SlideShare a Scribd company logo
1 of 3
BERTSOLARITZA (Gidoia)
SARRERA:
Bertsolaritza egungo ahozko literaturaren ardatza dela esan daiteke. Izan ere, antzina ahozko euskal literaturak zuen
zenbait genero, denbora pasa ahala, ahultzen joan den bezala, bertsolaritza indartzen joan den generoa da. Horren
lekuko dira, esate baterako, bertso-eskolen ugaritasuna, txapelketetan gazteen geroz eta presentzia handiagoa,
emakumeen parte hartzea, etab.

BAT-BATEKO BERTSOAK ETA BERTSO JARRIAK:
Bi bertsolaritza adar nagusi daude: bat-bateko bertsolaritza eta bertsopapera edo bertso jarriak.
Hasteko, bat-bateko bertsoak hogei segundotik minutu baterako iraupena dute, jendearen aurrean aurkezten dira, eta
normalean bertsolariak beste bertsolari batzuekin botatzen ditu bertsoak. Gainera, bat-bateko bertsoetan jendeak
parte hartzen du.
Bertsopapera ordea, ez da jendaurrean egiten eta ezta bi bertsolariren artean ere.

LEHENGO ETA GAURKO BERTSOLARITZA:
Bertsolaritzaren hastapenak ezin dira historian kokatu. Bertsolaritzaren abiapuntua artzain-aroan koka genezake.
1452. urtera arte itxaron beharko dugu ahozko ihardunaren lehen aztarnak erabakigarriak izateko. Bertsolaritza
idatzia Bernart Etxepareren liburuarekin hasi zen eta bertan bertso eta kantu ugari ageri dira.
XVIII.mendeko lehen berrogei urtean nagusi izango dira bertso guduak.
Karlistadek (1833-1839, 1872-1876) bateko eragina izango dute baita bertsolariengan ere. Euskal gizartean zatituta
dago. Aldarriak zabaltzeko, bertso paperek bat-batekoek baino lan hobea egingo dute. Bertso jarriak, beraz, sekulako
loraldia izango dute, bertso guduek behera egingo duten bitartean.
Bat-bateko bertsoak gora egin zuten lore jokoei esker.
1960tik aurrera, txapelketetatik aparte, bertsolaritza errepresio sozialaren aurkako aldarrikapen bide bihurtu da.
1977tik aurrera, jaialdiak ugaldu egiten dira. Bertsolari eskoletako lehen bertsolariak sortzen dira: Sarasua,
Euzkitze... Bertsoak komunikabideetara salto egiten dute eta bertsozaleriak inoizko kopururik handienak sartzen du.
Bertsolaritza baserritik hirira jaisten da, bertsolariak ikasketan aurrera eginez.

BERTSOLARITZAREN MOLDEAK
DOINUA
Bertsolaria, musika-tresnaren laguntzarik gabe aritzen da bertsotan. Juanito Dorronsorok, orain artean arlo honetan
lan gehien egin duen ikertzaileak, 3.000 doinu ikertu eta sailkatu ditu.
Bertsolariak ahots sendo eta belarri on behar duela pentsa badaiteke ere, adituen esanetan “komunikazioaren
arrakasta edo porrota ez dago bertsolariaren ahotsaren kalitatearen baitan, aukeraturiko doinuaren eta hura
kantatzeko moduaren egokitasunean baizik”.
ERRIMA
Bat-bateko bertsolaritza liburuan aipatzen denez, “askorentzat errimak osatzen du bertsoaren alderdi teknikoen
ardatza. Errimatuz ari bagara, bertsotan ari gara”.
Errima beti da sail berekoa, baina errima pobre eta aberatsak bereizten dira. Burua eta ordua hitzek errima pobrea
osatzen dute eta, aldiz, elizan eta gerizan hitzek errima aberatsa, (an) atzizkian errima-kide izatez gain, aurreko
kontsonantean (z) eta honen aurreko bokalean (i) eta hasierakoan (e) ere bat egiten dutelako.

NEURRIA
Bertsoa puntutan zatitzen da eta puntu bakoitzak, neurriaren arabera, silaba-kopuru jakin bat izango du. Bertsolariak,
bat-batean ari delarik, ez du sekula silaba-kopurua zenbatzen. Hori bai, doinuak eta errimak laxotasun handiagoa
izan dezaketen bezala, neurrian ez dago erdibiderik. Ongi neurtuko dugu edo gaizki.
Hauek dira bat-bateko bertsolaritzan sarrien erabiltzen diren neurriak:
● Zortziko handia
● Zortziko txikia
● Hamarreko handia
● Hamarreko txikia
BESTELAKO ZENBAIT EGITURA
Gehien erabiltzen diren neurriak aurrekoak badira ere, badaude beste neurri batzuk, koplak, tradizio handikoak eta
oso erabiliak eskerako eta errondarako:
● Kopla handia
● Kopla txikia
Neurri horien alboan badira egitura berriagoak ere:
●
●

Zazpi puntokoa
Bederatzi puntokoa

BERTSOLARI OSPETSU BATEN BIOGRAFIA
Bilintx (1831-04-30 eta 1876-07-21, bertsolaria eta euskal poeta)
Izen osoa Gillermo Joakin Indalezio zuen. Ama Joakina Ureña Alana zuen, eta aita Jose Maria Bizkarrondo
Amunarriz. Amaren aldeko aitona andaluza zuen, Ayamontekoa (Huelva). Gaztetan izandako istripu batek aurpegia
desitxuratuta utzi zion. Hortik zetorkion nonbait Indalezio Moko beste goitizena. Zorigaiztoa lagun izan zuen bere
bizitza osoan Bilintxek. Soka-muturrean behin zezenak adarkatu eta hanketan zauri larriak eragin zizkion; handik
aitzina, errenka ibili zen betirako.
Liberala zen Bilintx, eta Donostiako liberalen laugarren batailoian gudukatu zen Hirugarren Gerra Karlistan,
karlistek hiria inguratuta zutelarik. 1876ko San Sebastian egunean, karlistek Arratzain menditik botatako granada
bat sartu zitzaion leihotik etxera, Antzoki Zaharrean bizi zelarik, bertako zaindari izan baitzen urtetan. Granada
lehertu eta zangoak moztu omen zizkion.
Sei hilabete luzetan oinaze izugarriak jasanda hil zen, uztailaren 21ean, euskal foruak deuseztatu zituzten egun
berean.

More Related Content

Similar to Bertsolaritza gidoia

2012 ahoa bete hots 5 bertsoak eta erregistroak - Andoni Egaña
2012 ahoa bete hots   5 bertsoak eta erregistroak - Andoni Egaña2012 ahoa bete hots   5 bertsoak eta erregistroak - Andoni Egaña
2012 ahoa bete hots 5 bertsoak eta erregistroak - Andoni EgañaIgnacio Gorrotxategi López
 
Bertsoak
BertsoakBertsoak
Bertsoakalgogo
 
Bertsoak
BertsoakBertsoak
Bertsoakkhgv
 
Ikas Unitate Multimedia
Ikas Unitate MultimediaIkas Unitate Multimedia
Ikas Unitate Multimediagorrire
 
Erromantzeak
ErromantzeakErromantzeak
Erromantzeakmartasena
 
Zuberera jesuri z-eta_ainhoa_u[1]
Zuberera jesuri z-eta_ainhoa_u[1]Zuberera jesuri z-eta_ainhoa_u[1]
Zuberera jesuri z-eta_ainhoa_u[1]aingura
 
Lizartzako ihauteriak 2016
Lizartzako ihauteriak 2016Lizartzako ihauteriak 2016
Lizartzako ihauteriak 2016Otsolar
 
Aitorren Bertsolaritza Lana
Aitorren Bertsolaritza LanaAitorren Bertsolaritza Lana
Aitorren Bertsolaritza Lanaaitor2b
 
Bertsolaritza Eskolarako Lana
Bertsolaritza Eskolarako LanaBertsolaritza Eskolarako Lana
Bertsolaritza Eskolarako Lanaaitor2b
 
Imprimitzeko
ImprimitzekoImprimitzeko
Imprimitzekokhgv
 
Zuberotarra ane, mireia, nerea
Zuberotarra ane, mireia, nereaZuberotarra ane, mireia, nerea
Zuberotarra ane, mireia, nereaaingura
 
Izarren Hautsa
Izarren HautsaIzarren Hautsa
Izarren Hautsadibermusik
 
Benito lertxundiren biografia
Benito lertxundiren biografiaBenito lertxundiren biografia
Benito lertxundiren biografiaAitanaetaAndrea
 
Betsolaritza
BetsolaritzaBetsolaritza
Betsolaritzamartasena
 
Poeta Erromantikoak Iparragirre
Poeta Erromantikoak  IparragirrePoeta Erromantikoak  Iparragirre
Poeta Erromantikoak Iparragirrexabieransola
 

Similar to Bertsolaritza gidoia (20)

2012 ahoa bete hots 5 bertsoak eta erregistroak - Andoni Egaña
2012 ahoa bete hots   5 bertsoak eta erregistroak - Andoni Egaña2012 ahoa bete hots   5 bertsoak eta erregistroak - Andoni Egaña
2012 ahoa bete hots 5 bertsoak eta erregistroak - Andoni Egaña
 
Bertsoak
BertsoakBertsoak
Bertsoak
 
Bertsoak
BertsoakBertsoak
Bertsoak
 
Ikas Unitate Multimedia
Ikas Unitate MultimediaIkas Unitate Multimedia
Ikas Unitate Multimedia
 
Benito Lertxundi
Benito LertxundiBenito Lertxundi
Benito Lertxundi
 
Bertsolari txapelketa
Bertsolari txapelketaBertsolari txapelketa
Bertsolari txapelketa
 
Erromantzeak
ErromantzeakErromantzeak
Erromantzeak
 
Zuberera jesuri z-eta_ainhoa_u[1]
Zuberera jesuri z-eta_ainhoa_u[1]Zuberera jesuri z-eta_ainhoa_u[1]
Zuberera jesuri z-eta_ainhoa_u[1]
 
Lizartzako ihauteriak 2016
Lizartzako ihauteriak 2016Lizartzako ihauteriak 2016
Lizartzako ihauteriak 2016
 
Aitorren Bertsolaritza Lana
Aitorren Bertsolaritza LanaAitorren Bertsolaritza Lana
Aitorren Bertsolaritza Lana
 
Bertsolaritza Eskolarako Lana
Bertsolaritza Eskolarako LanaBertsolaritza Eskolarako Lana
Bertsolaritza Eskolarako Lana
 
Imprimitzeko
ImprimitzekoImprimitzeko
Imprimitzeko
 
Oiartzun
OiartzunOiartzun
Oiartzun
 
Zuberotarra ane, mireia, nerea
Zuberotarra ane, mireia, nereaZuberotarra ane, mireia, nerea
Zuberotarra ane, mireia, nerea
 
Izarren Hautsa
Izarren HautsaIzarren Hautsa
Izarren Hautsa
 
Benito lertxundiren biografia
Benito lertxundiren biografiaBenito lertxundiren biografia
Benito lertxundiren biografia
 
Uxue alberdi
Uxue alberdiUxue alberdi
Uxue alberdi
 
Betsolaritza
BetsolaritzaBetsolaritza
Betsolaritza
 
Famatuak
FamatuakFamatuak
Famatuak
 
Poeta Erromantikoak Iparragirre
Poeta Erromantikoak  IparragirrePoeta Erromantikoak  Iparragirre
Poeta Erromantikoak Iparragirre
 

Bertsolaritza gidoia

  • 1. BERTSOLARITZA (Gidoia) SARRERA: Bertsolaritza egungo ahozko literaturaren ardatza dela esan daiteke. Izan ere, antzina ahozko euskal literaturak zuen zenbait genero, denbora pasa ahala, ahultzen joan den bezala, bertsolaritza indartzen joan den generoa da. Horren lekuko dira, esate baterako, bertso-eskolen ugaritasuna, txapelketetan gazteen geroz eta presentzia handiagoa, emakumeen parte hartzea, etab. BAT-BATEKO BERTSOAK ETA BERTSO JARRIAK: Bi bertsolaritza adar nagusi daude: bat-bateko bertsolaritza eta bertsopapera edo bertso jarriak. Hasteko, bat-bateko bertsoak hogei segundotik minutu baterako iraupena dute, jendearen aurrean aurkezten dira, eta normalean bertsolariak beste bertsolari batzuekin botatzen ditu bertsoak. Gainera, bat-bateko bertsoetan jendeak parte hartzen du. Bertsopapera ordea, ez da jendaurrean egiten eta ezta bi bertsolariren artean ere. LEHENGO ETA GAURKO BERTSOLARITZA: Bertsolaritzaren hastapenak ezin dira historian kokatu. Bertsolaritzaren abiapuntua artzain-aroan koka genezake. 1452. urtera arte itxaron beharko dugu ahozko ihardunaren lehen aztarnak erabakigarriak izateko. Bertsolaritza idatzia Bernart Etxepareren liburuarekin hasi zen eta bertan bertso eta kantu ugari ageri dira. XVIII.mendeko lehen berrogei urtean nagusi izango dira bertso guduak. Karlistadek (1833-1839, 1872-1876) bateko eragina izango dute baita bertsolariengan ere. Euskal gizartean zatituta dago. Aldarriak zabaltzeko, bertso paperek bat-batekoek baino lan hobea egingo dute. Bertso jarriak, beraz, sekulako loraldia izango dute, bertso guduek behera egingo duten bitartean. Bat-bateko bertsoak gora egin zuten lore jokoei esker. 1960tik aurrera, txapelketetatik aparte, bertsolaritza errepresio sozialaren aurkako aldarrikapen bide bihurtu da. 1977tik aurrera, jaialdiak ugaldu egiten dira. Bertsolari eskoletako lehen bertsolariak sortzen dira: Sarasua, Euzkitze... Bertsoak komunikabideetara salto egiten dute eta bertsozaleriak inoizko kopururik handienak sartzen du. Bertsolaritza baserritik hirira jaisten da, bertsolariak ikasketan aurrera eginez. BERTSOLARITZAREN MOLDEAK DOINUA Bertsolaria, musika-tresnaren laguntzarik gabe aritzen da bertsotan. Juanito Dorronsorok, orain artean arlo honetan lan gehien egin duen ikertzaileak, 3.000 doinu ikertu eta sailkatu ditu.
  • 2. Bertsolariak ahots sendo eta belarri on behar duela pentsa badaiteke ere, adituen esanetan “komunikazioaren arrakasta edo porrota ez dago bertsolariaren ahotsaren kalitatearen baitan, aukeraturiko doinuaren eta hura kantatzeko moduaren egokitasunean baizik”. ERRIMA Bat-bateko bertsolaritza liburuan aipatzen denez, “askorentzat errimak osatzen du bertsoaren alderdi teknikoen ardatza. Errimatuz ari bagara, bertsotan ari gara”. Errima beti da sail berekoa, baina errima pobre eta aberatsak bereizten dira. Burua eta ordua hitzek errima pobrea osatzen dute eta, aldiz, elizan eta gerizan hitzek errima aberatsa, (an) atzizkian errima-kide izatez gain, aurreko kontsonantean (z) eta honen aurreko bokalean (i) eta hasierakoan (e) ere bat egiten dutelako. NEURRIA Bertsoa puntutan zatitzen da eta puntu bakoitzak, neurriaren arabera, silaba-kopuru jakin bat izango du. Bertsolariak, bat-batean ari delarik, ez du sekula silaba-kopurua zenbatzen. Hori bai, doinuak eta errimak laxotasun handiagoa izan dezaketen bezala, neurrian ez dago erdibiderik. Ongi neurtuko dugu edo gaizki. Hauek dira bat-bateko bertsolaritzan sarrien erabiltzen diren neurriak: ● Zortziko handia ● Zortziko txikia ● Hamarreko handia ● Hamarreko txikia BESTELAKO ZENBAIT EGITURA Gehien erabiltzen diren neurriak aurrekoak badira ere, badaude beste neurri batzuk, koplak, tradizio handikoak eta oso erabiliak eskerako eta errondarako: ● Kopla handia ● Kopla txikia Neurri horien alboan badira egitura berriagoak ere: ● ● Zazpi puntokoa Bederatzi puntokoa BERTSOLARI OSPETSU BATEN BIOGRAFIA Bilintx (1831-04-30 eta 1876-07-21, bertsolaria eta euskal poeta) Izen osoa Gillermo Joakin Indalezio zuen. Ama Joakina Ureña Alana zuen, eta aita Jose Maria Bizkarrondo Amunarriz. Amaren aldeko aitona andaluza zuen, Ayamontekoa (Huelva). Gaztetan izandako istripu batek aurpegia desitxuratuta utzi zion. Hortik zetorkion nonbait Indalezio Moko beste goitizena. Zorigaiztoa lagun izan zuen bere
  • 3. bizitza osoan Bilintxek. Soka-muturrean behin zezenak adarkatu eta hanketan zauri larriak eragin zizkion; handik aitzina, errenka ibili zen betirako. Liberala zen Bilintx, eta Donostiako liberalen laugarren batailoian gudukatu zen Hirugarren Gerra Karlistan, karlistek hiria inguratuta zutelarik. 1876ko San Sebastian egunean, karlistek Arratzain menditik botatako granada bat sartu zitzaion leihotik etxera, Antzoki Zaharrean bizi zelarik, bertako zaindari izan baitzen urtetan. Granada lehertu eta zangoak moztu omen zizkion. Sei hilabete luzetan oinaze izugarriak jasanda hil zen, uztailaren 21ean, euskal foruak deuseztatu zituzten egun berean.