SlideShare a Scribd company logo
1 of 13
Download to read offline
1




             Erdaldunak euskarara erakartzea:
             ba al dakigu zirrikituak irekitzen?



1.- Esperientzia:


               No sabemos euskera, ¿cómo ayudar a nuestros
                 hijos e hijas para que sean bilingües?

2.- Ideia:        Zirrikituak irekitzea

3.- Ideiaren aplikazioa

     3.1.- Nondik hasi behar dugu? Zer hartu behar dugu
             kontuan?

     3.2.- Nola jokatu beharko dut zirrikituak irekitzeko?


4.- Ondorioak


5.- Bibliografia interesgarria




              Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa JARDUNALDIA
2



   1- Esperientzia:

   Nola lagundu seme-alabei eskolako lanekin? Zer egin euskara eta
gaztelania nahasten badituzte? Euskara ondo ez baldin badakit erabili
behar al dut seme-alabekin? Gaztelania ondo ikasiko al dute?...


   Horiek dira euskaraz ez dakiten gurasoentzako ematen ditugun
hitzaldietan gehienek egiten dituzten galderak.


   Baina, horiek erantzuteaz gain, soziolinguistikatik abiatuz eskolatik
kanpo ere euskara sustatu beharra azpimarratzen diegu, elebitasunaren
onurak azpimarratzen dizkiegu (edo gutxienez zalantza sorrarazten
duten aurreiritziak gainditzeko datuak ematen dizkiegu) eta seme-
alabak benetako elebidunak izatera iritsi daitezen guraso moduan egin
dezaketenari buruzko ideia zehatzak ematen zaizkie.


      Hitzaldi hauek argitalpen batean oinarritzen dira: Guía práctica
para padres y madres de niños y niñas bilingües. Alkarbidek (Bizkaiko
Udaletako   Euskara     Zerbitzuen   Federazioak)   eta    Bizkaiko   hainbat
udaletako euskara zerbitzuk argitaratu zuten 2005ean. Argitalpen
horiek aurkezteko herriz herri euskaraz ez zekiten gurasoentzat
hitzaldiak antolatu zituzten eta han hasi zen No sabemos euskera,
¿cómo ayudar a nuestros hijos e hijas para que sean bilingües?
hitzaldien ibilbidea.


      Hasierako     hitzaldiak   arrakastatsuak     izan    zirela    ikusirik,
hitzaldiekin jarraitzea erabaki genuen, bai, une hartan, Ttakun Kultur
Elkartetik, baita, gaur egun, ebetetik ere.

      Ordu t’erdi inguruko hitzaldiak dira. Julio Ibarra kazetari ezagunak
eta biok (Iñaki Eizmendi) ematen ditugu. Saio arinak dira eta mezu
argiekin.


      Horregatik, saio hasieran ohikoak diren hamar galdera aurkezten
dizkiegu eta nondik nahiko luketen erantzuten hastea galdetu. Horren




              Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa JARDUNALDIA
3

ondoren,       hizkuntzen   ikaste   prozesutik   abiatuz   gaian   kokatzeko
oinarriak ematen dizkiegu, eta, elebitasunari buruzko zenbait datu ere
eman ondoren, galderak erantzuten ematen da hitzaldiaren tarterik
handiena.


       Ia beti galdera beretik hasi behar izaten dugu: Nola lagundu
seme-alabei eskolako lanekin euskara jakin gabe? Zenbat eta ingurune
erdaldunagoa eta nabarmenagoa izaten da galdera horretatik hasteko
eskaria.


       Baina, zein da hitzaldien benetako helburua? Euskaraz ez dakiten
gurasoek ikustea seme-alabak elebidun orekatuak izatera iristeko ez
dela nahikoa euskarazko ereduetan matrikulatzea eta eskolaz kanpo ere
euskara behar dutela (etxean, eskolaz kanpoko jardueretan...).


       Hainbat saioren ondoren argi dugu mezu hori ondo ematen
dugula. Gainera, saioaren denbora tarterik handiena mezu horien
inguruan aritzen gara. Baina, bestalde, argi dugu mezuak benetan
gurasoengana iristeko beharrezkoa dela lehenik eta behin gurasoen
kezkak argitzea, guretzat gai garrantzitsuenak ez badira ere: Nola
lagundu eskolako lanekin? Gaztelania ondo ikasiko al dute? Zer egin bi
hizkuntzak nahasten badituzte?... Beraien kezkak argitzean, lasaitu
egiten dira, eta guretzat garrantzitsuak diren ideiak eta proposamenak
entzuteko jarrera hobea dute.


       Zirrikituarekin ondo asmatu dugulakoan gaude. Ondorio horretara
iritsi gara.




                Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa JARDUNALDIA
4




   2- Ideia: Zirrikituak irekitzea

   Zirrikituak   irekitzearen      ideia    oso    sinplea   da:      errazagoa    da
zerbaitekin lotura txiki bat duen pertsona lotura handiagoak hartzera
animatzea, zuzenean lotura handietara jotzea baino. Lotura txikien
bidez lotura handi batera iritsi gaitezke. Hau euskararen kasura
eramanda horrela adierazi daiteke: norbait euskarara erakarri nahi
badugu, lehenik eta behin horretarako bide bat aurkitu behar dugu.
Pauso txikiak emateko bideak aurkitzea da gure proposamena, behin
pauso txiki bat eman duenak pauso handiagoak ematea errazagoa baita.
Hau da, zirrikituak ireki behar ditugu.


   Baina,     nondik    hasi     zirrikituak      bilatzen   edo   irekitzen?     Bide
emozionalak lantzea izan daiteke eraginkorrena. Gero eta gehiagok
azpimarratzen duten gaia da hori, gainera.


   Hau frogatzeko gaitasunik ez dugun arren, hona hemen bi adibide.
Bata   liburuetatik    hartua,     bestea      guk    saioetatik   ondorio      bezala
ateratakoa.


   1. adibidea: Erretzaile bat medikuarengana joaten da eta honek
erretzeari    utzi    behar    diola   lehenbailehen         esaten   dio,   hainbat
arrazoirengatik lehenbailehen uztea komeni zaiola. Baina erretzaileak ez
dio erretzeari uzten. Halako batean, bere alabak horren berri jakiten du
eta honakoa esaten dio: agindu zenidan, medikuak erretzeari uzteko
eskatzen bazizun, erretzeari utziko zeniola. Eta erretzaileak erretzeari
utzi zion. Zergatik? Medikuak oso ondo arrazoitu zion utzi beharra, eta
ez zuen utzi. Alabaren kasuan, berriz, alabari huts ez egiteak, hau da,
alaba ez mintzeak eraman zuen kasu egitera. Arlo emozionalak izan
zuen eragina. Ez al zaizue iruditzen, horrelako edo bide bereko beste
egoeraren batean guregan ere eragin gehiago izango lukeela arlo
emozionalak?




               Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa JARDUNALDIA
5



   2. adibidea: Zergatik etortzen dira euskaraz ez dakiten gurasoak
hitzaldietara?    Euskararen    normalizazioarekin      oso   kontzientziatuta
daudelako?       Hizkuntzaren   ekologiari   sekulako    garrantzia   ematen
diotelako? Edo guraso (hezitzaile) onak izan nahi dutelako eta horretan
huts egiteko beldurra dutelako? Gehien aukeratzen dituzten galderek
argi erakusten dute: eskolako lanekin nola lagundu? gaztelania ondo
ikasiko al dute? euskara eta gaztelania nahasten badituzte zer? Seme-
alaben heziketan parte hartu nahi dute baina kezkak eta beldurrak
dituzte. Baina ez datuetan eta arrazoietan oinarritutakoan, emozioetan
oinarritutakoak baizik: seme-alaben heziketan huts egiteko beldurra,
guraso moduan eredu egokia izateko nahia, beste gurasio batzuk baino
gutxiago izatearen sentsazioa (euskaraz dakiten gurasoak)...



   Beraz, horixe gure proposamena, bide emozionaletatik zirrikituak
irekitzeko ahalegina egitea erdaldunak euskarara erakartzerakoan.




             Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa JARDUNALDIA
6



   3- Ideiaren aplikazioa

   Bide emozionaletik zirrikituak bilatzea proposatzen dugu, beraz.


      3.1-
      3.1- Nondik hasi behar dut? Zer hartu behar dut
kontuan?

      Gure        helburua     erdaldunak        euskarara     erakartzea     bada,
euskararekin harremanetan jarri behar ditugu.


      Euskararekin         harremanetan       jartzeko,   bakoitzaren abiapuntua
hartu beharko dugu kontuan, hainbat kasu ezberdin aurkituko baititugu:


         -   Euskararekin inolako harremanik ez dutenak, euskararekin
             harreman gutxi dutenak eta euskararekin harreman handia
             dutenak euskara ez jakin arren (ingurune euskaldunetan bizi
             diren erdaldunak, adibidez).


         -   Euskararekin harremana badutenak (gutxi edo gehiago), eta,
             gainera,     euskara   zerbait    badakitenak    (ulertzen     dutenak,
             zertxobait hitz egiten dutenak...). Ia euskaldunak, alegia.


      Abiapuntu oso ezberdinak ditugunez, euskararekiko harremana
bilatzeko garaian, estrategia edo bide ezberdinak eskaintzen ahalegindu
beharko dugu.           Hau da,     tipologia ezberdinentzako egokiak izan
daitezkeen jarduerak eskaintzen ahalegindu beharko dugu: euskara
erabiltzeko taldeak, euskara ikasteko klaseak, seme-alaben jarreretan
eragiteko tresna sinpleak, eta abar.


      Jarduera edo bide horiek aukeratzerakoan, aproposa izan daiteke
eragin nahi dugun gizataldearen interesguneak ezagutzea eta hortik
egitea       eskaintza:    lagunartea,    familia,    lana,   ikasketak,    bikotea,
zaletasunak... Interesgune horietan bilatu beharko ditugu euskararekiko
harremanak.




                 Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa JARDUNALDIA
7

      Gainera,    bakoitzaren    izaerak    eta    erritmoak     errespetatzeko
saiakera egin beharko dugu. Batzuentzako oso normala izan daiteke
euskararekin batere harremanik ez edukitzetik euskaltegian izena
ematea eta euskara ikasten hastea, baina beste batzuek euskara
ikasteko pausoa eman aurretik beste tarteko hainbat pauso eman
beharko dituzte (eta agian ez dira sekula euskaltegi batera joango).
Nolabait   ere,   hainbat    aukera    eman       behar   dizkiegu      euskarara
hurbilarazteko,   eta    bakoitzari   lagundu     beretzako      egokiena   dena
aukeratzen. Baina norberak erabakitzen du zein den bere bidea, ezin
dugu guk guztia erabat bideratu.


      Planteamendu positiboetatik jo beharko dugu, noski. Ematen diren
aldaketak norberarentzat onak direla ikusi behar du erdaldunak, egiten
duen ahalegina bere onurarako izango dela beti.


      Bestalde, interesgarria da kontuan hartzea, zenbait aldaketa
batera ematea aldaketa bakar bat ematea baino errazagoa izan
daitekeela,   edo,      gutxienez,    aldaketa     bat    ziur   emango      dela
badakigunean, beste aldaketa batzuekin ere lotzeak hauek lortzea
erraztu dezakeela. Hau da, bizitzan zeharreko erritmo aldaketak erabili
ditzakegu jokabide bat baino gehiago aldatzeko. Adibidez: iraila iristen
da eta oporrak amaitu dira. Egunerokotasunera itzultze horretan badago
ohitura aldaketa bat, eta beste batzuekin lotzea ez da zaila: dieta
egitearekin, kirola egiten hastearekin, erretzeari uztearekin... Ohitura
aldaketak asko izaten dira, batzuk hautazkoak dira baina beste asko
berez datoz: seme-alaba bat edukitzea hautazkoa da baina behin
etortzen   denean    aldaketa    handiak    eragiten      ditu   gure    bizitzan
(ordutegiak, lagunartea, ikastetxea...). Ahalegin aldetik askotan ez da
handiagoa aldaketa bakarra ematea edo aldaketa horri beste bi edo hiru
txikiago eranstea. Beraz, euskararen gaian ere, saiatu gaitezke erritmo
aldaketa horiek aurreikusten gure saiakerak horrekin lotzeko.


      Hau izan daiteke horren guztiaren adibide bat:


      40 urte inguruko pertsona bat, ingurune nahiko erdaldun batean
bizi dena, eta euskara ikasteko beharrik inoiz sentitu ez duena. Lanean
dabilen enpresa euskara plan bat egiten hasi da eta bere alaba eskola



              Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa JARDUNALDIA
8

batean D ereduan ikasten hasi da. Euskara lehen baino gertuago du eta
zenbait kezka sortzen zaizkio: alabari nola lagundu eskolako lanekin
edo euskara planaren ondorioz enpresako hainbat eremutatik baztertuta
sentituko ote den beldurra. Aukerak ere baditu: euskara ikastekoa,
kezkak argitzeko antolatutako hitzaldietara joatekoa, euskara ikasi ez
baina norabide horretan zenbait pauso ematekoa (ikastaro laburrak...),
eta abar. Egoera horretan dagoen batek zuzenean euskara ikasten
hastea erabaki dezake. Beste batek euskara ikasi ez, baina kezkak
argitzeko hitzaldietara joatea hautatu dezake eta ikastetxean antolatu
duten jolas ikastaroan izena eman dezake jolas batzuk euskaraz
ikasteko. Eta abar.




            Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa JARDUNALDIA
9



        3.2-
        3.2- Nola jokatu beharko dut zirrikituak irekitzeko?

        Erdaldunak euskararekin harremanetan jarri beharko ditugu eta
horretarako hainbat aukera eskaini beharko dizkiegu norberak bere
ezaugarrietara egokitu ahal izateko.


        Horretarako oso garrantzitsua izango                da enpatia etengabe
erabiltzea. Ulertu behar dugu zer sentitzen duten besteek guk zer egin
dezakegun ikusteko, hau da, zirrikituak zein izan daitezkeen ikusteko
eta mezu egokiak helarazteko. Gure ustez oso ideia ona edo oso logikoa
dena,       agian    beste     batentzat   ez    da   horrela   eta   gainera   gaizki
sentiaraztera edo defentsa jarrera batean jartzera eramaten dugu.


        Zirrikituak ezinbestekoaren bidetik edo sedukzioaren bidetik
bilatu beharko ditugu. Biak balio digute eta biak dira egokiak. Bietatik
edukitzea dela onena ere esan daiteke: euskara ezinbestekoa soilik izan
ez dadin (motibazio instrumental hutsetara ez mugatzeko) baina
sedukzio hutsera ere mugatu gabe (oso zaila izango baita hainbat eta
hainbat bide horretatik soilik euskarara hurbilaraztea).


        Ezinbestekoaren bidetik bilatzearekin hau esan nahi dugu:
euskara, pertsona horrenagana, ezinbestekoa den jarduera batzuen
bidez iristen dela, hau da, ez dugu euskarara erakartzen, euskara
topatzen du bere bidean. Adibidez: seme-alabak ikastetxean hasi behar
dutenean, euskarazko ereduak dira nagusi. Nahi edo ez, euskararekin
topo egiten dute hainbat erdaldunek.


        Zirrikituak sedukziotik bilatzea, berriz, euskarara erakartzea da.
Seduzitu ahal izateko hainbat oinarri hartu behar ditugu kontuan.
Besteak beste, honako hauek:


        -    Erakargarriak izan daitezkeen gauzak eskaini behar ditugu,
             eragin     nahi    dugunen     interesguneetatik     gertu   daudenak.
             Kuadrillategi      egitasmoa       hainbat   gazteren    kasuan,    jolas




                    Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa JARDUNALDIA
10

    ikastaroak edo seme-alaben klase orduetan ematen diren
    euskara ikastaroak gurasoentzat, eta abar.

-   Proposamen zehatzak egin beharko ditugu. Argumentazioak
    argiak    izan    behar   dute   eta    mezuak        Zergatik
                                                     sinpleak.
    proposatzen dizugun jolas ikastaro bat egitea? Euskarazko
    hainbat jolas ikasteko eta seme-alabekin euskaraz ere jolastu
    ahal izateko. Hori bai, ez duzu euskara asko ikasiko eta batez
    ere jarreren aldetik izango du eragina.

-   Aurreikusi zeintzuk izan daitezkeen kontrako argudioak edo
    oztopoak.        Horren   arabera          Adibidez: aldebiko
                                           jokatu.
    argumentazioak erabili. Euskara ikasten hasteko kontrako
    argumentazio nagusienetako bat denbora faltarena izaten da.
    Hori aurreikusi badut, eta, azaltzerakoan arazo horren aurrean
    nola jokatuko dugun pentsatua badut (saio motzak dira, ez
    dira egun guztiak, zure ordutegia kontuan hartu dugu
    diseinatzerakoan...), argumentu edo aitzakia hori erabili nahi
    duenak zailagoa du: ñabardurak bilatu beharko ditu edo beste
    proposamenen bat egin... Ez banu aurreikusia izango, berehala
    erabiliko luke eta orduan nik izan beharko nuke ñabardurak,
    xehetasunak... azaltzen hasi beharko nukeena.

-   Proposamenak egiten dituenak sinesgarritasuna beharko du
    eta proposatzeko moduak ere fidagarritasuna erakutsi behar
    du.


-   Emozioetan oinarritutako argumentazioek eragin handiagoa
    dute arrazoietan oinarritutakoak baino. Estatistika landu eta
    zehatzak baino indar gehiago izaten du irudi hunkigarri batek
    edo adibide pertsonal batek.

-   Asertibitatez aurkeztu behar dira gauzak: zer nahi dugun
    azaldu behar da, baina bestearen errealitatea kontuan hartuz.
    Nire jokabideetan, zeharka eta disimiluan eragiten saiatzen ari
    direla ohartzen banaiz jarrera defentsiboa hartuko dut eta oso
    zaila izango da eragitea. Hau da, pertsuasioa erabiltzen dute,



          Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa JARDUNALDIA
11

           baina ni ohartzerik ez dutenez nahi, gure izaerarekiko
           mehatxu moduan ikusiko dugu.



      Bide hauetatik lortu dezakegu, beraz, hainbat erdaldun euskarara
erakartzen hastea. Eta, zirrikitua irekitzearen ideiarekin azaldu bezala,
behin pauso bat emandakoan errazagoa da aurrera jarraitzea.


      Lortuko bagenu, gainera, ez soilik jardueretan parte hartzea,
baizik eta inplikatzea, eragina biderkatu egingo genuke. Inplikazio hau
ere, noski, pausoka eman daiteke eta oso gauza txikiak ere izan
daitezke: antolaketako konturen batean aritzea, euskara ikasteaz gain
tarte batzuetan sistematikoki erabiltzen hasteko konpromisoa hartzea...
Euskarara erakarriz zirrikitua irekitzen dugu, baina norberak bere
jokabideetan     aldaketa   txikiak   eginaz   eta   jardueretan   inplikatuz,
zirrikitua zabaldu egingo dugu eta pauso gehiago ematea asko erraztu
daiteke.


      Adibidez, euskara ondo ez dakien bat euskara klaseetara joaten
hasi daiteke, eta, agian, erabilera talde batean sartu. Baina lortuko
bagenu erabilera taldearen buru bera izatea, jardueran inplikatzen dugu
eta errazagoa izango da beste pausu batzuk ematera animatzea.


      Beraz, beti enpatiatik abiatuz eta sormena erabiliz, ez da oso zaila
zirrikituak irekitzeko bideak topatzea. Hori bai, hemen aipatzen diren
moduko oinarriak kontuan izan beharko ditugu pauso zuzenak eman
ahal izateko.




                Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa JARDUNALDIA
12



   4- Ondorioak:

   Zirrikituak irekitzearen ideia ez da berria,                 noski.    Erdaldunak
erakartzerakoan beti ahalegindu izan gara horretan. Hala ere, askotan
ez dugu asmatu izan edo ez ditugu erabili eskura izan genitzakeen
baliabide guztiak. Proposatzen diren ideiak askoz gehiago landu
daitezke     eta     hutsuneak        ere   badaude,   baina    baliagarriak      izan
daitezkeelakoan aipatzen dira.


   Azken batean, euskaraz ez dakiten gurasoentzako antolatutako
hitzaldietan zirrikituaren ideiarekin oso ondo asmatzen dela uste dugu,
eta horregatik erabaki dugu saioa ideia horren inguruan antolatzea.
Gurasoen hitzaldi hauetan, gurasoen kezka edo beldur batzuk argitzen
dira eta seme-alaben heziketa elebidunean laguntzeko ideia eta tresna
zehatzak eskaintzean zirrikitua zabaltzeko aukerak sortzen dira. Une
horretan, beste zenbait zirrikitu irekitzea askoz errazagoa da: gurasoak
jolas ikastaroetan izena ematea, euskara ikasteko guraso taldeak
osatzea,     eta     abar.    Ideia    hori   aztertzea   eta    horren     inguruko
proposamenak egitea bilatu da.


   Beste hainbat eremutan ere zirrikituaren ideia erabili daitekeela uste
dugu: lan munduan, adibidez. Euskaldunengan eragiteko ere zirrikituak
irekitzearen ideia erabili beharko dugu. Erdaldunak erakarri nahi ditugu
baina      askotan     ez     dakigu        euskaldunongana     ere      nola    iritsi:
gaztelaniarekiko joera nabarmena dutenengana, seme-alaben hizkuntza
transmisioan       jokabide     oso     egokiak   ez   dituztenengana...        Guraso
euskaldunentzako hitzaldiak ere egiten ditugu, gure ustez egokiak diren
gaiekin eta mezuekin: guraso euskaldunak seme-alabentzat eredu
izatea nahi genuke hizkuntzaren erabileran eta jokabideetan. Baina
askoz guraso gutxiago hurbiltzen dira saio hauetara. Zergatik? Ez
dugulako zirrikitua aurkitu. Baina aurkitu beharko dugu eta emozioen
bidetik seguru aurkituko dezakegula zirrikituren bat.




               Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa JARDUNALDIA
13




  5- Bibliografia interesgarria:



Ume elebidunen gurasoentzako eskuliburua. Alkarbide, 2005.

Hezitzaileek asko egin dezakete. Ttakun Kultur Elkartea eta
Gipuzkoako Foru Aldundia, 2006.


El animal social. Elliot Aronson. Alianza, 1997.

Inteligencia emocional. Daniel Goleman. Kairos, 1996.

La práctica de la inteligencia emocional. Daniel Goleman.
Kairos, 1999.


Educar con inteligencia emocional. Zenbait autore. Debolsillo,
2006.




           Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa JARDUNALDIA

More Related Content

Similar to Iñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Zirrikituak Irekitzen

Hizkuntza irizpideak guraso elkarte jarduerak
Hizkuntza irizpideak guraso elkarte jarduerakHizkuntza irizpideak guraso elkarte jarduerak
Hizkuntza irizpideak guraso elkarte jarduerakDUNBOA
 
Gaur, euskara praktikatu. bihar, euskaraz bizi jardunaldia. lantaldeetan esan...
Gaur, euskara praktikatu. bihar, euskaraz bizi jardunaldia. lantaldeetan esan...Gaur, euskara praktikatu. bihar, euskaraz bizi jardunaldia. lantaldeetan esan...
Gaur, euskara praktikatu. bihar, euskaraz bizi jardunaldia. lantaldeetan esan...Praktikatu Aek
 
1. foroa
1. foroa1. foroa
1. foroaLiiide
 
Nola garatu diskurtsoa mintzapraktika egitasmoetako partaideen artean?. Iñaki...
Nola garatu diskurtsoa mintzapraktika egitasmoetako partaideen artean?. Iñaki...Nola garatu diskurtsoa mintzapraktika egitasmoetako partaideen artean?. Iñaki...
Nola garatu diskurtsoa mintzapraktika egitasmoetako partaideen artean?. Iñaki...Praktikatu Aek
 
Jardunbide egokien gidaliburua
Jardunbide egokien gidaliburuaJardunbide egokien gidaliburua
Jardunbide egokien gidaliburuakutxutxo
 
Talde Elkarreragileak
Talde ElkarreragileakTalde Elkarreragileak
Talde ElkarreragileakIreneGM
 
Kurtzebarriko aurkezpena Lourdes Etxebarria
Kurtzebarriko aurkezpena Lourdes EtxebarriaKurtzebarriko aurkezpena Lourdes Etxebarria
Kurtzebarriko aurkezpena Lourdes Etxebarriaadela
 
Memoria irakasle lanpostu baterako (jatorrizkoa)
Memoria irakasle lanpostu baterako (jatorrizkoa)Memoria irakasle lanpostu baterako (jatorrizkoa)
Memoria irakasle lanpostu baterako (jatorrizkoa)iralekontsultazerbitzua
 
planteamendu pedagogikoa
planteamendu pedagogikoaplanteamendu pedagogikoa
planteamendu pedagogikoahaizea28
 
Hezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutuaHezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutuaandertms
 
Eskuhartzea Silvia Ganuza
Eskuhartzea Silvia GanuzaEskuhartzea Silvia Ganuza
Eskuhartzea Silvia GanuzaGanuzasil
 
1_Hizkuntza_Idatzia_HH 1. GAIA ANTOLAKETA.pdf
1_Hizkuntza_Idatzia_HH 1. GAIA ANTOLAKETA.pdf1_Hizkuntza_Idatzia_HH 1. GAIA ANTOLAKETA.pdf
1_Hizkuntza_Idatzia_HH 1. GAIA ANTOLAKETA.pdfMaialenLopez5
 

Similar to Iñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Zirrikituak Irekitzen (20)

Lek monitoreei harrera
Lek monitoreei harreraLek monitoreei harrera
Lek monitoreei harrera
 
Hizkuntza irizpideak guraso elkarte jarduerak
Hizkuntza irizpideak guraso elkarte jarduerakHizkuntza irizpideak guraso elkarte jarduerak
Hizkuntza irizpideak guraso elkarte jarduerak
 
Gaur, euskara praktikatu. bihar, euskaraz bizi jardunaldia. lantaldeetan esan...
Gaur, euskara praktikatu. bihar, euskaraz bizi jardunaldia. lantaldeetan esan...Gaur, euskara praktikatu. bihar, euskaraz bizi jardunaldia. lantaldeetan esan...
Gaur, euskara praktikatu. bihar, euskaraz bizi jardunaldia. lantaldeetan esan...
 
Familia IñAki E
Familia IñAki EFamilia IñAki E
Familia IñAki E
 
1. foroa
1. foroa1. foroa
1. foroa
 
Nola garatu diskurtsoa mintzapraktika egitasmoetako partaideen artean?. Iñaki...
Nola garatu diskurtsoa mintzapraktika egitasmoetako partaideen artean?. Iñaki...Nola garatu diskurtsoa mintzapraktika egitasmoetako partaideen artean?. Iñaki...
Nola garatu diskurtsoa mintzapraktika egitasmoetako partaideen artean?. Iñaki...
 
Guion
GuionGuion
Guion
 
A4
A4A4
A4
 
Haur Hizkera
Haur HizkeraHaur Hizkera
Haur Hizkera
 
Jardunbide egokien gidaliburua
Jardunbide egokien gidaliburuaJardunbide egokien gidaliburua
Jardunbide egokien gidaliburua
 
Talde Elkarreragileak
Talde ElkarreragileakTalde Elkarreragileak
Talde Elkarreragileak
 
Ae12 13
Ae12 13Ae12 13
Ae12 13
 
Hh 3 aurkezpena
Hh 3 aurkezpenaHh 3 aurkezpena
Hh 3 aurkezpena
 
Kurtzebarriko aurkezpena Lourdes Etxebarria
Kurtzebarriko aurkezpena Lourdes EtxebarriaKurtzebarriko aurkezpena Lourdes Etxebarria
Kurtzebarriko aurkezpena Lourdes Etxebarria
 
Memoria irakasle lanpostu baterako (jatorrizkoa)
Memoria irakasle lanpostu baterako (jatorrizkoa)Memoria irakasle lanpostu baterako (jatorrizkoa)
Memoria irakasle lanpostu baterako (jatorrizkoa)
 
planteamendu pedagogikoa
planteamendu pedagogikoaplanteamendu pedagogikoa
planteamendu pedagogikoa
 
Xxi
XxiXxi
Xxi
 
Hezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutuaHezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutua
 
Eskuhartzea Silvia Ganuza
Eskuhartzea Silvia GanuzaEskuhartzea Silvia Ganuza
Eskuhartzea Silvia Ganuza
 
1_Hizkuntza_Idatzia_HH 1. GAIA ANTOLAKETA.pdf
1_Hizkuntza_Idatzia_HH 1. GAIA ANTOLAKETA.pdf1_Hizkuntza_Idatzia_HH 1. GAIA ANTOLAKETA.pdf
1_Hizkuntza_Idatzia_HH 1. GAIA ANTOLAKETA.pdf
 

More from emun10

ELayIMH
ELayIMHELayIMH
ELayIMHemun10
 
Ferran Suay - Mintegian erabilitako aurkezpena katalanez
Ferran Suay - Mintegian erabilitako aurkezpena katalanezFerran Suay - Mintegian erabilitako aurkezpena katalanez
Ferran Suay - Mintegian erabilitako aurkezpena katalanezemun10
 
Iñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Erdaldunak Euskarara Erakartzea
Iñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Erdaldunak Euskarara ErakartzeaIñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Erdaldunak Euskarara Erakartzea
Iñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Erdaldunak Euskarara Erakartzeaemun10
 
Iñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Erdaldunak Euskarara Erakartzea
Iñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Erdaldunak Euskarara ErakartzeaIñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Erdaldunak Euskarara Erakartzea
Iñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Erdaldunak Euskarara Erakartzeaemun10
 
Alex Mungia eta Xabier Elortza - Mintegiko materiala
Alex Mungia eta Xabier Elortza - Mintegiko materialaAlex Mungia eta Xabier Elortza - Mintegiko materiala
Alex Mungia eta Xabier Elortza - Mintegiko materialaemun10
 
Joxpi Irastortza - Hitzaldiko aurkezpena
Joxpi Irastortza - Hitzaldiko aurkezpenaJoxpi Irastortza - Hitzaldiko aurkezpena
Joxpi Irastortza - Hitzaldiko aurkezpenaemun10
 
Alex Mungia eta Xabier Elortza - Mintegiko aurkezpena
Alex Mungia eta Xabier Elortza - Mintegiko aurkezpenaAlex Mungia eta Xabier Elortza - Mintegiko aurkezpena
Alex Mungia eta Xabier Elortza - Mintegiko aurkezpenaemun10
 
Mac Intyre - Mintegiko aurkezpena euskaraz
Mac Intyre - Mintegiko aurkezpena euskarazMac Intyre - Mintegiko aurkezpena euskaraz
Mac Intyre - Mintegiko aurkezpena euskarazemun10
 
Mac Intyre - Hitzaldiko aurkezpena ingelesez
Mac Intyre - Hitzaldiko aurkezpena ingelesezMac Intyre - Hitzaldiko aurkezpena ingelesez
Mac Intyre - Hitzaldiko aurkezpena ingelesezemun10
 
Ferran Suay - Portaeran Eragiteko Proposamena (artikulua)
Ferran Suay - Portaeran Eragiteko Proposamena (artikulua)Ferran Suay - Portaeran Eragiteko Proposamena (artikulua)
Ferran Suay - Portaeran Eragiteko Proposamena (artikulua)emun10
 
Ferran Suay - Hitzaldiko aurkezpena katalanez
Ferran Suay - Hitzaldiko aurkezpena katalanezFerran Suay - Hitzaldiko aurkezpena katalanez
Ferran Suay - Hitzaldiko aurkezpena katalanezemun10
 

More from emun10 (11)

ELayIMH
ELayIMHELayIMH
ELayIMH
 
Ferran Suay - Mintegian erabilitako aurkezpena katalanez
Ferran Suay - Mintegian erabilitako aurkezpena katalanezFerran Suay - Mintegian erabilitako aurkezpena katalanez
Ferran Suay - Mintegian erabilitako aurkezpena katalanez
 
Iñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Erdaldunak Euskarara Erakartzea
Iñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Erdaldunak Euskarara ErakartzeaIñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Erdaldunak Euskarara Erakartzea
Iñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Erdaldunak Euskarara Erakartzea
 
Iñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Erdaldunak Euskarara Erakartzea
Iñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Erdaldunak Euskarara ErakartzeaIñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Erdaldunak Euskarara Erakartzea
Iñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Erdaldunak Euskarara Erakartzea
 
Alex Mungia eta Xabier Elortza - Mintegiko materiala
Alex Mungia eta Xabier Elortza - Mintegiko materialaAlex Mungia eta Xabier Elortza - Mintegiko materiala
Alex Mungia eta Xabier Elortza - Mintegiko materiala
 
Joxpi Irastortza - Hitzaldiko aurkezpena
Joxpi Irastortza - Hitzaldiko aurkezpenaJoxpi Irastortza - Hitzaldiko aurkezpena
Joxpi Irastortza - Hitzaldiko aurkezpena
 
Alex Mungia eta Xabier Elortza - Mintegiko aurkezpena
Alex Mungia eta Xabier Elortza - Mintegiko aurkezpenaAlex Mungia eta Xabier Elortza - Mintegiko aurkezpena
Alex Mungia eta Xabier Elortza - Mintegiko aurkezpena
 
Mac Intyre - Mintegiko aurkezpena euskaraz
Mac Intyre - Mintegiko aurkezpena euskarazMac Intyre - Mintegiko aurkezpena euskaraz
Mac Intyre - Mintegiko aurkezpena euskaraz
 
Mac Intyre - Hitzaldiko aurkezpena ingelesez
Mac Intyre - Hitzaldiko aurkezpena ingelesezMac Intyre - Hitzaldiko aurkezpena ingelesez
Mac Intyre - Hitzaldiko aurkezpena ingelesez
 
Ferran Suay - Portaeran Eragiteko Proposamena (artikulua)
Ferran Suay - Portaeran Eragiteko Proposamena (artikulua)Ferran Suay - Portaeran Eragiteko Proposamena (artikulua)
Ferran Suay - Portaeran Eragiteko Proposamena (artikulua)
 
Ferran Suay - Hitzaldiko aurkezpena katalanez
Ferran Suay - Hitzaldiko aurkezpena katalanezFerran Suay - Hitzaldiko aurkezpena katalanez
Ferran Suay - Hitzaldiko aurkezpena katalanez
 

Iñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Zirrikituak Irekitzen

  • 1. 1 Erdaldunak euskarara erakartzea: ba al dakigu zirrikituak irekitzen? 1.- Esperientzia: No sabemos euskera, ¿cómo ayudar a nuestros hijos e hijas para que sean bilingües? 2.- Ideia: Zirrikituak irekitzea 3.- Ideiaren aplikazioa 3.1.- Nondik hasi behar dugu? Zer hartu behar dugu kontuan? 3.2.- Nola jokatu beharko dut zirrikituak irekitzeko? 4.- Ondorioak 5.- Bibliografia interesgarria Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa JARDUNALDIA
  • 2. 2 1- Esperientzia: Nola lagundu seme-alabei eskolako lanekin? Zer egin euskara eta gaztelania nahasten badituzte? Euskara ondo ez baldin badakit erabili behar al dut seme-alabekin? Gaztelania ondo ikasiko al dute?... Horiek dira euskaraz ez dakiten gurasoentzako ematen ditugun hitzaldietan gehienek egiten dituzten galderak. Baina, horiek erantzuteaz gain, soziolinguistikatik abiatuz eskolatik kanpo ere euskara sustatu beharra azpimarratzen diegu, elebitasunaren onurak azpimarratzen dizkiegu (edo gutxienez zalantza sorrarazten duten aurreiritziak gainditzeko datuak ematen dizkiegu) eta seme- alabak benetako elebidunak izatera iritsi daitezen guraso moduan egin dezaketenari buruzko ideia zehatzak ematen zaizkie. Hitzaldi hauek argitalpen batean oinarritzen dira: Guía práctica para padres y madres de niños y niñas bilingües. Alkarbidek (Bizkaiko Udaletako Euskara Zerbitzuen Federazioak) eta Bizkaiko hainbat udaletako euskara zerbitzuk argitaratu zuten 2005ean. Argitalpen horiek aurkezteko herriz herri euskaraz ez zekiten gurasoentzat hitzaldiak antolatu zituzten eta han hasi zen No sabemos euskera, ¿cómo ayudar a nuestros hijos e hijas para que sean bilingües? hitzaldien ibilbidea. Hasierako hitzaldiak arrakastatsuak izan zirela ikusirik, hitzaldiekin jarraitzea erabaki genuen, bai, une hartan, Ttakun Kultur Elkartetik, baita, gaur egun, ebetetik ere. Ordu t’erdi inguruko hitzaldiak dira. Julio Ibarra kazetari ezagunak eta biok (Iñaki Eizmendi) ematen ditugu. Saio arinak dira eta mezu argiekin. Horregatik, saio hasieran ohikoak diren hamar galdera aurkezten dizkiegu eta nondik nahiko luketen erantzuten hastea galdetu. Horren Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa JARDUNALDIA
  • 3. 3 ondoren, hizkuntzen ikaste prozesutik abiatuz gaian kokatzeko oinarriak ematen dizkiegu, eta, elebitasunari buruzko zenbait datu ere eman ondoren, galderak erantzuten ematen da hitzaldiaren tarterik handiena. Ia beti galdera beretik hasi behar izaten dugu: Nola lagundu seme-alabei eskolako lanekin euskara jakin gabe? Zenbat eta ingurune erdaldunagoa eta nabarmenagoa izaten da galdera horretatik hasteko eskaria. Baina, zein da hitzaldien benetako helburua? Euskaraz ez dakiten gurasoek ikustea seme-alabak elebidun orekatuak izatera iristeko ez dela nahikoa euskarazko ereduetan matrikulatzea eta eskolaz kanpo ere euskara behar dutela (etxean, eskolaz kanpoko jardueretan...). Hainbat saioren ondoren argi dugu mezu hori ondo ematen dugula. Gainera, saioaren denbora tarterik handiena mezu horien inguruan aritzen gara. Baina, bestalde, argi dugu mezuak benetan gurasoengana iristeko beharrezkoa dela lehenik eta behin gurasoen kezkak argitzea, guretzat gai garrantzitsuenak ez badira ere: Nola lagundu eskolako lanekin? Gaztelania ondo ikasiko al dute? Zer egin bi hizkuntzak nahasten badituzte?... Beraien kezkak argitzean, lasaitu egiten dira, eta guretzat garrantzitsuak diren ideiak eta proposamenak entzuteko jarrera hobea dute. Zirrikituarekin ondo asmatu dugulakoan gaude. Ondorio horretara iritsi gara. Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa JARDUNALDIA
  • 4. 4 2- Ideia: Zirrikituak irekitzea Zirrikituak irekitzearen ideia oso sinplea da: errazagoa da zerbaitekin lotura txiki bat duen pertsona lotura handiagoak hartzera animatzea, zuzenean lotura handietara jotzea baino. Lotura txikien bidez lotura handi batera iritsi gaitezke. Hau euskararen kasura eramanda horrela adierazi daiteke: norbait euskarara erakarri nahi badugu, lehenik eta behin horretarako bide bat aurkitu behar dugu. Pauso txikiak emateko bideak aurkitzea da gure proposamena, behin pauso txiki bat eman duenak pauso handiagoak ematea errazagoa baita. Hau da, zirrikituak ireki behar ditugu. Baina, nondik hasi zirrikituak bilatzen edo irekitzen? Bide emozionalak lantzea izan daiteke eraginkorrena. Gero eta gehiagok azpimarratzen duten gaia da hori, gainera. Hau frogatzeko gaitasunik ez dugun arren, hona hemen bi adibide. Bata liburuetatik hartua, bestea guk saioetatik ondorio bezala ateratakoa. 1. adibidea: Erretzaile bat medikuarengana joaten da eta honek erretzeari utzi behar diola lehenbailehen esaten dio, hainbat arrazoirengatik lehenbailehen uztea komeni zaiola. Baina erretzaileak ez dio erretzeari uzten. Halako batean, bere alabak horren berri jakiten du eta honakoa esaten dio: agindu zenidan, medikuak erretzeari uzteko eskatzen bazizun, erretzeari utziko zeniola. Eta erretzaileak erretzeari utzi zion. Zergatik? Medikuak oso ondo arrazoitu zion utzi beharra, eta ez zuen utzi. Alabaren kasuan, berriz, alabari huts ez egiteak, hau da, alaba ez mintzeak eraman zuen kasu egitera. Arlo emozionalak izan zuen eragina. Ez al zaizue iruditzen, horrelako edo bide bereko beste egoeraren batean guregan ere eragin gehiago izango lukeela arlo emozionalak? Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa JARDUNALDIA
  • 5. 5 2. adibidea: Zergatik etortzen dira euskaraz ez dakiten gurasoak hitzaldietara? Euskararen normalizazioarekin oso kontzientziatuta daudelako? Hizkuntzaren ekologiari sekulako garrantzia ematen diotelako? Edo guraso (hezitzaile) onak izan nahi dutelako eta horretan huts egiteko beldurra dutelako? Gehien aukeratzen dituzten galderek argi erakusten dute: eskolako lanekin nola lagundu? gaztelania ondo ikasiko al dute? euskara eta gaztelania nahasten badituzte zer? Seme- alaben heziketan parte hartu nahi dute baina kezkak eta beldurrak dituzte. Baina ez datuetan eta arrazoietan oinarritutakoan, emozioetan oinarritutakoak baizik: seme-alaben heziketan huts egiteko beldurra, guraso moduan eredu egokia izateko nahia, beste gurasio batzuk baino gutxiago izatearen sentsazioa (euskaraz dakiten gurasoak)... Beraz, horixe gure proposamena, bide emozionaletatik zirrikituak irekitzeko ahalegina egitea erdaldunak euskarara erakartzerakoan. Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa JARDUNALDIA
  • 6. 6 3- Ideiaren aplikazioa Bide emozionaletik zirrikituak bilatzea proposatzen dugu, beraz. 3.1- 3.1- Nondik hasi behar dut? Zer hartu behar dut kontuan? Gure helburua erdaldunak euskarara erakartzea bada, euskararekin harremanetan jarri behar ditugu. Euskararekin harremanetan jartzeko, bakoitzaren abiapuntua hartu beharko dugu kontuan, hainbat kasu ezberdin aurkituko baititugu: - Euskararekin inolako harremanik ez dutenak, euskararekin harreman gutxi dutenak eta euskararekin harreman handia dutenak euskara ez jakin arren (ingurune euskaldunetan bizi diren erdaldunak, adibidez). - Euskararekin harremana badutenak (gutxi edo gehiago), eta, gainera, euskara zerbait badakitenak (ulertzen dutenak, zertxobait hitz egiten dutenak...). Ia euskaldunak, alegia. Abiapuntu oso ezberdinak ditugunez, euskararekiko harremana bilatzeko garaian, estrategia edo bide ezberdinak eskaintzen ahalegindu beharko dugu. Hau da, tipologia ezberdinentzako egokiak izan daitezkeen jarduerak eskaintzen ahalegindu beharko dugu: euskara erabiltzeko taldeak, euskara ikasteko klaseak, seme-alaben jarreretan eragiteko tresna sinpleak, eta abar. Jarduera edo bide horiek aukeratzerakoan, aproposa izan daiteke eragin nahi dugun gizataldearen interesguneak ezagutzea eta hortik egitea eskaintza: lagunartea, familia, lana, ikasketak, bikotea, zaletasunak... Interesgune horietan bilatu beharko ditugu euskararekiko harremanak. Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa JARDUNALDIA
  • 7. 7 Gainera, bakoitzaren izaerak eta erritmoak errespetatzeko saiakera egin beharko dugu. Batzuentzako oso normala izan daiteke euskararekin batere harremanik ez edukitzetik euskaltegian izena ematea eta euskara ikasten hastea, baina beste batzuek euskara ikasteko pausoa eman aurretik beste tarteko hainbat pauso eman beharko dituzte (eta agian ez dira sekula euskaltegi batera joango). Nolabait ere, hainbat aukera eman behar dizkiegu euskarara hurbilarazteko, eta bakoitzari lagundu beretzako egokiena dena aukeratzen. Baina norberak erabakitzen du zein den bere bidea, ezin dugu guk guztia erabat bideratu. Planteamendu positiboetatik jo beharko dugu, noski. Ematen diren aldaketak norberarentzat onak direla ikusi behar du erdaldunak, egiten duen ahalegina bere onurarako izango dela beti. Bestalde, interesgarria da kontuan hartzea, zenbait aldaketa batera ematea aldaketa bakar bat ematea baino errazagoa izan daitekeela, edo, gutxienez, aldaketa bat ziur emango dela badakigunean, beste aldaketa batzuekin ere lotzeak hauek lortzea erraztu dezakeela. Hau da, bizitzan zeharreko erritmo aldaketak erabili ditzakegu jokabide bat baino gehiago aldatzeko. Adibidez: iraila iristen da eta oporrak amaitu dira. Egunerokotasunera itzultze horretan badago ohitura aldaketa bat, eta beste batzuekin lotzea ez da zaila: dieta egitearekin, kirola egiten hastearekin, erretzeari uztearekin... Ohitura aldaketak asko izaten dira, batzuk hautazkoak dira baina beste asko berez datoz: seme-alaba bat edukitzea hautazkoa da baina behin etortzen denean aldaketa handiak eragiten ditu gure bizitzan (ordutegiak, lagunartea, ikastetxea...). Ahalegin aldetik askotan ez da handiagoa aldaketa bakarra ematea edo aldaketa horri beste bi edo hiru txikiago eranstea. Beraz, euskararen gaian ere, saiatu gaitezke erritmo aldaketa horiek aurreikusten gure saiakerak horrekin lotzeko. Hau izan daiteke horren guztiaren adibide bat: 40 urte inguruko pertsona bat, ingurune nahiko erdaldun batean bizi dena, eta euskara ikasteko beharrik inoiz sentitu ez duena. Lanean dabilen enpresa euskara plan bat egiten hasi da eta bere alaba eskola Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa JARDUNALDIA
  • 8. 8 batean D ereduan ikasten hasi da. Euskara lehen baino gertuago du eta zenbait kezka sortzen zaizkio: alabari nola lagundu eskolako lanekin edo euskara planaren ondorioz enpresako hainbat eremutatik baztertuta sentituko ote den beldurra. Aukerak ere baditu: euskara ikastekoa, kezkak argitzeko antolatutako hitzaldietara joatekoa, euskara ikasi ez baina norabide horretan zenbait pauso ematekoa (ikastaro laburrak...), eta abar. Egoera horretan dagoen batek zuzenean euskara ikasten hastea erabaki dezake. Beste batek euskara ikasi ez, baina kezkak argitzeko hitzaldietara joatea hautatu dezake eta ikastetxean antolatu duten jolas ikastaroan izena eman dezake jolas batzuk euskaraz ikasteko. Eta abar. Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa JARDUNALDIA
  • 9. 9 3.2- 3.2- Nola jokatu beharko dut zirrikituak irekitzeko? Erdaldunak euskararekin harremanetan jarri beharko ditugu eta horretarako hainbat aukera eskaini beharko dizkiegu norberak bere ezaugarrietara egokitu ahal izateko. Horretarako oso garrantzitsua izango da enpatia etengabe erabiltzea. Ulertu behar dugu zer sentitzen duten besteek guk zer egin dezakegun ikusteko, hau da, zirrikituak zein izan daitezkeen ikusteko eta mezu egokiak helarazteko. Gure ustez oso ideia ona edo oso logikoa dena, agian beste batentzat ez da horrela eta gainera gaizki sentiaraztera edo defentsa jarrera batean jartzera eramaten dugu. Zirrikituak ezinbestekoaren bidetik edo sedukzioaren bidetik bilatu beharko ditugu. Biak balio digute eta biak dira egokiak. Bietatik edukitzea dela onena ere esan daiteke: euskara ezinbestekoa soilik izan ez dadin (motibazio instrumental hutsetara ez mugatzeko) baina sedukzio hutsera ere mugatu gabe (oso zaila izango baita hainbat eta hainbat bide horretatik soilik euskarara hurbilaraztea). Ezinbestekoaren bidetik bilatzearekin hau esan nahi dugu: euskara, pertsona horrenagana, ezinbestekoa den jarduera batzuen bidez iristen dela, hau da, ez dugu euskarara erakartzen, euskara topatzen du bere bidean. Adibidez: seme-alabak ikastetxean hasi behar dutenean, euskarazko ereduak dira nagusi. Nahi edo ez, euskararekin topo egiten dute hainbat erdaldunek. Zirrikituak sedukziotik bilatzea, berriz, euskarara erakartzea da. Seduzitu ahal izateko hainbat oinarri hartu behar ditugu kontuan. Besteak beste, honako hauek: - Erakargarriak izan daitezkeen gauzak eskaini behar ditugu, eragin nahi dugunen interesguneetatik gertu daudenak. Kuadrillategi egitasmoa hainbat gazteren kasuan, jolas Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa JARDUNALDIA
  • 10. 10 ikastaroak edo seme-alaben klase orduetan ematen diren euskara ikastaroak gurasoentzat, eta abar. - Proposamen zehatzak egin beharko ditugu. Argumentazioak argiak izan behar dute eta mezuak Zergatik sinpleak. proposatzen dizugun jolas ikastaro bat egitea? Euskarazko hainbat jolas ikasteko eta seme-alabekin euskaraz ere jolastu ahal izateko. Hori bai, ez duzu euskara asko ikasiko eta batez ere jarreren aldetik izango du eragina. - Aurreikusi zeintzuk izan daitezkeen kontrako argudioak edo oztopoak. Horren arabera Adibidez: aldebiko jokatu. argumentazioak erabili. Euskara ikasten hasteko kontrako argumentazio nagusienetako bat denbora faltarena izaten da. Hori aurreikusi badut, eta, azaltzerakoan arazo horren aurrean nola jokatuko dugun pentsatua badut (saio motzak dira, ez dira egun guztiak, zure ordutegia kontuan hartu dugu diseinatzerakoan...), argumentu edo aitzakia hori erabili nahi duenak zailagoa du: ñabardurak bilatu beharko ditu edo beste proposamenen bat egin... Ez banu aurreikusia izango, berehala erabiliko luke eta orduan nik izan beharko nuke ñabardurak, xehetasunak... azaltzen hasi beharko nukeena. - Proposamenak egiten dituenak sinesgarritasuna beharko du eta proposatzeko moduak ere fidagarritasuna erakutsi behar du. - Emozioetan oinarritutako argumentazioek eragin handiagoa dute arrazoietan oinarritutakoak baino. Estatistika landu eta zehatzak baino indar gehiago izaten du irudi hunkigarri batek edo adibide pertsonal batek. - Asertibitatez aurkeztu behar dira gauzak: zer nahi dugun azaldu behar da, baina bestearen errealitatea kontuan hartuz. Nire jokabideetan, zeharka eta disimiluan eragiten saiatzen ari direla ohartzen banaiz jarrera defentsiboa hartuko dut eta oso zaila izango da eragitea. Hau da, pertsuasioa erabiltzen dute, Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa JARDUNALDIA
  • 11. 11 baina ni ohartzerik ez dutenez nahi, gure izaerarekiko mehatxu moduan ikusiko dugu. Bide hauetatik lortu dezakegu, beraz, hainbat erdaldun euskarara erakartzen hastea. Eta, zirrikitua irekitzearen ideiarekin azaldu bezala, behin pauso bat emandakoan errazagoa da aurrera jarraitzea. Lortuko bagenu, gainera, ez soilik jardueretan parte hartzea, baizik eta inplikatzea, eragina biderkatu egingo genuke. Inplikazio hau ere, noski, pausoka eman daiteke eta oso gauza txikiak ere izan daitezke: antolaketako konturen batean aritzea, euskara ikasteaz gain tarte batzuetan sistematikoki erabiltzen hasteko konpromisoa hartzea... Euskarara erakarriz zirrikitua irekitzen dugu, baina norberak bere jokabideetan aldaketa txikiak eginaz eta jardueretan inplikatuz, zirrikitua zabaldu egingo dugu eta pauso gehiago ematea asko erraztu daiteke. Adibidez, euskara ondo ez dakien bat euskara klaseetara joaten hasi daiteke, eta, agian, erabilera talde batean sartu. Baina lortuko bagenu erabilera taldearen buru bera izatea, jardueran inplikatzen dugu eta errazagoa izango da beste pausu batzuk ematera animatzea. Beraz, beti enpatiatik abiatuz eta sormena erabiliz, ez da oso zaila zirrikituak irekitzeko bideak topatzea. Hori bai, hemen aipatzen diren moduko oinarriak kontuan izan beharko ditugu pauso zuzenak eman ahal izateko. Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa JARDUNALDIA
  • 12. 12 4- Ondorioak: Zirrikituak irekitzearen ideia ez da berria, noski. Erdaldunak erakartzerakoan beti ahalegindu izan gara horretan. Hala ere, askotan ez dugu asmatu izan edo ez ditugu erabili eskura izan genitzakeen baliabide guztiak. Proposatzen diren ideiak askoz gehiago landu daitezke eta hutsuneak ere badaude, baina baliagarriak izan daitezkeelakoan aipatzen dira. Azken batean, euskaraz ez dakiten gurasoentzako antolatutako hitzaldietan zirrikituaren ideiarekin oso ondo asmatzen dela uste dugu, eta horregatik erabaki dugu saioa ideia horren inguruan antolatzea. Gurasoen hitzaldi hauetan, gurasoen kezka edo beldur batzuk argitzen dira eta seme-alaben heziketa elebidunean laguntzeko ideia eta tresna zehatzak eskaintzean zirrikitua zabaltzeko aukerak sortzen dira. Une horretan, beste zenbait zirrikitu irekitzea askoz errazagoa da: gurasoak jolas ikastaroetan izena ematea, euskara ikasteko guraso taldeak osatzea, eta abar. Ideia hori aztertzea eta horren inguruko proposamenak egitea bilatu da. Beste hainbat eremutan ere zirrikituaren ideia erabili daitekeela uste dugu: lan munduan, adibidez. Euskaldunengan eragiteko ere zirrikituak irekitzearen ideia erabili beharko dugu. Erdaldunak erakarri nahi ditugu baina askotan ez dakigu euskaldunongana ere nola iritsi: gaztelaniarekiko joera nabarmena dutenengana, seme-alaben hizkuntza transmisioan jokabide oso egokiak ez dituztenengana... Guraso euskaldunentzako hitzaldiak ere egiten ditugu, gure ustez egokiak diren gaiekin eta mezuekin: guraso euskaldunak seme-alabentzat eredu izatea nahi genuke hizkuntzaren erabileran eta jokabideetan. Baina askoz guraso gutxiago hurbiltzen dira saio hauetara. Zergatik? Ez dugulako zirrikitua aurkitu. Baina aurkitu beharko dugu eta emozioen bidetik seguru aurkituko dezakegula zirrikituren bat. Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa JARDUNALDIA
  • 13. 13 5- Bibliografia interesgarria: Ume elebidunen gurasoentzako eskuliburua. Alkarbide, 2005. Hezitzaileek asko egin dezakete. Ttakun Kultur Elkartea eta Gipuzkoako Foru Aldundia, 2006. El animal social. Elliot Aronson. Alianza, 1997. Inteligencia emocional. Daniel Goleman. Kairos, 1996. La práctica de la inteligencia emocional. Daniel Goleman. Kairos, 1999. Educar con inteligencia emocional. Zenbait autore. Debolsillo, 2006. Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa JARDUNALDIA