etan. Beste egunen baten behar izanez gero, Bizkaiko
beste herri batzuetan ere egiten
dira batzarrak astelehenetik
domekara. Gainera, seme-a-

labentzako talde bereziak ere
badaude. Gura duenak 944 242
498 telefonora deitu ahal du informatzeko. Batzarretan parte
hartzeko, batez ere, lanerako borondatea edukitzea ei da garran-

“Trenbide berean,
paraleloan goazen
tren bi gara
alkoholikoa eta gu”
tzitsua. Laguntza behar horren
sintomak ugari izan daitezke.
Esaterako, edan duena gezurrekin estaltzen saiatzea edota
etxean edariak bilatzen ibiltzea.
Soluziorik ez, baina horretarako tresnak konpartitzen
dituzte. Euren antzeko egoeran
daudenek badaukate ilunetik
argira irteteko aukera, Al-Anoneko kideei eskutik helduta.

M.O.
Arrate Elkoro zinegotziak (Bildu) kargua utzi zuen martitzenean izandako ohiko udalbatzarrean. 2011ko udal hauteskundeetan aurkeztu zen lehenengo
bider, Bilduko zerrendan bigarren postuan zegoela. Elkorok
adierazi du arrazoi pertsonalak
tarteko hartu duela erabakia.
Ondorioz, Bilduko zerrendako
beste kide batek hartu beharko
du bere lekua.
Elkorok argitu du udaletik
kanpo beharrean jarraituko
duela: “Zinegotzi lana hemen
amaitzen da, baina ez borroka
politikoa”. Gainera, lan hori defendatu gura izan du: “Nahiz eta
batzuei ez gustatu, beti egongo
naiz pankartaren atzean”.
Aitziber Irigoras alkateak
(EAJ), eskerrak eman zizkion
egindako ekarpenagatik.

Barcinari tartak
bota zizkioten
ekintzaileen
berbaldia
M.O.
2011ko urriaren 27an Yolanda Barcina Nafarroako presidenteari tartak jaurti zizkioten
AHTaren kontrako hiru ekintzailek. Tolosan (Frantzia) izan
zen, Pirinioetako Lan Komunitatearen batzar batean. Momentuan ez zituzten ekintzaileak
atxilotu, baina bai Nafarroara
heltzean. Kasua Auzitegi Nazionalera ailegatu zen, eta 5 eta 9
urteko kartzela zigorra eskatzen
diete. Azaroaren 18an izango da
epaiketa. Horren harira, ekintzaile bik, Mikel Alvarezek eta
Gorka Ovejerok, berbaldia eskainiko dute urriaren 31n Hitz
liburu-dendan, 19:30ean. Ostean,
Khantoria taldeak kontzertua
emango du.
Mugitu! mugimenduak epaiketa kritikatu du, eta esan du
ekintzaileei eskatzen zaien zigorra desproportzionala dela.
4

	

Herririk herri

2013ko urriaren 24a, eguena | anboto

	

DURANGO

Ekaitzen transplanterako
hezur-muin emaile bila
Ekaitz Laraudogoitiak 5 urte ditu, eta hezur-muin transplante baten zain dago
JONE GUENETXEA
Iazko abuztuaren 28an, Gironan
oporrak pasatu eta gero, Ekaitz
Laraudogoitiari leuzemia linfoblastikoa diagnostikatu zioten.
Momentu horretan bost urteko
ume durangar horrek eta bere
familiak gaixotasunaren aurkako borroka abiatu zuten.
Lehenengo tratamenduarekin arazoa gaindituta zegoela
uste zuten arren, berriro gaixotu da, eta kimioterapia tratamendu gogorragoa eman behar
izan diote. Hilabete batzuk barru hezur-muin transplantea
egitea aurreikusi dute medi-

kuek. Susana del Amo Ekaitzen
amak dioenez, “badakigu sendatze prozesua iraupen luzeko
lasterketa baten parekoa izango
dela”.
Ekaitzen guraso eta lagunek
deialdi zabala egin dute Durangaldean donazioari buruzko informazioa zabaltzeko. Susanak
dioenez, “jendea informatu nahi
dugu donazioa zer den azaltzeko, eta beharrizan bat dagoela
adierazteko. Ondoren, bakoitzak
erabakiko du emaile izan edo ez”.
Transplante bat bateragarria
izateko, gaixo bakoitzeko 50.000
emaile egon behar direla gogo-

ratu du del Amok. Beraz, muin
bateragarri bat aurkitzeko aukerak hazteko, emaile kopurua ere
hazi egin behar da. Odol analisi
bat egiten da Gurutzetan, Galdakaon edo Basurton bateragarritasuna aztertzeko (Bizkaiko
transplanteen koordinazioa: 944
033 601). 18-55 urte arteko edozein pertsona izan daiteke emailea. Nazioarteko muin donazio
sarean sartzean, Ekaitzi zein
nazioartean beharrizana duen
edozein pertsonari donazioa egitea posible da. Ondoren, muin
puntzio batekin edo aferesiarekin odola emanda gauzatzen da.

Udal tasetan %2,2ko igoera onartu
dute EAJk eta PSE-EEk
Hobariekin, familia kaltetuenei lagunduko dietela uste du PSE-EEk
M.O.
Durangarrek %2,2 gehiago ordaindu beharko dituzte 2014ko
udal tasak. Martitzenean egindako udalbatzarrean onartu
ziren ordenantza fiskal horiek,
EAJ eta PSE-EEren babesagaz.
Sozialistek hamabi zuzenketa
egin zizkioten jeltzaleen proposamenari, eta horietatik bakarra geratu da onartu barik.
Modu horretan, krisiagatik
kaltetuenak diren familiei lagunduko dietela adierazi zuen
PSE-EEko Pilar Riosek. Goiztidi
Diaz jeltzalearen ustez, ez da
erraza oreka mantentzea: “Beti
ezin dira tasak izoztu”. Lan-

gabetuei lagunduko dietelako
pozik agertu zen EAJko bozeroalea.
Tasen igoeraren aurrean,
zenbait hobari ezarri dituzte.
Esaterako, PSE-EE alderdiaren zuzenketa izan da zaborren
tasan %80ko hobaria ematea
langabezian daudenei. Horrez
gainera, langabetuek zabalduko
dituzten komertzio berrietarako lizentzietan %75eko hobaria
egongo da.
Bilduk, Aralarrek eta PPk ez
dituzte ordenantza fiskalak babestu. Eider Uribek (Bildu) azaldu zuen zerga sistema progresiboa ezarri beharko litzatekeela,

errentaren arabera kobratuta.
Gainera, udalaren zerbitzuen
azterketa egitea, eta horien kostuen datuak eskatu zituen. Hari
beretik, Dani Maeztuk (Aralar)
kritikatu zuen gobernu taldeak
ez duela ondorioen arabera
jokatzen: “Ez duzue aurreikuspenik egiten”. Alderdi biek etxe
hutsen jabeei gain zerga ezartzea gura zuten, Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ) edo
zaborrena erabilita.
Juan Jose Gastañazatorrek
(PP) azaldu zuen bere ustez gobernu taldeak gehiago egin
zezakeela arazoak dituztenei
laguntzeko.

GARAI

Momoitio bisitatu dute
hainbat lagunek
Iñaki Garcia Caminok eman zituen azalpenak

Zapatuan, baseliza alboko nekropolira egindako bisita.

M.O.
2009an Aostarri proiektua aurkeztu zuten Garaiko Momoitio
auzoan, San Juan baselizaren
alboan. Erdi Aroko nekropolia
lehengoratu zuten, eta Iñaki
Garcia Caminok zuzendu zuen
arkeologo taldearen lana. Harrien ezaugarriak aztertu eta
sasoi hartako bizimoduaren inguruko emaitzak ondorioztatu
zituzten. Garcia Caminok berak
eman zituen zapatuan azalpenak, Europako Ondare Jardunaldien harira egindako bisita
gidatuan. Hainbat lagunek parte hartu zuten.
Berez, 80ko hamarkadan zabaldu zuen Momoitioko ikerketa Garcia Caminok. Hasierako
emaitza haiek kontuan hartuta
egin zuten Aostarri egitasmoa
2009an.

“Arrakasta biribila”
izan dute jaiek
Eguraldia izan ei da emaitzaren giltzatako bat
M.O.
Joan zen domekan amaitu ziren
San Fausto jaiak. Oraindino
udal gobernuak ez du balantze ofizialik egin, baina Natxo
Martinez zinegotziak hasierako sentsazioak zeintzuk diren
azaldu, eta datu batzuk eman
ditu. Bere ustez, aurtengo jaiek
“arrakasta biribila” izan dute.
Eguraldia izan ei da emaitza
positibo horren giltzatako bat.
Jaien arrakastan eguraldiak
%80ko garrantzi maila daukala
adierazi du, eta jaietako asteburu bietan egindako eguraldia
udatiarra izan da. Horregatik,
ekitaldi guztiak programatutako lekuetan egin ahal izan dira.
Martinezen berbetan, ekitaldi guztiak ondo atera dira, eta
jende askok parte hartu du, batzuetan “gainezka” egiteraino
kasik. “Jaien antolaketan gabiltzan guztiok oso pozik gaude”,

esan du zinegotziak. Gertakari
esanguratsurik ere ez da egon.

“Sorpresa atsegina”
Nobedade nagusietako bat Disfraz Eguneko kuadrillen desfilea izan da. Berez, ez da ekintza
berria, duela 25-30 urte inguru
ere egiten zen-eta. Baina, tradizio hori galdu egin zen, eta aur-

Martinezen berbetan,
ekitaldi guztiak ondo atera
dira, eta jende askok
parte hartu du

ten berreskuratu dute. “Sorpresa atsegina izan da”, aipatu du
zinegotziak. Dozena bat lagunez
osatutako hogei kuadrillak egin
zuten Madalenatik Andra Marirako desfilea.

OTXANDIO

Errekak garbitzeko
deialdia, barikuan
Errekako zikinkeria garbitzera irtengo dira
J.D.
Otxandiko Gazte Asanbladak
Erreka Eguna ekimena antolatu du barikuan. Urtero legez,
herri inguruko erreka guneak
garbitzera irtengo dira. Parte
hartu gura duten guztientzako
09:00etan ipini dute hitzordua,
udaletxe pareko plazan. Batzen
diren guztien artean taldetxoak

Ateak irekitzeko
egunagaz abian
da ludoteka
J.D.
Astelehenetik martxan da
Otxandioko ludoteka. Arrasateko Txatxilipurdi elkarteak
kudeatuko du, baina otxandiar
bi dira hezitzaileak: Oier Nafarrate eta Oihane Sanchez. Lehenengo aste bietan haur eta gurasoek egitasmo berria ezagutzeko

eratuko dituzte, eta bakoitza
errekako eremu bat garbitzera
joango da. Ondoren, batutako zikinkeria eta zabor guztia
plazan ikusgai ipiniko dute,
herritarrak kontzientziatu eta
errekak garbi mantentzea zein
garrantzitsua den erakusteko.
Azkenik, parte hartzaileekin
luntxa egingo dute gaztetxean.

irekita izango dituzte ateak.
Izen-ematea ludotekan (Andresa
Landan) egin daiteke, astelehenetik eguenera (17:00-19:00).
Berramesten izeneko egitasmoak hainbat aldaketa dakartza: 3-12 urtekoek elkarrekin
jolasteko aukera izango dute;
euskara zerbitzuetatik abiatuta, herriko kale eta parkeetan
ere arituko dira, jolaserako
espazioak berreskuratuz; eta
gurasoek ekintzetan zein antolaketan parte hartu ahalko dute.

Oier Nafarrate eta Oihane Sanchez hezitzaile otxandiarrak.
2013ko urriaren 24a, eguena | anboto	

Mari Carmen
Jaka /
Lazaro
Milikua

Publizitatea

Eusko Label errezeta:

Oilasko errea eztiagaz
eta mostazagaz,
eta arroz-esnea

Otea-Loran
elkartea
(Garai)

OSAGAIAK:
• Eusko Label oilaskoa
• Eusko Label eztia
• Mostaza
• Currya
• Piperbeltza
• Olioa

Eusko Label oilaskoa zatitu eta gatz-pipertu
ondoren, kazola batean ipiniko dugu olioagaz,
labera sartzeko. 180 bat graduan eta 35-40 bat
minutuan edukiko dugu. Alde batetik eginda
dagoela ikusten dugunean zatiei buelta emango
diegu, alde bietatik egin daitezen.

1

Oilaskoari laguntzeko saltsa Eusko Label
eztia, mostaza eta currya nahastuz egingo
dugu. Saltsa horrek zapore gozoak eta
garratzak batzen ditu, eta su txikitan apurka egin
ostean, lagungarri aproposa dira labean egiten den
oilaskoarentzat.

2

• Gatza
• Gurina
• Eusko Label esnea
• Arroza

Oilaskoari laguntzeko postre gozo bat prestatuko
dugu: Eusko Label esneagaz egindako arrozesnea. Horretarako, esnea kazola batean berotu
eta arroza gehituko diogu. Kanela apur bat ere botako
diogu. Su txikitan egiten dagoen bitartean koilara
bategaz eragingo diogu azpian itsatsi ez dadin.

3

Oilaskoak kolore egokia hartu duela uste
dugunean labetik atera, eta platerean aurkeztea
bakarrik falta zaigu. Eusko Label esneagaz
eta patatekin egindako purea egokia da oilaskoari
laguntzeko. Eztiagaz eta mostazagaz egindako saltsa
botako diogu gainetik.

4

Errezetaren bideoa ikusgai www.anboto.org webgunean

Eusko Label produktuekin osatutako
otzara irabazi gura baduzu, bidali
mezua zure izen eta telefono
zenbakiarekin zozketa@anboto.org
helbide elektronikora.
Asteburuan jasotzen ditugun
mezuen artean zozketatuko dugu.

5
6

	

Herririk herri

2013ko urriaren 24a, eguena | anboto

	

ABADIÑO

Burger Kingek hanburgesategia Gestamp enpresaren
urteurreneko ekitaldia
zabaldu gura du gabonetan
Hiper Eroskin jatetxea zabaltzeko proiektua aurkeztu du udaletxean
JONE GUENETXEA
Burger King janari lasterreko
enpresak Abadiñon hanburgesategia zabaltzeko asmoa du.
Murueta auzoan, Hiper Eroski
dagoen lekuan zabalduko du
egoitza berria. Orain dela gutxira arte, autoak konpontzeko
garaje bat zegoen lokala atontzea dute helburu. Eroskigaz
akordiora heldu dira, eta orain,
udaletxearen baimenen zain
daude. Jatetxe zerbitzuaz gainera, eskaerak kotxez jasotzeko

Auto King zerbitzua ere eskainiko dute.
Astelehenean aurkeztu zuten
proiektua udaletxean, eta gabonetarako inauguratzeko asmoa
dute.

“Albiste ona”
Jose Luis Navarro Abadiñoko
alkateak Burger King herrira etortzea “albiste ona” dela
azaldu du. Gaineratu duenez,
“enpresak zarratzera ohituta
gaude, eta kasu honetan zabal-

du egingo dute. Diru-sarrerak
dira udalarentzat, eta baita lanpostuen sorrera ere”. Lanaldi
finko eta aldi baterakoen artean
27 lanpostu sortuko direla baieztatu du alkateak.

Jatetxe zerbitzuaz gainera,
eskaerak kotxez jasotzeko
Auto King zerbitzua ere
eskainiko dute

Autoak konpontzeko garajea zegoen lekuan zabaldu gura du Burger Kingek hanburgesategia.

Enpresak 25 urte bete ditu aurten, eta lehendakaria
eta ahaldun nagusia gonbidatu dituzte

I.E.
Metalgintzaren alorrean dihardu, eta automobilgintzarako
osagaiak diseinatu eta fabrikatzen ditu Gestamp Bizkaia
enpresak.
Atzo, lantegia ireki zutela 25
urte bete direla ospatzeko ekitaldia egin zuten Lebarioko lantokian. Besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakariak, Jose Luis
Bilbao ahaldun nagusiak, eta
Jose Luis Navarro alkateak par-

te hartu zuten ospakizunean.
Mercedes Benz furgonetarako
osagai metalikoak fabrikatzeko
enpresaren proiektua aurkeztu
zuten ekitaldian.
Nazioarteko enpresa da Gestamp: Abadiñoko Lebario auzokoaz gainera, ekoizpenerako
beste 96 lantoki, eta ikerketa eta
garapenerako 12 zentro dauzka
munduko 19 herrialdetan. Denera, 29.000 langilek dihardute
Gestamp taldean.

Urkullu lehendakariak eta Bizkaiko ahaldun nagusiak parte hartu zuten ekitaldian.

ATXONDO

MALLABIA

Mapa toponimikoa jendaurrean Tasa gehienak berdin
mantenduko dituzte
erakutsiko dute Urriko jaietan
Aldaketa esanguratsu bi egongo dira aurtengo
Pello Mugarzak eta Justo Azagirrek egin dute toponimia ikerketa
JONE GUENETXEA
Mallabiko mapa toponimikoaren erakusketa antolatuko dute
urriaren 24tik 31ra bitartean.
Arrratsaldetan, 16:00etatik
20:00etara eta urriaren 29an,
11:00etatik 13:00etara ere ikusgai egongo da, liburutegian.
Egun horietan herritarrek ekarpen eta gomendioak egiteko aukera izango dute. Pello Mugarza
eta Justo Azagirre mallabita-

rrek iazko urte hasieran ekin
zioten lanari. 110 elkarrizketa
baino gehiago egin dituztela ezagutzera eman dute. Guztira 3.000
toponimo batu dituzte. Mikel
Gorrotxategi Euskaltzaindiko
toponimia arduraduna bidelagun izan dute lanaren egileek.
Herritarren ekarpen eta gomendioak aintzat hartu eta gero, mapa toponimikoaren aurkezpen
ofiziala egiteko asmoa dute.

Gerea auzoan ere egin dute ikerketa toponimikoa.

20. urteurrena
Izar Gorri elkarteak bere 20. urteurrenean, Urriko jaietako txupinazoa jaurtiko du barikuan.
1992an 30 lagun inguruk sortu
zuten kultur elkartea. Gaur
egun gazteek ere parte hartzeko aukera dute, eta guztira 50
bazkide inguru ditu. Taberna
eta txokoa edukitzeaz gainera,
hainbat kultur ekintza antolatzen dituzte.

tasetan: OHZ eta igerilekuen sarrerak

MARKEL ONAINDIA
Udal tasa gehienak bere horretan mantenduko ditu Atxondoko Udalak 2014rako. Aldaketa
esanguratsu bi egongo dira:
bata, Ondasun Higiezinen gaineko Zergan (OHZ), eta bestea,
igerilekuko sarreretan. Aho
batez onartu zuten asteleheneko
udalbatzarrean gobernu taldearen proposamena.
OHZren neurria 0,95era igoko dute. Rosa Elizburu alkateak
(Bildu) azaldu zuen 2012an tasa
horren inguruko hausnarketa egin zutela, hainbat urtean
0,70ean egon zelako, mugitu barik. Orduan 0,95era igotzea proposatu zuten, etxe hutsen jabeei
zigorra ezarri asmoz. Tasa horren %50 gainerakoei bueltatzea
gura zuten, baina foru arauak
ez zien utzi. Horregatik, iaz
0,45ekoa ezarri zuten, konpentsazio lez. Aurten, 0,95era igoko
dute 2012ko asmoa berrartuta.
EAJk galdetu zuen ea beharrezkoa ote zen igoera hori, ordainduko dutenak herritarrak izango direla argudiatuta. Horren

aurrean, Elizburuk erantzun
zuen “herria denen artean egin”
behar dela: “Ez balego diru iturririk, ez litzateke egongo gestio
handirik egiteko aukerarik”.
Kritikatu arren, jeltzaleek onartu egin zuten tasa berria.

Igerilekuetan, sarrera gora
Igerilekuetan eguneko sarrerak
igoko dituzte, baina abonuak
ez. Sarrera %10 igotzea erabaki
dute. Eguneko txartelak 4 euro
balio bazuen, aurten 4,4 izango
da. Alkateak esan zuen igerilekua defizitarioa dela, eta zorra
urtero jaisten joan arren, defizitarioa izaten segituko duela.
Oraindik ez dakite aurtengo zorraren kopurua, uraren faktura
abenduan helduko da-eta.

Aho batez onartu
zuten asteleheneko
udalbatzarrean gobernu
taldearen proposamena
2013ko urriaren 24a, eguena | anboto	

	

Herririk herri 7

DURANGALDEA ASTEON

Domekako Euskal
Jaian, 450 ume eta
gaztetxo dantzan

Autobus zerbitzua
hobetzeko iritzia jakin
guran, Mallabian

Bizidun elkartearen
berbaldiak martxan,
hilaren 30etik aurrera

Maristetako ikasleak,
Europako
Parlamentura

Umeen Euskal Jaiaren 47. edizioa
ospatuko da domeka honetan Durangon, Tronperri eta Txoritxu Alai
taldeek antolatuta. Durangaldeko
hainbat herritatik etorrita, 450 dantzarik parte hartuko dute.
Eguerdiko 12:00etan kalejira egingo dute, eta 17:00etan alardea hasiko
da, Ezkurdi plazan.

Gipuzkoako Foru Aldundia autobus
zerbitzuak hobetzeko prozesu batean
murgildu da. Mallabira ere heltzen direnez bertako autobus batzuk, udalak
iritzia ematera gonbidatu ditu herritarrak. Batzar bat egongo da Eibarreko Portalean hilaren 29an, 18:30ean.
Gainera, udaletxean ere egin ahal dira
ekarpenak azaroaren 15era arte.

Bizidun elkarteak, Durangaldeko nagusien
elkarteak, hiru berbaldi antolatu ditu datozen asteetarako. Lehenengoa hilaren 30ean
izango da: Hiritargoarentzat bizikidetza.
Josu Novo piskologoak eskainiko du. Azaroaren 6an Pello Sarasuak egingo du berba,
eta azaroaren 13an Marisa Iglesiasek. Berbaldiak 16:30ean izango dira, Behargintzaren egoitzan.

Durangoko San Jose Maristak
ikastetxeko ikasle talde bat Europako Parlamentuan, Estrasburgon, egongo da domekara arte. Euroscola lehiaketan garaile
izan dira EAE mailan. Europari
buruzko galderak erantzun zituzten, eta ikastetxean Europaren Eguna antolatu ere bai.

IZURTZA

Biribilgune baten beharra beste
behin adierazi diote Aldundiari
Udala “ahalegin ekonomiko” bat egiteko prest dago; Aldundiak, aldiz, aurten
ezingo dela izan adierazi du, eta 2014an ere zaila izango dela uste du

Arbizola industriagunerako sarreran biribilgunea egiteko eskaera aspaldikoa da.

MAÑARIA

Euskal Jaiaren
antolatzaileak, pozik
120 ume eta gaztetxok egin zuten dantza domekan

120 ume eta gaztetxok parte hartu zuten domekako Euskal Jaian.

M.O
Joan zen domekan ospatutako
Euskal Jaian 120 ume eta gaztetxok egin zuten dantza. Mañariko Andra Mari elkarteak urte
birik behin antolatzen du jaialdia, eta emaitzagaz pozik agertu dira. Eguraldi onagaz, giro
aparta egon zela azaldu dute.
Durangaldeko zazpi dantza
taldetatik etorri ziren ume eta
gaztetxoak. Mañaria, Elorrio,
Atxondo, Abadiño eta Durangoko taldeak izan ziren, eta
guztira 120 dantzari batu ziren
bertan. Arratsaldean egin zuten
alardea, plazan.
Egun osoko jaia izan zen.
Dantzariak goizean heldu ziren Mañarira, eta herritarren
etxeetan bazkaldu zuten. Euskal Jaiaren hurrengo edizioa
urte bi barru ospatuko dute.

JOSEBA DERTEANO
Irailaren 27an Izurtzako alkate
Luis Ballarin Aldundiko Herri
Lan eta Garraio Saileko arduradun nagusia den Itziar Garamendigaz batu zen. Arbizola
industriagunerako sarreran
segurtasunagatik udalak beharrezko ikusten duen biribilgunea izan zuten berbagai. Biribilgunearena aspaldiko eskaera da, 2008tik hona datorrena.
Orain arte, Aldundiak ezezkoa
eman die arazo ekonomikoak
argudiatuta. Egoera desblokeatu guran, udalak hitzarmen bat
sinatzeko proposamena luzatu
zion Aldundiari. Udala “ahalegin ekonomiko” bat egiteko
prest dagoela jakinarazi zien,
eta eskaria industriaguneko
hainbat enpresatako enpresarien sinaduragaz (industriagunea urbanizatzeko plan bat martxan du udalak) lagundu zuten.
Garamendiren erantzuna

orain arteko bera izan zen: aurten hitzarmenik sinatzeko atal
ekonomikorik ez dutela adierazi zuten, eta 2014an ere gaitza
izango dela. Dena dela, idatzizko
erantzun bat eskatu du udalak,
eta oraindik ez dute ezer jaso.
Udalak sarritan jakinarazi
dio Aldundiari Arbizola industriagunerako sarreran biribilgune bat egiteko garrantzia: “
Aldarrikapen hori oso garrantzitsua da Izurtzarako. Durangotik
Mañarira bidean sei biribilgune
egin ditu Aldundiak, eta horietako bat ere ez Izurtzan. Segurtasunerako eta trafikoaren abiadura moteltzeko inportantea da.
Gainera, etorkizunerako aurreikusita dagoen saihesbidea lotzeko ere balioko luke”, adierazi du
Luis Ballarin alkateak.
Aurrerantzean ere “behar
den beste bider” saiatzen jarraitzeko borondatea adierazi dute
udal ordezkariek.

IURRETA

‘Erakusleiho literarioak’,
liburutegia plazaratzeko
Urriaren 31ra arte luzatuko dute ekimena, gaur
ospatuko duten Bibliotekaren Egunaren haritik
A.B
Bibilotekaren Eguna da gaur,
eta horren haritik Erakusleiho
literarioak ekimena abiatu du
bibliotekak: liburuz osatutako
otzarak ipini dituzte komertzioetan, herritarren eskura.
Guztira, 27 merkataritza gune
atxiki dira. “Harrera ona izan
dugu, eta zortzi otzara jarri ditugu, ahalik eta zabalkunde
handiena emanez”, dio Ziortza

Onaindia arduradunak. Urriaren 31ra arte egongo dira. Gainera, liburutegian mailegu bat egitean liburu bat oparituko dute.
Iaz FEMP saria irabazi zuen
bibliotekak, eta hori ere ospatuko dute gaur: Apika umeentzako jaialdia egongo da 17:30ean
eta txokolatada 18:30ean. Unai
Abaunza eta Peru Magdalenagaz Aranburu kantu-poesia
errezitaldia hasiko da, 20:00etan.
8

2013ko urriaren 24a, eguena | anboto

	

Berbaz
Aitor Montes Lasarte | Familia medikua da Aramaion | Basauriarra

“Kalitatezko osasun arreta erabiltzailearen
hizkuntzan eskaintzen den arreta da”
Argi dauka Aitor Montesek: “Osasun arloa euskaldunduko bagenu, euskara salbatuko genuke”. Norabide horretan dabil mugitzen,
eskariak plazaratu eta Osakidetzan presioa egin guran. Bere ikuspegia azaldu du asteon Plateruenean emandako berbaldian.

> AMAIA UGALDE
Zure aldarrikapenetako bat
historia klinikoa euskaraz egon
ahal izatea da.
Helburua haratago doa, baina
historia klinikoa giltzarria da.
Osakidetzan, euskara zerbitzu
hizkuntza izateaz gainera, lan
hizkuntza izatea lortu beharko genuke. Horretarako neurri zehatzak hartu behar dira.
Bat da aplikazio informatikoak
euskaratzea; gero, bestetik, erakundearen barruan euskara
zirkuituak sortu behar dira. Ereduak ere sortu beharko lirateke,
hezkuntzan bezala, horrela, jendeak aukera egin dezan.
Zer esan gura duzu euskara zirkuituekin?
Gaixoak ibilbide bat egiten du:
Familiako medikuarengana
etortzen da belauneko mina
daukalako, adibidez. Nik pentsatu dezaket meniskoa apurtuta daukala, eta erradiografia
teknikariarengana bidaliko
dut. Durangon, Landakotik Ezkurdira bidaliko zaituzte ziurrenik plakak ateratzera. Gero
handik traumatologoarengana
joan beharko duzu... Ibilbide bat
dago. Identifikatu beharko lirateke langile euskaldunak, eta
euskara teknikoan trebatu. Zertarako? Osasun arreta euskaraz

eskaintzeko, baina ez ahozkora
mugatuta, idatzizko harremanetara ere bai. Zu nigana bazatoz,
euskaraz egingo dugu, idazten
dudana euskaraz egongo da,
traumatalogoak ere euskaraz
hartuko zaitu, eta berak idazten dituen txostenak euskaraz
egongo dira. Dokumentazio hori
guztia historia klinikoa da. Historia klinikoa euskaraz badago,
horrek berez dakar osasun arloa
euskaratzea.
Zer zailtasun dago historia klinikoa euskaratzeko?
Borondate kontua da. Zailtasunik ez. Katalunian osasun
arreta ahoz eta idatziz katalanez
daukate. Mentalitate kontua da.
Hezkuntzan, prentsan... aurrerapen asko egin ditu euskarak.
Baina osasun arloan ez gara
ausartu. Inor ere ez da ausartu.
Ez langileok, ez erakundeak...
Gizartea bera ere ez da ausartu
euskalduntzea eskatzera. Osasun arloan muga psikologiko
moduko bat dago.
Gaixoekin euskarari buruz berba egiteko aukera izan duzu?
Ez. Mito bat dago: Beti pentsatu
izan dugu idatzizko paperak,
odol analisiak, ekografiak edo
bestelakoa izan, euskaraz ulertezinak direla. Nire ustez, medi-

kua izanik, erresonantzia baten
informea ez da erraza gaztelaniaz ulertzea. Ezta beste edozein
hizkuntzatan ere. Beti eman zaio
garrantzia arretari berari, kalitateari, eta mito hori ez dugu
apurtu: Garrantzitsuena medikua da, baina jakin beharko
genuke kalitatea eta hizkuntza
banaezinak direla. Kalitatezko
osasun arreta erabiltzailearen hizkuntzan eskaintzen den
arreta da, eta ez besterik. Hori
mundu mailan onartuta dagoen
egia da.

Hezkuntzari eta
hedabideei eman
zaie lehentasuna
euskararen
normalizazioan.
Hurrengo pausoa
osasun arloan eman
behar da”

Zeuk esana da osasun sistemak
euskararen osasunean eragin
dezakeela.
Orain arte, euskararen normalizazioan lehentasuna hezkuntzari eta hedabideei eman diegu.
Zein da hurrengo pausoa? Zer
dago gizartearen erdigunean
Karrantzatik Oihartzunera?
30.000 langile baino gehiago
ditu Osakidetzak. Inguruan
mugitzen den jendeagaz, 40.000
baino gehiago. Adin guztietako
jendea joaten da kontsultetara,
eta harreman asko egoten dira
egunero. Osasun arloa euskaldunduko bagenu, euskara salbatuko genuke.

ona da legea bete nahi badute
legea betetzeko: Lanorduaren
luzapena euskalduntze prozesu
baten inbertitu daiteke. Horrekin lortuko genuke trebakuntza
saioetan lanpostuak betetzeko
orain kalera bota dituzten ordezko guztiak berriro sartzea; bide
batez, ordezko euskaldun asko.
Baina horretarako asmorik ez
daukatela uste dut, diru gehiago beharko litzatekeelako. Ordu
gehiago eta merkeago lan egitea
da kontua. Lehentasun kontua
da. Zer nahiago duzu, euskara
ala AHTa? Euskara ala San Mames Barria? Euren lehentasunetan inbertitzen dute.

Osakidetzaren euskara plana
2012an amaitu zen.
Osakidetza orain dela 30 urte
sortu zen. Handik hogeita bi
urtera sortu zen lehenengo euskara plana, eta azken ebaluaketaren arabera, lehen euskara
plana ez da osotasunean bete,
helburuetatik oso urruti geratu
da, baina gainera, ez zen plan
egokia.

Zer diote gaiari buruz Osakidetzako lankide eta langileek?
Denetarik topatuko duzu. Jende
askok aurkako jarrera dauka,
hizkuntza eskakizuna inposaketa bat dela diote. Nik kontrakoa
esango nieke. Pribatizatzeko
mehatxua dagoen honetan, Osakidetza erakunde publiko moduan babesteko bide egokiena
euskara bultzatzea da. Zure proposamena zerbitzu euskaldun
bat sortzea bada, hori enpresa
pribatu batek ez luke egingo,
euren hitzetan ez da ekonomikoki bideragarria. Hori egin
dezaketen bakarrak erakunde
publikoak dira.

Lanorduen luzapena euskalduntzeko erabiltzea proposatu duzu.
Legeak eskatzen du lanorduak
luzatzea, eta baita osasun arreta euskaraz ematea ere. Aukera
2013ko urriaren 24a, eguena | anboto	

Publizitatea

9
10

2013ko urriaren 24a, eguena | anboto

	

Iritzia

GUTUNAK

gutunak@anboto.org
eguazteneko 17:00ak arteko epea

SEI HANKAKO MAHAIA
URDASPAL
BOLINAGA
Bildu

Guka
Durangoko San Fausto jaiak amaitu diren honetan, eskerrak eman gura dizkizuegu Guka proiektuan parte
hartu duzuen lagun guztioi. Jaiak euskaraz bizitzeko
helburuagaz sortutako ekimenak bere lekua egin du
aurten ere Durangoko jaietan. Eta hori, euskaltzale, zuri
esker izan da. Txandetan, muntaian, otartekoak prestatzen, Aiko erromerian dantza egiten zein gure karpan
gozatzen ibili zarelako posible izan da Txosnagunean
bigarren urtez karpa jartzea. Baina, euskarak urteko
365 egunetan gu guztion konpromisoa eskatzen duenez,
jaietatik kanpo ere hortxe izango gaituzue, euskaraz bizi gura dugunontzako eremuak sortzen.
Mila esker
Guka, lehenengo pertsonan, pluralean.

Bidegorria edo bideurtegia?
Antzinako trenbidea Elorrion bidegorria edo bideurtegia den galdetzen du Anbotoren irakurle batek. Horrekin batera, argazkia ere
bidali du.

Euskal Herrian Euskaraz
AEK
Ibaizabal ikastola
Berbaro Taldea (Berbaro euskara elkartea,
Plateruena Kafe Antzokia eta Anboto astekaria)

Elorrio

Zure iritzia, gutuna edo fotodenuntzia
helarazteko helbideak:
Bixente Kapanaga 9, 48215
astekaria@anboto.org

• Izen-abizenak • telefonoa
• helbidea • Nortasun Agiriaren zenbakia

Alderdi, elkarte edo taldeko iritziak kide baten izenean sinatuta eta
ANBOTOren irizpidean jarraituz zuzenduta publikatuko dira.

-DATUOK BARIK EZ DA GUTUNIK ARGITARATUKO-

Karetak
Gure herriaz ari garenean, hau da, Euskal Herriaz, egoera berezi batean bizi
garela inork ez du zalantzan jartzen. Hala ere, sarritan esaten den moduan, fikzioak errealitatea gainditzen du.
Aurreko astean harrituta geratu nintzen Anboto astekaria irakurtzerakoan
PNVko bozeramailearen zutabera heldu
nintzenean. Jaietan pankarta eta manifestazio ugari egon zirela zioen, eta bere
ustez ez zen egokia horien presentzia.
Jendeak pankarta eta manifestazio
horiek ez ditu denbora pasatzearren
egiten, baizik eta zerbait salatzeko beharra ikusten duelako. Zoritxarrez, gure
herrian asko dira eta ia egunero salatu
beharrekoak, eta gobernu desberdinetan daudenek, baita udaletxeetan gaudenok ere, salaketa horiek entzun, eta nola
konpondu pentsatu behar dugu, aldiz,
PNV alderdia salaketa horiek alde batera uztea eskatzen dabil.
PNV alderdia, orokorrean, azken
aldian, iparra galduta ikusten dut. Herrira elkarteko kideak atxilotu zituztenean kontra-alde agertu zirenean operazioarekin, adibidez. Ez dugu ahaztu
behar, nahiz eta, publikoki operazioaren
kontra agertu, Ertzaintza bidali zutela
Guardia Zibilarekin batera operazioa
burutu zezan. Ertzaintza, Eusko Jaurlaritzaren eskumena da, eta horrela
izanda gobernu taldeak (PNV) aukera
zeukan ez parte hartzeko, gainera ikusiz
beraien ustetan ere operazioak ez zuela
inongo zentzurik. Nola ulertzen da hori?
Ez dugu ahaztu behar Jaurlaritzan
PNV eta Bildu alderdiek parlamentuko
bi herenak dituztela, hau da, gehiengo abertzalez osatua dagoela. Gauzak
horrela, kanpainan sarritan aipatzen
zuten autogobernua indartzea kontu
erraztzat hartu zitekeen. Aldiz, beraien
abertzaletasuna gertuago dago PSOE
eta PP alderdietatik, eta autogobernuaren lanketan, aurretiaz egondako 30
urteetan bezala dirau, geldirik. Nola
ulertzen da hori?
PNV ez dago egoerak eskatzen duen
maila ematen. Herritarren aurrean aurpegi bat erakusten ari da, eta beraien bulegoetan kontrakoa egiten dute. Baina
jendea ez da inozoa, eta badaki euren karetak antzematen urrutitik. Ongi etorri
Estrasburgo!

Laguntzaileak:

Aldizkari honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du

Bixente Kapanaga, 9
48215-Iurreta
(Bizkaia)
Tel.: 94 681 65 58
Erredakzioa:
94 623 25 23
Publizitatea:
94 621 79 02
publi@anboto.org
2013ko urriaren 24a

11. urtea - 519. alea

Zuzendaria:
Jone Guenetxea.
Erredakzio burua:
Joseba Derteano.
Administrazio burua:
Itziar Belar.
Administrazioa: Miren Abasolo.
Publizitatea: Goretti Alonso,
Amaia Huarte, Itxaso Altuna.
Erredakzioa: Aitziber Basauri,
Itsaso Esteban, Markel Onaindia
eta Amaia Ugalde.
Maketazioa: Eider Alberdi.
Zuzentzailea:
Jon Ander Urkiaga.
Argazkilariak: Kepa Aginako,
Zaloa Fuertes.

Lege gordailua: BI-2268/01 ISSN: 1578-7028 Tirada: 10.600 ale
Anbotok ez du bere gain hartzen kolaboratzaileen zutabeetan, iritzi artikuluetan edo gutunetan adierazitakoen eta iritzien erantzukizunik.
2013ko urriaren 24a, eguena | anboto	

11

Kultura
Jone Miren Goenaga | Andoain, 1969. | Platerueneko lehendakaria

“Plateruena eguneratu
behar dugu denon
artean: aurrera egin
eta garai berriei ekin”
Durangoko Plateruena Kafe Antzokia zabaldu zutela bederatzi
urte beteko dira urriaren 31n. Urteurren hori ospatzeko
ekitaldia egingo dute datorren eguenean, 20:00etan hasita
ITSASO ESTEBAN
Durangoko Udalaren jabegoa den Landakoko hiltegi zaharra 870 herritarrek
emandako laguntza ekonomikoagaz
eraberritu ostean, Plateruenak ateak zabaldu zituela bederatzi urte beteko dira datorren astean. Durangaldeko kulturgintzaren erdigunea, orain arteko ibilbide oparoa ospatu, gogoeta egin, eta
eguneratze lanari ekiteko gogoz dago.
Jone Miren Goenaga lehendariak urteurreneko ekitaldira bertaratzeko, eta “denon artean Plateruena eguneratzeko”
gonbita zabaldu du.
Gogoeta prozesu baten hasieran, eta
Plateruenak bide berri bat abiatu behar
duenean dator 9. urteurrena. Zer gorputzaldi urteurrenerako?
Gorputzaldi ona. Urtero ospatu izan dut
Plateruenak urte bat gehiago izatea. Izugarria iruditu izan zait beti, herritarren
artean honelako proiektu bat martxan
jarri, iraun eta urteak betetzea. Azken
urteak gogorrak izan dira. Egungo egoera ekonomikoak asko estutu gaitu gu
ere. Horregatik, doble pozten naiz beste
urtebetez eskaintza kultural zabala eta
ostalaritza zerbitzu egokiari eusteko gai
izan garelako.
Urriaren 31n, zer egongo da Plateruena
antzokian. Nori zuzenduta?
Eguen hori Plateru eta herritar guztiei
zuzendutako ospakizun eguna da. Ospakizun jai bat izango da eta urte osoan hemen jira eta bira ibilitako bazkide, langile,
laguntzaile, musikazale, dantzari, bertsozale, antzerkilari, kultur sortzaile eta
eragile, festazale… herritarrak, biltzea du
helburu. Etxeko ateak zabalik izango ditugu, eta nahi duen guztiari luzatzen diot
gonbitea. Deskuidu batean, datorren ostegunean, Plateruenak lepo egiten badu denok etorri zaretelako… asko poztuko gara.
Atzera begiratuta, zer balantze egiten
duzue orain arteko ibilbideaz?
Balantze positiboa egiten dugu. Bederatzi
urte hauetan izan ditugu gure akats eta ez
asmatuak… baina atzera begiratu eta etxe
honetako kultur eskaintza zabala ikusten
dugu. Ibilbide oparoa egin dugu denon
artean… eta uste dut asko gozatu dela bertan izan diren ikastaro, elkarrizketa, saio,
kontzertu eta ikuskizunetan. Plateruena
eguneratu behar dugu denon artean: aurrera begiratu eta garai berriei aurre egitea tokatzen da.

Urtebeteko parte-hartze prozesua abiatu duzue. Zer helburugaz?
Plateruena, kulturgune herritarra eta
erreferentziazkoa izaten jarraitzea. Durangaldeko sortzaile eta kultura zaleekin,
proiektu hau indaberritu eta herriratu
nahi dugu. Hamargarren urtetik aurrera
ere, orain arte bezala, bidea oparoa izan
dadin. Herritarren partaidetza eta gertutasuna landu behar genituela uste genuelako jarri dugu martxan prozesua.
Baduzue eredugarri begitantzen zaizuen horrelako parte-hartze prozesurik?
Euskal Herrian badira arretaz jarraitu
ditugun egitasmoak. Bakoitzetik alde interesgarrienak hartzen ahalegindu gara,
Plateruenak bere bidea egin dezan. Bide
hori parte hartu nahi duten guztiekin egin
nahi dugu, eta ez diogu mugarik jarriko.
Prozesua parte-hartze handiarekin egiten
bada, asetuta geratuko gara.

Izugarria iruditu izan
zait beti herritarren
artean horrelako proiektu
bat martxan jarri izana”

Ostegunean Plateruenak
lepo egiten badu denok
etorri zaretelako... asko
poztuko gara”
Delphy ikerketaren bitartez, Durangaldeko iritzi sortzaileen iritziak ezagutu dituzue. Zertan datza ikerketa hori?
Delphy ikerketa, galdetegi batekin hasi eta
parte hartzen duten pertsonen artean eztabaida sortzea helburu duen teknika bat
da. EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko kideen laguntzagaz egin
da ikerketa hori uda aurretik; eta Durangaldeko 30 bat pertsonek parte hartu dute. Jarduera oso ezberdina duten pertsona anonimoak izan dira galdetegi zabal
bati erantzun diotenak, eta Plateruenean
azken urte hauetan egin denaren inguruko iritzi nagusiak ezagutu ditugu. Orain,
EHUko Parte Hartuz ikerketa taldeko kide

den Alicia Suso eta Marta Calvoren tutoretzapean, ikerketaren ondorioekin lanean
hasi, eta datorren urteetan Kafe Antzokia
izango denaren oinarriak jartzeko prozesu parte-hartzaile herritarra jarri nahi dugu martxan.

prozesuetan ezinbestekoa izaten da jendearen inplikazioa eta partaidetza. Aurrekoan urteurren festarako gonbita luzatu dizuet eta lanerako deia egiten dizuet
orain. Bidelagun behar zaituztegu… Zuen
laguntza ezinbesteko izango dugu.

Zer informazio jaso duzue ikerketatik?
Zeintzuk dira ikerketa horretatik atera
dituzuen ondorio nagusiak?
Ikerketa horren ondorioz, Plateruenaren
nortasuna ondo ezagutzen dela, begi onez
ikusten dela, egiten diren ekarpenak onarpen zabala dutela... jakin dugu. Baina baita herritarrek kultur espazioaren antolaketan parte hartzeko aukera izan nahi dutela ere. Hari mutur horiei tiraka hasiko
da orain gogoeta prozesua.

Herritarren partaidetza
landu behar genuela uste
genuelako jarri dugu
prozesua martxan”

Zelan lortu sortzaile eta kultura zaleak
prozesu horretan inplikatzea?
Ezinbestekoak ditugula esanda? Gehienak nahiko inplikatuta dabiltza, hemen
edo beste mila lanetan… Orain, Plateruenaren momentua dela esanda. Honelako

Herritarrek kultur
espazioaren antolaketan
parte hartzeko aukera
izan nahi dute”
12

	

Kultura

2013ko urriaren 24a, eguena | anboto

	

MUSIKA

Kanta ezagunen bertsioak jo, eta hiru kanta
estreinatuko ditu Silboberrik, Durangon
Hainbat kanta ezagunen txisturako moldaketak eskainiko dituzte, urriaren 26an, Landako Gunean
I.E.
Urriaren 26an, 20:00etan, Durangoko Landako Gunean eskainiko du kontzertua Silboberri
elkarteak. Txistu kontzertuaren
XIX. edizioa izango da, eta Jabier Ituartek zuzenduko du.
Hiru kanta estreinatuko dituzte, eta hainbat kanta ezagunen bertsioak ere joko dituzte:
Queen taldearen Bohemian rapsody, John Lennon-en Imagine,
La Misión filmeko Ennio Morricone-ren soinu-banda, edo 80ko
hamarkadako Urretxindorra
taldearen Nahi nuen kantatu,
kasurako. Bestalde, Durango
blues edo Plateruena kantak,
eta Mikel Laboaren Baga, biga
abestiaren bertsioa ere eskainiko du Silboberrik.
Kontzertura bertaratzen diren entzuleei “programazio anitza eta erakargarria” eskaintzea
izan da, txistu kontzertuaren
XIX. edizio honetan ere, Silboberri elkartearen helburua.

KRONIKA

Emanaldirako sarrera doakoa izango da, eta Eitb-k grabatu
egingo du, lehenengoz, ondoren
telebistaz eskaintzeko.

Guztira, 160 parte hartzailek jardungo dute, bihar, Landako Gunean.

Donostiako Victoria Eugenia
Antzokian aritu ziren joan zen
eguenean Silboberri txistu taldeko Aitor Amilibia, Iñaki Martin, Fernando Aurrekoetxea,
Sergio Torices eta Elur Arrieta
musikariak. Musika garaikideko zikloaren barruan jo zuten,

eta txisturako eta perkusiorako
sorturiko bost obra interpretatu
zituzten, horietako bi estreinekoz. Iñaki Estradak txistu bigaz
eta perkusioagaz jotzeko sorturiko Hiru, eta David Cantalejok
lau txistuk jo dezaten egindako
Contacto estreinatu zituzten.

BERTSOLARI TXAPELKETA NAGUSIA 2013

Igor Elortza aurrera
Pasa den zapatuan, Legazpin jokatu zuten
Bertsolari Txapelketaren bosgarren kanporaketa
JOSE GARAIZABAL
Oihana Bartra, Igor Elortza,
Iñigo Mantzizidor Mantxi,
Beñat Lizaso, Jokin Uranga eta
Ainhoa Agirreazaldegi bertso-

Argazkia: Alberto Elosegi.

lariek kantatu zuten Legazpin,
giro ederrean. Lau egun aurretik sarrerak agortuta, ordu erdi aurretik Urbeltz pilotalekua
ia beteta, ordurako gainezka.

JON ANDER 		
URKIAGA

Kazetaria

Libre

Aitor Amilibia, Iñaki Martin,
eta Sergio eta Ortzi Torices txistulariek, metal boskote batek,
EHUko abesbatzak eta Gasteizko Udal Folklore Akademiak
parte hartuko dute, besteak beste, urriaren 26ko emanaldian,
baina beste hainbat instrumentu ere izango dira entzungai:
perkusioa, teklatua, baxua eta
abar. Guztira, 160 parte hartzailek jardungo dute Landako Guneko emanaldi horretan.

Donostiako Victoria 		
Eugenia Antzokian aritu
ziren, joan zen eguenean,
Silboberriko txistulariak

GEURE DURANGALDEA

Hasierako agurrean bakoitzak bere asmoen berri eman
zuen. Mantxi-k, ez zela epaileentzat kantatzera joan; Agirrezabaldegik: “beti baitago
argia, itzal guztien gainetik”.
Zortziko nagusian eta txikian seirak ondo.
Puntuari erantzuten Igor,
Beñat eta Mantxi oso ondo.
Hamarreko handian hiru
bikoteak oso ondo.
Kartzelako gaian, –“Pozik
zaude horrenbeste jende zoriontsu egitea lortu duzulako”–
Elortza eta Uranga bikain;
Lizaso, Agirrezabaldegi eta
Mantxi oso ondo.
Amaierako agurrean Mantxik:
“Herriko tabernetako, sumarioa hor dago / jo digute baina
jada, ezertxo ez da arraro /
espainiar gobernua, ezautzen
gendun lehenago / gugan sinisten al degu, niretzat koska hor
dago / gaur hitzak elkartu gai-

tu, euskara ahorik aho / ta hau
gobernuarentzat, ezer ez omen
da, klaro / soilik herri bat geranan, ebidentzi bat gehiago”.

Igor Elortza durangarra
Hasieran motel antza. Baina
aurrera joan ahala hobeto, beti
gorantz. Puntuari erantzuten
oso ondo, hamarreko handian
saio oso ona Jokinekin. Kartzelan jo zuen goia. Bikain. Kartzelakoaren azken puntuak:
1. “...hainbat jenderi poz eman
diot, sufriarazi ere bai”.
2. “...(aita) han egongo da ezkaratzean, irratia itzalita”.
3. “...lehengo danak eta gehiago
zoriontsu egiteko”.
Amaierako agurra: “Denok dakizue ta, esango dut klaru / hemen bereizten karu, dago oso
karu/ bertsozale finentzat gaur
zenbat mokadu / zoriontsuak
zuek, zoriontsuak gu / bi hilabeterako plazera daukagu”.

Hego haizea. Hileta-martxaren lehen notak txistu eginez. Odoldu dira
bazterrak, orbelak estali du lurra, paradisurako
alfonbra-gorri amaigabe
bat osatuz. Isildu dira txori
kantariak. Heriotza-kanpaiak atsedenik barik agurtu ditu izakiaren zalaparta
eta grina oro.
“Kemenak uts-eta nekez
bainoa, / zalantza dut zârtu
naizelakoa… / Udazkenak
aulagotzen dit atsa, / orbelak ozenagotzen oin otsa, /
aldapak larriagotzen biotza… / Lênetan ez bezin
autsia natza”.
40 zatian hautsia.
Eskeletoetan bar rena, arima ikus dakieke
zuhaitzei. Isiltasuna ere
inoiz baino ozenago entzun
daiteke. Baina ederra da
horrelakoetan kaleetatik
zehar paseatzea, presarik
gabe, zu ere arbola batetik
eroritako hosto bat izango bazina bezala, pisutsu,
ezerezean kulunkatu, eta
lurra laztandu arte.
Baina, ohartu gabe,
“Aritzak, eundaka, / aier
zazkio goiari, / argi lênenkia / egarri baitute, / arako
urrezko zauria, / izanik
iturri. / Orregatik daude /
luze-luze egiñik, / artean
oñak illunik, / azken arbazta-begiez / udaberrirako /
ornitzen biziez”.
Eta bihar ez bada etzi,
arnas berri bat emango
diezuelako udazkenean
ahotsik gabe geratutakoei.
Edo emango diozue solasaldi bat, edo edaten emango egarri denari, edo tortilla pintxo egin berri bat
gose denari.
Eskainiko diozue natura berri bat herri zahar eta
beharrizan berriei. Urteko
edozein urtarotan, herriko
edozein izkinatan.
2013ko urriaren 24a, eguena | anboto 	

Kultura 13

ZIKLOA

Musika klasikoaren aniztasuna
erakusteko, lau kontzertu
Ara Malikian biolinistak eta Fernando Egozkue gitarristak gidaturiko
boskoteak zabalduko du, azaroaren 2an, Durangoko Musika Hamabostaldia
ITSASO ESTEBAN
Musika klasikoaren aniztasuna islatzeko asmoz, Durangoko
Bartolome Ertzilla Musika Es-

kolak lau kontzertu ekarriko dituen musika zikloa antolatu du
azarorako: musika eskolako lau
kantu ikasleren, edota Ara Ma-

likian biolinistaren kontzertua
izango dira, besteak beste.
Alfredo Sanz musika eskolako zuzendariak, Ana Celia

Ormaetxea piano irakasleak,
eta Natxo Martinez zinegotziak
aurkeztu dute, XXIV Musika Ha.
mabostaldia.
Ara Malikian biolinistak eta
Fernando Egozkue gitarristak
gidaturiko boskoteak zabalduko
du 2013ko Durangoko Musika
Hamabostaldia, azaroaren 2ko
kontzertuagaz. “Biolinista birtuosoa izan arren, musika klasikoa desmitifikatzeko askotariko
ekimenak buruturikoa da Malikian”, azpimarratu du Alfredo
Sanz zuzendariak. Malikianen
boskoteak San Agustin kulturgunean eskainiko duen kontzerturako 10 euroko sarrera ordaindu beharko da. Doako sarrera
izango dute Hamabostaldiaren
barruko beste hiru emanaldiek.

Durangoko Musika Eskolan
hezitako musikarien bi
emanaldi ere izango dira
programazioaren barruan

Alfredo Sanz zuzendariak, Natxo Martinez zinegotziak eta Ana Celia Ormaetxea irakasleak aurkeztu dute ekimena.

ARGAZKIGINTZA

Bittor Gorosabelen argazkia,
jaietako lehiaketako irabazle
Suzko zezenari egindako argazkiak irabazi du
F-Stop elkarteak antolatu duen lehiaketa
I.E.
F-Stop argazki elkarteak lehenengoz antolatu duen Durangoko San Fausto jaietako argazki
lehiaketaren hiru sariak banatu
dituzte. Bittor Gorosabelek Suzko zezenari egindako argazkiari
eman diote 300 euroko lehenengo saria. Bestetik, Joserra
Apellaren Guda osteko paisaiak
izeneko argazkiari eman diote
bigarren saria: 200 euro. Eta
100 euroko hirugarrena, Peru

“Musika klasikoa herritar
guztiei gerturatzea, eta Durangon musika klasikoaren aniztasuna erakustea” dira Hamabostaldiaren antolatzaileen
helburuak. “Herrietan baino,
hirietan ohikoagoa den eskaintza” ekarriko du, horretarako,
Hamabostaldiak Durangora.

Aurten, gainera, Durangoko Bartolome Ertzilla Musika
Eskolan hezitako musikarien
bi emanaldi ere izango dira Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan.
Ana Celia Ormaetxea eta
Victoria Gavrilchenko piano irakasleek lagunduta, Tchaikovsky
edota Brahms konpositore erromantikoen obrak interpretatuko dituzte, Bidane Txopitea,
Edurne Egia, Iratxe Uribelarrea
eta Jasone Turunbai eskolako
kantu ikasleek. Azaroaren 7an,
Kurutzesantu Museoan eskainiko dute emanaldi hori.

Bertako sopranoa
Musika ikasketei Durangoko
Bartolome Ertzillan ekin zien
Vanessa Goikoetxea sopranoak
ere parte hartuko du aurtengo
Musika Hamabostaldian: Mateo
Pais pianista italiarrak lagunduta ariko da, eta operako zein
zarzuelako klasikoak eskainiko ditu, Andra Maria elizako
emanaldian, azaroaren 30ean.
“Lehen lerroko, maila oso altuko sopranoa da Goikoetxea”, azpimarratu du Ormaetxeak.
Jazz ukituko eskaintza bat
ere badakar, bestalde, Durangoko Musika Hamabostaldiak:
Botxo Boogies taldearena. Juan
Crisostomo Arriaga konpositore bilbotarraren obra jazz eran
eskainiko du Botxo Boogies taldeak, azaroaren 16an.

MUSIKA

Exxasens taldearen disko berriko
paisaia musikalak, Plateruenean
‘Satellites’ disko berriko kantak zuzenean joko ditu Exxasens talde katalanak

Uriarteren Viaje del imserso a
Benidorm de Goienkale argazkiak irabazi du.
Domekan, Durangoko San
Agustin kulturgunean egin zuten sari banaketa ekitaldia. Eta
urriaren 27ra arte, San Agustin
kulturgunean egongo dira lehiaketara aurkezturiko argazkiak
ikusgai. Hogei argazkilarik
parte hartu dute lehiaketan, eta
guztira 40 argazki bidali dituzte
argazkizaleek.

Orain arteko diskoetan bezala, gitarraren soinua da taldearen laugarren diskoaren oinarria.

Suzko zezenari egindako argazki honek jaso du lehiaketako lehenengo saria.

I.E.
Musika instrumentala egiten
du, urriaren 25ean, 22:00etan hasita, Durangoko Plateruenean
ariko den Exxasens taldeak.
Bestelako etiketarik barik, soinu paisaien sortzailetzat dute
euren burua: “Entzulea melodia
landu eta indartsuko unibertso
batera daraman musika” egiten
dutela diote musikariek.
Taldearen laugarren diskoa,
Satellites izenekoa, aurkeztuko
dute Durangoko Plateruenean.

Disko hori zuzenean aurkeztera
etorri dira aste amaiera honetan, Euskal Herrira. Plateruenean ezezik, Tolosako Bonberenean, edo Erandioko Sonora
Aretoan ere joko dute.

Jaurtitzen dutenetik berriro
lurrera ailegatu arte satelite
batek egiten duen ibilbidea
zortzi kantatan kontatua

Jaurtitzen dutenetik berriro
lurrera ailegatu arte satelite
batek egiten duen ibilbidea zortzi kantatan kontatzen duen
disko kontzeptuala da Satellites.
Orain arteko diskoetan bezala,
gitarraren soinua da Exxasens
taldearen laugarren diskoaren
oinarria, baina pianoa, elektronika eta haize eta sokazko instrumentuak ere uztartu dituzte.
Jordi Ruiz gitarristaren ekimenez sortu zuten Exxasens taldea 2007an, Bartzelonan.
14

Publizitatea

	

2013ko urriaren 24a, eguena | anboto
@anbotokirola

2013ko urriaren 24a, eguena | anboto	

15

Kirola
Txirrindulariak atleten aurka ipiniko
ditu zapatuko Atletismo Egunak
Zapatuan Atletismo Eguna antolatu dute Ezkurdin; askotariko ekintzen artean erronka berezi bat dago;
Eneritz iturriaga eta Illart Zuazubizkar ziklistak Orkatz Beitia eta Geraxane Ussia atleten aurka ariko dira

ZESTA PUNTA

Markinara joan
da San Fausto
txapelketa
San Fausto Zesta-punta txapelketa Jokin Arbek eta Jon
Zabalak osatutako Markinako
bikoteak irabazi du. Joan zen
zapatuan, Durangoko Ezkurdi
Jai-Alai pilotalekuan jokatutako finalean 35-34 irabazi zieten
Antxon Alberdi eta Gorka Aldazabal berriatuarrei.
Partidu luzea eta borrokatua
izan zen (ordu bat eta hogei minutukoa) eta bikote biak maila
handian ibili ziren. Partiduaren
zatirik handienean Markina
aurretik joan ondoren, berriatuarrek 27nako berdinketa lortu
zuten, eta hortik aurrerako tantoak emozioz betetakoak izan
ziren. Azkenean, tanto baten
aldeak erabaki zuen finala.

ZIKLO KROSA

Murgoitio hamar
onenen artean
sartzeko zorian
Eneritz Iturriaga, Geraxane Ussia, Begoña Martinez eta Orkatz Beitia martitzenean, Durangoko atletismo pistan.

JOSEBA DERTEANO
Durango Kirol Klubak Atletismo Eguna antolatu du zapatuan,
Durangoko Ezkurdin. 17:00etatik aurrera askotariko ekintzak
antolatuko dituzte atletismoa
sustatzeko helburuz, eta horietako batzuk kuriosoak dira.
Erronka berezi batek txirrindulariak korrikalarien aurka
ipiniko ditu. Eneritz Iturriaga
txirrindulari ohia eta Geraxane
Ussia (Espainiako hirugarrena
400 metrotan) esprintean 100 bat
metro zuzengunea nork arinago
osatu lehiatuko dira. Erronka
berari aurre egingo diote Orkatz
Beitia atletak eta Illart Zuazubizkar txirrindulariak ere.
Horrez gainera, atletismoa
sustatzeko askotariko ekin-

tzak antolatu dituzte Ezkurdin.
Atletismoaren inguruan dagoen ikuspegi zurruna apurtu
gura dute ekimenagaz eta atletismoak modalitate erakar-

Iñigo eta Asier Zarandona
xabalina jaurtitzaileek
‘vortex’ erakustaldia
eskainiko dute

garri asko batzen dituela erakutsi: “Sarritan jendeak uste du
atletismoa kilometro askoan
korrika egitea dela; ikuspegi itzi
horregaz apurtu eta espezialitate asko daudela adierazi gura

dugu: kros luzeak, laburrak,
hesiak, xabalina jaurtiketa…
hamaika aukera dago. Beharbada gazte batek ez du bere buruan kilometro askoan korrika
ikusten, baina probatzen badu
beharbada deskubritu dezake
xabalina jaurtitzeko dohai aproposak dituela”, azaldu du Orkatz
Beitiak.
17:00etatik aurrera, 8 eta 13
urte arteko gaztetxoei atletismoko hainbat modalitatetan parte
hartzeko aukera eskainiko diete: esprintak, hesi lasterketak,
vortex (gaztetxoentzako xabalinaren ordezkoa) jaurtiketa…
Ondoren, nagusien hainbat
erakustaldi egongo dira. Alde
batetik, xabalina jaurtiketan
Euskal Herri mailan onenen

“Garrantzitsua iruditzen zait
horrelako ekimenetan laguntzea”
Txirrindulariak atleten aurka
lehiatuko dituen erronka bereziko protagonistetako bat da
Eneritz Iturriaga txirrindulari ohia. Orain gutxi, ebakuntza
egin diote sasoi batean sorbalda inguruan ipini zizkioten
plakak eta torlojuak kentzeko, baina ez du ekimenera huts
egiteko asmorik.

Eneritz Iturriaga.

Zergatik onartu zenuen eskaintza?
Atletismoa eta antzeko kirolak

sustatzeko ekimenak garrantzitsuak iruditzen zaizkit. Gainera, erronka berezi bat da, ikusteko polita, eta emakumeen kirola sustatzeko ere balioko du.
Beste hitzordu batzuk aldatu,
eta parte hartzea erabaki dut.
Sorbaldako ebakuntzak zelan
eragingo dizu?
Oraintsu kendu dizkidate sorbalda inguruko plakak eta eurak lotzen zituzten 22 torlojuak.
Aspaldiko lesio baten ondorio

artean dauden Iñigo eta Asier
Zarandonak vortex jaurtiketa
erakustaldia egingo dute. Begoña Martinezek hesi proben
erakustaldia eskainiko du.

Gau krosa iluntzean
Ondoren, 19:30ean, Durangoko
hainbat kaletara zabalduko dute
ekimena lehenengo gau krosaren bidez. Goienkaletik eta
Durangoko hainbat kaletatik 1,5
kilometroko zirkuitua prestatu
dute. Hiru mailetako parte hartzaileek (gazteak, nagusiak eta
beteranoak) hiru itzuli emango
dizkiete zirkuituari. Izen-ematea egunean bertan egin daiteke (12 euro). Sari banaketa
20:00etan egingo dute eta hainbat opari zozketatuko dituzte.

ziren. Errehabilitazioan nabil,
eta horretan laguntzen ari direnekin berba egin ondoren, parte hartu nezakeela esan zidaten.
Geraxane korrikalari azkarra da.
Bai. El conquistador del fin del
mundo telebista saioan ezagutu
nuen, neure taldean zegoelako.
Sasoi bete-betean dago. Gainera, esprint laburra izango da,
eta nire dohainak beti izan dira
egokiagoak distantzia luzeetarako laburretarako baino. Irabazten duenak irabazten duela,
ikuskizun polita eskaintzea
itxaroten dugu.

Joan zen asteburuan Munduko
Ziklo-kros Kopa hasi zuen Egoitz
Murgoitio (Hirumet-Orbea)
abadiñarrak, Herbehereetako
Valkenburg herrian. Lasterketa
bikain bat osatu ondoren, bere
ibilbidean lehenengoz, Munduko Kopako lasterketa batean
hamar onenen artean sartzeko
aukera zuen, baina azkenengo
itzulian katea irten zitzaion, eta
denbora baliotsua galdu zuen.
Azkenean, 14. tokian sailkatu
zen abadiñarra.
Kopako bigarren proba zapatu honetan izango du, Txekiar
Errepublikako Tabor herrian.

MENDI LASTERKETA

Triguerosek
marka berria ipini
du Kantabrian
Kantabriako II. desafioa mendi
lasterketan (89 km eta 6.200eko
desnibela) Silvia Triogueros barakaldoarrak (Abadiñon bizi da)
emakumeen sailkapena irabazi
zuen, eta sailkapen orokorrean
14. sailkatu zen. Horrez gainera,
iazko lehen aldian Mar Ferrerasek ezarritako marka (14.21)
ordu eta erdi baino gehiagoan
jaitsi zuen: 12.47.
Bigarren eta hirugarren
sailkatu ziren Nerea Martinez
(13.07) eta Madi Arrazola (14.03)
ere iazko markatik behera ibili
ziren.
16

	

Kirola

2013ko urriaren 24a, eguena | anboto

	

ESKUBALOIA

Ibaizabal taldeak nagusien mailako
eskubaloia berpiztu du Durangaldean
Elorrio eskubaloi taldea desagertu zenetik, Durangaldea seniorretako ordezkari barik zegoen; Jesuitak
ikastetxean hainbat urtean egindako harrobiko lanaren ondoren, aurten nagusien taldea sortu dute

ADITUAREN TXOKOA

Juan Carlos Perez
Areto-futbola

Ibaizabal eskubaloi taldea Landako kiroldegian martitzenean egindako entrenamenduan. Kepa Aginako.

JOSEBA DERTEANO
Nagusien mailako eskubaloiak
talde bat du aurten Durangaldean. Orain urte batzuk,
Elorrioko emakumeen taldea
desagertu zenetik eskualdea
ordezkari barik zegoen adin nagusietan eta hutsune hori emakumeen beste talde batek beteko
du aurten: Ibaizabal eskubaloi
taldeak.

Jesuitak ikastetxean urtetan egin duten harrobi lanaren
ondorioa da aurten Euskadiko
bigarren mailan ari den taldea.
Behe-behetik hasi ziren eta,
gaztetxoak hazten zihoazen
heinean, nagusien mailara arteko egitura osatzen joan dira
apurka-apurka. Gaur egun, eskola kiroleko lau talde dituzte:
benjaminetan bat, kimuetan bi

eta haur-kategorian beste bat.
Hortik gorako egitura, federatutako beste talde bik osatzen dute:
kadeteek eta nagusien taldeak.
Guztira 17 jokalarik osatzen
dute nagusien lehenengo taldea.
Horietako zazpik oraindik gazte
mailako adina dute. Entrenatzaile lanak Begoña Oscoz durangarrak egingo ditu. Oscozek
entrenatzaile nazional titulua

du eta esperientzia zabala dauka jokalari zein entrenatzaile
legez. Bere aginduetara jokalari
gazteak ditu, gehienak durangarrak, baina baita, esaterako,
Abadiño eta Berrizkoak ere:
“Horregatik aukera genuen
Ibaizabal izena. Hainbat herritakoak diren jokalariak ditugu
taldean eta denen arteko lotura
baten bila genbiltzan. Ibaizabal
ibaia herri askotatik igarotzen
da eta izen aproposa iruditu
zitzaigun”, adierazi du Oskozek. Entrenamenduak Landako
kiroldegiaren (martitzenetan
eta eguenetan) eta Jesuitak ikastetxearen (barikuetan) artean
banatzen dituzte.

Oraingoz garaipenik ez
Euskadiko bigarren mailari
dagokion ligako lau jardunaldi jokatu ditu dagoeneko talde
nagusiak eta bertatik bertara
ikusi ahal izan dute kategoria
gogorra dela eta maila oneko
taldeak daudela. Orain arteko
lau partiduetan ezin izan dute
garaipenik lortu.

PILOTA

Etxebarria eta Arandia
onenak pilota finaletan
Aitor Etxebarria gernikarrak eta Ander Arandia
arrankudiagarrak jantzi dituzte txapelak
J.D.
Joan zen barikuan, Durangoko Ezkurdi Jai-Alai pilotalekua goraino bete zen Cafés Baqué pilota txapelketako finalak
ikusteko. Kadete mailan Ander
Arandiak 18-8 irabazi zion Oier
Etxebarriari. Hasieran oso partidu lehiatua jokatu zuten, eta
berdinketa asko izan ziren markagailuan. Baina, partiduaren
bigarren zatian, Arandiaren

eskuin biziak erabaki zuen norgehiagoka.
Gazte mailako finalean Aitor
Etxebarria gernikarrak 22-16
irabazi zion Gorka Ibarrondo
arrankudiagarrari. Etxebarria
11-0 aurreratu zen: zortzi tanto
sakez egin zituen, eta beste bi
gantxoz. Ibarrondo urduri hasi
zen. Bigarren erdian hobeto jokatu zuen, baina Arandiak abantaila handia zuen ordurako.

Joan zen barikuko finalen ondoren egindako sari banaketa Durangon.

‘Ezinezko misioa’
Euskadik elitean taldeak zituen urteak eta areto-futbol
kluben hazkundea gertatu
zen sasoia urrun geratzen ari
dira. Gainbeherak neurriak
hartzera eraman zituen federazioak. Tituludun entrenatzailea edukitzeko derrigortasuna ezarri zen (aurten Maila
Gorenera zabaldu dutena),
eta baita Hirugarren mailako
eta Euskal ligako klubek gazteen talde bat edo 20 urtez azpiko bat izan behar zutela ere.
Ikusteke dago neurri horiek epe ertainera eta luzera
ondoriorik izango duten, baina laburrera kaltegarriak
izan dira. Gutako batek, Abadiñoko Lagun-ek erretiratu
beharra izan du, ez duelako entrenatzailerik aurkitu.
Hainbat talde erretiratu dira
azken urteetan, beste batzuek,
gastuen igoerari aurre egin
ezinda, ez igotzea erabakitzen
duten bitartean. Horrek guztiak, lehiaketak osatugabe
uzten ditu; 15 talde 2. B mailan
eta 3. mailan, eta 11 bakarrik
Euskal ligan (bost falta dira).
Oinarri-futbolari dagokionez, hainbat oztoporen
aurrean aurkitzen gara; futbola eskola-kirola da kadete
mailara arte, eta ondorioz,
formazio lana ikastetxeen bitartez bakarrik egin daiteke,
eta horiek, kasu batzuetan,
‘multikirolak’ legez aritzera
behartzen dute kimu mailako
bigarren urtera arte; beste kasu batzuetan umeak zelaiko
futbolera bideratzen dituzte,
eta benjaminetan futbol 7an
lehiatzen dute.
Arau horiek krisi ekonomiko sakon baten testuinguruan ezarri dira. Horiek
horrela, egoerari aurre egiteko baliabide ekonomikoen
bilaketa Ezinezko misioa iruditzen zait.
2013ko urriaren 24a, eguena | anboto 	

ERRUGBIA

AGENDA

DRT eta Uribealde taldeak batu egin
dira emakumeetan, jokalari faltagatik
Printzipioz urtebeterako akordioa da; talde biak jokalariz justu dabiltzalako hartu dute erabakia

DRTko jokalari batzuk aurten Arripausuetan egindako entrenamenduan. Kepa Aginako.

JOSEBA DERTEANO
Durango Rugby Taldeko eta Uribealdea klubeko
(Mungia-Plentzia) emakumeen
talde nagusiak batu egin dira
aurten. Durango-Uribealdea
deituko da talde berria. Klub
biak jokalari kopuru aldetik
justu zebiltzan, eta talde bien
etorkizuna kolokan zegoen.

Printzipioz, urtebeterako akordioa izango da.
Talde biek, gutxi gorabehera, hamabina jokalari zituzten,
eta kopuru hori ez da nahikoa
liga lehiakor bati aurre egiteko. Bi-hiru jokalari lesionatuz
gero, partiduak bertan behera
uzteko arriskuan zeuden. Azken
urte bietan gertatzen ari den

PADELA

Novillok eta Petralandak
errebantxa hartu dute
Alejandro Novillok eta Alesander Petralandak
jantzi dute gizonetan txapela padel txapelketan

arazoa dela azaldu du Joan Mari Iriondo DRTko presidenteak.
Lehenengo zeinak bere taldeari
eusteko ahalegina egin dute.
Irailean hasi ziren jokalari bila:
“Errugbia ezagutzera emateko
kanpaina abiatu genuen ikastetxeetan, eta beste ate batzuk
ere jo genituen. Lan horrek bere
fruituak eman ditu, eta jokalari

lorentzat eta Rakel Garairentzat
izan ziren txapelak. Haur-kategorian, Paula Marcos eta Lucia
Fernandez izan ziren irabazleak, finalean, Andoni Garitaonandia eta Aitor Ciarsolo durangarrei nagusituta. Durangoko
bikote gazteak padelean asko jokatu dezakeela erakutsi du txapelketa osoan zehar. Txapelketa
mixtoko finalean, aldiz, Oscar
Luquin eta Teresa Arbulo izan
ziren onenak. Beraz, Arbulok
txapel bi jantzi ditu Durangoko
txapelketan.

Emakumeetan Teresa
Arbulok eta Rakel Garaik
osatutako bikoteak jantzi
zuen txapela

Alejandro Novillo eta Alesander Petralanda, gizonetan irabazle.

Durangoko II. Padel Txapelketako finalak jokatu zituzten
joan zen asteburuan. Gizonetan,
Alejandro Novillok eta Alesander Petralandak jantzi zuten
txapela. Iaz, Novillok Alesanderren aita, Ricardo, izan zuen
bikotekide, eta galdu egin zuen

Kirola 17

aurtengo bikote beraren aurka:
Jordi Monreal eta Xavi Pascual.
Aurten gehiago izan dira. Lehenengo seta erraz irabazi zuten.
Bigarrenean, laurak goi mailan aritu ziren, eta txapeldunek
tie-break-ean erabaki zuten finala.
Emakumeetan, Teresa Arbu-

Bigarren mailan beste lau
final jokatu zituzten kategoria
berdinetan, eta hauek izan ziren
txapelketako irabazleak: Ainara
Periañez eta Natalia Berenguer
emakumeetan, Igor Zabaleta eta
Unai Martin gizonetan, Adela
Zalduegi eta Lucia Balanzategui
haur-kategorian, eta Aniceto
Onaindia eta Eneritz Undabarrena mixtoan.

berri bi batu ditugu, baina hori
ez da nahikoa taldearen etorkizuna eta lehiakortasuna bermatzeko”, dio Iriondok. Uribealdeari ere berdin gertatu zaio.
Asteon izandako batzarrean
adostu dute talde biak batzea.
Astean behin batuko dira
elkarrekin entrenatzeko: zapatuetan partidurik ez badago, eta,
bestela, barikuetan. Gainerako
entrenamendu saioak bakoitzak
bere kontura egingo ditu. Partiduak txandakatu egingo dituzte; asteburu batean Durangon
jokatuko dute, eta hurrengoan
Mungian.
Euskal liga asteburu honetan
hasiko da, baina Durango-Uribealdea taldeak atzeratu egin du
Getxoren aurka neurtu behar
zituen partidua. Oraindik ez
dute data berririk ipini. Beraz,
bigarren jardunaldian ekingo
diote ligari.

Brontzea Bartzelonan
Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko emakumeen taldeak
–zazpi jokalariko modalitatean–
brontzezko domina lortu zuen
joan zen zapatuan, Bartzelonan
jokatu zen autonomien arteko
txapelketan. DRTko jokalari bi
izan ziren bertan: Uribarri Barrutieta eta Joana Murray
.

MENDI LASTERKETA

Urkiolako
maratoi
erdia izango
da domekan
Durangoko Kirolerrota atletismo kirol klubak Urkiolako
maratoi erdia mendi lasterketa antolatu du domekarako,
10:00etatik aurrera. Ibilbide bi
prestatu dituzte: 21 kilometroko
bat (maratoi erdiko distantzia)
eta 11 kilometroko laburrago
bat. Izen-ematea egunean bertan egin daiteke, proba hasi
baino ordu eta erdi lehenagotik.
Izen-ematea 15 euro da ibilbide
luzerako, eta 12 euro ibilbide laburrerako.
Maratoi erdian, gizonetan
eta emakumeetan, lehenengo
sailkatzen direnek 200 euroko
saria irabaziko dute; bigarrenek
100 eurokoa eta hirugarrenek
60 eurokoa. Gizonetan laugarren eta bosgarren sailkatuak
ere sarituko dituzte (30 eta 20
euro, hurrenez hurren). Ibilbide laburrean lehenengo hiru
sailkatuek garaikurrak jasoko
dituzte.

FUTBOLA
OHOREZKO MAILA
Iurretako-Somorrostro
· Zapatuan, 17:00etan, Larrakozelaia.

MAILA GORENA
Abadiño-Sporting de Lutxana
· Zapatuan, 16:00etan, Astolan.

BIGARREN ERREGIONALA
Ezkurdi-Lekeitio B
· Zapatuan, 18:30ean, Arripausuetan.

HIRUGARREN ERREGIONALA
Elorrioko B-Gernika Sporting
· Domekan, 11:00etan, Eleizalden.

Zaldua-Ermuko anaitasuna
· Barikuan, 17:00etan, Solobarrian.

LEHENENGO ERREGIONALA
(emakumeak)
Elorrio-Ugao
· Zapatuan, 16:00etan, Eleizalden.

ARETO FUTBOLA
HIRUGARREN MAILA
Elorrioko Buskantza-Goierri
· Zapatuan, 18:00etan, Elorrion.

Mallabia-Soloarte
· Domekan, 18:00etan, Zaldibarko
udal kiroldegian.

MAILA GORENA
Presion Break-Sapuberri
· Zapatuan, 16:30ean, Berrizen.

Sasikoa B-Elorrietako Senses
· Zapatuan, 16:00etan, Landako
kiroldegian.

LEHENENGO ERREGIONALA
Dantzari-Abadiñoko Gaztetxie
· Zapatuan, 16:00etan, Iurretako
Lanbide Heziketa Institutuan.

BIGARREN ERREGIONALA
Elorrixo Txiki-Mendibeltz
· Zapatuan, 15:00etan, Elorrion.

Mallabia B-Gu Lagunak
· Domekan, 16:00etan, Solobarrian.

Presion Break B-Saltzaileak B
· Zapatuan, 18:00etan, Berrizburun

SASKIBALOIA
LEHENENGO MAILA
(emakumeak)
Tabirako Baqué-Zurt Taberna
. Zapatuan, 19:00etan, Landakon.

LEHENENGO ERREGIONAL
BEREZIA
Tabirako Baqué-Paules
. Domekan, 12:00etan, Landakon.

BIGARREN ERREGIONALA
Julza-Zaldua-Seproguin Guerto
. Barikuan, 12:00etan, Zaldibarko
kiroldegian.

PILOTA
OLAZAR TXAPELKETA
Lau t’erdian:
. Elustondo-Errandonea

Binaka:
. Arrieta-Gorrotxategi /
Albarado-Etxamendi
Urriak 31n, 21:30ean, Zaldibarren.
18 |

Publizitatea	

2013ko urriaren 24a, eguena | anboto

Aisialdia

AMALURRA

Durangon momentuz ez da egongo 2020rako Ekintza Planik.

Durangoko udalbatzarrak ez du onartu
2020rako Ekintza Plana
Gobernu taldeak publikoki aurkeztu zuen Ekintza Plana, baina martitzeneko udalbatzarrean
onartu behar zen, balioa eduki zezan; gainerako alderdiek ez zuten proposamena babestu
MARKEL ONAINDIA
Joan zen astean jendaurrean publikoki
aurkeztu zuen gobernu taldeak 2020rako diseinatutako Agenda 21eko Ekintza
Plana. Baina, oraindik onartu barik
zegoen udalbatzarrean. Beraz, balio
barik. Martitzenean ospatu zen Durangoko hileroko osoko bilkura, eta plana
ez zen onartu. EAJ bakarrik geratu zen;
Bilduk, PSE-EEk eta Aralarrek kontra
bozkatu zuten, eta PP abstenitu egin zen.
EAJk esan du Bilduren maniobra politikoa dela: “Kontrako boto honekin, Bilduk mespretxatu egin du urte eta erdian
240 herritarrek, 35 elkartek, 20 enpresak
eta 20 teknikarik Ekintza Planari eskaini dioten denbora eta lanerako grina”.
Bost ardatzen arabera zehaztu zuten
plana: ingurumenaren kalitatea hobetzea, gizarte inklusiboa lotzea, sare
ekonomiko jasangarria, lurraldearen
antolaketa jasangarria eta udal gestio
berri bat garatzea. Guztira 114 ekintza
zeuzkaten batuta. Esaterako, bidegorria-

ren sarea %30 handiagotzea. Ingurumenaren arloan beste helmuga batzuk ere
ezarri zituzten: etxeko zaborren tasaren
birziklapena %60ra heltzea eta energia
berriztagarrien kuota %20koa izatea.
Bi izan ziren, batez ere, oposizioaren
kritikak: partaidetza benetakoa ez izatea, eta ekintza eta aurrekontuen kalkulua erreala ez izatea.

Partaidetza ulertzeko moduak
Ekintza Plana partaidetzagaz landu
dutela azaldu du EAJk. Partaidetza,
“funtsezko zutoina” dela adierazi dute
udal ordezkariek. Baina, Bilduk gezurretan ibiltzea leporatu zion EAJri: “240
lagunek parte hartu dutela ez da egia.
Bertaratu garenok badakigu batzarretan hogeik baino gutxiagok parte hartu
dutela”. Hiru batzar bakarrik egin direla
eta ateratako ondorioak ez direla kontuan hartu esan zuen Bilduk. “Nahiago
duzue datuak ezkutuan eduki, eta sasi
-partaidetza bultzatu”. Jende gutxik par-

te hartu duela eta, hori ez dela benetako
prozesu parte-hartzaile bat kritikatu
zuen Aralarrek. Bilduk eta Aralarrek
herritar guztiekin prozesu bat garatzea
eskatu zuten, eta Hiri Antolamendurako
Plan Orokorra berrizteko erabiltzea.
Aralarrek eta PSE-EEk inbertsioak
egiteko modua kritikatu zuten. Esan
zutenez, Ekintza Planeko ekimen batzuek ez daukate zerikusirik Agenda 21
egitasmoagaz. Beraz, plan horretatik
kanpo leudeke. Ekimen horiek, 22 milioiko aurrekontuaren erdia hartzen dutela
ohartarazi zuen Aralarrek: sei milioi
Urki-Hegoalde sahiesbidea egiteko, bost
milioi merkataritzako mahaia sustatzeko eta milioi bat Berdintasun Plana
garatzeko. PSE-EEk planaren epealdia
murriztea proposatu zuen, eta partaidetza handitzea.
PP ere ez zen ados agertu: “Irrealismo
politikoa da”. Ekintza batzuk udalaren
eskumenetik kanpokoak direla adierazi
zuen alderdi popularrak.

EAJ bakarrik geratu zen;
Bilduk, Aralarrek eta PSE-EEk
kontra bozkatu zuten,
eta PP abstenitu egin zen

Oposizioaren kritikak:
partaidetza benetakoa ez
izatea eta aurrekontuen
kalkulua erreala ez izatea

Esan zutenez, Ekintza Planeko
ekimen batzuek ez daukate
zerikusirik Agenda 21
egitasmoagaz
2013ko urriaren 24a, eguena | anboto	

Publizitatea | 19
20 | 	

2013ko urriaren 24a, eguena | anboto

Inmobiliariak
ETXEBIZITZAK ALOKAIRUAN
DURANGO
• 2, 3 eta logela bakarreko etxebizitzak alokairuan

ETXEBIZITZAK SALGAI
DURANGO
• ARTEKALE: 8 etxebizitzen eraikuntza hastera goaz.
2 logela eta logela bakarrekoak. Trastelekuarekin.
140.000n-tik aurrera.
• DURANGO: 2 logela, egongela, komuna ,
sukaldea eta despentsa. Berriztatzeko. 114.000n.
• ERDIALDEAN: 2 logela, 2 komun, egongela eta
sukaldea. Berria eta guztiz jantzia. Garajea eta
trastelekua.
• ASKATASUN ETORBIDEA: 3 logela, 2 komun,
egongela eta sukaldea balkoiarekin. Trastelekua
eta garajea.
• FRANZISKO IBARRA: 3 logela, sukaldea, office-a, 2
komun eta egongela. Garajea eta ganbara.
• ERDIALDEAN: 123 m2. Etxe osoak kanpora ematen
du. Berriztatzeko. Zonalde onean kokatua.
• ATIKO BERRIA ESTREINATZEKO. 2 logela, 2 komun
eta sukalde amerikarra eta egongela. Garaje itxia
eta terraza izugarriak.
• BARRENKALE: Duplexak. Eraikuntza berria.
Berehalako banaketa. 2 logela, 2 komun,
egongela eta sukalde amerikarra.
LEKEITIO	
• 3 logela, komuna, sukaldea eta egongela
terrazarekin. Garajea. Auzune pribatua. Igerilekua
eta frontoia.
ABADIÑO
• ITURRITXO: Logela bakarreko apartamentua.
Sukalde amerikarra egongelarekin, komuna eta
esekitokia. Ganbara, garaje bikoitza eta
trastelekua.
• 2 logela, 2 komun, sukalde-jangela, egongela eta
eskegitokia. Garajea, trastelekua eta ganbara.
Ikusgarria.
ATXONDO
• 2 logela, komuna, sukaldea balkoiarekin,
egongela eta bainugela. Etxe osoak kanpora
ematen du. Berria ematen du.
ZALDIBAR
• 3 logela, komuna, sukaldea eta egongela
balkoiarekin. Guztiz berriztatua. Trastelekua.

LUR SAILAK SALGAI
BERRIZ
• 10.000 m2-ko lursaila. Sarbide ona.
IURRETA
• 5 hektareako lursaila. Abeletxe bat egiteko aukera
dago.
MATIENA-ABADIÑO
• 2.000 m2-ko lursaila. Laua eta frutarbolekin.
OLETA (OTXANDIO)
• 2.300 m2. Fruta-arbolak eta abeletxea ditu.Erreka
ondoan kokatuta dagoen lursaila.
EUBA
• 3000 m2 eta 3.455 m2-ko lursailak. 2 lurzati
bakoitzean bifamiliarra eraikitzeko aukerarekin.
ABADIÑO
• Bifamiliarra eraikitzeko 1.100 m2-ko lursaila salgai.
DURANGO
• Lursail erdia familia biko etxebizitza eraikitzeko.
Proiektua barne.
ZORNOTZA
• LARREA: 27.000 m2-ko lursaila.

BASERRIAK ETA TXALETAK
SALGAI
DURANGO
• Adosatua. Guztiz jantzia. Erdi berria estreinatzeko.

TXALETAK
• DURANGO-ERRETENTXU: Salgai. Adosatuak,
etxebizitza bakarrekoak eta bikoak.

ETXEBIZITZAK SALGAI
ASKATASUN ETORBIDEA

• ABADIÑO, OTXANDIO, etab.

ETXEBIZITZAK SALGAI
• ANDRA MARIA: Halla, sukaldea, jangela,
egongela, 2/3 logela, 2 komun eta egongelatxoa.
• ANTSO ESTEGIZ: Halla, egongela, sukaldea, 2
logela eta komuna.
• ARKOTZA: Halla, sukaldea, egongela, 4 logela,
komuna eta bainugela. Ganbara.
• ASKATASUN ETORBIDEA: halla, sukaldea,
egongela, 3 logela eta 2 komun. Balkoia. Garajea
eta ganbara.
• BARRENKALEA: Halla, sukaldea, egongela,
komuna eta 2 logela. Ganbara.

• 90 m2. 3 logela, egongela, sukalde jantzia eta
komun 2. Despentsa. Garajea eta ganbara.
265.000E.

F.J. ZUMARRAGA

• F.J. ZUMARRAGA: Halla, egongela 2, sukaldea, 3
logela eta komuna.

• MURUETATORRE: Halla, sukaldea, eskegitokia,
egongela-jangela, 3 logela eta 2 komun. Balkoia.
Ganbara eta garajea.
• PLATERUEN PLAZA: Halla, egongela, jangela,
sukalde jantzia, 3 logela eta 2 komun. Garajea eta
trastelekua.

• Guztiz berriztua dagoen apartamentua. Logela
bakarra. 115.000n.

ANBOTO

• SASIKOA: Halla, sukaldea, egongela-jangela, 3
logela eta 2 komun. Ganbara eta garajea.
• 3 logela, egongela, sukalde handia eta
komuna. Balkoia. Igogailua. 135.000n.

• UNDATORRE: Halla, sukaldea, 3 logela, egongela
eta komuna.
• ABADIÑO-FERIALEKUA: Halla, sukaldea, 3 logela,
egongela eta komuna. Balkoi handia. Ganbara eta
garajea.

EZKURDI

• ABADIÑO-MATIENA: Halla, sukaldea, egongela
2/3 logela eta komuna. Ganbara.
• ABADIÑO-MUNTSARATZ: Halla, egongela-jangela,
sukalde jantzia, 3 logela eta 2 komun. Balkoia.
Ganbara. Egoera onean. Igogailua.
• BERRIZ: Halla, sukalde jantzia, egongela-jangela, 2
logela eta komuna. Balkoia. Jantzia. Garajea eta
trastelekua.

• 174 m2. Durango erdian salgai dagoen
etxebizitza. Ganbara. 372.000n.

• ELORRIO: Berreraikitzeko etxea, lursailduna.
• IURRETA: halla, egongela-jangela, sukalde jantzia
office-arekin, despentsa, 3 logela eta komuna.
Terraza itxia eta trastelekua. Guztiz berriztatua.

BERRIZ

• MAÑARIA: Halla, egongela-jangela, sukalde
jantzia, 3 logela eta 2 komun. 12 m2-ko
trastelekua. Oso egoera onean. Igogailua.
Eguzkitsua.

BESTE ESKAINTZA BATZUK
BULEGOAN

• ANBOTO: 3 logela, komuna, sukaldea eta
egongela terrazarekin. 126.000n.
• DURANGO: Logela 2, egongela eta
sukalde-jangela. Etxe osoak kanpora ematen du.
Eguzkitsua. 149.652n.
• ASKATASUN ETORBIDEA: Erdi berria. 3 logela. Etxe
osoak kanpora ematen du. Trastelekua eta
garajea. 270.400n.
• TABIRA: Erdi berria. Logela 2 eta komun 2.
Trastelekua eta garajea.
• TXIBITENA: 3 logela eta komun 2. Terraza 2.
Sukaldea esekitokiarekin. Ganbara eta garajea.
Ikuspegi ederra. 266.300n.
• MATIENA: Trañabarren. 3 logela eta komun 2.
Terraza. Eguzkitsua. 195.000n.
• SAN IGNAZIO: 105 m2. Erdi berria. 3 logela eta 2
komun. Ganbara eta garajea. 260.000n.
• MONTEVIDEO ETORBIDEA: 3 logela eta egongela.
Igogailua.
• ATXONDO: 90 m2. 3 logela, komun 2, egongela
eta sukaldea despentsarekin. Terraza. Ganbara.
Eguzkitsua. 186.000n.
• FRANTZISKO IBARRA: Logela 2, komuna eta
egongela. Esekitokia. Ganbara eta garajea.
235.000n.
• SAN IGNAZIO: 3 loglea, komun 2 eta egongela.
Terraza. Ganbara eta garajea. Igerilekua.
Eguzkitsua. 240.00n.
• DURANGO: Duplexa. Erdi berria. 3 logela eta 2
komun. Garajea.
• BERRIZ: Txaleta. 365 m2. Estreinatzeko. 1.270
m2-ko lursaila.
• BERRIZ: Iturriza. 90 m2. 3 logela eta komun 2.
Despentsa. Terraza. Berogailua. Ganbara eta
garajea. 211.200n.

LOKALAK

• MARKINA: Iruzubieta. 55.000 m2-ko lursaila erdi
berriztatutako eraikinarekin.
• BASERRIA LUR EREMUAREKIN SALGAI MENDATAN
ETA BERRIZEN.

• ZALDIBAR: Kurutzezar plaza/Solonagusia.
Garajea eta trastelekuarekin. 118.000 €-tik aurrera.
Nafarroako Rural Kutxak %100-ean finantziatua.
• DURANGO: Logela 2 eta komun 2. Ganbara eta
garajea. 233.000€.
• IURRETA: estreinatzeko. 1,2 eta 4 logela. 2 komun.
Ganbara. Garajea aukeran. 160.000 €.

ETXEBIZITZAK SALGAI

• SAN AGUSTIN: Halla, sukaldea, 5 logela, egongela
eta 3 komun.

• TXATXIENA: Halla, sukaldea, despentsa,
egongela-jangela eta 3 logela. Balkoia. Ganbara
eta garajea.

• PLATERUEN PLAZA: 105 m2. 3 logela, egongela,
sukaldea eta komun 2. Ganbara eta garajea.
235.000n.
• IURRETA: 3 logela, egongela handia eta komuna.
Jantzia. Berriztua. 156.000n.
• FRANTZISKO IBARRA: Erdi berria. 90 m2. Logela 2
eta komun 2. Terraza 2. Ganbara eta garajea.
Aukera.
• BARRENKALEA: 3 logela eta egongela. Berriztua.
Eguzkitsua. Etxe osoak kanpora ematen du.
156.000n.
• SAN ROKE: 90 m2. 3 logela eta komun 2. Terraza.
Igogailua. Ganbara eta garajea. Eguzkitsua.
220.000n.
• ARAMOTZ: 3 logela. Eguzkitsua. Berogailua.
119.600n.
• OIZ: 3 logela, egongela eta sukaldea. 3 balkoi.
Igogailua.

ETXEBIZITZA BERRIAK
ESTREINATZEKO

• EZKURDI: Halla, egongela-jangela, sukalde jantzia,
3/4 logela eta 2 komun.

• JUAN ITZIAR: Halla, egongela, sukaldea, 2/4
logela eta komuna. 2 despentsa/trasteleku eta
sotoa.

AUKERA

• Bi familiarentzako txaleta. 12.000 m2-ko
lursaila. 170 m2 ditu etxebizitza bakoitzak.
Etxebizitza 2 eta lursailaren prezioa: 725.000n.

www.inmoduranguesado.com

• ERMODO: 65 m2. Egokitua. Alokairuan.
• EZKURDI: Bulegoak. 65 m2. 650n. Alokairuan.
• F.J. ZUMARRAGA: 100 m2. Egokitua. Alokairuan.
Erakusleihoak dauzka kale bitara. 990n.
• KURUTZIAGA: Egokitua. 50.000n.
• LANDAKO: 50 m2. Egokitua. Alokairuan.
• IBAIZABAL: 40-100 m2. 400n.
• MATXINESTARTA: 70 m2. Egokitua. 600n.
• ARTEKALEA: Egokitua. 180n.
2013ko urriaren 24a, eguena | anboto	

LAN ESKAINTZA

Durangoko Ibaizabal Ikastolak
Arreta Soziosanitario izeneko
ikastaroa emateko ERIZAINA behar du.
Baldintzak:
- Eritzaintzako titulua izatea
- Geriatrikoetan esperientzia izatea
- Euskaraz jakitea
Interesatuek bidali CVa
helbide honetara:
zuzendaria@ibaizabalikastola.org
Curriculuma bidaltzeko
azken eguna: 2013/11/1

21
22

2013ko urriaren 24a, eguena | anboto

	

AGENDA

Urriaren 26an, 22:00etan, 		
Mallabiko jaietan

Vendetta, Gatibu,
eMePebo5t, Seiurte

ANBOTOko agendan ezer iragarri
gura baduzu, idatzi agenda@anboto.org
helbidera edo deitu 94 623 25 23 telefonora,
eguazten eguerdia baino lehen.

Erakusketa
:: DURANGO
Urriaren 27ra arte, Amaia
Peñaren lanak, Ezkurdi udal
aretoan.

Urriaren 27ra arte, San Fausto jaietako argazki lehiaketara aurkezturiko lanak, San

Agustin kulturgunean.

Urriaren 31ra arte, Zaloa
Fuertesen ‘Egun bat, argazki
bat’, Plateruenean.
Azaroaren 3ra arte, Jaime
Vicarioren ‘Ura’, Arte eta 		

kalejira. 17:00etan, alardea,
Ezkurdin.

:: MALLABIA
Urriaren 25ean, 16:30ean,
umeentzako tailerrak,
plazan. Ondoren, buruhandien irteera, udaletxean.
18:00etan, txupinazoa eta
enkartelada. 19:00etan,
elizpeko pilota txapelketaren finala. 20:00etan,
oilasko pintxoak, plazan.
Ondoren, triki-bertso
poteoa. 20:30ean, NAN
jaurtiketa txapelketa, plazan.
22:30ean, Eromen, plazan.
02:00etan, Karaokea, herriko tabernan.

Historia Museoan.

:: ZORNOTZA
Urriaren 26ra arte, Iñaki 	
Mendizabalen argazkiak,
Zelaieta Zentroan.

Antzerkia
:: BERRIZ
Urriaren 24an, 18:00etan,
Lorategian, Kultur Etxean.

:: DURANGO
Urriaren 27an, 19:00etan,
Acrometría, San Agustinen.

:: ELORRIO
Urriaren 25ean, 22:00etan,
Sexpearemente, Arriolan.
Urriaren 27an, 17:00etan,
Urtaroetara jolastuko dugu?,
Arriola antzokian.

Urriaren 26an, 10:00etan,
areto-futbol txikia, eskolan.
12:00etan, frontenis txapelketaren finalaurrekoak,
frontoian. 16:00etan, zinea,
kultur etxean. 18:30ean,
frontenis txapelketaren
finalak, frontoian. 19:00etan,
buruhandiak, plazan hasita.
20:00etan, ume eta helduentzako toka txapelketa,
plazan. 22:00etan, Seiurte, Gatibu, Vendetta eta
eMePebo5t kontzertuan,

Mallabiko eMePbo5t taldeak, Berrizko Seiurtek, eta
Euskal Herriko eszenako talde oso ezagun bik, Vendettak
eta Gatibuk, joko dute urriaren 26an, Mallabiko Urriko
jaietan. 22:00etan hasita ariko dira, parkean.

Ekitaldia
:: DURANGO
Urriaren 31n, 20:00etan, 	
Plateruenaren 9. urteurreneko
ekitaldia, Plateruenean.
Urriaren 31n, 19:30ean, 		
tartalariekin elkartasun 	
ekitaldia: ‘5 eta 9 urte arteko
zigorrak AHTren aurkako merenge tartakadengatik?’, Hitz

Zinema
:: BERRIZ
Urriaren 24an, 22:00etan, 	
La mejor oferta, Kultur Etxean.
Urriaren 27an, 19:00etan, 	
La mejor oferta, Kultur Etxean.
Urriaren 30ean, 20:00etan, 	
Entre les murs, Kultur Etxean.

liburu-dendan.

Kontalaria
:: IURRETA
Urriaren 31n, 20:00etan, 	
Jhon Ardila, Herri Bibliotekan.

Dantza
:: DURANGO
Urriaren 27an, 18:00etan,
Aiko erromeria, Plateruena

kafe antzokian.

Urriaren 26an, 17:00etan,
Durangoko I. Atletismo Eguna, Ezkurdin. 19:30ean, herri
lasterketa, Alde Zaharretik.
20:00etan, XIX. txistu kontzertua, Landako Gunean.
Urriaren 27an, 10:00etan,
barazkiekin egindako jaki
osasuntsuen txapelketa,
Landako Gunean. 12:00etan,
Umeen Euskal Jaiko taldeen

1. aretoa:
Insidious 2
Zuzendaria: James Wan
• barikua 25: 19:30/22:00
• zapatua 26: 19:30/22:30
• domeka 27: 19:00/21:15 		
• astelehena 28: 18:30/21:00 		
• martitzena 29: 20:00

Turbo 3D
Zuzendaria: David Soren
• zapatua 26: 17:00 		
• domeka 27: 16:45

2. aretoa:
El quinto poder
Zuzendaria: Bill Condon
• barikua 25: 19:30
• zapatua 26: 22:30
• domeka 27: 21:15			
• astelehena 28: 21:00

Una cuestión de tiempo
Zuzendaria: Bill Condon

parkean.

• barikua 26: 19:30
• zapatua 27: 19:00
• domeka 28: 18:30		
• astelehena 29: 20:00		

Urriaren 27an, 12:00etan,
gaztetxoen arteko pilota
partiduak. 16:30ean, mus,
tute eta briska txapelketa, tabernetan. 16:30ean,
ipuin kontalaria, 17:30ean,
txokolatada, plazan. Ondoren, aizkolariak eta harrijasotzaileak.

Insidious 2
• zapatua 26: 17:00 		
• domeka 27: 16:45

:: ELORRIO | ARRIOLA
Musika

Perder la razón
Zuzendaria: Joachim Lafosse

:: DURANGO

• zapatua 26: 22:30
• domeka 27: 20:00
• astelehena 28: 20:00

Urriaren 25ean, 22:30ean,
Exxasens, Plateruenean

Jaiak
:: DURANGO

:: DURANGO | ZUGAZA

:: ZORNOTZA

Berbaldia

Gravity 3D
Zuzendaria: Lee Daniels

:: DURANGO
Urriaren 29an, 18:30ean,
‘Hércules o Ulises’, migrazio
doluari buruz, Elkartegian.
Urriaren 30ean, 16:30ean,
Josu Novo psikologoaren
‘Hiritargoarentzat
bizikidetza’, Behargintzako
Atxondo gelan.

Urriaren 27an, 19:00etan, San Agustinen

Acrometría
PSiRC Bartzelonako taldeak sorturiko ikuskizuna da ‘Acrometría’.
Zirkoan oinarrituriko lana da, akrobaziak zein dantzak uztartzen
dituena. “Bizirauteko giza geometria berriak asmatzen dituzten” hiru
pertsona dira domekako emanaldiko protagonistak.

• barikua 25: 20:15
• zapatua 26: 19:00/22:30
• domeka 27: 20:00 		
• astelehena 28: 20:00

Justin y la espada 		
del valor
Zuzendaria: Manuel Sicilia
• zapatua 26: 17:00
• domeka 27: 17:00
23

2013ko urriaren 24a, eguena | anboto	

zorionak@anboto.org
eguazteneko 14:00ak arteko epea

ZORION AGURRAK

DENBORAPASAK

Sudokua
1

Zure ama eta aitaren partez: Zorionak
Nerea! Segi zaren bezain alaia izaten
txipristin!

Gure etxeko poxpoliñak hiru urte!
Jasoizu mosurik handixena etxekuen
partez!

Zorionak tia Feli. Oso ondo pasa zure
urtebetetzean. Musu handi bat familia
osoaren partez.

Zorionak bikote! Azkenien heldu da zuen
egune! Zoriontsuak izan eta mosu handi
bana zuen lagunen partez!

Zorionak Ariane! Urriaren 23an 2 urte
bete dozulako, muxu handi bat
familiaren eta batez ere izekoren partez!

Zorionak Ibai zure laugarren
urtebetetzean! Muxu pila bat gurasoen eta
Jokinen partez. Asko maite zaitugu, guapo!

Gure osaba Rober-ek 34 urte egingo ditu
bihar. Zorionak eta muxu potolo bat
Sonia, Yon, Unax eta Uxiaren partez.

Urriaren 17an Irati Areitio Cearreta jaio
zan. Unaxek badeko oin jolasteko
laguna! Zorionak familiaren partez!

2
Zorionak Andrea! Oso ondo ospatu zure
23 urteak, orain arte ein dozun bezala...
Muxu asko etxekuen partez!

Jose Antonio Agirre, 4
946 200 869
Avda. Montevideo, 1
946 204 383

Urriaren 26an Aritz Gomez Espinosak 8
urte betetzen ditu. Zorionak eta mosu
handi bat Pauleren partez.

BOTIKAK
BARIKUA, 25
	09:00-09:00
• Balenciaga (Ezkurdi plaza 8 - Durango)
ZAPATUA, 26
09:00-09:00
• Navarro (Artekalea 6 - Durango)
09:00-13:30
• Balenciaga (Ezkurdi plaza 8 - Durango)
• Sagastizabal (Askatasun etorb. 19 - Durango)
• Campillo (Montevideo etorb. 24 - Durango)
• Unamunzaga (Muruetatorre 2C - Durango)
• De Diego (Intxaurrondo 22 - Durango)
• Bazan Diaz (Uribarri 5 - Durango)
• Urizar (Gabiola 2 - Berriz)
09:00-22:00
• Jaio-Olabarrieta (Errekakale 6 - Elorrio)
DOMEKA, 27
09:00-09:00
• Sagastizabal (Askatasun etorb. 19 - Durango)
ASTELEHENA, 28
09:00-09:00
• Gaztelumendi (J.A. Abasolo 2 - Durango)
MARTITZENA, 29
	 09:00-09:00
• Etxebarria (Montevideo etorb. 2 - Durango)
09:00-22:00
• Urizar (Gabiola 2 - Berriz)
EGUAZTENA, 30
	09:00-09:00
• Unamunzaga (Muruetatorre 2C - Durango)
EGUENA, 31
	09:00-09:00
• Bazan Diaz (Uribarri 5 - Durango)
09:00-22:00
• Larrañaga-Balentziaga
(Berrio-Otxoa 6 - Elorrio)

Zorionak Beñat eta Urtzi lehengusuei! Hamabostean behin zotz egin dugun tarta zuei egokitu
zaizue. Oparia eskuratzeko txartela gura duzuenean jaso dezakezue, Iurretako gure egoitzan:
Bixente Kapanaga, 9an.

TELEFONO INTERESGARRIAK
SOS Deiak .................................. 112
Gurutze Gorria .......... 94 681 09 49
Osakidetza ................94 600 72 00
Ertzaintza ................. 94 466 93 00

GARRAIOAK
Euskotren ......................902 54 32 10
Bizkaibus ......................94 448 40 80
Pesa ............................... 902 10 12 10
Continental Auto ...........945 286 466

TAXIAK
Abadiño ........................94 681 44 70
Matiena ........................606 459 988
Durango geltokia ........... 94 681 10 01
Elorrio geltokia .............94 682 00 40
J.L. Uriarte ............... 670 402 002
I. Estebez ................ 670 678 273
M. Galeano ................... 670 409 330
Iurreta taxi auzunea .......688 618 690
Berrizko auzo taxia .......620 022 800

AZOKA-BASERRITIK-PLAZARA

UDALAK
Abadiño .................... 94 621 55 30
Atxondo .................... 94 682 10 09
Berriz ........................ 94 682 45 84
Durango .................... 94603 00 00
Elorrio ........................ 94 658 27 12
Garai ......................... 94 681 63 93
Iurreta ....................... 94 620 12 00
Izurtza ....................... 94 681 35 48
Mallabia ......................94 317 14 61
Mañaria .................... 94 681 89 98
Otxandio .................. 94 545 00 20
Zaldibar .................... 94 682 70 16

UDALTZAINGOA
Abadiño .................... 94 621 55 33
Berriz ........................ 94 682 40 36
Durango ................... 94 603 00 00
Elorrio ........................ 94 682 02 18
Iurreta ...................... 94 620 08 88

EGURALDIA
13º

24º ZAPATUA

12º

24º ASTELEHENA

Abadiño
(Traña-Matiena)
	Eguaztenetan
10:00etatik aurrera
Durango
	 Zapatu goizetan
Zornotza
	 Domeka goizetan

ASTEKO SALNEURRIAK:
Letxuga...................................0,80 euro
Letxuga haritz hostoa ..................1 euro
Azelga ...................................2 euro/kg
Espinaka txorta .....................1,20 txorta
Berakatz freskoa ...................1,50 txorta

12º

22º DOMEKA

Ilarrak .....................................6 euro/kg
Tomate kontserba........3,90 euro/potea
Arrautzak...........................3,80 euro/dz

8º

14º MARTITZENA

Idiazabal gazta......................17 euro/kg
Gari integraleko ogia ..............3,30 euro

SUDOKUEN
SOLUZIOAK
LAUHORTZA

Akuilua
JIMMY BARCAGLIA | Skate irakaslea eta artisaua | Abadiñon bizi da, 36 urte ditu

“Egiten dudan betaurreko bakoitza
desberdina da”
Patinen egurrarekin eguzkitako betaurreko bereziak egiten ditu. Hainbat modelo landu ditu dagoeneko
AMAIA UGALDE
Skatean asko ibiliz gero, hilabetean gastatzen hasten
da patinaren ohola. Eta patinaren barruan koloretako
geruzak daude. Patinen egurra birziklatuta betaurreko
bereziak egiten ditu Jimmy
Barcagliak. Venezuelarra
da sortzez, Caracasekoa, eta
urte asko daroaz skate munduan. Skate eskolak ere
ematen ditu Durangaldeko hainbat herritan.

Zelan bururatu zitzaizun
patinekin antiojoak egitea?
Beti eduki dut buruan patinak birziklatu eta zer edo zer
egitea. Japonen badago bere familiaren tradizioa jarraitzen
duen gizon bat, eta eskuz egiten ditu egurrezko betaurrekoak, baina eskuz, era zaharrean. Haren berri eduki nuen,
eta skateko oholekin proba egitea pentsatu nuen, patineko
kurba egokia da patilak egiteko. Iazko udan egin nuen
lehen aproba.
Zelan irten ziren lehen
betaurreko horiek?
Etxean dauzkat, horman ipinita. Oso barre-

garriak dira. Neska-laguna barrezka hasi zitzaidan. Hasieran
lixatu barik erakutsi nizkion,
karratuak ziren, ezer findu bakoak, eta berak barre... Pentsatzen zuen ez nintzela hasiko betaurrekoak egiten. Gero kontua
fintzen hasi nintzen, eta polito
geratu ziren.
Patin erabiliak batzen arinago
hasi zinen.
Bai. Ni Carasekoa naiz, eta han
ohol bat hemen baino askoz garestiagoa da. Oholak asko gastatzen dira; hilabetean egunero patinatzen baduzu, aurrea
eta atzeko aldea zabaltzen hasten dira, eta patinak ez dizu berdin erantzuten; daukan kolpea
galtzen du. Ni oraindik ere bizitza zuten oholak gordetzen hasi nintzen, eta nire lagunei eskatzen. Venezuelara joan izan naizenean eroan egin ditut, hango
lagunei edo plazan patinatzen
zebiltzanei emateko. Hara patineteak eroateko proiektu bat
pentsatzen hasi nintzen, baina
garraioa garestia da, eta kontua
konplikatu egiten zen. Tartean
betaurrekoena irten zen, eta
proiektua albo batera utzi nuen.
Hilabete hauetan betaurrekoak
perfekzionatuko zenituen.
Bai, hainbat modelo dauzkat
orain. Betaurrekoen formagaz
txantiloi batzuk dauzkat, horrekin egurrean markatu, eta zerrarekin ebakitzen ditut piezak.
Gero eskuz lixatzen ditut. Batzuk biribil samarrak dira, besteak karratuagoak... Dagoeneko existitzen diren formak dira.
Ez dituzu margotzen?
Patinen ohola geruzez osatuta
dago, eta geruzak koloretakoak
direnez, gura dudan kolorea topatzen ibiltzen naiz. Betaurreko
bakoitza desberdina da.

Lehenago ibili zara artisau lanetan?
Beti izan naiz eskuekin trebea.
Txikitan beti nenbilen gauzak asmatzen. Caracasen bizi
nintzen, hiri barrutik nahiko
urrun, naturatik gertu. Arboletan txabolak egiten nituen,
txintxaunak eta menditik bajatzeko gauzak ere bai... Nire aita
ere nahiko abila zen, eta hortik
ere badatorkidala uste dut. Hona
etorri nintzenean ere eskuturrekoak eta lepokoak egiten hasi
nintzen, banbuagaz, haziekin...
Zelan zabalduko dituzu betaurrekoak?
Banabil denda batzuekin kontaktuan. Skate eta surf dendak
ez zaizkit interesatzen, orain
orokortu den filosofiagatik. Modak garrantzi handiegia hartu
du. Gazteak hor dabiltza, zer
ohol daukaten, zelako zapatilak... Estetikari garrantzi handiegia ematen diote, eta skateko
estrategiak ikasi guran ibiltzen
dira, nor den hobea ikusten. Ni
saiatzen naiz ikasleei erakusten
patinak daukan alde ona dela
ez dagoela patinatzeko modu
bakar bat. Guztiz librea da; gura
duzun moduan patinatu dezakezu, gura duzun trikimailuekin.
Ez zara besteei kopiatzen ibili
behar.
Erraza da skatea zabaltzea?
Abadiñon, Durangon, Iurretan... gabiltza, eta apur bat kostatu egiten da skatea eskoletan
sartzea. Jarduera berri bat denez, gurasoek ez dute oso ondo
ulertzen. Traña-Matienako eskolan proposatu genuen, baina
ezetz esan ziguten, hezur-hausturengatik! Ikasten hasteko
eskolak dira, eta ez dira gauza
zailak egiten ibiltzen. Gainera,
arrisku hori futbolean, saskibaloian... mila kiroletan dago.

JASONE
AGIRRE
Kazetaria

Benetakoa
Ana Maria Matute elkarrizketatu nuen behin.
Irabazi berria zuen Cervantes literatura sari
ospetsua, eta Bilbora etorria zen beste sari askoz
txikiago bat jasotzera.
Cervantes saria hartu
zuenean eskaini zuen berbaldia askok goraipatu
zuten. Idazle handi askoren erretolika hutsala
bota beharrean, barrutik
irtendako hitzaldi xume,
gozo, hunkigarria egin
zuen Ana Maria Matutek.
Berbaldi hori irakurrita, idazlearen prentsaurrekora joan nintzen andre hura zelakoa ote zen
jakin guran. Emakume
edadetu, ahul itxurako
bat aurkitu nuen, harik
eta berbetan hasi zen arte. Argia isiotzea legetxe
izan zen. Emakume hark
piztu egin gintuen denok,
gozotasunez, inteligentziaz hunkitu, liluratu.
Gero, elkarrizketa egiterakoan, galdetu egin
nion zelan lortzen zuen
jendea horrela hunkitzea.
Berehala, apenas pentsatu barik erantzun zidan
“autentikoa naizelako,
sentitzen dudana esaten
dudalako”.
Horixe zen Matuteren
sekretua, benetakoa izatea.
Harrezkeroztik, sekretu hori gordetzen duten
pertsonak identifikatzen
ahalegintzen naiz. Ez dira
asko, bakanen batzuk baino ez, eta andrazkoak batik bat, egia esateko. Eta
konturatu naiz ausartak
direla, barruko osinera
begiratzeko beldurrik ez
dutelako; eta libreak ere
bai, barruan aurkitutako
hori ateratzeko askatasuna behar baita.

More Related Content

Viewers also liked

Udirtgal hicheel lecture 1
Udirtgal hicheel lecture 1Udirtgal hicheel lecture 1
Udirtgal hicheel lecture 1Bbujee1
 
filosofia
 filosofia filosofia
filosofiamigoma96
 
Voula papaioannou greek people during the 2nd world war
Voula papaioannou greek people during the 2nd world warVoula papaioannou greek people during the 2nd world war
Voula papaioannou greek people during the 2nd world warteacher88
 
Guia Pokemo Oro&Plat&Cristal
Guia Pokemo Oro&Plat&CristalGuia Pokemo Oro&Plat&Cristal
Guia Pokemo Oro&Plat&Cristalguest8ea167
 
Kulturní a kreativní průmysly v ČR_Mixova-zari-2012
Kulturní a kreativní průmysly v ČR_Mixova-zari-2012Kulturní a kreativní průmysly v ČR_Mixova-zari-2012
Kulturní a kreativní průmysly v ČR_Mixova-zari-2012Michaela Mixová
 
Semana del 26 al 30 de agosto de 2013
Semana del 26 al 30 de agosto de 2013Semana del 26 al 30 de agosto de 2013
Semana del 26 al 30 de agosto de 2013Milena Pico
 
Isculturap Cartaz Conferências
Isculturap Cartaz ConferênciasIsculturap Cartaz Conferências
Isculturap Cartaz ConferênciasAE ISCAP
 
Slides economia e mercado módulo v
Slides economia e mercado  módulo vSlides economia e mercado  módulo v
Slides economia e mercado módulo vRobson alex santos
 
Supl.biz
Supl.bizSupl.biz
Supl.bizsuplbiz
 
Đề cương ôn tập thi vào cao học KTQD môn Lịch sử học thuyết kinh tế 2012
Đề cương ôn tập thi vào cao học KTQD môn Lịch sử học thuyết kinh tế 2012Đề cương ôn tập thi vào cao học KTQD môn Lịch sử học thuyết kinh tế 2012
Đề cương ôn tập thi vào cao học KTQD môn Lịch sử học thuyết kinh tế 2012Tuấn Anh Trịnh
 

Viewers also liked (20)

Nire aizpa lorea
Nire aizpa loreaNire aizpa lorea
Nire aizpa lorea
 
Offre de pret 15
Offre de pret 15 Offre de pret 15
Offre de pret 15
 
Udirtgal hicheel lecture 1
Udirtgal hicheel lecture 1Udirtgal hicheel lecture 1
Udirtgal hicheel lecture 1
 
Luis luna
Luis lunaLuis luna
Luis luna
 
filosofia
 filosofia filosofia
filosofia
 
Poliglota - Lesson 1
Poliglota - Lesson 1Poliglota - Lesson 1
Poliglota - Lesson 1
 
Voula papaioannou greek people during the 2nd world war
Voula papaioannou greek people during the 2nd world warVoula papaioannou greek people during the 2nd world war
Voula papaioannou greek people during the 2nd world war
 
Guia Pokemo Oro&Plat&Cristal
Guia Pokemo Oro&Plat&CristalGuia Pokemo Oro&Plat&Cristal
Guia Pokemo Oro&Plat&Cristal
 
Anthropos_URANO_ej03
Anthropos_URANO_ej03Anthropos_URANO_ej03
Anthropos_URANO_ej03
 
Kulturní a kreativní průmysly v ČR_Mixova-zari-2012
Kulturní a kreativní průmysly v ČR_Mixova-zari-2012Kulturní a kreativní průmysly v ČR_Mixova-zari-2012
Kulturní a kreativní průmysly v ČR_Mixova-zari-2012
 
Semana del 26 al 30 de agosto de 2013
Semana del 26 al 30 de agosto de 2013Semana del 26 al 30 de agosto de 2013
Semana del 26 al 30 de agosto de 2013
 
11111
1111111111
11111
 
Isculturap Cartaz Conferências
Isculturap Cartaz ConferênciasIsculturap Cartaz Conferências
Isculturap Cartaz Conferências
 
Slides economia e mercado módulo v
Slides economia e mercado  módulo vSlides economia e mercado  módulo v
Slides economia e mercado módulo v
 
66 câu phật học p1
66 câu phật học p166 câu phật học p1
66 câu phật học p1
 
Supl.biz
Supl.bizSupl.biz
Supl.biz
 
Yelitza
YelitzaYelitza
Yelitza
 
Đề cương ôn tập thi vào cao học KTQD môn Lịch sử học thuyết kinh tế 2012
Đề cương ôn tập thi vào cao học KTQD môn Lịch sử học thuyết kinh tế 2012Đề cương ôn tập thi vào cao học KTQD môn Lịch sử học thuyết kinh tế 2012
Đề cương ôn tập thi vào cao học KTQD môn Lịch sử học thuyết kinh tế 2012
 
Saya belajar
Saya belajarSaya belajar
Saya belajar
 
Capítulo iii
Capítulo iiiCapítulo iii
Capítulo iii
 

Similar to 519 interneterako (20)

Anboto 501
Anboto 501Anboto 501
Anboto 501
 
Anboto 506
Anboto 506Anboto 506
Anboto 506
 
Anboto 506
Anboto 506Anboto 506
Anboto 506
 
Anboto 506
Anboto 506Anboto 506
Anboto 506
 
Anboto 506
Anboto 506Anboto 506
Anboto 506
 
Anboto 506
Anboto 506Anboto 506
Anboto 506
 
Anboto 508
Anboto 508Anboto 508
Anboto 508
 
Anboto 508
Anboto 508Anboto 508
Anboto 508
 
521 interneterako
521 interneterako521 interneterako
521 interneterako
 
Anboto 507
Anboto 507Anboto 507
Anboto 507
 
Anboto 507
Anboto 507Anboto 507
Anboto 507
 
Udako gehigarria
Udako gehigarriaUdako gehigarria
Udako gehigarria
 
Anboto 421
Anboto 421Anboto 421
Anboto 421
 
Anboto 503
Anboto 503Anboto 503
Anboto 503
 
518 interneterako
518 interneterako518 interneterako
518 interneterako
 
523 interneterako
523 interneterako523 interneterako
523 interneterako
 
Elorrioko jaietako gehigarria
Elorrioko jaietako gehigarriaElorrioko jaietako gehigarria
Elorrioko jaietako gehigarria
 
Azaroaren 25eko gehigarria 2014
Azaroaren 25eko gehigarria 2014Azaroaren 25eko gehigarria 2014
Azaroaren 25eko gehigarria 2014
 
513 interneterako
513 interneterako513 interneterako
513 interneterako
 
Anboto 391
Anboto 391Anboto 391
Anboto 391
 

More from Anboto Komunikabideak (20)

Zaldibar kronograma
Zaldibar kronogramaZaldibar kronograma
Zaldibar kronograma
 
Ezkontza gehigarria
Ezkontza gehigarriaEzkontza gehigarria
Ezkontza gehigarria
 
Ingurumen gehigarria
Ingurumen gehigarriaIngurumen gehigarria
Ingurumen gehigarria
 
San Blas jaietako gehigarria
San Blas jaietako gehigarriaSan Blas jaietako gehigarria
San Blas jaietako gehigarria
 
Programa euskaraz sf18
Programa euskaraz sf18Programa euskaraz sf18
Programa euskaraz sf18
 
Zornotzako jaietako gehigarria
Zornotzako jaietako gehigarriaZornotzako jaietako gehigarria
Zornotzako jaietako gehigarria
 
Uda giroko egitaraua 2018
Uda giroko egitaraua 2018Uda giroko egitaraua 2018
Uda giroko egitaraua 2018
 
Julene Azpeitia irabazleak 2018
Julene Azpeitia irabazleak 2018 Julene Azpeitia irabazleak 2018
Julene Azpeitia irabazleak 2018
 
Euskal jaiak 2018
Euskal jaiak 2018Euskal jaiak 2018
Euskal jaiak 2018
 
Traña-Matienako jaietako gehigarria
Traña-Matienako jaietako gehigarriaTraña-Matienako jaietako gehigarria
Traña-Matienako jaietako gehigarria
 
Ezkontza gehigarria
Ezkontza gehigarriaEzkontza gehigarria
Ezkontza gehigarria
 
San Blas jaiak 2018
San Blas jaiak 2018San Blas jaiak 2018
San Blas jaiak 2018
 
Gabonetako gehigarria
Gabonetako gehigarriaGabonetako gehigarria
Gabonetako gehigarria
 
Zornotza Azaroak 25eko kartela
Zornotza Azaroak 25eko kartelaZornotza Azaroak 25eko kartela
Zornotza Azaroak 25eko kartela
 
Durangoko jaiak
Durangoko jaiakDurangoko jaiak
Durangoko jaiak
 
Iurretako jaietako gehigarria
Iurretako jaietako gehigarriaIurretako jaietako gehigarria
Iurretako jaietako gehigarria
 
Eskolara buelta 2017
Eskolara buelta 2017Eskolara buelta 2017
Eskolara buelta 2017
 
Zornotzako jaiak
Zornotzako jaiakZornotzako jaiak
Zornotzako jaiak
 
Otxandioko jaiak
Otxandioko jaiakOtxandioko jaiak
Otxandioko jaiak
 
Zaldibarko jaiak 2017
Zaldibarko jaiak 2017Zaldibarko jaiak 2017
Zaldibarko jaiak 2017
 

519 interneterako

  • 1. DURANGALDEKO ASTEKARIA 2013ko urriaren 24a 11. urtea 519. alea www.anboto.org Kultura Ordu aldaketa Ara Malikianek zabalduko du Musika Hamabostaldiaren egitaraua Durangon 13 Urriaren 27an, 03:00etan 02:00ak Al-Anon, alkoholikoen senideen helduleku Eguenetan batzen dira Durangon. Eurak ere gaixorik daudela eta laguntza behar dutela azaldu dute elkarteko kideek 3 Burger Kingek hanburgesategia zabalduko du Abadiñon 15 Burger King janari lasterreko enpresak hanburgesategia zabaldu gura du gabonetarako Abadiñoko Hiper Eroskin. Autoak konpontzeko garaje bat zegoen lokalean zabalduko dute egoitza berria. Hanburgesategiaz gainera, eskaerak kotxez jasotzeko Auto King zerbitzua ere jarriko dute martxan. Lanaldi finko eta aldi baterakoen artean, guztira 27 lanpostu inguru sortuko direla-eta, pozik agertu da Jose Luis Navarro Abadiñoko alkatea. Durango 4 Ekaitz 5 urteko umearentzako hezur-muin emaile bila dabiltza Durangaldea 2 Berbalagunek hamarkada bat bete du Durangon eta Berrizen Izurtza 7 Udala Aldundiagaz batzartu da biribilguneari buruz hitz egiteko Mallabia 6 Mapa toponimikoa jendaurrean erakutsiko dute Urriko jaietan
  • 2. 2 Anboto Komunikabideak 2013ko urriaren 24a, eguena | anboto Herririk herri DURANGALDEA Berbalagunek hamarkada bat bete du Durangon eta Berrizen Herri bietan Berbagalun martxan ipini zenetik hamar urte joan direla ospatzeko jaialdia antolatu dute urriaren 30erako, Plateruenean Ekimeneko kudeatzaile eta laguntzaileak martitzenean eskainitako prentsaurrekoan. ELORRIO berriek euskara praktikatzeko aukera izaten dute. Elorrio, Durango eta Berrizen ez ezik, Zaldibar, Abadiño eta Iurretan ere sortzen dira berbalagun taldeak. Iaz 218 berbalagunek parte hartu zuten 30 berbataldetan. Izena eman gura dutenek Durangaldeko AEK euskaltegietan (durangaldea@aek. org), Durangoko Udal Euskaltegian, Hizkuntza Eskolan, kultur etxeetan eta udaletako euskara zerbitzuetan dute horretarako aukera. Blog bat ere badute: www.durangaldea.blogspot.com. Gurasolagun egitasmoaren kanpaina ere abiatu dute eskualdeko ikastetxe guztietan. Euskararen transmisioan eragitea da helburua; gurasoak euskaraz dabiltzala, seme-alabengan euskaraz egiteko ohiturak sortzea. ZALDIBAR Ikuskaritzak arrazoia eman die Nanukeko langileei MARKEL ONAINDIA Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzak arrazoia eman die Nanukeko grebalariei. Eroskiko zentralean sartu ahal izango dira. Berez, bulegoa beste leku batean daukate, baina jardunaren gehiengoa Eroskirentzat egiten dute. Horregatik, Lan Ikuskaritzak adierazi du langileak Eroskin sartu ahal direla. Orain arte ez diete utzi sartzen. Legearen arabera, greba egiten duten langileek euren lana bete barik dagoela ziurtatzeko eskubidea daukate. Nanukeko grebalariek uste dute Eroskik beste langile JOSEBA DERTEANO Berbalagun egitasmoa martxan da aurten ere. Elorrion orain 13 urte hasi ziren, eta Berrizen eta Durangon hamarkada bat beteko du egitasmoak. Urteurren berezi hori ospatzeko jaialdia antolatu dute urriaren 30erako, 19:30etik aurrera, Plateruenean. Lehenengo Mikel Martinez aktoreak Denboraren korapiloak izeneko bakarrizketa eskainiko du. Ondoren, Berbalagun egitasmoaren aurkezpena egingo dute, eta amaitzeko, luntxa egongo da bertaratzen direnentzako. Ekimena Esne Beltza taldeko Zigor DZ DJak girotuko du. Berbalagun egitasmoak euskaraz hitz egiteko ohitura duten lagunak euskaraz hitz egiteko ohiturarik ez dutenekin elkartzen ditu. Horrela, euskaldun batzuekin bete duela eurek utzitako hutsunea, eta, beraz, euren greba eskubidea urratu dela. Bulegoa beste leku batean daukate, baina jardunaren gehiengoa Eroskirentzat egiten dute Orain arteko debekuengatik, Eroski ekonomikoki zigortu dezakete. Isuna 6.250 eurokoa izatera hel daiteke. Emakume Eskola martxan egongo da bihartik aurrera M.O. Emakume Eskolak sei ikastaro eskainiko ditu. Bihar hasiko dena Pepa Bojók emango du, Trabajando nuestras emociones. 17:30etik 20:30era bitartean egingo dute saioa, eta ikastaroak guztira 24 orduko iraupena edukiko du. Gainerako bost ikastaroak hauek dira: zaintzaileentzako ikastaroa, enplegurako motibazio tailerra, emakume identitatea lantzeko ikastaroa, tupper sex pedagogikoa eta bizikleta mantentzeko tailerra. Igerilekuen erabiltzaileei zuzenduriko diru-laguntza Urriaren 31ra arte, diru-laguntza eska dezakete inguruko herrietako igerilekuen erabiltzaileek I.E. Abadiño, Berriz, Eibar, Elorrio, Ermua eta Durangoko kiroldegietako igerilekuak erabiltzen dituzten zaldibartarrek urriaren 31ra arte eska dezakete udalak ematen duen diru-laguntza. Hil guzti honetan egon da eskariak aurkezteko epea, eta, esan bezala, datorren eguenean amaituko da aukera hori. Diru-laguntza eskabidea, NANaren fotokopia, eta aipatu- riko herri horietako bateko kiroldegian igerilekua erabiltzeko egindako ordainketen agiria aurkeztu beharko du diru-laguntzaren eskatzaileak. Baldintza horiek betetzeaz gainera, eskabideak erreferentzia egiten dion denboran Zaldibarren erroldatuta egotea da inguruko herrietako kiroldegietako igerilekuen erabiltzaileek diru-laguntza jaso ahal izateko betekizun nagusia. BERRIZ Autozainketa ikastaroa zaintzaileei zuzenduta Zaintzaren antolaketa eta zaintzailearen osasun fisikoa eta emozionala edukiko dute berbagai AMAIA UGALDE Mendekotasuna daukaten pertsonen senideei zuzendutako autozainketa ikastaroa hasiko dute laster, Berrizen. Azaroaren 11n egingo dute lehen saioa, eta sei astelehenetan, zaintza lanek norberarengan duten eragina landuko dute. Zaintzaren antolaketari buruz jardungo dute ikastaroan, eta zaintzaileen osasun fisikoa, mentala eta emozionala zain- tzeko zer egin aztertuko dute. Zaintzaile lanak eskatzen duen esfortzua eta denbora dela eta, osasun sozialari buruz ere egingo dute berba. Ikastaroa Berrizko Kultur Etxean emango dute, astelehenetan, 16:30etik 18:30era. Doako ikastaroa da, eta izena emateko udaleko gizarte zerbitzuetara jo behar da. Informazio gehiagorako 946 824 525 telefonora deitu daiteke. Domekan Markesaren jauregia eta Legañoko ikerketa bisitatuko dituzte Goizean, herritik egingo da bisita gidatua; Legañokoa arratsaldean izango da A.U. Europako Ondare Jardunaldien harira, bisita gidatu bi egingo dituzte domeka honetan, Berrizen. Goizean, herriko hainbat eraikuntza eta paisaia zelan aldatu diren ikusteko ibilaldia egingo dute, eta arratsaldean, Legañon izango da bisita, bertan egindako indusketen berri emateko. Goizeko bisita, 11:30ean hasiko dute, euskaraz, eta ordu erdi arinago gaztelaniaz. Elizan elkartuko dira, eta bertatik, Kultur Etxera joko dute. Gero, Berrizbeiti baserritik Berrizburura joango dira, eta handik udaletxera, Markesaren jauregira bajatuko dira. Herriko leku horiek urteotan zelan aldatu diren eta lehengo zer arrasto Arkeologoek Legañoko indusketetan zer aurkitu duten azalduko dute domeka arratsaldean dauden erakutsiko dute ordu bi inguruko bisita gidatuan . Legañora bisita Arratsaldean, 16:30ean Kultur Etxean elkartu, eta Legañora joango dira, bertan bisita gidatua egiteko. Gaztelaniaz emango dituzte azalpenak. Arkeologoek bertan egindako lanetan Erdi Aroko aztarnak topatu dituzte. Orain arte egindako indusketetan zer aurkitu duten azalduko dute Jose Luis Ibarra Alvarez eta Roman Rodriguez Callejak.
  • 3. 2013ko urriaren 24a, eguena | anboto Herririk herri 3 DURANGO Bildu koalizioko Arrate Elkorok zinegotzi kargua utzi du asteon Al-Anon elkarteko kideak Landakoko kiroldegiko gelan. Anonimoak dira taldeko kideak. Alkoholikoen senideak elkartzen hasi dira, argi printza baten esperantzan Otsailean hasi ziren batzen alkoholikoen senideak Al-Anon taldean, eurak ere gaixorik daudela ohartuta MARKEL ONAINDIA Eskutik helduta hasten dituzte batzarrak Al-Anon elkarteko kideek. Alkoholikoen senideak dira, eta babesa ematen diote elkarri. Gehienak, hasieran, gaixoarentzako soluzio bila joan ziren, baina taldea ez da horretarako. Lehenengo bileraren ostean, ohartzen joan dira eurak ere gaixorik daudela, etxean sortutako egoera dramatikoaren erruz. Lotsak, eztabaidak, gorrotoak... Alkoholismoak familia osoari eragiten dio. Otsailean hasi ziren batzen Durangon. “Trenbide berean, paraleloan goazen tren bi gara alkoholikoa eta gu”. Elkartean urte dezente daroazen emakume baten berbak dira –batzuk, aurretik, beste herri batzuetan egon dira Al-Anon elkartean–. Euren arazo pertsonala gainditzen ahalegintzen dira, autoestimua landuz, esaterako. Eurek hobetuta, alkoholikoa sendatzeko bidean eragin ahal dutela uste dute. Baita etxeko giroan ere. “Niri hemen ez zidaten arraina eman, arrantzatzeko kanabera baizik”, esan du metafora bidez. Gogoan dauka zelan konturatu zen senarraren gaixotasunaz eta etxeko arazoaren tamainaz. Semea psikologoarenera eroan, eta maite zituenekin mailak egitea eskatu zion. Semeak ez zuen aita inon ipini. Bere kabuz hainbat saiakera egin ostean, Al-Anonera batu zen: “Orduan hasi nintzen bizitzen”. Batzarretan, bakoitzaren sentipenez eta momentuko arazoez jarduten dute. Lasaitasuna eta sosegua dituzte helburu. Taldeari buruz hunkituta egin dute berba. “ Al-Anon argi printza bat da tunel ilun eta luze batean”, dio beste emakume batek. Duela 60 urte AEBetan sortutako elkartea da Al-Anon. Alkoholiko Anonimoen elkartetik independentea da. Elkarte horretan egon zein ez, Al-Anon elkartean egon ahal dira senideak. Elkartean ez dute politikaz edota erlijioaz berba egiten. Era askotako jende anonimoa batzen da, interes komun beragaz. Eta, euren bizi egoerak ere askotarikoak dira. Badira elkartera batu berri direnak, baita arazoa gainditu eta oraindik batzarretara joaten direnak ere. Kide batek, adibidez, senarra hil ostean ere jarraitu du joaten. Elkartetik jaso duena bueltatu gura du: “ Anonengatik ez balitz, Al ez dakit non nengokeen”. Familia bat dela diote, babesgune bat. Eguenetan batzen dira Landako kiroldegiaren beheko geletan, 19:00etan. Beste egunen baten behar izanez gero, Bizkaiko beste herri batzuetan ere egiten dira batzarrak astelehenetik domekara. Gainera, seme-a- labentzako talde bereziak ere badaude. Gura duenak 944 242 498 telefonora deitu ahal du informatzeko. Batzarretan parte hartzeko, batez ere, lanerako borondatea edukitzea ei da garran- “Trenbide berean, paraleloan goazen tren bi gara alkoholikoa eta gu” tzitsua. Laguntza behar horren sintomak ugari izan daitezke. Esaterako, edan duena gezurrekin estaltzen saiatzea edota etxean edariak bilatzen ibiltzea. Soluziorik ez, baina horretarako tresnak konpartitzen dituzte. Euren antzeko egoeran daudenek badaukate ilunetik argira irteteko aukera, Al-Anoneko kideei eskutik helduta. M.O. Arrate Elkoro zinegotziak (Bildu) kargua utzi zuen martitzenean izandako ohiko udalbatzarrean. 2011ko udal hauteskundeetan aurkeztu zen lehenengo bider, Bilduko zerrendan bigarren postuan zegoela. Elkorok adierazi du arrazoi pertsonalak tarteko hartu duela erabakia. Ondorioz, Bilduko zerrendako beste kide batek hartu beharko du bere lekua. Elkorok argitu du udaletik kanpo beharrean jarraituko duela: “Zinegotzi lana hemen amaitzen da, baina ez borroka politikoa”. Gainera, lan hori defendatu gura izan du: “Nahiz eta batzuei ez gustatu, beti egongo naiz pankartaren atzean”. Aitziber Irigoras alkateak (EAJ), eskerrak eman zizkion egindako ekarpenagatik. Barcinari tartak bota zizkioten ekintzaileen berbaldia M.O. 2011ko urriaren 27an Yolanda Barcina Nafarroako presidenteari tartak jaurti zizkioten AHTaren kontrako hiru ekintzailek. Tolosan (Frantzia) izan zen, Pirinioetako Lan Komunitatearen batzar batean. Momentuan ez zituzten ekintzaileak atxilotu, baina bai Nafarroara heltzean. Kasua Auzitegi Nazionalera ailegatu zen, eta 5 eta 9 urteko kartzela zigorra eskatzen diete. Azaroaren 18an izango da epaiketa. Horren harira, ekintzaile bik, Mikel Alvarezek eta Gorka Ovejerok, berbaldia eskainiko dute urriaren 31n Hitz liburu-dendan, 19:30ean. Ostean, Khantoria taldeak kontzertua emango du. Mugitu! mugimenduak epaiketa kritikatu du, eta esan du ekintzaileei eskatzen zaien zigorra desproportzionala dela.
  • 4. 4 Herririk herri 2013ko urriaren 24a, eguena | anboto DURANGO Ekaitzen transplanterako hezur-muin emaile bila Ekaitz Laraudogoitiak 5 urte ditu, eta hezur-muin transplante baten zain dago JONE GUENETXEA Iazko abuztuaren 28an, Gironan oporrak pasatu eta gero, Ekaitz Laraudogoitiari leuzemia linfoblastikoa diagnostikatu zioten. Momentu horretan bost urteko ume durangar horrek eta bere familiak gaixotasunaren aurkako borroka abiatu zuten. Lehenengo tratamenduarekin arazoa gaindituta zegoela uste zuten arren, berriro gaixotu da, eta kimioterapia tratamendu gogorragoa eman behar izan diote. Hilabete batzuk barru hezur-muin transplantea egitea aurreikusi dute medi- kuek. Susana del Amo Ekaitzen amak dioenez, “badakigu sendatze prozesua iraupen luzeko lasterketa baten parekoa izango dela”. Ekaitzen guraso eta lagunek deialdi zabala egin dute Durangaldean donazioari buruzko informazioa zabaltzeko. Susanak dioenez, “jendea informatu nahi dugu donazioa zer den azaltzeko, eta beharrizan bat dagoela adierazteko. Ondoren, bakoitzak erabakiko du emaile izan edo ez”. Transplante bat bateragarria izateko, gaixo bakoitzeko 50.000 emaile egon behar direla gogo- ratu du del Amok. Beraz, muin bateragarri bat aurkitzeko aukerak hazteko, emaile kopurua ere hazi egin behar da. Odol analisi bat egiten da Gurutzetan, Galdakaon edo Basurton bateragarritasuna aztertzeko (Bizkaiko transplanteen koordinazioa: 944 033 601). 18-55 urte arteko edozein pertsona izan daiteke emailea. Nazioarteko muin donazio sarean sartzean, Ekaitzi zein nazioartean beharrizana duen edozein pertsonari donazioa egitea posible da. Ondoren, muin puntzio batekin edo aferesiarekin odola emanda gauzatzen da. Udal tasetan %2,2ko igoera onartu dute EAJk eta PSE-EEk Hobariekin, familia kaltetuenei lagunduko dietela uste du PSE-EEk M.O. Durangarrek %2,2 gehiago ordaindu beharko dituzte 2014ko udal tasak. Martitzenean egindako udalbatzarrean onartu ziren ordenantza fiskal horiek, EAJ eta PSE-EEren babesagaz. Sozialistek hamabi zuzenketa egin zizkioten jeltzaleen proposamenari, eta horietatik bakarra geratu da onartu barik. Modu horretan, krisiagatik kaltetuenak diren familiei lagunduko dietela adierazi zuen PSE-EEko Pilar Riosek. Goiztidi Diaz jeltzalearen ustez, ez da erraza oreka mantentzea: “Beti ezin dira tasak izoztu”. Lan- gabetuei lagunduko dietelako pozik agertu zen EAJko bozeroalea. Tasen igoeraren aurrean, zenbait hobari ezarri dituzte. Esaterako, PSE-EE alderdiaren zuzenketa izan da zaborren tasan %80ko hobaria ematea langabezian daudenei. Horrez gainera, langabetuek zabalduko dituzten komertzio berrietarako lizentzietan %75eko hobaria egongo da. Bilduk, Aralarrek eta PPk ez dituzte ordenantza fiskalak babestu. Eider Uribek (Bildu) azaldu zuen zerga sistema progresiboa ezarri beharko litzatekeela, errentaren arabera kobratuta. Gainera, udalaren zerbitzuen azterketa egitea, eta horien kostuen datuak eskatu zituen. Hari beretik, Dani Maeztuk (Aralar) kritikatu zuen gobernu taldeak ez duela ondorioen arabera jokatzen: “Ez duzue aurreikuspenik egiten”. Alderdi biek etxe hutsen jabeei gain zerga ezartzea gura zuten, Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ) edo zaborrena erabilita. Juan Jose Gastañazatorrek (PP) azaldu zuen bere ustez gobernu taldeak gehiago egin zezakeela arazoak dituztenei laguntzeko. GARAI Momoitio bisitatu dute hainbat lagunek Iñaki Garcia Caminok eman zituen azalpenak Zapatuan, baseliza alboko nekropolira egindako bisita. M.O. 2009an Aostarri proiektua aurkeztu zuten Garaiko Momoitio auzoan, San Juan baselizaren alboan. Erdi Aroko nekropolia lehengoratu zuten, eta Iñaki Garcia Caminok zuzendu zuen arkeologo taldearen lana. Harrien ezaugarriak aztertu eta sasoi hartako bizimoduaren inguruko emaitzak ondorioztatu zituzten. Garcia Caminok berak eman zituen zapatuan azalpenak, Europako Ondare Jardunaldien harira egindako bisita gidatuan. Hainbat lagunek parte hartu zuten. Berez, 80ko hamarkadan zabaldu zuen Momoitioko ikerketa Garcia Caminok. Hasierako emaitza haiek kontuan hartuta egin zuten Aostarri egitasmoa 2009an. “Arrakasta biribila” izan dute jaiek Eguraldia izan ei da emaitzaren giltzatako bat M.O. Joan zen domekan amaitu ziren San Fausto jaiak. Oraindino udal gobernuak ez du balantze ofizialik egin, baina Natxo Martinez zinegotziak hasierako sentsazioak zeintzuk diren azaldu, eta datu batzuk eman ditu. Bere ustez, aurtengo jaiek “arrakasta biribila” izan dute. Eguraldia izan ei da emaitza positibo horren giltzatako bat. Jaien arrakastan eguraldiak %80ko garrantzi maila daukala adierazi du, eta jaietako asteburu bietan egindako eguraldia udatiarra izan da. Horregatik, ekitaldi guztiak programatutako lekuetan egin ahal izan dira. Martinezen berbetan, ekitaldi guztiak ondo atera dira, eta jende askok parte hartu du, batzuetan “gainezka” egiteraino kasik. “Jaien antolaketan gabiltzan guztiok oso pozik gaude”, esan du zinegotziak. Gertakari esanguratsurik ere ez da egon. “Sorpresa atsegina” Nobedade nagusietako bat Disfraz Eguneko kuadrillen desfilea izan da. Berez, ez da ekintza berria, duela 25-30 urte inguru ere egiten zen-eta. Baina, tradizio hori galdu egin zen, eta aur- Martinezen berbetan, ekitaldi guztiak ondo atera dira, eta jende askok parte hartu du ten berreskuratu dute. “Sorpresa atsegina izan da”, aipatu du zinegotziak. Dozena bat lagunez osatutako hogei kuadrillak egin zuten Madalenatik Andra Marirako desfilea. OTXANDIO Errekak garbitzeko deialdia, barikuan Errekako zikinkeria garbitzera irtengo dira J.D. Otxandiko Gazte Asanbladak Erreka Eguna ekimena antolatu du barikuan. Urtero legez, herri inguruko erreka guneak garbitzera irtengo dira. Parte hartu gura duten guztientzako 09:00etan ipini dute hitzordua, udaletxe pareko plazan. Batzen diren guztien artean taldetxoak Ateak irekitzeko egunagaz abian da ludoteka J.D. Astelehenetik martxan da Otxandioko ludoteka. Arrasateko Txatxilipurdi elkarteak kudeatuko du, baina otxandiar bi dira hezitzaileak: Oier Nafarrate eta Oihane Sanchez. Lehenengo aste bietan haur eta gurasoek egitasmo berria ezagutzeko eratuko dituzte, eta bakoitza errekako eremu bat garbitzera joango da. Ondoren, batutako zikinkeria eta zabor guztia plazan ikusgai ipiniko dute, herritarrak kontzientziatu eta errekak garbi mantentzea zein garrantzitsua den erakusteko. Azkenik, parte hartzaileekin luntxa egingo dute gaztetxean. irekita izango dituzte ateak. Izen-ematea ludotekan (Andresa Landan) egin daiteke, astelehenetik eguenera (17:00-19:00). Berramesten izeneko egitasmoak hainbat aldaketa dakartza: 3-12 urtekoek elkarrekin jolasteko aukera izango dute; euskara zerbitzuetatik abiatuta, herriko kale eta parkeetan ere arituko dira, jolaserako espazioak berreskuratuz; eta gurasoek ekintzetan zein antolaketan parte hartu ahalko dute. Oier Nafarrate eta Oihane Sanchez hezitzaile otxandiarrak.
  • 5. 2013ko urriaren 24a, eguena | anboto Mari Carmen Jaka / Lazaro Milikua Publizitatea Eusko Label errezeta: Oilasko errea eztiagaz eta mostazagaz, eta arroz-esnea Otea-Loran elkartea (Garai) OSAGAIAK: • Eusko Label oilaskoa • Eusko Label eztia • Mostaza • Currya • Piperbeltza • Olioa Eusko Label oilaskoa zatitu eta gatz-pipertu ondoren, kazola batean ipiniko dugu olioagaz, labera sartzeko. 180 bat graduan eta 35-40 bat minutuan edukiko dugu. Alde batetik eginda dagoela ikusten dugunean zatiei buelta emango diegu, alde bietatik egin daitezen. 1 Oilaskoari laguntzeko saltsa Eusko Label eztia, mostaza eta currya nahastuz egingo dugu. Saltsa horrek zapore gozoak eta garratzak batzen ditu, eta su txikitan apurka egin ostean, lagungarri aproposa dira labean egiten den oilaskoarentzat. 2 • Gatza • Gurina • Eusko Label esnea • Arroza Oilaskoari laguntzeko postre gozo bat prestatuko dugu: Eusko Label esneagaz egindako arrozesnea. Horretarako, esnea kazola batean berotu eta arroza gehituko diogu. Kanela apur bat ere botako diogu. Su txikitan egiten dagoen bitartean koilara bategaz eragingo diogu azpian itsatsi ez dadin. 3 Oilaskoak kolore egokia hartu duela uste dugunean labetik atera, eta platerean aurkeztea bakarrik falta zaigu. Eusko Label esneagaz eta patatekin egindako purea egokia da oilaskoari laguntzeko. Eztiagaz eta mostazagaz egindako saltsa botako diogu gainetik. 4 Errezetaren bideoa ikusgai www.anboto.org webgunean Eusko Label produktuekin osatutako otzara irabazi gura baduzu, bidali mezua zure izen eta telefono zenbakiarekin zozketa@anboto.org helbide elektronikora. Asteburuan jasotzen ditugun mezuen artean zozketatuko dugu. 5
  • 6. 6 Herririk herri 2013ko urriaren 24a, eguena | anboto ABADIÑO Burger Kingek hanburgesategia Gestamp enpresaren urteurreneko ekitaldia zabaldu gura du gabonetan Hiper Eroskin jatetxea zabaltzeko proiektua aurkeztu du udaletxean JONE GUENETXEA Burger King janari lasterreko enpresak Abadiñon hanburgesategia zabaltzeko asmoa du. Murueta auzoan, Hiper Eroski dagoen lekuan zabalduko du egoitza berria. Orain dela gutxira arte, autoak konpontzeko garaje bat zegoen lokala atontzea dute helburu. Eroskigaz akordiora heldu dira, eta orain, udaletxearen baimenen zain daude. Jatetxe zerbitzuaz gainera, eskaerak kotxez jasotzeko Auto King zerbitzua ere eskainiko dute. Astelehenean aurkeztu zuten proiektua udaletxean, eta gabonetarako inauguratzeko asmoa dute. “Albiste ona” Jose Luis Navarro Abadiñoko alkateak Burger King herrira etortzea “albiste ona” dela azaldu du. Gaineratu duenez, “enpresak zarratzera ohituta gaude, eta kasu honetan zabal- du egingo dute. Diru-sarrerak dira udalarentzat, eta baita lanpostuen sorrera ere”. Lanaldi finko eta aldi baterakoen artean 27 lanpostu sortuko direla baieztatu du alkateak. Jatetxe zerbitzuaz gainera, eskaerak kotxez jasotzeko Auto King zerbitzua ere eskainiko dute Autoak konpontzeko garajea zegoen lekuan zabaldu gura du Burger Kingek hanburgesategia. Enpresak 25 urte bete ditu aurten, eta lehendakaria eta ahaldun nagusia gonbidatu dituzte I.E. Metalgintzaren alorrean dihardu, eta automobilgintzarako osagaiak diseinatu eta fabrikatzen ditu Gestamp Bizkaia enpresak. Atzo, lantegia ireki zutela 25 urte bete direla ospatzeko ekitaldia egin zuten Lebarioko lantokian. Besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakariak, Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiak, eta Jose Luis Navarro alkateak par- te hartu zuten ospakizunean. Mercedes Benz furgonetarako osagai metalikoak fabrikatzeko enpresaren proiektua aurkeztu zuten ekitaldian. Nazioarteko enpresa da Gestamp: Abadiñoko Lebario auzokoaz gainera, ekoizpenerako beste 96 lantoki, eta ikerketa eta garapenerako 12 zentro dauzka munduko 19 herrialdetan. Denera, 29.000 langilek dihardute Gestamp taldean. Urkullu lehendakariak eta Bizkaiko ahaldun nagusiak parte hartu zuten ekitaldian. ATXONDO MALLABIA Mapa toponimikoa jendaurrean Tasa gehienak berdin mantenduko dituzte erakutsiko dute Urriko jaietan Aldaketa esanguratsu bi egongo dira aurtengo Pello Mugarzak eta Justo Azagirrek egin dute toponimia ikerketa JONE GUENETXEA Mallabiko mapa toponimikoaren erakusketa antolatuko dute urriaren 24tik 31ra bitartean. Arrratsaldetan, 16:00etatik 20:00etara eta urriaren 29an, 11:00etatik 13:00etara ere ikusgai egongo da, liburutegian. Egun horietan herritarrek ekarpen eta gomendioak egiteko aukera izango dute. Pello Mugarza eta Justo Azagirre mallabita- rrek iazko urte hasieran ekin zioten lanari. 110 elkarrizketa baino gehiago egin dituztela ezagutzera eman dute. Guztira 3.000 toponimo batu dituzte. Mikel Gorrotxategi Euskaltzaindiko toponimia arduraduna bidelagun izan dute lanaren egileek. Herritarren ekarpen eta gomendioak aintzat hartu eta gero, mapa toponimikoaren aurkezpen ofiziala egiteko asmoa dute. Gerea auzoan ere egin dute ikerketa toponimikoa. 20. urteurrena Izar Gorri elkarteak bere 20. urteurrenean, Urriko jaietako txupinazoa jaurtiko du barikuan. 1992an 30 lagun inguruk sortu zuten kultur elkartea. Gaur egun gazteek ere parte hartzeko aukera dute, eta guztira 50 bazkide inguru ditu. Taberna eta txokoa edukitzeaz gainera, hainbat kultur ekintza antolatzen dituzte. tasetan: OHZ eta igerilekuen sarrerak MARKEL ONAINDIA Udal tasa gehienak bere horretan mantenduko ditu Atxondoko Udalak 2014rako. Aldaketa esanguratsu bi egongo dira: bata, Ondasun Higiezinen gaineko Zergan (OHZ), eta bestea, igerilekuko sarreretan. Aho batez onartu zuten asteleheneko udalbatzarrean gobernu taldearen proposamena. OHZren neurria 0,95era igoko dute. Rosa Elizburu alkateak (Bildu) azaldu zuen 2012an tasa horren inguruko hausnarketa egin zutela, hainbat urtean 0,70ean egon zelako, mugitu barik. Orduan 0,95era igotzea proposatu zuten, etxe hutsen jabeei zigorra ezarri asmoz. Tasa horren %50 gainerakoei bueltatzea gura zuten, baina foru arauak ez zien utzi. Horregatik, iaz 0,45ekoa ezarri zuten, konpentsazio lez. Aurten, 0,95era igoko dute 2012ko asmoa berrartuta. EAJk galdetu zuen ea beharrezkoa ote zen igoera hori, ordainduko dutenak herritarrak izango direla argudiatuta. Horren aurrean, Elizburuk erantzun zuen “herria denen artean egin” behar dela: “Ez balego diru iturririk, ez litzateke egongo gestio handirik egiteko aukerarik”. Kritikatu arren, jeltzaleek onartu egin zuten tasa berria. Igerilekuetan, sarrera gora Igerilekuetan eguneko sarrerak igoko dituzte, baina abonuak ez. Sarrera %10 igotzea erabaki dute. Eguneko txartelak 4 euro balio bazuen, aurten 4,4 izango da. Alkateak esan zuen igerilekua defizitarioa dela, eta zorra urtero jaisten joan arren, defizitarioa izaten segituko duela. Oraindik ez dakite aurtengo zorraren kopurua, uraren faktura abenduan helduko da-eta. Aho batez onartu zuten asteleheneko udalbatzarrean gobernu taldearen proposamena
  • 7. 2013ko urriaren 24a, eguena | anboto Herririk herri 7 DURANGALDEA ASTEON Domekako Euskal Jaian, 450 ume eta gaztetxo dantzan Autobus zerbitzua hobetzeko iritzia jakin guran, Mallabian Bizidun elkartearen berbaldiak martxan, hilaren 30etik aurrera Maristetako ikasleak, Europako Parlamentura Umeen Euskal Jaiaren 47. edizioa ospatuko da domeka honetan Durangon, Tronperri eta Txoritxu Alai taldeek antolatuta. Durangaldeko hainbat herritatik etorrita, 450 dantzarik parte hartuko dute. Eguerdiko 12:00etan kalejira egingo dute, eta 17:00etan alardea hasiko da, Ezkurdi plazan. Gipuzkoako Foru Aldundia autobus zerbitzuak hobetzeko prozesu batean murgildu da. Mallabira ere heltzen direnez bertako autobus batzuk, udalak iritzia ematera gonbidatu ditu herritarrak. Batzar bat egongo da Eibarreko Portalean hilaren 29an, 18:30ean. Gainera, udaletxean ere egin ahal dira ekarpenak azaroaren 15era arte. Bizidun elkarteak, Durangaldeko nagusien elkarteak, hiru berbaldi antolatu ditu datozen asteetarako. Lehenengoa hilaren 30ean izango da: Hiritargoarentzat bizikidetza. Josu Novo piskologoak eskainiko du. Azaroaren 6an Pello Sarasuak egingo du berba, eta azaroaren 13an Marisa Iglesiasek. Berbaldiak 16:30ean izango dira, Behargintzaren egoitzan. Durangoko San Jose Maristak ikastetxeko ikasle talde bat Europako Parlamentuan, Estrasburgon, egongo da domekara arte. Euroscola lehiaketan garaile izan dira EAE mailan. Europari buruzko galderak erantzun zituzten, eta ikastetxean Europaren Eguna antolatu ere bai. IZURTZA Biribilgune baten beharra beste behin adierazi diote Aldundiari Udala “ahalegin ekonomiko” bat egiteko prest dago; Aldundiak, aldiz, aurten ezingo dela izan adierazi du, eta 2014an ere zaila izango dela uste du Arbizola industriagunerako sarreran biribilgunea egiteko eskaera aspaldikoa da. MAÑARIA Euskal Jaiaren antolatzaileak, pozik 120 ume eta gaztetxok egin zuten dantza domekan 120 ume eta gaztetxok parte hartu zuten domekako Euskal Jaian. M.O Joan zen domekan ospatutako Euskal Jaian 120 ume eta gaztetxok egin zuten dantza. Mañariko Andra Mari elkarteak urte birik behin antolatzen du jaialdia, eta emaitzagaz pozik agertu dira. Eguraldi onagaz, giro aparta egon zela azaldu dute. Durangaldeko zazpi dantza taldetatik etorri ziren ume eta gaztetxoak. Mañaria, Elorrio, Atxondo, Abadiño eta Durangoko taldeak izan ziren, eta guztira 120 dantzari batu ziren bertan. Arratsaldean egin zuten alardea, plazan. Egun osoko jaia izan zen. Dantzariak goizean heldu ziren Mañarira, eta herritarren etxeetan bazkaldu zuten. Euskal Jaiaren hurrengo edizioa urte bi barru ospatuko dute. JOSEBA DERTEANO Irailaren 27an Izurtzako alkate Luis Ballarin Aldundiko Herri Lan eta Garraio Saileko arduradun nagusia den Itziar Garamendigaz batu zen. Arbizola industriagunerako sarreran segurtasunagatik udalak beharrezko ikusten duen biribilgunea izan zuten berbagai. Biribilgunearena aspaldiko eskaera da, 2008tik hona datorrena. Orain arte, Aldundiak ezezkoa eman die arazo ekonomikoak argudiatuta. Egoera desblokeatu guran, udalak hitzarmen bat sinatzeko proposamena luzatu zion Aldundiari. Udala “ahalegin ekonomiko” bat egiteko prest dagoela jakinarazi zien, eta eskaria industriaguneko hainbat enpresatako enpresarien sinaduragaz (industriagunea urbanizatzeko plan bat martxan du udalak) lagundu zuten. Garamendiren erantzuna orain arteko bera izan zen: aurten hitzarmenik sinatzeko atal ekonomikorik ez dutela adierazi zuten, eta 2014an ere gaitza izango dela. Dena dela, idatzizko erantzun bat eskatu du udalak, eta oraindik ez dute ezer jaso. Udalak sarritan jakinarazi dio Aldundiari Arbizola industriagunerako sarreran biribilgune bat egiteko garrantzia: “ Aldarrikapen hori oso garrantzitsua da Izurtzarako. Durangotik Mañarira bidean sei biribilgune egin ditu Aldundiak, eta horietako bat ere ez Izurtzan. Segurtasunerako eta trafikoaren abiadura moteltzeko inportantea da. Gainera, etorkizunerako aurreikusita dagoen saihesbidea lotzeko ere balioko luke”, adierazi du Luis Ballarin alkateak. Aurrerantzean ere “behar den beste bider” saiatzen jarraitzeko borondatea adierazi dute udal ordezkariek. IURRETA ‘Erakusleiho literarioak’, liburutegia plazaratzeko Urriaren 31ra arte luzatuko dute ekimena, gaur ospatuko duten Bibliotekaren Egunaren haritik A.B Bibilotekaren Eguna da gaur, eta horren haritik Erakusleiho literarioak ekimena abiatu du bibliotekak: liburuz osatutako otzarak ipini dituzte komertzioetan, herritarren eskura. Guztira, 27 merkataritza gune atxiki dira. “Harrera ona izan dugu, eta zortzi otzara jarri ditugu, ahalik eta zabalkunde handiena emanez”, dio Ziortza Onaindia arduradunak. Urriaren 31ra arte egongo dira. Gainera, liburutegian mailegu bat egitean liburu bat oparituko dute. Iaz FEMP saria irabazi zuen bibliotekak, eta hori ere ospatuko dute gaur: Apika umeentzako jaialdia egongo da 17:30ean eta txokolatada 18:30ean. Unai Abaunza eta Peru Magdalenagaz Aranburu kantu-poesia errezitaldia hasiko da, 20:00etan.
  • 8. 8 2013ko urriaren 24a, eguena | anboto Berbaz Aitor Montes Lasarte | Familia medikua da Aramaion | Basauriarra “Kalitatezko osasun arreta erabiltzailearen hizkuntzan eskaintzen den arreta da” Argi dauka Aitor Montesek: “Osasun arloa euskaldunduko bagenu, euskara salbatuko genuke”. Norabide horretan dabil mugitzen, eskariak plazaratu eta Osakidetzan presioa egin guran. Bere ikuspegia azaldu du asteon Plateruenean emandako berbaldian. > AMAIA UGALDE Zure aldarrikapenetako bat historia klinikoa euskaraz egon ahal izatea da. Helburua haratago doa, baina historia klinikoa giltzarria da. Osakidetzan, euskara zerbitzu hizkuntza izateaz gainera, lan hizkuntza izatea lortu beharko genuke. Horretarako neurri zehatzak hartu behar dira. Bat da aplikazio informatikoak euskaratzea; gero, bestetik, erakundearen barruan euskara zirkuituak sortu behar dira. Ereduak ere sortu beharko lirateke, hezkuntzan bezala, horrela, jendeak aukera egin dezan. Zer esan gura duzu euskara zirkuituekin? Gaixoak ibilbide bat egiten du: Familiako medikuarengana etortzen da belauneko mina daukalako, adibidez. Nik pentsatu dezaket meniskoa apurtuta daukala, eta erradiografia teknikariarengana bidaliko dut. Durangon, Landakotik Ezkurdira bidaliko zaituzte ziurrenik plakak ateratzera. Gero handik traumatologoarengana joan beharko duzu... Ibilbide bat dago. Identifikatu beharko lirateke langile euskaldunak, eta euskara teknikoan trebatu. Zertarako? Osasun arreta euskaraz eskaintzeko, baina ez ahozkora mugatuta, idatzizko harremanetara ere bai. Zu nigana bazatoz, euskaraz egingo dugu, idazten dudana euskaraz egongo da, traumatalogoak ere euskaraz hartuko zaitu, eta berak idazten dituen txostenak euskaraz egongo dira. Dokumentazio hori guztia historia klinikoa da. Historia klinikoa euskaraz badago, horrek berez dakar osasun arloa euskaratzea. Zer zailtasun dago historia klinikoa euskaratzeko? Borondate kontua da. Zailtasunik ez. Katalunian osasun arreta ahoz eta idatziz katalanez daukate. Mentalitate kontua da. Hezkuntzan, prentsan... aurrerapen asko egin ditu euskarak. Baina osasun arloan ez gara ausartu. Inor ere ez da ausartu. Ez langileok, ez erakundeak... Gizartea bera ere ez da ausartu euskalduntzea eskatzera. Osasun arloan muga psikologiko moduko bat dago. Gaixoekin euskarari buruz berba egiteko aukera izan duzu? Ez. Mito bat dago: Beti pentsatu izan dugu idatzizko paperak, odol analisiak, ekografiak edo bestelakoa izan, euskaraz ulertezinak direla. Nire ustez, medi- kua izanik, erresonantzia baten informea ez da erraza gaztelaniaz ulertzea. Ezta beste edozein hizkuntzatan ere. Beti eman zaio garrantzia arretari berari, kalitateari, eta mito hori ez dugu apurtu: Garrantzitsuena medikua da, baina jakin beharko genuke kalitatea eta hizkuntza banaezinak direla. Kalitatezko osasun arreta erabiltzailearen hizkuntzan eskaintzen den arreta da, eta ez besterik. Hori mundu mailan onartuta dagoen egia da. Hezkuntzari eta hedabideei eman zaie lehentasuna euskararen normalizazioan. Hurrengo pausoa osasun arloan eman behar da” Zeuk esana da osasun sistemak euskararen osasunean eragin dezakeela. Orain arte, euskararen normalizazioan lehentasuna hezkuntzari eta hedabideei eman diegu. Zein da hurrengo pausoa? Zer dago gizartearen erdigunean Karrantzatik Oihartzunera? 30.000 langile baino gehiago ditu Osakidetzak. Inguruan mugitzen den jendeagaz, 40.000 baino gehiago. Adin guztietako jendea joaten da kontsultetara, eta harreman asko egoten dira egunero. Osasun arloa euskaldunduko bagenu, euskara salbatuko genuke. ona da legea bete nahi badute legea betetzeko: Lanorduaren luzapena euskalduntze prozesu baten inbertitu daiteke. Horrekin lortuko genuke trebakuntza saioetan lanpostuak betetzeko orain kalera bota dituzten ordezko guztiak berriro sartzea; bide batez, ordezko euskaldun asko. Baina horretarako asmorik ez daukatela uste dut, diru gehiago beharko litzatekeelako. Ordu gehiago eta merkeago lan egitea da kontua. Lehentasun kontua da. Zer nahiago duzu, euskara ala AHTa? Euskara ala San Mames Barria? Euren lehentasunetan inbertitzen dute. Osakidetzaren euskara plana 2012an amaitu zen. Osakidetza orain dela 30 urte sortu zen. Handik hogeita bi urtera sortu zen lehenengo euskara plana, eta azken ebaluaketaren arabera, lehen euskara plana ez da osotasunean bete, helburuetatik oso urruti geratu da, baina gainera, ez zen plan egokia. Zer diote gaiari buruz Osakidetzako lankide eta langileek? Denetarik topatuko duzu. Jende askok aurkako jarrera dauka, hizkuntza eskakizuna inposaketa bat dela diote. Nik kontrakoa esango nieke. Pribatizatzeko mehatxua dagoen honetan, Osakidetza erakunde publiko moduan babesteko bide egokiena euskara bultzatzea da. Zure proposamena zerbitzu euskaldun bat sortzea bada, hori enpresa pribatu batek ez luke egingo, euren hitzetan ez da ekonomikoki bideragarria. Hori egin dezaketen bakarrak erakunde publikoak dira. Lanorduen luzapena euskalduntzeko erabiltzea proposatu duzu. Legeak eskatzen du lanorduak luzatzea, eta baita osasun arreta euskaraz ematea ere. Aukera
  • 9. 2013ko urriaren 24a, eguena | anboto Publizitatea 9
  • 10. 10 2013ko urriaren 24a, eguena | anboto Iritzia GUTUNAK gutunak@anboto.org eguazteneko 17:00ak arteko epea SEI HANKAKO MAHAIA URDASPAL BOLINAGA Bildu Guka Durangoko San Fausto jaiak amaitu diren honetan, eskerrak eman gura dizkizuegu Guka proiektuan parte hartu duzuen lagun guztioi. Jaiak euskaraz bizitzeko helburuagaz sortutako ekimenak bere lekua egin du aurten ere Durangoko jaietan. Eta hori, euskaltzale, zuri esker izan da. Txandetan, muntaian, otartekoak prestatzen, Aiko erromerian dantza egiten zein gure karpan gozatzen ibili zarelako posible izan da Txosnagunean bigarren urtez karpa jartzea. Baina, euskarak urteko 365 egunetan gu guztion konpromisoa eskatzen duenez, jaietatik kanpo ere hortxe izango gaituzue, euskaraz bizi gura dugunontzako eremuak sortzen. Mila esker Guka, lehenengo pertsonan, pluralean. Bidegorria edo bideurtegia? Antzinako trenbidea Elorrion bidegorria edo bideurtegia den galdetzen du Anbotoren irakurle batek. Horrekin batera, argazkia ere bidali du. Euskal Herrian Euskaraz AEK Ibaizabal ikastola Berbaro Taldea (Berbaro euskara elkartea, Plateruena Kafe Antzokia eta Anboto astekaria) Elorrio Zure iritzia, gutuna edo fotodenuntzia helarazteko helbideak: Bixente Kapanaga 9, 48215 astekaria@anboto.org • Izen-abizenak • telefonoa • helbidea • Nortasun Agiriaren zenbakia Alderdi, elkarte edo taldeko iritziak kide baten izenean sinatuta eta ANBOTOren irizpidean jarraituz zuzenduta publikatuko dira. -DATUOK BARIK EZ DA GUTUNIK ARGITARATUKO- Karetak Gure herriaz ari garenean, hau da, Euskal Herriaz, egoera berezi batean bizi garela inork ez du zalantzan jartzen. Hala ere, sarritan esaten den moduan, fikzioak errealitatea gainditzen du. Aurreko astean harrituta geratu nintzen Anboto astekaria irakurtzerakoan PNVko bozeramailearen zutabera heldu nintzenean. Jaietan pankarta eta manifestazio ugari egon zirela zioen, eta bere ustez ez zen egokia horien presentzia. Jendeak pankarta eta manifestazio horiek ez ditu denbora pasatzearren egiten, baizik eta zerbait salatzeko beharra ikusten duelako. Zoritxarrez, gure herrian asko dira eta ia egunero salatu beharrekoak, eta gobernu desberdinetan daudenek, baita udaletxeetan gaudenok ere, salaketa horiek entzun, eta nola konpondu pentsatu behar dugu, aldiz, PNV alderdia salaketa horiek alde batera uztea eskatzen dabil. PNV alderdia, orokorrean, azken aldian, iparra galduta ikusten dut. Herrira elkarteko kideak atxilotu zituztenean kontra-alde agertu zirenean operazioarekin, adibidez. Ez dugu ahaztu behar, nahiz eta, publikoki operazioaren kontra agertu, Ertzaintza bidali zutela Guardia Zibilarekin batera operazioa burutu zezan. Ertzaintza, Eusko Jaurlaritzaren eskumena da, eta horrela izanda gobernu taldeak (PNV) aukera zeukan ez parte hartzeko, gainera ikusiz beraien ustetan ere operazioak ez zuela inongo zentzurik. Nola ulertzen da hori? Ez dugu ahaztu behar Jaurlaritzan PNV eta Bildu alderdiek parlamentuko bi herenak dituztela, hau da, gehiengo abertzalez osatua dagoela. Gauzak horrela, kanpainan sarritan aipatzen zuten autogobernua indartzea kontu erraztzat hartu zitekeen. Aldiz, beraien abertzaletasuna gertuago dago PSOE eta PP alderdietatik, eta autogobernuaren lanketan, aurretiaz egondako 30 urteetan bezala dirau, geldirik. Nola ulertzen da hori? PNV ez dago egoerak eskatzen duen maila ematen. Herritarren aurrean aurpegi bat erakusten ari da, eta beraien bulegoetan kontrakoa egiten dute. Baina jendea ez da inozoa, eta badaki euren karetak antzematen urrutitik. Ongi etorri Estrasburgo! Laguntzaileak: Aldizkari honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du Bixente Kapanaga, 9 48215-Iurreta (Bizkaia) Tel.: 94 681 65 58 Erredakzioa: 94 623 25 23 Publizitatea: 94 621 79 02 publi@anboto.org 2013ko urriaren 24a 11. urtea - 519. alea Zuzendaria: Jone Guenetxea. Erredakzio burua: Joseba Derteano. Administrazio burua: Itziar Belar. Administrazioa: Miren Abasolo. Publizitatea: Goretti Alonso, Amaia Huarte, Itxaso Altuna. Erredakzioa: Aitziber Basauri, Itsaso Esteban, Markel Onaindia eta Amaia Ugalde. Maketazioa: Eider Alberdi. Zuzentzailea: Jon Ander Urkiaga. Argazkilariak: Kepa Aginako, Zaloa Fuertes. Lege gordailua: BI-2268/01 ISSN: 1578-7028 Tirada: 10.600 ale Anbotok ez du bere gain hartzen kolaboratzaileen zutabeetan, iritzi artikuluetan edo gutunetan adierazitakoen eta iritzien erantzukizunik.
  • 11. 2013ko urriaren 24a, eguena | anboto 11 Kultura Jone Miren Goenaga | Andoain, 1969. | Platerueneko lehendakaria “Plateruena eguneratu behar dugu denon artean: aurrera egin eta garai berriei ekin” Durangoko Plateruena Kafe Antzokia zabaldu zutela bederatzi urte beteko dira urriaren 31n. Urteurren hori ospatzeko ekitaldia egingo dute datorren eguenean, 20:00etan hasita ITSASO ESTEBAN Durangoko Udalaren jabegoa den Landakoko hiltegi zaharra 870 herritarrek emandako laguntza ekonomikoagaz eraberritu ostean, Plateruenak ateak zabaldu zituela bederatzi urte beteko dira datorren astean. Durangaldeko kulturgintzaren erdigunea, orain arteko ibilbide oparoa ospatu, gogoeta egin, eta eguneratze lanari ekiteko gogoz dago. Jone Miren Goenaga lehendariak urteurreneko ekitaldira bertaratzeko, eta “denon artean Plateruena eguneratzeko” gonbita zabaldu du. Gogoeta prozesu baten hasieran, eta Plateruenak bide berri bat abiatu behar duenean dator 9. urteurrena. Zer gorputzaldi urteurrenerako? Gorputzaldi ona. Urtero ospatu izan dut Plateruenak urte bat gehiago izatea. Izugarria iruditu izan zait beti, herritarren artean honelako proiektu bat martxan jarri, iraun eta urteak betetzea. Azken urteak gogorrak izan dira. Egungo egoera ekonomikoak asko estutu gaitu gu ere. Horregatik, doble pozten naiz beste urtebetez eskaintza kultural zabala eta ostalaritza zerbitzu egokiari eusteko gai izan garelako. Urriaren 31n, zer egongo da Plateruena antzokian. Nori zuzenduta? Eguen hori Plateru eta herritar guztiei zuzendutako ospakizun eguna da. Ospakizun jai bat izango da eta urte osoan hemen jira eta bira ibilitako bazkide, langile, laguntzaile, musikazale, dantzari, bertsozale, antzerkilari, kultur sortzaile eta eragile, festazale… herritarrak, biltzea du helburu. Etxeko ateak zabalik izango ditugu, eta nahi duen guztiari luzatzen diot gonbitea. Deskuidu batean, datorren ostegunean, Plateruenak lepo egiten badu denok etorri zaretelako… asko poztuko gara. Atzera begiratuta, zer balantze egiten duzue orain arteko ibilbideaz? Balantze positiboa egiten dugu. Bederatzi urte hauetan izan ditugu gure akats eta ez asmatuak… baina atzera begiratu eta etxe honetako kultur eskaintza zabala ikusten dugu. Ibilbide oparoa egin dugu denon artean… eta uste dut asko gozatu dela bertan izan diren ikastaro, elkarrizketa, saio, kontzertu eta ikuskizunetan. Plateruena eguneratu behar dugu denon artean: aurrera begiratu eta garai berriei aurre egitea tokatzen da. Urtebeteko parte-hartze prozesua abiatu duzue. Zer helburugaz? Plateruena, kulturgune herritarra eta erreferentziazkoa izaten jarraitzea. Durangaldeko sortzaile eta kultura zaleekin, proiektu hau indaberritu eta herriratu nahi dugu. Hamargarren urtetik aurrera ere, orain arte bezala, bidea oparoa izan dadin. Herritarren partaidetza eta gertutasuna landu behar genituela uste genuelako jarri dugu martxan prozesua. Baduzue eredugarri begitantzen zaizuen horrelako parte-hartze prozesurik? Euskal Herrian badira arretaz jarraitu ditugun egitasmoak. Bakoitzetik alde interesgarrienak hartzen ahalegindu gara, Plateruenak bere bidea egin dezan. Bide hori parte hartu nahi duten guztiekin egin nahi dugu, eta ez diogu mugarik jarriko. Prozesua parte-hartze handiarekin egiten bada, asetuta geratuko gara. Izugarria iruditu izan zait beti herritarren artean horrelako proiektu bat martxan jarri izana” Ostegunean Plateruenak lepo egiten badu denok etorri zaretelako... asko poztuko gara” Delphy ikerketaren bitartez, Durangaldeko iritzi sortzaileen iritziak ezagutu dituzue. Zertan datza ikerketa hori? Delphy ikerketa, galdetegi batekin hasi eta parte hartzen duten pertsonen artean eztabaida sortzea helburu duen teknika bat da. EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko kideen laguntzagaz egin da ikerketa hori uda aurretik; eta Durangaldeko 30 bat pertsonek parte hartu dute. Jarduera oso ezberdina duten pertsona anonimoak izan dira galdetegi zabal bati erantzun diotenak, eta Plateruenean azken urte hauetan egin denaren inguruko iritzi nagusiak ezagutu ditugu. Orain, EHUko Parte Hartuz ikerketa taldeko kide den Alicia Suso eta Marta Calvoren tutoretzapean, ikerketaren ondorioekin lanean hasi, eta datorren urteetan Kafe Antzokia izango denaren oinarriak jartzeko prozesu parte-hartzaile herritarra jarri nahi dugu martxan. prozesuetan ezinbestekoa izaten da jendearen inplikazioa eta partaidetza. Aurrekoan urteurren festarako gonbita luzatu dizuet eta lanerako deia egiten dizuet orain. Bidelagun behar zaituztegu… Zuen laguntza ezinbesteko izango dugu. Zer informazio jaso duzue ikerketatik? Zeintzuk dira ikerketa horretatik atera dituzuen ondorio nagusiak? Ikerketa horren ondorioz, Plateruenaren nortasuna ondo ezagutzen dela, begi onez ikusten dela, egiten diren ekarpenak onarpen zabala dutela... jakin dugu. Baina baita herritarrek kultur espazioaren antolaketan parte hartzeko aukera izan nahi dutela ere. Hari mutur horiei tiraka hasiko da orain gogoeta prozesua. Herritarren partaidetza landu behar genuela uste genuelako jarri dugu prozesua martxan” Zelan lortu sortzaile eta kultura zaleak prozesu horretan inplikatzea? Ezinbestekoak ditugula esanda? Gehienak nahiko inplikatuta dabiltza, hemen edo beste mila lanetan… Orain, Plateruenaren momentua dela esanda. Honelako Herritarrek kultur espazioaren antolaketan parte hartzeko aukera izan nahi dute”
  • 12. 12 Kultura 2013ko urriaren 24a, eguena | anboto MUSIKA Kanta ezagunen bertsioak jo, eta hiru kanta estreinatuko ditu Silboberrik, Durangon Hainbat kanta ezagunen txisturako moldaketak eskainiko dituzte, urriaren 26an, Landako Gunean I.E. Urriaren 26an, 20:00etan, Durangoko Landako Gunean eskainiko du kontzertua Silboberri elkarteak. Txistu kontzertuaren XIX. edizioa izango da, eta Jabier Ituartek zuzenduko du. Hiru kanta estreinatuko dituzte, eta hainbat kanta ezagunen bertsioak ere joko dituzte: Queen taldearen Bohemian rapsody, John Lennon-en Imagine, La Misión filmeko Ennio Morricone-ren soinu-banda, edo 80ko hamarkadako Urretxindorra taldearen Nahi nuen kantatu, kasurako. Bestalde, Durango blues edo Plateruena kantak, eta Mikel Laboaren Baga, biga abestiaren bertsioa ere eskainiko du Silboberrik. Kontzertura bertaratzen diren entzuleei “programazio anitza eta erakargarria” eskaintzea izan da, txistu kontzertuaren XIX. edizio honetan ere, Silboberri elkartearen helburua. KRONIKA Emanaldirako sarrera doakoa izango da, eta Eitb-k grabatu egingo du, lehenengoz, ondoren telebistaz eskaintzeko. Guztira, 160 parte hartzailek jardungo dute, bihar, Landako Gunean. Donostiako Victoria Eugenia Antzokian aritu ziren joan zen eguenean Silboberri txistu taldeko Aitor Amilibia, Iñaki Martin, Fernando Aurrekoetxea, Sergio Torices eta Elur Arrieta musikariak. Musika garaikideko zikloaren barruan jo zuten, eta txisturako eta perkusiorako sorturiko bost obra interpretatu zituzten, horietako bi estreinekoz. Iñaki Estradak txistu bigaz eta perkusioagaz jotzeko sorturiko Hiru, eta David Cantalejok lau txistuk jo dezaten egindako Contacto estreinatu zituzten. BERTSOLARI TXAPELKETA NAGUSIA 2013 Igor Elortza aurrera Pasa den zapatuan, Legazpin jokatu zuten Bertsolari Txapelketaren bosgarren kanporaketa JOSE GARAIZABAL Oihana Bartra, Igor Elortza, Iñigo Mantzizidor Mantxi, Beñat Lizaso, Jokin Uranga eta Ainhoa Agirreazaldegi bertso- Argazkia: Alberto Elosegi. lariek kantatu zuten Legazpin, giro ederrean. Lau egun aurretik sarrerak agortuta, ordu erdi aurretik Urbeltz pilotalekua ia beteta, ordurako gainezka. JON ANDER URKIAGA Kazetaria Libre Aitor Amilibia, Iñaki Martin, eta Sergio eta Ortzi Torices txistulariek, metal boskote batek, EHUko abesbatzak eta Gasteizko Udal Folklore Akademiak parte hartuko dute, besteak beste, urriaren 26ko emanaldian, baina beste hainbat instrumentu ere izango dira entzungai: perkusioa, teklatua, baxua eta abar. Guztira, 160 parte hartzailek jardungo dute Landako Guneko emanaldi horretan. Donostiako Victoria Eugenia Antzokian aritu ziren, joan zen eguenean, Silboberriko txistulariak GEURE DURANGALDEA Hasierako agurrean bakoitzak bere asmoen berri eman zuen. Mantxi-k, ez zela epaileentzat kantatzera joan; Agirrezabaldegik: “beti baitago argia, itzal guztien gainetik”. Zortziko nagusian eta txikian seirak ondo. Puntuari erantzuten Igor, Beñat eta Mantxi oso ondo. Hamarreko handian hiru bikoteak oso ondo. Kartzelako gaian, –“Pozik zaude horrenbeste jende zoriontsu egitea lortu duzulako”– Elortza eta Uranga bikain; Lizaso, Agirrezabaldegi eta Mantxi oso ondo. Amaierako agurrean Mantxik: “Herriko tabernetako, sumarioa hor dago / jo digute baina jada, ezertxo ez da arraro / espainiar gobernua, ezautzen gendun lehenago / gugan sinisten al degu, niretzat koska hor dago / gaur hitzak elkartu gai- tu, euskara ahorik aho / ta hau gobernuarentzat, ezer ez omen da, klaro / soilik herri bat geranan, ebidentzi bat gehiago”. Igor Elortza durangarra Hasieran motel antza. Baina aurrera joan ahala hobeto, beti gorantz. Puntuari erantzuten oso ondo, hamarreko handian saio oso ona Jokinekin. Kartzelan jo zuen goia. Bikain. Kartzelakoaren azken puntuak: 1. “...hainbat jenderi poz eman diot, sufriarazi ere bai”. 2. “...(aita) han egongo da ezkaratzean, irratia itzalita”. 3. “...lehengo danak eta gehiago zoriontsu egiteko”. Amaierako agurra: “Denok dakizue ta, esango dut klaru / hemen bereizten karu, dago oso karu/ bertsozale finentzat gaur zenbat mokadu / zoriontsuak zuek, zoriontsuak gu / bi hilabeterako plazera daukagu”. Hego haizea. Hileta-martxaren lehen notak txistu eginez. Odoldu dira bazterrak, orbelak estali du lurra, paradisurako alfonbra-gorri amaigabe bat osatuz. Isildu dira txori kantariak. Heriotza-kanpaiak atsedenik barik agurtu ditu izakiaren zalaparta eta grina oro. “Kemenak uts-eta nekez bainoa, / zalantza dut zârtu naizelakoa… / Udazkenak aulagotzen dit atsa, / orbelak ozenagotzen oin otsa, / aldapak larriagotzen biotza… / Lênetan ez bezin autsia natza”. 40 zatian hautsia. Eskeletoetan bar rena, arima ikus dakieke zuhaitzei. Isiltasuna ere inoiz baino ozenago entzun daiteke. Baina ederra da horrelakoetan kaleetatik zehar paseatzea, presarik gabe, zu ere arbola batetik eroritako hosto bat izango bazina bezala, pisutsu, ezerezean kulunkatu, eta lurra laztandu arte. Baina, ohartu gabe, “Aritzak, eundaka, / aier zazkio goiari, / argi lênenkia / egarri baitute, / arako urrezko zauria, / izanik iturri. / Orregatik daude / luze-luze egiñik, / artean oñak illunik, / azken arbazta-begiez / udaberrirako / ornitzen biziez”. Eta bihar ez bada etzi, arnas berri bat emango diezuelako udazkenean ahotsik gabe geratutakoei. Edo emango diozue solasaldi bat, edo edaten emango egarri denari, edo tortilla pintxo egin berri bat gose denari. Eskainiko diozue natura berri bat herri zahar eta beharrizan berriei. Urteko edozein urtarotan, herriko edozein izkinatan.
  • 13. 2013ko urriaren 24a, eguena | anboto Kultura 13 ZIKLOA Musika klasikoaren aniztasuna erakusteko, lau kontzertu Ara Malikian biolinistak eta Fernando Egozkue gitarristak gidaturiko boskoteak zabalduko du, azaroaren 2an, Durangoko Musika Hamabostaldia ITSASO ESTEBAN Musika klasikoaren aniztasuna islatzeko asmoz, Durangoko Bartolome Ertzilla Musika Es- kolak lau kontzertu ekarriko dituen musika zikloa antolatu du azarorako: musika eskolako lau kantu ikasleren, edota Ara Ma- likian biolinistaren kontzertua izango dira, besteak beste. Alfredo Sanz musika eskolako zuzendariak, Ana Celia Ormaetxea piano irakasleak, eta Natxo Martinez zinegotziak aurkeztu dute, XXIV Musika Ha. mabostaldia. Ara Malikian biolinistak eta Fernando Egozkue gitarristak gidaturiko boskoteak zabalduko du 2013ko Durangoko Musika Hamabostaldia, azaroaren 2ko kontzertuagaz. “Biolinista birtuosoa izan arren, musika klasikoa desmitifikatzeko askotariko ekimenak buruturikoa da Malikian”, azpimarratu du Alfredo Sanz zuzendariak. Malikianen boskoteak San Agustin kulturgunean eskainiko duen kontzerturako 10 euroko sarrera ordaindu beharko da. Doako sarrera izango dute Hamabostaldiaren barruko beste hiru emanaldiek. Durangoko Musika Eskolan hezitako musikarien bi emanaldi ere izango dira programazioaren barruan Alfredo Sanz zuzendariak, Natxo Martinez zinegotziak eta Ana Celia Ormaetxea irakasleak aurkeztu dute ekimena. ARGAZKIGINTZA Bittor Gorosabelen argazkia, jaietako lehiaketako irabazle Suzko zezenari egindako argazkiak irabazi du F-Stop elkarteak antolatu duen lehiaketa I.E. F-Stop argazki elkarteak lehenengoz antolatu duen Durangoko San Fausto jaietako argazki lehiaketaren hiru sariak banatu dituzte. Bittor Gorosabelek Suzko zezenari egindako argazkiari eman diote 300 euroko lehenengo saria. Bestetik, Joserra Apellaren Guda osteko paisaiak izeneko argazkiari eman diote bigarren saria: 200 euro. Eta 100 euroko hirugarrena, Peru “Musika klasikoa herritar guztiei gerturatzea, eta Durangon musika klasikoaren aniztasuna erakustea” dira Hamabostaldiaren antolatzaileen helburuak. “Herrietan baino, hirietan ohikoagoa den eskaintza” ekarriko du, horretarako, Hamabostaldiak Durangora. Aurten, gainera, Durangoko Bartolome Ertzilla Musika Eskolan hezitako musikarien bi emanaldi ere izango dira Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan. Ana Celia Ormaetxea eta Victoria Gavrilchenko piano irakasleek lagunduta, Tchaikovsky edota Brahms konpositore erromantikoen obrak interpretatuko dituzte, Bidane Txopitea, Edurne Egia, Iratxe Uribelarrea eta Jasone Turunbai eskolako kantu ikasleek. Azaroaren 7an, Kurutzesantu Museoan eskainiko dute emanaldi hori. Bertako sopranoa Musika ikasketei Durangoko Bartolome Ertzillan ekin zien Vanessa Goikoetxea sopranoak ere parte hartuko du aurtengo Musika Hamabostaldian: Mateo Pais pianista italiarrak lagunduta ariko da, eta operako zein zarzuelako klasikoak eskainiko ditu, Andra Maria elizako emanaldian, azaroaren 30ean. “Lehen lerroko, maila oso altuko sopranoa da Goikoetxea”, azpimarratu du Ormaetxeak. Jazz ukituko eskaintza bat ere badakar, bestalde, Durangoko Musika Hamabostaldiak: Botxo Boogies taldearena. Juan Crisostomo Arriaga konpositore bilbotarraren obra jazz eran eskainiko du Botxo Boogies taldeak, azaroaren 16an. MUSIKA Exxasens taldearen disko berriko paisaia musikalak, Plateruenean ‘Satellites’ disko berriko kantak zuzenean joko ditu Exxasens talde katalanak Uriarteren Viaje del imserso a Benidorm de Goienkale argazkiak irabazi du. Domekan, Durangoko San Agustin kulturgunean egin zuten sari banaketa ekitaldia. Eta urriaren 27ra arte, San Agustin kulturgunean egongo dira lehiaketara aurkezturiko argazkiak ikusgai. Hogei argazkilarik parte hartu dute lehiaketan, eta guztira 40 argazki bidali dituzte argazkizaleek. Orain arteko diskoetan bezala, gitarraren soinua da taldearen laugarren diskoaren oinarria. Suzko zezenari egindako argazki honek jaso du lehiaketako lehenengo saria. I.E. Musika instrumentala egiten du, urriaren 25ean, 22:00etan hasita, Durangoko Plateruenean ariko den Exxasens taldeak. Bestelako etiketarik barik, soinu paisaien sortzailetzat dute euren burua: “Entzulea melodia landu eta indartsuko unibertso batera daraman musika” egiten dutela diote musikariek. Taldearen laugarren diskoa, Satellites izenekoa, aurkeztuko dute Durangoko Plateruenean. Disko hori zuzenean aurkeztera etorri dira aste amaiera honetan, Euskal Herrira. Plateruenean ezezik, Tolosako Bonberenean, edo Erandioko Sonora Aretoan ere joko dute. Jaurtitzen dutenetik berriro lurrera ailegatu arte satelite batek egiten duen ibilbidea zortzi kantatan kontatua Jaurtitzen dutenetik berriro lurrera ailegatu arte satelite batek egiten duen ibilbidea zortzi kantatan kontatzen duen disko kontzeptuala da Satellites. Orain arteko diskoetan bezala, gitarraren soinua da Exxasens taldearen laugarren diskoaren oinarria, baina pianoa, elektronika eta haize eta sokazko instrumentuak ere uztartu dituzte. Jordi Ruiz gitarristaren ekimenez sortu zuten Exxasens taldea 2007an, Bartzelonan.
  • 15. @anbotokirola 2013ko urriaren 24a, eguena | anboto 15 Kirola Txirrindulariak atleten aurka ipiniko ditu zapatuko Atletismo Egunak Zapatuan Atletismo Eguna antolatu dute Ezkurdin; askotariko ekintzen artean erronka berezi bat dago; Eneritz iturriaga eta Illart Zuazubizkar ziklistak Orkatz Beitia eta Geraxane Ussia atleten aurka ariko dira ZESTA PUNTA Markinara joan da San Fausto txapelketa San Fausto Zesta-punta txapelketa Jokin Arbek eta Jon Zabalak osatutako Markinako bikoteak irabazi du. Joan zen zapatuan, Durangoko Ezkurdi Jai-Alai pilotalekuan jokatutako finalean 35-34 irabazi zieten Antxon Alberdi eta Gorka Aldazabal berriatuarrei. Partidu luzea eta borrokatua izan zen (ordu bat eta hogei minutukoa) eta bikote biak maila handian ibili ziren. Partiduaren zatirik handienean Markina aurretik joan ondoren, berriatuarrek 27nako berdinketa lortu zuten, eta hortik aurrerako tantoak emozioz betetakoak izan ziren. Azkenean, tanto baten aldeak erabaki zuen finala. ZIKLO KROSA Murgoitio hamar onenen artean sartzeko zorian Eneritz Iturriaga, Geraxane Ussia, Begoña Martinez eta Orkatz Beitia martitzenean, Durangoko atletismo pistan. JOSEBA DERTEANO Durango Kirol Klubak Atletismo Eguna antolatu du zapatuan, Durangoko Ezkurdin. 17:00etatik aurrera askotariko ekintzak antolatuko dituzte atletismoa sustatzeko helburuz, eta horietako batzuk kuriosoak dira. Erronka berezi batek txirrindulariak korrikalarien aurka ipiniko ditu. Eneritz Iturriaga txirrindulari ohia eta Geraxane Ussia (Espainiako hirugarrena 400 metrotan) esprintean 100 bat metro zuzengunea nork arinago osatu lehiatuko dira. Erronka berari aurre egingo diote Orkatz Beitia atletak eta Illart Zuazubizkar txirrindulariak ere. Horrez gainera, atletismoa sustatzeko askotariko ekin- tzak antolatu dituzte Ezkurdin. Atletismoaren inguruan dagoen ikuspegi zurruna apurtu gura dute ekimenagaz eta atletismoak modalitate erakar- Iñigo eta Asier Zarandona xabalina jaurtitzaileek ‘vortex’ erakustaldia eskainiko dute garri asko batzen dituela erakutsi: “Sarritan jendeak uste du atletismoa kilometro askoan korrika egitea dela; ikuspegi itzi horregaz apurtu eta espezialitate asko daudela adierazi gura dugu: kros luzeak, laburrak, hesiak, xabalina jaurtiketa… hamaika aukera dago. Beharbada gazte batek ez du bere buruan kilometro askoan korrika ikusten, baina probatzen badu beharbada deskubritu dezake xabalina jaurtitzeko dohai aproposak dituela”, azaldu du Orkatz Beitiak. 17:00etatik aurrera, 8 eta 13 urte arteko gaztetxoei atletismoko hainbat modalitatetan parte hartzeko aukera eskainiko diete: esprintak, hesi lasterketak, vortex (gaztetxoentzako xabalinaren ordezkoa) jaurtiketa… Ondoren, nagusien hainbat erakustaldi egongo dira. Alde batetik, xabalina jaurtiketan Euskal Herri mailan onenen “Garrantzitsua iruditzen zait horrelako ekimenetan laguntzea” Txirrindulariak atleten aurka lehiatuko dituen erronka bereziko protagonistetako bat da Eneritz Iturriaga txirrindulari ohia. Orain gutxi, ebakuntza egin diote sasoi batean sorbalda inguruan ipini zizkioten plakak eta torlojuak kentzeko, baina ez du ekimenera huts egiteko asmorik. Eneritz Iturriaga. Zergatik onartu zenuen eskaintza? Atletismoa eta antzeko kirolak sustatzeko ekimenak garrantzitsuak iruditzen zaizkit. Gainera, erronka berezi bat da, ikusteko polita, eta emakumeen kirola sustatzeko ere balioko du. Beste hitzordu batzuk aldatu, eta parte hartzea erabaki dut. Sorbaldako ebakuntzak zelan eragingo dizu? Oraintsu kendu dizkidate sorbalda inguruko plakak eta eurak lotzen zituzten 22 torlojuak. Aspaldiko lesio baten ondorio artean dauden Iñigo eta Asier Zarandonak vortex jaurtiketa erakustaldia egingo dute. Begoña Martinezek hesi proben erakustaldia eskainiko du. Gau krosa iluntzean Ondoren, 19:30ean, Durangoko hainbat kaletara zabalduko dute ekimena lehenengo gau krosaren bidez. Goienkaletik eta Durangoko hainbat kaletatik 1,5 kilometroko zirkuitua prestatu dute. Hiru mailetako parte hartzaileek (gazteak, nagusiak eta beteranoak) hiru itzuli emango dizkiete zirkuituari. Izen-ematea egunean bertan egin daiteke (12 euro). Sari banaketa 20:00etan egingo dute eta hainbat opari zozketatuko dituzte. ziren. Errehabilitazioan nabil, eta horretan laguntzen ari direnekin berba egin ondoren, parte hartu nezakeela esan zidaten. Geraxane korrikalari azkarra da. Bai. El conquistador del fin del mundo telebista saioan ezagutu nuen, neure taldean zegoelako. Sasoi bete-betean dago. Gainera, esprint laburra izango da, eta nire dohainak beti izan dira egokiagoak distantzia luzeetarako laburretarako baino. Irabazten duenak irabazten duela, ikuskizun polita eskaintzea itxaroten dugu. Joan zen asteburuan Munduko Ziklo-kros Kopa hasi zuen Egoitz Murgoitio (Hirumet-Orbea) abadiñarrak, Herbehereetako Valkenburg herrian. Lasterketa bikain bat osatu ondoren, bere ibilbidean lehenengoz, Munduko Kopako lasterketa batean hamar onenen artean sartzeko aukera zuen, baina azkenengo itzulian katea irten zitzaion, eta denbora baliotsua galdu zuen. Azkenean, 14. tokian sailkatu zen abadiñarra. Kopako bigarren proba zapatu honetan izango du, Txekiar Errepublikako Tabor herrian. MENDI LASTERKETA Triguerosek marka berria ipini du Kantabrian Kantabriako II. desafioa mendi lasterketan (89 km eta 6.200eko desnibela) Silvia Triogueros barakaldoarrak (Abadiñon bizi da) emakumeen sailkapena irabazi zuen, eta sailkapen orokorrean 14. sailkatu zen. Horrez gainera, iazko lehen aldian Mar Ferrerasek ezarritako marka (14.21) ordu eta erdi baino gehiagoan jaitsi zuen: 12.47. Bigarren eta hirugarren sailkatu ziren Nerea Martinez (13.07) eta Madi Arrazola (14.03) ere iazko markatik behera ibili ziren.
  • 16. 16 Kirola 2013ko urriaren 24a, eguena | anboto ESKUBALOIA Ibaizabal taldeak nagusien mailako eskubaloia berpiztu du Durangaldean Elorrio eskubaloi taldea desagertu zenetik, Durangaldea seniorretako ordezkari barik zegoen; Jesuitak ikastetxean hainbat urtean egindako harrobiko lanaren ondoren, aurten nagusien taldea sortu dute ADITUAREN TXOKOA Juan Carlos Perez Areto-futbola Ibaizabal eskubaloi taldea Landako kiroldegian martitzenean egindako entrenamenduan. Kepa Aginako. JOSEBA DERTEANO Nagusien mailako eskubaloiak talde bat du aurten Durangaldean. Orain urte batzuk, Elorrioko emakumeen taldea desagertu zenetik eskualdea ordezkari barik zegoen adin nagusietan eta hutsune hori emakumeen beste talde batek beteko du aurten: Ibaizabal eskubaloi taldeak. Jesuitak ikastetxean urtetan egin duten harrobi lanaren ondorioa da aurten Euskadiko bigarren mailan ari den taldea. Behe-behetik hasi ziren eta, gaztetxoak hazten zihoazen heinean, nagusien mailara arteko egitura osatzen joan dira apurka-apurka. Gaur egun, eskola kiroleko lau talde dituzte: benjaminetan bat, kimuetan bi eta haur-kategorian beste bat. Hortik gorako egitura, federatutako beste talde bik osatzen dute: kadeteek eta nagusien taldeak. Guztira 17 jokalarik osatzen dute nagusien lehenengo taldea. Horietako zazpik oraindik gazte mailako adina dute. Entrenatzaile lanak Begoña Oscoz durangarrak egingo ditu. Oscozek entrenatzaile nazional titulua du eta esperientzia zabala dauka jokalari zein entrenatzaile legez. Bere aginduetara jokalari gazteak ditu, gehienak durangarrak, baina baita, esaterako, Abadiño eta Berrizkoak ere: “Horregatik aukera genuen Ibaizabal izena. Hainbat herritakoak diren jokalariak ditugu taldean eta denen arteko lotura baten bila genbiltzan. Ibaizabal ibaia herri askotatik igarotzen da eta izen aproposa iruditu zitzaigun”, adierazi du Oskozek. Entrenamenduak Landako kiroldegiaren (martitzenetan eta eguenetan) eta Jesuitak ikastetxearen (barikuetan) artean banatzen dituzte. Oraingoz garaipenik ez Euskadiko bigarren mailari dagokion ligako lau jardunaldi jokatu ditu dagoeneko talde nagusiak eta bertatik bertara ikusi ahal izan dute kategoria gogorra dela eta maila oneko taldeak daudela. Orain arteko lau partiduetan ezin izan dute garaipenik lortu. PILOTA Etxebarria eta Arandia onenak pilota finaletan Aitor Etxebarria gernikarrak eta Ander Arandia arrankudiagarrak jantzi dituzte txapelak J.D. Joan zen barikuan, Durangoko Ezkurdi Jai-Alai pilotalekua goraino bete zen Cafés Baqué pilota txapelketako finalak ikusteko. Kadete mailan Ander Arandiak 18-8 irabazi zion Oier Etxebarriari. Hasieran oso partidu lehiatua jokatu zuten, eta berdinketa asko izan ziren markagailuan. Baina, partiduaren bigarren zatian, Arandiaren eskuin biziak erabaki zuen norgehiagoka. Gazte mailako finalean Aitor Etxebarria gernikarrak 22-16 irabazi zion Gorka Ibarrondo arrankudiagarrari. Etxebarria 11-0 aurreratu zen: zortzi tanto sakez egin zituen, eta beste bi gantxoz. Ibarrondo urduri hasi zen. Bigarren erdian hobeto jokatu zuen, baina Arandiak abantaila handia zuen ordurako. Joan zen barikuko finalen ondoren egindako sari banaketa Durangon. ‘Ezinezko misioa’ Euskadik elitean taldeak zituen urteak eta areto-futbol kluben hazkundea gertatu zen sasoia urrun geratzen ari dira. Gainbeherak neurriak hartzera eraman zituen federazioak. Tituludun entrenatzailea edukitzeko derrigortasuna ezarri zen (aurten Maila Gorenera zabaldu dutena), eta baita Hirugarren mailako eta Euskal ligako klubek gazteen talde bat edo 20 urtez azpiko bat izan behar zutela ere. Ikusteke dago neurri horiek epe ertainera eta luzera ondoriorik izango duten, baina laburrera kaltegarriak izan dira. Gutako batek, Abadiñoko Lagun-ek erretiratu beharra izan du, ez duelako entrenatzailerik aurkitu. Hainbat talde erretiratu dira azken urteetan, beste batzuek, gastuen igoerari aurre egin ezinda, ez igotzea erabakitzen duten bitartean. Horrek guztiak, lehiaketak osatugabe uzten ditu; 15 talde 2. B mailan eta 3. mailan, eta 11 bakarrik Euskal ligan (bost falta dira). Oinarri-futbolari dagokionez, hainbat oztoporen aurrean aurkitzen gara; futbola eskola-kirola da kadete mailara arte, eta ondorioz, formazio lana ikastetxeen bitartez bakarrik egin daiteke, eta horiek, kasu batzuetan, ‘multikirolak’ legez aritzera behartzen dute kimu mailako bigarren urtera arte; beste kasu batzuetan umeak zelaiko futbolera bideratzen dituzte, eta benjaminetan futbol 7an lehiatzen dute. Arau horiek krisi ekonomiko sakon baten testuinguruan ezarri dira. Horiek horrela, egoerari aurre egiteko baliabide ekonomikoen bilaketa Ezinezko misioa iruditzen zait.
  • 17. 2013ko urriaren 24a, eguena | anboto ERRUGBIA AGENDA DRT eta Uribealde taldeak batu egin dira emakumeetan, jokalari faltagatik Printzipioz urtebeterako akordioa da; talde biak jokalariz justu dabiltzalako hartu dute erabakia DRTko jokalari batzuk aurten Arripausuetan egindako entrenamenduan. Kepa Aginako. JOSEBA DERTEANO Durango Rugby Taldeko eta Uribealdea klubeko (Mungia-Plentzia) emakumeen talde nagusiak batu egin dira aurten. Durango-Uribealdea deituko da talde berria. Klub biak jokalari kopuru aldetik justu zebiltzan, eta talde bien etorkizuna kolokan zegoen. Printzipioz, urtebeterako akordioa izango da. Talde biek, gutxi gorabehera, hamabina jokalari zituzten, eta kopuru hori ez da nahikoa liga lehiakor bati aurre egiteko. Bi-hiru jokalari lesionatuz gero, partiduak bertan behera uzteko arriskuan zeuden. Azken urte bietan gertatzen ari den PADELA Novillok eta Petralandak errebantxa hartu dute Alejandro Novillok eta Alesander Petralandak jantzi dute gizonetan txapela padel txapelketan arazoa dela azaldu du Joan Mari Iriondo DRTko presidenteak. Lehenengo zeinak bere taldeari eusteko ahalegina egin dute. Irailean hasi ziren jokalari bila: “Errugbia ezagutzera emateko kanpaina abiatu genuen ikastetxeetan, eta beste ate batzuk ere jo genituen. Lan horrek bere fruituak eman ditu, eta jokalari lorentzat eta Rakel Garairentzat izan ziren txapelak. Haur-kategorian, Paula Marcos eta Lucia Fernandez izan ziren irabazleak, finalean, Andoni Garitaonandia eta Aitor Ciarsolo durangarrei nagusituta. Durangoko bikote gazteak padelean asko jokatu dezakeela erakutsi du txapelketa osoan zehar. Txapelketa mixtoko finalean, aldiz, Oscar Luquin eta Teresa Arbulo izan ziren onenak. Beraz, Arbulok txapel bi jantzi ditu Durangoko txapelketan. Emakumeetan Teresa Arbulok eta Rakel Garaik osatutako bikoteak jantzi zuen txapela Alejandro Novillo eta Alesander Petralanda, gizonetan irabazle. Durangoko II. Padel Txapelketako finalak jokatu zituzten joan zen asteburuan. Gizonetan, Alejandro Novillok eta Alesander Petralandak jantzi zuten txapela. Iaz, Novillok Alesanderren aita, Ricardo, izan zuen bikotekide, eta galdu egin zuen Kirola 17 aurtengo bikote beraren aurka: Jordi Monreal eta Xavi Pascual. Aurten gehiago izan dira. Lehenengo seta erraz irabazi zuten. Bigarrenean, laurak goi mailan aritu ziren, eta txapeldunek tie-break-ean erabaki zuten finala. Emakumeetan, Teresa Arbu- Bigarren mailan beste lau final jokatu zituzten kategoria berdinetan, eta hauek izan ziren txapelketako irabazleak: Ainara Periañez eta Natalia Berenguer emakumeetan, Igor Zabaleta eta Unai Martin gizonetan, Adela Zalduegi eta Lucia Balanzategui haur-kategorian, eta Aniceto Onaindia eta Eneritz Undabarrena mixtoan. berri bi batu ditugu, baina hori ez da nahikoa taldearen etorkizuna eta lehiakortasuna bermatzeko”, dio Iriondok. Uribealdeari ere berdin gertatu zaio. Asteon izandako batzarrean adostu dute talde biak batzea. Astean behin batuko dira elkarrekin entrenatzeko: zapatuetan partidurik ez badago, eta, bestela, barikuetan. Gainerako entrenamendu saioak bakoitzak bere kontura egingo ditu. Partiduak txandakatu egingo dituzte; asteburu batean Durangon jokatuko dute, eta hurrengoan Mungian. Euskal liga asteburu honetan hasiko da, baina Durango-Uribealdea taldeak atzeratu egin du Getxoren aurka neurtu behar zituen partidua. Oraindik ez dute data berririk ipini. Beraz, bigarren jardunaldian ekingo diote ligari. Brontzea Bartzelonan Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko emakumeen taldeak –zazpi jokalariko modalitatean– brontzezko domina lortu zuen joan zen zapatuan, Bartzelonan jokatu zen autonomien arteko txapelketan. DRTko jokalari bi izan ziren bertan: Uribarri Barrutieta eta Joana Murray . MENDI LASTERKETA Urkiolako maratoi erdia izango da domekan Durangoko Kirolerrota atletismo kirol klubak Urkiolako maratoi erdia mendi lasterketa antolatu du domekarako, 10:00etatik aurrera. Ibilbide bi prestatu dituzte: 21 kilometroko bat (maratoi erdiko distantzia) eta 11 kilometroko laburrago bat. Izen-ematea egunean bertan egin daiteke, proba hasi baino ordu eta erdi lehenagotik. Izen-ematea 15 euro da ibilbide luzerako, eta 12 euro ibilbide laburrerako. Maratoi erdian, gizonetan eta emakumeetan, lehenengo sailkatzen direnek 200 euroko saria irabaziko dute; bigarrenek 100 eurokoa eta hirugarrenek 60 eurokoa. Gizonetan laugarren eta bosgarren sailkatuak ere sarituko dituzte (30 eta 20 euro, hurrenez hurren). Ibilbide laburrean lehenengo hiru sailkatuek garaikurrak jasoko dituzte. FUTBOLA OHOREZKO MAILA Iurretako-Somorrostro · Zapatuan, 17:00etan, Larrakozelaia. MAILA GORENA Abadiño-Sporting de Lutxana · Zapatuan, 16:00etan, Astolan. BIGARREN ERREGIONALA Ezkurdi-Lekeitio B · Zapatuan, 18:30ean, Arripausuetan. HIRUGARREN ERREGIONALA Elorrioko B-Gernika Sporting · Domekan, 11:00etan, Eleizalden. Zaldua-Ermuko anaitasuna · Barikuan, 17:00etan, Solobarrian. LEHENENGO ERREGIONALA (emakumeak) Elorrio-Ugao · Zapatuan, 16:00etan, Eleizalden. ARETO FUTBOLA HIRUGARREN MAILA Elorrioko Buskantza-Goierri · Zapatuan, 18:00etan, Elorrion. Mallabia-Soloarte · Domekan, 18:00etan, Zaldibarko udal kiroldegian. MAILA GORENA Presion Break-Sapuberri · Zapatuan, 16:30ean, Berrizen. Sasikoa B-Elorrietako Senses · Zapatuan, 16:00etan, Landako kiroldegian. LEHENENGO ERREGIONALA Dantzari-Abadiñoko Gaztetxie · Zapatuan, 16:00etan, Iurretako Lanbide Heziketa Institutuan. BIGARREN ERREGIONALA Elorrixo Txiki-Mendibeltz · Zapatuan, 15:00etan, Elorrion. Mallabia B-Gu Lagunak · Domekan, 16:00etan, Solobarrian. Presion Break B-Saltzaileak B · Zapatuan, 18:00etan, Berrizburun SASKIBALOIA LEHENENGO MAILA (emakumeak) Tabirako Baqué-Zurt Taberna . Zapatuan, 19:00etan, Landakon. LEHENENGO ERREGIONAL BEREZIA Tabirako Baqué-Paules . Domekan, 12:00etan, Landakon. BIGARREN ERREGIONALA Julza-Zaldua-Seproguin Guerto . Barikuan, 12:00etan, Zaldibarko kiroldegian. PILOTA OLAZAR TXAPELKETA Lau t’erdian: . Elustondo-Errandonea Binaka: . Arrieta-Gorrotxategi / Albarado-Etxamendi Urriak 31n, 21:30ean, Zaldibarren.
  • 18. 18 | Publizitatea 2013ko urriaren 24a, eguena | anboto Aisialdia AMALURRA Durangon momentuz ez da egongo 2020rako Ekintza Planik. Durangoko udalbatzarrak ez du onartu 2020rako Ekintza Plana Gobernu taldeak publikoki aurkeztu zuen Ekintza Plana, baina martitzeneko udalbatzarrean onartu behar zen, balioa eduki zezan; gainerako alderdiek ez zuten proposamena babestu MARKEL ONAINDIA Joan zen astean jendaurrean publikoki aurkeztu zuen gobernu taldeak 2020rako diseinatutako Agenda 21eko Ekintza Plana. Baina, oraindik onartu barik zegoen udalbatzarrean. Beraz, balio barik. Martitzenean ospatu zen Durangoko hileroko osoko bilkura, eta plana ez zen onartu. EAJ bakarrik geratu zen; Bilduk, PSE-EEk eta Aralarrek kontra bozkatu zuten, eta PP abstenitu egin zen. EAJk esan du Bilduren maniobra politikoa dela: “Kontrako boto honekin, Bilduk mespretxatu egin du urte eta erdian 240 herritarrek, 35 elkartek, 20 enpresak eta 20 teknikarik Ekintza Planari eskaini dioten denbora eta lanerako grina”. Bost ardatzen arabera zehaztu zuten plana: ingurumenaren kalitatea hobetzea, gizarte inklusiboa lotzea, sare ekonomiko jasangarria, lurraldearen antolaketa jasangarria eta udal gestio berri bat garatzea. Guztira 114 ekintza zeuzkaten batuta. Esaterako, bidegorria- ren sarea %30 handiagotzea. Ingurumenaren arloan beste helmuga batzuk ere ezarri zituzten: etxeko zaborren tasaren birziklapena %60ra heltzea eta energia berriztagarrien kuota %20koa izatea. Bi izan ziren, batez ere, oposizioaren kritikak: partaidetza benetakoa ez izatea, eta ekintza eta aurrekontuen kalkulua erreala ez izatea. Partaidetza ulertzeko moduak Ekintza Plana partaidetzagaz landu dutela azaldu du EAJk. Partaidetza, “funtsezko zutoina” dela adierazi dute udal ordezkariek. Baina, Bilduk gezurretan ibiltzea leporatu zion EAJri: “240 lagunek parte hartu dutela ez da egia. Bertaratu garenok badakigu batzarretan hogeik baino gutxiagok parte hartu dutela”. Hiru batzar bakarrik egin direla eta ateratako ondorioak ez direla kontuan hartu esan zuen Bilduk. “Nahiago duzue datuak ezkutuan eduki, eta sasi -partaidetza bultzatu”. Jende gutxik par- te hartu duela eta, hori ez dela benetako prozesu parte-hartzaile bat kritikatu zuen Aralarrek. Bilduk eta Aralarrek herritar guztiekin prozesu bat garatzea eskatu zuten, eta Hiri Antolamendurako Plan Orokorra berrizteko erabiltzea. Aralarrek eta PSE-EEk inbertsioak egiteko modua kritikatu zuten. Esan zutenez, Ekintza Planeko ekimen batzuek ez daukate zerikusirik Agenda 21 egitasmoagaz. Beraz, plan horretatik kanpo leudeke. Ekimen horiek, 22 milioiko aurrekontuaren erdia hartzen dutela ohartarazi zuen Aralarrek: sei milioi Urki-Hegoalde sahiesbidea egiteko, bost milioi merkataritzako mahaia sustatzeko eta milioi bat Berdintasun Plana garatzeko. PSE-EEk planaren epealdia murriztea proposatu zuen, eta partaidetza handitzea. PP ere ez zen ados agertu: “Irrealismo politikoa da”. Ekintza batzuk udalaren eskumenetik kanpokoak direla adierazi zuen alderdi popularrak. EAJ bakarrik geratu zen; Bilduk, Aralarrek eta PSE-EEk kontra bozkatu zuten, eta PP abstenitu egin zen Oposizioaren kritikak: partaidetza benetakoa ez izatea eta aurrekontuen kalkulua erreala ez izatea Esan zutenez, Ekintza Planeko ekimen batzuek ez daukate zerikusirik Agenda 21 egitasmoagaz
  • 19. 2013ko urriaren 24a, eguena | anboto Publizitatea | 19
  • 20. 20 | 2013ko urriaren 24a, eguena | anboto Inmobiliariak ETXEBIZITZAK ALOKAIRUAN DURANGO • 2, 3 eta logela bakarreko etxebizitzak alokairuan ETXEBIZITZAK SALGAI DURANGO • ARTEKALE: 8 etxebizitzen eraikuntza hastera goaz. 2 logela eta logela bakarrekoak. Trastelekuarekin. 140.000n-tik aurrera. • DURANGO: 2 logela, egongela, komuna , sukaldea eta despentsa. Berriztatzeko. 114.000n. • ERDIALDEAN: 2 logela, 2 komun, egongela eta sukaldea. Berria eta guztiz jantzia. Garajea eta trastelekua. • ASKATASUN ETORBIDEA: 3 logela, 2 komun, egongela eta sukaldea balkoiarekin. Trastelekua eta garajea. • FRANZISKO IBARRA: 3 logela, sukaldea, office-a, 2 komun eta egongela. Garajea eta ganbara. • ERDIALDEAN: 123 m2. Etxe osoak kanpora ematen du. Berriztatzeko. Zonalde onean kokatua. • ATIKO BERRIA ESTREINATZEKO. 2 logela, 2 komun eta sukalde amerikarra eta egongela. Garaje itxia eta terraza izugarriak. • BARRENKALE: Duplexak. Eraikuntza berria. Berehalako banaketa. 2 logela, 2 komun, egongela eta sukalde amerikarra. LEKEITIO • 3 logela, komuna, sukaldea eta egongela terrazarekin. Garajea. Auzune pribatua. Igerilekua eta frontoia. ABADIÑO • ITURRITXO: Logela bakarreko apartamentua. Sukalde amerikarra egongelarekin, komuna eta esekitokia. Ganbara, garaje bikoitza eta trastelekua. • 2 logela, 2 komun, sukalde-jangela, egongela eta eskegitokia. Garajea, trastelekua eta ganbara. Ikusgarria. ATXONDO • 2 logela, komuna, sukaldea balkoiarekin, egongela eta bainugela. Etxe osoak kanpora ematen du. Berria ematen du. ZALDIBAR • 3 logela, komuna, sukaldea eta egongela balkoiarekin. Guztiz berriztatua. Trastelekua. LUR SAILAK SALGAI BERRIZ • 10.000 m2-ko lursaila. Sarbide ona. IURRETA • 5 hektareako lursaila. Abeletxe bat egiteko aukera dago. MATIENA-ABADIÑO • 2.000 m2-ko lursaila. Laua eta frutarbolekin. OLETA (OTXANDIO) • 2.300 m2. Fruta-arbolak eta abeletxea ditu.Erreka ondoan kokatuta dagoen lursaila. EUBA • 3000 m2 eta 3.455 m2-ko lursailak. 2 lurzati bakoitzean bifamiliarra eraikitzeko aukerarekin. ABADIÑO • Bifamiliarra eraikitzeko 1.100 m2-ko lursaila salgai. DURANGO • Lursail erdia familia biko etxebizitza eraikitzeko. Proiektua barne. ZORNOTZA • LARREA: 27.000 m2-ko lursaila. BASERRIAK ETA TXALETAK SALGAI DURANGO • Adosatua. Guztiz jantzia. Erdi berria estreinatzeko. TXALETAK • DURANGO-ERRETENTXU: Salgai. Adosatuak, etxebizitza bakarrekoak eta bikoak. ETXEBIZITZAK SALGAI ASKATASUN ETORBIDEA • ABADIÑO, OTXANDIO, etab. ETXEBIZITZAK SALGAI • ANDRA MARIA: Halla, sukaldea, jangela, egongela, 2/3 logela, 2 komun eta egongelatxoa. • ANTSO ESTEGIZ: Halla, egongela, sukaldea, 2 logela eta komuna. • ARKOTZA: Halla, sukaldea, egongela, 4 logela, komuna eta bainugela. Ganbara. • ASKATASUN ETORBIDEA: halla, sukaldea, egongela, 3 logela eta 2 komun. Balkoia. Garajea eta ganbara. • BARRENKALEA: Halla, sukaldea, egongela, komuna eta 2 logela. Ganbara. • 90 m2. 3 logela, egongela, sukalde jantzia eta komun 2. Despentsa. Garajea eta ganbara. 265.000E. F.J. ZUMARRAGA • F.J. ZUMARRAGA: Halla, egongela 2, sukaldea, 3 logela eta komuna. • MURUETATORRE: Halla, sukaldea, eskegitokia, egongela-jangela, 3 logela eta 2 komun. Balkoia. Ganbara eta garajea. • PLATERUEN PLAZA: Halla, egongela, jangela, sukalde jantzia, 3 logela eta 2 komun. Garajea eta trastelekua. • Guztiz berriztua dagoen apartamentua. Logela bakarra. 115.000n. ANBOTO • SASIKOA: Halla, sukaldea, egongela-jangela, 3 logela eta 2 komun. Ganbara eta garajea. • 3 logela, egongela, sukalde handia eta komuna. Balkoia. Igogailua. 135.000n. • UNDATORRE: Halla, sukaldea, 3 logela, egongela eta komuna. • ABADIÑO-FERIALEKUA: Halla, sukaldea, 3 logela, egongela eta komuna. Balkoi handia. Ganbara eta garajea. EZKURDI • ABADIÑO-MATIENA: Halla, sukaldea, egongela 2/3 logela eta komuna. Ganbara. • ABADIÑO-MUNTSARATZ: Halla, egongela-jangela, sukalde jantzia, 3 logela eta 2 komun. Balkoia. Ganbara. Egoera onean. Igogailua. • BERRIZ: Halla, sukalde jantzia, egongela-jangela, 2 logela eta komuna. Balkoia. Jantzia. Garajea eta trastelekua. • 174 m2. Durango erdian salgai dagoen etxebizitza. Ganbara. 372.000n. • ELORRIO: Berreraikitzeko etxea, lursailduna. • IURRETA: halla, egongela-jangela, sukalde jantzia office-arekin, despentsa, 3 logela eta komuna. Terraza itxia eta trastelekua. Guztiz berriztatua. BERRIZ • MAÑARIA: Halla, egongela-jangela, sukalde jantzia, 3 logela eta 2 komun. 12 m2-ko trastelekua. Oso egoera onean. Igogailua. Eguzkitsua. BESTE ESKAINTZA BATZUK BULEGOAN • ANBOTO: 3 logela, komuna, sukaldea eta egongela terrazarekin. 126.000n. • DURANGO: Logela 2, egongela eta sukalde-jangela. Etxe osoak kanpora ematen du. Eguzkitsua. 149.652n. • ASKATASUN ETORBIDEA: Erdi berria. 3 logela. Etxe osoak kanpora ematen du. Trastelekua eta garajea. 270.400n. • TABIRA: Erdi berria. Logela 2 eta komun 2. Trastelekua eta garajea. • TXIBITENA: 3 logela eta komun 2. Terraza 2. Sukaldea esekitokiarekin. Ganbara eta garajea. Ikuspegi ederra. 266.300n. • MATIENA: Trañabarren. 3 logela eta komun 2. Terraza. Eguzkitsua. 195.000n. • SAN IGNAZIO: 105 m2. Erdi berria. 3 logela eta 2 komun. Ganbara eta garajea. 260.000n. • MONTEVIDEO ETORBIDEA: 3 logela eta egongela. Igogailua. • ATXONDO: 90 m2. 3 logela, komun 2, egongela eta sukaldea despentsarekin. Terraza. Ganbara. Eguzkitsua. 186.000n. • FRANTZISKO IBARRA: Logela 2, komuna eta egongela. Esekitokia. Ganbara eta garajea. 235.000n. • SAN IGNAZIO: 3 loglea, komun 2 eta egongela. Terraza. Ganbara eta garajea. Igerilekua. Eguzkitsua. 240.00n. • DURANGO: Duplexa. Erdi berria. 3 logela eta 2 komun. Garajea. • BERRIZ: Txaleta. 365 m2. Estreinatzeko. 1.270 m2-ko lursaila. • BERRIZ: Iturriza. 90 m2. 3 logela eta komun 2. Despentsa. Terraza. Berogailua. Ganbara eta garajea. 211.200n. LOKALAK • MARKINA: Iruzubieta. 55.000 m2-ko lursaila erdi berriztatutako eraikinarekin. • BASERRIA LUR EREMUAREKIN SALGAI MENDATAN ETA BERRIZEN. • ZALDIBAR: Kurutzezar plaza/Solonagusia. Garajea eta trastelekuarekin. 118.000 €-tik aurrera. Nafarroako Rural Kutxak %100-ean finantziatua. • DURANGO: Logela 2 eta komun 2. Ganbara eta garajea. 233.000€. • IURRETA: estreinatzeko. 1,2 eta 4 logela. 2 komun. Ganbara. Garajea aukeran. 160.000 €. ETXEBIZITZAK SALGAI • SAN AGUSTIN: Halla, sukaldea, 5 logela, egongela eta 3 komun. • TXATXIENA: Halla, sukaldea, despentsa, egongela-jangela eta 3 logela. Balkoia. Ganbara eta garajea. • PLATERUEN PLAZA: 105 m2. 3 logela, egongela, sukaldea eta komun 2. Ganbara eta garajea. 235.000n. • IURRETA: 3 logela, egongela handia eta komuna. Jantzia. Berriztua. 156.000n. • FRANTZISKO IBARRA: Erdi berria. 90 m2. Logela 2 eta komun 2. Terraza 2. Ganbara eta garajea. Aukera. • BARRENKALEA: 3 logela eta egongela. Berriztua. Eguzkitsua. Etxe osoak kanpora ematen du. 156.000n. • SAN ROKE: 90 m2. 3 logela eta komun 2. Terraza. Igogailua. Ganbara eta garajea. Eguzkitsua. 220.000n. • ARAMOTZ: 3 logela. Eguzkitsua. Berogailua. 119.600n. • OIZ: 3 logela, egongela eta sukaldea. 3 balkoi. Igogailua. ETXEBIZITZA BERRIAK ESTREINATZEKO • EZKURDI: Halla, egongela-jangela, sukalde jantzia, 3/4 logela eta 2 komun. • JUAN ITZIAR: Halla, egongela, sukaldea, 2/4 logela eta komuna. 2 despentsa/trasteleku eta sotoa. AUKERA • Bi familiarentzako txaleta. 12.000 m2-ko lursaila. 170 m2 ditu etxebizitza bakoitzak. Etxebizitza 2 eta lursailaren prezioa: 725.000n. www.inmoduranguesado.com • ERMODO: 65 m2. Egokitua. Alokairuan. • EZKURDI: Bulegoak. 65 m2. 650n. Alokairuan. • F.J. ZUMARRAGA: 100 m2. Egokitua. Alokairuan. Erakusleihoak dauzka kale bitara. 990n. • KURUTZIAGA: Egokitua. 50.000n. • LANDAKO: 50 m2. Egokitua. Alokairuan. • IBAIZABAL: 40-100 m2. 400n. • MATXINESTARTA: 70 m2. Egokitua. 600n. • ARTEKALEA: Egokitua. 180n.
  • 21. 2013ko urriaren 24a, eguena | anboto LAN ESKAINTZA Durangoko Ibaizabal Ikastolak Arreta Soziosanitario izeneko ikastaroa emateko ERIZAINA behar du. Baldintzak: - Eritzaintzako titulua izatea - Geriatrikoetan esperientzia izatea - Euskaraz jakitea Interesatuek bidali CVa helbide honetara: zuzendaria@ibaizabalikastola.org Curriculuma bidaltzeko azken eguna: 2013/11/1 21
  • 22. 22 2013ko urriaren 24a, eguena | anboto AGENDA Urriaren 26an, 22:00etan, Mallabiko jaietan Vendetta, Gatibu, eMePebo5t, Seiurte ANBOTOko agendan ezer iragarri gura baduzu, idatzi agenda@anboto.org helbidera edo deitu 94 623 25 23 telefonora, eguazten eguerdia baino lehen. Erakusketa :: DURANGO Urriaren 27ra arte, Amaia Peñaren lanak, Ezkurdi udal aretoan. Urriaren 27ra arte, San Fausto jaietako argazki lehiaketara aurkezturiko lanak, San Agustin kulturgunean. Urriaren 31ra arte, Zaloa Fuertesen ‘Egun bat, argazki bat’, Plateruenean. Azaroaren 3ra arte, Jaime Vicarioren ‘Ura’, Arte eta kalejira. 17:00etan, alardea, Ezkurdin. :: MALLABIA Urriaren 25ean, 16:30ean, umeentzako tailerrak, plazan. Ondoren, buruhandien irteera, udaletxean. 18:00etan, txupinazoa eta enkartelada. 19:00etan, elizpeko pilota txapelketaren finala. 20:00etan, oilasko pintxoak, plazan. Ondoren, triki-bertso poteoa. 20:30ean, NAN jaurtiketa txapelketa, plazan. 22:30ean, Eromen, plazan. 02:00etan, Karaokea, herriko tabernan. Historia Museoan. :: ZORNOTZA Urriaren 26ra arte, Iñaki Mendizabalen argazkiak, Zelaieta Zentroan. Antzerkia :: BERRIZ Urriaren 24an, 18:00etan, Lorategian, Kultur Etxean. :: DURANGO Urriaren 27an, 19:00etan, Acrometría, San Agustinen. :: ELORRIO Urriaren 25ean, 22:00etan, Sexpearemente, Arriolan. Urriaren 27an, 17:00etan, Urtaroetara jolastuko dugu?, Arriola antzokian. Urriaren 26an, 10:00etan, areto-futbol txikia, eskolan. 12:00etan, frontenis txapelketaren finalaurrekoak, frontoian. 16:00etan, zinea, kultur etxean. 18:30ean, frontenis txapelketaren finalak, frontoian. 19:00etan, buruhandiak, plazan hasita. 20:00etan, ume eta helduentzako toka txapelketa, plazan. 22:00etan, Seiurte, Gatibu, Vendetta eta eMePebo5t kontzertuan, Mallabiko eMePbo5t taldeak, Berrizko Seiurtek, eta Euskal Herriko eszenako talde oso ezagun bik, Vendettak eta Gatibuk, joko dute urriaren 26an, Mallabiko Urriko jaietan. 22:00etan hasita ariko dira, parkean. Ekitaldia :: DURANGO Urriaren 31n, 20:00etan, Plateruenaren 9. urteurreneko ekitaldia, Plateruenean. Urriaren 31n, 19:30ean, tartalariekin elkartasun ekitaldia: ‘5 eta 9 urte arteko zigorrak AHTren aurkako merenge tartakadengatik?’, Hitz Zinema :: BERRIZ Urriaren 24an, 22:00etan, La mejor oferta, Kultur Etxean. Urriaren 27an, 19:00etan, La mejor oferta, Kultur Etxean. Urriaren 30ean, 20:00etan, Entre les murs, Kultur Etxean. liburu-dendan. Kontalaria :: IURRETA Urriaren 31n, 20:00etan, Jhon Ardila, Herri Bibliotekan. Dantza :: DURANGO Urriaren 27an, 18:00etan, Aiko erromeria, Plateruena kafe antzokian. Urriaren 26an, 17:00etan, Durangoko I. Atletismo Eguna, Ezkurdin. 19:30ean, herri lasterketa, Alde Zaharretik. 20:00etan, XIX. txistu kontzertua, Landako Gunean. Urriaren 27an, 10:00etan, barazkiekin egindako jaki osasuntsuen txapelketa, Landako Gunean. 12:00etan, Umeen Euskal Jaiko taldeen 1. aretoa: Insidious 2 Zuzendaria: James Wan • barikua 25: 19:30/22:00 • zapatua 26: 19:30/22:30 • domeka 27: 19:00/21:15 • astelehena 28: 18:30/21:00 • martitzena 29: 20:00 Turbo 3D Zuzendaria: David Soren • zapatua 26: 17:00 • domeka 27: 16:45 2. aretoa: El quinto poder Zuzendaria: Bill Condon • barikua 25: 19:30 • zapatua 26: 22:30 • domeka 27: 21:15 • astelehena 28: 21:00 Una cuestión de tiempo Zuzendaria: Bill Condon parkean. • barikua 26: 19:30 • zapatua 27: 19:00 • domeka 28: 18:30 • astelehena 29: 20:00 Urriaren 27an, 12:00etan, gaztetxoen arteko pilota partiduak. 16:30ean, mus, tute eta briska txapelketa, tabernetan. 16:30ean, ipuin kontalaria, 17:30ean, txokolatada, plazan. Ondoren, aizkolariak eta harrijasotzaileak. Insidious 2 • zapatua 26: 17:00 • domeka 27: 16:45 :: ELORRIO | ARRIOLA Musika Perder la razón Zuzendaria: Joachim Lafosse :: DURANGO • zapatua 26: 22:30 • domeka 27: 20:00 • astelehena 28: 20:00 Urriaren 25ean, 22:30ean, Exxasens, Plateruenean Jaiak :: DURANGO :: DURANGO | ZUGAZA :: ZORNOTZA Berbaldia Gravity 3D Zuzendaria: Lee Daniels :: DURANGO Urriaren 29an, 18:30ean, ‘Hércules o Ulises’, migrazio doluari buruz, Elkartegian. Urriaren 30ean, 16:30ean, Josu Novo psikologoaren ‘Hiritargoarentzat bizikidetza’, Behargintzako Atxondo gelan. Urriaren 27an, 19:00etan, San Agustinen Acrometría PSiRC Bartzelonako taldeak sorturiko ikuskizuna da ‘Acrometría’. Zirkoan oinarrituriko lana da, akrobaziak zein dantzak uztartzen dituena. “Bizirauteko giza geometria berriak asmatzen dituzten” hiru pertsona dira domekako emanaldiko protagonistak. • barikua 25: 20:15 • zapatua 26: 19:00/22:30 • domeka 27: 20:00 • astelehena 28: 20:00 Justin y la espada del valor Zuzendaria: Manuel Sicilia • zapatua 26: 17:00 • domeka 27: 17:00
  • 23. 23 2013ko urriaren 24a, eguena | anboto zorionak@anboto.org eguazteneko 14:00ak arteko epea ZORION AGURRAK DENBORAPASAK Sudokua 1 Zure ama eta aitaren partez: Zorionak Nerea! Segi zaren bezain alaia izaten txipristin! Gure etxeko poxpoliñak hiru urte! Jasoizu mosurik handixena etxekuen partez! Zorionak tia Feli. Oso ondo pasa zure urtebetetzean. Musu handi bat familia osoaren partez. Zorionak bikote! Azkenien heldu da zuen egune! Zoriontsuak izan eta mosu handi bana zuen lagunen partez! Zorionak Ariane! Urriaren 23an 2 urte bete dozulako, muxu handi bat familiaren eta batez ere izekoren partez! Zorionak Ibai zure laugarren urtebetetzean! Muxu pila bat gurasoen eta Jokinen partez. Asko maite zaitugu, guapo! Gure osaba Rober-ek 34 urte egingo ditu bihar. Zorionak eta muxu potolo bat Sonia, Yon, Unax eta Uxiaren partez. Urriaren 17an Irati Areitio Cearreta jaio zan. Unaxek badeko oin jolasteko laguna! Zorionak familiaren partez! 2 Zorionak Andrea! Oso ondo ospatu zure 23 urteak, orain arte ein dozun bezala... Muxu asko etxekuen partez! Jose Antonio Agirre, 4 946 200 869 Avda. Montevideo, 1 946 204 383 Urriaren 26an Aritz Gomez Espinosak 8 urte betetzen ditu. Zorionak eta mosu handi bat Pauleren partez. BOTIKAK BARIKUA, 25 09:00-09:00 • Balenciaga (Ezkurdi plaza 8 - Durango) ZAPATUA, 26 09:00-09:00 • Navarro (Artekalea 6 - Durango) 09:00-13:30 • Balenciaga (Ezkurdi plaza 8 - Durango) • Sagastizabal (Askatasun etorb. 19 - Durango) • Campillo (Montevideo etorb. 24 - Durango) • Unamunzaga (Muruetatorre 2C - Durango) • De Diego (Intxaurrondo 22 - Durango) • Bazan Diaz (Uribarri 5 - Durango) • Urizar (Gabiola 2 - Berriz) 09:00-22:00 • Jaio-Olabarrieta (Errekakale 6 - Elorrio) DOMEKA, 27 09:00-09:00 • Sagastizabal (Askatasun etorb. 19 - Durango) ASTELEHENA, 28 09:00-09:00 • Gaztelumendi (J.A. Abasolo 2 - Durango) MARTITZENA, 29 09:00-09:00 • Etxebarria (Montevideo etorb. 2 - Durango) 09:00-22:00 • Urizar (Gabiola 2 - Berriz) EGUAZTENA, 30 09:00-09:00 • Unamunzaga (Muruetatorre 2C - Durango) EGUENA, 31 09:00-09:00 • Bazan Diaz (Uribarri 5 - Durango) 09:00-22:00 • Larrañaga-Balentziaga (Berrio-Otxoa 6 - Elorrio) Zorionak Beñat eta Urtzi lehengusuei! Hamabostean behin zotz egin dugun tarta zuei egokitu zaizue. Oparia eskuratzeko txartela gura duzuenean jaso dezakezue, Iurretako gure egoitzan: Bixente Kapanaga, 9an. TELEFONO INTERESGARRIAK SOS Deiak .................................. 112 Gurutze Gorria .......... 94 681 09 49 Osakidetza ................94 600 72 00 Ertzaintza ................. 94 466 93 00 GARRAIOAK Euskotren ......................902 54 32 10 Bizkaibus ......................94 448 40 80 Pesa ............................... 902 10 12 10 Continental Auto ...........945 286 466 TAXIAK Abadiño ........................94 681 44 70 Matiena ........................606 459 988 Durango geltokia ........... 94 681 10 01 Elorrio geltokia .............94 682 00 40 J.L. Uriarte ............... 670 402 002 I. Estebez ................ 670 678 273 M. Galeano ................... 670 409 330 Iurreta taxi auzunea .......688 618 690 Berrizko auzo taxia .......620 022 800 AZOKA-BASERRITIK-PLAZARA UDALAK Abadiño .................... 94 621 55 30 Atxondo .................... 94 682 10 09 Berriz ........................ 94 682 45 84 Durango .................... 94603 00 00 Elorrio ........................ 94 658 27 12 Garai ......................... 94 681 63 93 Iurreta ....................... 94 620 12 00 Izurtza ....................... 94 681 35 48 Mallabia ......................94 317 14 61 Mañaria .................... 94 681 89 98 Otxandio .................. 94 545 00 20 Zaldibar .................... 94 682 70 16 UDALTZAINGOA Abadiño .................... 94 621 55 33 Berriz ........................ 94 682 40 36 Durango ................... 94 603 00 00 Elorrio ........................ 94 682 02 18 Iurreta ...................... 94 620 08 88 EGURALDIA 13º 24º ZAPATUA 12º 24º ASTELEHENA Abadiño (Traña-Matiena) Eguaztenetan 10:00etatik aurrera Durango Zapatu goizetan Zornotza Domeka goizetan ASTEKO SALNEURRIAK: Letxuga...................................0,80 euro Letxuga haritz hostoa ..................1 euro Azelga ...................................2 euro/kg Espinaka txorta .....................1,20 txorta Berakatz freskoa ...................1,50 txorta 12º 22º DOMEKA Ilarrak .....................................6 euro/kg Tomate kontserba........3,90 euro/potea Arrautzak...........................3,80 euro/dz 8º 14º MARTITZENA Idiazabal gazta......................17 euro/kg Gari integraleko ogia ..............3,30 euro SUDOKUEN SOLUZIOAK
  • 24. LAUHORTZA Akuilua JIMMY BARCAGLIA | Skate irakaslea eta artisaua | Abadiñon bizi da, 36 urte ditu “Egiten dudan betaurreko bakoitza desberdina da” Patinen egurrarekin eguzkitako betaurreko bereziak egiten ditu. Hainbat modelo landu ditu dagoeneko AMAIA UGALDE Skatean asko ibiliz gero, hilabetean gastatzen hasten da patinaren ohola. Eta patinaren barruan koloretako geruzak daude. Patinen egurra birziklatuta betaurreko bereziak egiten ditu Jimmy Barcagliak. Venezuelarra da sortzez, Caracasekoa, eta urte asko daroaz skate munduan. Skate eskolak ere ematen ditu Durangaldeko hainbat herritan. Zelan bururatu zitzaizun patinekin antiojoak egitea? Beti eduki dut buruan patinak birziklatu eta zer edo zer egitea. Japonen badago bere familiaren tradizioa jarraitzen duen gizon bat, eta eskuz egiten ditu egurrezko betaurrekoak, baina eskuz, era zaharrean. Haren berri eduki nuen, eta skateko oholekin proba egitea pentsatu nuen, patineko kurba egokia da patilak egiteko. Iazko udan egin nuen lehen aproba. Zelan irten ziren lehen betaurreko horiek? Etxean dauzkat, horman ipinita. Oso barre- garriak dira. Neska-laguna barrezka hasi zitzaidan. Hasieran lixatu barik erakutsi nizkion, karratuak ziren, ezer findu bakoak, eta berak barre... Pentsatzen zuen ez nintzela hasiko betaurrekoak egiten. Gero kontua fintzen hasi nintzen, eta polito geratu ziren. Patin erabiliak batzen arinago hasi zinen. Bai. Ni Carasekoa naiz, eta han ohol bat hemen baino askoz garestiagoa da. Oholak asko gastatzen dira; hilabetean egunero patinatzen baduzu, aurrea eta atzeko aldea zabaltzen hasten dira, eta patinak ez dizu berdin erantzuten; daukan kolpea galtzen du. Ni oraindik ere bizitza zuten oholak gordetzen hasi nintzen, eta nire lagunei eskatzen. Venezuelara joan izan naizenean eroan egin ditut, hango lagunei edo plazan patinatzen zebiltzanei emateko. Hara patineteak eroateko proiektu bat pentsatzen hasi nintzen, baina garraioa garestia da, eta kontua konplikatu egiten zen. Tartean betaurrekoena irten zen, eta proiektua albo batera utzi nuen. Hilabete hauetan betaurrekoak perfekzionatuko zenituen. Bai, hainbat modelo dauzkat orain. Betaurrekoen formagaz txantiloi batzuk dauzkat, horrekin egurrean markatu, eta zerrarekin ebakitzen ditut piezak. Gero eskuz lixatzen ditut. Batzuk biribil samarrak dira, besteak karratuagoak... Dagoeneko existitzen diren formak dira. Ez dituzu margotzen? Patinen ohola geruzez osatuta dago, eta geruzak koloretakoak direnez, gura dudan kolorea topatzen ibiltzen naiz. Betaurreko bakoitza desberdina da. Lehenago ibili zara artisau lanetan? Beti izan naiz eskuekin trebea. Txikitan beti nenbilen gauzak asmatzen. Caracasen bizi nintzen, hiri barrutik nahiko urrun, naturatik gertu. Arboletan txabolak egiten nituen, txintxaunak eta menditik bajatzeko gauzak ere bai... Nire aita ere nahiko abila zen, eta hortik ere badatorkidala uste dut. Hona etorri nintzenean ere eskuturrekoak eta lepokoak egiten hasi nintzen, banbuagaz, haziekin... Zelan zabalduko dituzu betaurrekoak? Banabil denda batzuekin kontaktuan. Skate eta surf dendak ez zaizkit interesatzen, orain orokortu den filosofiagatik. Modak garrantzi handiegia hartu du. Gazteak hor dabiltza, zer ohol daukaten, zelako zapatilak... Estetikari garrantzi handiegia ematen diote, eta skateko estrategiak ikasi guran ibiltzen dira, nor den hobea ikusten. Ni saiatzen naiz ikasleei erakusten patinak daukan alde ona dela ez dagoela patinatzeko modu bakar bat. Guztiz librea da; gura duzun moduan patinatu dezakezu, gura duzun trikimailuekin. Ez zara besteei kopiatzen ibili behar. Erraza da skatea zabaltzea? Abadiñon, Durangon, Iurretan... gabiltza, eta apur bat kostatu egiten da skatea eskoletan sartzea. Jarduera berri bat denez, gurasoek ez dute oso ondo ulertzen. Traña-Matienako eskolan proposatu genuen, baina ezetz esan ziguten, hezur-hausturengatik! Ikasten hasteko eskolak dira, eta ez dira gauza zailak egiten ibiltzen. Gainera, arrisku hori futbolean, saskibaloian... mila kiroletan dago. JASONE AGIRRE Kazetaria Benetakoa Ana Maria Matute elkarrizketatu nuen behin. Irabazi berria zuen Cervantes literatura sari ospetsua, eta Bilbora etorria zen beste sari askoz txikiago bat jasotzera. Cervantes saria hartu zuenean eskaini zuen berbaldia askok goraipatu zuten. Idazle handi askoren erretolika hutsala bota beharrean, barrutik irtendako hitzaldi xume, gozo, hunkigarria egin zuen Ana Maria Matutek. Berbaldi hori irakurrita, idazlearen prentsaurrekora joan nintzen andre hura zelakoa ote zen jakin guran. Emakume edadetu, ahul itxurako bat aurkitu nuen, harik eta berbetan hasi zen arte. Argia isiotzea legetxe izan zen. Emakume hark piztu egin gintuen denok, gozotasunez, inteligentziaz hunkitu, liluratu. Gero, elkarrizketa egiterakoan, galdetu egin nion zelan lortzen zuen jendea horrela hunkitzea. Berehala, apenas pentsatu barik erantzun zidan “autentikoa naizelako, sentitzen dudana esaten dudalako”. Horixe zen Matuteren sekretua, benetakoa izatea. Harrezkeroztik, sekretu hori gordetzen duten pertsonak identifikatzen ahalegintzen naiz. Ez dira asko, bakanen batzuk baino ez, eta andrazkoak batik bat, egia esateko. Eta konturatu naiz ausartak direla, barruko osinera begiratzeko beldurrik ez dutelako; eta libreak ere bai, barruan aurkitutako hori ateratzeko askatasuna behar baita.