SlideShare a Scribd company logo
1 of 19
Download to read offline
ESKOLA ALTERNATIBOAK 
Eli Zubiarrain
Maider Jauregi
Laura Gorostidi
Ane Porras
1
AURKIBIDEA
1. Sarrera…………………………………………………………...……...3
2. Eskola desberdinak………………………………………………….....5
3. Tximeleta, Euskal Herriko eskola……………………………………..9
4. Ezaugarriak…………………………………………………………....11
5. Ipuina…………………………………………………………………...16
6. Bibliografia……………………………………………………………..18
2
1. Sarrera
Eskola alternatiboak ohiko hezkuntza-sistematik kanpo dauden zentroak dira. Eskola
libre edo demokratikoa izendatzen dute askok euren burua, oinarria askatasuna
baita. Orokorrean, hezkuntza sistema konbentzionalari alternatiba bat bilatzeko
asmoarekin sortuak izan dira.
Historian atzera egingo dugu, gaur egun dirauten teoria alternatibo garrantzitsuenak
ezagutzeko. XVIII. mendean, hezkuntzaren inguruko ideia pedagogikoek
inflexio-puntu bat jasan zuten, Rousseau-k eskola-planteamendua kritikatzen zuen,
batez ere eskolak umearen altxor nagusia ezabatzen zuela kontsideratzen zuelako;
jakin-mina alegia. Umearen askatasuna aldarrikatu, heziketa naturala defendatzen
zuen eta sentimenduei arrazoiaren gainetik lehentasuna ematen die. Norbanako eta
gizarteko zoriontasunean oinarritzen zen ideal pedagogikoa planteatu zuenean.
Helduok haurraren hazte-prozesua naturala errespetatu behar dugula defendatzen
zuen, oztopoak eragotziz eta presarik sartu gabe.
Mundu mailan hamaika esperientzia ezagutzen ditugu hezkuntzarako gune
desberdinak eta berriak eskaintzen dituztenak, ohikotasunetik kanpo daudenak.
Orokorrean antzeko oinarriak partekatzen dituzte, lekuan lekuko kulturari egokituak
beti ere. Hauen artean garrantzitsuenak, XX. mendeko pedagogo garaikide
desberdinek sortuak izan ziren: Dewey, Montessori, Decroly, Piaget, Freinet, Neill…
Dewey-k (1859-1952) Estatubatuar honek garatutako pedagogia interesaren
doktrinan oinarritzen zen, ikaskuntza norberaren interes errealetan oinarritu behar
dela aldarrikatu zuen.
3
Montessori-k (1870-1952), hezkuntza norbanakoaren barruan ematen den prozesu
espontaneotzat ulertu behar dugula zioen, hau lortzeko, oztopo artifizialik gabeko
ingurunea eta material egokiak haurren eskura jartzea ezinbestekotzat jotzen zuen.
Decroly (1871-1932), hezkuntza-metodo globalen eta interesguneen doktrina
pedagogikoaren sortzailea izan zen, globalizazioaren eta haurren berezko interesen
arteko harremana estutu zuelarik. Bere pedagogiaren printzipio nagusia, bizitza
hezkuntzaren helburutzat hartzean datza.
Neill (1883-1973) pedagogia ez autoritarioaren ordezkari nagusia. Joera honen
arabera, hezkuntzaren lehen baldintza askatasuna da, pertsona libreak egiteko
modu bakarra, ikasleei sistema aske batean esperimentatzeko aukera ematea dela
defendatzen zuen. Autoritarismoaren aurkako pedagogia, zoriontasunaren
pedagogian hezkuntzaren historia osoan zehar gehien sakondu duena izan da.
Neill-ek bere pedagogia aurrera eramateko Summerhill eskola independentea sortu
zuen, 1921.urtean. Eskola demokratikoen aitzindaria da eta askatasuna eta
autogobernuan oinarritutako hezkuntzaren alde egin zuen. Neill-en ideia asko
hurbiltzen dira Rousseauren pedagogiaren printzipioetara. Neill zigorren eta errieten
auka zegoen eta beldurra eragiten duten jarrerak eragotzi behar direla aldarrikatzen
zuen.
Célestin Freinet (1896-1966), hezkuntza kooperatiboaren ekarpena egin zuen eta
ikasgelarako lan-metodologia berritzaileak sortu zituen. Honek Decroly-ren
padagogiaren eraginak jaso zituen , interes zentroen eta ikaskuntza globalizatuaren
ideiak bere teorian aplikatu zituelarik. Freinete-k teknika desberdinak sortu zituen
eskolarako, haien artean garrantzitsuena, eskola inprimategia, eskola-fitxategiak,
autozuzenketak, interesguneak… XX. mendeko pedagogo handienetako izan da eta
gaur egungo hezkuntza-kulturan ospe handia izaten jarraitzen du.
Eskola alternatiboek 60ko hamarraldian sekulako arrakasta izan zuten Europan eta
Ameriketan. Ondorengo urteetan apur bat baretu zen olde hori, baina azken urteetan
ere hazten ari da hezkuntza alternatiboaren aldeko hautua egiten duten familien
4
kopurua, Euskal Herrian ere badaude, dozena bat urte baino gehiago daramaten
hezkuntza proiektuak. Esperientzia guzti hauek hezkuntza eta hazkuntza haurrarekin
koherentzian bizitzeko nahia ziurtatu nahian sortutako proiektuak dira. Horren
adibide dira inguruan ditugun hainbat eskola, hala nola, Lea-Artibain dagoen Kortiñe
(Bizkaia) Iruñako Tximeleta (Nafarroa) edota Behauzeko Bizi Toki (Baxe Nafarroa)
Denera, ordea, 20tik gora dira. Batzuek proiektuak soilik egin dute oraindik, beste
batzuk hastapenetan daude, eta zenbaitek urteetako esperientzia dute. Bistakoa da
egunetik egunera gero eta eskola alternatibo gehiago ari direla sortzen Euskal
Herrian, eskaria handituz doa eta horietako batzuetan jendea kanpoan uzten ari dira.
2. Eskola mota desberdinak
Eskola alternatibo desberdinak aurkitzeko aukera daukagu. Horietariko batzuk,
ezagunenak, Espainia mailan aurkitzen dira nahiz eta Euskal herrian ere baditugun
gutxi batzuk, ezagunena Tximeleta.
- La Caseta
Bartzelonan dago kokatuta eskola alternatibo hau eta 2000. urtean ireki zuten.
Eskola honetako espazioak egokituak daude haurren jolas eta eguneroko harreman
desberdinetarako. Gainera, familiek garrantzi handia daukate Bartzelonako eskola
honetan eta psikomotrizitate saioak antolatzen dituzte familiako kide
desberdinentzat.
Aipatzekoa da proiektu berezi bat daukatela, 2-6 urteko haurrentzat, profesional eta
familien laguntzarekin aurrera eramaten dutena. Gehienbat hizkuntzak lantzen
dituzte, izan ere, beharrezkoa da haurren barne eta kanpo munduak bat egitea.
5
Ikaskuntza librea: ​”El mejor contexto para que un niño crezca es una cultura
formada por adultos que crecen” ​(Pere Juan)
Gmaila: info@la-caseta.com
Helbidea:Mateu kalea, 16 - Barcelona 08012
Web gunea:​http://www.la-caseta.com/castellano/links.html
- El Roure
Katalunian dago kokatuta eskola alternatibo hau eta 2001.urtean ireki zuten.
3-16 urteko haurren ikaskuntza pedagogikoan lagungarri bezela definitzen da eta ,
hau aurrera eraman ahal izateko, familia eta irakasleen arteko harremana
etengabekoa izatea ezinbestekoa da. Horrela, ikusten dituzten gauza desberdinak
elkarri partekatzeko aukera ezin hobea da.
Honen harira, berriro ere aipatzeko da, Kataluniako eskola honek garrantzi handia
ematen diola gurasoen presentziari, izan ere, haurren ikaskuntzan gurasoak dira
haurren laguntzaile eta ez beste eskola gehienetan bezala, irakasleak.
Telefonoa: 935 796 266
Helbidea:Catalunya avenida, 112 - Sant Fost de Campsentelles 08105
Web gunea:​http://agora.xtec.cat/escolaelroure/
- Paideia
Meridan, Extremaduran, dago kokatuta eskola alternatibo hau eta 1978.urtean sortu
zuten. Ferrer i Guardia eta Ken Loach erreferente historikoak oinarri hartuta,
Paideia eskola Anarkista da. Eskola honek haurrentzat askatasuna dela egokiena
azpimarratzen du beti ere kontutan edukirik gizarteko beste kideak (elkarbizitza,
autonomia…).
6
Eskola honen puntu garrantzitsu bat autoritarismoa da: inork ez dio inori agintzen eta
bakoitzak egiten dituen ekintzak berak hartutako konpromisotik egiten ditu nahiz eta
batzuetan kolektiboki ere hainbat erabaki hartzen dituzten. Erabaki horiek hartzeko
erabiltzen duten metodologia asanblada da.
Asanblada: eskolako edozein kideek konbokatu dezake asanblada bat eguneko
edozein ordutan. Haurrak, horrelako bileretan, zer eta nola ikasi nahi duten
aukeratzen dute.
Aipatzekoa da, beste eskola alternatiboek ez dituzten helburu batzuk betetzen
saiatzen direla. Haurrak ikaskuntza libre batetik hezi nahi dituzte horregatik haurrek
hitz hauen nondik norakoak ezagutu ditzaten saiatzen dira: elkar laguntza,
askatasuna, berdintasuna…haurrek hitz hauen esanahia zein den jakiten badute
errazagoa izango da gizarteak aldaketa handi bat jasotzea.
“En Paideia no se habla de maestros y maestras de educadores y educadoras, sino
únicamente de compañeros y compañeras de distintas edades, pues todos están
enseñando y aprendiendo”
Gmail: ​info@paideiaescuelalibre.org
Helbidea: Mérida 06800
Telefonoa: ​924123352
Web gunea: ​http://www.paideiaescuelalibre.org/
- Opeloureo
Galizian dago kokatuta eskola alternatibo hau eta 1973.urtean sortu zen. Eskola
alternatibo guztien artean oso berezia da eskola hau, izan ere, sortu zen une beretik
behar bereziko haurrak hartu zituen bere espazioetan.
7
Espazioen antolaketa, denbora bezala, oso berezia da eskola honetan. Hauek,
existentzialak eta hodologikoak bezala definitzen dira (hodos → camino). Hau da,
espazioak haurrei esperientzia berriak izateko aukerak eskaintzen dizkien guneak
bezala definitzen dira.
Opeloureon ez dago ez ordutegirik, ez ikasgairik, ez klaserik, ez ekintzarik ez eta
talderik ere. Ikasgaiak haurren behar eta esperientzia desberdinetatik sortzen direla
aipatzen dute. Horretarako, beharrezkoa da hezitzaile bezala haurrari askatasunez
jarduten uztea eta ez aurreratzea berak egin nahi edo egin nahi ez dituen
ekintzetara.
“A los niños que tienen algún problema se les mira como seres humanos en
desarrollo y no como seres limitados”
Gmaila: escuelapelouro@hotmail.com
Helbidea: Baños, 81 - Caldelas de Tui, Pontevedra 36721
Telefonoa: 986 629 024
Web gunea:​http://www.opelouro.com/es/index.html
- Leon Dormido
Ekuadorren dago kokatuta eskola alternatibo hau eta 2005.urtean sortu zen. Piaget
eta Montessori oinarri hartuta, ikaskuntza egoki baterako espazioak sortzen dira eta
horietan material egokiak aurkitzeko aukera daukagu.
Proiektu honen oinarria gurasoen lan eskakizunagatik sortu zen; gurasoek ezin
baitzituzten haurrak zaindu. Ideia hori oinarri hartuta eskola alternatibo hauek
hainbat aldaketa sortu nahi zituzten eta familiekin harremana indartzeko, haurrak
soilik eskolara eraman beharrean bertako ekintzetan parte hartzeko eskatzen
zitzaien. Proiektu komunitario bat sortu zuten.
8
Proiektu komunitario honek organizazio sozialaren beharra dauka: sistema
kapitalista, auto-jasangarritasun ekonomikoa… Honelaxe diote komunitate honetako
kideek: “Disponemos de una moneda propia, llamada “sueños” y al precio de cosas
les llamamos “aprecios”.
“El buen educar necesita un buen vivir”
Gmail:​asemillavioleta@lavioleta.org
Helbidea:El Mirador kalea, 15 - Madrid, Galapagar 28260
Telefonoa:​ 918 583 671
Web gunea:​http://www.lavioleta.org/leon-dormido/
3. Tximeleta Euskal Herriko eskola:
- 11 urte ditu, zaharrena da.
- Mikel Gonzalezek sortu → Summer Hill oinarri hartuta.
- Taxoan dago kokatuta, Iruña ondoan.
- Hasieran pedagogia bat, baina ondoren iturri desberdinetatik edanez joan eta
gaur egungo eskola lortu.
- Pedagogia guztiak Tximeletara egokitzean dago gakoa!
- EUDEC Europako Eskola Demokratikoen sarean sartuta dago.
- Alderdi pedagogikoa irakasleak eta gurasoak ekintzen parte hartzea
(tailerrak): materialak lortzen lagundu, diru-kontuak eman…
9
- Geroz eta familia gehiago interesatuta.
- Ratioak: 3 -12 urteko, 38 haur daude. 4 Irakasle eta erdi.
- Tximeletaren kanpoaldean: zuhaitzak, belardiak, harriak, ezkutalekuak,
makilak… eta Tximeletaren barnealdean: zurgindegia, plastika gela,
psikomotrizitate gela, jangela, sukaldea…
- Haurraren erritmoak errespetatu eta ez kanpotik inposatutakoa jarraitu.
- Haurraren alderdi emozionala eta afektiboa kontutan hartu, ez soilik
kontzeptuak ikasi.
- Haurrek: materialak jaso, eskobatu, komunak garbitu… Taldeka antolatzen
dituzte egin beharrak.
- Haurrak beraiek prestatzen dute bazkaria.
- Haurrak edozein gauza adierazi nahi badute → liburu gorria (astearen
amaieran asanbladan adierazteko)
- 2 espaziotan banatua(0-6 /6-12) (haurrak nahi duten espazioan ibili daitezke).
6 urtetik gorakoentzat: ordenagailua, Montessori materialak, sofak, jokoak…
- Ikasleek eurek erabakitzen dute zer egin nahi duten, baina nahia hori ez da
momentu edo desio batekoa.
(Adibidez, ikasle batek ingelesa ikastea erabakitzen badu, taldea osatzen da
eta irakasle bat jartzen da horretarako, baina kasu horretan ikasleak kurtso
osoan ingelesa egiteko konpromisoa hartzen du)
10
- Helduak segurtasuna eskaini behar dio haurrari eta ez gauzak erakusteko.
Helduak haurrak behatu eta hauen interesak hautematea.
- Agian espazioa antolatu egin behar dugu haurren interesa pizteko (material
desberdinak ekarri)
- Ez dute libururik ez eta ikasprogramarik. Haurren interesen arabera
antolatzen da zer ikasi eta zer ez.
- Autofinantziatutako zentroa da. Hilero 230 euro haur bakoitzarengatik.
4. Ezaugarriak
Eskola alternatiboak helburu komun batean oinarrituta daude: erdigunean
haurra jartzen dute, hau da, haien helburu nagusia da haurrak autonomia eta
iniziatiba izatea, jakin-min edo kuriositate naturala mantentzea, pertsona libreak,
autodidaktak eta sortzaileak lortzea, eta horri loturik baita autodiziplina bultzatzea
ere.
Eskola eredu hauek normalean dirudi ahaztuak daudela eta gainera, gure
gizartean ez daude batere ondo baloratuak. Lehen esan bezala, hainbat modutan
izendatuak izan dira, hala nola, erradikalak, libreak, demokratikoak, ez ohikoak,
sistematik kanpokoak, alternatiboak, desberdinak, sistematik kanpokoak, etab..
Izendapen horietako batzuk zehatzak eta murriztaileak dira eta beste batzuk oso
zabalak eta generikoak dira. Egia da, alde batetik bai direla alternatiba bat eskolatze
ohikoetara joan nahi ez dutenentzat, baina,orokorrean ez dituzte betetzen eskola
publikoak ez eskola pribatuak bete beharreko baldintzak, horregatik beti kokatzen
dira hezkuntza sistemaren muga hauskorrean.
11
Jarraian, pedagogia hauek amankomunean dituzten ezaugarriak aurkeztuko
ditugu:
1. Askatasunean oinarritutako hezkuntza:
Honako hau da nortasun ikurrik adierazgarriena. Askatasuna, ongizatearekin
eta zoriontasunarekin lotzen da, norberak bere bidea eraikitzeko aukera izatea,
bakoitzak bere erabakiak hartzea eta bere nia-ren eraketa egitean datza.
Askatasunak mugak ere behar ditu besteen askatasun eta segurtasunarekin
zerikusia dutenak. Horretarako daude elkarbizitza arauak eta funtzionamendua
berrikusteko bilerak haur eta helduen artean. Elkarbizitzaren mugak, arduraren eta
konpromezuen mugarriak, etb..direnak.
Askatasuna ez dugu nahastu behar libertinajearekin, ezta egozentrismoarekin
ere. Askatasuna da testuinguruak ematen dizkigun aukerak probestea norbere
nahiak, beharrak edota interesak asebetetzeko, modu arduratsu eta sortzaile
batean. Libertinajea, aldiz, bakoitzak nahi duena egitea inongo araurik gabe. Aldi
berean horrek ardurarekin zerikusia du, bakoitzak zertan ariko den esango duelako
eta ekintza horren erantzukizuna eta ondorioa hartzen duelako.
2. Umeak berak erabakitzen du zer egin​:
Umeak erabakitzen du zer egin nahi duen momentu bakoitzean. Ekintza
barrutik kanpora datorren grina da, eta ez alderantziz. Nahi dutena egiteak ez du
esan nahi beste pertsonak edo gauzak kontuan eduki gabe aritzea, baizik eta
barruan daramatena ateratzen laguntzea, uztea eta behar horietan laguntzea modu
pertsonalizatu batean.
Horregatik esaten da ikaskuntza askatasun ekintza bat dela, bakoitzak bere
ikasketak behar dituen momentuan, denboran eta erritmoan ematen dituelako bere
behar eta jakin-minarekin bat eginez.
Jakin-min hori edo ikasteko gogoa zerbait naturala da, barrutik kanpora dijoana, eta
beraz, kanpoko pertsonek prozesu hori beste modu batean egitera behartzean, gogo
hori hiltzeko arriskua dago. Gainera, hobeto ikasten da ikasleengan konfiatzen
denean.
12
3. Adin aniztasuna:
Ez daude ordutegi zehatzak eta egunero klaseak desberdinak dira, egunero
haur bakoitzak abentura berri bati ekin egiten dio. Adin desberdinetako haurrak
elkartu egiten dira, horrela elkar lagunduz ikasten dute rol desberdinak hartuz. Oso
aberasgarria da modu honetan egiteko lan era, guztiak elkarrekin ikasi egiten
dutelako. Egunero ez dira kide berdinekin egoten eta horrela batzuetan ikaskuntza
pertsonala sortzen da eta beste batzuetan, aldiz, elkartzen diren bikote edo taldeen
artekoak dira. Honi esker erlazioetarako edota egoera berrietara egokitzeko
gaitasuna lantzen dute, baita erabakitzeko eta zer nahi duten jakiteko ahalmena ere.
4. Autonomia, izaera autodidakta, autodiziplina​:
Haurraren barrutik kanporako jarrera erakusten duten hiru kontzeptu dira
horiek; hau da, haurrak naturalki ikertu, sortu eta deskubrituko du eta naturalki
egingo ditu hainbat ekintza, ez kanpotik esan diotelako. Haurra autodidakta izango
da, baldin eta autonomian hezten bada.
Horrekin lotuta autodiziplinaren kontzeptua lotuta dago. Hobeto ulertzeko, adibide
hau jarriko dut: Helduak ez dio haurrari esango zertan jolastu behar den edo zer egin
behar duen, hori haurraren beraren erabakia izango da. Wild-tarrek oso polit esaten
dute: “jolasa eta lana gauza bera da”. Batzuetan kontrakoa iruditzen bazaigu ere
jolasik edo jarduera txikienarekin ere lan handia egiten ari da haurra.
5. Dimentsio anitzeko hezkuntza:
Ikasteko ingurune naturalak, sozial eta kulturalei esker errazagoa da gorputza
eta buruak bat egitea eta denbora guztian jasotzen duten informazioa bereganatzea.
Modu horretan askoz ere aberasgarriagoa da eta horregatik haurrak denbora guztian
daude irekiak emozioekin, ikerketekin, erlazioekin, etab...ikastera. Hau da, eskola
hauetan adimen anitzen garapena ziurtatzen dutela.
13
6. Ingurune aberasgarriak eta aukeraz beteak:
Eraikuntza hauek normalean zeharo desberdinak dira eskola tradizionalarekin
konparatuz. Ez dira guk ezagutzen ditugun gela tradizionalak existitzen, baizik eta
espazio balioaniztunak edo tailerretan bihurtutako guneak. Horiek jokora,
esperimentaziora,ikerketara, jakintzara eta hizkuntzara bideratutakoak dira. Kanpoko
espazioak barrukoak bezain garrantzitsuak dira bertan eta horregatik ez dituzte
asfaltatutako ​patioa, baizik eta ingurune naturalekoak dira, naturarekin
interaktuatzeko.
7. Arauak haurrek eginak:
Eskola libreetan haurrak sartzen direnean helduek ezarritako hainbat muga
izan ohi dituzte, elkarbizitzako arauak hain zuzen. Behin eskolan hasten direnean,
ordea, eta batez ere Lehen Hezkuntzatik aurrera, haurrek ere parte hartzen dute
ezarrita dauden muga horiek berreraikitzen eta arau berriak egiten. Beraiek probatu,
esperimentatu eta ikusi behar dute zerk balio duen eta zerk ez, eta horren inguruko
gogoeta egin. Zenbait eskoletan asanbladak egiten dituzte non helduek eta haurrek
parte hartzen duten. Gune honetan erabakiak hartu, mugak ezarri eta elkarbizitza
arauak zehazten dituzte.
8. Autogobernua:
Inplikazio garrantzitsu bat eskatzen diete beraien kide guztiei, irakasle, ikasle
eta familiei. Komunitate hau ohiko eredutik kanpo sortzen da mikroorganismo
alternatibo gisa. Eskola hauetan praktikan jartzen a demokrazia zuzena eta
parte-hartzailea, horregatik asanbladak hainbesteko pisua dauka, bertan guztiak
euren iritzia eta botoa eman dezaketelako.
14
9.Hezitzailearen rola:
Eskola alternatiboetan helduaren egitekoa aurraren alboan egotea izan behar
luke, haurra laguntzea, akonpainatzea. Heldua izango da bestalde, haurrentzat giro
egokia bermatuko duena ere, elkarbizitza arauak ziurtatuz, errespetuzko eta
lasaitasunezko giroa sortuz eta haurrek dituzten beharrak uneoro ziurtatuz. Heldua
denbora guztian haurren prozesuak behatzen ariko da eta beharrezkoa denean
soilik hartuko du esku, hau da, umeek eskatzen diotenean, ekintza zehatzetan edo
gatazkak daudenean, errespetuzko giroa bermatuz. Normalean, mugak ondo
ezarriak daudenean eta taldeak mugak ondo onartuta dituenean, esku-hartzea oso
txikia izan ohi dela ere esaten du.
10. Metodologia ez zuzentzailea:
Eskola mota hauetako pedagogia ez da gidatzailea izango, ez ditu haurraren
prozesuak zuzenduko, baizik eta espazio, giro eta material egokiak prestatzen
saiatuko da. Hiru zutabe nagusi horiek izan ohi dira kontuan eskola alternatiboetan
eta ez da irakasgaik izaten. Eskola libreak barneko zein kanpoko espazioak sortzen
ahalegintzen dira, kanpokoa barnekoa bezain garrantzitsua da. Horregatik ingurune
naturala da gehienbat kanpoko espazioa, horrek jolas sinbolikoari aukera gehiago
izatea laguntzen diolako.
11.Ekonomia eta eskolen egoera:
Eskola alternatibo gehienak ez dira marko legalaren barruan aurkitzen,
horregatik kasu gehienetan egoera alegaletan aurkitzen dira. Beraien
funtzionamendua baimentzen da baina ez dira aintzat hartzen. Hori dela eta egoera
nahiko prekarioetan diraute lanean.izan ere, diru-laguntzak jasotzea oso lan zaila da,
eta posiblea da laguntzak jasotzea baina fundazio pribatuetatik soilik. Horiek lortzea
oso zaila da eta horregatik beharrezko diru guztia gurasoek jartzen dute. Baina
kuotak altuegiak izatea ere eragozpena da familia zenbaitentzat, ondorioz, maiz
bertako hezitzaileak egoera nahiko kaskarretan lan egiten dute eta orokorrean,
beraien soldatak eskola arruntetan baino nahiko baxuagoa da. Normalean, zentroak
15
autogestionarioak izaten dira, gurasoak arduratzen baitira beharrezko materialak
inguratzeaz eta mantentzeaz ere.
5. Ipuina:
Munduan beste asko bezala herri hartan familia asko bizi ziren. Horietako baten
aitak Mikel izena zuen eta bere bi urteko semearentzako bestelako hezkuntza-eredu
baten bila zebilela eskola bat sortzea erabaki zuen.
TXIMELETA, tximeleta izango zen eskola berriaren izena!
Dagoeneko 15 urte pasa dira Summehill ereduaren gaineko interesetik abiatuta
proiektua jaio zenetik... Orduztik Pestalozzi, Montessori, Freinet… pedagogia
batetik eta bestetik edan dute.
Hasieran 5 ume ziren eskolako protagonista, uneotan berriz, 3-12 urteko 38 haur eta
4 irakasle eta erdi daude eskolan.
Bertan familiak ezinbestekoak dira. Hastapenetan gurasoek arlo pedagogikoan parte
hartzen zuten, pixkanaka alderdi pedagogikoa hezitzaileen esku geratu da eta
gurasoek tailerrak ematen, haurrekin batera ekintzak antolatzen, behar dituzten
materialak eskuratzen, diru kontuak eramaten… parte hartzen dute.
Eskola autofinantzatutako proiektua izanik, ez da lan erraza eskola aurrera
eramatea. Irakasleak trinkotzeko arazoak egoten dira eta ondorioz irakasle gehienek
denboraldi bat bertan pasa ondoren alde egiten dute. Gainera derrigorrezko
16
eskolatzea tarteko eta lehenengoz umerik zaharrenak institutura joan zirenean ere
gurasoen artean momentu larriak bizi izan dituzte.
Muga guztien gainetik haur, guraso eta hezitzaileen artean, giro polita sortu dute!
Zuhaitzez, belardiz, harriz, ezkutalekuz, makilez… inguratuta dagoen etxe
handi-handi bat da eskola. Barruko espazioan berriz, zurgintza, plastika gela,
psikomotrizitate gela, musika gela, sukaldea… daude. Guztia ondo-ondo zainduta
dago eta haurrek kanpoan nahiz barruan jolasteko aukera dute.
Eskola honetan adinak nahastuta egotea garrantzitsua da eta bi espazio nagusi
bereizten dira. Bata 6 urte arteko haurrentzat eta bestea 6 urtetik gorakoentzat.
Baina ez pentsa, banaketa hori orientagarria da soilik, umeak nahi duten eran, beti
ere heldu bat aldamenean dutela, toki batetik bestera pasa daitezke.
Bertan heziketa modu globalean ulertzen da eta alderdi emozionala eta afektiboa
oso kontutan hartzen da. Beraientzat alderdi hauek asetuta daudenean soilik
ematen baita beste alderdien garapena. Gainera umearen beraren erritmoa,
autonomia eta duen jakin-mina bermatzea funtsezkoa da. Azken finean haurren
interesaren arabera antolatzen dira.
Eskolaren mantenua haurrek eurek egiten dute: materialak jaso, eskobatu, komonak
garbitu… eurek prestatzen dute bazkaria edota mahaia jarri, jaso eta ontziak garbitu.
Egunerokoan gertatzen zaizkien gauzak, arazoak... “liburu gorria” deituriko
koadernoan jasotzen dituzte ostiralero egiten duten asanbladan eztabaidatzeko.
Batzuetan segituan aurkitzen dute konponbidea eta beste zenbaitetan arau bat
osatuz amaitzen da auzia.
Helduen papera segurtasuna eta konfiantza ematea da, hemendik abiatuta
haurraren interesak hauteman eta hauek aurrera eramateko bitartekoak jarriz.
17
Egun batean 12 urterekin institutura pasa behar zuen haur batek , hango
funtzionamendurako ohitzeko tailer espezifikoan parte hartzen ari zela honela
galdetu zion irakasle bati: “ baina, azterketak zertarako? Maisuak zertarako
galdetzen du? Berak ez daki , ala?
Urte asko pasa dira... dagoeneko Tximeletatik institutura pasa diren haurrak ondo
moldatu direla ikusi dute.
Pixkanaka jendearen artean sinesgarritasuna irabazten ari dira!
Gutxinaka ospea ere erdietsi du eskolak!
Tximeleta bizirik dirau eta orain lasaitasuna da nagusi...
Hau hala bazan ez bazan, sar dadila kalabazan eta atera dadila Iruñako plazan...
18
6. Bibliografia
ESKOLA ALTERNATIBOAK: injerentziarik gabeko hezkuntzaren bila. (2014).
Hik Hasi​, 10-19.
Hik Hasi.​ ( 2014). Eskuragarri
http://www.hikhasi.eus/Albistegia/20140218/eskola-alternatiboak-injere
ntziarik-gabeko-hezkuntzaren-bila
La caseta​. (s.f.). Eskuragarri ​http://www.lacaseta.info/la-nostra-escola/
Leoz, M. O. (2013). HEZKUNTZA-SISTEMA EZTABAIDATUZ:
BERRIKUNTZA CURRICULARRA ETA LAN PROIEKTUEN
METODOLOGIA . ​Haur Hezkuntzako Irakasleen Gradua​. Nafarroako
Unibertsitate Publikoa, Espainia.
Sumando cambios​. (2015). Eskuragarri
http://www.sumandocambios.com/paises/ecuador/en-el-leon-dormido-e
ducacion/
Upnatv​. (2012). Eskuragarri ​https://upnatv.unavarra.es/pub/tximeleta
Vimeo​. (2013). Eskuragarri ​https://vimeo.com/67051717
Youtube​. Eskuragarri ​https://www.youtube.com/watch?v=8RVgpPiu0kg
Youtube​. Eskuragarri ​https://www.youtube.com/watch?v=8GeL7Wz_7R4
Youtube​. Eskuragarri ​https://www.youtube.com/watch?v=OznTKt-07Zc
Youtube​. Eskuragarri ​https://www.youtube.com/watch?v=O0MiRQBQv10
19

More Related Content

Similar to Didaktika eskola alternatiboak

Blogera igotzeko
Blogera igotzekoBlogera igotzeko
Blogera igotzekouzuxunago
 
WALDORF PEDAGOGIA
WALDORF PEDAGOGIAWALDORF PEDAGOGIA
WALDORF PEDAGOGIAuzuxunago
 
Waldorf pedagogia
Waldorf pedagogiaWaldorf pedagogia
Waldorf pedagogiauzuxunago
 
WALDORF PEDAGOGIA
WALDORF PEDAGOGIAWALDORF PEDAGOGIA
WALDORF PEDAGOGIAuzuxunago
 
Blogera igotzeko
Blogera igotzekoBlogera igotzeko
Blogera igotzekouzuxunago
 
Blogera igotzeko
Blogera igotzekoBlogera igotzeko
Blogera igotzekouzuxunago
 
PEDAGOGO LANA
PEDAGOGO LANAPEDAGOGO LANA
PEDAGOGO LANAaeslopez1
 
Korronte pedagogikoak
Korronte pedagogikoakKorronte pedagogikoak
Korronte pedagogikoakIratiMateo
 
Hezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutuaHezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutuaandertms
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakuzuxunago
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakuzuxunago
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakuzuxunago
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakuzuxunago
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakuzuxunago
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakuzuxunago
 
Pedagogia desberdinak
Pedagogia desberdinakPedagogia desberdinak
Pedagogia desberdinaknaiaraZaldua
 
Pere Pujolas-HIK HASI aldizkarian
Pere Pujolas-HIK HASI aldizkarianPere Pujolas-HIK HASI aldizkarian
Pere Pujolas-HIK HASI aldizkarianjcolaeta
 
1. foroa
1. foroa1. foroa
1. foroaLiiide
 
Practicum-I- EHU 2014
Practicum-I- EHU 2014Practicum-I- EHU 2014
Practicum-I- EHU 2014marijeuraga
 

Similar to Didaktika eskola alternatiboak (20)

Blogera igotzeko
Blogera igotzekoBlogera igotzeko
Blogera igotzeko
 
WALDORF PEDAGOGIA
WALDORF PEDAGOGIAWALDORF PEDAGOGIA
WALDORF PEDAGOGIA
 
Waldorf pedagogia
Waldorf pedagogiaWaldorf pedagogia
Waldorf pedagogia
 
WALDORF PEDAGOGIA
WALDORF PEDAGOGIAWALDORF PEDAGOGIA
WALDORF PEDAGOGIA
 
Blogera igotzeko
Blogera igotzekoBlogera igotzeko
Blogera igotzeko
 
Blogera igotzeko
Blogera igotzekoBlogera igotzeko
Blogera igotzeko
 
PEDAGOGO LANA
PEDAGOGO LANAPEDAGOGO LANA
PEDAGOGO LANA
 
Korronte pedagogikoak
Korronte pedagogikoakKorronte pedagogikoak
Korronte pedagogikoak
 
Hezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutuaHezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutua
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointak
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointak
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointak
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointak
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointak
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointak
 
Pedagogia desberdinak
Pedagogia desberdinakPedagogia desberdinak
Pedagogia desberdinak
 
Rafa Mendia
Rafa MendiaRafa Mendia
Rafa Mendia
 
Pere Pujolas-HIK HASI aldizkarian
Pere Pujolas-HIK HASI aldizkarianPere Pujolas-HIK HASI aldizkarian
Pere Pujolas-HIK HASI aldizkarian
 
1. foroa
1. foroa1. foroa
1. foroa
 
Practicum-I- EHU 2014
Practicum-I- EHU 2014Practicum-I- EHU 2014
Practicum-I- EHU 2014
 

Didaktika eskola alternatiboak

  • 1. ESKOLA ALTERNATIBOAK  Eli Zubiarrain Maider Jauregi Laura Gorostidi Ane Porras 1
  • 2. AURKIBIDEA 1. Sarrera…………………………………………………………...……...3 2. Eskola desberdinak………………………………………………….....5 3. Tximeleta, Euskal Herriko eskola……………………………………..9 4. Ezaugarriak…………………………………………………………....11 5. Ipuina…………………………………………………………………...16 6. Bibliografia……………………………………………………………..18 2
  • 3. 1. Sarrera Eskola alternatiboak ohiko hezkuntza-sistematik kanpo dauden zentroak dira. Eskola libre edo demokratikoa izendatzen dute askok euren burua, oinarria askatasuna baita. Orokorrean, hezkuntza sistema konbentzionalari alternatiba bat bilatzeko asmoarekin sortuak izan dira. Historian atzera egingo dugu, gaur egun dirauten teoria alternatibo garrantzitsuenak ezagutzeko. XVIII. mendean, hezkuntzaren inguruko ideia pedagogikoek inflexio-puntu bat jasan zuten, Rousseau-k eskola-planteamendua kritikatzen zuen, batez ere eskolak umearen altxor nagusia ezabatzen zuela kontsideratzen zuelako; jakin-mina alegia. Umearen askatasuna aldarrikatu, heziketa naturala defendatzen zuen eta sentimenduei arrazoiaren gainetik lehentasuna ematen die. Norbanako eta gizarteko zoriontasunean oinarritzen zen ideal pedagogikoa planteatu zuenean. Helduok haurraren hazte-prozesua naturala errespetatu behar dugula defendatzen zuen, oztopoak eragotziz eta presarik sartu gabe. Mundu mailan hamaika esperientzia ezagutzen ditugu hezkuntzarako gune desberdinak eta berriak eskaintzen dituztenak, ohikotasunetik kanpo daudenak. Orokorrean antzeko oinarriak partekatzen dituzte, lekuan lekuko kulturari egokituak beti ere. Hauen artean garrantzitsuenak, XX. mendeko pedagogo garaikide desberdinek sortuak izan ziren: Dewey, Montessori, Decroly, Piaget, Freinet, Neill… Dewey-k (1859-1952) Estatubatuar honek garatutako pedagogia interesaren doktrinan oinarritzen zen, ikaskuntza norberaren interes errealetan oinarritu behar dela aldarrikatu zuen. 3
  • 4. Montessori-k (1870-1952), hezkuntza norbanakoaren barruan ematen den prozesu espontaneotzat ulertu behar dugula zioen, hau lortzeko, oztopo artifizialik gabeko ingurunea eta material egokiak haurren eskura jartzea ezinbestekotzat jotzen zuen. Decroly (1871-1932), hezkuntza-metodo globalen eta interesguneen doktrina pedagogikoaren sortzailea izan zen, globalizazioaren eta haurren berezko interesen arteko harremana estutu zuelarik. Bere pedagogiaren printzipio nagusia, bizitza hezkuntzaren helburutzat hartzean datza. Neill (1883-1973) pedagogia ez autoritarioaren ordezkari nagusia. Joera honen arabera, hezkuntzaren lehen baldintza askatasuna da, pertsona libreak egiteko modu bakarra, ikasleei sistema aske batean esperimentatzeko aukera ematea dela defendatzen zuen. Autoritarismoaren aurkako pedagogia, zoriontasunaren pedagogian hezkuntzaren historia osoan zehar gehien sakondu duena izan da. Neill-ek bere pedagogia aurrera eramateko Summerhill eskola independentea sortu zuen, 1921.urtean. Eskola demokratikoen aitzindaria da eta askatasuna eta autogobernuan oinarritutako hezkuntzaren alde egin zuen. Neill-en ideia asko hurbiltzen dira Rousseauren pedagogiaren printzipioetara. Neill zigorren eta errieten auka zegoen eta beldurra eragiten duten jarrerak eragotzi behar direla aldarrikatzen zuen. Célestin Freinet (1896-1966), hezkuntza kooperatiboaren ekarpena egin zuen eta ikasgelarako lan-metodologia berritzaileak sortu zituen. Honek Decroly-ren padagogiaren eraginak jaso zituen , interes zentroen eta ikaskuntza globalizatuaren ideiak bere teorian aplikatu zituelarik. Freinete-k teknika desberdinak sortu zituen eskolarako, haien artean garrantzitsuena, eskola inprimategia, eskola-fitxategiak, autozuzenketak, interesguneak… XX. mendeko pedagogo handienetako izan da eta gaur egungo hezkuntza-kulturan ospe handia izaten jarraitzen du. Eskola alternatiboek 60ko hamarraldian sekulako arrakasta izan zuten Europan eta Ameriketan. Ondorengo urteetan apur bat baretu zen olde hori, baina azken urteetan ere hazten ari da hezkuntza alternatiboaren aldeko hautua egiten duten familien 4
  • 5. kopurua, Euskal Herrian ere badaude, dozena bat urte baino gehiago daramaten hezkuntza proiektuak. Esperientzia guzti hauek hezkuntza eta hazkuntza haurrarekin koherentzian bizitzeko nahia ziurtatu nahian sortutako proiektuak dira. Horren adibide dira inguruan ditugun hainbat eskola, hala nola, Lea-Artibain dagoen Kortiñe (Bizkaia) Iruñako Tximeleta (Nafarroa) edota Behauzeko Bizi Toki (Baxe Nafarroa) Denera, ordea, 20tik gora dira. Batzuek proiektuak soilik egin dute oraindik, beste batzuk hastapenetan daude, eta zenbaitek urteetako esperientzia dute. Bistakoa da egunetik egunera gero eta eskola alternatibo gehiago ari direla sortzen Euskal Herrian, eskaria handituz doa eta horietako batzuetan jendea kanpoan uzten ari dira. 2. Eskola mota desberdinak Eskola alternatibo desberdinak aurkitzeko aukera daukagu. Horietariko batzuk, ezagunenak, Espainia mailan aurkitzen dira nahiz eta Euskal herrian ere baditugun gutxi batzuk, ezagunena Tximeleta. - La Caseta Bartzelonan dago kokatuta eskola alternatibo hau eta 2000. urtean ireki zuten. Eskola honetako espazioak egokituak daude haurren jolas eta eguneroko harreman desberdinetarako. Gainera, familiek garrantzi handia daukate Bartzelonako eskola honetan eta psikomotrizitate saioak antolatzen dituzte familiako kide desberdinentzat. Aipatzekoa da proiektu berezi bat daukatela, 2-6 urteko haurrentzat, profesional eta familien laguntzarekin aurrera eramaten dutena. Gehienbat hizkuntzak lantzen dituzte, izan ere, beharrezkoa da haurren barne eta kanpo munduak bat egitea. 5
  • 6. Ikaskuntza librea: ​”El mejor contexto para que un niño crezca es una cultura formada por adultos que crecen” ​(Pere Juan) Gmaila: info@la-caseta.com Helbidea:Mateu kalea, 16 - Barcelona 08012 Web gunea:​http://www.la-caseta.com/castellano/links.html - El Roure Katalunian dago kokatuta eskola alternatibo hau eta 2001.urtean ireki zuten. 3-16 urteko haurren ikaskuntza pedagogikoan lagungarri bezela definitzen da eta , hau aurrera eraman ahal izateko, familia eta irakasleen arteko harremana etengabekoa izatea ezinbestekoa da. Horrela, ikusten dituzten gauza desberdinak elkarri partekatzeko aukera ezin hobea da. Honen harira, berriro ere aipatzeko da, Kataluniako eskola honek garrantzi handia ematen diola gurasoen presentziari, izan ere, haurren ikaskuntzan gurasoak dira haurren laguntzaile eta ez beste eskola gehienetan bezala, irakasleak. Telefonoa: 935 796 266 Helbidea:Catalunya avenida, 112 - Sant Fost de Campsentelles 08105 Web gunea:​http://agora.xtec.cat/escolaelroure/ - Paideia Meridan, Extremaduran, dago kokatuta eskola alternatibo hau eta 1978.urtean sortu zuten. Ferrer i Guardia eta Ken Loach erreferente historikoak oinarri hartuta, Paideia eskola Anarkista da. Eskola honek haurrentzat askatasuna dela egokiena azpimarratzen du beti ere kontutan edukirik gizarteko beste kideak (elkarbizitza, autonomia…). 6
  • 7. Eskola honen puntu garrantzitsu bat autoritarismoa da: inork ez dio inori agintzen eta bakoitzak egiten dituen ekintzak berak hartutako konpromisotik egiten ditu nahiz eta batzuetan kolektiboki ere hainbat erabaki hartzen dituzten. Erabaki horiek hartzeko erabiltzen duten metodologia asanblada da. Asanblada: eskolako edozein kideek konbokatu dezake asanblada bat eguneko edozein ordutan. Haurrak, horrelako bileretan, zer eta nola ikasi nahi duten aukeratzen dute. Aipatzekoa da, beste eskola alternatiboek ez dituzten helburu batzuk betetzen saiatzen direla. Haurrak ikaskuntza libre batetik hezi nahi dituzte horregatik haurrek hitz hauen nondik norakoak ezagutu ditzaten saiatzen dira: elkar laguntza, askatasuna, berdintasuna…haurrek hitz hauen esanahia zein den jakiten badute errazagoa izango da gizarteak aldaketa handi bat jasotzea. “En Paideia no se habla de maestros y maestras de educadores y educadoras, sino únicamente de compañeros y compañeras de distintas edades, pues todos están enseñando y aprendiendo” Gmail: ​info@paideiaescuelalibre.org Helbidea: Mérida 06800 Telefonoa: ​924123352 Web gunea: ​http://www.paideiaescuelalibre.org/ - Opeloureo Galizian dago kokatuta eskola alternatibo hau eta 1973.urtean sortu zen. Eskola alternatibo guztien artean oso berezia da eskola hau, izan ere, sortu zen une beretik behar bereziko haurrak hartu zituen bere espazioetan. 7
  • 8. Espazioen antolaketa, denbora bezala, oso berezia da eskola honetan. Hauek, existentzialak eta hodologikoak bezala definitzen dira (hodos → camino). Hau da, espazioak haurrei esperientzia berriak izateko aukerak eskaintzen dizkien guneak bezala definitzen dira. Opeloureon ez dago ez ordutegirik, ez ikasgairik, ez klaserik, ez ekintzarik ez eta talderik ere. Ikasgaiak haurren behar eta esperientzia desberdinetatik sortzen direla aipatzen dute. Horretarako, beharrezkoa da hezitzaile bezala haurrari askatasunez jarduten uztea eta ez aurreratzea berak egin nahi edo egin nahi ez dituen ekintzetara. “A los niños que tienen algún problema se les mira como seres humanos en desarrollo y no como seres limitados” Gmaila: escuelapelouro@hotmail.com Helbidea: Baños, 81 - Caldelas de Tui, Pontevedra 36721 Telefonoa: 986 629 024 Web gunea:​http://www.opelouro.com/es/index.html - Leon Dormido Ekuadorren dago kokatuta eskola alternatibo hau eta 2005.urtean sortu zen. Piaget eta Montessori oinarri hartuta, ikaskuntza egoki baterako espazioak sortzen dira eta horietan material egokiak aurkitzeko aukera daukagu. Proiektu honen oinarria gurasoen lan eskakizunagatik sortu zen; gurasoek ezin baitzituzten haurrak zaindu. Ideia hori oinarri hartuta eskola alternatibo hauek hainbat aldaketa sortu nahi zituzten eta familiekin harremana indartzeko, haurrak soilik eskolara eraman beharrean bertako ekintzetan parte hartzeko eskatzen zitzaien. Proiektu komunitario bat sortu zuten. 8
  • 9. Proiektu komunitario honek organizazio sozialaren beharra dauka: sistema kapitalista, auto-jasangarritasun ekonomikoa… Honelaxe diote komunitate honetako kideek: “Disponemos de una moneda propia, llamada “sueños” y al precio de cosas les llamamos “aprecios”. “El buen educar necesita un buen vivir” Gmail:​asemillavioleta@lavioleta.org Helbidea:El Mirador kalea, 15 - Madrid, Galapagar 28260 Telefonoa:​ 918 583 671 Web gunea:​http://www.lavioleta.org/leon-dormido/ 3. Tximeleta Euskal Herriko eskola: - 11 urte ditu, zaharrena da. - Mikel Gonzalezek sortu → Summer Hill oinarri hartuta. - Taxoan dago kokatuta, Iruña ondoan. - Hasieran pedagogia bat, baina ondoren iturri desberdinetatik edanez joan eta gaur egungo eskola lortu. - Pedagogia guztiak Tximeletara egokitzean dago gakoa! - EUDEC Europako Eskola Demokratikoen sarean sartuta dago. - Alderdi pedagogikoa irakasleak eta gurasoak ekintzen parte hartzea (tailerrak): materialak lortzen lagundu, diru-kontuak eman… 9
  • 10. - Geroz eta familia gehiago interesatuta. - Ratioak: 3 -12 urteko, 38 haur daude. 4 Irakasle eta erdi. - Tximeletaren kanpoaldean: zuhaitzak, belardiak, harriak, ezkutalekuak, makilak… eta Tximeletaren barnealdean: zurgindegia, plastika gela, psikomotrizitate gela, jangela, sukaldea… - Haurraren erritmoak errespetatu eta ez kanpotik inposatutakoa jarraitu. - Haurraren alderdi emozionala eta afektiboa kontutan hartu, ez soilik kontzeptuak ikasi. - Haurrek: materialak jaso, eskobatu, komunak garbitu… Taldeka antolatzen dituzte egin beharrak. - Haurrak beraiek prestatzen dute bazkaria. - Haurrak edozein gauza adierazi nahi badute → liburu gorria (astearen amaieran asanbladan adierazteko) - 2 espaziotan banatua(0-6 /6-12) (haurrak nahi duten espazioan ibili daitezke). 6 urtetik gorakoentzat: ordenagailua, Montessori materialak, sofak, jokoak… - Ikasleek eurek erabakitzen dute zer egin nahi duten, baina nahia hori ez da momentu edo desio batekoa. (Adibidez, ikasle batek ingelesa ikastea erabakitzen badu, taldea osatzen da eta irakasle bat jartzen da horretarako, baina kasu horretan ikasleak kurtso osoan ingelesa egiteko konpromisoa hartzen du) 10
  • 11. - Helduak segurtasuna eskaini behar dio haurrari eta ez gauzak erakusteko. Helduak haurrak behatu eta hauen interesak hautematea. - Agian espazioa antolatu egin behar dugu haurren interesa pizteko (material desberdinak ekarri) - Ez dute libururik ez eta ikasprogramarik. Haurren interesen arabera antolatzen da zer ikasi eta zer ez. - Autofinantziatutako zentroa da. Hilero 230 euro haur bakoitzarengatik. 4. Ezaugarriak Eskola alternatiboak helburu komun batean oinarrituta daude: erdigunean haurra jartzen dute, hau da, haien helburu nagusia da haurrak autonomia eta iniziatiba izatea, jakin-min edo kuriositate naturala mantentzea, pertsona libreak, autodidaktak eta sortzaileak lortzea, eta horri loturik baita autodiziplina bultzatzea ere. Eskola eredu hauek normalean dirudi ahaztuak daudela eta gainera, gure gizartean ez daude batere ondo baloratuak. Lehen esan bezala, hainbat modutan izendatuak izan dira, hala nola, erradikalak, libreak, demokratikoak, ez ohikoak, sistematik kanpokoak, alternatiboak, desberdinak, sistematik kanpokoak, etab.. Izendapen horietako batzuk zehatzak eta murriztaileak dira eta beste batzuk oso zabalak eta generikoak dira. Egia da, alde batetik bai direla alternatiba bat eskolatze ohikoetara joan nahi ez dutenentzat, baina,orokorrean ez dituzte betetzen eskola publikoak ez eskola pribatuak bete beharreko baldintzak, horregatik beti kokatzen dira hezkuntza sistemaren muga hauskorrean. 11
  • 12. Jarraian, pedagogia hauek amankomunean dituzten ezaugarriak aurkeztuko ditugu: 1. Askatasunean oinarritutako hezkuntza: Honako hau da nortasun ikurrik adierazgarriena. Askatasuna, ongizatearekin eta zoriontasunarekin lotzen da, norberak bere bidea eraikitzeko aukera izatea, bakoitzak bere erabakiak hartzea eta bere nia-ren eraketa egitean datza. Askatasunak mugak ere behar ditu besteen askatasun eta segurtasunarekin zerikusia dutenak. Horretarako daude elkarbizitza arauak eta funtzionamendua berrikusteko bilerak haur eta helduen artean. Elkarbizitzaren mugak, arduraren eta konpromezuen mugarriak, etb..direnak. Askatasuna ez dugu nahastu behar libertinajearekin, ezta egozentrismoarekin ere. Askatasuna da testuinguruak ematen dizkigun aukerak probestea norbere nahiak, beharrak edota interesak asebetetzeko, modu arduratsu eta sortzaile batean. Libertinajea, aldiz, bakoitzak nahi duena egitea inongo araurik gabe. Aldi berean horrek ardurarekin zerikusia du, bakoitzak zertan ariko den esango duelako eta ekintza horren erantzukizuna eta ondorioa hartzen duelako. 2. Umeak berak erabakitzen du zer egin​: Umeak erabakitzen du zer egin nahi duen momentu bakoitzean. Ekintza barrutik kanpora datorren grina da, eta ez alderantziz. Nahi dutena egiteak ez du esan nahi beste pertsonak edo gauzak kontuan eduki gabe aritzea, baizik eta barruan daramatena ateratzen laguntzea, uztea eta behar horietan laguntzea modu pertsonalizatu batean. Horregatik esaten da ikaskuntza askatasun ekintza bat dela, bakoitzak bere ikasketak behar dituen momentuan, denboran eta erritmoan ematen dituelako bere behar eta jakin-minarekin bat eginez. Jakin-min hori edo ikasteko gogoa zerbait naturala da, barrutik kanpora dijoana, eta beraz, kanpoko pertsonek prozesu hori beste modu batean egitera behartzean, gogo hori hiltzeko arriskua dago. Gainera, hobeto ikasten da ikasleengan konfiatzen denean. 12
  • 13. 3. Adin aniztasuna: Ez daude ordutegi zehatzak eta egunero klaseak desberdinak dira, egunero haur bakoitzak abentura berri bati ekin egiten dio. Adin desberdinetako haurrak elkartu egiten dira, horrela elkar lagunduz ikasten dute rol desberdinak hartuz. Oso aberasgarria da modu honetan egiteko lan era, guztiak elkarrekin ikasi egiten dutelako. Egunero ez dira kide berdinekin egoten eta horrela batzuetan ikaskuntza pertsonala sortzen da eta beste batzuetan, aldiz, elkartzen diren bikote edo taldeen artekoak dira. Honi esker erlazioetarako edota egoera berrietara egokitzeko gaitasuna lantzen dute, baita erabakitzeko eta zer nahi duten jakiteko ahalmena ere. 4. Autonomia, izaera autodidakta, autodiziplina​: Haurraren barrutik kanporako jarrera erakusten duten hiru kontzeptu dira horiek; hau da, haurrak naturalki ikertu, sortu eta deskubrituko du eta naturalki egingo ditu hainbat ekintza, ez kanpotik esan diotelako. Haurra autodidakta izango da, baldin eta autonomian hezten bada. Horrekin lotuta autodiziplinaren kontzeptua lotuta dago. Hobeto ulertzeko, adibide hau jarriko dut: Helduak ez dio haurrari esango zertan jolastu behar den edo zer egin behar duen, hori haurraren beraren erabakia izango da. Wild-tarrek oso polit esaten dute: “jolasa eta lana gauza bera da”. Batzuetan kontrakoa iruditzen bazaigu ere jolasik edo jarduera txikienarekin ere lan handia egiten ari da haurra. 5. Dimentsio anitzeko hezkuntza: Ikasteko ingurune naturalak, sozial eta kulturalei esker errazagoa da gorputza eta buruak bat egitea eta denbora guztian jasotzen duten informazioa bereganatzea. Modu horretan askoz ere aberasgarriagoa da eta horregatik haurrak denbora guztian daude irekiak emozioekin, ikerketekin, erlazioekin, etab...ikastera. Hau da, eskola hauetan adimen anitzen garapena ziurtatzen dutela. 13
  • 14. 6. Ingurune aberasgarriak eta aukeraz beteak: Eraikuntza hauek normalean zeharo desberdinak dira eskola tradizionalarekin konparatuz. Ez dira guk ezagutzen ditugun gela tradizionalak existitzen, baizik eta espazio balioaniztunak edo tailerretan bihurtutako guneak. Horiek jokora, esperimentaziora,ikerketara, jakintzara eta hizkuntzara bideratutakoak dira. Kanpoko espazioak barrukoak bezain garrantzitsuak dira bertan eta horregatik ez dituzte asfaltatutako ​patioa, baizik eta ingurune naturalekoak dira, naturarekin interaktuatzeko. 7. Arauak haurrek eginak: Eskola libreetan haurrak sartzen direnean helduek ezarritako hainbat muga izan ohi dituzte, elkarbizitzako arauak hain zuzen. Behin eskolan hasten direnean, ordea, eta batez ere Lehen Hezkuntzatik aurrera, haurrek ere parte hartzen dute ezarrita dauden muga horiek berreraikitzen eta arau berriak egiten. Beraiek probatu, esperimentatu eta ikusi behar dute zerk balio duen eta zerk ez, eta horren inguruko gogoeta egin. Zenbait eskoletan asanbladak egiten dituzte non helduek eta haurrek parte hartzen duten. Gune honetan erabakiak hartu, mugak ezarri eta elkarbizitza arauak zehazten dituzte. 8. Autogobernua: Inplikazio garrantzitsu bat eskatzen diete beraien kide guztiei, irakasle, ikasle eta familiei. Komunitate hau ohiko eredutik kanpo sortzen da mikroorganismo alternatibo gisa. Eskola hauetan praktikan jartzen a demokrazia zuzena eta parte-hartzailea, horregatik asanbladak hainbesteko pisua dauka, bertan guztiak euren iritzia eta botoa eman dezaketelako. 14
  • 15. 9.Hezitzailearen rola: Eskola alternatiboetan helduaren egitekoa aurraren alboan egotea izan behar luke, haurra laguntzea, akonpainatzea. Heldua izango da bestalde, haurrentzat giro egokia bermatuko duena ere, elkarbizitza arauak ziurtatuz, errespetuzko eta lasaitasunezko giroa sortuz eta haurrek dituzten beharrak uneoro ziurtatuz. Heldua denbora guztian haurren prozesuak behatzen ariko da eta beharrezkoa denean soilik hartuko du esku, hau da, umeek eskatzen diotenean, ekintza zehatzetan edo gatazkak daudenean, errespetuzko giroa bermatuz. Normalean, mugak ondo ezarriak daudenean eta taldeak mugak ondo onartuta dituenean, esku-hartzea oso txikia izan ohi dela ere esaten du. 10. Metodologia ez zuzentzailea: Eskola mota hauetako pedagogia ez da gidatzailea izango, ez ditu haurraren prozesuak zuzenduko, baizik eta espazio, giro eta material egokiak prestatzen saiatuko da. Hiru zutabe nagusi horiek izan ohi dira kontuan eskola alternatiboetan eta ez da irakasgaik izaten. Eskola libreak barneko zein kanpoko espazioak sortzen ahalegintzen dira, kanpokoa barnekoa bezain garrantzitsua da. Horregatik ingurune naturala da gehienbat kanpoko espazioa, horrek jolas sinbolikoari aukera gehiago izatea laguntzen diolako. 11.Ekonomia eta eskolen egoera: Eskola alternatibo gehienak ez dira marko legalaren barruan aurkitzen, horregatik kasu gehienetan egoera alegaletan aurkitzen dira. Beraien funtzionamendua baimentzen da baina ez dira aintzat hartzen. Hori dela eta egoera nahiko prekarioetan diraute lanean.izan ere, diru-laguntzak jasotzea oso lan zaila da, eta posiblea da laguntzak jasotzea baina fundazio pribatuetatik soilik. Horiek lortzea oso zaila da eta horregatik beharrezko diru guztia gurasoek jartzen dute. Baina kuotak altuegiak izatea ere eragozpena da familia zenbaitentzat, ondorioz, maiz bertako hezitzaileak egoera nahiko kaskarretan lan egiten dute eta orokorrean, beraien soldatak eskola arruntetan baino nahiko baxuagoa da. Normalean, zentroak 15
  • 16. autogestionarioak izaten dira, gurasoak arduratzen baitira beharrezko materialak inguratzeaz eta mantentzeaz ere. 5. Ipuina: Munduan beste asko bezala herri hartan familia asko bizi ziren. Horietako baten aitak Mikel izena zuen eta bere bi urteko semearentzako bestelako hezkuntza-eredu baten bila zebilela eskola bat sortzea erabaki zuen. TXIMELETA, tximeleta izango zen eskola berriaren izena! Dagoeneko 15 urte pasa dira Summehill ereduaren gaineko interesetik abiatuta proiektua jaio zenetik... Orduztik Pestalozzi, Montessori, Freinet… pedagogia batetik eta bestetik edan dute. Hasieran 5 ume ziren eskolako protagonista, uneotan berriz, 3-12 urteko 38 haur eta 4 irakasle eta erdi daude eskolan. Bertan familiak ezinbestekoak dira. Hastapenetan gurasoek arlo pedagogikoan parte hartzen zuten, pixkanaka alderdi pedagogikoa hezitzaileen esku geratu da eta gurasoek tailerrak ematen, haurrekin batera ekintzak antolatzen, behar dituzten materialak eskuratzen, diru kontuak eramaten… parte hartzen dute. Eskola autofinantzatutako proiektua izanik, ez da lan erraza eskola aurrera eramatea. Irakasleak trinkotzeko arazoak egoten dira eta ondorioz irakasle gehienek denboraldi bat bertan pasa ondoren alde egiten dute. Gainera derrigorrezko 16
  • 17. eskolatzea tarteko eta lehenengoz umerik zaharrenak institutura joan zirenean ere gurasoen artean momentu larriak bizi izan dituzte. Muga guztien gainetik haur, guraso eta hezitzaileen artean, giro polita sortu dute! Zuhaitzez, belardiz, harriz, ezkutalekuz, makilez… inguratuta dagoen etxe handi-handi bat da eskola. Barruko espazioan berriz, zurgintza, plastika gela, psikomotrizitate gela, musika gela, sukaldea… daude. Guztia ondo-ondo zainduta dago eta haurrek kanpoan nahiz barruan jolasteko aukera dute. Eskola honetan adinak nahastuta egotea garrantzitsua da eta bi espazio nagusi bereizten dira. Bata 6 urte arteko haurrentzat eta bestea 6 urtetik gorakoentzat. Baina ez pentsa, banaketa hori orientagarria da soilik, umeak nahi duten eran, beti ere heldu bat aldamenean dutela, toki batetik bestera pasa daitezke. Bertan heziketa modu globalean ulertzen da eta alderdi emozionala eta afektiboa oso kontutan hartzen da. Beraientzat alderdi hauek asetuta daudenean soilik ematen baita beste alderdien garapena. Gainera umearen beraren erritmoa, autonomia eta duen jakin-mina bermatzea funtsezkoa da. Azken finean haurren interesaren arabera antolatzen dira. Eskolaren mantenua haurrek eurek egiten dute: materialak jaso, eskobatu, komonak garbitu… eurek prestatzen dute bazkaria edota mahaia jarri, jaso eta ontziak garbitu. Egunerokoan gertatzen zaizkien gauzak, arazoak... “liburu gorria” deituriko koadernoan jasotzen dituzte ostiralero egiten duten asanbladan eztabaidatzeko. Batzuetan segituan aurkitzen dute konponbidea eta beste zenbaitetan arau bat osatuz amaitzen da auzia. Helduen papera segurtasuna eta konfiantza ematea da, hemendik abiatuta haurraren interesak hauteman eta hauek aurrera eramateko bitartekoak jarriz. 17
  • 18. Egun batean 12 urterekin institutura pasa behar zuen haur batek , hango funtzionamendurako ohitzeko tailer espezifikoan parte hartzen ari zela honela galdetu zion irakasle bati: “ baina, azterketak zertarako? Maisuak zertarako galdetzen du? Berak ez daki , ala? Urte asko pasa dira... dagoeneko Tximeletatik institutura pasa diren haurrak ondo moldatu direla ikusi dute. Pixkanaka jendearen artean sinesgarritasuna irabazten ari dira! Gutxinaka ospea ere erdietsi du eskolak! Tximeleta bizirik dirau eta orain lasaitasuna da nagusi... Hau hala bazan ez bazan, sar dadila kalabazan eta atera dadila Iruñako plazan... 18
  • 19. 6. Bibliografia ESKOLA ALTERNATIBOAK: injerentziarik gabeko hezkuntzaren bila. (2014). Hik Hasi​, 10-19. Hik Hasi.​ ( 2014). Eskuragarri http://www.hikhasi.eus/Albistegia/20140218/eskola-alternatiboak-injere ntziarik-gabeko-hezkuntzaren-bila La caseta​. (s.f.). Eskuragarri ​http://www.lacaseta.info/la-nostra-escola/ Leoz, M. O. (2013). HEZKUNTZA-SISTEMA EZTABAIDATUZ: BERRIKUNTZA CURRICULARRA ETA LAN PROIEKTUEN METODOLOGIA . ​Haur Hezkuntzako Irakasleen Gradua​. Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Espainia. Sumando cambios​. (2015). Eskuragarri http://www.sumandocambios.com/paises/ecuador/en-el-leon-dormido-e ducacion/ Upnatv​. (2012). Eskuragarri ​https://upnatv.unavarra.es/pub/tximeleta Vimeo​. (2013). Eskuragarri ​https://vimeo.com/67051717 Youtube​. Eskuragarri ​https://www.youtube.com/watch?v=8RVgpPiu0kg Youtube​. Eskuragarri ​https://www.youtube.com/watch?v=8GeL7Wz_7R4 Youtube​. Eskuragarri ​https://www.youtube.com/watch?v=OznTKt-07Zc Youtube​. Eskuragarri ​https://www.youtube.com/watch?v=O0MiRQBQv10 19