Benito Lertxundi

2,835 views

Published on

Hona hemen aukera askeko ikasgaian egin dudan lana. Benito Lertxundiren abestia hartu eta aztertu egin dut .Bertan, bere konpasa, metrika, estiloa, aurrekariak... zeintzuk diren azaltzen da! ea gustatzen zaizuen...!!!

0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
• Be the first to comment

• Be the first to like this

No Downloads
Views
Total views
2,835
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
23
Actions
Shares
0
Downloads
7
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Benito Lertxundi

1. 1. AURIKIBIDEA
TOC o " 1-1" h z " Nereatxu potxolatxu;1" 1.SARRERA PAGEREF _Toc248148331 h 2
2.BIOGRAFIA PAGEREF _Toc248148332 h 3
3.EZ DOK AMAIRU PAGEREF _Toc248148333 h 3
4.DISKOGRAFIA PAGEREF _Toc248148334 h 5
5.LORETXOA PAGEREF _Toc248148335 h 6
6.ABESTIAREN AZTERKETA PAGEREF _Toc248148336 h 7
7.ONDORIOAK PAGEREF _Toc248148337 h 10
8.BIBLIOGRAFIA PAGEREF _Toc248148338 h 11
SARRERA
Kaixo, Nerea Elkoroiribe naiz Haur Hezkuntzako bigarren mailako ikaslea.
Aurreko ikasturtean kredituak lortzeko ikasgaien zerrenda bat eman ziguten eta nik Aintzinako Euskal Kantak izenekoa aukeratu nuen. Txikitan gurasoek eta aitona-amonek abesten zizkidaten kantak oso gustuko nituen eta abesti horietaz gain, antzinako beste abesti batzuk ikastea nahi nuen.
Eskuartean duzuen lan hau ikasgai honetan egiteko eskatu ziguten lanetako bat da eta bertan, Benito Lertxundiren kantu baten azterketa azaltzen da. Lan hau zati ezberdinetan banatuta dago.
Lehenengo, Benito Lertxundiren biografia txiki bat egiten da eta Benitok mundu musikalean zehar egin duen ibilbidea azaltzen da labur labur. Ondoren, Benitok beste abeslari batzuekin Ez Dok Amairun izan zuen ibilbide eta parte-hartzea azaltzen da. Azkenik, Benito Lertxundik bakarkako ibilbidean egindako abesti baten azterketa egiten da, “ Loretxoa” abestiarena hain zuzen ere. Azterketaren barruan, abestiaren hainbat atal aztertzen dira: aurrekariak, gaia, metrika, estiloa, trataera, euskalkia, forma, konpasa,tempoa, frekuentzia diagramak, dinamikak eta instrumentuak besteak beste.
Zuen gustukoa izatea espero dut,animatu eta irakurri!
BIOGRAFIA
Benito Lertxundi Orion jaio zen 1942an. Bederatzi anai arrebatik gazteena zen. Garaiko erdal irakaskuntza ez zuen gustuko, eta herriko eskola bukatutakoan Zarauzko Arte eta Ofizio Eskolan hasi zen, frantziskotarrenean. Han buztina eta egurra lantzen ikasi zuen, eta bere lehengo lana horretan oinarritu zen, tallista alegia.
Hemeretzi urte zituenean Martin Lizasoren erloju dendan hasi zen lanean. Erlojuak konpontzeaz gain, Lizasok oparitu zion laud bat jotzen eta afinatzen ere ikasi zuen. Hurrengo pausua gitarra elektriko bat erostea izan zen.Dendan bertan jotzen zuen eta bere gustuko abeslarien bertsioak euskarara itzultzen zituen.
Egun batean, La Voz de España izeneko egunkariak txapelketa bat antolatu zuen eta Benitok aurkeztea erabaki zuen. 400-500 pertsona aurkeztu ziren eta horien artean aukeratuenetako bat izan zen, hor hasi zen bere ibilbide musikala.
1965.urtean Ez Dok Amairun parte hartu zuen Mikel Laboa,Lourdes Iriondo Jose Angel eta Juan Miguel Irigarai anaiak, Xabier Lete, Joxean eta Jexux Artze txalapartariak, Julen Lekuona, Jorge Oteiza eta Nestor Basterretxearekin batera.
EZ DOK AMAIRU
Benito Lertxundik “Ez Dok Amairu” izeneko taldean parte hartu zuen. 1960ko hamarkadatik Francoren heriotza arte ,gizarte euskaldunak ,baztertuta eta zapalduta zegoen euskal kultura berreskuratzeko ahaleginak egin zituen eta euskara ere bultzatu zuen.
1966ko martxoa eta 1972ko abendua bitartean “Ez Dok Amairu” taldeak aurre egin zion garai hartako diktadurak galarazi zuenari eta euskal kultura eta hizkuntzaren alde agin zuen.
“Ez Dok Amairu” Gipuzkoan sortu zen 1965ean baina Euskal Herri osoan eduki zuen eragina. Oso garai txarrak ziren Euskal Herriko kulturarentzat baina euskal gizarteak gauzak aldatzeko zuen indarra eta kemena ikaragarriak ziren, hori dela eta, zapalkuntzari aurre egiteko modu bat, abestea zela pentsatu zuten.
Taldeko kide bakoitzak bere kantuak atera zituen argira eta honela taldeko lan bat sortu zuten. Euskal kantu berria asmatu zuten eta beste autore batzuen kantak ere abesten zituzten ,horien artean Bertolt Brechtenak.
1972an, baga, biga higa izeneko lana aurkeztu ondoren, taldea sortzen zuten abeslari bakoitzak bere bidea jarraitu zuen eta lan ugari aurkeztu zuten, Mikel Laboa eta Benito Lertxundi izan dira ospe gehien izan dutenak.
DISKOGRAFIA
" Euskal kanta berria"
" Ez dok amairu" (1971)
" Oro laño mee batek..." (1974)
" ..eta maita herria, üken dezadan plazera" (1975)
" Zuberoa/Askatasunaren semeei" (1977)
" Altabizkar/Itzaltzuko bardoari" (1981)
" Gaueko ele ixilen baladak" (1985)
" Mauleko bidean... izatearen mugagabean" (1987)
" Pazko gaierdi ondua" (1989)
" Hunkidura Kuttunak I" (1993)
" Hunkidura Kuttunak II" (1993)
" Hitaz oroit" (1996)
" Auhen sinfonikoa" (1998)
" Nere ekialdean" (2002)
" 40 urtez ikasten egonak" (2005)
" Itsas ulu zolia" (2008)
LORETXOA
Mendian larrarteanaurkitzen da loretxo bataurrean umetxo batloretxoari begira.
Umetxoak ikusiriklorea ezin bizirikarantzak kendu nahi dizkiobizi berri bat eman.
Loreak esan nahi dioumetxo aska nazazujaio naiz libre izatekota ez loturik egoteko.
Orduan izango baituindarra eta kemenaorduan emango baitu ugari bere fruitua
ABESTIAREN AZTERKETA
AURREKARIAK
Abesti honek Frankismoarekin lotura duela uste dut.Frankismoaren garaian, Euskal kultura eta euskara baztertuta zeuden eta euskaraz hitz egitea debekatuta zegoen. Euskaraz hitz egiten zutenek errepresio izugarria jasaten zuten eta euskarazko idatzi asko zentsuratuta zeuden.
GAIA
Ez da erreza gai zehatz bat aurkitzea, ez dakigu Benitok abesti hau egitean zer pentsatu zuen. Abesti honen gai posibleenetako bat Euskal Herriaren askatasun kulturala izan daiteke, hau da, loretxoa Euskal Herria dela esan dezakegu eta umetxoa askatasuna eman diezaiokeena.
METRIKA
Hemen erritmoa sartzen da eta hau bi eratakoa izan daiteke. Erritmo anakrosikoan, hitz baten silaba altuena bigarrena izaten da, erritmo tetikoan aldiz, silaba altuena lehenengoa da.
Kasu honetan, erritmoa anakrosikoa dela esan dezakegu, hau da, nabarmentzen diren silabak bigarrenak dira. Adibidez: “mendian, larrartean, aurrean, begira”.
ESTILOA
Abesti honetan erabiltzen duen estiloa metaforikoa da, metaforak azaltzen direlako. Adibidez: “Loreak esan nahi dioumetxo aska nazazu jaio naiz libre izateko ta ez loturik egoteko”.
TRATAERA
Abesti honek bertsio bat dauka Eskixu taldeak egundakoa hain zuzen ere. Bertsio honen abesteko modua Benito Lertxundik abesti originalean abesten duenarena baino indartsuagoa da.
EUSKALKIA
Benitok, beste abesti batzuetan erabiltzen duen euskalkia gipuzkera eta nafarrera diren arren,abesti honetan Euskara Batua erabiltzen du.
FORMA
Bertan sartzen dira zortziko txikia, zortziko handia, kopla txikia eta kopla handia deritzenak. Zortziko txikia zazpi eta sei silabako lau bertso edo zortzi lerro dituen bertsoa da. Zortziko handia, berriz, gauza bera da, baina hamar-zortziko lau bertso edo zortzi lerro ditu. Kopla txikia, zortziko txikiaren erdia da, hots, zazpi eta sei silabako bi bertso edo lau lerro dituena. Kopla handia, ordea, zortziko handiaren erdia da, hau da, hamar eta zortziko bi bertso edo lau lerro dituena. Kasu honetan ez du forma zehatzik, forma independentea da, hau da, lerro guztiek silaba kopuru ezberdina dute.
Kadentziei erreferentzia eginez, bi motatako kadentziak daudela ikus dezakegu. Alde batetik kadentzia perfektua dago, hau da, esaldiak amaitu egiten dira, ez da galderaren bat airean gelditzen. Bestalde, kadentzia plagalean, esaldiaren amaieran galdera moduko bat egiten da, esaldia amaitu gabe dagoela ematen du.
Abesti honetan kadentzia perfektua dela esan dezakegu, esaldiak ondo amaitzen direlako eta ez dagoelako galderarik.
KONPASA
Konpasak neurri ezberdinetakoak izan daitezke : bikoa, hirukoa, laukoa… Abesti honen konpasa hirukoa dela esan dezakegu nahiko lasaia delako.
TEMPOA
Tempoak abestiaren denbora hartzen du kontutan eta kanta azkarra edo lasaia den esaten digu. Kasu honetan, abestiaren tempoa lasaia da.
FREKUENTZIA DIAGRAMAK
Honen barruan soinuaren gora beherak sartzen dira. Abesti honetan ez dago gora behera handirik, nahiko orekatua da.
DINAMIKAK
Atal honetan tonuaren gora beherak sartzen dira, hau da, hitzek duten indarra. Abesti honetan hitz batzuk beste batzuk baino indar handiagoa dute. Adibidez:” Umetxoak ikusirik lorea ezin bizirik “,” arantzak kendu nahi dizkio bizi berri bat eman”.
INSTRUMENTUAK
Benito Lertundik “ Loretoxa” abestian erabiltzen duen instrumentu bakarra gitarra da.
ONDORIOAK
Lan hau nahiko erraz egin dut, aurretik binaka beste hiru abeslariren ikerketa egin genuelako.
Lana aurrera eramateko, lehenik eta behin, Benito lertxundiri buruzko informazioa aurkitzen hasi nintzen. Interneteko web orrialde ezberdinak bisitatu nituen eta batetik eta bestetik hartu nuen informazio ezberdina. Ondoren, Benito Lertxundiren abestiak entzun eta letren esanahia aztertu nuen eta “Loretxoa” izeneko abestia ezaguna zela pentsatu nuen, jendeak ezagutuko zuela eta lan honetarako aproposa izango zela. Azkenik, abestia entzun eta aztertu ondoren lana idatzi nuen.
Lan honekin Ez Dok Amairuri buruzko informazio gehiago jaso dut eta abestiak ikertzen ere ikasi dut. Lehen ez nekien konpasak,kadentziak eta beste hainbat kontzepturen esanahia zein zen eta proiektu honekin musikaren inguruan nuen ezagutza garatu dut. Oso lan interesgarria iruditu zait eta lana egiterako orduan gustura aritu naiz.
Zuei ere gustatu zaizuela espero dut. Besterik gabe, mila esker nire lana irakurtzeagatik!
BIBLIOGRAFIA
www.wikipedia.com
http://www.euskalnet.net/turibeechevarria/html/eh_disko.htm
http://eu.musikazblai.com/benito-lertxundi/
www.youtube.com