1. Bertsogintza soziala
1960tik aurrera, txapelketatik aparte, bertsolaritza errepresio sozialaren aurkako aldarrikapen
bide bihurtu zen. Lopategi eta Azpillaga eta Xalbador eta Mattin, bat-bateko bertsolaritza
aldarrikapen adierazpide gisa erabili zuten. Oro har, esan genezake 1935 eta 1968 urte
bitartean bat-bateko jarduna gizartean errotzen dela astiro-astiro. Lehen txapelketez gain,
bertsoak leku txiki bat lortuko du hedabideetan, irrati eta aldizkarietan, esaterako.
Diktaduraren bukaerak indarrez ireki zuen kultura egarri zen herriaren bertso-botila. Hortaz,
errealitatea moldatu nahian, Jose Aristimuño, Juan Jose Makazaga eta Basarri eta beste
zenbaitek piztutako mugimenduaren lehen fruitua Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren
lehen edizioa izan zen. Ordura arteko gai errealistak fikziozko gai izatera pasatu ziren.
Txapelketak gauza ugari aldarazi zituen:
-Gai-jartzailea: ordura arteko gai errealistak fikziozko gai izatera pasatu ziren.
-Antolakuntza: erakunde edo talderen batek txapelketaren antolakuntzaren kargu egin behar
zuen
-Epailetza: bertso-guduetako epaileen lana zaila izaten baldin bazen, hainbat kide bilduko
dituen txapelketak sailkapena egiteko sistemak garatu beharko ditu pixkanaka.
Egungo errealitatea
Bertsoak telebista, irrati eta egunkarietara salto egiten du eta bertsozaleriak inoizko kopururik
handienak lortzen ditu. Mendez mende egin bezala, bertsoak bete-betean asmatzen du nola
moldatu garai berrira: Bertso-tramak, bertso-musikala…
1986an Euskal Herriko Bertsolarien Elkartea sortuko da. Gerra Zibil osteko txapelketa
Euskaltzaindiak antolatzen zituen, baina 1985, urtean desadostasuna piztu zen bertsolari eta
antolakuntzaren artean. Negoziazio eta eztabaida luzeen ondoren, 1986an Euskal Herriko
Bertsolarien Elkartea sortuko da, urte horretan bertan txapelketaren antolakuntza bere gain
har dezan.
Plazetako bertsolariak gero eta gazteagoak izango dira, gero eta bertsolaritza gazte eta
urbanoagoaren alde. Hortik aurrera, bertsolaritzaren historia eguneroko bizitza da eta kale,
plaza, antzoki, areto, irrati, web gune, aldizkari eta edozein lekutan aurki dezake.
AZKEN ALDIKO BERRIA
Azken aldiko berria bezala Iñaki Eizmendiri omenaldi bat egin diote. Bertan apiriletik azarora
bitartean askotariko ekitaldiak izango dira Zarautzen. Hori dela eta, idazle, kazetari, euskaltzain
eta bertsolariaren lana gogoratuko dute. Zarauzko Kultura Sailak eta Motxian Bertso Eskolak
urte osorako egitaraua prestatu dute, Foru Aldundia, Euskaltzaindia, Eusko Ikaskuntza, Euskal
Herriko Bertsozale Elkartea eta Zarautz Abesbatzaren laguntzarekin.
2. BERTSOLARIEN TXAPELKETA NAGUSIA
Lau urtean behin ospatzen da Bertsolari Txapelketa Nagusia eta 2013ko udazkenean izango da
hurrengoa. Azkenengoa 2009an izan zen eta jendetza bildu zen Barakaldoko BECen jokatutako
finalean. Andoni Egaña, Sustrai Colina, Aitor Mendiluze, Unai Iturriaga, Amets Arzallus, Jon
Maia, Aitor Sarriegi eta Maialen Lujanbio izan ziren kantuan eta emakume finalista bakarrak
jantzi zuen txapela zendu berri den Joxe Agirreren eskutik.