Ikas Komunitate proiektuaren metodologian tertulia dialogikoak erabiltzen dira. Dokumentu honetan tertuliak antolatzeko eta aurrera eramateko orientabideak ematen dira.
1. TERTULIA DIALOGIKOA EGITEKO ORIENTABIDEAK
1.-Prozedurak
• Hasteko : iritzia eskatzen da (gustatu da ? ahalegin handiegia izan da ? merezi
du ? orrialde gehiegi irakurri behar zuten ?...)
• Paragrafoak :
o hitza eskatzen dute azpimarratutakoa irakurtzeko (orrialdez orrialde
goaz) eta bere iruzkina egiteko.
o Partaide bakoitzak paragrafo bat gutxienez azpimarratu behar izan du
o Azpimarratzea :
Liburuan bertan
« Post-it »en bidez (non hasi eta amaitzen den paragrafoa,
zergatia)
koadernoan
...
• Iruzkinak :
o Aukeratutako orrialdeetan agertzen diren gaiak eta edukiak komentatzen
dira.
o Idazleak esan nahi duena aztertzea edo asmatzea ez zaigu interesatzen.
Gogoeta eta elkarrizketa bultzatzea baizik.
o Hitza eska daiteke besteek komentatu dutenari buruz haien iritzia
emateko, nahiz eta paragrafo hori azpimarratuta ez izan.
• Konpromisoak :
o Liburua ekartzea
o Akordatutakoa irakurtzea
o Gutxienez paragrafo bat azpimarratzea
o Tertulian, gutxienez paragrafo bat irakurtzea eta zergatik aukeratu den
komentatzea
• oso mekanikoak eta errepetitiboak egiten direnean tertuliak (betiko erantzunak:
“...polita iruditu zaidalako”...): irakaslearen eskuhartzeak elkarrizketa,
justifikatutako iritziak ... bultzatuko lituzke. Batzutan galderen bidez, beste
batzutan probokatzaileak diren iruzkinak eginez.
2.-Partaidetza
2.1-Nola bultzatu partaidetza? Estrategiak:
• Tertulia “saldu”
• Konpromisoak ez badira errespetatzen: hitzaren eskubidea galtzen da saio horretan
o liburua ekartzen ez dutenean,
o ez dute dagokiena irakurri
o ez dute paragraforik azpimarratu
• Partaidetza bultzatu behar dugunez, beste estrategia batzuk erabil ditzakegu
konpromisoak errespetatzen ez direnean:
-1-
2. o ez badauka azpimarratuta, beste partaide batek berak aspimarratutako paragrafo
bat eskeintzen dio
o ikaslearekin hitz egin eta aztertu konpromisoak ez errespetatzearen arrazoiak
o astean zehar “toke” batzuk eman liburuan agertzen diren gauzak, gaiak...
aipatzen edo erlazionatzen egunero egiten dugunarekin...
egun horretarako tertulia daukagula gogorarazteko
irakurri duguna bizitzara ekartzeko.
• Zailtasunak dituzten irakurleekin
o HPBkoak, analfabetoak, oso txikiak direnak...- “irakurketarako
akonpainamendua” egin heldu baten bitartez. Irakuketarako tutoreak
izendatu (tokatzen zaigun zatia laguntzeko irakurtzen eta prestatzen).
o Ikasleren bat atzean geratzen da eta ez du irakurri nahi. Zergatia aztertu
behar da (normalean, eskola-porrot egoerei lotuta dago, edo etxean ez da
irakurtzen...):
arrakastatsuak diren esperientzia txikiak eman
irakuketarako tutorea jarri
2.2.-Arauak:
• Edonori irekita
• Guztion iritziak baliogarriak dira eta errespetatu behar dira. Irainak, errespeto falta
edo mespretxatzea ez dira onartzen.
• Akordatutako zatia baino gehiago irakur dezakete, baina ezin dira “txibatu”.
• Partaide batzuk paragrafo berbera izatekotan, batek irakurri eta komentatuko du
baina besteei ere haien arrazoiak komentatzeko ere aukera eman
• Ekarpen guztiak errespetatu eta baloratuko dira.
• Iritziak justifikatzen dira baina ez dira inposatzen: iritziak onartzen dira egin den
justifikazioarengatik eta ez egin duen pertsonarengatik
2.3.-Landu behar diren rolak (“actitudes indeseables”)
• Bromistak eta txistosoak
• Mafiosoak
• “Txibatu” vs “salatu”
• “hacer la pelota” vs “obligación cumplida”
2.4.-Helduen partaidetza:
• Heldu batzuen parte hartzeak aberazten du tertulia
• Hitza ez monopolizatu
• Lanak:
o Hitza eman
o Ikasleen partaidetza bultzatu eta dinamizatu:
galderen bitartez,
probokatzaileak diren oharrak botatzen eztabaida sortzeko,
guztiok irakurtzeko eta komentatzeko aukera daukatela ziurtatu,
protagonismoak murriztu
gutxiago parte hartzen dutenei lehentasuna eman
o ...
-2-
3. 2.5.-Nor izan daiteke dinamizatzailea?
• Hasieran, heldua (irakaslea...)
• Egun bakoitzean ikasle bana (hitza emateko edo haien trebetasunaren arabera,
helduen partaidetzan aipatu diren beste rol batzuk)
3.-Zer landu?
3.1.-Gramatika eta Hiztegia
• Gramatika landu? Egiten den lana hizkuntza eta iritzien eremutan mugitzen da.
• Hiztegia? :
o Arriskua: Hiztegi kontsulta bihurtzea (“azpimarratu dut parragrafoa
hitza.ulertu ez dudalako”). Hitz batzuk, baina ez tertulia osoa horretaz.
o Interpretatu testuinguruz baliatuz
o Partaideek erantzuten dute beraiek interpretazioa konpartituz. Irakasleak
ez du erantzuten, ikasleen elkartrukea bultzatzen du.
3.2.-Tertuliak ez du banakako irakurketa ordezkatzen, osatzen baizik
3.3.-Liburu baten inguruko ezagutza akademiko eta instrumentala:
• liburuaren inguruan sortzen den jakinminak (idazlea, garaia, ezaugarriak...)
ikerketa bultzatzen du: interesatzen zaienek informazioa Interneten edo
enziklopedian bilatuz, norbaiti galdetuz... eta gero tertulian besteei kontatzen diete.
• Liburu batzuekin aurrez aurretik, gaiari buruzko dosier txiki bat prestatzea
gomendagarria da (ad.: nazismoa…) liburua hobeto ulertzeko.
o Liburuaren gaia kokatzeko dossierra banandu.
o Argazkiak eta informazioa komentatu.
o Dosierra etxera eraman dezakete eta liburuan zerbait agertzen denean
dosierrera joko dira (mapak...)
4.-Liburua
4.1.-Ze motatako liburua?
• Ez luzeegia
• Gomendatu baino lehen, irakasleak liburua irakurri behar du.
• Liburua ez bazaie gustatzen, liburua jokorik ematen ezbadu, posiblea da uztea
eta beste bat aukeratzea, baina horretarako lehenengoz baloratu, negoziatu eta
argudiatu egin behar da.
4.2.-Nola lortu liburua?
• Ikasle bakoitzak erosten du berea
• Ikastetxeak erosten ditu liburuak (proiektu baten bitartez, ikastetxearen
aurrekontuetatik, Gurasoen Elkartearen dirulaguntzaz…)
• Herriko liburutegiarekiko hitzarmenaren bitartez
• Ikastetxeen arteko elkartrukeen bitartez
• ...
-3-
4. 4.3.-Nola aukeratu liburua?
• Hasteko, tertulia dialogikoak Klasiko Unibertsaletan oinarrituta daudela aipatu
behar dugu.
• Irakasleek ezagutzen dituzten liburu batzuen artean ikasleei erreferentziak eman
eta denon artean aukeratu
• Norbaitek gomendatutako liburua hartu edo gomendatutako batzuen artean
ikasleekin batera aukeratu
o (Miguel Lozak emandako baliabideak:
Miguel Lozaren apalategi birtuala: www.anobii.com/mikelepa )
Berak egindako LH eta BHrako zerrendak
Servicio de Orientación a la lectura: http://www.sol-e.com/
Animación a la lectura: http://www.animalec.com
Cuadernos de Literatura Infantil y Juvenil
http://www.revistaclij.com/
Fundación Germán Sánchez Ruipérez:
http://www.fundacíongsr.es
Imaginaria: Revisa sobre LIJ: http://www.imaginaria.com.ar/
Comunidad de Madrid: Bibliotecas:
http://gestiona.madrid.org/bpcm/
• Ikasle batek proposatutako liburua (bereziki gustatu zaiona/irakurri nahi duena)
• …
Iturria:
Orientabide hauek Miguel Lozak egindako sensibilizazio fase, Astrabudua BHI,
Lamiako LHI eta Leioako Berritzegunean Miguel Loza eta ikastetxe batzuetako
irakasleekin egin ziren saioetatik atera ditugu. (Leioan, 2010ko martxoaren 18an)
-4-