SlideShare a Scribd company logo
1 of 4
Download to read offline
“Arestiren kantuen gainean” - 1



                    “Arestiren kantuen gainean”
                  Kantaldia Bilboko Kafe Antzokian.
                               Kronika
Joan den ikasturtean Euskara eta Literatura irakasgaian 3. mailan eta 3. ebaluazioan
poesia lantzea zegoen programazioan. Orduan gure poetarik maitatuenari buruzko
proiektua egitea erabaki genuen. Lehenengo partean Harri eta Herri liburua aztertu
genuen, eta bigarrenean Gabriel Aresti egileaz ikerketa txiki bat egitea izan zen gure
helburua..

Emaitzak bikainak izan ziren. Oso gustura geratu nintzen egindako lanekin. Gainera,
ikasleek, esan zidaten bezala, asko ikasi zuten Arestiri buruz. Denontzat ezagunak ziren
kantak bereak zirela jakin zuten. Gainera, denok gogoan geneukan 2011ko Aste
Nagusiko pregoilaria izan zen Kirmen Uribek Arriagako balkoian Egun da Santi
Mamiña kantatu zuela.

Poetaren 79. urteurrena dela eta, Gabriel Aresti euskaltegikoek antolatutako kantaldia
eta erakusketaren berri izan eta berehala, joan behar genuela pentsatu genuen.
Horregatik joan den urriaren 9an Kafe Antzokira hurbildu ginen Solokoetxeko 4.
mailako ikasle guztiok eta irakasle batzuk.

Kantaldia ederra eta hunkigarria izan zen. Lehen Arestiren ahotsez bere poemarik
famatuena entzun ahal izan genuen: Nire aitaren etxea. Gero Anje Duhaldek, Rafa
Ruedak eta Josu Zabala Arestiren 9 poema kantatu zituzten: Bizkaiko aberatsak,
Guretzat, Aita-semeak, Egia da, Guk euskaraz, Gora ta gora beti, Urriaren 28 egun,
Nire poesia eta Egun da Santimamiña.

Gu ere haiekin batera aritu ginen abesten. Leku berean 1976an Oskorrik Gabriel
Arestiren Oroimenez diskoaren aurkezpenean egon nintzela gogoratu nien ondokoei. 36
urte beranduago nire ikasleek aurreko igandean Andoinerako bidean Kilometroak
ekitaldira joan zirenean, autobusean kanta haiek abestu zituztela esan zidaten. Orduan
ez genuen holakorik ezta amestu ere egin!

Itzuleran Barroeta Aldamar kalea zeharkatu genuen. Bertan Gabriel Aresti jaio zen.
Gero, udaletxeko zubia igarota, Esperantza kaletik sartu ginen, frontoian dagoen
Arestiren poesia irakurtzeko:

                             askaotik sendejara
                             bilbaon
                             esperanza
                             oso mehar, ilun eta laburra
                             da.

Datorren urtean 80. urteurrena ospatzeko zerbait berezia egin nahi zutela esan ziguten
antolatzaileek. Adi egongo gara! (Seve Sánchez)




                                           1
“Arestiren kantuen gainean” - 2




Orain dela aste bat, Sevek klasean komentatu egin zigun, Arestiren kantutegi bat egongo
zela, eta guk esan genion joan nahi genuela. Bi egun barru klasera etorri, eta jolastordua
baino lehen, ibiltzen joan ginen (Txema Lasa, 4B.)

Irteera hau 3. mailan egindako proiektuen amaiera finkatzeko izan zen. 11:00etan
Solokoetxetik irten eta jarraian Kafe Antzokira joan ginen. Han, iparraldetik eta beste
leku batzuetatik etorritako hiru kantarik Gabriel Arestiren kantuak abestu zituzten.
(Garazi Olarieta, 4B)

Pasa den astean Gabriel Arestiren 79. urteurrena ospatzen zen Kafe Antzokian.
Irakasleak klasean Kafe Antzokira joateko ideia proposatu zuenean guztiok baietz esan
genuen birritan pentsatu gabe. Aurreko urtean Gabriel Aresti izan zen gure euskara
proiektuen jaun eta jabe. Irakaslearekin, Severekin, Gabriel Arestiren Harri eta Herri
liburua irakurtzen egon ginen. Ondoren horri buruzko ikerketa lanak egin genituen: bere
poemak, liburuak, biografia… Honi guztiari esker, orain Gabriel Arestiren “adituak”
garela esan daiteke. (Olatz Lopez, 4B)

Irteera Gabriel Arestiri buruz zen, eta Kafe Antzokian izan zen. Ez zen irteera normal
bat: ez ginen joan museo batera, baizik eta Arestiren kantuak entzutera eta bere
bizitzako une batzuk nolakoak ziren entzutera.(Xabier Lope, 4C)

Solokoetxe institututik atera ginen, eta bidean gure euskara eta bertso irakasle ohiarekin
topo egin genuen, Belen Aurrekoetxearekin. Ondoren, gure bideari ekin genion.
(Adrián Tomillo, 4C)

Bidea laburra izan zen. Heltzerakoan, Kafe Antzokira sartu eta eskenatokian 3 aulki, bi
gitarra eta trikitixa bat zeuden. Hiru gizonek, aulkietan esertzerakoan, zerbait azaldu
zuten Gabriel Arestiri buruz eta abesti bat abesten zuten. (Asier Fernandez, 4A)

Pasa den astean, Arestiren jaiotzaren 79. urteurrena izan zen, eta ekitaldi asko egon
ziren bertan astean zehar. (...) Antzokira heltzean, Arestik bere ahotsarekin grabatutako
poema entzun genuen: nire aitaren etxea defendituko dut. Benetan hunkigarria izan zen.
( Peru del Hoyo, 4C)

Heltzean, eskenatokira joan ginen, eta aulkietan jesarri ginen. Orrialde batzuk eman
zizkiguten bertsoen letrekin, eta hiru gizon hasi ziren kantatzen eta abesten. Nire
kanturik gustukoena lehenengoa izan zen, Guretzat deitua. Oso alaia iruditu zitzaidan.
Jendea asko animatu zen Egun da Santi Mamiña abestu zutenean. Batzuk ez ziren adi
egon. Kanta batzuk bete batzuk baino hobeagoak izan arren, kanta guztiak oso ondo
egon ziren, eta, nire ustez, irteera hau oso interesgarria izan da. (Mikel Egiguren, 4C).

Solokoetxetik hamaiketan atera, eta Kafe Antzokira hamaika eta erdietan heldu ginen.
Lehendabizi ikasle batzuk beheko solairuan jesarri egin ginen. Ondoren kantaldia hasi
zen. Lehenengo zatian lotsaturik, baina bigarrenean guztiok abesten hasi ginen.
(Markel Gallego, 4A)




                                            2
“Arestiren kantuen gainean” - 3




Giroa oso ona izan zen, eta oso gustura egon ginen denok haiekin batera kantatzean.
Abestiak bukatu ostean, eskenatokira igo ginen zeuden informazio taula batzuk eta
argazkiak ikusi eta irakurtzera. (...) Niri asko gustatu izan zait irteera hau, eta espero dut
hurrengo urtean ere errepikatzea, 80. urteurrena dela eta. (Libe Ranero, 4C)

Gu nahiko animatuta egon ginen txaloka, barreka eta oihuka, baina ez dut uste ekitaldia
ikustera joan ziren besteak molestatzeko beste (Suhar Txabarri, 4C)

Abestien artean Gabriel Arestiren bizitza kontatu ziguten. Bertan guztiok abestiak
kantatu genituen, hala nola, Egun da Santi Mamiña.... (Josu Eguren, 4B)

Gainera, Gabriel Arestiren ahotsez bere poemarik famatuena entzun genuen: Nire
aitaren etxea. Horrez gain kantu bakoitzaren aurretik aurkezpen txiki bat egin ziguten
testuingurua hobeto ulertzeko. Erakusketa bat ere ikusi genuen, 14 panelez osatua.
Bertan Gabriel Arestiren bizitza pertsonala eta literarioa ikusteko eta bizitzeko aukera
izan genuen. (Irati Cabrera, 4B)

Kantaldia oso ondo egon zen, baina abestien zati batzuk saltatu egin zituzten. Horretaz
aparte oso ondo egon zen, eta momentu dibertigarriak ere egon ziren. (Erlantz
Gonzalez, 4A)

 Oso dibertigarria iruditu zitzaidan, bakoitzari paper batzuk eman zizkigutelako eta
abestiak ez bagenekizkien, paperean ikusten genituen eta bada. Guztiak gustatu
zitzaizkigun, baina gehien Egun da Santi Mamina, denok kantatu genuelako ahots gora,
eta oso dibertigarria geratu zen. Azkenik, hamar minutuko hitzaldi bat entzun genuen.
Asko gustatu zitzaidan, pasa den urtean Gabriel Arestiren bizitzaz lanak egin
genituelako eta hitzaldiaz gehiago enteratu nintzen. (Nahia Angulo, 4A)

Azkenik eskenatokian zegoen erakusketa ikusi genuen. Gabriel Arestiren bizitzaren
argazkiak eta gari horretako egoerarenak ziren, politak eta gainera interesgarriak bere
bizitza ulertzeko. Dena ikusten bukatutakoan, ikastolari itzuli ginen, Esperantza kaletik
pasatuz, Gabriel Arestiren ohorez dagoen plaka irakurtzeko. (Ane Barros, 4A)




                                              3
“Arestiren kantuen gainean” - 4




       3

Ikastolara bueltatzean Arestirekin lotuta dauden leku batzuk ikusi genituen Bilbon.
Horrela pasa den urtean hasitako proiektua bukatu egin dugu. Oso ondo pasatu genuen
abesten... Joan ginen eskola bakarra gara, eta azken abestian aulkitik altxatu eta abestu
genuenez, han zeuden nagusiak oso pozik zeuden gurekin. Egun ona izan zen
orokorrean. (Nagore Ibarzabal, 4C)

Egia esan, oso ondo pasatu genuen, eta dibertigarria izan zen Gabriel Arestiren poemak
abestea. Errepikatzeko modukoa izan zen. Pena bat da Gabriel Arestik hau ezin ikusi
izatea. Ziur nago hau ikusi izan balu, oso pozik egongo litzateke (Aitana Espin, 4C)

Kantaldia oso polita izan zen, eta gainera Gabriel Aresti idazle bilbotarraz gauza
gehiago ikasteko aukera izan genuen eskenatokian osatutako erakusketagatik, Arestiren
argazkiekin eta hainbat idazkiekin. (Ioritz Axpe, 4 C)

Pasa den urtean Gabriel Arestiren bizitzari buruzko lan bat egin genuen, eta bere
poesiaz disfrutatu eta ikasi genuen Harri eta Herri liburua irakurriz. (...) Oso ondo
pasatu genuen denok. Batzuek ez zioten kantatzeari utzi. Horrelako irteerak errepikatzea
gustatuko litzaidake. (Nekane Macho, 4B)

Nire ustez oso aberasgarria da eskolatik horrelako irteerak egitea. Eta espero dut beste
horrelako irteera gehiago egitea, gure partetik oso jarrera ona erakutsi geniolako, eta
ikasteko ere balio izan zuelako (Unai Alvarez. 4,B)

Primerako eguna izan zen, Euskal Herriko poeta famatuaren eta onenaren irteera eduki
genuen. Pasa den urtetik espero genuen irteera izan zen. Guztiok irrikitzen itxaron
genuen, baina azkenean merezi izan du itxarotea. (Peio Perez 4B)

Kantutegi txiki bat eman ziguten abeslariekin batera kantatzeko. Abestiren bederatzi
abestirik famatuenak zeuden orri horietan baturik. Hasieran abeslariek bakarrik egiten
zuten kanta: inor ere ez zen ausartu abesten, ezta atzean genituen helduek ere. Baina
azken hiru kantetan dena aldatu zen: ikasleak gehiago animatu ginen, baita atzeko
pertsona nagusiak ere. Amaitu eta gero, beste abesti bat eskatu genien. Abeslariek gure
eskaerari baietza eman, eta Gora ta gora beti abestu zuten berriro. (...) Arestiri buruz
gauza asko genekiela uste genuen, baina beti dago zerbait ez dakiguna, eta inoiz ez da
momentu txarra zertxobait gehiago ikasteko. (Iragartze Martinez, 4A)




                                           4

More Related Content

What's hot

Bertsolaritza
BertsolaritzaBertsolaritza
Bertsolaritzajabilast
 
Kontakatiluak 6 abendua urtarrila ona
Kontakatiluak 6 abendua urtarrila onaKontakatiluak 6 abendua urtarrila ona
Kontakatiluak 6 abendua urtarrila onamegakotilak6a
 
Benito lertxundiren biografia
Benito lertxundiren biografiaBenito lertxundiren biografia
Benito lertxundiren biografiaAitanaetaAndrea
 
Euskalkiak nafar-lapurtera
Euskalkiak nafar-lapurteraEuskalkiak nafar-lapurtera
Euskalkiak nafar-lapurteraSagarra19
 
Euskal kantagintzaren gaineko galderak
Euskal kantagintzaren gaineko galderakEuskal kantagintzaren gaineko galderak
Euskal kantagintzaren gaineko galderakE-idazkaritza
 
Andoni eta jagoba musika
Andoni eta jagoba musikaAndoni eta jagoba musika
Andoni eta jagoba musikaJake Rayo
 
Bertsolaritza eta bertsoak
Bertsolaritza eta bertsoak Bertsolaritza eta bertsoak
Bertsolaritza eta bertsoak jooonee_e
 
Zuberotarra ane, mireia, nerea
Zuberotarra ane, mireia, nereaZuberotarra ane, mireia, nerea
Zuberotarra ane, mireia, nereaaingura
 
Autobiografia lehen saio markatzailea
Autobiografia   lehen saio markatzaileaAutobiografia   lehen saio markatzailea
Autobiografia lehen saio markatzaileaidoialariz
 
Autobiografia lehen saio markatzailea x. amuriza
Autobiografia   lehen saio markatzailea x. amurizaAutobiografia   lehen saio markatzailea x. amuriza
Autobiografia lehen saio markatzailea x. amurizaidoialariz
 
Xabier lete gogoan
Xabier lete gogoanXabier lete gogoan
Xabier lete gogoanarregisa
 
Xabier Lete gogoan
Xabier Lete gogoanXabier Lete gogoan
Xabier Lete gogoanarregisa
 

What's hot (17)

Bertsolaritza
BertsolaritzaBertsolaritza
Bertsolaritza
 
Kontakatiluak 6 abendua urtarrila ona
Kontakatiluak 6 abendua urtarrila onaKontakatiluak 6 abendua urtarrila ona
Kontakatiluak 6 abendua urtarrila ona
 
Bertsolari txapelketa
Bertsolari txapelketaBertsolari txapelketa
Bertsolari txapelketa
 
Benito lertxundiren biografia
Benito lertxundiren biografiaBenito lertxundiren biografia
Benito lertxundiren biografia
 
Euskalkiak nafar-lapurtera
Euskalkiak nafar-lapurteraEuskalkiak nafar-lapurtera
Euskalkiak nafar-lapurtera
 
Iban jon arretxe
Iban jon arretxeIban jon arretxe
Iban jon arretxe
 
Euskal kantagintzaren gaineko galderak
Euskal kantagintzaren gaineko galderakEuskal kantagintzaren gaineko galderak
Euskal kantagintzaren gaineko galderak
 
Andoni eta jagoba musika
Andoni eta jagoba musikaAndoni eta jagoba musika
Andoni eta jagoba musika
 
Antton jauregi
Antton jauregiAntton jauregi
Antton jauregi
 
Bertsolaritza eta bertsoak
Bertsolaritza eta bertsoak Bertsolaritza eta bertsoak
Bertsolaritza eta bertsoak
 
Zuberotarra ane, mireia, nerea
Zuberotarra ane, mireia, nereaZuberotarra ane, mireia, nerea
Zuberotarra ane, mireia, nerea
 
Otxandioko jaiak
Otxandioko jaiakOtxandioko jaiak
Otxandioko jaiak
 
Autobiografia lehen saio markatzailea
Autobiografia   lehen saio markatzaileaAutobiografia   lehen saio markatzailea
Autobiografia lehen saio markatzailea
 
Autobiografia lehen saio markatzailea x. amuriza
Autobiografia   lehen saio markatzailea x. amurizaAutobiografia   lehen saio markatzailea x. amuriza
Autobiografia lehen saio markatzailea x. amuriza
 
Zornotzako jaiak
Zornotzako jaiakZornotzako jaiak
Zornotzako jaiak
 
Xabier lete gogoan
Xabier lete gogoanXabier lete gogoan
Xabier lete gogoan
 
Xabier Lete gogoan
Xabier Lete gogoanXabier Lete gogoan
Xabier Lete gogoan
 

Viewers also liked

Unidad didáctica promises
Unidad didáctica promisesUnidad didáctica promises
Unidad didáctica promisesAntonio Castillo
 
CONFLICTOS ACTUALES: EL PROBLEMA ÁRABE-ISRAELÍ
CONFLICTOS ACTUALES: EL PROBLEMA ÁRABE-ISRAELÍCONFLICTOS ACTUALES: EL PROBLEMA ÁRABE-ISRAELÍ
CONFLICTOS ACTUALES: EL PROBLEMA ÁRABE-ISRAELÍAntonio Castillo
 
Unidad didactica conflicto palestino israeli
Unidad didactica conflicto palestino israeliUnidad didactica conflicto palestino israeli
Unidad didactica conflicto palestino israeliAntonio Castillo
 
Israel palestina
Israel palestinaIsrael palestina
Israel palestinaProfesandi
 
Unidad didactica conflicto palestino israeli
Unidad didactica conflicto palestino israeliUnidad didactica conflicto palestino israeli
Unidad didactica conflicto palestino israeliAntonio Castillo
 
Conflicto Palestino Israeli (Segundo Grupo)
Conflicto Palestino Israeli (Segundo Grupo)Conflicto Palestino Israeli (Segundo Grupo)
Conflicto Palestino Israeli (Segundo Grupo)Luis Landaeta
 
degree certificate(CSU)Australia
degree certificate(CSU)Australiadegree certificate(CSU)Australia
degree certificate(CSU)AustraliaTianxun Guan
 
Medidas para contrarrestar la inflación
Medidas para contrarrestar la inflaciónMedidas para contrarrestar la inflación
Medidas para contrarrestar la inflaciónLuis Imbaquingo
 
El papá francisco grax
El papá francisco graxEl papá francisco grax
El papá francisco graxTaniajaena
 
Les Residenci de Monaco
Les Residenci de Monaco Les Residenci de Monaco
Les Residenci de Monaco rjimovel
 
Getna: Gerador de Código RubyOnRails apartir de banco de dados
Getna: Gerador de Código RubyOnRails apartir de banco de dadosGetna: Gerador de Código RubyOnRails apartir de banco de dados
Getna: Gerador de Código RubyOnRails apartir de banco de dadosMaximusmano
 
Inducción estación 2lp
Inducción estación 2lpInducción estación 2lp
Inducción estación 2lpBraid David
 

Viewers also liked (20)

Unidad didáctica promises
Unidad didáctica promisesUnidad didáctica promises
Unidad didáctica promises
 
CONFLICTOS ACTUALES: EL PROBLEMA ÁRABE-ISRAELÍ
CONFLICTOS ACTUALES: EL PROBLEMA ÁRABE-ISRAELÍCONFLICTOS ACTUALES: EL PROBLEMA ÁRABE-ISRAELÍ
CONFLICTOS ACTUALES: EL PROBLEMA ÁRABE-ISRAELÍ
 
Unidad didactica conflicto palestino israeli
Unidad didactica conflicto palestino israeliUnidad didactica conflicto palestino israeli
Unidad didactica conflicto palestino israeli
 
Israel palestina
Israel palestinaIsrael palestina
Israel palestina
 
Unidad didactica conflicto palestino israeli
Unidad didactica conflicto palestino israeliUnidad didactica conflicto palestino israeli
Unidad didactica conflicto palestino israeli
 
Conflicto Palestino Israeli (Segundo Grupo)
Conflicto Palestino Israeli (Segundo Grupo)Conflicto Palestino Israeli (Segundo Grupo)
Conflicto Palestino Israeli (Segundo Grupo)
 
Israel y palestina
Israel y palestinaIsrael y palestina
Israel y palestina
 
degree certificate(CSU)Australia
degree certificate(CSU)Australiadegree certificate(CSU)Australia
degree certificate(CSU)Australia
 
Parque internacional la amistad
Parque internacional la amistadParque internacional la amistad
Parque internacional la amistad
 
Composiciones
ComposicionesComposiciones
Composiciones
 
web 2.0
web 2.0web 2.0
web 2.0
 
Medidas para contrarrestar la inflación
Medidas para contrarrestar la inflaciónMedidas para contrarrestar la inflación
Medidas para contrarrestar la inflación
 
Collage personal
Collage personalCollage personal
Collage personal
 
El papá francisco grax
El papá francisco graxEl papá francisco grax
El papá francisco grax
 
EL REPORTAJE
EL REPORTAJEEL REPORTAJE
EL REPORTAJE
 
Integrada_BTL
Integrada_BTLIntegrada_BTL
Integrada_BTL
 
Les Residenci de Monaco
Les Residenci de Monaco Les Residenci de Monaco
Les Residenci de Monaco
 
Getna: Gerador de Código RubyOnRails apartir de banco de dados
Getna: Gerador de Código RubyOnRails apartir de banco de dadosGetna: Gerador de Código RubyOnRails apartir de banco de dados
Getna: Gerador de Código RubyOnRails apartir de banco de dados
 
KP Smalls Mem.
KP Smalls Mem.KP Smalls Mem.
KP Smalls Mem.
 
Inducción estación 2lp
Inducción estación 2lpInducción estación 2lp
Inducción estación 2lp
 

Similar to Gabriel aresti, kronika

2. gaia. abesti bat entzuten da
2. gaia. abesti bat entzuten da2. gaia. abesti bat entzuten da
2. gaia. abesti bat entzuten daJavierlekuona
 
Bertsoak
BertsoakBertsoak
Bertsoakalgogo
 
Bertsoak
BertsoakBertsoak
Bertsoakkhgv
 
Kopla Zaharrak -Baladak- Sehaska kantak
Kopla Zaharrak -Baladak- Sehaska kantakKopla Zaharrak -Baladak- Sehaska kantak
Kopla Zaharrak -Baladak- Sehaska kantakmartasena
 
Txalaparta
TxalapartaTxalaparta
Txalapartagaizkaid
 
Izarren Hautsa
Izarren HautsaIzarren Hautsa
Izarren Hautsadibermusik
 
Euskal herriko musika irune
Euskal herriko musika  iruneEuskal herriko musika  irune
Euskal herriko musika iruneiigarza
 
Txutxumutxuka 6 2013 abendua
Txutxumutxuka 6 2013 abenduaTxutxumutxuka 6 2013 abendua
Txutxumutxuka 6 2013 abenduamegakotilak6a
 
Txutxumutxuka 6 2013 abendua
Txutxumutxuka 6 2013 abenduaTxutxumutxuka 6 2013 abendua
Txutxumutxuka 6 2013 abenduaolatzariztegi3
 
Erromantzeak
ErromantzeakErromantzeak
Erromantzeakmartasena
 

Similar to Gabriel aresti, kronika (20)

Musikapptx
MusikapptxMusikapptx
Musikapptx
 
Antiguakoama
AntiguakoamaAntiguakoama
Antiguakoama
 
Antiguakoama
AntiguakoamaAntiguakoama
Antiguakoama
 
Mikel Laboa Definitibue
Mikel Laboa DefinitibueMikel Laboa Definitibue
Mikel Laboa Definitibue
 
Mikel Laboa Definitibue
Mikel Laboa DefinitibueMikel Laboa Definitibue
Mikel Laboa Definitibue
 
Hesian
HesianHesian
Hesian
 
Gozategi
GozategiGozategi
Gozategi
 
2. gaia. abesti bat entzuten da
2. gaia. abesti bat entzuten da2. gaia. abesti bat entzuten da
2. gaia. abesti bat entzuten da
 
Bertsoak
BertsoakBertsoak
Bertsoak
 
Bertsoak
BertsoakBertsoak
Bertsoak
 
Kopla Zaharrak -Baladak- Sehaska kantak
Kopla Zaharrak -Baladak- Sehaska kantakKopla Zaharrak -Baladak- Sehaska kantak
Kopla Zaharrak -Baladak- Sehaska kantak
 
Txalaparta
TxalapartaTxalaparta
Txalaparta
 
Bertsolaritza
BertsolaritzaBertsolaritza
Bertsolaritza
 
Pastorala1
Pastorala1Pastorala1
Pastorala1
 
Izarren Hautsa
Izarren HautsaIzarren Hautsa
Izarren Hautsa
 
Euskal herriko musika irune
Euskal herriko musika  iruneEuskal herriko musika  irune
Euskal herriko musika irune
 
Egape txo!4
Egape txo!4Egape txo!4
Egape txo!4
 
Txutxumutxuka 6 2013 abendua
Txutxumutxuka 6 2013 abenduaTxutxumutxuka 6 2013 abendua
Txutxumutxuka 6 2013 abendua
 
Txutxumutxuka 6 2013 abendua
Txutxumutxuka 6 2013 abenduaTxutxumutxuka 6 2013 abendua
Txutxumutxuka 6 2013 abendua
 
Erromantzeak
ErromantzeakErromantzeak
Erromantzeak
 

More from Antonio Castillo

More from Antonio Castillo (6)

Familia borbones1
Familia borbones1Familia borbones1
Familia borbones1
 
7. unitatea. ariketak erantzunak
7. unitatea. ariketak erantzunak7. unitatea. ariketak erantzunak
7. unitatea. ariketak erantzunak
 
9. gaia. ariketak eta erantzunak.
9. gaia. ariketak eta erantzunak.9. gaia. ariketak eta erantzunak.
9. gaia. ariketak eta erantzunak.
 
Frantziako iraultza gidoia
Frantziako iraultza gidoiaFrantziako iraultza gidoia
Frantziako iraultza gidoia
 
Erromani gotiko
Erromani gotikoErromani gotiko
Erromani gotiko
 
Erromaniko eta gotikoa
Erromaniko eta gotikoaErromaniko eta gotikoa
Erromaniko eta gotikoa
 

Gabriel aresti, kronika

  • 1. “Arestiren kantuen gainean” - 1 “Arestiren kantuen gainean” Kantaldia Bilboko Kafe Antzokian. Kronika Joan den ikasturtean Euskara eta Literatura irakasgaian 3. mailan eta 3. ebaluazioan poesia lantzea zegoen programazioan. Orduan gure poetarik maitatuenari buruzko proiektua egitea erabaki genuen. Lehenengo partean Harri eta Herri liburua aztertu genuen, eta bigarrenean Gabriel Aresti egileaz ikerketa txiki bat egitea izan zen gure helburua.. Emaitzak bikainak izan ziren. Oso gustura geratu nintzen egindako lanekin. Gainera, ikasleek, esan zidaten bezala, asko ikasi zuten Arestiri buruz. Denontzat ezagunak ziren kantak bereak zirela jakin zuten. Gainera, denok gogoan geneukan 2011ko Aste Nagusiko pregoilaria izan zen Kirmen Uribek Arriagako balkoian Egun da Santi Mamiña kantatu zuela. Poetaren 79. urteurrena dela eta, Gabriel Aresti euskaltegikoek antolatutako kantaldia eta erakusketaren berri izan eta berehala, joan behar genuela pentsatu genuen. Horregatik joan den urriaren 9an Kafe Antzokira hurbildu ginen Solokoetxeko 4. mailako ikasle guztiok eta irakasle batzuk. Kantaldia ederra eta hunkigarria izan zen. Lehen Arestiren ahotsez bere poemarik famatuena entzun ahal izan genuen: Nire aitaren etxea. Gero Anje Duhaldek, Rafa Ruedak eta Josu Zabala Arestiren 9 poema kantatu zituzten: Bizkaiko aberatsak, Guretzat, Aita-semeak, Egia da, Guk euskaraz, Gora ta gora beti, Urriaren 28 egun, Nire poesia eta Egun da Santimamiña. Gu ere haiekin batera aritu ginen abesten. Leku berean 1976an Oskorrik Gabriel Arestiren Oroimenez diskoaren aurkezpenean egon nintzela gogoratu nien ondokoei. 36 urte beranduago nire ikasleek aurreko igandean Andoinerako bidean Kilometroak ekitaldira joan zirenean, autobusean kanta haiek abestu zituztela esan zidaten. Orduan ez genuen holakorik ezta amestu ere egin! Itzuleran Barroeta Aldamar kalea zeharkatu genuen. Bertan Gabriel Aresti jaio zen. Gero, udaletxeko zubia igarota, Esperantza kaletik sartu ginen, frontoian dagoen Arestiren poesia irakurtzeko: askaotik sendejara bilbaon esperanza oso mehar, ilun eta laburra da. Datorren urtean 80. urteurrena ospatzeko zerbait berezia egin nahi zutela esan ziguten antolatzaileek. Adi egongo gara! (Seve Sánchez) 1
  • 2. “Arestiren kantuen gainean” - 2 Orain dela aste bat, Sevek klasean komentatu egin zigun, Arestiren kantutegi bat egongo zela, eta guk esan genion joan nahi genuela. Bi egun barru klasera etorri, eta jolastordua baino lehen, ibiltzen joan ginen (Txema Lasa, 4B.) Irteera hau 3. mailan egindako proiektuen amaiera finkatzeko izan zen. 11:00etan Solokoetxetik irten eta jarraian Kafe Antzokira joan ginen. Han, iparraldetik eta beste leku batzuetatik etorritako hiru kantarik Gabriel Arestiren kantuak abestu zituzten. (Garazi Olarieta, 4B) Pasa den astean Gabriel Arestiren 79. urteurrena ospatzen zen Kafe Antzokian. Irakasleak klasean Kafe Antzokira joateko ideia proposatu zuenean guztiok baietz esan genuen birritan pentsatu gabe. Aurreko urtean Gabriel Aresti izan zen gure euskara proiektuen jaun eta jabe. Irakaslearekin, Severekin, Gabriel Arestiren Harri eta Herri liburua irakurtzen egon ginen. Ondoren horri buruzko ikerketa lanak egin genituen: bere poemak, liburuak, biografia… Honi guztiari esker, orain Gabriel Arestiren “adituak” garela esan daiteke. (Olatz Lopez, 4B) Irteera Gabriel Arestiri buruz zen, eta Kafe Antzokian izan zen. Ez zen irteera normal bat: ez ginen joan museo batera, baizik eta Arestiren kantuak entzutera eta bere bizitzako une batzuk nolakoak ziren entzutera.(Xabier Lope, 4C) Solokoetxe institututik atera ginen, eta bidean gure euskara eta bertso irakasle ohiarekin topo egin genuen, Belen Aurrekoetxearekin. Ondoren, gure bideari ekin genion. (Adrián Tomillo, 4C) Bidea laburra izan zen. Heltzerakoan, Kafe Antzokira sartu eta eskenatokian 3 aulki, bi gitarra eta trikitixa bat zeuden. Hiru gizonek, aulkietan esertzerakoan, zerbait azaldu zuten Gabriel Arestiri buruz eta abesti bat abesten zuten. (Asier Fernandez, 4A) Pasa den astean, Arestiren jaiotzaren 79. urteurrena izan zen, eta ekitaldi asko egon ziren bertan astean zehar. (...) Antzokira heltzean, Arestik bere ahotsarekin grabatutako poema entzun genuen: nire aitaren etxea defendituko dut. Benetan hunkigarria izan zen. ( Peru del Hoyo, 4C) Heltzean, eskenatokira joan ginen, eta aulkietan jesarri ginen. Orrialde batzuk eman zizkiguten bertsoen letrekin, eta hiru gizon hasi ziren kantatzen eta abesten. Nire kanturik gustukoena lehenengoa izan zen, Guretzat deitua. Oso alaia iruditu zitzaidan. Jendea asko animatu zen Egun da Santi Mamiña abestu zutenean. Batzuk ez ziren adi egon. Kanta batzuk bete batzuk baino hobeagoak izan arren, kanta guztiak oso ondo egon ziren, eta, nire ustez, irteera hau oso interesgarria izan da. (Mikel Egiguren, 4C). Solokoetxetik hamaiketan atera, eta Kafe Antzokira hamaika eta erdietan heldu ginen. Lehendabizi ikasle batzuk beheko solairuan jesarri egin ginen. Ondoren kantaldia hasi zen. Lehenengo zatian lotsaturik, baina bigarrenean guztiok abesten hasi ginen. (Markel Gallego, 4A) 2
  • 3. “Arestiren kantuen gainean” - 3 Giroa oso ona izan zen, eta oso gustura egon ginen denok haiekin batera kantatzean. Abestiak bukatu ostean, eskenatokira igo ginen zeuden informazio taula batzuk eta argazkiak ikusi eta irakurtzera. (...) Niri asko gustatu izan zait irteera hau, eta espero dut hurrengo urtean ere errepikatzea, 80. urteurrena dela eta. (Libe Ranero, 4C) Gu nahiko animatuta egon ginen txaloka, barreka eta oihuka, baina ez dut uste ekitaldia ikustera joan ziren besteak molestatzeko beste (Suhar Txabarri, 4C) Abestien artean Gabriel Arestiren bizitza kontatu ziguten. Bertan guztiok abestiak kantatu genituen, hala nola, Egun da Santi Mamiña.... (Josu Eguren, 4B) Gainera, Gabriel Arestiren ahotsez bere poemarik famatuena entzun genuen: Nire aitaren etxea. Horrez gain kantu bakoitzaren aurretik aurkezpen txiki bat egin ziguten testuingurua hobeto ulertzeko. Erakusketa bat ere ikusi genuen, 14 panelez osatua. Bertan Gabriel Arestiren bizitza pertsonala eta literarioa ikusteko eta bizitzeko aukera izan genuen. (Irati Cabrera, 4B) Kantaldia oso ondo egon zen, baina abestien zati batzuk saltatu egin zituzten. Horretaz aparte oso ondo egon zen, eta momentu dibertigarriak ere egon ziren. (Erlantz Gonzalez, 4A) Oso dibertigarria iruditu zitzaidan, bakoitzari paper batzuk eman zizkigutelako eta abestiak ez bagenekizkien, paperean ikusten genituen eta bada. Guztiak gustatu zitzaizkigun, baina gehien Egun da Santi Mamina, denok kantatu genuelako ahots gora, eta oso dibertigarria geratu zen. Azkenik, hamar minutuko hitzaldi bat entzun genuen. Asko gustatu zitzaidan, pasa den urtean Gabriel Arestiren bizitzaz lanak egin genituelako eta hitzaldiaz gehiago enteratu nintzen. (Nahia Angulo, 4A) Azkenik eskenatokian zegoen erakusketa ikusi genuen. Gabriel Arestiren bizitzaren argazkiak eta gari horretako egoerarenak ziren, politak eta gainera interesgarriak bere bizitza ulertzeko. Dena ikusten bukatutakoan, ikastolari itzuli ginen, Esperantza kaletik pasatuz, Gabriel Arestiren ohorez dagoen plaka irakurtzeko. (Ane Barros, 4A) 3
  • 4. “Arestiren kantuen gainean” - 4 3 Ikastolara bueltatzean Arestirekin lotuta dauden leku batzuk ikusi genituen Bilbon. Horrela pasa den urtean hasitako proiektua bukatu egin dugu. Oso ondo pasatu genuen abesten... Joan ginen eskola bakarra gara, eta azken abestian aulkitik altxatu eta abestu genuenez, han zeuden nagusiak oso pozik zeuden gurekin. Egun ona izan zen orokorrean. (Nagore Ibarzabal, 4C) Egia esan, oso ondo pasatu genuen, eta dibertigarria izan zen Gabriel Arestiren poemak abestea. Errepikatzeko modukoa izan zen. Pena bat da Gabriel Arestik hau ezin ikusi izatea. Ziur nago hau ikusi izan balu, oso pozik egongo litzateke (Aitana Espin, 4C) Kantaldia oso polita izan zen, eta gainera Gabriel Aresti idazle bilbotarraz gauza gehiago ikasteko aukera izan genuen eskenatokian osatutako erakusketagatik, Arestiren argazkiekin eta hainbat idazkiekin. (Ioritz Axpe, 4 C) Pasa den urtean Gabriel Arestiren bizitzari buruzko lan bat egin genuen, eta bere poesiaz disfrutatu eta ikasi genuen Harri eta Herri liburua irakurriz. (...) Oso ondo pasatu genuen denok. Batzuek ez zioten kantatzeari utzi. Horrelako irteerak errepikatzea gustatuko litzaidake. (Nekane Macho, 4B) Nire ustez oso aberasgarria da eskolatik horrelako irteerak egitea. Eta espero dut beste horrelako irteera gehiago egitea, gure partetik oso jarrera ona erakutsi geniolako, eta ikasteko ere balio izan zuelako (Unai Alvarez. 4,B) Primerako eguna izan zen, Euskal Herriko poeta famatuaren eta onenaren irteera eduki genuen. Pasa den urtetik espero genuen irteera izan zen. Guztiok irrikitzen itxaron genuen, baina azkenean merezi izan du itxarotea. (Peio Perez 4B) Kantutegi txiki bat eman ziguten abeslariekin batera kantatzeko. Abestiren bederatzi abestirik famatuenak zeuden orri horietan baturik. Hasieran abeslariek bakarrik egiten zuten kanta: inor ere ez zen ausartu abesten, ezta atzean genituen helduek ere. Baina azken hiru kantetan dena aldatu zen: ikasleak gehiago animatu ginen, baita atzeko pertsona nagusiak ere. Amaitu eta gero, beste abesti bat eskatu genien. Abeslariek gure eskaerari baietza eman, eta Gora ta gora beti abestu zuten berriro. (...) Arestiri buruz gauza asko genekiela uste genuen, baina beti dago zerbait ez dakiguna, eta inoiz ez da momentu txarra zertxobait gehiago ikasteko. (Iragartze Martinez, 4A) 4